Gudu izpirituala - 5

Total number of words is 3648
Total number of unique words is 1772
26.2 of words are in the 2000 most common words
38.4 of words are in the 5000 most common words
44.4 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
Kausa, eta zu ez zarela, lanaren egiteko hura
zerbitzatzen den, errement bat baizen. Altxatzatzu beraz haren gana zure begiak, erraten
diozularik: O Munduaren Nausi soberanoa! bozkariorik handienarekin ezagutzen dut, zu gabe,
eziñ deus egin dezakedala, eta Zu zarela gauza
guzien Autor eta Obrarik lehenbizikoa eta prinzipala.
Zure gogarako zenbait yanari yaten duzunean, egizu erreflexione hau: Ez dela Kreatzaillea baizen, gauza hari aurkhitzen diozun, eta
haiñ gozo zaitzun gostua eman ahal diozokenik.
Ematzitzu beraz kreatzaille haren baitan zure
gozo eta gostu guziak; eta errozu zure buruari: O
ene Arima! bozkaria hadi, ikhusteaz, Jainkoaz
landan kontentamendu solidorik ezin izan daite-

ken bezala segurki, haren baitan aurkhitzen dela
dohatsutasun osoa eta perfeta.
Zenbait urriñ on eta ezti sentitzen duzunean,
begirau-tzu, ez zatxeizkon hartzen duzun plazerari: igan zaite pensamenduz Zerura; eta seguratua, urriñ on haren Autora, Jaiñkoa dela, hortaz
bozkaria zaite Jainkoarekin: othoitz zazu, eztitasun guzien prinzipioa den bezala, egiñ dezala,
arren, zure arima sensuen plazer guzietarik
gabetua, deusek ez dezan gibela, haren gana
igatetik, insensu on eta ezti baten khea bezala.
Finean zenbait boz eder, edo musikako aire
xarmagarri aditzen duzunean, orhoit zaite Jainkoaz, eta errozu: O ene Jaungoikoa! bihotza alegranziaz bethetzen zait, zure Perfekzione dibinoetan pensatzen dudanean. Guziak elkharrekin
yuntatuak, ala harmonia guziz eder bat egiten
baitute, ez xoillki zure baitan, baiñan oraiño Aingeruetan; Zeruko Izar guzietan; eta kreatura
guzietan ere.

XXII. KAPITULUA
Sensuez ikhusten eta sentitzen
ditugun gauzek, nola lagun
gaitzaketen Meditazionea egiten,
Jesus Kristoren Biziaren eta
Pasioneko Misterioen gaiñean.
Irakhatsi darotzut, nola altxa ahal zaitezken,
kreaturak konsideratzean, Jainkoaren Handitasunaren kontenplazionera: Ikhas azu orai, salbatzaillearen Bizia eta Pasioneko Misterio sakratuak izpiritura erakhartzeko, kreatura hetaz
berez baliatzen. Ez da deus zeruaren azpian,
haren orhoitzapena zure gogoan erreberritzeko,
gai ez denik.
Konsidera zazu beraz xoillki, Jainkoa dela,
erran dugun bezala, gauza guzien hastapena
edo prinzipioa; hark eman diotela kreaturei,
nobleeni ere, izatea, edertasuna, eta dituzten
perfekzione guziak. Yar zaite gero espanturekin
konsideratzen Munduaren Nausi soberano hunen
Ontasun eta Miserikordia neurri gabekoak; jautsi

eta beheratu nahi izan duenaz geroz, Gizon egiteraiño, eta Heriotze laidotsu bat, gu salbatzea
gatik, pairatzeraño; hortakotz permetitu duela,
berak kreatu dituen gizon eskergabeak yunta
eta bat egiñ zaitezen Kreatzaille beraren kontra,
hura Gurutzefikatzekotzat. Baiñan nahi baduzu
xeheki sartu Jesusen sofrikarien konsideratzen,
zein nahi den aldetara beha dezazun, guzietan
ikhusiko ditutzu sofrikari heien figurak eta orhoitzapenak.
Baldiñ, konpazionera, ikhusten baditutzu
armak, azoteak sokak edo khordak, aranzeak
edo elhorriak, seskak, itzeak, martiluak; gogora
erakharriko ditutzu haren Heriotzean eta Pasionean zerbitzatu ziren hunelako errementak.
Etxola batek orhoit araziren zaitu hura sortu zen
Establiaz eta Manyateraz. Zerutik erortzen, eta
lurraren gainean hedatzen den uriak, begien aintziñean emanen darozkitzu Odolezko ibaiak, zeiñetaz Olibeteko Baratzea busti eta trenpatu baitzuen. Harri eta arroka guziak, haren Heriotzean
arraillatu ziren harrien eta arroken hanbat imayina bezala, baliatuko zaikitzu. Iguzkiari edo Lurrari begiratzean, pensatuko duzu, Jesus hill

