Gudu izpirituala - 1

Joanes Haraneder

GUDU IZPIRITUALA

GUDU IZPIRITUALA
zeinetan aurkhitzen baitdire
pasioneen bantzutzeko
eta bizioen garaitzeko
moyenik hoberenak eta segurenak
Donibane Lohitxuko Jaun Aphezak
berriro Eskuararat itzulia.
Saltzen da Bayonan,
L.-M. Cluzeau, liburu eta
paper marxantaren baithan,
Kathedraleko Plazan, N. 13.
1827
Toulouse, Imprimerie de J.-M. Corne,
rue Pargaminières, n. 84

IRAKURTZAILEARI ABISUA
Gudu izpiritualaren Liburuak bere izenarekin
dakharke bere Laudorioa. Bizitze saindu eta
Yainkozko bati dagozkon gauza guziak hitz gutitan zerratzen ditu, Ebanyelioko Maxima handien,
eta guziz nork bere buruaren mesprezatzeko eta
zehatzeko moyenak irakhasten ditustenen Bilduma labur bat da. Ezin irakur deiteke edifikatua
izan gabe. Huntaz baliatzen yakinen duena laster errendatuko da presuna izpirituak, eta denbora gutiz ikhasiko du kreaturetarik urruntzen,
Kreatzailearekin yosia egoiteko.
Efetu haukien hainitz exenplu banituzke
ekhartzeko; bainan kontentatzen naiz San Franses Saleskoarenaz, zeinak Liburutto hau berekin,
hogoi urtheren inguruaz, erabili baitzuen, eta
hau irakhurriaren fortxaz igan baitzen eta heldu
perfekzionerik gorenera. Hau deitzen zuen bere
diretora; eta maiz irakhurtzea gomendatzen
zaroten gidatzen zituen presuna guziei. Ez zuen
Jesu-Kristoren Imitazionearen Liburua baino
gutiago estimatzen: haren gainean zerbeitetan

emaiten ere zioen preferentzia eta garaia; zeren
bi Liburu hauk xede berekoak izan arren, (zeina
baitda Yainkoa ez den guzietarik laxatuak izaitera Arimak erakhartzea) moldeak diferentak baitdituzte. Imitazionea, elkharrekin aria sobrarik
bethi ez duten Septenzia hainitzezko mulzo bat
da: ordean Gudu izpiritualak propos segituak,
eta materiak funtseraino tratatzen ditu. Dena
dela, San Fransesek liburu hau eskuetan zuen
maiz, eta egunik ez zuen pasatzera usten zenbeit Kapitulu, edo bederen zenbeit plama irakurri gabe. Hala hala, erran daiteke bere bizi
guzian huntako izpiritua hartu beharrez, thematu dela; eta hemen hartu zituela Erregela hek,
zeinetaz bethi, bere pasioneen eta bere bihotzeko mobimenduen gainean zuen nausitasun oso
haren ardiesteko, baliatu dela.
Liburu, Nazione guziez estimatu hunek famak
eta merezimenduak altxa arazi du ihardukitze
handi bat hainitz Ordenetako Fraiden artean,
hunen Egile egiazkoa nor denaren gainean.
Ordean huntaz izanen da, Imitazioneaz dena:
yakin gabe nor duen egiazko Autora, eta zein
Lengoayetan egina izatu den, azken mendeeta-

raino irakurria izanen da, eta guzietan fruituak
ekharriko eta progotxuak eraginen ditu.
Lehen itzulia izatu da Eskuarara; ordean
Eskualduna ez zen itzultzaile batek egin ohi
zezaken Eskuara gaits eta arrañu gabeko batera;
eta ordukoan ez ziren hogoi eta hamahirur Kapitulu baizen; huntan arkhituko ditutzu bietan
hainbertze.
Balia zaite beraz Liburu guziz on, ordean, ene
parthetik ahal xumeen araberako Obra aphur
huntaz; hemengo erregelek markatzen darotzuten bezala gudukatu ondoan lurraren gainean,
ardiets dezazun Jesu-Kristoren Soldado egiazkoentzat preparatua den Khoroa Dohatsuen egoitzan. Hori izatu da ene trabailuaren xedea, zeinaren saritzat errekeritzen baitzaitut ni zure
Othoitzetan partaler egitea.

GUDU IZPIRITUALA
Nihor ez da khoroatua izanen,
ongi gudukatu daitena baizen.
(II Tim, 2.)

