Gipuzkoako probintziaren kondaira - 06
bañan orain Legazpiko Erriaren bere berekia da, gozatzen ere daben bezala legez ta bidez, zeñetara jatxitzen dan ibai au lendabizi, eta gero dator Zumarraga
Billa-errealetara. Bi Erri oek berezitzen ditu guztiz
egoki eta txit era onean bere urakin; alako moduz
ezik, bertako barri ez dakien edozeñek begiratu
batean esan leike, bi Erriak bat dirala eta ibaia erditik
dijoakila, zergaitik jendea batetik bestera igarotzeko
beraren gañean dagoen zubitxoa beste ezagungarri
agirikorik arkitzen ez dan batere. Zumarraga gelditzen da eskuitara, eta ezkerrerontz Billa-erreal; lagatzen ere ditu bidasti-aldi batean eskuirontz Gabiria,
Ezkioga, eta Ormaiztegi. Jarraitzen du bere joaira
Azkoitira, eta Azpeitira: bi Erri oetako ordeka zelaiak
ureztatzen ditu murruak jotzeraño: lagatzen du ezkerrerontz Azkoitia, eta eskuitara Loiolako Jauregi ta
Eliza andi ospatsu Erri bien bitartean dagoana: Azpeitiko Erriaren ondoan artzen ditu eskui aldetik Beizama, Urrustilla, eta Erreziltik jatxitzen diran urak, eta
oekin ioritu ta andizkaturik igarotzen da ausardia
betean Lasaoko etxadia eskuitara utzirik, Aizarnaren
auzoko txuntxur batean dagoen Erri Zestoakora, zeña
inguratzen daben biribillerdiaren idurian; emendik
jarraitzen du Arroako ibarrera, eta andik Iraetako
etxadiara; Aizarnazabal, eta Oikiñaren gertutik igarotzen du Zumaiara; eta emen egonaldi batzuk egiñaz
Erri au ezkerrerontz, eta Getaria, ez urrun, eskuitara
lagarik, Kantauriako itsaso gozoari laztantzen zaio naitasun bero bizi gartsuarekin.
Irugarren ibaia
Gipuzkoako irugarren ibaiari deitzen zaio Oria,
zeña dan probinzia onek dituen guztietan ugaritsuena, eta joairarik luzeenekoa. Beraren jaio tokia arkitzen da aomen andiko Aitz-zulatuan, zeñari komunkiro esaten zaion San Adriango portua, beraren izeneko
arkaitzaren zatia dalako; toki au dago Zegamako
mugapean, Erritik legua bateko bidastian bezalatsu,
eta ura jaiotzen dan tokiari esaten zaio Iturbegieta.
Emendik asitzen dan ibaiari irteten zaiozka bidera
Aitzgorriko aitzak botatzen dituen erreka anitz, eta
oen urakin geiagotu, eta indarturik ongarritzen du
egoialdetik Zegamako Erria naierara; eta bereala ifarraldera igarorik jarraitzen du Segurako Errira; au
eskuirontz, eta Zerain ta Mutiloa ezkerretara lagarik
dijoala artzen du beitiago Mutiloako ibai txiki, izen
bereko mendian jaiotzen dana, eta ekiten zaio bere
bideari: Idiazabalko Erriaren gertura beraren ezker
aldetik iristean, laztantzen zaio Erri onen erditik datorren ibai txiki izen berperekoa: andik igarotzen da
Beasaingo Yarzako etxadiara, non sortaitz-aldetik
bereganatzen daben Areriako ibarretik jatxitzen dan
errekatxoa; lagatzen dituelarik ezkerrerontz bidasti
aldi batean Astigarreta, Itxasoleorra, Arriaran, eta
Gudugarreta, igarotzen da Beasaingo Erriaren eskuialdetik; andik laster itsasten zaiozka Aralarko mendi
ospatsuan jaiotako ibai Agauntzakoa, Ataun eta Lazkau igarorik Olaberriko itur-urakin datorrena eskuiko
aldetik, eta ezkerrekotik Mariarasko erreka pizkor
Murumenditik amiltzen dana: iru Erri oek eskuitara
utzirik, eta ezkerrerontz Billafranka, zeñaren ordeka
zelaiak ureztatzen dituen, bere bide zuzenari jarraituaz naierara, iristen da Erri onen, eta Aramaren
mugako Arkarte esaten zaion tokira; emen artzen du
beregana Zaldibiako mugapean jaiorik Erria eskuitara
utzi eta bere ogei ta bi erreka ziztorretako urakin jatxitzen zaion ibai pizkor amorraitsua; Erri au, Gainza,
Alzaga, eta Arama eskuirontz lagarik igarotzen da Isasondora, eta au ezkerreko aldera utzirik, badoa Legorretan barrena Beroztegiko urak arturik Ikaztegietara;
Erri oek biak eskuirontz lagarik iristen da Alegeriara,
zeñaren eskuiko aldetik sartzen zaion Amezketatik
datorren ibai bizitxoa. Erri au, Orendain, Baliarrain,
Abalzizketa, eta Alzo biak eskuirontz lagarik igarotzen
da Otsaingo errotaren ondora, non itsasten zaion
Albiztur aldetik amiltzen dan ibaitxoa; bereala artzen
du Irarramendiren ondoan, Araxes deitzen zaion ibai,
Nafarroan jaio eta Lizarzatik datorrena, eta emendik
