Gizarte auzia - 5

ukatu ta zapaldu egiten dabez. Onein eretxiz —
eretxi okerrez— gizon bakotxaren eskubide ta
zuzen guztien iturburu bakarra, gizartea ala
estadua da-ta, gizon bakotxak estaduak damotsazan eskubide ta zuzenak baño besterik eztauko. Onelan zuzenbide guztien iturburutzat dauken estadua, gizonaren jabe oso egiten dabe
sozialistak eta gizona orren jopu ta morroi.
Gizon bakotxak gizartean daukazan eskubide
ta zuzen guztiak estaduak emonak ba’litu, zetan
esan bez, eskubideok emon dautsazan estaduak, zearo kendu be al izango leuskioz, eta ezetariko eskubide barik, billosik itxi al izango leuke;
gizona orrelan estaduaren morroi ba’litz, estaduak ondo deritxonean, gizona, errugabea dala
be, urkamendira bialdu al izango leuke; estaduarentzat zama edo kargea baño eztiran gexoki ta
zarrai bizia kendu al izango leuskioe, txarkeririk
egin barik. Beñola kistar etziran estaduak, bein
baño sarriago egin eben orrenbeste, ta txarrago
dana, jakituntzat egozan gizonak be, ontzat
emon eben astakeri ori.

Sozialisten asmu ta eretxiak aurrera eroan
ezkero, barriro be orraxe joko geuke ta erkalaren
demokraziaren izenean astakeri galantak egiteko bidean gengokez. Sozialisten eretxi au ustela
ta okerra da. Gizonak bere izatez daukazan
zuzen eta eskubideak, estadua baño lenagokoak
ditu —diño Eleizeak—: lenagokoak ditualako,
estaduaren gañetik dagoz eta onek bidegabe
andia jauki barik, ezin kendu legikeoz gizonari.
Ogasun ekarkorren jabe izateko eskubidea be
bere-berea ta estadua baño lenagokua dau gizonak; augaitik estaduak indarrez bai, indarrez
kendu leikeo gizonari eskubide ori, baña zuzenez, egundo bez.

Sozialistak legea bein baño sarriago aitatzen
dabe; legea zer dan be-ete-dakie?
Legea zeri deritxogu? Errazoiagaz batera
dagoan, guztien edo geienen onerako dan eta
gizabatzaren arduradunak erazagutu daben
agintzeari, legea orrexeri deritxogu. Gizonok,
gizon izateko, geure egiñenetan buruko argiz ibi-

lli bear dogu; gizarteko arazoak be errazoiaren
indarrez atondu bear doguz, bestelan geure
buruak lauoñeko abereen mallara eratsiko geukez-ta: origaitik lege izan nai dauan aginduak,
nai ta ez, errazoezko izan bear dau, bestelan
ezta lege, kasketaldi baño. Guztien edo beintzat
geienen onerako be izan bear dau legeak, askoren lepotik gitxi batzuen ona egitea, bidegabe
litzake-ta. Gizabatzaren ardurea daukenak menpekoi agintza ori erazagutu edo jakiñazo bear
dautse, bete al izan dagien.
Sozialistak onetan be uts andia egiten dabe.
Onein eretxiz legeak egiteko eskubidea, estaduak baño beste iñok eztauko, ta estaduak agindu dagiana, nai zuzena nai okerra dala, nai errazoia batera nai orren aurak dagoala, legea ei-da.
Ori diñoenak euren senean ete dagoz? Legeetxean autarki edo indarrik geien daukenak
agindu dagiena, indar ori asto-indarra ba’litz be,
legea izango ete-litzake? Askoren kasketaldia
bai izango litzake; baña legea...? Errazoi zuzenaren aurka eztago legerik; geienen onaren aurka
dan agintzeak be adimendun gizonen artean,
ezin euki leike indarrik. Sozialistak gizonari bere

eskubide ta zuzenak moztu egiten dautsez eta
legea kasketaldi biurtzen dabe. Gizarteko bizikera obatzeko, bide ederra.

