Gipuzkoako probintziaren kondaira - 10

dituen beren etxeatarietara irten bezin prest arrantzan daudenak; eta oraindik are geiagokoa da, Erri
oetako gizonak nor bere sukaldetik amuarekin arrain
eder galantak arrapaturik, zartagiara bizirik dakartzitela ikustea. Amairu erritaraño badira Gipuzkoan,
esan dedan moduan itsasoaren ertzean daudenak,

zeintzuk diraden Irun Aranzu, Ondarribia, Lezo, Errenteria, Pasaia biak, Donostia, Orio, Zarauz, Getaria,
Zumaia, Deba, eta Motriku. Nere ustez esan diteke,
bada, ezen, Erri oek eta beretako biztanleak arraintzako lanbideari zor diotela beren zoriontasunaren zatirik
andiena. Urtearen egunik geienetan ikusten dira Erri
oetan España barruko gizon asko beren mando talde
andiakin arrain eske etorririk, eta iñoiz topatzen dute
eraman al dezaten baino ere geiago; zeña eskabetxaturik gordetzen duten guriro, ez aldietan saltzeko. Izaten dira egunak asko ta asko eun ta geiago mando
erroselez beteak Donostiatik irteten diranak; eta Uri
au ez dalarik arrrainik geiena arrapatzen dan tokia.
Nork daki, bada, urtearen buruan Gipuzkoaren itsas
bazterreko Errietatik zenbat arrain eramaten dituzten
Nafarroara, Aragoira, Arabara, Errioja, Gaztela, eta
beste lekuetara?
Milla zortzi eun ogie ta seigarren urte inguruan
Motrikutik arrain berria Madrilko Erriburu andira eramateko ifini izan zituzten berariaz egindako kotxe
aproposak; zeintzubek bi egunetik batean eramaten
zituzten uts-aldiarik bage eun ta geiago arroba, laurogei legua bide igarorik berrogei ta amasei orduren
barruan, eta iñoiz iritsi izan ziran berrogei ta lauean

ere. Itsasoan arkitzen dan arrainik gozandetsuena
dalako Izokia, beretakoak biraldu oi diozka gure Ama
Gipuzkoa leialak bere Errege maiteari Aste Santu guztietan opairo. Españako andizkirik goienengo askok
arkitu izan dute Gipuzkoara bidea Izokia bear dutenean, ikusiaz dakitelako ondo, Probinzia onetako itsas
bazter guztiak dirala arrain mueta onezaz beteak.
Egiazki arrigarria da txit, itsasoari lagarik emengo ibai
andi geza-gozokoetara Izokiak duen joera.
Debako ibaian igotzen dira Mendaroraño samalda
andiak; Urolakoan orobat, Iraetara; Oriakoan Usurbilla
ugari txit, eta Andoaina ere bai askotan; Urumeakoan
Astigarra igarorik Hernaniraño; Oiarzungoan ezin igo
dira Errenteriaz gora, ur-arka goitituak arkitzen dituztelako; Bidasoan igotzen dira Nafarroan barrena ere,
eragozpenik arkitzen ez dutelako. Lenago esan dedan
bezala, guztiz sarrera andia dute Izokiak Gipuzkoako
ur geza-gozoetara, batez ere umeak bota bear dituzten denporan. Sei ibai andi oetakoetan ugariena izaten dira Bidasoan, baita galantenak ere, zergaitik
lasaitasun geiago arkitzen duten toki berean beste
bostetan baino. Ibai berean arraintza aldi batez arrapatu izan dituzte berreun ta geiago Izoki galantak,
Irun aranzungo mugapetik irten bage.

Aipatu ditudan sei ibai andiaz landara ere badira
Gipuzkoan erreka txiki banaka batzuk, itsasoak jotzen
dituanak, zeintzubetan arrapatzen diran ugari zirlak,
ostreak, otarrainak, txangurruak, lapak, iskirak eta
beste asko oei darraizkiotenak; eta azaleko txiri miri
oezaz gañera nork asmatu zenbaterañoko ondasunak
kentzen diozkaten arraintan Gipuzkoatarrak itsaso
ezopeari? Ez da erraz alderatzea ere! Bañan ifini bear
dizkitzutet emen begien aurrean argiro, Probinziatarrak itsasotik eta Erriko ibaietatik ateratzen dituzten
arrain gozarotsuen izen Euskarazko garbiak, jakin
dezazuten zuen atsegiñerako, ezen, itzkuntz jakinti
aberats onek ez dabela auzora joan bearrik soñeko
zirzillen eske, bear bezala txukunkiro apaindurik eder
ta galant noranai agertzeko. Arrain oen izenak ezarriko ditut, Egaztienak bezalaixen, dakitzadan erdarazkoak alboan dituztela.
Abixoia.
Alakoa.
Albanu.
Andeja, Meroa, Mero. E
Antxarraina, Craba, Cabra.
Antxarrain-arrokakoa.