zenean, lurra ikharatu eta Iguzkia illundu zela.
Ura ikhustean, orhoitu zare haren Saihets sakratutik ilkhi zen Uraz: eta gisa hortan bertze milla
gauza, zure begiei presentatuko zaiztenez.
Baldin edaten hari bazare arnoa edo bertze
zenbait edari; zure buruari proposatuko diozu,
Salbatzaille amulsu huni, Burrebuek edatera
eman zioten, biñagrea eta khelderra. Zenbait
urguenturen urriñ onak plazer sobra egiten
baderautzu; Salbatzailleak, Kalbarioko Mendiaren gaiñean, sentitu zituen gorphutz urkhatu
ustelduen usaiñ gaxtoa gogora erakhar zazu.
Bestitzen zarenean; konsidera zazu, Jaiñkoaren
Semea zen arren, Jesus gure haragiaz estali
dela; bere Jaiñkotasunaz gu bestitzekotzat.
Billuzten zarenean, imayina zaite Jesus ikhusten
duzula billuzia eta larru haso burrebuen eskuetan, zure amorea gatik azotatua eta Gurutze bati
itzatua izateko menean. Zenbait abarrots handi
eta mulzutikako aditzen duzunean, uste izan
zazu aditzen ditutzula, yende ozte edo tropela
muthiritu batek orduan egin izan zituen, deihadar izigarriak; ziotsotelarik: Khen! Khen! Gurutzefika zazu gurutzefika zazu.

Orenak yotzen duen aldi guziez, orhoit zaite
Jesusek Baratzean sentitu zuen bihotzeko olha
hartaz, noiz eta ere izatu baizen hillzeko ikhara
batez sasitua, ikhusteaz, preparatzen ziotzoten
tormenten iraupena eta krudelitatea: Edo ezperen orhoit zaite, Jesus Gurutzeari itzatzean, Soldaduek eman zituzten martillu kolpez. Fiñean
zer nahi den sofrikari, zer nahi den dolore yasan
dezazun, eta bertzek yasaten dituztela ikhus
dezazun; yakin zazu segur dela, ez direla eredura deus, zure Salbatzailleak, bere pasioneko denbora guzian, nahiz gorphutzean, nahiz ariman,
paraitu dituen tormenten aldean.

XXIII. KAPITULUA
Bertze zenbait moian eta bide,
okasionetan Gorphutzeko sensuez
ungi baliatzeko.
Irakhatsi darotzudan ondoan, nola gauza sensibletarik behar duzun zure izpiritua alxatu Jainkozko gauzetara eta Jesusen Biziaren Misterio
sakratuetara: irakhatsi nahi darozkizut oraiño
bertze zenbait moien, Meditazioneak kreatura
beretarik egiteko materiak har detzazuntzat.
Ezen nola gostuak diferentak baitire, nahi nuke,
Liburu huntan bakhotxak aurki baleza, bere
Debozionea kontentatzeko, gai den guzia. Eta
hori gauza handizki probetxos bat liteke, ez xoillki yende xehentzat eta sinplentzat, baiñan oraiño izpiritu-dunentzat eta Jaiñkotiarrentzat ere,
zeiñak ez baitohaz guziak bide beraz perfekzionera, eta zeiñak ez baitire orobat gai, Misterioetan haltoki eta hainitz barna sartzeko. Gainerakoan ez duzula beldurrik, Debozionezko pratika
mulzu handi batek kausa diezazun nahaskeriarik

edo enbarrasurik. Xoillki entsaia zaite zure eredurakoez baliatzera: har zazu Konfesor zuhur eta
prudent baten konseillua: emazu zure burua,
oso-osoa, haren eskuetan humilitasunekiñ eta
fidantziarekin, ez xoillki orai erretara nohan gauzen gaiñean, baiñan gero erranen ditudan
guzien gaiñean ere.
Beraz behatzen diozunean, atsegiñ egiten
darotzun, eta Munduak estimatzen duen, zenbait
gauzari; gogoan finki har zazu, gauza hura bere
baitan basa eta herrautsa bezaiñ mespresagarria dela: Zeruko onen eta edertasunen aldean,
ez dela deus onik, ez ederrik: Hara behar ditutzula zure ahal eta xede guziak edatu, gaiñerako
gauza guziak hemen oiñen azpian ostikaturik.
Begiratzen diozunean Iguzkiari, orhoit zaite
zure Arima, Graziaz beregiñdua, Zeruko Argizagi
guziak elkharrekiñ baiño, are ederragoa eta diztiantagoa dela: eta kontrara, Graziaz gabetua,
Ifernuko illhunbe lodiak baiño are beltzago eta
latzgarriago dela. Zure gaiñean den Zerua konsideratzean, igan zaite izpirituz, Aiñguruak, eta
Jañkoa bera dagoen Zeruraño; eta zaude han,
garbiki eta saiñduski mundu huntan bizi bazare,

