🕙 24-minute read
Gure Ama-Lur feminista da - 4
Total number of words is 3084
Total number of unique words is 1878
22.1 of words are in the 2000 most common words
33.9 of words are in the 5000 most common words
40.5 of words are in the 8000 most common words
eskoletan lehertu.
Zuen zaintza ereduak
izan daitezen duinak,
guraso gazteak izan
zaitezte atseginak,
ez ditzagun inoiz entzun
gogoan zinkurinak,
dagokien eskolara
eraman haurtxo minak.
2019ko abenduaren 22an
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
Jendarterik zuzenena
nahi dugunez mamitu,
berdintasuna dezagun
eskoletan loditu,
kolore denak ditzagun
patioan arraitu,
haurrak euskaraz jolasten
daitezen eguzkitu.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Irakasleen jarrera
ohi baita egokia,
elkartasuna delako
euren pedagogia,
ederki jorratzen dute
haurrekin enpatia,
gerora hozitu dadin
mardulik utopia.
Pertsona bat, etxe bat
Etxea, beharrezko abaroa,
giza eskubidea duintasuna bermatzeko,
alokairuak garestiak direnez, ordea,
bikote gazteak maileguen mende,
konstituzioek aipatu arren,
artikulua nekez mamitzen dute,
bankuentzat salmenta mauka delako,
espekulatzaileentzat irabazpide.
Etxeen hipotekak hala-hola izenpetuta,
Kontuan hartu barik erosleen soldatak,
2008. urteko krisia dela medio,
herritar askorentzat galera itzelak,
eraikuntzaren burbuila zulatuta,
gizatasuna maltzurki zokoratuta,
zordunak zakarki kaleratzeaz gain,
bankuek zorrak kobratzen jarraitu zituzten.
2019ko abenduaren 22an
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Hego Euskal Herrian dirua barra-barra
Abiada Handiko Trenarentzat,
baina, ez dago zorurik erosteko,
etxe publikoak eraikitzeko,
zergak erabili beharrean
jendartean berdintasuna sustatzeko,
patriarken onerako darabiltzate,
ekonomia kapitalista loditzeko.
Stop kaleratzeak herri mugimenduagaz
erakunde publikoengana joan gara,
eskatzeko, Pertsona bat etxe bat,
ez dezan inork kalean lo egin,
etxeei prezio politikoak ezartzeko,
ez dadin inor bidegabe dirutu,
jendartean ongizatea egikaritu ahala
geurean hobeak izan gaitezen.
Dorreak eta Gurutze
Dorreak eta Gurutze
espe lar bortitzak,
espetxean sustraitu
dituzte bizitzak,
gugaz darabiltzate
errukizko hitzak,
galtzen ditu, ordea,
sumindura gaitzak,
nahiz izan ziren juezen
zigorrak murritzak,
leotzetan darraite
zenbatzen zimitzak.
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Patioan ergelen
arteko batzarra,
kolpeka neurtu du
nork bere indarra,
telefono txartela
izan da txingarra,
hasteko bat batean
galerna zatarra,
borroka ikusteko
zinez denez txarra,
otoiztu dugu geldi
dezaten liskarra.
Ez dutenez gure nahi
zuzena onartu,
axotekin zikinki
baitira oldartu,
gorputz baldarrak zakar
dituzte uztartu,
hausporik gabe gero,
bakeak hitzartu,
ez direnez espezain
alferrak ohartu,
ez dute bi espeek
oraina kaskartu.
2019ko abenduaren 29an
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Nahiz gure aholkuak
ondo konprenitu,
bulkada kontrol(a) gaitzak
menderatzen ditu,
maiz dituztenez lehen
graduan hertsitu,
eurekin esparruak
ditugu sufritu,
patuak zein sendiak
ditzala ongitu,
zentzuak diezaiela
burua eztitu.
Erroma inperiala galdu zen
Erroman inperioa maldan behera
endekapenean luzaro etzanda egonda,
diziplina arras bigunduta,
barbaroak ipar aldetik lauhazka etorri ziren,
erromatarren itxura likitsa ikusita,
menderatzaileak menderatu zituzten.
Erroma migratzaileek eskuratu zuten
bortxari bortxarekin ihardetsita,
gaur egun, Afrikatik Europara datoz,
beste asko, berriz Asiatik,
bakean, bizi hobe baten bila,
gerratik zein gosetik iheska.
2019ko abenduaren 29an
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
Gu Europan drogak kontsumitzen laket
erromatarren lako patriarkatza sustatzen,
Ama-Lurra burugabe suntsitzen gabiltza,
armak ekoitzita gatazkak pizten,
zanpatuz beste herrien ekonomiak eta ohiturak
munduan pobrezia emendatzen.
Ez gaitezen gera Erroma lez, galzorian,
ataka ganoraz azter dezagun,
migratzaileak txarrantxetan trabatu beharrean,
ondasunak zintzo konparti ditzagun,
elkartasun hitza sustraituta,
gizateriak gerorik izan dezan.
Gure Hamelinera eraman gaitzazue
“Arratoiak kartzelan nonahi”,
irratian esatariak esan du,
oraingoa, enegarren aldia omen,
zaborren kudeaketa txarrarengatik,
hamaika presoren ohitura zikinekin
karraskariak oparotasunean,
hormatzarren erreinuan
muga barik ugaltzen dira.
Labezomorroak, kilkerrak, marasmak,
liztorrak, eltxoak, txingurriak....
kopuruz biblikoak izanik
presook pairatzen ditugu,
zigorraldia hola txartuta,
estresa emendatuta,
eskerrak noizbehinka miseriak
barrezka oroitzen ditugula.
2019ko abenduaren 29an
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Barruaren barruan itxita gauzkatenez
Rattusak nekez dakuskigu,
baina azken euritean bat ikusi genuen
patioan komunean babestuta,
gurekin arras izututa
eskalatuz zaingoko kamarara igo zen,
ikuskizuna zinez ikaragarria,
amesgaiztoen adinakoa.
Goitik guri urduri begira
gu berari, berriz, arretaz,
une batean lasaituta
ilaje grisa mihiaz garbitzen hasi zen,
biharamunean gu sentituta,
zakarrontzitik estoldara jo zuen,
arren, eraman gaitzazue
herraren plagatik Hamelinera.
Deriotik Zamorako espetxera
“Ez, ez dut nahi horrelako
zibilizaziorik”,
Derion Gogor taldeak
zioen kemendurik,
ez zegoelako Franco
ankerraz aukerarik,
Euskal Herri gabetuak
iraun zezan bizirik.
Eliza pobrea zuten,
abadeek galdatzen,
Josuren mezua hori
zela grinaz aipatzen,
beharginekin oletan
beharra partekatzen,
zintzotasunez zituzten
idealak obratzen.
Valdemoron berriz entzun
nuen Gogor diskoa,
diktaduran banaketa
baitzen klandestinoa,
abadeek kantuekin
azalduta ildoa,
euren gainera etorri
zen errepresioa.
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Borrokan aritu ziren
abade txit prestuak,
Amuriza ta Naberan
bezala, enparauak,
nahiz Francoren mende urrun
zeuden mirakuluak,
elizan blaitu zituzten
kontzientzia sikuak.
Poliziek atxilotu
zituzten abadeak,
torturak eta irainak
izan ziren legeak,
euskara bizkortu zedin
zirelako kideak,
giza eskubideen ta
bakearen aleak.
Zut Etxabe ta Kaltzada
Burgosko prozesuan,
frankismoa kideekin
salatzeko munduan,
militanteak zirenez
lurralde zigortuan,
espetxeratu zituzten
Zamorako neguan.
Itxialdia Derion
izan zen deialdia,
zertzeko auzolanean
euskal udaberria,
utopiaren bidean
gal zedin pobrezia,
elkartasunaz herrian
oro lili ongia.
