Gero - 19
silentium (Ambros. de poenit. c. 1. Tom. 4). Konzientziak minzatzen usatua eztelarik, eztaki alabaiña ixilik ere egoiten. Zeren kanpoan minza-
tzen ezpada ere, bai ordea minzatzen da barrenean.
276 Konzientzia da behin ere lohakartzen
ezten zerbitzari bat, marrantatzen edo erlasten
ezten predikari bat, eta bethiere ontasunera
ahal bezanbat eramaiten gaituen kidari bat. Eta
etzaiku pontu batez ere aldaratzen, bethi darraiku, gorputzari itzala darraikan bezala.
Eta eztago ez alferrik ere, alha zaiku, saingaz
eta eranzutez dagoku. Bekhatua egin baiño
lehen, egitean, eta eginea gero ere, erasten du,
abisatzen du, akhusatzen du. Eta guztiz ere bekhatu egin ondoan, iaikitzen da, orduan atzartzen
da, orduan dira zinak eta minak, orduan dira
ezproin kolperik handienak. Zeren San Krisostomok dioen bezala: Sicut ebrius cum multum vini
ingurgitat, nullum sentit a vino damnum; postea
autem sentit; ita et peccatum, donec consummatur, obtenebrat mentem, et quasi densa
nubes ita mentem corrumpit. Deinde conscientia
insurgit, et quovis accusatore mentem gravius
arrodit, monstrans absurditatem peccati (Chry-
sost. Hom. 64 in cap. 42 Genes.). Nola hordiak
arnoa iresten duenean, ezpaitu sentitzen handik
heldu zaikan kaltea: zeren gozatasun hark, edatean hartzen duen atseginak, itsutzen baitio adimendua. Ordea gero, hordia ioan dakionean,
ezagutzen baitu bere falta eta desohorea:hala
bekhatoreak ere, bekhatua egiten duenean, eztu
sentitzen eta ez ikhusten, handik heldu zaikan
kaltea, zeren hartako atseginak eta plazerak liluratzen baitu; hain liluratzen, ezen ezpaita orduan
gaitzez orhoitzen. Baiña gero, iragan denean
bekhatua, iaikitzen da konzientzia, eta hain
zinez akhusatzen eta liskar egiten hasten da,
non iragan diren plazer guztiez ahantzirik ibentzen baitu bekhatorea.
§4
277 Erraiten du San Agustinek, emazte gaixtoak, ithaizurak, eta kheak atheratzen duten bezala gizona bere etxetik: atheratzen duela konzientzia gaixtoak ere bekhatorea bere sosegutik
(Vid. August. in Ps. 33 et in Ps. 100). Emazte
gaixtoa, ithaizura, eta khea diren lekhuan ezta
plazerik, ez eta konzientzia gaixtoa duena baithan ere ontasunik. Bekhatorea sar badadi bere
konzientzian barrena, berehala hango kheak
atheratzen du kanporat, azpiratzen du tristurak.
Kanpoan etsaiak, perilak eta asalduak dituenak, laster egiten du etxera, pausatzera eta bere
buruaren seguratzera, ordea etxean ere etsaiak,
atsekabeak, ithaizura, khea eta emazte gaixtoa
dituenak zer eginen du? Non pausatuko du? Zer
konsolamendu izanen du? Kanpoan etsaiak,
etxean gerla, non edirenen du bakea? Non? Bere
barreneko ganbaran, bere konzientzian, han
behar du pausatu, han behar du konsolatu eta
bere burua arindu eta alegeratu. Ordea baldin
bere barreneko ganbara hartan ere, bere konzientzian ere edireiten badu etsaia, bekhatuaren
ithaizura, khea eta eranzutea, zer eginen du
orduan? Norako da? Sarthuagatik bere barreneko ganbaran, bere konzientzian, eztezake pausurik ediren. Zeren han berean batzen baitzaika
bere etsaia, eta etsairik gaixtoena etxe barrene-
koa da. Hostem suum invenit, quo confugerat
(August. in Ps. 45). Etsaiaren ihesi dabillala, egiten du etsaiarekin inkontru. Beraz gehien bazterretarik hartua da halakoa, alde guztietarik atrapatua da. Zeren bere burua ere etsai baitu, eta
berak, bereganik ezin baitaidike ihesik. Arrazoiñekin erraiten du San Agustinek: Nullae poenae
graviores quam malae conscientiae, in qua cum
non habetur Deus, consolatio non invenitur (Aug.
