Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira - 14

esaten zaion urbitarte bat, zeñetara ezin igaro zitekean berreunak besterik, senaduak agindu zuenez.
Lendabizi igaro ziran eun erromatarrak barku
batean, eta gero Gipuzkoatar besteak. Oek, aurrenengo egin zuten lana zan, Tiberko ibaia igarotzean,
berak eraman zuten barkua ondoa botatzea, esanaz
ez degu onen bearrik, zergatik guretzat geldituko dan
erromatarrena, eta bera asko degun ostera biurtzeko.

Pelearako zuzendurik aurkez aurke jarrita, siñalearekin batean alkarri eman zioten lendabiziko kolpean bota zituzten ill otzik larogei erromatar, eta eriturik utzi beste ogeiak. Gipuzkoatarretatik etziran
erori ogei baizik, eta larogeiak gelditu ziran garaitpentsu ta zauri gabe, asi ziranean baño indarsuago.
Erromako senaduak ikusi zuenean bere begiaz,
argiro, Gipuzkoatarren sendotasun ain eskargea,
esan zien berai, Zuek zerate munduko gizon guzien
artean maiteen zaituzteranak. Egia onen argibiderako emango dizkitzutet nere alaba oniritzi aurrenen
aurrenengoak zuen emaztetzat, baita ere batalla ain
sinistgaitza irabazi dezuten Trans Tiber-ko tokia betiko zuentzat, zuen ama prestu Gipuzkoari utziko diot
pakean bizi derin, bere oitura gozoetatik puskarik txikiena ere kendu gabe; eta zuek gelditu bear dezute
landaretzat Erronran, odol garbiko zain itxaskor
indartsu orietatik ugaritu derin Gipuzkoatarren arraza
piñ ondrosoa.
Ikusirik erromatarren amodiozko naitasun bero,
bizi, gartsuarekin, eskañi ain prestua, gelditu ziren
larogei Gipuzkoatarrak Trans Tiberen, alaba goienengo senadutarrenakin ezkondurik.

Gure erritar maitagarri oek ziran Lartaun, Ursuan,
Sabelino, Murutar, eta beren lagunak: oen jatorriak
egiñak arkitzen ziran orain irureun urte Trans-Tiberren, bost milla etxetaraño, beren biztanle edo familiakin. Nork ez daki izen oetako gizonak izan diradena
mundu guzian sonatuak? Eta, zein ausartatuko da
esatera izen berak euskaldunak ez dirala? Egia onen
argibidea arkitzen zaiku begien aurrean.
Oiartzungo Lartaungo semea zan, Erromara joan
ziran eun Gipuzkoatarretan buruzari edo kapitan, eta
nola zekiten onen ondorengo semeak beren aitaren
jaiotetxearena zana erri bereko elizaren Torrea, eta
beragatik izena zuela eliza onek San Esteban de Lartaun, egin zuten zorioneko seme doatsu oek eliza bat
Erroman, zeñari ifini zioten izena San Juan de Letran
de Lartaun, mundu guziak jakin zezan Gipuzkoako
balleira leial Oiarzungo jatorriak ziradena. Orra nolako seme bikañen jabe zeran ama Gipuzkoa.
Urteak millaka igaro arren, aixa aski ezagutzen
dituzu, non nai, zure ume gogaberatiak beren izen
egokietatik, nola piedra, iman, burnia, ikusi orduko
billatzen duen. Zertatik eta nola ordean? Ez bestetatik, ez bada zure izkuntza jakintsunetik eta oitura
gozoetatik.

