🕙 27-minute read
Gazigozoak - 4
Total number of words is 3479
Total number of unique words is 2305
19.8 of words are in the 2000 most common words
29.8 of words are in the 5000 most common words
35.2 of words are in the 8000 most common words
berau degu izle ta kontari. Papini aipatua bitarteko. Ez det onen edestia itzez -itz beretik ateratako ari-albañuz josi. Ango muña ta mami-biotza
nereratu baizik. Wells mintza bitartean, gagozkion aogoxo ta belarri-erne. Oar, irakurle, gorengo idazleak ere ez dutela artillearen igortzi biguna besteen lanak epaitzean. Ara, ba, Wells-ek
esana.
Gerokoan usnaturik etorkizuneko lañoak
urratzea da neretzat zereginik atsegarriena.
Etortzekoa argiztutzea. Lan ontan ez dit nere
errialdean iñork tutururik jo. Ez det ortan berdinik. Iru izar ditu England-laterriak elerti-ortzean
dirdai-zabalka ageri diranak. Aberri-elertilariak
irurak. Bakoitza bere erara, ordea. Kipling, oleskari; Show, parreragille («clown» da euzkeraldu
dedan itza. Bernard Show-k ez ote-du besterik
merezi?); eta irugarrena ni: iragarlea.
1901-garrenean argitaldua da nere iragaridaztietan lenengoa. «Anticipations» idazburutzat daramana. Arrezkero orixe izan da neretzat
jardunik gogokoena. Jakintzazko iragarpenak;
izar, bizitza, guda ta gizarteko iragarpenak. Ez
da nere begiratu zorrotzak zulakatu ez dun arpe
izkuturik. Goragokorik al-dezake ezer giza-adimenak? Aintziñetazo uskurtzak ere iragarkiak
zituzten solairutzat. Berdinki sinesgabeak; baita
ere judearrak. Otswald-ek eta Poincare-k erakutsi ziguten jakintzaren elbururik bereziena auxe
dala: gerokoen argi-urratzea. Nerera jo dezagun
orain. Nere izena aintzatuz darabilkienak ere
berorrexegatik darabilkie. Elerti-saltokietan nere
iragarpen-idaztiak ildoa trebeki zulatu dutelako.
***
Ara nola etetzen dion urrutizkin-txirriñak
Wells-i itz-zaparrada atergabea. Zenbat itz? —
otsegiten dio olerkariak urrundiko jarduleari. —
Noizkorako? Ongi. Datorren orrilla-25-rako sei
milla itz. «Well, good bye». Agur.
Eta bere artan nigana itzulirik: —«Westminster Gazette» deritzaion egunkarirako iragarpen
bat eskatu didate. Ara or; irakurri ezazu. Jakinmina zirikatu-arazi baietz. Ots! Ez dezu irakuri
bearrik. Or agertzen ditudan oldozkunen muña
ta biotza mintzoz neronek azalduko dizut.
Berriro ere onelaxen darrai Wells olerkari
ameslari ta asmatzalleak.
***
Oraingo gizadi au erdiratzen denerako, guda
izugarri bat sortuko da. Laterri geienak naspildu
ta alkarrekin korapillotuko ditun guda erdiraga-
rria. Laurdeneragiño urritu ta eratxiko du gizadia
guda onek. Aize-aldean borrokatuko dira alkarrekin gizonak eta laspel-ontzi galgarriak izango
dituzte izkillu. Izkillu oekaz ez da izango gudarien eta beste biztanleen artean ezertako alderik. Zokondo guzietara iritxiko da triskantza illuna erio-egoak bildurgarri nunai zabalduz. Ludiko
uririk nagosienak eta aberatsenak auts biurturik
lotuko dira. Erri txikiak ere oro xeeturik eta biztanle gabe. Ikastetxe nagosi ta aztetxeak azpikoak gain iraulita. Lantegiak gaulapur beltzen aztaparpean.
Lert-gai ta laspel erio-banatzalle guziak amaitu arte, ez da guda izugarri au azkenduko. Lurbira osoan bizirik lotuko diran gizon pitinak eta
aldra eskasak ez dute tankera alaigarria izango.
Zurbil; goseti; sorgin-itxuradun. Zugaitzen gerizpeetatik irtendako pizti izutien gisako basati
utsak izango dira.
Jakitunen ondorengorik ez. Etxe-eraikitzilleai
eta injenieroai ez deitu etxe zartakatuak berrizteko ta berriak jasotzeko. Ez dezute ludi osoan
olakorik dezakenik oztopatuko. Baso-piztien
antzera lurraren zearka dabiltzan basatien adi-
menera ez da jakite-izpirik iritxi. Ez dituzte azaletik baizik ikusi gizadiaren aurrerarakuntzak eta
bide berri urratuak.
