Filotea

Silvain Pouvreau

FILOTHEA

San Franzes de Sales,
Jenebako ipizpikuaren
FILOTHEA eta Xapeletaren
andre dana Mariaren
ohoretan debozionerekin
erraiteko antzea
Silvain Pouvreau apezak eskaraz emana
Parisen
M. DC. LXIV.
avec approbation

ALEXANDRO, IZEN HUNEZ
ZAZPIGARREN AITA
SAINDUAREN GUTHUNA, DON
ANTONIO BIXO BERE ILLOBA
GANA, SAN FRANZES DE
SALES, JENEBAKO
IPISPIKUAREN FILOTHEAREN
GAINEAN
Ene illoba maitea, damu harturik zu ene
ganik urruntzeaz, berriz has nadintzat zurekin
minzatzen elkarganako guthunetan, hemendik
abiatu zinenean erran nerauskitzun hitzez orai
ere urrun zarelarik orhoituko zaitut. Arren nagotzu, noiz eta non ere nahi den, duzun Franzes de
Sales maite, laket bekizu haren baitan, iar zaite
haren seme obedienta, hura irakur ezazu erneki,
har ezazu haren gainean prestuki bizitzeko moldea. Haren Filothea, erran nahi da, bizitze deboterako introdukzionea gana hogoi urthetarik

huna, Iainkoaz lekora zordun naiz, deus ere bada
ene baitan kutsu gabekorik. Hura hamarretan
irakurri eta ehunetan irakurtzen badut ere, bethi
iduri dagot geiago erraiten derautala, lehen
erran derautan baino. Zinetsten banauzu, liburu
hari itxekiko diozu zure bizitzeko, bai kanpoko,
bai barreneko urratz guzien moldatzeko eta
neurtzeko. Ezterautzu erraiten har dezazula bide
hersirik, egon zaitezila ermitaua bezain bakarrik,
besarka dezazula ohiz kanpoko bizitze thaillurik:
baina gogoan duena da, zure ekartzea giristinoaren prefekzionera, eta zuri zinezko debozionearen irakaztea nor nahiri dagokan antzeaz. Bertutea, zioen zahar batek ikus ahal baledi kolore
biziz errepresentaturik, bere begitartearen botherez diren guziak ekar letzake bere ganako
amoriora. Segur hori, ene ustez, ardietsi du Franzes de Sales handiak, hain amolsuki, hain konpliki bertutearen maiestatea, edertasuna eta grazia guzia begien aitzinean emaiten baiterauku
ezen. Ordea haren liburuetan ohore, laudorio eta
amorio geiago merezi duena da, zeren gure Sal-

batzaillea mirail eta molde harturik, hasi baita
bera lehenik ongi egiten, eta gure irakasten:
hala non erran baititeke, noiz ere haren konseilluak irakurtzen eta enseiatzen baititu, haren
bizitzea ere irakurtzen duela, eta frogatzen
haren irakasmenduak errazago direla, hark aitzinetik obratu dituela ikusirik. Gizon hura ethorki
noble eta aberats batetarik sorturik, nobleak
hazten ohi diren bezala, bertutetan eta szienzia
ederretan gazte danik ikasia zen. Erregeen Kortetan, Prinzeen Palazioetan, Partikularen etxetan, adiskideen batzarretan, munduko egitekoetan, debozionezko eserzizetan, Ipispikuari
dagoskan eginbidetan eta lanetan hura gure
mendean ikusi dugu hain ohorezki eta sainduki
zebillala eta hari zela, non gure alfertasuna aithorturik, behar baigindeske ahalkez gorritu,
ikusteaz munduko legeak, egiteko handiak edo
gure ethorkizko ozpea gatik eskusatzen garela
egiazko Giristinoari dagokan bizitzeari lotzetik.
Bada zer ere Gizon handi haren Filotheaz erran
baitut, orobat haren Theotimoz, erran nahi da,

Iainkozko amorioaren gainean egin duen urrezko
liburuaz, eta utzi derauzkigun eskiribu guziez
erraiten dut. Hek eskuztatzen eta irakurtzen
ditudanean gauaz eta egunazm ezub bagije
garebn dotrinatik hitz ederrenak eta puntu prinzipalak hautatu, bildu eta beregain eman gabe,
gero astiak diostanean, hekin erabilteko neure
gogoan, ene baitan barrena sartzeko, eta hala
erraitera, neure odolean eta sustanzian ahal
bezanbat nahasteko. Hori da nik diodana Gizon
saindu hartaz, eta hau da emaiten derautzudan
konseillua, ene illoba prestua, baldin hura hautatzen baduzu zure saihetseko lagun eta Senekak
zioen arauera, zure bizitzearen xuxentzaille eta
nausi hartzen baduzu, hura zurekin bazendu
bezala bazabiltza, eta haren keinura prestik
bazaude, etzait urrikituko nik zuri eman konseilluaz, eta zuk eztuzu sekulan izanen damurik
hari iarraikitzeaz. Hitz batez, ene illoba maitea,
Horaziok dioena erraiten derautzut, Iainkoak
dizula osasuna, zaude zure gogara, eta abisu
hauk baino hobeagorik badakizu, gogotik egida-

zu parte, hobeagorik ezpaduzu, hautaz balia
zaite ni bezala.
Koloniatik Apirillaren lehenean 1642

OTHOITZA
Alexandro VII gure Aita Sainduak egina Franzes
de Sales Doatsuaren besta eguneko, zeina egin
baitzen lehenik Erroman, Iondone Petriren eliza
nausian, urtharrillaren 8, 1662
ANTIFONA
O Iainkoaren elizako Apez eta Ipizpiku merezizkoa, bertuteen obratzaille miragarria, haren
pobluaren Arzain leiala, othoitz egiozu Iainkoari
gure gatik. O Franzes Doatsua, zarela gure ararteko Iainkoaren aitzinean. Arren gai gertha gaitezin Iesu Kristo haren seme gure Iaunaren promesez gozatzeko.
O Iainkoa, nahi izan duzuna arimen salbamenduko Franzes Doatsua zure Konsesora eta
Ipizpikua egin ledin guzia guzientzat; iguzu grazia, guk zure konseillu onez gidaturik, haren

merezimenduak lagundurik, zure lorian sekulako
bozkarioak ardiets detzagun. Hortaz gagozkitzu
Iesu Kristo zure Seme, gure Iaunaren izenean,
zeina Espiritu sainduaren batasunean zurekin
bizi eta Errege baita Iainko bera sekula sekuloronekotz. Biz hala.

GOMENDIOZKO OTHOITZA
O Iesus eztia, ene Iauna, ene Salbatzaillea
eta ene Iainkoa, hura ni zure Maiestatearen aitzinean ahuzpez iarririk, eskiribu hau zure loriaren
aitzinamenduari konsekratzen diodala. Bizi etzatzu hartan dauntzan hitzak zure benedizinoz,
arren, zeinen ere gatik hura egin baitut, arimek
hura irakurriz har detzaten desiratzen deraustedan inspirazione sakratuak, eta bere othoitzez
ene gainera bereziki zure neurrigabeko miserikordiaren erakartzekoa; beldurrez bertzei
mundu hunetan debozionerako bideak erakutsiz
gero, neroni bertzean egon nadin bethierekotz
ahalkaturik eta arbiuaturik: aitzitik bizitze hilkizun hunetako kasuen eta perillen artean, zure

gana fidel naizelako seinaletzat, neure bihotz
guziaz hekin batean bozkariozko kantaz sekulakotz kanta dezadan ahoan dudan hitz eder hau:
Bizi dadilla Iesus. Bizi dadilla Jesus. Bai, Jesus
Jauna, bizi zaite, eta iar zaite gure bihotzetan
Errege sekula sekuloronekotz. Biz hala.

PREFAZA
Ene irakurle maitea, othoitzez nagotzu prefaza
hunen irakurtzeaz zure eta ene satifazinotan.
Glyzera flokagilleak hain zotilki zeakien hainitz aldetara loreen ordenatzen, itzulten eta
nahasten, non lore berez hainitz floka molde egiten baitzuen; hala non Pausias Peintadorea, nor
hobekienik bezala hari zela, bere koloreez hek
ziren bezain bertze ardietsi nahiz, ezin bertzez
hutsik egon baitzen, zeren ezpaitzeakien bere
peinturaren itzulten, Glyzerak bere flokak egiten
zituen bezanbat moldetara; halaber Espiritu
sainduak bere serbitzarien mihiez eta eskiribuez
emaiten dituen irakasmenduak hain bertze

maneraz ordenatzen eta arrimatzentu, non
haren Dotrina bethi bera bat delarik, guziarekin
ere hartaz egiten diren liburuak hagitz diferent
baitira bata bertzetik, hekin egiteko antze diferenten arauera. Gerthuz, Introdukzione hunetan
ezin eskiriba dezaket, eta eztut nahi, ez behar
ere eskiribatu, gure aitzinekoek debozionearen
gainean iadanik argira eman dutenaz bertzerik.
Lore berak eskaintzen derauskitzut, ene Irakurlea, bainan hetaz egin dudan floka ezta hekinenak bezalakoa izanen, zeren hura bertzela arrimatu baitut.
Debozionezko libururik egin duten guziak
hurren, iarri dira munduko tratuetarik urrun
apartatu direnei irakazten, edo ezpere mundutik
osoki apartatzen duen debozione suerterik irakatsi dute. Ene intenzionea da hirietan, mainadetan, Kortetan, Palazioetan eta bere bizitze thailluaz, kanpoko lanez bezanbatean, bide komun
batetara obligatuak direnei irakasteko, iakinik
hainitzetan horrelakoek buruan sartu duten
ustezko ezinaren aitzakiaz eztutela orhoitu ere
nahi bizitze debotari lotzeaz, zinetsten dutela,
nola ezpaita ausart den animaliarik Palma Chris-

ti daritzon belharraren hazitik dastatzera, halaber eztela nihor Giristinoaren debozioneko
palma ardietsiren duelako uste behar duenik,
munduko egitekoetan balsaturik dagozino. Eta
nik erakuzten derauet ezen, perla-amak itsasoan
bizi diren bezala itsas-ur xortik hartu gabe, eta
nola Kelidoniako Irla alde hetan ur eztizko ithurririk baita, nola Piraustak ere hegaldaka baitabiltza suaren karretan bere hegalak erre gabe,
halaber arima bihotzdun eta fermu batek bere
bizia daramakeiela munduan, munduko egiterik
hartu gabe, aurki dezakeiela debozione ezti
batetako ithurbururik mende hunetako uhin
gazien eta zaminen erdian, eta hegaldaka dabilkeiela lurreko guthizietako karren artean, bizitze
debotazko desir sakratuen hegalak erre gabe.
Egia da hori gaitz dela, eta halakotz desira nuke
hartara bere antzea ekar balezate berokiago,
nihork hunerainokoan oraino egin duen baino, ni
febleena naizelarik eskiribu hunez enseiatzen
naizen bezala lan saindu horri bihotz handi batez
lotuko zaizkonei nolazbait heltzera.
Halarik ere ordea Introdukzione hau ezta ilki
argira, nik neure buruz edo oldez nahirik. Arima

ohorez eta bertutez egiazki bethe batek zenbait
urthez gerostik Iainkoa ganik izan zuenean bizitze debotera ardietsi nahizko grazia, desiratu
zuen ni partikularki hartarakotzat hel eta lagun
nenkion, eta nola hainitz aldetara zordun bainintzen haren gana, lehen aspaldi danik haren baitan debozionerako antze hainitz ikusirik, artha
handi batez iarri nintzen hari ongi irakazten; eta
hura gidatu nuen ondoan haren desirari eta kondizioneari zegosten eserziza eta bide guzietarik,
utsi niotzan eskiribu eta seinale batzu, hetaz
behar orduan baliatzeko. Hark gero erakuzi ziotzan gizon handi iakinsun eta Iainkotiar bati, zein
gizonek, ustez hainitzek probetxu athera lezaketela hetarik, handiro gomendatu baitzerautan
hek kanpora netzala guzien serbituko. Hori
errazki ardietsi zuen ene ganik, zeren haren
adiskidetasunak eta iujeamenduak esku eta bothere handia zuten ene borondatean eta iujeamenduaren gainean.
Bada den guzia hobeago eta ederkiago egitea gatik, hura berriz miraturik eta irakurririk,
hartan zenbait elkarren ondoko iarraikitza ezarri
dut, hainitz abisu eta irakazmendu geiago ema-

nik ene intenzionearen arauera; bainan hori
guzia egin dut astirik bat ere hurren enuela. Hargatik eztuzu hemen deusik eztudiaturik ikusiko,
baina xoilki bilduma bat fede onezko konseilluez
egina, deklaratzen ditudala hitz ageriez eta adi
diteskeien bezala, behintzat hala egiteko desira
izan dut; hitzkuntzako edergailluez bezanbatean, nola hainitz bertze egiteko baitut, eztut
gogorik ere izan hetaz orhoitzeko. Ene hitzak
erraiten diotzat Filotheari, zeren nola hainitz arimaren probetxuko hari bainaiz, lehenik batentzat xoilki egin nuen eskiribua, hari emaiten diot
debozionean iarri nahi duten guziei dagoten
izena, ezen Filothea erran nahi da Iainkoa maite
duen arima, edo arima Iainkotiarra.
Behatzen diodala beraz hortan guzian debozioneko desiraz Iainkoaren amoriora heltzeko
gogo duen arimari, Introdukzione hau egin dut
bortz partetan berezirik. Lehen partean enseiatzen naiz zenbait abisuz eta eserziziez Filothearen desir sinplearen ekartzera erresoluzione oso
batetara, zein erresoluzione noizbait finean egiten baitu konfesione jeneralaren ondoan zin
zinezko premez eta protestazione batez, gero

komunione sainduan bere burua emaiten dioela
bere Salbatzailleari, eta Salbatzaille hari berea,
doatsuki sartzen da haren amorio sainduan. Hori
eginik, aitzinago haren gidatzea gatik erakuzten
diotzat bi bide handi geiagotik guziagora bere
buruaren bat egiteko Iainkoaren maiestate sainduarekin: bata da Sakramenduez usatzea, zeren
hek direla bide Iainko guziz ona heldu da gure
gana, bertzea da Orazionea, zeren hartaz Iainkoak bereganatzen gaitu. Hunetan emaiten dut
bigarren Partea. Hirugarren Partean erakuzten
diot nola enplegatu behar den bere aitzinamenduari hobeki dagozkan bertutetan, eta hargatik
nihon bertzetan edo bere buruz ezin errazki hartuko zituen abisu partikular batzu xoilki emaiten
diotzat. Laugarren Partean agertzen diotzat bere
etsaien zelatak eta sareak eta erakuzten diot
nola hetarik itzul eta urrunago iragan diteken.
Finean bortzgarren partean hura aphur bat erakartzen dut apartera bere burua gana, freska
dadin, hats har dezan, eta indar berririk bil
dezan gatik, arren gero agudokiago bidean abia,
eta bizitze debotean aitzinago dadin.