bethiere erregiñatu beharko duzun, Egoitza
dohatsuan bezala.
Xoriak kantatzen aditzen ditutzunean, gogora zazu Parabisua, zeiñetan laudoriozko kantikoak Jaiñkoari kantatzetik, ez baitire behinere gelditzen: Denbora berean othoitz zazu zure Jaiñkoa, errenda zaitzan, arren, digne, bera, eternitate guzian Izpiritu dohatsuen konpainian, laudatzeko.
Presuna baten edertasunak xarmatzen zaitunean, imagina zaite ikhusten duzula Ifernuko
Suge ikharragarria, zeiña, kanpo llilluragarri
horren azpian gordea, heldu baita zu irestera,
eta zuri Graziaren bizia arrapatzera. Errozu aierkunde eta mespresio saindu batekin: Oha; aparta adi, Suge madarikatua; alferrik ni gal-arazteko gordetzen haiz. Gero Jaiñkoa gana itzulirik:
Zaren benedikatua, erranen diozu, zeren ene
Etsaia deskobritu nahi izan baitarotazu, eta
haren arte gaxtoetarik libratu izan bainauzu.
Ondoan zure Salbatzaillearen Zaurietan barna
sar zaite, ihes lekhu segur batean bezala, eta
han okupa zazu zure izpiritua, bere Gorphutz
sakratuan, zu bekhatutik garbitzea gatik, eta

zuri plazer kriminelak latzdurarekiñ higuiñ-araztea gatik, yasan dituen dolore eziñ konprenituzkoez.
Huna orai o bertze moien bat kreatura ederren xarma borthizenei ihes egiteko. Pensa zazu,
orai haiñ xarmagarri zaizkitzun objet horiek, zer
izanen diren hill ondoan. Bidean zahoazenean,
yakin zazu, egiten duzun hurrats bezanbat
Heriora hurbilltzen hari zarela. Xori baten hegal
kolpeak, arribera baten goaiak edo superna biolentak abisatzen zaituztela, behiñtzat zure bizia
are lausterrago dohala. Gauza guziak iharrosten
eta egotzen dituen xirimola batek, guziak trantzitzen ituen ihurtzuria batek, begien antziñean
ematen darotzute Azken Juiamenduko egun
latzagarria; eta badirurite erraten derauzutela,
emateaz, belhauniko zure Juiearen aintzinean,
hura adoratzeaz, eta othoizteaz, arren hel dakizun, goizdanik prepara zaitezentzat, haren aintziñean segurantzarekin agertzeko.
Baldin ordean bizitze huntan gerthatzen
diren, haiñitz akzidentez progotxatu nahi baduzu, huna zer egitea konseillatzen darotzudan.
Baldin, konparazionera, nekhatua bazare beroaz

edo hotzaz, edo bertze hunelako zenbait inkomoditatez edo faxeriez; baldin dolorez eta tristeziaz hondatua eta lehertua bazare: berehala bistan har zazu Probidenzia dibinoaren ordean ezin
ganbiatuzkoa, zeiñak nahi izan baitu, zure ona
gatik, orai pena hori yasan dezazun; eta zeiñek
baitdaki, gaitza zure indarren eredura neurtzen.
Moien hortaz zure bihurkundea bozkariorekin
markatuko diozu Jainkoak zuretzat duen, amodio
ezti eta aita-karakoari. Amodio horren froga
ageri eta segur bat ematen darotzu, hura bere
gogara zerbitzatzekotzat, egortzen darozkitzun
okasione horietan.
Ikhusirik beraz, egundaiño baiño gehiago
estatutan zarela, Jaiñkoari plazer egiteko, erranen diozu: Orainxe ene baitan konplitzen da Aita
on haren borondatea, zeiñak bere Miserikordiaz,
mende guziak baiño lehen, ordenatu baitu egun
sofri dezadan pena eta nekhe hau: izan bedi
eternitate guzian benedikatua. Zenbait pensamendu on heldu zaitzunean, fermuki sinhets
zazu Jainkoa ganik ethorri zaitzula; eta on eta
ungi guzien Aita liberal hari esker onezko akzione errespetuzkoenak errenda diotzotzu. Zenbait

