Gipuzkoako probintziaren kondaira - 05

Total number of words is 3831
Total number of unique words is 1480
26.8 of words are in the 2000 most common words
37.8 of words are in the 5000 most common words
43.6 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
Eskoariatzan badira iturri geza-gozo anitz; bai ta
ugaiotar sufretsu, eta menasloradunak ere. Bolibarko
erreka bizitxoak ureztatzen du Erri au ondo egoialdetik. Iramaingo umanzia ere guztiz da ona bertarako.

Eibarko mugapean jaiotzen dira ainbeste iturri,
ezik, esan leike Erri au guztia dala iturrizko itsaso bat.
Ur oekin egiñeratzen dira amasei erreka pizkorrak, eta
oetatik bost guztiz izendatuak, zeintzuk diran, Matxarka, Azitain, Zaturio, Urkizueta, eta Ibur. Oek dakartziten urak amalau errota erabillirik sartzen dira Egoko
ibaira, zeña igarotzen dan Erriaren egoi-aldetik, eta
jarraitzen du bere joaira Debakoarekin batutzera,
Mahalzaga izendatzen dan tokiraño. Erri onek badu
Debako ibaiaren bazterrean ugaio iturri bat menasloraduna.
Ezkiogako Erri inguruan eta beraren mendietan
iturri asko dira, ur garbia naroro ematen dutenak;
zeintzutatik egiñeratzen dan ibai txiki bat; eta au
Ormaiztegiko ondoan beste batekin alkarturik jarraitzen dute biak Oriako ibai andira, berarekin gorputz
bat egitera.
G
Gainzako mugape laburrean badira zortzi iturri ur
garbi ona iori ematen dutenak; zeintzuk deitzen diraden Barriola, Goikogaña, Etxeberrikoa, Aranburukoa,
Otaza, Erdoza, Urkidi, eta Txinkintxorro.

Gatzagako mugapean iturri geza-gozo asko dira
txit; baita ugaiotar burniatsuak ere. Erri barruan arkitzen da bat ur garbi ona iori ematen dabela. Beste bat
dago Erritik arrikada bateko bidastian, ur gatzduna
naroro dariola, eta au daramate etxe jakiñetara, zezeneko bidea galerazorik. Etxe oetan dauzkate bakotxak
biña pazia burniazko, lendanaz jarriak; eta beretan
egiten dabe, su bizi portizaren bidez, gatza, zeña ziatzen duten linazarekin. Lau orduren epean ateratzen
dute, bi arroba bezalatsu, eta urte osoan zortzi milla,
bost eun eta amabi anega. Beargai au izanik emakumezkoak egiten dabena, lantegi bakotxa ez oi da
lanean ari, ogei ta lau aste erditan baizik urte guztian.
Alaixen agintzen ere du, etxe oen eskubideak erabakitzeko ifini izan zuten legeak. Erri onetako iturrien ioritasunetik egiñeratzen dira erreka anitz, bertako jendeari guztiz on andiak egiten diozkatenak; oetako bat
jatxitzen da sortegi-aldetik; bestea jaiotzen da Gaztañagaztetako mugaetan; zeñaren joaira dan Arabako
Probinzia-alderontz. Bide andiaren ondoan, Santa
Kruzko Elizatxoa lur jorik dagoen toki goititu artan,
sortzen diraden ur asko aetatik alde batekoak dijoaz,
Debako ibaira sarturik Kantauriako itsasora, eta bestekoak, Zadorrakoagana batu ta Arabako Probinzian

batetik bestera jirabira ibillirik, Ebrora. Erri onen mendietan asitzen da Debako ibai andia, bere kapitulu
esleituan zabalkiro esango dedan bezala.
Gabiriako mugapean badira iturri anitz ur garbi
ona iori ematen dutenak; baita ugaiotarrak ere. Eztanda sakona esaten zaion tokian, sortalderontz begira
dago ura jaiotzen dan putzu zulo bat, Aztiriko ibarrean; zeñak egunaren ogei ta lau orduetan bi aldiz
botatzen daben ura bide luzetxoan gora; aldia oetako
bakotxak irauten du bi orduan bezalatsu, eta darion
bitartean ematen dau kotarri bat erabilteko laina. Iturri miraritsu onek bere denpora jakiñetan, uda ta negu
urte guztietan ematen du, ez gitxitu eta ez geiagotu
bage; eta oraindik ere geiagokoa dana, egunik euritsuenetan ere gordetzen dau bere neurri din diñakoa.
Putzu zulo onetan sortzen dan urik ez du iñork edan
nai izaten, kirats gaiztoa debalako.
Gazteluko mugape laburrean badira iturri onak eta
asko ur geza-gozo garbia iori ematen dutenak.
Goiazko Erri guztia da iturriz ondo janzia, eta oetatik egiñeratzen da erreka bat pizkortxoa; zeñari ezagutzen etzaion izen berekirik.

