Frantziako hirur Errepubliken - 1
Mixel Elizanburu
FRANTZIAKO
HIRUR ERREPUBLIKEN
IXTORIOA LABURZKI
LEHEN PREFAZIOA
ORORENTZAT
IRAKURTZAILE MAITEAK:
Egun emaiten dut Framazonez mintzo den
liburuxkaren bigarren edizionea.
Bigarren edizione hau segitua izanen da
Frantziako gure hirur Errepubliken ixtorioaz.
Orai duela ehun urtheko Erreboluzionea eta
Errepublika mila eta mila itsuskeriaz betheak
izan baitziren, orduko ixtorioa, bortxaz ere,
seriosa da, ez erraiteko ikharagarria.
1848ko Errepublika, erhoska bat zen, hortakotz da haren ixtorioa bitxia, edo irri egingarria.
Bainan, irriz ere, egiak erran daitezke, eta segur
erranen ditugu.
Orai dugun hirurgarren Errepublika hau,
1848koa bezala, da erdia mentsa, edo erdia imizila, duelarik hatik egite gehiago errepublika
zaharrarekin. Ez bada hura bezain kokintsa, hura
bezaingaixtagintsa, badu duenaren beharra,
erranen dugun bezala. Ez da hunen ixtorioa
akhabatua, bizi denaz geroz oraino. Leher egiten
duenean, agian ahal bezain laster, erranen dire
huntaz orai erran ez daitezkenak.
Ene liburuxka berri hau nork behar du erosi?
Hau erosiko dute untza bat izpiritu buruan, untza
erdi bat zentzu kaskoan, eta hamabi sos sakelan
izanen dituzten Eskualdun guziek.
Norbaitek galdeginen daut oraino heya beren
ixtudioak eginak dituztenek probetxurekin irakurtuko duten liburutto hau. Ene errepostua izanen da: Batere dudarik gabe.
Ixtorioa edo bertze gauzak ikhasi nahi dituenak, lehenik hasi behar du liburu labur eta ttipi
batetarik. Gero ixtudiatuko ditu liburu luzeagoak
edo arras luzeak. Azkenik berriz ikhusiko ditu
lebenbiziko labur eta ttipiak.
Hau da ixtudioak akhabatuak dituztenendako. Ez da dudarik, batere ez edo guti eskoletan
ibili direnek, abantail gehiagorekin irakurtuko
dutela ene liburu ttipia. Egia hunek ez du froga
beharrik.
Gazte denborako orhoitzapen bat heldu zaut
gogorat eta hura erran behar dut hemen.
Beraz Baxe-Nabarreko herri batzuetan, haur
bat bathaiatua izan behar zenean, aberatsa
bazen, haren Amabitxia ikhusten zen mántalet
baten azpian zohala, ederki, bai eta Aitabitxik
bazuen phezako arropa finekin, zethazko gerriko
gorria. Hek ikhusiz elizatik etxerat bihurtzen, bilduko ziren herriko muttil ttipi eta neskatxa haur
guziak heyen inguruetarat.
Alta-bitxik, besainka, aurthikiko zuen ahur
bat sos, bi arditeko eta ardit, lehenago Frantziako erregek, hogoi eta berrogoi sosekoak botatzen edo botarazten zituzten bezala, beren khoronatzeko egunean.
Haurrak, hori ikhustean, eroriko ziren lurrerat
trumilka eta musurika, batzueri laster sudurretik
odola zariotela, eta guziek hirriskatzen zutela
ukharai edo beso bat hautsia izaitea.
Baldin Aitabitxi hura zuhurskoa bazen eta ez
bazuen deus aurthikitzen, haur saihera guzia
hasiko zen oihuz, patarrakaz, karrasiaz: «Sosik
ez... sosik ez... sosik ez...» Ene liburuttoa Eskualdunek ez badute erosten, adituko dute, hek ere:
«Sosik ez... sosik ez... sosik ez». Ez deiet hatik
erranen: «Izpiriturik ez... izpiriturik ez, zentzurik
ez, zentzurik ez».
Irakurtzaile maitea, adi zazu azken hitz bat
gure lenguayaren gainean. Arrazoinekin erraiten
dute Latina dela lenguaya bat net ederra, eta
gehiago dena, arras zalhua, kasik nondik nahi
has ditazkenaz geroz frasak latinean.
Italianoa eta Frantsesa omen dira arraita
baten soinu xarmagarriari konpara daitezkenak;
nola baita Española tinbala ederraren parekoa.
