🕥 30-minute read
Gipuzkoako probintziaren kondaira - 19
Total number of words is 3889
Total number of unique words is 1772
22.7 of words are in the 2000 most common words
32.8 of words are in the 5000 most common words
38.9 of words are in the 8000 most common words
diranakin beteak Irun-aranzundik erretiraturik, Gipuzkoa barrura zijoatzela, zeñean ustebageko ikuskari
onezaz arriturik zegoen, batez ere, Oiarzungo jendea.
Bigaramun goizeko ordubietan Irun-aranzundik
etorri zitzaien ordena bezpera arratsaldean Nafarraldetik jatsitako soldaduai, ezik, bereal-bereala aurkeztu zitezela mugaurpera guztiak osotoro; eta oei
jarraio joan ziran berreun gizonezko Oiarzungo jaiotarrak armaturik Igerko Gaztelura, Jeneral Castelar jaunak esan bezalaixen, Redinek agintzen ziena egitera.
Lagatu ere zituzten Errian beren lagun asko armatuak, bertako etxe eta biztanleen gordegarri ta laguntzalle, Españako tropatik igesturik litxarrerian zebiltzan soldaduai beren asmo galgarriak eragozteko,
eta bear orduan deitzen zitzaioten tokira etsaiari erasotzera joateko.
Izendatu ditudan berrean Oiarzuntarrak Igerko
Gaztelura iristean, Redin jaunak begirune alaiarekin
begiraturik, egin zien berai ongietorri guztiz maitagarria, esaten zielarik, ezen, atseden zezatela donarioz
egun artan, zeña zan uztaillaren ogei ta seigarrena.
Bañan estutasunak bearturik jarri ziran arratsalde
berean Bidasoako ibaiaren ertzean berari konta egiten, Franzes baterien aurkez aurke, eta oek sutan
gelditu ere bage ari zirala, egon ziran bertan garbo
andiarekin bigaramun goiz arterañoko guztian, alderatzen zitzaiozkaten etsaiari tiroka erasoaz. Ikusirik
Redin jaunak Gipazkoatar etorberri oen ausarzi ta pizkortasun aiñ arrigarria, biraldu zien berai egun artan
Igerren ondoko baserri-etxe batera, bere errejimentuko lau soldadurekin txaal bizi bat, eta zagi-ardoa,
beraren izenean jan ta edan egin zitzaten.
Jeneral Castelar jaunak jakindu zebanean Franzesa sartu zitekeala aixa Baztan aldetik Oiarzungo mendiak barrena, agindu zeban, ezik, berreun Oiarzuntar
oek, terzio ta beste laguntzarik bage joan zitezela
beren Erriko mendietara, eta jarri zitezela Aritxulegi
eta Biandiz bitartean Franzesari kontu artzen. Oiartzuntarrak beren Erriko mendi Aritxulegikora, Jeneral
Castelarek agindu bezala, iritsi ziradenean, laguntza-
lle joan zitzaiozkaten Andoaingo, Urnietako, Hernaniko, eta Astigarragako gizon ta mutilak armaturik; bai
ta tropako miliziano banaka batzubek ere Marques de
la Romana buruzari zutela.
Uztaillaren ogei ta zortzigarren egunean Lesakako D. Ignazio Jazinto de Aldunzin Apaiz Kapillaua
etsaiaren igesi etorri zan Oiarzuna, eta onek soldadu
Baigorritarren agintariari entzundako barria ekarri
zeban, ezik, Franzesak zebala asmoa egun beretako
batean atakatzeko Españako tropa, Beobiatik, eta
Baztan aldetik mendiak beera Oiarzuna jatsirik erdian
artzen zutela. Alde aurrez artutako barri balioso au
gaztigatu zitzaion berpertatik Sarjento nagusi Oiarzabali, eta D. Ramon Maria de Moya Konsultore Probinziakoari, baita oek ere denporarik galdu bage Jeneral
Castelar jaunari eta Diputazioari; zeñak ordurako
emanik zeukan ordena Gipuzkoako Erri guztietara,
aitarren seme armatzeko. Bigaramun eguerdirako,
zeña zan uztaillaren ogei ta bederatzigarrena, etorri
zan Kolomera jauna Irun-aranzuna, eta jarri zan Arbelaizen etxean Caro Jenerala egondako leku berperean.
