Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira - 10

ere gisa berean gelditu arren, baldin bien bitartekoetan amilka badabil, ezin esan diteke ongi igo dala.

DANTZAREN ASIERAKO SOÑUA
NOLA DANTZATU BEAR DAN
IRAKASTEA

Dantzari onak, dantzan asitzen dan toki guzietan,
bear ditu dantzatu zortzi puntuak: lendabizi senzillo,
eta gero aldaira geiagokoakin. Aldaira oek ere dantzatu bear ditu aurrena errazenak, eta ondorean
otsekitze edo ejekuzio aundiagokoak, zergatik txit
itxuski dan bikañenak egindakoan txatarrenak agertzea.
Senzilloa egiten da onela:
Lendabiziko puntu edo konpasean, egin bear ditu
oñ biakin lau mugida edo golpe, modu onetan:
1. Eskuiko oña altxaturik, punta saietserontz,
lurrera begira duela, eragin bear dio berari kanpo
aldera.
2. Ifini lurrean, ezkerrekoagandik arrada ta erdiz
apartago, erpoa airean eta ezkerrekoaren erdiko
sakanera begira duela.
3. Ezkerreko oña altxaturik, jarri bear du erdiko
sakanarekin eskuiko erpoari ukitzen diola.
4. Eskuiko oña altxatu, ta ifini bear du ostera
lurrean, bete betean, arrada erdi batez aurrerago.

Bigarren konpasetan, egin bear ditu beste lau
mugida gisa berberean, ezkerreko oñarekin asitzen
dala. Obekiago adierazitzeagatik esango dizutet nola:
1. Ezkerreko oña altxaturik, punta saietserontz
lurrera begira duela, eragin bear dio berari kanpo
aldera.
2. Ifini bear du lurrean, eskuikoagandik arrada ta
erdiz apartago, erpoa airean eta eskuikoaren erdiko
sakanera begira duela.
3. Eskuiko oña altxaturik, jarri bear du erdiko
sakanarekin ezkerreko erpoari ukitzen diola.
4. Ezkerreko oña altxatu, ta ifini bear du ostera
lurrean, bete betean, arrada erdi batez aurrerago.
Irugarren konpasean, egin bear ditu bi mugida,
modu onetan:
1. Eskuiko oña altxatuta saiets aldera txit luzaturik, beraren txonkatillako koiskor kanpo aldekoarekin
jo bear du ezkerrekoa, kañara ezur erdikoan, be
bean.
2. Ifini bear du eskuiko oñ bera, ezkerrekoaren
atzean eta arrada erdi batez apartago, gurutze gurutzean, erdiko sakanarekin ezkerreko erpoagana begira.

Laugarren konpasean, egin bear ditu bi mugida,
onela:
1. Ezkerreko oñaren erpoa altxaturik, punta
lurrean irristatzen duela jo bear du beraren txonkatillako koiskor kanpo aldekoarekin, eskuikoaren kañara
ezur erdikoa, be bean.
2. Jarri bear du ezkerreko oñ bera lurrean, bete
betean, eskuikoagandik arrada erdi batez aurrerago,
lenago zegoen toki berberean; eta bostgarren konpasa asitzerako ifini bear du eskuiko oña altxaturik arrada erdi batez aurrerago, bete betean.
Bostgarren konpasean, egin bear du, bigarrenean
egin duena berbera.
Seigarren konpasean, lendabizikoan bezala.
Zazpigarren konpasean, ezkerreko oñarekin egin
bear du, irugarrenean eskuikoarekin egin duena berbera.
Zortzigarren konpasean, eskuiko oñarekin egin
bear du, laugarrenean ezkerrekoarekin egin duen
bezala. Orra non aurkitzen dan zortzikoa bukaturik;
eta bestea dantzatzen asitzerako, beti mugitu bear
du ezkerreko oña, laugarren konpasetik bostgarrenerakoan eskuikoa bezala.

