Garoa - 10
—Zer? Nere burua Urrejolako arkaitzetik bera
botako detala.
—Botazak nai badek.
Zapuzturik eta mingañean zeuzkaten zitalkeriak nekez irentsiaz, batak besteari bizkarri
eman zioten.
Bazijoan amonatxoa, bazijoan baserrira, neskatxa gaztea baño pixkorrago, ardatza baño tenteago, bere artean mintzatzen, bazegoan gaiata.
Arranian albistea!
Moxolok, Oñatiruntz ibilli aldi bat eginda
gero, andreagana biurturik, bere griña ta zima
txarra onela esanaz erakutsi zuan:
—Atso sorgin madarikatua! Ez siñistu, nere
burua botako detanik ez siñistu! Ez nere bururik:
besteren batena, zurea izatekotan. Bada-ezpadako erantzuera badakartzu, sentellas!...
Ana Josepak etxeratu zaneko asi zan Maleni
erausika:
—Bazenki zer igaro zaitan! Moxolo Potolok
erten dit bidera, eskean.
—Eskean?
—Bai, neskatxa baten eskean.
—Neure billa.
—Ara. Jakiñan gañean altzeunden?
—Aspaldian dabil mutil ori...
—Aspaldian, e? Guk ezgenkigun ba.
—Zertako? Ezer egin bear eztanean...
—Etziñateke, beraz, Moxolorekin ezkonduko.
—Ezergatik ere ez.
—Lau milla duro omen dauzka.
—Berdin da ogei badauzka ere.
—Orra ba, orra ba... Ondo da jakitea. Zalantza pixkat izan det, baño, tira, nai ezpadezu...
Martin etorriko zaigu obeto. Moxolok diruak
dauzka, bai, baño, egia, ezta baserrirako gizona
ta ezta zu ere ardangelarako emakumea. Ardangelan zu epintzea, erregiña txerritegian jartzea
bezela da, aketza lorez apaintzea. Eztakit nola
otu etzaitan. Lau milla duroak ematen dirate
min. Martiñek baleuzka... Utzia ta baldana bai
gure Martin! orrek onezkero dirua aurreratuta
euki bear zuan ba. Zeuk erakutsiko diozu aurreratzen, langillea ta etxekoia izaten, elizara joaten...
Malenek etzizkion bukaerako itz auek entzun,
Martiñen izena aitatu orduko, muker ta minkaitz,
aldegin zion amandreari.
Onen mingaña etzan, ala ere, gelditu. Belarrondoko tximak zapipera sartuaz, gañeko gonea
kentzen edo oñetakoak aldatzen aizala, berak
bakarrik jarraitu zuan:
—Nora joan ote zait umea? Lotsakorra da,
bai, lotsakorra da, ta eztu orrelako autuetan ibilli nai Tamal andia izango zan ori Moxolonean
sartzea. Baña orixe dago ba! txanponak euki
Moxolok. Lau milla duro bereak eta aitarenak
gañera. Aitarenak geiago, askozaz geiago. Auskalo igaroko urtietan zenbat irabazi duan ardo
zikiña edo ibaiko ura salduaz. Jaungoikoak badaki geure Iñaziok berak zenbat eman dion lapurrari alakoari... Eztio ajola, geu ere utsik ezkaude ta
jaso daikegu oraindik Azkarragako baserria. Obe
da belaunekoari laguntzea, obe da pakea.
Ana Josepak onela ziarduan bitartean, aizan
Mikalla ere, Azkarragan, Paula burutu eziñik.
—Gauza bat esan bear diñat, neska, bakarrik
gauden ezkero.
—Asmatuko nioke.
—Etzakiñat; ustegabea den.
—Ustegabea, dio?
—Bai, usterik gutxienean Jaunak zerutik biraltzen digun doaia.
—Ainbestekoa ezteitzot ba.
—Ago ixilik eta aditu zan. Gu gaizki bizi gaitun, oso gaizki. Nik eztiñat nere estutasunen
erdirik agertzen, baño aspalditxoan estu asko
bizi naun. Oliotarako etzeukanau, aora daramagun ogi pusketa zor ta lorrean jaten diñagu,
nolako lotsariak igaro ditutan iñork etzekin Erañegun goizean, Anton Urdaik, ia noiz eman bear
nion berea esan zidan, ainbesteren aurrean;
gaur bertan, Panpotek, zorra ordaintzeko ordua
dala adierazi dit.
—Eta neri ezer aitatu ez!
