Gipuzkoako probintziaren kondaira - 20

Total number of words is 3687
Total number of unique words is 1706
28.1 of words are in the 2000 most common words
40.4 of words are in the 5000 most common words
47.6 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
zitzaien bere Ministro, Diputadu, eta Andizki Españatik jarraitu ziotenai esatera, zer gertatu zitzaion
Napoleonekin, eta egin zezatela al zuten modurik
oberena, Españako jende leialaren artean odolik ez
ixurteko. Arri ta zur egiñik Jaun prestu oek gelditu
ziran, bada, Fernandoren aotik barri aiñ galgarria
enzutean, eta ezin gogorragoko lanze estura larriko
artan toki arrotzean arkitu ziran, zer asmatu eta zer
egin etzekitela.

Guztiaz ere, bigaramunean Gipuzkoako, Arabako,
Bizkaiko, eta Nafarroako Diputadu jaunak alkarturik
aurkeztu zitzaiozkan Napoleoni, esaten ziotelarik,
ezen, Jauna, gure Errege Fernando zazpigarrenak aditzera eman digu, Españako Erresuma andiaz jabetu
dala bedori. Beragaitik gatoz, bada, Bedorren Mesedea jakiñaren gañean ifintera, gure lau Probinzia
berezituak noiztik; zeren bidez, eta zer itzen azpian
jarriak dauden Gaztelako Erregearengana; eta uste
oso betean arkitzen gera, entzungo dizkigula gogoz
ta donarioz geren esakari bidezkoak. Eskatu bezalaixen eman zien leku Napoleonek lau Diputaduai itzegiteko; zeintzubek ifini ziozkaten begien aurrean argi
ta garbi eta zearo, beren denpora guztian gozatzen
zituzten gallaldia maitagarri, jatorrizko oitura, eta
eskubide beren berenkiak, Españako Erregeak zuzenkiro beti oparo gorde izan diezatenak.
Diputadu oei beren esakuntza entzundakoan
Napoleonek erantzun zien, ezik, Españako Probinziak
jatorriz dituzten oitura ta eskubideak galtzeko asmorik etzebala artu izan beñere, ez eta artuko ere; eta
berpertatik jarriko zebala gizon jakintsunakiko Batzar
bat, gauza oen sustraia nondik nora zetorren ondo
ikusirik, berari kontu emateko itzaren azpian; eta oek

beren eginkizuna bear bezala betetakoan, gordeko
zitzaiola nori bere eskubidea utsaldiarik bage. Españako Koroia aiñ erraz Fernandori kendu izan zion
Napoleon andia bere indar guztiakin etzan ausartatu,
Probinzia oei beren oitura eta eskubideak ukatzera,
gogoaz bestera bazan ere.
Napoleonek bere anaia Joseri Españako koroia
emandakoan ere ezagutzen zeban argi ta garbi, gertatu zekizkiokeala okerbide andiak bertako jendeak
artuko zeban atsekabetasunaren bidez; eta biztanle
leial oek palakuz txurikaturik nai zeban guztia egingo
zebalako ustean, asmatu zeban beste sortzari bat,
esaten zebalarik, ezen, Jose Erregearen serbitzari
guzti guztiak izango zirala Españako jaiotarrak, eta ez
Franzesik bat bakarra ere. Bañan etzitzaiozkan asko
baliatu bere asmakari zalagartuak.
Españako jende ondra andikoa mindu zan lazki
Napoleonek bere gogoz ta eskuz artu izan zituen neurri bidebageko oezaz; eta beraren kontra asaldatu
ziran Erresuma andi onetako Probinzia guztiak.
Gipuzkoatar leialak arkitzen zirelarik aurrenen
aurrenengo atakan, bertako Plaza, Gaztelu, eta Erririk
bikañenak Franzesak bere menpean zeuzkala, irten
ziran mendi goitituetara samaldaka, gerora begira

egon bage lendabizikotik, al zuten kalte guztia etsaiari egitera. Mutil oetakorik eunetatik bat ozta izango
zan, mendira joatean su-arma zebanik, zergaitik
Franzesak aginde gogorren azpian bildu izan zituen
kanibeta zar akastun erdoituenetarañoko guztiak lendanaz. Bañan guztiaz ere, mendi-mutil oek zelatalekuetatik etsaiari zintzoro kontra eginik, era egokia
zetorkiotenean berari portizkiro eraso ta kentzen
ziozkaten armakin jarten ziran gudari errutsu jesusgarrengo.
Franzesak ikusi zebanean Gipuzkoako jendea
zeren bidez eta nola gogortuaz zijoakion, Españaren
lendabiziko atakan zegoelarik, artu zituen asmatu al
zitzakean neurririk ezopeenak, mendi.mutillak beren
etxeetara erakarriko zituelako uste oso betean. Mutil
oen guraso, senide, eta aiderik urrenekoak arrestaturik, sartzen zituen ziega illunetan. Eta menditarretakorik iñoiz edo berriz gertatzen bazan etsaiaren
eskuetan erortea, bereala ill, ta ifinten zituen zinzilika jenderik geiena zebillen tokian bide andiaren
ertzean geiagok ikusteagatik. Gisa onetako illkintza
bat edo beste egiten zutenean, beraren aide ziega
illunean zeuzkatenak eramaten zituzten Franziara
sekula beteko.

