Gizarte auzia - 8

eta sorospideok beste erri batzuetan baño gorago jasoaz, agintariak bertoko garatz, negozio ta
irabazpideai porrot-eragin eztagioen; porrot-eragite ori ugazaben eta langileen kaltean izango
litzake-ta. Olakorik jazo eztaiten alkar artu ta
batera ibiltea zurtasun andia izango litzateke.

Besterik bear ete-da?
Gauza oneik ondo ikasi ta zuzen erabilli al
izateko, agintariak dauken baño asti geiago ta

gogo obea bear dabez. Aspaldion errietako agintari nagusiak eurenak eztiran arazoetan sartzen
dira larregi, diño XI Pi Aita Santuak. Arazorik txikienak be, eurak erabagi, agindu ta erabilli nai
dabez: ori dala-ta, egunero esku bete zeregiñagaz dabiltz, gauza andiagoetarako asti barik.
Gizartera aldakuntza azitxuak etorri dira-ta,
antxiña gizabatz txikiak ondo ta erraz egiten
ebezan gaua askotarako, gaur —sarri beintzat—
gizabatz andiagoak bear dirala ba dakigu; baña
ori ta guzti be, gizarteko auzi au ebatzi ta atondu al izateko, betiko egia dan auxe oñarritzat
artu bedi, diño Aita Santuak. Gizon bakotxak
bere antze ta indarrez egin dagikeana, orri
kendu ta gizabatzari emon eta ezartea, bidegabea dan lez, olantxe gizabatz txikiagoak bere al
eta indar utsez ondo egin dagikeana, gizabatz
andiagoak eurakandutea be, bidegabea da, ta
gizartearentzat kaltegarri.
Agintari nagusiak gizabtz txikiagoak laundu
bai, lagundu egin bear dabez; baña iruntsi ta
irato, iñoz be ez. Ori dala-ta, agintari nagusiak,
arazo guztiak euren eskuetara eroan barik,
garrantzi gitxiagoko arazoen ardurea gizabatz

txikiagoai itxi bear leuskioe. Utsunerik nabaritu
ezkero, ori beteazo; baña osterantzean gizabatz
txikiagoak ondo egin legikiezan gauzak, onein
ardurara itxi. Orralan egingo ba’litz, agintari
nagusiok euren eginkizun berezietarako eragozpen gitxiago ta asti, azkatasun eta indar geiago
eukiko leukiez: gizarteko gauzak obeto ta zuzenago lebilkez ta estadua aberats eta zoriontsuagoa litzate. Aspaldiko jokerea bestera izan da:
gizarteko arazo guztiak euren eskuetara eroan
dabez agintari nagusiok eta gizabatz txikiagoai
euren eskubideak kenduaz, onein bizitzea zearo
irato dabe. Oker au zuzendu egin bear litzakela
diño Aita Santuak; baña agintariak gizarteko ari
guztiak euren eskuetan euki nai dabez-ta, oker
ori bein-bein zuzenduko dan antz andirik eztago.

XXXII
GIZARTEKO AUZIA
TA ELEIZEA
Gizarteko arazoak zuzen erabiltea egiñen
gatxa da. Antxiña gizartean oker andiak egin
zirala edonok daki: gaur be okerrik asko egiten
dala ezin ukatu. Antxiñako erririk geienak gizon
batzuk azke edo libre, beste batzuk jopu edo
esklabu ziran. Erri-jaurleak menpeko jopu aek ez
ebezan gizon etsi, abere baño; ori zala ta, erabilliaz sautu, gastau ta amaitzen diran gauzaen
jabe baño etziran jopu errukarri aek. Sozialistak,
Marx’en jarraitzalleak beintzat, gizon bakotxak
erabilliaz sautu ta gastetan diran gauzen jabe
izateko eskubidee baño besterik ez daukala:
enparau guztien, edozelako ondasuna ekarteko
gai ta bide diran gauza guztien ugazaba ta jabe
bakarra estadua dala garraxika diñoskue-ta,
gizonok antxiñako jopuen mallara eratsi nai gaituela agiri da. Ugazaba, estadua: gizonok, orren
jopu: ori ta guzti be, zoriona ekarri nai dauskuela lotsa gitxigaz esango dabe.

Gizartean ondasunak txarto bananduta dagozala-ta, gizon batzuk aberatsegi, beste asko txiroegi dirala-ta; asarre dira sozialistak eta sozialista eztiran beste asko be bai. Asarre ori bidezkoa eztanik eztiñogu; baña sozialistak nai dabena egingo ba’litz, zer jazoko ete-litzake?