—Ezniñan aitatuko ere, orain dakitana ezpaneki. Ez larritu: guztiai emango zeñenau berena,
ta laster. I ta Martin ezkontzeko era egokia etorri zaidan. I Zabaletara ezkonduko aiz, Manuelekin izateko; Martin etxerako geldituko den,
Malentxo emaztetzat duala. Au zori ederra,
Paula! Bein edo bein. Malentxorekin batera
zetorkiñau dirua, baño baita ere diru ta ondasun
guztien gañetik dagoana: zeruko argia, pakea,
osasuna.
—Ez amesik egin, ama: Malen ezta gurera
etorriko.
—Ezten siñisgarria, amesa zirudin, baño egia
den. Amonari berari gogoratu zaion, ta Kataliñek
eman zidan albistea lengo baten, ixillik euki
diñat baña.
—Kataliñek eta amonak nai duenik ezta gertatuko.
—Bai, gertatuko den, Jaungoikoak nai din ta.
Etorriko den Malentxo, ta berak alaituko gaitzin,
berak jantziko din gure etxe zarra, bera izango
den Azkarragako aingeru. Ik berriz Zabaletan,
aitonen ondoan, zorioneko egingo den Manuel
zintzoa, ta emengoak an ta angoak emen, nai
degun tokian biziko gaitun, denok alkar ondo
arturik, beti alkar maitatzen, illarteraño Jaunari
eskerrak ematen.
—Ez siñistu, ama: ni... Manuelentzat ez naiz
izango.
—Zer dion, neska?
—Barruak eztit agintzen.
—Manuel, gazterik iaioena, etxejauntzarik
andienetakoa, oberik eztuan mutilla, inguruetan
iñor ez bezelakoa, nai ez! Zergatik baña?
—Neuk dakit.
—Paula, ezaut gaur ezagutzen. I, nere poz
bakarra, orain artean ain ona, ain leiala, ain errukitsua, ain ama zalea, ain... Ta keixu aldi onetan... (Negarrez) Paula, ik eznaun maite!
—Itz oiezaz eriotza ematen dit, ama.
—Eriotza neri zetorkiñat laster, neri. Ire ama
gaixoa, txiro, beartsu, iguinduta ikusiarren, iri
eztin ajola, ez, eztin ajola!
—Ai ama! Biotza lertu bear zait! Kupitu bedi
nizaz!
—Ni kupitu, ta i?
—Laztan bat, amatxo.
—Bat ez, bi, lau, zortzi. Ara, ara, ta ara.
Baño... ezkonduko aiz, ezta? Premi andian arkitzen naun ta!
—Ezin neike! Ezin niteke!
Izketa oiek ostiral bateko goizean ziran, epaillaren erdi aldera. Bazkal ondoan, Manuelek eta
bere aitak Oñatiko azokara jetxi bear izan zuten,
ta —esango aldegu?— baita ere Azkarragako
Iñazio Marik. Jose gelditu zan etxaldeari begira,
ta Martin alderdi guztietan usaika, Malentxo nun
arkituko, neskatxari nundik zerbait adieraziko.
Arratsalde beranduan, Malentxo aitonarekin
atarian zegoala jakinda, berakana joaten ausartu eziñik, Martin, Zabaletako beitegian sartu zan
ta beitegian billatu zuan Iturraldekoa, aberei
bazka ematen.
Mutil biok, aspalditxoan, ezin zuten batak
bestea ikusi, etxeko zakurrak auzokoari bezela
begiratzen zioten alkarri, ta beren arteko mintzoa aopeko marmarreta izan oizan geienbat.
—Arratsaldeon.
—Bai zuri ere.
—Egualdi polita gaur.
—Ederra.
—Onelakoak badira, aurki joan bearko dek
Urbiara.
—Ori nai euke.
—Zergatik diok?
—Zerbaitegatik.
—Min aldek? Nik auzia irabazi detalako min?
Iz... ari ba.
—Etzekiat auzia irabazi dekan ala ez, baño i
ezaiz senargei ona Malentxorentzat.
—Eu obea, eu. Ze uste uan ik? Gurera morroi
sartu ta bertako jaun ta jabe izatea? Ez jaun ta
ez morroi, ezaiz iñola emen izango.
—I alaiz nagusi? Ik baño lan geiago egin diat
nik emen.
—Baita jan ere galanki, goseak ekarri ituen
da.
—Obeto itz egin zak.
—Nai detan bezela itz egingo diat. K... egiten
diat nik iri.
—Zer esan dek?
—K... iri, k... ire aita ordi akerrari, k... ire ama
ustela zikiñari.
—Jose kiskaldu zan. Lipar baten, tximista
bezin agudo, Martiñi lepotik eldu, simaur lindinga jo erazi, ta bere gañean luze, zintzurretik
estutzen zuala, zapladaka ezin aseaz, buru,
musu ta okotzean ukabilka, txautu ta zukutu
zuan etsai likitsa, artzanorak mendean daukan
otsoa zukutzen duan bezela. Ikaragarrizko biraoak ertetzen zioten azpikoari, ta gañekoak, birao
bakoitzeko, eskukada korotza ematen zion aora.