Eta ugazaba ta langilleen arteko burrukea,
zuzena ete-da?
Bakotxaren zuzenak ostikopean dirala ta
legea asoren kasketaldi baño eztala, sozialistak
ekarri nai dauskuen bizikera zoriontsu orretara
eltzeko, orain mallen arteko guda eta burrukea,
eten bako burrukea egin bear ei-da. Burruka ori
ankaz gora jaurtindako zuzena barriro zutunik
ipinteko, ausitakoa osotzeko ba’litz, txarto ez
letorke; baña zapaldutako zuzena, barriro zutunik eta bere indarrean ipiñi ezkero, burrukeari
ekin bearrik eztago. Sozialistak, ostera, eten eta
amai bako burrukea nai dabe. Zetarako? Ausitako zuzena osotzeko, barriro oñean ipinteko eteda? Ez, orretarako ez, enparauak zapaltzeko
baño.
Burruka itsu au gorrototik dator eta asperkunde edo bengantzearen billa dabil. Baña

gorrot ta asperkundeak gizarteari, ze on ekarri
legikioe? Onik ezetaikorik bez eta kalterik asko.
Mallen arteko burruka gogor au, sozialistak
aitzen daben lez, gizarteko onaren arerioa da, ta
bakotxari berea emonaz zuzena nagusi egiteko
barik, ugazabak zapaltzeko asmuz egiten dan
burruka onek, langilleen alde lortu leikezan obariak be sarri galerazo ta atzeratu egiten ditu.
Gizarteko zuzenaren alde dago Eleizea. Bakotxari berea, orixe da zuzenbidea. Ogasuna ekarteko ugazabaren domua (kapitala) ta beargiñen
lana alkartzen dira-ta, domuari dagokion besteko irabazia emon bear yako; baña beragiñari be
onen lanari dagokion besteko lantsari edo alogera emon bear yako; bakotxari berea, nai ugazaba nai langillea dala. Zuzena estadua baño lenagokoa da-ta, agintarien gañetik dago; agintari
dirala-ta, zuzena ausi ta okertzeko eskubiderik
eztauke. Agintariak zuzen ori bete eragiteko
ardurea bai, ori eurena dabe-ta. Erraozezko
legeak emonaz, guztien eta bakotxaren eskubideak aldeztu ta jagon bear dabez.
Orraitik be, euren eskubideak zaintzeko, aberatsak txiroak baño erreztasun geiago ta iñoren

laguntzaren premiña gitxiago daukelako, estaduak txiro, langille edo alogerekoen eskubideak,
berariz eta ardura geiagoz, aldeztu ta zaindu
bear ditu; langille zurrai zelako edo alako ogasun
ekarkorraren jabe izateko, bidea leundu ta erreztu bear dautse; goiko ta bekoak zuzenbidera
ekarri, guztiak ortxe alkartu ta gizabatzaren onerako, burkide barik, lankide egin bear ditu.

XX
GIZARTEKERIA TA
GIZONAREN AZKATASUNA
Senean dagoan gizonak aukeramen berea
dau. Aukeramena, au edo beste gauza aukeratzeko almena da-ta, gizona ain zuzen be, almen
ori daukalako, azke edo libre orixegaitik da.
Gauza txarrak, oben edo gaiztakeriak egin al
izateko almena, azkatasunaren ezaugarri bai,
ezaugarri ba da; baña azkatasuna orretan ez
datzala edonok daki; bestelan oben eta utsik
egin ezin daiken Jaungoikoa, ez litzake azke
izango, ta iñor baño azkeago ta azke diran izaki
guztien Egille be dala ondo dakigu. Txarrerako
almen ori be ba dau gizonak; baña ori azkatasuna baño obeto onen aulkeri eta jopu egiten data, iñoz obenik egin barik, beti gauza onak aukeratzen dakiana, obendi edo pekataria baño
azkeago da. Gauza txarretara jo barik be badago
non aukeratu.

Gizonak azakatasun edo libertadea baño doe
bikain eta maitagarriagorik ba-ete-dau?
Azkatasuna urre ta zidarrez ezin erosi, urre ta
zidar oro baño obe ta ederragoa da-ta. Zein maitagarri dan antxiñako ipuin onek adierazten
dauksu. Bein baten, illunabarrean txakur eta
otsoak alkar aurkitu ei-eben. Batak besteari
«kaixio lagun» esan ta gero, otsoak txakurrari:
mutil, ire lodien lodie! narrua betean ago; uleak
be argi, brist! egiten dauske. Zelan arrano gizendu az orrenbestearaño? I baño indartsu ta bizkorragoa nok; baña gosez naiabilk, gizena zer dan
be etxakidala, azur eta azal uts. Txakurrak: nire
zeregiña egin nai ba-dok, gizendu al izango az i
be. —Ze zeregin— diñotso otsoak. —Atezain izan
eta gabaz ugazabaren etxea lapurrekandik
jagon, darantzu txakurrak. —Ori baño ezpa-dok,
orretarako gertu naiagok neu be— diño otsoak.
Orain mendi ta oianetan aize ta euriz, edur eta
izotzez bizikera latza yaroat. Zenbat atsegiñago
tellapean bizi ta alper ta nagi, jatekoz ase! —
Ator ba neugaz— diñotso txakurrak.