Urrengo egunean etorri ziran zortzi milla gizon
Irun-aranzundik Oiarzuna, gau hura bertan igarorik
bigaramun goizean, zeña zan uztaillaren ogei ta
amaikagarrena, Aritxulegi mendira igotzeko asmoan;
bañan abiatu bezin laster, euri jasa andi bat asi zalako aitzakian biurta ziran ostera Oiarzuna.
Abuztuko illaren lendabiziko goizean txit goiz
Franzes martiztia asi zan mugitzen, eta atakatu
zituen Españako soldaduak, Aldunzin Lesakako Apaizak esan zeban toki berperatik, eta batez ere Bidasoako ibaiaren me-une eta zubitik, zeña utzi izan zuten
Españako soldaduak osorik, desegitea gogoratu ere
bage. Alde bietatik beingoan erasotako estutasun
onetan, guztia zan iskanbilla, zegarrera, ospea ta
naspilla. Irun-aranzungo bateriak tiratzen zuten
erruz; bañan etsaia nondik nora zebillen bear bezala
ikustea bisuts ta laño itxiak eragozten zutelako, ezin
izan ziran baliatu nai zuketekean bezala. Nazako
aldean zeuden Suizoak eta terzioak iru aldiz eragin
zioten esti alde artatik zetorren Franzes samaldari;
bañan laugarren ekinaldian, etsaiari indar berriak
laguntzalle etorri zitzaiozkalako, izandu ziran menzutuak; errendatu ere zituzten armak Suizoak, bañan ez
terzioak; zeintzubek beren aekin lasterrean joan
ziran, ibai ertzean, tiroka bizi bizi ari zirala ikusten
zituzten anaia maiteai laguntzera.
Españako tropa, ezin zezakeala deus egin etsirik,
erretiratzen asi ta geroz, Gipuzkoako mutilak bakar
bakarrik ari ziran Franzesari su egiten, zer irriskutan
zeuden ezagutu bage, alik eta aurrealde ta espaldatik etsai talde andiaz inguruturik beren buruak ikusi
zituzten arterañoko guztian. Eta orduan, zegoanari
zegoen lekuan lagarik, beren azkardade ta pizkortasunaz fio ziralako, aldondu ziran Ietegi ta menditarteak barrena batzuek Oiarzuna, eta besteak Lezora.
Orobat egin zuten Igerko gazteluan zeudenak.
Tropa adrertuak samaldaka zijoatzen bide andian
Oiarzundik gora Hernani alderontz. Oetako batzubek
zetozen etsaiari noizik beiñ arpegi emanaz; eta berriz
beste asko, etxeetan sarturik kutxa, armario, eta
osterontzeko gordeleku guztiak puskaturik beretan
arkitzen zuten gauza on-arkia lapurtzen zutela, eta
bidean topatzen zituzten aur txikienerañokoai ere,
diru ta janziak kentzen ziezatela, beste gaiztakeri
asko egiñaz. Eta oraindik are mingarriagoa zan gaizgille biurri oen abotik enzutea, ezen, pozkida bete
betean zijoatzela España barrura, Franzesaren menpean Gipuzkoa ikusten zutelako. Zeñean, Oiarzundik
goragoko etxe batean arkitu zuten guztia ebatsirik
zijoatzela, gisa onetan mintzotu zan soldadu bati ber-
tako mutil gazte batek burduntzia tripatik sartu ta
espaldan igarorik, leiotik saltaturik iges egin izan
zien. Nai zuketekean etxe au erre, bañan etzuten izan
betarik. Nork sinistu bear zeban, bada, Españako
arraia gordetzera etorritako soldadu erritarkiak izan
bear zutela aiñ esker gaiztoko billau odolgirodiak?
Aritxulegi mendian zegoen jende apurrak ere lendabiziko atakean izan zeban erretiratu bearra, Franzes martizti ikaragarria goizeko sei orduetan gañera
sartu zitzaielako. Itz batean, Hernaniz beetiko Erri
Gipuzkoakoak gelditu ziran Franzesaren menpean.
Erri oetako jende bikaiñ arki oña jaso altzezan guztia,
beren etxe ta bizimoduai lagarik, irten zan Goizueta,
Arano, Tolosa eta Azpeiti alderontz.
Franzesa Irun-aranzunen sartu bezin laster sakabanatu zan Españako tropa beren buruzaririk aurrenengoetatik; eta Jeneralak aboztuko illaren irugarren
egunean Tolosan, ozta ozta biribillatu zituen lau milla
soldadutaraño. Oek egin zituzten iru edo lau irteera
Billabona alderontz iduripengarri, bañan bereala
igaro ziran Tolosatik zuzenean Nafarroara, Gipuzkoa
buruzpide negargarrian lagarik.