Sent. 191, Tom. 3). Ezta konzientzia gaixtoaren
egitekoak eta penak baiño pena handiagorik.
Zeren nola ezpaita Iainkoa han egoiten, ez eta,
ezta konsolamendurik ere edireiten.
278 Eri den presunak, barrenean min duenak,
ahal daidike denbora aphur batez, kanpoan eta
iendartean alegera iduri, ordea guti hala iraun,
berehala bere barreneko gaitzak, gogoetan ibentzen du, tristetzen du. Hala tristetzen du bada
bekhatutan dagoena ere, bere konzientziak,
bere barreneko eritasunak. Vides convivium peccatoris, interroga eius conscientiam, nonne gravius omnibus foetet sepulchris? (Ambros. lib. 1
Offic. c. 12. Tom. 5). Ikhusten duzu bekhatutan
dagoenaren gonbitea, ian-edana, bonbazia eta
bankezia, baitirudi ezen han dela parabisua,
eztela zer gehiago desira. Ordea baldin galdegiten badiozu, ea nola dihoakon bere barren hartan, bere konzientzian, erranen deratzu gaizki
dela, nardagarri dela, sepultura kiratsak baiño
kiratsago dela. Impii quasi mare fervent, quod
quiescere non potest. Gaixtoak itsas irakitua
bezala dira, eztute bakerik eta ez sosegurik:
heken holek, uhinek, bagèak eta tormentèk,
hanbat badira, ezen gaiñez egiten baitute. Eta
badio Salomonek ere: Praecordia fatui quasi rota
carri. Gaixtoaren konzientzia eta barren aldeak,
orgaren edo gurdiaren arroda bezala dira. Gurdi
kargatuak badarasa, badirudi bere karga handia
ezin iasanez, arrenkuratzen dela: hala arrenkuratzen da bada bekhatorearen konzientzia ere,
bere bekhatuen karga eta pisutasuna ezin iasanez: hark nekhatzen du, hark zapatzen du, hark
bere soiñuaz, habarrotsaz, eta erasteaz tristetzen eta penatzen du.
279 Egun batez ioan zituen filosofo batek zapata batzuk bere etxera, prometaturik zapata egilleari, denbora gutiren barrenean pagatuko
zerautzala. Eta abiatu zen bere hitzean, eta
ephean pagamenduaren egitera. Baiña enzunik
ezen hiltzela diruak behar zituen zapatagina,
bihurtu zen alegerarik bere diruekin etxerat, iduriturik ezen hainbertzez kito zela: eta eduki
zituen zenbait denboraz diruak berekin. Ordea
bitarte hartan hain iaten eta erratzen zuen bere
baithan barrena bere konzientziak, ezen ezin
pairatuz, ioan baitzen bere diruak harturik, zapataginaren etxera eta han egotzi zituen, erraiten
zuela, zapataginarekin berarekin mintzo izan
bailliz bezala: Ille tibi vivit, redde quod debes
(Senec. lib. 7 de benefic. cap. 21). Bertze guztientzat hil bahaiz ere, oraiño bizi aiz enetzat.
Thotzik bada, har itzak heure zapaten diruak, eta
utztak niri bakea. Deskargua egin arteiño,
etzuen utzi bere konzientziak sosegatzera, anarteraiño bethi eman zioen garri eta narrio. Ezta
egungo egunean mundua hunein sentikor eta
konzientziatsu.
§5
280 Gaixtoa, bertze etsairik gabe, bere konzientziak berak, bere baithan barrena, azotatzen
du, autsikitzen du, zaurtzen du, larrutzen eta
penatzen du. Iragan denean bekhatuaren plazera, han da berehala konzientziaren desplazera.
Bekhatua, zauri hatz-gillea bezala da. Hatz egitean atsegin hartzen duzu. Ordea hatz gordin
eginik, gelditzen zaitzu ondotik errasumina. Hala
gelditzen da bada, bekhatuaren plazera iragan
denean ere, konzientziaren mina eta oinhazea.
Sukhar handiarekin zaudenean ere, atsegin hartzen duzu ur hotzaren edateaz, ordea gero edan
ondoan, gaitza berreturik, izaiten duzu atsegin
haren atsekabea. Haur da fruitu ondu gabèn
ondorea, horzkidura, higuintza.
Garzelean dagoenari, emozu nahi duen
bezanbat iatera eta edatera. Egiozu ahal dagizun besta guztia, baiña ezta hargatik osoki ale-
geratzen. Zeren ezpaitaki zeri dagokan. Alegerakiago bizi da, athez athe dabillan errumesa.