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
Abade presoek jasan
zutelako Zamora,
gure herriak dezala
letra larriz gogora,
zulotik ia ihesik
joan zirenak kanpora,
barruan hautsiko zuten
mendekua gerora.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
2020ko urtarrilaren 5ean
( – (
Giza eskubideen egunetik askatasunera
Sentimendua axolaz islatzen
abenduaren hamarrean,
joan ziren gurasoei eskaintzeko
giza eskubideen egunean,
ziegetan hamaika urte daramatzate,
gure bihotzetan berriz batu zirelako,
eskubide denak nahi zituzten
euskal herritar guztientzako.
Esperantzaren aroan data berezian
mahaian hunkituta idatzi dut,
“ataka gizatasunez konponduta,
gatazkaren demokratizazioa ehunduta,
giza eskubideak loraldia,
utopiara heltzeko iparrorratzak”,
aitxa eta ama zuekin hau oldoztuta
bakea sustraitzea erraza iruditzen zait.
2019ko urtarrilaren 5ean
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Abenduaren hamarretik desioz blai
urtarrilaren hamaikara,
auzolanean bidea egin dezagun
elkartasunaren taupadekin,
Baionan eta Bilbon esateko
“ez dezagun historia errepika”,
“Orain presoak Euskal Herrira”, aldarrikatuz,
espetxeak ahantz ditzagun gero.
Urtarrilaren hamaikan irudimenak
urriaren hamaikara eraman nau,
nire ametsetan bizi zaretenekin,
askatasunean esnatu naiz,
maite gaituztenekin atseginez,
Eibarko ibarrera bueltatuko gara,
giza eskubideak gogoan
kide minak azkar ekar ditzagun.
Giza eskubideak bizipoza
Giza eskubideak
zintzilik murruan,
ondoezak hartzen nau
ibilgu estuan,
tristuran amilduta
nago abenduan,
desio barik egun
esanguratsuan.
Zu abenduak hamar,
zakar heldu zara,
sentieran eragin
didazu ikara,
eskerrak jingo dela
hurkoen ainara,
jirabiraka ondu
diezadan ganbara.
Betiko buka dadin
ataka ustela,
giza eskubideak
lora daitezela,
Euskal Herrian lurpe
dezagun kartzela,
zingira araztuta
mami urmaela.
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Pentsamendua sartzen
denean sasian,
etsipena marrazten
ohi zait aurpegian,
zuekin susper nadin
arrats oskorrian
irrikaz pausatzen naiz
bedatse jorian.
Aitxa, ama... gaur dugu
ekia esnatu,
egun handia hurbil
dago, deklamatu,
giza eskubideak
ditugu ondratu,
Eibarra atseginez
gaitezen bueltatu.
Hainbeste kontu eskas
dudanez oroitzen,
ia ohartzeke naiz
sakonki etsitzen,
zuen taupadekin dut
estresa gainditzen,
maitez nauzuelako
aldiro hunkitzen.
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
Sorkuntza izaten da
nire terapia,
pil-pil senti dezadan
bizinahi arraia,
gaumin luzea izan
dadin oasia,
ederkiro beztitu
izarrez ortzia.
Zohardia bizitu
gal dadin iluna,
irriak senda dezan
arima urguna,
depresio gaitzaren
kontra maitasuna,
giza eskubideen
baratze txukuna.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
2020ko urtarrilaren 12an
Azken negua kartzelan
Azken neguaren erpeak
bizkarrean sakon sentituta,
egun motzak nekez jasan ditzake
arima dardaratuak,
larrugorritan ohe biluzian
gau-minean orro egin dut,
ez didalako amesgaiztoak
lo egiten uzten zoko laiotzean.
Arren, ametsetan sar zaitez
nire pilpiren sorgina,
goiztirian esna gaitezen
ekiaren printzetan besarkatuta,
jaikita udaberrira joateko
eskutik oratuta biziguraz blai,
karnaben txintak gozatzeko,
laharren masustak dastatzeko.
2020ko urtarrilaren 12an
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Hemeretzi negu igarota
hamaika ziega hitsetan,
hogeigarrena izango da
etsipenaren heriotzarena,
arratsean liluratuta diotsut
zure argazkiei begira,
“esperantzan murgil zaitez,
halaber grinaz ihintzean”.
Ortzadarraren zain luze egonda
zinez estimatuko dugu,
nik, esparru hotzak ahaztuta
zuk, azken urteetako tamalak,
ostertz urruna gurutzatuta,
kideen xedeak konplituta,
Euskal Herrian zoriontasuna
eguneroko opila izango da.
Olentzero etorri zaigu
Olentzeroren zain gaude
etxean hunkituta
urduri ta desioz blai
sarreran zutituta,
lurralde ilun laiotza
utz dezan lilituta,
euskal presoen xederik
behinena mamituta.
Sukaldean pozarren da
eseri ikazkina,
basotik guk eskatuta
etorri lagun mina,
mahaian garbi azaldu
diogu zeregina,
preso barik gera dadin
bengantzaren erpina.
Olentzerok gogo handiz
gidatu du batzarra,
esanez, “ater dezagun
herraren kazkabarra”,
hobetu dadin elaien
egoera kaskarra
ez dakigula sekula
ahul gure giharra.
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Zehatz-mehatz aztertuta
gure eskakizuna,
berbarik egokiena
esan du, batasuna,
arbasoen auzolana
delako ontasuna,
lurtuko dugu kartzela,
malezia lizuna.
Presoak jator ditzagun
etzidamu libratu,
plazetan ta karriketan
kontzientziak bazkatu,
bihotzean joan zirenak
daitezen loriatu,
gatazka ta politika
txit demokratizatu.
Atxikimenduak segi
ditzagun emendatzen,
adostutako borrokak
adoretsu obratzen,
ohi lez, jarraitu dezagun
presoekin mintzatzen,
bisitetan euren bide
zuzena sostengatzen.
2020ko urtarrilaren 19an
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
Olentzero iritsi da
manifetara bero,
haurrek hainbeste opari
ez baitzuten espero,
musu-truk laztanen alde
aritu denez gero,
laster euren kopurua
ezlekuetan zero.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Urtarrilaren hamaikan
Bilbo ta Baionara,
preso ta iheslariak
joango gara gogara,
sentimendua garenez
sarri zuen zirrara,
gu taupadetan jauzika
ibiliko baikara.
Azken Gabonak espetxean
Azken Gabonak isolamenduan,
halaber espetxealdian,
burdin sarea leihoan ikusten,
bost metrotara dagoen horma,
ordenantzek atearen irekiduretatik
ezohiko janariak zerbitzatuta,
mahaian pausatuko ditut
afaltzeko fotoei begira.
Valdemoron, Puerto Iean lez,
kideekin jantokian afaltzen nuen,
Kordoban nahitaez ziegan ospatzen dut
Hator-Hator kantua abestuta,
ohean aterpetzen naiz gero,
etxean baino askoz lehenago,
txeraz mintzatzeko joan zirenekin,
amets egiteko zain daudenekin.
2020ko urtarrilaren 19an
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Hamaika hil barru kate barik
maitearekin afalduko dut,
ziega hitsak ahaztuta,
kide duinak oroituta,
etxea egoki girotuta,
mahaia dotore apainduta,
topa egiteko afalostean
joan ziren hurkoen omenez.
Olentzeroren opari naturalak
ezer gutxi duten umeentzat,
gabezian bizi direnentzat,
bereziki etxegabeentzat,
nik betikoa eskatuko diot,
kemena kideak ekar ditzagun,
herriarentzat hitza eta ongizatea,
munduarentzat feministen bakea.
2020 urte berezia
Bi mila eta hogei
zenbaki bitxia,
niretzat izango da
urte berezia,
gaindituko dudanez
espetxealdia,
urriaren hamaikan
Eibarra bidaia.
