Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira - 12

Esan bear dizkitzutet bi itz neurtu, Zabala Amezketarrari, eta Aizarnazabalko elizaiari, bein batez, lau
milla ta geiago gutxienaz, alkarri itzetik ortzera kantatu ziozkatenen artean adituak.
Elizaiarena
Aditu bear nazu
Zabala egiazki
nerezat ez dira gauza
Goierriar zazpi
amar etorriagatik
ez dirade aski,
azkenean gailldortsu
irtengo naiz naski.
Zabalaren eranzuera

Gezurrik esan gabe
mintzo naiz egian
zu bezain koplari onak
badira Goierrian.
Nai badezu bertan eta
naiz plaza erdian,
abilla baldin bazera
orain zaude premian.
Orain ogeitalau urte San Sebastian egunarekin
eraman zuten Femando Amezketarra Azpeitiara, erri
bereko batekin itz neurtuetan jokatzera: baña etzitzaion agertu kontra aritzallerik plazara. Egia da, bera
zegoen ostatuko atarira joan zitzaiozkana gabaz desgaraiean deadarrez ta auparaka; baña ezaguturik
Femandok aien asmo txarrak beraren onerakoak etziradena, utzi izan zien gau artan kantatu gabe, eta
bidaramunean ikusi zuenean karrikan igarotzen bere
kontrario ustekoa, bota zion aurkez aurke, beste anitzen artean, itz neurtu au:
Lagunak arturikan
guzizko tirrian
nere billa enbillen

bart gauerdian,
erronkak botatuaz
prestuezkerian,
ez dik ongi ematen
nork bere errian.
Egunazko argian
Euskara garbian
jokatu nai nian
bañan ez nauk ifini
iñon premian.
Zazpi ots ideko edo konsonante berdiñakiko itz
neurtu mota oek kantatzea usuan jarririk dago Gipuzkoako itz neurtulari bikañen artean.
Tolosako erri leñargitiko batzartar jaunak
1802garren urteko iñauteriaren, azkenengo arratsaldean, biribillatu zituzten lau itz neurtulari, Gipuzkoan
aurki al zitezkean onenak: Zabala, Fernando, Txabalategi, eta Altamira, lauak letra bat bakarra ere ezagutzen etzutenak.
Plaza zarreko baranda banatara igorik kantatu
zuten arratsalde guzian bi bitara. Ain atsegintasun
aundikoa ta pozkidatsua izandu zan arratsalde gogoangarri ura ezik, illunduta gero ere, deadarka zeuden

enzuleak aurrera ere kanta eragiteko, eta uste det,
baldin eguna zabaldu arterañoko guzian ere ari izandu balira kantari etzala aldonduko enzuleen artekorik
iñor ere.
Egiazki, zer izango da Gipuzkoatarrentzat jostaketa pozgarriasgorik, eta naieragokorik beren anaia
prestu jakintiak plaza agirikoan kantuz eta supitoan
ain itz neurtu egokiak ematen dituztela ikustea baño?
Artikaste aundiakiko gizon jakinti askori aditu izan
diotet esaten, guziz ikaragarria dala eskolatu gabeko
itz neurtulari oen alainzo edo talentu jakinduriazkoa.
Izanik bada jostaketa gaitzik gabeko au Gipuzkoatarren ain naierakoa, pozkarria, eta beren berekia,
ez da mingarri, orrako eskuan darabilten zigor biguñ
ura zertarako artzen duten ez dakiten zenbait alkate
kaskabel, plaza agirikoan itz neurtulariak kantuz asi
orduko ixill eragiten ikustea? Alkatearen izen ondragarri ura onkai edo merezi ez duten anitz ezagutu
izan ditut nik griña berekoak; baita zuek ere.
Gipuzkoako erri leñargiti askotan ikusi izan ditugu
(joistallu egunetan ala ere) itz neurtularien kanta otsa
aditu bezin laister, korrika beren gañera dijoatzela,
eriotza etoikiro edo alebosaren batzuek egiten ari
balirake bezalako beakin edo prekauzioakin.