Zeren San Krisostomok dioen bezala: Supplicii
expectatio non sinit praesentium voluptatum
sensum capere (Chrysost. Hom. 12 in c. 7 Rom.
Tom. 4). Garzelean dagoena, eztu utzten, geroko
gaztiguaren beldurrak, atsegin hartzera, eta ez
eskuen artean dituen plazer aphurren gozatzera.
281 Urkhabera kondenaturik dagoena, aitzinetik penatzen da, urkhabeaz orhoitzen den guztiaz, urkhatzen bezala da. Hala da bada konzientzia gaixtoa duena ere. Halakoa noiz eta hasten
baita bere gogarenik, bere lagunekin atsegin
hartzen, orduan berean orhoitzen da bere bekhatuez, orduan berean alhatzen zaika bere konzientzia: halako suertez, ezen ezpaita posible
bekhatutan dagoenak, hala dagoeiño, atsegindasun osorik ahal dukeien.
Halakoak, perilik eztuenean ere, uste du peril
duela. Eta hala ikhusiko duzu anhitzetan ere,
ohoiñak edo gizon hilzaileak sentitzen duenean
iustizia, berehala bera bere buruz, nehor orhoi-
tzen eztela, bere konzientziak akhusaturik, ihesi
itzalgaizka abiatzen dela: Eta handik nabarbendurik gaizkiere heltzen dela.
Gaixtoak uste du ezen hartzaz orhoitzen eztirenean ere, hartzaz mintzo direla. Gaixtoa bethi
da gibel beldurti, eta gogan behartsu.
Gau ilhunean bakharrik dohana deusen perilik ez izanagatik ere, latz da, beldur da, izi eta
ikhara da: hala da bada gaixtoa ere, deusen perilik ez izanagatik ere, bere konzientziak akhusaturik latz, izi, ikhara eta beldur.
Urdeak, bertze abrèk egiten eztutena, oraiño
minik hartu gabe, ukitzeaz beraz egiten du
marraska. Zeren nola ezpaitu deus ere on den
gauzarik, bere urdaia baizen, ez illerik, ez lumarik, ez larrurik, eta ez bertze gauzarik, bere izanez eta naturaz da beldur, hartzen dutenean,
biziaren edekitzeko hartzen duten: hala bada,
konzientzia gaixtoa duena ere, lehenbiziko aldi
gaitzean, den buruko minik ttipienean, da beldur
hil dadin, bizia edeki diazoten. Zeren ezpaitu
deus ere balio duen gauzarik, bere bizia baizen,
eta hura galduz gero, penatu behar baitu.
§6
282 Erraiten du Iob gizon saindu hark: Sonitus
terroris semper in auribus eius, et cum pax sit,
ille insidias suspicatur (Job 15). Gaixtoari bethi
dagoka bere beharrietan beldurtasunaren soiñua, konzientziaren latztasuna, eta asaldua: eta
bakean denean ere, uste du gerlan dela, eta
orduan ere atrapatu nahiz, zelatan dagotzala.
Haur da are mundu hunetan ere, bertze mundukoaz gaiñera, gaixtoaren gaztigua: beldurtasuna, segurantzarik gabe, izi ibiltzea. Gaztigu
hunetzaz mehatxatu zituen gure Iainkoak bere
manamenduen hautsailleak, erraiten zerauela:
Quod si non audieritis me, nec feceritis omnia
mandata mea, fugietis nemine persequente
(Levit. 26). Baldin enzuten ezpanauzue, eta ene
manamendu guztiak konplitzen ezpaitutzue,
iakizue ezen, nehoren peril gabe eta nehor
iarraiki gabe, emanen diozuela ihesari, eta ikha-
ra handi bat eginen zaitzuela. Hala egin zeikan
ikhara handia Kaini bere anaia Abel hil zuenean.
Abiatu zen Kain mundutik ihesi, erraiten zuela:
Omnis igitur qui invenerit me occidet me (Gen.
4). Egin du eneak, ezta eskapatzerik, ediren
nazan guztiak hillen nau. Zer diozu Kain? Noren
zara beldur? Nork hillen zaitu? Ez Adanek, ez
Ebak. Zeren horiek zure aita-amak dira, eta oraiño ezta munduan bertzerik. Noren zara bada beldur? Ez nehoren bertzeren: zeure buruaren,
zeure konzientziaren. Zeren konzientzia bera,
bertze etsairik gabe, da asko, beldurtasun handiarekin erabiltzeko.
