🕙 24-minute read

Gure Ama-Lur feminista da - 5

Total number of words is 3085
Total number of unique words is 1853
20.8 of words are in the 2000 most common words
33.9 of words are in the 5000 most common words
39.5 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  gure zaborra erretzeko prest
  politiko gezurtien erruz,
  usurbildarrak saritu ordez,
  birziklatzen aitzindariak direlako,
  herritik hur ezarri diete
  kutsaduraren amesgaiztoa.
  
  2020ko otsailaren 23an
  
  GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
  
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  
  Dirua nahita jartzen denean
  ingurugiroaren gainetik,
  osasuna kaltetzeaz gain,
  jendartean gatazka pizten da,
  “Erraustegirik ez!”, oihukatuz,
  birzikla dezagun diogu,
  gure bizitza oneratzeko,
  Ama-Lur ohoratzeko.
  Zubietako eremu sanoa
  gaizkiak kolonizatu du,
  hondamendia gera dezakegu
  Kilometro Zero kontsumituz,
  etxean sendunak izan gaitezen
  birziklatuz Usurbilen beste,
  ez dadin izan natura zabortegi,
  baizik lehen lez, aratza.
  
  Kartzelatik Zoritsuri
  
  
  Katutxo beltzak ditu
  niniak berdeak,
  bibote zuria ta
  belarri tenteak,
  ametsak dizkionez
  opatzen oheak,
  zurekin jolastea
  maite du meheak.
  Patua izan zenez
  madarikatua,
  kalean jaio zinen
  biluzik katua,
  bizitzak zirudien
  estoldan mortua,
  zorionez oraintxe
  dirudi ortua.
  
  Lazeriatik zinen
  iritsi etxera,
  egoera txarretik
  oraingo hobera,
  laket ibiltzen zara
  goizetik gauera,
  beteta urdaila ta
  hamaika nahiera.
  
  GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
  
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  
  Ekidin zenuenez
  zekenen ganbara,
  Urkitik heldu zinen
  zu Ipuruara,
  bidaiatzeko hartu
  zenuen otzara,
  geroztik beldur barik
  lasai bizi zara.
  
  Gaur, laztanak esan dit
  zu zarela arra,
  etxea noizbait zaizu
  irudiko marra,
  emeekin batzera
  ohi denez beharra,
  naturak diezazuke
  egin deiadarra.
  
  
  Zoritsu laster zara
  izango heldua,
  zoritxarrez, gainean
  daukagu negua,
  ondo dakizu dela
  hau zure lekua,
  zuk gura duzun arte
  zoru ta zerua.
  
  2020ko martxoaren 1ean
  
  GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
  
  Nahiz ezin dudan entzun
  miau persiarra,
  aurten erdietsiko
  dut xede lurtarra,
  Zoritsu ferekatu
  nahi dizut bizkarra,
  gozo egin ditzazun
  urrumak izarra.
  
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  
  Iretargi betea
  zuk duzu ondratzen,
  begi borobilekin
  leihotik behatzen,
  izartegiak sena
  dizu kitzikatzen,
  felidoa zarela
  ñir-ñir gogoratzen.
  
  Olinpiadek bakea sustrai dezaten
  
  
  Antzinako Greziako Olinpian
  filosofia maitatzeaz gain,
  ideiak abian jartzen zituzten
  olinpiadetan Zeusen omenez,
  jokoak hasi bezain azkar
  etsaiak lagun egiten ziren,
  bortxa zokoratzen zuten
  aukera emateko bakeari.
  Nazio Batuen Erakundea,
  ez da gai greko haiena lortzeko,
  New Yorken kokatu zenetik
  gerrak nekez isiltzen ditu,
  bi gerra mundialetan nahitaez
  joko olinpikoak eten zituzten,
  baina egun jaramonik egin gabe
  estatuek parte hartzen dute.
  
  2020ko martxoaren 8ean
  
  GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
  
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  
  Atenaskoetatik Riokoetaraino
  jokoak ziegan ikusi ditut,
  ordutik gaurdaino, bortxa dela medio,
  Irak, Siria, Yemen, Libia... hautsita,
  olinpiadetako espirituak,
  ez daki zer den gizatasuna,
  ez die arretarik jartzen
  odolusten ari diren herriei.
  Olinpiaden geroa bermatzeko
  mundua iraul dezagun,
  herrien arteko auzolanagaz
  gerren sustatzaileak baztertzeko,
  kirolak bakea ekar dezan,
  kirolariek erein dezatela,
  estatu patriarkalen ordez,
  Tokion elkartasuna lehia dadin.
  