Mende hunetako jendea xoil da bihurria:
badakusat aitzinetik eta urruitik, hainitzek erranen dutela Fraidei eta debozionetiarrei baizen
eztagotela hain antze partikularik egitea nihor
saindutasunera gidatzeko; hartarakotzat asti eta
epe geiago behar dela, nik dudan Diozesa bezain
pisuaren kargua duen Ipizpikuak ahal dukeien
baino; horrelako lanak barraiatzenegi duela kontuzko gauzetan enplegatu behar den adimendua.
Nik ordea diotsut, ene Irakurle maitea, San
Denys handiak zioen bezala, Ipizpikuei, beregainki dagotela arimen perfekzionatzea, zeren
hekin Ordena gainekoa baita gizonen artean,
Serafinen Ordena Angeruen artean gainekoa den
bezala; hala non Ipizpikuek ahal duketen astia
ezin hobeki eman baitezakete debozionezko tratuetan aino. Lehenagoko Ipizpikuek eta elizako
Dotorek gutienean guk bezanbat afekzione
guten bere karguetara, halarik ere artha zedukaten bere gomendioan iarten ziren arima partikularren gidatzeaz, hekin guthunetarik ageri den
bezala. Hortan Apostoluei zerraisten, zeinek
mundu guziko ustaillean bihi buru seinalatuago

batzu biltzen baitzitusten afekzione berezi eta
partikular batez. Nork eztaki Thimoteo, Tiro, Filemon, Onesimo, Santa Thekla eta Apia, Iondone
Paulo handiaren umeak zirela San Marko, eta
santa Petronila, Iondone Petrirenak ziren bezala?
Santa Petronila diot, zeina, Batroniok eta Galoniok ederki frogatzen duten arauera, ezpaitzen
Iondone Petriren belhauneko umea, baina xoilki
hren alaba espirituala baitzen. Eta Iondone Ioanis ebanjelistak ez othe zuen bere guthunetarik
bat eskiribatu Elektra andre debota gana?
Pena da, aithortzen dut, arimak, zein beregain gidatzea, baina nohor arintzen eta konsolatzen duen pena da, eta ogi epailleek edo beruinsaleek duten bezalako pena da, ezen hek eztira
nihoiz ere heuregiago, lan eta karga handirik
daramatenean diren baino. Trabaillua da egiazki,
baina lotzen zaiskonei bihotza sosegatzen eta
bizitzenderauena hartarik heldu zaiena eztitasun
gozoaz, usain onezko zinamonak egiten derauen
bezala, hura Arabia doatsuan darabillatenei.
Erraiten da tigre emeak kausitu duenean
bere umetarik bat, ihiztariak bidean utsiten dioena haren eragoiteko eta gibelatzeko, berak ber-

tzeak eramaitaen dituen bizkitartean, ume arukitu hura berea gainean hartzen duela, zenbat ere
lodi-larri baita, eta eztela hargatik pisuago aitzitik arinago dela egiten duen lasterrean haren
gordetzeko bere lupeko zilhoan, naturalezazko
amudioak hura bere kargaz arinduz. Zenbatenaz
gogotikago aitaren bezalako bihotz batek bere
karguan hartuko du prefekzione sainduaren
desiran arukitu dukeien arima? Zenbatenaz hura
mindurikiago besoetan eta bulharretan iasanen
du, ama batek bere haurtxoa iasaiten duen
bezala, fardela maite hartaz unhatu gabe?
Ordea, dudarik gabe, hori da aitari dagokan
bihotz baten egitekoa, hargatik eztaritzate aski
dela bere diszipuluei erraitea gure haurrak, bainan are mindurikiago erraiten derauezate, gure
haurtxoak.
Gainerakoan, ene Irakurle maitea, egia da
eskiribatzen dudala bizitze debotaz, debot enaizelarik; bainan enago segur desir gabe noizbait
debot izaiteko, eta hau da oraino zure debozionearen irakazteko bihotzik emaiten derautan
afekzionea, ezen gizon iakin handi batek zioen
arauera, ikazteko bide ona, da ikazten iartea;

hobea, da enzutea; hoberena, da irakaztea. San
Agustinok bere Florentina debota gana eskiribatzen duenean erraten du, bertzei partitzeko ofizioak edo eginbideak dadukala merezimenduaren lekua gero hartzeko, eta irakazteko ofizioa
dela ikazteko zimendua.
Alexandrok hanbat maite zuen Konpaspe
donzeilla ederra peinta arazi zioen Apellez zeritzon beregaineko peintadoreari, eta Apellesek
Konpasperen edertasuna luzaro miratuz eta konsideratuz haren begitartearen arraidurak telaren
gainean trazatzen zituen eredura, haren amoriozko dardoak sartu zituen bere bihotzean, eta
hala gertatu zen hartaz pasionaturik, non Alexandrok hori ezaguturik, urrikalduz hura eman
baitzioen emaztetzat, eta horrela bere Peintadorearen amorea gatik bera gabetu zen munduan
zuen maiterik maitenaz; hortan, dio Pliniok, bere
bihotzaren handitasuna erakutsi zuen, eginen
zuen bezanbat, biktoria seinalaturik eraman balu
bere etsaietarik.
Bada iduri dagot, ene irakurle maiea, Ipizpiku
naizenaz gero, iainkoak nahi duela gizonen bihotzen gainean peinta detzadan ez xoilki ohiko ber-

tuteak, bainan oraino haren debozione guziz
maitea eta guziz oneritsia; eta nik lan hura gogotik hartzen dut, bai ene ganik hori nahi dutenen
obeditzea eta ene eginbidearen egitea gatik; bai
zeren esperanza baitut debozionea bertzeen arimetan eskiribatzen dudan bizkitartean, agian
enea hari sainduki amoratuko zaiola. Bada Iainkoaren Maiestateak nihoiz ere ikusten banau
hartaz biziki ukiturik eta harturik, hura emanen
deraut sekulako espostzat. Errebeka ederra eta
garbia, Isaken abreak eradanez, hautatu izan
zen haren espos izaiteko, eta hartarakotz hark
ez eman izan zeiskon beharri-dilindakariak eta
urrezko esku-muturioiak; ni halaber fida naiz ene
Iainkoaren neurrigabeko ontasuna baitan haren
ardi maiteak ekartzen ditudanean debozioneko
ur salbagarrietara eginen duela ene arima debozionearen espos, emanen dituela ene beharrietan bere amudio sainduaren urrezko hitzak eta
ene besoetan hekin arauera obratzeko indarrak,
zeinetan baitatza egiazko debozionea, othoitzez
nagokala Iainkoaren maiestateari hura digula
niri eta bere Elizako ume guziei, zein elizaren
eskuetan eta iujeamenduaren azpian ezarri eta

sekulakotz utsi nahi baititut ene eskiribu, obra
akzione, hitz, borondate eta pensamendu
guziak.
Anerin Santa Madalena egunean, 1608

FILOTHEA EDO BIZITZE
DEBOTERAKO
INTRODUKZIONEA
LEHEN PARTEA
Non baitauntza behar diren abisuak,
eta exerzizak arimaren gidatzeko,
bizitze debotaz hartu duen
lehenbiziko desiratik, haren
besarkatzeko erresoluzione oso
batetaraino.

Zein den egiazko debozionea

LEHEN KAPITULUA
Baduzu, Filothea, debozionearen ardietsteko
goga eta desira, zeren, nola giristino baitzara,
badakizu bertute hura Iainkoaren Majestateari
guziz eder zaiola. Zeren ordea egiteko baten
hastetik egiten diren huts xipiak, aitzinerakoan
emendatzen baitira, eta azkenean ezin kasik
erremedia baititezke, behar da, gauza guziak
baino lehen, iakin dezazun, zer den debozionezko bertutea: Ezen, nola ezpaita egiazkorik, bat
baizen, bai falsorik eta banaloriazkorik hainitz,
ezagutzen ezpaduzu, zein den egiazkoa, engana
ahal zindezke, eta iarraiki zinkidizkeo zenbait
debozione erhori, errebelaturi eta legez kanpokori.
Areliok peintatzen ohi zituen egiten zituen
imajinen begitarte guziak maite zituen emazteen idurira eta airera: eta guziak ere peinturatzen dute debozionea, nork bere buruaren eta
gogoaren arauera. Nor ere barurtzera emana

baita, uste izanen du xoil debot dela barurtzen
bada, bihotza herraz bethea ekartzen duelarik,
eta ausart eztela mihiaren bustitzera mahatsarnoz, ez urez ere, hain zuhur eta hersia baita
ezen, eztu dudarik eginen haren sartzeaz lagunaren odolean barrena bere erran gaixtoez eta
falsoez. Bertzeak bere burua debot daduka,
zeren hainitz orazione erraiten duen egun
guziez, gero hekin ondoan haren nihia urtzen
delarik hitz garratz, gaitz, gaixto muthiri, eta
urguillu suerte guzietan, etxekoen eta hauzoen
artean. Bertzeak gogotik aumoina atheratzen du
molzatik pobrei emaiteko, bainan emadurarik
eztezake bihotzetik ekar, bere etsaiei barkatzeko. Bertzeak barkatuko deraue bere etsaiei, bainan bere hartzekodunez konturik eztezake egin,
iustiziaren bortxa hutsez baizen. Jende hek
guziak komunzki debotzat ahotan dabiltza, eta
bizkitartean eztira debot bat ere. Saulen jendeak
Dabiten bilha zebiltzan bere etxean: Mikolek
zurezko imajina bat haren ohean emanik, eta
Dabiten tresnez estalirik, zinetsarazi zerauen
Dabit bera zela, eta lo zetzala eriz: hala ere hainitz estaltzen dira debozione sainduari dagotzan

obra kanpoko batzuez; eta munduak zinetsten
du debot direla, bainan egiazki eztira debozionearen itxurak baizen.
Debozione egiazkoak eta biziak, Filothea,
bertze guziak baino lehen, nahi du Iainkoaren
amudioa; aitzitik debozionea ezta Iainkoaren
egiazko amudioa baizen; ez ordea nola halako
amudioa, zeren Iainkoaren amudioa, gure arima
edertzen duen bezala konsideraturik, grazia deitzen da; eder egiten baigaitu Iainkoaren begien
aitzinean; obra onik egiteko indarra emaiten
deraukun bezala konsidraturik, deitzen da karitatea, bainan ardietsi duenean perfekzionearen
puntura, non, ez xoilki obra onik eragiten baiterauku, baina bai obra arazitzen baigaitu arthatsuki, maiz eta agudoki, orduan deitzen da debozionea. Austruxak eztira behin ere hegaldatzen,
oilloak bai, bainan pisuki, eta hala ere behera,
eta gutitan, ordea arranoak, usoak, enadak,
maiz, laster, eta gora hegaldatzen dira: hala
bekatoreak eztira hegaldatzen Iainkoa baitara,
aitzitik bere laster guziak egitentuzte lurrean,
eta lurrarentzat; debozionea oraino ardietsi
eztuten jende prestuak Iainkoa baitara hegalda-

tzen dira: hala bekatoreak eztira hegaldatzen
Iainkoa baitara, aitzitik bere laster guziak egitentuste lurrean, eta lurrarentzat; debozionea oraino ardietsi eztuten jende prestuak iainkoa baitara hegaldatzen dira bere obra onez, bakanki eta
gutitan ordea, baratxe eta pisuki; presuna debotak hegaldatzen dira Iainkoa baitara, maiz, agudoki eta gora. Hitz batez, debozionea ezta bertzerik, agudotasun eta bizitasun espiritual bat
baizen, zeinaren bidez karitateak egiten baititu
bere obrak gure baitan, edo guk egiten baititugu
haren bertutez agudoki eta afekzionatuki. Eta
nola karitateari baitagoka gure Iainkoaren manamendu guzien jeneralki, eta non nahi, obra arazitzea, hala ere debozioneari dagoka guri hekin
eragitea agudoki eta arthatsuki. Hargatik nork
ere ezpaititu Iainkoaren manamendu guziak
begiratzen, ezin estima diteke ez on; ez debot
dela; halaz eta on izaitekotz, karitatea bere baitan izan behar duenaz gero; eta debot izaitekotz,
karitateaz bertze alde, karitatezko obretan bizitasun eta agudotasun handi bat ekarri behar
duenaz geroztik.

Eta zeren debozionea baitago karitate ekzelentaren gradu batetan. ez gaitu xoilki agudo,
fexo, eta arthatsu egiten Iainkoaren manamenduen begiratzera, bainan are geiago, erxatzen
gaitu ahal bezanbat obra onik agudoki eta gogotik egitera, manatuak eztirelarik, bainan xoilki
konseillatuak eta inspiratuak. Ezen nola zenbait
eritasunez gizon sendatu berria nezesario duen
bezanbat baitabilla, baratxe ordea eta pisuki,
hala bekatorea bere bekatuetarik sendatu
denean, badabilla Iainkoak manatzen duen
bezanbat, badarik ere pisuki eta baratxe, debozionea ardietsi duen artean; zeren orduan gizon
ongi sendatua bezala, ez xoilki dabilla, bainan
oraino lasterka doa, eta iausika Iainkoaren
manamenduen bidean, eta gero aitzinago iragaiten da, eta laster egiten du zeruko konseilluen
eta inspirazioneen bide xidorretan. Finean ezta
diferenzia geiago karitatearen eta debozionearen artean, karrarean eta suaren artean den
baino. Zeren karitatea, nola su espiritual bat
baita, hagitz irazekia, pitztua eta karreztatua
denean, debozionea deitzen da; hala non debozioneak ezpaitio karitatearen suari bertzerik

emaiten geiago, karra baizen, zeinak egiten
baitu karitatea erne, agudo eta arthatsu, ez xoilki Iainkoaren manamenduen begiratzera, bainan
eta zeruko inspirazioneen eta konseilluen besarkatzera ere.