Zu Urte-Berri, izan
zaitez pizkundea,
udaberri joria,
ihintz ta lorea,
libre esnatu dadin
herrixka xumea,
zertzeko kate barik
jendarte hobea.
Egutegi berria
jarri dut zintzilik,
ibilgua baitago
oraintxe isilik,
nahiz nik, ez dakusadan
leihotik argirik,
sentimenduan ez dut
etsipen izpirik.
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Zuk osatu nahi duzu
biraka harila,
zure xedea bikain
borobil dadila,
haurrentzat izan zaitez
goizean opila,
giza eskubideak
josteko abila.
Urtea gugaz izan
dadila eztia,
arren, kide minekin
erabat guria,
euskal lurretik ondra
dezaten ortzia,
egun oskarbietan
eguzki arraia.
Urtats, ez zaitez izan
leotzetan gaitza,
baizik gauerdian lez,
espeen garaitza,
gerora zinez goza
dezagun bizitza,
zurekin lilitzen has
dadila gurbitza.
Jator portatu denez
gurekin urtea,
egiten ari gara
bidea maitea,
bakarrik falta zaigu
etxean sartzea,
amesgaiztorik gabe
txera dastatzea.
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
Aizu, oparo ekar
ezazu zoria,
bakean behingoz senti
dezagun loria,
berdintasunak sendo
dezan oinarria,
feminismo moreak
ase egarria.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
2020ko urtarrilaren 26an
Urteberrian Urkon esnatzen nintzen
Urkotik Anboto ikusita,
ostertza eta hamaika tontor,
Ama-Lurra sakon arnastuta
Eibarra pozarren jaitsiko naiz,
ahalegin zoragarriak
bizinahia elikatu dit,
sentimendua kitzikatu,
esperantza oro suspertu.
Azken aldapa pikoa
Izerdiz blai gainditu dut,
Legarretik igotzen hasi naiz
Sosola eta Elorretatik segitzeko,
Gabon zaharreko eguna izanda
gaurko basari, soilik aurre egin diot,
kartzelan luzaro egonda
nire hankek igarri dute.
2020ko urtarrilaren 26an
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Kartzelaldian urteberrian
Urkon esnatzen nintzen,
maite gaituzten jatorrei
desio samurrak opatzeko,
gutunetan hori idazten nuen
hartzaileak kemendu zitezen,
nire taupadak sumatuta
gure askatasuna hur senti zezaten.
Bihar Urkora berriz igoko naiz
ohitura sanoa sustatzeko,
mendigoizaleekin topa egiteko
deserriko hurkoen alde,
gugaz aktiboak izan nahi dute
zertzeko gorri, berde, zuri, morea,
Euskal Herria mardul erna dadin,
gaurko goiztiria bezain ederra.
Xabierko Frantzizko euskararen zaindaria
Abenduaren hirua
euskararen eguna,
euskaltzaleek diote
dela data kutuna,
Nafarroak oroitzen du
zaindari kemenduna,
Xabierko gazteluaren
seme Frantzizko deuna.
Frantzizko Txinan zendu zen
euskaraz xuxurlatzen,
bere izana urtero
dugu alabatzen,
Nafarroa zuelako
guk adina maitatzen,
arbasoen ondarea
lokabe desiratzen.
Zazpi herrialdeetan
diglosia sikuak,
euskarari zakar ostu
dizkio eremuak,
Frantzizkok blaitu ditzala
plazetako zoruak,
euskaraz jolas daitezen
gure ume dontsuak.
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Frantzizko egun, izango
litzateke maisua,
AEKn irakasten ta
Korrikan trostan sua,
uste dut triste eukiko
lukeela musua,
zatituta ikusita
euskal paradisua.
Euskarak irabaz ditzan
kaleak, lantegiak...
mintza praktikagaz erein
ditzagun kontzientziak,
Frantzizkok nabarituta
pil-pil Euskaraldiak,
irrintzia bota zuen
ospatzeko graziak.
Frantzizkoren nahiak jarrai
ditzagun elikatzen,
joan ziren nafar zintzoen
helburuak obratzen,
Aitorren mintzo herrena
has dadin hegaldatzen,
leunki herritar jatorren
mihietan pausatzen.
2020ko otsailaren 2an
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
Frantzizko zugaz ditugu
itxiko zauri za(ha)rrak,
euskara nonahi entzunda
poz moztuko bizarrak,
distiratuko baitira
niniak ta izarrak,
errekaldean bezala,
ilbetean lizarrak.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Euskara nahi dugulako
behin betiko salbatu,
Frantzizkok diosku, “arau
makurrak eraldatu”,
egunero laztanduta
dezakegu aupatu,
enpatiaz, atseginez...
alegera ondratu.
248 taupada
564 ohe huts
Josu eta Gariren ekimena, (1)
gaur egun, zenbaki tristea
248 da,
nahiz kopurua jaisten ari den,
euskal presoen hurkoen dramak dirau,
ankerrak boteretsuak direlako,
estatuak ez-demokratak.
Giza eskubideen jazarleek
etsai-legea gogor ezarrita,
mendekua baliatzen dute,
kideek deserria paira dezaten,
garaile-galtzaile eskemarekin
zauriak nekez orbain daitezke,
gatazka demokratizatu barik
bakearen atea itxita.
(1)
Hertzainak taldeko kideak.
2020ko otsailaren 2an
(2)
Su Ta Gar taldeko kideak.
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Bihoztunen deialdiari esker
plazak eta kaleak mukuru,
Gabonetan musikarekin
kanta hunkigarria abesteko,
Eibarren Gabon egunaren arrastian
Toribio Etxeberria kalean,
Aitor eta Xabi zuzendariak (2)
kartzela hitza geurean gal dadin
ekitaldi arrakastatsuak
belaunaldi berriak batu ditu,
kide zahar eta gaixoak askatzeko,
gainerakoak herria hurbiltzeko,
kultura herrikoia delako
musuetan zirrara loratu da,
gazteak pilpiraka ari dira
bake zuzenaren aldaba joten.
Valparaisoko Las Tesis taldeari
Lau aldarri adoretsu
matxistak kikiltzeko,
feministen ametsak ta
xedeak hariltzeko,
patriarkatzen praktika
bortitzak amiltzeko,
euren ideologia
faxistak isiltzeko.
Txilen Las Tesis ausartak
zerrenda begietan,
matxista zitalak tinko
seinalatzen plazetan,
“bortxatzailea zu zara”,
diote ekintzetan,
feminismoa sustraitu
delako arimetan.
“Nik ere bai”, esan dute
Estatu Batuetan,
matxisten lizunkeriak
pairatuta urtetan,
ez dira ari aktore
helduak gezurretan,
jasan zituzten jauntxoen
abusuak gaztetan.
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Dantzatuz, antzeztuz eta
kantatuz tragedia,
edonora iritsi da
“Matxismorik ez!” nahia,
performance kolosala
irizten zait joria,
feminista bihurtu du
hamaika kontzientzia.
“Beldur barik” ibil zaitez
nonahi libre gauean,
jantzita nahi duzun eran
aisian ta lanean,
neska, ez zara biziko
gizon basen mendean,
iraultza morea piztu
delako jendartean.
“Nik sinisten dizut”, oihu
zinez askatzailea,
bortxatzaile sadikoa
delako gaizkilea,
arren, ez dadila izan
matxista epailea,
bortxatuen desiren ta
irrien hiltzailea.
2020ko otsailaren 9an
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
Feminismoa artea
eta borroka duina,
utopia mamitzeko
ideal txit bikaina,
Mariren sentimendua,
Ama-Lurren buztina,
gerezien, marrubien,
krabelinen... lurrina.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Feministen pizkundea
loratu da munduan,
zohardia isladatu
atseginen musuan,
nahiz patriarkatzak zorrotz
dauzkan bere ituan,
masustak helduko dira
laharraren zoruan.