txit gertu, Elduain-aldetik jatxitzen diraden urak bereganaturik, ingurutzen du Tolosako Erria Santa Mariako
Eliza-nagusiaren azpiko aldetik; Erri au ondo ureztaturik igarotzen da bertako Arramelean bost arruztairekin
arkitzen dan aomen andiko zupian, lagatzen ditubala
eskuirontz Eldua, Elduaien, Berastegi, Lizarza, Oreja,
Gaztelu, Berrobi, Leaburu, Belaunza, eta Ibarra. Tolosatik irten eta laster artzen ditu alde batetik Zuloagara eta bestetik Iturraldera eta Malakapiora amiltzen
diran urak. Hernialde, Alkiza, Larraul, eta Anoeta ezkerrerontz, eta Irura eskuitara lagarik, joaten da Amasa
Billabonakora; zeñaren sarreran itsasten zaion bertako menditik jatxitzen dan erreka, eta irteeran Asteasu
aldetik datorrena; Billabona eskuitara, eta ezkerrerontz Asteasu, Zizurkil, Aduna eta Sorabilla utzirik igarotzen da Andoaingo Santa Kruzko zubiaren ondora;
non laztantzen zaion gogoz Leizarango ibai pizkor,
Berastegikoarekin batean, Nafarraldetik datorrena:
eta jarraitzen du bere joaira Andoaingo Erria ukitzen
dabela eskuitara lagarik. Ubalategiko atarian artzen
du bertako itur-urakin egiñeratzen dan errekatxoa,
eta igarotzen da Lasarteren erditik Zubietara; au
ezkerretara utzirik badoa Usurbilko Errira, zeñetara iritsi ezkero ugarotu leikean aixa ibai andi onetan; Erri
au eskuirontz lagarik jarraitzen da Agiñagatik aurrera,
ezkerretarako aldatsean Aia ikusten dabela, Orioko
errira; au eskuirontz eta ezkerretara Zarauzko Erria
bere Portuarekin legua erdiko bidastian utzirik sartzen
da naitasun andiarekin, Kantauriako itsasoaren errai
gozatsuetara.
Laugarren ibaia
Gipuzkoako laugarren ibaiari esaten zaio Urumea,
zeña jaiotzen dan Nafarroako Erresuman Iruñaren
menpean dagoen Basaburu txikiko ibarrean Goizuetaren auzo-mendietan. Erri onen erditik igaro ta laster
itsasten zaio erreka txikitxo bat; bereala irteten da
Nafarroako lurretik, eta sartzen da Gipuzkoako Probinzian; Urnietako Erriari bidasti-aldi batean aldondurik
jatxitzen da Hernanira; zeñaren erribera luzeak ureztatzen dituen naierara, eta Erria ezkerrerontz utzirik
igarotzen da Astigarragara; au eskuitara lagarik jarraitzen du bere joaira legua bateko bidastian Alzaren
azpiko aldetik Loiolako etxadi andi ospatsura, non
arkitzen dituen eroso Donostiako andizkiak gozotoro
egurastutzeko egiñak dauzkaten etxe eder begitango
anitz ikusgarriro apainduak, beren baratza bitore
galant eta loretoki bikain gaiñ gañekoakin; oek guztiak naierara ongarriturik ekiten zaio bere bideari, eta
azkenean, Donostiako Uriaren murruak ureztatuaz
ezkerrerontz bera lagatzen dabela, Santa Katalinako
zurezko zubi lau eun berrogei ta zortzi oñ luze, eta
ogei ta sei zabal arkitzen danaren azpian igarorik,
Zurreola esaten zaion atakan laztantzen zaio itsasoari amodioz leialkiro pozkida betean. Urumearen izena
Euskaraz aditaratzen da bi modutara; esan nai du
batera, Ur-mea, eta bestera, Urre-mea. Bigarren onen
alde diraden gizonen eretxia da, ibai onek berekin eraman oi zebala Urre-pikorta; eta Garibay jakintsuak ere
esaten dabela, ezen, aren denporan ibai onetan urrea
bildu eta landu oi zutela Baionatarrak. Euskaldun kondairatzalle gogoangarri onek, Florian de Okanporekin
batean sinistatzen zeban, ezik, Urumeako ibaia dala,
anziñako Gauza-azaldariak beren izkribuetan izendatzen duten Melasko; bañan Don Pedro Santxez Nafarroako Erregeak milla eun eta batgarren urtean Gipuzkoari emandako Gallaldi batean ikusten danaz, XIgarren eunkidan deitzen zitzaion Urumea. Felipe IIgarrenaren Erreinaldian asmoa artu zan ibai au Oriarekin
bat egiñik Donostiatik Tolosara urezko ibilbidea ifinteko, saldu-erosiko gauzen eraman-ekarria merkeago
izan zedin. Lanbide onen gañean, izen andiko Gomez
de la Puerta jaunak eman zeban bere eretxia, beste
lau gizon jakintik lagundurik, adierazten zebala argiroki, ezen, egitade andi au erara jarteko urean egin bear
diran lan nekosoen balioak igoko zebala amabi milla
dukatera. Geroztik ere itzpide au aipatua izan zan
berriro milla zazpi eun irurogei ta amabigarren urtean
Hernaniko Errian Probinzia guztiarekiko Batzarrean;
bañan erarik oberenean gelditu izan zan leneko
oñean.