  Olinpiadetan zale sutsuen ordez sendunak
  
  
  Nazionalista, ez ei diren estatuak
  olinpiadetan sutsuenak,
  espiritu olinpikoa ahaztuta
  fanatismoan harroki murgilduta.
  Zaleekin auzo lotsa sentitzen dut,
  halaber kazetariekin,
  euren koloreak goratzen dituzte
  mespretxuz irainduta besteenak.
  
  2020ko martxoaren 1ean
  
  GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
  
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  
  Kirola senduna izan dadila,
  eta ez burugabeen lubakia,
  faxistek, ez dezaten balia
  xenofobia bortizki hauspotzeko.
  Jokoak leialak izan daitezela,
  harreman zintzoen sustatzaileak,
  gizatasunak aukera izan dezan
  nazionalismo arrazista bezatzeko.
  
  Zazpigarren ziegan
  
  
  Ziegako atea da
  kolorez urdina;
  hormak, zuriak dira,
  irina adina,
  behegain gris ilunak
  dirudi uzkina,
  leihoko burdin sare
  horiak zikina.
  Aspaldi bihurtuta
  harritza bizitza,
  ziega maiz iruditzen
  zait zoko bortitza,
  baina zu oroituta
  dirudi garaitza,
  hiztegian delako
  galtzen porrot hitza.
  
  Ziegan gordeta eta
  baita patioan,
  ni zorionez nago
  kideen alboan,
  eurek bezala, daukat
  herria gogoan,
  pozarren babesten naiz
  abaro gozoan.
  
  GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
  
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  
  Mahaian aritzen naiz
  zurekin mintzatzen,
  maitasuna ta txera
  maiz izkiriatzen,
  Eibarrera naizenez
  grinaz hurreratzen,
  bizinahia didazu
  bikain elikatzen.
  
  Ziegan dizkigutenez
  jakiak banatzen,
  ez gara zoritxarrez,
  jatorduan batzen,
  nahiz diguten hamaika
  arau inposatzen,
  umorea, ez zaigu
  sekula sikatzen.
  
  
  Kordoban preso nago
  zigor esparruan,
  barruaren barruan
  lehen ibilguan,
  zazpigarren ziegan naiz
  poeten moduan,
  musekin barneratzen
  zirraren munduan.
  
  Gauerdian hasten da
  ametsen unea,
  izarrak dir-dir goian,
  ohea etxea,
  goiztirian zurekin
  ziega sukaldea,
  edateko kafea
  laztanka maitea.
  
  GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
  
  Eskaintzen didazunez
  maitez ahalmena,
  ziegan ederki janzten
  dut zure omena,
  sorkuntzekin hunkitzen
  dizut sentimena,
  kuttuna zarelako
  ta nire kemena.
  
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  
  
  2020ko martxoaren 8an
  
  Bakea gatazka demokratizatzea da
  
  
  Txakurrak gure mina sumatuta
  ondoeza leialki konpartitzen du,
  gizakiok enpatia, ordea,
  ez dugu aurkariekin erabiltzen,
  gatazka demokratizatu barik
  herrian bananduta bizi gara.
  Bakea ezin delako pausatu,
  bengantzak, ez duelako nahi,
  “konponketa jos dezagun”, diogu,
  besteen saminak ferekatzeko,
  txera geurean lora dadin
  hitzari izotz geruza urtuta.
  
  2020ko martxoaren 8an
  
  GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
  
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  
  Azken bortxa Francorekin piztu zen,
  herritarrok jasaten darraigu,
  biktimak eta herra gehitzen
  hamaika urte daramagu,
  nahia zein den galde diezagutela,
  arimen negarra irri bihur dadin.
  Giza eskubideak eta oroitza,
  ez dezan inork etika zapaldu,
  deserrikoak itzul daitezen,
  joandako hurkoak ondra ditzagun,
  zauriak plazetan orbainduta
  elkarbizitza hitzar dezagun.
  
  (
  Euskal Herriko giza eskubideen kartari
  
  
  Jendarte hobea zer dezagun
  greba orokorra lanabesa,
  aldarrikatzeko kemenez,
  “Kapitalismoa, ez da zilegi!”,
  ekonomia jasangaitzaren ordez
  jasangarria eratzeko,
  ez dadin bihur natura mortu,
  herria denda barik ilunpe.
  Berekoikeria aseezina
  borrokatuz geratu nahi dugu,
  elkartasuna batera ehunduz
  errefuxiatuak aterpetzeko,
  ahizpatasuna sustatuz
  arrazismoa zokoratzeko,
  “Gerrarik ez!”, ozen esanez,
  haurren irriekin laket gaitezen.
  