Aldaira guzietan bukatu bear du beti soñua, azkenengo puntu edo konpas bietan, zazpigarrena eta
zortzigarrena erakutsi dituran modu berberean. Beragatik, lendabiziko sei puntuetan edozein aldaira
mota, eta nai dituen ainbat egiñ arren, beti gorde
bear ditu beste puntu biak, zeña diraden zazpigarrena ta zortzigarrena, esan deran gisan soñua bukatzeko.
Beste aldaira bat:
Lendabiziko sei konpasetan egin bear ditu, lau
kuatro pelo senzillo, eta lau karrera senzillo, modu
onetan:
Aurrenengo konpas bietan lau kuatro pelo senzilloak, konpas bakoitzean bi; eta beste lau konpasetan, lau karrera senzilloak, konpas bakoitzean bat.
Orra non diraden sei konpasak; eta bukatu beste bi
konpas, zazpigarren eta zortzigarrengoakin, lenago
erakutsi deran moduan. Ala kuatro peloak, nola
karrera eta beste edozein aldaira, lendabizikoa egin
bear da beti, eskuiko aldera, eta urrengoa ezkerrerontz. Ongi baño ere obekiago buruan iduki ditzatzuten oarkera aiñ premiazko oek, berriztutzen dizkitzu-

tet onenbeste bider, eta beragatik ez dezute esan
bear atsekabegiña naizala.
Beste aldaira bat:
Lendabiziko sei konpasetan egiñ bear ditu sei
karrera senzillo, bakoitza zapateo banarekin, modu
onetan:
Aurreneko konpasean, eskuiko aldera karrera
senzilloa eta zapateo bat, eskuiko oñarekin bakarrik
egiten duela zapateo au.
Bigarren konpasean, ezkerrerontz karrera senzilloa, eta zapateoa ezkerreko oñarekin.
Irugarren konpasean, jirako karrera senzilloa, eta
zapateoa eskuiko oñarekin.
Laugarren konpasean, jirako karrera senzilloa
beste aldera, eta zapateoa ezkerreko oñarekin.
Bostgarren konpasean, aurrenekoan egin duen
berbera.
Seigarren konpasean, bigarrengoan bezala; eta
bukatu, bi konpas azkenekoakin, betiko moduan.
Beste aldaira bat:

Lendabiziko sei konpasetan egin bear ditu lau
kuatro pelo redoblatu, eta bi karrera añaditu gisa
onetan:
Aurreneko lau konpasetan lau kuatro pelo redoblatu: konpas bakoitzean bat; eta beste bi konpasetan karrera añaditu biak, konpas bakoitzean bana;
eta bukatu azkenengo konpas biakin, beti bezala.
Beste aldaira bat:
Lendabiziko sei konpasetan egin bear ditu lau
karrera añaditu, eta lau kabriola zuzenekoak, modu
onetan:
Aurreneko konpasean, karrera añaditu bat eskuiko aldera.
Bigarren konpasean, bi kabriola zuzeneko toki
berean.
Irugarren konpasean, karrera añaditu bat ezkerrerontz.
Laugarren konpasean, kabriola zuzeneko bi, leku
berean.
Bostgarren konpasean, jirako karrera añaditua
eskuitik ezkerrerontz.

Seigarren konpasean, jirako karrera añaditua
ezkerretik eskuirontz, eta bukatu beste bi konpasakin.
Beste aldaira bat:
Lendabiziko sei konpasetan egin bear ditu: lau ala
de pitxon, bi karrera añaditu, eta bi kabriola jira osokoak, modu onetan:
Aurreneko konpasean, bi ala de pitxon.
Bigarren konpasean, beste bi ala de pitxonak.
Irugarren konpasean, karrera añaditua eskuirontz.
Laugarren konpasean, kabriola jira osokoa toki
berean, eskuitik ezkerrerontz.
Bostgarren konpasean, karrera añaditua ezkerreko aldera.
Seigarren konpasean, kabriola jira osokoa ezkerretik eskuirontz, eta bukatu beste bi konpasakin.
Beste aldaira bat:
Lendabiziko sei konpasetan, egin bear ditu sei
karrera añaditu, modu onetan:
Aurreneko konpasean, karrera añaditua eskuirontz.

Bigarrenean, karrera añaditua ezkerrerontz.
Irugarrenean, karrera añaditu jira osokoa, eskuitik ezkerrerontz.
Laugarrenean, jira osoko karrera añaditua ezkerretik eskuirontz.
Bostgarrenean, aurrenekoan bezala.
Seigarrenean, bigarrengoan egin duena berbera,
eta bukatu azkenengo bi konpasakin.
Beste aldaira bat:
Lendabiziko sei konpasetan egin bear ditu: lau
kuatro pelo senzillo, bi karrera añaditu, bi kabriola
zuzeneko, eta bi kabriola jira osokoak, modu onetan:
Aurrenengo konpasean, bi kuatro pelo senzillo.
Bigarrenean, beste bi kuatro pelo senzilloak.
Irugarrenean, karrera añaditua eskuiko aldera.
Laugarrenean, toki berean bi kabriola: bata zuzenekoa, eta bestea osokoa, egiten duelarik au eskuitik
ezkerrerontz.
Bostgarrenean, karrera añaditua ezkerreko aldera.
Seigarrenean, leku berean kabriola bi, bata zuzenekoa, eta bestea jira osokoa, egiten duelarik au

