Gipuzkoako probintziaren kondaira - 21

Total number of words is 3852
Total number of unique words is 1795
25.9 of words are in the 2000 most common words
36.4 of words are in the 5000 most common words
42.9 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
topoz topo, Franzes ontzi bi armatu korsuan zebiltzanakin. Bereala ekin zitzaiozkan alkarri portizkiro;
peleatu ziran erruz, eta batalla izandu zan guztiz aserrea; alde bietatik ziran illak asko; bañan geroenean
ere, Kapitan Isasti irten zan garailari zeñaren menpean gelditu ziraden Franzes ontzi biak. Azaña andi
au egin ta ondorean Isastik ibilli anitz egin izan zeban
Franzes ontzi korsuan zebiltzanen billa, eta arkitu

zituenak azpiraturik, osterontzekoak uixatu zituen
ariñ aski; eta alde oetarako itsasozko ibillera balio
andikoa ifini zeban denpora artan, itsas lapur txarrik
agertzen etzala.
Españako gizon talde bat arrestatua Franzesak
Baionako Uri barruan istegira sartua zeukala, Irarrazabal deitzen zaion etxe andiko jaun ta jabe eta
nagusi argidotarrak bere Galeonarekin Gipuzkoatik
berariaz joanik, Uri andi artako kate lodi burnizkoak
urraturik, atera zituen ariñ aski uste artan etzeuzkaten Españatar arrestatuak; baita ekarri ere fite Gipuzkoara. Zeñean, azaña gogoangarri onen bidez Irarrazabalko etxe argidotarrak bere armaetan jarriak
dauzkan Erregeren aginduz Baionan urratutako kate
lodi burniazkoak Santiagoko benera birekin.
Azaña andi au egin ta ondorean laster, Irarrazabalko Nagusi berpera arkitu zan beste lanze estu
batean. Gipuzkoako seme argidotar au bere Galeonarekin armadan zebillela idoro izan zan topoz topo,
korsuan zebiltzan iru Franzes ontzi ondo armatuakin.
Ikusi bezin prest ezagutu zuten oek Irarrazabalen
Galeona; eta egun gitxiz aurretik Baionan berak egin
izan zien ixeka lotsagarriaz mendekatu naiean, ekin
zitzaiozkan Galeon bakarrari iru Franzes ontziak bat

batean; baita bera ere oei arras mindurik portizkiro.
Ari ziran pelean erruz alkar ezin garaiturik eta batalla
esturarik larrienekora iritsi zan denporan, Irarrazabal
ernai azkarrak egin zeban bizarria izan zan batela
itsasora botarik Galeoneko jendearen erdiarekin bera
an sartu, eta Franzes ontzietako baten albora iristean, bere batelaren bularka burni balanka batekin
urratzea; au ondatzera zijoala ikustean, bera ta beraren lagunak nai ta nai ez etsaiari gañera igo zekizkion. Ezan ta egin, batela zulodunean zeudenak oberik etzekustenean, bata bestearen leian ill edo bizi
saltatu ziran ontzi gañera, uste zuten ainbat gizon
galdu bage; zergaitik, oen ausardi pare bagekoa ikustean arras ikaraturik kemen bage gelditu izan ziran
begira zeuden Franzes guztiak. Asalto gogor onen
bidez berealaixen menperatu zuten ontzi au; baita
beste biak ere fite, eta Irarrazabalko Nagusi argidotarra gelditu zan iru Franzes ontziren jaun ta jabe eginik, lenago irabazitako ondra andiaz gañera.
Kapitan Domingo de Amasa Debako semea bere
ontziarekin Beleislara ustez ustekabe iritsi izan zan
batean, bertako jende biurriak, gaizki tratatzeaz
gañera, kendu ziozkan ontzian zeramazkian gauza
eder balioso anitz; toki artako barri ondo jakin bagez,

Ugartetarrak supituan gañera sartu zitzaiozkalako.
Bidebageko txarkeri onek miñ andia eman izan zion
lazki Domingo de Amasari, bañan une antan bere
burua ardura bagetzat egiñik, ixil ixilla gelditu zan,
dollorkeri hura ordaintzeko egin bear zeban gauza
biotzaren erdi erdiko mamian ondo eratsia bazeukan
ere. Ugartetarrak begira zeudela aldondu zan bide
zati batean, bere bidajeari jarraitzera bazijoan bezalako abiaduran, eta aen begietatik ezkutatu zanean
gelditurik, bere jendeari agertaratu zien, Ugartetarrak egin zioten bidebagekeria ordaintzeko arturik
zeukan asmoa; zeñari guztiak ondo iritzirik jarri ziran
txit gogoz, beren Kapitan ernai azkarrak agintzen ziotena egitera. Leialtadezko alkardade indartsuaren
bidez alaitu eta bear bezala prestaturik bigaramun
goizean egunaren antza asitzerako zegoen itsas bazterrean Domingo de Amasa bere jende armatuarekin
Ugartetarrai erasotzeko prest jarria. Bereala, Galeonetik irtenik asi ziran tiroka, eta Erri barrura sarturik
zuzen zuzenean joan zan Domingo Kapitana Obispoaren etxera, zeña zegoen lurbira artako Gobernadore, eta bertan arrestaturik Galeonera eraman ta
beren arekin irten ziran itsaz zabalera. Ugartetarrak
beren Obispo Gobernadorea itsasoan zeramatela