Zenbat eta etsai asko eta gogorrak agertu izan
zaizkitzun zure itzkuntzarekin oitura gogoangarrien
galtzalle, ainbat eta seme ugari eta indartsuagoak azi
ditu zure bular guri, mardul, gozoak, guziak zatiturik
ixiltzeko. Beragatik arkitzen zera gaurko egunean ain
txukinki, janzi eder galantakin apaindua, goienengo
mallara seme maiteak igo dizuten zure euskara ederrarekin oitura maitagarrietara begira, pozkidaz beterik; ikusten dituzulako oen etsai aundi izan diradenak,
gaurko egunean begirune alaiz begiraturik dabiltzana
bazter guzietatik zure zati gozoen billa.
Ezaguturik ongi zein baliosoak diraden (askok ala
uste ez badu ere) zure puskarik txikienerañoak, or
biraltzen dizut liburutxo bat zure atsegiñerako; zeñetan arkituko dituzun ogei eta amasei dantza mota,
beste jostaketa asko zeure zerekin.
Ama maitatia, badakit zugandik gozatzen nagoen
doatsueraz betetako zorion guzien alderako, nere
eskañia txit ezer gutxia dana; baña uste det ezagutuko dezula, geiago al banezake, egin gabe utziko ez
nizukeana. Egiazko sinistmen onetan gelditzen da
zeruari oroituaz, gorde zaitzala sekula guzian zure
oitura gogoangarrietatik puskarik txatarrena ere gal-

tzera utzi gabe, zure serbitzari, onetan muñ egiten
dizun seme,
JUAN IGNACIO DE IZTUETA
Donostian 1824garren urtean, urriaren 12an egiña

GIPUZKUATARREN KONDAIRA
ERROMATARREN DENBORAN
Iztuetako Juan Inaziok
ogei amarreko aunditan ipiñia
1
Ogei eta sei bat urte alde
Jesus baño lenagotik,
etsai gogorrak etorri ziran
Gure kontra Erromatik;
Bildur aundirik ustez etzuen
bada izango gugatik;
Asmo gaiztoak kontrara ziran
egiñal egiñagatik,
Euskaldunak bai garailariak
len eta orain ta beti.
2
Antistio an eta Firmio
an Marko Agriparekiñ,
Oktabiano buruzaria
ere an zuten berekiñ:
Iru talderi etorri ziran

lau nagusitzar oiekin,
banidadea aren banderan
ongi zabalduarekiñ,
modu onetan sartu ziraden
ausardi gogorrarekiñ.
3
Lenengo lana atiak itxi
itxasoaz eta legorrez,
bañan etziran luzaro egon
arpegi eman bildurrez:
loa gabean ariña, eta
begiak allert egunez,
bereala ziran balienteak
asi galdetzen lagunez,
aitaren seme irten ziraden
orain leitutzen degunez.
4
Gogoan gorde leikeana da
seme orien esana,
«Erromatarrak or datozkigu
peleatzera gugana;
Al dan guzia biribillatu

bear degu alkargana
bildurrik gabe sartu aurrera
gogor etsaiarengana
benzu dezagun indarrarekin
onuntza agertzen dana».
5
Uste etzala samiñdu ziran
Erromatar oien farrak.
Gipuzkoako mendi mutillak
ziradelako azkarrak:
Buruzariak ere etziran
orientzako aiñ txarrak,
oñak ariñak, gorputz lirañak,
gogor berriz atzaparrak.
Ainbeste milla gizon mendean
gure probinzi bakarrak!
6
Asi ziraden etor berrian
Erromatarrak gogorki.
Bost bat urtean zenbat pelea
galdu zituzten nork daki?
Alegiñ asko egin det, baña

nik au ezin erabaki:
gerraren gura baziran ere
aspertu ziran ederki,
soldadu arro orgullosoak
jolastun egonagati.
7
Izu-ikaran arkitzen zala
etsaiaren talderia,
Oktabianok atera zuan
erritarretan berria;
Nolabait ere edertu naiez
bere guda galgarria:
batalla onradu bat egin eta
batak besteri legia,
al zan lenena bukatu zedin
Kantabriako gerria.
8
Euskaldunaren agintariak
ori enzutearekiñ,
eranzun zion «konforme gera
gu zure esanarekiñ;
Irureun mutill eskojituak