Antxoa, Anchoba. E
Aolatza, Mustela.
Armiamarraina, Arana.
Arraiandrea, Pexemuller.
Arraingaroa, Garo. E
Arraingorria, Escarcho.
Arrainzala.
Arraizpata, Espada. E
Arraztekoa, Saxatil.
Astuna, Grave.
Atuna, Atun. E
Atun-berria, Tonina.
Atunjaioberria, Condyla.
Atunkumea, Pelamide.
Atuntxikia, Amia, Bonito, Bonitulo.
Aztarraina, Ezcaro.
Bakallaoa, Abadejo.
Balea, Ballena. E
Bargua, Barboa, Barbo. E
Barnariña.
Beltxarraina, Negrilla.
Berdela, Salpa.
Bitsarraina, Mugil.
Boga, Boga. E

Bokarta.
Bollarraina, Rueda.
Budiona, Budion. E
Burtaia, Liza.
Dabeta.
Deitua.
Donzailla, Doncella. E
Egatxibia, Calamar.
Errodaballoa.
Errosela, Besugo.
Erroselbegigorria, Breca, breque.
Erroseltxikia, Pagel.
Eskallua, Jaramuyo.
Esparloia.
Ezkalua, Bermejuela.
Fraidearraina, Fraile.
Galtza, Lixa.
Geldarria, Remora.
Gelpea, narra, Tardo, Torpe.
Goizkata, Esturion. E
Ilisatsa, Escorpina.
Iotua, igotua, Maza.
Iskira, Camarron.

Itxasbarakullua, itxasmaskullua, Caracol, choncha
marina, retorcida.
Itxasotsoa, Lobo marino.
Itxastrikua, Echino.
Itxaszaldia, Caballo marino.
Itxaszapoa.
Ixilldonga, Callaputa.
Izokia, Salmon.
Izokisemea, Salmonete.
Izurda, Delphin.
Jibarta, Lamia, Feleter.
Karamarroa, Txangurrua, Amarra, Amarratza,
Cangrejo.
Karpa, Carpa. E
Karrakela.
Katuarraina, mitxa, mielka, Mielga. E
Koloka, Sabalo.
Korkoia.
Lametia.
Lanparda, Lamprea. E
Lanperna, Apancora.
Lantaia.
Lapa, magurrioa, Lapa. E
Lapaberdea, Verderal.

Lapagorria, Murice.
Lapamagurrioa, Marisco.
Larlatza, Cazon.
Lazuna, Albur.
Legatza, Merluza.
Lengoradua, Lenguado. E
Lerda, nagia, Lerdo. E
Lupia.
Marigora.
Maskorta, utallarra, Galapago.
Masopa.
Merua.
Miruarrina, Millano.
Mixera.
Morea.
Mujoia.
Muskullua.
Nagia, Remolon.
Negalea, Mena. E
Olagarroa, Pulpo.
Ongrioa, Congrio. E
Orratza.
Ortzerrosela, Denton.
Orzka.

Ostrea, Ostra. E
Otarraina, Langosta.
Paluixa.
Paneka.
Patutxa.
Perloia.
Pinpiñeka.
Pota.
Pulpulua.
Sarauslea.
Sardin-igarra, Arenque.
Saubia.
Siluroa, Siluro. E
Sortarraina, Torpido, pececillo.
Sutarraina, Purpura.
Tenka, Tenca. E
Turbotea, Rodaballo.
Txabaloia, Caballa.
Txalburua, Igeltoa, Renacuajo.
Txaloitxikia, uerka txikia, Sarda.
Txangurrubarda.
Txardiña, Sardina. E
Txardintxoa, txardieta, Sardineta. E
Txeutxa.

Txibia, Jibis.
Txilibitua.
Txintxiña.
Txipiroia, Chipiron. E
Txiria edo Txirria.
Txirla, Almeja.
Txitxardiña.
Txitxarroa.
Udarraina, Lampuga.
Udilista, Pamplina.
Ugotsoa, Sollo.
Urrearraina, Dorado.
Urtxala, Rosmaro.
Zapatariarraina.
Zarboa, Cotofite.
Arraintzako lanbidean ere Gipuzkoatarrak izan
dira gaiñ gañekoak, beste gauza guztietan bezalaxen.
Gipuzkoatarrak ziran, bada, Baleen ilkintza eta bakallo-arrapatzea asmatu izan zutenak, eta langintza
gogoangarri oni lendabizi ekin zitzaiozkanak, argibide
anitzetan arkitzen dan bezala. Milla, berreun, ogeita
amazazpigarren urteko Agorrillaren emezortzian Errege San Fernandok Zarauzko Erriari Burgosen emanda-

