Gudu izpirituala - 2
ezfidantzia eta Jaiñkoa baitan behar
dugun fidantzia ardiets
dezakeguntzat.
Nola gure etsaiaren bentzutzeko ditugun
indar guziak, gure ahalen gainean batere ez fidatzetik, eta Jainkoa baitan gure fidantzia guzia
ematetik ilkhitzen bait dire; bertute hauk
ardietstekotzat oraino nezesario dire zenbeit
abisu, zeiñak uste baitut eman behar darozkitzudala.
Lehenbizikoa da, bakhotxak izpirituan ungi
fiñkatzea, ez thalendu guziek, nahiz naturalek
nahiz billduek, nolanahizkoak izan deitezen; ez
gure proximoaren salba-arazteko gai diren grazia guziek; ez Eskritura saiñdu guzia gogoz yakiteak eta haren sensua konprenitzeak; ez eta
urthe haiñitzez Jaiñkoari errendatu diotzogun
zerbitzu guziek hautarik deusek ere eziñ gai
errenda gaitzaketela Jainkoaren borondatea konplitzeko, eta gure egiñbideak bethetzeko. Baiki!
Bothere guziak dituenak, aldi bakhotxean, bere
eskuko indarraz borthiztu behar gaitu, nahiz
obra on zenbeit egiteko dugunean, nahiz zenbeit
tentamendu garaitu behar dugunean, nahiz zenbeit hirriskutarik athera behar dugunean, nahiz
finean Probidenziak egortzen darokun zenbeit
gurutze yasateko dugunean.
Egia hori beraz gizonak behar dio bere buruari, egun guziez, oren guziez, momentu guziez
proposatu, eta ez behiñere ahantzi: bide hortaz,
urrunduko da hantpurutasunezko edo presumzionezko biziotik, eta ez da nihoiz atrebituko
bere indarren gainean, haiñ arrazoin gabe, fidatzera.
Ordean Jaiñkoa baitan esparantza are fermubago bat izan dezaguntzat, segurantzarekiñ sinhetsi behar dugu, etsai suerte guziak, errextasun berarekin, bentzutuko ditugula; nahiz nonbre ttipian, nahiz handian izan deitezen; flakoak
eta tontoak bezain aiseki borthitzak eta sineziosak ere. Fundamen hunen arabera; Arima bat
bekhatuz kargatua balitz ere; imayina edo asma
ahal deitezken bizio eta pasione guziak balitu
ere; bertuteak pratikatzera eta bere bizioetarik
korreyitzerat, orai arterano alferrik entsaiatu
balitz ere; perfekzionean aiñtzina goan behar
bidean, gaizkira pendura are gehiago egunetik
egunera bere buruari sentitzen balio ere; ez luke
hargatik Jainkoa baitan fidantzia izatetik gelditu
behar, ez eta kuraiea galdu: aitzitik, nihoiz baiño
are gehiago behar luke Jainkoa gana bere burua
animatu eta sustatu, eta eseiu berriak eta doblatuak egiñ etsaia apartatzeko.
Ezen gudu suerte huntan, bethi bitoria eramaten da, armak eskuetarik ez uzteko bihotzik
aski gelditzen denean, eta Jaiñkoa ganik gauza
guziak igurikitzen direnean; zeiñaren laguntza ez
baitzaie behiñere faltatzen, haren alde gudukatzen direnei: aski maiz permetitzen du bada,
etsai pean zenbeit zauri errezibi dezagun. Gudukatu behar dugu beraz azken hatseraiño: ezen
hortik dependitzen da bitoria. Gaiñerakoan, Jaiñkoaren zerbitzuan gudukatzen denak, bere
fidantzia guzia hura xoilla baitan ematen duenak, erremedia lausterrak eta efetuzkoak aurkhitzen ditu errezibitzen dituen zaurientzat; eta noi-
zetaere gutieñik uste baitu, eta orduan ikhusten
du etsaia bere oiñera eroria.
VII. KAPITULUA
Gure indarrez eta gure ahalez egin
behar dugun enplegu onaz; eta
lehenik, gure izpirituak izan behar
duela libro iñoranziatik eta
kuriostasunetik.
Baldinetaria Gudu izpiritualean, ez bagindu
bertze armarik, gure buruez ez fidatzea, eta Jaiñkoa baitan fidantzia izatea baizen; ez xoillki gure
pasioneak eziñ bentzu giñetzake, baiñan oraiño
maiz eror giñtezke huts eta bekhatu handietan.
Hargatik haukiei yuntatu behar diotegu gure
gorphutzeko eta gure arimako ahal guzien
enplegu ona; zeiña baita, perfekzionera arribatzekotzat, proposatu ditugun moien nezesarioetarik hirurgarrena.