ikusi zutenean, Galeoneko jendeari deadarrez ta
keñuka aditzera eman zioten, itzegin nai zutela berarekin. Domingo de Amasak donario ederrean itsas
zabalean itxoron zien bajeletan zijoazkion Ugartetarrai; eta alkarganatzean konpondu ziran, biurtzen
zituztelarik oek, aurreko egunean bidebage kendutako ondasun guztiak obari geiagorekin; eta ark lagatzen zebala Obispo Gobernadorea libre. Esan ta egin,
Kapitan Domingo de Amasari eraman ziozkaten zegoen lekura berperara agindu baino ere gauza geiago,
eta Obispoa irauli zan bere tokira; zeña Galeonetik
irtetean eta bidean zijoala ere ezkutatu arte guztian,
Kapitan Domingori bedeinkazio ta gurutzeak egiñaz
joan zan atsegingarrizko pozkida gozo betean.
Gipuzkoatarrak itsasoz egin izan dituzten agerkera, azaña eta irabazkidak, guztiz dira andiak. Gipuzkoatarrai zor zaiote, bada, milla irureun laurogei ta
amairugarren urtean egin izan zan Kanariaetako
Ugarteen agerkera baliosoa, bai ta ere milla bost eun
irurogei ta bostgarren urtean Miguel Lopez de Legazpiak bere lagun Frai Andres de Urdanetarekin irabazkidatutako Filipinas eta Marianas deitzen zaioten
Ugarteen izatea beste gauza geiagorekin.

Baldin suertez ere, izango balitz nor edo nor
Gipuzkoatarrak itsasoz egindako azaña oek geiegikotzat dauzkana, are arrigarriagoa ezarriko det emen,
iñork ere ezin ukatuko dabena.
Portugalko eta Andaluziako itsasaldeak zalagardatuak zeuzkan korsuan zebillen Ingeles urgullusu
batek, zeñak zerabiltzkien bi ontzi, bata sei eun toneladakoa eta bestea txikixeagoa, eta oekin ikaratzen
zituen alde artan zebiltzen ugarotar guztiak. Errege
Felipe irugarrenak jakin zebanean Ingelesak egiten
zituen bidebagekerien barri, agindu zion D. Luis
Faxardo Lisboan armadarekin egun beretan arkitzen
zanari, ezen, igorri zitzala buke batzubek etsaia
garaitzen oitutako buruzari azkar batekin, ezin ontzat
eraman zitekean urgullu andi hura azpiratu zezan.
Lanbide onetarako agintari izatea nai zutenak asko
ziran onoreak irabazteagatik; bañan guztien artean
autatua izandu zan Gipuzkoatar D. Antonio Okendo,
ogei ta zazpi urte baino adin geiago etzebala. Irten
zan, bada, Tajoko uretatik milla sei eun ta laugarren
urteko uztaillaren amabostgarren egunean bi bajel
Eskoziako Delfin ta Dobladilla zeritzan bost eun toneladatik sei eun bitartekoak, jendez eta osteronzeko
gauza guztiaz ondo orniturik. Zenbat ibilli egin izan

zeban, gelditu ere bage, San Vicente ta Santa Mariatik Cadiza arterañokoan korsuan zebiltzenen billa,
etzituen arkitu izan, alik eta aboztuko illaren zazpigarren goizean eguna argitzen asi zan arteraño. Ingelesa aurreratu zan sutunpadi eta alkabuzakiko karga
itxi andi bat disparatzera Okendoren kontra, eta onek
erantzun zion otslankai berperakin, non geiago bage
ekin zitzaiozkan alkarri erasotzen portizkiro. Alboratu
zitzaion Ingelesa Okendori, eta onen barkura ere
sartu zituen eun gizon, zeintzubek etartuak izan ziraden merezi zuten ongietorriarekin. Ekin zitzaiozkan
jazarra, gogorrari, zeñak iraun zeban bi orduan eskuz
esku peleatzen zirala. Korsuko ontzi andiak jende
berria unetik unera Okendoren barrura biraldu-arrea,
onek desaraitu bage jardun zeban garboso, zijoakion
guztia itsasora boteaz, odol ixurte andiaren bidez
bañan ere. Ingeles arrotuak ikusi zebanean bere jenderik oberena eta geientsua arras galdua, egin zituen
eginal guztiak igestutzeko bañan alperrik. Geroenean
ere nai ta nai ez izan zeban errernditu bearra, gelditu zitzaion jende apur eta bi ontzi korsukoarekin D.
Antonioren menpean; zeñean, oek arturik, bere barko
balaz galbaiaren gisa zulatuarekin biurtu zan ondra
andian garailari Cascaesara, eta Lisboan sartu