LEHENBIZIKO KAPITULUA
Zertan datzan giristiñoaren
prefekzionea: hunen ardiesteko,
gudukatu behar dela; eta Gudu
huntan bitoria eramatekotzat, lau
gauza nezesario direla.
Baldin, o Ene Arima! desiratzen baduzu Ebanyelioko perfekzionearen gorenera igaitea, eta
zure burua Jaiñkoarekiñ haiñ hertsiki yuntatzea,
non ez baitzare harekiñ, ispiritu-bat bera baizen,
izanen; erran eta imayina ahal deiteken deseiñu
guzietarik, handiena eta nobleena den hau konplitzeko, yakin behar duzu berehala, zer den,
segurki eta perfetki, Izpiritual izatea.
Nola batzuek izpiritualtasunari ez baitdiote
kanpotik baizen behatzen, uste dute, izpiritual
izatea datzala penitenzia agerietan eta kanpokoetan, hera, izifriña, barur eta gaubeilletan, eta
bertze hunelako mortifikazioneetan.
Haiñitzak, (eta bereziki emakumeak), bertutean fiñkatuak eta ahituak direla imayinatzen

dire, noiz eta ere usantza bat hartu baitute,
mihiz othoitz luzeak egitekoa, haiñitz Meza
entzutekoa, Elizan denbora haiñitz egotekoa,
maiz Komuniatzekoa.
Batzuek, (bai eta komentuetan Jaiñkoa zerbitzatzen dutenek ere), uste dute, perfet izateko
asko dela, khoroara goatetik ez behiñere faltatzea, erretretan, eta hitzik egiñ gabe egoten lakhetzea, eta Ordenako Erregela ongi gardatzea.
Horlatan perfekzionea batzuek ezartzen dute
pratika edo debozione batzuetan, eta bertzeek
bertze bertzeek batzuetan: baiñan segur da
guziak tronpatzen direla. Ezen nola kanpoko pratika horiek ez baitdire, edo saiñdu perfet izateko
disposizione batzu baizen, edo saiñdutasun perfet baten fruitu batzu baizen; eziñ erran deiteke,
horietan datzala giristiño baten perfekzionea,
eta egiazki izpiritual izatea.
Horiek dire, egia da, funski izpiritual eta
egiazki perfet errendatzen gaituzten moian
balios batzu: eta, behar den ponturañokoan pratikatzen direnean, haiñitz zerbitzatzen dire,
naturaleza, ungira bethi uzkur eta gaizkira bethi
lehiatsu denaren, borthitzteko, gure etsai bethi-

koaren borrokak edo atakadak apartatzeko eta
erreferatzeko, eta haren arte gaxtoei ihes egiteko; eta fiñean, yustu guzientzat, eta beregainki
izpiritualtasunaren hastean direnentzat, nezesario diren, laguntza bereziak Miserikordien Aita
ganik ardietsteko.
Horiek dire oraiño, presuna osoki saiñdu eta
izpiritual direnen baitan, bertute ohitu eta kontsumitu baten fruitu exselentak. Ezen haiñek
bere gorphutzak dorpheki tratatzen dituzte edo
bere huts iraganen punitzeko, edo bere Kreatzaillearen aiñtziñean humiliatuak eta sumetituak
egoteko.
Egoten dire bakhartasunean eta ixiltasunean
mundupetik urrhunduak, bere buruak huts den
xumeenetarik goardatzeko; eta ez izateko gehiago konbersazionerik Zeruan Aiñgeruekiñ baizen:
Obra onetan eta Jaiñkoaren zerbitzuan okupatuak dire; bethi othoitzean daude; Salbatzallearen Biziaren eta Pasionearen: gaiñean Meditazionean egoten dire, ez kuriostasunaren ispiritu
batez, ez zeren hortik bere sensuetan zenbeit
gozo hartzen duten; baiñan zeren handizki desiratzen baitdute hobeki ezagutzea, alde batetik,

Miserikordia dibinoaren handitasuna, eta berze
aldetik, bere eskergabetasunaren hedadura;
zeren lehiatu nahi baitdute geroago eta gehiago
Jainkoa maitatzera, eta bere buruak higuiñtzera,
eta bereziki Jesus maitea segitzera: garraiatzen
dutelarik haren Gurutzea; ukho egiten diotelarik
bere amodio propialari; errezibitzen dituztelarik
maizago Sakramenduak, eta hau, bertze xederik
gabe, Jaiñkoa ohoratzea, harekiñ hertsikiago
yuntatua egotea baizen; Ifernuko atakaden kontra borthitzago errendatzea baizen.
Kontrarioa gerthatzen zaie yende xehe grosierei eta inperfetei, zeiñek bere debozionea
ezarten baitute pratika kanpokoetan: eta maiz,
bekhatu ageriek eta eskandalosek baiño, kalte
gehiago egiten daroe; ez, bere baitarik onak ez
izanez, baiñan zeren horietz gaizki baliatzen
diren. Halako gisaz horiei lotzen zaizte, non, bere
bihotzen gaiñean atzarriak egotaz negliaturik,
libertate osoa ematen baitdiote bere bihotzari;
uzten baitdute bere pendurak segitzera; eta
libratzen Satanen tronperien menera. Eta
orduan izpiritu Enganiatzaille hunek, ikhusirik
bide xuxenetik urhunduak dabilzala, ez xoillki