ko Fueroak esaten du garbiro, nola Erri artako biztanleak Balea iltzen zutenean eman oi zioten Erregeri zati
bat, burutik asi ta atzekirañokoa, eta mingaña oso
osorik Eliza, San Pedro, edo beste Santu artu bati.
Esan diteke, bada, Fuero au dala, Baleen ilkintzaz itzegiten daben lendabiziko itzkribua; eta arritzekoa da
txit, beraren aipamenik iñork ez egitea, orain berrogei
urte ingururaño, sinitsgarri aiñ baliosoarekin agirian
jarria lenago egon bear zeban, Gipuzkoatarrak beren
buruz asmatutako lanbide onen anziñaera guztiz urrunekoa.
Egiazko argibide askoren bidez dakigu ziertoro,
Gipuzkoatarrak asi izan zirala lenbizi Baleak iltzen; eta
baldin anziñako itzkribu sinistgarriak ezer esango ez
balute ere, Probinzia onetako erri itsasbazterrekoetan
arkitzen dira ezagungarri agirikoak, zeintzuk adierazten dabeen garbiro, Bale asko arrapatu oi zituztela
beretako biztanleak. Ondarribiako Uriaren Etxarmetan
ikusten dira baga berdeak ontzi bergatuarekin Bale
arpoitua azpian daukala. Getariako Erriarenetan ikusten da Bale bat illa, eta gañera arkitzen dira Erri onen
gordeleku-zuzenean, bertako itsasgizonak Bale asko
arrapatutako argibide egiazkoak. Motrikuko Erriarenetan berriz kanpo urdiñean dago txalupa bat, eta onen

barruan gizona, Baleari arpoia iltzaturik, adierazten
dabelarik garbiro menderatua daukala.
Esan al guztien gañekoak dirade, bada, Bale ilkintzarekin Bakallo arraintzaren gañean Ingeles ta Franzesen kontra Gipuzkoako Probinziak bakarrik egin izan
dituen jazarra andiak; zeintzuk arkitzen diran zearo ta
garbi ezarriak, lenago izendatua daukadan Itztegi
Luzeazaltar Españakoaren liburu lenengoan, Gipuzkoako Kapituluan, irureun ta ogei ta amargarren orrikatik aurrera.
Bale arrapatzalle azkar ta zintzoak
Gipuztarrak ziraden lendabizikoak;
Bide bage kenduri oei itsasoak,
Ingeles ta Franzesak dira gerozkoak.

IRUGARREN ZATIA
GIPUZKOAKO BIZTANLEEN ERLIJIOA, DOAIN,
GRIÑA, LANGINTZA, JOSTALDI TA OITURAK,
BEREN GURASOAK EGINDAKO AZAÑA ANDIAKIN

LENENGO KAPITULUA
Gipuzkoatarren erlijioa zer ta nolakoa dan.
Munduaren lenengo adiñetik Euskaldunak adoratu
izan dute beti arimako begiakin baizik ikusten ez dan
zeru ta lurren Egille andia; zeñari deitzen diogun aoa
bete beteko izen gozo ezin egokiagoarekin JAUNGOIKOA. Euskal-erriaz landarako toki guztietan adoratuak
izandu dira gezurrezko Taiu ustelkor modu askotakoak. Persia ta beste Erri anitzetan adoratzen zuten Sua,
Jaungoikotzat, Eternen izenarekin. Ejiptokoak eta Greziatarrak Lurra, Gea ta Titearen izenarekin. Ura askok,
Neptunoren izenarekin. Batzubek Aizea, Eolorenarekin. Eguzkia, Illargia, Izarrak, Abereak, eta azkenik
Landareetarañokoak ezagutu izan zituzten Jaungoikotzat munduko gizon arro, itsu ez jakiñak. Bañan Gipuzkoatarrak ez dute adoratu izan beintxu ere beren
Jaungoiko ill-ezkor egiazko bakarra baizik; eta sinitsmen onetan irme beti izan ziralako, Jesukristoren
Ebanjelioa entzun bezin laster gogoz laztandu izan
zuten aiñ gozotoro.