zanean, agiriko deadar gozo pozkarriakin gloriaz
estalirik igo zuten odeiaz goiti ogei ta zazpi urte baizik etzeban galai gazte Don Antonio Okendo Gipuzkoatarraren aomen gogoangarria sekula betiko. Erregeren gogoan sartu izan zan txit galai gazte onen izena.
Egun beretan gertatu zan Bizkaiko Eskuadran zegoen
Jeneral Bertendonaren illtzea, eta onen orderako
Errege Jaunak autatu zeban Okendo, esaten zebalarik
modu onetan. «Siendo yo informado de los buenos
principios de vos D. Antonio de Oquendo por la satisfaccion que habeis dado en algunas ocasiones en que
mi Capitan General de la armada del Occéano os ha
encomendado Navios de ella para salir á buscar los
enemigos, con quienes habeis peleado y rendídolos
con valor, y echado á otros á pique á imitacion de D.
Miguel de Oquendo vuestro padre, Capitan General
que fue de la Escuadra de la Provincia de Guipuzcoa,
y confiando que cada dia ireis procurando asemejarle mas en las obras, he resuelto hacer eleccion en
vuestra persona para que goberneis y tengais á vuestro cargo la Escuadra de Vizcaya».
Berealaixen izan zeban Okendok bere azkartasuna eta ondra are goiagora altxatzeko era ona txit,
Holandes armada andi bat gure itsas-aldeetako por-

tuetan billatu al zitzakean bajelak erretzeko asmoan
berariaz egindako injeniozko suakin zetorrena, biraldu izan zebalako astinaldi onak emanik berriz etorteko gogo bage. Egikera au egindakoan bereala izendatua izan zan Okendo Kantauriako Eskuadraren Kapitan Jeneral, zeña konpontzen zan Gipuzkoa, Bizkaia,
eta Lau Erriakin. Jarduera onetan egondu zan denporan egin izan zituen serbitzo andiak eta azaña asko,
naiz zala korsuan zebiltzanetatik itsas-aldeak garbitzen, naiz berak arrapatzen, naiz zala Lisboara ta
Cadiza ontzidi ta Galeonai laguntzen; zeñean eginbide balio andiko oen saritzat beraren izen gozoaibi
geiagotu zitzaion General de Flotas de Nueva España.
Gitxi bat jeroixeago izandu zan Almirante armada
errealeko Prinzipe Filisbertoren agindeen azpian; eta
milla sei eun ogei ta bostgarren urtean egin zan
Galeonen Jeneral; eta orduan Erregeren armadan
izan zeban agintza arterañokoa eta Galeonarekiko
bidajeak bukaturik, igo zan milla sei eun ogeita seigarren urtean, itsasoetako armadaren Almirante Jeneral
izatea. Toki goititu artara igo ta laster izan zeban
Okendok bere bizarriazko azañak egiztatutzeko izan
al zitekean deretxarik oberena. Milla sei eun ogeita
zortzigarren urtean Mairu samalda ikaragarri batek

ertsitu zeban inguru guztitik Mamorako Plaza, eta
bertan Gobernadore arkitzen zan Diego Eskobedok
gaztigatu zion Okendori Cadiza zer gertatzen
zitzaion, eta baldin berpertatik ezbazitzaion laguntzarik joaten, galduak izango zirala nai ta nai ez Plaza ta
Gaztelua. Gertakari onen barririk etzekiten Gortean
batere; eta Plazaren galdu gordea aiñ irrisku andian
ez lagatzeagaitik, Erregeren agindeen begira egon
bagetanik, Okendo irten zan supituan, Mairuakin
peleatzeko pozkida betean. Bañan oek, bera zijoakiotela igerri zuten bezin fite, Mamora-ri zegoen zegoenean lagarik, igesari eman zioten itsumustuan. Alere
Okendok eraso zien iritsi al zitzakeanai portizki; bai ta
kiskaldu ere arrapatu zituenak. Egikera andi onen
bidez geiagoturik, are goiagora igoak izan ziran D.
Antonio Gipuzkoatarraren garboa eta ondra; zeñari
Felipe laugarrenak bere eskuz itzkribaturik esker
andiak eta asko eman izan ziozkan oparo.
Milla sei eun ogei ta amaikagarren urtean Eskuadra Holandesak Brasilen Pernambucoko eta Santa
guztieneko Plazak desegindurik buruz beeratuak
zeuzkaten beretako jendearen saldu erosiari lur joerazo ziotelako; eta oberik etzekustenean eskatu zioten laguntza Gorteari. Bereala Felipe laugarrenak