Bostgarren ibaia
Gipuzkoako bostgarren ibaiari deitzen zaio Oiarzun, izen onetako Erriaren mendietan jaiotzen diran
itur-uretatik egiñeratzen dalako Gipuzkoaren mugapean. Mendi oetatik jatxitzen da bere Errira, eta onen
ordeka zelai luzeak ondo ureztaturik bera eskuirontz
lagatzen debala, igarotzen da Errenteriara, zeñetara
iritsi ezkeroztik ugarotu ditekean errazkiro; Erri au
ezkerrerontz, eta Lezo eskuitara utzirik aurkeztutzen
da Pasaia bien erdian; non egiñeratzen deban itsasarte bat, bai ta edozein ontzidientzako suple dan
portu segurua ere; eta eskuitara lagarik San Juangoa,
eta ezkerrerontz San Pedrokoa, menperatzen zaio
itsaso andiari emekiro pozkida bete betean. Portu
aomen andiko oni orain Pasaiakoa esaten zaion bezala, anziñaeran, alik eta XVgarren eunkida iritsi arterañoko guztian, deitu oi zitzaion Oiarzungoa. Batzuk ifini
diote ibai oni izen berria Lezo, eta anziñako izkribuetan arkitzen da esaten zaiola Lezo baino geiagotan
Oiarzun. Egiazki bakusku bada argi eta garbi, ibai au
sortzen dala Oiarzungo mugapean munduaren asieratik; baita ere, bertako erribera luzeak ongarrituaz
Errenteriako erribera igarorik Lezora jatxitzen dala
ausarki, eta alere, ez da gauza arrigarria ibai oni ez
opa izatea izen egoki gozo ain bere berekia? Beste
gauza geiago ere Oiarzungo Erriak anziñaeran beretzat ezagutzen zitubanak, ikusten dira orain eskualdatuak bidez edo bide bage; egin izan diranak onelakoen jabe, berenak dituztelako ustean oi daude; bañan
mendi ta ibaiak beti ezagungo dirade.
Seigarren ibaia
Gipuzkoako seigarren eta azkenengo ibai andi
zabal ioritsua da Bidasoa. Ibai au jaiotzen da Otanburdi, Otsondo, Ausa, Ariete, Izpegi eta Urritxikia deitzen
zaioten mendi Pirineoen erroitzaetan, zeintzuk ingurutzen dabeen Baztango Ibar Nafarroaren Erresumakoa.