Has gaitezen beraz gure izpiritua eta gure
borondatea erregelatzetik. Izpirituak garbi izan
behar du bi bizio handitarik, eta ez da errex haukin gainean gardian egotea. Bata da iñorantzia;
Hunek debekatzen gaitu egia ezagutzetik. Egia,
gure izpirituaren objeta da. Beraz, gure izpiritua
okupatuaren fortsaz, argitu behar dugu, eta
hango illhunbeak khasatu; halako maneraz bai,
non ikhusi behar baitugu, zer egiñ behar den,
gure arima bere pasione deserregelatuetarik
garbitzekotzat, eta bertutez berregiñtzekotzat.
Bada hau bi moienez egiten da.
Lehenbizikoa eta prinzipalena da Othoitza;
zeiñetaz galdetzen baitzaizko Izpiritu Sainduari
bere argiak: eta Izpiritu Sainduak ez diotzate
behiñere errefusatzen, ziñ-ziñez Jaiñkoa billhatzen dutenei, haren Legea konplitzera entsaiatzen direnei, eta okasione guzietan, bere nausien yuiamenduari, bere yuiamendu propiala
sumetitzen diotenei.
Bigarrena da, atenzione bethiereko bat, arthoski eta fede onez etsaminatzekoa, ea, presentatzen zaizkigun gauzak, onak, ala gaixtoak
diren; eta hetaz yuiatzeko, ez itxuraren arabera,
ez gure sensuen edo munduaren arabera, baiñan Jaiñkoaren Izpirituak fornitzen darokun, opinionearen arabera. Bide hortaz klarki ezagutuko
dugu, Munduak hanbat pasionerekiñ maitatzen
eta hanbat khexagunerekiñ billhatzen duena, ez
dela banokeria eta enganioa baizen; ohoreak eta
atseginak, amets bat bezala iragaiten direla, eta
iragan ondoan, arima urrikiz eta bihotzmiñez
bethetzen dutela; laidoak, loriatzeko suiet batzu,
eta nahigabeak, bozkariatzeko furtsa batzu direla; ez dela deus, nobleagorik, yenerosagorik Jainkoaren iduriko hobeki errendatzen gaituenik,
nola baita, gure etsaiei barkhatzea, eta ungi egitea; hobeago dela mundua arbuiatzea, ezen ez
munduaren nausi izatea; probetxosago dela,
Jaiñkoaren amorea gatik, gizonetarik azkenekoari obeditzea, ezen ez Erregeei eta Printzeei
manatzea, zuhurtzia argituenaz gorago eta hautatzekoago dela, nork bere burua, ixilltasunean
eta gorderik, ungi ezagutzea; Fiñean laudorio
gehiago merezi duela, gauza xumeetan bere
gutiziak mortifikatzen edo matutzen dituenak,
ezen ez Hiri hañitz hartzen, armada handiak
desegiten, mirakuilluak obratzen, eta hilak ere
pixten dituenak.
VIII. KAPITULUA
Zerk gibela ahal gaitzaken, gauzez,
behar bezala, yuiatzetik: zer bidez,
hek ungi ezagut detzakegun.
Orai mintzatu garen gauzez, eta bertze haiñitzez ere, behar bezala, yuiatzetik gibelatzen gaituena da hauxe: Gauzak izpiritura presentatzen
zaizkigun bezaiñ sarri, berehala hekiñtzat hartzen dugu edo amodia edo higuiñtza. Eta horlatan gure arrazoiña baiño lehen aditzen ditugu
gure pasione itsuak; eta hauk halako maneraz
gure begietan gauzak ganbiatzen badituzte,
non, bere baitan direnez, osoki bertzelakoak iduritzen baitzaizkigu. Nork ere, beraz, nahi baitu
bere burua gardatu, enganio haiñ komun eta
haiñ perillosetik, haiñak atzarria egon behar du
bere bihotzaren gaiñean artha haiñ handiarekiñ,
non gauza edo objet batentzat ere, ez baitu bere
bihotzean, afekzione ungi erregelaturik baizen,
sofritu behar.
Baldin zenbeit gauza edo objet, begien aiñtziñera edo gogora ofreitzen bazaio, izpirituak hura
behar du astiroki konsideratu eta etsamiñatu,
borondateak bere partida hartu baiño lehen, edo
hura maitatzeko, baldiñ agradagarria bada; edo
hura higuintzeko eta apartatzeko, baldiñ itsusia
eta gaxtoa bada. Ezen izpiritua, pasioneaz oraiño nausitua ez denean, gai da, trabarik batere
gabe, gezurra ganik egia berezteko, eta itxurazko onaren kaparen azpian gordea den, gaitza,
gaitz egiazkoaren aparantziarekiñ agertzen den
onaren aldean, distiñgatzeko.