Oek eta beste onelako odolgirodi bide bageko
anitz eginaz, Napoleonek nai zituzkean Gipuzkoako
mendi-mutillak beldurtu eta ikaraturik beren etxeetara erakarri erazo; bañan bere jakiuduria andi eta
indar guztiakin ere etzeban atera izan lakarik. Napoleonek zenbat eta gogorrago artzen zituen Gipuzkoatarrak, oek anbat eta geiago ta goaltsuago mendietara zijoatzen beraren kontra. Gizon jakinti ernai txit
argi onek etzeban ondo ikusi, eta are gitxiago ezagutu bear bezala, Gipuzkoatarrak beren bizileku goixoa
garbiro gordetzeko jatorritik duten eresia portitza.
Baldin begiratu izan balie oarrez ta artezaz anziñako
gertaera gogoangarriai, beretan ikusiko zeban argiro,
Probinzia leial au jarri izan eztala gogorrean beintxu
ere erbestekoen uztarripean. Ordea Napoleoni bere
arrokeria andi eta urgullu geiegikoak sinist erazo izan
zion bazitzakeala egin, munduko gizonek oraindaño
egin ez dituen gauzak. Beragaitik, denpora batez leoi
panparroiak kirkir ele kemen gitxikoaz ainbat ardura,
Napoleonek artzen zeban Gipuzkoako mendi-mutillaz; bañan azkenean ari igaro zitzaiona berpera, gertatu izan zitzaion oni ere.
Gipuzkoatarrak beren oitura beti betikoaren bidez
gizon ta mutil samalda andiak mendietara igorik,

denpora laburren epean egin ziran erru andiko Soldadu. Egiñeratu ziran iru batalloitaraño, lenago esan
dedan moduan, Franzes soldaduai or emen kendutako armakin ondo ornituak. Jarri zuten Diputazio berria
berari dagozkion eskubideakin, zeñari obeditzen zioten Gipuzkoako Erri guztiak, batzubek agirian eta
besteak ixillka. Franzesa lendabizitik asi izan zan
mendi-mutillen zuzenbidea gal eragiteko asmatu al
zitzakean gogortasunakin eginal guztiak egiten, Briganteen izen lotsagarria ematen zielarik, beren jaioterri onetsia eta jatorriko oitura gozoak oso ta garbi
gorde naiean legez ta bidez zebilltzan gizon ta mutil
ondra andikoai. Itz bide onetxek oroit erazo dizkit
esakera bi anziña anziñakoak, Euskaldunen artean
txit ezagunak, eta gaiari guztiz egoki dagozkionak.
1. Gure katuak buztana luze
Nor bera bezala besteak uste.
2.

Nork nori?

Pazia zarrak pertzari,
Ken adi ipur beltz ori.

Gauza jakiña da, bada, baldin Napoleonek bere
ibillera bidebagekoai begiratu izan balie ondo, Briganteen izenik Gipuzkoatar prestuai etziela emango.
Ordea, indarrez bidebagekiro goititurik, urgullu
andiarekin arkitzen zalako, iduritzen zitzaion, beraren
erranak eta egitadeak ziradela egiazkoak, eta onak
baino ere are obeagoak.
Iduripenezko asmakari oen bidez eraso zion Probinzia oni, beste España barruko guztiai baino ere
portizkiago, Franziaren lendabiziko muturrean zegoelarik obeditzen etziolako, eta guztia beingoan arras
iruntsirik aixa menperatzeko uste oso betean. Bañan
Gipuzkoatar artezak ez diralako aketsak, gezurtatu
zituzten Napoleonen lozorro ames traketsak.
Probinzia onetako mendi-mutil errutsu azkarrak,
lenago ere baita, iru batalloitaraño igo ziran ezkeroztik, Napoleonen Martizti ezopeaz ixekatzen ziran non
nai. Franzesa aurren aldetik beartu izan zan, Gipuzkoako mugapean bide andiaren inguruan arkitzen ziran
zuaitz guztiak botatzera, oen babesetik menditarrak
kalte andiak egiten ziozkatelako; ordea, toki soil agirikoetatik ere orobat erasotzen zioten Gipuzkoatarrak. Ikusirik, bada, etsaiak, lanbide onekin etzebala
asko aurreratu, somatu zeban, bereala, Erri batetik