Errepublika Saharar Arabiar
Demokratikoari. Solidarioei
Mendebaldeko saharar zanpatua
libre bizitzeko asmoz borrokan,
Espainiak Sahara saldu zuelako,
Marokoko monarkiak kateatu,
nahiz Nazio Batuen Erakundeak
autodeterminazioa agindu,
botere ekonomikoek trabatu dute
diplomaziaren labirintoan.
Aljeriaren babesa eskertuta,
samurtasuna sarri sentituta,
Tindufen lau hamarkada daramatzate
karpetan eta pezoizko etxoletan,
gure herritar solidarioek
sahararrak atseginez laguntzen dituzte,
udan euren umeak artatzen,
neguan kanpalekuak hornitzen.
2020ko otsailaren 9an
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
ISIS Tinduf erasotzeko prest,
bertan musu-truk ari diren europarrak,
Paris eta Madrilek kiratsa hedatuta
elkartasuna murriztu nahi izan dute,
berriak beldurra sortarazi arren,
bihoztunak abenduan abiatu dira,
tamalez, seme-alabak etxean lagata,
ohiko maitasuna oparitzeko.
Mortua zuekin oasi bihurtuta,
errefuxiatuak bikain asetuta,
noizbait biziguraz buelta daitezen
ilunabar ederren itsasertzera,
sahararren adiskide minak,
utopiaren maitale zintzoak,
ureztatzen jarrai ezazue
Tinduf lorea, bigarren aberria.
Rafa Trumoitsu zaratatsuari
Rafa Trumoitsu deitzen
baita arlotea,
maiz korrok egitea
bere artea,
erabat alferra den
pilulen zalea,
laster zapalduko du
irrikaz kalea,
ez denez, ordea,
onaren aldea,
baizik ilunpea,
drogaren popea,
atxilo dezakete
berriz dorpea.
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Gizona dela dio
Trumoitsu altuak,
leihotik maiz tu dagi
garun sikuak,
baina mendean hartu
duenez murruak,
umeek lez dagitza
urduri oihuak,
hiltzeko izuak,
buruko mamuak,
damuen juzguak,
ekintza itsuak,
berak saldu zituen
drogen doluak.
Aldiro digulako
bakea ukatzen,
ez gara Trumoitsugaz
orain mintzatzen,
ase garenez bere
musika pairatzen,
isiltasunarekin
dugu kastigatzen,
gutaz trufatzen,
gaiztoki portatzen,
dantzugu kantatzen,
pareta kolpatzen,
ea sendiak dion
sena sendatzen.
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
Droga espetxean da
presoen lausoa,
bizitza hondatzeko
sarri zioa,
baina aldameneko
hau denez harroa,
uste dut okertuko
zaiola geroa,
aizu kokoloa,
gaintzeko lanbroa
bazkatu gogoa,
izan etikoa,
ez zaitezen ziegetan
izan eltxoa.
2020ko otsailaren 16an
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Rap eta Regeton zintzo daitezen
Udaberriaren atarian
natura esnatzen ari da,
ibilguan aldi berean
bi preso erotuta,
leihotik orroka dantzuzkit
musika ozenki jarrita.
Ez daukagunez ziegan bakerik,
kideak zaratekin haserre,
ez dira konturatzen drogekin
askatasuna hiltzen ari direla,
nahiz egunak parrandan laburtu
zigorra luzatuko dietela.
2020ko otsailaren 16an
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Gaur borroka gertatu da
ustezko bi lagunen artean,
espetxezainak ziplo helduta
amorrua itzali zaie,
orain gandor barik geratuta
etsipenean amilduko dira.
Rap eta Regeton gabe
ohean sartzea plazera,
nahiz negua itzuli den
gu atseginez blai gustura,
udaberriaren loraldiak
preso bihurriak zintzo ditzala.
Herritar baten oldozpena
Bi konstituzioen mende bizi gara,
bi armaden mehatxupean,
estatu zentralisten esanetara,
polizien aginduak sufritzen,
bi inperio ohien sarean trabatuta
euren eleekin diglosian.
Metropolien kulturekin blaituta
gurea anabasan lar lehortuta,
goiari eusten saiatu arren,
ezarian makaltzen ari gara,
chauvinisten banderen ordez, diogu,
“Europako herrien aniztasuna”.
2020ko otsailaren 16an
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Bi estatu boteretsuek
izainak lez xurgatzen gaituzte,
lehen ginen gutarrak, orain auskalo,
mami barik irautea zaila,
denon etxea eraiki nahi dugu
lehenbailehen gu izan gaitezen.
Ez dugu nahi gudarosterik,
gure defentsa auzolana,
horrenbeste gerra jasandakoak
munduan ahizpatasuna erein nahi du,
ongizatearekin amets dagi,
berdintasunaren bake jorian.
Ama-Lurrekin harmonian bizi gaitezen
Artikoan izotz geruza urtzen,
itsasoak plastikoekin kutsatzen,
CO2a atmosferan hedatzen,
Australia suteekin kiskaltzen,
Siria, Yemen... gerren mende,
Errefuxiatuak Lesbosen sufritzen.
Berri txarrekin atsekabetuta,
“Mundua hausten ari gara”, diogu,
baina gure aurretik jiraka zebilen,
eta gu barik hola du segituko ere,
ingurumena kaltetuz jai daukagunez,
ekonomia jasangaitza utz dezagun.
2020ko otsailaren 23an
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Gabezia edonora heldu da,
erantzuleak ezagutzen ditugu,
kapitalismoaren sustatzaileek
geroa aspaldi baldintzatu ziguten,
tamalez, dirudi bizi nahi dugula
giza eskubideen jazarleek lez.
Lurra agortzen ari dela diote,
Marte, Jupiter... kolonizatzeko,
ondasunak zoroki kontsumitu ordez,
izadia begirunez trata dezagun,
Ama-Lurra gure sorlekua delako,
harmonian beragaz bizi gaitezen.
Kartzela eta zaborra
Ikusita kartzela
ekoizten zaborra,
esan daiteke dela
saguen alorra,
zuzendaritza denez
gai honekin sorra,
birziklapen joria
bertan da lehorra.
Kartzelak du janari
ugari botatzen,
lotsa barik noizbehinka
errauts bilakatzen,
nahiz ez duten konposta
zertzeko usatzen,
haztegian txerriek
baitute tragatzen.
Ziegan dena botata
plaust zakarretara,
kontzientziak diosta,
“zu zikina zara”,
hemen ezin naizenez
izan berdaskara,
Zabor Zerok kalean
nazala anpara.
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
“Kartzelan jaun ta jabe
dira plastikoak”,
aldiro diosta net
haserre gogoak,
seguritatekoen
protokolotxoak,
zakarrontzian uzten
ohi ditu zorroak.
Guztia nahastuta
poltsaren barruan,
ez dugu birziklatzen
ezer ibilguan,
ekologia nahia
denez sorlekuan,
kezka hori zintzilik
daukagu musuan.
Plastikoa, papera
Kartoia, txatarra...
guk egingo genuke
zakarraz zilarra,
zuzendariak senti
dezala beharra,
ez dakion beltz Ama
Lurrari pindarra.
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
Birziklatuta denez
aurrezten dirua,
kartzelak zain dezala
bere eremua,
presoak izan dezan
gero enplegua,
irakats diezaiola
zehatz prozesua.
Kartzelak zabor dena
ondo sailkatuta,
arazo bat eukiko
luke moldatuta,
plastikozko botilak
gaur birziklatuta,
presoak bihar bikain
gizarteratuta.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
2020ko otsailaren 23an
Birziklatuz erraustegiak itzaliko ditugu
Zubietako lurraldean
neguaren atarian,
ardi iletsuak zelaian
belar hezea murtxikatzen,
gertu txirrindulari bat
bizikletatik jaitsita haserre,
eraikin erraldoiari beha
kearen mehatxua zertu delako.