Gudugarretako mugape txikian ere ezagutzen dira
iru iturri jendearen ornidurarako txit eroso daudenak,
zeintzuk egiñeratzen duten erreka txikitxo bat.
Getariako plazan arkitzen da iturri bat, lau txorrotatik ura iori dariola; baditu beste geiago ere baserrietxe inguruetan beretako biztanleen ornidurarako;
zeintzutatik egiñeratutako erreka ziztor anitz amiltzen
diraden itsasora.
H
Hernaniko Erriaren sarreran eta irte-eran txit
gertu arkitzen dira bi iturri garbiak eta ioriak. Beealderontz dagoanari deitzen zaio Txillar edo Zillar-iturri,
beinere arretutzen ez dalako. Bestea dago goierrialderontz Erritik irten ta bereala, iru txorrotatik ura
galanki dariola; eta garbikerarako, ta abereai edaten
emateko toki zabal eroso bat berariaz egiñik alboan
daukala. Iturri au izanik berez aiñ ioria eta guztiz leku
egokian dagoena, beraren aldamenean arkitzen da
arlanza ederrez egindako itxitu andi bat, alferrik joan
bear lutekean uren zati bat gordea beti bertan egon
dedin: izango balitz iñoiz edo berriz sua itzali bearra
edo beste edozeiñ gertakaritarako, eta batez ere Arategitik bota bear izaten diran likiskeria nazkagarri guz-

tiak arras aienatzeko; zeñaren bidez Erri onetan egiten dan garbitasun andia txit. Ezda oraindik urte asko
Erri ondradu onen mugapean jarri dutela, Donostiarako bide andiaren bazterrean eskui-aldetik, abereai
edan-erazotzeko toki zabal galant bat arlanza ondo
landuakin egiña, iturriko ur garbia naroro gelditu bage
dijoakiola. Izendatu ditudanaz landara ere, guztiz iturri asko dira Hernaniko mugapean; non ez dan izango
baserri-etxerik, bere iturri jakiña atari inguruan ez
dabenik.
Hernialdeko mugape guztia da iturri geza-gozo
ugaritsuakin ondo janzia.
Hernioko mendian Landetxaren azpiko aldean
arkitzen da iturri bat guztiz izen andikoa, zeñari esaten zaion Iturriotz; beraren ura ona da txit eritasun
mueta asko sendatzeko, eta batez ere larmintz-azalean agertu oi diran zanbro pikortatsu eta basasto
itxusi lotsagarriak kentzeko.
I
Ibarreko mugape laburrean arkitzen dira iturri
garbi onak iori.
Ikaztegietan badira iturri geza-gozo onak, jendearen ornidurarako erosotasun andian.

Itxasoleorrean iturri on ugaritsu asko dira txit,
zeintzutatik ornidutzen dan bertako jendea naierara.
Idiazabalko mugapean iturri on garbi asko dira,
eta oetatik iru izendatuak txit; zeintzuk diraden Oiarbidekoa, Lapiritukoa, eta Lardizabalkoa. Erri onetako
mendietan jaiotzen direan urakin egiñeratzen da ibai
txikitxo pizkor bat, zeña plazaren gertutik igaroaz sartzen dan Oriara.
Isasondoko mugapean etxe gutxi topatuko dira
beren atari inguruan iturri garbi on ugaria ez daukatela, eta badira biña ta iruna dituztenak ere. Erritik
legua erdiko bidastian dago ugaio iturri bat guztiz
aomen andikoa, zeñaren egikunde onak ikusten diran
sarriro miñantza mueta askorekin oi daudenetan; eta
batez ere, legenar eta giltzurrunetako oinaze portitzak
izan oi dituzten aetan. Plazako bide andiaren bazterrean dago iturri bat zurezko aska luzetxoa aurrean
daukala, abereak bertatik eroso edateko jarria; beste
onelako bat arkitzen da arrikada bateko bidastian
beeraixeago, ostatuaren aurkez aurke.
Irun Aranzungo Erri-barruaren aldetxoan arkitzen
da iturri bat, sei txorro bronzezkoetatik ur garbi gezagozo ona iori dariola. Beste bat dago guztiz edate onekoa Elizako Janzitokian, bronzezko txorro bitatik ura

ematen beti diarduala; zeña arkitzen dan marmol arri
piñ ederki landuan ifinia; eta bertan bear danaz gañerontzeko ur guztia igarotzen da Erri-barrura jendearen
ornidurarako. Erritik legua laureneko bidastian San
Marzialko aldatsean Aldabe deitzen zaion baserrietxean dago ugaio iturri bat guztiz sendagarri ona.
Osterontzeko kanpo-etxerik geienak ere badituzte
beren iturri jakiñak eroso txit; oetatik egiñeratzen dira
lau erreka azitxoak; zeintzuk deitzen diraden Aranzate, Olaberria, Alzubide, eta Primaut; bertako mugapean ur oek erabiltzen dituzte bi ola, eta amalau errota. Beste bat are ugariagoa da Endara-erreka deitzen
zaiona; zeñak berezitzen dituen Irun aranzungo eta
Lezoko mugaak, Urzango mendiskaren beeko aldetik
asi, eta Bogako zubiraño.
Irurako mugape laburrean ere iturri asko dira, ur
garbi ona iori ematen dutenak.
L
Larraulko mugapean iturri asko dira ur garbi ona
iori ematen dutenak, zeintzutatik egiñeratzen dan
erreka bat, Ibeltz esaten zaiona, eta au Erriko errota
bat erabillirik igarotzen da Asteasura, non bertako