emen dauzkat nik nerekiñ,
azken batalla nai badezute
onela egin gurekiñ,
buruz buruan etor zaitezte
soldadu onenarekiñ».
9
Bear bezala kunplitu zuten
beren itz onorezkua,
señalaturik zegoan bada
batallarako lekua,
Gipuzkoaren onra andirako
zelai bat Errezillgua,
makiñaren bat Erromatarrek
bizia utzitakua;
egun beretik da erri ori
esan dan izenekua.
10
Ordu ta laurden iraun zuan
gauzak gutxi-gora-bera,
eta batalla beti bezala,
mendi-mutillen aldera;
Erromatarrak ia guztiak

erori ziran lurrera.
Oktabianok ekusirikan
bere jendeen galera,
zer gertatzen zan laixter biraldu
zuan Erroma aldera.
11
Albista ori juan eta laister
an Erromako errian,
Senadu danak erantzun zuan
guziz kolera aundian;
«Pelea ori irabaz dute
txit errez beren errian:
guk ere ori egingo degu
nai bada geren lurrian:
gizonez gizon, euskaldun oiek
etorri nai dutenian».
12
Uste gabeko eranzuera
arrokerizko orrekiñ,
Euskal mutillak berotu ziran
onran nai aundiarekiñ;
Oiarzunen zan jauregi-etxe bat;

Lartaunen izenarekin;
ango galai bat giari berriz
eun mendi mutill onakiñ
peleatzeko pozez juan ziran
bada danak alkarrekiñ.
13
Erroma ondoko Tiber zeritzan
ibai zabalen erdian,
zelai polita antxe zegoan
arras leku ederrian,
exola-esiya zeukan egiña
guziz arreta aundian:
berreun gizon peleatzeko
itxitu orren erdian,
iges lekurik iñora ez ta
etsaiak berriz aldian.
14
Erromatikan irten ziraden
batallarako lurrera;
Kantauritarrak arrimatuaz
ibaiaren bazterrera,
beren gabarra zulatu eta

bota zuten ondarrera:
Erromatarrak ekusten zeuden
mendi mutillen sarrera;
salto ta brinko igaro ziran
zelaitxoaren gañera.
15
Erromatarrak albora ziran
etorri galdetutzera,
«Ea zergatik botatzen zuten
ontzi ura bazterrera».
Kantauritarren buruzariak
erantzun zien ostera:
«Lenengo lana orain goazen
zelaian peleatzera,
eta ondoren zuen gabarran
an gera beste aldera».
16
Noizbait bear da, bildu ziraden
peleara alkarrekiñ,
bi aldetako buruzariak,
eun bana gizonekin:
lizar makillak orduko armak

puntan burni zorrotzekiñ,
biotzak salto egingo zien
ori ikustearekin;
Erromatarrak geienak iltzen
lenengo golpearekin.
17
Ogei eta bat gizon ziraden
illak Kantauritarrari,
larogei eta geiago berriz
oiek Erromatarrari;
Euskaldunak an irabazirik
batalla sonatu ori,
une artantxe eldu zioten
etsaiaren ontziari,
eta betiko berendu zuten
Transtiberiko lur berri.
18
Erromatarren presidenteak
Senaduko itzarekiñ
Euskaldun aiei au esan zien
frankeza guztiarekiñ;
«Alkardadean bizi nai degu

orain aurrera zuekiñ,
seme ordeko nai badezute
izan ill arte gurekiñ,
egingo degu guren alabak
emazte emanarekiñ».
19
Euskaldun aiek animaturik,
guztiak baten itzera
erantzuera au esan zioten
jaun prestu aiei ostera:
«Jarriko gera zuen alabak
gure emazte izatera,
pake gozoan gerta gaitezen
gu alkarrekiñ aurrera;
anaiatasun guziarekiñ
Erroman biziko gera».
20
Bi erri oiek pake gozoan
orduti ziran gelditu:
ter gertatu zan, orra nik esan
iñork nai badu aditu.
Gipuzkoa onak bere fueroak

egundaño gorde ditu:
probinzi onek seme leialak
oraindaño izan ditu;
aurrera ere ala dezala
beti dan arte segitu.
Amen.