ezkerretik eskuirontz, eta bukatu beste bi konpasakin.
Beste aldaira bat:
Lendabiziko sei konpasetan egin bear ditu: bi
kuatro pelo redoblatu, karrera jira osoko bi, zapateo
bi, eta kabriola erdi bi, modu onetan:
Aurreneko konpasean, kuatro pelo redoblatu bat.
Bigarrenean, beste kuatro pelo redoblatua.
Irugarrenean, jira osoko karrera senzilloa, eskuiko
aldetik ezkerrerontz, zapateoarekin.
Laugarrenean, karrera senzilloa, ezkerreko aldetik, eskuirontz jira osoa egiten duela, zapateoarekin.
Bostgarrenean, kabriola erdi bata, ezkerreko
anka eskuikoaren gañetik duela gelditzen dala.
Seigarrenean„ beste kabriola erdia, eskuiko anka
ezkerrekoaren gañetik duela gelditzen dala, eta
bukatu azkenengo konpas biakin.
Beste aldaira bat:
Lendabiziko sei konpasetan egin bear ditu: bi
zapateo, karrera añaditu bi, lau kabriola zuzenekoak,
eta bi kabriola jira osokoak, modu onetan:

Aurreneko konpasean, eskuiko oñarekin zapateo
bat egiñik karrera añaditua alde berera.
Bigarrenean, kabriolla zuzeneko bi, toki berean.
Irugarrenean, ezkerreko oñarekin zapateoa egiñik, karrera añaditua alde berean.
Laugarrenean, bi kabriola zuzenekoak leku
berean.
Bostgarrenean, jira osoko kabriola bat, eskuitik
ezkerrerontz.
Seigarrenean, jira osoko kabriola ezkerretik
eskuirontz, eta bukatu azkenengo konpas biakin.
Beste aldaira bat:
Lendabiziko sei konpasetan egin bear ditu: bi
karrera añaditu, sei kabriola zuzenekoak, eta bi
kabriola jira osokoak, modu onetan:
Aurrenengo konpasean, karrera añaditua eskuiko
aldera.
Bigarrenean, iru kabriola zuzenekoak toki berean.
Irugarrenean, karrera añaditua ezkerrerontz.
Laugarrenean, iru kabriola zuzenekoak leku
berean.
Bostgarrenean, jira osoko kabriola bat eskuitik
ezkerrerontz.

Seigarrenean, jira osoko kabriola ezkerretik
eskuirontz, eta bukatu azkenengo konpas biakin.
Beste aldaira bat:
Lendabiziko sei konpasetan egin bear ditu: bi
karrera añaditu, lau ala de pitxon, bi kabriola erdi, eta
bi kabriola oso, zuzenekoak, modu onetan:
Aurrenengo konpasean, eskuiko aldera karrera
añaditua.
Bigarrenean, toki berean bi ala de pitxon.
Irugarrenean, ezkerrerontz karrera añaditua.
Laugarrenean, leku berean, bi ala de pitxon.
Bostgarrenean, bi kabriola erdi.
Seigarrenean, bi kabriola oso, zuzenekoak; eta
bukatu azkenengo konpas biakin.
Beste aldaira bat:
Lendabiziko sei konpasetan egin bear ditu lau jira
galdu edo buelta perdida eta lau karrera senzillo,
modu onetan:
Aurreneko konpasean, jira galdu bat eskuitik
ezkerrerontz.
Bigarrenean, bere bat, ezkerretik eskuirontz.

Irugarrenean, bi karrera senzillo, bata eskuiko
aldera eta bestea ezkerrekora.
Laugarrenean, bi karrera senzillo jira osokoak,
bata eskuitik eta bestea ezkerretik.
Bostgarrenean, jira galdu bat eskuitik ezkerrerontz.
Seigarrenean bere bat ezkerretik eskuirontz, eta
bukatu azkenengo konpas biakin.
Beste aldaira bat:
Lendabiziko sei konpasetan egin bear ditu: zortzi
kabriola lau aldeetarakoak, bi karrera senzillo, eta bi
kabriola jira osokoak, modu ontan:
Aurrenengo konpasean, aurrerako txorrotxa eta
atzerako kabriola.
Bigarrenean, saiets bietara bi kabriola, lenengoa
eskuira eta bestea ezkerrera.
Irugarrenean, karrera senzilllo bat, eta jira osoko
kabriola bat: eskuiko aldera karrera, eta eskuitik
ezkerrerontz kabriola. Laugarrenean, ezkerreko aldera karrera senzilloa eta jira osoko kabriola ezkerretik
eskuirontz.
Bostgarrenean, aurreneko konpasean, egin
duena berbera.