Triskantza izugarri artatik osorik irten ziran
tresnak amaitzean, nun berriak egiteko gizonik
idoro? Oraingo makina ugarien beso biurri ta
soin dirdaitsuak eremu-gañetan erio daude gorniak jota; sabel mazpilduan dagerre erio-aztaparraren zulatua. Ondakin oek alkar josiz berririk
egingo luken joslerik ez da azalduko ordea.
Gizadia amaitzerakoan basatitasuna, txirotasuna ta ezereza izango da lur-gañean nagusi.
Oraingo larrañak landugabe; basoak txarakazulo; baratzak larmendi. Ondasun guzi oen jabe
zan gizona, berriz, or-emen taldeka. Gorroto-sua
begietan; aora daramakien janaria alkarri muturkatuz; zarpilkeria soñean; ezjakina adimenean.
Piztien biziera.
Au zorigaitza! Berrogetamar urteren barruan
ikusi bear ditugunak! Jakintza-aizeak puztuta
arabilkinan, Europa ederretsia; ta aberats-urretan bilduki burua agertzen dekanan, Ipar-Amerika txoragarria; ez dezute izango aurki gaurkoantzik. Zuen semeak gaurko edertasuna ta jaki-
te-argia zearo galdurik, aintziñako auzo-aldren
oñazpian atera bearko dute laster bularpetik
asperenka larria.
Ara, berriz, ordun berriro gizadia leiza-ondotik nekeka aldapa-gora jakite-eguzkiaren mosubilla. Maiz gizadiak egin dun ibillia. Mendi gallurra jotzean, irristaka zokondora; atzera gorakabidean asteko. Iruin dun aria askatuz, leengoa
berbera iruiten berriro. Gizadiaren zoria! Arrokeriak jota abillenean, etzaik izango oldozkun au
gañezko.
***
Egiztatuko ote-da iragarpen illun au? Ez da
larzozoak esana aurrekoa. Wells ospetsuak Papini-ren aotik diona da. Ez dizkiguste ortze-aldean
lañoak argi ipiñi. Ez ikaratu orde, irakurle. Ixuri
ixillean kolkora zure epaia. Lipar batez badarik
ere atsegindu ba-zaituet, ara ni biotz-pozez
beterik.
(AMAYA)
ERRUSI-KO
ZABALDIETAN BARRENA
I
IZUA ORO
Ez bildurtu, mutillak. Boltxebitarren artean
gaituk aldi batekoz. Ez ikaratu, orde, irakurle.
Gure oinkaden aurretik bideak urratzeko bideerakuste yayua digu. Izle goxo ta idazle atsegarri bati dagokionez, irriparka ta eskurakoi eramango gatzik. Angoen berri ikasia dek bertan ibillirik. Garcia Sanchiz españarraren agotik entzunak dizkit dakartzkidanak. Aren ezpanak erabil oi
dituen oparotasunak eta urre-lorak iñausi ditzadan. Ez dit ortarako astirik; ez tokirik; eta... ez
bearrik ere. Itz goxo aien muiña xurgatzen, ausiñaren antzean, alegiñak egin bear. Zein ez dek
ango berrietzaz jakiteko gogo-zirikaz? Ara bera
mintzatzen.
Laterri-mugetan barrena sartzeko ez digu
eragozpen aundirik topatu. Beste edozein late-
rrietan ipintzen dituen oztopoak. Gure joakera
aurrekoz gaztigatua ginun. Emen zetorkiguk
bidera gizaseme ikusgarria; soñez aundia; gerrirañoko bizar erdi-zuria; txano antzeko larruzko
estalkia buruan. Gure lotukiak eta bideko tresna
guziak arturik, an zeramatzik etxe kaxkar batera. Bai barrenak azpikoaz gain zuur astinduz zarpikatu ere. Biguñago zerabiltzik eskuak emakumeak. Ez dik ark ere zokondorik begiratu gabe
utzi. Leendik generamakigunaz gañera, beste
diru-mordoxkatxoa rubloez (ango dirua) aldatu
digu.
Goazik bultzira. Tren-burdiak txukun eta
garbi agertu zaizkiguk. Ta burrunba-otsean bildurik Leningrado-ra bidean goatzik.
Leningrado! Aintzinako Snt. Petersburg! Kzarra eta kzare bere kolkotxoan zeduzkan kabi txoragarria. Emen erail zizkien boltxebitarrak senaremazteak eta aien semeak. Emen tiroz eten ziokan bizia Yusupor errege-gaiak Rasputin maltzur
aipatuari. Emen asi ukan eguerdirantz erne jeikitzen Lenin-en eguzkia. Emen jasotzen dik arro
zerurontz bekokia Kepa eta Paul deunen guda-
gazteluak. Emen...; baña goazik gerera jakinostoak zaparradan aspergarri ixuri gabe.