Probinzia leial aiñ maitagarria arkitu zanean
Españako martiztiagandik laguntzarik bage gaztigatu
zion Errege Jaunari, zer igaro zitzaion, nolako egoitza
estura larrikoan arkitzen zan, eta Beraren Majestadeak esan zegiola zer bide artu bear zeban. Erantzun
zion Erregeren izenean beraren Ministro Duque Alcudiako jaunak, ezik, Gipuzkoako Probinziaren leialtadeaz esker ondua arkitzen zala Beraren Majestadea,
eta egin zezala egiñal guztia, edozein moduz, bere
mugape goixoa garbiro gordetzeko.
Bereala Gipuzkoa batu zan Batzar guztiakikoa
egitera aboztuko illaren amalaugarren egunean Getariako Errira, D. Fernando Jose Romero ta Etxabeko
jaun Diputadu nagusi orduan zegoena bertan arkitzen zalako, zeña zabartu bagetanik asi zan egun
oetan Errege Jaunarekin Probinziaren serbitzorako
bear ziran zuzenbideak artzen, Arabako Probinziari,
eta Bizkaiko Jabedeari laguntza eskatuaz, laka andirik
atera ezbazeban ere, Franzesa alderatuko etzitzaiotelako uste oso betean.
Batzar andientsu au egin zeban Gipuzkoak Franzesak zekiela; zeñari adierazo zioten aldeaurrez, egin
bear zutela guda kaltarkitsu onen zuzenbidea, beren
Fuero onetsi maitagarriak osotoro gordetzen zituztela, al zitekean modurik oberenean. Probinziaren asmo
bidezko au ontzat eman zeban Franzesak; eta Batza-
rrak lendabiziko egunean izendatu zituen bere arteko
gizonik jakintienak, eginkizun balio andiko au zer
gisatan antolatu al zitekean beren iritzia ifinteko.
Bigaramunean irakurri zan Batzarrean Jaun oek izkribuz egiten zuten azaldurea, zeñari guztiak oniritzi eta
gorputz bat egiñik biraldu zioten Ekautu edo Diputaduakin Franzes Agintariari; eta onek Probinziaren
eskaririk geienak ontzat ematen bazituen ere, laga
zituen beste zenbait gauza bear bezala erabaki bage.
Gipuzkoako Probinziak, bere gauza guztiak garbiroki nai zituenak bezala, igorri zituen Diputaduak
ostera Franzesagana, onek illunpean utzitako gauzen
argitasunaren billa; bañan ekarri zuten barria, ezik,
Pinet Agintaria bere eginkizunetara joana zalako,
luzatuko zebala erantzuerak egun batzubetan. Beragaitik Batzartar jaunak nor bere etxeetaratu ziran,
alik eta Diputazioak berriz deitu arteraño; eta izan
ziran otsegiñak berriro aboztuko illaren ogei ta bostgarren egunerako leneko Erri Getariakora.
Egun berperean Batzar guztiakikoan irakurri izan
zan Pinetek Gipuzkoako Probinziari egiten zion erantzuera; zeñetan ifinten zituen gauza batzubek Gipuzkoak ontzat ezin artu zitzakeanak, esaten zebalarik,
ezen, ogei ta lau ordu barru eman zekiola berari adi-
tzera, Probinziak zer asmo artzen zeban aren Agindearen baitan.
Batzar andientsu au arkitu zanean Pineten aginde
gogor aiñ epe laburrekoarekin, itzegin zeban bere
artean, ezik, luzapenaren aitzakiarik izan etzedin,
erabaki bear zutela itzbide balioso au bigaramunean
zuzenkiro. Bañan etzuten izan lekurik, zergaitik goiz
bereko sei orduetan Batzartar jaunak beren ostatuetan zeudela arrestatuak izan ziran Pineten aginduz,
Franzes talde andia gauaz ixilik apropos Getariara
etorririk.
Berpertatik, ezertarako ere betarik eman bage
ekarri zituzten Hernanira, non igaro zuten illaren ogei
ta seigarren gaua. Emendik eraman zituzten urrengo
gauerako Done Juaneko Errira, eta andik bigaramun
eguerdirako, zeña zan aboztuko illaren ogei ta zortzigarrena, Baionako Gaztelugaitz edo Ziudadelara.
