Gudu izpirituala - 6

Total number of words is 1869
Total number of unique words is 1042
31.1 of words are in the 2000 most common words
44.1 of words are in the 5000 most common words
50.4 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
bada haiñitz superbiotasun eta Deabruaren artifizio, zeinak, alegia ederren azpian, zuri pena

egitea billatzen baitu. Horlatan larga zazu zure
burua Jaiñkoaren Miserikordia gana, eta segi-tzatzu zure obra onak eta Debozionezko pratikak,
hutsik egiñ ez bazindu bezanbat sosegurekiñ eta
trankilitaterekin. Egun berean haiñitz aldiz Jaiñkoa ofensatu baziñdu ere, ez behiñere gal, haren
baitan duzun fidantzia. Egizu nik orai erran darotzudana, lehenbiziko aldian bezala, bigarren,
hirurgarren,eta duzula zure buruarentzat aierkunde eta mespresio handiago bat, eta bekhatuarentzat herra eta hodio borthitzago bat: eta
egon zaite ethorkizunean hobeki zure gardien
gaiñean. Sathani handizki miñ egiten dio haren
kontra gudukatzeko molde hunek; zeren baitaki
hunek Jaiñkoari plazer egiten dioela, eta lehenago berak garaitzen zuen presuna beraz bentzutua izateaz ahalkatua eta gorritua, bethi gibela
erretiratzen baita. Horra zergatik bere artifizio
guziak enplegatzen dituen, gudukatzeko molde
hau utz-arazteko: eta maiz ardiesten du nahi
duena, gure bihotzen gaiñean atzarriak egoteko
dugun artha eskasa dela kausa.
Gaiñerakoan zenbatenaz metoda hau aurkhitu baituzu gaitzagoa, hanbatenaz egiñ behar

ditutzu eseiu handiagoak zure burua bortxatzeko, eta difikultateak garaitzeko: Eta ez zaitezela
kontenta aldi batez xoillki pratika on hau enplegatzeaz; bainan maiz eta maiz berriz lot zakizko;
bekhatu bakhar batez baizen, zure konzienzia
kargatua aurkitzen ez bazindu ere. Baldiñetaria
beraz bekhatu batek, (zeiñetan erortzeko zorigaitza izatu baituzu), kuraiea gal-arazterañokoan khexatzen bazaitu; egiñ behar ditutzun gauzetarik lehenbizikoa da, zure Arimako bakea eta
Jaiñkoa baitango fidantzia kobratzea. Ondoan
behar duzu Zerura bihotza altxatu, eta fermuki
sinhetsi, huts-egiñaz batzuetan sentitzen den
khexaguneak, ez duela bere xede eta objetzat
Jainko ofensatua; baiñan bai merezi ditugun
penak eta gastiguak, zeiñen beldurrago baitgare, bertze gaiñerako guzien baiño.
Haiñ desiratzekoa eta haiñ nezesarioa den
sosegu hau kobratzeko moiana, da, ondoan ez
niholere zure hutsa gogora erakhartzea: bainan
begiratzea Jaiñkoaren Ontasun infinituari, zeiña
bethi prest baitago barkhatzera, eta zeiñak desiratzen baitu miserikordia egitea krimarik itsusienak eta beltzenak egiñ dituen bekhatorerik han-

dienari, eta ahal guziak enplegatzen baititu,
hunelakoak bere egiñbidera bihur-arazitzeko,
berekiñ hersiki yunta-arazteko, mundu huntan
bide onean ibill-arazi ondoan, bertzean bethikotz
dohatsu errendatzeko. Reflekzione hauk, edo
hunelako bertze zenbaitek zure izpiritua sosegatu duten ondoan, bihur zaite kuraioski orduan,
zure bekhatua konsideratzera, eta erran ditugun
guziak ponturen pontu garda-tzatzu.
Fiñean Penitenziazko Sakramenduan, (zeiñetara maiz hurbiltzea konseillatzen baitarotzut)
erakhar atzu zure begien aiñtziñera zure huts
eta falta guziak, eta diren bezalakoak garbiki
deklara diotzotzu zure Aita izpiritualari, berriberritan, sentitzen duzularik dolore min bat,
hetan erori izanaz; eta hartzen duzula borondate
berri eta fermu bat, ez zarela gehiago hetan
behinere eroriko.

