Gizarte auzia - 7
ostera, eragozpenak ekarri be bai. Diru-egarriz
eta zentzun gitxiz alogerak gora ta bera erabilte
ori dala-ta, aspaldian ainbat langille, non lan
egin eztaukela, aserrez dabiltz. Aberriak be txirotu egindira, nastea ta matxiñadea edonon
sortu da, bake ta atsedenik iñon eztago. Gizabatz osoaren ona zokondora jaurti ta norberak
geiago irabaztearren beste barik, alogerak eratsi
nai jasotea, gizarteko zuzenaren aurka da.
Azkenez, ogibide ta zeregin guztietako alogerak, lugintza, ola-ekintza, saleroste ta enparauetako irabaziak, asiñon zuzenez alkartu bear litzakez. Ori egingo ba’litz, gizarteko ogibide guztiak
gorputz bat lez egingo leukie ta gorputz-atalak
bata-besteari launtzen dautsen antzera, gizarteko ogibideok be alkarri lagunduko leuskioe. Ogibide guztiak onelan, adiñon zuzenez, alkartu
ezkero, ogasunetzazko arazo au oñarri sendo
gañean legoke, ta langilleak euren premiñai
arpegu emon eta nasaitxu biziteko lagin irabazi
al izango leukie. Langilleen bizibidea goratze
onek, ostera, ezeren kalte barik, onbideai be
mesedea ekarriko leuskioe. Ori diño Aita Santuak, eta alogerekoen bizibidea obetu ta gizar-
tea bakez ipinteko, sozialista ta antzekoen txakur-amesak baño bestelakoa da Aita Santuak
diñoskun ori.
XXVIII
GIZARTEKERIA TA
ALOGEREKOAK
Beargiñen lana alogeraz ordaintzea, okerkeri
andia ta langille gaxoak joputza errukarrian eukiteko bidea dala diñoe sozialisten buruak. Ori
dala-ta, oraingo ugazabok eta oneik langilleai
damotsezan alogerok bein betiko kendu bear eidira, estadua baño beste ugazabarik iñongo iñon
laketu baga. Ugazaba bakarra izango dan estadu
onek, ordainbide-txartelak emongo ei-dautsez
langilleai, ta biziteko nai jolasteko bear dabena,
txartel orreinbidez erodi ta eskuratu al izango eidabe langilleak. Baña ordainbide-txartelok, zer
dira? Ondo begiratu ezkero, estaduak langilleai
emongo leuskioen alogera baño besterik ez. Au
onelan izanik, alogeraren izena aldatuaz eta
estadua ugazaba bakar egiñaz, zer aurreratuko
ete-litzate? Ugazaba bakar onen menpean alogerekoak geitu ta ugaritzea baño besterik, ezer
bez.
Gizartea gexo andi ai-dago. Txarto dagoalako
sendakai edo erremedio indartsua bear ei-dau.
Bear dauan sendakai ori gizartekeriak ei-dakartso. Sozialisten buruak diñoe beintzat.
Egia ete-da? Gizartekeriak alogerean dabiltzan
langilleen bizibidea, obetuko ete-leuke?
Sozialistak baietz diñoe; baña diñoen ori on
egiten, egia dala erakusten, eztakie. Ori on egitea gauza gatxa da izan be. Giartekeria nausituko ba’litz, edozelako ondasuna ekarteko gai ta
bide diran gauza guztien jabe gizabatza ala estadua izango litzateke. Gauza orrein ugazaba izenez gizabatza ala estadua; izanez eta benetan
gizabatzaren nai estaduaren buru ta agintariak,
benetako ugazabak oneik izango litzakez, eta
langilleak orrein otsein eta morroi. Lanak eta
lanaren irabaziak banatzea, gizarteko agintarien
ta onein ordekoen ardurea izango litzake. Agintari ta ordekoen aizkideak ondo ibilliko litzakez:
enparauak gaur egunean baño be txartoago,
estadua sabel andi ta biotz txikiko ugazaba data.
Gizartekeriak alogerekoen bizibidea asko
obetuko leukela diñoen sozialistak. XIII Leon Aita
Santuak bizibide ori txarragotu egingo leukela
adierazo euskun, eta Aita Santuak zer ziñoan
ondo ekian. Edozein langillek bere lanaren ordaña, bere alogera artzeko ezeze aloger orregaz
naian dauna, bere ta berien mesederako ondoen
deritxona egiteko be eskubide osoa dauko. Irabazietatik zerbait aurreratu ba-dagi ta arduraz
bizita aurreratu dauan diruaz etxe naiz bazter
bat erosi ba-dagi, eroditako etxe naiz bazter ori
langillearen alogera baño besterik ezta; beste
era baten bai, baña ñangilleak bere alogeretik
aurreratu dauana da-ta, langilleak orrelan erositako etxe naiz bazterra, bere izerdiz irabazitako
alogera baizen berea dau. Ondasunetzazko jaunza edo jabetzea orixe baño besterik ezta.