Itxitegi iraingarri onetan sartu zituzten, bada,
Gipuzkoako Batzartar jaun prestuak, munduko gizonik biurrien ta errebesenak bazirakean bezalako
gogortasunean, zeren bidez eta zertara zeramazkitenik aipatu ere bage; bañan egun gitxi barru Pinetek
eman zeban argitara paper moldizkidatuan, esaten
zebalarik, ezen, Gipuzkoako Diputazioa, bere muga-
peko jaiotarrak armaturik, Españako tropa ugaritu
bitartean, saldukeriaz luzaerazo naiean zebilkiolako
oarturik, arrestatu izan zebala bertako Batzar osoa
Baionako ziudadelara.
Denpora onetan guztiz barri txarrak zetozen Franziatik Gipuzkoako Batzartarrentzako. Aoa bete
betean esaten zuten, bada, ezik nai zutela Pinetek,
eta Cavaignactek Gipuzkoatik eramandako Batzartar
guztiak baionetaz josirik bertan lagatzea; eta baldin
Robespierreri bizia kendu izan ez baliote gillotinaren
azpian egun aetan, alaixen gertatuko ere zala. Bañan
gizon urgulloso odolgirodi au, esan dedan gisan illik,
beraren ordez moderatzalleak Agintari jarri izan ziralako edo beste zuzenbideren batez, Gipuzkoako
Batzartar jaunak urte bereko urri illaren zortzigarren
egunean presondegitik libre ifini eta pasaporteak
emanik biraldu zituzten beren Errietara, zeintzuben
izenak eta bizilekuak ezarriko ditudan emen bat
banaka.
Donostiakoa: D. Fernando de Garaioa.
Tolosakoak: D. Juan Ignazio de Amiama, eta D.
Juan Aszensio de Garagarza.
Azpeitiakoak: D. Franzisko de Enparan, eta
D. Antonio de Urdapilleta.
Azkoitiakoa: D. Jose Joakin de Iturbe.
Segurakoa: D. Jose Luis de Agirreburualde.
Bergarakoa: D. Jose Franzisko de Moya.
Debakoa: D. Jose Joakin de Ormaetxea.
Motrikokoa: D. Juan Bauptista de Andonaegi.
Getariakoa: D. Juan Bauptista de Elizondo.
Ondarribiakoa: D. Rafael de Kaikuegi.
Errenteriakoa: D. Fermin de Iparragirre.
Villafrancakoa: D. Martin de Berroeta.
Zestoakoa: D. Juan de Irure.
Zumaiakoak: D. Jose Manuel de Alzolarai, eta D.
Pedro Ignazio de Zinkunegi.
Zarauzkoa: D. Lorenzo de Asteasuinzarra.
Hernanikoa: D. Jose Antonio de Zabalo ta Agirre.
Andoaingoa: D. Juan Bauptista de Argote.
Berastegikoa: D. Martin Jose de Garziarena.
Elduaiengoa: D. Migel Joakin de Agirre.
Beasaingoa: D. Jose Hilarion de Maiz.
Asteasukoa: D. Jose Antonio de Zabala Konporta.
Billabonakoa: D. Martin Jose de Ameztoi.
Albisturkoa: D. Franzisko Ignazio de Etxabe.
Alkizakoa: D. Jeronirno de Alkizalete.
Alegeriakoa: D. Pedro Joakin de Berakoetxea.
Ataungoa: D. Juan de Arrondo.
Idiazabalkoa: D. Blas de Oiarbide.
Oriokoa: D. Jose Antonio Azkue.
Usurbilkoa: D. Martin Jose de Iarza.
Oiarzungoa: D. Ignazio Bizente de Sarasti.
Abalzizketakoa: D. Migel de Barriola.
Pasaiakoa: D. Juan Jose de Kasares.
Gainzakoa: D. Juan Bauptista de Olano.
Probinziaren konsultore Don Ramon Maria de
Goia, eta Don Joakin de Mendizabal, eta Sekretario
Don Domingo de Egaña.
Jaun prestu maitagarri Gipuzkoaren gordetzalle
oek beren Errietan ikustean, bertako biztanleentzat
izandu zan atsegintasun bete ezin geiagokoa. Bereala Franzesaren menpean etzeuden Errietako Buruzariak Batzar guztiakikora biribillaturik egiñeratu zuten
bigarren batalloia bertako jaiotarrakin; eta izendaturik ifini ere zuten Diputazio berria, Fueroari dagokion
bezala. Zeintzubek ongi armaturik joan ziran Billarreal, Bergara, eta Elgoibar inguruan arkitzen ziraden
soldado Jeneral Rubiren tropakoetara, eta andik laster, Jeneral Cresporenetara. Gipuzkoako batalloi berri
onek lendabiziko sualdian Franzesari Sasiolako ondo-
an eman izan zion astinaldia, guztiz izandu zan gogorra ta andia.
