Gizarte auzia - 9

gitxiago ta erruki geiago bear dabe aberatsak,
eta iñartzi gitxiago ta egoarri geiago langilleak
be.
Gaiztakeri guztien iturburu diran griña dongak iñausi ta kistar oitura-onak gizartean nagusituko ba’lira, mallen urreratze ori laster lortuko
litzake. Aldi baten be baziran ugazaba ta langilleak; baña orduko nagusiak eurne langille,
otsein eta morroiak, sendiaren luzapena izan
bai’liran, etxekotzat artu ta euki eroiezan,
ezbear eta gexoaldietan erruki ta maitasuna erakutsiaz eta bear eben sorospena emonaz.
Gaur, ostera, ugazaba ta langilleak —sarri
beintzat— alkar ezagutu be eztabe egiten: ugazaba askok langilleen ardura apurrik be eztauk
ta langilleak be olako ugazabak maite baño
sarriago gorroto dabez.
Au dala-ta, gizartea gexorik dakan gaitz au
osatzeko, zuzenbide utsa, zeatzena ba’litz be,
ezta naiko: orrezaz gañera, gizasemien biotzetan alkarganako maitasarre edo karidadea biztu
ta ixiotu bear da. Karidadea aitatu ezkero, eskekoai zerbait emotea baño besterik eztalakoan,

sasi jakitun batzuk maltzurkeriz irri ta barre egin
daroe; baña karidadea orreik uste daben baño
gauza bikain eta ederragoa da. Ura iturritik lez
Jaungoiko maitasunetik datorren alkargazko
maitasun zindoa, karidadea orixe da-ta, gaurko
gizarte onek osakai orren bearrizan andi-andia
daukala ezin ukatu. Origaitik ziñoan XII Leon Doipuruak: «Gizarteko malletan, naigoren nai beren
dagozan gizaseme oroen biotzetan alkarganazko
maitasarrea, onoimen guztien andra erregiña
dan karidadea biztu bear da, gizartearen osasuna batez be orrexek ekarri dagike ta». Eta XI Pi
Aita Santuak be argiro diño: «Baña azaldu doguzan artezkunde ta obariok gizartean sendoti ta
tinkatzeko, zuzenbideari lotzaiki bikaña dan maitasarrea ezarri, erantsi ta gañeratu bear zaio.
Zuzenbide zeatza be orretarako naiko dala-ta,
maitasun-legea ezetsi ta arbuiatzen dabenok,
oker dagoz eta oker dabiltz.
Ziñez, zuzenbideak beragaz dakartzan eta
bidegabez bete eztiram eginbearren ordain eta
ordekotzat, karidadea bein ezta etsi ta euki bear;
baña gizon bakotxak, bereak dituan eskubide
guztiak lortuko ba’leuz be, oraindik karidadea’-

rentzat egiñenik asko geldituko litzate. Zuzenbide utsak be gizarteko lazka ta burruka onen erro
ta sustraia aienatu dagikez; baña zeatzen bete
arren be ezin daikez biotzak batu ta gogoak
alkartu.
Gogoen lokarri ta lotzaiki alkargazko maitasarrea da. Gizartera bakea ta lankidegoa ekartea, xede ta elburutzat dauken araudi guztiak,
ondoen asmaurikoak dirudienak be, bazkideak
batzen eta alkartzen dituan lotzaiki orretatik
batez be artu daroez euren indar eta sendotasuna: lotzaiki orrek uts emon ezkero, araudirik oso
ta bikañenak be ondoren onik eztakarre. Onelan
ba, gaurko gizartearen gaxoa zearo osatu al izateko, zuzenbide ta karidadea osoro bearrak dira;
zuzenbidea lenen eta beste oroen oñarri; karidadea, barriz, aren nai ta naiezko geigarro. Gauza
biok gizartean sarrerazo ezik, onen gatxak
eztauko osabiderik.
Orain arte lez aurrerantzean be gizonak Jaungoikoa guzurtau nairik, lurraz zerua egin nairik
ba-dabiltz; gure Jauna ren irakaspenak gizartean
nagusitu ezpa-dadiz, txapel oker eta errizañak
geitu arrn, gizasemeak basapiztien antzera, eten

bako burrukan ibilliko dira. Agintari ta menpekoak, zuzentzalle ta zuzenduak kistar bizikerara jo
ezpa-dagie, ori barik gizartear bakea ekarteko
asmuz lanean dabiltzanak itzarrik amesetan
diardue. Edo gizarteko oiturak istartu edo burrukan jarraitu; best biderik eztago.