Bada, Eskuarak ez du zorrik edozoin lenguaya horieri. Hain zalhua da non erran baititake
iduri duela alimalexka pullit, bizkarrean hezurrik
ez duten batzueri, zoinak dobla, plega baititazke
nahi bezala, eta itzularaz norat nahi.
Lenguaya guti da Eskuara baino gehiago gai
denik koblatzeko edo poesiako. Orok badakigu
Poesia dela khantuzko edo koblazko lenguaya,
hitz neurtuzkoa. Eskuara, erran nahi da, gure
aitaamen besoetan lehen lehenik ikhasi dugun
mintzaire eztia eta ederra maite duenak, gogotik
erosiko du liburu hau eta hunen irakurtzetik
atherako ditu gazeta edo berriketari phurtzil
frantsesezko batzuetarik athera ez lezazken
abantail frango.
BIGARREN PREFAZIOA
SABANTENTZAT
Zer izan da Frantziako Erreboluzionea? Frantziako erreboluzioneaz aditu behar da, yuan den
mendearen azken urthetan eta mende hunen
hastean, gure aitzinekoek ikhusi izan zituzten
nahasdurak, krimak, batzuek bertzen kontrako
gerlak, edo gerla zibilak, mazakre eta ibayaka
odol ixurtze eta gainerako izigarrikeriak.
Erreboluzionea da lehenbizikorik Yainkoaren
kontrako errebolta, hura ukhatzerainokoan,
haren izen saindua ez aiphatu nahi izaiterainokoan eta Yainko Seme Gizon eginaren imayak
khentzerainokoan eskoletarik, ospitaletarik, yustiziako tokietarik, etc.
Bigarrenekorik, Erreboluzionea da Elizaren
kontrako errebolta, Aita Sainduaz, Aphezpikuez
eta Aphezez trufatuz edo heyen erakuspenez
khasu guti eginez, nola Erlisione sainduari ahal
bezenbat kalte erakharriz.
Hirurgarrenekorik, Erreboluzionea da errebolta autoritate zibil suerte guzien kontra; Erre-
geak, Enperadoreak aurthikiz bere tronuetarik,
eta ahal bada hek hilez, asasinatuz; ez xoilki
heyek, bainan oraino bertze buruzagi lesitimo
suerte guziak.
Horiek oro hala dire, eta gauzak ongi phisatuz eta ongi izendatuz, Erreboluzionearen lorifikatzea da prinzipio on guzien ukhatzea, kasik
fedearen beraren arnegatzea eta munstrokeria
bat izenik gabekoa onhestea. Frantziako Erreboluzione handia izan da Yainkoak nazioner eman
dituen gaztigu handienetarik bat.
Bada Yainkoaren kolera erortzen denean
nazione hobendun baten gainerat, nork erran
dezake zonbat desmazia, zonbat atsegabe yinen
zazkon nazione hari, lehertzeko, ez hatik haren
ezeztatzeko. Yainkoak ez du deus bere obretarik
ezestatzen
Gaztigu horietarik badire hirur, iduri dutenak
bertzeren orozgainekoak, eta hek dire Jerusalemeko hiriaren setioa eta haren destrukzionea,
Frantziako Erreboluzione handia eta gure azken
gerla, Prusiaren kontra.
Ez dut deusik erranen azken gerla hunen gainean. Ixtorioa dakitenek konpara dezaketela
1870ko gerla, lehen, edozoin mendetan, izan
diren gerleri. Bentzutuak izatea izan garen bezala merezl ginuen, ez da dudarik, gure inpietatea
eta gure tzarkeriak zirela kausa, bai eta zeren
ginuen Pio IXen Aita Saindua bere etsayer largatu.
Yuduek ere aspaldi merezitu zituzten Yainkoaren yustiziaren zigorradak, haren miserikordiaz
eta onthasunez abusu egin zutelakotz, eta guziz
jesus dibino khurutzearen gainean hil araziz.
Hartako, Salbatzailea zerurat iragan eta
berrogoi urtheren buruan, Jerusaleme izan zen
setiatua lehenik, eta gero destruitua Erromanoez. Miliun bat eta ehun mila presuna hil ziren hiri
hobendun eta dohakabe hartan, gisa guzietarat:
goseteaz, eritasunez, batzu bertzen kontrako
gudu krudelez. Azkenean hiria hartu, sutan
eman eta, soldadoek furian hil-arazi zituzten gainerakoak harmez. Bada Erreboluzionean ikhusi
izan dire, ez hiri batean bakharrik, bainan Frantzia guzian, aiphatu izigarrikeria heyek iduriak,
edo heyek bezain handiak.