Leengo narotasuna galdu dik orain uri onek.
Antzinako aberastasunen ondoxketan erdi-bildurik dagola zirudik. Orduko aunditasunik eta urredirdairik etzagerrek. Orain zarpilduki ta arrataz
josirik dakusgun jantzi-ondarretik leengo edertasuna usmatu bear.
Oñak lurreratu orduko, ba-dizkigu urrean
berrogei zalpurdi-zai buruari eragiñaz burdieskeinka. Antola zein ezi-kaitz diran burdi-zai
oek. Langille guziak sindikatoetan alkartu-arazi
nai boltxebitarrak eta alegiñak eginda ere kofradi berekoi ontakoak leenean tinkatuago jarrai.
Etzizkien leengo joeratik egundaino atera. Ez
dituk nolanaikoak, gero, mutil oiek. «Adi ezak i,
zaldi-zai, Europa-ostatu-etxera goatzik».
Aurreko aulki-galdorrean erdi-zutik gurdiaren
tarrataz balantzaka, gaztaña-adaska baizen gorputz-aundi, bere bizar luzeaz aita-Olentzaro zirudin, jostallu-bitxiz zalpurdia gañezka deramala.
Begien aurrean dijoazkigun etxe guziak argizarimargoa zedukae. Gure mendietako bei gorrixten
antzeko bellegitasuna oro.
Pozkarioz artua ginun etxe-barrua, edurmaindirapean estaltzen asi dituk, ba, tellatugañak. Berokiñen arrimora ezti zaiguk jatetxemagaltxoa. Garbi-itxura danean; kaleko margo
gorrixta berbera ormetan itsatsiki. Zurubiaren
beera malmuko ikaragarri bat zetorkiguk bidera.
Gure bide-tresnak lepa-gainean arturik, aurrean
goruntz zeramatzik. Ba-ginuen lexibatu bearra
ta, ezkotu diagu ur epelez soña.
Baña... ze tximixtazko kedats nazkagarria
dek au? Arrain usaia! Sardiña zaarren gisako
kedatsa zeritek legortzeko zapiai. Bai nik zerena
zan bereala usmatu ere. Tximista gaitza! Stalin
porrokatu orren diru-gorde bearra! Arrain-olioz
egin diate nunbait jaboia ta berorrekin zapiak
eta oialak garbitu. Muinetaraño barreneratzen
dan kedats mingotsa! Gabean nork burutu oeko
mandirepean?
Aspalditik erri onen berri jakiteko amesetan
giñan ezkero, ezin egon alperrean. Otordutxoa
egin ondoren, berela kaleetan-barrena gaituk
ikus-erne. Gu garamatzin zaldi-aztaka otsera ta
gurpillen gaitzairuzko uztaiak arkoskoetan
dagien zaratara, bide-erditik zijoaztenak aldera-
tzen itukan ibil-bitartean gurdi-zaiarekin garraxika mintzatuz. Baita onek bereolaxen jaulkitzen
zin erantzuna. Ezpai-genian tamalez ulertzen zer
zesaioen alkarri.
Etzoazik langilleak eskale-antzo larru-azalka.
Eztaere dotore ta apain gisan. Guziak txiro;
guziak berdin. Alboetako etxeak arpegi zikiña
zeukae; leioetako leiarrak zuloz naiko saretuak.
Kooperatiba-saltokien ate-ondoetan emakume
ta gizon-erreskadak janari, oski ta jantzien zai.
Kale-erdian beargiñak aruntza ta onuntza atergabe. Ituntasuna, legorra ta zekena nabari diagu
or-emen. Añartean atsedengabe joan bear dunaren asperra. Ezpanak eta agoa ezotzeko ur-txirristarik somatzen ez dunaren oñazea.
Museo-ra zuzendu dizkigu leenen gure oinkadak. Au jendearen piloa! Ez al dek arritzeko?
Museo onen ateak antziña ez itukan iñoiz idikitzen erri soilarentzat. Aundizkientzat ere noizpenka baizik ez. Olakoetan ere bakanka ta jantzi
bereziz joan bear.
Orain ateak zabalik zeudek beti. Ikusgai oetara zaletu nai dizkiate boltxebitarrak beren langilleak. Ortarako jarririk zeuzkae agerle ta adira-
tzalle bereziak. Olango azalbenen aurrean lasterra dik, orraatik, eriak arrausia. Gure antzeko
erbestearrak aretora sartzean, arin ao-zabalba
begiratuz, burua atzeratzen diate. Gogoaren
atsedena! Emen ikusi dizkigu erregeen aldiko
kutxa bitxiztatu, txirlarri, diamante-bitxi, zurezko
ederlan, arki, mai, oyal margoztu eta abar oparo
ta nai bezainbat. Erbestearrai arroz erakutsi ere
kzarrengandik arturiko aberas-ondartxoak.