  2020ko martxoaren 8an
  
  GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
  
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  
  Beharginak, langabetuak,
  feministak, pentsionistak, gazteak...
  bizitza duina obratzeko prest
  auzolanean uztartuta,
  espekulazioa eta
  iruzurra buka daitezen,
  etxea beharra delako,
  eskubide unibertsala.
  Greba eguna iraultzeko,
  klase sozialak lurtzeko,
  aberastasuna konpartitzeko,
  pobrezia gainditzeko,
  kontsumismoa zentzatzeko,
  ingurugiroa zaintzeko,
  ongizatea hedatzeko,
  utopia morez janzteko.
  
  Gerrarik ez! ozen esan dezagun
  
  
  Venezuela ta Iran
  yankien etsaiak,
  Caracas ta Teheran
  piztien hiriak,
  misilak ekoizteko
  dira aitzakiak,
  Donald Trump legez, pozik
  daude berekoiak,
  berdin kapitalistak
  ta bankariak,
  petrolioak zertzen
  ditu gabeziak.
  
  GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
  
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  
  Gerra da patriarka
  denen delitua,
  bortxaz hartzeko herri
  ahulen zorua,
  inperioen arma
  sarri zen izua,
  bortxaketa, triskantza,
  sua, mendekua...
  matxistek izorratzen
  digute mundua,
  pobrezia ohi da haur
  askoren baraua.
  
  
  Kalera, “Gerrarik ez!”,
  ozen esatera,
  mehatxu basatia
  tinko geratzera,
  elkartasunak jaso
  dezala harrera,
  auzolanak birrindu
  Trumpen jokaera,
  ez dezaten bizitza
  militarrek era,
  europar moreok jo
  nahi dugu bakera.
  
  2020ko martxoaren 15ean
  
  GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
  
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  
  Botereak aldaraz
  dezan izaera,
  ez delako zilegi
  bere jarduera,
  feminismoak gerra
  dezala lurpera,
  utopia landuta
  ekidin galera,
  armak urtuta konpon
  gaitzaren afera,
  leunki senti dezagun
  herri duinen txera.
  
  Krisi baten kontakizuna
  
  
  Troka ikusgarriaren gainaldean
  eserita hankak dilindan,
  urduri bihotza taupaka
  bertigoari aurre eginez,
  niniak ortzimugan iltzatuta
  iragana errepasatzeko,
  tamalez, erruak soilik oroitu ditut,
  ondo egindakoak, berriz, ahaztu.
  Lur jota eta ilunki
  atseden hartzea hobetsi dut,
  harkaitz zabalean etzanda
  maiteekin pentsatuta suspertzeko,
  bizitzari gero, zutik esan diot,
  nire sentiera minduari,
  “ez dut etsipena aterpetuko,
  ezta burua amilduko ere”.
  
  2020ko martxoaren 15ean
  
  GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
  
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  
  Gau-minean maiz sentitzen dudanez
  buruaz beste egiteko beharra,
  naturan mamuak uxatzen ditut
  arnastuta lurrin usain onekoak,
  Ama-Lurrari zirraraz diotsot,
  “hurkoak oro maite ditut.
  Azken hatsa bota arte biziko naiz
  eurekin lez, laztanarekin”.
  Trokaren ertzetik urrunduta
  iturrira iritsi naiz,
  musua eta lepoa freskatuta
  esperantzarekin herrira noa,
  goitik amildegi itzelak,
  “arren, hurbil zaitez” diosta,
  bizitza maite dut, ordea,
  zuekin konpartituta.
  
  Rojavari. Ocalan buruzagi presoari
  
  
  Kurdistan menderatuta daukate
  lau estatu zeken ankerrek, (1)
  bonben eztandenpean ari dira
  orainari eusten izateko,
  Dihardilan Aberri Eguna zirrara,
  natura, ostadarra, pizkundea.
  Kurduak kultura zentzuz sustatzen
  nortasuna, ez dadin herdoildu,
  kurduera batua hedatzeko,
  euren artean hobeto ulertzeko,
  fedeek, ez ditzaten banan, dabiltza,
  aniztasuna zaintzen noizbait batzeko.
  
  (1)
  
  Iran, Irak, Siria eta Turkia.
  