Hemen ene irakurtzailek galdeginen dautate
zer gaizki egin izan zen bada Frantzian hoin
garrazki Yainkoak hura gaztigatzeko. Sobera
aise izanen zaut galde horren arrapostuaren
emaitea.
1rik Protestanten heresia eta jansenistena
munduan agertuz geroztik, izpirituak ekharriak
ziren altxatzerat Eliza-ama-sainduaren kontra;
2rik Frantziako errege batek, Luis XVak, bizitze infame bat eraman zuen, eta haren lizunkeriak eta eskandalak ez ziren guti segituak izan
asko noblez edo aitoren-semez;
3rik Bizioan pulunpatzen ziren gizon heyek,
aise galdu zutenfedea, eta, iragan mendean,
inpietatea modan bezala ezarria izanzen erresuma guzian, filosofoak deltzen ziren gizon sobera
famatu batzuez.
Hirur gaitz horietarik bat bakharrik aski izanen zen zeruko ozpinen Frantziaren gainerat
erorarazteko, eta beraz hirurek aiseago dituzte
yautsarazi.
Behar ditut oraino seinalatu bi kausa Erreboluzionea ekharri zutenak.
Hetarik lehena izan zen segitzea aiphatu filosofo heyen doktrina faltsoak eta gezurrezkoak,
zela kestione bai Erlisioneaz, bai zozietateaz, bai
gobernamenduez. Filosofo horietarik biga ditut
bakharrik izendatu nahi: bat Monteskiu eta bertzea Joannes-Jakes Rousseau.
Lehenak, nahiz thalendu eta yakitate handitakoa zen, fedea arras galdua ahal zuen, erakusten zuenean bere iskribuzko obra handienean
(Esprit des Lois) zozietatea dela egina edo formatua gizonez, eta ez Yainkoaz; eta beraz gizonak gidatzen dituzten legeak eta heyek dazkoten obligazioneak, gizonek hauts ditzazketela.
Klar da gauza bat egiten duenak gauza hura
barrea dezakela, eta horrek erran nahi du
hemen lehenbiziko gezur batek bigarren gezur
bat berekin golkhoan ekhartzen duela.
Joannes-Jakes Rousseauk, bere aldian, erakhutsi zuen bertze gauza bat ez gutiago egiaren
kontrakoa, eta osoki zoroa. Iskribatu zuen beraz
liburu batean, filosofo hunek, gizonak bizi izanik,
lehen denboretan, basa bestiak bezala, elgarretarat bildu zirela, zorion gehiagorekin bizitzeko
mundu huntan, eta hortakotz establitu zituztela
lege batzu guziek begiratu behar zituztenak
(Contrat social).
Bainan filosofo beraren arabera, nola lege
horiek sobera maiz bazterrerat utziak baitire,
gizonek urra, hauts eta barrea detzazkete, egin
zituzten bezala.
Erakuspen faltsu, gezurti eta erho horietaz
zituzten hantuak beren izpirituak eta fartzituak
beren buruak, hastean aiphatuko ditudan hamabi ehun gizon Versaillarat bildu ziren gehienek;
eta horiek eraman nahiz azken kontsekentzietaraino, ezarri zuten Frantzia azpikoz gora.
Azkenik erranen dut Framazonek, erran nahi
dut Yainkoaren, gizonen eta zozietatearen etsayek, egin dutela gehienik Erreboluzionea!
FRANTZIAKO
ERREBOLUZIONEAREN
ETA
HAREN ERREPUBLIKAREN
ISTORIOA
LABURZKI
bai eta
ZONBAIT HITZ BIGARREN
ERREPUBLIKAZ; NOLA
ORAIKO HIRURGARREN
HUNTAZ,
azken egun huntaraino.
1en KAPITULUA
Ereboluzionea egina zen izpirituetan anhitz
urthe agertu baino lehen Parisen eta Frantzia
guzian. —Versaillarat bildu ziren hamabi ehun
deputatu berotuak, suminduak erregetasunaren
kontra. —Hamabi ehun, hamabi aldiz sobera. —
Heyen artean bazen gizon thalendu eta balio
handitakorik. —Askok beren buruak zituzten
desohoratu. —Errege ona zen, bainan flakoa,
Errege inozent harek behar zuen pagatu haren
aitzineko hobendunentzat. —Yainkoaren yustiziak hori galdegiten du. —Deputatuak bildu ziren
Mayatzaren 4an 1789an. —Hirur gradotakoak
zlren. —Ekhainaren 23an Errege mintzatu zen. —
Haren ondotik Mirabeau tzarra. —Erhoki ziren
pharatu deputatuak Frantziari buruz, Elizari
buruz, gauza guziak erreberritzeko estakuruan .