Debozionearen proprietatea
eta ekzelenzia

BIGARREN KAPITULUA
Israeltarrak gibelatzen zituztenek lur prometature ioaitetik, erraiten zerauen herri hark iretsten zituela han zeudezinak, erran nahi da, hain
gaixtoa zela airea, non hartan ezin bizi baitzitekeien nihor luzeki, eta berriz bertze alde, hango
jendeak hain harrigarriki handi zirela, non bertze
gizonak iaten baitzituzten larrepothe gisa. Hala
ere munduak, Filothe maitea, beltzten du debozionea ahal bezanbat, peintatzen dituela presuna debotak bisaia gaitz, triste eta zimurtu batekin, eta leku guzietan darasala ezen debozioneak emaiten dituela humore melankoniosak eta
ezin pairatuzkoak. Bainan nola Iosuek eta Kalebek seguratzen baitzituzten Israeltarrak, ez xoilki lur prometatua ona zela eta ederra; baina bai
han egoitea dulze izanen zela, eta etzela arraitasunik baizen izanen, hala Espiritu Sainduak Saindu guzien ahotik, eta gure Salbatzailleak berak

seguratzen gaituzte bizitze debota, bizitze eztia
dela, bizitze doatsua, eta maitatzekoa.
Badakusa munduak barurtzen direla debotak, othoitzetan daudezila, atsekabeak eta bidegabeak pairatzen dituztela, eriak serbitzatzen
dituztela, pobrei aumoina emaiten derauela, beillak egitentuztela, bere kolera bortxatzen dutela,
bere pasioneak eta gutiziak ithotzen dituztela,
sensuetako plazerez berak gabetzen direla,
halako eta bertze suertetako obrak egitentuztela, zeinak beronez, bere izaitez, eta nolakoak
diren konsideraturik, gaitzak baitira eta garratzak. Bainan munduak eztakusa barreneko eta
bihotzeko debozionea, zeinaren bertutez akzione hek guziak amolsu, dulze eta erraz baitira.
Miratzatzu erleak xarpotaren gainean, han aurkitzen dute ur hagitz kirats bat, bainan edoskiz
hura eztira ganbiatzen dute, zeren hekin naturalezak hala baitakarke. O mundukoa! arima debotek hainitz kiratstasun kausitzen dute bere mortifikazioneko exerzizetan: egia da, bainan hek
egiten dituzten orduan berean eztitasunera eta
gozotasunera ganbiatzentuzte; suak, karak,
arrodak, ezpatak iduritzen zitzaizten Martirei

loreak eta usain onezko keak zirela, zeren debot
ziren. Baldin debozioneak eman ahal badieze
eztitasunik krueltasun handienei eta herioari
berari, zer eginen du bertutezko akzioneak
gatik? Azukreak eztitzentu fruitu zorhitu eta
ondugabeak, edekiten deraue gordintasuna zorhitu eta ondu direnei, eta begiratzentu gaitzik
egitetik. Bada debozionea da egiazko azukre
espirituala, mortifikazionetan kausitzen den
kirastasuna eta latztasunak kentzen du, eta beagiratzentu konsolazioneak kalterik egitetik, eramaiten deraue pobrei bere tristegitasuna, eta
aberatsei bere arthatsuegitasuna; hura dela
moien bertzeren maliziaz bidegabezki kaltetan
erori dena, eta atsekabeztaturik dagoena ezta
deskonsolatzen, eta faborea bere alde duena
ezta urguillutzen, begiratzentu bizitze apartatua
daramatenak melankoniatzetik, eta konpainietan dabiltzanak largoegi izaitetik. Debozionea da
sua neguan, eta ihintza udan: badaki frankiaz
gozatzen, eta pobreziaren ere pairatzen; ohoretik bezala, mespreziotik ere orobat atheratzendu
probetxu; atsegina eta atsekabea bihotz bethi

kasik berdin batez hartzen du, eta gozotasun
ezti eta miragarri batez bethetzen gaitu.
Miratzatzu Iakoben zurubiak (zeren debozionearen egiazko imajina da) saiets biek, zeinen
artetik ikaiten baigara, eta zeinetan sartuak baitira pausamakillak, errepresentatzen dute Iainkoaren amudioa, orazioneak ardietsten duena,
eta errepresentatzentuzte Sakramenduak, amudio hura emaitendutenak: pausamakillak eztira
bertzerik, karitatearen gradu eta gradu baizen,
zeinen bidez baigabiltza bertutetik bertutera,
edo iautsiz gure obrez lagunari heltzera, edo
kontenplazioneaz ikanez Iainkoarekiko batasun
amolsura. Ordea miratzatzu, othoi, zurubien gainean daudezinak, gizonak dira Angeruzko bihotzak ituztenak, edo Angeruak dira gizonen bezalako gorputzekin: eztira gazte, bainan badirudite
gazte direla, zeren sendo dira eta agudotasun
espiritual batez betheak; hegalak ituzte hegaldatzeko eta Iainkoa baitara oldartzen dira orazione
sainduaz; oinak ere ituzte gizonekin ibilteko konbersazione saindu eta amoriozko batez: hekin
begitarteak eder dira eta arrai, zeren gertatzen
zaizten gauza guziak plazerki eta mansoki har-

tzentuzte, hekin zangoak, besoak eta burua ageriak dira, zeren bere afekzionetan eta obretan
eztute bertze borondaterik Iainkoari on eta eder
zaionaren egiteko baizen: gainerako gorputza
estalia dute, bainan arropa eder eta arin batez,
zeren serbitzatzen dira, egia erraitera, munduaz
eta munduko gauzez, bainan manera garbi
batez, hetarik hartzen dutela bere kondizioneak
agintzen duen bezanbat xoilki; halakoak dira
presuna debotak. Zinets nazazu, Filothe maitea,
debozinea da eztitasunen eztitasuna, bertuteen
erregina, karitatearen perfekzionea. Baldin karitatea esne bat bada, debozionea haren goiena
da, landarea bada, debozionea haren lorea da;
harri preziatua ada, debozionea haren distiadura
da; balsamu preziosa bada, debozionea haren
usaina da, eta usain ona gizonak bortitzten
dituena, eta Angeruak alegeratzen.

Debozionea dagotela
jende-thaillu guziei,
zer ere ofizio eta estatu duten

HIRURGARREN KAPITULUA
Iainkoak mundua kreatu, eta bere parte
guziez konplitu zuenean, manatu zituen landareak, eta belhar suerte guziak, iasan zezatela,
zeinek bere motharen araberako fruitua; hala
ere manatzentu giristinoak, zeinak baitira Elizaren landare biziak, ekar dezatela debozioneko
fruitu, zeinek bere ofizioaren eta eztatuaren eredura. Debozioneari bertzela iarraiki behar zaio
Aitonen Semea, eta bertzela ofizialea, langillea
eta mutilla; bertzela Prinzea, eta bertzela emakume alharguna, ezkongaia edo ezkondua; eta
ez hori xoilki, bainan debozionezko obretan ere,
behatu behar da batbederaren indarretara, egitekoetara, eta eginbidetara. Othoi, Filothea,
arrazoin othe lizate, Ipizpikuak nahi balu gelan
egon gorderik, Kartrusak bezala? eta ezkonduek
nahi ezpalute deus ere bildu, Kapuzinek baino

geiago? ofizialeak iragan baleza eguna Elizan,
fraideak bezala? eta fraidek sar baleza burua
inkontru eta egiteko suerte guzietan lagunaren
serbitzuko, Ipizpikuak bezala? Debozione hura
ez othe lizate irrigarria, erreglatik ilkia, eta ezin
pairatuzkoa? Badarik ere falta hura maiz gertatzen da, eta munduak, nola ezpaitu emaiten, edo
ezpaitu eman nahi diferenziarik debozionearen
eta bere burua debot daukatenen indiskrezionearen artean, badarasa, eta debozionea gaizki
aipatzen du, faltarik eztuelarik desordenu hetaz.
Ez, ez, Filothea, debozioneak eztu deus ere
gaizkitzen, egiazkoa denean; aitzitik den guzia
konplitzen du, eta noiz ere nohori dagokan ofizioaren kontra iarten eta hari baita, duda gaberik, falsoa da. Erleak, dio Aristotek, eedoskitzen
du bere eztia loretarik, hei kalterik egin gabe,
osorik eta freskorik utzten dituela, kausitu dituen
bezala: bainan egiazko debozioneak hobeki egiten du oraino. ezen, ez xoilki eztu gaixtatzen, ez
ofiziorik, ez egitekorik bat ere, aitzitik ordenatzentu eta ederkitzen. Harri preziatu suerte
guziak eztian barrena emanik, hartarik athera
direnean, distiatzenago dute, zeinek bere kolo-

rearen arauera: hala ere bere ofizioari ederkiago
lotzen zaio, eta gogotikago hari da nihor, hartzen
duenean debozionea lagun. Etxeko mainada
baketiago da, senhar-emaztearen arteko amudioa garbiago, Prinzeari zor zaion serbitzua fidelago eta egiteko suerte guziak eztiago eta gogarakoago dira.
Enganamendua da, bai eta fedearen kontrako puntua, bizitze debotaren deserratzea soldaduen artetik, ofizialeen botiketarik Prinzeen kortetik, jende ezkonduen etxetik. Egia da, Filothea,
kontenplazione hutsera emana den debozionea,
ermitauei eta fraidei dagotena, eztagokeiela
tratu hetan: bainan hirur debozione suerte hek
bertze alde direla, badira hainitz bertze suertetako, munduko estatuetan dabiltzanei prefekzionearen emaiteko onak. Abraham, Isaak, Iakob,
Dabid, Iob, Tobias, Sara, Errebeka eta Iudith
lekuko dira Lege zaharraren liburuetan; eta Lege
berrian Sain Iosef, Lidia ea S. Krispino, bere botiketan xoil debot izan ziren; Santa Ana, Santa
Monika, Akila, Priszila, bere etxeko filden artean;
Kornelio, San Sebastiano, San Maurizio armen
eta gerlateen artean. Konstantino, Helena, Sain

Luis, Amadeo doatsua, Sain Eduard bere tronuetan. Bai eta gertatu da, hainitzek galdu dutela
prefekzionea bakarrik eta jendetarik apartaturik
egonez, bakar-lekuak haindesiratzekoak direlarik prefekzionearen ardietsteko, eta hura begiratu dutela jendeen artean ibilliz, dirudielarik munduko abarrotsak hain guti faboratzen duela prefekzionea. Loth, dio Sain Gregorio, kasto eta
garbi izan zen hirian zebillala, eta handik ilkirik,
bera bakarrik zegoela lizundu zen. non ere baigara, prefekzionea ardiets dezakegu, eta gogoa
hartara behar dugu etxatu.

Gidari baten beharra dugula
debozionean sartzeko eta
aitzinatzeko

LAUGARREN KAPITULUA
Tobias gaztea manatu izan zenean Erragezara ioaiteaz; eztakit, dio, biderik, zoaz bada, diotza berriz Aitak, bilha zazu gizon bat zure gidatzeko. orobat nik ere, Filothea, erraiten derautzut, nahi zaizko zinetan debozioneari iarraiki?
bilha zazu zenbait gizon prestu zure gidatzeko
haren bidean. Hau da abertimenduen abertimendua; zeren ere bilha baitzabiltza, dio Abila
debotak, sekulan eztuzu Iainkoaaren borondatea
hain seguratuki aurkituko, nola aurkituko baituzu aitzineko debotek hanbat gomendatu eta
iduki duten obedienzia humil haren bidez. Theresia ama doatsuak, ikusirik Katalina Korduako
andreak penitenzia handiak egiten zituela, desir
handi bat hartu zuen hark bezala egiteko, bere
konfesoraren abisuaren kontra, eta hura debekatzen zuelarik halakorik egitetik, aiertzen zen

haren ez obeditzera puntu hartan. Eta Iainkoak
erran zioen, ene alaba, bide onean eta segurean
zabiltza. Ikusten duzu hark zer penitenzia egiten
duen? Nik ordea kasu geiago egiten dut zure
obedienziaz. hala ere bertute hura hanbat zuen
maite, non bere superiorei zor zerauen obedienziaz lekora, botu guziz partikular bat egin baitzioen gizon ekzelent bati, haren obeditzeaz,
obligatzen zela haren konseillu eta erran guziei
iarraikitera. Hala egiteaz neurrigabeki konsolatu
izan zen, bai eta hainitz bertze arima prestu,
haren ondoan, eta hura baino lehen, handiro
konsolatu dira bere borondatea iainkoaen serbitzarien borondatearen azpian emanez, Iainkoaren hobeki obeditzea gatik, zein baita Santa
Katalina Sienekoak fingabeki laudatzen duena
bere liburuetan. Santa Elizabet Prinzesa debota
obedienzia paregabeko batekin iarri zen Iaun
Konrad Doktoraren eskuetan. Eta huna Sain Luis
Franziako errege handiak hil baino lehen bere
semeari utzi ziotzan abisuetarik bat, Konfesa
zaite maiz, hauta zazu egiteko ditutzen gauzak
seguratuki irakats diatzaketzun konfesor iakinsun eta zuhur bat.

