Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira - 11
ez zillegitzen du suertez ere, erri bilduentzat
sortargitutako iritarau irigokia edo polizia
munizipala; baña gureak batutzen dira jostatzera erromerietan, eta an geiena jarraitzen ta
eragokitzen ditu iritarauaren adrakoiak. Debekatu da beretan makillen oitura, premiagozkoa
dana emen gordozkerarako baño, tokiaren laztasunagatik. Bedatu dira gizonen dantzak;
geldi erazo dira emakumeenak arratsalde erdirako eta azkenik illun aurrea baño lenago beartu da, errorneriak oitaskatzera izanik erri beargilletsu eta gaitzik gabeko oen jostaketa bakarrak. Nola al litezke bada ongi eta naikidatuak
aiñ atsekabezko iritarauarekin?
Esango da guzia eranpetzen dala, eta egia da:
Guzia eranpetzen da, baña eranpetzen da gogo
gaiztoz. Guzia eranpetzen da, baña, nor beldurtuko ez da ain ondore luze eta bortxazko eranpetzeaz? Lokabearen egoitza da nongarte bat
pakearena, naikidarena, eta pozkidarena; mendearena da berriz mugitaraurena, bortxakoarena, eta atsekabearena; beragatik lenengoa da
iraunkorra, eta bigarrena aldairaetara benturan dagoena. Ez da bada aski erriak geldirik
egotea, da premiazkoa egon ditezen nai erara;
eta bakarrik jakin menearen asiera guzitik
biotz sorrak edo buru utsak dituztenak, eta
oraindik modu otxanetik ere, seguratu nai izan
dezaketeke beren iduria lenengora, bigarrengora gabe.
Egiteko au ardura gabe begiratzen dutenak
edota ez dute ikusten lokabearekin doatsueraren artean dagoen zorion errietakoa, edo beintzat urruñatzen dute; eta aiñ gaiztoa da bata
nola bestea. Orrengatik ongi agirian dagoena
da egitza au; baita artezaz begiratzeko diñakoa
ere bidezko begirantza edo administrazio
suabe batek. Lokabea ta pozgarria dan diarte
edo pueblo bat errazki izango da pizkorra ta
beargilletsua, eta baldin ala bada, izango da
ongi moderatua eta obeditua Ekadoira edo Justiziara. Zenbat eta geiago gozatzen duen anbat
eta geiago maitatuko du bizi dan tokiko Eronde
edo Gobiernoa: aiñ ongi obedituko dio non
onez onean eta naitasunarekin bilkidatuko dan
bazkatzera ta gordotzitzera. Zenbat eta geiago
gozatzen duen, anbat eta izango du zer galdu
geiago: noiz eta geiago beldurtzen duen desaraudeak, orduan ta geiago beakurtu edo erres-
petatuko du eukidatzeko señalaturik dagoen
jabetasuna. Diarte edo pueblo onek izango du
aberastutzeko eresia geiago, zergatik jakingo
duen geiagotuko duena bere atsegiña, eta
bidez bere suertea. Itz batean, beroitza geiagorekin goragotuko du bere zoriona, zergatik
seguruago egongo dan gozatzeko. Izanik bada
au Eronde edo Gobierno on guzien lendabiziko
beakarria, ez da argiro, izan bear ez duela
begiratua ustekabezean eta ajola gabe? Izendatzen daneraño doatsuera agirikoa, suertez
ere baldin bada guziontzako zorionaren etorkia
beste gauzarik, itxekitzen da au ere beakarri
edo objeto onetatik, zergatik menpe edo estadu baten poderea eta indarra ez dagoen ainbeste multsutasunean eta aberastasunean,
zenbat eta batez ere dagoen bizitegilleen zeleikide edo karakter azkarrian. Egiazki, zer indar
izango luke gizon erbalakin eta galkitatuakin,
gizon gogortu sorrakin, ez beren eta ez besteren onari amodioren piskarik ez diotenakin
konpontzen dan Dierria edo Nazio batek?
Kontrara, gizon batzuek sarritan alkarrekin
jostatzera ta pozkidatzera bilzarkidatuak, beti
eratuko dute erri bat bakidatua eta gozatsua.