Esku gitxitan ogasun andiegiak er-dagoz orain;
eta gizartekeria nausituko ba’litz, orduan zer?
Orain jabe gitxien eskuetan ondasun andiegiak dagozala ta ori gizartearentzat kaltegarri
dala egia da: augaitik lurreko ondasunok dagozan baño obeto ta zeatzago banandu bear dirala
diñoenak, eretxi orretan eztagoz oker, zuzen
baño. Au be egia da; baña sozialisten asmuak
oñean ipiñiko ba’lira, askozaz be ondasun andiagoak gizon gitxiagoren, gizarteko agintarien
eskuetara joango litzakez. Ugazaba ta jabe
gizartea izango dala diñoe sozialistak; baña ori
ames utsa baño eztala edonok daki. Ezpabe
esan: ondasun orreik, nok erabilliko leukez?
zetan eta zelan eralgiko diran, nok erabagiko

leuke? Ori, nai ta ez, gizartearen buru ta agintariak egin bearko leukie. izena ta izana gauza bi
dira: gizartea izen utsez baño elitzake izango
ondasun orrein jabe: izanez eta benetan ondasunak erabilteko eskubide ta zeregiña eurenak leukiezaan agintariak, ugazaba ta jabe oneik izango
litzakez; augaitik, ondo baño obeto esan eban
XIII Leon Aita Santuak; gizartea gexorik dago;
baña sozialistak dakartsoen sendakai edo erremedioa gexoa baño be txarrago da.

Ogasun-jabetzea aldi ta erri guztietan, beti bardiña izan ete-da?
Ondasunak irabazi ta eskuratzeko bideak,
aldi ta erri guztietan eztira bardiñak izan, ez
gitxiagorik be. Gauzen jabetzea be ezta izan beti
bardiña: erri batzuetatik beste batzuetara onetan be alde anditxuak egon dirala edesti edo
istoriak diñosku; baña erabilliaz amaitzen eztiran
gauzaen batzuen jabe izateko eskubidea, azke
dan gizonak berezkoa dau-ta, gizon azke bako-

txaren eskubide ori erri-legeak be edonon eta
edonoz ezagutu ta sendotu dabe.

Gai onetzaz, zer diñosku Eleizeak?
Eleizeak be orixe irakasten dausku. Gizon
bakotxak zerbaiten jaun ta jabe izateko ta bere
ondasunak jarauntsiz ondorengoai izteko daukan esku bidea, bere erroetan beintzat, osorik
eta ikutu barik jagon bear da, diño XI Pi Aita Santuak. Eskubide bikoitz ori, gizarte osoren onaz
batu ta alkartzeko bear dan bestean, neurrira
ekarri bai, gizarteko agintariak ori egin dagikie;
baña errotik ebagi ta zearo kendu, ezelan be ez,
gizartea baño lenagokoak diran gizon bakoitz
eta sendi bakotxaren erraietan sortu ta erneriko
eskubidea da-ta. Sozialistak —Marx’en jarraitzalleak beintzat— bakotxaren eskubide bikoitz ori
errotik ebagi nai dabe. Gizarteko matazea arilsu
ta auzia ebazteko, bide txarra da ori. egin bear
dana ori baño besterik da. Bakotxari berea,
zuzenbidea orixe da-ta, bakotxaren eskubideak
—diranak dirala— ezagutu ta sendotu egin bear

dira: lurreko ondasunak, gizarte osoaren onak
eskatzen dauanez, orain dagozan baño obeto ta
zuzenago banandu: ondasuna ekarteko ugazaben domu edo kapitala ta beargiñen lana alkartuta diran ezkero, bakotxari berea emonaz, irabaziak be ondasun-ekarle bioen artean zuzenarauz ainbanatu bediz: zindo ta zintzoak diran
langilleai, zebaiten jabe izatera eldu daitezan,
bidea le undu ta erreztu bekioe.
Gizartean jabe do propietario asko, orain
baño askoz geiago, albait geien izan daitezan,
gizartearen ardurea dauken agintariak albait
neurririk egokienak artu begiez, gizarteko auzi
andi au ebazteko biderik zuzenena orixe da-ta.
Gizarte osoaren ona egitea, agintarien berarizko
zeregiña orixe da-ta, jaurgo-arazoak ondo ta
zuzen erabilliaz, gizartearen ondasunak eta irabazpideak al bestean geitu ta ugaritu bear
dabez. Ori gauzeak berez dakarrena da, agintariak menpekoen ona egiteko dira-ta. egiz, goiko
ta bekoen, aberats eta txiroen, ugazaba ta alogerekoen ardurea euki bear dabe agintariak;
baña ukondoa sendo da ken aberatsak, euren
eskubideak zaintzeko iñoren bearrizan andirik