Adiskide fidela, dio Eskiritura Sainduak, begirale eta defendatzaille bortitza da, hura ediren
duenak tresor bat ediren du. Adiskide fidela da
bizia emaiten duen, eta hiltzetik begiratzen duen
miritzina; Iainkoaren beldur direnek hura edireiten dute. Iainkozko hitz hauk, dakusazun bezala,
behatzen diote sekulako bizitzeari, zeinaren
ardietstea gatik guza guzien gainetik halako
lagun baten beharra baitugu gure akzioneen
gidatzeko haren abisuez eta konseilluez, eta
manera hartaz gure begiratzeko gaixtoaren
saretatik eta enganamenduetarik; adiskide hura
guretzat izanen da zuhurziaren tresora bezala
gure aflikzionetan, tristezietan eta erortetan;
hura izanen dugu miritzinatzat gure bihotzen
arintzeko eta konsolatzeko eritasun espiritualetan; hark begiratuko gaitu gaizkitik, zerbait onik
badugu, hura eginen du hobe, eta zenbeit flakotasun gerta dakigunean, hura trabatuko du
heriotzeraino hedatzetik, zeren hartarik atherako baigaitu.
Ordea nork aurkituko du adiskide hura? zuhurrak ihardetsten du, Iainkoaren beldur direnek,
erran nahi da, bere aitzinamendu espirituala

hagitz desiratzen duten humillek hura aurkituko
dutela. Halaz eta, Filothea, hambat doatsunaz
gero ida on batekin ioaitea debozionearen bide
saindu hunetan, zagotza zinetan Iainkoari othoitzez, dizula bere bihotzaren arauerako bat, eta
eztagizula dudarik, zeren Angeru bat zerutik igorri behar balerautzu ere, Tobias gaztearei egin
zioen bezala, on eta fidel bat emanen derautzu.
Bada kontu egin behar duzu bethiere gida
hura zuretzat Angeru bat dela, erran nahi da,
hura aurkituko duzunean, eztadukazula gizon
sinple bat bezala; eta etzaitezila fida haren
batan, ez eta haren munduko iakintasunean, bainan fida zaite Iainkoa baitan; hura zure alde
iarriko baita, eta minzatuko baitzaitzu gizon
haren mihiaz, emaiten duela haren bihotzean
eta ahoan zer ere behar baita zure zori onik
ekartzeko: hala non hura enzun behar baituzu
zerutik iautsten den Angeru bat bezala, zure
halaber zerura eramaiteko.
Minza zaite harekin bihotz ageriz, garbiki eta
fidelki, hari klarki erakusten diozula zure ongi
eta gaizki guzia, bernizarik eta disimularik gabe,
eta bide hartaz zure ongia frogaturen da eta

segurago izanen da, eta zure gaizkia erremediaturen da eta onera itzuliko; handik arinduko zara
eta bortitztuko zure aflikzionetan, handik ordenatuko ditutzu zure konsolazioneak eta neurriz
hartuko. Duzun haren baitan fidanza guziz handi
bat erreberenzia sakratu batekin, hala non erreberenziak guti eztezan fidanza, eta fidanzak traburik ekar eztiozon erreberenziari; fida zaite
haren baitan, alaba batek bere aitari ekartzen
dioen bezalako errespeturekin, zagotza errespetuz seme batek bere ama baitan duen bezalako
fidanzarekin. Hitz batez, behar da adiskidetasun
hura den bortitz eta ezti, guzia saindu, guzia
sakratu, guzia Iainkozko eta guzia espiritual.
Hartarakotzat hauta zazu gida bat millaren
artetik, dio Abilak, eta nik diot hamar millaren
artetik; zeren erran ditekeien baino gutiago edireiten da ofizio hartako gai eta baso denik. Behar
da karitatez, iakintasunaz eta zuhurziaz den bethea; hirur parte hetarik baten eskasa badu, bada
peril; ordea berriz erraiten derautzut, eska zakizko Iainkoari, halako bat dizula, eta hura ardietsi
dukezunean, benedika zazu Iainkoaren Majestatea, zaude fermu, eta etzabiltzala bertzerik

bilha, aitzitik zoaz sinpleki, humilki eta fidatuki,
zeren xoil zori onezko bidea eginen duzu.

Hasi behar dela arimaren
purgazionetik

BORTZGARREN KAPITULUA
Loreak, dio Espos Sakratuak, ageri dira gure
lurrean, garbitzeko eta ebakitzeko denbora etorri da. Zein dira gure bihotzetako loreak, O Filothea, desir onak baizen? Bada ageri diren bezain
sarri, puda hartu behar da eskuan gure konszienziatik obra hillen, eta sobera diren guzien
ebakitzeko.
Atz-herriko alabak israeltarrarekin esposatsekotz behar ditu bere gathibutasuneko arropak
erauntsi, bere behatzak motztu eta bere buruko
illeak ebaki; Iainkoaren Semearen espos izaiteko
ohorearen bilha dabillan arimak ere behar du
gizon zaharra erauntsi, eta berria iauntsi bekatua utzirik, gero Iainkoaren amoriotik hura errebelatzen eta gibelatzen duten trabu suerte
guziak behar ditu motztu eta ebaki; gure osasunaren lehenbiziko hasteada ur gaixtoetarik purgatzea. Iondone Paulo berehala purgatu izan zen

purgazione oso batez, Santa Katalina Jenekoa
ere, Santa Madalena, Santa Pelajia, eta bertze
batzu; bainan berehalako purgazione hura mirakuilluz da guzia eta ordinariozko legetik kanpoan, graziaren bide komunaz bezanbatean, nolakoa baita hilletarik pitzberritzea, naturalezaren
legea konsideraturik, hala non ezpaitugu halakoaren esperanzarik behar. Ordinariozko purgazionea, dela gorputzena, dela arimena, ezta egiten
baratxe, gerotik gerora, aitzinatuz eta aitzinatuz,
nekez eta astirekin baizen.
Angeruek hegalak ituzte Iakoben zurubien
gainean, bainan eztira hegaldatzen; aitzitik ikaiten dira eta iautsten bata bertzearen ondoan,
pausutik pausura bekatutik debozionera berriz
ikaiten den arima konparatzen da argi begiarekin, zeinek goiti ilkiten denean ezpaititu berehala ilhunbeak kasatzen, bainan baratxeka; emeki
eta baratxe egiten den osasuna, dio midikuak,
segurago da bethiere. Bihotzeko eritasunak, gorputzekoak bezala, zamariz heldu dira, eta laurerroz, bainan oinez bihurtzen dira eta urrats geldian.

Bihotz ona beraz eta pazienzia behar da, O
Filothea, egiteko hunetan. Helas! zein urrikalkizun diren arimak, zeinek dakusatela hainitz
eskasetan erorkorrak direla, debozioneari emaiten dioten denbora baten buruan hasten baitira
unhatzen, asaldatzen eta bihotz flakatzen, bere
bihotza hurren utzten diotela den guziaren largatzeko eta gibela itzulteko tentazioneari eramaitera; bainan bertze alde, ez othe da peril handi
bat arima hekintzat, zeinek bertze tentazione
kontrako batez zinets arazten baitiote bere
buruari bere eskasetarik purgatuak direla bere
lehenbizi purga egunean; uste dutela perfet direla, kasik egin ziren baino lehen, eta hegaldatu
nahiz dabiltzala hegalik gabe? OFilothea, zein
peril handitan diren berriz erorteko, zeren lasterregi ilki diren midikuaren eskuetarik! Ha! etzaiteztela iaiki argitu baino lehen, dio profetak, iaiki
zaitezte iarririk egon zareten ondoan; eta bera,
bere erranari datxekola, lehen garbitu izan zelarik, othoitzez dago berriz garbi dadin.
Arimako purgazionearen exerziza ezin akaba
diteke, eta ezta ere akabatu behar gure biziarekin baizen; ezgaitezila bada nahas gure eskasak

gatik, zeren gure perfekzionea da hekin kontra
gerla egitea; ezin egin dezakegu ordea hek ikusten ezpaditugu, ezin ere garai gakidizkeie buruz
buru hari ezpagara; gure garaia ezta hekin ez
sentitzea, baina bai ez konsentitzea.
Ordea hetaz penatua izaitea, ezta hekin konsentitzea, hala ere behar da, gure humiltasunari
lan emaitea gatik, zenbati aldiz gudu espiritual
hartan zaurt gaitezin; badarik ezgara sekulan
garaituak, edo bizia edo bihotza galtzen dugun
orduan baizen. Bada gure eskasek eta bekatu
benialek ezin eraman diazakegute bizitze espirituala, zeren ezta galtzen bekatu mortalaz baizen. Beraz gainerakoa da, bihotza galaraz eztiazaguten. Libra nazazu Iauna, dio Dabitek, bihotzgabetasunetik; kondizione doatsua da guretzat,
gerla hortan garaia gure alde bethi izaitea, baldin gudukatu nahi badugu.

Lehen purgazioneaz,
zein baita bekatu mortalez

SEIGARREN KAPITULUA
Lehen egin behar den purgazionea da bekatu
mortalez, haren egiteko bidea da Penitenziazko
Sakramendu saindua: bilha zazu ahalik konfesor
hoberena, har ezazu eskuetan ongi konfesatzen
irakasten duten liburuetarik bat, irakur ezazu
erneki, eta mira zazu puntuz puntu zertan ofensatu duzun, hasten zarela arrazoinaz baliatu
zarenetik oren hunetaraino. Eta fida ezpazara
zure memorioaz, eskiribuz emazu orhoitu zarena, eta hala preparaturik eta zure konszienziaren garriak bildurik, arnega zazu hetaz damu eta
dolu zure bihotzak iasan dezakeien bezain handi
batez; konsideratzen duzula bekatua dela kausa
Iainkoaren grazia galdu duzula, zure Parabisuko
partea utzi, Ifernuko sekulako penak hartu eta
Iainkoaren bethiereko amorioari uko egih. Badakusazu, Filothea, monzo naizela zure bizitze
guziaz egin behar duzun konfesione jeneral

batez; aitortzen dut egiazki eztela behtiere osoki
haren premiarik, bainan konsideratzen dut ere
neurrigabeki on izanen zaitzula lehenbizi haste
hunetan. Geienetan bizitze komuna eta lanoa
daramatenen ordinariozko konfesioneak alfer
dira, eta eskas handiz betheak. Zeren hainitzetan bada preparatzen eztenik, edo guti baizen,
eta behar bezalako urrikirik eztueniuk: aitzitik
maiz gertatzen da nihor konfesatzera doala
bekatutara bihurtzeko borondate ixillarekin,
zeren nahi eztuen bekatuaren okasionetik ihes
egin, eta bere bizitzearen oneratzeko behar den
bidea hartu; kasu hautan guzietan konfesione
jenerala behar da, arimaren seguratzeko.
Bainan hortaz lekora, konfesione jeneralak
erakartzen gaitu gure buruaren ezagutzera, gonbidatzen gaitu gure bizitze iraganaz ahalkadura
salbagarrizko baten hartzera, miretzaraziten
derauku Iainkoaren miserikordia, ikusirik pazienziarekin egon dela gure begira, baketzentu gure
bihotzak, arintzentu gure espirituak, borondate
onak pitztentu gure baitan, emaiten dio gure
Aita espiritualari leku guri gure estatuari hobeki
dagokan konseillurik eta abisurik emaiteko;

finean idekiten derauku bihotza gure ongi eta
fianzarekin preparatzeko hemendik harako konfesionetara.
Beraz minzo naizenean gure bihotzaren
berritze jeneral batez, eta gure arimaren Iainkoa
ganako itzultze osoaz, bizitze debotean sartzeko, badut arrazoin, ene ustez, Filothea, zure konseillu emaiteaz konfesione jeneral bat egin dezazun.

Bigarren Purgazioneaz,
zein baita bekatuaren afekzionez

ZAZPIGARREN KAPITULUA
Israeltar guziak ilki ziren egiazki Ejipteko
lurretik, etzuten ordea guziek haren ganako
afekzionea utzi: hargatik desertuaren erdian
hetarik hainitzek damu zuten zeren etzituzten
berekin Ejipteko tipulak eta haragiak. Hala ere
bada penitent bekatutik egiazki ilkiten denik, ez
ordea gogoz eta afekzionez: erran nahi da,
gogoa hartzen dute ez geiago bekatu egiteko,
bainan bihotzean garri bat dutela bekatuaren
atsegin dohakabeez gabetzeaz, eta ez gozatzeaz; hekin bihotzak uko egiten dio bekatuari,
eta hartarik apartatzen da; halarik ere hainitzetan alde hartara itzultzen da, Lothen emaztea
Sodomara bezala; begiratzen dira bekatu egitetik, eriak meloin iatetik bezala, eztute hetarik
iaten zeren Midikuak erraiten derauen hillen
direla iaten badute, bainan damu dute ez iateaz;
hetaz minzo dira, galdea dute ea ian lezaketenz,

hekin usaina bederen aditu nahi dute, eta doatsu
dadukate hetarik iaten duena; zeren manera
berean penitent flako eta bihotzgabe hek muga
batetakotz begiratzen dira bekatu egitetik, bainan damurekin, nahi lukete egin ahal balezate
bere buruak dannatu gabe; minzo dira bekatuaz
sentimendurekin eta gusturekin, eta uste dute
kontent direla bekatua egiten dutenak.
Mendekatzeko borondatea buruan sartu
duen gizonak bere gogo hura ganbiatuko du konfesionean, bainan handik sarri hura arukituko
duzu bere adiskideen artean atsegin hartzen
duela bertzerekin izan duena aharraz eta guduaz
minzatzeaz, erraiten duela Iainkoaren beldurra
gatik ezen, hori eta hori eginen zuela, eta Iainkoaren legea barkatzeko artikulu hortan gaitza
dela; Iainkoak nahi luela zori lizen mendekatzea.
Ha! nork eztakusa gizon gaizo hura, bekatutik
ilki delarik, guzia korapillatua dela bekatuaren
afekzioneaz, eta Ejiptetik kanpoan delarik,
hango apetitua deula, bere han iaten ohi zituen
baratxurien eta tipulen gutiziaz? orobat da
emazteki hartaz, uko egin deraute bere amuruskeria gaixtoei, guziarekin ere atsegin hartzen du

bere burua solastaturik eta inguraturik ikusteaz.
Helaz! zein peril handitan daudezin halako jendeak.
O! Filothea, bizitze debotari zinetan lotu nahi
zaizkonaz gero, eztuzu xoilki bekatua utzi behar;
bainan osoki behar duzu zure bihotza garbitu
bekatuari datxezkon afekzione guzietarik, zeren
hetan berriz erortzeko lizatekeien perillaz lekora,
afekzione esteiari eta miserable hek bethiere
zure espiritua langi araz eta pisu egin lezakete
halako maneraz, non obra onak ezin egin bailetzake agudoki, erneki eta usuki, non baitago bizkitartean debozionearen egiazko puntua. Bekatuaren estatutik ilki diren, eta afekzione eta langiadura hek oraino dituzten arimak, ene ustez
kolore horiak dituzten neskatoen iduria dute, zeinak ezpaitira eri, baina bai hekin akzione guziak
dira eri, iaten dute gusturik gabe, lo egiten dute
pausatu gabe, irri egiten dute alegeratu gabe,
eta herrestatzenago dira ibilten diren baino.
Zeren orobat arima hek ongia egiten dute hain
espirituzko unhadura handirekin, non edertasun
guzia edekiten baiterauezate bere exerzizio
onei, guti eta txipi direlarik.