Ortxe, arraiorrek! Nere gurasoen izen garbia,
Jaungoikoaren izen donea loitu nai badek, ara
satsa, ara ziriña. Jan zak, lizun orrek, jan zak!
Borrokarien oiuetara beingoan inguratu ziran
sukaldeko emakumeak, eta gallen ikusi zuanari
eman zizkon Ana Josepak, atxur kirtenaz, iru edo
lau zartateko, galantak baña.
—Zertan daukazu zuk zer jo gure mutilla? —
zion amonak, txilioka, suak arturik.
—Orrek esan duana entzunda...
—Orrek esan duana? Ta ik egin dekana? Ik,
zital, gizatxar, naspillari orrek egin dekana?
—Ori ta ni ezin gintezke zorro batean bizi.
—Bada, orduan alde, alde, nai dekan lekura.
Ori etxekoa da, ta i etzekiat nungoa. Mukizu bat
etorri itzan, zer janik ez uala...
—Aitu det, amona; len ere aitu det, eta gañera neuk ere banekian, bai ondotxo.
Azkarragakoa txistuka, arpegia igortzika, ta
norbaiti esteak aterako zizkola esaten utzirik,
Jose aitonagana aurkeztu zan larrañera.
Joanesek, nola gorra baizegoan, zerbaiten
zurrumurrua baño besterik etzuan sumatu.
—Zer izanda or? —galdetu zuan.
—Ezer ez; Martin ta ni aserratu gera ta...
—Ta?
—Jakin nai nukeala ia zertan dagon arako
bedorrek esan zirana. Malentxo neretzat izango
zala edo...
—A, bai! Ara ba, Jose, nik nai nian, baño ezin
diteke... Berak, oraintxe bertan...
—Naikua det, geiegi det. Ondo geldi bedi.
—Nora ua, mutil? Ator onera.
Ana Josepak, ukulluko atetik, zar-gaztien
izketa urratuaz:
—Ortzak loka loka jarri dizka! Aotik odola
dariola ipiñi du nere illobea! Ergel, sepatsu,
ziraun, kilimakor, gaizkille...
..........................................................................
Ordu batzuk geroago, eguna zabaldu baño
len, Zabaletakoak lotan dauden bitartean, Josek,
jai-soñekoz jantzirik, sagastegiko estratan bera.
Oñatirako bidea artzen du. Arpegia illun darama,
illunagoa biotza. Nola ez? Auzotegiari betiko egiten dio agur, Zabaletatik betiko ateratzen da.
Etxe artan egin ditu bere umetako jolas apurrak,
antxen jan du izerdiz ondo irabazitako taloa,
antxen uste izan du zorionaren edaria eran bear
zuala. Bai, etxe artakotzat zeukan bere burua,
baño angoa eztala esan diote ta beste aterperik
eztauka!
Naigabearen eztenak izugarrizko sastadak
ematen dizka. Sastada zoliak Malentxoz oroitzean. Errukarria Malentxo! Esku onetan erori
bear du... Ai! Neskatxa ura ezta itzeko emakumea izan «Iñorekin izatekotan, zurekin», esan
zion bein, ondo gogoan dauka. Aingeru batek
orrelako gezurra esan bear zuanik etzuan uste.
«Zu ta ni anai-arrebak gera», azaldu zion, ta Jose
anaia, esakerarik garratzenez iraindu zutenean,
etxetik ertetzeko agindu ziotenean, itz gozo bat
ez, begirada bigun bat ez anaiarentzat. Ez Malenek, ez beste iñork. Arkaitzezkoa zuten erraia.
Min bizi bizia dauka Josek Joanesen oroimena
datorkionean. Miate du aiton zarra: ura izan du
bere gurasoa; ura da, Zabaletan, biotzik andi ta
samurrenekoa. Eztio mutillak agurrik egin; badaki etxean gelditzeko eskatuko ziona, badaki
umezurtzagatik arpegia aterako zuana; baña ori
eztu nai umezurtzak. Entzunak entzunda gero,
ikasiak ikasi ezkero, ezin dezake arnasarik Zabaletan artu: ito egingo lizateke, Ta gañera, Marti-
ñen aurrez aurre berriz jartzean zeñek daki zertaratuko zan?
Garbi ezta ezer ikusten, baña bide bazterrean norbait dagoala dirudu... Bai, emakume
bat, neskatxa gazte bat... Paula.
—Goiztarra zabiltz, Paula.
—Zu goiztarrago.
—Zerk zakarz?
—Zu ikusteko gurariak.