Denpora berean Españako Erresuman bizi ziraden
Euskaldunai San Saturnino lenbizi adierazo izan zien
kristauen ikasbide egiazkoa, zeña etorri zan eginkizun
onen bidez Tolosa Franziakotik Iruñera, non limurtu
zeban prest bereganontz Fermin gaztea, bere guraso
ta etxetar guztiakin. Gazte odol oneko au kristautzarako bidean eskolatzeko, berari etxean utzi zion Apaiz
Honesto; zeña gelditu zan atsegintasun andian, Fermiñi onbideak emanaz, jende talde andiari Jesukristoren
ikasbide zuzena erakusten; eta San Saturnino, Ebanjelioa laztantzeko Euskal-erria aiñ sasoi onean arkitu
izan zebalako pozkidaturik, biurtu zan Franziara.
Gauza jakiña da Santu oni naitasun andia artu izan
ziotela Euskaldunak, eta batez ere Gipuzkoatarrak.
Egia garbiro onen sinistmenerako begiratzea baizik ez
da Nafarroarekin mugatzen dan Erri txiki Zaldibiakora;
non ikusten dan argiroki, bertako biztanleak mendi
ondoan lendabizi egin izan zuten Elizatxoan, Jaungoikoarekiko bitartekotzat artu izan zutela San Saturnino; zeñegana joaten dan Erri guztia jaiera andiarekin
premiña ordu guztietan; eta beraren izen gozoa ifinten ere diezate seme ta alaba askori, Santu andi onengan fede oso betea dutelako. Beragaitik ezagutzen
dira Zaldibian ainbeste Saturnino ta Saturnina; baita

ere izen bereko Elizatxoaren ondoan bi etxe purubetar
deitzen zaiotenak batari Saturdia, eta besteari Eleizegi; zeintzubek adierazten daben argi eta garbi, ezen,
Erri onek bere Santu Godartaritzat autatu izan zebala,
Euskal-errira Ebanjelioa aurrena ekarri izan zeban San
Saturnino, eta izen onekin arkitzen dan Elizatxoa dala,
Zaldibian lendabizi egin izan zana.
Begien aurrean dakusku, bada, argiroki, ezen,
Ebanjelioa Gipuzkoatarrak entzun izan zuten une
berean laztandu zutela gogoz, eta geroztik, amodiozko naitasun bero bizi gartsua diotela berari. Egia ziertoro onen sinistgarririk garbiena ta indarrik andienekoa da gure Ama maite maitagarri Gipuzkoak bere
Fueroetako liburu andi baliosoan, berrogeita batgarren Tituluaren lenengo Kapituluan, ezarria daukan
lege zar zuzen bidezkoa; zeñetan arkitzen dan erabakirik garbiro, ezen, kristau ez diranai, ez ezik, eginberriai ere, ezin emango zaiotela bizilekurik Probinzia
onetako mugapean.
Eliza Ama Santari dagozkion gauza guztietan dira
Gipuzkoatarrak begiramen andikoak txit. Errietako
Alkate jaun, eta gizonik aurrenengoak jai egun guztietan joaten dira Meza nagusi ta mezperak entzutera;
bai ta letei, illeta, ondra, eta beste billera agiriko guz-

tietara ere. Elizako eginkizun Jainkozkoak dirauten
arte guztian itxiak egon bear dute, Ama Gipuzkoaren
aginduz ta oituraz, ardandegi, sagardotegi, denda, eta
beste toki saldu-erosiko guztiak; eta are gitxiago plaza
agirikoetan ibilli diteke iñor pillotan, palankan, danzan, eta beste edozein jostaketa modutan, alik eta Elizako eginbideak bukatu arteraño.
Erlijio Santua Gipuzkoatarrak
Maitatzen dute anitz gazte, eta zarrak;
Doai on au emanik Jaungoiko bakarrak,
Zer nai gauzatarako dirade azkarrak.

BIGARREN KAPITULUA
Gipuzkoako biztanle prestuen doai, griña, izaera, eta
eginbideak.
Gipuzkoatarrak jatorriz dira, Españatar are lendabiziko etorkien ondoko odol garbikoak; berenez ondraduak, leialak, oparoak, alaiak, ernaiak, langilleak, jostatiak, azkarrak, portitzak eta bulardetsuak. Doai gaiñ
gañeko oek guztiak dituzte Gipuzkoatarrak beren
berenkiak, eta ez beste jaiot-errikoetatik erantsiak,
egiztatu dedan bezala bertan aixa aski. Euskaldunak
gerala eta Euskaraz itzegiten degula on egitea asko
da, Españara lendabizi etorri izan ziran Etxetar ondraduen odolgarbikoak gerala adierazteko. Gipuzkoatarrak ondraduak, oparoak, langilleak, alaiak, eta jostatiak dirala, gizon arrrotz jakinti askok agertaratu izan
dute beren izkribu gogoangarrietan. Gipuzkoatarrak
leialak, ernaiak, azkarrak, portitzak, eta bulardetsuak
denpora guztietan izan dirala, Españako Errege guztiak autortu izan dute nork bere txandan, egiazko naitasun andia iragarritzen diotelarik Probinzia oni.
Andizkatze oek legez ta bidezkoak dirala ezagunmen-