debozionezko Liburu irakurtzen duzunean, iduri
bekizu Izpiritu saindua mintzo zaitzula, eta Liburu hura hark berak egin izan duela.
Gurutzefikari begiratzen diozunean, konsidera zazu hura, Jesus-Kristo zure Kapitainaren Bandera bezala; eta yakiñ zazu, hartarik den gutiena urruntzen bazare, zure etsayik kruelenen
eskuetara eroriko zarela: eta baldiñ segitzen
baduzu, egun batez Zeruan, triunfan eta bitoriaren markak eskuan, sartzeko digne errendatuko
zarela.
Ama Biryinaren imayina bat ikhusten duzunean, ofrei diozozu zure bihotza miserikordien
Ama huni: Zure bozkarioa marka diozozu, zeren
artha eta leialtasun oso batekin, Jaiñkoaren
nahia bethi konplitu duen; zeren zure Salbatzaillea mundura eman eta bere esneaz hazi izan
duen. Fiñean eskerrak errenda diotzotzu Deabruaren kontrako Guduetan, hura errekeritzen
dutenei, ematen diozten laguntza handi eta
bereziez. Saiñduen imayina guziek orhoit-araziko zaituzte Jesus-Kristoren Soldadu yeneros
hetaz, zeiñek heriotzerañokoan kuraioski gudu-

katurik, pasatu eta egiñ baitute, Gloriaren
ardietsteko, zuk segitu behar duzun bidea.
Zeiñ nahi den mugaz adi dezazun ezkilla
yotzen, Angelus edo Biryinaren othoitza hiruretan erran dadiñzat; zenbait Meditazione labur
eta erreflexione xume egin dezakezu Agur-Maria
bakhotxaren aiñtziñean erraten diren hitzen gainean. Lehenbiziko ezkilla kolpean, Maria gana
bidaldu izan zen Mezu edo Enbaxada handiaz,
(zeiña izatu baita gure Erresketamenduaren hastapena), eskerrak humillki Jaiñkoari bihur diotzotzu. Bigarren kolpean: Bozkaria zaite Mariarekin;
zeren Jaiñkoak, bere humilltasun perfeta gatik,
Jainkoaren Amaren dignitatera altxatu duen.
Hirurgarren kolpean: Adora zazu Jaiñkoa Seme,
Gizon egina: eta bihur diozozute halaber haren
ama sainduari eta Gabriel Arkanyeluari merezi
duten ohorea. Kolpe bakhotxean on da buruaz
agur egitea errespetuzko señaletzat, eta beregaiñki azkeneko kolpean.
Ama Biryinaren alderako debozionezko pratika hauk, muga guziez orobat egiñ daitezkenak
dire. Baiñan, huna bertze batzu egunaren muga
suerte batzuetako: arratseko, goizeko, eguerdi-

ko propiagoak, Jesus-Kristoren pasioneko Misterioari darraizkonak. Ezen behar dugu maiz orhoitu Ama guziz samur hark orduan pairatu zuen
Martirio dorpheaz; eta eskergabetasun ahalkagarri bat liteke, orhoitzapen huni huts-egitea.
Arratsean, gogora erakhar azu, Ama on hark
sentitu zuen dolorea, ikhustean, Jesus Olibeteko
Baratzean, odolezko izerdi batez trenpatua, eta
handik preso eramana ta nolakoak izatu ziren
gau hartan guzian Mariaren bihotzeko Khexaguneak. Goizean, sar zaite haren dolorean; ikhusteaz Seme maite hura, laido eta hiroiekiñ eramana, Pilatusen eta Herodesen aiñtzinera; hilltzera
kondenatua; eta suplizioko lekhura goatean,
Gurutzea garraiatzera, azote kolpeka, bortxatua.
Eguerdian, iduri bekizu ikhusten duzula, Ama
doloratu huneñ bihotza erdiratu zuen, Ezpata
kruela; hunen presenzian, Gurutzefikatu zutenean Jesus adoratzekoa, eta hunek azken hatsa
etxatu zuenean; eta oraiño, hill zenean ere, lantza batez saihetsa ideki ziotenean.
Erreflexione on hauk egiñ detzaketzu, Biryina
saiñduaren doloreen gaiñean, ortzegun arratsetik, larunbat eguerdiraiño: eta bertze hek egiñen

ditutzu gaiñerako egunetan. Guziarekiñ segi
zazu, on zaitzun debozionea; bihotza, ikhusten
duzun gauzez mobitua, sentitzen duzunaren arabera.
Fiñean hitz gutiz zuri errateko, nola behar
duzun zure sensuez baliatu: manaia tzatzitzu
halako gisaz, non, ez baitiozu behiñere utziko
zure bihotzean entradarik, ez eta amodio sobrarik, ez eziñ garaituzko herrarik ikhusten ditutzun
gauzentzat. Aitzitik, erregelatuko baititutzu zure
nahi guziak, Jainkoaren borondatearen gainean;
deus maitatzen eta higuiñtzen ez duzula, Jaiñkoak maita dezazun eta higui dezazun nahi duenik
baizen.
Hauk guzien ondoan abisatzen zaitut zure
sensuen erregelatzeko emanik heldu natzaitzun
pratika diferent haukien nonbre handi huntan, ez
dela ene deseiñua, hautaz zure okupazione prinzipala egitera, zu obligatzea. Ezen behar duzu
hurren bethi zure baitan zarratua eta Jaiñkoarekin yosia egon: behar duzu okupatua izan, barnean ditutzun biziorako inklinazioen gudukatzen,
eta kanpoan bizio hei kontra dohazkoten bertutezko akzionen egiten. Ez dut beraz bertzerik