gonbidatzen ditu, kanpoko pratika hek gozturekiñ kontinoatzera, baiñan oraiño bethetzen diote
imayinazionea Parabisuko gozoen idea falso
batez, non uste baitdute, ya Aiñgeruen artean
direla, eta Jaiñkoaren presenziaz gozatzen direla. Bere othoitzean daudezenean, malezioski inzpiratzen daroe Jaiñkozko pensamendu haltoak,
kuriosak, agradagarriak; nolazbaitere munduarekiñ eta munduko gauzekiñ hautsirik, hirurgarren Zeruraño altxatuak direla uste izan dezatentzat.
Baiñan aski da, hekiñ bizitzeko moldearen
gaiñean, atenzione, den gutiena egitea; ikusten
da hekien errebelamendua: eta ageri da, galdegiten dugun perfekzione halto hartarik, zeiñ
apartatuak eta urhun diren. Ezen gauza guzietan, handietan nola tipietan, bertzeen gaiñeko
eta nausi izan nahi dute; ez dute yuiatzen bere
yuiamendu propialaz baizen; eta berei datxeizkoten gauzen gaiñean itsuak, bethi begiak idekiak daduzkate, bertzeen akzioneei goardia
emateko, ondoan hetaz, gaizki errateko, Baldiñetaria munduan dutelako fama on funtsgabeko
horri, (zeiñaren gaiñean yelos agertzen baitdire)

norbeitek daiñu den xumeena egiten badio, baldin usatzen duten debozionearen edozeiñ pratika kitatzea manatzen bazaiote, guziak nahasiak
eta estraniozki khexatuak edo inkietatuak dire.
Baldiñ Jaiñkoak berak ere markatzen badu, nahi
diotela haiñei bere buruak ezagut-arazi, eta perfekzionerako bide egiazkoa irakhatsi; hortakotz
egortzen badiozte trabesiak, eritasunak, pertsekuzionerik krudelenak, (zeiñak baitdire Jaiñkoaren zerbitzarien fidelitatearen frogarik segurenak, eta haren ordenarik, edo permisionerik
gabe gerthatzen ez direnak) orduan agertzen da
hekien barrena, urguilleriaz hondoraiñokoan
pozoiñatua.
Bizitze huntako gerthakari guzietan, nahiz
onetan, nahiz gaxtoetan, ez dakite zer den Jaiñkoaren borondatearekiñ berea konformu atxikitzea; haren beso guziz puxantaren azpian behetituak eta humiliatuak izatea; haren yuiamendu,
yustu bezain, gorde eta eziñ zundatuzkoei sumetituak egotea; Jesus humiliatuaren eta zauriztatuaren etsenplutan, kreatura guzien azpian bere
buruak ematea; bere pertsekutatzaillen maitatzea; orhoiturik Ontasun dibinoa, erran nahi da

Jaiñkoa, gure etsaiez baliatzen dela, gu nahigabetan kostumatzeko, eta biak elkharrekiñ trabaillatzeko, ez xoillki gure salbamendua egiten, baiñan oraiño gu perfekzionera igan-arazten. Hortik
heldu da, galduak izateko hirrisku hurbill batean
bizi baitire. Ezen amodio propialaz illhunduak eta
goibelduak diren begiez, begiraturik, eta bere
buruei eta egiten ditutzten akzione berenez
onak direnei, berehala urguillos errendatzen
dire; bere buruak Zeruko bidetan haiñitz aiñtziñatuak baidauzkate; eta maiz urguillutasun
hunek haiñ handizki itsutzen ditu, non Jaiñkoaren Grazia guzien gaiñeko extraordinario bat
behar baita, haiñen konbertitzeko.
Non ez den hala, egun oroz frogatzen dugu
pena haiñitz gutiago behar dela bekatore eskandalos, eta deklaratu baten konberti-arazteko,
ezen ez, bertutearen kaparen azpian, bere
buruari ere gordea eta borondatezki gerizatua
dagoen bekhatore bat bihur-arazteko. Orai ungi
konprenitzen bide duzu, bizitze izpirituala ez
datzala aiphatu ditugun gauza horietan guzietan, baldiñ ageri diren partetik baizen, ez baditugu konsideratzen. Huna bada propialki zertan