Erraustegi madarikatua
izadi ederraren gunean,
Zuen zaintza ereduak
izan daitezen duinak,
guraso gazteak izan
zaitezte atseginak,
ez ditzagun inoiz entzun
gogoan zinkurinak,
dagokien eskolara
eraman haurtxo minak.
2019ko abenduaren 22an
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
Jendarterik zuzenena
nahi dugunez mamitu,
berdintasuna dezagun
eskoletan loditu,
kolore denak ditzagun
patioan arraitu,
haurrak euskaraz jolasten
daitezen eguzkitu.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Irakasleen jarrera
ohi baita egokia,
elkartasuna delako
euren pedagogia,
ederki jorratzen dute
haurrekin enpatia,
gerora hozitu dadin
mardulik utopia.
Pertsona bat, etxe bat
Etxea, beharrezko abaroa,
giza eskubidea duintasuna bermatzeko,
alokairuak garestiak direnez, ordea,
bikote gazteak maileguen mende,
konstituzioek aipatu arren,
artikulua nekez mamitzen dute,
bankuentzat salmenta mauka delako,
espekulatzaileentzat irabazpide.
Etxeen hipotekak hala-hola izenpetuta,
Kontuan hartu barik erosleen soldatak,
2008. urteko krisia dela medio,
herritar askorentzat galera itzelak,
eraikuntzaren burbuila zulatuta,
gizatasuna maltzurki zokoratuta,
zordunak zakarki kaleratzeaz gain,
bankuek zorrak kobratzen jarraitu zituzten.
2019ko abenduaren 22an
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Hego Euskal Herrian dirua barra-barra
Abiada Handiko Trenarentzat,
baina, ez dago zorurik erosteko,
etxe publikoak eraikitzeko,
zergak erabili beharrean
jendartean berdintasuna sustatzeko,
patriarken onerako darabiltzate,
ekonomia kapitalista loditzeko.
Stop kaleratzeak herri mugimenduagaz
erakunde publikoengana joan gara,
eskatzeko, Pertsona bat etxe bat,
ez dezan inork kalean lo egin,
etxeei prezio politikoak ezartzeko,
ez dadin inor bidegabe dirutu,
jendartean ongizatea egikaritu ahala
geurean hobeak izan gaitezen.
Dorreak eta Gurutze
Dorreak eta Gurutze
espe lar bortitzak,
espetxean sustraitu
dituzte bizitzak,
gugaz darabiltzate
errukizko hitzak,
galtzen ditu, ordea,
sumindura gaitzak,
nahiz izan ziren juezen
zigorrak murritzak,
leotzetan darraite
zenbatzen zimitzak.
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Patioan ergelen
arteko batzarra,
kolpeka neurtu du
nork bere indarra,
telefono txartela
izan da txingarra,
hasteko bat batean
galerna zatarra,
borroka ikusteko
zinez denez txarra,
otoiztu dugu geldi
dezaten liskarra.
Ez dutenez gure nahi
zuzena onartu,
axotekin zikinki
baitira oldartu,
gorputz baldarrak zakar
dituzte uztartu,
hausporik gabe gero,
bakeak hitzartu,
ez direnez espezain
alferrak ohartu,
ez dute bi espeek
oraina kaskartu.
2019ko abenduaren 29an
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Nahiz gure aholkuak
ondo konprenitu,
bulkada kontrol(a) gaitzak
menderatzen ditu,
maiz dituztenez lehen
graduan hertsitu,
eurekin esparruak
ditugu sufritu,
patuak zein sendiak
ditzala ongitu,
zentzuak diezaiela
burua eztitu.
Erroma inperiala galdu zen
Erroman inperioa maldan behera
endekapenean luzaro etzanda egonda,
diziplina arras bigunduta,
barbaroak ipar aldetik lauhazka etorri ziren,
erromatarren itxura likitsa ikusita,
menderatzaileak menderatu zituzten.
Erroma migratzaileek eskuratu zuten
bortxari bortxarekin ihardetsita,
gaur egun, Afrikatik Europara datoz,
beste asko, berriz Asiatik,
bakean, bizi hobe baten bila,
gerratik zein gosetik iheska.
2019ko abenduaren 29an
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
Gu Europan drogak kontsumitzen laket
erromatarren lako patriarkatza sustatzen,
Ama-Lurra burugabe suntsitzen gabiltza,
armak ekoitzita gatazkak pizten,
zanpatuz beste herrien ekonomiak eta ohiturak
munduan pobrezia emendatzen.
Ez gaitezen gera Erroma lez, galzorian,
ataka ganoraz azter dezagun,
migratzaileak txarrantxetan trabatu beharrean,
ondasunak zintzo konparti ditzagun,
elkartasun hitza sustraituta,
gizateriak gerorik izan dezan.
Gure Hamelinera eraman gaitzazue
“Arratoiak kartzelan nonahi”,
irratian esatariak esan du,
oraingoa, enegarren aldia omen,
zaborren kudeaketa txarrarengatik,
hamaika presoren ohitura zikinekin
karraskariak oparotasunean,
hormatzarren erreinuan
muga barik ugaltzen dira.
Labezomorroak, kilkerrak, marasmak,
liztorrak, eltxoak, txingurriak....
kopuruz biblikoak izanik
presook pairatzen ditugu,
zigorraldia hola txartuta,
estresa emendatuta,
eskerrak noizbehinka miseriak
barrezka oroitzen ditugula.
2019ko abenduaren 29an
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Barruaren barruan itxita gauzkatenez
Rattusak nekez dakuskigu,
baina azken euritean bat ikusi genuen
patioan komunean babestuta,
gurekin arras izututa
eskalatuz zaingoko kamarara igo zen,
ikuskizuna zinez ikaragarria,
amesgaiztoen adinakoa.
Goitik guri urduri begira
gu berari, berriz, arretaz,
une batean lasaituta
ilaje grisa mihiaz garbitzen hasi zen,
biharamunean gu sentituta,
zakarrontzitik estoldara jo zuen,
arren, eraman gaitzazue
herraren plagatik Hamelinera.
Deriotik Zamorako espetxera
“Ez, ez dut nahi horrelako
zibilizaziorik”,
Derion Gogor taldeak
zioen kemendurik,
ez zegoelako Franco
ankerraz aukerarik,
Euskal Herri gabetuak
iraun zezan bizirik.
Eliza pobrea zuten,
abadeek galdatzen,
Josuren mezua hori
zela grinaz aipatzen,
beharginekin oletan
beharra partekatzen,
zintzotasunez zituzten
idealak obratzen.
Valdemoron berriz entzun
nuen Gogor diskoa,
diktaduran banaketa
baitzen klandestinoa,
abadeek kantuekin
azalduta ildoa,
euren gainera etorri
zen errepresioa.
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Borrokan aritu ziren
abade txit prestuak,
Amuriza ta Naberan
bezala, enparauak,
nahiz Francoren mende urrun
zeuden mirakuluak,
elizan blaitu zituzten
kontzientzia sikuak.
Poliziek atxilotu
zituzten abadeak,
torturak eta irainak
izan ziren legeak,
euskara bizkortu zedin
zirelako kideak,
giza eskubideen ta
bakearen aleak.
Zut Etxabe ta Kaltzada
Burgosko prozesuan,
frankismoa kideekin
salatzeko munduan,
militanteak zirenez
lurralde zigortuan,
espetxeratu zituzten
Zamorako neguan.
Itxialdia Derion
izan zen deialdia,
zertzeko auzolanean
euskal udaberria,
utopiaren bidean
gal zedin pobrezia,
elkartasunaz herrian
oro lili ongia.