agindu zion Okendori irten zedilla itsasora denporarik
galdu bage, ongiena prestatuak arkitzen ziraden
bajelakin. Esan ta egin, maiatzeko illaren bostgarren
egunean Lisboatik ateratu zan amasei ontzi bakarrakin. Oetako bost andienak etzeramaten bear zuketekean jendearen erdia; beste bost irureun bana toneladan etziran igarotzen, eta bakotxak berrogei soldadu Portuges buru burutik zituen; osterontzeko seiak
ere, zeintzubetan ziraden La Capitana eta Almiranta
etzijoatzen sarritako modura jendez janziak. Eskuadra txiki onek amabi karabeletan zeramazkien esan
diran Plaza bietarako señalapenduak zeuden sokorruak Conde Bañoloren agindera. Almirante zijoan
Jeneral Vallecilla, eta tropa guztien zenbatetsua zan
iru milla oñezko bezalatsu. Egun gitxiz aurretik Santa
Martako Ugartea sakeatu zeban Jeneral Holandes
Adrian Hanspaterrek jakindu zeban fite, gure barku
txiki indar gitxirekikoak nondik, norekin, nora eta zertara zijoatzen. Gizon urgullusu au ainbesteraño arkitzen zan arrotua, ezik, iduritzen etzitzaion ondo Españatarren kontra indar geiagorekin peleatzea; eta bere
armadan zeuzkan ogei ta amairu ontzietatik aldondu
zituen amasei ez besteak; zeñean gureakin buruz
buru berdindu arren, anditasunean eta jendez askoz

geiagokoak ziraden berarenak. Bederatzi eun toneladatik millarañokoak ziran aren Capitana eta Almiranta, eta sutunpadituak ogei ta amaseitik berrogeirañoko kanoiakin. Agorrillaren amabian urkusi ziran armada biak Brasilen aurrean emezortzi goi-mallatan
zabaltasun eguerdi aldekoan Abrojostik ogei leguaz
E. alderontz, Holandesak barlobento usbetatzen
zebala. Conde Bañolok guda-konsellua baturik bere
iritzia eman zeban, ezik, oberen-oberena izango zala,
karabeletan sokorruarekin zijoan jendea ontzi gudakoetara igarorik indarrak geiagotu, eta gordezkera
seguruan jartea. Zeñari erantzun zion Okendok, ezen,
iñolako modura ezin zezakeala ark esaten zebana,
bada, Errege gandik zeukan agindea zala esan dan
jendea sartutzeko Pernambucon, jazarran izan litezketekean otz ta beroen irriskuan ifini bage. Onetan
geiago bage La Capitana Españakoak disparatu
zeban pieza bat, kontuan ifinteko osterontzeko
ontziak jarri zitezela batallarako moduan. Bereala
beste tiro bat disparatu zion etsaiari ataikatzen zebala peleara eta luzatuaz denpora berean estandarte
erreala. Holandesak naitzat arturik, erantzun zion
beste sutunpada batekin, eta Eskuadra biak bata besteagana begira jarri ziran, hi baldin baiz, ni banauk.

La Capitana Holandesa beste barku andienetakoarekin aurkeztu zan Okendok zeramanaren kontra; beraren Almiranta ere zuzendu zau Españatarraganotz,
zeñari egin izan zion agitz su gogorra, eta Santa Barbaran irazekirik ondoratu zan bat batean, eta Almirante Vallecilla gaizkieritua eta eskuak errerik erori
zan urtara. Gertakari au ikustean Jeneral Hanspaterrek bere Kapitanarekin eraso zion Españakoari,
beste lau Galeon ondoren zituela, eta iritsi zan abordatzera arrabi andian ezarten ziola arpoia, jarten
zalarik aiñ urrean, ezik, Holandakoaren zuaitzearra
edo baupresa sartzen zan gurekoaren makilla nagusi
eta messanaren tartean; alako moduan ezik gelditu
ziran trebesaturik alkarri josiak bezala. Etzitzaion
denpora asko igaro Buruzari Batavoari bere arrokeriazko sarrera moldakaitzaz damutu bage, uste bazeban ere aixa ta fite, astinaldi ona emanik, ateratu
Okendoren bajeletik. Hanspater andia aiñ buruzpide
txarrean arkitu zanean nai zukean aldondu, bañan
Okendok kalabrote lodi batekin barkua loturik, gelditu zeban nai ta nai ez seguruturik; eta lemari laga
zion bere erara, etsaiaren ontziak egin zegikean indarrezko astinaldi eta danbatakoarekin irabazi al bazezakean, barlobento gelditzen ziralarik Kapitana biak