—Eskerrik asko... Negar egin dezu.
—Egunoro nik negar. Bart arratsean egin
ditut negarrik andienak... Norako asmoak dituzu?
—Aldakit? Zeñek jakin non geldituko dan
ekaitzak aurrean darabillen osto legorra?
—Zuzpertu zaite, gizona, zuzpertu zaite. Zu
etzera osto legorraren antzekoa.
—Or nunbait. Ez aitarik, ez amarik, ez aiderik,
ez dirurik, ez zeri eldurik, goian zerua ta beian
lurra...
—Eztizute ezer eman?
—Eznuan artuko ere.
—Baña zeuk ertengo zenduan?
—Egin zazu jaurtigi egin nautela.
—Zu jaurtigi!
—Bai. Adu oneko egin ditzala Jaungoikoak.
—Jose, zure gisa nago ni ere!
—Ez, nere gisa eztago iñor.
—Adi zadazu nere illeta: orretara etorri nazaitzu. Gure baserrian, atzo jakin detanez, oso bearrean gaude. Aita, bere bizi guztian, ziranak eta
etziranak eralgitzen ibilli da, Martiñek gaiztakeria baño besterik eztigu ekarri, ardita zer dan ia
eztakigu Ta nere amak eta gure amonak, etxea
zerbait jasotzeko, ni Zabaletara ezkontzea nai
luteke.
—Ta Malentxo Azkarragara.
—Utzi zaiozu orri. Ni Zabaletara, ni, Manuelentzat.
—Zer gauza oberik?
—Zer okerragorik esan naiko dezu. Alde ortatik dator nere inka. burutik berañoko larrua eskatuko balit, eznioke nik amari ukatuko; egundaño
eztiot atsekaberik eman, egundaño eztiot ezetzik esan, ta atzo ezetz erantzun nion.
—Ezetz?
—Bai, ezetz. Ni eznaiz Manuelekin ezkonduko, ezta zuzi zuzi, zati zati, birrin birrin egiten
banaute ere.
—Zergatik baña?
—Zergatik? Nik ere, zuk Malentxo maitatzen
dezun bezela... edo geiago, beste bat maitatzen
detalako.
—Erruki zaitut.
—A ze bi gauden gu!
—A ze bi... bat izan bear gendukeanak!
—... Agur, Paula, ikusi arte.
—Eztirazu ezer geiago esaten?
—Iñori baño esker obea zuri zor dizutala.
—Besterik ez?
—Ezin!
—Agur ba agur!
XV.
AGERPENAK
Zabaletako baserria utzi baño len galdetu
izan balio Josek, errez jakin eraziko zion aitonak
nondik zetorren lengo usteak aldatzea. Gogoa
bazuan.
Ain zuzen, gure umezurtza larrañean aurkeztu baño lenxeago, Joanesek eta Malentxok agerpen andiak egin ta esatekorik ezkutuenak esan
zizkioten alkarri.
Arratsaldea zan alakoa, ezti, garbi, eder ta
esnagarria, biotzean egoak ipiñi ta animari zerurañoko bide zabalak ireki erazteko arratsaldea.
Eguzki epel indargetua, lurrik geienak kerizean
utzurik, azkenengo argi-orratzak mendi gandorrari sartzen zegoan, zarka-xortaka; egurats
emea, illuntzeko aizetxoa, osto berrietan jolas
egiñaz, belar luzeak zabulunduaz, aiton-illoben
arpegiak igortzitzen aizan, bigun bigun, aingeru
lumaz bezela; txori xe alaiak, tarin, burubeltx,
karnaba, txantxangorriak, egun guztiko ibillera
ta txio jotzez nekaturik, sasi-zugazti barruan
zeuden, lumapean mokoa gordeta, tuntun jotzalleak bere txistua zorroan gordetzen duan irudira; saguzar itxusi baldarrak, enaiz-banaizko ega
txepeletan, batera ta bestera zebiltzan eiztari,
eltxo ta samorro billa; lenbiziko izar gozoak,
ozkarbi urdin sakonean, agertu zuan bere argi
atsegiña, urre ale biziaren gisa, ta osiñetako
igeltxoak, klin klon, klin klon, asi zuten baserrietako gau soñu berdin ta iraunkorra.
Joanes ta Malentxo, ezpañik zabaldu gabe,
izadiari begira gelditu ziran.
—Guri entzuten iñor balego... —mintzatu zan
Joanes, bat batera.
—Eztaukazu zer esanik, Malentxo?
—Ez, ba.
—Aspaldietan goibel zabiltzala nago.
—Egia da.
—Zer dezu, enetxoa?
—Zer? Gauza bat, gogo bat, ioran bat...
—Ezin iritxi diteke?