Atxuela, eta Arakan izendatzen diran mendietatik
amiltzen diraden urakin loditu eta pizkortzen dabelarik bere joaira, igarotzen da ifarraldetik sartaizara, eta
egiñeratzen dira bi erreka, zeintzuk banakaturik joa-
ten diran bidasti-aldi batean ifarralde ta sortegitik sartaizara ondo ureztatuaz Maiako Erria, eta Errazu;
alkarganaturik gorputz bat egiten dira gero Arizkunekin Azpilkuetaren bitartean; au eskuitara, eta hura
ezkerrerontz gelditzen dirala. Baztango Ibarrean bertako Erri batzuk ezker eskui laga eta beste zenbaiten
erditik igaroaz batetik bestera jira-bira dabillen bitartean deitzen zaio Baztan-zubi; Askapeko eztarrian
estututzen da anitz, Oronoza iritsi baino lenago, zeña
lagatzen daben ezkerrerontz. Ernazabal, Arzesia, eta
Belateko urakin ioritzen da galanki; eta erreka oetatik
egiñeratzen dira bi ibai; zeintzuk, Irurita eta Almandoz
igarorik batutzen diraden alkargana Zaraiako zubian,
Oronoz baino beitiago Mugariko landetxan, Baztango
eta Bertizarango muga bi ibarretakoak Baztan-zubirekin berezitzen diran tokian; andik badoa, Reparazeako
Jauregiaren ondora;
emen artzen ditu indar berriak ugari, eta igarotzen da
bertan daukan arrizko zubiaren azpian, nondik asitzen
zaion Bidasoaren izena, Bertizko Erriarekin mugatzen
diraden mendiak izen berperekoak direalako; jarraitzen du San Esteban Leringoaren ibarrera, eta emen,
bost Erri menditarretatik datozen erreka pizkorrak
bereganaturik loditu eta ibai zabal andi egiñik sartzen
da Gipuzkoan, Endarlasa igarotzen dabela. Iristen da
Irun aranzungo Errira, zeña lagatzen deban ezkerrerontz, Nanderran ugarte ospatsua egiñeratzen dan
tokitik ez urrun; eta jarraitzen du bere joaira Gipuzkoako Probinzia, eta Franziako Erresuma berezitzen
dituela argi eta garbi, bere ur iori oparoakin. Geroenean, Ondarribiako Uria ezkerrerontz, eta Endaiakoa
eskuitara utzirik, Olearsoko Munoaren ondoan, edo
Higerren bukaeran sartzen da Kantauriako itsaso
indartsuaren bizi-leku zabalera, atsegintasun ezin
andiagokoan. Bidasoak esan nai du Euskaraz, bide
Oeaso, edo Olearsorakoa. Ondarribiako mendia, eta
Higerko Gaztelua izen onekin bakarrik ezagutzen dira
denporarik anziñakoenetik gaurko-egunerañokoan
Errian eta Erbesteetan, bertako jaiotarrak itzez eta
Kondairatzalle arrotzak izkribuz; ikusten dalako millaka urteak igaro arren argi eta garbi, ibai au datorrela
beti bere bide zuzen jakiñean euretarontz. Egia onen
sinitspen osoa artu nai debanak begiratzea dauka Iruñeko Apaizaitagoaren mugaak erabakitzeko Errege
Don Santxo Andienak agindurik, milla ogei ta zazpigarren urtean egindako argibide ospatsu Sandobal, eta
Moretek azaldutakoa;
non ikusiko daben argiroki, dagoela ezarria Bidasoa
bere ezagungarri guztiakin, garbiro eta zuzen. Ibai au
anziñaeran Españarena zan guztia osotoro, esaten
duten bezala egiazki, Gipuzkoako gordeleku zuzenean
topatzen diraden argibide eta sinitsgai asko ta askok.
Probinziak luzaro eutsi izan zion bere eskubideari irme
ta sendoki; bañan nork esan nolako jazarra gogor eta
auzi aserretsuak egin izan zituen Urtubiako Etxejaun
andi, eta Endaiako Erriaren asmo biurri kaltarkitsuen
kontra? Despita amorruzko oen bidez gertatu izaten
ziran sarriro odolgirozko eriotza izugarriak, errazoiak
baino indarrak geiago agintzen zeban era ta tokietan.
Alde askotatik dakigu bada seguru Españak beretzat
ezagutu ez ezik, berak bakarrik gozatu ere oi zebala
Bidasoako ibaia. Gaztelako Errege Enrike IVgarrena,
eta Franziako Luis XIgarrengoa milla lau eun, irurogei
ta irugarren urtean adiskidetasun andian alkar ikustera eta beren ixil gauzak batak besteari adieraztera
etorri izan ziran Ibai onetara, Erresuma andi bien
mugakoa dan bezala; eta emen beren gozarotsuko
egon-aldian pozkidaz beterik jostaldiatzen gabarrarekin urean arontz onontz zebiltzala gertatu zan itzpide
gogoangarri bat. Bein batean Errege biak Franziako
alderontz ibaian zijoatzela leorrera irteteko denporan,
Gaztelakoak oñ bata gabarran eta bestea Franziako ur
bazterrean jarria zeukala esan zion, ezik, nere lurrean
nago oraindik. Eta autortu zion Luisek egia zala. Errege bi oen arteko itzaldi gozo begiramen andiko au
adierazten du garbiro Garibay jakintsuak.