  2020ko martxoaren 15ean
  
  (2)
  
  Al Assad, Erdogan, Trump, Putin...
  
  GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
  
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  
  Rajovan arriskuan dago
  konfederazio iraultzailea,
  kurduak, jezidak, arabeak...
  agintari genoziden sarean, (2)
  nahiz miliziek ISIS garaitu zuten
  boteretsuen ordaina erdeinua.
  Kurdistango emakume feministak
  turkiarren eta yihadisten izua,
  Eguzkia eta Izar Gorria
  ongizatea josteko sinboloak,
  Rajovan ez diezatela os bakea,
  berdintasunaren sustraia.
  
  Munduan errefuxiatuen drama
  
  
  Errefuxiatuena
  egoera larria,
  migratzaile askorena
  legez, negargarria,
  mediterraneoa maiz
  eurentzat hilerria,
  Europa oasi baino
  gehiago otserria
  Eskuindarrek, ez dituzte
  maite iheslariak,
  migratzaileak ohi dira
  faxistentzat etsaiak,
  baina sorlekutik ditu
  bidali maleziak,
  kapitalista zeken ta
  bortitzen handinahiak.
  
  Grezia ta Turkiaren
  arteko zola lotsa,
  iheslariek dantzute
  ozen bortxaren hotsa,
  Europan sarri delako
  elkartasuna motza,
  errepresioa, aldiz,
  Turkian lez, zorrotza.
  
  GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
  
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  
  Iheslariak Lesbosen
  daude kanpalekuan,
  giza eskubide barik
  Morian infernuan,
  lazerian amilduta
  biluzik esparruan,
  pena ta etsia zaie
  nabaritzen musuan.
  
  Bangladeshen lez, Libian
  errefuxiatuak,
  sarri dirudi ahaztu
  dituela munduak,
  bizi-baldintzak izanik,
  gordin eta estuak,
  solidarioak dira
  eurentzat ukenduak.
  
  
  Ertamerikarrek ezin
  dute muga pasatu,
  Washingtonek zakar die
  ametsa deuseztatu,
  ez ditu nahi ondasunak
  natural partekatu,
  bere politika gaitzen
  biktimak anparatu.
  
  2020ko martxoaren 22an
  
  GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
  
  Estatuek dezatela
  erauz hipokrisia,
  edonon ezarri duten
  herraren harresia,
  erna dadin ahizpatasun
  joriaren hazia,
  demokrazia garbia,
  feministen grazia.
  
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  
  Arren, Nazio Batuen
  Erakunde nagiak,
  zuzenki konpon ditzala
  bidegabekeriak,
  oro gal daitezen gaurko
  gerrak ta pobreziak,
  ez ditzaten utz beldurrez
  haurrek euren herriak.
  
  Gure Ama-Lurri
  
  
  Ama-Lur erakartzen nauzu
  urtarotik urtarora,
  Aturri eta Ebroren artean
  ederkiro anitza zara,
  baso, lautada, troka...
  berdea, horia, grisa...
  laztan kutuna beste maite zaitut,
  zugaz eta beregaz ni laket,
  haurtzaroan etxekoekin
  Kalamuan ezagutu zintudan,
  Arraten dotore jantzita,
  zu zoriontasuna zinen.
  
  2020ko martxoaren 22an
  
  GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
  
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  
  Ama-Lur gizakiak zurekin
  txarto portatzen gara,
  zintzoak izan beharrean
  basaki ustiatzen zaitugu,
  ahaztu dugula dirudi
  zu gabe, ez garela ezer.
  Zure adiskide Mari
  feminista kementsua,
  patriarkatza bortxa denez
  zokoratu nahi duzue,
  berdintasun joria izan dadin
  ingurugiroaren lurrina.
  
  Eitzagan lez, beharra heriotza denean
  
  
  Segurtasunaren aurrean
  dirua hobesten denean,
  olan, eraikuntzan, garraioan...
  beharginak arrisku bizian,
  XXI. mendean gaurdaino
  kapitalista zekenen erruz,
  istripuak geurean barra-barra
  ondorio latz eta goibelekin.
  Enpresarioak ohoratuta,
  sindikatuak, berriz, gaitzetsita,
  gobernuen jarrera etsigarriaz
  auzoetan nahitaez atsekabea,
  beharginak biluzik laga ordez
  lan baldintza eskasekin,
  osasuna berma diezaietela
  lanaren emaitza onura izan dadin.
  