Ezagutuko dute onkarri edo interes bat guziakikoa, eta egongo dira urrutiratuagoak beren
onkarri banaita doskaintzeko edo sakrifikatzeko. Izango dira animo goratuagokoak, zergatik
izango diraden lokabeagoak, eta orregatik
beragatik izango ere dirade biotz artezagokoak
eta indartsuagoak. Onesbedatuko du nork bere
batune edo klasekoa, zergatik onesbedatuko
duen bere burua, eta onesbedatuko ditu gañerakoak, zergatik naiko duen izan dedin bera
onesbedatua. Modu onetan beakurtzen dala
batintxeki edo jerarkia ta manera neurkida edo
legeak bitezarriak, biziko dirade bera dan bezala: maitatuko dute eta gordotzituko dute sinisturik anziazkiro gordotzitzen dituztela beren
buruak. Ain egia da errien lokabea ta pozkida
daudena desaraudearen urrutiratuagoak, mendea ta damurria baño.
Ez da sinistatu bear orrengatik begiratzen
derala nik erbaltzak sosegu agirikoa zaintzeko
artatua dagoen otxandiki edo majiistratura.
Sinisten det kontrara; zergatik ez bera gabe ta
ez beraren betiko ernaida gabetanik ezin gor-
dakaiatu litezkean pausa ta eraen ona. Lokabeak berak du bere estalpearen bearra: beraren aurretik ibilli oi da bada eskudanzia, bridaren bat ez danean gelditzeko beren mugaetatik
jauzitzen diradenak. Baña ona emen non pekatzen duten sarritan baño ere geiagotan, arako,
ekadoi zogiez edo juez indiskreto, ernaida
mendestearekin naspillatzen duten aiek. Ez da
pozaldiarik, ez da bilkidarik, ez da jostaketarik,
zeñetan diarte edo puebloari aurkeztutzen ez
diozkaten mendearekin ekadoiaren lanibesak
edo instrumentuak. Irudipenez ekadoitu edo
juzgatzekotan esan diteke eralgudatzen dutela
bakarrik beren jabetasuna bitezartea mendekoen beldurraren gañean, edota beren deskansua seguratu emen pozkida ta lokabearen gostuz. Alfer alferrik da bada: otxandikia edo publikoa ez da jostaldiatuko alik eta jostatzeko lokabe betean jarri dedin artean; zergatik gaubillladiakin diabatzalle edo patrollen artean, itxasgarriakin gudarien artean, zigorrakin baioneten
tartean ikarazen dan lokabea, eta iges egiñik
izkutatzen da gaitzik gabeko pozkida beldurtia.
Egiazki ez da au bidea iristeko kozka zertarako izandu zan bitezarria goiaraukin otxandikia
edo majistradu publikoa. Baldin zillegi bada
bekaldutzea umiltia gandiatiarekin edo exelsoarekin, beraren ernaidak irudin bear luke izate
goienengoarena: izan egiazkoa ta betikoa,
baña ikusten ez dana; izan guziak ezagutzen
dutena iñori aurketzean jarri gabearren; ibilli
desaraudearen aldean kerentsitzeko edo reprimitzeko, eta lokabearen estalpetzeko: itz
batean izan brida gaiztoentzako, eta anperua
ta, laguntzalle onak diradenentzako. Beste
modutan ekadoiaren beteder beakurtsua
aldonduko da mendestearen lanibes edo instrumentuetan, eta obratzen duela bere bitezardearen kontra, atsekabeturik genasiko ditu
pozgarritu ta estalpetu, bear litezkean aiek
berak.
Onelakoak dira gure iduriak jostaketa agirikoen aldean. Ez da probinziarik, ez da mugaperik,
ez da erririk, ez lekurik, zeñek izango ez dituen
atsegiñezko jostaldiaren batzuek, dirala oiturazkoak dirala bertaerakoak usarioz bitezarriak.
Ekersia edo ejerzizio indarrena, trebandea,
arintasuna, edo azkartasuna; dantza agirikoak,
sualdiak edo arratsalde gosariak; boastitze edo
paseoak, laisterkak, zamorrroak edo musigangak; diranak diradela, guziak izango dirade
onak eta billartezak
baldin badira agirikoak. Ekadoi edo juez onari
dagokio erria estalpetzea alako jostaldietan:
maneratu eta apaindu berentzako señalaturik
dauden tokiak: urrutiratu andik genasitu al
dizaketeen guziak, eta utzi jarri dedin zabaltzera ta pozkidatzera lokabekiro. Baldin iñoz edo
berriz aurkeztuko baliz ikustera, obekiago izan
bear du animatzeko, ezen ez beldurzeko edo
menpea emateko. Izan bedi aita bat bere
semeen atsegiñaz pozkarritzen dana bezalakoa, eta ez bere menpekoen pozkida bekaitztutzen duen bidagea edo tiranoa bezalakoa.