dura etorzeko, aski da begiratzea, Errege Don Fernando eta bere Alaba Doña Juanaren aginduz, gure Ama
maitati Gipuzkoak bere Eskutarmaetan ifinirik agiri
agirian dauzkan amabi kañoi andietara, zeintzuben
kondaira jarriko dedan zearo berari dagokion tokian.
Edozeñek daki, bada, Probinzia onetako jaiotarrak
berenez dirala gorputz liraiñ, galant, larmintz me zurigorri ederrakiko osasuntsuak; erbestekoai arpegiera
ona egiten dakitenak; soñean garbitasun andian txukunki jazten diradenak; eta jai arratsaldeetan plaza
agirikoan beren oiturazko jostaldi erritarkietan olgatu
naikoak. Beragaitik Igande ta jai andi guztietan batutzen dira plazara zar ta gazte, txiki ta andi Erri barruko geientsuak: non bertako Alkate jauna, eta Arimazaitzallea begira daudela, jostaldiatzen diraden naierara onestasun andian, batzubek danboliñaren
soñuan dantzan, besteak pillotan, palankan, bolan,
saltoka makillarekin, eta makilla bage, idiskoakin,
iskintxoka, txotx aldaketan, atxi atxika, zama jasotzen, pulsuan, indar leian, burruka, azpiraketan, burumutxika, txingoka, bilinbolaka, makillurtika, makillaka, makillaz-aldaketan, jomuga edo terreroan, eta
beste onelako egikera, gorputzaren azkardade indar
ta arintasunari dagozkiotenetan, igarotzen dituzte jai

arratsaldeak Erri guztia pozkidatzen dutelarik ezin
geiagorañoko atsegintasunean.
Izendatu ditudan jostaketa oiturazko oezaz landara, beste bat badute jatorriz Gipuzkoatarrak guztiz
miraritsua eta txit atsegingarria; zeña dan itzneurtuak
kantuz zortzikoan edo beste edozein neurritan, supituan aotik aora alkarri ematea, anziña anziñako denpora doatsu aetan Arkadiatar ospatsuak egin oi zuten
bezalaixen. Oitura gogoangarri onek irauten du Gipuzkoan gaurko egunean ere, bere sasoirik oberenean
bezin irme ta sendoki. Sarritan ikusten dira, bada,
Gipuzkoako plaza agirietan itz-neurtulariak apustu
andiak lendanaz eginik jokatzen buruz buru, bi bitara,
eta lau lauren kontra ere, erabakitzalle gizon adietuak
ifinirik. Birjiliok esaten du, bada, bere Artzain-jolas edo
Eglagaetako batean, nola Tirzi eta Damon alkarren
kontra ikusi izan ziran itz-neurtuetan apustu andi bat
jokatzen, Platon erabakitzalle zutela; eta onek itzneurtuan eman izan zebala bere epaia, jokalari biak
berdinean uzten zituela. Greziatarrak denpora batean
zuten bezalako gogoa, Gipuzkoatarrak balute beren
oitura jatorrizkoak jasotzeko, ikusiko lirake goienengo
mallara igoak, mundu osoak begirune alaiarekin begiratzen diezatela. Bañan, nork eskua eman ezdalako,

arkitzen dira arkaitztarte oetara bazterturik arras
ezkutuan.
Probinzia onetako barri ez dakitenentzat, guztiz
arrigarria eta txit sinistgaitza da, bertako jaiotarrak
itz-neurtuak kantuz egoki emateko duten doai berenezkoa. Letra bat bakarra ere ezagutzen ez duten
artzain, atxurlari, ikazgin, eta oen gisako asko ikusten
ditugu sarriro, edozein gauzaren gañean ematen zaioten itzpidea, erabakitzen dutela kantuz bersoetan
zuzen ta garbiro, gizon jakintsuak arritzen diran
moduan. Iñongo eskolatan beñere sartu bageko
Gipuzkoatar oen esaera egoki, eta epaira zorrotzak
baldin zabalduko balira Kebedo eta beste askorenak
bezala, ikusi naiko nuke norenak izango ote lirakean
txistagarrienak, jostalluenak, eta geiena zor zaiotenak. Bañan Euskaldunai gertatzen zaikuna da, gauzarik bikañena ta ederrena ere, Euskararen izenekoa
baldin bada, ostikoperatzea geiago bage bera azaletik
bedere ezagutzen ez duten txoriburu puztuak. Dana
dala, Gipuzkoatarrak arkitzen dira ondra andiarekin,
Arkadiatarren anziñako oitura itz-neurtuak ematekoa,
millaka urteak igarota ere maitaro gordetzen dutelako.