saietsetik saietsera alkarri lotuak. Egoera onetantxen
berperean irauli ziran sua urratzera. Egia da etsaia
bere indarraz baliatzeko era obean arkitzan zala, zergaitik gure Capitaneko sutunpadi beeko endanakoa
ezin jokazitekean, eta beraren balak ogei ta bikoak
ziran; bañan Holandesak disparatzen zituen goiko
endanada eta beekoa bala berrogeiñakoakin. Etsaiak
ausardi andian saltatu ziran Españakoaren Plaza
armaetakora, bañan beretakorik bat bakarra ere
etzan gelditu izan bizirik. Peleatu ziran ezin geiagoraño beren izateaz etsitako gizonen gisa, eta odoltzatu
ziran itsasoak gorputz ill montoi erorten ziradenakin.
Aserreagotu zan jazarra geiago, etsaiaren beste
Galeon batek bigarren saietsetik Okendori eraso zionean, eta abordatzen zitzaiola, gelditu zan Capitana
gurea su biren erdian estukiro, alde batera ta bestera ardura andiarekin arretaz begiratu bearrean. Estura aiñ larritasun gogorrekoan D. Antoniori laguntzalle
iritsi zitzaion ontzi Placeres berreun toneladakoa;
bañan erratu zeban ekinera, zeñean etsaiaren branka
biak alkarri josi naiean aurreragi sartu izan zalako,
galtzeko zorian arkitu zan jende guztia uraren gañean
zebala, baldin Okendoren azkartasunak bere Capitanera artzeko bidea fite egin izan ezbalu. Masibradi

zeritzan gure beste ontzi bat Kapitan Juan de Prado
agintari zebala soma obean eta egokiago sartu zan
etsaia zirikaturik, beregana begira ifintera, zeñak
Holandes Galeona beartu zeban nai ta nai ez buruz
buru peleatzera, lagatzen ziezatelarik La Capitana
biai bakar bakarrean, nor geiagokoak ziraden ikust
zitezen. Itsas batalla onek iraun zeban goizeko zortzi
orduetatik arratsaldeko lauak arteraño. Denpora onetan guztian Okendo beldur bagea ezpata eskuan
zebala, eta gorputzean oialezko soñeko senzilloa
beste gordegarri bage peleatu izan zan etsaien kontra, ontzi-gaztelutik kendu ere bagetanik. Lanzerik
gogorrenetan berari ongiena lagundu ziotenak ziran
Sarjento nagusi D. Lazaro Egiguren, eta bi Kapitan
Martin Larreta eta D. Jose Gabiria. Azkenean gure La
Capitanak disparatu zeban pieza bat proatik Holandakoaren poparen kontra, zeñari sartu zion sua takoarekin Santa Barbararen ateetako batetik. Asi zan irazekitzen portizki, eta egin al guztiak egin arren illtzen
ziran Holandesak montoika beren seta gogorrean.
Jeneral Hanspaterrek ikusirik erretzera zijoala garretan, edo arras ernegaturik, edo ta irriskuaren igesi
bota zeban bere burua urtara, non ito zan salbatu
zitekeana baldin nai izan balu Españako Capitanera

igaro. Oni ere sei edo zazpi lekutatik itsatsi zitzaion
sua, etsai irazekituaren urrean arkitzen zalako; bañan
ontzi Masibradik ateratu zeban irriskutik, eta seguru
jarri zeban kalabrote batekin. Irabazi zan Estandarte
Batavoa, Españakoa gelditzen zalarik arraintzarako
sarearen gisa zulatua sutunpadi eta muskete tiroakin. Ill ziran etsaiaren aldekoak milla ta bederatzi eun
gizon igaroak bakarrik La Capitana eta Galeon bietan,
beraren armada osterontzekoak galdu zituenaz gañera. Gureetakoak ziran illak bost eun laurogei ta zortzi
eta erituak berreun ta bat. Holandesaren ontzi gañerontzekoak ikusirik beren Capitanaren ausiabartza
ikaragarria, belak luzaturik jarri ziran igesbidean,
zeintzubei supita bizian jarraitu zitzaien gauak lekurik
eman etzeban arterañoko guztian. Gure armada ere
irten zan zatikatua txit, eta La Capitanaren etzanlekuak, ganbara ta saietsa balazoz josirik arkitzen
ziran desegiteko zorian. Bañan batalla irabazitako
pozaz, eta Pernambuco ta beste Plaza Brasilkoetan
sokorruak sartutako atsegintasun parebagekoak,
gozarotu zituzten gañez eragiteraño, jazarran igarotako atsekabe guztiak. San Agustinen ongitu zan gure
armada, Oztugartera iraultzeko lainbat izan zedin
moduan, eta alaixen sartu ere zan Lisboara azaroko

illaren ogeigarren egunean, non bere azaña andiaren
saritzat etartu zeban consejero de Guerra edo Gudako konsellariaren titulua.
Milla seieun ogei ta emeretzigarren urtean are
geiagoko mirariak egin izan zituen Okendok, Holandako almen guztiaren kontra. Paises-Bajos deitzen
zaion tokikoak Franzia ta Holandaren kontra sokorru
andien bearrean arkitzen zirala, Españako konsellu
batiztuak eta gudakoak Okendo esleitu zuten estura
larrian zeuden urrikarriai laguntza emateko. Irten zan
eginkizun balioso onetara bere armadarekin Cadiztik
aboztuko illean, eta Coruñaren urrera iritsi zanean
alkartu zan Don Lope de Hocesen jendearekin. Kantauriako eta Galiziako itsasaldeak zalagardatuaz
zebillen Franzes Eskuadra Bordeosko Arzobispoak
agintzen ziona, ezin billatuz jarraitu zeban Kanalera,
zeñetara iritsi zan agorrillaren amargarrenean; eta
amaseigarrenean agertu zan. Dunastik amalau
leguara, amabi ontzirekiko Eskuadra Holandesa,
zeñagana batu ziran beste bost bereala. Oek ikustean
Españatarretako batzubek nabarmendurik joan ziran
lasterrean berai erasotzera, eta Okendo ikusi zan
bakarrik bere La Capitanarekin, etsai armada guztiak
ingurutua. Lanze irrisku andikoan bazegoen ere etzan