Gipuzkoatarrak modu onetan Franzesari erasotzen or emen kiski kaska asi ziradenean, Bizkaiko
Jabedea eta Arabako Probinzia ernaitu ziran, noizbait
bear ta, etsaia urreratuaz zijoakiotela ikustean, eta
lenago Gipuzkoako Diputazioaren gaztiguaz jaramon
andirik egiten ezpazuten ere, Franzesa ogei leguaz
urruti zegoelako, gero artu zuten asmo sendoa, beren
Errietako jendea armaturik Aizpa maite Gipuzkoarekin batean etsai iguindua lenbaitlen botatzeko.
Bañan Españako troparen Buruzariak beste bideren
baterako aginde ta ideak zituztelako, erretiratuaz
zijoatzen Gaztela alderontz iru Probinzia oetan jostatzen Franzesari lagarik.
Buruzpide negargarri onetan Gipuzkoa arkitzen
zala, eta batez ere Franzesaren menpean zeuden
Errietako jende leial urrikigarria, aboztuko illaren irugarren egunean arratsaldeko lau orduetan, zeña zan
San Esteban Protomartir Oiarzungo Santu Godartari
edo Patroiaren eguna, Erri onetako jendea bezperak
emandakoan Elizaldeko plazan zegoela, ikusi zan
Franziatik zetorrela oi ez bezalako korreo bat, bera
eta beraren zaldiak erramu-besanga ostodunakin
beterik pozkidaz oju egiten zebala Pakea Pakea, zeña
sartu zan bertako posta-etxean. Bereala Alkate ta
Andizkiak joan zitzaiozkan galdetzera zer barri zekarren, zeñak eranzun zien, ezik, Franziarekin Españaren arteko pakea egin zala Balénen (Basilea) uztaillaren ogei ta bigarren egunean, Paristik Baionara apropos biraldutako korreoak segurutzat adierazo zebanez; eta gaztigu pozkarri onekin zetorrela bera, Españako lurrean arkitzen ziraden Franzes tropai albiste
gozo au ematera.
Bereal-bereala, ixil mandatari Oiarzunen ifiniak
zeudenakin, igorri zitzaien atsejingarrizko barri balioso au Iruñeko Erregeorde edo Birreiari, eta Gipuzkoako Diputazio berriari, zeintzubek illaren laugarren goizean goiz artu zuten pozkida bete ezin maitagarriagoa.
Andik egun gitxi barru Franziatik izan zuten
Gipuzkoatarrak, pakea zer gisatan egin izan zan errazoia, modu onetan.
Tratado de paz.
Su Magestad Católica y la República Francesa
animados igualmente del deseo de que césen
las calamidades de la guerra que los divide,
convencidos intimamente de que existen entre
las dos naciones intereses respectivos, que
piden se restablezca la amistad y buena inteligencia; y queriendo por medio de una paz sólida y durable se renueve la buena armonia que
tanto tiempo ha sido base de la correspondencia de ambos Paises, han encargado esta
importante negociacion, á saber, Su Magestad
Católica á su Ministro Plenipotenciario, y enviado extraordinario cerca del Rey, y de la República de Polonia Don Domingo de Iriarte, Caballero de la orden de Carlos tercero, y la República Francesa al ciudadano Francisco Barthelemi su Embajador en Suiza, los cuales despues
de haber cambiado sus plenos poderes, han
estipulado los articulos siguientes:
1. Habrá paz, amistad, y buena inteligencia
entre el Rey de España, y la República Francesa.
2. En consecuencia cesarán todas las hostilidades entre las dos Potencias contratantes,
contando desde el cambio de las ratificaciones
del presente tratado; y desde la misma época,
no podrá subministrar una contra otra, en cual-
quiera calidad, ó á cualquier título, que sea,
socorro ni auxilio alguno de hombres, caballos,
víveres, dinero, municiones de guerra, navíos,
ni otra cosa.
3. Ninguna de las partes contratantes podrá
conceder paso por su territorio á tropas enemigas de la otra.
4. La República Francesa restituye al Rey de
España todas las conquistas, que ha hecho en
sus Estados durante la guerra actual; las Plazas
y Paises conquistados se evacuarán por las tropas Francesas en los quince días siguientes al
de las ratificaciones del presente tratado.