Baña, sozialisten eretxiz, edozelako ondasuna ekarteko gai ta bide diran gauzen jaun eta
jabe gizartea baño beste iñor ezin izan daiteke:
gizon bakotxak orretarako eskubiderik ez eidauko: origaitik eskubide origizon bakotxari
kendu ta gizarteari emon bear yakola diñoe;
baña onelan alogerekoen bizibdea, obetu bearrean, txarragotu egiten dabel, nok ukatu?
Lenengo ta bein langilleari bere izerdiaz irabazi
dauan alogera ondoen deritxonez erabilteko
aukeramen edo libertadea moztu egiten dautse
sozialistak; gero, bere ondasuna, bere aziendatxua geitzeko itxaropen eta almena be errotik
ebagi. Ori ta guzti be, gizartekeriak alogerekoen
bizibidea asko obetuko leukela esango dauskue.
Lotsa gitxi bear da ori esateko.
Ogasun ekarkorren edozein jabetza lapurretea
dala diñoen sozialistok, burutik ondo ete-dagoz?
Bakotxaren jauntza ta jabetzea lapurreta garbia zala esan eban Proudhon’ek. Lapurretaz
eskaturiko guzur-jabetzarik eztagoanik eztiñogu;
baña iruzurrez eta lapurretaz zerbati beretu
daun edonor jabeari biurtu bearrean dagoala,
Jaungoikoaren legeko zazpigarren aginduak
diñosku. Proudhon’en esana sozialistak be sarritan erabilli dabe. Edozelako ondasuna ekarteko
gai ta bide diran gauzen jabetzea gizon bakotxak
beretu da-dagi, ori lapurreta garbia da sozialisten eretxiz. Ori diñoe beintzat; baña diñoen ori
guzur birilla da.
Guzurra dala ikusteko, egin daigun kontu langille bik zeregin eta irabazte bardiña daukezala:
urtean bost milla bana lauerleko irabazten dabezala. Batak nasaitxu bizi nai dau: ondo jan, ondo
edan, ondo jantzi, ara ta ona ibilli, au ta besta
ikusi, jolastu ta atsegin artu. Orrelan bere irabazia urteri eralgi ta sautu daroa. Berea dau ta
bereagaz ondoen deritxona egiteko eskubidea
dauko —esan leike norbaitek—. Ori be ezta beti
egia; baña eztaukanik be eztiñogu.
Beste langillea arduratsu ta begiratuagoa da:
bear-bearrekoa baño eztau eralgi nai; urritxu
bizita, urtean bi milla lauerleko aurreratzen ditu.
Etxagun izan nai leukela-ta, urten batzuen
buruan aurreratu dauanaz etxaldea erosten dau
ta etxagun egiten da.
Langille biok zeregin eta aloger bardiña euki
dabez; baña biak, bardin lan-egin ete-dabe? Ez
orixe! Gizon askorentxat irabaztea baño irabazitik aurreratzea gatxago izaten da. Dirua aurrera-
tzeko be burua naktu bear da-ta, bigarren langille onek birritan lan-egin dau: irabazten bein eta
aurreratzen beste bein. Aurreratu dauan dirua
irabazi eban alogera baizen berea dau. Erosi
dauan etxaldea, aurreratu dauan diruaren ordaña baño besterik ezta-ta, aurreratu dauan dirua
baizen berea daukala ezin ukatu. Dirua aurreratzeko ardurarik artu eztauan beste langillea ba’letorkio ta esango ba’leutso: «Aiskidea, lapurretan egin dozu: erosi dozun etxalde ori ezta zeurea, gizartearena baño, eta gizartearena dalako,
zurea bestean neurea be ba-da». Au ondo etelegoke? gauza zuzena ete-litzake? Bidegabekeri
andia izango litzatekela edonok dakus, sozialistak izan ezik.