besterako bide luze samar goitituetan Gaztelu sendo
irme gogorrak egiñeraturik, beretan soldadu talde
andiak ifintea; baita jarri ere esan bezalaixen, bañan
alperrik. Zergaitik, mendi-mutill gogorrakin ezin
buruatu zutelako, igestu bearrean arkitu ziran Erri
andi-arkietara, bide bazterretako Gaztelu portitz egin
berriai zeuden zeuden bezala lagarik. Gisa berperean, Gipuzkoako Erri txiki Gaztelurik bageko guztietatik ere, bota zituzten ariñ aski, beretara berriz joateko gogoak kendurik; eta jarri ziran mendi-mutillak
beren Diputazioarekin noranai ardura bage zebiltzala,
eta nonnai jendea, zer jana, eta osterontzeko gauza
preminazko guztiak, Probinziako Fuero ta oituraz
batera, ateratzen zituztela, legez ta bidezko eskualde
guztiak berekin zeuzkatelako. Denpora berean Napoleonen soldadu zinzarri andiakikoak Gipuzkoako
mugapean ikusi izan ziran bide andiaz kanpora oinkara bat bakarra ere eman nai etzutela menditarren
beldurraz.
Ustez ustekabe sortutako guda luze kaltarkitsu au
ikusitako guztiak badakite ondo, nola Kadizen urrerañoko Probinzia guztietara Franzes samalda andiak iritsirik, beretan arrestatutako soldadu Españatar anitz
ekarri oi zituzten bide askoan Gatzagako gañeraño

osotoro; eta mendi tuntur onetatik Irun-aranzungo
arraiaraño, ozta ozta eramaten zutela ogeitatik bat,
eta zenbait aldiz bat bakarra ere ez; zergaitik Gipuzkoako mendi-mutil errutsu azkarrak unetik unera or
emen Franzes talde andiai bidera irtenik, portizkiro
eraso ta arras banaturik kentzen ziezaten España
barruan atzemanik zekartziten soldadu urrukigarriak.
Oetako zenbat eta zenbat ikusi izan ziran Probinzia
onetan, bertako menditarren ausardi pare bagekoaz
zoraturik gelditu izan ziranak bertan, emengoakin
batean Franzesari ekiteko pozkida betean?
Gisa onetako azaña andi askoren bidez Gipuzkoako mugapea lasaiturik, bertako mendi-mutilak joan
izaten ziran beren bizitokiaz kanporako Probinzia
askotara etsaiari erasotzeko leku erosoa billatzeko
pozaren pozez; eta beretan esturarik larrienean arkitzen ziraden asko ta asko atera izan zituzten lanze
gogor irrisku andikoetatik.
Egia garbiro onen sinistmenerako galdetu baizik
ez da Araban, Bizkaian, Nafarroan, Santoñan, Santanderren, Asturiasen, Galizian, eta Aragoin; zeintzubek
autortuko duten argi eta garbi, bertako Erri ta mendietan egin izan zituztela Gipuzkoako iru batalloiak
Napoleonen soldaduen kontra jazarra andiak. Guztie-

tan gogoangarriena, nere ustez, izango da, Aragoiko
mugapean arkitzen dan Erri Sos deitzen zaionak esan
dezakeana; zeñak bere izate guztia Gipuzkoako
mendi-mutillai zor dien, oek gauak egun egiñaz, bide
lazean ariñ-ariñka joanik, ta gallendua zegoen Franzes talde andia menperatu zutelako.
Aipatu ditudan itzpide guztietan arrigarriena da,
Franziaren lendabiziko atakan arkitzen dan Probinzia
labur onetako mendi-mutillak, Napoleonen indar ezopeaz ixekaturik, beren jaioterri maitagarria lasaitasun
andian ifini, eta beste Probinzia askotara joanik,
azaña aiñ oroitzarriak egitea. Izendatu ditudan egikera andi oek ikusi bageko edozein gizonek esan dezake errazkiro, ezin izan leikean gauza dala, Gipuzkoako menditarrek beren bizitokiari lagarik Galiziaraño,
eta Nafarroa guztia igarorik Aragoira joatea. Ordea,
ikusi izan genduenak badakigu ziertoro egiazkoak
dirala Gipuzkoako iru batalloiak egindako ibillera
nekoso eta egikera andi oek. Asko aldiz gertatu izan
zan, bada, menditar oek gaur Nafarroara bazijoatzen,
bigar Bizkaiara, eta etzi Santanderko ondoan aurkeztutzea, nondik nora zebiltzan eta zer asmo zerabilten,
Napoleon jakintsuaren morroirik ernaienak ezin
somatu zutela. Geroenerako batalloi oek jarri ziran

kanpo agirikoan, billatzen zuten Franzes guztia porrakatzen zutela, esaera dan bezala.
Franzesaren sarrera
Arroa ta ergela,
Urtutzen da bereala!
Jose Napoleon ere Errege-izen bidebagekoarekin
etorri zan Españara, dunba andiari zirrin zarran ots
izugarria eragiñaz; bañan bostgarren urterako,
berreun milla ta geiago gizon bertan iges egin bearra
izan zeban Franziara ixiltxorik.
Gipuzkoako seme leial menditarrak
Alkar maite dute txit gazte eta zarrak,
Jatorriz diralako prestu ta azkarrak.
Egin izan zituzten alako jazarrak.