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
Abade presoek jasan
zutelako Zamora,
gure herriak dezala
letra larriz gogora,
zulotik ia ihesik
joan zirenak kanpora,
barruan hautsiko zuten
mendekua gerora.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
2020ko urtarrilaren 5ean
( – (
Giza eskubideen egunetik askatasunera
Sentimendua axolaz islatzen
abenduaren hamarrean,
joan ziren gurasoei eskaintzeko
giza eskubideen egunean,
ziegetan hamaika urte daramatzate,
gure bihotzetan berriz batu zirelako,
eskubide denak nahi zituzten
euskal herritar guztientzako.
Esperantzaren aroan data berezian
mahaian hunkituta idatzi dut,
“ataka gizatasunez konponduta,
gatazkaren demokratizazioa ehunduta,
giza eskubideak loraldia,
utopiara heltzeko iparrorratzak”,
aitxa eta ama zuekin hau oldoztuta
bakea sustraitzea erraza iruditzen zait.
2019ko urtarrilaren 5ean
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Abenduaren hamarretik desioz blai
urtarrilaren hamaikara,
auzolanean bidea egin dezagun
elkartasunaren taupadekin,
Baionan eta Bilbon esateko
“ez dezagun historia errepika”,
“Orain presoak Euskal Herrira”, aldarrikatuz,
espetxeak ahantz ditzagun gero.
Urtarrilaren hamaikan irudimenak
urriaren hamaikara eraman nau,
nire ametsetan bizi zaretenekin,
askatasunean esnatu naiz,
maite gaituztenekin atseginez,
Eibarko ibarrera bueltatuko gara,
giza eskubideak gogoan
kide minak azkar ekar ditzagun.
Giza eskubideak bizipoza
Giza eskubideak
zintzilik murruan,
ondoezak hartzen nau
ibilgu estuan,
tristuran amilduta
nago abenduan,
desio barik egun
esanguratsuan.
Zu abenduak hamar,
zakar heldu zara,
sentieran eragin
didazu ikara,
eskerrak jingo dela
hurkoen ainara,
jirabiraka ondu
diezadan ganbara.
Betiko buka dadin
ataka ustela,
giza eskubideak
lora daitezela,
Euskal Herrian lurpe
dezagun kartzela,
zingira araztuta
mami urmaela.
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Pentsamendua sartzen
denean sasian,
etsipena marrazten
ohi zait aurpegian,
zuekin susper nadin
arrats oskorrian
irrikaz pausatzen naiz
bedatse jorian.
Aitxa, ama... gaur dugu
ekia esnatu,
egun handia hurbil
dago, deklamatu,
giza eskubideak
ditugu ondratu,
Eibarra atseginez
gaitezen bueltatu.
Hainbeste kontu eskas
dudanez oroitzen,
ia ohartzeke naiz
sakonki etsitzen,
zuen taupadekin dut
estresa gainditzen,
maitez nauzuelako
aldiro hunkitzen.
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
Sorkuntza izaten da
nire terapia,
pil-pil senti dezadan
bizinahi arraia,
gaumin luzea izan
dadin oasia,
ederkiro beztitu
izarrez ortzia.
Zohardia bizitu
gal dadin iluna,
irriak senda dezan
arima urguna,
depresio gaitzaren
kontra maitasuna,
giza eskubideen
baratze txukuna.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
2020ko urtarrilaren 12an
Azken negua kartzelan
Azken neguaren erpeak
bizkarrean sakon sentituta,
egun motzak nekez jasan ditzake
arima dardaratuak,
larrugorritan ohe biluzian
gau-minean orro egin dut,
ez didalako amesgaiztoak
lo egiten uzten zoko laiotzean.
Arren, ametsetan sar zaitez
nire pilpiren sorgina,
goiztirian esna gaitezen
ekiaren printzetan besarkatuta,
jaikita udaberrira joateko
eskutik oratuta biziguraz blai,
karnaben txintak gozatzeko,
laharren masustak dastatzeko.
2020ko urtarrilaren 12an
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Hemeretzi negu igarota
hamaika ziega hitsetan,
hogeigarrena izango da
etsipenaren heriotzarena,
arratsean liluratuta diotsut
zure argazkiei begira,
“esperantzan murgil zaitez,
halaber grinaz ihintzean”.
Ortzadarraren zain luze egonda
zinez estimatuko dugu,
nik, esparru hotzak ahaztuta
zuk, azken urteetako tamalak,
ostertz urruna gurutzatuta,
kideen xedeak konplituta,
Euskal Herrian zoriontasuna
eguneroko opila izango da.
Olentzero etorri zaigu
Olentzeroren zain gaude
etxean hunkituta
urduri ta desioz blai
sarreran zutituta,
lurralde ilun laiotza
utz dezan lilituta,
euskal presoen xederik
behinena mamituta.
Sukaldean pozarren da
eseri ikazkina,
basotik guk eskatuta
etorri lagun mina,
mahaian garbi azaldu
diogu zeregina,
preso barik gera dadin
bengantzaren erpina.
Olentzerok gogo handiz
gidatu du batzarra,
esanez, “ater dezagun
herraren kazkabarra”,
hobetu dadin elaien
egoera kaskarra
ez dakigula sekula
ahul gure giharra.
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Zehatz-mehatz aztertuta
gure eskakizuna,
berbarik egokiena
esan du, batasuna,
arbasoen auzolana
delako ontasuna,
lurtuko dugu kartzela,
malezia lizuna.
Presoak jator ditzagun
etzidamu libratu,
plazetan ta karriketan
kontzientziak bazkatu,
bihotzean joan zirenak
daitezen loriatu,
gatazka ta politika
txit demokratizatu.
Atxikimenduak segi
ditzagun emendatzen,
adostutako borrokak
adoretsu obratzen,
ohi lez, jarraitu dezagun
presoekin mintzatzen,
bisitetan euren bide
zuzena sostengatzen.
2020ko urtarrilaren 19an
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
Olentzero iritsi da
manifetara bero,
haurrek hainbeste opari
ez baitzuten espero,
musu-truk laztanen alde
aritu denez gero,
laster euren kopurua
ezlekuetan zero.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Urtarrilaren hamaikan
Bilbo ta Baionara,
preso ta iheslariak
joango gara gogara,
sentimendua garenez
sarri zuen zirrara,
gu taupadetan jauzika
ibiliko baikara.
Azken Gabonak espetxean
Azken Gabonak isolamenduan,
halaber espetxealdian,
burdin sarea leihoan ikusten,
bost metrotara dagoen horma,
ordenantzek atearen irekiduretatik
ezohiko janariak zerbitzatuta,
mahaian pausatuko ditut
afaltzeko fotoei begira.
Valdemoron, Puerto Iean lez,
kideekin jantokian afaltzen nuen,
Kordoban nahitaez ziegan ospatzen dut
Hator-Hator kantua abestuta,
ohean aterpetzen naiz gero,
etxean baino askoz lehenago,
txeraz mintzatzeko joan zirenekin,
amets egiteko zain daudenekin.
2020ko urtarrilaren 19an
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Hamaika hil barru kate barik
maitearekin afalduko dut,
ziega hitsak ahaztuta,
kide duinak oroituta,
etxea egoki girotuta,
mahaia dotore apainduta,
topa egiteko afalostean
joan ziren hurkoen omenez.
Olentzeroren opari naturalak
ezer gutxi duten umeentzat,
gabezian bizi direnentzat,
bereziki etxegabeentzat,
nik betikoa eskatuko diot,
kemena kideak ekar ditzagun,
herriarentzat hitza eta ongizatea,
munduarentzat feministen bakea.
2020 urte berezia
Bi mila eta hogei
zenbaki bitxia,
niretzat izango da
urte berezia,
gaindituko dudanez
espetxealdia,
urriaren hamaikan
Eibarra bidaia.
Zu Urte-Berri, izan
zaitez pizkundea,
udaberri joria,
ihintz ta lorea,
libre esnatu dadin
herrixka xumea,
zertzeko kate barik
jendarte hobea.