—Konstituzione zibila. —Haren bitzikeria bat.
Yadanik, gure prefazioan, aditzera eman
dugu nola iragan mendetako gizon sobera aiphatu batzu zirela kausa, Erreboluzlonea egina zen
izpirituetan anhitz urthe agertu baino lehen Parisen eta Frantziako bertze bazterretan.
Egun bakharrik ikhusiren dugu, lehen kapitulu huntan, Versaillarat bildu ziren hamabi ehun
deputatuek nola zituzten preseski beren izpirituak gaizki itzuliak, biziki berotuak, osoki eta
inyustoki suminduak erregetasunaren, orduko
zozietatearen eta Elizaren edo Erlisionearen kontra.
Ohart gaiten berehala deputatuen hamabi
ehun nombre horri.
Hamabi ehun, hamabi aldiz bederen sobera
zen, ezik, ehun gízonek ere aski lan ukhanen
zuten elgar aditzeko.
Ez da beraz estonatzeko zenbait abusu khentzeko ordean gauza guziak ezarri bazituzten zangoz gora edo buruz behera; zer diot? Gauza onak
berak zituzten hautsi erhautsi, funditu, ezeztatu,
hori geroxago ikhusiko dugun bezala.
Bazen bada deputatu heyen artean gizon
balio handitakorik, batzu beren thalenduez, bertze batzu beren yakitatez, zenbait edo anhitz,
ederki mintzatzeko zituzten lenguaya eta manera miretsgarriez.
Damurik behar zituzten kasik orok, gutiago
edo gehiago, eta askok arras, beren izenak desohoratu. Berriz diot deputatu heyek bazutela
aiherkunde edo higuintza itsu bat erregetasunari buruz.
Orduko erregea zen Luis XVIna, erregetan
hoberena, hogoi urthetan Frantziako tronuaren
gainera iragan zena.
Nehork ez zezaken hatzeman haren baithan
estakuru bat baizik: onegia zelakotz zen sobera
flakoa.
Horrek egin zuen haren beraren, haren familiaren eta Frantziaren zorigaitza.
Egia da, gauzer behatuz goragodanik, ikhusiko dugula erregetasuna izan zela hanitz hobendun Henri IV (laugarrenaren) presunan, Luis XIV
(hamalaugarrenarenean), eta guziz Luis XV
(hamabortzgarrenarenean). Orotarik tristena
azken hau izan zen.
Errege inozent batek behar zituen beraz
pagatu haren aitzinekoek egin hutsak eta krimak. Yainkoak bere yustiziaren apazegatzeko,
biktima nota gabeak ditu hautatzen; hala nahi
izan du haren Seme dibinoak, saindutasuna bera
zenak, salba zezan mundu hobenez bethe hau;
Frantzia bera ere, Yainkoaren nazione hautetsia,
behar zen izan gaztigatua, guziz bere inpietatea
zela kausa, gero, bere odolean garbiturik, sekula
baino ederrago ager zadin Elizaren begietan.
Orokatik ere, Luis XVInak bil arazi zituen Versaillarat, Mayatzaren 4an, 1789an, aiphatu
hamabi ehun deputatu heyek, zoinak baltzlren,
ordu artean bezala, hirur gradoetakoak: Eliza
gizonetarik, erran nahi baIta Aphezpiku eta
Aphezetarik, Aitoren seme edo Nobletarik eta
populu komun, edo yende xehearen gizonetarik.
Erregea juan zen bera heyen arterat Ekhainaren
23an eta mintzatu zaioten aita on bat bere haurrer mintzatzen den bezala, erranez desiratzen
zuela, bere bihotz guziaz, zenbait abusu khendu
ondoan, lege zuhurrenak egin zitzaten. «Nik ez
dut bilhatzen deusik, zuen adiarazi Erregek, nola
ene suyeten eta Frantzia guziaren zoriona».
Errege on eta mayestatearekin gisa hortan mintzatu zena, miresteko ordean, Mirabeau deitzen
zen deputatu, izpirituz mintzatzeko thalenduz,
bai eta bizio tzarrenez bethea zenak adiarazi
zituen hitz gaixto eta kondenagarri hok: «Aditu
ditutzuen solazek (Erregearen ahotlk), salba
lezakete erresuma, baldin tiranoen presentak ez
balire bethi lanyeros».