Gizartekeria nausituko ba’litz, langille onek
bere izerdi ta alegiñaz erosi dauan etxalde ori
berea eleuke izango: lurrak landu, lurrak lekarkezan zitu, arnari edo frutuak saldu ta ortik biziteko eskubiderik eztaukala esango leuskioe
benetako sozialstak, lurra ta nen zituak gizartearenak baño beste iñorenak ezin izan leitekezalata. Sozialistarik otzan edo mantsoenen eretxiz
bem langille onek erosi dauan etxalde ori berea
dauanik ezingo leuk esan: geienez be estaduaren maizter bai’litzan, etxaldea erabilten ordaña
dauan etxaldearen errentea estaduari ordaindu
bearko leudkio. Ori ta guzti be, sozialismoa
gizartean zuzentasuna ipintera ta alogerekoen
bizibidea obatzera datorrela esango dauskue.
Siñestu dagioena ezta tentel makala!
XXIX
LANA BEAR DAN LEZ
ORDAINTZEKO, ALOGERAZ
GAÑERA, BESTE BIDERIK BE
BA DAGO
Alogera berenez bidegabea eztala argiro irakatsi dauskue XIII Leon eta XI Pi Aita Santuak.
Eta egiz, ugazabak langilleari, onen lanari dagokion baño aloger txikiagoa emongo ba’leutso,
orduanbai, orduan bidegabe ta makurkeria agirian legokez; baña lanari dagokion besteko alogera emon ezkero, orretan bidegaberik ezta iñon
agiri.
Domua (kapitala) lan barik, ezta irabazpide:
lanak be, domu barik, gauza andirik ezin egin
legike. Irabazia ekarteko ugazaben domua ta
beargiñen lana alkartu ta batu egiten dira. Ez
bata ez bestea ezta irabazpen osoaren iturri,
biak batera baño; augaitik zuzena ausi nai ezpada, ugazaben domuari ta beargiñen lanari, bakotxari beretokamena zeatz emon bear yako.
Baña tokamen ori norañokoa dan, nok neurtu ta
erabagi?
Garatzaren irabazietan domuari ta lanari
dagokiezan tokamenak zeintzuk diran, oraindik
eztau iñok argiro azaldu. Ezta izan be egiñen
erreza. Orraitik be, gauza bat guztiok dakusgu.
Garatzaren irabaziak geitzen diran neurrian,
domuaren tokamena andiagoa izan oi da; baña
irabazpenen geitze ori, zek ekerri dau? Geitze
orren iturri be ugazabem domua ta beargiñen
lana, biak bateara izan dira-ta, lanaren tokamena be jaso ta goratu egin bear dala begien
aurrean dago.
Au dala-ta, auren garatzetan, escala móvil
deritxoen aloger aldakorra ipiñi dabe an, or,
emen ugazaba batzuk, garatzaren irabaziak gora
doazanean, langilleen alogera be goratze orren
lauren baten-edo jaso ta irakoriaz. Esaterako,
upelkada arrikatza 20 lauerlekoan saltzen
danean, langillearen alogera 10 lauerleko ba’litz,
arek 30’ra igon ezkero, onen alogera 12’50 izan-
go litzateke. Au be zerbait baño geiago da; baña
alogeraren goratze au garatzak bere irabazkietan lortu dauanaren neurriz egiten eztalako,
gizarteari askok gitxiego deritxoe, eta langilleai,
alogeraz gañera, garatzaren irabazietan be
euren tokamena izentau ta emon bear litzakiela
uste dabe.
Garatzaren irabazietan langilleak euren tokamena eukite onetaz, zer ete-diño Aita Santuak?
«Alogera berenez ezta bidegabea eta ba dala
diñoenak, XIII Leon gure Aurretikoari irain andia
egiten dautse —diño XI Pi Aita Santuak—; baña
alogera berenez makurkeri ta bidegabea izan ez
arren be, oraingo gizabatzen izakera ta bizikerea
aintzat arturik, aloger-egiune edo kontratu ori,
baltzu-egiunearen bidez, albestean leundu ta
gozatuko ba’litz, gure aburuz obe litzateke». Ori
esanaz, auxe adierazo nai dausku Aita Santuak:
langilleai, alogerez gañera, garatzaren irabazietan be euren tokamena emongo ba’litzakioe, ori
aloger solla baño egokioaggo izango litzatekela.
Eta tokamen onen bidez langilleak, ugazabakin
batera, garazkide izatera ba’letorz, oraindik
askoz obe. «Gauzak onelan atondu ezkero —diño
Aita Santuak— langille ta arazodunak garatzaren
jabetzan, lanaren zuzentzean eta irabazietan be
zelanbait eskua artzen dabe», eta esku-artze ori
ugazaba ta langillen bakerako bide on-ona dala
ezin ukatu.