erreka batekin laztandurik jatxitzen diraden biak
Amasa Billabonakora.
Lasarten badira iturri geza-gozo onak; bai ta
ugaiotar bat ere, Ola-errotaen ondoan.
Lazkauko mugapean ezagutzen dira ogei ta amar
iturri, ur garbi ona iori ematen dutenak.
Leaburun, Guriaga esaten zaion etxearen mugapean dago ugaio iturri bat, burni ur otz menasloraduna ematen dabena; zeñak osasuna ekarten dioten
buruko miñ, erraietako estura, txixa ezin egiña eta
gorputz osoko oinazeakin jarri oi diran askori. Iturri
geiago ere badira Erri onetan, ur garbi geza-gozo ona
naroro ematen dutenak.
Legazpiko mugapean jaiotzen dira iturri garbi
anitz, ur ona iori ematen dutenak; baita ugaiotarrak
ere; zeintzutatik asitzen dan Urolako ibai andia, laster
azalduko dedan bezala. Erri onetan bertako iru ola eta
zortzi errota erabillirik jarraitzen du ibai onek bere
bide zuzenean.
Legorretako Erriaren mugapean guztiz iturri asko
dira, eta beretatik egiñeratzen dira berrogei ta amar
erreka ziztor gitxienaz; zeintzuk jatxitzen diraden
amilka, Oriako ibai andira.

Lezoko mugapean jaiotzen dira iturri geza-gozo
anitz, ur garbia iori ematen dutenak; oetatik iru oberenatakoak arkitzen dira Erriaren inguruan gertu txit,
deitzen zaiotenak, Lakosta, Puntal, eta Olazar; berak
ematen dituzten urakin egiñeratzen dira ordu erdiko
bidastian bost erreka, deitzen zaiotenak Zaroizar,
Gainza, Huronekoa, Binkuda, eta Molinos; zeintzuk
batutzen diran Lezoko ibaira. Ibai oni esan oi zitzaion
anziñaeran, Oiarzungoa, Aiamendiaren erroetan jaiotzen dalako.
Lizarza guztia da iturri garbi on geza-gozo ioritsuakin ondo janzia.
M
Mondragoiko mugapean iturri geza-gozo asko dira
txit; bai ta ugaiotarrak ere. Guztietan ospatsuena eta
maitagarriena da, Erritik legua erdiko bidastian Santa
Agedaren Eliz-aurre Gesalibarkoan arkitzen dan sufreduna. Izen andiko iturri onetara eun ta geiago legua
bidean etorten dira sarriro jende talde andiak osasun
billa; bai ta sendatu ere iñoiz berak uste baino lenago,
gaitz luze goaikarriak azpiraturik egin al guztiak lenago egin ta beren biziaz etsitako eri urrikarri anitz eta
anitz; zeintzuk ikusi izan diran asko aldiz beren etxee-

tara doazela atsegintasunezko pozkida bete betean.
Erri leial onek ezaguturik ondo, ur osasungille oetara
jendeak artu daben joera guztiz dala begiramen andikoa, artu ditu neurri egokiak beretara datozenai atsegin emateko. Ifini du bide zabal erosoa iturriko ondoraño; egin dira bertan bizitegi ederrak, jendea naierara jarteko, eta apaindu ere da inguru guztia txukunki
edergarri askorekin. Erri onen mugapean badira ur
menasloradunak ere iori, San Franziskoko Fraileetan
dagoana bezalakoak; bai ta erreka anitz ere beretako
urakin egiñeratuak.
Motrikuko mugapean badira iturri garbi onak iori;
zeintzutako urakin egiñeratzen diran erreka pizkor
anitz, eta oen artean ezagungarrienak dira Osandategi, eta Arzerain. Erreka oek biak, Mijoa deitzen zaion
ibar buruan alkargana baturik, amairu errota iringille
legua-laureneko bidastian erabillirik, sartzen dira itsasoan.
Mutilloako meatze-mendian jaiotzen dira iturri
asko, eta beretako urakin egiñeratzen da erreka pizkor bat. Beste bat ere jatxitzen da Erri onetara Zeraingo mugapeko Aizpea-mendian sortzen diran urakin
egiña.