Beindanikan bein, ez dezala iñoz ere utzi ikusguñetik bearra egiten duen erria oarketu
degun bezala, ez duela Eronde edo Gobiernoak
jostaldiatu bearrik, bañan bai utzi degion jostatzen.
Izanik bada, zentzu aundiko Jovellanos jakintiak
azaldutzen duen bezala, ain premiazkoa errietako
oitura gozoak zuzenki gordetzea, eta batez ere
Gipuzkoatarrenak, ez da mingarri eta lotsagarri erri
bereko jaiotarrak egobia edo indiferenziarekin begiraturik ain ardura gabe aztutzera eta izkutatzera utzitzea? Eta zer litzake aztutzen eta izkutatzen uztea
baldin ixekaturik eta urruñaturik gaiztratatuko ez
balituzketeke?
Ongi oarketurik arkitzen naiz ni, baita beste geiago ere Gipuzkoa onetan, zertatik eta nola datorren
gure erriko oitura gozatsuakin jostaketa gogoangarrien galera negargarrizkoa.
Jakiñaren gañean egon bear dezute bada, nere
erritar maiteak, guzia gertatu dala gure asaba onak
ez irudikatzetik edo imitatzetik. Gure guraso gogoangarri oen eresia eta arretarik aundiena izandu da
beti, beren jaioterriko oitura guziak zuzenkiro gordetzea, iraun dezaten osotoro, puskarik txikiena ere galtzera utzi gabetanik, euskaldunen siñale ain ezagun,
agiri, ondragarriak.
Baña ala zorigaitzean azkenengo urte bakar
oetan, erbesteetako gizon arrotz, nor ta nongoak
diraden ere ez dakigun zenbaiti utzi izan diegutelako
agintzen geren errian, gertatu zaiku, argiro ikusten
dezaten bezala, gure jostaketa gaitzik gabeko gozoak
aienaturik, ezagutzen ez ditugun nazkagarriak usuan
jartzea.
Guziaz ere iritsi da denbora, Gipuzkoatar prestuak beren aurrenengokoen odol garbi argia berexiturik, euskaldunen lege zuzen maitagarriak birjaiotuta,
irozotzeko naierara, etsai ozpindu txar guzien esker
gaiztoan bada ere. Eta derizkiot, ez dala izango gure
arrazan ain gizon sorrik, non ifini naiko ez dituen bere
jaioterriko jostaketa pozkarriak lenagoko gisara egurastutzen, arrotz zalagardatu guziak aienaturik, sekula betiko.
Ezin utzi nezake esan gabetanik Ernaniko Batzarre edo Aiuntamentu prestuak egiteko onen gañean
artu duen letarta edo probidenzia, txit bidezkoa. Erri
leial au eraunde edo gobernatzen duten jaun ondraduak, otsaillaren zortzigarren egunean, naidartu edo
dekretatu dute danboliñari agintzea, ez dezala jo fandangoko soñurik plaza agirikoan, ez bada zortziko eta
beste soñu erriaren bere berekiak. Onelako jaun prestuak dirade euskaldunan odol garbitik sortargituak,
eta ez arako erbesteetako dantza zatar, itxusi, nazka-
garriak, usuan jarri nai dizkiguten txoro belatx, uanditu aiek!
Gipuzkoatarren dantza mota guziak dirade onestasun aundikoak eta Jainkoaren naikidakoak; beragatik egin bear dute alegin guzia ala alkate jaunak, nola
apezaita donatiak, birjaiotzeko jostaldia gaitzik gabeko garbi oek. Baldin bear bezala elkar ongi artzen
badute errietako bi buruzari prestu oek, jende beargillea jostatuko da naikidara plaza agirikoetan, modu
eztiaundiarekin.
Zer izango da gauza ederragorik, gozoagorik, eta
bidezkoagorik apezaitarekin alkate jaunarentzat,
beren erriko jende beargilletsua, jai arratsaldeetan,
ekinza eliztarrak egin ondoan, jostaldiatzen begien
aurrean ikustea baño? Artzain egiazkoen egitekorik
beardanezkoena da, beti beren aurkezean ardiak erabiltea, ala otso eta pistia gaiztoetatik gorde ditzaten,
nola lar ta bide txarretara igaro ez ditezen.