283 Adanek bekhatu egin zuenean, eta sentitu
Iainkoak deitu nahi zuela, ihes egin zuen, gorde
zen. Eta zergatik gorde zen? Othe ziakien zer
nahi zioen Iainkoak? Bai baziakien (dio San Agustinek). Eta nondik ziakien? Bere konzientziak
erranik. Neque alium obiurgatorem habebat, et
testem peccatorum (Aug. Hom. 17 in cap. 3 Gen.
T. 1). Etzuen bertze lekhukorik, eta ez akhusatzaillerik, bere konzientzia baizen: baiña hura
zuen asko. Eta halatan, berak bere buruz, bere
falta ezaguturik, eta hobendun zela nabarbendurik, estalgunea bilhatu zuen. Hargatik erraiten
du San Isidorok: Numquam securus est reus animus, mens enim malae conscientiae propriis agitatur stimulis ( 2 Soliloq. Isidor. lib.). Presuna
hobenduria, faltatsua, ezta behin ere segur,
zeren bere konzientziaren ezproiñak bethiere
kolpeka hari baitzaitza. Pontu hunen gaiñean
erraiten du San Anbrosiok: Domini autem traditorem non invenio a iudice esse damnatum. Non
enim damnat eum Pilatus, non damnat populus,
sed quod gravius est, seipsum condemnat
(Ambros. serm. 2 in Daniel. T. 2). Eztut edireiten
ezen Iudas, Iaunaren saltzaillea, nehork kondenatu zuela, ez Pilatusek, ez herriak: eta ez bertzek: baiña, gaixtoago baita, edireiten dut, berak
bere burua kondenatu zuela. Zeren sentenzia
guztien gaiñeko sentenzia, guztiak xitzen eta iragaiten dituena, bat berak bere buruari, bere konzientziak benzuturik, emaiten dioena da.
284 Eta hunetan da ageri eztela antsia, nehork
bertzek ez iakinagatik ere zure falta eta bekhatua, baldin zerorrek badakizu; konzientzia bera
da lekhukorik asko. Ezta harentzat golkhorik,
zokhorik, eta ez estalgunerik. Zeren Senekak
dioen bezala: Quid prodest recondere se et oculos hominum auresque vitare? Bona conscientia
turbam advocat, mala autem in solitudine anxia
est atque sollicita. Si honesta sunt quae facis,
omnes sciant, si autem turpia, quid prodest
neminem scire cum tu scias? (Senec. epis. 43).
Zer probetxu da gordetzea, eta iendèn begietarik eta beharrietarik ihes egitea? Konzientzia
onak agerrian, eta iendartean ibili nahi du, fida
da han ere. Baiña gaixtoak eztu nehon ere segurantzarik edireiten: ez etxean, ez kanpoan, ez
bakharrik dagoenean, eta ez are konpainiatan
denean ere. Zure obrak onak eta prestuak badira, iakin bitzate guztiek, baiña baldin gaixtoak,
desohorezkoak, eta desohoragarriak badira, zer
probetxu da, bertzèk ez iakitea, baldin zerorrek
badakizkitzu? Zerori zara, zure konzientzia da
lekhukorik segurena: bertze guztiek faltatuagatik hark eztezake falta, hark on edukiko du, hark
akhusakuto du. Hargatik erraiten du halaber
Senekak:
Nullum conscium peccatorum tuorum magis
tenueris, quam te ipsum: alium enim potest effugere, te autem numquam, nequitia enim ipsa est
sui poena (Senec. lib. de moribus). Etzarela zure
bekhatuak dakizkitenen, baten ere hain beldur,
nola zeure buruaren; zeren bertzètarik badaidikezu ihes, eskapa zaitezke, baiña ez zeureganik.
Zeren bekhatua bera da, bere buruarentzat
pena, eta gaztigu.
Iob gizon saindu hari gerthatu zeitzan kalte,
galtze eta fortuna gaixto guztietan, eskapatzen
zen bethi ere bat, abisatzeko eta berriaren
ekhartzeko: Ego evasi solus, ut nuntiarem tibi
(Job 1). Hala eskapatzen da bada bekhatorea
baithan ere konzientzia, eta konzientziaren mandataria eta eranzutea, berri ekhartzeko, abisatzeko, eta erraiteko zenbat kalte ethorri zaikan,
eta zenbat ontasun galdu duen bekhatuaren egiteaz.