KARTA
EGITEN DIONA D. JUAN INAZIO IZTUETAK
APEZ D. JUAN JOSE MOGELI,
Aita beakurtsu fraile Santa Teresakoak
Plauto euskaldunaren izenarekin izkidatu duen
obratxoaren ganean, zeña argitaratu duen Mogel
berak.
BEAR DAN ESKUBIDEAREKIN
DONOSTIAN,
Inazio Ramon Barojaren moldiztegian,
1829 garren urtean

On Juan Jose Mogel-eneko jauna.
Nere nagusi ta jabea: irakurri det oarrez ta artezaz Plauto eskaldunaren izenarekin, eta Mr. Leclusek
Baiona Franziakoan moldizki erazo zuen euskaldun
izkuntzarekiko obraren esamesanagaz bedorrek azaldu duen librutxoa.
Guziz asko ta txit begirakizun andikoak dira egin
nitzakean oarkerak, ala Plautoren amar itz neurtue-

tan ikusten ditudan josiaskatuen aldean, nola euskarazko obraren esamesana bedorrek deitzen duenaren
gañean, baña lagatzen diodalarik egiteko oni gizon
jakintsunen iritzira egin dezaten esan dan nekeaz
bear dan onesbedatzea, eta Mr. Lecluseri legezko
eskubidea adiarretu dedin, aita fraile Bartolome
Santa Teresako beakurtsuarekin ongien derizkion
moduan, mugartuko naiz eskudatzera ukitzen zaidan
zatian, ikusteragiten diodalarik bedorri, txit pisu gutxi
edo batere ez duela izan bear euskaldun jakintsunen
begietan, aita fraileak Mr. Leclusen obrari egiten dion
erizmateak.
Txit gaitz anditzat artu du fraile Bartolome jaunak
Leclusen euskarazko obrari nik egin diodan andigotzea eta agertaratzen du begirunezkoak ez diraden
itzakin izendatzen badu ere Astarloa jakintsunaren
modera egokidea, zeña begirakizun guztiaz bear
zuen irudikatu doaiñ eder onetan. Egia da errazago
dana asko: ere ala onetan nola gañerako eginbide
prestuetan mirestea, ezen ez irudikatzea. Mr. Leclusen obra andigotzeaz ez det egin besterik ez bada
Gipuzkoar egiazkoa naizan aldetik biotzari dirakiona
mingañaz jalkitzea, ikustearekin atzerritar argidore
bortiz darraikari bat aiñ gogotsu ekiñik nekeaz ere

oroitu bage ari dala, zeña iritsi dan zañik meenetarañokoak ezagutzera bere oarkera ta zentzu garbiko
argitasuna beste laguntza bagetanik, beragati egiten
dala mundu izkerazkoa miresteko diña, eta euskaldun bere erria ta erriko izkuntza maite dituzten
guzien onesbedagarri.
Bereala igarotzen da aita karmentarra nik
1824garren urtean Guipuzcoaco dantza gogoangarrien condaira edo historia, beren soñu zar ta itz neurtu edo versoen izenarekin argitaratu nuen obrari txirola jotzera, eta itztxo bat bakarra ere dauzkanetatik
esan bage, egiten dalarik goz-itztun, gozo bage badarauskio onela «Erakidatzen naiz ni (esan bear zuek
zertan) Iztueta jaunari menturaz gaintemango diozkala bere obra dantza... joku...-etakoagatik ezarpe
beakurtsuak arako jende dantzari, ipintzirudi, eta
ergel buruzpide berezkatura jaiera duen ark, eta ez
du egilleak bere obragatik zer uste izan beakurtza
geiago Euskal erri donedati oneskiagandik. Galde
zaiezu beraren erritarrai esan dan obra dantzetakoaz
agerriak eraztu duen ustegoa, eta ekusiko dezu engañatu ez naizana nere zentzuan».
Zenbat eta nola engañatzen dan bada aita beakurtsua! Ezagun da beraren mesedea dana arako