eztauke-ta, iñoren laguntza bearrean dagozan
langille ta alogerekoai berariz lagundu bear dautse estaduak. Beko mallan dagozan onei,
gorantz igon daitezan, lege ta arau egokien
bidez buktz egin bear dautse, goiko ta beko
mallen artean dagoan alde andiegi ori gitxitu ta
bide luze ori laburtu daiten eta onelan obeto
alkar artuaz, guztiak gizarte osoaren onera,
aburu batez, jo dagien.
Ori egingo ba’litz —diño XIII Leon Aita Santuak—, gizarteari onura ta obari ederrak letorkioz: lenengo ta bein, gizarteko ondasunak
dagozan baño zuzenago banandu ta nallak be
geldi geldika alkargana urreratuko litzatez: gero,
bakotxak bere gauzetan ardura a gar andiagoaz
lan egiten daualako, lurreko ondasunok be ugariagotu egingo litzakez eta gizonak, atzerrietara
joan barik be, biziteko lagin badaukela-ta, bakotxa bere sorterrian gozoago legoke. Onura ta
obariok jaristeko, estaduak bakotxaren jabetzeari eztautso zerga larregirik ezarri bear; besteal
jabetza txikiak zerga ta petxuz irato ba-dagiz,
alegin guztiak alperrekoak izango dira.

Gizon bakotxak zerbaiten jabe izateko daukan berezko eskubideari eutsi egin bear yako;
baña lurreko ondasunak orain dagozan baño
obeto ainbanatu bear dira ta orrein jabetzea al
bestean edatu ta zabaldu. Eleizeak ori irakasten
dau ta gizartearen ona egiteko sozialisten amesak baño bestelako sendakaia da ori.

XXXIII
SENDI ALOGERA
Lurreko ogasunok, dagozan baño obeto ta
zuzenago bananduaz, albait ugazaba ta jaberik
geien egitera jo bear dala irakatsi dausku Eleizeak; baña alogera berenez bidegabea danik
eztausku iñoz be esan. Zetan esan bez, lurreko
ogasunok gizartearen onak eskatzen dauanez,
neurri zuzenez bananduko ba’lira, gizartean aserre ta arrokeri gitxiago, bake ta zorion geiago
legokez; baña ori egin arren be, gizaseme askok,
bizi al izateko, alogera irabazi bearko leukie-ta,
aloger ori, langilleari zor yakon bestekoa izan
ezkero, bideabea dala diñoan gizona, bere
senean eztago.
Gizonak, langillea izan arren be, ezkontzeko
ta sendi edo familia ekarteko, eskubide osoa
dauko. Eskubide ori gizarte ta estadua baño
lenagokoa da ta iñongo agintarik ezin ukatu
dagikeo gizonari; baña langillerik zintzoenak be
sarritan bere lanaz irabazi dagiana baño beste
etorririk eztauko ta, langillearen alogerak bera ta

bere sendia eli katu, jantzi ta erabilteko lagin
izan bear dau. Sendi-alogera orrexeri deritxogu.

Gai onetaz, zer diño Aita Santuak?
Alogeratzaz diarduala diño XI Pi Aita Santuak:
Gaur eguneko bearrizanak aintzat arturik, sendi
edo familia elikatzeko lagin eztiran aloger murrixak ipiñi ta emotea, ezta aizu, ezta zilegi. Eta
«Quadragessimo Anno» deritxon idaztian:
«Lenengo ta bein langilleari bere burua ta bere
familia elikatzeko lagin izango dan lan-saria
emon bear yako. Lugin, nekezala ta zeatzezko
salerosleen sendietan eginoi danez, sendi-buru
dan langilleaz batera, enparauak, ama ta umeak
be, bakotxak al da uanez, lan egitea ondo dago
gauza zuzena da; baña u me ta emak me aulai
lan gogorregia egiñazotea, ori txarto dago ta
bidegabea da».
«Etxeko zeregiñak bertan bera itxi barik,
etxean bertan eta etxe-inguruan eta eurai dagokiezan langi lanetan diardukie sendiko ama diran
emazteak; baña senarraren aloger urri ta murri-