Eta beste bein be onelan diño Aita Santuak:
«Lurreko ogasun eta aberaskiok gizartean edozelan banatzea, ezta naiko. Elburu orilortzeko,
aspaldion egindako aurrerapideak eten barik
dagokionez, edo bardin dana, guztien onaren
kalte barik, banandu ta zabaldu bear dira gizakimueta guztien artean. Irabazietan bakotxari
dagokion tokamenetik gizaki-mueta batak
beseea albora bota ta esku-utsik iztea; ori galerazo egiten dau gizartean nausi izan bear dauan
zuzenak». Bakotxari berea, orixe da zuzenbidea.
Ori dala-ta, gizarteko zuzenari oñean eusteko,
zelan edo alan, era batera edo bestera, domuari
berea ta lanari be berea emon bear yako.
Langilleai irabazietan tokamena izentau dautsen garatzik, ez ete-da iñon izan orain arte?
Bai, azken urte oneitan olako garatzak ainbat
izan dira, England’an batez be: baña langilleak
oso garrantzi gitxi emon dautselako, irabazietako tokamenaren izenaz ugazabak langilleai
uskeri bana baño emoten izan ezteutselako, orixegaitik izan da. Izen andi orregaz ugazaba
askok langilleai emon dautsena, batzuetan eskupekoa izan ei-da; beste batzuetan lan ugari edo
obearen ordezko saritxua, ta bein baño sarriago,
alogeraren narrutik aterariko ugela edo iruzur
garbia.
Mamirik bako azal utsam izanik bako izen
utsa, zetarako da? Langilleai olako uskeriak
emotekotan, onein irabazietako tokamenik aitatu be etzan egin bear. Zuzena jagon eta bakotxari berea emoteko, zetan esan bez, domuaren
tokamena aziaz, lanarena be, aren lagiñean, jaso
egin bear da, bestelan langilleai iruzur egitea
izango litzake-ta. Langilleakin bakea nai dauan
ugazabak, garbi jokatu bear dau, iruzurrak aserrea ekarteko baño bestetako eztira-ta.
Ugazaba ta langilleak alkarren arteko bakez eta
gogozago lanari ekin dagioen, biderik egokiena
zein ete-litzake?
Garatzaren irabazietatik langilleai letorkien
tokamenaz, oneik garazkide egitea; bakerako ta
lanari gogozago ekiteko biderik onena orixe dala
uste dabe gizartelari ospetsu askok. Ori bear dan
lez egin eztalako, lanaren irabazietako tokamenak bere garrantzia orixegaitik galdu daula diño
Pottier jaunak. Gauza onik egitekotan, jaun onen
eretxiz langilleak garazkide egin bear dira, bakotxaren tokamenak laketzen dauan giñoan.
Ori zelan egin leiken be, naiko-maikoetan ibilli barik, argiro diño gizartelari onek, bere eretxia
onelan azalduaz: a) Garatz edo ekintzaren irabazpen ziurra oñarritzat artu; legearen aginduz
gerorako gorde bear dana, ortik eratsi; domugarazkiei (oneik diruz ornidu bearrak ezpai’liran)
euneko sei emon ta gero, enparauetan dana
erdibitu bedi, domu garazkien eta lanaren artean
ainbanatuaz. g) Lanari ezarri ta emondako kopu-
rua, baltzuan urte bi gitxienez daroezan langille
ta arazodunen artean banandu bedi, urte
barruan bakotxak alogeretan jaso dauan kopuruaren neurriz. k) Lanaren tokamenak garatzaren kutxara beioaz eta mozkin lez euneko lau
emon bekioe.
y) Langillearen kopuru ta mozkiñok domugarazkiaren baliora eldu daitezanean, olako langilleari berelan-garazkia ezarri ta emon bekio,
lenengoarena lakoxe irabaziaz. j) Lan garazkiok
sortuaz batera, beste ainbeste domu garazki,
bardiñean eta zozkeraz, sakeleratu begiz garatzbaltzuak. x) Lan garazkiok euroen jabeai domugarazkidunen eskubideak bekartsoez batzarnagusi ta beste arazo batzuetan. e) Baltzuko lankide ta arazodunai izan ezik, langille bat-ezbatek bere lan-garazkiok beste iñori ezpegioz
saldu, baltzko buru diranen baimen barik. d)
Garazkide dan langilleren bat il nai baltzutik
urtengo ba’litz, orren lan-garazkiok erosteko
eskubidea baltzuak berea dau.