igurikitzen, baizen hautaz balia zaitezen, baitezpadako okasionetan. Ezen nork bere burua obligatzea, onak diren arren, hanbat pratika kanpokoen konplitzera; ez da hori Bizitze izpiritualean
haiñitz aiñtziña goateko moiena. Pratika hauk
aproposki eta pheituz enplegatuak ez direnean,
ez dire baliatzen izpirituaren nahasteko, amodio
propialaren entretenitzeko, ariñtasunaren emendatzeko, eta munduko tentamendu gaxtoei bide
emateko baizen.

XXIV. KAPITULUA
Mihia nola ungi goberna eta erregela
daiteken.
Bridatik borthizki atxikia izan behar du gizonaren Mihiak; zeren naturalki guziek plazer hartzen baitugu, sensuei atsegiñ egiten dioten gauzez mintzatzeaz. Mihiaren abiadura komunzki
heldu da banitate suerte batetik, zeiñak sinhets
arazten baitaroku, garen baiño, argituagoak
garela; eta banitate hura da kausa gure pensamendu propialez espantituak, plazer handirekiñ
hauk kondatzen baititugu aurkhitzen garen lekhuetan; guziez gorago solhasa egiten baitugu;
eta oraiño pretenitzen baitugu mundu guziaz
entzunak izatea.
Hitz gutitan eziñ zarra daitezke bizio higuiñ
huntarik sortzen diren kalte eta gaitz guziak.
Xehadurarik gabe yeneralean erran ditekena da,
hunek kausatzen duela alferkeria; agertzen gure
baitan iñorantzia eta errhokeria handi bat; berekiñ dakharzkela medisenzia eta gezurra; iraungi-

tzen duela Debozionearen Kharra; borthitzten
dituela pasione muthiriak; eta mihiari usantza
ematen dioela, ez errateko hitz inutillik eta banorik baizen.
Bizio hunen korreyitzeko, huna zer egitea
konseillatzen darotzudan: ez hitz sobra egiñ; eta
beldurrez nekha detzatzun gogotik entzuten ez
zaituzten presunak, ez zaitezela mintza hekien
aiñtziñean; ez eta gogotik aditzen zaituztenen
aiñtziñean ere; beldurrez, solhasa segitzean,
zerbait behar ez den itzur dakizun. Begirauztu
miñtza goregi eta nausikara: ezen hunelako thonuak ez diho plazer egiten aditzailleari; eta agertzen du mintzatzaillea bere buruaz hainitz hartua eta urguillutsua dela.
Ez zaitezela behiñere miñtza, ez zure buruaz,
ez zure ahaideez, ez zuk egiñikako gauzez; non
ez zaren hortara eziñ bertzez bortxatua: eta
nezesario iduritzen zaitzunean ere, mintza zaite
horietaz hitz gutitan eta modestiarekiñ. Baldiñ
ordean bere buruaz haiñitz mintzo den norbait
aurkhitzen baduzu, ez dezazula horrengatik
mespresa; baiñan begirau-tzu hark bezala egiñ,
deus erraten ez balu ere, bere hutsen ezagut-

arazteko gai den gauzarik baizen, eta bere burua
ahalkerian eror-arazitzekorik baizen. Ez zaitezela ahalik gutiena baizen mintza zure lagun proximoaz, eta hari daozkon gauzez; non ez duzun
hartaz ungiak errateko okasionea. Lakhet bekizu
Jaiñkoaz mintzatzen, beregaiñki haren, gizonen
alderako karitateaz edo amodiaz: ordean huntaz
ere behar bezala mintza ez zaitezen beldurrez,
adi-tzatzu bertzek erraten dituztenak, eta hek
bethikotz gogoan fiñkatzera ensaia zaite.
Munduko egitekoez eta erran-merranez
denaz bezanbatean: beharritaraiño heldu
bazaizkitzu, ez diozozutela permeti, sar daitezen
bihotzeraño. Bihotzak oso-osoa Jaiñkoarena eta
Jaiñkoarekiñ izan behar du. Baldiñ ordean obligatua bazare, ihardestekotzat, mintzo zaitzun presuna entzutera; bethi zenbait begiratze altxa
zazu Zerura: Han erregiñatzen du zure Jaiñkoak;
eta handik Majestate guziz on hark ez du errefusatzen, zu, herbal eta ezdeusaren gaiñera, bere
begi miserikordiazkoak itzultzera. Errepasa-tzatzu ungi erran nahi ditutzun hitzak, bihotzetik
mihira igan baiño lehen: ahalik obekiena guziak
pisa-tzatzu; zergatik bethi aurkhituko baituzu