Oikinako etxadian Manzizidor esaten zaion zubiaren alboan arkitzen da iturri bat guztiz miraritsua;
zeñari urtearen aldikada batzutan jariotzen zaion ur
garbi ona neurri ta denpora jakiñik bage. Aiñ prest
botatzen du purrustaran iori, nola gitxi ta pitinka.
Udako bero ta leorterik andienetan ematen du iñoiz
naroro, eta neguko euriterik ioritsuenetan asko aldiz
batere ez.
Olaberriko mugape laburrean ere badira iturri
onak iori; eta beretatik egiñeratzen diraden erreka ziztorrak amiltzen dira Lazkaura eta Iurrera.
Oñateko mugape guztia da ur garbi ona iori ematen duten iturriakin ondo janzia; badira ugaiotarrak
ere franko, eta oetako anitzek uzten dituzte burnia ta
berunaren aztarnak, igarotzen diraden toki guztian.
Erri onetako Batzar-etxearen ondoan dago ifinia iturri
bat bertako jendearen ornidurarako, zeñari deitzen
zaion Iturri-zarra. Ur onen etorbide luzea zerekin egin
eta nola jarri ezin asmatuz, lan nekoso balio andiko
anitz alferrik egin bearra izandu dau Oñateko Erriak.
Iturri au jaiotzen da Erritik ordu bateko bidastian, Aloñako mendiaren aldatsean, Anzuabar esaten zaion
tokian. Ur au bere irten lekuan guztiz da ioria, otza eta
garbia, eta baldin gertatzen bada Erri-barrura ekartea

naikidatzen dan bezin ondo, bertako jendeari egingo
litzaioke mesede andia txit. Erri onetako iturrien askotzatik egiñeratzen dira erreka pizkor anitz; oen artean
indarrik andienekoak eta ospatsuenak dira, Aranzazukoa, Ubao, Olaberrieta, eta Anzuelas-erreka. Lendabizikoa jaiotzen da Artiako mendi goitituan, eta ureztatzen du beraren aldatsa sortaldetik sartaldera, alik eta
arroka izugarri andi bat jo dezan arteraño, zeñaren
irriñarte batetik lurperatzen dan guztia arras; arroka
oni deitzen zaio Gesaltzakoa, izen berpereko baserrietxea gertu daukalako; eta lurraren erraietan zearka
mearka legua laureneko bidastia igarorik, irteten da
aitz beraren beste zirritu batean, zeñari esaten zaion
San Eliaskoa, Santu onen Elizatxoa arzuloaren aurkez
aurke jarria ikusten dalako. Bigarrenaren jaio-tokia da,
Aloñako aitz eguerdi-alderakoan. Irugarrengoa dator
sortaldeko mendietatik; eta laugarrenaren asiera da,
Erri onen ifarralde eta sortegiko mendietan. Lau erreka oek beren joairan erabilten dituzte ogei ta iru errota iringille, iru ola, eta landiera bat.
O
Ondarribiako Uri inguruan badira iturriak, bañan
ez beste toki askotakoak bezin garbiak. Uritik ordu

beteko bidastian Jazkibelko mendiaren oñari dautsola,
Gaitzubia deitzen dan etxadian arkitzen da iturri garbi
geza-gozo iori bat, Txorrotea esaten zaiona, zeñetatik
ornidutzen dan Ondarribiako jenderik geiena.
Orejako mugapean badira iturri garbi geza-gozo
onak ugari.
Orendaingo Erriak baditu iturri onak iori, zeintzutatik egiñeratzen diraden bi erreka deitzen zaiotenak,
Ubiaga eta Anziain.
Orioko Erri-barruan arkitzen da iturri bat, iru txorrotatik ur garbi geza-gozo ona ematen dabela. Aiñ
ugaritsua da iturri au, ezik, ordu baten epean betetzen
ditu irureun eta irurogei gurbil, bakotxa bostna pitxarrakoak. Erri onetako baserri-etxerik geienak dituzte
beren iturri jakiñak atari inguruetan.
Ormaiztegiko mugapean badira iturri garbi onak;
bai ta bi erreka pizkor ere: oetako bata jatxitzen da
Gabiriako mugatik, zeñari esaten zaion San Estebango erreka, eta bestea Alegeriako etxadiatik datorrena.
Oiarzungo Erri inguruan badira iturri geza-gozo
garbiak, jendea naierara ornidutzeko laina ta geiago;
oen artean izendatuena da Urdaide iturria, zeña dagoen izen bereko etxearen mugapean, Erritik legua-laureneko bidastian. Iturri onetako urak guztiz dira sen-

datzalle onak eritasun mueta askorentzako, eta batez
ere saiespeko oñaze, eta arri miñ edo txixaren eragozle gaitz zarrentzako; ainbesterañoko sinistpen oso
betea arturik oi dago ingurumaiko jendea, nola ez
daben uste iñon ere dala miñantza onentzako sendarri eragilleagorik, Urdaide iturriko urak baino. Mendi
andi oetako iturrien ugaritasunetik alkargana biribillatzen diraden erreka pizkorrak egiñeratzen dute Erri
onen izeneko ibai andia, zeña azaluko dedan zabalkiro, berari dagokion tokian.
P
Pasaia biak itsas bazterrean daudelarik arkitzen
dira iturri on garbi geza-gozo anitzekin ondo janziak.
Gauza arrigarria da itsasoak alde guztietatik inguratuak dauzkan Erri txiki oetan ainbeste iturri geza aiñ
ioritsuak izatea.
Plazenziako Erriak badauzka bi iturri gertuan txit,
deitzen zaiotenak, Aranekoa eta Errekalde; oezaz landara baserri-etxerik geienak dauzkate beren iturri
jakiñak atarietan; zeintzutatik egiñeratzen diran erreka azitxo anitz; oen artean izendatuenak dira, Otzegietakoa, eta San Andresen ibarrekoa.