XXVII. KAPITULUA
Nola duen Satanek, bertuteari lothu
nahi zaizten presunak, bai eta
bizioan oraiño ehortziak
daudezenak, tentatzeko eta
enganatzeko antzea eta usantza.
Gauza segur bat da, Deabruak ez duela bertze pensamendurik, gizonen gal-araztea baizen;
eta ez dituela guziak manera berean atakatzen.
Zuri beraz erakhasteko haren fiñezia eta artifizioetarik zenbait, markatuko darozkitzut yende
suerte diferentak estatu eta disposizione diferentetan aurkhitzen direnak. Batzuek bekhatuaren esklabo dire, eta ez dute bere gatheak haustera pensatzen ere. Bertze batzuek nahi lukete
bada, esklabotasun hartarik ilkhi: baiñan deus ez
dute egiten bere buruak libratzeko. Bertze
batzuek uste dute bide onean direla; noiz-etere
baitire urrhunduenak eta markhurtuenak. Bertzeak fiñean, bertutearen gradurik gorena ardietsi ondoan, erortzen dire egundaiño baiño triste-

kiago eta perilloskiago. Ondotikako Kapituluetan
mintzatzera goaz yende suerte hautaz guziez.

XXVIII. KAPITULUA
Deabruak zenbat arte gaxto
enplegatzen dituen, bekhatuan
eror-arazi dituenak, behiñ-bethikotz
gal-arazteko eta ostiñatzeko.
Satanek behin arima bat bekhatuan erorarazi duenean, ez da maleziarik, enplegatzen ez
duenik, hura are gehiago itsutzeko, eta haren
izpiritutik urhuntzeko bere estatu ondikozkoa
ezagut-araz diozoken guzia. Oraiño kontentatzen balitz, Jaiñkoak egortzen diotzan, pensamendu onak haren baitan ithotzeaz; eta hunelakoen lekhuan, gaxtoak inspiratzeaz! Baiñan urrhunago goaten da. Hirriskua den okasionetan
barna sar-araztera enzaiatzen da; segadak
hedatzen diotza, berriz ere eror dadiñtzat edo
bekhatu berean edo bertze bekhatu itsusiagoetan. Hortik heldu da, Zeruko argiez billuzia, geroago eta gehiago berretzen eta emendatzen baititu bere krimak eta desordeak, eta gaxtakerian
gogortzen baita. Horlatan uztai baten barnean

balitz bezala, gelditu gabe, bira-birada billa, eta
buruz behera badoha illhunbetarik illhunbetara,
lezetik lezera, bethi urrhuntzen dela hanbatenaz
salbamenduko bidetik, eta emendatzen duela
bere bekhatuen nonbrea; non ez duen Jaiñkoak,
laguntza berezi eta nihoiz ez bezalako batez
atxikitzen eta sustengatzen.
Gaitz huni eman behar zaion erremedio berehalakoa da, hunelako arima gaxo batek errezibi
detzan, kontra egiñ gabe, Jaiñkoaren inspirazioneak, zeiñek illhunbetarik ilkhi-araziko baitute
argi handira, eta biziotik bertutera: eta su eta
khar handirekin berehala oihu egiñ dezan: Ah,
Jauna! hel zakizkit; ethor zaite, arren, lauster, ni
laguntzera; ez dezazula permeti, nagoen gehiago ehortzia herioaren eta bekhatuaren thonba
beltzean. Haiñitz aldiz erran behar ditu hitz hauk
berak, edo bertze hunelakoak: eta ahal badegi,
goanen da berehala bere Aita izpirituala gana,
yakitera zer egiñen duen, eta hersten duen
etsaiaren kontra hari armak galdegitera. Baldiñ
ordu berean ezin goan baditeke: izan behar du
errekortsu Gurutzefika gana, bekhokia lurrarekin
yosirik, ahuspez haren oinetan ematen dela.

