Garbiñe - 4
GARBIÑE: Bai, horrela izango da. (Joaten da Ibon
eskuineko aldetik)
ZORTZIGARREN ATALA
GARBIÑE bakarrik.
GARBIÑE: Nire barrenean gertatzen dena, neuro-
nek ez dakit, eta ezin ulertu dut...
Pozik nago?... Ilun nago? Poza eta samintasuna nire gogoan, biak batean daude. Neskatxaren izen garbia neureganatzea pozik
handiena da. Baina... gezurrezko errua nire
gain zegoen bitartean, Ibonen jabe izateko
bidean nengoen. Orain betiko alde egin dit.
Errurik gabe gelditzen naiz, baina maite
dudan gizona gabe ere bai. Erruaren
azpian nengoenean gizon hori niretzat
nuen. Zertarako ordea nahitasuna besterentzat bazeukan! Buru guztia nahastu
behar zait, zer esaten dudan ere ez dakit.
Nire bihotza, heriotzaz joa dago Ibonek
Lide maite zuela ezagutu nuen egunetik.
Bai, Ibon, zuk jakin gabe, lokarri gogorrez
bezala lotua zeneukan nire bihotza, eta nik
askatzeko egin dudan indarrez porrokatu
da. Ezin bizi naiteke: gero eta gero nire
arnasa larriago eta estuagoa da. Nahigabeak itotzen nau. Ludi honetatik banoala
ezagutzen dut.
Aitona! azkeneko urte hauetan zure gogoa
pozez bete nahi nuen, lehen igarotako
nahigabeak ordaintzeko!... eta nik... nik
eman behar dizut handienetako bat!
BEDERATZIGARREN ATALA
GARBIÑE, UGARTE ZAHAR eta KONTXEXI.
(Ugarte Zahar eta Kontxexi sukaldetik ateratzen dira.)
UGARTE ZAHAR: Bakarrik al zaude, Garbiñe?
KONTXEXI: Bakarrik? Zer egin du bada Ibonek?
GARBIÑE: Joatea egin du. Orain arte hemen egon
da.
UGARTE ZAHAR: Jakin izan banu bakarrik zeunde-
la...
GARBIÑE: Badakizu, bakarrik egon arren, beti nire
gogoan zaitudala, eta nire ezpainetatik
zure izenak alde egiten ez duela.
UGARTE ZAHAR: Bai gozoa zarela, Garbiñe! Zure
hitz eztitsu gabetarik, nola nahi duzu ni
bizitzea?... Nola zaude?
GARBIÑE: Gaizki, aitona, gaizki.
KONTXEXI: Ez dezazula horrelakorik aitatu ere.
GARBIÑE: Bai, gaizki nago.
UGARTE ZAHAR: Orain guztia zuzendu den hone-
tan ez zara nire aldamenetik joango...
KONTXEXI: Zer joan behar du.
Zuretzat mikatza bada ni zugandik
urrutiratzea, niretzat ere, aitona! zu mikatz
ikustea da, garai honetan, bihotza gehiena
samintzen didana... Bestela, erbeste honetako neke eta garraztasunak zeru ederreko
zoriontasunaz aldatzea ez da negargarria,
pozgarria baizik.
UGARTE ZAHAR: (Negarrez) Ondo diozu, erbeste
negargarrian bizi garela; zuk loratzen
zenuen niretzat, eta zuk alde eginez gero,
ni ere laster izango naiz zure ondoan. (alaituaz)
KONTXEXI: Tira, tira, utzi itzazue hizketa negarti
horiek; eta hemen, poztu, alaitu egin behar
da.
UGARTE ZAHAR: Ongi dio, Kontxexik. Horrela da.
GARBIÑE: Aitona: ezin ordea.
KONTXEXI: Bai, bai: eginahalak egin behar dira.
Erru-eza azaldu denez gero, atsegin agertu
behar dugu.
GARBIÑE:
UGARTE ZAHAR: Hori da, gure poztasuna ezagutu
dadin.