Alkarrekin yoazala, txakurraren saman ulepeituz egindako uztaia dakus otsoak eta diñotso:
aizkide, zer dok ori? Txakurrak: au ezer eztok. —
Ezer eztoala?— darantzu otsoak. Eaidak arren,
jakin nai yoat-eta. —Gaizto antza be ba yaukadala-ta, lotu egiten naioek —diño txakurrak— egunez atseden dagidan, gabaz itzar egoteko.
Illunabarrean azkatzen naioek eta emetik
zear ibilten nok. janaria, neuk eskatu barik ekarten yaustek: ugazabak bere maiko azur eta
ondakiñak: otseñak ogi-tatuak eta jaki gizenak
jaurtiten yaustezak, eta lanik egin barik, urdalla
bete-bete egiten yoat. —Ondo yagok— diño
otsoak; —baña esaidak: ona edo ara joateko
gogoa datorkanean, ori egiteko azkatasunik ba
ete-daukak? Orixe ez, geienez beintzat —darantzu txakurrak. Eta orduan otsoak: goretsi doazan
zorion guztiok, euretzat itxi-ta, ni banaioak;
lengo bizibidera naioak, azke nazala errege be
etxoat izan nai-ta.
Azkatasuna gizasemearen doe, begi ta bitxirik ederrenetarikoa da: aukeramena kendu ezkero, gizona ezta gizon, jopu errukarri baño. Gizon
guztiok ezkara bizibide ta zeregin guztietarako

egiñak: egiñen batzuetarako besteetarako baño
antzetsu ta trebeagoak izaten gara-ta, olako
zeregiñak atsegiñago izaten yakuz. Gizon bakotxak bere eretxi, asmu, gurari ta atsegiñak daukaz, eta naien dituan bizibide ta zeregiñak galerazo ta gogoko etxakozanak arrerazten bayakoz, atseden eta bake barik, beti artega ta
urduri ibiliko da. Gauza on askoren artean, naien
dauana aukeratzeko azkatasuna bear dau gizona, bestelan zoritxarreko izango litzake-ta.

Gizartekeriak (sozialismoak) gizonaren azkatasun ori bear bestean aintzat artzen ete-dau?
Urrik emon bez. Gizartekeriaren irakasleak
diñoenez, gizona gizartearentzat egiña da-ta,
eztaduaren otsein eta jopu izatea dagokio. Ogasunak ekarteko diran arazo guztien zuzentzalle
estadua izan ezkero, lan gitxiagogaz ogasun
geiago ekarri leikezala; ori akiakulatzat arturik,
sozialistak gizonaren azkatasuna ebagi ta moztu
egiten dabe. Garatz edo negozio andiak darabillezan aberatsak: gauza askoren salerostea

euren eskuetan dauken trust’ak, enaparauei
buztarri gogorra ezarri ta langille asko jopu,
(esklabu) egiten dabezala-ta, sozialistak garraxi
baten ibilli dira ta orain be garraxika diardue.
Baña ori txartzat dauken morroiok, askozaz be
txarrago dana egiteko kezkarik eztauke. Trust
orreik gora-bera, estadu bakotxean ainbat ugazaba dagoz; sozialistak nai dabena egin ezkero,
ogasun garatz, saleroste guztien ugazaba bakarra, estadua izango litzake; zeintzuk lan egin
bear diran; lan orreik nortzuk egingo dabezan;
lanak dakarzan ogasunak, noz, non, eta zelan
salduko diran; orreik eta beste olako dauza asko,
estaduak erabagi ta ginduko leukez: estadua
ogasun-ekarle, estadua salerosle, estadua jabe;
enparauak, orren morroi.