Zigor suabe biguñ ura nai baño nekezago eskuetaratu oi duten gizon bidage, gogor, ekai gaiztoakiko
oek, arrokeriaz beterik begietatik sua ta garra dariotela, ibilli oi dirade etxerik etxe, zokorik zoko, bazterrik bazter muturrak ausitzeko zorian, nondik eta nola
beren errietako biztanle maitagarriakin presoindegiak beteko ote dituzten pozez zoraturik. Eta azkenik
ikusi ditugu, jai gaubean bere etxera bidian, irrintzi
edo oju pozkarri bat egin izan duen nekatzalle gaxoa,
bidaramunean presoindegira sarturik, bederatzi urrenean bertan idukitzen. Lotsatzen naiz, eta ez gutxi
ala ere, gure errian gertatu izan diradela gisa onetako lankaitzak esatea. baña ezin nengoke, aurrera
alkate izan bear dutenai premiazko oarkera au egin
gabe, gisa bereko bidegabekeriarik inoiz egin ez
dezaten.
Amezketan zillegi da itz neurtuetan kantuz aritzea, eta beragatik irteten dirade andik, ainbeste itz
neurtulari, eta ain egokiak. Auzo errietan ere bere bat
izango lirake, baldin kantatzea lokabe balute.
Esan bear dizkitzutet Gipuzkoatar batek euskaldunen animen onerako jarritako ogei ta sei itz neurtu
amardun:

1
Nere kristau maiteak,
jakiñean gaude,
Jesukristo degula,
gure jaun ta jabe.
Bizi gaitezen beti,
Fedearen alde,
gelditu diradenak,
au sinistu gabe,
infernuan saturik,
erretzen oi daude.
2
Erioak jotzean,
estu, eta larri
anima egongo da,
guztiz arrigarri:
Lendanaz bekatuak,
gogora ekarri,
bat ere utzi gabe
konfesatu garbi!
Luziferren mendean
ez gaitezen jarri.

3
Jesukristo izanik,
aiñ gizon noblea,
osakaia daduka,
guretzat gordea:
Anima sendatzeko,
ezin da obea!
artzen badu, damua,
eta dolorea,
sartuko da zeruan
naiz izan pobrea.
4
Dirurik eman gabe,
auxen baita ditxa!
Bañan kosta zitzaion,
Jesusi bizitza:
Geroztikan etsaiak,
arrantzan dabiltza.
Ornitu nai duenak,
Bautismoko itza
gusto lizun guziak,
arras utzi bitza.

5
Jaunaren arpegia
nai bada ikusi,
ibilli bear degu,
gustoen igesi.
Alderatzen bazaizku
begi biak itxi,
mundu triste onezaz
obe degu etsi!
Infernuko leizera,
ez gaitezen jetsi.
6
Munduan atsegiñak,
dituen gorputza,
geldituko da bada,
zuloan lur utsa:
Anima infernura,
Luziferren poza!
Arren urtu dezagun,
negarrez biotza!
Gure ondoren dabil,
beti eriotza.

7
Naigaberik ez eman,
Jaungoiko jaunari,
gorputz ustel au degu,
zapoen janari:
Illta norako geran,
oroitzen danari,
biotza triste, eta,
anima txit larri,
batere duda gabe
bear zaizka jarri.
8
Adiskide maiteak,
izan arren milla
ildakoan ez asi,
bakar baten billa;
Apenas izango du,
ura ere piña,
sentitzen dutelako,
usaia egiña,
guziak aren iges
ibilliko dira.

9
Ill bezin laister ditu,
maitati berriak,
usai zikiñarekin,
liztor ta euliak:
sartzen zaiozkalarik,
abotik erdiak,
beste gañerakoak,
jan bear begiak,
Frai Eusebiok dizku
esaten egiak.
10
Iltzen danaren alde
guzien ansia,
etxetik botatzeko
balego janzia:
Ojala ura ere,
ez balu ausia!
Iru edo lau atsok
nolanai josia:
Zuloratuko dute
gauza itxusia.

11
Maitatu arren askok,
lenago kalean,
gutxik egon nai oi du,
illaren aldean.
Ezkutatuko dute,
zulotzar batean,
bañan ez lagatuko
an ere pakean,
zapo ta arratoiak
dana jan artean.
12
Zabalera iru oñ,
luzetara zazpi,
bizi leku txatarra,
izango du lazki;
sagu ta arratoiak,
zapoakin nasi,
ardura asko gabe
ongi edo gaizki,
an sartu bearko du,
naiz ezurrak ausi.