  2020ko martxoaren 22an
  
  GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
  
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  
  Eitzagako hondakindegian
  kolapsoa iragarrita zegoen,
  bi behargin eta autopista
  luperiak zaborpetu zituen,
  kudeaketa maltzurki burututa
  Verter Reciclyng iruzurgile,
  ikuskapenak nahita txarto eginda,
  Eusko Jaurlaritza erantzule.
  Amiantoak erakutsi du
  berekoiek egindako malezia,
  ke pozoitsuak salatuta gaizkia
  Eibar, Ermua, Zaldibar haserre,
  Alberto eta Joaquin zuen patu gaitza
  bihozgabeen bidegabekeria,
  zuentzat maitez ihintzaren dirdira,
  Ama-Lurraren laztan eternala.
  
  (
  Arrateko pago gaixoei
  
  
  Arrateko pagoak
  arbola gaixoak,
  Eibartik genituen
  aditu orroak,
  ezin eutsirik erro
  za(ha)rrek errondoak,
  ziplo bota zituen
  haizaldi eroak.
  Onddoen eraginez
  moztuta pinuak,
  babes barik gelditu
  ziren inguruak,
  bertan hola egonik
  pagoen lekuak,
  ekaitzak iragarri
  zituen doluak.
  
  Murriztuta geratu
  delako basoa,
  Eibarren galera da
  ekologikoa,
  Arrate izan dadin
  ohi lez, abaroa,
  ekonomia izan
  dadila sanoa.
  
  GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
  
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  
  Pago denak, ez dira
  etorri behera,
  baina Arraten txarra
  baita egoera,
  negargarria izan
  denez gertaera
  goazen azkar aldaskak
  mimoz landatzera.
  
  Pagoen heriotza
  denontzat kaltea,
  gure jendartearen
  argazki tristea,
  arren, oroit dezagun
  asaben oldea,
  Arrate izan dadin
  ametsen xedea.
  
  
  “Arrate zain dezagun!”,
  pagoen oihua,
  ez dadin gal Eibarko
  altxor preziatua,
  zelaian konposatu
  nahi dugu doinua,
  gure umeek kanta
  dezaten mezua.
  
  2020ko martxoaren 29an
  
  GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
  
  Entzun dugunez pago
  minen erregua,
  eta beste izaki
  askoren kexua,
  ezar dezagun euren
  aldeko araua,
  Arrate izan dadin
  lehen lez, zerua.
  
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  
  Pagoek “Pinurik ez!”,
  diote batera.
  “Ustiaketa basak
  tink ditzagun gera”,
  mendia gura dute
  anitza ostera,
  Ama-Lur bizi dadin
  oro alegera.
  
  Ahizpatasuna berdintasuna da
  
  
  Feminismoaren eremuan
  esperantzaren izpiak,
  belardi zoragarrian
  gereziondoak loretan,
  alboko lahardi sarrian
  masustak poliki umotzen,
  pizkundea udaberrian
  hari moreak ehuntzen.
  Androzentrismoaren sisteman
  ongia gaizkiaren gatibu,
  patriarkatza agintean egonik
  matxismoa jaun eta jabe,
  ez dago inon bakerik
  botere matxistarekin,
  feministok dakigulako
  berdintasuna zertuko dugu.
  
  2020ko martxoaren 29an
  
  GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
  
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  
  Emakumeak hiltzen dituzte,
  jipoitzen, iraintzen, bortxatzen...
  patriarkatzak iraun dezan
  bortizkeriaren tronuan,
  matxistek biluzik nahi dituzte
  mendetan lez, menperatuta,
  mundua ustez eurena delako,
  eta ez Ama-Lurrarena.
  Feminizidioa da
  ankerkeria totala,
  gizateriaren historian
  krimenik koldarrena,
  gure garaian erna dadila
  jendarte feministaren kimua,
  martxoak zortzi garaitza izan dadin
  ahizpatasunaren ospakizuna.
  
  COVID-19arekin bisiten galera
  
  
  Kartzelan bizi garen arren,
  bizitza zinez maite dugu,
  COVID-19arekin, ordea
  ohiko airea falta zaigu,
  tamalez, bisiten galerarekin
  zoria nekez arnas dezakegu.
  Koronabirusak balioko du,
  gaur egun, zer garen jakiteko,
  jendartea berekoia den,
  edo solidarioa,
  gure idealak ezagututa,
  ez daukagu zalantzarik.
  