Noz edo bein garatz-baltzua apurtu ta banatzera ba’letor, aren ogasunak bere aburuz zelan
banandu leikezan be, azaltzen dau Pottier jau-
nak; baña emengo ugazabok euren langilleak
garazkide egiteko, nagi be nagi, muker be muker
dagoz ta, orain olakorik zetan azaldu eztogu.
Ugazaba ta langille arteko asarre, gorroto,
lazka ta burruka oneik, zelan edo alan, batera
edo bestera —osoro kendu ezin ba-lediz-be—
albait geien bigundu, baretu ta gozatzeko, alak
edo lerrak egin bear litzakezala, ori gizartekari
guztien eretxia da, ta Aita Santuak be argiro
esan eta irakatsi dausku. Ugazabak aurreratuko
ba’lira, gizarte-auzi au bear ba-da, matxiñada
barik atonduko litzateke; baña ugazabarik geienak onetan amor emon baño beti burrukan ibilli
be naiago dabe-ta, Doutreloux, Tournai’ko
Gotzain jaunak bein baten esan ebana jazoko ez
ete-dan bildur izateko da. Onetan erriaren bultzakadeari eutsi legion indarrik eztago; aldakuntzea nai ta naiez dator. Aldakuntza ori edo gugaz
edo gu barik egingo da, eta gu barik egin ba’dadi, erlejiñoaren eta aberatsen aurka izango da.
Eta orduan kokoteari atz-egitea, alperrik izango
da.
XXX
GIZARTE-AUZIA
TA UGAZABAK
Urteokaz meatoki ta oletako langilleak, batez
be, Eleizearen magalpetik aurrez urrundu dira,
ugazaben erruz be ez gitxi. Orratik be beste langille askok, Eleizearen irakaspenak aintzat arturik eta orrein gerizapean bizi nairik, kistar langille batzak eratu dabez eta gorriekin burrukan ibilli dira. Eleizeak azaldutako Jesukristoren irakaspenak gizarteko arazo onetan sartu ta oñean
ipinteko, langilleak lez ugazabak be alkarrekin
batzea, ondo ta egoki zala irakatsi eban XIII Leon
Aita Santuak Rerum Novarum deritxon bere
idazti ederrean; baña kistar dirala diñoen ugazabak Aita Santuaren deiari belarriak gor egin dautsez. Onetan langille asko kistar zintzoagoak
agertu dira ugazaba asko baño.
Zer? Ugazabak, ez ete-dira ba alkarrekin sarri
batzandu?
Batzandu bai; euren irabaziak geitu ta ugaritzeko bai ugazabok be indarrak sarri alkartu ta
batu dabez; baña Eleizearen irakaspenak aintzat
artu, oñean ipiñi, burrukak eragotzi ta gizartera
bakea ekarteko asmuz, gitxi batzuk baño eztira
alkartu. Onetarako ugazabok muker be muker
ibilli dira, ta Aita Santuaren esanai, kistar izan
ezpa’liran baño jaramon geiagorik eztautse egin.
Ori dala-ta, diño XI Pi Aita Santuak Quadragessimo Anno deritxon bere idaztian: «Eleizearen irakaspenai eskerrak, bear litzakezan besterik ez
arren, gaur egunean ainbat kistar langille-batz
daukaguz, lugin edo nekazari ta osterantzekoenak be bai».
«Ola-jaun eta ugazaben batzak dirala-ta,
beste orrenbeste ezin esan geinke. Ugazaben
batza oneik eratu ta egiteko gudari bizia erakutsi eban XIII Leon’ek; baña oraindiño gitxi baño
eztirala eratu, tamalez autortu bearrean gagoz.
Urritasun onen errua, bear ba-da, ugazaben
gogorik ezari baño bidean idoro dabezan zoztor
eta eragozpenai geiago zor yake. Eragozpenok
ba dazaguz eta zenbaterañokoak izan diran be
badakigu; baña laster baztertu al izango dirala
uste dogu». Ugazaben errua pizka bat zuritu nai
leuke Aita Santuak; baña oneik arazo onetan
nagi ta muker ibilli diralako, bere atsekabea be
argiro darakus.
Ugazabok, nok zirikatu ez ete-dabe euki?