Gauza ziertoa da bada jai egun guzietan plaza
agerikora jostaldiatzera batutzen diraden beargilleak
Jaungoikoarekin alkate eta apezaitaren beldur aundia
izango dutena. Baita alkar maitatuko dutena ere. Beti
alkarrekin pozaldiatzera toki agirikora bilzarkidatzen
diraden gazteak izango dute txit lotsa aundia zernai
txatarkeria mota egiteko: laudatuko dute guzion egille aundia; beakurtu edo errespetatuko dute apezaita; obediturik, lagunduko diote alkate jaunari; maitatuko dituzte beren guraso eta zarragoak, amatuko
dute ongi batak bestea, izango dira beargilletsuak,
pizkorrak, txukunak, garbiak eta argiak, eta edozein
estutasun edo lanze gertatzean, beren Erregerekin
jaioterriko lege zuzenak gordakaiatzeagatik azkenengo odol tantoa pozik ixuriko dutenak; eta geroenean
ere, beren garaitpenarekin irtengo diradenak. Egia
onen argibidea, asko aldiz eta ziertoro ikusi izandu
dan bezala, ez da gai iñor ere ukatzeko euskaldunari
bere sendagall edo balorea, eta leialtadea.
Gipuzkoatar prestuak, orain arkitzen zaiku iñoz
ere baño ere obeagoa, geren asaba maitagarriak
zuzenkiro gordakaiaturik garbiro utzi zizkiguten oitura gogoangarriak irozotzeko; beragatik egin bear
ditugu alegin guzi guziak, birjaioturik, txukinkiro
apaindu, ta goienengo mallan jartzeko geren puska
eta siñale maitagarriak.
Azaldu dizkitzutedan dantza oniritzi ugariak eta
soñu zar gogoangarriak ez ezik, beste jostaketa mota
geiago ere baditugu geren gerenkiak, birjaiotzeko
premian arkitzen diradenak, eta lenagoko beren toki
gain gañekora altxatzea onkai edo merezi dutenak.
Pillotariak, itz neurtulari edo bersolariak, makillurrutilariak, saltalari gisa askotakoak, idi apustuak,
ari jokuak, aizkolariak, irabur jokuak, laia jokuak,
zerrari apustuak, palankariak eta beste beargai askotakoak.
Asko ezjakiñek farra eta ixeka egingo du joku
mota oen izenak enzutean; baña begiratzen bazaie
berai arretarekin ongi, ikusiko da beardanezkoak
diradena, ala abere mota berak ongi bazkatzeko, nola
nekatzalleak beren lan premiazkoetan ikasteko, eta
geiagokoak izateko.
PILLOTARIAK
Munduko dierria edo nazio guzien artean, ez da
agertu joku mota onetan euskaldunari alderatu zaionik. Orain dalarik 68 urte, gutxi gora beera, lau Gipuzkoatar joan izan ziran lendanaz partidua egiñik, Cartagenara pillotan jokatzera, Españia guzian arki al
zitezkean beste lau onenen kontra; baita aixa aski
irabazirik etorri ere. Bein baño geiagotan itzegin izan
nuen nere erritar irabazdun aiekin.
Gizon jakintiak esaten dute beren obra gogoangarrietan, euskaldunak izan diradena beste guzien gaiñ
gañekoak pillotako jakindurian.
Jovellanos gogoangarriak pillotako jokaeraren
gañean itzegitean, bere oroitzapenaren 91 garren
orrian esaten du onela:
Baita onetan ere berezkatzen da Euskal erria.
Ez da erri bikain aurkirik toki berean ez duenik
bere pillotaleku aundia, erazkoa, doarikakoa
eta ongi bitezarria ta sarritan usatzen dana:
eta nola ekadoitu edo juzgatzen degun dantza
agirikoak eginkarritzen dutela jatorrizko izaeran, baita ere aurkitzen degu beretan eta oetan
eralde edo arrazoia, errutasunarena, indartsuarena, eta azkartasunarena, zeñarekin dauden doinduak jaiotar aiek.
Euskaldunak, zer geiago naikidatu gentzake bada
Jovellanos baten abotik itz erazko oek aditzea baño?
Y así como juzgamos que los bailes públicos influyen
en el carácter moral, hallamos tambien en ellos y en
estos juegos la raton de la robustez, fuerza, y agilidad
de que estan dotados aquellos naturales. Baldin gure
asaba maitagarriak beren jostaketa gogoangarrientzako aditu izan balituzte kanpotarren mingañetik
gisa onetako aundizkatzeak, nolako alegiñak egingo
ez ote zituzten gordakaiatzeko ez ezik, txukinkiro
apaindurik edertuagotu ta are gañagora igotzeko
ere? Eta guk ikusten ta aditzen ditugularik gizon
arrotz jakintsunetatik ezin geiagoko laudatzeak, nola
ez degu damurriaturik lotsatu ere bear gure egunetan ain egoitza negargarrizkora erorten utzitzeaz?