haiñitz, gutitu behar denik. Eta erran behar direla uste ditutzunak, berezi ditutzun ondoan ere;
khen zazu oraiño hautarik parte bat: ezen guzien
burua aurkhituko duzu sobra mintzatu zarela.
Ixilltasuna Gudu izpiritualean laguntza handi
bat da eta hau gardatzen dutenek bere buruei
agiñ diozokete bitoria eramanen dutela. Ezen
segur da, haiñek komunzki badutela bere
buruentzako mezfidantzia, Jaiñkoa baitan behar
den fidantzia, Othoitzarentzako gustu ageri bat,
eta bertutezko pratikentzat errextasun handi
bat.
Ixilltasuna maita ahal dezazuntzat, konsidera-tzatzu hartarik heldu diren on eta abantaill
handiak, eta mintzatzeko frankiatik sortzen diren
gaitz eta kalte nonbre gabekoak. Diot gehiago:
Nahi baduzu guti mintzatzeko usantza hartu,
zaude ixillik, mintzatzeko suieta duzunean ere;
baldiñ zure ixiltasunak ez badio, ez zuri, ez lagun
proximoari kalterik ekhartzen. Ihes egiozute
beregaiñki Mundutarren solhas guziei: gizonen
konpañiak utzirik, hauta zazu Aiñgeruen, Sainduen, Jaiñko Beraren konpañia. Fiñean Orhoit
zaite, nolako gerla hasi duzun; eta segurki, sol-

has inutilletan doztatzeko astia izatetik urrun,
doi-doia izanen duzu hatsaren hartzeko denbora.

XXV. KAPITULUA
Bere Etsaiak gudukatzea eta
bentzutzea deliberatu duen, JesusKristoren Soldaduak, ahalik gehiena
ihes egiñ behar diote, bere
bihotzeko Bakea nahas edo altara
diozoketen gauza guziei.
Barneko bakea galdu dukegunean, hunen
kobratzeko indar eta ahal guziak enplegutan
eman behar ditugu: baiñan zer nahi den mundu
huntan gertha dakigun, ez da deus gai, hura guri
arrapatzeko, edo nahasteko, gerorrek nahi ez
badugu. Konzebitu eta sentitu behar dugu, egia
da, gure bekhatuez eta gure hutsez dolore handi
bat: ordean dolore hunek izan behar du, haiñitzetan erran dudan bezala khexagabea eta
neurthua. Orobat: urrikaldu behar zaizkigu bekhatoreak, eta bederen bihotzez, hek galtzeaz,
nigar egiñ behar dugu; ordean gure urrikaltasunak behar du izan bihotzekoa, khexagunerik eta

trublerik gabea, Karitate phuru baten efetua
bezala.
Mundu huntan suiet garen gaitz infinitu
batzuez denaz bezanbatean, hala-nola eritasunak, zauriak, heriotzea, adiskiden eta hurkoen
galtzea, izurritea, gerla, su-ha-lama, eta bertze
hainitz akzident triste, (zeiñei guziek ikhararekin
behatzen baitiote, gorphutza, bethi sofritzetik
ihesi dabillana, zaurtzen duten gauza batzuei
bezala) horiek guziak, Graziaren laguntzarekin
batean, ez xoillki Jainkoaren eskutik bihotzez
topa edo akzepta detzakegu, baiñan oraino
horietaz bozkariatzeko suietak egiteko gai gare;
konsideraturik, direla, edo bekhatoren garbitzeko eta salbatzeko, punizione arinak; edo yustuek
merezimendu gehiago egiteko, okasione segurak.
Bi arrazoiñ haukien gatik loriatzen da Jainkoa
bera ere gure gaiñera egortzean: baiñan gauza
segura da, gure borondatea Jainkoaren Borondateari sumetitua dagoeiño; aflikzionerik eta nahigaberik handienen erdian, bethi fermu egonen
garela, eta izpiritua soseguan eta pausuan konserbatuko dugula. Yakiñ behar duzu, alabainan