Bai, errazoe andiaz esaten izan dabe langille
askok: «Kistarrak gareala-ta, kistar-araupean eta
Eleizearen irakaspenak oñean ipinteko batzandu
bear gareala diñoskue. Ugazabak, ostera, gu lez
kistarrak izan arren, euren irabazpideak geitu ta
ugaritzeko, Eleizearen irakaspen orrei jaramon
barik, nai daben lez eta nai dabenakin alkartu ta
batzen dira. Ori eztago ondo. Langilleok, kistar
garealako, Eleizearen irakaspenak aintzat artu
ta bete bear ba-doguz, ugazabak be, kistarrak
diranak beintzat, beste orrenbeste egin bearrean dagoz». Ori esan daben langilleak, zuzen
ibilli dira ta egin eztaben ugazabak, oker. Eleizearen semeak, diranak dirala, Aita Santuaren
irakaspenai men egin bear dautse ta menik ezta-
gioena, nai langille nai ugazaba dala, kistar ustela da. 1891’garren urtean argitaratu eban XIII
Leon Aita Santuak Rerum Novarum deritxon
idaztia. Langille ta ugazaben eginbearrak idazti
aretan argiro azaldu ta adierazo ebazan.
Aita Santuaren irakaspenok aintzat artu eteebezan kistar-izena eroen ugazabok?
Somorrostro aldeko meatokietan jazoten
zana gomutara ekarri daigun. 1903’garren
urtean ba ziran an amabi millaren bat langille,
geienak arrotzak eta bertokorik guztiz gitxi.
Laneko orduak bederatzi-amar, batez beste.
Zulatzalleen alogera amabost erreal: enparauena, amairu: emakume ta mutikoena, geienez be
zortzi. Alogerik jasotea illerik-illera. Txabola ta
txosna txar batzuk lo egiteko. Langillezañen
azkurritegi edo abazerietan jakiak be erosi bear.
Onein salneurria eratsita gero, alogeretatik
enparetan zan apurtxua, orixe artu eroen langilleak illaren azkenean. Bizikera bitxia langille
aena! Domeka ta jaietan be lan eguberdiraño
beintzat, kistar eginbearrek bete ta Meza entzuteko asti barik. Orren atxakia langilleak jai egunetan be jan egin bear ebela, ta alogerik irabazi
ezik, ez eukela zegaz janik.
Langilleakazko erruki ori atxaki garbia izan
da; benetako zio edo errazoia, langilleai jai-egunez lan eragiñaz, ugazabai etorkien irabazia. Jai
egunetan lan eragiñaz ugazabak sakelean sartzen eben beste diru, sakeletik atera bear izan
ba’lebe, domeka jaietako lan ori galerazteko,
aurrenengoak ugazabok eurok izango ziran;
baña lan orregaz etorkien irabaziak itsitu ebazan
eta euren menpeko langilleak kistar-eginbearrek
bete ez arren, ardura gitxi. Ugazaba askok dirua
baño beste Jaungoikorik eztabe euki.
Domeketako lan ori langilleen errukiz zan
ba’litz; onei jaten emoteko beste biderik egon
ezpa’litz... baña alogerak pizka bat geituaz beste
barik, eukiko eben langilleok domeketan jateko
lagin eta ez egoan jai-egunetan lanik egin bearrik.
Orretarako bear zan beste, ez ete-eben irabazten ugazabok?
Irabazi bai; baña langilleai albait gitxien emonaz, albait lasterren aberastu nai. Ugazabak
euren ogasunekaz gauza onak baño egin ezpa’lebez be, ogasun orreik ekartsezan langilleai zor
yaken beste ez emonaz, gizarteko zuzena ausi ta
zapaltzen zan-ta, ori txarto legokean; baña ugazabok eta onein seme askok, langilleen alogerak
neurrira jasoteko bear zan baño geiago zorakeri,
zantarkeri ta ordikerietan be sarri egin dabe, ta
ikasbide txar ori emonaz, euren errua andiago
egin dabela ezin ukatu.
Arrokeriz eta nagusi izatearren, auteskundeetan be, abereak ferian lez gizonak eta onein
autarki edo botoak erosteko, ugazaba batzuk
millaka ogerleko asko zabaldu dabez, erruki
barik. Langilleai jai-egunetan lan eragin dautsen
edo beintzat lana laketu dautsen ugazabok,
millaka ogerlekoak arrokeriz jaurtiteko, ez kezkarik, ez lotsarik eztabe euki: aen alogerak pizka
bat jasoteko, ostera, kezka ta atxakirik asko. Ori
zuzena ba-da, munduan eztago gauza okerrik.
Gaur egunean Bizkaian lanbakoak diran beste,
zegaitik ete-dira?