Hantik ixtant baten buruan, aditzearekin
gortheko kargudun bat erraiten Erregeren nahia
zela, hura juan zen bezala, deputatuak ere,
memento berean barrea ziten, Mirabeau hark
berak, ihurtziaren pareko botz batekin, oihu egin
zioen: «Zuazi erratera zure nagusiari (Erregeari),
populuaren borondatez garela hunat bilduak, eta
baionetek bakharrik gaituztela hemendik barrearaziko».
Deputatuak orduan ziren Erreboluzionearen
aitzinean edo buruzagi bezala abiatu, eta ez
ziren behar baratu bide erditan. Erregea inyustoki mesprezatzen zuten bezala, behar zuten berdin zoroki tratatu Frantzia. Eskuetan zituzten
probintzia guzietako kayerak, zoinetan baitziren
heyek Versaillarat igorri zituztenen botuak. Botu
hetaz khasu guti eginez, yokhatu ziren Frantzia
ederra salbayen herri bat izan balitz bezala.
Bertzenaz, iduri izan zuten mediku bati, zoinak nahi bailuzke tratatzen duen eriari menbro-
ak phikatu, zeren dituen menbro hetan zenbait
min eta minxka.
Deputatu heyek konparatzekoak ziren azkenik bere etxe handi eta ederra erre lezaken
gizon bati, zeren dituen etxe hartan zenbait
pharte erreberritzeko, edo han zenbait erreparazione egiteko.
Deputatu zoro heyek Frantzlako probintzia
zaharrez khasu guti eginez, erresuma zatikatu
zuten 83 departemendutan; ixtorioan ez da bizkitartean batere ageri khanbiamendu hori yendek galdegiten zutela.
Geroxago khenduak izan ziren Frantziako 17
unibersitateak, 400 koleyioak, bai eta eskola
ttipi on guziak.
Hemen erran dezaket oraino nola, Versaillarat bildu ziren gizon heyek gora gora zuten erraiten Frantzia guzian erreforma ezarri nahi zutela.
Erreformatzea eta deformatzea biga dira. Erreformatzea, da makhur baten xuxentzea eta
deformatzea aldiz, formaren geroago eta gehiago makhurtzea. Gure gizon hauk izan dire egiazki, ez gauzen xuxentzaleak, bainan gauza heyen
behinere baino trebes emaileak.
Gisa hortan berean ziren pharatu Elizari
buruz, hartzen zazkotelarik lau miliarren onthasunak, hesten zituztelarik
Frantziako hirur mila komentu, handi eta
ttipi, fraidenak eta serorenak, hek hutsaraziz eta
gero deklaratuz ez zuela nihork egin behar
gehiago boturik, zeren botuak libertatearen kontra baitire heyen arabera.
Debalde da erraitea Versaillako bilzarreak ez
zuela dremenden podorerik izigarrikeria horien
egiteko; ez zezazkeen ere Frantziako 13 diozesak ezar 8tan.
Aita Sainduaren baimena gabe, ez daiteke
Elizan egin holako khanbiamendurik; bainan
gure deputatuek ez zuten deus ere xerkhatzen
nola Erlisionearen kontra herrarik itsuena erakustea.
Konstituzione zibila deithurik, Eliza gizonen
kontra egin zuten legean, bazen artikulu bat
kuriosa, zoinaren arabera behar baitzlren Aphezpikuak eta Erretorak bozkatuz hautatu. Bozkatzea gauza pulit bat dugu oraino.
Berrogoi gizon prestuen botzek baino andar
gehiago izanen dute berrogoi eta bat gizon txar
eta kanailenek.
Bertzenaz behar litazke botzak, ez khondatu
bainan phizatu.
Bainan urrun da hain zuhurki nahi baikare
yokhatu, nahiago dugu phoroatu Plo IXen Aita
saindu handiak erraten zuena: Bozkatze yeneralak, gezur yeneralak. Hok guziak hola direlarik,
Erreboluzioneko deputatu heyek egin zuten eta
aiphatu dutan legeaa ikhusten zen herriko gizonek behar zutela hautatu beren Erretorra.
Ixtorioak khondatzen du Tolosan Jaun batek,
gau batez, utzi zuela teatrea edo komediako
sala, erranez juan behar zuela bertze toki batetarat jaun Erretoraren hautatzerat, edo hari bere
botzaren emaiterat.