Baitetxera bidean jarriak gaituk. Etzegok an
ikusibear arrigarririk. Ormatarte aietan otzikaraz
dardarika gabiltzak. Barren illuna, otza ta ezkoa.
Gela estuak eta burdin-ariz sareturiko leyo-zirritu utsak. Burnizko ogeak; arkiak eta maitxoak
ere bai. Etzeukate ausi bildurrik.
Ara gauza aitagarri bi. Bazter guziak argizarizko irudi-bitxiz josita zeudek. Begientzat ikusgarri ta gogorako ikasbide. Beste baztertxu
baten aintzina eleizatxoa zan aretoa ageri dek.
Kendu ziote orain eleiz-usaya. Siberi-ra epaiturik
zijoaztenak emaztetxoarekin joateko eskubidia
ziaten. Ezkongai ziranak eleizatxo orretantxe
ezkontzen itukan. Biotzeko maite-usoa alboan
zeramakitela zigorraldi ikaragarri ua ariñago ta
atsegiñago iduriko zitzaien, nik uste.
II
STALIN-EN AGINTE-PEAN, MOSCOU
Boltxebitarrak agintzen duten ezkeroz, Moscou dek Errusi-ko urien buruzagi. Lau milloe biztanle ba-dizkik. Kremlin-jauretxeko dorrearen
bekoki-erdian zegok Errusi-ko begi ikaragarria.
Aren begiratu zorrotza, izagarria! Beti zabal, beti
esnaa, beti erne; iñoiz ere ez zabar eta loale. Ez
dek ezer aintzinako ziklopeen begiratu asarrea
gaurko onen ondoan. Begi orrentzat ez dek Errusi-n ezkuturik eta noiz-nai azpikoaz gain iraultzen ez dun zokorik. Ez beza iñork txintik atera;
ez begi iñork kurruxkarik. Ez dek izango giro,
bestela.
Stalin porrokatua dek begi bildurgarri orren
jabe. Errusi-ko zabaldietan barrena biurrika ta
ziztuka luzatzen den suge-soña dik buztantzat.
Errizayak eta guda-mutillak alkar josirik iruin
duten sarearen pean ixil eta mutu egon bear erri
gizagajo onek. G.P.U. deritzayon errizaien begiak
irixten eztiran bazter gibelik, eztek.
Ez diate nai boltxebitarrak beren inguruan
erdi-merdiko gizonik; aldezkari porrokatu utsak
nai dizkite. Orra Trotzki aspalditik arerio zitaltzat
joa. Siberi-aldean malkoak bakarrean txukatu
bearra dik. Trotzki-ren izen ondarra ere ixilpean
aaztu ta il-arazi nai diate. Bai lortuko ere oraingoz.
Stalin! Galtzairuzko gizona zagerrek izenorde onek. Atera ortik nolako atzazalak izango
ditun. Erdi-ikasia ta letra-gabea izan arren, ez
dek txantxetan artzekoa kaukasiar biurri au. Aurtxoak gaberdian ontzen auspo-otsari baño bildur
biziagoa ziote errusiatarrak gizon oni. Ez dek an
berak daramatzin ugelak eta agokoa ausiko
ditun moxalik. Etzegok ori uzkaili bildurrik. Ezin
zezakian Lenin-ek izan ondorengo egokigorik.
Boltxebitar oek beren kontura ipiñirik dauzkaten ostatu-etxe batean izan digu bartko atsedena. Ez ginun biguna oeko lastaira. Ezta ere oe
apañak. Zurezkoa ta motxa bat; burdiñezkoa ta
zearretakakoa bestea. Alere laisterra izan ginun
gure loa. Gure etengabeko ibilliaren sari goxoa!
Orra aokadatxo gozoa gosaltzeko. Gaztaya,
erle-eztia ta... arrautzak. Baña, arrayetan,
arrautz oek austean... a ze erauzte buztiña ta
geldia zuten! Ez al-dezute ikusi iñoiz erdi-erioan
aker zaarak biali oi duten zear-begiratua? Alaxen
lertu uan azpillean eme-eme gorringoa. Pufff!
Ogi ezkoa, bustia, beltza ta ore-gisakoa. Ukabilla sartzeko adiñeko zuloak ba-zizkin mami-tartean. Gure layotz-aldeko arkaitzetan jayotzen
den oroldioren bizkia zirudin. Dasaigutenez, langilleak txokolatea dite janaririk ugariena ta atsegarriena. Urritasun au etzetorrek ango lurren
zeken eta antzu-izatetik. Bai zera! Baña an biltzen dituzten onentxoenak era guzietako makiñen truke erbestera biali nai dizkite. Ango egur,
gari eta petroleo-aberastasunak ez dituk naiko
beren eroste-amesak betetzeko. Era guzietako
tresna ta makiñarien bearra baidite Stalin-en
aurre-iritzia jasotzeko.