khexagune suerte guziak, Jainkoaren desgogarako direla; zeren nolanahikoak izan daitezen, eziñ
baititezke bekhatugabeak, eta sortzen baitire
bethi funts gaxto batetarik, zeiña baita Amodio
propiala. Urrundik ikhustera entsaia zaite beraz,
khexa edo inkieta ahal zaitzaketen gauza guziak,
eta zaude aiñtziñkar preparatua hek pazienziarekiñ yasatera. Konsidera zazu, presenteko gaitzak, zenbat ikharagarriak agertzen baitire ere,
funtsean eta bere baitan ez direla gaitzak; on
egiazkoez eziñ gabe gaitzaketela; Jaiñkoak edo
egortzen, edo permetitzen dituela, erran ditugun
arrazoiñak direla kausa, edo bertze zenbait arrazoiñen gatik, zeiñak, guretzat diren arren gordeak, eziñ izan baititezke haiñitz yustuak baizen.
Manera hortan, izpiritua bethi higoala eta
orobata konzerbatzen duzula, bertutean haiñitz
progotxatuko duzu, bizi huntako akzident diferenten erdian. Non ez: zure nekhe eta trabaillu
guziak inutillak izanen dire, eta ez zaizkitzu
Zerukotz deusentzat baliatuko. Gehiago dena:
Izpiritua tehar eta inkiet izanen duzuiño, Etsaiaren atakadei pharatua egonen zare ezagutzeko
ahalik gabe zeiñ den bertuterako biderik segure-

na, xuxenena eta laburrena. Sathanek bere ahal
guziak egiten ditu, gure baitarik arimako Bakea
khasatzekotzat; zeren baitdaki, Bakea den lekhuan Jaiñkoa edireiten dela, eta Miserikordiaren
efetu miragarrienak obratzen direla bakea dutenen fagoretan. Arrazoiñ hunengatik, bere fiñezia
eta malezia guzia enplegatzen du guri bake hura
arrapatzeko: eta gu tranpan eror-araztekotzat,
denaz bertzelakoa agertzen da; sor-arazten eta
inzpiratzen darozkigu deseiñu, iduriz onak eta
funtsean gaxtoak direnak: ordean hauien gaxtotasuna hainitz maneraz deskobri daiteke, eta
guziz, zeren gure barneko sosegua eta bakea
nahasten baitute.
Gaitz hain perillos bati erremedio ematekotzat, etsaia zenbait mobimendu fresko, eta desirkunde berri gure baitan alxatzera ensaiatzen
denean, ez dizogutela berehala mobimendu eta
gutizia haui bihotza zabal; lehenik ukho egioguten amodio propiala lausenga dezaketen afekzione guziei; ofrei diozogun Jaiñkoari desira berri
hura: errekeri zagun, arren ezagut-araz diezagun, ea harenganikakoa den, ala Sathanenganikakoa; eta izan dezagun artha horren gaiñean

konseillu hartzeaz gure Diretora ganik. Segur
garenean ere, gure bihotzean sortzen den desirkunde bat Jaiñkoaganik heldu den mobimendu
bat dela; ez dugu hura konplitzeko eginbidetan
eman behar, non ez dugun aiñtziñetik gutitzen
eta mortifikatzen, hura konplitua ikhusteaz,
dugun lehia sobraniazkoa: ezen obra on bat,
hunelako mortifikazione batez aiñtziñatua, Jaiñkoari haiñitzez agradagarriago zaio, lehia eta
Khar berelako batekiñ egiten litekena baiño; eta
maiz obra onak hañitzez gutiago plazer egiten
dio, ezen-ez aiñtziñeko mortifikazioneak. Manera
hortan gutizia gaxtoak khendurik eta hastandurik, nahi onak ere konplitzen ez ditugula naturaren mobimendu guziak itho ondoan baizen,
sosegu oso eta perfet batean konzerbatuko dugu
gure bihotza.
Hortarakotzat mesprezatu behar dire konzienziako har suerte batzu Jaiñkoa ganik heldu
direla diruritenak, (egiazko defauten gaiñean
konzienziak zeren erreporxu egiten darokun),
baiñan funtsean Izpiritu gaxtuak sor-arazten
dituenak, ondoa agertzen diren bezala. Baldiñ
konzienziako errenkura hek baliatzen bazaizki-

gu, gu beheititzeko eta humiliatzeko baldin obra
onak egiteko khartsuago errendatzen bagaituzte; baldin Jaiñkoaren Miserikordian behar den
fidantzia gutitzen ez baderaukute orduan erremesiaturik errezibitu behar ditugu, Zeruko fagore batzu bezala. Baiñan baldiñ konzienziako
erreporxu hek kausatzen badaituzte gure baitan
xagrinak eta trubleak, kuraiea gal-arazten badarokute, gure eginbideak konplitzeko uzkur, gogo
urri eta berantiar errendatzen bagaituzte, sinhetsi behar dugu Etsaiaren artifizioak direla, eta
hek entzuteaz khasu guti egiñik, konportatu
behar gare ordinarioan bezala.
Ordean khexagune suerte hautaz bertze
alde, nola gure xagrinak ethortzen baitire gehienean mundu huntako kaltetarik eta gaitzetarik:
haukien gaiñean gardian egoteko, bi gauza egiñ
behar ditugu.
Bata da konsideratzea, gaitz hauk gure bitan
zer efetu egiten duten, eta zertaz gabe ahal gaitzaketen: ea khentzen eta gutitzen darokuten
perfet izateko dugun lehia, ala khentzen eta
iraungitzen duten gure Amodio propiala. Baldiñ
ez badiote miñik egiten gure amodio propialari