xegia dala-ta. amak bere ardura ta eginkizun
bereziak eta ume txikien azi ikaskuntza itxirik,
lantegira joan etalanari ekin bear izartea, ori
txarto dago ta sustraitik atera ta kendu bear dan
oitura txarra da. Ori dala-ta, alak eta lerrak egin
bear dira etxeko berarizan arrontai bear bestean
begiratzeko, aski ta aiko izango dan lansaria
sendiaren buru diran langilleak ori egitea betilaketzen ezpa-dau, edozein guraso lengilleari
orrenbesteko alogera ekrri legikeoen aldakuntza
ta obariak gizartean albait lasterren egin eta
sarrerazo bear dira, gizarteko zuzenak orixe
eskatzen dau-ta».
Ori diño Aita Santuak, eta ori esanaz argiro
adierazten dausku langille zur eta neurridun
bakotxari —emazte ta umeak etxe inguruko
zeregiñetatik aldendu barik be— sendia elikatu,
jantzi ta erabilteko lagin dan alogera zor yakola;
baña guraso batzuk beste batzuk baño semealaba geiago ekarri-daroez ta, sendi guztien bearrizanak be eztira bardiñak izaten; batzuk besteak baño geitxuago bear dabe.

Zein ete-da ba, eredutzat artu bear dogun
sendi ori?
Gizartean geienez jazo oi dana, legeak oñarritzat orixe artu daroa, noz-edo-beingoa aintzat
artu barik. Sendi-alogerari buruz be, sendi ertaña edo erdikoa artu bear dogu eredutzat. Gure
esakun zar batek diño: «Adiñon da bost uma,
alaba bi ta iru seme». Ori dala-ta, eredu ta neurritzat lau-bost medun sendia artu geike, sendiak izan be geienez olakoxeak izaten dira ta.
Onelan ba, sendi-aloger ori bitarikoa izn daiteke:
berezkoa; au da, aitatu dogun sendi ertain orri
dagokiona, eta lekuzkoa, edo edozein sendi
andiagoa elikatzeko be naiko litzatekena.
Aita Santuak aitatzen dauan eta diñeko edozein langilleri zor yakola diñoan sendi-aloger ori,
eredutzat ipiñi dogun sendi ertañari dagokion
eta orixe elikatzeko aski ta naiko dan alogera da.

Baña zerarren zor ete-da sendi-aloger ori?

Onetan ainbat aburu ta eretxi dagoz. Domukeri edo kapitalismoa ontzat duken liberalak,
sendi-aloger ori errukiz eta limosnaz baño eztala
zor aurrez diñoe, ta aloger ori, zuzenbidez zor
bai’litzan, gizarteko oituretan sartuko ba’litz,
guraso diran langilleantzat kaltegarri izango
litzakeal uste dabe. Zergitik kaltegarri? ori egin
ezkero, guraso diran langilleak alde baera itxi ta
langille ezkongak baño ez ei-leukiez ugazabak
euren ola ta lantegietan artuko, ta origaitik aloger orrek sendiei on baño kalte geiago ekerriko
leuskioela diñoe. Zetn esan bez. ori diñoen jau
nok langille ta gizartearen ona baño euren sakel
diruz ondo betea maiteago dabe.
Langille ezkongeak ez ei-dautso ezer zor
seme-alabak daukazan langille ezkonduari: onek
beste lan eta onek baizen ndo egiten ei-dau
arek: lan bardiñari aloger bardiña zor ei-yako:
zuzenbidea orixe ei-da. Ogas unetzazko bakoizkeri-zaleak ori diñoe; baña Jaungoikoak gizonoi
emon dauskuzan ogasunak, gizartearen onerako
be ez ete-dira? Eta langille bakotxak bere sendia
elikatzeko lagin eukitea, gizartearen onak ez
ete-dau eskatzen? Guzurtia errena baño be las-

terrago arrapatzen da-ta, sendi alogeraren aurka
dagozanok be, euren sarietan arrapatzea ezta
egiñen gatxa.
Ola ta lantegietan gizonezko langilleen ordez
emakume, neskatxa ta mutikoak sartu dabezanak, nortzuk dira? Sendi alogeraren aurka dagozan eta errukiz baño eztala zor diñoen jaunok
eta onein guraso eta aurretikoak. Lan bardiñari
aloger bardiña zor ba-yako, gizonak beste lan
egin dautsen emakume ta gaztetxuei, zegaitik
eztautse aena besteko alogerik emon, txikiagoa
baño? Lan bardiñari aloger bardiña zor yakola
esango dautsue jaunok, ori euren sakelen alde
izan ezkero; baña sakelaren kaltean ba-da, olakorik aitatu be eztautsue egingo, ta emakume ta
mutikoai, gizonik sendoenak legiken besteko
lana egiñazo arren, bape kezka barik aloger txikiagoa emongo dautse.
Atzerrietatik merkeago datozan gauza askori,
al bestean sarbidea galerazteko, muga zergak
ezarri bear yakezala diñoenak, nortzuk ete-dira?
Ain zuzen be, sendi-alogerik iñongo langilleri
errukiz baño etxakola zor diñoen morroi diruzaleok, muga-zergak jado egin bear dirala ta garra-