Egutegi berria
jarri dut zintzilik,
ibilgua baitago
oraintxe isilik,
nahiz nik, ez dakusadan
leihotik argirik,
sentimenduan ez dut
etsipen izpirik.
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Zuk osatu nahi duzu
biraka harila,
zure xedea bikain
borobil dadila,
haurrentzat izan zaitez
goizean opila,
giza eskubideak
josteko abila.
Urtea gugaz izan
dadila eztia,
arren, kide minekin
erabat guria,
euskal lurretik ondra
dezaten ortzia,
egun oskarbietan
eguzki arraia.
Urtats, ez zaitez izan
leotzetan gaitza,
baizik gauerdian lez,
espeen garaitza,
gerora zinez goza
dezagun bizitza,
zurekin lilitzen has
dadila gurbitza.
Jator portatu denez
gurekin urtea,
egiten ari gara
bidea maitea,
bakarrik falta zaigu
etxean sartzea,
amesgaiztorik gabe
txera dastatzea.
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
Aizu, oparo ekar
ezazu zoria,
bakean behingoz senti
dezagun loria,
berdintasunak sendo
dezan oinarria,
feminismo moreak
ase egarria.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
2020ko urtarrilaren 26an
Urteberrian Urkon esnatzen nintzen
Urkotik Anboto ikusita,
ostertza eta hamaika tontor,
Ama-Lurra sakon arnastuta
Eibarra pozarren jaitsiko naiz,
ahalegin zoragarriak
bizinahia elikatu dit,
sentimendua kitzikatu,
esperantza oro suspertu.
Azken aldapa pikoa
Izerdiz blai gainditu dut,
Legarretik igotzen hasi naiz
Sosola eta Elorretatik segitzeko,
Gabon zaharreko eguna izanda
gaurko basari, soilik aurre egin diot,
kartzelan luzaro egonda
nire hankek igarri dute.
2020ko urtarrilaren 26an
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Kartzelaldian urteberrian
Urkon esnatzen nintzen,
maite gaituzten jatorrei
desio samurrak opatzeko,
gutunetan hori idazten nuen
hartzaileak kemendu zitezen,
nire taupadak sumatuta
gure askatasuna hur senti zezaten.
Bihar Urkora berriz igoko naiz
ohitura sanoa sustatzeko,
mendigoizaleekin topa egiteko
deserriko hurkoen alde,
gugaz aktiboak izan nahi dute
zertzeko gorri, berde, zuri, morea,
Euskal Herria mardul erna dadin,
gaurko goiztiria bezain ederra.
Xabierko Frantzizko euskararen zaindaria
Abenduaren hirua
euskararen eguna,
euskaltzaleek diote
dela data kutuna,
Nafarroak oroitzen du
zaindari kemenduna,
Xabierko gazteluaren
seme Frantzizko deuna.
Frantzizko Txinan zendu zen
euskaraz xuxurlatzen,
bere izana urtero
dugu alabatzen,
Nafarroa zuelako
guk adina maitatzen,
arbasoen ondarea
lokabe desiratzen.
Zazpi herrialdeetan
diglosia sikuak,
euskarari zakar ostu
dizkio eremuak,
Frantzizkok blaitu ditzala
plazetako zoruak,
euskaraz jolas daitezen
gure ume dontsuak.
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Frantzizko egun, izango
litzateke maisua,
AEKn irakasten ta
Korrikan trostan sua,
uste dut triste eukiko
lukeela musua,
zatituta ikusita
euskal paradisua.
Euskarak irabaz ditzan
kaleak, lantegiak...
mintza praktikagaz erein
ditzagun kontzientziak,
Frantzizkok nabarituta
pil-pil Euskaraldiak,
irrintzia bota zuen
ospatzeko graziak.
Frantzizkoren nahiak jarrai
ditzagun elikatzen,
joan ziren nafar zintzoen
helburuak obratzen,
Aitorren mintzo herrena
has dadin hegaldatzen,
leunki herritar jatorren
mihietan pausatzen.
2020ko otsailaren 2an
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
Frantzizko zugaz ditugu
itxiko zauri za(ha)rrak,
euskara nonahi entzunda
poz moztuko bizarrak,
distiratuko baitira
niniak ta izarrak,
errekaldean bezala,
ilbetean lizarrak.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Euskara nahi dugulako
behin betiko salbatu,
Frantzizkok diosku, “arau
makurrak eraldatu”,
egunero laztanduta
dezakegu aupatu,
enpatiaz, atseginez...
alegera ondratu.
248 taupada
564 ohe huts
Josu eta Gariren ekimena, (1)
gaur egun, zenbaki tristea
248 da,
nahiz kopurua jaisten ari den,
euskal presoen hurkoen dramak dirau,
ankerrak boteretsuak direlako,
estatuak ez-demokratak.
Giza eskubideen jazarleek
etsai-legea gogor ezarrita,
mendekua baliatzen dute,
kideek deserria paira dezaten,
garaile-galtzaile eskemarekin
zauriak nekez orbain daitezke,
gatazka demokratizatu barik
bakearen atea itxita.
(1)
Hertzainak taldeko kideak.
2020ko otsailaren 2an
(2)
Su Ta Gar taldeko kideak.
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Bihoztunen deialdiari esker
plazak eta kaleak mukuru,
Gabonetan musikarekin
kanta hunkigarria abesteko,
Eibarren Gabon egunaren arrastian
Toribio Etxeberria kalean,
Aitor eta Xabi zuzendariak (2)
kartzela hitza geurean gal dadin
ekitaldi arrakastatsuak
belaunaldi berriak batu ditu,
kide zahar eta gaixoak askatzeko,
gainerakoak herria hurbiltzeko,
kultura herrikoia delako
musuetan zirrara loratu da,
gazteak pilpiraka ari dira
bake zuzenaren aldaba joten.
Valparaisoko Las Tesis taldeari
Lau aldarri adoretsu
matxistak kikiltzeko,
feministen ametsak ta
xedeak hariltzeko,
patriarkatzen praktika
bortitzak amiltzeko,
euren ideologia
faxistak isiltzeko.
Txilen Las Tesis ausartak
zerrenda begietan,
matxista zitalak tinko
seinalatzen plazetan,
“bortxatzailea zu zara”,
diote ekintzetan,
feminismoa sustraitu
delako arimetan.
“Nik ere bai”, esan dute
Estatu Batuetan,
matxisten lizunkeriak
pairatuta urtetan,
ez dira ari aktore
helduak gezurretan,
jasan zituzten jauntxoen
abusuak gaztetan.
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Dantzatuz, antzeztuz eta
kantatuz tragedia,
edonora iritsi da
“Matxismorik ez!” nahia,
performance kolosala
irizten zait joria,
feminista bihurtu du
hamaika kontzientzia.
“Beldur barik” ibil zaitez
nonahi libre gauean,
jantzita nahi duzun eran
aisian ta lanean,
neska, ez zara biziko
gizon basen mendean,
iraultza morea piztu
delako jendartean.
“Nik sinisten dizut”, oihu
zinez askatzailea,
bortxatzaile sadikoa
delako gaizkilea,
arren, ez dadila izan
matxista epailea,
bortxatuen desiren ta
irrien hiltzailea.
2020ko otsailaren 9an
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
Feminismoa artea
eta borroka duina,
utopia mamitzeko
ideal txit bikaina,
Mariren sentimendua,
Ama-Lurren buztina,
gerezien, marrubien,
krabelinen... lurrina.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Feministen pizkundea
loratu da munduan,
zohardia isladatu
atseginen musuan,
nahiz patriarkatzak zorrotz
dauzkan bere ituan,
masustak helduko dira
laharraren zoruan.