estututzen potoko esnea baino geiago, eta beraren
eginal guztia zan etsaiaren La Capitana billatzea
buruz buru peleatzeagaitik; zeña ikusten zeban zegoela kanoi tiro batekoa bidastian beraren bajilak illargi
erdiaren modura naspillatua, eta guztiak Españako La
Capitanari su egiten ziotela. Guztiaz ere, gitxika gitxika bidea epakirik noizbait bear ta iritsi zan Okendo La
Capitana Holandesaren albora, eta ekin zitzaion
sutunpa ta musketeakin portizki abordatzeko ustean;
bañan bete etzeban bere naia, bela luzaturik igestu
eta aizapean zeudenen babesera sartu izan zalako.
Etsaiaren La Capitana aldondu zanean ekin
zitzaion Don Antonio Almirantari, eta kanoi tiro batekin bota zion belatxo proakoa. Bereala etsaiak, zabaldurik geiago bere belak, laga zeban jazarra, bajel bat
ondaturik bi gizon baizik salbatu bage. Egia da gure
La Capitana ere, bakarrik peleatu zalako, destresnatua gelditu zala berrogeita iru gizon illak eta beste
ainbeste eriturekin, oen tartean Quiros, Escoronzeta
eta Oramoro, irurak kapitanak. Bigaramunean illaren
amazazpigarrenean ikusi zan berriro etsaia amasei
ontzi geiago zituela eta emezortzigarren goizeko
ordu batean aizaldea irabazi ezkero, peleari ekin zioten gureakin. Batalla onek iraun zeban arratsaldeko

lauak arteraño. «Habiendo llevado el mayor peso,
dice al Rey el mismo Don Antonio, La Capitana y
Almiranta Real Santa Teresa, y algunos pocos galeones, porque los demas se sotaventaron».
Patu obeagoaren diña zan Almirante Mateo Blajain balientea izandu zan aldi onetan suerte bagea.
Gizon garboso au bere ontziarekin aurreratu zan
etsaia biratzera irriskuari begiratu bage, zeñari
sutunpadiko bala batek eraman zion burua. Ustez
ustekabeko ezbear donge au gertatzean, Ujalainen
ontziko jendea gelditu zan korde bagetua bezala, ez
non zegoen eta ez zer egin bear zeban etzekitela.
Etsaia aiñ era onean arkitu zalako abordaturik errendatu zeban fite eta erraz aski Ujalainen jendea bere
ontziarekin, bañan Okendok, zeñarentzako etzan ezin
egiñik, bere La Capitana prestamenak urratuarekin
eraso zion berriro etsaiari gogorki, baita oska erazo
ere itsaspendua zeukan ontzia bere jendearekin.
Arratsaldeko lau orduak izaugo ziran Calais eta Douvres bitarteko goaiak eraman zutenean Okendo Inglaterrako itsasaldeetarontz, eta gertatu zitzaion
Dumas-ko portuan sartu bearra nai ta nai ez. Egoitza
doakabe onetan arkitu ziran gure La Capitana eta
ontzi Santa Teresa, iñola ere ezin ugarotu zezakete-

keala; eta emendik biraldu zituen Okendok bajel
batzubetan sokorruak Mardie-ra, zeñetara iritsi ziran
nai bezain ondo, eta bera zan irrisku andiko lanbide
onen eginkizunik aurrenengoa. Gure barku urratuak
arabatu bezin prest portu berera sartu zan Holandako armada, eta bota zeban aingura aen aldamenean.
Portu artan bere armadako berrogei ontzirekin arkitzen zan Almirante Inglaterrakoa, ez bataren eta ez
bestearen alde irteteko, eta ez bere menpeko tokian
arrotzai batallan lagatzeko ifiniak dauden lege zuzen
indartsuak beartu zuten Españakoaren eta Batavoaren erdian jartea; bañan etzeban balio izan oarpen
ain bidezkoak, zergaitik Holandesak, indar geiagokoakin arkitzen zalako arrotasunean, toki aiñ itzal andikoari begiratu bagetanik eraso zion Okendori itsumustuan zegoela portu berperean. Bidebagekeri au
ikustean Don Antoniok egin zeban bizarria zan
bereal-bereala portua lagarik itsas zabalera irtetea,
atakaitzen zebala etsaia baldin peleatu naiean arkitzen bazan atera zedilla bere armadarekin kanpora.
Esan ta egin, jarraitu zion onek garaipenaz kontatzen
zebala bere indar geiagokoen bidez, zeñean zeuzkan
guztitara eun ta amalau bajel, eta Okendok ogei ta
bat baizik ez. Alkarganatu bezin laster ingurutu zeban