Eta gizonarentzat ain maitagarri dan azkatasuna, non da?
Azkatasuna iñorentzat barik norberarentzat
ei-da ona. Gizartekeria nagusi dala be guztiak
eztira izango jopu ta morroi: agintariak azke

izango dira ta gogoak emoten dautsena agintzeko eskubidea eukiko dabe. —Eta enparauak?—
Enparauak estaduaren morroi izateko eskubidea, ez ete-dabe naiko? —Ori nauskeri edo diktadura garbia dala? Eta zer? Gizartekeriaren irakasle orrei, eurak gintari izan eta ondo bizi ezkero, enparauakaitik zer dautse? Azkatasuna barriketea baño besterik ezta, Largo Caballero’k
oraintsu esan dauanez. Estadua bear ei-da indartu; estadua eskubide guztien jabe oso egin, ugazaba panparroia izan dadin. Azkatasunaren izenean orren aurka iñor jagi ba-dadi barriz, kaskarreko ederrak emonaz, azke izateko gogoa bein
betiko kendu bear ei-yako. Largo Caballero’k
olako gauzak esan dituala-ta, arritu ta izutu egin
dira gizon txepetx batzuk. Ori gizartekeriaren
berezko ondorena da-ta, etzan zegaitik arritu ez
izutu. Gizartekeria berenez nauskeria ta azkatasunaren arerioa da.

XXI
GIZARTEKERIA TA
UGAZABA BARRIAK
Jango dozun ogia zeure arpegiko izerdiz irabazi bearko dozu —esan eutson Jaunak lenengo
gizonari—. Egaztija egaz egiteko ta gizona lanerako jaio da —diñosku Job deunaren aoz—. Geldi
dagoan ura usteldu ta xomorroz beteten dan
antzera, gizon alper eta nagiaren gogoa be
usteldu ta griña txar askoren abi ta bizitoki egiten da. Nagikeria oitura, ekandu txar askoren
ama da-ta, zetan edo atan, bakotxak bere
sallean, gizon guztiok lan-egin bear geuke.
Sozialistak be orixe nai dabela diñoe: gizon
guztiak, langille. Etxagunik iñor bez, guziak
maizter: ugazabarik bat egiña baño ez, enparau
guztiak beargin.

Gizartekeriaren irakasleak diñoen ori, egia eteda?

Gizon askok biziko ba-dira, nai ta ez lan egin
bear dabe ta lan egin arren be, arrastaka baño
ezin dira bizi: beste asko, ostera, iñoren lanak
dakartsen mozkiñez, bape neke barik, odo baño
obeto bizi dira. Ori txarto dago —diñoe sozialisten buru egiten diranok—. Ondo dagoanik be
eztiñogu, zetan edo atan guztiok lan egin bear
geuke-ta; baña ori txarto dagoala diñoenok,
beste ezer baño lenago orixe egiten ikasten
dabe. Guza bat irakatsi ta beste bat egin, ori be
eztago ondo.
Orain gizartekeriaren irakasle ta langilleen
buru diran orreik —geienok beintzat—, lenago
langille ziran: bata, irarle, bestea zuritzalle,
urrengoa ogigin edo olako zerbait; baña gizartekeria irakasten asi ta laster, jauntxu egin ziran
eta arrezkero langilleen lepotik polito bizi dira.
Aberats egin diranak be eztira gitxi. Beste askok
be orixe egiten dabela-ta, orain orixe baño beste
biderik eztaukela diñoe; baña gero, gizartekeria
nausitu daitenean, besterik izango ei da. Orduan
ugezaba bakarra ta enparau guztiak bardintasun
osoko langille izango ei-dira.

Soziaistak diñoen ori siñesgarri ete-da?
Langille asko atxipetu dauzan guzur biribilla
da sozialisten buruak diñauskuen ori. Gizartekeria nausitu ezkero, estadua izango ei-da ugazaba
bakarra; egin bear diran lanak eta onek dakartzan ogasunak estaduak banatuko ei-ditu; baña
estaduak berenez ezer egiten eztaki; ezer egitekotan buru ta egintariak nai ta ezkoak ditu. Agintariak be arazo guztietara ezin eldu leitekez-ta,
jaurle ta ordezkoak enpleau ta morroiak, norezkoak dabez. Gaur egunean estaduak zeregin
gitxiago euki arren, zenbat ordezko, zenbat
enpleau eztitu bear? Ogasuna ekarteko gai ta
bide diran gauza guztien jabe ta ugazaba bakarra egingo ba’litz; lanak banatzeko, lanak dakarrena saltzeko, lantegiak oñean eukiteko, langilleai alogera emoteko ardurea bere gain artuko
ba’leu estaduak, zenbat ordezko, zenbat
enpleau eleukez bear izango?
Agintari ta enpleauek izango litzakez zuzentzalle, enparau guztiak langille; aek ugazaba,
enparauak alogereko; aek nagusi ta jabe, azpa-