S
Segurako Erri-barruan ikusten da iturri leor bat bi
txorrorekin, noizbaiten ere neke askoren bidez urrutitik urak ekarririk ifinia, zeña ezagutu izan neban, orain
irurogei urte inguruan, ura ematen zebala gitxi ta txarra bederik. Erri onek bere mugapean baditu iturri
onak, baña urruti txit.
Sorabillako mugape laburrean badira iturri garbi
onak ugari.
T
Tolosako mugapean arkitzen dira iturri on garbi
geza-gozo anitz. Erri-barru onetan unetik unera ikusten da iturri eroso naierakoa, eta baserri-etxeak ere
geienak dituzte bakotxak bana. Goierri-alderontz irteteko atakaren ondoan dauka jarria, abereai edan-erazotzeko toki zabal eder bat arlanza bikañakin egiña, ur
garbia naroro beti dijoakiola. Iturri oetatik egiñeratzen
diran erreka gozatsuak ongarritzen dute Erri au, naiera guztira; zeintzutatik berezituenak diraden Laskuaingoa, San Zipriangoa, Otsaraingoa, Uretakoa, eta
Magdalenakoa.
U

Urnietako mugapean ikusten dira ainbeste iturri
eder geza-gozo, ezik, ezdakit arkitu ote litekean Erri
guztian baserri-etxe bat bakarra ere bere iturri jakiña
bagekorik; baña, bai biña eta iruna atari aldean dituztenak ere. Iturri oetatik egiñeratzen dira erreka ziztor
asko, eta beretatik dator Urnietaren izena. Anziñaeran
deitu oi zitzaion Erri oni Ur-oneta, bere mugapean iturri onak eta asko zituelako. Oraiñ ere alaixen bear
litzaioke esan legez ta bidez, baldin denpora doatsu
artako Euskaldunak bezin maite oraingoak balute
beren itzkuntz gozoa.
Usurbilko baserri-etxerik geienak dituzte beren
iturri jakiñak, eta Erri inguruko etxadiaetan bizi oi dan
jendea ornidutzeko dauzkate bi iturri gertuan, deitzen
zaiotenak, Puntapies, eta Alzondo; zeintzuk egiñeratzen dituzten beren izenakiko erreka bi, eta oek batutzen dira, Txapaurenea, Zususpe, Lasao, Mapillerreka,
ta Saria esaten zaiotenakin; azkenengo onek berezitzen du Erri au Oriokoagandik; Ardumbrekoak Aia,
Urdaiaga, eta Amidia esleitzen dituen bezalaixen, eta
sartzen dira Orioko ibai andian Errira baino lenago.

Z

Zaldibiako Erriaren mugapean arkitzen dira berrogei iturri ta geiago, ur garbi geza-gozo ona iori ematen dutenak; ugaio iturriak ere badira bost, zer griñatakoak diraden oraindik iñork azalkeratu bagekoak.
Oetako bat jaiotzen da Anduriora igarotzeko zubiaren
goiko aldetik ibai nagusiaren eskuiko bazterrean ur
andian azpitik gora, eta ifinten du urdin urdin bere
irteten dan ur-ondoko aitz bizi bizia, bi oñ ta erdiko
inguruan bezalatsu. Beste bat Osinberdetik goraixeago ugaio burniatsua; iturri oetatik egiñeratzen diranak
ogei ta bi erreka ziztor biribillatzen zaiozka bertako
ibai nagusiari, zeñari deitzen zaion Osinberdeko ibaia;
eta au jaiotzen da Erri onen mugapeko osin zulo andi
batean, azpitik gora pill pill pill ura botatzen dabela,
irakiten ari oi dan lapikoak bezalaixen. Bere jaiotokian ibai au dan baino ugariagorik, ez det uste arkituko dala Gipuzkoa guztian besterik; ez eta ere, bera
ainbat bidean aiñ garbi jatxitzen danik. Legua erdiko
bidastian ez da arretzen, aitz bizien tartean datorrelako. Erriko plazatik ibai onen jaio-tokira dago ordu ta
erdiko bidea bezalatsu, eta gitxi gora beera onen
erdia igarotzean dauka mendiska goititu bat eskuiko
aldetik, Erramutako aitza esaten zaiona, zeñaren
goiendea izango dan irurogei oñ bezalatsu, eta onek