datzan izpiritual izatea: Jaiñkoaren Ontasun eta
Handitasun infinitua, ezagutzean, eta denbora
berean gure aphaltasuna eta gaizkirako pendura
sentitzean; Jaiñkoa maitatzean, eta gure burua
gaitzestean; garen guziak, ez xoillki Jaiñkoari,
baiñan oraiño kreatura guziei haren gatik sumetitzean; gure borondate propialari osoki ukho
egitean, harena segitzekotzat; eta guzien gaiñetik, hauk guziak egitean, haren Izen saiñduaren
gloria xoillaren amoreak gatik; hari atsegiñ egiteaz landan, bertze deseiñurik gabe; xoillki zeren
hark horrela nahi duen; eta zeren merezitzen
baitu kreatura guziez maitatua eta zerbitzatua
izatea.
Hori da, yustuen bihotzetan Izpiritu saiñduak
ezarri duen, amodiozko Legeak ordenatzen
duena; hortan konplitzen da bakhotxak bere
buruaz egin behar duen ukhoa, Salbatzailleak
Ebanyelioan hanbat gomendatzen duena; horrek
endatzen du Jesusen ustarria haiñ ezti eta hunen
karga haiñ arin; hortan datza, hitzez eta etsenpluz Nausi dibino hark bethi irakhatsi darokun,
obedienzia perfeta. Bada perfekzionearen gradurik gorenera igateko lehia duzunaz geroz, egiñ

behar diozu zueure buruari gerla bethiereko bat,
eta zure indar guziak enplegatu behar ditutzu,
zure baitan diren afekzione biziotsu guziak destruitzen, den xumeenak badire ere. Hortarakotz
baitezpada preparatu behar duzu guduan haritzera, ahalik deliberazione eta Khar handienarekiñ zeren nihork ez baitu khoroa eramanen, non
ez den yeneroski gudukatzen.
Ordean yakiñ zazu, nola ez baita gerla hau
baiño borthitzagorik, huntan geroni gure buruen
kontra altxatzen garenaz geroz, orobat ez dela
bitoriarik hau baiño Jainkoarentzat agradagarriagorik, eta garaitzaillearentzat gloriosagorik.
Ezen nork ere baitdu kuraierik asko bere pasioneen mortifikatzeko, bere borondate propialaren
mobimendu den xumeenak ere, zebatzeko eta
ithotzeko, haiñak Jaiñkoaren begietan merezimendu gehiago duen obra bat egiten duela,
ezen ez, hauk gabe, izifriña zorrotzenez bere
burua zathika lezakenak; lehenbiziko Ermitauek
baiño barur garratzagoak egiñ letzakenak; bai
eta oraiño hainitz milla bekhatore konberti-araz
letzakenak baino ere.

Eta egiaz, funtsean egia den arren, Jaiñkoak
Arima baten konbersioneaz kontu gehiago egiten duela, egiten duen baiño zenbeit mobimendu, deserregelatuen mortifikatzen ikhusteaz;
hala ere bakhotxak bere artha prinzipala eman
behar du, Jaiñkoak partikularrean galdegiten diotzan gauzen konplitzen. Bada gauza guzien aiñtziñean, Jaiñkoak galdegiten duena da, bakhotxa
bere pasioneak ziñ-ziñez mortifikatzen trabailla
dadiñ: eta hunek plazer gehiago egiten dio, zenbeit zerbitzu premia edo inportanzia handiagokoak, bihotza korrunpitua den denboran, errendatzeak baiño.
Orai beraz horra non badakizun, zer den giriztiñozko perfekzionea; eta, hartara igateko, deliberatu behar duzula zure buruaren kontra gerla
kontino bat egitea. Has zaite lau gauzez, arma
batzuez bezala, probisione edo billkoi egiten:
Gudu izpiritual huntarik, hek gabe, bitorios illkhitzea inposible izanen da zuretzat. Lau gauza hek
dire: 1. zure indarren eta ahalen gaiñean batere
ez fidatzea; 2. Jaiñkoa baitan zure fidantzia osoa
ematea; 3. zure gorphutzeko eta zure arimako
puxantza guziez enplegu ona egitea, eta 4.

othoitza maitatzea. Horietaz edarki eta laburzki,
Jaiñkoaren graziarekiñ batean, mintzatuko gare,
heldu diren kapituluetan.