OGEITA IRUGARREN
KAPITULUA
Milla zortzi eun ogeita amairugarren urtean, Errege
Fernando zazpigarrena Jainkoak beregana deitu
zebanean, beraren anaia Karlosek, eta alaba Isabelek Españako koroiaz jabetzearen gañean, alkarren
artean artu zuten despita andi negargarriaren azaldurea.
Gertakari kartalkitsu onen bidez, Españako jendearen erdia bertako tropa guztiakin jarri zan Isabelen alde eta beste erdia Karlosengana. Ez naiz ni sartzen errazoia zeiñ aldetakoak zuten erabakitzera, zergaitik ezagutzen ez ditudan legeak, itsu egiazkoak
koloreak baino geiago. Ez eta ere, sei urtean iraun
daben aserre mingarri onen saiets guztietako zauriak
agertaratzera; zergaitik dakidan, itzbide oni dagozkion argibideak izkribatzen ari dirala gizon jakinduria
andikoak bata bestearen leian, Españan ez ezik, Franzian ere, eta ziertoroagoa izango da oen egitade andi
obetandezkoak zabaltzea lenago, ni ari naizan txiki
maiskar au baino. Guztiaz ere, berak esan al dizake-

tekean gauza balioso gogoangarriai ezertxu ere
kendu bage, ezarri bear ditut emen, Gipuzkoako erri
txiki Ormaiztegikoan jaio eta azitako On Tomas
Zumalakarregikoak Euskaldun mendi-mutilakin egin
izan zituen azaña andi guztiz oroitzarriak.
Alkarren arteko errierta luze au lendabizi asi zan
Araban, Bizkaian, ta Gipuzkoan. Bereala, aize piñ lasterkari au igaro zan Nafarroara, eta beretatik zabaldu
zan España guztiko Probinziaetara, berotasun desberdiñarekin ta lañopean bederik.
Arabar ta Bizkaitarrakin batean Gipuzkoatarrak
irten ziran itsu-itsuan zarrapastaka tropa guztien kontra, zegitena zegiela, eta zetorkiotena zetorkiotela
beste buruzpide bage. Bañan Nafartarrak, denporari
leen geixeago emanik, Buruzaritzat artu zuten Gipuzkoako seme ernai On Torras Zumalakarregi; zergaitik
lendanaz ondo ezagutua zeukaten bera, soldadu
gaiñ-gañekoa izateaz landara ere zala gizon prestuari dagozkion doai eder guztiaz bear bezala janzia.
Etziran, bada, gezurtatu bera esleitu zutenak!
Euskaldun leialak alkargana biribillatu ziradenean
berpertatik jarri izan ziran menditar guztiak beren
anaia Zumalakarregiren eskura; eta onek gogoz artu
izan zituen beregana, makilla utsak beste armarik

erdiak baino ere geiagok etzutela. Soldadu izatea, ez
ezik, izena ere bear bezala etzekiten menditarrak ifini
zituen Zumalakarregik fite, troparik gogorrenai nonnai erasotzen ziotela. Aurren aldi artan, Españako
Jeneral ots andikoak bata bestearen leian zetozen
mendi goititu oetara, beretan zebiltzan mutilai baza
irabazitako ondra andia bestek eraman etzegioten.
Mundu guztiak daki, bada, nola etorri izan ziran
asmo oso bete onetan Euskal-errira Sardsfiel, Quesada, Butron, Valdes, Rodil, Mina, Espartero eta beste
geiago, nor bere txandan tropa andiak arturik, Zumalakarregi bere mendi-mutilakin aixa garaituko zutelako ustean; bañan ekinaldi guztietan irten izan zan
ongi Zumalakarregi.
Gipuzkoako seme leial errutsu pare bageko au
mendi gozarotsuetan indarturik, beretatik jatxi, eta
asi zan ordeka zelaietako Erri andi itxituak atakatzen
gogorkiro; eta beraren kontra egilleak arras indarturik erakarri zituzten Ingelaterratik, eta Franziatik soldadu talde andiak beren agintariakin, diru askoren
kostuz beren gordelekuai kontu egiñik, Zumalakarregiri erasotzeko. Bañan au bizi izan zan artean, etzuten deus balio izan kanpotarren laguntza eta eginal
guztiak ere.

Gipuzkoan, Araban, Bizkaian, eta Nafarroan,
Donostia, Bitoria, Bilbao, eta Iruñez landara, Erri gitxi
gelditu ziran Zumalakarregik beretu bage; eta lau
Probinziaetako Plazarik andientsu oei ere, inguru guztiak ertsiturik, ekin zitzaien erasotzen portizkiro.
Bilbaoko Erriari lanbide onetan gogorki ari zitzaiola bala erdi galduren batek zankoan ukitu ta geiagoko bage izan zan illa, edo ez dakit illerazoa, aiñ azaña
andiak egiñaz zijoan On Tomas Zumalakarregiko jaun
prestua; zeñaren izen gozo Euskararen bere berekia
bizi izango dan mundua mundu dan arterañoko guztian.
Gipuzkoako seme maitagarri au bizi zala, oroitzen
naiz irakurri izan nituela Franziako paper agiriko
batean, bertako Euskaldun ernaien batek bere itzkera ederrean ezarritako itzneurtu gozoki oek.
Zumalaren izena
Eta haren omena
Hurrun da hedatzen;
Erregeren gorthetan,
Hiri eta kanpanetan,
Nourk ez du aditzen
Zumalaz mintzatzen?