KONTXEXI: Berehala hemen da Larraingo jauna...
UGARTE ZAHAR: Izan ere, Larraingo jauna...
GARBIÑE: Bai... Larraingo jauna...
HAMARGARREN ATALA
Lehengoak, LARRAIN, LIDE,
ANDERE LAGUNA, IBON,
ZAINDARIA eta GUDARIAK.
(Eskuinetik atea irekitzen da, agertzen da Zaindaria, eta besoa altxatuaz esaten du:)
ZAINDARIA: Larraingo jauna.
(Sartzen dira gelan Larrain, Lide,
Andere laguna, Ibon eta Gudariak)
UGARTE ZAHAR: Zu ere etorri zara, jauna?
Larraingo jaunak, egin behar duena,
beti egiten du, eta gaur nire eginkizuna
etxe honetan dago.
UGARTE ZAHAR: Eskerrik asko.
LARRAIN: Aurrean zareten guztiok entzun ezazue:
Ezbai gabeko agiriek, Garbiñeren erru-eza
LARRAIN:
garbi azaldu dute, eta nik, ekadoi bezala,
erabakitzen dut berri hau zabaldu dadila
biztanle guztien artean. Beraz, Garbiñe,
garbi ezagutzen zaitugu, eta garbi azaldu
behar duzu. Hau horrela izanik, zaindaria,
ekadoiaren izenean, ken iezaiozu buruko
zapi hori.
LIDE: Ez, aita; neuronek kenduko diot...
LARRAIN: Nahi duzun bezala.
LIDE: (Lehenbizi musu emanda kentzen dio Garbiñeri buruko zapia lurrera boteaz) Zu
adina pozten naiz, Garbiñe.
GARBIÑE: Sinisten dut, Lide.
LARRAIN: Orain, ekadoiaren erabakia ikusirik,
Ugarteko alaba Garbiñe, ezagutzen al
duzue neskatxa garbi bezala? (guztiek
eskuineko besoa altxatuaz diote:)
GUZTIAK: Bai!
LARRAIN: Horrela legearen aginteak osatuko dituzue. (Garbiñerengana aurreratuaz) Nire
zoriona.
GARBIÑE: Eskerrik asko, jauna.
LARRAIN:
Ez duzu zer esker emanik. Zikindua
bezala agertu zinenean, ni izan nintzen
aurrena zure gain, gogorkiro legea botatzen. Ezaguturik ez dela horrelakorik, nik
laguntzat neukan baten azpikeria besterik
ez dela, ni naiz lehena, zure buruko estalki
lotsagarria kentzen, zure erru-eza aitortu
eta zure izena goratzen. (Gero Ugarte
Zaharrengana joaten da) Zuri ere nire
zoriona, Ugarte.
UGARTE ZAHAR: Eskerrik asko... Alderdi horretatik
nire bihotza zanpatzen zuen harri handi
bat, kendu balidate bezala nago... baina,
ikusten duzu, jauna, nire bilobak zer itxura
daukan... Galdu behar ote dut?
LARRAIN: Eraman duen galbidearen lotsak gaixo-
tu du, poz honek sendatuko du.
IBON: Jakina, aitona! Oraindik... (Hirurak hizketan
bezala)
GARBIÑE: Zuk ez dakizu, Lide, zenbat eskertzen
dizudan ni ikustera etortzea...
LIDE: Zer uste zenuen? Ni zutaz ahaztuta nengo-
ela? Lehenago etorri ez banaiz, nire aitak
utzi ez didalako izan da...
GARBIÑE: Ongi egin du zure aitak.
LIDE: Baina... Utz ditzagun orain hizketa ilun
hauek eta alaitu zaitez, Garbiñe...
GARBIÑE: Alferrik...
LIDE: Etorkizun ederra daukagu aurrean.
GARBIÑE: Zuk bai, Lide...
LIDE: Bai zuk ere.
GARBIÑE: Nik ere bai... hemen ez ordea: goian.