Baiñan borondatea edo bihotza, objetaz ukitua, haren maitatzen edo higuiñtzen hasten den
instant berean, izpiritua ez da gehiago gai, objet
hura, den bezalakotzat, ezagutzeko; zeren
pasioneaz estalia, eziñ baitduke hartaz pareza
falsorik baizen; eta huna orduan zer gerthatzen
den: Izpirituak objet hau, oraiño berriz, guzia
bertze bat egiña, borondateari presentatzen dio,
eta borondate, ia huntaz mobituak, hunentzako
afekzionea edo higuiñtza doblatzen du; neurririk
eziñ gehiago garda dezake; ez da gai ondoan
arrazoiña aditzeko.
Desordena eta nahaskeria haiñ estranioaren
erdian, izpiritua geroago eta gehiago illhuntzen
eta goibeltzen da, eta bihotzari aiñtziñean, ematen dio objet hura, lehen baiño higuingarriotzat
edo maitagarriagotzat. Horlatan, nik eman
dudan erregela non ez den segitzen hagitz arthoski, okasione hunelakoetan primia edo inportant den bezala, gure arimaren bi puxantza
nobleenak, ustai batean bezala, bira-bira dabitza, eta badoaz enganiotik enganiora, illhunbetik
illhunbera, erortzen dire lezetik lezera. Ala beraz
dohatsuak baitire, kreatura batekiñ ere estekatuak ez direnak, eta mundu huntan gauza bat
maitatu baiño lehen, maitagarria dirurien arren,
aiñtziñetik nolakoa den ezagutzera entsaiatzen
direnak; arrazoiñaren arabera hartaz yuiatzen
dutenak, eta beregaiñki, yuiatzen dutenak Izpiritu sainduak ematen diotzoten naturaz goragoko
argien arabera, nahiz Izpiritu saiñdua bere inspirazioneez miñtza dakioten, nahiz miñtza dadiñ,
bere plazan ezarri dituen, Nausiez eta Buruzagiez.
Baiñan gardia emazu ungi: abisu hori zenbeit
aldiz nezesarioago da, obra, bereganik onak
diren, ageri batzuetan, ezen ez bertze gutiago
laudagarri direnetan; zeren hetan errexkiago
tronpatzen baitgare, eta zeren hetara, khar
sobrarekiñ eta diskrezionerik gabe, maiz goaten
baitgare. Ez da beraz hautan itsuan engaiatu
behar: Denboraren edo lekhuaren zirzkonstanzia
bakhar bat negliyatu izanak, guziak kaltekor
errenda detzakenaz geroz, eta aski denaz geroz,
gauza, edo zeiñ maneraz edo ez obedienziaren
arabera, egitea, huts handietan erortzeko. Hori
gauza frogatua da presuna haiñitzen etsenpluaz,
zeiñak galdu izan baitdire, pratika sainduetan
bizi eta Ministerio sakratuetan enplegatuak zirelarik.
IX. KAPITULUA
Bigarren gauza bat, izpirituak
nezesario duena, ungi
ezagutzekotzat zer duen
probetxosena.
Bigarren bizioa, zeiñetarik gure izpirituak
libro izan behar baitu, da kuriostasun sobraniazkoa. Ezen gure izpiritua bethetzen dugunean
pensamendu funts gabekoez, berez timioez, edo
gaxtoez khentzen diotzogu, gutizia deserregelatuen zebatzeko edo mortifikatzeko propien diren
gauzei lotzeko ahalak. Izan gaitezen beraz osoki
hillak lurreko gauzentzat, eta ez detzagula billha, debekatuak ez izan arren, non ez diren baitezpada nezesarioak; Ez diozogula eman libertate guti-guti baizen gure izpirituari; ez diozogula
permeti, banoki heda eta barbana dadiñ objet
edo ikhusgune hainitzetara; errenda dezagun
hurren tontoa ezagutza mundano edo Jaiñkozkoa
ez den guzientzat; ez diotzogutela behiñere
beharriak idek, dabilltzan berriei eta habarrotsei;
ihes egioguten, munduko gauzez miñtzatzeaz,
bere atsegiña egiten dutenei; ametsak edo
elheak balire baiño gehiago, ez gaitezela ukituak
izan mundu huntan arribatzen diren gorabehera
diferentez. Zeruko gauzez ere ximenki zerbitza
gaitezen; ez detzagula goregi altxa gure pensamenduak; kontenta gaitezen, bethi eta bethi
Jesus Gurutzefikatua begien aiñtziñean izateaz,
haren Bizia eta haren Heriotzea yakiteaz, gure
ganik zer nahi duen ezagutzeaz. Utz zatzigun
gaiñerako guziak, eta gure buruak errenda tzatzigun agradagarri Nausi dibino haren begietan:
ezen haren Diszipulu egiazko direnek, ez diote
bertzerik galdetzen, baizen eman diozoten zenbeit laguntza, bera ungi zerbitzatzeko, eta haren
borondatea konplitzeko. Eta egiaz, huntaz landan, bertze desirkunde, bertze billhatze guziak,
ez dire amodio propiala baizen, izpirituko urguilleria baizen, Deabruaren fiñezia eta arthea baizen.