—Iritxi bai, denok batera etorriko bagiña.
—Aitor zadazu.
—Min emango diot.
—Aitor zadazu: zu poztutzea da nere poza.
—Nik... mojatarako ustea darabilt.
—Neskato!
—Bai, antziñatik, oso antziñatik. Aldetan guztian Bidaurretako elizara nua; bertan, nere arrenak egiteko txoko jakiña daukat; eztitan bezela
egoten naiz, barrukoen otoitzak entzuten; zerua
deritzat aien artean bizi alizatea... ta gauza guztien gañetik orixe nai nuke.
—Au albistea!
—Txarra?
—Txarra ez, txarra ez... baño eznekian,
eznuan uste, etzait bururatu... Bai aldaki bestek?
—Jaungoikoak eta Bidaurretakoak.
—Aditzen eman diezu beraz.
—Bai, jauna.
—Zer diote?
—Tokia badagola.
—Nik Joserentzat nai ziñuztan.
—Amonak ostera Martiñentzat.
—O, ez! Martiñentzat ez: eznion nere baimenik iñola emango.
—Baiña Jesusi bai, aitona; Jesusi bai, ezta?
—Jesusek berea zaitu... Alabatxoa; nere begi
gandotuak, ia ezer ikusi ezin duten begi auek,
ordua datorkitanean, laster, zeuk itxiko zeunztalata nengoan... Zu zera, ez bakarrik nere samiñen eztia, baita ere nere luzapena, Zabaletako
zuaitz zarraren kimu berri maitea... Baño neuk
ere, nere antzera, Jaungoikoari eskenita zauzkat
eta Jaungoikoak ondo artu bear izan du nere
oparia. Bere oldea egin bedi! ... Nai dezunean,
bada, berbertatik joan zindezke. Ni ilda gero
joango baziña, neuk utzitakoa emango nioke
Jesusi, ta eznuke orrela nai: eztiot neuk utzitakoa
eman bear; neuk daukatana, neuk lurrean geien
geien maite detan izatea emango diot, naiz ta,
zuk etxetik ertetzean, nere biotza zauriturik
odola dariola gelditu... Ta Joserena? Jose gizagaixoa! Jaungoikozkoa da mutilla ta orri eskerrak.
Etsiko aldu... Zoazkit, Malen, Martiñek alde auetatik iges egin dezan; zoazkit ainbat lasterren
Jose gurea nolabait artetu dedin. Bera ta Manuel
izango dira nere azken orduetako lagunak, zure
ordez, zure izenean.
—O zein ona dan nere aitagoia! Ederki esaten
du. Jaungoikoari guretzat geien opa deguna
eskeñi bear zaio, ta gerorako utzi gabe, biar edo
etzirako luzatu gabe. Berak ordainduko du gaur
berorrek egiten dion oparia. Nik, besterik ezin
dezaket, baña egunoro otoitz egingo det berorren alde.
—Bai, egin otoitz nigatik, zure aideakgatik,
Euskalerri guztiagatik.
—Baño ta nork esango dio amonari nere
asmoa?
—Neuk: nere gain utzi zazu.
Onetan zeudela igaro zan mutillen borroka,
ta bereala Jose aitonagana aurkeztutzea. Etzan
beta egokia.
Burua norbere gauzaz betea dagoanean, iñoren eztabaidetan sartzeko gogorik ezta izaten.
Malentxok gau artan lo gozo gozoa egin
zuan. Lo gozoa ta amesik ederrena. Aingeru
zuriz inguraturik Bidaurretako elizgoian zegoala
iruditu zitzaion, etxe on artako beste emakume
garbien aldamenean, zerutar lore tartean bezela, ta Jesusek ongietorri zintzo bat emanaz, Jaungoikoaren izkera leun zoragarrian, itz auek esan
zizkiola: «Zai nengoan, Malen, bada neretzat
sortua zera Anima zalea naiz, animen egarria
daukat, eta luzaroan egon naiz zurearen atarian,
luzaroan egon naiz zuri deiezka: “Banator, bana-
tor”, esaten zirazun, baño etziñan agiri. Noizbaiten ere Zabaletako lokarriak urratu dituzu, zure
aideak nigatik utzi dituzu, nik zugatik zeruak utzi
nituan tankeraz. Sarituko zaitut. Gaurtik geiago
zu ta ni alkarrekin izango gera. Ementxen egongo naiz beti zurekin ta zure aizpatxoakin; ementxen aseko zera nere maitasunez; bertan apainduko zaitut zeruko doaiz; bertatik ikusiko dezu,
Aloñatik baño urrerago nere betiko jauregi ederra. Nerea da, baño zuri eman nai dizut, errege
naiz ta erregiña egin nai zaitut, dena dezaket eta
eskatzen dezun guztia iritxiko dezu». Ta Malentxok, belauniko jarrita, jarleku berezia eskatu
zion Jesusi aitonarentzat, berarizko laguntasuna
etxeko danentzat.