bere musturretik, iturri batek txorrotik bezalaixen,
botatzen dio ibaiari erdi erdira purrustadan, eotarri
bat erabiltzeko laina ur. Gauza begiragarria eta miraritsua da txit, aitz goititu onek bere erpiñetik ixurten
daben ur garbi ain ioria nondik eta nola datorren burutaratzea. Ibai au baino amorraiz aberatsagorik, ez da
billatuko Gipuzkoan andiago ez danik; ez eta ere onek
bezin piñak ematen ditubanik. Zaldibiako amorraiak
non nai du jaso andia, eta edozein denporatan egiten
dau librak iru erreal; aiñ jakiña eta ezagutua arkitzen
da balio au, ezik, gitxiagorik eskiñiko ere ezdau iñork.
Izanik bada ibai maitagarri au, urtearen sasoi guztietan amorrai piñ izokitsuak aiñ iori ematen dituena, ez
da mingarri berari obeto kontu ez egitea, orain berrogei urterañoko gizonak egin oi zioten bezala? Bai, mingarri ez ezik negargarri ere da, onelako ibai aberatsa
sare, eta amu debekatuakin bidebagekiro galtzen
ikustea; eta are illgarriagoa da, urak agortu, eta kare
bizi ta sokaranak osin zuloetan botatzea. Guztiaz ere,
sinisterazorik nago nere buruari, ezen, Erri onetako
Jaun prestuak oraiñ arkitzen diraden lozorro astunetik
irazarririk artuko dituztela bide zuzen egokiak, beren
gurasoak idurikatuaz ibai goixo au bear bezala gordetzeko.

Zarauzko mugape guztia da iturri garbi eder gezagozoz ondo janzia. Erriko Batzar-etxearen aurkez
aurke dago bat, lau txorrotatik ur ona iori dariola, eta
beste asko gertuan txit; baserri-etxerik geienak ere
badituzte beren iturri jakiñak, zeintzutatik egiñeratzen
diraden erreka ziztor anitz; oen artean izendatuenak
dira, Astarubiakoa, eta Abendañoko errotatik datorrena; Erriaren bukaeran biak sartzen dira Iturritzako
ibaitxora.
Zegamako Erri barruan badira bi iturri, ur garbi
ona iori ematen dutenak, zeintzubei deitzen zaioten,
Ormapea, eta Ibarreta. Erri onetako mendien oñetan
arkitzen dira beste anitz ur geza-gozo ona iori dariotela; oen artean izendatuena da, Iturbegietakoa, bere
ugaritasun andiagaitik; zeña dagoen Aitzgorriko mendian, laburua arkitzen dan lekutik ifarpe alderontz
jatxitzean, ordu erdiko bidastian. Iturri oni uda ta negu
beti neurritsu batean dario errota bat erabilteko laina
ur; eta beragandik asitzen da, Oria deitzen zaion ibai
andi Gipuzkoakoa, laster azalduko dedan bezala bere
kapituluan. Mendi onetan badira iturri sufredunak,
baita gatzdunak ere. Milla, zortzi eun ta amabigarren
urte inguruan, gatz asko egin izan zuten Zegamako
mugapean. Alzanian ere badira ugaio-iturriak naroro.

Zeraingo mendi, Oarrea, eta Aitzpea-erreka deitzen direanetan jaiotzen dira bi iturri guztiz ugaritsuak; zeintzutako urakin egiñeratzen diraden bi erreka izen berperekoak.
Zestoako Erriaren mugapean iturri on asko dira
txit; oen artean ioritsuena da, amabi-iturrietakoa;
bañan dauka uts-aldi andi bat, euri denporan loitutzen
dalako prest. Anbiakoa ere, griña berperekoa da. Osin
beltzekoa beti da garbia. Pagari-gastañarikoa da guztietan oberena, jario gitxiagokoa bada ere. Beste geiago ere badira jendea naierara ornidutzen dutenak, aiñ
izendatuak izan bage arren. Urolako ibaiaren bazterrean, Erritik iru arrikadako bidastian arkitzen dira bi
iturri ur berodun guztiz izen andikoak, zeintzuk sendatzen dituzten sarritan, eritasun gogor zarko ustel, eta
oinaze portitz illgarri gaitz mueta askotakoakin etortzen diran anitz ta anitz. Zorioneko ur bedeinkatu oek
aspaldiko urteetan egiten dituzten mirari andiak nork
ez dakizki bada? Egia garbi onen argibiderako, begiratzea baizik ez da uda guztietan, eta neguetan ere
iñoiz, Zestoako urak artzera biribillatzen diraden
jende samalda andiai. Jende askoren etorrera baino
sinistgarri oberik ezin izan diteke bada, ur oen doaiak
nolakoak diraden jakiteko.

Zizurkilko mugapean badira iturri anitz ur garbia
iori ematen dutenak, eta beretatik egiñeratutako erreka pizkorrak badarabiltzate burniola bat eta lau errota
iringille.
Zumarragoko mugapean iturri asko dira, ur garbi
geza-gozo ona iori ematen dutenak.
Zumaiaren mugapean badira iturri onak eta asko,
ur geza-gozo garbia naroro ematen dutenak; eta oetatik egiñeratzen da Arroako aldetik jatxitzen dan erreka azitxoa.
Ikusi degu bada argiroki, Gipuzkoako mugape guztia dala iturri garbi edate gozoko, eta osasungilleakin
gure Egille andiak oparo doaindua. Ez ordea edozein
modutan moldakaitzkiro janzia, baizikan jendearen
ornidurarako unetik unera neurri zuzen egokietan
erara jarria.
Gipuzkoan arkitzen diran iturriak
Izan ta izango dira txit maitagarriak;
Berenez diralako osasungarriak,
Gaiñ gañeko tokian daude gaur jarriak.