AMAIA
LANGILLE-BATZAK
Langilleak orain arte lortu dabezan obari guztiak, indarraren porasuz eskuratu dabez. Aurrerantzean be, ezer egitekotan, indar ori bearrezkoa izango dala uste dogu. Indarra batasun eta
alkargoak dakartsela badakie-ta, langlleak orretarako iñok zirikatu bearrik eztauke. Gaur egunean mota askotako langille batzak dagoz eta
guztiak langilleen onak darabiltzala diñoe. Aurrerago adierazo dogunez, sozialista, komunista ta
sindikalisten asmuak, gizartearen gexoa osatu
ta osasuna ekarteko baño, gizartea oraindagoan
baño be gexoago ta txarrago ipinteko, asmu
obak dira.
Gizasmerik geienentzat, asearen ordez
gosea, azkatasunaren ordez joputzea, zorionaren ordz zoritxar garbia lekarkie, batetik; bestetik, gizona abereen mallara eratsiaz, kistar sileskuntzea be zeari ukatzen dabe-ta, olakoen bazkunetan kistar langillerik ezin sartu daiteke. Langille Batz Orokorra, erderaz «Unión General de

Trabajadores» deritxona be, izenez eztan arren,
izanez etamamiz sozialista da. Bere buru ta
zuzentzalle sozialista ezagunak ditu, oneik darabille ta, azknengo batzarraldian erabagi ebanez,
sozialistak lez, Langille Batz Orokar onek be,
ogasun ekarkor guztien jabe gizartea ala estadua egin nai leuke. Ori dala-ta, Bazkun orretako
bazkide kistar-langillerik bere guaraz ezin diteke, Aita Santuak irakatsi dauskunez, kistar zintzo
ta benetako sozialista, biak batera, iñor be ezin
izan daiteke-ta.
Kai bakotxeko arrantzaleak aspaldian be
euren anaidea dauke. Anaidiok gaur be antxiñako erara dabiltz-ta, barriztau ta obetu bearrean
dagoz.
Lugin edo nekazariak berarizko ogasun eta
eskubideak daukez-ta, berarizko bazkunak bear
dabez, nire ustez. Maizter edo errentadoreal,
euren eskubideai eusteko, maizterren bazkuna,
ugazabak be eurena, eta guztien eskubideak
batera jagoteko, bitzuon bazpatza, beti euretarikoak buru ta zuzentzalle dirala, norbere eskubideak ondoen norberak zaintzen ditu-ta.

Lantegi ta oletako langilleak bazkunen baten
sartuta egotea, gaur egunean nai ta naiezkoa
dabe, osterantzean alkartuta dagozanak lana
eragozten dautse-ta. Ziñez, badago non bazkidetu; bear ba-da, larregi. Or dagoz langille katolikuen bazkuna, langille azke do libreena ta
eusko-langilleena. Lenengo biak Euskalerrian
indar gitxi dauke eta emendik ataz be larregirik
ez. Gurartean indartsuena, «Eusko Langille
Batza» da, bazkiderik geen, beste biak baño
askoz geiago onexek daukaz-ta.
Langille-batz katolikuok, sozialista ta ugetistakin burruka ibilli bear dabe-ta, dagozan lez
bananduta baño irurok asmu ta txede batez
alkartuta obeto legokez; baña alkartze ori egiteko eragozpenak dagozan bitartean, erkin eta
makalok indartu eziñik ibilli baño, gaur indartsuena dan Eusko-Langille-Batza, beronen bazkideak geituaz, dan baño be sendoago egitea,
gauzarik egoki ta zurrena orixe dala nik uste.
Gizarte-auziari buruz, Eleizea’ren irakaspenak
ontzat artu ta oñean ipiñi nai ditu; bazkideai
uzkurtz eta erriketa edo politikeatzazko eztabaidak zearo galerazten dautsez; ikurritzat langille

alkartasuna ta eusko-anaitasuna daukaz; ori
dala-ta, gure beargiñentzat Euzko-LangilleBatzau berebizikoa da.