Napoleonek egindako azaña andiak mundu osoari adierazten ari diran Franzes jakintiak, orra zenbateraño igotzen zuten Zumalakarregiren izen gogoangarria.
Franzian badira gizon argiak esaten dutenak,
ezik, Napoleon baino gitxiagokoa etzala Zumalakarregi; zergaitik Napoleon indarrez, armaz eta diruz
ezin geiagoraño janzia jarri izan zan Erresuma askotako buru ta nagusi; eta guztiaz ere, Españatik eta
Rusiatik biraltzeaz ostean, galdu zeban azkenengo
batalla andi Waterlokoa, martiztirik ugarien eta oberenai berak bere jakinduri andiaz agintzen ziela; eta
geroenean gelditu zan arrestatua Ingelesen menpean, asnaseak iraun zion arteraño. Bañan Zumalakarregi, makilla soillakiko bere anaia Euskaldun garbiakin dirurik bage, eta mendi latz goitituak beste
gordelekurik etzebala, Erri ta Plaza guztiak berenak
zeuzkaten tropa izugarri anitzen kontra asi bazan ere,
berari bazarik irabazi izan etzion iñork ere. Pare
bageko ondra gaiñ gañeko onekin Zumalakarregi
joan zan mundutik, zeñaren izen gozoaz oroituko
diran Euskal-errietako mendiak, mundua munda dan
arte guztian.

Jaungoikoak beregana Zumalakarregi eraman
izan zebanean, Euskal-erri guztiak atsekabetu ziran
arras; batetik, beraren aulkirako beste alako bat
topatu ezin zezaketekealako, eta bestetik, gizon on
iduriko askoren barrunpe lizunak ikusten zituztelako
zeudela galkitatuak, eta sendakaitzak txit.
Berpertatik abiatu ziran, Zumalakarregiren ordez,
agintari nor ifiniko ote zuten ezin asmatuz. Gaur autatzen bazuten bat, bigar hura kendurik, ifinten zuten
bestea. Gisa onetako naspilla moldakaitzakin zalagardatu nai izan zituen zenbaitek, orduraño bear bezala
apainduak zeuden bide zuzen egokiak. Eta ori, ikusten zutelarik argi eta garbi aurrera zijoatzela Euskaldunak beti; zeintzubek ausardi andian igaro izan
ziran Madrilko ondora, eta España barruko beste Probinzia askotara. Bañan biurtu ziranean beren tokira,
arrestatuak izan ziran mendi-mutil oetako azkarrenak
lotsagarriro, gaitzgillerik andienak bazirakean bezalako mantxarekin.
Gertakari oek eta beste onelako geiago igarotakoan, agertu zan Euskal-errira Marotoren Etxeko izenarekiko gizon argidotar bat, Euskaldunen zorionerako Zerutik Aingeruak biraldua bazan bezalako otsarekin. Eta bazan miresteko lainbat ere. Ikusirik, bada,

itsasoaz arontztik zetorrela bere gogoz Euskal-erriari
laguntzera iñoren ere bear etzan gizona, Euskaldunik
ezagutzen etzebana, eta Euskaraz itztxo bat bakarra
ere etzekiena, nork maitatuko etzeban bera? Lore
eder ugariz ondo janzitako gizon Amerikatik etorritako onek, Euskal-errian egiñ izan zeban leen mendimutil guztien Buruzari bera jarteraño.
Marotok eskubide au beregana zebanean, ibilli
batzubek egin zituen Zumalakarregik irabazitako
tokietan; bañan oezaz aurrera etzan igaro izan beñere. Mendi-mutilakin ondo zeukan txit, zeintzubei egiten zizten eskuerakutsi andiak, eta altxatzen ere
zituen odeietan gora, batez ere Gipuzkoatarrak; ezagutu zituen oek ondo, beste guztien gañekoak zirala,
eta argatik zeukan berakin beti ongi.
Modu onetan batera ta bestera zirkun zarkun
zebiltzala, Euskaldunen leialtade piña eta errutasun
pazebagekoa ondo ezagututakoan, beretatik gogorrean lakarik ezin atera zitekeala ikusirik argiro,
Maroto eta Espartero alkargana baturik bien artean
somatu zuten, guda luze kaltarkitsu hura beingoan
gelditzeko oberen oberena izango zala, Euskaldunakin amodiozko pakea irme iraunkorra egitea; lagatzen zaiozkatelarik oei, jatorriz dituzten Fuero, oitura,