Gisa huntan gobernatzen denak, gardatuko
du bere burua Suge zaharraren maleziatik eta
artifizioetarik, zeiñak ikhusten duenean, bizitze
izpiritualari kharrekin lotzen zaizten presunetan,
borondate fermu eta irauteko bat, atakatzen
baitu izpirituaren partetik; izpirituak bihotza
korronpi dezantzat: ondoan bien nausi errenda
dadiñtzat. Nola ez baitu, hunelako presunen
tronpatzea baizen, billhatzen; Satanek gogora
ematen diotzote, Othoitzean daudezenean, pensamendu haltoak, sentimendu nobleak eta gizonez goragokoak: bereziki baldin badire izpiritu
kuriosak, xorrotxak, urguillusteko errexak, eta
berehartuen gaiñean, bere ametsen gaiñean
buru-gogortzeko gai direnak.
Etsaiaren deseiñua da arrazoinamendu funtsgabekoetan luzero trika daitezen; eta errepausu
falso batean sarthuak; Jaiñkoaz gozatzen direla
uste izanez; ez dezaten pensa bere bihotzak garbitu, bere buruak ezagutu, eta egiazko mortifikazionea bilhatu eta ardietsi behar dutela. Manera
hortan urguilleria hanpatuak inspiratzen diote
bere izpirituaz Jaiñko falso bat egitea, eta azkenean, bere sentimendu propiala baizen ez konsultatzeko kostuma hartuaren fortsaz, goaten
dire imayinatzeraño, ez dutela gehiago behar ez
nihoren konseillurik, ez nihoren gobernurik.
Hau, da eritasun bat, hagitz perillosa eta eziñ
sendatuzkoa; zeren bihotzeko urguilleria baiño
izpirituko urguilleria sendatzeko haiñitzez gaitzago baita: ezen gure Buruzagien ordenei borondatezki sumetiturik erremedio eman dakioke bihotzeko urguilleriari, izpirituak ezagutzen duenean.
Bainan baldiñ norbeitek buruan gogorki hartzen
badu, bere sentimenduak, buruzagienak baiño
hobeak dituela: nor izanen da gai eta kapable
haiña enganiotik atheratzeko? nola ezagutuko
du tronpatzen dela? nola sumetituko da bertzeren manua egitera; bere burua, bertze guziak
baiño, argituagoa eta zuhurragoa daukanaz
geroz? Baldiñ izpiritua, zeiña baita gure arimaren begia, eta zeiñak bihotzeko hanpagunea
bakharrik ikhus eta senda baitdezake; baldin,
diot, izpiritua eri bada, bera itsua eta urguilleriaz
bethea bada; nork khausi dezake erremedio
batere hunen eritasunarentzat? baldiñ egina gai
billakatzen bada eta erregelatzat zerbitzatu
behar zuen gauza, falsoa eta enganiosa bada,
zer izanen da gaiñerakoez?
Beraz entsaia gaitezen, gure buruak bizio
haiñ gaxto batetik, ahalik lausterrena, libratzera;
ezdezagula permeti phozoa dezan gure arimaren barrena; har-tzagun usantza, bertzeren yuiamenduari gure yuiamendua sumetitzekoa, Jaiñkozko gauzetan sobra zorrozki ez sartzekoa,
Apostolu handiak hanbat gomendatzen duen sinpletasuna eta erhokeria maitatzekoa. Bide hortaz segurki, Salomon Errege zuhurra baño, konparazionerik gabe, are zuhurrago eta yakintsunago gure buruak errendatuko ditugu.
X. KAPITULUA
Borondatearen edo bihotzaren
mobimenduez eta akzionez, eta zer
xedez egin behar ditugun gure obra
barnekoak eta kanpokoak.