Gipuzkoako dantza oniritzi gogoangarriak zenbat
eta aurkitzen diraden azturik, ezkutatuak –ikusi dituzuten bezala–, anbat eta lurperatuagoa, eta eritasun
aundiagorekin ikusten degu gaurko egunean azkenengo asnasetan dagoela gure pillotako jostaketa
jakintasun maitagarria, eta baldin errietako buruzari
jaunak beren ama gozatsu Gipuzkoari oarketurik, ez
badio onek denbora dala egiten beardanezko osakai
edo erremedio zuzen, egokia, urte gutxiren epean
gelditu bearra da betiko, ill otza.
Guziz da bada sinistgaitza, begira ez daudenentzat, zenbateraño galkitaturik desonkaitu dan, pillotako gaitasun eta jostaldi ain sonatua; ez bestegatik ez
bada, orain ogei urte inguruan agertu zituzten eskularru moldakaitz orietatik, eta era berean ifinten asi
ziraden trinkete zoko gizon galgarrietatik.
Nere gazte denboran ez oi zan ez Gipuzkoan eta
Bizkaian trinkete bat bakarra ere; eta orain badirade
erriak iruna eta launa dauzkatenak.
Trinketeak jarri dituzten erri oetatik, irten oi ziraden lenago, pillotaririk onenak. Eta orain ez da agertzen, pillota arrian nola jarri bear dan dakienik ere;
bañan bai trinketerik ez dagoenetan, iñoiz ere bezain
sakalari egokiak eta aundiak.
Guziak itz batean aitortzen dute, trinketean sarritan ari dan pillotariari besoa laister erorten zaiona,
eta bein ere ezin izan ditekeana luzerako pillotari
ona. Egiteko onen gañean itzegiten dutenai etzaiote
jalkitzen besterik, ez bada, debekatu bear lirakeala
txit arras, eskularru berri moldakaitzak, eta trinkete
kaltarkitsuak. Oraindik, beretara eresiarik aundiena
ta portitzena dutenak daude esanaz, guziz kaltarkitsua dana trinketeetan jokatzea: batetik, plazari saria
eman bear zaiolako, eta bestetik, denbora txit laburraren epean besoetako indar guziak illtzen zaiozkatelako.
Trinkete gizon galgarri oen zaletuen izan diradenak ezagutu ta aitortzen dutelarik ain argi eta garbi
kaltarkitsua dana beretan jokatzea, ez da gauza arrigarria eta mingarria, naiago izan dezaketekeala zulo
illun aietan beren diruaren gostuz beren osasunak
galtzea, ezen ez, doarikako plaza agirietan naierara
jostaldiaturik, ikusle guziai atsegingarrizko pozkida
ematea?
Sinist nazazute bada, Donostiako pillotaleku agirikoan ibilli oi ziradena, trinketerik etzan denboran, jai
arratsalde guzietan lau edo bost pillotari aldia, bata
bezin bestea ikusgarriagoak, alkarri pillota arrian
xanda ematen ziotela; eta orain anbat igarotzen diradela urte osoak ere joka aldia bat egin gabe.
Bi urte onetan txit jai arratsalde gutxi gelditu zaizkit oarkera au egitera pillotaleku luzekora joan gabe;
baña ez det aurkitu izan pillotaririk ez ezen, geldi
dagoen gizon bat bakarra ere, lenago millaka goizetik arratserat, egon oi ziraden toki ain atsegingarrizkoan.
Gaurko egunean Donostiako gazte guzien artean
luzeko pillota jokura eresia dakarrenik, eta ongi jokatzen duenik aurkitzen da, Irazuztaren semea, eta
onezaz, ez eskerrik besteri, ez bada bere aitari. Onek
bezain maite balute Gipuzkoatar guziak beren jaioterriko jostaketa gogoangarri, pillotari luzekoena, dagoen baño goragotuagoa egongo litzake gain artatik
farraz begira, trinkete zuloetako jokalari kaiskarrai.
Non dirade gure gazte denboran agertu oi ziraden
pillotari egoki, azkar, atsegingarri aiek, eta berak txit
sarritan jokatu oi zituzten partidu galant, grabetsu,
ikusgarriak? Ha nor legokean berai begira! Egun gozo
aiezaz oroitzen naizan guzietan, negarrez ezin ixilldu
zait biotza.