xika dabiltzanok, orrexek dira. Muga zerga orreik
euren sakelaren onean dirala, ori esatea lotsagarri litzake-ta, atzerrietatik datozan gauzai sarbidea eragozte ori, gizabatzaren edo estaduaren
onak eskatzen dauala esan daroe.
Dagigun olantxe dala; baña sendiaren biotz
dan ama, lantegira joan bearrrik barik, sendiko
lili ta bitxi diran umetxuak zaintzen etxean egotea ta senarrak emazte ta umetxuak elikatu ta
jazteko lagindan alogera irabaztea, gizarte ta
estaduaren onak eskatzen dituan gauzak ez etedira? Sakelaren ardurea eukitea txarto danik
eztiñogu; baña sakle diruz betea baño gizartearen ona lenago da. bere burua ta bere sendia elikatzeko lagindan alogera, edozein langilleri zor
yakola diño Aita Santuak. Erruki utsez emoten
dana, ezta zor izaten. Sendi-aloger ori, zor bada,
zuzenbidez zor da ta ez erruki ta maitasun utsez.

XXXIV
SENDI-ALGERA,
ZER DALA-TA ZOR ETE-DA?
Beinbaño sarriago aloger zuzena edo ugazabak langilleari zuzenez zor dautsana, sendi alogera baño andiagoa be izan daiteke. ugazabal
irabazi gizen-gizenak ba-dagiz, irabaziok dakartsoen langilleai be geiago emon bear dautse-ta,
orduan aloger zuzena sendi-alogeraren gañetik
lebilkela edonok daki. Baña arazo au alde batera
itxirik, goazen geure sallera. Azaldu sogun sendialogera, errukiz barik, zuzenez zor dautse ugazabal langilleai; baña zuzenbidea be ai nbat eratako da. bata bestea baño zorrotzagoa.

Aloger ori, zein zuzenbidez zor ete-da?
Gizon nai giza-aldra bakotxak besteakazko
artu-emonetan alkarri zor dautsen zuzenbidea,
gizabatz osoak bazkide bakotxari zor dautsana
baño askoz be ertsi ta estuagoa da. Alkargazko

zuzenbide zorrotz ori ausi dagiana, aurrekoagaz
zorrean dago-ta, oni egindako kaltea ordaindu
egin bear dautso, ta legeak be orretaraxe beartu daroa.
Sendi-alogera onelan zor ete-da? Ugazabak
langilleari, alkarrekin itundutako alogera emon
arren, baldin aloger ori langillea ta onen sendi
ertaña elikatzeko lagin ezpa-da, ugazabak lapurretan ete-dagi eta gitxiago emon dautsan beste
langilleari biurtu ta itzultzera bearturik etedago? Garatza ondo ba dabil, itaun ori baietz
darantsutzoe irakasle batzuk, eta ez edozelakoak, gizon argiak baño. Orraitik be sendi alogera
zuzenbide ertsi ta zorrotz orren bidez barik,
gizarteko zuzenez, au da, gizarteak bazkide guztiei eta bakotxari egin bear dautsen zuzenez,
olantxe zor dala uste dabe geientsuak.
Eta ziñez, ogasun eta aberaskiak, gizon bakotxaren onerako ezeze gizarte osoaren onerako
be ba dira. Gizartearen ona egiteko iñarkun,
elburu ta zeregiña, ogasunok eurena dabe, guztien Irazale ta Jabe dan jaunak orretarakoxe egin
ditu-ta.

