🕙 26-minute read

Gure memoria, gure historia - 1

Total number of words is 3430
Total number of unique words is 1967
25.4 of words are in the 2000 most common words
39.1 of words are in the 5000 most common words
46.7 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  Gure memoria,
  gure historia
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  
  EUSKAL ERREPRESALIATU POLITIKOEN
  LITERATURA KOADERNOAK
  
  
  
  EGILEA:
  Ibon Muñoa Arizmendiarrieta
  Centro Penitenciario Córdoba
  14015 Córdoba
  Ibon Muñoa 2000ko urrian atxilotu zuten.
  Harrez gero preso daukate: Valdermoro,
  Kordoba, Burgos, Langraitz, Puerto I eta,
  2014ko martxotik hona, Kordoban.
  
  AZALEKO IRUDIA:
  Mikel Zarrabe Elkoroiribe
  
  
  COPYLEFT
  Publikazio hau copyleft erakoa da. Beraz, bere edukiak zabaldu, aipatu eta hitzez hitz kopiatu
  daitezke, osorik zein zatika, edozein medio erabiliz eta edozein helburu lortzeko, ohar hau mantentzen eta jatorria aipatzen den bitartean.
  LEGE GORDAILUA. DEPÓSITO LEGAL. DÉPOT LÉGAL:
  
  Gure memoria,
  gure historia
  
  EUSKAL ERREPRESALIATU POLITIKOEN
  LITERATURA KOADERNOAK
  
  
  
  Iñigo eta Mariani.
  Paul eta Marisoli.
  Emi Aiastui eta Julen Ereñagari... eta Juanita Goikoetxeari.
  Amaia eta Matile Isasi-Isasmendi eta Marisa Guillermori.
  Presoak bisitatzen dituztenei.
  Presoei idazten dizkietenei.
  Gure aldeko manifetara joaten direnei.
  
  Hitzaurrea
  
  Espetxean idazten duen presoa, kaiolan kantari
  ari den txoriarekin parekatu izan du batek baino
  gehiagok. Arrazonamendu horri jarraituz gero,
  paretsuago litzateke preso dagoenak idazten
  duena bertsoa edo poesia denean, bai bata eta
  bai bestea direlako kantura molda daitezkeenak.
  Bertsoa kantatuz errezitatzen delako eta asmo
  horretarako egiten delako. Kantuz egiten den narrazioa da, nolabait esateko. Eta kaiolako txoriak
  zergatik kantatzen ote duen ez digu berak esango, baina haren balizko interpreteek esango dute
  txoria tristurak daramala kantura... Eta presoa,
  zerk eramaten du idaztera, doinu baten neurrirako idatziak egitera?
  Batzuek, ez dakit erdi txantxetan edo benetan,
  esango dute espetxean artista, idazle... bihurtzen direla euskal presoak. Beste batzuek esan
  dezakete aurretik zirela artista edo idazle eta
  kartzelan dohain hori garatu baizik ez dutela egin.
  Korapilo nahasi samarra iruditzen zait eta ez naiz
  ausartuko hori askatzen hastera. Esperientziaz
  dakidana da presoak espetxeko hormetatik harago begiratu nahi duela beti, irudimenarekin eta
  itxaropenarekin; egon nahi ez duen lekuan dago
  
  Espetxean asko idatzi izan da, bertsotan eta prosan. Hau ez da espetxeko literaturaren tradizioa
  eta ibili osoa aztertzeko lekua, jakina. Baina, Ibon
  Muñoaren jarduna espetxeko literaturaren tradizioan tradizionala izan den generoan kokatzen
  da, bertsogintzan alegia, eta poesian. Horretan
  erreparatzea merezi duela iruditzen zait.
  
  GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
  
  presoa, eta ez dagoen lekuan egon nahi du. Irudimenarekin soilik lor dezake nahi duen lekuan
  egotea, nahi duen lekuan atsedena bilatzea, bere
  espiritua sendatzea eta sendotzea.
  
  Eta maitasunarena egiten zuen Iztuetak. Zenbaiten ustez euskarazko maitasun bertso ederrenak
  omen direnak Logroñoko espetxean idatzi zituen Juan Inazio Iztuetak 1806an. “Kontxesirenak”
  
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  
  Espetxeko literatura Bernart Etxepareren bertso eta poesiarekin hasten da, duela ia bostehun
  urte, 1545ean, eta bide batez esan behar da euskal literatura bera ere hortxe hasten dela, bere
  Linguae Vasconum Primitiae liburuarekin. Nork ez
  ditu entzun haren “Kontrapas” eta “Sautrela”?
  Euskararen aldarria egiten zuen Etxeparek.
  
  izenburuarekin idatzi zizkion bertso horiek bere
  maiteari, eta “Ogeita lau leguaz nago aparte, Bitartean ba dauzkat milloi bat ate”, zioen bertso
  batean. “Esperantzetan bizi, maite gozoa, noizbait
  kunplituko da gure plazoa” idazten zuen hurrengoan. Urruntasuna, herrimina, itxaropena eta maitearekiko ametsa... ez dira gaurko kontuak.
  