Othoitztuko du oraiño aldartez Zeruko Erregiña,
eta errekeritu beharko du urrikal dakion: ezen
den bezalako dohakabeak segurki yakiñ ahal
dezake diliyenzia huntarik dohala eta dependitzen dela, hark bitoria eramatea; ikhustera goazen bezala heldu den Kapituluan.

XXIX. KAPITULUA
Izpiritu gaxtoa baliatzen den
imintzionez, konbertitzetik osoki
gibelatzeko yende batzu, zeiñak,
bere konzienziaren estatu tristea
sentiturik eta ezaguturik,
konbertitzeko zenbait nahiki baitute:
Eta nondik heldu den, haukien
borondate onak gehienean baitire
efetu gabeak, edo obretan ez
emanak.
Bere konzienziako estatu gaxtoa ezagutzen
dutenek, eta hartarik ilkhi nahi luketenak, usten
dituzte bere buruak enganatzera Satanez, zeiñak bere ahal guziak egiten baititu, haiñak seguratzeko badutela oraiño denbora eta ephe luze
bat bizitzeko; eta hala, bere konbersionea segurki luza ahal dezaketela. Malizioski begien aintzinean ematen diote, hunelako hauzi, bertze
gauza guziak baiño lehen, xuritu behar dutela;
duten enbarazu handi batetik libratuak izan

behar dutela: non ez, eziñ lot dakizkokela ziñziñez bizitze izpiritualari, ez eta soseguan konpli
Jaiñkozko pratikak.
Hauxe da tranpa bat, zeiñetan haiñitz yende
uzten baitituzte bere buruak hartzera, eta egunoroz hartuak aurkhitzen baitire. Baiñan ez da
nihor hunen kausa billa dezakenik nork bere
lazotasunean baizen: eta hau, egiteko batean,
zeiñetan kestione baita salbamenduaz eta Jaiñkoaren Gloriaz. Bakhotxak beraz, utzirik hitz
hauk: Bihar, bihar, erran beza: Gaurdanik, orai
beretik. Eta! zertako Bihar? Nondik dakit biharko
eguna ikhusiko dudala? Eta hortaz osoki seguratua banintz ere: salbatu nahi izatea othe da bada
ene penitenzia eta konbersionea luzatzea? Bitoria ardietsi nahi izatea othe liteke, nork bere
buruari zauri berriak egitea?
Beraz eziñ dudatuzko gauza bat da, aintzineko Kapituluan markatu dugunari bezala, enganio
huni ere ihes egiteko, Zeruko inspirazionei berehala obeditu behar zaiela. Berehalatasun mintzo
naizenean, ez dezazula uste izan mintzo naizela
nahiki ariñez: borondate flako eta agorrez. Hunelako nahikiek hainitz presuna tronpatzen dituzte

haiñitz arrazoiñez. Lehena da, zeren hunelako
borondatexkiak ez baitire funts onezkoak, eta ez
baitire heldu nork bere buruaz duen Mesfidantziatik, eta Jaiñkoa baitan den Fidantziatik. Gero
zer gerthatzen da? Arima, urguilleria gorde
batez bethea, itsutzen da hartaraiñokoan, non
bertutearen itxura baizen ez dituzten pratikak
hartzen baitditu bertute segur eta solido batentzat. Gaitz hunen erremedioak, eta hau ezagutzeko moianak heldu dire, Jaiñko beraren Miserikordiatik, zeiñak permetitzen baitu eror gaitezen; gure erorikoen medioz xuhurtuak eta argituak, utz eta gal dezaguntzat gure indarren gaiñean dugun fidantzia, Jaiñkoaren Graziaren gaiñean behar dugun fidantziari lotzeko; eta billuz
gaitezentzat, hurren ezagutzen ez dugun, gure
urguilleriaz, gure buruen ezdeustasuna humillki
ezagutzeko eta aithortzeko. Beraz gure deliberazione on guziak eziñ daitezke efetuzkoak, non ez
dire fermuak eta iraupenezkoak: eta eziñ izan
daitezke fermuak eta iraupenezkoak, non ez
diren funtski pausatuak gure buruazko mesfidantziaren, eta Jaiñko baitango fidantziaren gaiñean.