  2020ko martxoaren 29an
  
  GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
  
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  
  Nahiz bisitena tamala den,
  ohiko bizimodua dagigu,
  kirola eta literatura
  gorputza eta gogoa ontzeko,
  kideok sentieraz blai diotsuegu,
  “zuek gure hauspoa zarete”.
  Telefonoan zuen taupadekin
  ederkiro baretu gara,
  ongia naro igorrita
  suspertu gaituzue,
  txera mintzatzen entzun dugu,
  maitasunaren hasperena.
  
  Alberto Sololuze eta Joaquin Beltrani
  
  
  Alberto eta Joaquin dautza
  Eitzagan zaborpean,
  euren hurkoek saminez
  darraite ilunpean,
  Jaurlaritzak, berriz, sorgor
  darrai gezur hezean,
  zabortegiko kea lez,
  firurika haizean.
  Verter Reciclyng, diogu,
  zu zara erruduna,
  baina Jaurlaritzak dauka
  hor erantzukizuna,
  zabortegiko jabea
  eurentzat zenez jauna,
  ikuskapena dirudi
  izan zela biguna.
  
  Jendartea gura dugu
  guk demokratizatu,
  ez dezaten handikiek
  izadia bortxatu,
  ez ditzaten beharginek
  irriak lurperatu,
  segurtasuna dezagun
  beharrean gauzatu.
  
  GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
  
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  
  Egoismoak dihardu
  lurraldea higatzen,
  mendiak zabortegiz, zein
  harrobiz degradatzen,
  ez duelako asaben
  ondarea prezatzen,
  bertako kapitalak du
  zitalki arpilatzen.
  
  Eibar, Ermua, Zaldibar...
  Eitzagan ziren batu,
  enpresa bezainbat zuten
  Jaurlaritza salatu.
  “Argitu gertatu dena,
  beharginak topatu”,
  hunkituta jende duinak
  zuen aldarrikatu.
  
  
  Arriolak ta Urkulluk
  ez dute dimititu,
  juezak, ez du enpresako
  arduraduna deitu,
  Eitzagan zertu delako
  hamaika bat delitu,
  iruzurraren tamainak
  arras kaltetu gaitu.
  
  2020ko apirilaren 5ean
  
  GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
  
  Alberto ta Joaquin entzun
  taupaden desioa,
  arrats oskorrian gure
  sentimendu zintzoa,
  zuentzat txera, lamien
  errekatxo naroa,
  aterperik aratzena
  Ama-Lurren altzoa.
  
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  
  Koronabirusak digu
  ezkutatu gaizkia,
  oroitzen dugu, ordea,
  zaborren luperia,
  Kondiak izendatu du
  istripu malezia,
  dirutzeko azkar bete
  duenean (zabor)tegia.
  
  Zurekin bizi nahi dut
  
  
  Gogoak sentiera gidatu dit,
  ez nadin irten biluzik kalera,
  gaurko herria ezagut dezadan,
  lehengoa, ez delako gaurkoa,
  ez diezazkidan irudi kalean
  ohitura berriak bitxiak.
  “Zurekin bizi nahi dut”, diotsut,
  egunak harmonian konpartitzeko,
  neguko leizea lagata
  udaberrian aterpetzeko,
  hamaika urte ilun igarota
  goiztiriak goza ditzagun.
  
  2020ko apirilaren 5ean
  
  GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
  
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  
  Espetxean hogei urte emanda
  urrian herrira bueltatuko naiz,
  kideak nahitaez agurtuta,
  ez bainaiz haren pozik irtengo,
  gure kemenak auzolanean
  bengantzaren gandua uxa dezala.
  Zugaz maiz kideak mintzagai
  bizitzaren partaide direlako,
  euren txerak onik ekarri nau
  zure habiara laztana,
  zuk dakizu geurea mimoz blai,
  maitasun joria izango dela.
  
  COVID-19ak erakutsi diguna
  
  
  Uholdeak edo lurrikarak
  gertatzen direnean,
  azalarazten ohi dira
  gure sen txarrak eta onak,
  COVID-19a dela medio,
  herrian ikusi ditugu
  jende berekoien harrokeriak,
  eta solidarioen balentriak.
  Krisiak erakusten dihardu
  jendartearen egoera,
  gaizkiaren hedadura,
  etikaren sakontasuna,
  ez gara haren indibidualistak,
  kooperatzeko grinak zutik dirau,
  gehiengoa zinez prest dago,
  laguntzeko behar duenari.
  