  1936-39ko gerrako preso batzuek ere bertsoak
  idatzi zituzten espetxetik, El Duesotik, Puerto de
  Santa Mariatik... Ezinezkoa da guztien aipamena
  egitea, baina garai honetako Luis Rezola Tximela
  tolosarra aipatu nahi nuke. Duesoko espetxearen aipamenak, eta Puerto de Santa Mariarenak,
  ugariak, xehetasunetan aberatsak eta benetan
  ederrak dira haren bertsoetan:
  Astera nua kantuan
  Santa Mariko Puertuan,
  onela ditut penak aztutzen
  etxe giltzatuan.
  Gordetzen badet buruan,
  ezta jakingo munduan
  ogei ta iru urte ederrekin
  gaur nola naguan.
  
  Euskal presoak talde handi samarretan egon diren espetxeetan, 1980ko hamarkadan batez ere,
  hainbat preso beren artean bertso paperak
  eginez eta trukatuz, elkarri erakutsiz eta ikasiz,
  praktikatuz... aritu izan dira. Bertso paper lehiaketetan sariak lortu ere bai batzuek, Jon Tapiak
  esaterako. Bertsolari aldizkariak atera zuen zen-
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  
  Kartzelak sormen leku izan dira eta dira, lehen
  eta orain, eta presoek, euskal preso politikoek,
  sormen lan oparoa egin dute. 1970ko hamarkadan Zamorako konkordatu espetxean Xabier
  Amurizak bertsogintzan eta bertsogintzaren
  teorizazioan egindako lana egundokoa izan zen.
  Ordutik gaur arterakoan espetxean egon izan
  garen askok eta askok eskuliburu gisa erabili izan
  dugu momentu batean edo bestean Amurizaren
  “Zu ere bertsolari” liburua, eta espetxean ez ezik
  kalean ere bertso eskoletako ikasleentzat oinarri
  izan dira haren lanak.
  
  GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
  
  Garai haietako espetxeak nolakoak ziren, presoak
  nola bizi ziren, zer sentipen, beldur eta lazeria zituzten erakusten digute bertso hauek. Kronika
  bikaina dira alde horretatik.
  
  baki bat duela urte mordoxka bertsolari eta
  bertsozale presoen lanekin; bertsoz osatutako
  banakako liburuak atera dituzte preso batzuek...
  Bertsogintza oparoa eman du espetxeak, eta
  gaietan ere oparoa da espetxeko bertsogintza.
  
  Kartzela, dena dela, ez da leku ona inorentzat;
  sufrimendu lekua da, eta ez dut uste sufrimendua
  ona denik ezertarako, are gutxiago sormenerako.
  Espetxeak bakardadea dakar, zeure gizartearekiko urruntasuna, eta zeure etxe, herri eta komunitatearekiko oroimina, haiei maitasuna adierazi
  nahia, haiekin elkartuko zaren momentuarekiko
  ametsa, gero hobe baten itxaropena... Sentipen
  horiek konstanteak dira espetxean, horiekin bizi
  zara eta horiek bizi zaituzte, eta, galtzen badituzu, bizitzeko motiboak dira galtzen dituzunak.
  Espetxetik edo erbestetik etxekoei eskutitz bat
  idatzi beharrean suertatzen zarenean, bertsoa
  izan da euskal herritar askoren komunikatzeko
  formatua, ez garelako izan prosa idatzian etxekoekin komunikatzeko joerakoak. Paper zuriaren
  aurrean mutu geratzen gara eta errazagoa-edo
  