LIDE: Ez; Garbiñe. Hemen eta goian. Zuk oraindik
osasuna eta zoriona iritsi behar dituzu...
GARBIÑE: Gogo gaitzek ez daukate hemen senda-
gairik (Atari aldetik batek “Itsasoa” abesten du.)
(Barrenen) (batek)
Itsasoa laño dago
Baionako alderaino
Nik zu zaitut maiteago
Txoriek beren umeak baino
(Abesti bitartean, Garbiñek Iboni
begiratzen dio, Lidek ikusten du, eta
eskua bekokira eramanaz esaten du
beretzat:)
LIDE: (Zer gogoratu zait? Horrela ote da?) (Abes-
tia bukatzen da, eta Garbiñek bakarrik
balego bezala esaten du:)
GARBIÑE: (Zorionekoak, beren nahitasuna ager
lezaketenak)
LIDE: (Garbiñeri begiratuaz) Garbiñe...
GARBIÑE: E!
UGARTE ZAHAR: Zer da!
KONTXEXI: Zerbait al du?
LIDE: Ez... ez da ezer... (Isilaldi txiki baten ondoren) Garbiñe: zuk Ibon maite duzu... (Garbiñek arnasa larri bat egiten du, eta ezer
esaten ez du) Orain ezagutzen dut zure
gaitza. Garbiñe gaixoa!
GARBIÑE: Hau ezkutuan neukala, hil nahi nuen...
LIDE: Ondo gordea zeneukan.
GARBIÑE: Zuk ezagutu duzu... nik... aitortzen dut.
LIDE: Horrengatik horrelako aldaketa zure aurpe-
gian izan zen.
GARBIÑE: Ibonek maite zintuela ezagutu nuene-
tik. Ezin... ezin ahaztu.
LIDE: Eta hala ere ahaleginak egin dituzu ni Ibo-
nekin batzeko.
GARBIÑE: Hori bai... ahal guztia.
LIDE: Ez dizut behin ere behar bezala eskertuko.
(Garbiñek berriz ere arnasa larri bat egiten
du, eta doi-doi esaten du:)
GARBIÑE: Garbiñek egiten dizun azkeneko eskaria da bere aitorpena ezkutuan eduki dezazula...
LIDE: Nire barrenean ezkutatua geldituko da.
GARBIÑE: Bai... Lide... ni banoa... Ibon...
LIDE: (Deituaz) Ibon... Ibon...
IBON: (Alderatuaz) Zer duzue? Zer duzu, Garbiñe? (Garbiñek Lide eta Ibonen eskuak
elkartzen ditu esanaz:)
GARBIÑE: Ibon... Lide... Zuen otoitzetan, Garbiñez
ahaztu ez zaitezte.
IBON: Beti gogoan edukiko zaitugu.
LIDE: Beti zutaz oroituko gara.
GARBIÑE: Bai... Zorionekoak izan zaitezte... a!
LIDE: Aitona! Aita! (Garbiñeren inguruan jartzen
dira)
UGARTE ZAHAR: Neure biloba maitea!
KONTXEXI: Gure nexka zoragarria!
GARBIÑE: Jaungoikoak horrela nahi du! Agur aito-
na! Ni banoa...
UGARTE ZAHAR: Laster zure bideari jarraituko
diot.
GARBIÑE: Orain... Agur... (Gorantz begiak jasoaz)
Jauna... (Hiltzen da.)
LIDE: (Deituaz) Garbiñe! Garbiñe! (Negarrez) Hil
da! (Guziak belaunikatzen dira)
UGARTE ZAHAR: Hil!
LARRAIN: Jaungoikoaren aurrera iritsi da. (Atari
aldetik berriz batek “Itsasoa” abesten du.)
(Barrenen) (batek)
Gure oroiz aita dago
Lainopean gaberaino
Nik zu zaitut maiteago
Arraintxoak ura baino.
(Abesti hau entzuten den bitartean
zapia poliki-poliki jaisten da.)
AMAIA