II. KAPITULUA
Nihork ez duela behar fidatu bere
ahalen eta indarren gaiñean.
Gudu izpiritualean nork bere baitan fidantziarik ez izatea haiñ nezesario da, non, bertute hau
gabe, ez xoillki gure etsai guziak eziñ garai baitdetzakegu, baiñan oraiño ez baitgare gai pasione den xumeena ere bentzutzeko. Gure izpirituan barna ungi fiñkatu eta zigillatu behar dugu
egia hau, zeren, ez deus phuru batzu baizeñ ez
garen arren, hala ere gure buruazko stimu bat
hartzera lerratzen baitgare, eta arrozoiñik batere gabe sinhesten baitdugu zerbeit bagarela.
Bizio hau gure naturalezaren phozoaduratik
heldu den efetu bat da: ordean, zeren den naturala, hargatik da ezagutzeko gaitzagoa. Gauza
guziak perfetki ezagutzen dituen Jaiñkoak, huni
aborrentziarekin behatzen dio, zeren nahi baitu,
ziñki seguratuak izan gaitezen, ez dela gure baitan ez bertuterik, ez graziarik, haren gañik baizen, (zeiña baitda ungi eta on guzien ithurbu-

rua), ilkhitzen denik; eta yakiñ dezagun, ez garela, hura gabe, gai, haren gogarako izan deiteken,
pensamendu bakhar bat izateko ere.
Ordean gure buruazko ezfidantzia hau, den
arren Zeruko dohaiñ bat, Jaiñkoak bere maiteei
ematen daroena, batzuetan bere inspirazione
saiñduez, bertze batzuetan nahi gabe dorphenez, orai tentazione hurren eziñ garaituzkoez,
gero kanporatzen ez diren, bertze moienez;
halaere nahi du, ezfidantzia hau izateko, egin
ahal gauza guziak gure partetik egiñ detzagun.
Faltatu gabe ardietsiko dugu, baldiñ, orai mentzatzera noan lau moienez, haren graziarekiñ
batean, ungi baliatzen bagare.
Lehena da, bethi begien aiñtziñean izan
behar dugula gure aphaltasuna eta ezdeustasuna, ezagutzen eta aithortzen dugula, eziñ, gure
ahal eta indar xoillez, egiñ dezakegula ungi bat
ere, ez eta deus Zerukotz merezimendu batere
izan dezakenik.
Bigarrena da, humilltasun eta debozione handirekin Jaiñkoari, haren ganik baizen, ezin izan
dezakegun, berthute premiatsu edo inportant
hori galdetu behar diogula khartsuki. Hortara-

kotz berehala aithortuko dugu, bertute hori, ez
xoillki ez dugula, baiñan oraiño, gure baitarik,
niholere eziñ izan dezakegula. Ondoan emanen
gare ahuspez Jaunaren oiñetan, eta haiñitz aldiz
berari galdetuko diogu, esperantza fermu batekiñ entzunak izanen garela, baldin gure othoitzaren efetua astiroki eta pazienziarekiñ igurkitzen
badugu, eta baldiñ ez bagare gelditzen othoitz
egitetik eta errekeritzetik haren probidenziak
nahi izanen duen bezanbat denbora luzean.
Hirurgarrena da, behar dugula baratxe-baratxe kostumatu gure buruaz ez fidatzen, gure
yuiamendu propialaren tronperiez beldurtzen,
gure naturalezak bekhatura duen pendura borthitzak izitzen, eta gure etsaien oste eta nonbre
ikharagarriaz trantzituak izaten: etsai batzu, zeinek alde guzietarik atakatzen baitgaituzte, zeiñak, konparazionerik gabe, gu baiño siñeziosagoak, yakintsunagoak eta hazkarragoak baitdire,
zeiñek baitdakite Aiñgeru onen figuraz estaliak
agertzen, eta finean zeiñek, Zerurako bide
guzian, behaztapatzeko harteak, eta arrastatzeko edo atrapatzeko segadak hedatzen baitderauzkigute.

Laugarren moiena da, zenbeit hutsetan erortzen garen aldi guzian, sarthu behar dugula gure
barrenera, atenzionerekiñ konsideratzeko, noraraño dohan gure flakotasuna; zeren Jaiñkoak ez
baitditu permetitzen gure erorikoak, haukiñ
medioz berri-berritan argituak, lehen baiño
hobeki gure buruak ezagut detzaguntzat baizen
gure buruak, kreatura herbal batzu bezala, mesprezatzen ikhas dezaguntzat baizen, eta bertzeez ere mesprezatua izan nahizko desira ziñziñezko bat konzebi dezaguntzat baizen. Hori
gabe, ez dugu esparantzarik izan behar gure
buruazko ezfidantzia hura niholere badugula:
ezen bertute, hau humilltasunaren gaiñean eta
gure miserien ezagutza egunorozkoaren gainean
fundatua da.
Eta egiaz, nork ere nahi baitu hurbilldu Egia
Berebaitarikakoa Jaiñkoa gana, argien Ithurburura, baitezpada ezagutu behar du funski bere
burua, eta ez du izan behar superbiosak bezalakoa, zeiñak, bekhatutan eroriz, yakintsun errendatzen baitdire, eta ez baitdituzte begiak idekitzen zenbeit huts ahalkagarritan erori direnean
baizen; Jaiñkoak hola permetitzenez, bere flakotasuna senti dezatentzat, eta froga ondikozko