Seigarrenean, bigarrengoan bezala, eta bukatu
azkenengo bi konpasakin.
Aldaira oni egokidatzen zaio azkenengo bi konpasakiko bukaera ematea, modu onetan:
Zazpigarren konpasean, egin bear du jira osoko
kabriola pizkor bat, eskuiko aldetik ezkerrerontz, eta
zortzigarrenean, aurrerako txorrotx airoso bat.
Noizean bein aurrerako txorrotxarekin soñua
bukatzeak guziz ematen du egoki, eta batez ere soñu
zarretan, dantzako zubiak egitean, soñu mota bat
bukaturik bestea asitzerakoan, eta andre edo neskatxa dantzara ekarten diotenean.
Dantzariak egin ditzake aldaira edo mudantzak
milloika, erakutsi ditudan oek ongi ikasi ezkero.
Lore moltsogin edo ramilletegille jakinsun batek
lore mota piska batzuekin egin oi ditu, txit gisa askotako lore moltsoak, aldairatzen dituelarik egokitasun
aundian, bein erdian ifinten dituen mota berak, urrengoan bazterrera; orain alde batean jartzen dituenak,
gero bestera; batari goien ezarten diozkanak, besteari bean…
Bere bat gertatzen da izkribuarekin. Izanik ogeitalau letra bakarrak itzkribatzeko, oekin berakin adierazitzen dirade mundu osoko itzkuntza guzietan argiro

eta garbiro, gogoratu al ditezkean esakari guzi
guziak; baldin itzkunza bakoitzari dagozkion bezala,
zein bere tokietan zuzenkiro ezarten baditu. Gisa berberean dantzariak ere egin ditzake nai dituen ainbat
aldaira mota, erakutsi ditudan bakar oek ongi osekitu
ezkero: baña ankakin mugida ederrak arintasunarekin egin arren, baldiñ badabil konpasaz kanpora, ainbeste onkaitaro edo merito izango du aren dantzak,
nola koskaetan jauzirik, noiz zer ordu jotzen duen ez
dakin erlejuak.
Desengañaturik mututu ditezke bada sekula betiko, arako Gipuzkoako dantza mota anziña anziñakoetan, eta beren soñu zarretan, oraingo aldaira berri
modakoak ezin egin ditezkeala darauskioten itz-jario,
erausle, ezjakin txar oriek guziak, zergatik gure dantza oniritzi gogoangarriak eta soñu zar gozo jakintsunak diraden, arrotz guziak baño askoz ere sasoi obeagokoak, pizkorragoak, zabalagoak eta prestuagoak,
ala edozein aldaira motari onetsirik berenkoitutzeko,
nola txukinkiro berak apaindurik argitasun aundian,
noiznai, eta edozein tokitan, agertaratzeko. Beragatik, txoro garbi garbitzat iduki bear dituzute, nere
perillean, gure dantza gogoangarri pozkidatsuetan

aldaira berri modakoak ezin egin ditezkeala esan oi
duten uanditu iraingarri oriek guziak.
Dantzaren asierarako eman ditudan irakaste edo
instrukzio oek, bere bat serbitzatzen dute andreen
deieko soñu edo kontrapasetarako, bañan ez zortzikoetarako, zergatik oek jotzen diraden urduriago, eta
ez dan denborarik beretan ainbeste lan osekitzeko,
nola aietan.

ZORTZIKOAK NOLA DANTZATU
BEAR DIRADEN IRAKASTEA
Dantzaren asierarako erakutsi deran moduan
dantzatzen da zortzikoetan ere senzilloa, kendutzen
zaiola berari zortzikoetan, oñaren mugida kanpo
aldera eragiten zaiona, lendabiziko konpasean, bigarrengoan, bostgarrenean eta seigarrengoan.
Beste aldaira bat
senzilloa bezain lasaia edo geldia:
Egin bear ditu lendabiziko sei konpasetan bi
karrera senzillo, eta bi kuatro pelo senzillo, modu
onetan:

Aurreneko konpas bietan karrera senzillo bat
eskuiko aldera. Urrengo bietan beste karrera senzilloa ezkerrerontz.
Bostgarren konpasean, kuatro pelo senzillo bat
eskuiko aldera.
Seigarrenean bere bat ezkerrerontz, eta bukatu
azkenengo konpas biakin.
Beste aldaira bat lan geiagokoa:
Egin bear ditu lendabiziko sei konpasetan, bi kuatro pelo redoblatu, eta bi kabriola jira osokoak, modu
onetan: Aurreneko konpas bietan, kuatro pelo redoblatu bat, eskuiko oñarekin asitzen duela. Urrengo
bietan bestea, ezkerrarekin asita. Bostgarren konpasean, jira osoko kabriola, eskuiko aldetik ezkerrerontz. Seigarrenean, beste kabriola jira osokoa, ezkerretik eskuirontz; eta bukatu, azkenengo bi konpasakin.
Beste aldaira bai:
Egin bear ditu lendabiziko sei konpasetan: bi
karrera senzillo, zapateo banarekin, alde banaetara;
bi kabriola erdi, eta beste bi osoak zuzenean, modu
onetan:

Lenengo konpas bietan karrera senzilloa eta
zapateoa eskuiko aldera; urrengo bietan ezkerrerontz
karrera senzilloa ta zapateoa. Bostgarren konpasean,
kabriola erdi biak, lenengoa ezkerreko oña gañetik
duela, lurrean gelditzen dala, eta bigarrena eskuikoa
gañetik duela. Seigarren konpasean, kabriola oso
zuzeneko biak; eta beste bi konpasakin bukaera.
Beste aldaira bat:
Egin bear ditu lendabiziko sei konpasetan lau
kuatro pelo senzillo, eta bi karrera senzillo jirakoak,
alde banaetara modu onetan:
Lenengo lau konpasetan lau kuatro pelo senzilloak, konpas bakoitzean bat. Bostgarren konpasean,
karrera senzillo jirakoa, eskuiko aldetik ezkerrerontz.
Seigarrenean, bere bat ezkerretik eskuirontz, eta
beste bi konpasetan, bukaera. Karrera senzilloak egin
bearko dira txit agudo, zergatik langai anitz duen zortzikoetan, konpas bakoitzean karrera bat egiteak.
Beste aldaira bat:
Egin bear ditu lendabiziko sei konpasetan, bi
karrera senzillo kabriola zuzeneko banarekin, eta lau
ala de pitxon, modu onetan:

Lenengo konpas bietan, karrera senzilloa eskuiko
aldera, eta kabriola zuzenekoa bertan. Urrengo bietan, karrera senzilloa ezkerrerontz eta kabriola zuzenekoa toki berean.
Bostgarren eta seigarren konpasetan, lau ala de
pitxonak, konpas bakoitzean bi, asitzen duelarik lendabizikoa eskuiko oña airean daukala, eta bukaera,
azkenengo konpas biakin.
Beste aldaira bat:
Egin bear ditu lendabiziko sei konpasetan, bi
karrera añaditu alde banaetara eta bi kabriola jira
osokoak, modu onetan:
Lenengo konpas bietan, karrera añaditua eskuiko
aldera; urrengo bietan ezkerrerontz. Bostgarren konpasean, jira osoko kabriola eskuiko aldetik ezkerrerontz. Seigarrenean, bere bat ezkerretik eskuirontz;
eta bukatu, beste bi konpas azkenekoakin.
Beste aldaira bat:
Egin bear ditu lendabiziko sei konpasetan jirako
karrera senzillo bi, zapateo banarekin, alde banaetara, eta lau kabriola zuzenekoak, modu onetan:

Lenengo konpas bietan jirako karrera senzilloa
zapateoarekin, eskuiko aldetik ezkerrerontz: urrengo
bietan bere bat ezkerretik eskuirontz; eta beste bi
konpasetan, lau kabriola zuzenekoak, konpas bakoitzean bi: eta bukaera, azkenengo konpas biakin.
Beste aldaira bat:
Egin bear ditu lendabiziko sei konpasetan, bi
zapateo, eta bi karrera senzillo alde banaetara, buelta galdu banarekin, modu onetan:
Lenengo konpasean, zapateo bat eskuiko oñarekin asitzen dala. Bigarrenean, bestea ezkerrekoarekin asirik. Urrengo bi konpasetan karrera senzilloa
eskuiko aldera, eta buelta galdua bertan, eskuiko oña
airean daukala. Bostgarren eta seigarren konpasetan
bere bat ezkerrerontz karrera senzilloa eta buelta
galdua toki berean, ezkerreko oña airean daukala;
eta bukatu, azkenengo konpas biakin.
Beste aldaira bat:
Egin bear ditu sei konpasetan lau ala de pitxon
eta lau kabriola: bi zuzenekoak, eta beste biak jira
osokoak, modu onetan:

Lenengo bi konpasetan lau ala de pitxonak, eskuiko oña airean daukala asirik. Irugarren konpasean,
kabriola zuzeneko bat. Laugarrenean, jira osoko
kabriola, eskuiko aldetik ezkerrerontz. Bostgarrenean, beste kabriola jira osokoa, ezkerretik eskuirontz; eta seigarrenean, zuzeneko kabriola, bukatzen
duelarik azkenengo konpas biakin.
Beste aldaira bat:
Egin bear ditu lendabiziko sei konpasetan bi
karrera senzillo jira osoko kabriola banarekin, eta lau
kabriola zuzenekoak, modu onetan:
Lendabiziko bi konpasetan, karrera senzilloa
eskuiko aldera, eta jira osoko kabriola, alde beretik
ezkerrontz; urrengo bietan karrera senzilloa ezkerrerontz, eta jira osoko kabriola eskuirontz; bostgarren
eta seigarren konpasetan lau kabriola zuzenekoak,
bukatzen duelarik, azkenengo bi konpasakin.
Beste aldaira bat:
Egin bear ditu lendabiziko sei konpasetan, lau
kabriola lau aldeetara, eta jira osoko bi kabriola, alde
bakoitzera bat, modu onetan:

Lenengo konpasean, aurrerako kabriola edo txorrotxa. Bigarrengoan atzerako kabriola.
Irugarrengoan, eskuirontz zearka kabriola. Laugarrengoan, ezkerrerontz bere bat.
Bostgarrengoan, jira osoko kabriola, eskuiko aldetik ezkerrerontz.
Seigarrenean bere bat ezkerretik eskuirontz, eta
bukatu beste bi konpasakin.
Zortzikoetarako ipiñi dituran aldaira edo mudanza
oek, bere bat serbitzatzen dute soñu zarretarako;
bañan da premiazkoa, oen zenbatetsu edo numero
jarri dituranakin aiek adreztutzea edo arreglatzea,
baldin ongi dantzatu nai baditu.
Erakutsi dizutet argiroki, puntu edo konpas bakoitzean zer ta zenbat mugira eta aldaira kabitzen diraden; baita ere zortzi konpasetarañoko soñu guziak
nola artu bear diran. Eta nola igo bear ez duen beñere dantzariak zortzi konpasetik, gora artu edo bukaera eman gabetanik; aixa aski oarketu diteke soñu
zarrak zer modutan dantzatu bear dituen; gordetzen
dituelarik, esanik daukadan bezala, azkenengo bi
konpasak beti, numero guzien bukaeraetarako. Onetarako, daukat oraindik adierazi bearra, numero

bikoa bakarrik arkitzen dan tokietan, bera zer gisatan
artu bear dan.
Puntu bi bakarrak dauden toki guzietan egin bear
du dantzariak lendabizikoan jira osoko kabriola bat
eskuiko aldetik ezkerrerontz, zeñetan gelditzen dan
ezkerreko oña eskuikoaren gañetik debala, bukaera
guzietako zazpigarren konpasean bezala; eta orduan,
asko du egitea eskuiko oñarekin, akaballa guzietan
egiten duena, berbera.
Oarkera edo adbertenzia au ez da bestegatik, ez
bada, eskuiko oñaz asi eta berarekin bukatu, gure
dantza mota guziak egin bear diralako. Bada, bi
puntu bakarrak billatzen diradenean, esan deran
moduan egin ezkero, asitzen du eskuiko oñarekin,
baita bukatu ere, ezkerrekoak bearra egiten debalarik.
Nere erritar maiteak, eman dizkitzutet irakaste
txit seguruak gure jaioterriko dantza mota oniritziak
ongi dantzatzeko, baita ez dakitenak zuzenkiro ikasteko ere. Zuen artean arkitzen dira berrogei ta amar
baño geiago, lau urte onen barrunen, neronek erakutsiak, ikusi dituzuen bezala anitzek, plaza berri eder
bitore onetan, eta auzo errietakoetan, begiratzalleak
naikidatzen dituztela. Eta uste det emendik aurrera