5. Las Plazas fuertes citadas en el artículo
antecedente se restituirán á España con los
cañones, municiones de guerra y enseres del
servicio de aquellas Plazas, que existan al
momento de firmarse este tratado.
6. Las contribuciones, entregas, provisiones,
ó cualquiera estipulacion de este género, que
se hubiese pactado durante la guerra, cesará
quince dias despues de firmarse este tratado;
todos los caidos ó atrasos, que se deben en
aquella época, como tambien los billetes dados
ó las promesas hechas en cuanto á esto serán
de ningun valor. Lo que se haya tomado ó percibido despues de dicha época se devolverá
gratuitamente, ó se pagará en dinero contante.
7. Se nombrarán inmediatamente por ambas
partes comisarios, que entablen un tratado de
límites entre las dos Potencias. Tomarán estos
en cuanto sea posible por base de él respecto
á los terrenos contenciosos antes de la guerra
actual, la cima de las montañas, que forman
las vertientes de España y Francia.
8. Ninguna de las Potencias contratantes
podrá, un mes despues del cambio de las ratificaciones del presente tratado, mantener en
sus respectivas fronteras mas que el número
de tropas, que se acostumbraba tener en ellas
antes de la guerra actual.
9. En cambio de la restitucion, de que se trata
en el artículo cuarto, el Rey de España por sí, y
sus subcesores cede, y abandona en toda propiedad á la República Francesa toda la parte
Española de la Isla de Santo Domingo en las
Antillas, un mes despues de saberse en aquella Isla la ratiticacion del presente tratado, las
tropas Españolas estarán prontas á evacuar las
Plazas, Puertos, y establecimientos, que allí
ocupan para entregarlos á las tropas francesas
cuando se presenten á tomar posesion de ella.
Las plazas, puertos y establecimientos referidos se darán á la República Francesa con los
cañones, municiones de guerra, y efectos
necesarios á su defensa, que existan en ellos,
cuando tengan noticia de este tratado en Santo
Domingo.
Los habitantes de la parte Española de Santo
Domingo, que por sus intereses, ú otros motivos prefieran transferirse con sus bienes a las
posesiones de su Magestad Católica, podrán
hacerlo en el espacio de un año contado desde
la fecha de este tratado.
Los Generales y Comandantes respectivos de
las dos náciones se pondrán de acuerdo en
cuanto á las medidas que se hayan de tomar
para la egecucion del presente articulo.
10. Se restituiran respectivamente á los individuos de las dos naciones los efectos, rentas y
bienes de cualquier género, que se hayan detenido, tomado ó confiscado a causa de la gue-
rra, que ha existido entre su Magestad Católica
y la República Francesa; y se administrará tambien pronta justicia por lo que mira á todos los
créditos particulares que dichos individuos
puedan tener en los Estados de las dos Potencias contratantes.
11. Todas las comunicaciones, y correspondencias comerciales se restablecerán entre
España y Francia en el pie, en que estaban
antes de la presente guerra hasta que se haga
un nuevo tratado de comercio.
Podrán todos los negociantes Españoles volver á tomar y pasar á Francia sus establecimientos de comercio, y formar otros nuevos
segun les convengá, sometiéndose como cualquiera individuo á las leyes y usos del pais.
Los negociantes Franceses gozarán de la
misma facultad en España, bajo las propias
condiciones.
12. Todos los prisioneros hechos respectivamente desde el principio de la guerra, sin consideracion á la diferencia de número y de grados comprendidos los Marinos ó marineros
tomados en Navíos Españoles y Franceses, ó
en otros de cualquiera nacion, como cambien
todos los que se han detenido por ambas partes con motivo de la guerra, se restituirán en el
término de dos meses á mas tardar despues
del cambio de las ratificaciones del presente
tratado, sin pretension alguna de una ni otra
parte, pero pagando las deudas particulares,
que puedan haber contraído durante su cautiverio; se procederá del mismo modo por lo que
mira á enfermos y heridos, despues de su curacion.
Desde luego se nombrarán comisarios por
ambas partes para el cumplimiento de este
artículo.
13. Los prisioneros Portugueses, que forman
parte de las tropas de Portugal, y que han servido en los egércitos, y marina de S. M. Católica serán igualmente comprendidos en el sobredicho cange.
Se observará la recíproca con los Franceses
apresados por las tropas Portuguesas de que
se trata.
14. La misma paz, amistad y buena inteligencia estipuladas en el presente tratado entre el
Rey de España y la Francia, reinarán entre el
Rey de España y la República de las Provincias
unidas aliadas de la Francia.