Munduaren lendabiziko adiñetik jarria da plaza
agirikoetan itz-neurtuak kantuz emateko oitura gozo
Euskal-errietako au, zeña dan gizon ernaietatik sortua, eta askok uste daben baino miraritsuagoa. Denpora doatsu aetako guraso zintzoak, beren seme
alaba ta ondorengoai lege zuzen bidezkoak erakutsi
eta gogoan euki-erazteko, izkriburik etzutelako asmatua da, beren esakari onak bersoetan egoki ifinirik
kantuz ondo adierazteko. Nork ez daki, bada, bersoetan ederki apaindurik jarten dan edozein itzpide lasterrago ikasi, eta luzaroago bizi izaten dala? Egiazko
ispillu argi au begien aurrean dakusku Euskaldunak,
eta batez ere Gipuzkoatarrak; zeintzuk gorde dituzten
maitaro, anziña anziñako gurasoak ateratako itz-neurtu aldi asko beren tonu jakin berezituakin, izkriburik
bage buruz batak besteari erakutsirik. Oetako zenbait
beren musikarekin argitaratu nituen milla zortzi eun
ogei ta seigarren urtean, Gipuzkoako soñu zar eta itzneurtuen izenarekin, lau milla ta geiago urteren
buruan Probinzia onetako mendi-zelai, ta plazaetan
kantatzen eta dantzatzen ere diradenak, izkribuz ezarriak izan ezbadira ere, esan dedan urte ogei ta seigarreneraño. Gizon jakintiak esaten dabe, ezik, Jubenalek asmatu izan zebala musika, burni apaintzen ari

ziraden mallukarien otsetatik; bañan burnia sortu
baino askoz ta askoz lenago ere, kantatu eta dantzatu ere oi zituzten Gipuzkoatarrak soñu zar izendatu
ditudanak. Txilibituagatik esaten du Madrilko Ikasola
andiak, Probinzia onetako jostaketaz itzegitean, Instrumento propio y peculiar del Pais que algunos autores creen ser la famosa Vascatibia de los antiguos,
comos si dijeramos la flauta de los Vascongados (Dic.
geog. de España, tomo I pag. 326).
Gizon jakintsu anitzek, beren iritzian, lendabiziko
soñu edo oslankaitzat daukate Txilibitua; eta au sortu
baino lenago ere, Euskaldunak plaza agirikoetan dantzatu oi zituzten aipatu ditudan soñu zarrak, beren itzneurtu gozo adigarriak aoz kantatu, eta danbolin-arratza makillatxoarekin joaz. Soñu anziñako oek, zortzikoak bezala neurri batekoak ez diralako, eskatzen
dute jakinduria geiago, bear bezala dantzatzeko; eta
ikusi nai debanak zeren bidez ta nola, begiratzea
dauka, Gipuzkoako dantza gogoangarrien izenarekin
milla zortzi eun ogei ta laugarren urtean agertaratu
neban liburuaren eun ta zortzigarren orrikatik aurrera;
non arkituko dituen beren izenakin garbiro bat banaka ezarriak, bakotxak zenbat zati eta zenbatna konpa-

sekoak dituen, eta berak ondo dantzatzeko bear diran
argibide guztiak.
Itz-neurtuak ifinteko, eta soñu zar miraritsuak
dantzatzeko Gipuzkoatarrak jatorriz dituzten doai ta
griña maitagarriak ez lirake egongo dauden bezin baztertuak, baldin ezagutuko balirake ondo, berak adierazten dituzten anziñaerako gauza balioso goi me
diradenak. Gure asaba ernaiak ifini izan zituzten oitura guztiak dira miraritsuak; eta beretako bi begiragarrienak ezagutzen ditut, eskolatu bageko nekatzalleak
supituan itz-neurtuak aiñ egoki ta zorrotz ematea, eta
soñu zar konpas desberdiñetakoak utsaldiarik bage
dantzatzea. Dantzarekiko lanbide au ez da erraza
adieragiten soñu zarrak beren bersoakin ez dakizkitenai; zergatik zortziko, kontrapas, bolero, bals, kontradantzak, minue, rigodon, baile Ingles, eta beste soñu
askok konpas jakiñak dituzten bezala, aek diraden zati
askotakoak, eta konpas desberdiñak dituztenak. Zortziko bat, bolero bat, edo beste soñu berri oetako edozein ondo dantzatzen dakienak, dantzatu ditzake
beretakoak milloika; bañan ez soñu zarra, bakotxak
zenbat zati, eta zenbana konpasekoak dituen, bat
banaka ikasi bage. Egia onen argibidea ikusi nai debanak begiratzea dauka oarrez ta artezaz lenago izenda-