horrelakoez, has deitezentzat bere indarren gaiñean batere ez kondatzen. Ordean Jaiñkoa
komunzki ez da baliatzen erremedio haiñ dorpheaz bertze erremedio errexagoek eta eztiagoek, hark galdegiten zuen, efetua izan ez dutenean baizen.
Gaiñerakoan permetitzen du, gizona maizago, edo bakhanago eror dadiñ, urguilleria gehiago edo gutiago duenaren arabera. Eta baldin
aurkhi ahal baledi kreatura bat, Biryina Maria
bezala, bizio huntaz khutsatzen ez litekenik,
ausartatzen naiz erratera, haiña huts batetan
ere ez litekela eror. Beraz zenbeit hutsetan erortzea gerthatzen zaitzunean, duzun berehala
errekorsu zure buruaren ezagutzera. Errekeri
zazu Jesus Kristo gure Jauna berak eman dietzakitzula argi egiazkoak; berak ezagutzen zaituen
bezalakoa, zuk ere zure burua ezagut dezazuntzat, eta zure bertuteez presomzione hartzetik
edo hanpurutzetik geldi zaitekontzat. Non ez;
berriz huts beretan eroriko zare, eta menturaz
handiagoetan ere, zeiñek zure arimaren damnazionea eta kalte eternala kausatuko baitderautzute.

III. KAPITULUA
Jainkoa baitan izan behar den
fidantziaz.
Gure buruez ez fida izatea, orai irakutxi
dugun bezala, baitezpadako bertute bat den
arren gudu Izpiritualean; hau bakharrik bada eta
bertze laguntzarik gabe, ihes lauster egiñen
dugu, edo etsaiak armak eskuetarik arrapatuko
darozkigu, eta bentzutuak izanen gare. Bertute
huni beraz yuntatu behar diogu, Jainkoa baitango fidanzia handi bat: ezen Jainkoa da ungi
guzien Autora eta hark bakharrik ardiets-araz
diezakegu bitoria. Baldiñ egia bada, gure funtsetik deus ez garela, bekhatu handietan, ondikozkoetan, eta maiz eroriko garela, eziñ gaudezke
beldurtu gabe. Badugu ere arrazoiñik asko, gure
indar propialen gaiñean batere ez fidatzeko. Baiñan baldiñ gure flakotasunaz osoki seguratuak
bagare, abantaill eta bitoria haiñitz, dudarik
gabe, ardietsiko dugu gure etsaien gaiñean, Jaiñkoaren laguntzarekiñ batean: Ezen Zeruko gra-

ziak gureganatzeko, deus ez da botheretsuagorik, nola baita Jaiñkoa baitan fidantzia yeneros
bat izatea. Bertute exselent hau ardietsteko,
baditugu halaber lau moian. Lehena da, bertute
hau Jaiñkoari humillki galdetzea. Bigarrena da,
Fedearen begiez atenzionerekiñ konsideratzea,
zenbatetarañokoan Izate soberano hau den
Guziz botheretsua eta infinituzki zuhurra; haren
Ontasunak ez du eta, ez neurririk ez mugarririk;
eta hura zerbitzatzen hari direnentzat duen
amodioaren gaiñdidura batez, bethi eta momento guziez prest dagoela, gizon izpiritualak bezala
bizitzeko, eta osoki bere buruen nausi izateko,
behar dituzten grazia guzien ematera.
Jaiñkoak hortarakotz gureganik galdetzen
duen gauza bakharra da, izan dezagun haren
gana fidantziarekiñ errekorsu. Eta zer yustuagorik? Nola liteke posible, Artzaiñ amulsu hunek,
hogoi eta hama hirur urthez, ardi errebelatuaren
bilha, bere odol guzia, eta bere Bizia gostatzerañokoan, bide nekhagarriez eta aranzez estaliez,
nekhatua ibilli ondoan, nola, diot, liteke posible,
haiñ Artzaiñ onak, ardi maite hura orai ikhusten
duenean bere gana bihurtzen zaioela, maxima