  Hau guztia ongi ikusten da Ibon Muñoaren bertso eta poesiagintzan, eta ongi ikusten da “Gure
  historia, gure memoria” liburuan. Ama-Lurra sarritan du aipagai Ibonek, eta Ama Lur horretako
  leku zehatzak, memoriako mapan zehatz kokatzen dituenak, Kalamua, Eibar, Arrate... izendatzen ditu, eta “Kalamua, desiren eremua...” ateratzen zaio hasperen bat bezala. Asaben kabiari
  kantatzen dio, utopiari... “Negu gorriaren gau luzeetan udaberria ametsa da” dio. Baina badaki
  non dagoen, eta Kordoba edo beste edozein espetxetako ziegan agertzen diren labezomorroei
  kantatzen die ironiaz.
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  
  Eskutitz arrunt bateko prosan ez bezala, bertso
  idatzietan komunikazioaz gain edertasuna ere
  bilatzen du egileak. Bertsoak ematen du “teatralizaziorako” aukera ere, gauzak ironiaz esateko, garratza denari gozotasuna emateko, prosan
  edo aurrez aurreko elkarrizketa batean esango
  ez genituzkeen gauzak esateko, esateko moduan
  zenbait lizentzia erabiltzeko...
  
  GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
  
  izan zaigu, eskutitza idazten hasita, bertso batzuk
  egitea.
  
  19 urteko espetxealdiak zernahitarako denbora
  ematen du; ez da herrimina soilik, ez da etxemina soilik. Borroka ere bada, kide hilen oroimena,
  espetxean hil direnekiko urradura. Gogoan ditu
  adinean aurrera, zahartzaroan sartuta, espetxean jarraitzen duten kideak... Eta presente ditu
  gai sozial eta politikoak, hurbilekoak eta urrunekoak diruditenak, oraingoak eta etorkizunekoak.
  Lekuz kanpo bizi baita presoa, baina ez garaiz
  kanpo, eta bere garaiko kezkek kezkatzen dute,
  bere garaiagatik eta etorkizunagatik borrokatzen
  du presoak. Bere garaiak bizi du Ibon, eta etorkizuna du amets.
  Espetxeko bertsogintza, espetxeko kronika ere
  bada, gizartetik ezkutatzen saiatzen diren mundu
  baten kronika. Kronikagintza ahalik eta laburrena
  opa diot, dena dela, Iboni, eta ahalik bizkorren
  itzul dadila bere lurretara, bere bidezidor zaharretara, Kalamuara, Arratera, Eibarrera... berarekin batera itzuliko delako hor zehar sakabanatua
  dabilen gure espirituaren zatitxo bat ere.
  Jokin Urain Larrañaga
  
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  
  GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
  
  Gure memoria, gure historia Ibon Muñoaren seigarren
  liburua dugu. Aurretik argitaratuak ditu:
  Ametsen txokoan bizi naiz (2011),
  Ainarak herrira itzuliko dira (2014),
  Bidean gaude, aurrera goaz, joan zirenekin (2016),
  Udaberrian biziko gara (2017) eta
  Hamaika desio utopiarako (2018).
  Haien ildoari eta orden kronologikoari jarraitzen diete
  liburu honetako bertsoek ere.
  Hartara, lehen bertsoak 722. zenbakia darama;
  azkenak, Guztira, 141 bertso berri,
  2018ko apirilaren 1etik 2019ko ekainaren 23ra artean
  Kordobako espetxean idatziak.
  
  Kordoba
  Egia iraultzailea delako
  Sorbaldan tink bermatu dut
  aizkoraren kirtena,
  gezurraren totemari
  mozteko ahalmena,
  arbola hori delako
  munduan ustelena,
  halaber, boterearen
  haberik zaharrena.Kemenez erabili dut
  egiaren aizkora,
  kolpe-kolpez iritsi naiz
  gezurraren lepora,
  harro zegoen begira
  beldurrik gabe gora,
  intzirika erori da
  basoaren hondora.
  Otarrean banan-banan
  ezpalak ditut bildu,
  egiak zorrozki ditzan
  ahanzturan maspildu,
  bakea egunsentian
  ez dadila kikildu,
  hantusteen arrabotsa
  diezagula isildu.
  
  GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  Gezurraren adar motzak
  zolan ditut txikitu,
  sustrai ankerrak ondoren
  erauzita ezgaitu,
  Historiaren eskerra
  ariman dut sentitu,
  ekintzarekin delako
  utopia lilitu.
  Jaunek, beltzak esklabotu
  zituzten gezurrekin,
  indiarrak menderatu
  amarru itzelekin,
  beharginak ohi dituzte
  lokartzen promesekin,
  bozak erraz eskuratzen
  ustezko asmorekin.Gezurrekin hedatzen da
  bizkor arrazismoa,
  sarri ziplo hasten dira
  gerrak ta gorrotoa,
  Gaztelak horrela zuen
  zanpatu Nafarroa,
  Hitler, Franco lez, egin zen
  Balberen borreroa.
  
  GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
  Plazetan laga ditugu
  biluztuta gezurrak,
  eurekin dirutu ziren
  inperio lapurrak,
  orain klarki dakigunez
  zeinek diren makurrak,
  itzul diezazkigutela,
  etikaren gailurrak.Gezur barik jendartea
  zuzen dugu onduko,
  elkartasunaz erabat
  pobrezia gainduko
  egia noizbait dugunez
  batera errotuko,
  asaben bazterrak dira
  ederki ñirñirtuko.
  
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  
  2018ko apirilaren 1ean
  (
  Gurekin biziko den Xabier Rey Urmenetari
  Antxo, enarekin abiatu zinen
  atseden hartzeko Euskal Herrira,
  iskin egiteko kinka bortitzari,
  hormatzarrak berriz ez ikusteko,
  Donibanen zaude aspaldiko partez
  auzoan zutunik zurekin gaude.
  Espetxeak zizun bizitza estutu
  estresak gogoa atsekabetu,
  “bengantzak hil zaitu, sakabanaketak”,
  zeure gorpuari beha diogu,
  tortura hitz latza ahoskatu dugu
  baita urruntasun krudela ere.
  Arnasa zitzaigun bat batean eten
  albistea entzun genuenean,
  irriak negarra ordezka dezala
  tristura kemena bihur dadila,
  sentierak dira gozoro hunkitu
  oroituta zure samurtasuna.
  
  2018ko apirilaren1ean
  
  GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  Iruñean gaua hedatzen ari da
  zeru oskorriak agurtu zaitu,
  geure pilpiretan biziko zarenez
  sentituko duzu udaberria,
  hego haizearen une sorginetan
  Orhin hegatuko gara zurekin.
  Dantzari adina langile prestua
  militante eta ikasle fina,
  oraina delako dir-dir ostadarra
  ereingo ditugu zure desirak,
  krabelin gorrien hostoak laztanduz
  maitez diotsugu, gu zu garela.
  Antxo, ametsetan dantzatuko zara
  ñir-ñir direnean izarrak hasten,
  goiztiriak dira ederrak izango
  berde, zuri, gorri eta moreak,
  joan ziren minekin dastatuko duzu
  askatasunaren lurrin freskoa.
  Azeri bati
  Azeriak darama
  kulunka buztana,
  gustatzen zaiolako
  haritzen oihana,
  belarriak tente, du
  gaitzesten porlana,
  natura suntsitzeko
  daukagun afana.Buru-zabala du ta
  zorrotza muturra,
  baserrietan deitzen
  diote lapurra,
  ehizatzeko unean
  omen da zuhurra,
  bildots ta oiloekin
  goserik makurra.
  Ilaje gorria du
  azeri lotiak
  truku guztiak ondo
  dakizki aztiak,
  gauean erraz ditu
  gainditzen hesiak,
  oiloak diezazkion
  ken aharrausiak.
  
  GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  Haragijalea da
  azeri deslaia,
  zoritxarrez guretzat
  edonon etsaia,
  irrikaz hobesten du
  bizitza salbaia,
  liluraz begiratzen
  ilargi arraia.
  Oinazez intzirika
  dantzut azeria,
  arte batek baitio
  egin aberia,
  horregatik erabat
  dago eroria,
  bertan nagoelako
  izan du zoria.
  Azeria tentuz dut
  artetik libratu,
  izaki hau behar den
  bezala tratatu,
  zauria gero diot
  poliki osatu
  esker onez eskuak
  dizkit mihizkatu.
  
  GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
  Azeria badoa
  herrenka zulora,
  onik ailegatu da
  kumeen albora,
  jaten emango diot
  ez dadin hondora,
  izan dezan lehengo
  sasoia gerora.Azeri dotorea
  omen da suspertu,
  hanka mindua diot
  gaur berriz aztertu,
  nahiz ezin dudan bere
  sen basa ulertu,
  zelaian bare gaude
  lagunak lez gertu.
  
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  
  2018ko apirilaren 8an
  Pederastak eta pedofiloak
  Pederastek beste pedofiloek,
  haurren bizinahia hondatzen dute,
  irritsaren mende dagoelako
  ankerrak biktimak larrutzen ditu,
  irribarre asko itzali dira
  harrapari lizun horien hobenez
  gure inguruan hamaika dago
  kalean, elizan....mozorrotuta.
  Pederasten lera mutilak dira,
  pedofiloena neska-mutilak,
  interneten ziren aspaldi sartu
  edonongo haurrak gutiziatzeko,
  oporrak eratzen omen dituzte
  merke jarduteko sexu zingiran,
  arrangura barik ehizatzen dute
  babesik ez duen haur behartsua.
  