Edozein langilleren sendi edo familiak, bear
bestean elikatzeko lagin ez euk itea, ori gizarte
osoaren kaltean be ba da, gitxiegi janaz, txarto
biziaz langille sendoen ordez langille gexoti,
erkin eta makalak etorriko litzakez-ta. Baña langille askok euren buruak eta euren sendiak jantzi ta elikatzeko, eguneroko-alogera baño beste
etorririk eztauke; beraz, sendi alogera gizartaren
onak eskatzen dau; baña g zartearen onak eskatzen da uana, gizarteko zuzenez zor da.
Algoer au aginariak legearen bidez mugatu
ta izentau ko ba’lebe, orduan legezko zuzenbidez be zor izango litzate, eta aloger ori, orretarako eskubidea daukenak izentau ezkero, ugazabal langilleai nai ta nai ez emon bearko leuskioe,
alkarrekin egindako egiune edo kontratuan sartuko litzake-ta. Ugazabak sendi-aloera emotera
beartuko leukezan lege orren eustazpi ta oñarria, zein izango litzake?
Lege orrek gizartearen ona baño beste zio,
oñarri ta eustazpirik eleuke eukiko; bere i ndar
guztia ortixerik letorkio; baña gizartearen onak
eskatzen dauana, legea emon ondoren eta meon
baño len, gauza bat eta berbera da-ta, sendi-alo-

ger ori, lege barik be, zor dautse gizarteak langilleai, eta kistar ugazabak, legeari begira egon
barik, sartu bear leukie gizartean obari ori.

Berezko sendi-aloera gizarteko zuzenez, zor bayako langilleari, lekuzkoa edo sendi andiagoa
elikatzeko laginizango dana, zegaitik ez?
Lenengo ta bein, gizarteko arazoak legez
atondu daitekezanak izan oi dira; legeak, ostera,
nozean bein jazoten dana barik, geienez jazo oi
dana aintzat artu daroa; baña sendirik ugarienak
eta urrienak alkarrekin jo ezkero, eredutzat artu
dogun lau-bost umedun sendira datorz.
Guraso bakotxari bere sendia —dana dalakoa— elikatzeko laginemotea, onena orixe izango litzatela dirudi; baña onena dirudiana, onaren
burkide izaten da bein baño sarriago.
Lan bardiñaren o rdaintzat langille batzuri,
sendi andiagoa daukela ta beste barik, enparauei baño aloger andiagoa emon ezkero, langillien artean esames, aserre ta lazkak laster letorkez, etao olako lazka ta naste txarrik ez izatea-

rren, seme-alaba asko dituan gurasorik eleukie
ugazabak euren lantegietan artu nai izango.
Onelan, onena dirudian ori, onaren burkide ta
arerio izango litzate arazo onetan be. Orraitik be,
sendi andiagoa daukan langillearen bearrizanak
be andiagoak dira-ta, aloger anditxuagoa ondo
be ondo letorkio olako gurasoari.
Au dala-ta, eredutzat artu dogun sendi ertaña elikatzeko aski dan alogera, edozein langille
aziri gizarte-zuzenez zor yakala esanda gero,
auxe gañeratzen dau XI Pi Aita Santuak: «Arira
datorren ezkero, sendien bearrizan aundiagoai
lan-sari ta laguntza ugariagoa emoteko asmuz —
asmu zur eta onuratsuz— ainbat bide asmau ta
oñean ipiñi dabezan gizon argiak, ementxe goretsi nai doguz. Izan be, bearrizanok geitzen diran
neurriz alogerak be goratzeko, ta bear ba’litz,
sendiaaren aldiz-ateko bearrizanai be argpegi
emon al izateko, bideak asmau ta neurriak artu
dabezan jaunok, benetan txalogarri dira». Aita
Santuak ori esanaz, ordainbide-kutxak, erderaz,
«cajas de compensación» deritxoenak, aintzat
artu, zuzenetsi ta goratzen ditu.

Ordanbide-kutxok, nok asmau ebazan eta zetarako dira?
Kutxa oneik asmau baño lenago be, sendialogera ipiñi eban L, Harmel jaunak Val des
Bois’ko bere irukintzan. Ola jaun onek, kistar zindoa zan-ta, alogeraz gañera baserrian bizi ziran
bere langilleai. 0’60, urian bizi ziranai 0’80 emoten eutsen ume bakotxeko, sendiaren bearrizanak geitzen ziranez lan-saria be olantxe geituaz;
baña ori egiteko ugazaba guztiak eztira gai ta
ordainbide kutxak asmau ebazan Grenoble’n E
Romanet, ango burdin-oletako artezkariak. Orretarako ugazaba ta ola-jabeak —geienez lanbide
bakotxekoak— alkarrekin batzandu doaz. Eurenlangilleai, alogeraz gañera, geigarri lez ume
bakotxeko saritxu bana emoteko prest dagozanak, alkargoan orreik sartzen dira, ta ugazaba
bakotxak bere garatzaren garrantziari ta menpean darabiltzan langilleai dagokienez, geiago
edo gitxiago ordaindu daroa, langilleok ume
asko ala gitxi dauken aintzat artu barik.