  2020ko apirilaren 5ean
  
  GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
  
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  
  Merkatalgunean tupust egin dute
  eskuzabalak eta zekenak,
  elkartasunaren ereduak,
  eta harrapari lotsagabeak,
  batak ohorea merezi du,
  besteak berriz, errieta,
  birusak ohartzeke azaldu digu
  zer egin zitalak zentzatzeko.
  Pandemia gogortu bezain azkar
  bisita barik laga gaituzte,
  beharra ulertzen dugu, ordea,
  presoak herritarrak garelako,
  birusari aurre egiteaz gain,
  gurekin maitez mintzatzen zarete,
  zuekin pozarren batuko gara
  lurralde hobea obratzeko.
  
  Feminismoaren Internazionala
  
  
  Egun, nekez dantzugu
  Internazionala,
  sozialismoaren
  himno mundiala,
  kontsumismoa denez
  gure arrakala,
  Europan ezkerraren
  Indarra apala.
  Ortodoxo zurrunak
  komunista txarrak,
  maiz izan dira euren
  emaitzak kaskarrak,
  zelai iraultzailean
  landatuz laharrak,
  burokraziak ditu
  ihartu zuztarrak.
  
  Utopia berria
  guretzat fedea,
  egikarituko dugu
  bidean xedea,
  auzolana zinez da
  izango atea
  solidaridadea
  ta ongizatea.
  
  GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
  
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  
  Sozialdemokratak
  bankuen kuttunak,
  kapitalismoaren
  aurkari aizunak,
  eurentzat aldaketak
  direnez astunak,
  idealak geratu
  zaizkie urgunak.
  
  Tesi, antitesi ta
  sintesi, ardatza,
  urratsak emateko
  metodo aratza,
  oskorri gura dugu
  herrian arratsa,
  senti dezagun bake
  zuzenaren hatsa.
  
  
  Teoria praktika
  barik huts itzela,
  ametsak zertzeko bat
  etor daitezela,
  munduan adorez jo
  eginda txanbela,
  ongia izango da
  behingoz erregela.
  
  2020ko apirilaren 12an
  
  GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
  
  Berdintasuna izan
  dadila oraina,
  gure bizitza izan
  dadin atsegina,
  guk egin nahi dugunez
  ekinez ezina,
  Argala Izar Gorri
  zu gidari mina.
  
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  
  Feminismoa gaurko
  sozialismoa,
  patriarkatza izan
  dadin hauts multzoa,
  feministen etika
  delako naroa,
  jendea izango da
  Ama-Lur lakoa.
  
  Kafearen unetxoa
  
  
  Kafea kideekin hartzera
  xortaka poliki edanez,
  zigorraldiaren zokoan
  unetxorik bereziena,
  korrikan aritzeko ondoren,
  edo sorkuntzan pausatzeko.
  Kafe bikoitza ohiko motorra
  eguna kemenez eratzeko,
  ziegan goiari eusteko,
  etsipenari aurre egiteko,
  alternatiba ideala
  pilulak zein tabakoa uzteko.
  
  2020ko apirilaren 12an
  
  GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
  
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  
  Kafea edabe magikoa
  nagiak ateratzeko,
  askatasunari buruz mintzatzeko,
  utopia irudikatzeko,
  askatasunari buruz mintzatzeko,
  suspergarri boteretsua
  maitasunaren kilimak sentitzeko.
  Kafeondoaren hazi gorria
  txigortuta beltza,
  birrinduta eta bikain prestatuta
  kikaretan usain ona zoria,
  Arabiga, zein Robusta izan
  bizitzak hobea dirudi.
  
  Koronabirusa eta gu
  
  
  Gizateriaren etsai,
  zure aurretik orain bezala,
  pandemia franko mundu globalean,
  Osasunerako Mundu Erakundeak
  alarma gorria piztuta,
  musuaurrekoen ekoizleak,
  eta farmazeutikak pozik.
  Wahamgo azokan agertu zara
  piztien zeluletan parasitatuta,
  Txinatik edonora abiatu gero,
  jendeak ohartzeke garraiatuta,
  orain etxetik ezin irten barik,
  eta berri faltsuekin xaxatuta,
  zure izena aldiro dute
  ergelek madarikatzen.
  