Ibai onen jabetasunaren gañean sarriro gertatu oi
ziran eztabaida guztiak beingoan betiko bukatzeagaitik, Errege fededun biak eginkizun andi oni zegozkion
eskubideak emanik, izendatuak izan ziran erabakitzalle, Españakoagandik Lizenziadu Kristobal de Akuña
Gaztelako batzarrekoa, eta Franzisko Tellez de Ontiberos Korrejidore Gipuzkoakoa; eta Franziakoagandik
Maestre Modot de la Martonie Burdeosko Dianagusia,
eta Gillermo de La-Dux Baionako ule-kontu eskatzallearen ordekoa. Lau gizon eldu itzal andiko oek alkarren artean ondo baiendurik eman zuten beren epaia
milla bosteun eta amargarren urtean Done Juango
Errian adierazten zutelarik inkimako bage zuzen ta
garbi, ezen, Portua eta Bidasoako ibaia, beraren urak,
Franzia aldeko bazterrean ukitzen zuten mugape guztiarekin izan zitezela lenago ziraden bezala aurrera
ere beti Ondarribiako Erriaren menpekoak. Erabaki
ospatsu gogoangarri au ondo egiaztua eta zuzenkiro
gordea izan zan urte askoan txit. Gipuzkoako Korreji-
dorea, Ondarribiko Alkatea, eta Probinzia bere Batzar
guztiakikoan autaturik, kanpora ateratzeko gauzen
kontu-artzalle Irun aranzungo Errian ifinten deban
Buruzaria, beren agintaritzako zigor jasoakin ibilli oi
ziran ibai onek Franziako aldetik daukan joaira guztian; eta Gipuzkoako Eskribauak ere ur onen alde artako bazterrean egiñeraturik sinitsgarrirotu oi zituzten
beren langintzari zegozkion agerkai eta argibide guztiak.
Orra zer eskubide andi ta gozoak
Lenago oi zituen Ama Gipuzkoak;
Maitaro izan ziran gorde ta jasoak,
Bizi ziran denporan gure Gurasoak.
BEDERATZIGARREN
KAPITULUA
Gipuzkoako Baso zabal andi eta zuaitz liraiñ galanten
barri zuzen egiazkoa.
Gipuzkoako mugape guztia da, baso edo oian
galant begitango anitzekin osotoro josia, eta zuaitz
mardul lirañaz ondo janzia. Berenez jaio ta aziak dira
ugaritsuenak, bikañenak, eta baliorik andienekoak.
Probinzia onetako lurrak bere griñaz ematen dituen
zuaitzik ezagutuenak dira Aretxa, Pagoa, Artea,
Zumarra, Agiña, Lizarra, Ametza, Elorria, Alza, Gorostia, Urritza, Lertxuna, Zumalikarra, Ezkia, Astigarra,
Makala, Ostatxuria, Kurkutxa, Intxusa, Ezkerraina,
Likabra, Erika, Elotriska, Itsasa, Zurbeltxa, Artanozka,
Gurpitxa, Zamandorra, Maalza, Otea, Sosatsa, Zumea,
Zaika, Aiena, Nekosta, Arantza beltza, Arantz-zuria,
Arkasatza, Txillarra, Erramua, Ziga, Ezpela, Gañabera,
Kotala, Udalatxa, Zurikotxa, Friskua, Ziurza, Lekeltxorra, Biñorria, Karraska, Urkia, Otsalizarra...
Izendatu ditudan zuaitz oen artean ugaritsuenak,
bikañenak, eta ondasunik geiena ematen dutenak dira
Aretxa ta Pagoa; zeintzuk izan oi duten jaso andia txit
lanbide askotarako, eta batez ere itsasoz ibilteko nai
ta nai ez bear diraden ontzidiak, arraunak, eta pipaolak egiteko. Probinzia onetako barri ez dakienari
ezda erraz buruan sar-eragiten, zenbat eta nolako
zubage eder liraiñ galantak ateratzen diran baso edo
oian oetatik kanpo-errietarako; eta oraindik are nekezagoa da, ikatz-gai, eta ezkurrarekin ematen duten
aberastasuna zenbaterañokoa dan, bear bezala adieraztea. Guztiaz ere azalduko ditut agirieneko banaka
batzuk, erdizka motzka bederik, Gipuzkoaren ondrarako, eta Erbestekoen adigarri.
Nere eskeñi oparo au enzutean izan leike nor edo
nor esango dabena, ezik, zer bada? Gipuzkoako zuaitzen errazoi egiazkoa ez da arkitzen zearo eta garbiroki ezarria Españako Itztegi Kondairazko ta Luzeazaltar Nafarroako Erresuma eta iru Probinzia Euskaldunak aditaratzen dituen izkribu gogoangarri aomen
andikoan? Egia da izendatuak daudela toki berperean,
Gipuzkoaren mugape guztian zenbat zuaitz, zer gisa
ta sasoitakoak arkitzen diraden, bakotxa bere eran
egoki ifiniak; bañan guztiz daude utsaldi andiakin
jarriak, laster ikusiko dituzuten bezala.
Gipuzkoako baso maitagarriak nolako ondasunak
eman izan dituzten ezagunmendura etorzeko, agirian
dauzkagu egiazko sinistgai asko ta asko; oetako bat
ezagungarriena da Probinzia labur onen mugapean
zenbat onzitegi, non ta nola eta noiztik nora ezagutzen diraden jakitea. Beragaitik izendatuko ditut emen
denporarik anziñakoenetik gaurko
eguneraño Gipuzkoan ezagutu izan diran onzitegiak.