Bigarren purgazione hunen
egiteko maneraz

ZORTZIGARREN KAPITULUA
Bada bigarren purgazione hunen lehenbiziko
bidea eta zimendua, da biziki eta zinki ikustea,
zein handi den bekatuak ekartzen deraukun gaitza, zein ikusteren bidez sartzen baigara urrikimendu bortitz eta barreneko batetan. Zeren nola
urrikimenduak, egiazkoa bada, zenbat ere txipi
baita, eta guzien gainetik Sakramenduen bertutearekin iuntatua denean, aski den bezala garbitzen baigaitu bekatutik; hala, handia denean eta
bortitza, garbitzen gaitu bekatuari datxezkon
afekzione guzietarik. Gaitzerizte arin eta ezdeus
bezalako batek bihotzean emaiten derauku
higoindura bat gaitzesten dugunaz, eta ihes eragiten derauku haren konpainiatik, bainan gaitzerizko bortitza eta heriotzerainokoa bada, ez xoilki ihes egiten diogu gaitzesten dugunari bainan
are, ezin sar, ezin ibil, ezin bizi gaitezke haren
ahaidekin eta adskidekin, ezin ikus dezakegu ere

haren iduria urtsaren, taularen edo paperaren
gainean, nardatzen gara eta erdeinatzen hari
ukitzen zaizkon, eta haren diren guziez. Manera
berean penitentak gaitzesten duenean bekatua
urrikimendu arin, bainan egiazko batez, egia da
borondate hartzen duela ez geiago bekaturik
egiteko; ordea hura gaitzesten duenean urrikimendu bortitz eta zinezko batez, ez xoilki bekatuaz arnegatzen du, baina bai haren ganako
afekzione, hari datxezkon, eta hartara daramaten gauza guziez. Behar dugu bada Filothea,
gure ahal guziaz gure urrikimendua emendatu,
berretu eta handitu, bekatuari ukitzen zaizkon
gauzetarik txipienetaraino heda dadin amorea
gatik. Hala Madalenak Iainkoa ganat itzuli
zenean, bekatuen eta lehen hetan hartu zituen
atseginen gustua halako suertez galdu zuen, non
ezpaitzen geiago hetaz egundaino orhoitu; Dabitek ere zinetan zioen ez xoilki bekatua gaitzesten zuela, bainan eta hartara daramaten bide
guziak; puntu hunetan dago, profeta hark berak
arranoaren berritzearekin konparatzen duen arimaren gaztetze berria.

Bada bekatuak dakarkeien gaitza ikus dezazun, eta hartaz behar den urrikimendua ardiets
dezakezun amorea gatik, behar da arthatsuki
hari eta egon zaitezin hemen diren meditazioneen gainean. Baldin ongi bazarraizte, zure bihotzetik, Iainkoren graziarekin batean, bekatua
atherako dute errotik, eta bekatua ganako afekzione prinzipalak; hala ere osoki hartarakotzat
egintut. Hek eginen tutzu bata bertzearen ondoan, eman ditudan bezala, bat baizen hartzen
eztuzula egun bakoitzeko; hura eginen duzu,
ahal badagizu, goizean, zein baita mugarik hoberena espirituaren akzione guzien egiteko, eta
hura gogoan erabilliko duzu egun haren garaitikoan. Baldin oraino usatua ezpazara meditazione egiten, mirazazu zer erranen den hartaz bigarren partean.

Lehen meditazionea. Kreazioneaz

BEDERATZIGARREN
KAPITULUA
Preparazionea.
1. Iar zaite Iainkoaren presenzian.
2. Othoitz egiozu inspira zaitzala.
Konsiderazioneak
1. Konsidera zazu eztuela hunein bertze
urthe baizen etzinela munduan, eta zure izaitea
egiazko ezdeus bat zela. Non ginen, O ene
arima, orduan? munduak iadanik hainitz iraun
zuen, eta gutaz etzen berririk bat ere.
2. Iainkoak athera zaitu ezdeus hartarik zure
egitea gatik zaren bezalakoa, zure beharrik
etzuelarik, bainan bere ontasun hutsaz.
3. Konsidera zazu Iainkoak eman derautzun
izaitea, zeren ikusten diren munduko izaitetarik
lehena da; gaia eta baso baita sekulakotz bizitzeko, eta Iainkoaren maiestatearekin bizitzeko,

eta Iainkoaren maiestatearekin osoki bat izaiteko.
Afekzioneak eta erresoluzioneak
1. Humil zaitez hagitz Iainkoaren aitzinean,
bihotzez erraiten duzula errege profetarekin, Hâ
Iauna! ni naiz zure aitzinean ezdeus egiazko bat
bezala, nolatan orhoitu zara nitaz ene atheratzeko ezdeus hartarik? Helaz, ene arima! hondatua
zinen ezdeus zahar hartan, eta han ginundezke
orai ere, Iainkoak ekarri ezpazinitu handik, zer
zeneidike ezdeus hartan?
2. Emoitzu Iainkoari eskerrak. O ene kreatzaille handia eta ona, zein zordun naizen zure aldera, ene ezdeusean hartu nauzunaz geroztik ene
egiteko zure miserikordiaz naizen bezalako! Zer
eginen dut sekulan zure izen sainduaren behar
legez benedikatzeko, eta zure neurrigabeko
ontasunari eskerren emaiteko?
3. Ahalka zaite. Bainan, helaz! ene kreatzaillea, zurekin bat amudioz eta serbitzuz iarri
behar bidean, zure kontra altxatu naiz ene afekzione desordenatuez, zure ganik hastandu naiz
eta apartatu, bekatuari lotzeko, geiago ohora-

tzen enuela zure ontasuna, ene kreatzaillea izan
ezpazine baino.
4. Behiti zaite eta apal Iainkoaren aitzinean.
O ene arima, iakin ezazu iainkoa dela zure Iauna,
hark egin zaitu eta etzara zeronek egina, O Iainkoa, ni naiz zure eskuetako obra.
Eztut beraz nahi sekulan geiago ene baitan
ene plazera eman, nitaz deus ere enaizenaz
geroztik. Zertaz loriatzen zara hautsa eta erhatusa? Ordea, Oegiazko ezdeusa, zertaz altxatzen
zara? Bada ene humiltzea gatik, nahi dut hunelako eta halako gauza egin, halako eta halako
mesprezioa pairatu, nahi dut bertze bizitze bat
hartu, nahi batzaio hemendik hara ene kreatzailleari iarraiki, hura nahi dut ohoratu eman derautan izaitearen kondizioneaz, hura osoki enplegatzen dudala haren borondate sainduaren obeditzeko, irakasiko zaizkidan, eta ene aita espiritualari galdeginen diotzadan bideez.
Konklusionea
1. Eskerrak emoitzu Iainkoari. Benedikazazu
zure Iainkoa, O ene arima, eta ene barreneko
guziek lauda bezate haren izen saindua, zeren

haren ontasunak athera nau ezdeusetik, eta
haren miserikordiak kreatu nau.
2. Ofrenda egiozu. O ene Iainkoa, ofrendatzen derautzut eman derautazun izaitea neure
bihotzarekin batean, hura bihurtzen derautzut
eta konsekratzen.
3. Othoitz egiozu. O Iainkoa, bortitz nazazu
afekzione eta erresoluzione hautan. O Birjina
saindua, gomenda nazazu zure seme maitearen
miserikordiari, eta gomenda diotzotzu ene othoitzetan parte behar duten guziak ere, etc.
Pater noster. Abe Maria, etc.
Meditazionetik ilki ondoan, apur bat pasajeatzen zarela, bil ezazu debozionezko flokatxo bat
egin ditutzun konsiderazionetarik, haren usainaren hartzeko egun hartan.

Bigarren meditazionea. Zertara
kreatuak garenaren gainean

HAMARGARREN KAPITULUA
Preparazionea.
1. Iar zaite Iainkoaren aitzinean.
2. Othoitz egiozu zure inspiratzeaz.
Konsiderazioneak
1. Iainkoak etzaitu ezarri mundu hunetan
zure beharrik zuelakotz, ikusirik ezdeusgai zarela harentzat; bainan xoilki bere ontasunaren erakustea gatik, emaiten derautzula bere grazia eta
bere loria. hargatik eman derautzu adimendua,
haren ezagutzeko, memoria, hartaz orhoitzeko,
borondatea, haren maitatzeko, imajinazionea,
haren ongi-eginen gogoratzeko, begiak, haren
obra miragarrien ikusteko, mihia, haren laudatzeko, eta hala bertzeez.
2. Intenzione hartara kreatua, eta mundu
hunetan ezarria zarenaz gero, haren kontrako
akzione guziak behar dira arbuiatu eta urrun igo-

rri, eta fin hartara heldu eztirenak mesprezatu
behar dira, alferrak eta ezdeusetakoak bezala.
3. Konsidera zazu munduaren dohakabetasuna. Eztu hori gogoratzen, bainan bizi da uste
balu bezala, eztela kreatua etxerik egiteko,
zuhaitzik landatzeko, aberastasunik biltzeko eta
ergelki ibiltzeko baizen.
Afekzioneak eta erresoluzioneak
1. Ahalka zaite, erakus diozozu zure arimari
bere miseria, hain handia izan baita hunerainokoan, non hori guzia ezpaitu gogoan izan ere,
edo guti baizen. Helaz! erranen duzu, zer nuen
gogoan, ene Iainkoa, zu etzinitudanean? Zertaz
orhoitzen ninzen, zutaz ahantzirik nengoenean?
zer nuen maite, zu etzinitudanean maite? Helaz!
egiaz bizi behar nuen, eta bazkatzen nintzen
banaloriaz, nik serbitzatzen nuen mundua, eta
mundua ezta egina ene serbitzatzeko baizen.
2. Haserra zaite zure bizitze iraganaren kontra. Arnegatzen dut zuetaz gogoeta alferrak,
orhoitzapen ezdeusetakoak eta madarikatzekoak, arnegatzen dut zuetaz adiskidetasun falsoak,

serbitzu galduak, ongi-egin eskergabeak, begitarte eman fastikagarriak.
3. Itzul zaite Iainkoa gana. Zu, O ene Iainkoa,
ene Salbatzaillea, zu xoilki izanen zara hemendik
hara ene gogoeta eta pensamendu guzien xede
bakhoitza, ez ez, sekulan eztut neure gogoan
pairatuko zure gogara ezten gauzarik. bizi naizen egun guziez betheko dut neure memoria
hain eztiki ene aldera erakutsi duzun zure emetasunaren handitasunaz, zu izanen zara ene
bihotzeko plazerak, eta ene afekzioneen eztitasuna.
Bada, zinetan nago, halako eta halako nenrabillaten ergelkeriaz, ene egunak eramaiten
zerauzkidaten halako eta halako ioan-etorrian,
ene bihotza amarraturik zedukaten halako eta
halako afekzioneak hemendik hara higoinduko
zaizkit, eta hartarakotzat serbitzatuko naiz halako eta halako erremedioz.
Konklusionea
1. Emozu esker Iainkoari, zeren egin zaituen
hunein fin ekzelent batetako. Egin nauzu, Iauna,
zuretzat, arren zure neurrigabeko loriaz sekula-

kotz goza nadin, noiz izanen naiz gai eta baso,
eta noiz benedikatuko zaitut egin behar zaitudan
bezala?
2. Ofrenda egizu. Ene kreatzaille maitea,
ofrendatzen derauzkitzut ene afekzione eta erresoluzione hek berak, ene arima eta bihotz guziarekin.
3. Othoitz egizu. Ene Iainkoa, othoitzez nagotzu ene desiren eta botuen gogo onez hartzeaz,
eta ene arimari zure benedizinoaren emaiteaz;
zure Semeak gurutzearen gainean isuri duen
odolaren merituz hek konpli ahal detzan amorea
gatik.
Egizu debozionezko floka.

Hirurgarren Meditazionea.
Iainkoaren ongi-eginez

HAMEKAGARREN KAPITULUA
Preparazionea.
1. Iar zaite Iainkoren presenzian.
2. Othoitz egiozu inspira zaitzala.
Konsiderazioneak
1. Konsidera etzatzu Iainkoak emaiten
derauzkitzun gorputzeko graziak, nolako gorputza, nolako onhasunak haren mantenatzeko,
nolako osasuna, nolako sori diren konsolazioneak, nolako adiskideak, nolako helzakitzak; bainan hori konsidera zazu zure burua konparatzen
duzula hain bertze, dohain hetaz gabeturik daudezin eta dabiltzan jendekin, zuk baino geiago
balio dutelarik; batzu daude gorputzez, osasunaz eta mienbroez galdurik; bertzeak laidoetan,
mespreziotan eta desohoretan daude eroririk;
bertzeak dabiltza errumesturik eta hondaturik;

Iainkoak eztu nahi izan hain ondikozko zinundezin.
2. Konsideratzatzu espirituaren dohainak.
Zenbat dabiltza munduan adimendugabeturik,
arindurik, erhoturik, errabiaturik? zergatik etzara
hetarik bat? Iainkoak faboratu zaitu. Zenbat dira
basaki haziak, eta egundaino deus ere ikhasi
eztutenak? zu bizkitartean korteski eta ohorez
alxatu izan zara, eta Iainkoak hala nahi izan du.
3. Konsidera etzatzu grazia espiritualak. O
Filothea, zu zare elizako umetatik bat, Iainkoak
irakhasi derautzu hartaz behar zenduen ezagutza zure gazte danik. Zenbatetan eman derauzkitzu bere Sakramenduak? zenbatetan inspirazioneak eta barreneko argiak igorri derauzkitzu?
zenbatetan eranzunak egin diotza zure bihotzari
zure oneratzeko? zenbatetan barkhatu derauzkitzu zure faltak? zenbatetan libratu zaitu zure galtzeko zinen okasione agerietarik? ioan diren
urthe hetan ez othe zenduen epherik eta lekurik
aski zure arimaren onean aitzinatzeko? Beha
zazu xehero, zein eme eta grazios izan den Iainkoa zure gana.

Afekzioneak eta erresoluzioneak
1. Miretsezazu Iainkoaren ontasuna. O zein
on den ene Iainkoa ene aldera! O ontasuna! O
ene Iaunaren bihotzaren miserikordios izana! O
mansotasunaren ithurria! Erran diezegun guziei,
ene arima, zenbat grazia egin derauzkigun Iainkoak.
2. Harri zaite zure eskergabetasunaz. Ordea
zer naiz ni, Iauna, orhoitu baitzara nitaz? O zein
merezigabea naizen! helaz! oinetan zapatu itut
zure ongi-eginak; desohoratu itut zure graziak,
hetaz baliatu naiz zure ontasun beregainekoaren
mesprezatzeko, ene eskergabetasun handia iarri
arazi dut zure grazia eta fabore handiaren kontra.
3. Atzar zaite eskerren emaitera. Ea bada,
ene bihotza, etzarela geiago falso eta eskergabe
hain ongi-egille haidiaren aldera. Eta nola? ene
arima ezta gaurgero Iainkoaren azpian iarriko,
dakiela hain bertze mirakuillu eta grazia egin
duela ene baitan eta enetzat?
4. Ha! beraz, Filothea, apartazazu zure gorputza halako eta halako plazer lizunetarik; ezarezazu harentzat huneinbat egin duen iainkoa-

ren azpiko; iararaz ezazu zure arima haren ezagutzen eta hari esker emaiten, hartarakotzat on
diren halako eta halako exerzizez. Balia zaite artharekin elizan diren bideez zure salbatzeko eta
Iainkoaren maitatzeko. Bai, iarraikiko natzaio
meditazioneari, eta Sakramenduei, enzunen dut
Iainkoaren hitz saindua, eginen dut emanen
zaizkidan inspirazioneen eta konseilluen arauera.
Konklusionea
1. Eskerrak emoitzu Iainkoari orai eman
derautzun zure eginbidearen ezagutzaz, eta
huneraino haren ganik izan ditutzun ontasun
guziez.
2. Ofrenda diozozu zure bihotza, zure erresoluzione guziekin.
3. Othoitz egiozu dizula indar hekin fidelki
egiteko bere Semearen pasionearen merituz;
harezazu Birjina sakratua, eta bertze sainduak
ararteko.
Pater noster. Abe Maria etc
Egizu floka espirituala.