§7
285 Konzientziak anhitz ofizio du, bera da alkhate, bera da lekhuko, bera da akhusatzaille, eta
defendatzaille. Eta hain da fin eta egiati, ezen
berak milla lekhuko balio baititu. Conscientia
mille testes (Quintilian.). Hain da artez, iustu eta
leial, non mundu guztiak ezpaitezake irabaz, ez
korronpi, eta ez bertze aldera itzul. Ezta dirurik,
eta faborerik: ezta lausengurik, eta ez mehatxurik: ezta arartekorik, eta ez adiskiderik, konzientzia bere egiatik malkhur dezakeienik. Pontu
hunen gaiñean bethi bezala ederki erraiten du
San Krisostomo, urrezko mihi hark: Externi iudices, et pecuniis corrumpuntur, et assentationibus deliniuntur, et metu simulant. At conscientiae tribunal nulli hominum novit cedere; sed,
quamvis dederis pecunias, quamvis mineris,
quamvis aliud quodvis feceris, iustam ferret sententiam, adversus peccatoris cogitationes, adeo
ut ipse quoque qui peccatum admisit, seipsum
condemnet, quamvis nullus alius condemnet
(Chrysost. concio 4 de Lazaro). Munduko gortheak, audientziak, eta iustiziak nahasten dira,
lekhukoek ukhatzen dute, notaria irabazten da,
alkatea diruz itsutzen da, lausenguz eta faborez
gobernatzen da: eta handik anhitzetan ere,
barrenean zarela uste duzunean, kanpoan edireiten zara, irabazi ustea galtzen duzu. Baiña
konzientziaren gorthean eta audientzian ezta
halako bidegaberik egiten. Aitzitik bertze guztiek
faltatuagatik, kulpantak berak, konzientziak
berak akhusatzen du bere burua, eta bai kondenatzen ere.
Kanpoan egin ahal ditezke, egiaren kontrako
enseiuak, eta frogantza falsoak: falta duenak ere
ukha ahal dezake, eta erran eztuela faltarik,
baiña hargatik, barren hartan, bethiere konzientzia bere egian egonen da. Mintzo direnek ahal
daidikete huts, baiña ez konzientziak: hari galdegiozu, harekin mintza zaitezi, eta hark nor zaren
erranen deratzu; han miraillean bezala, zeure
burua ikhusiko duzu.
286 Egiteko batek hartzen zaituenean, han da
berehala konzientzia, eta egundaiño egin ditutzun falta guztiez orhoitzen zaitu, guztiak gogora ekhartzen derauzkitzu. Eta are erraiten deratzu, zenbait zeure bekhatugatik, hunelako eta
halakogatik, hek guztiak ethorri zaitzkitzula.
Hala Iosephen anaiek Ejiptora zirenean, eta han
egitekotan iarri zirenean, bere bekhatuaz, hogoi
urthe zuela egin zutenaz, orhoiturik, erran zioten
elkharri: Merito haec patimur, quia peccavimus
in fratrem nostrum, videntes angustias animae
illius dum deprecaretur nos, et non audivimus,
idcirco venit super nos ista tribulatio (Gen. 42).
Mereziturik ditugu egiteko hauk guztiok, iustu da
gehiago ere paira dezagun, zeren bekhatu handia eginik, geure anaia saldurik baikaude. Gogorki usatu genduen haren alderakotzat, anhitz
othoitz eder egin zerakun, anhitz nigar purpuilla
isuri zuen, asko baitziratekeien, den bihotzik
gogorrenaren ere hautsteko eta beratzeko;
baiña gureak etziren kantitu ere, etzeikun urrikaldu, ezkenduen entzun. Hargatik gabiltza bada
orai gerok ere asaldatuak, akhusatuak eta atsekabeztatuak. Hunela erraiten zioten elkharri,
hunela akhusatzen zituen bere konzientziak.
Eta guztiz ere Ruben bere anaietarik batek
egiten zerauen eranzute handi, erraiten zerauela: Numquid non dixi vobis, nolite peccare in
puerum, et non audistis me, en sanguis eius
exquiritur. Ezneratzuen nik orduan ere erran,
begira zendutela, etzenegitela halako bekhaturik
anaia haurraren kontra? Etzenezatela sal? Baiña
ez nenduzuen enzun nahi izatu: huna non
duzuen bada zuek ere orai zeuen merezia, zeuen
ordain pagua. Bekhatu hura dela kausa, haren
kariaz zarete, eta gara egitekotan, hura heldu
zaiku geure gaiñera. Okhasinoa presentatu zen
bezain bezain fite, iaiki zeien bere konzientzia,
etzuen faltatu, akhusatu zituen.