gordakaiatuko dituzutela, zuen asaba maitagarriak
irudikatuaz, gure jaioterriko jostaketa sonatu, pozkarri, miraritsuak, onkai duten bezala. Onetarako artatzen edo enkargatzen zaituztet benazki, irakurri
ditzatzutela artezaz eta asko aldiz irakaste txiki oek,
alik eta obeagoak eta aundiagoak ni bañan gizon
jakiunde geiagokoren batek ematen dizkitzuten
artean, zeña izango dan nere naikidarik gozoena.
Gauza jakiña da, lenbizian ta bat batean ezagutuko ez dituzutena naikidara, emen ezarri dizkitzuteran
zenbait oarkera eta irakasteak, baña ez da ansi batere; baldin sarritan berriztutzen badezute berak irakurtea, nere perill ezagutu ez ezik, ikasi, dantzatu, edertu, galantu eta bitoreatuko dituzutena, baita igo ere
goienengo mallara.
Egia da gaurko eguneko zenbait aundi miniska,
gaubeti goizera igotakoak, naikida aundirik artuko ez
diotena obra oni, anziñako gauzak birjaiotzen dituelako; bañan bai, arako, euskaldunen etorki ona beren
izenetan arkitzen zaien, are lenbiziko jatorri aiek.
Badakizkit gisa onetako asko ansiaturik daudenak,
oitura zar oek argitaratzeko.
Ez det esaten nik, aberatsak eta nekatzalleak jostaldia mota berdiñak bear dituztela; zergatik dakidan

ezin izan litekeana, eta egoki ere ez dana. Edozeñek
daki aberatsakin ezin berdindu ditezkeana nekatzalleak, baita oek naiago dutela jostatu plaza agirikoan
soñu zar gogoangarriak jotzen dituen danbolin batekin, ezen ez, asmatu al ditezkean okerreko dantza,
bolera, minue, eta balsik berrienak jotzen dituenarekin; beragatik, eta beren izerdiarekin danboliña bazkatzen dutelako, jo bear zaiozkate beren naierako
soñuak beargilleai, baita beren jostaketa gaitzik
gabeko pozkidatsuak estalpetu edo protejitu ere,
errietako alkate jaunak, beren aurreragokoak estalpetu oi zituzten bezala.
Aditu bear dezute bada zer esaten duen Jovellanos jakintiak, lenago izendaturik daukadan obra
gogoangarri oroitzapenaren bigarren zatian, beargilleen jostaketa agirikoen aldean:
BIGARREN ZATIA
Nere iduriak argibide ta ekinai aundiagoarekin azaldutzeko, bereziko det diartea edo puebloa ballera bitan, bata bearra egiten duena,
eta bestea jostatzen dana. Endeglatuko dlitut
lendabizikoan egun oroko neketik ateratako
banernearekin bertirauten duten ekabilde

guziak, eta bigarrengoan, beren errenta edo
tinkonde seguruakin bizi diradenak. Nork ikusten ez du bataren eta bestearen nongarte
banaitatua jostaketa agirikoen aldean? Egia da
izango diradena oraindik persona anitz erdiko
nongarte batekoak, baña beti ekabilde oni edo
ari egokidatuko zaiezkanak, beren nongarteak
zer nola makurtzen dituen geiago edo gutxiago
arretara edo aroikeriara. Baita ere ondoreatuko
da banaitaren bat aldeetan edo Urietan, eta
erri multsutasun geiagoko edo gutxiagokoetan,
baña ezin diteke guzia arpeztu. Ala ere gure
asierak izanzo dirade erraz oarkariak ekabilde
eta nongarte guziai. Itzegin dezagun lendabizi
bearra egiten duen diartearena.
Diarte edo pueblo onek bear ditu jostaketak,
baña ez ekuskarriak. Ez da premiazkoa Erondeak edo Gobiernoak jostaldiatu dezan, bañan
bai jostatzen utzi degion. Egun gutxietako,
ordu laisterretan señalapenatu al dagikiena
bere pozkida ta jostaldiari berak billatuko du,
berak asmatuko ditu bere jostaketak. Aski da
eman dakion lokabea ta estalpea gozatzeko. Jai
egun ostargi eta ateri dan batean dezakeanak

lokabekiro boastitu edo paseatu, eiatu, palankan tirata, pillotan jckatu, arboiltxoan, boleetan
arratsalde gosaldu, edan, dantzatu eta batetik
bestera ibilli kanpoan, beteko ditu bere naikida
guziak eta eskañiko zaiozka jostaldi ta atsegiñik ornituenak. Ain gostu gutxian josta erazi
dakioke diarte edo pueblo bati danik aundiena
eta zenbatetsuena izan arren!
Ala ere, nola da Espaiñako errien zatirik
andiena maneraren batean ez jostatzea? Gure
probinziaetan ibilli dan edozeñek egingo zuen
asko bider mingaraizko oarkera au. Egunik
otsaundikoetan beren bizitegilleen atsegiña
adierazi bear luketekeen pozkida eta zegarreraren ordean bateronzen du karrika eta plazaetan nagitasunezko zegiketa bat, ixilltasun triste batekin ezin oarketu ditezkeanak miretsi
gabe eta kupidatzen ez dala.
Baldin personaron batzuek irteten badira
beren etxeetatik, ez dirudite besterik ez bada
iguñak eta nagitasunak botatzen dituela beretatik, eta arrastatzen dituela esikabera, umillategira, plazara edo eliz-atariko leorpera, non
beren kapaetan zamorroturik, dala eskiñaren