rauak jopu ta morroi. Gauza guztien ugazaba
estadua egingo ba’litz; lenago aitatu doguzan
ardura guztiok bere gain artuko ba’litu, biztanleetatik lauren bat gitxienez agintari, jaurle,
ordezko ta enpleau izango litzakez eta enparauak orrein agintzapean lanari ekin bearko leuskioe. Eta orra or enda bitako gizonak. batzuk
lana agintzeko; besteak, ostera, aek agindutako
lanak egiteko. Sozialistak ekarri nai dauskuen
estadu ori erlauntzaren antzekoa izango litzakela diñoe batzuk: nik, askozaz txarragotzat daukat. Erlauntz bakotxean, erregiñez gañera, mota
bitako erleak dagoz: langilleak, eta nagiak. Erlelangilleak eztira ez arrak ez emeak; baña erlekumea ateraten, orri jaten emoten eta gero eztigiñen aspertzeka, zoli ta bizkor ekiten dautse lanari. Erle nagiak arrak dira ta eztirik egiten eztakie.
Eztirik egin ez, baña langilleak egindakoa jan
bai; orretan mutillak dira.
Sozialistak ekarri nai dauskuen estadun
barrian, erle nagien ideko egintari, jaurle ta
onein ordezko enpleauak izango litzakez: lanik
eleukie egingo, besteai egiñazo baño, ta erle
nagien antzera, langileenlepotik biziko litzakez.

Orretan sozialisten estadua eralauntzaren antzekoa izango litzateke; baña sozialisten estadu ori
askozaz be txarragotzat daukadala esan dot eta
au be egia da.
Erle nagiok be erlauntzean bizi oi dira udagueneraño; baña bein orra ezkero, erlauntzean
nagi orreintzat bizitokirik eztago. Erlauntza eztiz
bete daben erle langlleak, jaten baño eztakien
nagirik eztabe nai etxean euki, ta udagunenean
erlauntzetik jaurti egiten dabez, eta urten nai
ezpa-dabe, izpia edo eztena sartu ta il. Sozialisten estaduan, erle nagien ideko diran agintari ta
onein ordeko enpleauak, nok jaurti al izango leukez? Erle nagiak eztenik eztauke, langilleak bai
ostera. Oneik eztendunak diralako, nagiok errez
zapuztu daroez eta bizirik edo illik erlauntzetik
kanpora jaurtiten dabez; baña sozialistak ekarri
nai dauskuen estadu bitxi orretan, agintari ta
enpleauen alde legokez eta negu gorria nai
gosetea etorri arren be, eurak beti nagusi.
Bein agintaritzan jarri ezkero, nok kendu?
Euren tokietatik, nok jaurti? Egiñen gatxa be
gatxa izango litzake ori. Errusi’n jazoten danak,
begiak idekiazo bear leuskioez langille guztiei.

An erlemandoak dira aspaldian be nagusi ta iñok
ezin ditu kendu. Enparauak langille dira ta
eurentzat baño lenago arentzat lanegin bearrean dagoz. Sozialsten estaduan agintari ta
enpleauak erlauntzean erle nagiak baño obeto:
gizon beargiñak, ostera, erle langilelak baño
askoz be txarrago.

XXII
GIZONA GIZARTEAREN
OTSEIN ETA JOPU
Gizartekeri edo sozialismoa erlijiñoaren arerio dala aurrerago esan dogu: gizonaren arerioa
be ba-dala guzur andi barik esan leike. Gizona
gizartean biziteko egiña da; baña gizartearentzat egiña, ezelan bez. Gizonak, banezean eta
bakarrean bizita ezin lortu leikezan ainbat onura
ta mesede eskuratu daikez gizartean biziaz. Ori
dala-ta gizona gizarterako aier eta makur dago;
irrits, edo lera ori bere-berea dau, eta gizona
gizarteko bizitzara bere izatearen indarrak
daroa.

Baña, zegaitik eta zetarako doa gizona gizartera?
Banazean bizita, ezin bete dauzan bearrizanak, ezin lortu dauzan onurak, gizona gizartera
beste ezek baño geiago orrexek daroe; baña