  2018ko apirilaren 8an
  
  GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  Pederasten kontra mintzatzen gara
  deitoratzen dugu pedofilia,
  elizak bereak estaltzen ditu,
  edozein epailek espetxeratzen,
  atakak gordinki darrai, ordea,
  zigorrak ezin du gai hau konpondu,
  agian gaixoak izango dira,
  psikiatrikoak euren auziak.
  Mamutzarrak dira gizonezkoak,
  matxismoak dauzka estolda franko,
  sexuaren lurra zikintzen dute
  haurrei diete xarma lurruntzen,
  jendartean dugu sarri galdetzen,
  nola dezakegu bortxa hau gaindu?
  Feminismoa da ihardespena
  haur xaloak libre bizi daitezen.
  Heriotza zigorrari, “EZ” esan diezaiogun
  Heriotza zigorrari
  “Ez!!”, diotso zentzuak,
  mina hazten duelako
  Hamurabi arauak,
  maiz ezartzen dute Txinak
  ta Estatu Batuak,
  ez dezala mana barru
  ilunetan izuak.Zigor bidegabekoak
  gatibua du hiltzen,
  baina kriminala ez da
  horregatik kikiltzen,
  gorrotoa ez dutenez
  jendartean isiltzen,
  tinko dituzte heriotz
  esparruan amiltzen.
  Jujeek ez dezatela
  heriotza agindu,
  berdin senide minduek
  malezia astindu,
  elkartasunaz dezagun
  txarkeria erkindu
  monarken oinordekotza
  etikaz zuzen gaindu.
  
  GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  Borreroa itxuraz da
  psikopata samarra,
  boterearentzat sorgor
  dagi betebeharra,
  patriarkatzari lehor
  diezaiogun zuztarra,
  desager dadin munduan
  ofizio takarra.
  Aldarrikatzen dabiltza
  heriotza zigorra,
  krimen bat izan delako
  zinez arras gogorra,
  jendea masa denean
  bihurtzen da elkorra,
  mendekuak indartzen du
  eskuindarren malkorra.
  Haur baten hilketak ohi du
  haserrea hedatzen,
  amorruak herritarren
  sentiera xaxatzen,
  urkamendiak ordea
  ez gaitu kontsolatzen,
  soilik digu basatiak
  garela gogoratzen.
  
  GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
  Heriotza eskatzea
  delako faxismoa,
  gizatasunaz dezagun
  elikatu gogoa,
  ez dadila muga izan
  zapalkuntza eroa,
  baizik giza eskubide
  denen protokoloa.Demokrazia ez dadin
  zigor gaitzaz zatartu,
  justizia ez dezagun
  Balberekin uztartu,
  iritzia dezatela
  estatuek hitzartu
  gatibuari dakion
  ontasuna atzartu.
  
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  
  2018ko apirilaren 15ean
  Euskara jalgi hadi dantzara
  On Etxepare erretorea
  kantari askok ondratu dute,
  bere desira sarri dantzugu
  doinu ederrez txukun jantzita,
  “euskara jalgi hadi plazara”
  behenafarrak idatzi zuen,
  geroztik ia pasatu dira
  bostehun urte gozo-garratzak,
  ez dugulako xedea bete
  hainbat herritan galdu delako.
  Bi estatuek bortizki zuten
  txantxangorria kaiolan sartu,
  historiak du drama islatzen,
  monarken herra garbi salatzen,
  forurik gabe hondoratu zen,
  gero iraultza frantsesaz mutu,
  Franco ankerrak lurpetu zuen,
  jakobinoak hankaperatu,
  nekez diogu eutsi goiari
  geure hizkuntza ontzen darraigu.
  