  2020ko apirilaren 12an
  
  GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
  
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  
  Birus arras ñimiñoak
  zuekiko maiz destaina totala,
  estatuek baliatzen zaituztete,
  arazo latzak ahantz ditzagun,
  pobrezia eta gerrak,
  errefuxiatuen ataka,
  kontsumismo jasangaitza,
  gatazkaren demokratizazioa.
  Zuek koronabirus xumeak
  guk lez, izakiak zarete,
  Ama-Lurren eremuan
  eboluzioaren emaitza,
  arren, lagun iezaguzue
  berekoikeria gaixotzen,
  berdintasuna lora dadin,
  klaserik gabeko feminismoa.
  
  Erantzukizun zibila zer den
  
  
  Ogasunak gaztigua
  igortzen dizunean,
  ondoezak harrapatzen
  zaitu amaraunean,
  kartzelan arras belztuta
  irteteko unean,
  galernaren mende zara
  hasiko arraunean.
  Erantzukizun zibila
  tramankulu zorrotza,
  estutzen zaituelako
  mintzen dizu bihotza,
  barruan hogei urtetan
  usainduta gorotza,
  askatasuna hola zait
  irudituko motza.
  
  Ez-demokratak gaizkia
  ari dira xaxatzen,
  erantzukizun zibila
  maltzurki inposatzen,
  guk, berriz, ongia josten
  dihardugu mintzatzen,
  giza eskubide denak
  guztirentzat obratzen.
  
  GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
  
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  
  Bizitza baldintzatuta
  aldapa erraldoia,
  noizgura gara dezake
  mendekuak zikloia,
  zuzentzak saka dezala
  bakearen botoia,
  gatazka konpon dezagun
  ezabatuta lohia.
  
  Bidegabeen asmoa
  denez gu txikitzea,
  orain bezala, bortxaren
  sastrakan segitzea,
  plazetan eman dituzten
  urratsak sustatzea.
  
  
  Garaile-galtzaile denez
  estatuen legea,
  erantzukizun zibila
  presoentzat katea,
  tinko eginkarituta
  solidaridadea,
  Harrera elkartea da
  izango garailea.
  
  Preso ohiak herrietan
  bizi daitezen lasai,
  zentzuak esango dio
  proposamen honi bai,
  “erantzukizun zibila
  utz dezagula ezgai”,
  “ta Aieteko bidea
  auzolanean amai”.
  
  GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
  
  Ez ditzan kide zintzoak
  ogasunak kikildu,
  isun bihozgabeekin
  gorrotoak umildu,
  euren ondra babesteko
  kemenez gara bildu,
  faxistak ditzagun denon
  onerako isildu.
  
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  
  
  2020ko apirilaren 19an
  
  Isolamenduen patioak
  
  
  Hogeita bost metro luzeran,
  hamar metro zabaleran,
  horma gotorrak garaiak,
  txarrantxa biribilak zorrotzak,
  eguna oskarbi hasi arren,
  patioa beti petrala.
  Esparruan patioak ia biluzik,
  teilatuaren hegala aterpe,
  komuna aterik gabe,
  eta mahai metaliko urdina,
  kurloiak ekaitzarekin gordeta
  gure hitzek porlana girotzen dute.
  
  2020ko apirilaren 19an
  
  GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
  
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  
  Patio hauek arras krudelak,
  burmuin kriminalen obrak,
  espeak atsekabe daitezen,
  edo ziegan ero gero,
  udaberriaren pizkundeak
  goiari eusten laguntzen digu.
  Patio estu aspergarrian
  ortua ekinez egina,
  kafearen une atseginean
  ezerezak oasi dirudi,
  kirola zoriaren hauspoa da,
  irudimena urrea.
  
  Itziar Aizpurua Egañari
  
  
  Itziar, zure etxarteko loreak
  ziegan alaitasunak,
  argazki zoragarria
  mahaian edertasuna.
  Petalo arrosak eta zuriak
  usain oneko lurrina opatzen,
  erleak nektarra gutiziatuta
  Deban lorautsa hedatzen.
  Itziar, zuk hamaika lore polit
  gutunetan maitez bidali didazu
  zigorraldia, ez da haren iluna
  zure atsegina dastatuta.
  Zu Deban itsasoari beha
  Jokinekin, Txabirekin... txeraz mintzatzen,
  berdin Malloetan krabelinak pausatuta
  Aritxulegin zenegien lez.
  
  2020ko apirilaren 19an
  
  GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
  
  IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
  
  Jokinekin hunkituta lehen lez,
  beste era batean bizi zara,
  klandestinidadean elkar ezagututa
  zuen maitasuna oparoa.
  Burgosko prozesuan arrisku bizian,
  kartzeletan luze bananduta gero,
  
You have read 1 text from Basque literature.