Joanesek etzuan orrelako lo ederrik egin. Gau
guztia begirik itxi gabe igaro zitzaion, gañera
zetorkion bakartade itzala neurtzen, bere burua
oso minberatzen, itz batzuk bakarrik esaten:
«Jauna, Jauna, asko zor dizut, baña ematen dizutana baño gauza oberik eztaukat; nere oparia,
Zuk badakizu, nik aldezaketanik andien andiena
da!»
Jaiki zanean, etxekoandre zarrarekin naikoa
itz eginda gero, Joseri deitu zion.
—Datorrela Jose.
—Eztakigu non dan.
—Billatu zak, Manuel: arrekin egon bearra
zeukat.
Kataliñek:
—Norabaitera joan ezpazaigu. Jaiegunetako
jantzirik eztauka gelan.
Malenek:
—Egingo nuke, amandrearen atzoko garrazkeriakatik.
Manuelek:
—Etzuan orrelakorik egingo. Neri aitzen
eman gabe?
Malenek:
—Ezkenduan ezertxo dendatu. Egia, ni
eznengoan ezertarako... Baño Josek badaki, jakin
bear luke amandrea nola dan ta gu zer geran.
Ana Josepa:
—Auxen dek auxe! Batak moja dijoala, ta
besteak, norbere berotasunean zerbait esan
zaiolata, etxetik alde.
Kataliñek:
—Zeñek moja?
Malenek:
—Neuk, amatxo.
Kataliñek:
—Jesus Jaungoiko andia!
Manuelek:
—Onelako istillurik!
Azkenengo itzak, esanbearraren esanbearrez, bata bestearen gañean, alkarri eutsika,
naspillaturik erten zuten; baña itz-mataza guztia
baño sendoago Joanesen galdera larria entzun
zan:
—Zer egin diozute Joseri?
—Utsa.
—Utsa? Utsagatik ezta ura etxetik aldendu.
Zabaletako atean etzaio iñori egundaño bultzarik egin, ez errikori ez erbestekori, ta gutxiago
beartsua izan bada. Edozeñek euki du gure
maian oporra bete salda eta etzaio ukatuko ere
ni bizi naizan artean. Etxe onetako morroiak
etxetik ezkondu dira edo bertan il dira, beren
gogoz erten ezpadute. Katillua. Baño ezta Jose
gure morroi, ta neke azpian erabilliarren, eztiogu
beñere alogerik eman. Etzazute aztu: nere adis-
kide on baten semea da; neuk esan nion orren
aitari, eriotz aurrean, nere illoben antzera maitetuko nuala Jose, ta maite det, maitegarria data.
Bai maitegarria! neuk dakit zer gurutze daraman
ta nola daraman!
—Guk ere maite degu.
—Ekarri zadazute, bada, Jesusen izenean!
ekarri zadazute dagoan tokitik. Aurki idoro bear
det nere adiskide zarra ta eznuke bere aurrean
lotsatu nai. Manuel, joari, Joseren billa.
—Nora baneki.
Malenek:
—Paulagana joan zaite. Arrek jakin oiditu
Joseren ipuiak. Eta ezer ezpadaki ere, bera baño
oberik ezta iñor Jose nun dabillen antz emateko.
Arriturik gelditu ziran gure gizadiak albiste
auek ezagutzean. Batez ere Malentxoren burubidea.
Ana Josepak aitonari erantzuteko gaitasunik
etzeukan. Eztedilla iñor miraritu: maitetasunak
arpegi edo alderdi asko dauzka, ta alderdi guztien berri jakiteko, nor dan maitale, noiz dan
maitale, zeñen zale dan, norako joera daukan
ezagutu bear da. Begira dezagun nola maitatzen
duan aurrak aurtxoa: berez, kezka, lege ta eragozketa gabe, txepetxak txepetxa bezela; begira nola gazteak gaztea: biotzez, bero beroan,
itxu itxuan, irudimenaren laguntzaz indarturik;
begira nola gizon zarrak: buruz, benaz, otz
samarrean, norbaitek dauzkan zerzeladakatik.
Ez, gure maitetasuna ezta danentzat era batekoa, ezta ere beti berdiña. Sakon ta iraunkorra
izanarren, lotan egon oida sarri, aztuta, gordeta,
estalirik, auspena dagon suaren antzera. Maitetasunak, bere agerraldirako, egun, ordu ta
garaiak dauzka, ta ordurik samurrena maiteari
agur egin bear dioneko garaia izaten du.