Izpirituko bizioetarik korreyitu garen ondoan,
nezesario da korreyi gaitezen bihotzekoetarik,
gure borondatea, bere pendura edo inklinazione
propialari ukho egiñik, osoki molda edo konforma dadintzat Jaiñkoaren borondatearen gaiñean.
Beraz gardia emozu, ez dela aski, Jaiñkoari
gehienik agradatzen zaioena nahi izatea, ez eta
hura egitea ere; baiñan oraino, hunelako gauzak
ere nahi eta egiñ behar direla. Graziaren mobimenduz, eta Jaiñkoari plazer egiteko lehiaz. Huntan dugu bereziki gudukatzeko naturalezaren
kontra, zeiñak bere nahiak haiñ borthizki billatzen baitditu, non gauza guzietan, eta zenbeit
aldiz Jaiñkozkoetan bertzetan baiño are gehiago,
bere plazera billhatzen baitu: eta hanbatenaz
eskrupula edo kontzienziako har gutiagorekiñ,
bere kontentamendua hautan aurkhitzen du,
zenbatenaz ikhusten baitu, gaizkirik gabeak
direla. Hortik heldu da, zenbeit obra oni lotzeaz
kestione denean, berehala prest baitgare; ez
Jaiñkoa obeditzeko xede bakharra gatik, baiñan
Jainkoak manatzen dituen gauzak egitean,
batzuetan hartzen dugun plazer zenbeit dela
kausa.
Enganio hau hanbatenaz da sotillagoa eta
perillosagoa, zenbatenaz gure afekzionearen eta
gure gutizien objeta, hobeagoa baita. Nork sinhets lezake; amodio propialak, bera guzia phozoatua eta biziotsua den arren, engatzen gaituela
Jaiñkoarekin gure buruak yuntatu nahi izatera?
eta Jaiñkoaz gozatzea desiratzen dugun denboran, maiz gure intresak billhatzenago ditugula,
haren gloria eta haren nahia, plazera, edo borondatea baino? Bizkitartean Jaiñkoa maitatzen,
Jaiñkoa billhatzen, Jaiñkoaren legea, haltoki eta
ageriki gardatzen dutenek, bere akzionetan ez
dute bertze xederik batere izan behar, haren
Gloria eta haren Borondate saiñdua konpli dadin
baizen. Galtoki haiñ perillosetik urhun ibiltzeko,
eta Izpiritu Dibinoaren araberako gauzarik baizen ez nahi izateko eta ez egiteko, eta hauk ere
bertze xederik gabe, baizen ohoratzeko Majestate Soberanoa, zeiñan gure akzione guzien hastapena bezala, guzien azken fina ere izan nahi
baitu. Hortarakotz huna zeri gardia eman behar
zaioen.
Zenbeit obra on egiteko okasionea agertzen
zaikunean, ez diozogula gure bihotzari permeti
hura desiratzea, hari afekzionez lotzea; non ez
dugun aiñtziñetik gure izpiritua Jaiñkoa gana
altxatzen; yakitekotzat, beti nahi duen hura egiñ
dezagun; eta ikhustekotzat, ea xoillki, zeren den
Jaiñkoari agradatzen zaioena, desiratzen dugun.
Eta horra nola gure borondatea, Jaiñkoaren
borondatea aiñtziñean eta erregelatzat harturik,
lehiatuko den maitatzera hark berak maitatzen
duena, xede xoill huntaz: haren Borondatea
osoki konpli, eta haren Gloria handi edo berreth
dadiñtzat. Orobat egiñ behar da, Jaiñkoak nahi
ez dituen gauzetan ere: ezen hunelakoak arbuiatu eta utzi baiño lehen, gisa berean gure izpiritua
haren gana alxatu behar dugu; haren nahia eza-
gutzeko, eta nolazpaitere segur izateko, hek
arbuiatzean, Jaiñkoari plazer egiten diogula.
On da ordean yakitea, gaitz dela deskobritzea gure naturaleza gaxtoaren artheak; zeren
hunek, aitzekia edo estakuru ederren azpian, ez
baitu behinere bere nahia baizen billhatzen, sinhets-arazten baitdaroku, ez dugula bertze xederik, gure akzione guzietan Jaiñkoari plazer egiñ
diozeken zerbeit, egitea baizen. Hortik heldu da
gure buruak kontentatzeko deseiñu xoillarekiñ
maitatzen, edo higuiñtzen dugun gauza bat, uste
baitugu maitatzen, edo higuiñtzen dugula, Jaiñkoari agradagarri izanen zaioelako desiraz, edo
hari pena eta damu egiñen dioelako beldurrez.