Ugazabak
emoten
dabezan
sarigeigarriok,langilleak artu ta jagoten dabez, gero
langille bakotxari dagokion beste ortik banatzeko. Lugintzan, ugazabok landu ta darabillezan
lur-sallak artu daroez oñarritzat, bakotxak zenbat emon bear dauan jakiteko; ola ta lantegietan
ostera —geienez beintzat— ugazabak sari-geigarri orren jabe egin nai dituan alngille ta arazodunak edo onein alogerak. Langilleak geigarri lez
artzen daben sari orrek, alkartutako ugazaba
guztien emokunez osotutako kopurutik urten
bear dau-ta, origaitik langille ezkonge nai ezkonduak euki, ugazaba bakotxari gitxi ardura dautso. Ori dala-ta, batetik bere lantegian sendidun
langilleak artzeko atzerapenik eztauko; bestetik,
alkartutako guztiak, bakoxak bere garatzaren
garrantziari dagokionez emon bear dabe-ta,
zein-geiagokan burkideak azpiratuko daben bildurrik be ezin euki daike, origaitik beintzat.

Ordanbide-kutxoko, zelan ibilli ete-dira?

Lenengotan ezker-eskoma ebezan arerioak
eta bete betean ibilli ziran. Olako alkargoetan
sartzeko, nagi ta muker ebiltzan ola jabe ta ugazabak: langilleen artean eukezan ospe ta indarra
galduko ebezala-ta, aurka jagi ziran sozialisten
buruak be; baña ordainbide kutxok lenengo eragozpenak garaitu dabez eta gaur egunean Europa’ko erririk geienetan —España’n edo izan
ezin— lan andi, eder eta onuratsua dagie.

Eta ordainbide kutxok, zenbat lez emoten etedautsoe guraso dan langille bakotxari?
Onetan neurri bardiñik eztago. Kutxa batzuk
besteak baño geitxuago emon al dautse sendidun langilleai, ugazaben alkargoak be batzuk
besteak baño eskuzabalagoal dira-ta. Toki
batzuetan berarizko ikasketak egin dira, geigarri
au, langilleen alogerai dagokienez euneko zenbateraño eltzen dan jakiteko. Alogerak dagien
kopurua oñarritzat artu ezkero, Pantze’n ume
bat daukan langilleari geigarri eu euneko
7,60’ra, bi daukazanari euneko 16,19’ra, bost

daukazanari euneko 67,61’ra, ta zortzi daukazanari euneko 134,28’ra eltzen ei-yako.
Ordainbide kutxok begi onez dakusez langillerik geientsuak eta erri batzuentzat agintari
nausiak, legez, agindu dabez. Laguntza ori dauken langilleen artean ume geiago jaio dira ta
gitxiago il, enaparauen artean baño. Irugarren
umea ezkero, ama asko, aloger billa lantegiratu
barik, etxean gelditu oi dira, geigarri orregaz eta
etxeko lanaz lantegira yoazanean beste irabazten dabela ta. Amaren ardurapean umien aziikaskuntzea be askoz obea da-ta, ordainbide
kutxok gizarteari be onura azitxua dakartsoe.
Emengo ugazabak olako gauza onik, noz
egingo ete dabe? Orain arte besterik ikusi ta
ikasi dabe ugazabok: txarto oituta dagoz ta jaunorreik zuritzea egikizun gatxa dala badakigu.
beti ta beti beste errietan egitendanak onei be
begiak idegi bear leuskioez. Urak joan-ta presagiñen astea, zorakeri garbia da-ta, gizartekeri ta
baltsakeriaren urioleak irato eztagizan, ugazabok bide ta neurriak garaiz artu bear leukiez.

XXXV
KISTAR-SIÑESKUNTZEA BIZTU
TA OITURA ONAK SARTU BEAR
DIRA BARRIRO GIZARTEAN
Ugazaba ta langileen arteko asarreok baretu ta
auzi au ebazteko, gizartearen oitura ta ekanduen obakuntzea, nai ta naiezkoa ete-da?
Gizartean zuzenbidea zearo sartu bear da,
maltzurkerietan ibilli barik. Domuari ta lanari,
bakotxari dagokiona emonaz eta langille txiroen
berarizko ardurea eukiaz, gizarteko arazoak
orain arte ibilli diran baño zuzenago ipiñi bear
dira; baña gizartera bakea ekarteko, ori be ezta
naikoa; allkargazko maitasun zindoa be osoro
bearra da. Aldi bateko kistar oitura onak gizartetik iges egin dabe-ta, gauza onik egitekotan,
barriro gizartear ekarri ta oñean ipiñi bear dira.
XIII Leon Aita Santuak antxiñatxu idatzi eban:
«Aurrerago esan dogunez, gizartea gexorik dau-