aizebelatskiro itz egin oi duten aietakoa, ezkillak
enzun jakin bage nun, eta nere obraren berririk geiago ez duela ez bada izena bakar bakarrik debede edo
fallo gogorrak bota dizkidana. Irakurri izan balitu
oarrez ta artezaz Unzeta beakurgarriaren eta apez
Elorza jaunaren ontzate edo aprobazioak, ikusiko
zuen argiroki nolako begiruneaz etartua izan dan
nere obra, non eta aita karmentarrak ukatu nai ez
dien bi osansi oek nere obra doaingoakin ontzat
eman duten Gipuzkoatar argidotar biai. Eta, zer esango du aita Bartolomek jakiten duenean Probinzia
Gipuzkoako leñargitiak eta bere Ekautuak gallaldiatu
nautela, lenengoak bere guziakiko Batzarre Bergarakoan erabakitzen zuela biral zekidala, igorri zitzairan
bezela, esker-onezko itzkida bat nere obrari egin zion
onesbedatzearen oroitgarri, eta bigarrenak agintzen
duelarik, Unzeta jaunak bere ontzatetzean oartarazitzen duen bezala, Gipuzkoako orubean diraden erri
guzietako gordeleku bakoitzean ifiñi derilla obra
beraren araude edo ejenplar bat asaba maitagarriak
erakutsi zizkiguten oitura gogoangarrien oroitzapenerako? Donedatitzat eta oneskitzat dauzka edo ez fraile Bartolomek Gipuzkoar leñargiti au eta bere Ekautua? Nor atzematen du orain bete betean aita Kar-

mentarrak irugarrengo kantaren bukaeran ezarten
duen Iriarteren ipuñetako itz neurtuak?
Gorde beza bere erregalotzat
Debede au Aslea batek
Jakintsunak ezbadauka ontzat
Barbullariak olagaratzea obe ez dek.
Nere obraren ontzatetzalle Probintzia Gipukoakoa, bere Ekautua, eta aita Bartolome Santa Teresakoaren artean, nor da jakintsuna, eta zein barbulloa?
Nik esan degiokedana da Mogel jaunari atsegin
andietan arkitzen naizala aita karmentarrak olagaratu ez nauelako.
Nere jakinduriaren gañean baldin aita Santa Teresakoak debedeak bota baño lenago irakurri balu nere
obraren itzaurrea bederik ikusiko zituen argiroki gai
onen aldean nik ditudan goitiristeak. Mr. Leclusez itz
egitean esaten du aita fraileak 105 eta 106 garren
orrietan: «Egiazki baldin euskarazko obraren asiera
ezarri balu egilleak adieraki au, lagatzen det biotzetik
erizmatera bigarren zati au, esaten zuelarik, bigarren
zatiaren ordez, eskugarri edo manual euskarazko itzkuntzaren au, ezagutuko zuten jakintsunak beraren

tolesbageko senzildea, eta enzungor egiñik beraren
utsaldi zuzenkaitzaz, esker onduko ziozkaten bere
fede ona eta ekai ontagitua, jakintzara duen amodioaren onesbedeagatik». Ezarri det bada nik, ez nere
obraren asieran, baizikan beraren itzaurrean tolesbage ta buru makurtze guziarekin nere ezjakiña. Nola
da bada aita beakurtsuak nerekin izatea aiñ barkazio
gutxi? Zergatik tratatzen nau ainbeste gogortasun
eta urruñekin? Baldin beraren mesedea urritu baliz
ukatzera niri beakurtzarekin jakintiaren izena, zeñarekin ondratu nauen Mr. Leclusek onkai ez derala, ez
nuen izango zer esanik, aitorturik daukaralako artoatzen deran bezala nere ezjakiña, tolesbage ta lokaberik andienarekin, baña aita fraileak segurutu bedorri
eta bedorrek moldezko letran agertaratu duelako ez
derala onkai beakurtzarik, eta ain gutxi nere obrak
erritar oneski donedatien onesbedatzerik, ezin utzi
izan det or¡ isillik igarotzen, zergatik eritzen nauen
portizki nere arimako zatirik miñberaenean.
Esan diot Mogel jauna bedorri aita Bartolomek Mr.
Leclusen obran egiten dion erizmateak txit pisu gutxi
edo batere ez duela izan bear euskaldun jakintsunen
begietan. Eta badaki nondik igarten diodan? ez izatetik aita frailea ez igaburtari edo sumulista ez itzen