Lenagoko guziai alde bat uzten zaiotelarik, D.
Bernardo Armendariz baten denborako pillotari aundiaz, eta beren joka aldi pozkarriaz oroitutzean, nor
izango da ain narra ta sorra, non guziz atsekabeturik
eta txit damurriaturik, penatuko ez dana?
Galai prestu onek pillotarako bere sasoia zuen
denboran, aski zan berria zabaltzea jokatu bear zuela
bere kidekoakin, zezen illzekoetara ainbat edo jende
geiago, ogei ta mar leguaz urrutiagotik biltzarkidatzeko: zergatik guziak zuten beragan segurantza, jokatuko zuena pinkiro.
Gisa onetako pillota partidu batera biribillatzen
zan jendea ondorengo zortzi egunetan, gutxienaz,
jostaldiatu oi zan erri berean naiera guzira, zergatik
egunazko ordu guzietan plaza agirikoan ibilliko ziraden pillotari gaiñ gañekoak, eta gabaz ostatu txukun,
garbi, aberatsetan, izan oi zan, nai zuenarentzat, jostaketa motarik asko.
Baña orain iñoiz edo berriz izaten bada ere urteen
buruan partidu kaiskarren bat edo beste, ez da joango ikustera erri bereko jendearen erdia ere. Eta zeñek
irten bear du bere etxeko leioraño ere, gaurko eguneko pillotari, izena bai ta izanik ez duten, itxura gabeko moldakaitzak ikustera?
Eskularru trakes oriekin dabilzan pillotariak, esan
diteke beldur gabe, ustekabezko jokalariak dirala, eta
ez jakinduriazkoak; zergatik ain aixa irabazten duten
arrairik txarrena, nola galdu onena. Ez dirade bada
jarlekuetatik pillotaren bidera irtengo: lurrari itxatsirik egon oi dira zur puskak baño geiago, eta berak
dauden tokira joaten zaioten pillotari eskularru moldakaitza ezarri ezkero, naiz dala onera, ta naiz dala
txarrera, ez badu botatzen plazaz kanpora, inork ere
ez du idukiko jokalaritzat.
Eta zer litzake pillotan gutxixiago jakinik ere, baldin lenagoko jokalarien antzekoak plaza agirikora
irtengo balirake? Noratu ziraden aien jantzi txukun,
eder, aberatsak, beren plazako ibillera egoki, mode-
ratua, eta pillotaren billa abiatzen ziradenean erabilli
oi zuten azkartasun arin pizkorra? Lenagoko pillotarien azkartasunarekin bekaldutzen bada ongi oraingoen nagitasuna, edozeñek aurkituko du ainbeste
banaita, nola galgoagandik txangurruagana.
Laugarren urtera dijoa Donostiako plazan jokatu
zutela azkenengo partidua zortzi pillotari Gipuzkoan
aurki al zitezkean onenak, eta zortzietatik lau irten
ziraden plazara jokatzera, mandazai zapata lodiakin,
ankagorri utsik: bat alkandoraren zulotik bizkarraren
erdia agiri zuela, eta guziak lurreraño arrastaka zituzten zaraula luze, lodi, pisuak, gerrietan mokones edo
pañuelo banarekin loturik, soñetik erori etzekizkioten.
Orra nolako egoitza mingarri eta negargarrizkora
erori dan Gipuzkoatarren pillotako jostaketa ain sonatu maitagarria!
Ezin esango du bada iñork egiazkoak ez diladela
azaldu dizkitzutedan igaroketa oek, zergatik nik
bezala, beren begiaz argiro ikusitako anitz lekuko edo
testigu aurrean diturala aurkitzen naizan.
Badakit egin dutena Madrillen pillotarako toki
eder, galant, bat, plaza berean itzkribuz markaturik,
Gipuzkoako pillotalekurik bikañenak; zeñetara eraman zituzten orain iru urte Nafar bat eta bi Gipuzko-
atar, alogera onak emanik, pillotan jokatzera; baña
etzitzaien agertu kontrariorik, Españia guziko gaitasun edo abilidaderik aundienen gordelekua erri aurrenengo ura izan arren.
Ikusten degularik bada, lenago luzerako pillotaleku señalaturik etzan erri batean egiten dutela,
gureak izendaturik, eta markaturik, ez da lotsagarri,
guretzat ainbeste diruren gostuz gure asaba onak
ongi eraturik eta txukinkiro apaindurik utzi zizkiguten
plaza eder doarikakoak urruñatu ta lagaturik, joku
oro saria eman bear zaion trinkete zuloa autatzea?