Ordu ori sumatzean berritu zitzaion Ana Josepari Malentxorentzat gordeta zeukan maitetasuna. Berritu, ezetu, esnatu edo orrela zerbait.
Ta Kataliñi? Kataliñi, ama zan da, bere alabaganako gogo bizia, lera zintzoa, griña sutsua,
beti berri ta eze iduki zuan griña ona, txito azi,
zearo anditu, beingoan zolitu, ezin geiagoan
minberatu Neskatxa ura, neskatxarik argiena,
maratzena; egundaño oker bat egin etzuan neskatxa, erantzuera gaizto bat eman etzion umea,
zitalkeri bat zer zan etzekiana; eskurik garbiene-
koa, biotzik biguñenekoa, elurrezko azal ta izarbegien jabea; alaba ederra, alaba zogia, alaba
liraña, alaba kutuna, zartzaroko itxaropen
gozoa, orma itzalen ostean sartu bear zitzaiola!
Jeesus! Ainbeste txera ta palaguz seaskan ta
magalean aurra euki; ainbeste arazo ta neke
norbere umea norberetzat azitzen artu; amaren
ondasuna ume ura izango zalata ainbeste ames
egin; bere begietan bizitza edateko, etxean ezin
bazan etxe inguruan lotu nai, ta onik onenean,
goizetik gabera, bazijoala, burni-sare baten
atzean ikusi bearko zuala, noizean bein, besteren batzuk utzitzen ziotenean. A! Ori etzan lege
ona! Benetan, orrenbeste ta geiago opa zion
Jaungoikoari, baño, sartu zitezela bestien alabak; egiaz, aingerutzat azi zuan Malentxo ta
Bidaurretan zegoan aingerutegia, baño Jesus ba,
Jesus!
—Jose Ramon, zer egin bear degu?
—Jaunaren oldea izan dedilla.
—Orixen da gizonaren baretasun.
—Zer nai zenduke ba? Baimena ukatzea?
—Ez, baña.
—Jaungoikoari gogor egitea?
—Ez, baña...
Etxekoak beren elean utzita, Manuel Azkarragaruntz atera zan. Goibeletik trumoira, euritik
erasoaldira.
Paula ta Martin agiraka zebiltzala, ta gogor
ala ere, urruti aldetik ezagutu zuan Manuelek.
Atean sartu baño len ekin zion Paulak, oiez
bezela, beretik ertenda, deadarrez, estanda egin
bearrean:
—Borreruak zerate zuek, biotzgabeak, gizagaizkiñak. Egin lana Zabaletan, urkatu arte lan
egin, ondo erantzungo dizueta. Bear zaitut eta
geldi zaite, bear etzaitut eta ken zaite. Orrelakorik ezta iñun ikusi. Baño auzotegiak zuen egintza
jakiten duanean, erriak jakiten duanean, lotsatuta gelditu bearko dezute. Neu izango naiz gaiztoen gaiztoena zuen nabarmenkeria zabaltzen.
Martiñek:
—Ago ixillik, txotxiña.
Paulak, ezentzun eginda:
—Ta ez uste izan, zoriobekoak izango zeratenik, ez uste izan. Jaungoikoak ezingo zaituzte
bedeinkatu: ez Jaungoikok, ez gizonek. Gaurtik
aurrera, zuen etxean gizadi zintzoak ezluteke
ankarik ipiñi bear. Nik behintzat...
Mikallak, aria ebakiaz:
—Ixo, Paula, ixo.
Paulak, bereari jarraituaz:
—Ez, ama, eztet ixildu bear: obeto du nere
aotik jakitea. Manuel, ni eznaiz zurekin ezkonduko.
Mikallak:
—Etzaiozu jaramonik egin: gaur onek zer esaten duan eztaki.
Paulak:
—Bai, amatxo, badakit; badakit etxearen kaltean dana, badakit berorri negar eragiten diotana. Eznioke miñik eman nai, ta ala ere biotzak
biraltzen dizkit itz auek aora, biotza darabilt
agintari. Manuel, gu legusuak gera ta ez senargaiak; amonak egin gaitu senargai ta ez Jaungoikoak. Zu beste bati zerbait esana zera...
Manuelek:
—Bai aldakizu Jose nun dabillen?
Paulak, deadarra beratuaz:
—Bostak baño len, sagastegiko estratan
bera, negargarri joan da.
Martiñek:
—Lupuak jango aldu, dagoan tokian lurrak
irentsiko aldu.
Manuelek Martiñi:
—Mingaña luzea ik. (Paulari). Paula, guk eztegu bialdu Jose.
Martiñek:
—Neuk aterako det, makilka.
Manuelek:
—Ik? Guretik ez beintzat. I ezaiz gurean sartuko.