13
Ill arterañokoa,
esan det nola dan,
gero ere badago
eskuak bete lan:
Larri egon bear du,
animak orduan,
sartuko dan zerura,
edo infernuan:
Gaiztoa izan bada,
erre bear du an.
14
Juzgatzeko pixua,
daukate jarria,
anima gaxoaren
arako larria:
Txit izango du, langai,
ikaragarria,
betiko pena, edo
betiko gloria;
Diferentzia ori,
guziz da lodia.

15
Gizon jakintsun anitz
ibillitu dira,
diferenzia lodi,
andi orren billa;
Ongi ezaguturik,
animaren miña,
izkribatu ere bai,
ipuiñ asko milla:
Orien birtutez gu,
onduko bagiña.
16
Kondenatuen penak,
aiñ dira andiak,
ezin agert litzake,
nere memoriak;
Batez ere guziak,
aiñ gutxi erdiak,
bañan ez da faltako,
nork esan egiak,
sendatu nai badira
anima eriak.

17
Gure animak dauzka,
igaro bearrak,
zubi altu luzeak;
eta txit melarrak;
Erorten baldin bada,
sasiakin larrak,
kiskaldu bear berriz,
suak eta garrak:
ez du asko balio,
orduko negarrak.
18
Erretzea utsa da,
ez baliz geiago;
bañan beste pena bat,
gaiztoa an dago:
Naiz ditzala urteak,
milloika igaro,
eta gertatu, beste
ainbeste milagro,
bein ere irteteko,
usterik ez dago.

19
Guzia iristen du,
Hai ura labea!
Tormentu izugarri,
kaburik gabea:
Artifizio askoz,
daukate parea,
Luzifer dutelarik,
maisu ta jabea;
nori egingo zaio
arako-zalea?
20
Emengo atsegiñak,
ez du an balio,
animak izango du,
bere kontrario:
Zein aldetatik zuen,
munduan bizio,
serpienteak andik,
itxatsiko dio.
Ala esplikatzen da,
Aita Eusebio.

21
Tiraka sartuko du,
kueba batera,
tormentu jenerorik,
asko ematera,
iges egin nai arren
leku apartera,
an irtengo zaiozka,
dragoiak batera;
Ez diteke sekulan,
kanpora atera.
22
Luziferrek berekin,
leizera ezkero,
kanpora irteterik,
ez du zer espero:
Artu bearko ditu,
otzak, eta bero,
nai ez duela, zenbait
tormentu jenero;
Orain ontzen ez danak,
damuko du gero.

23
Infernua, da guziz,
toki bat illuna,
ez egin, Luziferrek,
esaten diguna,
Etorri bear zaiku,
oraindik eguna,
Jauna ofenditua,
damuko deguna,
animari lenbait len, eman osasuna.
24
Konfesioa dago,
artako jarraia,
urtu bedi biotza,
ez bada arria;
Ill bear deguna da,
fedeko egia,
beragatik, anima,
ifini garbia,
gozatu nai duenak,
betiko gloria.
25

Arretaz bear degu,
egin esamiña
orobat konfesatu,
bekatu egiña
Infernuko su, garraz,
oroitzen bagiña,
naiko genduke, ongi,
sendatu anima;
Izan ez dezakegun,
sekulako miña.
26
Ar gaiztoa da guziz,
animako kezka:
Bekatuan beñere,
bizi bear ez da:
aixa ill dezakegu,
maiz konfesatu ta,
orain degu denbora,
baita ere beta.
Kanta oen egille,
Ni naiz IZTUETA.

Aita Meagerrek jarritako
itz neurtuak
1
Ni naiz txit gauza gozoa
eta pozkida osoa
beltza naiz ta zuria
illuna eta argia.
Indarra det eta garboa
eta izena det ardoa.
2
Noe gizon aditua
zedorren pensamentua
izan zan gauza andia
ipintzea mastia
zu zaitugu ardoaren autore,
oh zorioneko NOE!
3
Edari maitagarria
tristearen alegria
dezu alaitzen begia
kentzen melankonia