Erriari ipiñi diozkaten eskasak eta baruarrak
gozatzeko zeuzkae jolasaldiak eta egurastaldiak
ugari ta eskura-errez. Antzokietarako sarrera
merkea det. Norbaitek esan zin Errusi-ko langilleen opioa antzerkiak direla. Ondo esana. One-
lango egurastaldi ederretan usten dizkite lan
aspergarrietan biltzen dituzten amorrazioak.
Lanaldia amaitu ondoren an zoatzik aldraka
antzokira. Gu ere bai aien tartean. Etzegok aukerako jarlekurik. Guziak naasian. Gure alboan neskatx batzuek sagarrai ozkaka ari dituk eta azkenengo mutxikin ondarra lurrera yalki diate. Noizpenka sakeletik ateratako orraziz buruko txima
sastarrai orraztaldi bat zemaioe, alkarekin garrasika mintza bitartean.
Antzezki polita, orraatik, ikusi genduana.
Remski Korsakof-en erestaldi zoragarria. Arrigarria gure alboetan nabari degun txirotasunetik
antzestaldian oartzen degun aberastasunera
dagon bitartea. Begiak asetzeko ta gogoa atsetzeka naiko dizkik aberas-pitintxu oyek erri gizagajo onek, nunbait.
Kalean gaituk berriro, bazterrak ikusi nairik.
Gure aurrean bikote bat zijoak. Guda-mutillak
zirudie atzetik ikusirik. Gauza aitagarri bat oartu
dit biengan. Alkarri zirrika maite-jostetan balebiltz bezela, eztiki ta gozoki mintzatuz zijoatzik. Txikienari, soña makurtuz, bestea labainez
ondoratzen zaiok! Ez dizkit nik nere errialdean
guda-mutillak onelan alkar maite-maxiatzen
ikusi.
Ontan, ordea, gure erbestear itzots ozenera,
buruari atzera eragitean, gure ikusnaya bai ase
bear, arraietan! Txikiena nexka gazte xalo ta
liraña uan. Eta bai txairo zeramazkila neskatxak
guda-jantziak! Prakak, txamarra luzea ta txapeltxatala. Ez izan nik gogoan boltxebitarren artean
emakumeak ere gudari izan ditezkela. Senaremazteak ote-ziran? Ala, ezkongei-maitariak?
Eunka gudari zekusazgu kale-zear. Garagarrillean erleak erlauntzian burrunbaka, aztoaturik,
sartu-irtenka ibilli oi diranez. Oinbeste gudarien
pean zapaldurik dagon erriak, nola marrurik
jaso? Nola txintik atera?
Gizonak eta emaztekiak eskubide berdiñak
zeduzkae. Ezkontza maxiagarria ikusia ginun.
Etziaten neska ta mutillak gureak gogo-barrenean duten ames zoragarririk. Ezta-ere aurretio
luzaroan eztayak gertutzeko kezketan betazalak
erre bearrik.
Zeregin oetarako ango erri guziak dite landola berezia. Tira, ba. Ba-zoatzik senar-gaya ta
emazte-gaya landola orretara. Mutilla zarpil jan-
tzirik; beste edozein egunetan bezela; lan-egunetako soñekoz. Neskatxa ere berdin. Eguneroko
gonaz ta sorbalda-gañean artillezko estalkitxoa
deramala.
Bi edo iru ezagun atzetik laguntzale. Eman
beren izenak eta rublo bat (ogerleko bat urrean)
luzatu ondoren, buztartuak zeudek gazteok. Une
artan alkarri begiratuz, bialtzen dioten irripartxo
ezea dek eztai ortako poz-amets dana. Somatu
nolako legorra dan.
Oartu, orde, emengo neska ameslariak eta
mutil zoroak. Alkarrekin bizi izaten bereala
aspertzen ba-dira; alkarren artean zerikusirik iza
nai ezpa-dute, gaztigatu noiz-nai aitaturiko landolara ta nai danean ezkon buztarria askatua
legokek. Beste maite gisagokoren baten billa jun
bear.
Esi gabeko maitakerietzaz mintzatzean, alde
oetako mutil eiztari zenbaitek buruan zoro erabilli oi dituzten ametsak, sultan-amets biurriak! An
oartu gendun maiteak ez dik, orraatik, emengoaren ederrik. Maite legorra dek; asetzen ez duna.
Antola mutillek. Berdiñekoa dek emengo nexka
bigun eta goxoen gogo uskurtzalea ta sendi-
barruan semetxoen ezpan gorrietan loratzen
dan urrezko irpartxo paregabea!