jaiotza ezagutzen duena, ez edolarik erdalduna. Goazen ikustera.
Darauskigun librutxoaren 80 garren orrian aita
Karmentarrak itz egiten du Mr. Leclusek euskarazko
izkuntz guzierakoaren kontra ateratzen duen jarraikida txit txatar eta arkisuri batez; edota ni na¡z asto
andi bat, edo aita Santa Teresakoa da ezjakin bat,
zergatik jarraikida txit txatarra eta arkisuria ateratzen duena ez dan Mr. Lecluse, baizikan beraren
mesedea: Mr. Leclusek ez du esaten beste gauzarik
ez bada berak irakurri dituen euskarazko 16 garrengo bersikuloan lendabiziko kapitulu san Matiasenean
ondoreatzen dala sentidu illun bat, edo okertu bat
fraileak nai duen bezala, eta eraisten dio aitak «Da
esatea Mr. Leclusen iritzian ez duela euskarazko itzkerak itzik sentidu argian iraulkeratzeko esan dan
beretitz edo testo San Matiasena». Esan begit arren
Jaungoikoagatik Mogel jauna zein da emen somagetzen duena? Mr. Leclusek itz egiten du bi iraulkera
ikusi dituenengatik, eta dio ezik aurkeztutzen dutela
sentidu illun bat; aita fraileak berriz ateratzen du
jarraikida ezen Mr. Leclusen iritzian ez duela euskarazko izkuntzak itzik sentidu argian iraulkeratzeko
esan degun beretitz San Matiasena. Nork zilibokatzen

du emen Mogel jauna? Eukidatu beza farra al badezake!
93 garren orrian dio aita Santa Teresakoak, ezik
izkuntza euskaraz dakiten guzien artean dala ezaguna janaiortzaren boza, eta ez neolojikoz dakitenetan;
ederra dek auxe! Nik diot, etzuen ezagutzen aita
Larramendik janaiortzaren boza, beraz aita Larramendik etzekien izkuntza euskaraz, ez bada neolojikoz. Zer derizkio Mogel jauna? Zeñek ezkairo itz egiten du emen? Ni ote naiz edo aita Santa Teresakoa
ote da? Aita Larramendik boz au ezagutzen etzuena
ikusteko, aski du beraren Hiztegia irikitzea, eta irakurrri itz tenedor para comer, zeña dan aita karmentarrak janaiortzari ematen dion senantza itxurarik
gabe.
Ipuintzat dijoa au Mogel jauna eta enzun begit
gogoz ta donarioz zerren dan goz-itztxo jostallua.
Bedorren librutxoa irakurtzen ari nintzala nere aldamenean mullo iruten ar¡ zan atso zar ortz gabetu
batek, nere irakurritik entzutean maisarditxoari deitzen diola aita beakurtsuak janaiortza, algara andi
gozo luze bat egin ondoan esan zuen onela: maisarditxoari deitzen dio aitak janaiotza?

Ha nere zorion ta poza
bat bederik banu zorrotza!
Esatea ere ez da lotsa
(Dana dala)
asmatu duen kalpar motza.
Oroitzen naiz ni enzun izan dedala milla aldiz,
izaerak ematen ez duena Salamancak biurtzitzen ez
duela, eta ez dala ere asko oialuzeak arrastatzea eta
jakintegietan anitz ergotizatzea ongi aritaditzeko, eta
beatu beza emen gure aita frailea bere txintxarri
guziakin, eta librugillearen izen andiagaz agertzen
dala sumulista txit urri bat. Ote da suertez ere itzen
jaiotza obeki ezagutzen duena? Ikus dezagun.
93 garren orri eta darraizkionetan itzegiten du
aita karmentarrak sardia eta sardiskaren itzengatik,
eta Mr. Lecluseri txirola jotzen diolarik txit agitz, ta
maisuaren gisa dio ezik «Sardia da boz sinkopatu
konpondua bi aditza edo berbo euskarazko oekin
"sartu" eta "atera", eta esan nai dute lenengoak
"entrar" eta bigarrenak "sacar". Beraren usua da ziertzak errazkiro sartzea». Engañatzen da bada erdi
erditik aita beakurtsua. Emen bai esan nezakeala nik
beraren mesedeak Mr. Lecluseri baño zerbait bide