orreik ba-daroa, gizona gizartera bere onaren
billa doala, nok ukatu daike? Bere burua orniduagotu, bere bizikerea obetu ta onura edo mesede
geiago eskuratzearren, gizona gizartera orixegaitik doa.
Gizartean bizi dan gizonak, gizabatz osoaren
ona al bestean egiteko gertu ta prest egon bear
dau; orretan ba gagoz; baña gizabatza be bazkide guztien eta bakotxaren onerako dala iñok be
ezin ukatu leike. Eta egiz, gizon bakotxak gizartean biziaz irabazi baño geiago galdu bear ba’leu, gizartean bizite ori, zetarako leuke? Gizartean sartuaz bere eskubideak galtzekotan, naiz
eskubide orreik murriztuta ikustekotan, gizonak
gizarten biziteko gogo andirik ezin euki leike.
Soña ta gogoa, gorputza ta arimea gizon
bakotxarenak dira: premiña edo bearrizanak eta
oneik beteteak dakartzan atsegin eta zorionxuak
be, gizon bakotxarenak. Gizon bakotxa alde
batera itxi ezkero, gizartea zer da? Gure adiñean
sortutako gogai edo irudia baño besterik ez. Eta
gizon bakotxaren lepotik gogai uts orren ona egiteko, gizartea orretarako danik nok siñestu? Ez,
gizon bakotxaren eta al bestean guztien ona egi-

teko: gizon bakotxari lurrean al besteko zoriona
eta bizitza onen ostean betikoa jadesten laguntzeko, gizartea orretarakotxe da, ta orretarako
ez izatekotan, gizonarentzat kaltegarri izango
litzake.
Gizartekeriaren alde dagozanen eretxiz, gizona gizartean biziteko ezeze, gizartearentzat
egiña be ba da, eta gizartearentzat egiña dalako,
gizon bakotxak bere burua guztiz eta osoro
gizarteari eskiñi ta emon bear ei-dautso.
Bakotxa bere aldetik ibilli barik, guztien indarrak alkartu bear ei-dira: ori egin ezkero, lan
gitxiagogaz onura andiagoak eskuratu ei-leikez.
Bakotxak berari dagokion sallean; baña guztiak
batera ta guztiak guztientzat lanari ekin ezkero,
ortik letorkezan irabazki eta ondasunak, ugari be
ugariak izango ei-litzakez. Ori dala-ta, edozelako
ondasun a ekarteko gai ta bide diran gauza guztien jabetzea, gizabatzak ala estaduak beragandu ta beretu egin bear ei-dau. Gero gazabari
dagokionez, menpekoen artean lanak banandu;
langille bakotxa bere sallean ipiñi ta guztiei guztientzat lan egiñazo. Onelan egindako lanak,
ondasun eta onura izugarriak ekarriko ei-leukez,

eta langille guztiak eta bakotxak, biziteko ezeze,
jolasteko bear dabena be ugari izango ei-leukie.
Amesak ames dira-ta, langille bakotxari zenbat elduko litzakeon eztakigu; baña gizrtekeri
zaleak diñoen ori egia ba’litz be, gizon gaxoa
gizabatzaren ala estaduaren otsein etajopu errukarri egiten dabe-ta, bere burua zerbaitetan daukan gizonak, ori ontzat ezin emon daike. Izan be,
edozelako ondasuna ekarteko gai diran gauzen
jabetzea kenduaz, gizartekeri edo sozialismoak
gizonari bere eskubideak moztu egiten dautsaz;
gizon bakotxa bere sallean ipiñi eta guztiei guztietntzat lan egiñazoaz, gizona abere bai’litzan,
lanerako buztartu egiten dau eta orrelan buztartuaz, gizonari bere aukeramen, azkatasun edo
libertadea be iñausi ta moztu egiten dautso:
augaitik gizartekeria gizonaren arerioa dala uste
dogu.

Gizon bakotxak bere lanaz irabazitakoaz, zer
egin al izango ete-leuke?

«Bere lanaz irabazi dauanaren jabe, bakotxa
izango da; ori bere-bera izango dau eta berea
dauan ori naien dauanez eralgitekoe skubidea,
iñok eztautso ukatuko». —Orduan bakotxak bere
lanaz, irabazi dagianetik, zati bat aurreratu al
izango leuke, eta aurreratu dauan orregaz
abere, solo ta ondasuna ekarteko gai diran beste
gauza batzuk be erosi ta beretu al izango eteleukez?— «Ori ez —diñoe gizartekeri zaleak—:
erabiliaz sautu ta amaitzen diren gauzak bai,
olakoak erosi ta beretu al izango ditu; baña
ondasuna ekarri leikenik, ez: onako gauzen
yabetzea gizon bakotxari ezin laketu leikeo, ori
laketuaz beste barik gizartean ipiñi nai dogun
bardintasuna, ankaz gora joango litzake-ta».
Onelan, bai gizartekeria txiroak aberats baño
aberatsak txiro egiteko asmu obea da.