mutuba ipintzen kantari
eta errena dantzari.
4
Ausi, atera, ebakia
llaga dala, edo zauria
kuratzeko belarra
klareta edo nafarra
moskatela edo malaga
edozeiñ ardo ona bada.
5
Pasatzen du aste osoa
aitzurtzen batek soroan,
nekaturik guztia
dariola izerdia.
Laster legoke au galdurik
ezpalu jaiean ardorik.
6
Jateko ez bada gogorik
eta eziñ egin lorik
eritasun oben
edo beste edozeñen

kuratzeko balsamoa
da mats onaren zumoa.
7
Ardo gabe ez da funziorik
ez mezarik eta eztairik
bada au faltatu ezkero
ez da arkitzen gero
baizik naigabeko tristura
illuntasuna ta malura.
8
Galenoren medezinak
ta farmazia guztiak
du botikik onena
ardoaren taberna.
Todo lo sana guztia
ardo ona daukan zagia.
9
Barbero mediku guztiak
erremedio aundiak
dituzte besterentzat;
Baña bada berentzat

erremediorik oberena
ardo zarrik dan onena.
10
Ardoa eranik neurriz,
beiñ illa pizten du berriz,
baña bada asitzen
belaunak limuritzen
eta irakiten buruban,
ez da gauza onik orduan.

IDI APUSTUAK
Guzizko eresia dute Gipuzkoatarrak idi tema
oetara. Urte guzietan izan oi dira, onkarri edo interes
andiko joka aldiak. Anitz bider ikusi ditugu ogeina
onza urreko, apustuak eta gañera milla otxiñean igarotzen diraden trabesak. Diru multsu andi oek guziak
izaten dira, jendella nekatzallearenak.
Uztar-idi aldia batek erabilli izan ditu 70 kintal
andi arrastean, zeñean diraden 420 arroba: baita
beiak ere 360. Beragatik dute Gipuzkoatarrak txit
beroitza andiko griña, abelgorriak ain ongi bazkatze-

ko. Ezta urte asko gizendu zuela Hernanin Inazio Goikoetxeak, bere beargai guziak egiten ziozkan idia,
pisatu izan zituena aragi garbitan, 1070 libra, eta 230
peita edo zebotan. Aditu izan diotet gizon jakintsun,
artarako diraden anitzi, baldin idi au izan baliz ezurraz ain andia, nola Franziako zenbait, pisatuko zituela 1880 libra.
Orain dalarik 30 urte gutxi gora beera, jokatu
zuten Billarrealen 20 gizonek, uztar-idi aldiarik onenaren kontra tiraka; baita irabazi ere. Beasaingo
Leundak eraman ,zituen ordu erdi baten barruan,
bere erriko plazatik Billafrankako- ezkaraz edo portalera, amar anega gari gurdi batean tiraka, zeñean irabazi izan zuen onza bat urre, apustu berean. Ikusi det
Azpeitian, Abitaiñ esaten zaion baserri bateko mutilla, plazaren goenetik barreneraño bizkarrean eramaten 24 arroba burni.
Elgoibarko anai arreba batzuek jaso izan zituzten,
orain sei urte, zortzi anega gari, onza bat urre apustura egiñik: lurretik lepora lau anega ta erdi anaiak,
eta iru ta erdi arrebak.

ARI APUSTUAK

Ari temaetara ere, guziz itxutuak eta txit etziñak
dira Gipuzkoatarrak; zeñean jokatu oi diraden plaza
agirikoan (baita lenago izendatu ditudanak ere), alkate jaunak aurkezean daudela.
Ikusi izan ditut ariak, alkarri ematen diozkaten
kolpe indartsu ubariakin, adarren ondoetatik kea
botatzen dutela. Baita, lendabiziko kolpean, beraen
danak, gogorragoa ezaguturik, beragana geiago joan
nai ez duela ere.
Orain 12 urte Bidanian izan zuten ari txiki txiki bat
guztizko jokotri edo astuzia andietakoa. Bi urteren
barruan jokatu zan gutxienaz amar aldiz, bera alako
bi andi ziradenakin, eta guzietan irabazi zuen, bere
jokotriaz baliaturik, txit aixa.
Kolpea emateko denbora berberean altxatu oi
zituen burua, ta aurreko beso biak, eta nola kontrarioak arrapatzeko uste oso osoan bere indar guziak
gastatzen zituen beingoan, uts eginik, beaztopatu ta
sartutzen zan beraren sabelpera, eta orduan zanpatzen zuen gain-bera, jokatriak.