Gaitz hunen erremedio segurena eta nezesarioena da bihotza garbi atxikitzea. Hau da, Gudu
izpiritualean engaiatzen direnek, xedetzat eta
motibotzat bere buruei proposatu behar diotena,
Gizon zaharraz (bekhatuaz) billuzirik, Gizon
berriaz (inozenziaz) bestitzekotzat.
Huna gure buruei haiñ erremedio soberanoa
aplikatzeko moldea: Gure akzioneak hasten ditugunean, entsaiatu behar dugu, naturalezak eta
gizakeriak hartan sar-araz dezaken xede guziak
apartatzera eta khentzera, eta deus ez maitatzera, deus ez higuiñtzera, Jaiñkoaren orhoitzapen
xoilla gatik baizen. Baldiñetaria ez badugu sentitzen, bethi ordu berean, xede hau badugula, egiten ditugun obretan, bereziki bihotzeko mobimendu eta akzione berehalakoetan, entsaia gaitezen, nolazpaitere aurkhi-araztera guzietan, eta
kontserba zagun gure arimaren barrenean Jaiñko xoillari plazer egiteko deseiñu egiazko bat.
Baiñan luze irauten duten akzioneetan, ez da
aski gure intenzionea xede huntaz alxatzea,
oraño xede bera maiz erreberritu behar da eta
entretenitu edo xut atxik-arazi bere garbitasunean eta bere berotasunean. Hori gabe, hirrisku
handitan giñtezke, amodio propialaz gure
buruak itsutzera uzteko, zeiñak, Kreatzaillearen
gainean kreaturari gauza guzietan hautua emanik, komunzki llilluratzen baigaitu; halako gisaz
non, denbora laburrik artean eta hurren sentitu
gabe, ganbiatzen baitugu intenzionea eta objeta.
Gizon galant batek, ordean bere gardien gaiñean egoteko artharik aski ez duen batek, hasiko du gehieñean bere akzionea, Jaiñkoari plazer
egiteko baizen, bertze xederik gabe; baiñan
segidan, baratxe-baratxe eta pensatu gabe,
uzten dio bere burua gloria banoari hartzera. Eta
horra nola, lehentxeago xedetzat zuen, Jaiñkoaren borondatea ahanztera utzirik, estekatzen
zaion akzionean hartzen duen, plazer xoillari, eta
ez dioen behatzen bere lanari, handik heldu
zaion probetxuaren eta gloriaren partetik baizen.
Baldiñetaria, noizere uste baitu bere obra
hobekienik akhabatzera dohala, Jaiñkoak trabatzen badu hasi duena kontinoatzetik, nahiz zenbeit eritasun egorririk, edo permetiturik norbeitek lan hura utz-araz diozan; orduan guzia miñtzen eta inkietatzen da, marmaratzerañokoan,
orai hunen kontra, gero haren kontra, eta
batzuetan Jaiñkoa beraren kontra ere. Hortik
ageri da klarki, haren intenzionea ez zela behar
bezalakoa, eta funts gaxtotik ilkhitzen zela, Ezen
Graziaren mobibenduz, eta Jaiñko xoillari plazer
egiteko deseiñuz dohanak, ez du lan batentzat
amarra edo afekzione gehiago bertze batentzat
baiño; eta baldiñ zerbeit desiratzen badu, ez du
pretenitzen hura izatea, Jainkoak nahi duen mol-
dean eta hark nahi duen denboran baizen, bethi
da haren Probidienziaren ordenei sumetitua,
bethi kontent eta deskansuan, nolanahi burutara
dakizkon bere deseiñuak; zeren gauza bat baizen ezbaitu billhatzen, zeiña baita: Konpli dadilla
Jaiñkoaren Borondatea.
Sar bedi beraz bakhotxa bere baitan, eta izan
beza artha bere akzione guziak bihurtzeko xede
haiñ noblearen eta haiñ perfetaren aldera. Eta
baldiñ batzuetan bihotzak hunela galdetzenez,
sentitzen baditugu gure buruak obra onak egitera ekharriak Ifernuko penei ihes egiteko edo
Zeruko gloria merezitzeko motiboz; haukietan
ere, har dezakegu, gure azken xedetzat, Jaiñkoari obeditzea: ezen Jaiñkoak nahi du Zerua irabaz dezagun eta Ifernuari ihes egiñ diozogun.
Eziñ sinhetsi bezain handia da motibo edo intenzione hunen bertutea; zeren gure obra xumeenek, likhitsenak balire ere, phuruki Jaiñkoa gatik
egiñak direnean, haiñitzez gehiago balio baitute,
ezen ez bertze xedez egiten diren akzione haiñitz merezimendu handitakoek eta hobeagoek.