Eta are San Krisostomok dioen bezala: Ipsorum conscientia per oblatam occasionem insurrexit, momorditque illorum animos, efficiens ut
nemine compellente, confiterentur sua facinora
(Chrysost. Conc. 4 de Lazaro). Nehork ere bortxatu gabe, berèk bere borondatez, agertu zuten
eta aithortu hanbat denboraz estalirik eduki
zuten gaixtakeria. Haur da konzientziaren kargua, eta ofizioa, bertzèn ahantz orduetan orhoitzen du, denboraren buruan penatzen du, min
eta oiñhaze emaiten du. Eta lehiatzen zaiku,
lehen baiño lehen, geroko luzamendutan ibili
gabe, bide on batean iar gaitezilla. Eta are erraiten deraku ezkaituela anarteraiño sosegatzera
utziko, eta hala ezkaitu utzten ere. Beraz hunelatan, konzientziak berak egiten derauzkigun
eranzuteakgatik, eta etxean barrena bekhatuaren kherik, ithaizurik, eta liskarrik ez izaiteagatik
ere, behar dugu egun beretik, geroko begira
egon gabe, geure konzientziatik, zer ere notha,
falta, eta narrio baitugu, khentzera enseiatu: eta
halatan bakean eta soseguan egon, iarri eta pausatu.
NOLA GEROTIK GERORA
GABILTZAN BITARTEAN GALTZEN
DUGUN KONZIENTZIA ONAREN
BAKEA ETA SOSEGUA
KAP. XLVI
287 Gauza segura da, klara, eta esperientziaz
ere frogatua, konzientzia gaixtoaren autsikiak,
autsiki minak; liskarrak, liskar garratzak, eta kolpeak ere kolpe bortitzak direla: eta halako konzientzia duenak, hala dueiño, plazentzia osorik
eztukeiela.
Baiña gauza klara eta frogatua da halaber,
konzientzia onaren bakea eta sosegua, gauza
ona eta plazenta dela: eta nola mundu hunetako
ifernua baita konzientzia gaixtoa, hala dela halaber mundu hunetako parabisua konzientzia ona.
Ad spirituale gaudium, hodierna die, fratres
charissimi, intendo os invitare, quod quidem
gaudium non operatur divitiarum copia, non
fallax mundi gloria, non prolis foecunditas, non
corporis sanitas, sed tantum conscientiae puritas (August. ad fratr. in eremo serm. T. 10). Plazer espiritualera, arimako alegriantzara, konbidatu nahi zaituztet, egungo egunean, neure
anaia maiteak (dio San Agustinek). Eta alegriantza haur eztu ez egiten, eta ez emaiten aberatstasunak, ez munduko ohoreak, ez seme alabadun izaiteak, eta ez gorputzeko osasunak ere.
Zerk egiten du bada? Konzientziaren garbitasunak, bekhaturik gabe egoiteak. Hark ekhartzen
du egiazko alegriantza, hark oiñhaze guztietarik
sendatzen du arima eta hark kanporat ere atheratzen du barren hartako harra eta tristura.
Zeren San Anbrosiok dioen bezala: Sicut in opere
malo est tristitia, ita et in emendatione gaudium
(Ambros. cap. 2 in epist. 2 ad Rom. T. 3). Nola
obra gaixtoan edireiten baita tristura eta malenkonia, hala onean, onera emanean, eta emendatzean, edireiten da alegriantza eta bozkarioa. Vis
numquam esse tristis? Bene vive, secura mens
tristitiam leviter sustinet, bona vita gaudium
semper habet (Isidor. lib. 1 Soliloq.). Nahi duzu
ez behin ere izan triste? Zaren prestu, euzu konzientzia ona, konzientzia onak arintki iasaiten
du, deus guti sentitzen du, kanpotik heldu zaikan
tristura: bizitze onak bethi du berekin arraitasuna, irri nahia eta plazentzia. Hargatik erraiten
zuen Iondone Paulok, etzebillala behin ere triste,
triste bezala bai, baiña bethi alegera.
Quasi tristes, semper autem gaudentes (2
Cor. 6). Iondone Paulok anhitz trabaillu eta atsekabe izaiten zuen, zeiñek tristetzeko okhasino
emaiten baitzioten, baiña hek guztiak, konzientzia onaren alegriantzak, eta arraitasunak, iguzkiak lanhoa bezala, haizatzen eta barraiatzen
zerautzan.
§1
288 Gaixtoak gezurrez dira alegera, eta egiaz
triste: eta onak bertze aldera, egiaz alegera, eta
gezurrez triste. Propioki eta egiaz minzatzera,
onek dute alegriantzaren izena, eta izana, eta
gaixtoek izena, eta ez izana.