15. La República Francesa queriendo dar un
téstíuronio de amistad á Su Magestad Católica
acepta su mediacion en favor de la Reyna de
Portugal, de los Reyes de Nápoles y Cerdeña,
del Infante Duque de Parma, y de los demas
Estados de Italia, para que se restablezca la
paz entre la República Francesa, y cada uno de
aquellos Principes y Estados.
16. Conociendo la República Francesa el interes, que toma S. M. Católica en la pacificacion
general de la Europa, admitirá igualmente sus
buenos oficios en favor de las demas Potencias
beligerantes, que se dirijan á él para entrar en
negociacion con el Gobierno Frances.
17. El presente tratado no tendrá efecto hasta
que las partes contratantes le hayan ratificado,
y las ratificaciones se cambiarán en el término
de un eres, ó antes si es posible, contando
desde este dia.
En fé de lo cual nosotros las infraescritos Plenipotenciarios de S. M. Católica, y de la Repú-
blica Francesa, hemos firmado en virtud de
nuestros plenos poderes el presente tratado de
paz, y de amistad, y le hemos puesto nuestros
sellos respectivos.
Hecho en Basilea en 22 de Julio de 1795. Cuatro Thermidor año 5.° de la República Francesa
(Lugar del sello). Domingo de Iriarte. (Lugar del
sello). Francisco Barthelemy.
Fueron ratificados los diez y siete articulos de
este tratado, á saber, por la Conveucion Nacional en 16 del Thermidor; y por Su Magestad
Católica en 4 de Agosto de 1795.
La Plenipotenciaria del Rey nuestro Señor se
dió en 2 de Julio, y la de la Junta de la Salud
pública en 21 del Floreal (10 de Mayo) del
dicho año.
La publicacion de la paz se hizo en Madrid el
dia 5 de Setiembre del mismo año ele 1795.
Orra zeren bidez ta nola izan ziraden guda onen
asiera, eta bukaera! Probinzia onek guztiz kalte
andiak izan bazituen ere, beraren mugapeko Erri
batzubetan Franzesak oña ifini zebalako, are miñgarriagoko atsekabeak eraman izan zituen, etsai iguin-
du onen sarreran, eta bera kanpora botatzen auzoak
lagundu etziotelako, askotan oei berak lagundu izan
dien bezala leialkiro eta portizki, anaiarik maiteenak
balituzke bezalaro naitasun egiazkoarekin. Guztiaz
ere
Gipuzkoan baziran Erriak txit asko,
Franzesak etzebanak bururikan jaso,
Gogor ziotelako beretan eraso,
Gorde izan ziranak garbi eta oso.
OGEI TA BIGARREN
KAPITULUA
Milla zortzi eun ta zortzigarren urtean Napoleonek
saldukeriaz Españan sortu zeban guda kaltarkitsu
bidebagekoaren azaldurea.
Gure Errege maite maitagarria Karlos laugarrenak bere seme nagusi Fernando zazpigarrenari España guztiko agintza, eskubideak eta koroia gogoz edo
gogo bage emandako egun oroitgarri aetan bertako
biztanleak pozkida betean arkitzen zirala, Napoleonek bere jakinduria andi ezkutapetsuaren bidez artu
izan zituen asmo estali galgarriak miruak txituari
atzaparra ezarteko egin oi dituen bezalako jira birakin, Erresuma gaiñ gañeko au zorabiatu eta nasiturik
bereganatutzeko.
Españaren onerako adiskidetasun andian zetozelako iduripenean, martizti izugarriak etorri ziran
Murat agintari zutela. Napoleonek beste gauzarik
gogoan zeukala, sinist eraso zeban, ezik, Españako
portu ta gaztelurik aurrenegoetan bere tropak kontuartzalle ifinirik, beretara etortzea galerazo bear ziola
Ingelesari, artu-eman ta saldu-erosien aitzakian zerabillen ibillera sarritangoa Franziarekin Españarentzako guztiz kaltarkitsua zalako.
Gizon jakinti somari au egiazko naitasunarekin
leialkiro zebillelako uste oso betean, Españak obebearrez Plazarik bikañenak utzi ziozkan bere eskura;
eta oen jaun ta jabe egindakoan, zirriki marraka asi
zan bere barrunpe lizunean zeukan matxura gordea
agertaratzen, beraren asmo galgarriaz iñor ere oartzen etzalako ustean. Bañan Españan baziran gizon
ernaiak, Napoleonek guretzako gauza onik etzerabillela ezagutzen zutenak, oen argitasunak eta onbideak denpora illunpeko artan asko balio ezpazuten
ere.