Okendo bere La Capitanarekin erdi erdian artzen
zebala, bañan damutu zitzaion prest aski gisa artan
jarria, ezin buruatu zebalako Don Antoniorekin.
Bereala ingurudeari lagarik etsaia sakabanatu zan
zatika, gure bajel banakakoari ekitera. Talde beetako
bati lendabizi arpegi eman zion ontzi Santa Teresa,
Capitana Don Lope de Hocesenak; zeñak etsaiaren
zortzi bukeri gogor egin izan zien luzaro, botatzen ere
zituela beretako batzubek ondora, alik eta ezbearrez
ontziak su artu eta jenderik geienarekin Don Lope
bera erre zan arterañokoan. Etsaiaren kopurua izanik
ain geiegia, beste sei ontzi ere errendatu ziran arras
nekatuak, eta oen artean La Capitana Galiziakoa,
zeñaren agintari zan Feyjoo. Ordurako etsaiak ere
galdu zituen ogei ontzi bere aldekoak, eta gañera
Españatarrai lenago arrapatuak. Armada Holandesa
garaitpenaren aztarna oekin guztia arrotu eta antasterik jarri zan, Okendo bere La Capitanarekin beste
eragozpenik itsasoan ikusten etzebalako, eta azkenengo bere indar guztiakin eraso zeban humanta
Euskaldunaren kontra; «caso raro! una armada entera contra sola una fragata!» dio kondairak. Egiteko
andi au gaizki irten zitekealako beldurrarekin bazituen nork esanondu D. Antoniok, obeko zebala irauli

Dumas-ko portura, zeintzubei erantzun izan zien «No
permita Dios que con una mancha tan grande menoscabe mi reputacion. Jamas el enemigo me ha visto las
espaldas. Lo que se ha de hacer es arriar las velas, y
esperar resuelto al enemigo». Eskuadra Holandesa
arritu zan lazki, Okendoren garbo aiñ beldur gitxikoa
ikustean; eta bere indar guztiakin erabaki zeban,
sutunpadiarekin portizkiro erasorik ez lagatzeko, alik
eta errendatzera beartu zedin arteraño. Ontzi bakarraren kontra etsai samalda aiñ andia ikustean, sartu
zitzaien izuikara gogorrak gure soldado eta itsasgizonak jatxierazo zituen eskotillapera; eta Okendo ustebageko gertakari onen bidez atsekabeturik, joan
zitzaien alaitzera, eta asi zitzaien esaten onela;
«¿Que humor es, ¡oh soldados y compañeros mios! el
que vilmente discurre por vuestras venas? ¿Habeis
olvidado que aun no ha ocho dias que este enemigo,
estos mismos bageles y este generel que vemos
delante, habiéndo los embestido con sola esta Capitana, teniendo él 17 navios, nos volvió infamemente
las espaldas? Considerad que no tenemos mas medio
que pelear; porque retirarnos no puede ser viviendo
yo. Si Dios fuese servido que en esta ocasion perdamos la vida, moriremos en defensa de la religion

católica contra tan implacables enemigos de ella, por
el crédito de nuestro Príncipe, y por la reputacion de
nuestra nacion.... No os espante el número, que
cuanto mas fueren tendremos mas testigos de nuestra gloria, Santiago y á ellos». Jeneral maitagarri erru
andiko onen itzaldi sutsuak bere soldaduen biotzai
irazekirik, eskotillapetik irten ta irauli ziran nor bere
tokiak betetzera. Etsaiak bere sutunpadi guztiarekin
jardun zeban sutan egun artan gelditu ere bage,
Okendo azpiratuko zebalako uste oso betean; bañan
alper alperrik. Alde guztietatik ertsitua egon arren
gure La Capitana garaitezgarria, etsai samalda izugarriari gogor egiñik gorde izan zan, mundu osoa arritu
leikean moduan. Batalla onetan ogei ontzi galdu ziozkan etsaiari, eta beretako geienak arras ondora botatuak. Azken azkenean ikusirik Holandesak bere indar
guztiakin ezin desalaitu zebala ontzi bat bakarra, artu
zeban bukaerako asmoa bere La Capitana, Almiranta,
eta beste bi bukerekin abordatu bear zitzaiola Okendori; bañan etzan batere estutu gudari Gipuzkoatarra. Arazo oetan etsaia zebillela beraren indar andiaz
ixekaturik itxeden zion D. Antoniok zeuzkan bela apurrak jaso eta donario ederrean; eta bajelak urreratu
zitzaiozkan bezin prest, bala mueta askorekiko des-