Errepublika Saharar Arabiar
Demokratikoari. Solidarioei
Mendebaldeko saharar zanpatua
libre bizitzeko asmoz borrokan,
Espainiak Sahara saldu zuelako,
Marokoko monarkiak kateatu,
nahiz Nazio Batuen Erakundeak
autodeterminazioa agindu,
botere ekonomikoek trabatu dute
diplomaziaren labirintoan.
Aljeriaren babesa eskertuta,
samurtasuna sarri sentituta,
Tindufen lau hamarkada daramatzate
karpetan eta pezoizko etxoletan,
gure herritar solidarioek
sahararrak atseginez laguntzen dituzte,
udan euren umeak artatzen,
neguan kanpalekuak hornitzen.
2020ko otsailaren 9an
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
ISIS Tinduf erasotzeko prest,
bertan musu-truk ari diren europarrak,
Paris eta Madrilek kiratsa hedatuta
elkartasuna murriztu nahi izan dute,
berriak beldurra sortarazi arren,
bihoztunak abenduan abiatu dira,
tamalez, seme-alabak etxean lagata,
ohiko maitasuna oparitzeko.
Mortua zuekin oasi bihurtuta,
errefuxiatuak bikain asetuta,
noizbait biziguraz buelta daitezen
ilunabar ederren itsasertzera,
sahararren adiskide minak,
utopiaren maitale zintzoak,
ureztatzen jarrai ezazue
Tinduf lorea, bigarren aberria.
Rafa Trumoitsu zaratatsuari
Rafa Trumoitsu deitzen
baita arlotea,
maiz korrok egitea
bere artea,
erabat alferra den
pilulen zalea,
laster zapalduko du
irrikaz kalea,
ez denez, ordea,
onaren aldea,
baizik ilunpea,
drogaren popea,
atxilo dezakete
berriz dorpea.
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Gizona dela dio
Trumoitsu altuak,
leihotik maiz tu dagi
garun sikuak,
baina mendean hartu
duenez murruak,
umeek lez dagitza
urduri oihuak,
hiltzeko izuak,
buruko mamuak,
damuen juzguak,
ekintza itsuak,
berak saldu zituen
drogen doluak.
Aldiro digulako
bakea ukatzen,
ez gara Trumoitsugaz
orain mintzatzen,
ase garenez bere
musika pairatzen,
isiltasunarekin
dugu kastigatzen,
gutaz trufatzen,
gaiztoki portatzen,
dantzugu kantatzen,
pareta kolpatzen,
ea sendiak dion
sena sendatzen.
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
Droga espetxean da
presoen lausoa,
bizitza hondatzeko
sarri zioa,
baina aldameneko
hau denez harroa,
uste dut okertuko
zaiola geroa,
aizu kokoloa,
gaintzeko lanbroa
bazkatu gogoa,
izan etikoa,
ez zaitezen ziegetan
izan eltxoa.
2020ko otsailaren 16an
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Rap eta Regeton zintzo daitezen
Udaberriaren atarian
natura esnatzen ari da,
ibilguan aldi berean
bi preso erotuta,
leihotik orroka dantzuzkit
musika ozenki jarrita.
Ez daukagunez ziegan bakerik,
kideak zaratekin haserre,
ez dira konturatzen drogekin
askatasuna hiltzen ari direla,
nahiz egunak parrandan laburtu
zigorra luzatuko dietela.
2020ko otsailaren 16an
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Gaur borroka gertatu da
ustezko bi lagunen artean,
espetxezainak ziplo helduta
amorrua itzali zaie,
orain gandor barik geratuta
etsipenean amilduko dira.
Rap eta Regeton gabe
ohean sartzea plazera,
nahiz negua itzuli den
gu atseginez blai gustura,
udaberriaren loraldiak
preso bihurriak zintzo ditzala.
Herritar baten oldozpena
Bi konstituzioen mende bizi gara,
bi armaden mehatxupean,
estatu zentralisten esanetara,
polizien aginduak sufritzen,
bi inperio ohien sarean trabatuta
euren eleekin diglosian.
Metropolien kulturekin blaituta
gurea anabasan lar lehortuta,
goiari eusten saiatu arren,
ezarian makaltzen ari gara,
chauvinisten banderen ordez, diogu,
“Europako herrien aniztasuna”.
2020ko otsailaren 16an
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Bi estatu boteretsuek
izainak lez xurgatzen gaituzte,
lehen ginen gutarrak, orain auskalo,
mami barik irautea zaila,
denon etxea eraiki nahi dugu
lehenbailehen gu izan gaitezen.
Ez dugu nahi gudarosterik,
gure defentsa auzolana,
horrenbeste gerra jasandakoak
munduan ahizpatasuna erein nahi du,
ongizatearekin amets dagi,
berdintasunaren bake jorian.
Ama-Lurrekin harmonian bizi gaitezen
Artikoan izotz geruza urtzen,
itsasoak plastikoekin kutsatzen,
CO2a atmosferan hedatzen,
Australia suteekin kiskaltzen,
Siria, Yemen... gerren mende,
Errefuxiatuak Lesbosen sufritzen.
Berri txarrekin atsekabetuta,
“Mundua hausten ari gara”, diogu,
baina gure aurretik jiraka zebilen,
eta gu barik hola du segituko ere,
ingurumena kaltetuz jai daukagunez,
ekonomia jasangaitza utz dezagun.
2020ko otsailaren 23an
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
Gabezia edonora heldu da,
erantzuleak ezagutzen ditugu,
kapitalismoaren sustatzaileek
geroa aspaldi baldintzatu ziguten,
tamalez, dirudi bizi nahi dugula
giza eskubideen jazarleek lez.
Lurra agortzen ari dela diote,
Marte, Jupiter... kolonizatzeko,
ondasunak zoroki kontsumitu ordez,
izadia begirunez trata dezagun,
Ama-Lurra gure sorlekua delako,
harmonian beragaz bizi gaitezen.
Kartzela eta zaborra
Ikusita kartzela
ekoizten zaborra,
esan daiteke dela
saguen alorra,
zuzendaritza denez
gai honekin sorra,
birziklapen joria
bertan da lehorra.
Kartzelak du janari
ugari botatzen,
lotsa barik noizbehinka
errauts bilakatzen,
nahiz ez duten konposta
zertzeko usatzen,
haztegian txerriek
baitute tragatzen.
Ziegan dena botata
plaust zakarretara,
kontzientziak diosta,
“zu zikina zara”,
hemen ezin naizenez
izan berdaskara,
Zabor Zerok kalean
nazala anpara.
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
“Kartzelan jaun ta jabe
dira plastikoak”,
aldiro diosta net
haserre gogoak,
seguritatekoen
protokolotxoak,
zakarrontzian uzten
ohi ditu zorroak.
Guztia nahastuta
poltsaren barruan,
ez dugu birziklatzen
ezer ibilguan,
ekologia nahia
denez sorlekuan,
kezka hori zintzilik
daukagu musuan.
Plastikoa, papera
Kartoia, txatarra...
guk egingo genuke
zakarraz zilarra,
zuzendariak senti
dezala beharra,
ez dakion beltz Ama
Lurrari pindarra.
GURE AMA-LUR FEMINISTA DA
Birziklatuta denez
aurrezten dirua,
kartzelak zain dezala
bere eremua,
presoak izan dezan
gero enplegua,
irakats diezaiola
zehatz prozesua.
Kartzelak zabor dena
ondo sailkatuta,
arazo bat eukiko
luke moldatuta,
plastikozko botilak
gaur birziklatuta,
presoak bihar bikain
gizarteratuta.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA
2020ko otsailaren 23an
Birziklatuz erraustegiak itzaliko ditugu
Zubietako lurraldean
neguaren atarian,
ardi iletsuak zelaian
belar hezea murtxikatzen,
gertu txirrindulari bat
bizikletatik jaitsita haserre,
eraikin erraldoiari beha
kearen mehatxua zertu delako.
Erraustegi madarikatua
izadi ederraren gunean,
You have read 1 text from Basque literature.