eta eskubide beren berekiak osotoro, akatsik txikarrena ere egin bagetanik.
Esan ta egin, itz onorezeo oen azpian iru Probinzia oetako mendi-mutil azkar leialak milla zortzi eun
ogei ta emeretzigarren urteko aboztuko illaren ogei
ta amaikagarren egunean, beren armakin ausardi
andian Esparteroren aurrera aurkezturik, egin zuten
alkardadezko pakea ondradua Bergaran; zeña firmatua izan zan segurantza guztiakin beren armaen jabe
zirala.
Amodiozko anaiatasun maitagarri au erabakitakoan, biurtu ziran mendi-mutilak beren etxelanetara
jatorriz dituzten Fuero, oitura, ta eskubideak, oraindaño bezala aurrera ere, naierara gozatzeko pozkida
bete betean. Bergaran alkartutako egun gozo zori
oneko au izandu zan, España guztiaren atsegintasun
andikoa, eta Marotorekin Esparterorentzako guztiz
pozgarria.
Erromatarren denporan Gipuzkoatarrak egin izan
zituzten azaña andiak egiazkoak dirala sinistatu
dezake aixa, Zumalakarregi bere anaia menditarrakin
tropa izugarrien kontra peleatzen ikusi izan debanak,
eta Gipuzkoari bere Fuero onak galdu bage ezagutzen diozkanak.

Erabaki naiean itzpidea garbi,
Esanaz eta esaten aspertzen ez naiz ni;
Mundu guzti guztiak orain ela beti,
Gogoan izango du Zumalakarregi.

OGEITA LAUGARREN
KAPITULUA
Zeñetan kontatzen diran Gipuzkoatarrak itsasoz
sarritan egindako azaña gogoangarriak.
Ezin kontatu al ainbat, eta sinistatzen ere errazak
ez diran bezalako azaña gaiñ-gañekoak egin izan
dituzte Probinzia onetako seme azkarrak itsasoz.
Beretako banaka batzuk ezarriko ditut emen, gure
Ama on maite maitagarri Gipuzkoaren ondragarri eta
beraren biztanle leial guztien pozgarri izan ta izango
diradenak.
Milla bost eun ogei ta seigarren urtean, Errenteriako seme ontzi-kapitan Martin de la Renteria deitzen zitzaiona bore Galeonarekin Levante inguruan
zebillela, urte bereko Pazkua Espiritu Santukoaren
mezperan Alicantetik irten zan Siziliarako asmoan;
eta Ibizako Ugartearen ondoan arkitu zan Barbarrojaren ontzidi Arjelko Erregeren izenekoarekin, zeñaren
menpean zegoen Arjel. Ontzidi au konpontzen zan
amazazpi Fustarekin, eta oen artean baziran bost
Galera. Turkoak aiñ eraso arkitu zutenean Galeon

bakarra, lasterrean zijoatzen beragana burniz ta
kakoz bertan loturik gelditzeko uste oso betean.
Bañan Martin de la Renteriak gogor egiteko asmo
sendoa arturik, itxoron zien Turkoai donario ederrean. Bere Galeoneko jende guztia zeban Gipuzkoatarra, zeña alaiturik pizkortu eta beldurbagekiro jarri
zeban bear bezala prestatua, etsaia urreratu zitzaioneko. Bereala alde batekoak bestekoai eraso zioten
portizkiro. Egin zituzten iru jazarraldi ezin gogorragoak sutunpadi anitz tireaz, eta pelea garratz onek
iraun zeban egun bat osoan. Bost gizon bakarrak ill
ziozkaten Galeonari Turkoak, eta eritu ogei ta amalau; oetatik sendatu ziran lau ez besteak. Erre zioten
mastil nagusia, zeña bela ta jarzia guztiakin bota
zuten urtara: popa puskatua zioten arras; eta alere,
Kapitan Renteriak bere Erritarrakin alkabuz ta sutunpak tireaz amazazpi ontzi eta beretako jende talde
andiaren kontra egun bat osoan peleaturik, nork daki
zenbat Turko ill izan zituen? Eta geroenean ere, Turkoak gauaren illuntasunaz baliaturik igestu bearra
izan zuten lotsa gorrian, beren Fusta Galera ta guzti
Ibiza alderontz; zeintzubek Martin de la Renteriaren
menpean gelditu bearko zuten, baldin bere Galeonak
osasuna izan balio.

Gipuzkoatar gogoangarri au arkitu zanean norekin peleatu etzebala, biurtu zan barah barah Balenziako Urira, Galeona arabatzera ta eriak sendatzera.
Beraren etorrera ikusi izan zuten guztiak arri ta zur
egiñik gelditu ziran etsai talde andiaren atzapar
garratzetatik aiñ ontzi elbarriarekin salbatzeaz.
Aipatu dedan Martin de la Renteria onen seme
Juan Perez de la Renteriak, urreneko urtean, are
azaña andiagoa egin izan zeban Galeon berperarekiñ.
Galeon au bear bezala antolaturik Yacako kargalekuan lanbideari itxoroten aingurak botarik Juan Perez
zegoela, San Blancantoko Baroiaren izeneko Franzes
ontzi bat etorri zan esan dan kargategira, lenago
ondo irteten oitua zegoen bezala, gauza errazen billa.
Franzes ontzi onetako Kapitana zan Griegoa, eta beti
korsuan zebillen itsas lapurrik andienetakoa; zeñaren
izenak ikaratzen zituen itsasoz zebiltzan guztiak, eta
buruz buru, ez ezik, indar geiagorekin ere, iñor etzitzaion ausartatzen arpegi ematera. Bañan Juan Perez
Gipuzkoatarrak ikusi zebanean Yacako kargaleku
alderontz zuzenean zetorrela, bere Galeon arabatuari aingurak altxaturik, irten zitzaion bidera, eta eraso
zion goien beren gogorkiro. Peleatu ziran portizki, eta
jazarra berean ill zuten Kapitan Griegoa, baita beste