Gaitz erdi litzake bada trinketeak irozotzea eta beretan jokatzea, baldin ez balirake luzerako pillotarien
galgarriak, eta biztanle guzien ondasunen kaltekoak.
Nor izango da Gipuzkoatarren artean ain zenzu
gutxiko gizona, sorra, eta arduragabekoa, ezagutuko
ez duena argi eta garbi, zertatik eta nola datorren
luzeko pillotarien galera, eta berai begira pozkidaz
beterik egongo lirakeanak daukaten atsekabea? Eta
au ezagutzen dutenetan, zein izango da ain narra,
nagia eta bidagea, damurriaturik eta engorroturik
naiko ez duena birjaiotu oraindaño bezala, aurrera
ere, mundutar guzien artean gaildortu dezan?
Gure ama maitagarri Gipuzkoari eta bere seme
prestu buruzariai eskuen artean aurkitzen zaiote
bada, izurri likits kaltarkitsu au sendatzeko bear dan
osakai edo erremedio zuzen, egokia; txit merkea, eta
entasunarekin daudenak pozkida gozo aundi batekin
etarreratuko dutena, zeña dan, esku larru moldakaitzakin trinkete gizon galgarriak, debekatzea.
Ez det esaten nik, ez eta esan nai ere, erri aundietan trinkete bat irozotzea ongi ez dala, beren errenta
edo tinkondo seguroakin bizi diradenak lan egunetan
jostaldiatzeko; bañan bai premiazkoa dala txit, jai
egunetan guziak arras itxitzea, lenagoko modura biltzarkidatu ditezen, ala aberatsak, nola beargilleak,
artarako jarria dagoen plaza agiri doarikakora, beren
jatorrizko jostaketa ain señalatuan pozkidatzera.
ITZ NEURTULARI EDO
BERSOLARIEN JOSTAKETA
Gipuzkoatarrak, denbora guzietan eta beti izan
dute, itz neurtuak supituan eta ongi kantatzeko eresia eta jakinduria aundia. Non ezagutu dirade bada
eskolatu gabeko mutillen artean, plaza agirikoetara
irtenik aiñ apustu baliosoak jokatzen, nola gure
errian?
Datorren otsaillean izango dira ogeitabi urte,
Billabonako plazan jokatu zutela itz neurtu edo bersoetan bostna onza urre, lendanaz apustua egiñik,
Zabala Amezketarrak eta Txabalategi Hemanikoak;
zeñean izandu nintzan ekadoi edo jueztako Zabalak
billatua; baña egun batzuez aurretik eritasun txiki
batek artu ninduelako, ez nuen serbitu, eta nere
ordez eraman zuen bere erritar Fernando; baita Txabalategik ere, Aizarnazabalko elizaia; eta Billabonako
alkate jaunak, erabakitzalle D. José Mendizabal Tolosako apez aundi sonatu ura ifinirik, lau milla ta geiago personaren aurkezean kantatu zuten bi orduz
jokalariak, apustua egiña zuten bezala; batak besteari asmatu al zitzaten itz gairik nekezenak irikiaz, nondik eta nola alkar naspillatuko zuten alegiñik aundienak egiten zituztela.
Guziaz ere ain zuzen eta egoki eman omen zituen
nork bere itz neurtuak, non apostuko bi orduak betetzean, ekadoi edo juezak alkargana batu baño lenago, altxatu omen zan plazako jende guzia, deadarrez,
esaten zutela, jokalari biak kantatu zutela guziz ongi
eta utsaldiarik gabe, enzunleak naikidaturik utzi
zituzten moduan, eta beragatik onkai zutela berdin
berdiñean gelditzea; zeñean irten omen zan era
berean Aizarnazabalko elizaia plazaren erdira, eta
kantatu omen zuen itz neurtu au:
Txabalategi eta
Zabala gaztea;
Askok deseo zuen,
kantuz ikustea:
Atsegin andietan
gelditu da jendea,
bata adinbat egin
bear degu bestea.
Fernandoren eranzuera:
Ezin gentzake bada,
beste gauzarik egin,
nik gogoan neukana,
zuk dezu itzegin:
Utzi bear ditugu,
biak berdin berdin;
Gipuzkoa guziak
ar dezan atsegin.
D. José Mendizabalen debedea edo falloa:
Jaunak mintzo zerate,
griña txarrik gabe,
pozkidatu nazute,
txit asko alere:
Egia esateko
ifiniak gaude,
bata bezin bestea
kantari onak daude.