Bigarren arrazoiña da: Zenbait desirkunde on
heldu zaikunean, ez diogu gure buruari proposatzen bertutearen edertasuna eta exselenzia baizen, hunek bere baitarik duen arren nahikirik flakoenak bereganatzeko indarra, eta ez gare batere Orhoitzen, bertute hura ardiesteko nezesario
diren nekhez eta trabailluez. Horra zergatik
arima putrun eta xotal bat, den trabarik xumenak arrestatzen eta izitzen duen, eta hasi duen
obra zerk utz-arazten dioen. Har zazu beraz
usantza, bertuteak ardiestean edireten diren trabak, bertuteak baiño lehen, gogora erakhartzekoa: traba haukiñ gaiñean zure izpiritua maiz
okupa zazu, eta okasionearen edo atizaren arabera, hek garaitzera prepara zaite. yakiñ zazu
gaiñerakoan, edo zure buruaren bentzutzeko,
edo zure etsaiei kontra egiteko zenbatenaz izanen baituzu animo gehiago, hanbatenaz agertuko zaizkitzula traba hauk ariñagoak eta bentzutzeko errexagoak.
Hirurgarren arrazoiña. Gure deseiñu onetan
ez dugu hanbat konsideratzen bertutea eta Jaiñkoaren nahia, nola gure intres propiala: eta hau
miazenik gerthatzen da, konsolazione handiak,

beregaiñki nahigabetan, errezibitzen ditugunean. Ezen gure gaitzentzat solayimendurik
batere mundu huntan aurkhitzen ez dugun
orduan, hartzen dugu, behinbethikotz Jainkoarekiñ bat egiñak egoteko deseiñua, eta bertutezko
obrei baizen, ez aplikatzeko deliberazionea.
Parte huntarik hutsik ez egitekotzat, Zeruko Graziez usaia gaxtoa egitetik ungi begira gaitezen:
izan behar dugu humill eta erne gure deseiñu
onetan: ez gakizkola libra debozionearen zelo
indiferent bati, zeiñak, eziñ konpli detzakegun
botuak egitera, funtsgabeki engaia ahal baitgaitzake.
Baiñan nahigabeak ditugunean, izan tzagun
xedea eta borondatea xoillki, garraiatuko dugula
ungi gure Gurutzea Jaiñkoak manatzen deraukun
moldean; eta Gurutze hartan emanen dugula
gure gloria, errefusatzeraiño gizonen partetikako
solayimendu guziak, eta batzuetan Jaiñkoarenganikakoak ere. Ez dezagula galde, ez desira
bertzerik, baizen Guziz botheretsuaren eskuak
gure atsekabetan sustenga gaitzan; eta haren
Graziarekiñ batean, pazienziarekiñ eta ixillik,

yasan detzagun, berak egorri nahiko darozkigun,
pena eta nahigabe guziak.

XXX. KAPITULUA
Perfekzioneko bidean dabilltzala
uste duten Giristiño batzuek, nola
tronpatzen diren.
Behiñ eta bietan etsaia garaitua den ondoan,
ez da horrengatik gelditzen, hirurgarren asaldu
eta atakhada bat eman gabe. Bere ahalaz,
ahantz arazten darozkigu, oraietan gudukaturik
heldu garen pasioneak eta bizioak; eta burura
ematen daroku, perfekzione halto eta gure ahalez goragoko bati lotzeko borondate eta deseiñu
banhoa; zeren seguratua baita, behiñere harataraiño eziñ iganen garela. Horra zergatik oren
guzian errezibitzen ditugun heriotzeko kolpeak,
eta ez baitugu pensatzen ere, hauki erremedio
ematea: ezen deseiñu eta borondate llilluragarri
horiek iduritzen zaizkigu egiazko obrak eta efetuak direla; eta superbiostasun gorde batez,
uste dugu, ya saiñdutasunik gorenera iganak
garela. Gisa huntan: eziñ yasan dezakegu nahigaberik eta afrunturik xumena: eta guziarekiñ