Zure atsegin eta plazer guztien mintzeko, eta
gozo gaitzteko, asko da konzientzia gaixtoa, eta
bai atsekaben eta desplazaren gozatzeko eta
zaphoratzeko ere konzientzia ona: Namque si ibi
vulnus non sit, sanumque sit illud quod conscientia vocatur, ubicumque alibi passus fuerit tribulationes, illuc confugiet, et ibi inveniet Deum, dio
San Agustinek (August. in Ps. 45). Gizonak tristetua, atsekabeztatua, eta egitekoz bethea dabillanean, baldin bere barren hartan zauririk ezpadu, bere konzientzia sendo badu, hara laster egiten du, han Iainkoa edireiten du, eta han harekin
batean bere burua konsolatzen du.
Zurginak zura lantzen eta aphaintzen duenean, aurkituagatik gainaldea, azalari datxekana
arrazatua, eta pipiztatua, eztu hargatik antsiarik,
baldin bihotza, barrenaldea, on eta fin edireiten
badio. Gizonaren azala eta gainaldea, gorputza
da, barrena eta mamia da konzientzia: eta hura
on bada, ezta gaiñerakoaz antsiarik, eta ez zer
kontu eginik, zeren barren hura baita prinzipala.
Hunen arauaz erraiten du San Anbrosiok: Et
ideo non secundum forensem abundantiam aestimandam esse beatitudinem singulorum, sed
secundum interiorem conscientiam (Ambros. lib
1 officior. cap. 15 Tom. 3). Ezta ez erran behar
nehor dela bere gogora, kanpoko bere gogarakgatik, aberatstasunakgatik, ian-edanakgatik, eta
ez bertze frankiakgatik: baiña orduan erran
behar da bat bedera dela ongi, eta bere gogara,
eta atseginak eta plazerak ere direla osoak, eta
konplituak, noiz eta barrenaldea, konzientzia
baita ongi, sendo, garbi eta narrio gabe. Non
contristabit iustum quidquid ei acciderit, impii
autem implebuntur iniquitate, dio Spiritu Sainduak (Prov. 12). Zer nahi den gertha dakiola,
eztezake deusek ere iustua trista, baiña gaixtoak betheko dira gaixtakeriaz eta egitekoz. Hunen
arauaz erraiten du Elizak ere: Nulla nocebit ei
adversitas, si nulla dominetur et iniquitas. Eztio
bat ere gertha dakion egitekok kalterik eginen,
bat ere bekhaturik eztuenari.
289 Zeure bekhatuek eta aphetitu desordenatuek egiten deratzute gerla eta kalte, hek tristetzen zaituzte. Kheintzatzu hek, eta izanen zara
alegera, kheinzatzu hek, eta biziko zara bakez
eta zeure gogara. Hala erraiten du errege Davitek: Pax multa diligentibus legem tuam (Ps.
118). Bake handia du konzientzia onak, Iankoaren lege sainduari darraikanak. Eta badio San
Anbrosiok ere: Quid est iuste vivere, nisi cum
tranquillitate vivere? (Ambros. lib. 10 ep. 82. T.
2). Zer da iustuki bizitzea, bakean eta soseguan
bizitzea baizen? Erran nahi du konzientzia onaren izaitea, eta bakean eta soseguan egoitea,
guztia dela bat. Zeren iustuak kanpoan gerlak,
eta egitekoak izanagatik, barrenean bethi du
bakea: berekin du halakoak, mundu hunetan
erdiets ahal ditekeien loria eta plazentzia. Halakoak eztu antsiarik munduko erran-merranakgatik. Falso testimonio bat, kontrario bat erauzten
diotenean, eta batek eta bertzeak ahotan gaixtoki darabillatela ikhusten duenean, laster egiten
du bere konzientziara: eta nola ezpaitu han, dio-
ten faltarik edireiten, hartzaz konsolatzen da,
hartzaz esporzatzen eta berotzen da.
290 Arrazoiñekin erraiten du San Anbrosiok:
Bene sibi conscius, falsis non debet moveri, nec
aestimare plus ponderis esse in alieno convitio,
quam in suo testimonio (Ambros. lib. 1 Offic.
cap. 5 Tom. 5). Faltarik eztuela dakien presunak,
eztu bertzeren gaizki erraiteaz kasurik egin
behar, eta ez pensatu ere, bertzeren gezurrak
indar gehiago duela, beraren egiak baiño. Hunen
arauaz erraiten du San Gregoriok ere: In omne
quod agimus, vel extra de nobis agitur, recurrere ad mentis arcana debemus. Et si omnes vituperent, liber tamen est quem conscientcia non
si omnes laudent, liber esse non
potest, si hunc conscientia accusat (Greg. ep. 2.