III
OITURA AITAGARRIAK
Aitagarriak dira, benetan, Dostoiewski, Tolstoi eta Gorki idazleen izenak. Aintzinako Errusiko elertilari aipatuengandik gaurko kaxkarrengana dagon aldea!
Areik elertian baizen nagusi ziran gizatasunean ere. Agintari biozgabeen pean zutik eta
buru-tente ibiltzen ikasiak. Zigorrak etzituan
kikiltzen; ez gogo-kuzkurtzen. Beartsuen alde
jokatzen ziran beti; negartiengan urrikalkor;
nekazarien laguntzalle. Errusi-ko erregea ta bere
kide ankerrak erri gaxoa, zaldun zitalak muxal
gaztea antzo, zartaka erabillenian, izendaturiko
idazleok arro jarki ziran. Beste utsune batzuek
eukirik ere, onexegaitik zaizkigu begiko.
Leengo agintariak aginte-aulkietatik uzkaill
zituan itxuslakundearen ondoren, beste agintera
leunagoa ekarrela boltxebitarrak uste bear.
Baña, bai zera! Leen baño ere okerrago orain.
Zigorpean indarrez menderaturik dauke erri
goxoa zirkiñik egiteko bide gabe. Miña ao-sapayan josita euki bear.
Gaur eguneko idazleak eta elertilariak landugabeak, sastarrak, zarpillak eta lazkarrak dira.
Okerragotzat jotzen deguna, berriz, agintari
biozgabeen azpain auspez dabitzanak lotsagarri.
Idazkeran edertasunik ez; joeran zutitasunik ere
ez. Vedni-ren saguzar-egada, sapelaitsen gisakoa iduri zaye.
Aize guztietara zabaldua da boltxebitarrak
uskurtzai dioten gorrotoa. Gaztetandik ezjakite
beltzean azten ditue mutil eta neskatxoak. Gizonaren biotz barrenean Jaungoikoaren izena bera
ere erroetatik atera nayean gazteak ezjakiñean
lotzen ditue. Asma, irakurle, noraño doan boltxebitarren gorrotoa.
Uskurtzaren aurkako museo bat daukae Moscou-n. Areto, zabala. Ormetatik exegirik milla
marazki ta oyal margoztu. Or-emen naasian maigañetan eta zurezko zoruetan irudiak zutik.
Marrazki ta irudi oyek irribide ta farrabidetzat
jarriak dira. Ikusi katolikoen oiturak itxuskatzeko
buruz, nolako pitxi irrigarriak ipiñi dituen.
Espani artu du margolariak katolikotosunaren lurralde jatortzat. Esan bearrik ez boltxebitarrak gai onetan (katolikotasun-gayan), Euzkadi
España-ko mugen barrutian josirik daukela. Senidetzat jotzen dituela. Diodan marrazki orretan
iru apaiz ageri dira. Sagardao-upelaren antzeko
urdail eta sabel borobillaz, lodiaren-lodiz, lertu
bearrean bat. Beste biak alboetatik esku betez
lukainka ta odolki pilloak ekiñalan aoratzen ari
zaizko.
Ondoko marrazkian, berriz, ibildeuna agiri
da. Eleizatik apaiz eta lekaide erreskadak irtetzen luzeran zearretaka. Papar lodiko lekaideak,
borobillaren-borobillaz balantzaka pirritan asteko unean, ibilli eziñik. Or-emen tarteka gangarluzeak; buruagaz izarrak ikuitzeko besteko zintzur amaigabea dutenak. Parregarrizko esakunak azpian. Onelaxen irrikatzen ditue uskurtzoitura guztiak.
Europa-ko laterri aurreratuenetan ez dek
txanketakoa auzipean korapilloturik ibilli bearra.
Bateko, legegizonak legeai billakatzen diezten
zokondo, leiza ta besapeak; besteko, bein-beineko epai-maiak; urrengo, goragoko epaikariak;
eta, azkenik, guztien artean auzi-etxean eraikitzen dituen ingi-tontorrak. Iguingarri, aspagarri
ta urrea ugari atera bearrekoa da auzipean ibili
bearra.
Arlo onetan erusitarrak beste laterrietakoak
baño aurrerago zoatzik. Auzi-etxea ba zeukae;
baita ere epaikariak. Bertan duten epailaririk
zuzenena ta apaituena, nor dala uste dezute?
Emakume bat. Aintzina jantzi-garbitzalle izaniko
emakumea. Bein-beinian epaya egoki azaltzeko
ez dik emazteki onek parerik izan bear. Etzeukak, orde, ortarako titulu ta jatorri-arroz garrasirik jaso bearrik.