Iru ekadoi edo Juez oek izanik gizon zentzu aundikoak, griña onakikoak, eta berenez itz neurtulari
jakintsunak, eman zuten beren debede edo falloa,
etzedilla izan iñor, ez irabazdun, eta ez galtzalle; zergatik aurkitzen zuten jokalari bien artean jakinduria
berdiña. Erabakitze ain zogiaren bitartez, gelditu ziraden enzuleak atsegin aundiarekin, eta naierara pozkidaturik; baita jokalariak ere beren denbora guzirako
adiskide mami egiñik.
Virgiliok esaten du bere artzai jolas edo Eglogaetako batean, nola bein batez ari ziraden Tirzi eta
Damon apustua egiñik itz neurtuetan jokatzen, Platon
erabakitzalle zutela, eta onek eman zuela bere debede edo falloa itz neurtuan, jokalari biak berdiñean
utzitzen zituela.
Greziatarrak bezalako gogoa balute Euskaldunak
beren jaioterriko usario gogoangarriak itzkribatzeko,
gaurko egunean aurkitzen diraden baño apainduagoak, indarsuagoak, eta goragotuagoak egongo lirake
gure jostaketa gozatsu, banaita, atsegingarriak; eta
aien izenean dabiltzan artzai jolas asko ezagutuko
ginituzke, geren gerenkiak dituguna. Erbestearrak
berak ematen digute biderik aski, geren jostaketak
itzkribuz aundizkatzeko ez ezik, biotzez ongitxo maitaturik, naierara gozatzen ditugula, gordakaiatzeko
ere, bañan ez bide dute, suertez ere, beren etxapean,
ez seme, eta ez adiskide begirune onarekin begiratzen diezatenik; eta argatikan daude gaxo urrikarriak,
txoko bazterretara izkutaturik, beren distiazio ederra
erdoia eta amalaunak arras galtzen diezatela, nongoak, eta nor diraden, beren alderik urkoenak ere ia
ezin ezagutu dituen moduan.
Gaitz erdi litzake bada izkribuz aundizkatzen ez
nekatu nai izatea, eta geldirik egotea beste kalte
gogorrik egingo ez baliezaketeke; baña ez dituzte ez,
ala zorigaitzean, atzaparrak bezin maite izaten min-
gañak nekatzeko, zenbait erausle txarrek, biltokietan, arako ezpañak okerkara ifinita itza ume gisara
adindurik, lepoetako zaiñak urretzeko zorian garraxika marraskaz egon oi diradenean, baserritar itz neurtulari atsegiñezkoen siñuak egiten: ustez ezen an
ixurtzen dituzten dollorkerizko lotsagabekeriakin
anaia prestuak iraindurik, egiten dituztela beren
buruak txit jakintsun, aundi, eta men; baña ez dira
asko oarketutzen aizatsu gizagaxo oek, enzule guzien
ikusguñ agirikoan gelditzen zaiozkatena beren ezjakiña eta prestuezkeria.
Gipuzkoako itz neurtularien artean badirade mutillak, eskolatu gabekoak izan arren, bularrarekin
batean erodiski edo mamatu zuten itzkunza gozoan,
eta beren bizimoduari dagokion edozein izkairen
gañean ariñ asko ixilduko lituzketekeanak, jakinduriaren gordeleku guziak gañez egiteraño beteak
dauzkatela uste duten orietakoak.
Zenbat eta zenbat bider egondu ez naiz goragaleak emanik, iraingarri zital oek biltokietan beren erritar prestu, itz neurtulari jakinsun pozkarrien siñuak
egiten ikustean? Baldin ezagutuko balute zenbaterañoko jakinduria aurkitzen dan, artikasi ez ezik eskolatu ere gabeko itz neurtulari oetan, nik seguratzen det
ixukarik egingo ez liezaketekeana beren anaia maitatiai.
Nork eta non ezagutu ditu bada Gipuzkoako nekatzalleen artean bezelako itz neurtulariak, ain supituan, ain naroro, eta ain egoki, itz neurtuak ematen
dituztenak? Ez det uste iñork eta iñon ere arkitu duenik, eta billa lezakeanik ere, euskaldunari jostaketa
bere bereki onetan alderatu zaionik.

- Parts
- Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira - 01
- Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira - 02
- Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira - 03
- Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira - 04
- Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira - 05
- Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira - 06
- Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira - 07
- Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira - 08
- Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira - 09
- Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira - 10
- Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira - 11
- Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira - 12
- Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira - 13
- Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira - 14