Irun aranzungo Errian ezagutu izan da onzitegi
ospatsua, eta gaur ere izen onekin deitzen zaio toki
berari.
Errenterian baziran iru onzitegi gaiñ gañekoak,
beti lanbide artan ziardutenak Erregerentzat eta Merkatarientzako; non egin oi zituzten laurogei toneladakoak asko ta asko. Denpora aetan izanik saldu erosia
aiñ baliosoa eta oneretsua baziran Erri onetan eta
beraren auzo inguruan bi milla ta geiago itsasgizon
ugarotariak. Egia garbiro onen argibide sinistgaituak
gordetzen dira Errenteriako erriaren gordeleku zuzenean.
Lezoko Erriari arkitzen zitzaiolako toki zabal erosoa lanbide onetarako, milla bosteun, laurogei ta amazazpigarren urtean Errege Jaunak agindu zeban, ezik,
ifini zitezela bertan onzitegiak: eta emen milla sei eun,
eta bederatzigarren urtean egin izan zuten, arako,
aomen andiko ontzi La Capitana del Occeano deitu
izan zitzaiona; bai ta beste amabost ontzi andi ere gelditu bagetanik bereala.
Pasaia bietako onzitegietan egin izan dirala ontzi
andi ospatsu anitz, badaki mundu guztiak. Milla sei
eun eta irurogeigarren urtean Pasaian egiña zan,
Europa guztian ondo ezaguna izan zan La Capitana
Real milla bost eun ogei ta bi toneladakoa; eta au
ikustera etorri izan zan Felipe IVgarrena Madrilletik
beste eginkizunik bage. Erri onetako onzitegien
artean bat esleitua zan, Pilipinasko merkataritzak
bear zituen ontziak egiteko bere gaiñ zeukana.
Donostiako Santa Katalinan eta inguruko ondartzaetan ezagutu izan dira onzitegi ospatsuak, esaten
ere duten bezala garbiroki, anziñaerako argibide
askok, eta batez ere Erregiña Doña Juanak milla bost
eun ogei ta amalaugarren urtean emandako txartel
batek. Jorge Barraunen izkribuan arkitzen dan Donostiaren andigarri milla bost eun irurogei ta amaseigarren urtean moldizkidatuak ere adierazten du garbiro,
nola Uri onen ikuskeran gertu txit ari oi zirala ontziak
egiten. Milla sei eun berrogei ta amar urte inguruan
baziran onzitegiak Ergobiako zubiaren aldetxoan, Uru-
meako ibai bazter, Donostiarekin Hernani eta Astigarraga mugatzen diraden tokian. Denpora aetarako
geiegia zan Donostiako inguruan egin ta prestatzen
zituzten ontzidi andien kopurua; zortzi eun tonelada,
eta bederatzi eunekoak ere egin oi ziran asko. Felipe
IIIgarrena eta bere Alaba maite Doña Ana Franziako
Erregiña begira arkitzen zirala bota izan zan urtara,
Santa Ana deitzen zitzaion Almirante andi ospatsua;
zeñari Erregiña gogoangarri onek ifini zion izen bere
bereki au milla sei eun eta amabostgarren urtean.
Europa guztian aomen andikoa izandu dan ontzi oroitpengarri onen barriak emango ditut zearo, garbi eta
zuzenkiro, Gipuzkoatarrak itsasoz egindako guda
gogor portitzen azaldurako Kapituluan.
Usurbilko Agiñagan beti ezagutzen dira bi onzitegi
zabal erosoak, zeintzubetan egiten diraden ontzi eder
ibilte andiko guztiz naierarakoak.
Orioko Erriaren gordeleku zuzenean arkitzen dira
argibide egiazkoak, esaten dutenak, ezen, bertako
kaia izanik aiñ era onekoa, bazirala onzitegi egokitsuak, eta egin oi zirala oetan, Erregeren izeneko
ontzidi andi gudarakoak eta merkataritzarakoak txit
asko, bai ta zillarbizitarakoak ere.
Zarauzko Errian Txiliku esaten zaion tokitik Mirador izendatzen dan etxearen inguru bitartean baziran
onzitegiak, lan asko egiten zutenak; nondik irten oi
ziran ontzi andiak, bitarteak, eta txikiak naroro; bai ta
iñoiz sei eun toneladakoak ere pleitarako.
Debako Erriak ere bazituen anziñaeran onzitegiak,
bere izeneko ibaiaren bazterrean; zeintzuetan egin oi
ziran ontzidi andi asko, egia onen argibide anitzek
adierazten duten bezala garbiroki.