karga itxi lodi batekin atzeratu zituen guztiak arin
aski. Akaballako golpe erruzu onekin arras etsirik
biurtu zan Holandes armada urgullusoa, burua makur
makur zebala, eta beraren agintaria gelditu zan nasitua lotsa andiarekin; zeñari, batalla gogoangarri onetan igarotako gertakarien kontu estuak artu izan ziozkan Estados-Unidosetako Gobernuak; eta lanbide au
aipatzeaz bakarrik artzen zeban izuikara ta lotsarekin
etzeban erantzun izan beste gauzarik, ezpada itz oek;
«Que la Capitana Real de España con D. Antonio de
Oquendo era invencible». Itz labur oetan etsaiak
berak egiten dion alabanza baino andiagoa zerekin ta
nola egin al dakioke D. Antoniori? Holandes au ez ezik
badira beste geiago ere, Gipuzkoatar gudari andi
onek egindako azaña gogoangarriak goienengo
mallara igo izan dituztenak; eta gaurko egunean ere,
toki guztietan da beakurtua eta txit ezaguna D. Antonio de Okendoren izen ondra andikoa.
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Gipuzkoako probintziaren kondaira - 22
  • Parts
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 01
    Total number of words is 3700
    Total number of unique words is 1837
    26.4 of words are in the 2000 most common words
    38.0 of words are in the 5000 most common words
    44.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 02
    Total number of words is 3474
    Total number of unique words is 2152
    18.8 of words are in the 2000 most common words
    26.5 of words are in the 5000 most common words
    30.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 03
    Total number of words is 3812
    Total number of unique words is 1746
    24.6 of words are in the 2000 most common words
    34.6 of words are in the 5000 most common words
    41.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 04
    Total number of words is 3815
    Total number of unique words is 1577
    26.4 of words are in the 2000 most common words
    37.8 of words are in the 5000 most common words
    44.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 05
    Total number of words is 3831
    Total number of unique words is 1480
    26.8 of words are in the 2000 most common words
    37.8 of words are in the 5000 most common words
    43.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 06
    Total number of words is 3730
    Total number of unique words is 1698
    26.1 of words are in the 2000 most common words
    37.8 of words are in the 5000 most common words
    43.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 07
    Total number of words is 3800
    Total number of unique words is 1792
    28.8 of words are in the 2000 most common words
    41.3 of words are in the 5000 most common words
    47.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 08
    Total number of words is 3821
    Total number of unique words is 1773
    29.4 of words are in the 2000 most common words
    42.0 of words are in the 5000 most common words
    48.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 09
    Total number of words is 3588
    Total number of unique words is 2013
    23.2 of words are in the 2000 most common words
    33.0 of words are in the 5000 most common words
    38.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 10
    Total number of words is 3522
    Total number of unique words is 1843
    25.8 of words are in the 2000 most common words
    35.8 of words are in the 5000 most common words
    42.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 11
    Total number of words is 3496
    Total number of unique words is 1915
    26.3 of words are in the 2000 most common words
    37.9 of words are in the 5000 most common words
    44.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 12
    Total number of words is 3733
    Total number of unique words is 1769
    29.6 of words are in the 2000 most common words
    43.1 of words are in the 5000 most common words
    49.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 13
    Total number of words is 4115
    Total number of unique words is 1852
    24.5 of words are in the 2000 most common words
    35.3 of words are in the 5000 most common words
    42.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 14
    Total number of words is 4035
    Total number of unique words is 1788
    25.5 of words are in the 2000 most common words
    36.9 of words are in the 5000 most common words
    43.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 15
    Total number of words is 3934
    Total number of unique words is 1791
    26.6 of words are in the 2000 most common words
    37.2 of words are in the 5000 most common words
    44.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 16
    Total number of words is 3972
    Total number of unique words is 1765
    25.6 of words are in the 2000 most common words
    36.3 of words are in the 5000 most common words
    43.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 17
    Total number of words is 3883
    Total number of unique words is 1843
    27.5 of words are in the 2000 most common words
    40.2 of words are in the 5000 most common words
    48.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 18
    Total number of words is 3901
    Total number of unique words is 1772
    25.0 of words are in the 2000 most common words
    35.8 of words are in the 5000 most common words
    43.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 19
    Total number of words is 3889
    Total number of unique words is 1772
    22.7 of words are in the 2000 most common words
    32.8 of words are in the 5000 most common words
    38.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 20
    Total number of words is 3687
    Total number of unique words is 1706
    28.1 of words are in the 2000 most common words
    40.4 of words are in the 5000 most common words
    47.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 21
    Total number of words is 3852
    Total number of unique words is 1795
    25.9 of words are in the 2000 most common words
    36.4 of words are in the 5000 most common words
    42.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 22
    Total number of words is 3831
    Total number of unique words is 1759
    23.4 of words are in the 2000 most common words
    32.0 of words are in the 5000 most common words
    38.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 23
    Total number of words is 3837
    Total number of unique words is 1753
    23.6 of words are in the 2000 most common words
    33.1 of words are in the 5000 most common words
    39.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 24
    Total number of words is 3385
    Total number of unique words is 1587
    24.5 of words are in the 2000 most common words
    34.9 of words are in the 5000 most common words
    41.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.