tu dedan liburu dantzaetakoaren eun ta zortzigarren
orrikatik aurrera, non ikusiko daben argi eta garbi,
soñu aek ondo dantzatuko dituenak, gorputz biguñ,
belaunak indartsu, eta ankak ariñ izateaz landara,
bearko dabela buru ona ta zintzoa txit, konpas guztien
kontua zuzen eramango badu.
Euskal-erriaz kanpora beste tokietan ezagutzen ez
diran oitura gogoangarri oek biak, baldin balirake
Franziakoak, Inglaterrakoak, Turkiakoak, edo Akerlakoak, or ibilliko lirake paperetan edergarri askorekin
apaindurik munduz mundu gauza anditzat txit; bañan
anziña anziñakoak eta Euskaldunen izenekoak diradela enzutea aski da zenbait aizebelatsek ostikoperaturik aintzakotzat ez artzeko. Ez al dute, bada, uste
suertez ere txori buru oek, aipatu ditudan itz-neurtu
eta soñu zarrak ez dutela serbitzatzen beste gauzatarako, ezpada, menditarrak moldakaizkiro jostatzeko?
Bai, nere anai maite euskaldun prestuak! Oitura miraritsu oek adierazten dituzte jakitea on lirakean gauza
balioso asko, baldin berai arretaz ondo alde guztietara begiratuko balitzaioketeke. Aur txikitxo gaixorik
dagoenari botikako sendagarria goixo tartean artu
eragiten zaion bezala, Euskaldunak beren humeai
onbideak emateko jarriak dira ezin obeagoko oitura

maitagarri oek, askok eta askok uste ez badute ere.
Eta zergaitik ori? Ez bestegaitik, ezpada, aurtxoak
goixo tartean artzen duten botikakoa baino geiago,
oitura ezkutapetsu oen barrunpeko onbidea ezagutzen dez dutelako.
Probinzia onetan guztiz ondrosoak
Beti izan dirade dantza ta bersoak;
Idurikatuz ongi geren gurasoak,
Gorde bear ditugu maitaro jasoak.

IRUGARREN KAPITULUA
Gipuzkoako biztanle beargilletsuen langintzarik
aurrenengoak.
Probinzia onetako jaiotarrak gazte gaztetanik dira
neke izerdizkoetara gogoz jarriak, eta saiatuak. Jendadi maitagarri onen langintzarik aurrenengoak eta ezagutuenak dira artzaintza, atxurkintza, ikatzgintza, burnigintza, eta onekin egiten diran su-arma, baioneta,
ezpata, matxite, aingura, nekazaritzako erremienta,
eta beste lankai asko bear bezala landurik ondo apaintzea. Badakite ere Gipuzkoatarrak, berak beren eskuz
Erriko zubageakin egindako ontzidi andietan sarturik,
itsasoz mundu osoari jira ematen, besterik iñork oartu
baino lenago; baita arraintza andiak egiten, eta itsas
lapur txar asko aienatzen ere. Zeren bidez, nork, eta
nola, azalduko ditut garbiro Gipuzkoatarrak itsasoz
egindako azaña andiaz itzegitean.
Izkribu gogoangarri anitzetan irakurten da, gizonak lendabizi artu izan zeban lanbidea dala Artzaintza; ezagutu izan zebalako mugaz, abere guztietan
dan eskurakoiena, zaintzen errazena, eta lakarik geie-

na ematen dabena dala Ardia. Egiazki, alaixen da izatez ere! Eta baldin onelako argibiderik izkribuz iñork
ezarri izan ezpalu ere, Gipuzkoako artzain prestuak
beren itzkuntza ederrarekin batean maitaro gordetzen
dituzten oitura oneski gozoak, eta berak darabilten
langintzari egokidatzen zaiozkan izen bere berekiak
adierazten dabe argi eta garbi, artzaintzako lanbidea
dala txit anziñakoa, guztiz garbia, eta arras ondradua,
laster azalduko dedan bezala bere zati guztiakin
zearo.
Euskara zintzoak, lendabiziko itzkera dan bezalaixen, gorde izan ditu osotoro ta zuzenki, beste erdaramordolloen kutsurik txikarrena ere bage, ardiak izan
oi dituzten eritasun eta miñatza gaiztoen izenak;
berak ematen dituzten etekin mueta guztienak; belarrietan ezagungarritzat ifinten zaiozkaten marra miraritsuenak; artzainak bere langintzarako bear dituen
erremienta guztienak; berarekin bere artaldearen
etzauntza-tokienak, eta beste gauza askorenak, zeintzuk jarriko ditudan bakotxa bere eran obeto adierazteagaitik.