sainduen arabera bethi bizitzeko deseiñuarekiñ,
ordean menturaz borondate, oraiño flakoxkoa,
baiñan ziñ-ziñezkoa den batekiñ, ez dioela begi
onez begiratu nahiko, haren oihuei ez diotela
beharria paratu nahiko, edo ez duela eraman
nahiko, sorbalden gaiñean harturik, bere heiara.
Ez, ez da dudatzeko, Artzaiñ manso hunek ez
duela sentitzen bozkario eziñ gehiagoko bat,
hunelako ardi bat arthaldean errezibitzen duenean; gonbidatzen ere ditu Zeruko Aiñgeruak
alegeratzera, eta bere bozkarioan parte hartzera.
Ezen baldiñ hanbat artharekiñ eta hanbat
khexagunerekiñ bithatzen badu Ebanyelioko
(Dragma) edo diru peza, zeiña baita bekhatorearen figura; baldiñ etxe guzia itzulikatzen badu
hunen aurkhitzeko, nola arbuia othe dezake,
bera, Artzaiña ikhusi gabe, sobra egonaz urrikitua den ardi bat bezala, heiara bihurtzeko eginbidetan ematen denean? Zer aparantzia, gure
arimen Espos, bethi eta bethi gure bihotzeko
atheari edo borthari yoka hari zaioena, bihotz
hartan sarthu nahiz, hiratzen hari dena, gurekin
yuntatua izatea, eta gu bere ontasunez bethe-

tzea baiño, atsegin handiagorik ez duena, zer
aparantzia, athea idekia aurkhitzen duenean,
bere bisitaz ohora gaitzala, gutaz othoiztua dela
ikhusten duenean, lehiarekiñ desiratzen eta galdetzen dugun faborea errefusatuko darokula?
Hirurgarren moiana Jaiñkoa baitan behar
dugun fidantzia hau ardiesteko, da, maiz gogora
erakhartzea Eskritura saiñduko hitzak eta pensamenduak; hauk dire egiaren Orakle segurak,
milla lekhutan klarki seguratzen gaituztenak
(Jaiñkoa baitan esparantza duena, ez dela nihoizere ahalkerian eroriko): erran nahi da, Jaiñkoa
baitan esparantza duenak, sentituko duela bere
baitan, bai eta erakhutxiko kanpora ere, ez dela
haren fidantzia banoa, baiñan bai efetuzkoa eta
segura.
Fiñean laugarren moiana, nor bere buruaz ez
fidatzea, eta Jaiñkoa xoillaren gaiñean behar den
fidantzia, batean eta elkharrekiñ gureganatzeko,
hauxe da. Zenbeit obra on egiteko, edo zenbeit
pasione bentzutzeko dugunean, begiak itzuli
behar ditugu gure flakotsunaren gainera alde
batetik, eta bertze aldetik, Jaiñkoaren Botherearen, zuhurtziaren eta Miserikordia infinituaren

gaiñera. Ikharatuko gaitu, egia da, gure burua
konsideratzeak; ordean Jaiñkoaz beraz seguratuak, faltatu behar dugu kuraioski trabaillu nekhagarri guzietara, eta gudu borthitzenetara eta
dorphenetara. Horra lau arma, zeinei yuntaturik
othoitz khartsuak, gai izanen baitgare, segidan
ikhustera goazen bezala, deseiñu handiak exekutatzeko edo obretaratzeko, eta bitoria seiñalatuenak irabazteko.
Baldiñetaria erregela hauk segitzea faltatzen
badugu, Jaiñkoa baitan dugulako esparantza
egiazko baten prinzipioz trabaillatzen garela idurituko zaikun arren, guxienean enganioan izanen
gare; zeren presomzionea edo hantpurutasuna
haiñ natural baita gizonarentzat, non, sentitu
gabe, nahastekatzen baita, Jaiñkoa baitan duelako, fidantziarekiñ. Hortarakotz, presomzionetik,
urhun ahal bezanbat, urhuntzekotzat, eta obra
guzietan sar-araztekotzat, bizio huni kontra egiten dioten, bi bertuteak, nezesario da, Jaiñkoaren Bothere guzizkoa konsideratu baiño lehen,
konsidera dezagun gure herbaltasuna; eta gure
obra hasi baiño lehen bi konsiderazione horiek
gogora erakhar detzagun.