Laugarren meditazionea.
Bekhatuez

HAMABIGARREN KAPITULUA
Preparazionea.
1. Iar zaite Iainkoaren presenzian.
2. Othoitz egiozu zure inspiratzeaz.
Konsiderazioneak
1. Orhoit zaite noizez geroztik hasten zaren
bekhatu egiten, eta mira zazu lehenbizi haste
haren danik, zenbat berretu diren bekatuak zure
bihotzean; nola egun guziez hek handitu itutzun
Iainkoaren kontra, zure buruaren kontra, lagunaren kontra, obrez, hitzez, desirez, gogoz.
2. Konsidera etzatzu zure inklinazione gaixtoak, eta zenbat iarraiki zaizten. Eta bi puntu hetaz
ikusiko duzu geiago direla zure faltak zure buruko illeak, bai eta itsas-hareak baino.
3. Konsidera zazu beregain Iainkoaren alderako eskergabetasunaren bekatua; zein baita
bekatu jeneral bat bertze guzietara hedatzen

dena, eta hek infinituki handiago egiten dituena;
beha zazu bada zenbat ontasun egin derauzkitzun Iainkoak, eta nola guziez gaizki baliatu
zaren emaillearen kontra; bereziki, zenbat inspirazione mesprezatu itutzun, zenbat gogo eta
gogoramendu on utzitutzun alferrik. Eta zein
baita geiago zenbatetan Sakramenduak errezebitu ditutzun; eta non da probetxua? Zer egin
dira ure eta preleria preziatu hek, zeinetaz zure
espos maiteak edertatu eta bistatu zinituen?
Hori guzia estalirik dago zure gaixtakerien
azpian. Zer preparazionerekin errezibitu itutzu?
Orhoitezazu zure burua eskergabetasun hartaz;
Iainkoak hanbat bide zure ondoan egin duela
zure salbatzeko, eta zu bethi ioan zaizkola ihesi
zure galtzeko.
Afekzioneak eta erresoluzioneak
1. Ahalka zaite zure miseriaz. O ene Iainkoa,
nolatan ausartzen naiz zure begien aitzinan
agertzera? Helaz! enaiz munduko handitsu zaurnatu, enaiz eskergabetasunaren eta gaixtakeriaren putzu lizun bat baizen. Egia othe da hain traidore izan naizela, non ezpaitut utzi ene sensue-

tarik, ene arimako inarretarik bat ere galdu eta
lizundu gabe; eta eztela bizi izan naizen egunetarik bat ere iragan, non eztudan hain obra gaixtorik egin? Behar othe nituen halako ordainaz
ene kreatzaillearen ongi-eginak, eta ene Salbatzaillearen odola pagatu?
2. Eska zakizko barkhazino, eta egotz zaite
Iaunaren oinetara, seme gastosa bezala, Madalena bezala, bere espos-ohea bekhatu lizun suerte guziez lizundu lukeien emazte bat bezala. O
Iauna, miserikordia arima bekatores hunen gainean; Helaz! miserikordiaren ithurri bizia urrikal
bekizu inkontru gaitzezko kreatura hau.
3. Har ezazu gogo hobeki bizitzeko. O Iauna,
ez sekulan, ez geiago zure graziarekin batean;
ez, sekulan eztiot bekhatuari lekurik emanen.
Helaz! eztut hura sobera baizen maitatu. O miserikordiaren Aita, nahi dut bizi eta hil zure baitan.
4. Ene bekhatu iraganen hiltzea gatik, hetaz
zinetan akhusatuko naiz, eta eztut utziko bat
ere, kanpora egotzi gabe.
5. Egin ahala eginen dut hekin landareen
errotik osoki atheratzeko ene bihotzetik, eta par-

tikularki geienik darraizkidan eta unhatzen nauten halakoak eta halakoak etxatukotut.
6. Hala egitekotzat, zinki besarkatukotut
emanen zaizkidan konseilluak eta bideak; uste
eztudala sekulan aski eginen dudala, hain falta
handien erremediatzeko.
Konklusionea
1. Esker emozu Iainkoari, zeren iguriki derautzun oren hunetaraino, eta afekzione on hek
eman derauzkitzun.
2. Emozu zure bihotza.
3. Othoitz egiozu bortitz zaitzala etc.

Bortzgarren meditazionea.
Heriotzeaz

HAMAHIRURGARREN
KAPITULUA
Preparazionea.
1. Iar zaite Iainkoaren aitzinean.
2. Eska zakizko bere grazia.
3. Iduri bekizu ohean zauntzala eriturik hiltzeko hiltzeko puntuan, esperanzarik gabe handik ilkiteko.
Konsiderazioneak
1. Konsidera zazu eztela hillen zaren egunaz
segurantzarik. O ene arima ilkiko zara egun
batez gorputz hunetarik. Noiz ordea? udan ala
neguan? hirian ala kanpoan? gauaz ala egunaz?
ustegaberik edo abertiturik? erituz edo kasuz?
izanen othe duzu astirik konfesatzeko, edo ez?
lagunduko othe zaitzu zure konfesora eta aita
espirituala? Helaz! hortaz guziaz eztakigu deus

ere; gauza bat xoilki dakigu segurik, hillen garela, eta bethi uste dugun baino lehen.
2. Konsidera zazu orduan munduak fina izanen duela ukitzen zaitzunaz bezanbatean; ezta
izanen zuretzat geiago; itzuliko da azpitik gora
zure begien aitzinean. Segur, zeren orduan munduko plazerak, banaloriak, alegrianzak idurituko
zaizkitzu ingumak, itxurak eta izaizunak bezala.
Ah gaizoa! zer fits eta ergelkeriak gatik ofensatu
dut ene Iainkoa? Ikusiko duzu Iainkoa utzi dugula ezdeus gatik. Kontrara debozionea, eta obra
onak hain desiratzeko eta ezti idurituko zaizkitzu, non erranen baitutzu, he! zergatik enatzaio
bide arrai eta eder hari iarraiki?orduan xipi ziduriten bekhatuak, ageriko dira mendiak bezain
handi, eta zure debozionea xoil xipi.
3. Konsidera etzatzu zure arimak mundu
behereko huni erranen diotzan adiu handiak eta
langituak; adiu erranen deraue aberatstasunei,
banaloriei, konpainia alferrei, plazerei, dostetei,
adiskidei, hauzoei, ahaidei, umei, senharrari,
emasteari, hitz batez kreatura guziei; eta finean
bere gorputzari, hura utzten duela deseginik,

harrigarriturik, erpildurik xarpaildurik, usteldurik, kirasturik.
4. Konsiderazazu nola khexatuko diren gorputz haren alxatzera, eta lurrean estaltzera; hori
eginik, munduak eztuela zutaz konturik eginen
guti baizen, eta eztela zutaz orhoitzapenik izanen, bertzeez izan duzun baino geiago. Iainkoak
demola bakea, erranen dute, eta horra guzia. O
herioa, zein konsiderazionegabea zaren! zein
eztuzun nihor urrikari.
5. Konsidera zazu arimak, gorputzetik ilkhi
denean, bere bidea hartzen duela, edo eskuin,
edo ezker. Helaz! norako da zurea? zer bidez
abiatuko da? etzaio bertzeri jarraikiko munduan
lehenik egin zaionari baizen.
Afekzioneak eta erresoluzioneak
1. Othoitz egiozu Iainkoari, eta laster egizu
haren besoetara. Ha Iauna, har nazazu zure
gomendioan egun harrigarri hartako. Biz oren
hura zure graziaz ene faboretan, eta bira lehen
bizi izan naizen bertze guziak enetzat triste eta
damugarri.

2. Mesprezazu mundua. Eztakidanaz geroztik
zer orenetan utzi behar aizen, O mundua, eztiat
hirekin amarratu nahi. O ene adiskide eta ahaide
maiteak, utz nazazue maita etzaitzatedan, sekulakotz iraun dezakeien maitarasun saindu batez
baizen; Ezen zergatik amarratuko natzaitzue utsi
eta urratu behar den amarraz? Nahi dut bada
preparatu oren hartara, eta behar den artha
iduki iragaitza haren doatsuki egiteko; Nahi dut
ene konszienziaren estatua seguratu neure ahal
guziaz, nahi ditut halako eta halako egiten ditudan hutsak erremediatu.
Konklusionea
Esker emozu Iainkoari eman derauzkitzun
erresoluzione hetaz, eta ofrenda diotzotzu haren
maiestateari; berriz egiozu othoitz dizula bere
Semearen heriotzearen merituz doatsuki hiltzeko grazia. Gomenda zakizte Andre Dana Mariari
eta Sainduei.
Pater noster. Abe Maria, etc.
Egizu floka bat mirrhaz.

Seigarren meditazionea.
Iujeamenduaz

HAMALAUGARREN KAPITULUA
Preparazionea.
1. Iar zaite Iainkoaren aitzinean.
2. Othoitz egiozu zure inspiratzeaz.
Konsiderazioneak
1. Finean, Iainkoak mundu hunen irauteari
finkatu dioen muga etorri denean, eta hainitz
seinale aitzindari eta harrigarri, zeinak gatik
gizonak ihartuko baitira beldurrez eta izialduraz,
gerta ditezkeienean, uholde bat bezala etorriko
den suak lurreko zabaltasun guzia erreko du eta
hauts eginen, haren gainean ikusten ditugun
gauzetarik bat ere hartarik itzuli gabe.
2. Khar eta hozpin uholde haren ondoan,
gizon guziak pitzberrituko dira lurretik (iadanik
pitztu direnez lekhora) eta Arkanjeluaren bozean
kausituko dira Iosafateko haranean. Helaz
ordea! nolako diferenziarekin! zeren batak han

izanen dira bere gorputz loriosekin, alde guzietarik distiatzen dutela, eta bertzeak bere gorputz
itsusiekin nondik nahi harritzen dutela.
3. Konsidera zazu nolako Maiestaterekin
guzien gaineko Iujea etorriko den, Angeru eta
Saindu guziez inguraturik, bere aitzinean duela
Gurutzea, iguzkia baino argia, zein baita graziaren seinalea prestuentzat, eta koleraren, gaixtoentzat.
4. Gaineko Iuje hark bere manu izigarriaz, eta
berehala konplituko denaz berezikotu prestuak
gaixtoetarik, batak bere eskuinean, bertzeak
ezkerrean ezarten dituela; sekulako berezitzea,
zeinaren ondoan bi konpainia eta biltzarre hekl
ezpaitira sekulan elkharrekin geiago kausituko.
5. Hek hala apartaturik, eta konszienzietako
liburuak zabaldurik, ikusiko da klarki gaixtoen
malizia, eta Iainkoaz egin zuten mesprezioa; bertze alde ageriko dire prestuen penitenzia, eta
iainkoa ganik izan zuten graziaren obrak. Deus
ere ezta gordeko edo estaliko. O Iainkoa! nolako
ahalketasun hekintzat, nolako konsolazionea
bertzentzat!

6. Konsiderazazu gaixtoei aurtikiko zaien
azken sentenzia; zoazte madarikatuak deabruari
eta haren lagunei preparatu zien sekulako sutara. Pisa etzatzu hitz pisu hek; zoazte, dio, Iainkoak dohakabe hetaz egiten duen sekulako arbuiamenduaren hitza da, desterratzen dituela sekulakotz bere begietarik. Madarikatuak erraitaen
deraue: O ene arima, zer madarazino! Madarazino jenerala, gaitz suerte guziak bere baitan
dadutzana, madarazino ezin ganbiatuzkoa,
sasoin, urthe, mende guziak eta sekulakotasuna
bera serratzen ituela. Dio geiago, sekulako penetako eternitatea, zein harrigarri zaren.
7. Konsidera zazu bertze alde prestuei erraiten zaien sentenzia: Zatozte, dio Iujeak, ah!
agur-hitz eztia da, zeinetaz Iainkoak bereganatzen baigaitu eta bere ontasunaren alzora hartzen. Ene aitaren benedikatuak; O benedizino
maitea, den benedizino guzia dadukana! Iabe
zakizkote munduaren hastetik preparatu izan
zaitzuen erresumari. O Iainkoa, zer grazia? zeren
Erresuma hark eztu sekulan finik izanen.

Afekzioneak eta erresoluzioneak
1. Ikhara zaite, O ene arima, hautaz orhoiturik. O Iainkoa, nork segura nazake egun hartako
non zeruko harroinak ikharatuko baitira izialduraz.
2. Arnega zazu zure bekhatuez, zeren hek
xoilki gal zaitzakete egun izigarri hartan.
Ah! neronek orai iujeatu nahi dut neure
burua, orduan iujea enadintzat: nahi dut ene
konszienzia examinatu, akusatu, kondenatu, eta
xuxendu, Iujeak egun beldurgarri hartan kondena enazan amorea gatik. Konfesatuko naiz bada,
hartukotut behar diren abisuak etc.
Konklusionea
Emoitzu Iainkoari eskerrak, zeren eman
derautzun ordukotz zure seguratzeko bidea, eta
penitenzia egiteko muga. Emozu zure bihotzaeta
othoitz egiozu dagizula grazia haren ongi egiteko, eta konplitzeko.
Pater noster. Abe Maria etc.
Egizu floka espirituala.