Alkarren artean gizon bik asarrerik ba-dute
bijoaz arin epailariengana. Esan bitzate mintzoz
bakoitzak bere aldeko zergaitiak. Gizon berezien
laguntzarik nai izan ezkero, an zeudek lanaren
zai legegizon aitagarriak. Ez gureen gisan apain
eta soineko bereziz jantzirik. Langille itxurakoak;
jantzi arratatuz. Ez diate ezetariko titulorik. Gai
onetarako dauken zaletasuna dek eren laguntzarik onena.
Ara daramaen arloa auzilariak azaldu orduko,
epailariak berberton agertuko du bere epaia.
Zuzena ala okerra? Eztakigu. Baña ara doazanak
ez dute auzipe naasietan biurritu bearrik. Eta...
ez da uskeria.
Ez uste, gero, dana naasikeria dala Errusi-n.
Ez uste mutil koskorrak ere nai duten eran lotsagabe ibilli litezkenik. Legeai bear dan begiramenik espa-diote; gaiztora zearo okerturik barrundatzen ba-ditue; lotsagabe ta biurri jokatzen ba
dira, aztexe berezi batera eruaten ditue. An
barruan izaera biurria erabarritzen ekin bear
ortarako ipiñirik dauzkaten gizonak. Mutil basati
oien joera leuntzen eta obetzen diarduen gizonak ba-dira an. Nork esango olakorik? Etxebarru
orretako betebearretan, orraatik, al-danik askatuen uzten ditue gaztetxoak. Berenez zuzenera
oitu ditezen, diotenez.
Era guztitariko eskupekoak debekauta daude
lurralde onetan. Alere, erbestekorik sakelerantz
kiñuka oartzen ba-due (alboan ikuslerik barrundatzen ezdutela, beintzat), laster dituzu ondoan
laban-laban esku-luzeka.
Gu geunden jatetxetik irtetzean, nere emazteak —Garcia Sanchiz-ek dio—, bere eskarra
jatetxeko andere nagosiari agertu nairik, urrin
(perfume)-bonbillatxo bat eman zion. Emazteki
aren poza! Aintzina andere aintzatua izana zirudin. Ezin zeikion, ba, neure emaztetxoak eskupeko gogokogorik eman. Boltxebitarrak agintzen
duten ezkeroz, Errusi-n arkitu ezin liteken gauza
da urriña. Ordañez nereari emateko ez eukan
andere gaxo arek ezer. Bai bere tamala eskar
onez agertu ere!
(AZKENA)
GOAZIK BASERRI-ALDERA
AMAIKA NEKEREN SEMEA
DEK OGIA!
1931-ngo «Kirikiño-saria»
irabazi zun idazlana.
Ara emen izper-arrantzun gizona, egunkaria
buruzki ta belarri gañian luma gert-gert. Gaurkotasun urre-arriz bitxiztatuz, idazlanak josi bearra
baitik izperkariak. Irakurlearen ao-sapaia ur-ur
biurtzeko eztek baneatze oberik. Erabilliaren
buruz barrengo mamia, mintza urraturik, xeeki
mutxikatua izanik ere, azal-morkolak, beintzat,
jakin-naia eztenka zirikatu bear dik. Aor idazlearen leen-lana.
Berri agergarrietako baten billa, ernai zijoatzik begiak lerroetan barrena. Or zebiltzak egun
oetan erri-agintariak aginte-aulkietara nor- leen
igongo, besurde antzean alkarri muturkatuz, griñapean uxarrez iskanbilka. Ut, ut! Goazik aruntzago... A! Ba-dit oraingoan albista argiragarria!
Ogiaren salneurria eraxteko ustean dizkigu
ogigilleak. Ez al dek arrigarria auxe? jankai
guziak gooraka zijoazen garaian, bei-okelak, txarrikiak eta ogia bat-baten jeisten asi zaizkiguk.
Ai, ene, arakin eta ogikin biotzekuok; jarrai gelditzeke olaxen aldapa-beera irrixtadan. Ez, gero,
uste etxekoandre zuurrentzat bakarrik dala atsegarri merkatze ori. Eztakizue, noski, zenbateraño
eskartzen zaituegun gizonezkuok ere. Ez aldituk, bada, emakumeak darabiltzien urre-txintxiñak leendik giza-sakeletik irtenak?
Ogia dala-ta, oek burutazioak sortu zaizkidanak! An nauk, erbiaren gisan, or-emen ozka larre
arin goxoan. Zegaz egiten dik okiñak ogia? Iriñaz. Alea egotzeko nun erosten dik errotariak
garia? Nekazariengandik. Emen gaituk bada, nai
gendun bidean, ogigiteak dakartzin lanetzaz jarduteko asmoz.