2en KAPITULUA
Balmesen errana. —Yende tzar eta, bere faltaz, herromes ziren batzuen herra aitoren semen
kontra. —Zer den holako gizoner doktrina faltsoen erakustea. —Tigre eta tigresak baino krudelago dire izpiritu gaizki itzuliak eta bihotz galduak.
—Nola tratatu zítuzten Morde de Vauguyon, de
Bezenval, de Calonne, de Belzunze de Guillin—
Dumontel, de Barras, etc, etc. —Anhitz Aitoren
semen yauregiak izan ziren arroatuak, erreak,
destruituak. —Zer egin zakoten de Forbin Janson
deitzen zenari. —Zer, Reveillon bertze bati. —
Zer egin zuten haren sotoetan. —San Lazaroren
komentuan ere yokhatu ziren gisa bercan. —
Gaixtaginek, berak arnoz ase eta, barrikak zilhatu eta huts-arazi zituzten. —Emazteak izan ziren
hatzemanak ithoak arnoan...
Gure denborako Balmes Español handiak
arrazoinekin erran du filosofoak, batzu bertzen
kontra disputan ari direnean, heyen disputak laster yeusten direla plazetarat eta karriketarat,
erran nahi baita yende xehea phasatzen dela fite
hitzetarik obretara.
Preseski hori ikhusi izan da, orai duela mende
bat, gure Frantzia maitean.
Bai, orduan yende xeheak, edo, hobeki erraiteko, haren artean, bethi bezala, khausitzen
ziren izaite gaixto eta bere faltaz herromeskerian erori batzuek, nehork ezin erranezko furia
bat bazuten noblen eta aberatsen kontra.
Halako gizoner doktrina tzarren erakustea
da, denbora guzietan, othe idorrer edo lasto
meta batzuer su emaitea.
Phindar batez egin daiteke laster gar bat
ikharagarria, eta Erreboluzioneko gizonek phlndar hori behin bainotan eman zuten anhitz eta
anhitz tokitan.
Hemen erran behar dut oraino ez dela basa
bestiarik, tigre ez tigresarik, gizon izpiritu gaizki
itzuli eta bihotz galdu batzu baino krudelagorik.
Frantziako izenik handienak eta ederrenak
ekhartzen zituztenak ziren gehienik hirriskutan
denbora triste hartan.
Hala zituzten Morde de Vauguyon, de Bezenval, de Calone eta mila bertze holako gaizki tratatu, zeren ziren aitoren-semeak. Morde de Belzunze, zoinen aitzinekoak Eskual-herritik atheratzen baitziren, Caen deitzen den hiri batean zen
erreximendu baten buruzagi edo kapitain.
Nahi izan zuelakotz ordena ona edo diziplina
bere soldaduer begirarazi, populuaz izan zen
hartua, masakratua, yana!.
Geroxago, Morde Guillin Dumontek, untzietako kapitain zaharrak, Lyoneko alderdian, izan
zuen zorthe bertsua.
Hura ere phuskatu zuten eta gaixtaginetarik
zenbait hatzemanak izan ziren, yandarmez,
ostatu batean, haren beso baten yaten ari zirela.
Morde de Barras, berdin zathikatu zuten,
bere emaztearen bistan, eta azken hau laster hil
izan zen orduko izialduraren segidaz.
Morde de Montesson tiroka hil zuten, bere
aitzinean ikhusi zuen ondoan, nola haren Aitaizunari zintzurrak egin zazkoten .
De Barthilly izena zuen kontesa batek arnegatu behar izan zuen bere nobleziako titulu
guzier, aizkora buruaren gainean atxikitzen
zakotelarik eta bere bi alabak zituelarik oinetan
flakatuak.
De Listenais deitzen zen prinzesak sakrifizio
bera egin behar izan zuen, atxikitzen zakotelarik
burdin sarde bat lephoan.
Morde de Montessu eta haren esposari, hirur
orenez pistoleta zintzurrean atxiki ondoan,
beren karrosatik atheratu zituzten ziphu handi
batetara aurthikitzeko.
Anhitz liburu egin litazke, behar balire khondatu gisa hortako orduan ikhusi ziren bertze
gauza izenik ez dutenak.
Zenbait ilhabete laburrez khonda ahal baino
gehiago AitorenSemen yauregi edo gaztelu izan
ziren arroatuak, erreak, edo destruituak.
Morde de Forbin-Janson deitzen zenari bakharrik gaixtaginek egin zakoten hirur ehun mila
liberaren hoben baino gehiago, destruituz haren
eiherak, haren yauregiko teilatua, yauregi hartako mubleak, kapera, etc., eta ebatsiz nahi zituztenak.