Gipuzkoaz landara beste Probinzia batean, eta toki
aiñ laburrean non topatuko lirake ainbeste onzitegi,
nola nik emen izendatu ditudan? Eta zein lekutan egin
izan dira beretan ainbat ontzidi eder galant ospatsu,
guztiak erri-barruko gaiakin, eta bertako jaiotarren
eskuz? Lanbide onetan Gipuzkoari alderatuko zaionik
izango ere ez dala uste det nik. Eta Probinzia onetako
mugapean egin izan diran ontzidi andiaz gañera nork
daki zenbat zubage lodi lirain eraman izan dituzten
Gipuzkoako baso aberatsetatik Santander, Ferrol,
Koruña, eta beste tokietara ontzigiteko? Eta oen
ostean zenbat pipol, arraun, allere, barrika ta tonel
landuak eta landubagekoak igorritzen dira Erbeste
urrunekoetara ontziak betean? Ez da asmatzen erraz!
Zertxobait badira beraz!
Kanpoetara biraltzen diran zubage oen guztien
balioa deus ez da Errirako ematen dituzten ondasunen
aldean. Zerekin berdintzen dira, bada, baso maitagarri oetatik ateratzen direan ontzidi ta etxegintzako
zubage eder galant, ol zabal piñ, Elizaetarako abe luze
kateatu, dolareetako ardatz liraiñ portitz, olaetan bear
diran gabi lodi indartsu, ikatz-gai balioso, karobi egur
iori, ezkur gozo, osto berde, orbel igar, eta beste etekiñ geiago? Beren aberatstasuna zenbaterañokoa dan
ondo jakiteko, ifiniko ditut ezagungarri banaka batzuk
agiri agirian.
Laurogei eta amasei ola bezalatsu kontatzen dira
gaurko egunean ere Gipuzkoan, eta lenago askoz
geiago. Oetako bakotxak naiko ura dabela, egingo
ditu astean berrogei ta amar kintal burni seiña arrobakoak; eta kintal burnia ateratzeko bear dira bost zama
ikatz gitxi gora beera. Burniola oezaz landara badira
Gipuzkoan laureun, berrogei ta amar sutegi bezalatsu,
nekazari lanerako ermentari, perragin, iltzegille, txispagin, ainguragille, eta gudarako iskillu mueta guztietakoak egiten ari direanenak; sutegi oetako bakotxak
bear du lan-egun guztietan zama ta lauren ikatz.
Nekazaritza zerbait ondotxo darabillenetakorik txit
gitxi izango da Gipuzkoan, urtean karobi bat txiki edo
andi egosiko ez debanik, berak darabiltzan lurrak
guriatzeko; badira biña ta iruna egiten dituztenak ere,
beren alorrak ongarritu eta gañerontzekoak saltzeko.
Tella, kisu, eta auski erretzen ere egur asko esekutatzen da Gipuzkoan. Sukaldeetan desegintzen danaz ez
dago zer esanik batere; zergaitik, Probinzia onetan
sarriro igarotako gizon andizki arrotz askok autortu
izan duten garbiro, ezen, neguaren biotzean Gipuzkoako ostatu garbi txukunetan egiten diran su-aldi
galanten ondoan artzen diraden gozaldi oso beteak,
ez dirala pagatzen diruz. Orra zenbaterañoko ikatz ta
egurtzak esekutatzen diran Probinzia labur onetan.
Guztiaz ere, beraren mugapeko Erririk geienetan erosten da amabi erreali dagokala zama ikatza, eta oni
dagokion moduan egurra.
Nere irakurle Euskaldun prestuai adierazo nai izan
diotet gitxi gora beera, Gipuzkoan zenbat ola diran;
oetako bakotxak naiko ura dabela zenbat burni dagikean: kintal burnia ateratzeko zenbat ikatz bear dan;
Ermentari sutegietan zenbat bezalatsu erretzen dan;
karobi, arrao, tella, auski eta kisu egosten, nolako
egurtzak esekutatzen diraden: eta su-gai oen balioa
noraño igotzen dan. Eta zeren bidez jarri dedan au
guzia, berealaixen dezute ikusia.
Milla, zortzieun, ogei ta amargarren urtean Barzelonan moldizkidatutako Itztegi Luzeazaltar mundu
osoarekikoaren laugarren liburuan, irureun, irurogei ta
amargarren orrikatik aurrera, Gipuzkoako burnigintzaz itzegitean esaten ditu itz oek.
«Lurbira meatzeak ematen du gaiñ gañeko
doaia daben burnia naiko guztia, baldin gai guztiak balirake bear ainbat, besoz, egurrez, olaz,
eta uzearlez; meatze oetako menasta izanik aiñ
gozatsua, eskillosa mueta guztietarako da arras
egokia; bañan urte oro ateratzen dan burniaren
pisu guztia dator izatera, arroba».