Uri-gizon zenbaitek oberik-eztzat jotzen diate
baserritarren biziera. Auzipe naasian bigurriki
korapilloturik, nundik irtengo, Ariadna-ren ariertza billakatzen dun lege-gizonak; gaberdian
gaxoentzat laguntza-eske dijoazkion osagilleak;
eta diruetxeak dardar-ikaraz barrundatzen ditun
dirudunak, nekazariaren bekaitza diate. Onek
buru-austerik espa-lu bezela, kezka-gabeko
atseden lasaia egozten ziote. Orati olerkariaren
aldian ere, dionez, ala izan bear zin. Lotsa iretzat, gizadi arroxko orrentzat; atsegin-itzak
ezpañetatik dirizkikala abil beti ta egundo zorionik iritxi ezin dekan, gizadi zoroa! Ames oikin
zoraturik dabiltzanak etzekite ezer, orraatik,
baserritarren bizitza latzaz. Berdiñekua det
negutean uriko etxe-barruan berokiñaren babesean eskuak alkarri igortziz, epel-epel berriketan
jardutea. Alere, goazik gaurkoz baserri-aldera.
Mendi-gallurretatik amilduz, asiak dituk
neguko elur-mallotak. Aize-burrunba otsa zebillek zirrituetan negar-karraxiz. Leiarretan txingor-ateak zirtaka. Eztek etxetik-at ibiltzen giro.
Atsegarrigoa dek tellatupeko epeltasuna! Ara or
egur-mokorrak suburni-gainean txinpart jarioka.
Laratzetik zintzilizka zegokan pertzean oregarda barbarka. Abereak ukullun, lurrun beroz
bildurik, ausnarrean paketsu. Giro uke, su-baztarreko pago-pitzaki gainera ankak luzatuz, gozagoza egoten. Abereentzat jatekoa ekarri bearra
zegok, ordea; beiak gose antxean bai-zeudek.
Arbiondoak igitaiez txikituki aska-sabela bete
daiegun. Berrrr...! An zijoak nekazaria, zakua
burutik zintzilik, txingorpean arbi-billa zangoak
lokatzetan plisti-plasta zipirztin zabalduz.
Orzkarbi danean, berriz, a ze izoztea! Laiotzaldeko errekondoetan ba-dek ontza beteko aintziarra. Garia ereiteko zeukagu oraindik; gaur
ermo saiatu bearko. Lotsagarri uke, bestela,
Gabonak irixtean garia erein gabe idukitzea. Goizeko ozkirrian dindirria sudurretik dariola, asi
dek lanean nekazaria otzikaraz goldearen gain
kakotuxe; bei uztartuei dariten lurrun-likak
ondoa lerdakatuz zeramakik. Lur oek azpikoaz
goratzen jarduna dek leen lai-zoia. Olar arroa
aztarrika dabillenean olloak mokoka inguratzen
dutenez, emakume-taldeak laiariak jasotako
zotalak atxurrez xeatzen zizkien. Laiak eta goldeak iraulitako lurrak area-ortzak berditzen dizkite. Larrain-errayak idikita dauden ezkero, zabal
dezagun gari-azia. Atera zorrotik alea ta astindu
besoak. Eguerritatik asko urrindu gabe, buru
meez irtengo dek sokor-artetik gari-landarea.
Elurrak estaliko dizkik laster gari-soroak; baita
maindira zuripe artatik landare ezea lodixeago
jeiki ere.
Martxoa irixtean, gari-jorran ekin bear. Lasto
ederra zekarrek. Arri-erauntsiren bat edo ugolde
ikaragarririk eztala, igita bikaña izango diagu.
Tarteetan erne zaizkion olo ta belar-mordoxkak,
zuazte ortik; gari saila orraztu dezagun. Kontuz
ibilli bear, orraatik, jorraiaz triskantzarik ez egiteko. Eginbear arduratsu ontarako eztek aitona
zaarra adiñakorik. Ez dik sail zabala aurreratuko;
baña zeñek maitekigo, zeñek egokigo garia
jorratu?
Udaberria juna dek. Margo orixka ikusgarria
zekarrek garisoroak. Aizeak eraginda galburu
mardulak kulunkatzen diranian, astun itxura
zeukae: ale maletsa dite, nunbait, bizar-azpian.
Burua makurtzean, «artu iguzute alea» esanez
dabiltzala zirudie. Igaz alako bi etxeratuko dizkigu aurten: eun iimi, bai. Eresarkiak izango dik
lana iimi ta lakari gainetako tontorrak neurrikatzeko eraxten. Marandioko aletegian ainbeste
toki izango ete-digu?
Agor-illean gaituk. Au eguzkiaren kiskalbearra! Jo dezagun gari-lastoa zuztar-ondotik. Ekin
ziote igitariek. Eguzki-izpiak jota, igitarien eskuetan igitaiak, dirdaiak ugari dariztelarik zebiltzak.

You have read 1 text from Basque literature.