Lanak banatzeko ardurea, norena?
Gizartekeria nausituko ba’litz, edozelako
ondasuna ekarteko gai ta bide diran gauza guztien ugazaba ta jabe bakarra, gizabatza ala esta-

dua izango litzake; baña ugazaba aldatu arren,
gauzak berez ondasunik eleukie ekarriko-ta,
orduan be gizonak lan egin bearko leuke. Bakotxari bere lana, nok izentauko ete-leuskio? Gizartekerizale asko ameslari andiak dira-ta, gizartea
ondo eratu ezkero, lan guztietarako langilleak
berez agertuko litzatekezala uste dabe. Umeai —
diñoe ameslariok— txikitatik asita, berarizko aziikaskuntza emongo geuskioe; bakotxak bere jas
berezia zetarako daukan laster igarriko geuke;
bere jasaren erako zeregiña emongo geuskio;
onelan lana jolasa baizen atsegin izango litzate
ta edozein lanerako langille onak eukiko geukez.
Ori diñoenak zoro garbiak ezpa dira, ameslari galantak bai dira beintzat. Gizonik geienen
berezko jasa auxe da: albait lanik gitxien egin
eta albait ondoen bizi. Orain, baktxak beretzat
lan egin eta beretzat irabazten dauanean, ori
orrelan ba-da, gizartekeriak nai dauan lez, bakotxak guztientzat lan egin bear izango duanean,
zer izango ete-da?
Lan batzuk besteak baño gogor eta neketsuagoak dira: nazkagarri ta osasunarentzat kaltegarri diranak be badagoz, ez gitxi. Enparauen

irabaziaz onako lan nekatsu ta nazkagarrietarako langilleak berez agertuko litzakezala; ori diñoana burutik ondo eztago. Orreik txakur-amesak
dira ta, guztiak gosez ez iltekotan, lanak banandu ta bakotxari bere lana egiñazoteko ardurea
gizabatzak ala estaduak artu bearko leuke. Estaduak agindu ta enparauak burua makurtu. Langille bakotxari bere toki ta lana agintariak eta
onein ordekoak izentauko leuskioe ta aen baimen barik langilleak ez tokiz aldatzeko ez lana
isteko eskubiderik eleuke izango. Gizartekeria ta
gizonaren azkatasun edo libertadea sua ta ura
baño geiago ezin alkartu lediz; gizartea agintari
orrein menpean, artzañak aurretik daroan artaldearen antzekoa izango litzake. Gizartekeriak
zoriona opatu ta zoritxarra ekarriko leuke.
Gizartekeri edo sozialismoak bake ta zorion
andiak ekarriko ei-leuskiguz: orren alde dagozanak, ori diñoe; baña asarre, gorroto ta burrukak
ekarteko obea dala deritxat. Gizartekeri-zaleak
diñoenez, ugazaba ta jabe bakarra gizabatza ala
estadua izango litzake, ori baño beste ugazaba
ta jaberik eztala bear garraxika diñoskue-ta;
baña lanak banatzea, langille bakotxak zein lan

egin bear dauan esatea, ugazabari dagokio, ugazabaren ardurea da.

Lanak banatzea, zeregin erreza izango ete-litzake?
Gizabatzak naiz estaduak, agintari ta ordeko
barik, ezer egiten eztaki ta egin be ezin daike: au
dala-ta, ugazaba ta jabe bakarra gizabatza naiza
estadua ba’litz, gizon bakotxari bere lana agintariak eta onein ordekoak izantau bearako leuskioe. Guztiok lan guztietarako egokiak ezkara-ta,
lanok ondo banatzeak zergiñak emongo leukez.
Zeregin guztietarako langilleak berez agertuko
litzakezala uste dabe batzuk; baña ori ames garbia dala edonok daki. Lanabaño alperkeria maiteago dogu ta lan gogorra baño erreztxua edonok naiago. Agintariak eta onein ordekoak,
gogorik onena euki arren be, langille guztiak
naien daben lanera ezingo leukiez bialdu, ta
askori gogoko etxaken lana egiñazo bearko leuskioe. Amaikatxu gorroto, asarre ta burruk ba
lekarkez bailanen banatze onek.