Zazpigarren meditazionea. Ifernuaz

HAMABORTZGARREN
KAPITULUA
Preparazionea.
1. Iar zaite Iainkoaren presenzian.
2. Humil zaite, eta eska zakizko hel
dakizula.
3. Iduri bekizu ikusten duzula hiri
ilhunbetsu bat sufrez eta bikez
erretzen, ezin ilki ditezkeien jendez
betherik.
Konsiderazioneak
1. Dannatuak ifernuko lezean eta putzuan
barrena daude hiri inkontru gaitzezko hartan
bezala, non pairatzen baitituzte ezin erranezko
penak bere sensu eta mienbro guzietan, zeren
nola bere sensuez eta mienbroez baliatu baitira
bekhatu egiteko, hala ere hetan guzietan pairatuko ituzte bekhatuari zor zaizkon penak:
begiak, bere behatze falsoak eta gaixtoak gatik,

penatuko dira deabruen eta ifernuaren ikuste
harrigarriaz; beharriek, zeren plazer hartu zuten
solas lizunetan eta gaixtoetan, eztute sekulan
enzunen nigarrik, hatsbeherapenik, marraskarik
baizen, eta hala bertzez.
2. Pena hetaz guziez lekhora, bada oraino
handiago bat, zein baita iainkoaren loriaz gabetua izaitea, ezpaitute hura sekulan ikusiko. Baldin Absalonek bazedukan bere aita Dabiten
begitarte maitea ikusi gabe egoitea gaitzago eta
unhagarriago zitzaiolea, zeinetan bait zegoen
desterrua baino. O Iainkoa, zer damu eta dolu,
zure begitarte eztiaz eta emeaz sekulakoz gabetzea.
3. Konsidera zazu guzien gainetik pena hekin
sekulakotasuna, hura bera gatik bertzerik ezpaliz ere ezin iasanezkoa baita Ifernua. Helaz! baldin khukusu batek gure beharrian, sukhar arin
batek gau labur bat egiten baderauku hain luze
eta unhagarri, zein harrigarri izanen da sekulako
guaa hanbat penarekin? sekulakotasun hartarik
sortzen dira sekulako etsitzeak, bethiereko burhoak eta neurrigabeko errabiamenduak.

Afekzkoneak eta erresoluzioneak
1. Izi ezazu zure arima Ioben hitzez. O ene
arima, bizi othe zinatezke arduraki, behti dirauten khar hetan, eta su iretsle hartan? Nahi othe
duzu zure Iainkoa utzi sekulakotz?
Aitor ezazu hura merezi izan duzula, bainan
zenbatetan? Bada hemendik hara nahi dut haren
kontrako bidez abiatu. Zergatik iautsiko haiz
putzu hondatzaille hartara? Hargatik neure
buruari eginen diot hunelako eta halako bortxa
bekhatutik ihes egiteko, hark xoilki heriotze
sekulako hura eman diazakedanaz geroztik.
Esker, offr. othoitz.

Zortzigarren meditazionea.
Parabisuaz

HAMASEIGARREN KAPITULUA
Preparazionea.
1. Iar zaite Iainkoaren aitzinean.
2. Gomenda zakizko.
Konsiderazioneak
1. Konsidera zazu gau eme eta eder bat, eta
ikusazu zein gauza ona eta arraia den Zeruaren
ikustea bere izar guziekin, bada emazu orai
edertasun hura egun eder baten edertasunarekin, hala non iguzkiaren argitasunak eztezan
traba izarren eta illargiaren ageriz ikustetik, gero
errazu ausartki edertasun hura guzia elkharrekin
bildurik eztela deus ere Parabisu handiaren
exzelenziaren aldean. O leku desiratzekoa eta
maitatzekoa! O hiri preziatua.
2. Konsidera zazu herri doatsu hartako burgesen noblezia, eta edertasuna, Angeruen, Kerubinen, Serafinen miliunak eta miliunak, Aposto-

luen kopainia, martiren, Konfesoren, Birjinen,
Andre sainduen tropelak; ezin konda ditezke,
hanbat hainitz izanez. O konpainiaren doatsua!
ederrago da hetarik xipienaren ikustea mundu
guziaren baino, zer izanen da guzien ikustea?
Ene Iainkoa zein doatsu diren: bethi kantatzen
dute bethiereko amorioaren kanta, bethi gozatzen dira ardurako bozkarioaz, batak bertzeari
ezin erranezko kontentamenduak emaiten diotzate, bizi dira batasun doatsu eta ezin ethenduzko baten konsolazionean.
3. Konsidera zazu finean zer ontasun duten
guziek Iainkoaz gozatzeaz; hark sekulakotz bere
begi maiteez behatzen deraue, eta begitarte
hartaz plazeretako itsaso neurrigabeko bat isurtzen du hekin bihotzetara. Zer ontasun bere
ithurburuarekin sekulakotz iuntaturik egoitea?
han dira ezin zinetsizko plazerez alde guzietarik
inguratzen dituen Iainkotasunaren airean sekulakotz hegaldaka dabiltzan, eta kantaz daudezin
xori doatsuak bezala; han guziek, nork hobeki
eta bekhaiztu gabe kantatzen tuzte Kreatzaillearen laudorioak. Benedikatua zarela sekulakotz, O
gure guzien gaineko Kreatzaille eztia, O gure

Salbatzaille maitea, gure aldera hain on izan
zarena, hain bizargi zure loria partitzen deraukuzuna. Eta ordainez Iainkoak benedikatzentu
Sainduak bethiereko benedizinoz. Benedikatuak
zaretela sekulakotz, dio, ene kreatura maiteak,
munduan serbitzatu nauzuenak, eta sekulakotz
laudatuko nauzuenak hain amorio eta bihotz
handirekin.
Afekzioneak eta erresoluzioneak
1. Zaude herri zeruko haren miretsten eta
laudatzen. O zein eder zaren ene Hierusalem
maitea, zein doatsu diren zure burgesak.
2. Eranzute egiozu zure bihotzari, zergatik
hain flako izan den orai arteraino, zergatik hanbat apartatu den egoitza doatsu hartarako bidetik. Zergatik hain urrundu naiz ene guzien gaineko ontasuna ganik? Ha miserablea! plazer hain
arin eta desplazergarri hekin gatik millatan, eta
millatan neurri eta mugagabeko plazer hek utzitut. Zer espiritu nuen hain ontasun desiratzekoen mesprezatzeaz hain desir mesprezatzekoak
eta ezdeusak gatik?

3. Badarik ere etxazazu bortitzki zure gogoa
egon-leku plazertsu hartara. O halaz eta, ene
Iaun ona eta beregainekoa, plazer izan ditutzunaz geroztik ene urratsak xuxendu zure bidetan,
ez, sekulan enaiz gibela bihurtuko. Goazen, O
ene arima maitea, goazen errepausu infinitu hartara, erdu gaitezin prometatu zaikun lur benedikatu hartara. Zer hari gara Egipteko lurrean?
Libratuko naiz bada, bide hartarik errebelatzen edo gibelatzen nauten halako eta halako
gauzetarik.
Eginentut bada hara gida, eta ekhar nazaketen halako eta halako gauzak.
Esker, ofr, othoitz.

Bederatzigarren meditazionea.
Parabisuaren hautatzeko kontuan
bezala

HAMAZAZPIGARREN
KAPITULUA
Preparazionea.
1. Iar zaite Iainkoaren presenzian.
2. Humil zaite haren aitzinean, eta
othoitz egiozu inspira zaitzala.
Konsiderazioneak
Iduri bekizu landa handi eta ordoki batetan
zarela bakharrik zure Angeru onarekin, Tobias
gaztea zen bezala Erragezara zioanean, eta goiti
erakusten derautzula Parabisua idekirik, Parabisuaz egin duzun meditazionean errepresentatu
zaizkitzun plazerekin, eta behereko aldetik erakusten derautzula Ifernua zabaldurik, Ifernuaz
egin duzun meditazionean deklaratzen diren
penekin. Hala iarririk zaudezila iduriz, eta zure
Angeru begiralearen aitzinean belhaunikaturik.

1. Konsidera zazu egia dela Parabisuaren eta
Ifernuaren erdian zaudela, eta bata eta bertzea
idekirik daudela zure hartzeko eginen duzun
hautuaren arauera.
2. Konsidera zazu bataz edo bertzeaz mundu
hunetan egiten den hautuak bertzean iraunen
duela sekulakotz.
3. Eta bata eta bertzea idekiak direlarik zure
hartzeko hautatuko duzun bezala, guziarekin ere
Iainkoak, nola preparatua baita, edo zuri bataren
emaitera bere iustiziaz, edo bertzearen bere
miserikordiaz, desiratzen du desir paregabeko
batez Parabisua hauta dezazun, eta zure Angeru
onak hartara ertxatzen zaitu bere ahal guziaz,
eskaintzen derauzkitzula Iainkoaren partez milla
eta milla helzakitza zuri laguntzeko ikhaiten.
4. Gure salbatzailleak zerutik goiti behatzen
derautzu bere mansotasunean, eta gonbidatzen
zaitu emeki; zato, O ene arima maitea, sekulako
errepausura ene ontasunaren besoetara, zeinak
prepaeatu baiterauzkitzu bethiereko atseginak
bere amorioaren frankian. Beha zazu barreneko
begiez nola Birjina Sanduak gonbidatzen zaituen
ama legez. Har ezazu bihotz, ene alaba, eztetza-

tzula mespreza ene semearen desirak, eta zure
gatik aurtikitzen ditudan hatsbeherapenak,
nahiz hark bezala sekulakotz salba zaitezin. Ikusazu nola Sainduek bihotz emaiten derautzuten,
nola milla eta milla arima sainduk gonbidatzen
zaituzteneztiki, desirik eztutela egun batez zure
bihotzaren berearekin iuntaturi ikusteko baizen,
Iainkoaren sekulakotz laudatzeko; seguratzen
zaituztela Zeruko bidea eztela munduak dioen
bezain gaitza. Ausartki, diote, arima maiteena,
Nork ere ongi konsideratuko baitu, zeinetaz
ikhan garen eebozionearen bidea, ikusiko du
etorri garela plazer hautara plazer gozoagoekin
konparazinorik gabe mundukoak diren baino.
Hautua
1. O Ifernua, orai arnegatzen diat hitaz sekulakotz, arnegatzen diat hire penez, eta hire
inkontru gaitzezko eta dohagabeko eternitateaz;
guzien gainetik arnegatzen diat Iainkoaren kontra bethi eta bethi aurtikitzen dituan blasfemioez, burhoez eta madarazinoez; zure gana, O
Parabisu ederra, itzulten naiz bihotzez eta arimaz, O sekulako loria, bethiko doatsutana, hau-

tatzen dut sekulakotz, eta ezin ganbia dakidikedan borondatez ene egoiteko lekua zure etxe
ederretan eta sakratuetan. Benedikatzen dut,
ene Iainkoa, zure miserikordia, hartzen dut egin
plazer derautazun eskaintza. O Iesus ene Salbatzaillea, besarkatzen dut zure egundainoko amorioa; hartzen dut, enetzat Hierusalem doatsu
hartan erosi duzun lekua; ez bertze deusetako
hanbat, nola zure maitatzeko eta benedikatzeko
sekulakotz.
2. Haretzatzu Andre Dana Mariak eta Sainduek presentatzen derauzkitzuten faboreak, prometa diezezu erdutuko zarela hekin gana;
emozu zure Angeru begiraleari eskua gida zaitzan gatik; zaude bihotz guziaz hautu hartan.

Hamargarren meditazionea.
Bizitze debotaren hautatzeko
kontuan bezala

HEMEZORTZIGARREN
KAPITULUA
Preparazionea.
1. Iar zaite Iainkoaren presenzian.
2. Beheitizaite haren begien
aitzinean, eta othoitz egiozu lagun
dakizula.
Konsiderazioneak
1. Iduri bekizu berriz landa zabal eta ordoki
batetan zarela, zure Angeru begiralearekin bakharrik, eta ezkerreko aldean ikusten duzula Deabrua Tronu handi batean gora iarririk, eta hainitz
Ifernuko espiritu daudela haren aldean, eta
haren inguruan mundukoen saldo handi bat,
guziek burua agerturik, xapelak erauntzirik, hura
Iaun etsten dutela, eta agur egiten diotela, batak
bekhatu batez, bertzeak bertze batez. Mira zazu

Errege madarikatu haren Kurtisano dohakabe
guzien erremangua; beha zazu nola batak errabiatzen diren herraz, inbidiaz eta koleraz; bertzeek elkhar hiltzen duten, bertzeak gogoetatsu
daudezin, eta gero khexa dabiltzan aberatstasunak bildu nahiz, bertzeak banaloriari darraizkon,
plazerik eztutela bat ere ezpada alferrik eta
ezdeusetakorik; bertzeak lizundurik, galdurik,
usteldurik bere urdezko maitarasunetan. Ikusazu
nola diren errepausurik, ordenanzarik eta erremangurik gabe; nola batak bertzea mesprezatzen duten eta eztuten elkhar maite itxura falsoz
eta gezur-mainaz baizen. Finean ikusiko duzu
Errege madarikatu hark nausiturik darabillan
erresuma galdu bat eta urrikalduko zaitzuna.
2. Eskuineko aldean ikusazu nola Iesus gurutzean iosia bihotzeko amudio batez othoitz dagoen deabrutu gaizo hekin gatik, hekin atheratzeko tiranotasun hartarik, eta nola bere gana deitzen dituen. Ikusazu haren inguruan bere angeruekin dauden deboten tropela handia, zagotza
debozioneko Erresuma haren edertasunare
beha. Zein eder egiten duten, ala gizon, ala
emaste Birjina hek! Andre Dana Maria arrosa

baino xuriago dira. Zein eder diren berriz mortifikazione sainduaz eta humiltasun barrenaz betheak diren Alhargun hek! Ikusazu hainitz presuna ezkonturen arrimua; hain eztiki bizi dira elkharrekin elkharganako errespeturekin, non ezin
baititeke karitate handi bat gabe. Mira zazu nola
arima debot hekl bere kanpoko etxeaz duten arthaz ezkontza saindu bat egiten duten barrenekoaz dadukaten artharekin, senharraren amorioaz
zeruko esposaren amorioarekin. Beha zazu jeneralki alde guzietara, guziak ikusikotutzu erremangu saindu, eme, eta onetsgarri batetan,
gure Salbatzaillearen enzuten daudezila, eta
hura guziek nahi luketela bere bihotzaren erdian
landatu.
Bozten dira bainan bozkario graziatsu, begitartetsu, karitatetsu, eta ongi ordenatu batez,
maitatzen dute elkhar, bainan maitarasun sakratuaz eta garbienaz. Poblu debot hartan aflikzionerik dutenak eztira hargatik hagitz khexatzen
eta eztora añdaratzem bat ere. Finean ikusazu
nola gure Salbatzailleak konsolatzen dituen bere
begiez eta nola hek ere guziek elkharrekin bere
gogoak dituzten haren gana.