Arrazoin hau dela kausa, Amoiña xume bat, Jaiñkoaren Gloria xoillagatik pobre bati emana,
Majestate Dibinoari, konparazionerik gabe, agradagarriago zaio, ezen ez, bertze zenbeit motiboz, uzten eta abandonatzen bagiñtu gure on
eta ontasun guziak: hau egiten bagindu ere
Zeruko dohatsutasunaren esparantza dela
kausa; motibo hau den arren bere baitan laudagarria, eta hunek merezi duen arren, nork bere
buruari proposa diozon.
Xede huntaz, erran nahi da, phuruki Jaiñkoari plazer egitekotzat, gure akzione guziak egiteko usantza saiñdu hau, lehenbizian aphur bat
gaitza idurituko zaiku; baiñan denborarekiñ
errex, eta gozo ere, errendatuko dugu, baldiñ
gure bihotz guziaz Jaiñkoa billhatzeko usantza
hartzen badugu; baldiñ bethi eta bethi suspiraz
egoten bagare, haren gana beharrez, gure ontasun bakharraren eta soberanoaren gana bezala,
zeiñak, bere baitarik, merezitzen baitu, gauza
guzien gaiñetik, kreatura guziez billhatua, prezatua, eta maitatua izatea. Zenbatenaz yarriko
baitgare konsideratzen, zeiñ handia eta gozoa
den gure Jaiñkoa, hanbatenaz gure bihotzeko
afekzioneak objet dibino harentzat izanen dire
husuagoak eta amulsuagoak edo amodio han-
diagokoak. Manera hortan errexkiago eta lausterrago ardietsiko dugu, haren gloria gatik, gure
akzione guziak egiteko usantza egunorozkoa.
Orai arterañoko moienei yuntatzen diotet
azkeneko moien bat, xede guziz exselent eta
yaiñkozko hunekiñ baizen deus ez egiteko: eta
moien hau da, Jaiñko berari grazia hau, othoitz
humillez eta khartsuez galdetzea; eta maiz konsideratzea haren, gure alderako, ungi egiñ nonbre gabekoak, eta momento guziez, amodio
phuru eta osoki desintresatu batez, oraiño egiten darozkigunak.
XI. KAPITULUA
Zenbeit konsiderazione, gure bihotzak hertxa detzaketenak deus ez
nahi izatera, Jaiñkoak nahi duena
baizen.
Gure bihotza errexkiago obliga-araztekotzat,
deus ez nahi izatera, Jainkoak nahi duena baizen, eta haren gloriarentzat diren gauzarik baizen; orhoit gaitezen, milla manera suertez, bera
lehenik ekharria izatu dela, gu maitatzera eta
ohoratzera, eta hori efetuz agertu duela. Berak
ezdeusetik athera gaitu, bere iduriko egiñ eta
kreatu gaitu, eta egiñ ditu bertze kreatura
guziak gure zerbitzuko. Berak, egorri nahi izan
duenean Erredemtore edo Arrerostzaille bat egorri daroku, ez Aiñgeru bat, baiñan bere Seme
bakhotxa, zeiñak arrerosi edo erresketatu baitu
mundua, ez urrea eta zillharra emanaren fortsaz,
zeiñak baitdire gauza iragankorrak; baiñan bere
Odol preziatuaren gostuz, eta bere Heriotze, ez
gutiago laidotsuaz, nola doloretsuaz eta krude-
laz. Bera da fiñean orai ere instant guziez gure
etsaien errabiatik gardatzen gaituena; gure orde
bere graziaz gudukatzen dena; gu naurritzekotzat, eta denbora berean defendatzekotzat,
bethi prest dagoena Mahaiñ saiñduan guri ematera bere Semearen Gorphutza.
Ez othe dire bada horiek, lekukotasun segurak, Jaiñko amulsu hark handizki prezatzen, eta
bihotz guziaz maitatzen gaituela? Nork konpreni
dezake noraraño dohan gu garen bezaiñ kreatura erromes eta ezdeusentzat duen amodio
sobraniazkoa; eta beraz, izan ahal daiteken
Ungi-egillerik frankoenarentzat behar dugun
ezagutzak, norarano ordaiñez goan behar duen?
Baldinetaria Yende handiek, bere buruak ohoratuak ikhusten dituztenean, berak baiño beherago edo sortzeak edo fortunak ezarri dituen presunez, baldiñ, diot, haiñek uste badute obligatuak direla berak ere haiñen ohoratzera; zer
ohore ez diote Lurreko har ezdeusek errendatu
behar mundu guziaren Yabe soberanoari, bere
afekzionearen eta bere estimuaren markak, hanbat moldez ematen dioztenari? Bertze gauza
guzien gaiñetik, ez dugu behiñere ahanztera utzi
behar, Majestate hunek merezitzen duela zerbitzatua izatea, xede prinzipaltzat eta lehenbizikotzat hartzen dugularik Amodio phuruena, zeiña
baitatza deus ez billhatzean, Jainko xoillari plazer egitea baizen.