Errusi’ko langilleak, zelan et-dabiltz? Zoro
batzuen eretxiz, ezin obeto,baña ango barri
dakienak diñoskuenez, txarto baño be txarrago.
Gudari edo soldau gorriak jagola dabezala, langilleak aldran gaizkiñak bai’liran, lanera daroez
eta gogoko yakela naiz etxakela, guztiei ta bakotxari izentauriko lana egiñazoten dautse, gudari
gorri aen agintzapean. an lagilleak naien daben
lana aukeratzeko azkatasunik eztauke; lana itxi
ta beste toki batera joateko eskubiderik bez.
Langille aek, gizonak ete-dira? Gixaxo andiak
lanerako buztartu egin dabez-ta, gizonak baño
abereak obeto dirudie.
Gizartekeria nausituko ba’litz, beste edonon
be orraxe jo bearko litzakez, osterantzean iñorentzat lan egiteko gogorik, iñok be eleuke eukiko-ta: onako edo alako lana egitera be beartu,
bestelan guztiak lanik errezenera joko leukie-ta.
Orain Errusi’n jazoten dan lez, langilleai euren
lana agintariak izentau bearko leuskioe ta langille bakotxa bere lana egitera beartu bearko litzake; baña ori bakea ta zoriona baño asarre, gorroti ta burrukea ekarteko bide obea da.

Eta lanaren irabaziak zuzen eta bidez banatzea,
sozialistak uste daben baizen egiñen erreza
ete-da?
Ziñez, gizartekeria nausi dala, estadua baño
beste ugazaba barik, lanak banatzeak zeregiñak
emongo leukez; baña lanaren irabaziak guztien
artean bidez eta zuzenez banatzeak, buru-auste
ta zeregin txikiagoak eleukez ekarriko. Ume,
gexo, uatu ta zarren ardurea gizabatzak ala
estaduak eukiko ei-leuke-ta, lenengo ta bein irabazietatik orreintzako bear dan beste berezi
bearko litzake; gero etxe, ola lanakaiak barriztau
ta lanerako gaiak erosteko bear dana be, nai ta
ez eratsi bearko litzake. Ori egin ta gero enparetan dana langilleen artean bidez, zuzenez eta
bardintzasunez banatuko ei-litzate; baña ori esaten errezago da egiten baño.
Eta egiz, irabaziok langilleen artean ondo
banatu al izateko, arau argi, ziur eta zuzen bat
nai ta naiezkoa da. Arau ori, zein da? Gizartekeri zaleak alkar ezin artu dabe-ta. arau ori zein
izango litzaken eztakigu. Gotha’ko egitarauan

auxe esan eben: irabazien banatzea bakotxak
egindako lanaren eta bakotxaren bidezko bearrizanen arauz egingo da. Ori argi dago egon; baña
zuzen dagoanik eztogu uste. Egindako lana ta
bearrizanok sarri askotan eztabiltz batera.
Egin daigun langille bik lan bardiña egin
dabela; baña batak bestak baño bidezko bearrizan geiago daukazala. Gotha’ko arau ori aintzat
artu ezkero, bearrizan geiago daukazan langilleari besteari baño geiago emon bear izango
litzakeo; baña bien lana bardiña izan da-ta,
gitxiago artuko leukena, bidegabea egin yakolata, aserratu gingo litzake. Biei bardin emon ezkero, ostera, bidezko bearrizan geiago daukazana,
bestea baizen ondo ta nasai ezingo litzake bizi,
ta sozialistak gizartean ipiñi nai leukien bardintasuna ankaz gora joango litzake.
Lanean egindako orduak be irabaziak zuzen
banatzeko arau ona eztira. Aldi edo denpora bardiñean langille antzetsu, trebe ta bizkorrak lan
geiago ta lan obea egin daroa langille alper,
ongaitz eta baldrasak baño: Laneko orduak bardiñak izan dirala-ta beste barik, biei irabazi bardiña emotea bidegabe andia litzake.

Irabaziak zuzen banatzeko lanaren balioa
arautzat artu leikela diñoe batzuk; baña lan
bakotxaren balioa zenbaterañokoa dan, nok ebatzi ta esango dau? Sarri askotan neke gogorrez
egiten diran lanak baño gorputza gitxi nekatuta
egiten diranak, gizartean balio geiago dauke-ta,
lanaren balioa arautzat artu ezkero, estaduaren
aginduz lan gogorrean gorputza ausi dauan langillearen irabazia, beste askorena baño txikiagoa izango litzake; baña emotea, bidegabea ez
ete-da?
Estaduak orain daukazan zeregiñak be txarto
asko egiten ditu: ondasuna ekarteko gai ta bide
diran gauza guztien jabe egingo ba’litz; lanak
eta irabaziak banatzeko ardurea bere lepora
artuko ba’leu, zer jazoko ete-litzake? Agintari ta
ordekoak, onein azikide ta lagunak elitzatekez
ain txarto ibilliko; baña enparauak, astoak lez lan
egin arren, gosez arrausi egin bearko leukie bein