Ugazaba, lanartun eta langillezañak, guztiak
nai izn dabe albait lasterren aberastu, aldirik
laburrenean albait gaien irabazi, geroari jaramon
barik, atereago ta budin-mea lenago agortuko
zala aintzat artu barik.
Arrotzak merketxuago lan-egiten ebela-ta,
ugazabak langille arrotzok naiago bertokoak
baño. Ezkonduak baño ezkongak naiago, onakoak langillezañai ostatuko irabazpidea be ba ekartsela-ta. Arrezkero be meatoki ta oletan langille
arrotzok beti geituaz joan dira, betokoak baño
merkeago lan egiñaz, ugazabai irabazpide yori
ta ugariago ekartsela-ta beste barik.
Ainbeste langille arrotz ugazaben urregoseak ekarri dauz Bizkai’ra. orain lanik eztagoala-ta, nora jo eztakiela dabiltz langille asko. Lan
bako orrei jaten emoteko Aldundi ta Udalai dirua
eskatu yake ta arpideak be idegi dira.
Euren sakelai baño beste ezeri jaramon barik,
bear ziran baño langille geiago ekarri ebezan
ugazabok, orain lana urri dagoan aldi onetan be
langille orrei jaten emoteko ardurea, beste iñok
baño lenago artu bear leukie; baña ugazabok
soinburuak jasoten dabez eta langille orrei jaten
emoteko ardurea iñoren lepora jaurti. Errezena
orixe da izan be.
Ugazaba askok langillearen a baño sakelaren
ardura obea euki ei-dabe. Lantegietako ezbearrek ordaintzera legeak beartu ebazanean,
orduan asi ei-ziran ezbearrok gitxitzeko neurri ta
bideak artzen: artietan ugazaba asko, zaldiren
bat il, nai tramankuluren bat austen yakenean,
langilleren bat zauritu nai ilten zanean baño estu
ta larri ta urduriago ibilten ei-ziran, zaldi barria
erosteko nai ausitako tramankulua osatzeko,
sakeletik dirua atera bear zala-ta.
Ori diñoe batzuk eta guzur andirik diñoenik
eztot uste; baña langilleak ugazabai lotsa ta itzalik izateko, ori bide txarra dala edonok daki. Kistar onai dagokienez, ugazabok Eleizearen irakaspenak aintzat artu ta oñean ipinteko alkartu ba’lira, gizartekeri ta baltsakeria osoro eragotzi ez
arren, orrein aurrerapenak asko galerazo al izango ebezan; baña irabazi ezkero, ugazaba askok
beste ezeri eztautse jaramonik egin, langillien
ardurarik eztabe euki, jai-egunetan be lan-eragin
dautse ta tabernea eleiza egin daben ola ta meatokietako langillerik geienok, gizartekeriak bere
sarietan errez sartu ditu.
Ugazabok orretan errugabeak diranik, nik
neuk eneuke esango. Sozialistakin itundu bein
baño sarriago egin dira-ta, sozialismoari indarra
emon dautsela ezin ukatu. Egia garratz eta mergatza dan arren, egia beti.
Orain laneko zortzi orduak lortu ta gero. langille asko alper eta nagi ibiliten dirala-ta; egin
bear leukien baño askoz be lan gitxiago egiten
dabela-ta, asarre dira ugazaba asko. Langilleen
alperkeri ori ondo dagoanik eztiñogu; baña ugazabak be euren lengo errua autortu bearrean
dagoz.
XXXI
GIZARTE-AUZIA TA
AGINTARIAK
Auzi onetan agintariak egitekorik ba ete-dauke?
Gai onetzaz iru eretxi nagusi ta berezi izan
dira. Ugazaba ta langilleen arteko auzi onetan
erri-agintariak eztabela sartu bear irakatsi dabe,
ondasunetzazko bakoizkeriak ondo baño obeto
ibilli diran liberalak. Onei eritxiz, arazo onetan
agintarien zeregiña ta ertzain edo polizieko gizonena, alkarren antzekoak dira. Kalean-zear gora
ta bera dabiltzanai begira zutik, tente ta geldi
egon oi dira ertzañak eta dabiltzanen arteanlazka ta aserrerik ba’letor, aserratu diranok
banandu ta bakotxa bere bidetik bialduaz, euren
egitekoa bete dabe. Ugazaba ta langilleen arteko auzi onetan be olantxe: lazka ta asarrerik
eztatorren bitartean, agintariak egitekorik ez eidauke: lazka ta burrukea ba’letor be, burrukariak
bananduaz eta bakotxa bere aldetik bialduaz,
agintariak euren egiñena bete ei-dabe, ta beste
ezetan ez ei-dabe sartu bear. Ondasunetzazko
bakoizkeriaren alde egon diran liberalen leloa,
aspaldiko urtetan orixe izan da, eta Eleizeak besterik irakatsi daualako, zer esanik asko erabilli
dabe.