ZORTZIGARREN KAPITULUA
Gipuzkoako Ibai andien azaldurea, beren jaio-tokiak
non dituzten, zer joaira darabilten, eta nor zein lekutan itsasoari laztantzen zaiozkan.
Sei ibai andi dira Gipuzkoan; lenengoa da Deba
esaten zaiona; bigarrena Urola; irugarrena Oria; laugarrena Urumea; bostgarrena Lezo edo Oiarzungoa,
eta seigarrena Bidasoa. Ibai andi oetara biribillatzen
dira, aurreragoko Kapituluan izendatu ditudan iturri
ugaritsu, erreka ziztor, eta ibai txiki guztietako urak,
bata bestearen leian amilka txit gogoz, nor bere bide
jakiñetik zuzen ta zintzoro, aur txiki bularrekoak beren
ama maitatien kolko zabal gozatsuetara joan oi diran
bezalako pozkida eta atsegintasun oso bete betean.
Modu onetan ibai andi bakotxak bere auzo inguruetatik jatxitzen zaiozkan ur zerrenda guztiak maitaro
arturik, igarotzen dituzten toki ta Erriak ondo ureztatu
eta guriro ongarrituaz, aurkeztutzen zaiozka itsaso
ikaragarriari bere atarira, eder ta galant, pizkor ta
leialkiro, seiak toki banatatik, bañan guztiak Gipuzkoako mugapean.

Zenbaitek uste duten baino begirapen andiagoak
dira ur maitagarri oen griña ta doaiak. Guztiz da arrigarria oen izaera eta ibillera, oarrez begiratu ezkero;
zeintzuk erakusten diezaten beren Erritarrai zer egin
eta nola bizi bear lutekean. Ur zoriontsu oek jaiotzen
dira Gipuzkoan; ongarritzen dute Gipuzkoa, beraren
bazter guztietan jira-bira dabiltzala; eta azkenean
itsasoratzen dira Gipuzkoako mugapean. Egiazko ispillu argi onetan ikusten da garbiro, Gipuzkoako ur garbiak naspillatu nai ez dutela beñere, erbesteko belubi
zakar loitsuakin. Ikust dezagun bada Gipuzkoako ibai
andien jaiotza, beren ibillera, eta bukaera nondik
nora, eta nola dan.

Lendabiziko ibaia
Gipuzkoaren aurrenengo ibaiari deitzen zaio Deba,
Probinziaren iru zatietatik lenengoa berezituaz itsasoratzen dalako; zeñari deitzen diote bertako jaiotarrak
Zertan-ez. Ibai au berpera da arako, anziñaerako
gauza-azaldari Ponponio Mela, eta Tolomeo jakintiak
beren izkribu gogoangarrietan izendatu izan zutena,
ark izen berperarekin, eta onek Deba deitzen diola.

Aomen andiko ibai onen jaio-tokia arkitzen da Gipuzkoan Gatzagako mugapean, Pirineoen ifarraldeko
aldatsean, Arabako Probinziarekin Gipuzkoaren
mugaak berezitzen diraden txuntxurrean, ezagungarritzat ifinia dagoen mugarritik gertuan; bereala sartzen da zulo batean, eta andik aurrera bide-alditxo bat
lurraren azpian dijoala igarorik, irteten da iru puskatan Iruerreketa esaten zaion tokian. Beste errekatxo
bat, sortegialdetik jatxitzen dana laztantzen zaio Dorlasko etxadian, eta Gatzagako Erria arrikada bateko
bidastian ezkerrerontz lagarik igarotzen da Zarimuzko
Eliz-aurrea eskuitik dabela, Gaztañariko etxadiara,
zeña dan, Mazmelako Eliz-aurrea berezitzen duten
bietako bat; emen arkitzen dan zubipean igarorik
jarraitzen du bere joaira Ezkoriatzako Erriaren erditik,
eta bertako irteeran artzen du Bolibarko ibai txikia;
igarotzen da Aretxabaletan Erria eskuitara utzirik, eta
badoa Mondragoiko Errian ezkerrerontz egoi aldeko
lurrak naierara ureztatuaz; beitiago artzen du Aramaionako ibaia, eta andik legua bateko bidastia igarotzean bereganatzen du San Prudenzioko Elizatxoaren
ondoan, Oñatetik jatxitzen dana: jarraitzen du Bergarako Errira, Anzuola bide andiaren gañean eskuirontz,
eta ezkerretarako txuntxurrean Elgeta dituela; Santa

Mariako etxadia ureztaturik ongarritzen du naiera
guztira, eta onerañokoan bide zuzena ekarri deban
ibai au, aldondutzen da Bergara eskuitara utzirik ezkerrerontz, eta igarotzen da Plazenziako Errira: legua
erdi batez lenago batutzen zaio beste bat ifarraldetik,
Bizkaiatik jatxi eta Eibarko Erria ezkerretara gertuan
lagarik datorrena, eta beste aldetik sartzen zaio Elgoibarkoa, ez txit urrun: Erri au eskuitara utzirik ekiten
zaio bere sallari, Markina-Elgoibarkotik barrena Alzolasko etxadiara; zeñaren mugapera iritsi ezkero ugarotu ditekean ibai onetan; beitiago ureztatzen du Mendaroko ibarra, eta andik gertuan San Franziskoko konbentu Sasiolakoa. Geroenean, toki onetatik aurrera
geldi-une andiak egiñaz igarotzen da emekiro Debako
Erriaren ondora: eta au eskuirontz lagarik, Motriko
legua bateko bidastian daukala, sartzen da Kantauriako itsaso zabalaren kolko gozatsura gogoz ta leialkiro.