MAKILLURRUTILARIAKIN,
SALTALARI ETA TXINGOLARIAK
Arzaiak dirade txit eresiatuak iru jostaketa oetara. Makill urrutian tiratzen dute, eskuiko eskuaren
aurrenengo iru beatzakin erdi erditik artu, ta besagain txit bide luzean.
Ikusi ditut artzai-mutillak 60 laurka edo kuadroan
makilla botatzen dutenak. Nere gogoanean izandu
dan tiratzallerik andiena zan, Mitxelto esaten zioten
bat. Besteak besagain aurrera begira bezala, onek
tiratu oi zuen derrebes, atzeraka.
Santa Luzia egun batez, Billarrealen jokatu zion
Mitxelto onek Bizkaitar bati onza bat urre, zortziña
tira aldietara, eta azkenengoan bota zuen makilla,
ikusle guzien gañetik txit urruñ. Begira, aurkitzen
ziraden rnillaka gizonak, eta guziak gelditu ziran arriturik, geiegiko tiratze arzaz.
Iñon ere ez da agertu izandu, makiilarekin saltatzen euskaldunari alderatu zaionik. Ezagutu izan det
nere jaioterrian Antonio Irastorza, anka bakarrarekiko
gizona, zeñari suge batek eldu ziolako zortzi urte
zituen denboran, moztu zioten bestea, eta ala ere,

saltatu oi zituen makillarekin salto bakarrean aldatuta, 31 oñ, eta txingo bi ta saltoan, 58.
Badira Gipuzkoan artzaiak, gaurko egunean ere,
makillaren gañean korputza airean dutela, lurrik oñekin ukitu gabe, 80 laurka edo kuadroan joango lirakeanak. Urreta esaten zioten Amezketar bat ikusi
izan det, opajuntuan eta esku utsik, amairu oñean
saltatzen; baita beste bat ere erri berekoa, txingo bi
ta saltoan, ogei ta amar oñ igarotzen zituena; eta
abiadurarekin, ogei ta emeretzi.

MAKILKARIAK
Gipuzkoan beti izan dirade makilkari azkarrak,
eta txit sendagaill edo balore aundikoak, ala beren
artean nola Alfajedunen kontra, eta oekin peleatu
izan diraden guzietan irten dirade garaitpenarekin.
Orain dalarik ogei ta sei urte gutxi gora beera, bi
gudari edo soldaduk bagajian zeramatela Jose
Domingo Barrendaingo Beasaintarra bere idiakin,
Tolosarañoko ustean, andikan ere aurrera artu zuten
gogorrean; baña illuntzearekin batean, bide aundiaren erdian, gordotzkerarako beren alfajeak izan arren

biak, akulluarekin galanki jiponaturik etxera zan,
eskuan ebaki txiki bat beste zauririk gabe.
Azkenengo franzestean, Ernialden bizi zan Bautista Bidanitarrari joan zitzaiozkan bere etxe-atarira
Tolosatik, bi franzes gudari ollo lapurretara, beren
alfaje aundiakin, eta bien kontra peleatu zan portizkiro Bautista, makillarekin. Alfajeaz ematen ziozkaten
kolpeakin txit moztutzeraño ekarri ziotenean makilla,
ots egin omen zion emazteari, bota zegiola anka tartera gelako atearen atzean zegoen beste makilla
lodiagoa, eta onek aren esana egin bezain laister,
eskuetan zerabillen moztua etsaien batari begietara
tiraturik, bestea anka tartetik altxatuta, berarekin
zatitu omen zituen ezur ta mami franzes biak, lurretik jekitzeko gai etziraden moduan, zeñean iges egin
bearra izan zuen Bautistak bere emazte eta umeakin
al zuen tokira, ondoreatze gaiztoen beldurraz.
Ez da oraindik iru urte, bi gudari agintari zaldiz,
eta beste bat oñez, beren alfajeakin Tolosatik Donostiara zetozela, Billabonarekin Andoain bitartean, Juan
José Iguaien Zizurkiltarrak irurak zatitu zituela makillarekin, ezerezkeriaren baten gañean aserratu ziradelako; zeñean, gudariak ondorean aztarrenak aterarik, nor, ta nongoa zan jotzallea, Tolosako presoinde-

gira eramanik, sei illabetez idukitu zuten, baita sakela ongitxo ziska erazi ere, baldin andik irtengo bazan;
eta ala ere gaitz erdi, geiagoko gabe lokabetu
zanean.