gizon asko ere berarekin zetozenak. Ontzia artu
zuten Gipuzkoatarrak nai ta nai ez, eta beren arekin
pozkida betean biurtu ziran Yacako kargategira. Juan
Perez de la Renteriak berrogei ta amar gizon arrestatuak biraldu ziozkan Erregeorde Siziliakoari Galeraetarako. Gertaera gogoangarri au zearo ta luzeago
ezarria arkitzen da Enperadore Don Carlos Jaunak
Kapitan Errenteriakoari azaña andi onen saritzat
eman izan ziozkan Eskutarmaetan.
Juanes de Isasti Errenteriako semea Mairuakiko
gerran Españako Errege serbitzatzen ontzi bitako
Kapitan zebillela, gertatu zan beste egikera bat guztiz oroitgarria. Españako Erregek nai zukeana zan,
Tripolko Uria Mairuai kentzea; eta eginkizun andi onetarako bear ziraden prestamenai zuzenbidea ematen
ari zan bitartean, Juanes de Isasti Gipuzkoatarra bere
ontzi biakin, zer asmo zerabillen iñori ere esan bage,
Tripolko ondora joanik eraso zion Uriari gogorkiro; bai
ta irabazi ere Mairuai iru Bandera iru dorretan zeuzkatenak. Zeñean, azaña onen oroitpenerako Andre
Erregiña Doña Juanak milla, bosteun ta amaikagarren
urtean Juanes de Isastiri bere Eskutarmaetan ifini
ziozkan iru Bandera aek beren iru dorreakin.

Ontzi-Kapitan Martin Perez de Irizar Errenteriako
semea bere Galeonean merkaderia arturik Cadiza
zijoala topoz topo arkitu zan itsas zabalean korsuan
zebillen Franzes Juan Florin otsandikoarekin; zeñak
ezurretaraño beldur-ikara emanak zeuzkan beren
bizimoduaren billa itsasora irteten ziraden guztiak.
Franzes urgullusu au zebillen bi ontzi ondo armatuakin, eta beretan naiko jendea zebala. Itsasoan arkitzen zeban txiki ta andi guztia osotoro ebasten zeban
larrugorrian ifinteraño; eta lanbide lotsagarri onetan
egindako ondasun bidebagekoakin aberastua zegoen
txit, denpora laburraren epean guztiai laga bearrean
arkitu bazan ere. Lenago oitua zegoen bezala, garailari irteteko ustean aurkeztu zitzaion Galeonari ausardi andian, bañan Martin Perez de Irizarek bere Galeon
bakarrarekin gogor egin zien Franzes ontzi biai portizkiro. Peleatu ziran erruz, odol asko alde bietatik ixurteraño; eta azkenean Gipuzkoatarrentzat gelditu
ziran Juan Florin otsandikoaren ontzi biak beren jende
eta armadi guztiakin. Korsukoetatik ogei ta amar
gizon ziran illak, eta berrogei ta geiago erituak. Juan
Florinek ogei milla dukat eman nai ziozkan Irizar Kapitanari libre lagatzeagatik, bañan alperrik egin izan
zeban bere eskaria; zergaitik gizon argidotar onek

bere ondra maiteago zeban, munduko diru guztiak
baino ere. Eta alaixen irauli zituen Cadiza berrogei ta
amar gizon arrestatuak bi ontzi irabaziakin; zeñaren
leialtade piña saristatua izandu izan bear bezala.
Enperadore Don Carlos Jaunak agindu zeban, urkatu
zedilla Juan Florin itsaslapurzat; eta Kapitan Martin
Perez de Irizarek bere Eskutarmetan izan zitzala,
ondorengo guztien oroitgarri, Galeona eta batallan
irabazitako Bandera ta arpoiak; zeintzubek jarri
zituen milla bost eun ogei ta zazpigarren urtean.
Milla bost eun ogei ta amabostgarren urtean,
Enperadore Don Carlosek Tunezko Goleta ingurutua
zeukala, berari asaltoa eman bear zitzaion egunean,
lendabizi Bandera jarri zebana izandu zan Gipuzkoatar kapitan Tristan de Ugarte Oiarzungo semea, zeña
Turkoak ill zuten beste zenbait Gipuzkoatar berari
jarraitu ziotenakin; bañan bereala indar geiago igorik,
menperatuak gelditu ziran Turkoak.
Milla bost eun ta berrogeigarren urtean Don Bernardo de Mendoza Españako Galeraen Kapitan guztiakiko zegoela, peleatu zan itsasoan Caramami Turkoarekin, zeña armada lodi batekin zijoan Jibraltar
sakeaturik, eta batalla portitz gogorra egiñik, Don
Bernardo gelditu zan Caramami Turkoaren jaun ta