Bigarren ibaia
Gipuzkoako bigarren ibai andiari deitzen zaio
Urola; izen au da Euskararen bere berekia, eta esan
nai du Ur-ola, edo olaak erabilten ditubana, zergaitik

bera igarotzen dan Erriberan txit asko diraden. Ibai au
jaiotzen da Segurako Erriaren mugapean Araia-mendian, Gipuzkoaren guenean, eta Arabako Probinziaren
gertuan. Toki au zan denpora batean Seguraren
mugapekoa, beste alderri txiki anitzekin batean,
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Gipuzkoako probintziaren kondaira - 06
  • Parts
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 01
    Total number of words is 3700
    Total number of unique words is 1837
    26.4 of words are in the 2000 most common words
    38.0 of words are in the 5000 most common words
    44.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 02
    Total number of words is 3474
    Total number of unique words is 2152
    18.8 of words are in the 2000 most common words
    26.5 of words are in the 5000 most common words
    30.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 03
    Total number of words is 3812
    Total number of unique words is 1746
    24.6 of words are in the 2000 most common words
    34.6 of words are in the 5000 most common words
    41.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 04
    Total number of words is 3815
    Total number of unique words is 1577
    26.4 of words are in the 2000 most common words
    37.8 of words are in the 5000 most common words
    44.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 05
    Total number of words is 3831
    Total number of unique words is 1480
    26.8 of words are in the 2000 most common words
    37.8 of words are in the 5000 most common words
    43.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 06
    Total number of words is 3730
    Total number of unique words is 1698
    26.1 of words are in the 2000 most common words
    37.8 of words are in the 5000 most common words
    43.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 07
    Total number of words is 3800
    Total number of unique words is 1792
    28.8 of words are in the 2000 most common words
    41.3 of words are in the 5000 most common words
    47.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 08
    Total number of words is 3821
    Total number of unique words is 1773
    29.4 of words are in the 2000 most common words
    42.0 of words are in the 5000 most common words
    48.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 09
    Total number of words is 3588
    Total number of unique words is 2013
    23.2 of words are in the 2000 most common words
    33.0 of words are in the 5000 most common words
    38.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 10
    Total number of words is 3522
    Total number of unique words is 1843
    25.8 of words are in the 2000 most common words
    35.8 of words are in the 5000 most common words
    42.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 11
    Total number of words is 3496
    Total number of unique words is 1915
    26.3 of words are in the 2000 most common words
    37.9 of words are in the 5000 most common words
    44.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 12
    Total number of words is 3733
    Total number of unique words is 1769
    29.6 of words are in the 2000 most common words
    43.1 of words are in the 5000 most common words
    49.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 13
    Total number of words is 4115
    Total number of unique words is 1852
    24.5 of words are in the 2000 most common words
    35.3 of words are in the 5000 most common words
    42.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 14
    Total number of words is 4035
    Total number of unique words is 1788
    25.5 of words are in the 2000 most common words
    36.9 of words are in the 5000 most common words
    43.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 15
    Total number of words is 3934
    Total number of unique words is 1791
    26.6 of words are in the 2000 most common words
    37.2 of words are in the 5000 most common words
    44.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 16
    Total number of words is 3972
    Total number of unique words is 1765
    25.6 of words are in the 2000 most common words
    36.3 of words are in the 5000 most common words
    43.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 17
    Total number of words is 3883
    Total number of unique words is 1843
    27.5 of words are in the 2000 most common words
    40.2 of words are in the 5000 most common words
    48.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 18
    Total number of words is 3901
    Total number of unique words is 1772
    25.0 of words are in the 2000 most common words
    35.8 of words are in the 5000 most common words
    43.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 19
    Total number of words is 3889
    Total number of unique words is 1772
    22.7 of words are in the 2000 most common words
    32.8 of words are in the 5000 most common words
    38.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 20
    Total number of words is 3687
    Total number of unique words is 1706
    28.1 of words are in the 2000 most common words
    40.4 of words are in the 5000 most common words
    47.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 21
    Total number of words is 3852
    Total number of unique words is 1795
    25.9 of words are in the 2000 most common words
    36.4 of words are in the 5000 most common words
    42.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 22
    Total number of words is 3831
    Total number of unique words is 1759
    23.4 of words are in the 2000 most common words
    32.0 of words are in the 5000 most common words
    38.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 23
    Total number of words is 3837
    Total number of unique words is 1753
    23.6 of words are in the 2000 most common words
    33.1 of words are in the 5000 most common words
    39.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Gipuzkoako probintziaren kondaira - 24
    Total number of words is 3385
    Total number of unique words is 1587
    24.5 of words are in the 2000 most common words
    34.9 of words are in the 5000 most common words
    41.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.