Ardiak izan oi dituzten eritasun eta
minatza gaiztoen izenak
Albatamiña.
Armuñekoa.
Atzartekoa.
Enpatxua.
Ermuñekoa.
Erreneria.
Erruñekoa.
Galkordea.
Gorrentzia.
Gozaña.
Illurtua.
Nafarreria.
Okallea.
Oñitoia.
Pikortalla.
Sabeleria.
Zibela.
Zoramarroa.

Ardien eta berak ematen dituzten
etekinen izenak
Aixuria.
Ardia.
Aria.
Arkumea.
Artanzua.
Artgaztea.
Beinardia.
Bildotsa.
Eznea.
Eznorea.
Eznotza.
Gatzagia.
Gaztaia.
Gaztanbera.
Gazura.
Guria.
Mamia.
Matoia.
Txikiroa.
Umerria.
Urtebildotsa.

Ardi jabeak nork bere artaldeko
ardiai belarrietan ifinten diezaten
marra ezagungarrien izenak
Bakar bakarri bost izenekiko marrakin ezagungarritzen dituzte artzainak mendirik andieneko ardi
guziak, ez ezik, beste geiagotakoak ere. Bost izen oek
dira; Pitzatua; Txuloa; Urkullua; Laiategia, eta Akatsa.
Eta oek ardien belarrietan bein bata aurrera, eta gero
bestea atzera erabilliaz, daukate egiñeratua utsunerik
bageko adieragarri txit zuzena, izkribua sortu izan zan
baino ere are lenagotanik Euskaldunak asmatua. Jarriko dizuet, bada, emen anziñako artzain izkriburik ezagutzen etzutenak erakutsitako eskola zerrenda bat,
gaurko egunean ere Gipuzkoan irauten dabena; eta
ardiakin artzainak diran arte guztian biziko ere dana.
Ara zer gisatakoa dan eskola mueta au.
1. Ardijabe batek bere artaldeari ifinten diozka
ezagungarri, belarri bietan Pitzatu bana.
2. Eskuiko belarrian bakarrik Pitzatua.
3. Ezkerrekoan bakarri Pitzatua.
4. Belarri bietan Txulo bana.

5. Eskuiko belarrian bakarrik Txulo bat.
6. Ezkerrekoan bakarrik Txulo bat.
7. Belarri bietan Urkullu bana.
8. Eskuiko belarrian bakarrik Urkullu bat.
9. Ezkerrekoan bakarrik Urkullu bat.
10. Belarri bietan laiategi bana.
11. Eskuiko belarrian bakarri laiategi bat.
12. Ezkerreko belarrian bakarrik laiategi bat.
13. Belarri bietan akats bana.
14. Eskuiko belarrian bakarrik akats bat.
15. Ezkerreko belarrian bakarrik akats bat.
16. Belarri bietan pitzatu biña.
17. Eskuiko belarrian bakarrik pitzatu bi.
18. Ezkerreko belarrian bakarrrik pitzatu bi.
19. Belarri bietan txulo biña.
20. Eskuiko belarrian bakarrik txulo bi.
21. Ezkerreko belarrian bakarrik txuko bi.
22. Belarri bietan urkullu biña.
23. Eskuiko belarrian bakarrik urkullu bi.
24. Ezkerreko belarrian bakarrik urkullu bi.
25. Belarri bietan laiategi biña.
26. Eskuiko belarrian bakarrik laiategi bi.
27. Ezkerreko belarrian bakarrik laiategi bi.
28. Belarri bietan akats biña.

29. Eskuiko belarrian bakarri akats bi.
30 .Ezkerreko belarrian bakarrik akats bi.
31. Belarri bietan pitzatu ta txulo bana.
32. Eskuiko belarrian bakarrik pitzatua ta txulo
bat.
33. Ezkerreko belarrian bakarrik pitzatua ta txulo
bat.
34. Belarri bietan urkullu ta txulo bana.
Ikasbidea eman dedan modu berperean, bost izen
oek banaka ta biñaka batetik bestera erabilliaz, ezagungarritzen dituzte mendi guztiko artaldeak, eta are
geiago ta geiago balirake ere. Beste marra mueta bat
ere ezagutzen da artzaien artean, ardiari ifinten zaiotena, bañan ez bide onezkoa, baizikan ardi-ebatsitzaleak beren gaiztakeria estaltzeko asmatua, zeñari
esaten zaion Lapur-marra. Izen au ematen zaio, belarri biak ondotik epakiak dauzkan ardiari; zergaitik
ardia ostutzen dabenak egiten deban aurrenengo lana
dan, belarri biak kentzea, jabeak edo beste edozeñek
egiazko marraetatik ezagutu ez degion. Beragaitik