Beste batzuk ostera —erderaz socialistas de
cátedra deritxoenak batez be— arazo onetan
aginariei eski larregi emon nai izan dautse. Jaun
oneik, sozialista izena daroen arren, bakotxaren
jabetzea ezautu ta autortu dabe, ta ori zearo
kentzeko asmurik iñoz eztabe erakutsi; baña
ogasuna ekarteko gai ta bide diran gauzak —
guztiak ez arren be, geientsuak beintzat— agintarien eskuetan ipiñi-ta, oneik zuzendu ta erabilli bear leukiezala irakatsi dabe. Doixterri edo
Alemanian batez be izan dira onelako irakasleak
eta Wagner izan da guztien buru.
Eta arazo onetzat Eleizak, zer irakatsi dau?
Gizarteko oker eta bidegabeak zuzentzeko
bear dan bestean, agintariak arazo onetan sartu
bear dabela irakatsi eban XIII Leon Aita Santuak;
baña okerrok zuzentzeko bear dan bestean eta
ez geiago, larregikeria onetan be kaltegarri dalata. Lenengo ta bein gizaseme ta sendi edo famili bakotxaren eskubideak ezagutu ta sendetsi
bear dabez jaurle edo agintariak, eskubide orreik
moztu ta gizon eta sendien bizitza berezia iruntsi barik. Gero jaurkera zuzenez eta lege egokien
bidez gizartearen ogasun eta irabazpideak ugaritzeko, alak eta lerrak egin bear dabez, agintari
orretarakoxe dira-ta.
Bakotxaren jabetzea aldeztu ta sendetsiaz,
gizartean albait ugazaba ta jaberik, geien izan
daiten be, neuri ta bideak artu bear dabez.
Gizarte osoaren ona egitea, agintarien berarizko
egiñena orixe dalako, menpeko guztien ardurea
euki bear dabe; baña edozein estaduan txiro ta
langilleak ugazaba ta aberatsak baño ugariagoak diralako, ta estaduaren aberaskiak batez be
langilleen lanetik datozalako, ugariagoak diran
langille onein ardura berezia euki bear dabe.
Arazo onetan noz eta zenbateraño sartu bear
daben, gizartean nagusi izan bear dauan zuzenak eta aren bearrizanak erakutsiko dautse agin-
tariei. Gizartearen onerako zerbait egiteko erea,
sarri izango dabe.
Lan batzuk beste batzuk baño neketsuagoak
dira-ta, lan bakotxean zenbat ordu egin leikezan,
langilleen osasunaren kalte barik: laneko ezbearrak urrintzeko, meatoki ta oletan zelako neurriak artu bear diran; lana urritzen danean lanbakoei zelan lagunduko yaken eta orrein antzeko
gauzetan, bear bestean eskua ezarri dagikie
agintariak. Emakume ta gaztetxuen lana arautu
ta langilleen beste eskubide batzuk be zaindu
bear dabez: Jaungoikoagazko eginbearrek, bete
al izateko, bakotxak bere lanbidean aurreratzeko, etxe merketxuagoak eukiteko, idekoak alkarrekin batzeko daukezan eskubideak, iñoren
kalte barik, gerizatu dagikiez agintariak.
Iñoz baño sarriago, eta lana urritxi dabilenean batez be, langilleak banezean artuta, ugazaba batzuk buztarri gogorregia ezarri nai izaten
dautse; ori be galerazo dagikie agintariak, aldrako egiune edo kontratuei bidea idegi ta emonaz.
Zeregin edo ogibide bakotxean alogerik txikiena
zenbaterañokoa izango dan, eta langilleak euren
alogerok noz eta zelan eskuratuko dabezan be
arautu dagikie, alogerok galtzeko arriskuak al
bestean urrinduaz. Alogeren geigarri lez, gexoaldi, ezbear eta zartzarorako sorospideak sortuazo
ta orrei lagunduaz be, gauza ona egingo leukie
agintariak.
Onako arazoetan estaduak alkar artzea, ondo
ete-litzake?
Ondo baño obeto litzake alkar-artze ori ta
gauza bearra be ba dala dirudi; langilleen aloger