Martiñek:
—Nola esan dezu?
Manuelek:
—Ezaizala gurean sartuko; ez aldek aitu?
Martiñek:
—Zergatik? Zer dalata?
Manuelek:
—Geuk nai eztiagulako, ta gañera Malen
moja dijoalako.
Martiñek.
—Erre, koondo!
Mikallak:
—Aitaren ta semearen!...
Paula, dana gozaturik:
—Jaungoiko maite maitea! Manuel, billatu
zazu Jose... edo bestela neuk billatuko det baita
lurpean badago ere!
Martin, etxean ezin egonda, Zabaletara urreratzen ausartu ezta, tresna batzuk ausi ta biurrikeri okerrak Paulari esan ondorean, aserrez irakiten, erraiak jaten, errira jetxi zan, ta errian
Moxolonera sartu. Tokitara!
XVI.
IJIJI AIENE!
Labana da ba irakurburu onen asiera. bidurrez nago norbaiten aserrean eroriko ez ote naizen, azkazal zorrotzen batzuk sartuko ez ote dizkaten. Arretaz ibilli, lumatxoa.
Zer da baña ainbeste arretazko ipuia? Ondo
begiratu ezkero, utsa; neska zar igatuen gañean,
geure arloetara goazela, irristadan, itz bi esatea.
Ez, mutxurdiñai etzaiete ikuturik egin bear,
naiz ta berak, beti berriketa zaleak, edozein
ordutan edozein orraztu. Orrazi gabe, jakiña:
danak ez, baño geienak mingañez dakite ederki
orraztzen.
Mota guztietakoak daude. Batzuk zearo apalak, bidegabeko arrokerietan beñere ibilli eztiranak, mutilletatik eta txorakerietatik iges eginda,
beren gogoz senartzake daudenak Oiek, emakumerik onenetakoak dira, langille ta ongilleak,
norberaz oso aztuta beartsuai laguntzen, gaixoak ikusten, done-irudiak garbitzen, elizmaiak jazten, Jaunaren bideak erakusten ta beste gauza
txalogarri askotan dabiltzanak. Oientzat nere
txaloa. —Beste batzuk, andiki zaleak, beren
buruai askotxo deritzoenak, eder ustean itxutuak edo azpilduraz josiak, ezkontzeko asmoetan biziarren, geiegi nai zutelako, batere gabe
gelditu diranak. Oñezkorik nai ez, zaldizkorik
etorri ez. Naikua lan daukate auek beren buruak
apaintzen, illeak beltzitzen, arpegiak irintzen,
zimurrak estaltzen, urteak gordetzen. Ia etsian
bada ere, ezkongai daude oraindik, baño aberats
edo goitarrentzat bakarrik. Pakean utzi daiegun,
ta goazen aurrera. —Irugarrengo mallan jartzen
ditugu egundaña etsiko eztutenak, onek begiratu diola ta arrek agur esan diola beti amesetan
dabiltzanak, mutil guztiai abegi ona egiten diotenak, edozein artzeko gertu daudenak, datorrena
datorren bezela, gaztea ezpada zarra, ezkongea
ezpada alarguna, zalduna ezpada txorroskillea.
Irugarren auetakoa zan gure Luisa, ona
gajoa, baño zentzun gabea. Gizakume gazteak
etzioten itz legun bat iñoiz esan, zarkoteak ere
benetako eskabiderik etzioten egin; baño etzuan
Luisak bizitza guztian ezkontzeko leia utzi, ezta
tximak oso zurituta gero ere. Neska zarraren leia
danak zekiten, ta bere lepotik parrez ibilli oiziran. «Luisa, onelakok zuretzat eskumuñak eman
dizkit». «Luisa, beste alakok zure galdera egin
du». Luisa, Martoloren biotzekoa zu omen zera,
gezur andiak esan oi zizkioten ta edozer gauza
siñistu erazi.
Ta Lisari lagun artean gertatzen zitzaiona
bera gertatzen zitzaion Moxolonean Odolkiri.
Bazan ura ere bat, beste askoren eredura.
Gaztetan alper, zartzan arlote, beti berekoi ta
buru ariña, askatasunari eder ta nagikeriari ondo
iruditurik, urtean baño urtean okerrago, pixkaka
pixkaka begiramen danak galdu zituan, arduragabekerian berengo ondarretaraño erori zan, ta
azken aldera, naikua edari euki ezkero, jateak,
jazteak eta iñoren esanak ajola gutxi ematen zioten Orregatik ibilli oizan Oñatiko alderdietan,
bazterrik bazter, zulorik zulo, guztien morroi,
danen adiskide, oni egurrak txikitu, ari pardela
eraman, urliari zama bat jaso ta besteari agindu