Napoleonek Paristik gaztigatu izan zion, bada,
Fernando zazpigarrenari Madrillera, ezik, España guztiaren onerakoak ziraden gauza balio andiko anitz
zeuzkala berarekin bakar bakarrean itzegin bearrekoak, eta irten zekiola Bitoriara beraren zoriontasunari
zegozkion onbideak artzera.
Fernando Jauna etorri zan Bitoriara, Napoleonek
izendatu zion egunerako, bañan au gelditu zan Baionan, eta emendik biraldu zion mandatua berriro, esaten ziolarik, ezen, bere eginkizun neurri bagekoak
eragozten ziotela Bitoriaka etortea, eta joan zekiola
bertara, non itxoroten zegoen beraren etorrerari.
Fernando zazpigarrenak bere alboan zeuzkan
Ministroai bigarren aldiako gaztigu au adierazo zienean, ezagutu zuten oek garbiro, Napoleonek asmo
onik Españarentzako etzerabillela, eta esan izan zioten beren Errege maiteari, biur zedilla berpertatik
Madrillera bere goienengo jarlekura, nondik Napoleoni entzungo zitzaiozkan bere esakariak. Bañan Fernando Erregeak etzituen ontzat artu Ministroen esanak, eta erabaki zeban itsu itsuan Baionara joatea.
Azkenik, kotxea bear bezala prestaturik arkitzen zala,
Errege Baionara abiatzeko une berperean Bitoriako
jende leialak, bertan geldierazoko zutelako uste oso
betean, ubalak epakirik kendu ziozkaten mulak
kotxeari, bañan onbidezko eginal oek guztiak etzuten
deus balio izan.
Geroenean ere, Fernando zazpigarrena Españako
Errege Buru ta Agintari bera zan bezala, joan zan
Baionara Napoleonen atzapar garratzetara, jarraitzen
ziotelarik leialkiro beraren Ministro, Probinzia askotako Diputadu, eta beste Andizki anitzek, zer gertatu
bear ote zitzaioten ezin somaturik beldur andian
atsekabez beterik. Bereala Napoleonek beregana
deitu zeban Fernando bakarrik; zeñari bertan utzierazo ziozkan, iñorekin ere egoteko lekurik eman bage,
Españako koroia, eskubide ta agintza guztiak arras,
gelditzen zebalarik bera Franzian, alik eta egiteko
onetatik gertatu al zitezkean okerbide guztiak zuzendurik beren oñean ifini bitartean; eta onen ordez jarten zebala Jose Napoleon bere anaia España guztiaren Jaun ta jabe, nagusi ta Errege, bear zituen eskubide guztiakin. Orra zeiñ aixa eta ausardi andian Fernandori Españako koroi bere berekia kendurik, Napoleonek eman izan zion bere anaia Joseri, jatorritik
berari legez ta bidez bazetorkion bezalako urgulluarekin.
Fernando gaitzik bagekoa ustez ustekabeko
buruzpide negargarri onetan arkitu zanean, joan

You have read 1 text from Basque literature.
Next - Gipuzkoako probintziaren kondaira - 20
- Parts
- Gipuzkoako probintziaren kondaira - 01
- Gipuzkoako probintziaren kondaira - 02
- Gipuzkoako probintziaren kondaira - 03
- Gipuzkoako probintziaren kondaira - 04
- Gipuzkoako probintziaren kondaira - 05
- Gipuzkoako probintziaren kondaira - 06
- Gipuzkoako probintziaren kondaira - 07
- Gipuzkoako probintziaren kondaira - 08
- Gipuzkoako probintziaren kondaira - 09
- Gipuzkoako probintziaren kondaira - 10
- Gipuzkoako probintziaren kondaira - 11
- Gipuzkoako probintziaren kondaira - 12
- Gipuzkoako probintziaren kondaira - 13
- Gipuzkoako probintziaren kondaira - 14
- Gipuzkoako probintziaren kondaira - 15
- Gipuzkoako probintziaren kondaira - 16
- Gipuzkoako probintziaren kondaira - 17
- Gipuzkoako probintziaren kondaira - 18
- Gipuzkoako probintziaren kondaira - 19
- Gipuzkoako probintziaren kondaira - 20
- Gipuzkoako probintziaren kondaira - 21
- Gipuzkoako probintziaren kondaira - 22
- Gipuzkoako probintziaren kondaira - 23
- Gipuzkoako probintziaren kondaira - 24