jabe. Jazarra gogoangarri onetan azañarik andienak
egindakoak ziraden Kapitan Domingo de Arriola Murgia Debako semea, Kapitan Garro Donostiakoa, eta
Alferez Don Bernardino deitzen zitzaion Domingo de
Irizar Errenteriakoa, zeña ill zan zazpi alkabuz-tirorekin.
Españako Errege eta Indietako Jaun Don Carlos
zorionekoak ikusirik, Franzes ontzi korsuan zebiltzanak kalte andiak egiten ziezatela jendadi prestu itsasoan arontz onontz zebiltzanai, zeramaten eta zekarten guztia bidebagekiro kenduaz, gaitzgille oei beren
lanbide artua gai eragitera milla bost eun berrogei ta
bostgarren urtean biraldu zeban Juan Lopez de Isasti
ontzi-kapitan Errenteriako semea. Gipuzkoatar itsasgizon ernai au irten zan txit gogoz, Erregeren agindea
betetzera, eta itsasora atera bezin prest arkitu zan
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Gipuzkoako probintziaren kondaira - 21
  • Parts
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 01
    Total number of words is 3700
    Total number of unique words is 1837
    26.4 of words are in the 2000 most common words
    38.0 of words are in the 5000 most common words
    44.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 02
    Total number of words is 3474
    Total number of unique words is 2152
    18.8 of words are in the 2000 most common words
    26.5 of words are in the 5000 most common words
    30.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 03
    Total number of words is 3812
    Total number of unique words is 1746
    24.6 of words are in the 2000 most common words
    34.6 of words are in the 5000 most common words
    41.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 04
    Total number of words is 3815
    Total number of unique words is 1577
    26.4 of words are in the 2000 most common words
    37.8 of words are in the 5000 most common words
    44.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 05
    Total number of words is 3831
    Total number of unique words is 1480
    26.8 of words are in the 2000 most common words
    37.8 of words are in the 5000 most common words
    43.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 06
    Total number of words is 3730
    Total number of unique words is 1698
    26.1 of words are in the 2000 most common words
    37.8 of words are in the 5000 most common words
    43.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 07
    Total number of words is 3800
    Total number of unique words is 1792
    28.8 of words are in the 2000 most common words
    41.3 of words are in the 5000 most common words
    47.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 08
    Total number of words is 3821
    Total number of unique words is 1773
    29.4 of words are in the 2000 most common words
    42.0 of words are in the 5000 most common words
    48.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 09
    Total number of words is 3588
    Total number of unique words is 2013
    23.2 of words are in the 2000 most common words
    33.0 of words are in the 5000 most common words
    38.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 10
    Total number of words is 3522
    Total number of unique words is 1843
    25.8 of words are in the 2000 most common words
    35.8 of words are in the 5000 most common words
    42.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 11
    Total number of words is 3496
    Total number of unique words is 1915
    26.3 of words are in the 2000 most common words
    37.9 of words are in the 5000 most common words
    44.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 12
    Total number of words is 3733
    Total number of unique words is 1769
    29.6 of words are in the 2000 most common words
    43.1 of words are in the 5000 most common words
    49.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 13
    Total number of words is 4115
    Total number of unique words is 1852
    24.5 of words are in the 2000 most common words
    35.3 of words are in the 5000 most common words
    42.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 14
    Total number of words is 4035
    Total number of unique words is 1788
    25.5 of words are in the 2000 most common words
    36.9 of words are in the 5000 most common words
    43.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 15
    Total number of words is 3934
    Total number of unique words is 1791
    26.6 of words are in the 2000 most common words
    37.2 of words are in the 5000 most common words
    44.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 16
    Total number of words is 3972
    Total number of unique words is 1765
    25.6 of words are in the 2000 most common words
    36.3 of words are in the 5000 most common words
    43.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 17
    Total number of words is 3883
    Total number of unique words is 1843
    27.5 of words are in the 2000 most common words
    40.2 of words are in the 5000 most common words
    48.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 18
    Total number of words is 3901
    Total number of unique words is 1772
    25.0 of words are in the 2000 most common words
    35.8 of words are in the 5000 most common words
    43.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 19
    Total number of words is 3889
    Total number of unique words is 1772
    22.7 of words are in the 2000 most common words
    32.8 of words are in the 5000 most common words
    38.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 20
    Total number of words is 3687
    Total number of unique words is 1706
    28.1 of words are in the 2000 most common words
    40.4 of words are in the 5000 most common words
    47.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 21
    Total number of words is 3852
    Total number of unique words is 1795
    25.9 of words are in the 2000 most common words
    36.4 of words are in the 5000 most common words
    42.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 22
    Total number of words is 3831
    Total number of unique words is 1759
    23.4 of words are in the 2000 most common words
    32.0 of words are in the 5000 most common words
    38.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 23
    Total number of words is 3837
    Total number of unique words is 1753
    23.6 of words are in the 2000 most common words
    33.1 of words are in the 5000 most common words
    39.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 24
    Total number of words is 3385
    Total number of unique words is 1587
    24.5 of words are in the 2000 most common words
    34.9 of words are in the 5000 most common words
    41.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.