baizen, zeiña baita gure Etsai guzien Buruzagia,
ez dugu behar errenkuratu: aitzitik, bozkariorekiñ, eta ezagutzazko sentimenduetan sarthurik,
errezibitu behar ditugu, Jaiñkoak egortzen darozkigun Grazia egiazkoak bezala, ematen darozkigun laguntza handiak bezala. Baldiñ ordea perfekzioneko bidetik gu makhur-arazteko gai badire, eta bertutea higuiñ-araz badiezagukete, ez
dugu horrengatik kuraie gutiago izan behar, ez
eta barneko sosegua eta bakea galdu behar:
geroxeago ikhusiko dugun bezala.
Bigarrena da, Jaiñkoa gana gure izpiritua
altxatzen dugula, ez axolaki edo kantitu gabe
errezibitzea haren eskutik heldu zaikun guzia:
seguratuak, egorriko darozkigun gurutzeak
berak ere, baliatuko zaizkigula infinitu bat ontasunen surtsatzat, zeiñ ontasun negliyatzen baititugu, ezagutu faltaz.

XXVI. KAPITULUA
Zer egiñ behar den, zenbait zauri
errezibitzen denean Gudu
izpiritualean.
Gure burua kolpatua sentitzen duzunean,
erran nahi da: zenbait hutsetan erori zarela
ikhusten duzunean ala flakotasun phuruz ala
berariaz eta maleziaz, ez zaitezela horrengatik
sobra dolora; ez zaitezela txar eta khexa: baiñan
zakizko bere Jaiñkoari, eta errozu fidanzia oso
eta humill batekiñ. O Ene Jauna, eta ene Jaiñkoa!
Orai, bai orai, naizena, agertu naiz: ezen zer igurik daiteken ni bezalako kreatura herbal eta istu
bat ganik, errebelatzea eta erortzea baizen?...
Trika zaite aphur-bat pensamendu hortan; zure
baitan gorri eta ahalkatzekotzat, eta zure hutsaz
dolorea eta urrikia konzebitzekotzat.
Gero, trublatu eta nahasi gabe, zure kolera
guzia, itzul azu zure pasione nausituen kontra.

Jauna! erranen duzu, ala krima are handiagoetan eroriko bainintzen zure Miserikordia infinituak lagundu eta atxiki ez banindu.
Errenda diotzotzu ondoan esker-onezko milla
akzione Miserikordien Aita huni: maita zazu
egundaiño baiño gehiago ikhusteaz, egiñik heldu
zaizkon afruntuaz zure kontra sentikor eta herratsu izatetik urrhun, berak oraiño eskua hedatzen
darotzula; beldurrez zenbait halako desordenetan berriz ere eror zaitezen.
Fiñean segurantza oso batekiñ errozu: Erakhuts zazu, o Ene Jaiñkoa, nor eta zer zaren: ager
zazu, ni bekhatore gaxoaren eta humiliatuaren
gaiñean, zure Miserikordia dibinoa: barkha dietzadatzu ene hoben guziak: ez dezazula permeti
zu ganik, den gutiena ere, aparta eta separa
nadiñ: zure Graziaz borthitz nazazu hartaraiño,
non ez baitzaitut gehiago behiñere ofensatuko.
Hunela mintzatu ondoan, ez zohazela zundatzera, ea zure hutsa Jaiñkoak barkhatu darotzun
bai ala ez: ezen hori denbora galtzea eta inutilki
khexatzea liteke. Holako zundatzen suertean,
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Gudu izpirituala - 6
  • Parts
  • Gudu izpirituala - 1
    Total number of words is 3630
    Total number of unique words is 1695
    26.5 of words are in the 2000 most common words
    38.1 of words are in the 5000 most common words
    44.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gudu izpirituala - 2
    Total number of words is 3675
    Total number of unique words is 1628
    25.4 of words are in the 2000 most common words
    36.9 of words are in the 5000 most common words
    42.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gudu izpirituala - 3
    Total number of words is 3674
    Total number of unique words is 1669
    26.0 of words are in the 2000 most common words
    36.9 of words are in the 5000 most common words
    43.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gudu izpirituala - 4
    Total number of words is 3647
    Total number of unique words is 1730
    24.7 of words are in the 2000 most common words
    37.1 of words are in the 5000 most common words
    44.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gudu izpirituala - 5
    Total number of words is 3648
    Total number of unique words is 1772
    26.2 of words are in the 2000 most common words
    38.4 of words are in the 5000 most common words
    44.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gudu izpirituala - 6
    Total number of words is 1869
    Total number of unique words is 1042
    31.1 of words are in the 2000 most common words
    44.1 of words are in the 5000 most common words
    50.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.