T. 7). Egiten ditugun gauza guztietan edo gutzaz
egiten eta erraiten direnetan, konzientziaren
barreneko sekeretura egin behar dugu laster,
eta hartzaz, haren lekhukotasunaz, hark barren
hartan dioenaz egin kontu, eta ez iendearen
erasteaz eta ongi edo gaizki mintzatzeaz. Zeren
San Agustinek dioen bezala: Nec malam conscientiam sanat praeconium laudantis, nec
bonam vulnerat convitiantis opprobrium
(August. lib. 3 contra Petili. donatistae Luter. T.
7). Konzientzia gaixtoa, eta eria eztu ontzen, eta
ez sendatzen nehoren laudorioak, eta ez ona,
eta sendoa ere gaixtatzen, eta ez eritzen, gaizki
erraiteak, hargatik bat bedera, dena izanen da.
§2
291 Bai ordea damu hartzen dut, iendèk ene
baithan eztenaren erraiteaz, eta bai batzutan
denaren ere agertzeaz eta banatzeaz. Sinhesten
dut damu hartzen duzula: baiña pazientzia behar
duzu. Zeren bertzeren mihiak ezin eduki ditzaketzu, hek eztaude zure eskuan. Utzkitzu hek, gaixtoak baitira, eta iende onen eta prestuen erranaz, eta zeure konzientziaz egizu kontu. Zeren
San Bernardok dioen bezala: Omnino sufficit
adversus os loquentium iniqua, opinio bonorum
cum testimonio conscientiae (Bernard. super
cantica). Asko da mihi gaixtoen kontrako, iende
onén alderakotzat fama onean egoitea, konzientzia onaren lekhukotasunarekin.
Deusek ere eztu hala sendatzen, eta ez arintzen iende gaixtoek gutzaz gaizki erraiten dutela enzuteaz hartzen dugun damua, nola egiten
baitu ikhusteak eta iakiteak eztugula hobenik:
eta iende prestuek eta ohoratuek ere, eztutela
uste, eta ez sinhesten gutzaz halakorik.
Baldin iende prestuek erraiten badute zutzaz
ongi, eta konzientziak ez akhusatzen, egizu loa
laxo, eztuzula antsiarik xarrek edo galduek gaizki erranagatik. Aitzitik atsegin hartzeko duzu,
zeren hartan da ageri etzarela hek bezala. Egia
haur erdietsi zuen ongi Antistenes filosofoak.
Zeren hark enzun zuenean ezen iende gaixto
batzuk haren laudorioz zeudezilla, erran zuen,
tristura handi batekin:
Ha iainkoak, zer egin othe dut nik? Zertan faltatu othe dut? Beldur naiz zerbaitetan huts egin
dudan, eta lehen danik gaixtatu naizen.
Zeren iende gaixto batzuek, lehen nitzaz
gaizki erraiten zutenek, erraiten omen dute orai
ongi. Zein baita seiñale gaixtoa. Zeren halakoek
ez ohi dute erraiten ongirik, gaixtoez eta gaixtakeriez baizen (Laert. lib. 6 cap. 2).
292 Hunela mintzazu zen filosofo hura, gaixtoen kondizinoa ezaguturik. Beude beraz hek,
diren bezalakorik, ez hetarat bururik itzul, ez hei
beha, ez hetzaz konturik egin. Zeure konzientziarekin edukazu, harekin konseilla eta konsola
zaitezi. Hala egiten zuen Iondone Paulok, erraiten zuenean: Gloria nostra haec est, testimonium conscientiae nostrae (2 Cor. 1). Haur da
mundu hunetako gure loria, eta parabisua, konzientziaren akhusamendurik gabe egoitea,
barren hartan faltarik ez edireitea.
Erran baillu bezala: Batzuen loria eta kontentamendua da, aberats izaitea, errenta handien
erdiestea; handiekin segitzea: iokoan, ian-edanean, emaztetan eta munduko bertze plazeretan
denboraren iragaitea, baina ez gurea (dio Iondone Paulok). Guk eztugu hautzaz konturik egiten,
barrenekoaz, konzientziakoaz kontentatzen
gara. Hunen arauaz erraiten du San Anbrosiok