geiagorekin «Au da ez jakitia euskararen lendabiziko
ezagupenak». Sardia ez da konpontzen sartu eta ateratik, baizikan sartu entrar eta di silaba frekuentatibatik, eta esan nai du "sartu usuroro" eta ez "errazkiro" aita fraileak segurutzen duen bezala. Bestela or
dago bere erritar Astarloa jakintsuna, zeñak ez nauen
gezurtatuko Apologiako 76 garren orrian.
Sardiskaz itzegitean esaten du aita beakurtsuak
«Iduki ezazu aurkezean ez dala sardiska euskara, zergatik ska ez dan gure izkuntzaren azgarria». Gerta
diteke ez izatea aita Bartolomeren euskararena, iñolaz ere bear duelako izan txit urria, baña euskararen
itzkuntzakoa dana ontzatetzera noakio bedorri Mogel
jauna. Esan begit, euskarazkoak dira edo itz oiek
aska, arraska, piska, biska, kezka, eska, neska?
Baietz esango du bedorrek, baña aita Santa Teresakoak esango du ezetz, zergatik ska ez dan gure izkuntzaren azgarria; dionez, euskarazkoak dira edo ez
kaska motz naskagarria, irriska ari, milliska zak eta
beste berreun bedere gaiari dagozkion bezala ezarri
nitzakeanak? Ala izango dira bedorren arauz, baña ez
dira izango bedorren adiskide karmentarraren arauera, zergatik ska ez dan beraren itzkuntzako azgarria.

87 garren orrian esaten du aita karmentarrak
«Yanaldia vuelta de comer... Yanaldiak ez du esan nai
ez birunka ez iraulka ez oen antza duen beste gauzarik, baizikan jaten dagoeneko egoitza edo denbora»
Auxen bai auxen! Ezagun da aita Santa Teresakoak
aditaratzen duena franzesez, euskara ta gaztelaniaz
bezala. Bada jauna tour de manger ez da buelta jatekoa, baizikan jateko aldia, eta ori bera esan nai du
erazkiro. Yanaldia dator de yan comer y aldia bez, ez
bada ikusbide Larramendiren Hiztegia bi itz oetan,
egia da aita karmentarrak 72 garren orrian dionez
Hiztegi Larramendirena arkitzen dala gabendaz
betea, eta ala gai onetan nola gañerakoetan izango
du menturaz obetandutzeko asmoa.
Bedorrek galdetzea nai nuke nik Mogel jauna bere
adiskide Santa Teresakoari zer esan nai duten oraingo juan aldian, etorri aldian, ibili aldian, joan aldi
bakoitzean, etorri aldi bakoitzean, ibilli aldi bakoitzean? Ikusi nai nuke nik nola iraulkeratzen dituen
itzera oek, zer moduz konpontzen ote duen beren
egoitza, aditza mugikor oekin. Baña zer iraulkera ta
zer konpontza al dagike itzen jaiotz-billatzalle aiñ urri
dan batek? Ikus dezagun edolarik ote dan erdaldun
obea.