Sar gaiten orai probintzietarik Parisera.
Bazen orduan Parisen, San Antonioren karrikan,
paper thindatu egile bat, Langile xinple izanik,
emeki, emeki, bere abileziaz eta bere entseguez,
fabrika handi baten buruan pharatu zen, zituelarik bere azpiko hirur ehun eta berrogoi eta
hamar langile.
Komuzki pobretasunetik aberatstasunerat
phasatzen direnak bezala, bazituen hartaz sobera yelos zirenak, eta beraz, haren etsayak. Hetarik batek asmatzen du gezur bat haren kontra.
Reveillon mintzatu omen da gaizki Pariseko edo
bere kartierreko populuaz.
Kalomnia hori, ahotik ahora, ximista bezain
fite phasatzen da, eta yende tzar, zertarat nahi
prest zirenak, biltzen dire, oste handian, Reveillonen etxearen aintzinerat, ebiakoitz batez, San
Mark egunean, 1789an.
Lehenik hogoi eta hamar gizonek ihardokitzen dute kanaila multzo hari; bainan gero hok
nagusitzen dire, borthak dituzte bortxatzen eta
dira etxean sartzen. Orduan dituzte muble
guziak hausten, xehatzen, arropak xintxirrikatzen eta oro su batean erretzen. Linya guzia
zuten ebatsi, bai eta hatzeman zituzten diru
guziak eta zilharreria guzia.
Reveillon aski uros izan zen halere, ahal zuen
bezala, bere adiskidetan gordetuz, bere biziaren
kontserbatzeko.
Haren soto eta kabak hustu zituzten, bai eta
zenbaitek, arnoz ase eta, berniza likurtzat hartuz, iretsi zuten. Batzu hatzemanak izan ziren
hordi-hilak; bertze batzuek, hala nola berniza
edan zutenek egiazki eta errealki, leher eta
zapart egin zuten zer nahi tormenten erdian.
Gerthakari hits hok lkhusi ziren aphirilaren 25an,
26an, eta 27an, 1789an.
Uztallaren hamabian eta hamahiruaren arteko gauean, San Lazaro deitzen den komentuan
ere borthak hautsiak aizkora ukhaldika eta phusketan emanak izan ziren, bai eta biblioteka, harmarioak, leihoak berak, guziz Fisikako kabinet
balios eta preziatua.
Hango kabetan nahi zuten arnoa edan ondoan, barrikak, ideki eta hutsarazi zituzten.
Biharamunean kaba arnoz bethea zen, eta
han ziren, erdi edo arras ithoak, hogoi eta hamar
bat presuna, zoinen artean baitzen hila haur
ukhaiteko esperantzetan khausitzen zen emazte
bat, eta zena yadanik bederatzigarren ilhabetean.
3en KAPITULUA
Klubak. —Zer ziren hek. —Hetan hartzen
ziren zer nahi den gaizki egiteko xederik beltzenak. —Orleaneko dukea. —Zer egiten zuen gorthearen kontra. —Zer izan zen haren zorthea. —
Klubetako gizonek gaizki handia egiten zuten
beren gazetez eta liburuxka batzuez. —Klubarik
famatuena zen Yakobinena. —Harek zarabilan
biltzarre deputatuena nahi zuen bezala. —Klubek zituzten izpiritu guziak erreelatzen beren
gezurrez. —Zer gerthatu zen Baxe—Nabarreko
herri xume batean. — dekretu egin zituen
biltzarreak, bai eta gehiago.
Hirurgarren kapitulu huntan mintzatu nahi
naiz orain duela ehun urtheko klubez eta Eskualherriko gerthakari batez.
Ene Irakurtzale maitek galdeginen darotate
berehala zer den Kluba.
Anglesa da hitz hori, eta Anglesa dakienak
daki.
Bertze orduz enperadore handi batek erraten
zuen Anglesa dela antzaren lenguaya.
Erakuts lezagukete beraz antzarek, gure liburu Bokabularioek bezala, kluba dela gabazko
gizonen bilkhura bat, gauza publikoez mintzatzeko.
Angletarren baditake kluba hori den; bainan
Frantzian, orai duela ehun urthe, klubak konpara
zaitezken, diru faltsu egiteko, lur pean, hautatzen diren kaberneri, edo bertze ohoin zilho
batzueri, non hartzen baitire xederik beltzenak,
egiten planik tzarrenak, mila gaizki egiteko, non
nahi ebasteko, nor nahi hiltzeko, asasinatzeko,
zer nahi den gaixtakeria egiteko.