XII. KAPITULUA
Gizonaren baitan badirela borondate
bat baiño gehiago, bata bertzearekiñ
gerlan hari direnak.
Badire gizonaren baitan bi borondate, bat da
borondate gaiñekoa edo nausia deitzen dena;
bertzea da deithua borondate azpikoa edo sehia:
explikatzen naiz. Lehenbizikoa komunzki deitzen
da Arrazoiña. Bigarrenari haiñitz izen ematen
zaizko; hala nola Gutizia, haragia, sensualitatea,
Pasionea. Guziarekiñ nola, yustuki mintzatzera,
ez baitgare Gizonak, Arrazoiñaren medioz baizen, gauza bat nahi dugula eziñ erran diteke,
sensuen penduraren mobimendu berehaleko
batez, gauza hura nahi dugunean; non ez duen
borondate nausiak edo Arrazoiñak ondoan,
gauza hura bera nahi izaten, edo laudatzen, edo
beretsten.
Horren gatik ere gure Gudu izpiritual guzia
datza huntanxe: Gure Arrazoinaren borondateak, badu Nausitzat Jaiñkoaren Borondatea, eta
Sehitzat edo bere azpikotzat, sensuen pendurak
edo gutiziak: bien artean bezala ezarria, bi aldetarik hurren higualki gudukatua da; zeren Jaiñkoak alde batetik, eta haragiak bertzetik, erlaxarik
eta sosegurik gabe, premiatzen baitdute; eta
bere ahal guziak egiten baitituzte, hura bakhotxak bere sentimendura eror-araztekotzat. Horra
zerk pena eziñ konzebituzkoak sofri-arazten diotzoten haiñei, zeiñek, bizioaren hazkuntza edo
habituda gaxtoak gaztetasunean bere baitan
ohitu ondoan, noizbait hartzen baitute borondate fermu bat Jaiñkoaren zerbitzuari, osoki eta
ziñ-ziñez lotzekoa; bere bizia ganbiatzekoa; bere
haragia hezitzekoa edo zebatzekoa; eta fiñean
Munduarekiñ haustekoa. Orduan hekiñ bihotza
hagitz borthizki atakatua da denbora berean,
Jaiñkoaren Borondateaz eta Manuez, eta sensuen gutiziez eta plazerez: eta noranahi itzul
dadiñ, haiñ asaldu muthiriei eziñ, nekhez baizen,
buruegiñ diozokete.
Gudu edo gonbat hori ez zaiote gerthatzen,
ya denbora duela bertute pean edo bizio pean
egun oroz bizi ondoan, bere partida hartuak,
ordu arterañokoan bezala, bethi bizi nahi dute-
nei. Ezen batzuek, erran nahi dut, Arima onak,
Jaiñkoaren Borondatearen arabera bethi bizitzen
dire; eta bizioz phozoatuak direnek uzten dituzte
bere buruak sensuen arabera goatera. Baiñan ez
beza nihork ere uste izan bertute egiazkorik
ardiets dezakela, eta Jainkoa behar bezala zerbitzatuko duela, non ez duen fiñki deliberatzen,
bere buruari bortxa egitea, eta munduko plazer
guziei ukho egitean aurkhitzen den gaiztasuna
bentzutzea; ala plazer hek izan deitezen handiak, ala izan deitezen ttipiak, Jaiñkoa mortalki
ofensatzerañoko amodio bat haiñentzat baldiñ
izatu badu.
Hortik heldu da, haiñ gutiak baitdire, perfekzioneko gradu gorara igaten direnak: ezen bizio
handienak garaitu ondoan, nekherik handienak
yasan ondoan, bihotza eskasten zaie, eta bere
buruak bentzutzen bethi ezin iraun dezakete;
asaldu xumerik baizen, ez duten arren yasateko,
ukho egitekotzat bere amodio propialaren zenbeit hondar flakori, eta bere baitan ithotzekotzat
haiñitz pasione xume, zeiñak, egunetik egunera
borthiztuak goatenez, azkenean osoki errendatzen baitire gure bihotzen nausi.
Hunelako presunetarik haiñitzek ez dute,
konparazionera, bertzeren ontasuna ebasten;
baiñan berea pasionerekiñ, itsutuki, zikhinki