egoten gare luze Meditazionean, deseiñu handiak formatzen, tormenta latzgarrienak eta Purgatorioko penak ere yasanen ditugula, Jaiñkoaren amorea gatik.
Gu tronpatzen gaituena hauxe da: nola gure
gorphutza ez baita hainitz ikharatzen urrundikako sofrikariez; pena handienak, pazienzia handiago batekin, efetuzki eta bere baitan, paraitzen dituztenekien, gure guruak berdiñean emateko ausartia hartzen dugu. Etsaiaren artifizio
haiñ danyerosari ihes egiñ nahi badiogu, fermuki delibera-zagun gonbatatzea, eta hitzak utzirik,
obraz guduka zagun, inguratzen eta hurbilldik
atakatzen gaituzten etsaien, nonbre handia. Hortik ezagutuko dugu, ea gure deseiñuak eta gure
proposak flakoak ala yenerosak ziren, itxurazkoak ala ziñ-ziñezkoak; eta iganen gare perfekzionera, Saiñduek erakhartsi darokuten bide egiazkoaz.
Maiz eta ardura atakatzen ez gaituzten
etsaiez denaz bezanbatean, ez gaitezela hauk
gudukatzeaz hainitz penetan eman, non ez
dugun aiñtzinetik ikhusten, zenbait okasionetan
eta zenbait orduz, gure kontra altxatuko direla.

Ezen hunelakoen atakadak sustengatzeko estatutan aurkhi gaitezentzat, goizdanik aiñtziñkar
hartu behar dugu, haukien garaitzeko deliberazione fermu bat.
Ordean zein nahi den fermua izan dadiñ hartzen dugun deliberazionea, ez dezagula hau har
bitoria batentzat; zenbait denboraz bertutezko
obretan gure buruak trebatu bagintu ere, eta
bertutean haiñitz gora igan bagiñe ere. Egon gaiten bethi humilltasunean: gaizki guziak igurik
atzigun gure flakotasunaren partetik: mesfida
gaiten geure buruaz: eman tzagun gure fidantzia
guzia Jaiñko xoilla baitan: maiz othoitz zagun,
guduan borthitz gaitzala, hirrisku guzietarik
begira gaitzala; gure bihotzetan beregaiñki itho
detzala urguilluaren, presumzionearen, eta gure
indarren gaiñean dugun fidantziaren sentimendu
guziak. Horra zein medioz uste izan dezakegun
perfekzionerik gorenera igan ahal gaitezkela;
bertze aldetik zenbait defaut xumetarik korreyitzea pena handi bat dugun arren. Jainkoak maiz
hunelakoak uzten darozkigu gu humiliatzekotzat; eta moien hortaz, gure obra onez ardietsi

ditugun merezimendu ttipi eta aphurrak konzerba detzaguntzat.
You have read 1 text from Basque literature.
  • Parts
  • Gudu izpirituala - 1
    Total number of words is 3630
    Total number of unique words is 1695
    26.5 of words are in the 2000 most common words
    38.1 of words are in the 5000 most common words
    44.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gudu izpirituala - 2
    Total number of words is 3675
    Total number of unique words is 1628
    25.4 of words are in the 2000 most common words
    36.9 of words are in the 5000 most common words
    42.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gudu izpirituala - 3
    Total number of words is 3674
    Total number of unique words is 1669
    26.0 of words are in the 2000 most common words
    36.9 of words are in the 5000 most common words
    43.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gudu izpirituala - 4
    Total number of words is 3647
    Total number of unique words is 1730
    24.7 of words are in the 2000 most common words
    37.1 of words are in the 5000 most common words
    44.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gudu izpirituala - 5
    Total number of words is 3648
    Total number of unique words is 1772
    26.2 of words are in the 2000 most common words
    38.4 of words are in the 5000 most common words
    44.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gudu izpirituala - 6
    Total number of words is 1869
    Total number of unique words is 1042
    31.1 of words are in the 2000 most common words
    44.1 of words are in the 5000 most common words
    50.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.