IV. KAPITULUA
Zertarik yuia ahal dezakegun gure
buruazko ezfidantzia eta Jainkoa
baitan behar den fidantzia egiazki
baditugula.
Gizon hantpurutsu, edo presomzionez bethea
den batek, uste du, bere buruazko ezfidantzia
eta Jainkoa baitan fidantza oso bat ardietsi
duela; ordean hau da enganio bat, nihoiz-ere
haiñ klarki ezagutzen ez dena, nola zenbeit bekhatutan erorzea gertatzen zaioenean. Ezen baldiñ orduan trublatzen, nahasten eta afliyitzen
bada, eta bertutean aiñtzina goateko esparantza
guziak galtzen baditu; marka da, bere fidantzia,
ez Jaiñkoa baitan, baiñan bere baitan ezarri
zuela. Eta zenbatenaz baitdu tristezia eta esperantza eskas handiagoa, hanbatenaz yuia daiteke, pontu hunen gaiñean, hobendunago dela.
Ezen bere indarren eta ahalen gaiñean batere fidatzen ez den gizon bat, eta Jaiñkoaren gaiñean fidatzen den bat, ez da suprenitzen, ez

inkietatzen, ez xagriñatzen, zenbeit hutsetan
erortzen denean; zeren segurki ikhusten baitu
hori dela, bere flakotasunaren, eta Jaiñkoa baitan bere fidantzia ezarteko atzartasun eskasaren
efetu bat. Kontrara, bere erorikoak eta bekhatuak irakhasten dio, bere indarren gaiñean gutiago fidatzen, eta Bothere guzia duenaren laguntzaren gaiñean bere fidantzia guzia ematen.
Gaitz guzien gaiñetik higuintzen eta abhorritzen
du bere bekhatua: kondenatzen du, haren kausa
izatu den, pasionea edo habituda gaxtoa eta
hiziorakoa: dolore miñ-miñ bat sentitzen du bere
Jaiñkoa ofensatu izanaz; baiñan, bethi trankill
loseguan, eta khexagunerik gabe dagoelarik,
damu hunek ez du, bere lehenbiziko obra onetara, bihurtzetik, gibelatzen, ez eta bere etsaiak,
bentzutu dituen arterañokoan, perxegitzetik
arrastatzen.
Oxala, orai erranik heldu naizena, ungi meditatua eta gogoan hartua balitz yende suerte
batzuez, zeiñek nahi baitdute izpiritualak direla
sinhets-arazi, eta Zeiñek zenbeit hutsetan erori
diren ondoan, ez baitdute nahi, eta eziñ baitdukete nion errepausurik: aitzitik, khexagune

estranioetan baitdire, bere Diretora gana goan
nahiz; eta ondoan ez dute bertze xederik, baizen
lasterago libratuak izan nahi bailukete bere amodio propialak kausatzen daroen, pena huntarik;
hekiñ xede eta artha prinzipalak izan behar
luken arren, Penitenziazko Sakramenduaz, bere
buruak garbitu nahi izatea, eta Komunione saiñduaz, berriz ez erortzeko indarrak aiñtziñetik
hartzea.

V. KAPITULUA
Nola enganatzen diren haiñitz
presuna, zeiñek gogo urritasuna
hartzen baitute bertute batentzat.
Enganio komun bat da oraiño bekhatu egiñ
ondoan sentitzen den beldurtasun eta truble
hori, bertute bat dela uste izatea. Ezen bekhatuari ondotik daraion khexagunea, nolazpaitere
dolore eta damu zenbeitekiñ yuntatua den
arren, ez da halarik ere sortzen urguilleriaren eta
hantpurutasun gorde baten funtsetik baizen,
zeñaren kausa baita, gure indarren gaiñean
dugun, fidantzia sobraniazkoa. Noiz eta ere
beraz, bertutean fiñkatua dela uste izanez, norbeitek tentazioneak mespresatzen baiditu, eta
ezagutzen baitu experientziaz, bertzeak bezala,
hutskorra eta bekhatorea dela; berehala bere
bekhatuaz, gauza espantagarri batez bezala,
suprenitzen da; eta nola bere sustengu guziak,
erran nahi da, bere indarrak, iharrosiak eta egotziak ikhusten baitditu, orduan abandonatzen dio

bere burua xagriñari, eta galtzen ditu esparantza
guziak.
Ez zaiote ordean behiñere ondiko edo malhur
hau gerthatzen, bere buruaz hantpurutzen, eta
Jaiñkoa baitan baizen, fidatzen ez diren Arima
onei eta humillei. Ezen bekhatu egiten dutenean
ez dire, ez suprenitzen, ez eta trublatzen; zeren
Egiaren klaritateaz argituak, ikhusten baitute,
bere inkonstanziaren eta bere flakotasunaren
efetu bat arribatu zaiela.

VI. KAPITULUA
Bertze zenbeit abisu guziz
probetxosak, gure buruazko