Egiaz klubetarik athera ziren orduan, eta
hedatu bazter guzietarat, urhe eta zilhar faltsoak
onentzat barreatzen diren bezala, matsimarik
galkorrenak, doktrinarik faltsoenak, krimarik
ikharagarrienen egiteko deseinurik gaitzenak.
Yadanik ikhusi dugu zer egiten zen orduan,
Frantzia guzian, Aitoren semen, handien, buryesen edo aberatsen kontra.
Hemen behar dut ere erran oraino, nola
Orleaneko duke, Erregeren odoleko zen eta
sobera ixtorioan aiphatua den batek, bere pharteko gizonekin egiten zituen, gau eta egun, izilik
bere egin ahalak gorthearen kontra.
Erregea nahi zukeen bere tronutik aurthiki,
bera haren plazan emaiteko, bainan ikhusiko
dugu geroago nola bera iduri batzuek zakoten
burua phikatu.
Ez dezagun ahantz behinere, ixtorio hau irakurtzean, klubetarat gabaz zohazinak, Orleanistak eta bertze Erreboluzioneko gizonak oro, edo
zirela Framazonak, edo debruzko gizon hauyen
inspirazioneak segitzen zituztenak. Inspirazlone
Heyek emanak ziren egun guziez gazetetan eta
liburu ttipi xar batzuetan.
Kluba hetarik aiphatuena izan da Yakobinena.
Harat biltzen ziren, gau inharak bezala, deputatu eta bertze Erreboluzioneko gizonik tzarrenak, lanyerosenak. Jakobinen Kluban deliberatu
gauzak behar zituen egin gero, biharamunean,
deputatuen biltzarreak; erran nahi baita bortxatuak zirela deputatuak egitera legerik injustue-
nak, dekretik tiranoenak, zeren baitziren mehatxatuak, memento guziez, klubak hortako harat
igortzen zituen gizon eta emazte kanaila eta
atrebituez. Klubak ez ziren gutiago hobendun,
beren gezurrez, beren berri faltsoez, zituztenean
egun guziez yendeak tronpatzen, izpirituak asaldatzen, hitz batez, opinione yenerala erreelarazten.
Bethidanik yende xeheari izpirituaren itzultzea, phiztea, sumintzea, gauza erretxa izan da,
hari zer nahi sinhets araziz.
Erreboluzioneko gizonek hori ongi bazakiten;
hortakotz noiz nahi hedatzen zituzten erranik
zoroenak eta xutik ez zaudenak.
Batean zioten nonbait eta nonbaiteko ohoin,
brigant multzo batek, ogi landa osoak, oraino
pherde zirelarik, phikatu zituztela.
Erregek, gortheak, gobernamenduak, aitoren
semek horiek bazazkitela; bainan ez zirela biziki
kexatzen heyek, zutelakotz ausarki yatekoa, eta
edatekoa, yende xehea gosez eta miseriaz hilik
ere berdin zakotela. Bertze aldi batez yinen zen
berria hogoi mila, hogoi eta hamar mila gaixtagin heldu zirela holako hirirat. Naturalki hiri har-
tako gizonek harmak hartuko zituzten, bilduko
ziren plazarat, patruillak ezarriko zituzten kantoin zokho guzietan.
Bi, hirur, sei, hamar oren egonik hiri barnean
etsaien aiduru, atherako ziren beren harmekin
hiriz kanporat, yo harat, yo hunat, miatuko zituzten xeheki oihanak, xarak, urruneko etxeak,
sabai edo belhartegiak eta ardi bordak.
Gaixtaginak toki horietarik guzietarik urrun
baitziren phentsatzeko den bezala, gure gizonak
itzuliko ziren bere etxetarat, gosetuak, unhatuak, bai eta hein bat ahalkatuak, zeren beren
buruak enganatzera utzi zituzten.
Yadanik erran dut, berririk bitzienak laster
kurritzen zirela. Hek ziren askotan bide gehienik
egiten zutenak. Gezurrak handiago eta sinhetsarazteko aiseago, nik ez dakit nola heldu den
hori.
Baxe-Nabarreko herri xume batean, behar
bada irri egin arazteko, norbaitek eman zuen
gauza bat arras egiatzat, eta huna hura zer zen.
Naski bazakien kanaila harrek Versaillako deputatuen biltzarrea ari zela, egun guziez, zanpazanpa, yadanik bigarren kapituluan erran dugun
bezala, dekretu eta lege egiten. Yakin behar
dugu biltzarre famatu harrek, bi urthe eta erdirik