kan gaitz au, uskurtz edo erlejiñoak baño beste
ezek sustraitik ezin atara dagike-ta, kistar ekandu onak gizartean barriro sartzeko guztiak alak
eta lerrak egin begiez. Ekandu onok barriztau
ezik, gizonik zur eta argienen algeiñak eta oneik
asmau leikiezan biderik egokienak be, indarge ta
utsalak izango dira nai dan elburu ori jardesteko». Eta XI Pi Aita Santuak be beste orrenbeste
diño: «Lurreko ogasunen egarriz dabiltzan gizaseme asko, zoritxarrez kistar ekanduetatik zearo
aldendu dira-ta, gizartera bakea ekartekotan,
aurretiez gizabatzan kistar-gogoa ta kistar oiturak berrezarri bear dira; osterantzean egiñal
guztiak alperrekoak liratem eta auzi au, ori
barik, atondu nai dauana, bere etxea, aitz
gañean barik, ondar loka ta ibilloki gañean eregi
dagianaren antzeko izango da».
Ezta gizona lurreko ogasun igazkor oneintzat
egiña, ogasunak gizonarentzat eta gizartearentzat baño. Egia orixe da; baña kistar siñesmena
biotz zokondora baztertu edo zearo galdu daben
ugazaba ta langille askok, gaur egunean lurreko
ogasunok baño beste Jaungoikorik eztauke.
Gogo ta biotza ogasun orreitara itzul eta makur

eukitea, goiko zoriona irabazteko eragozpen
andia zala irakatsi euskun Jesu Kristo gure Jaunak; baña jaunaren irakaspen orrei jaramon gitxi
egiten dautse gizasemeak. Geienak urre-gose
txarrak darabiltz eta Orati olerkari singeak aitatu eban «auream mediocritatem» gitxik maite
dabe. Eukiago ta geiago bear dabela-ta, aberatsenak be ezindira diruz ase. Dirua zetako edo
atako dala-ta, aberats okituok laster asten dira
ekdu ta andizuren billa, batak konde ta besteak
markes gitxienez izan beara dauala-ta. Gero or
dabiltz jauntxuok, enparauak baño zerbait geiago diralakoan, arropuzkeria edonondik darioela.
Aberatsen arrokeriok euren begiz dakusezan
langilleak be, ugazabak baizen gizon badirala ta;
ain arro ta oparo dabiltzan aberatsok, euroen
bizikera guriz darakusena baño beste zerurik
eztagoala ta, ugazaben antzera jantzi, oneik baizen ondo bizi ta oneinak lako dedu ta andizurenak nai leukiez. Ezin eskuratu dabez, eta nai
dabezan andikeri ta zorionok ugazabak eragozten dautsezala ta, langilleak gorroto bizia dautse
euren lepotik aberastu dirala uste daben ugazaba arroputz orrei. Abere gaiztoa da gorrotoa;

onexek galerazten dau gizarteko bakea. Gorrotoz dabiltzan langilleok, bildots otzanak diranik
eztiñogu; baña andikeri ta arrokeri larrgiz langille gaxoen biotzetan gorroto ori sortu ta biztu
daroen aberatsak be errugabeak diranik ezin
siñetsi geinke.
Gure Jaunak esan eban: «Jaungoikoa’ren
erreñua ta bere zuzena lenen billatu egizue ta
enparauak geigarri emongo yatzuez»; baña Jauna’ren esakun ori ugazaba ta langilleak zorakeritzat dauke. Gogo ta biotzak gora jasoten eztakie:
Jaunak agindutako zerua aingeruentzat itxirik,
lurra zeru egin nai dabe. Ori dala-ta, gizarteko
malla guztietan, goiko ta bekoetan, ekandu txarrak nausitu dira. Gizonaren benetako bearrizanak baño, oitura txarrok ase-eziñak dira; edanago ta egarri andiagoa darakuse. Gixonen bixioak
aseteko lagin ogasun lurren egon be eztago ta,
ekandu txarrok iñausi eta orrein ordez ekandu
onak, kistar oitura zindoak, gizartean berrezarri
ezik, bakerik iñoz be ezta izango, iñartzi, gorroto, gudu ta burrkea baño. Bakerik izatekotan,
gizarteko mallak alkarganantz urragotu egin
bear dira, goikoak pizka bat jatsiaz eta bekoak

beste pizka bat igonaz. Orretarako arrokeri