Itztegi aomen andiko artan Kapitulu au irakorten
dabeenak, sinisturik egongo dira uste oso betean,
ezik, beso, egur, ola, eta uzearleen bagetasunen bidez
ez dala Gipuzkoan egiten burni geiago. Nork ezagutu
ote du bada Probinzia au azal ta barru, esateko aiñ
biribilki, ezen, bertako mugapean burnigintzarako
ikusten dala, izendatuak dauden lau gauzen bagetasuna? Baneuka arterañoko bizia ta osasuna. Ha zer
ondasuna! Eta suertez ere ez ote da urte osoan egiten
Gipuzkoako ola guztietan ogeita emezortzi milla, zor-
tzi eun, irurogei ta sei kintal eta lau arroba burni baizik? Gañerontzekoak baneukazki! ez nengoke gaizki!
Paperetan ifinten da bost onelako; bai ta sinistu ere
egiak diralako; ordean Gipuzkoan lanbide onetarako,
badira beso, egur, ola eta urontziak franko.
Aipatu dedan Itztegi ospatsu onek badakartzi
Gipuzkoako Kapituluan beste gauza geiago ere, egiazkoak ez diran moldakaitz itxura bageak, zeintzuk azalduko ditudan bakotxa bere leku egokian; eta bitartean
jarraitu bear diot asitako sallari, zeña dan Gipuzkoako
baso edo oianen aberatstasuna argitaratzea. Onetarako ekin bear natzaio beste Itztegi bati; ikusiko dezute
zergati.
Milla zortzi eun eta bigarren urtean, Madrilleko
Ikasola Erregezkoak argitaratu izan zeban Itztegi
Luzeazaltar Kondairazko Nafarroa eta iru Probinzia
Euskaldun Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa aditaratzen
dituanaren lenengo liburuan, Gipuzkoako Kapituluan,
irureun ogei ta zortzigarren orrikan dago ezarria, Probinzia onetako zuaitz guztien errazoia, zar ta gazte,
txiki ta andi, bañan ez ongi.
Ara emen garbiro Itztegi aipatu dedanak toki
berean ematen daben errazoiaren zati bat, akastuna
dala edozeñek dakiena.
Alamos
Jóvenes: 102
Sazonados y viejos: 196
298
Olmos
Jóvenes: 92
Sazonados y viejos: 608
700
Alisos y chopos
Jóvenes: 71
Sazonados y viejos: 128
199
Beraz, Gipuzkoako mugape osoan arkitzen diran
Ezkiak, zar ta gazte eta sasoiko guztiak 298 baizik ez
dira. Kontatzallea nora ote zegoen begira? Joan izan
balitz Aralarko mendira, arkituko zituen bertan nork
daki zenbat milla? Usterik gitxienean agertzen da
gauza moldakaitzki egiña!
Zumarrak, gazte, sasoiko eta zarrak 700 bakarrak
direala Gipuzkoako mugape guzian, sinistuko daben
gizonik ez da nere iritzian.
Eta 199 baizik ez Ostotxuri eta Alzak. Orra nolako
gauzak, leunak diralako ustean latzak, ifinten diran
inoiz paperetan; bañan nork ez daki mene-menetan,
ugariagorik badala Gipuzkoako erreka bazterretan?
Izendatu dedan liburu andi artan Gipuzkoa guztirako jarriak dauden Ezki, Zumar, Ostotxuri, eta Alzak
baino askoz ta askoz geiago, beren mugape bakarretan dauzkaten baserri-etxeak izango dira Probinzia
onetan, gitxienaz laureun edo bost eun. Desberdintasun aiñ andi egiaren antzik ere bageko au, mundu

- Parts
- Gipuzkoako probintziaren kondaira - 01
- Gipuzkoako probintziaren kondaira - 02
- Gipuzkoako probintziaren kondaira - 03
- Gipuzkoako probintziaren kondaira - 04
- Gipuzkoako probintziaren kondaira - 05
- Gipuzkoako probintziaren kondaira - 06
- Gipuzkoako probintziaren kondaira - 07
- Gipuzkoako probintziaren kondaira - 08
- Gipuzkoako probintziaren kondaira - 09
- Gipuzkoako probintziaren kondaira - 10
- Gipuzkoako probintziaren kondaira - 11
- Gipuzkoako probintziaren kondaira - 12
- Gipuzkoako probintziaren kondaira - 13
- Gipuzkoako probintziaren kondaira - 14
- Gipuzkoako probintziaren kondaira - 15
- Gipuzkoako probintziaren kondaira - 16
- Gipuzkoako probintziaren kondaira - 17
- Gipuzkoako probintziaren kondaira - 18
- Gipuzkoako probintziaren kondaira - 19
- Gipuzkoako probintziaren kondaira - 20
- Gipuzkoako probintziaren kondaira - 21
- Gipuzkoako probintziaren kondaira - 22
- Gipuzkoako probintziaren kondaira - 23
- Gipuzkoako probintziaren kondaira - 24