  2018ko apirilaren 15ean
  
  GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  Ikastolan zen gorpuzten hasi,
  herri askotan berriz suspertzen,
  euskaltzaleek aupatzen dute
  Korrikan helduz lekuko mina,
  kulturak maitez laguntzen dio
  ez dadin amil ezerezean,
  nahiz zinez garen ahalegintzen
  lege batzuek zigortzen dute,
  hola ezin da mardulik bizi
  erdarek ura kentzen diote.
  Bere itxura eskasa denez
  bihotzak naro erein ditugu,
  mihiak oro lora daitezen
  lurrinak goza ditzan karrikak,
  legeak alde zuzen jarrita
  edonon dugu berba egingo,
  esan dezagun, “euskara gara
  denon etxea lur hau delako”,
  Etxepareren nahia zer dadin
  plazetan haurrek ospa dezaten.
  ( -
  Aizkora eta Arbola
  Barruan nekez duzu
  izaten patxada,
  sentitzeko ariman
  pozaren taupada,
  eskerrak daukagula
  aldiro parada,
  entzuteko herriko
  hurkoen hegada.Zenbat gorabehera
  nire animoan,
  etsitzen naizenean
  hotzaren aroan,
  babesa topatzen dut
  kideen alboan,
  gure herriak zuzen
  daraman ildoan.
  Lur jota egon baino
  hobe bizinahia,
  musua horrela dut
  izango alaia,
  dir-dir irits dadila
  behingoz ostargia,
  gure hazkurria den
  gutarren egia.
  
  GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  Kinkak darraien arren,
  izaten gogorra,
  esperantza ez dago
  sekula lehorra,
  oldozten dudanean
  ni ohi naiz baikorra,
  auzolana delako
  gurean altxorra.
  Nahiz sarri dagitzagun
  bidean akatsak,
  guk kemenez darraigu
  ematen urratsak,
  herra berriz ari da
  borratzen oinatzak,
  baina ezin dizkigu
  ebaki behatzak.
  Lotu duzuelako
  nahieza motzean,
  karriketatik kanpo
  zoko laiotzean,
  esnatzen naizenean
  goizik leotzean,
  ilusioa dabil
  pil-pil bihotzean.
  
  GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
  Udan dena dakusat
  barruan urdina,
  neguan zait ordea
  gailentzen samina,
  herrian dagoenez
  ametsen erpina,
  hara begira nago
  uzteko osina.Egun luzeak dira
  duda barik ditxa,
  dena dirudi aldiz
  laburretan gaitza,
  Baionan dutelako
  landatu Zuhaitza,
  Aizkorak oro digu
  onduko bizitza.
  
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  
  2018ko apirilaren 22an
  Maiatzaren Lehenean solidaritatea bakea da
  Maiatzaren Lehenean sentierak taupaka
  Untzagako giroan pil-pil bihotz gorriak,
  ukabilak jasota hasi gara kantuan
  “Gudarien” himnoa Internazionalagaz,
  “pobrezia gainditu”, kontzientziak diosku,
  “langabeen ataka borrokatuz eztitu”.
  Zinez gura dugunez konpartitu onura
  “Solidaritateaz genezake gauzatu”
  Euskal Herri berrian libre bizi gaitezen
  bankarien mozkinak sozializa ditzagun,
  hazkundea ez dadin izan denon kaltean
  prozedurak Ama-Lur zentzuz hobets dezala.
  
  2018ko apirilaren 22an
  
  GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  Untzagatik manifa jendetsua irten da
  jendartea nahi dugu klase barik eraiki,
  ikurrinak xedeak gerizatzen dizkigu
  krabelinen lurrinak airea du gozatzen,
  beharginok natural hitz dagigu euskaraz
  samurtasunarena darabilgu munduan.
  Kaleetan desirak ari gara ereiten
  feminismo morea mardul dadin lilitu,
  oligarken zingira oro lehor dezagun
  ez gaitezen burgesen gerretan hil muturka,
  Maiatzaren Lehena utopia hel dadin
  nonahi sustrai dezagun bakearen iraultza.
  Abauntzagan umeak eta zapaburuak
  Abauntzaga partean ezuste bitxia
  errekatxo garbian hainbat zapaburu,
  ume batzuk han daude eurei begira
  jakin barik ze diren izaki zapalak,
  igo dira bertara Eibarko kaskotik,
  Milaflores auzotik Arrajolan barna.
  Jada mende erdi da ordutik pasatu
  gu aisian mendira sarri joaten ginen,
  igarrita geneukan jakin-min sanoa,
  gurasoek atseginez ase ziguten.
  
  2018ko apirilaren 22an
  
  GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  Anfibio anuru hauen larbak dira
  seinalatu ziguten entziklopedian,
  sortzez hanka bakoak eta isatsdunak
  ziur aski izango dira aporena,
  brankiekin arnasa hartzen dutelako
  arren, zuek bakean laga itzazue.
  Hurrengoan begira miraz egon ginen
  ez genuen aporik ikusi, ordea,
  aholkua ederki bete genuenez
  harrezkero Ama-Lur maitez zaindu dugu.
  Harrerak eta agurrak ez direlako hobenak
   Ahal Dugunen
  praktika delako motza,
  “epelkeriak diogu”, dakar
  “errepresio zorrotza”,
  PPren mantra ostera ohi da
  bengantzaren harrabotsa,
  gure kideen harreren kontra
  bota dutenez gorotza,
  isil dezagun bortxaren alde
  ari direnen ostotsa.
  
  GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  Oro gaituzte guardia zibil
  harroxkoek asaldatu,
  borrokalari maitagarriak
  dituztelako hertsatu,
  hobena izan da Belen zena
  genuela ohoratu,
  hola dabiltza gura dutenek
  konponketa izorratu,
  Euskal Herriak ez ditzan inoiz
  bere xedeak gauzatu.
  PPk ilundu zuen Antxori
  egin genion agurra,
  Urkulluk eta Barkosek dute
  babestu jardun makurra,
  ezin diogu eman, ordea,
  sentimenduari lurra,
  elkarbizitza bilaka dadin
  baketzearen gailurra,
  ken diezaiogun gorrotoari
  sua pizteko egurra.Ahaleginak zakar egiten
  ari dira arraioak,
  itzul daitezen berriz eurentzat
  ziren garai erosoak,
  ez dezan irits asmo krudela
  pentsamendu sadikoak,
  izan gaitezen bakea landuz
  artisau igeltseroak,
  ez dakizkigun eror altxatzen
  ari garen desioak.
  Eskuindar gaitzen hipokresiak
  dakarkigunez tamala,
  bakoitzak behar duen moduan
  biktimak oroit ditzala,
  demokraziak horretarako
  bidea eman dezala,
  gudazaleek laga dezaten
  behingoz lubaki zitala,
  zabaldu dadin hesirik gabe
  ongiaren lurrazala.
  2018ko apirilaren 29an
  
  GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  Kaltetu asko daude geurean
  ez dira eurak bakarrak,
  Francoren erruz etorri ziren
  ekaitzak ta kazkabarrak,
  batera tinko itzal ditzagun
  samintzen gaituzten garrak,
  egiak suntsi ditzan erabat
  gezurrontzien piltzarrak,
  begiruneaz susper daitezen
  geure sentimen iharrak.
  (
  Iñaki Saez eta Asier Herizen 17. urteurrenean
  Kaixo Asier eta Iñaki zintzoak
  sua ez da inoiz amatatuko,
  zerua ilun zein oskarbi esnatu
  zuekin pozarren elkartzen gara,
  senti ezazue adore sanoa,
  oraingo gazteen samurtasuna.
  Irailak zortzi hunkitzeko data
  zuen ereduak gogoan dirau,
  bihotza musu-truk eskaini zenuten
  barrura joateko irribarretsu,
  Ama-Lurren baitan ernai zaudetenez
  hegoak zaituzte maiz ferekatzen.
  Iretargia lez gau argitsuetan
  izarrak zuekin mintzatzen dira,
  gure sentieran bizi zaretenez
  goiztiriak zinez maite ditugu,
  zuek bildutako fruitu mardulekin
  zertzen ari gara elkarbizitza.
  
  2018ko apirilaren 29an
  
  HAMAIKA
  GURE MEMORIA,
  DESIO UTOPIARAKO
  GURE HISTORIA
  IBON
  IBON
  MUÑOA
  MUÑOAARIZMENDIARRIETA
  ARIZMENDIARRIETA
  Hamazazpi urte joan dira ordutik
  Tamalez, ataka ez dugu gaindu,
  sakabanaketa maltzurraren erruz
  gure bizinahia izoztu baitzen,
  tink diotsuegu hautsiko dugula
  loratuta giza eskubideak.
  Herra ta bengantza urtuko ditugu
  ospa dezazuen garai zuzena,
  zuentzat zirraraz kantatuko dute
  erbestean dauden kideko minak,
  dena ari gara jatorki ematen
  plazetan libre pausa daitezen.
  Oi, gure Iñaki eta Asier duinak
  Karakaten gaude zuen aurrean,
  atseginez eta grinaz esateko
  biziko garela udaberrian,
  laster datorrela egun dirdaitsua
  merezi duzuen gorazarrea.
  Plazak hartu
  Gogoak esan dit ametsetan,
  “plazan zaitezte batzartu”,
  eguzkiaren printzekin gero
  hunkituta naiz itzartu,
  arren, xedeak erdiesteko
  behingoz gaitezen ausartu,
  preso gaixoen askatasunaz
  soak daitezen izartu.Presoak eta iheslariak
  itzul daitezen geurera,
  aldarazten has gaitezen tinko
  bi estatuen jarrera,
  zentzuz erabil ditzagun plazak
  iraultzeko egoera,
  horrela behar diezaiekegu
  mendekua baztertzera.
  Abaguneak dioskulako
  plazetan gara batuko,
  auzolanean ez-demokratak
  txit ditugu bezatuko,
  zuk polizia ez duzu inoiz
  ekimena geratuko,
  egiarekin Arbolak dizu
  sen bortitza sendatuko.
  
  GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  Kaleak hartu bizkortu dadin
  demokrazia herrena,
  euskaldunoi irits dakigun
  aukeratzeko orena,
  boterearen morroi harroek
  senti dezaten eztena,
  txoko xumean hur dagoela
  zapalkuntzaren azkena.
  Ongizatea lor dezakegu
  plazan zintzo mintzatuta,
  guztiona den eskubidea
  eserita eskatuta,
  baitan ditugun bihotz taupadak
  batera baliatuta,
  gure desira zuzenak ikus
  ditzakegu gauzatuta.
  Plazetan ari gara denontzat
  berdintasuna eratzen,
  halaber gogoz elkartasuna
  ederkiro elikatzen,
  inposaketa Euskal Herrian
  zinez gabiltza higatzen,
  gaur hemen legez segi dezagun
  etxe anitza altxatzen.
  
  2018ko maiatzaren 6an
  
  GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
  Atzoko plazak borroka ziren,
  amnistiaren habeak,
  berdin erabat injustiziak
  grinaz urtzeko labeak,
  laster mardulik haziko dira
  atseginaren loreak,
  lurrin freskoaz goza ditzaten
  joan zirenek ohoreak.
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  Gaur plazan gara pozarren bildu
  dastatzeko goiztiria,
  gazte batek du geuri begira
  deklamatu agiria,
  “topa dezagun ideiak landuz
  utopiaren haria,
  bake morea egonkortzea
  izan dadin emaria”
  Muñoa Zabaleta eraikinari
  “Maite zaitut”, diotsut asaben habia,
  zenbat egun zoritsu zure barrenean,
  jaiotetxe gogoan maiz agertzen zara
  sentiera hegatzen hasten zaidanean,
  harremana kartzelak moztu zigun arte
  izan zinen atseden eta beharleku.
  Heriotza zurekin ezagutu nuen,
  bizitzaren azkena negarrez ulertu,
  ohean hil zenean amama Tomasa,
  berdin gero aitxitxa Roman gizajoa,
  harrezkero Gabon gau zoragarrietan
  poza eta tristura sentitu nituen.
  
  2018ko maiatzaren 6an
  
  GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  Gurasoak gaixotu ziren denboratik
  hiru aldiz ikusi zintudan zaharra,
  hamar urte beteko dira joan zirela
  horregatik ez gara berriro elkartu,
  telefonoz astero deitzen nienean
  zu zin-zinez hizpide izaten ohi zinen.
  Nik ez dakit zaitudan noizbait ikusiko
  zu ahuldu zarela anaiek dioste,
  nahiz ni legez ez zaren betiko izango
  ametsetan ederki aterpetzen nauzu,
  oi, aitxitxa Julian, amama Mariaz
  hasi zinen bihurtzen gure ondarea.
  Esperantzarekin aurrera darraigu
  Esperantza iluntzen zaidanean diot,
  “azkenean dena pikutara joan da”,
  nahiz ez garen oraindik heldu helmugara
  atzo lez aurrera darraigu kantari,
  Herri sena gurekin ez da bukatuko
  hori joan zirenek ederki zekiten,
  horregatik ziguten oinordetzan laga
  lurra lilitzeko hamaika balio,
  “borroka da bidea”, zintzo zioskuten,
  “udaberriak du herria onduko”.
  
  2018ko maiatzaren 6an
  
  GURE MEMORIA, GURE HISTORIA
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  Etengabe bizitza borroka delako
  geurean plazetan usu egin dugu,
  hola gara aritu gu eusten goiari
  lur honen arnasak luze iraun dezan.
  Taktika bat eskatzen du garai bakoitzak
  gaurkoa garbi da eraikuntzarena,
  horregatik batera zirraraz diogu,
  “konbentzituz dugu ataka gainduko”,
  gazteei mezua idatzi diegu
  zer ditzagun izar gorrien ametsak.
  Mola eta Sanjurjo Franco bezain hiltzaileak
  Sanjurjo eta Mola
  bikote ankerra,
  agintzen lortu zuten
  hiltzaile masterra,
  kamustuta estatu
  kolpearen zerra,
  
You have read 1 text from Basque literature.