baten arrimoan edo ezarririk edo orrondaritzan
emen edo an beakarririk gabe eta ez gogarta
desegobiturik igarotzen dituzte tristekiro
orduak eta arratsalde osoak egurastu gabe eta
jostaldiatzen ez diradela. Eta baldin oni ezarten
bazaio errietako leortasuna, zikinkeria, beartasuna ta desapainde bere bizitegilleena, itxura
tristea ta ixilltia, nagitasuna ta bakitearen
gabetasuna, eta mugida, zeña senatzen dan
toki guztietan, nor izango da arriturik damurriatuko ez dana ain izugarrizko bertagiak ikustean?
Ez da toki onen egitekoa berternetzera bilkidatzen diraden gauza guziak agertzean; diranak diradela, esan diteke segurutzat, guziak
etorriko diradela legeetatik. Baña irten gabe
geren gogartatik, ezin utzi gentzake ixillik
sarrienetako bat eta ezagunena dagoela, erri
askoren iritarau edo polizia gaiztoan. Zelatze
zogiez, ez ekadoi edo juez gutxirena sinistatzen da Erondea irigokiaren edo Gobierno
munizipalaren oibetanderik aundiena señalatzen dala, diartea edo puebloa menderatzean:
eraen onaren izaterik geiena dagoela, bere

bizitegilleak ekadoi edo justiziaren otsera ikaratzean, eta iñor ere ez ausartatzean mugitzera, ez eta txist bat egitera ere beraren izena
aditzean. Ondorean edozein iskanbillak eta
edozein otsabar edo algarak etarreratzen dute
gudate eta ausi abartzaren izena: edozein ez
baita eta edozein jaite da beakarri, erarta
ogendun edo prozedimentu kriminal batena;
eta dakaizki bere ondoren billakindeak, auzi
joaitak, presoindegiak, eta muskillak; baita
jarraigo guzi atsekabeena eta bersio oitaraukoak ere. Ain iritarau edo polizia gogorraren
azpian beldurtzen ta damurriatzen da diartea
edo puebloa, eta doskaindurik edo sakrifikaturik bere pozkida segurantza bereari, arautziatzen du jostaketa agirikoa eta gaitzik gabekoa,
baña orrengatiik perilltsua, eta autatzen ditu
bakardadea ta zegiketa tristeak eta mingarriak egiazki, baña denbora berean seguruak.
Onelako billakindetik jaio dirade anitz adrakoi
iritarauarenean, ez bakarrik errietako pozkidaren kontrakoak, baita ere beraren doatsuerarenak, eta ala ere ez latzalla ta gogortasun
gutxiagorekin gordeak. Toki batzuetan debeka-

tu dira otsankida ta zenzerri jotzeak, eta besteetan beilladuak eta dantzak. Batzuetan beartzen dituzte biztanleak illunzean beren etxeetan sarturik gelditzera, eta besteetan argirik
gabe karrikara ez irtetera, karrika eskiñaetan
ez gelditzera, bilgo boilleetan ez batutzera, eta
beste onelako debekuetara. Agintzeko furiak,
eta iñoiz ekadoien irritzak edo juezen kodiziak,
zabaldu ditu aldearik txatarreneraño gorte
bateko naskidak ezin griñaitu litzakean adrakoi edo reglamentuak; eta aste guzian kanpoko sokillen gañean izerditurik larranean lo egin
duan nekatzalle gizagaxoak larunbat arratsean
ezin dezake lokabekiro bere erriko plazan deadar egin, ez eta erdara bat okasitu edo entonatu ere bere maitearen atarian.
Oraindik ni bizi naizan tokia izanik aiñ señalatua guzien artean bere beargilletasunez, bere
izatez pozgarria eta gaitzik gabeko bere usarioak dituena, ezin lokabetu izandu da orrelako
adrakoietatik, eta iñoiz lekuko edo testigu izan
naizalako gogoratzen zaizkit orain oarkera oek.
Erri beraren sakabanatasunak ez grinaitzen ta