PALANKARIAK
Gipuzkoan ezagutu ditut nik palankari gain gañekoak. Nere denboran agertu diraden guzien artean
onena izandu da Juan Bautista Mendizabal Zaldibiatarra. Bost palanka partidu sonatu jokatu izan ditu Zaldibiatar onek agertu zaiozkan andienen kontra, eta
bostak irabazi, aixa aski ala ere; zeñagatik esan ditekean ez duela ikusi bera ainbatekorik.
Egia da Mendizabal au irten ez dana Gipuzkoatik
kanpora palankan jokatzera; baita ere inor etorri
etzaiona berari arpegi ematera. 1793garren urtean
bere erriko irurki edo terzioen buruzari Irunen zegoela, jokatu nai izan zion ogei milla ta geiago gizon kanpotarren artetik atera nai zuen onenari; bañan etzitzaion irten kontra aritzallerik.
Amabost librako palanka, ixuririk gabeko toki
zelaiean bota oi zuen zuzenkara edo apetxo, irurogei
ta bost oñean; jira erdian edo amedia bueltan, iruro-

gei ta amar oñean, eta zankape berrogei ta amairuan.
Esnea ta arto utsarekin azi ta bizi zan mutill, egun
guzietan atxur lanean portizkiro ari bearra izaten
zuen batentzat ez bait dira marka txikiak. Janari oek
indarrik ez dutela esan oi duten aietakoak ikusi nai
nituzke nik, zenbat geiago botatuko ote luketekean.
Gipuzkoako nekatzalleen aurrenengo janariak
esnea ta artoa badira ere, berakin azi ta bizi oi dira
orube maitagarri onetan, iñon ere bezain mutill mardul, guri, eder, galant, pizkor, indartsu, sendagall,
azkar, arin, jostati, pozkarri, zentzu aundiko, jakintsun, beargilletsuak.

Euskerarekin
euskaldunen atsegin leloak
zortzikoan
1
Bukaera nai diot
eman obra oni,
bai eta hororeak
kantuz euskarari:

Ikusi ditu onek
zenbait egun gorri,
bañan garaitpendurik
txit dago gaur ongi.
2
Gure euskara maite
jakintsun eztia,
aienatu nai zuten
arrotzak guztia;
Iguñ badute ere
bera ikustea,
urteak joan arren
txit dago gaztea.
3
Erdaldun mingain latzak
oraiñ zenbait urte,
euskara gaztetzerik
ez baitzuten uste:
Alegiña aundiak
txit egin dituzte,
galduko dutelako
bañan ezin dute.

4
Bere seme prestuak
ongi apaiñdurik,
agertu da euskara
aitz zuloetatik;
Sasoikoa dago ta
pizkorra oraindik:
ez da itzkuntza bat au
berdintzen debanik.
5
Gozoa dalarik da
guzizko zintzoa,
izkera guzietan
lendabizikoa.
Beraren egille zan
gure Jaungoikoa,
argatik da euskara
aiñ gaiñ gañekoa.
6
Nagusi eta buru
dala egiazki,

egiñ izan diote
ixekarik aski,
erabilli ere bai,
etsaiak txit gaizki,
bañan oraiñ guziak
azpian daukazki.
7
Euskararen etsaiak
dirade argiro,
Mayansekin Llorente
eta Osorio:
Asmatu arren zenbait
gezur ta sesio,
aien esker gaiztoan
gañera da igo.
8
Beste anitzek ere
txarkeria asko,
esan izan dituzte
euskararentzako:
Batzuetan inki ta
besteetan mako,

izuturik txokoan
egongo dalako.
9
Mayans eta Armesto
gorputz bat egiñik,
ari ziran euskara
puskatu eziñik:
Jo ezak andik eta
jo ezak emendik,
moldatu baitzituen
Aita Larramendik.
10
Uste etzuten gauza
zitzaien gertatu,
etzekiten lanean
ziralako sartu;
Asi baziran eta
bai aiei damutu,
astin aldia txarrak
etzituzten artu.
11