77 garren orrian esaten du aita fraileak «Beñere
ez bukatzea litzake baldin tratatuko banuke nik egitera "un detalle por menor" (gutxizka piskazka) Mr.
Leclusek bere obran ixuri dituen erratu ta utsune egopearrena, batez ere gramatikarren gañean, non ikusten ditudan ainbeste s manerarik bagekoak nola oker
esan ta jakinezak, itzegiten duen gaiaren gañean».
Segurutzen diot bedorri Mogel jauna izango litzakeala ere beñere ez bukatzea baldin nik naiko banuke
egin adierazte bat bakarrik bedorrek azaldu duen
librutxoaren utsaldi zuzenkaitz gramatikarren
gañean, beragatik asiko naiz bakar batzuek siñalatzen detalle por menoretik zeñari gaztelarrak esan oi
dioten albarda sobre albarda, eta guk berriz
Txalma txalma gañean
Arto lizundua maiean
Atorra zikiña jaiean
Eta neska zarra ezkondu naiean
Ez datoz eder gaiean.
Ez det arkitzen Hiztegi Ikasolakoan itz inconocible, zeñegaz aita fraileak usu egiten duen 49 garren
orrian, beraz boz au irten da beraren burutik, beraz

aita frailea da boz-asmatzallea edo neolojista, beraz
eri da ta mintsu alere Mr. Lecluse jakintia tatxatu nai
izan duen zaiñ utsaldietakoan, berriztatzen duelarik
nazkatzeraño esan dan boza berarekin arpegian
emateagatik.
81 garren orrian Mr. Leclusez itzegitean, esaten
du «Quien le metio en maestro». Nork sartu zuen
maisuan. Esan bear zuena maestro maisutzan. Ez
bada ikus dezala gramatika Ikasolakoan.
118 garren orrian «La descripción que hace
(Abade Bidassouetek) con título de geografía está
muy ignorante». Onela itz
egin oi dute franzes paziagille ta txikiratzalle gure
errira datozenak zu dago txist asko jakiña jauna, ni
dago ezjakin batere. Beraz erdara mordollo.
70 eta 71 garren orrietan «Con unos sales ironicos». Gatza emagokia da gaztelaniazko itzkuntzan
Gramatika ta Hiztegi Ikasolakoak diotenez. Beraz
maisu andiari utsaldia arrapatua. 74 garren orrian
«Pues dígale Vmd. que las lea la gramatica y vocabulario doble...». Beste utsaldia bat mendia ainbatekoa.
Badakustgu bada Mogel jauna, aita karmentarra ez
dana erdaldun obea sumulista eta itzen jaiotzbillatzallea baño, ote du suertez ere bere itzegiteko moduan

begirunearekin kortesiaren onkairik? Asitzen nain irakurtzen irugarren karta bedorri itzkidatu diona eta
arkitzen naiz itz eztitsu gozooekin 117 garren orrian
«Y á saber que Vmd. me había de incomodar tanto
con sus impertinentes preguntas y superiores pretensiones á mis facultades». Zer iritzi Mogel jauna? Zer
goxotasun aita frailearena! Zer eranzunkida gutunekoaren modera dan berarena!
Begien aurrean dakusku argiro aita fraile Santa
Teresakoa dana billegidari guziz txarra, euskara ezagutzen ez duena ta are gutriago erdara, ez edolarik
bere eranzunkidan duela itzkera begirunezkoa ta kortesa, zeña arkitu oi dan azkera sarritango ta traturik
gutxiena ere jende ongi aziakin izandako edozeñegan, beragatik da bedorren adiskidea jakiñez bat izateaz gañera, moldakaitz andi bat. Esanik dago beraren erizmateak utsbetatu dezakean lekuan Dieronde
edo Republika asko jakiñekoan. Bedorrek Mogel
jauna iñolaz ere eresiarik onenakin eta ekasi senzildezkoagaz animaturik nai izan ditu argitzera atera
aita fraileraren txintxarriak, eta ikus beza otseztatzen
dutena dumba zarren gisa. Sinistu ere du bedorrek
etzala iñor ausartatuko txist bat egitera ere guzia
jakintsun dan baten erabaki ezarkatsien kontra, baña

oroitu bear zuen bedorrek ez dala aski itzkidatzea, ez
moldeari izer eragitea, begirunezko izen ondroso au
onkaitutzeko, badirala ere jakintsunen izenekoak
jakintsunak izan bagetanik nola deitu oi diegun ille
bagekoai kalpar motzak, eta
Soillki atze epakiak mandoai
Euliak zerekin kendu ez dutenai.
Bedorrena da beti, eskuetan muñ egiten diolarik