Maitaro naiko zuten
euskara ikusi,
baldin bear bezala
balute ikasi;
Ezagutzen ez ta
mendekatzen asi,
nola nai zuten bada
baza irabazi?
12
Ondoren agertu zan
Don Joaquin Traggia,
naspillatu naiean
euskara garbia.
Aotan artzen zuela,
Nafarren erria,
ustez etzuelako
izen berekia.
13
Guztiz gauza aunditzat
Traggiak esanak,
desegindu zituen
Astarloa jaunak:

aiñ ziraden traketsak
eta txit baldanak,
ezagutu ditzake
eroa ez danak.
14
Astarloaren obrak
dira agiriko:
alakorikan iñon
ezta nerekiko;
Mingaiñ latz arro zenbait
astotzar lapiko,
ixilduko dituzte
sekula betiko.
15
Mundu guzi guzia
jakiñean bego,
biziko da euskara
oraiñ eta gero;
Beraren aundizkatzen
gogaltsu ta bero,
itzkribatzen ari da
aspaldian Erro.

16
Atera ditu onek
bi obra berriak,
esaten dituela
beretan egiak,
Aiek irakurtean
etsaien erdiak,
ezur uts egin ditu
sabel arrabiak.
17
Txoriburu puztu bat
egiñik txit aundi,
etsai irten zitzaion
gure euskarari;
Apez janzian zuen
izena estali,
aditu baitzituen
bereak eta bi.
18
Luma lodi zatar bat
zorrozturik gaizki,

asi zan itzkribatzen
arroturik lazki,
Euskara ixilltzeko
asmoetan naski,
erronkak botatzea
eztordea aski.
19
Kakoa ortik eta
emendik makoa,
esaten zuen zala
Montuengakoa:
Uste bazuen ere
zala goapoa,
astin bat artu zuen
ha zer nolakoa!
20
Euskara piztea da
erdaldunen miña,
ez dakit nondik duten
orrelako griña;
Mundu guzian dago
sustraiak egiña,

itzegin oi zalako
bera txit anziña.
21
Naiz joan batera ta
naiz joan bestera,
non nai aurkitutzen da
argiro euskara;
Eman bear diogu
zor zaion eskerra,
bestela gu beraren
semeak ez gera.

OARKERA EDO ADBERTENZIA
Obra onen zatirik geienetan agindu deran bezala,
jarriak neuzkan soñu zar gogoangarrien itz neurtuak,
baña Korrejidore jaunaren agindua egitearren (beraren lizenzian ikusiko dezuten bezala), ez ditut ezarri.
Gisa berean eskañi det soñu beran otsakinda edo
musika, zeña arkitzen dan moldizki edo prensan, eta
argitaratuko deran egun gutxiren epean.

Nere naikida zan obrarekin batean musika ere
ematea, bañan ainbesterañokoa izanik otxandiki edo
publikoaren eresia lenbaitlen agertaratzeko, beartu
naiz bakarrik ura, au baño lenago ematera.

EUSKALDUN
ANZIÑA ANZIÑAKO
Ta are lendabiziko etorkien Dantza oniritzi,
pozkarri,
gaitzik gabekoen Soñu gogoangarriak,
beren itz neurtu edo bersoakin
DONOSTIAN
Inazio Ramon Barojaren Moldiztegian
1826 garren urtean egina.

Y
PROVINCIA DE GUIPUZCOA
Ha llegado por fin el momento en que uno de los
mas respetuosos y adheridos hijos de su puede
presentarle el primer egemplar de la coleccion de
canciones bascongadas que acaba de imprimirse con
las licencias necesarias. El celo del distinguido profesor de música D. Pedro de Albeniz, no satisfecho con
haber ajustado á las reglas del arte los cantares que
improvisaron nuestros Abuelos en las cimas y desfiladeros de las montañas Guipuzcoanas, ha aprovechado esta ocasion para establecer en nuestro país el
método de imprimir los caracteres músicos, que es
un ramo del arte tipográfico muy poco estendido en
España, y que puede ser muy util en este suelo que
produce con abundancia la primera materia que se
emplea en este ramo de industria. Bien se deja conocer que su establecimiento ha debido costar mucho
tiempo, y esto disculpa la tardanza que se ha esperimentado en la publicacion de esta obra que esperaban con ansia todos los Guipuzcoanos. Pero aunque
parezca tardía no puede ser mas oportuna esta publi-

cacion; nunca podrían entonarse con mas oportunidad los himnos de triunfo inspirados á los antiguos
Bascongados por el genio de la Patria que cuando
acaba de asegurarse la victoria de los Fueros que nos
legaron, por los esfuerzos de sus mas nobles y dignos
descendientes; nunca será mejor ocasion de espresar
el respeto debido á las autoridades, consagrado en
sus cantos por nuestros Trasabuelos, que cuando
nuestro amado y justo Soberano acaba de ofrecernos
el mas relevante motivo de gratitud, ratificando las
franquezas que tiene juradas observar, é imponiéndonos con estos un doble y especial vínculo de obediencia; nunca por fin resonarán en nuestros profundos y risueños valles con mas alegría las cantinelas
amorosas que en ellas se oyeron por primera vez,
que cuando nuestros robustos y bulliciosos mancebos
son escitados á unirse al bello sexo, por la idea de dar
el ser á unos hijos que han de recibir intacto el patrimonio de sus ascendientes, y han de servir para conservar las inmunidades de su Pais . Llega pues muy
en sazon á los Procuradores de Guipuzcoa la coleccion de canciones vascongadas, su título es la mejor
recomendacion con que puede presentarse en el
Congreso de los Guipuzcoanos mas ilustres por su

amor á la Patria; y como nada mas hay mio que el
cuidado de recoger estas canciones, me prometo que
la ofrenda que presento, será aceptada por , por
cuya prosperidad quedo rogando á Dios.
Bizi bedi Gipuzkoatarren biotz biguñetan beti
betiko sarturik aurkitzen dan Errege on Fernando zazpigarren maite maitagarria. Bizi bedi doatsueraz
betetako gure ama Gipuzkoa oneski gozatsua. Bizi
bitez batzarre aundientsu orretan jaioterriko oitura
gogoangarriak irozotzera baturik dauden etxejaun
prestu leialak.
San Sebastian, 2 de Julio de 1827
Juan Ignacio de Iztueta

De los diferentes pueblos que componen la Península, el bascongado es uno de los que mas se distinguen por la antigüedad de su raza, por la de su lengua, por la naturaleza de sus fueros, y por el espíritu
nacional que le anima. Varios autores notables como
Garibay, Sandobal, Moret, Oyenart, y literatos distinguidos como el Bachiller Zaldivia y los doctores Isasti y Camino, se han ocupado en escribir sobre él bajo
estos diferentes aspectos, pero especialmente sobre

su idioma, el Padre Larramendi, los Señores Astarloa
y Erro, españoles, y el Señor D'Iharce de Bidassouet
que ha publicado en francés la Historia de los Cántabros. Allí pueden hallarse y consultarse datos muy
interesantes que servirán para comprobar cuan fundado es el apego de los bascongados á todo lo que
les concierne.
Si cada Provincia de España tuviese hijos ilustrados que se dedicasen á conservar sus fastos particulares, el orgullo nacional de toda la Monarquía se apoyaría mas en estas glorias parciales; y acaso la union
política sería mas fuerte, por que la rivalidad de méritos suficientemente averiguados serviría para establecer entre todos los españoles un aprecio recíproco
y duradero.
La disposición de los bascongados para todo es
inegable. En su caráracter, en sus hábitos, en las circunstancias mismas locales, encuentran todo lo que
puede hacerles aptos para las ciencias, las artes, la
industria, la navegacion y las armas.
Mientras los autores que van citados, han desenvuelto con erudicion y acierto esta opinion fundada
en hechos, yo he creido contribuir á perfeccionar sus
trabajos haciendo la presente coleccion de cantos

propios del pais, y especialmente de la Provincia de
Guipuzcoa.
Los historiadores en general, se han detenido casi
siempre mas en la relacion de batallas, de empresas
aventuradas, y cuando mas de ciertos atributos
característicos de la índole de los pueblos, que en el
exámen de sus costumbres privadas, de sus diversiones domésticas, y de la espresion vulgar de sus sensaciones.
El estudio sin embargo de estas particularidades
no es indigno del filósofo y del historiador. Y así como