3. Utzi duzu gaurgero Sathana bere tropela
itsusi eta zori gaixtozko harekin, hartu ditutzun
gogo onez, eta halarik etzara oraino etorri Iesus
Errege gana, etzara oraino sartu haren deboten
konpainia doatsuan eta sainduan, bainan egon
zara bethi bataren eta bertzearen artean.
4. Munduan bizi zian diren Birjina sainduek,
Sain Iosefek, Sain Luisek, Santa Monikak eta bertze ehun millak zure deia dute, eta bihotz emaiten derautzute.
5. Errege gurutzatuak deitzen zaitu zure izenaz: zato, ene maitea, zato khoroa zaitzadan.
Hautua
1. O madarikatzeko tropela, O mundua, ez,
sekulan enauk ikusiko hire banderaren azpian.
Utzitiat sekulakotz hire gaixtakeriak eta banaloriak. O Errege urguillua, inkontru gaitzezko Erregea, Ifernuko espiritua, arnegatze diat hitaz hire
banaloriazko ponpiresunekin; madarikatze aut,
eta hire obra guziak.
2. Zure gana, ene Iesus eztia, zure gana, ene
Errege doatsua, eta sekulako loria, itzulten naiz,
besarkatzen zaitut ene arimako indar guziez,

adoratzen zaitut ene bihotz osoaz. Hautatzen
zaitut orai eta sekulakotz ene Erregetzat, eta
ene ezin hautsizko fideltasunaz emaiten natzaitzu, sekulan neure eskuko ezin iar naitekeien
bezala, bethiere zure lege eta ordenanza sainduen obedienziaren azpian nagoela.
3. O Birjina saindua, ene Andre maitea, hautatzen zaitut ene gidaritzat, iarten naiz zure banderaren azpian, prometatzen derautzut errespetu eta erreberenzia partikular bat.
O ene Angeru saindua, presenta nazazu biltzarre sakratu hartara, eta enazazula utz hel
nadin artean konpainia saindu haren gana, zeinarekin batean, egiten dudan hautuaren seinaletzat erraiten baitut eta sekulakotz erranen. Bizi
bedi Iesus, bizi bedi Iesus.

Nola egin behar den konfesione
jenerala

HEMERETZIGARREN
KAPITULUA
Horra bada, Filothe maitea, gure intenzionearen arauera behar diren meditazioneak. Hek
egin dituzketzunean zoaz gogotik espiritu humillarekin zure konfesione jeneralaren egitera, bainan othoi, etzaitezila asalda zein ere nahi den
beldurrez. Ausiki gaituen arluria pozointsua da
ausikitzen gaituenean; ordea bera egin denean
olio, erremedio handi da bere ausikiaren beraren
kontra; bekhatua ezta ahalkatsu, hura egiten
dugunean baizen; bainan konfesatua denean eta
penitenziara itzulia, ohoratua da eta salbagarria.
Kontrizionea eta konfesionea hain dira eder eta
usain onezko, non khentzen eta borratzen baitute bekhatuaren itsuskeria, eta haren usain gaixtoa airatzen. Simon sorhaioak zioen Madalena
bekhatoresa zela; bainan gure Salbatzailleak
ezez dio, eta ezta minzatzen banatu zituen usain

onez eta haren karitate handiaz baizen; humil
aski bagara, Filothea, damu paregabeko bat izanen dugu gure bekhatuaz zeren iainkoa den
ofensatua; bainan gure bekhatuaz eginen dugun
akusazionea izanen zaiku ezti eta gogarako,
zeren hartaz ohoratzen baita iainkoa; nolazpait
arintzen gara midikuari penatzen gaituen gaitzaren erraiteaz. Zure Aita espiritualaren belhaunetara zarenean iduri bekizu Kalbarioko mendian
zarela Iesus gurutzatuaren oinen azpian, eta
odol preziosa kantoin guzietarik dariola, zure
garbitzeko zure gaixtakerietarik. Zeren haren
odola bera orduan isurten eztelarik, badarik ere
Pasionean isuri zen odolaren meritua da, penitentak konfesatokietan largoki bustitzen dituena. Zabalezazu bada zure bihotza, hartarik bekhatuen atheratzeko konfesioneaz; zeren ilkiko
diren arauera, Iainkoaren Pasionearen meritu
preziosa sartuk zaio, haren bethetzeko benedizinoez.
Ordea erraitzu guziak sinpleki eta ageriki,
diren bezala; kontentazazu ongi zure konszienzia aldi on batetako. Hori eginik enzun etzatzu
Iainkoaren serbitzariak emanen derauzkitzun

abisuak eta ordenanzak, eta errazu zure bihotzean: minza zaite, Iauna, zeren zure neskatoak
enzuten zaitu. Bai Filothea, Iainkoa da zuk enzuten duzuna, erraiten derauneaz ero bere Bikarioei, enzuten zaituztenak enzuten nau. Harezazu
gero eskuan hemen eman dudan protestazionea; hura izanen da zure kontrizionearen azken
burua, eta behar da hura lehen erabilli duzun
gogoan eta konsideratu. Hura bada irakur ezazu
erneki, eta ahal dukezun sentimendu handienarekin.

Protestazione seinalatua
Iainkoaren serbitzatzeko
erresoluzionearen ariman
eskiribatzeko, eta penitenziazko
akteen serratzeko

HOGOIGARREN KAPITULUA
Nik hemen beherean neure izena emanik
natzan horrek, Iainko handiaren eta Zeruko
korte guziaren aitzinean iarririk nagoela, haren
ontasunaren ene alderako miserikordia neurrigabekoa konsideraturik, nola, kreatura ezdeus eta
merezigabeko bat naizelarik, ezdeusetarik athera nauen, nola begiratu, mentenatu, hanbat perilletarik libratu, eta hanbat ontasunez bethe izan
nauen. Bainan guzien gainetik konsideraturik,
nola bere ezin erranezko eztitasunaz eta emetasunaz hain mansoki pairatu nauen ene gaixtakerietan, hain maiz eta hain maiteki inspiratu eta
gonbidatu onera itzultzera, hain pazientki iguriki
derautan ene adineko urthe N. hunetaraino, ea
eginen nuenz penitenzia eta urrikituko zitzai-

tanz, hura hain ahalkegabeki ofensatu dudalarik
ene esker eta leialgabez, bethi luzatuz haren
gana itzuli gabe, eta haren egunorozko graziak
mesprezatuz. Konsideraturik oraino ene Bataio
Sakratuaren egunean hain zori onez eta hain
sainduko eman eta konsekratu izan nintzaiola
ene Iainkoari ni haren alaba izaiteko, eta orduan
ene izenean egin zen profesaren kontra hanbat
eta hanbat aldiz hain inkontru gaixtoz eta maradikatuki lizundu eta gaixtatu dudala enen espiritua, haren iainkozko Majestatearen kontra alxatux eta iararaziz; orai finean bihurtzen naizela
neure gana, Iainkozko iustiziaren thronuaren
aitzinean bihotzez eta espirituz neure burua
lurreraino egoitzirik, ezagutzen dut, aitortzen eta
konfesatzen legezki edireiten eta erakusten naizela hobenduri Iainkoaren Majestate ofensatuaz,
eta Iesus ene Salbatzaillea paira eta hilarazi
dudala nik egin ditudan bekhatuez, zeinak gatik
hil baita eta gurutzeko penak pairatu baititu,
hala non merezi baitut sekulakotz gal eta dana
nadin.
Bainan Iainko handi haren beraren neurrigabeko miserikordiaren thronua itzulirik, neure

bihotz osoz eta neure indar guziez arnegatzen
dudala ene bizitze iraganaren gaixtakeriez,
othoitzez nago ahal dagidan bezain humilki,
eman dakidala ene bekhatuez barkhamendu eta
absolbazione osoa, ene arimaren Salbatzaille eta
iaun haren beraren pasionearen eta heriotzearen bertutez; zeinaren gainean, ene esperanzaren zimendu bakhoitzaren gainean bezala, permatzen naizela, laudatzen baitut berriz, eta
berriz egiten ene Iainkoari ene partez bataiatu
nintzenean egin zitzaion profesa eta promesa
fidel izanen nintzela, ukho egiten diodala deabruari, munduari eta haragiari, arnegatzen
dudala hekin gogoratze, banaloria eta gutizia
gaixtagarri guziez orai bizi naizen orduko, et
sekulakotz. Eta bihurtzen naizela ene iainko
emea eta urrikalsua gana, sekulan hautsi nahi
eztudan desira, goga eta borondatea hartzen dut
haren serbitzatzeko eta maitatzeko orai eta
sekulakotz, hartarakotzat emaiten eta konsekratzen diodala ene espiritua eta arima bere indar
guziekin, ene bihotza bere afekzionekin, eta ene
gorputza bere sensu guziekin; zinetan nagoela
enaizela bliatuko ene izaitetik ditudan partetarik

batez ere haren borondate sainduaren eta
guzien gaineko Majestatearen kontra, sakrifiziatzen diodala ene espiritua, kreatura leial, obedient eta fidel haren aldera izaiteko, nahi eztudala, sekulan ene hitzaz ukhatu edo urrikitu.
Helaz ordea! baldin etsaiak gogora ekharriz, edo
neroni flakoz eroriz gertatzen baninz orai hartzen dudan erresoluzionearen eta neure buruaz
egiten dudan konsekrazionearen zerbaitetan
hautsten, orai danik deliberatzen dut eta goga
zinetan hartzen, Espiritu sainduaren graziarekin
batean, handik iaikiteko, ene hutsa ezagutuko
dudan bezain sarri, eta berriz bihurtuko naizela
Iainkoaren miserikordia gana, bat ere berandu
eta luzatu gabe. Hau da ene borondate, ene
intenzione, ene erresoluzione sekulan ez hautstekoa eta ez itzultzekoa, erakusten eta finkatzen
dudana, deus ere lekhatu gabe, ene iainkoaren
presenzian berean, Zeruan loriaz gozatzen den
Elizaren eta hemen bere etsaien kontra guduan
hari den Eliza amaren begien aitzinean, zeinek
ene deklarazione hau enzuten baitu, obra hunetan haren partez eta haren orde bezala Aita espiritualak enzuten nauen puntuan. Plazer duzula,

Oene bethiereko Iainkoa, guziz botheretsua,
guziz ona, ene baitan erresoluzione hau firmatu,
eta neure buruaz egiten derautzudan bihotzezko
eta barreneko sakrifizioa, usain on bat bezala
begi arraiez hartu. Eta nola plazer izan baiterautazu erresoluzione hunen hartzeko inspirazionea, eta haren egiteko borondatea eman, indazu
halaber haren konplitzeko behar dudan grazia
eta indarra. O Iainkoa, ene Iainkoa zare, ene
bihotzaren Iainkoa, ene arimaren Iainkoa, ene
espirituaren Iainkoa, halako zaitut ezagutzen eta
adoratzen orai eta sekulakotz. Bizi bedi Iesus.

Konklusionea lehen purgazione
hunez bezanbatean

HOGOI ETA BATGARREN
KAPITULUA
Protestazione hau eginik zaude ernerik, ta
zabal etzatzu zure bihotzeko beharriak, espirituz
enzuteko, nola zure arimaren Salbatzailleak
berak bere miserikordiaren thronuan iarririk
Zeruan gora, Angeru eta Saindu guzien aitzinean, bere ahoz emanen derautzun absolbazionea, Apezak haren izenean hemen beherean
absolbatuko zaituen puntuan berean. Hala non
doatsuen tropela hark guziak, zure zori onaz
bozturik, kantatuko baitu kanta espirituala paregabeko alegrianzaz, eta guziek emanen baitiote
bakezko musua zure bihotz graziara bihurtarazi
eta saindutuari.
O Iainkoa, Filothea, zein miragarri den kontratu hau! zein tratu doatsu egiten duzun Iainkoaren majestatearekin, halaz eta hari zure burua
zeronek emaiten diozunean, zuk hura irabazten

duzunaz geroztik eta zure burua ere bera sekulakotz bizitzeko? Ezta gainerakorik lekhat pluma
eskuan harturik, bihotz onez zure promesa zure
seinaleaz firma dezazun, eta gero zoazin aldarera, non Iainkoak ere bere aldetik bere seinalea
eta sigillua emanen baitu zure absolbazionearen, eta bere Parabisuaz eginen derautzun promesaren gaienan, berak bere burua bere Sakramenduaz kaxeta eta sigillu bat bezala ezarten
duela zure bihotz berrituaren gainean, Manera
hartaz, ene ustez, Filothea, zure arima egondn
da bekhatuaz eta bekhatuaren afekzione guziez
garbiturik. Ordea zeren afekzione hek berriz
errazki sortzen baitira gure ariman gure flakotasuna eta gutizia gaixtoa dela kausa, ikusirik mortifika ditekeiela, ezin ordea hil, hemen beherean
bizi gareino, emanen derauzkitzut abisu batzu,
zeinek, ongi eginik, begiratuko baitzaituzte
hemendik aitzina bekhatu mortaletik, eta haren
afekzione guzietarik sekulan zure bihotzean
lekurik ardiets eztezan gatik; eta nola abisu hek
berak on baitira oraino purgazione perfetago
batentzat, hek eman diatzatzudan baino lehen,

zerbait erran nahi derautzut garbitasun osoago
hartaz, zeinetara nahi baitzaitut gidatu.

Purgatu behar dela nihork bekhatu
benialetara dituen afekzionetarik

HOGOI ETA BIGARREN
KAPITULUA
Egunaren argia heldu zaizun eredura, klarkiago ikusten ditugu gure bisaiaren nothak eta
lizundurak; hala ere Espiritu sainduaren barrneko argiak gure konszienzia argitzen duen arauera, xeherokiago eta klarkiago ikustentugu egiazko debozionearen ardietstetik traba ahal gaitzaketen bekhatuak, inklinazioneak, eta inperfekzioneak. Eta notha eta eskas hek erakusten
derauzkigun argiak berak berotzen gaitu, eta
hetarik garbitzeko desira har arazitzen derauku.
Ikusiko duzu bada, ene Filothe maitea, bekhatu mortalez eta bekatu mortalen afekzionez
lekhora, zeinetarik garbitu baitzara lehen eman
zaizkitzun exerzizez, zure ariman oraino hainitz
inklinazione eta afekzione duzula bekhatu benialetara; eztiot bekhatu benialik ikusiko duzula,
bainan diot hetarako afekzioneak eta inklinazio-

neak ikusiko ditutzula; bada diferenzia handia da
bataren eta bertzearen artean, zeren ezin gaudezke sekulan osoki bekhatu benialetarik garbi,
behintzat luzeki garbitasun hartan irauteko; bainan bagaudezke bekhatu benialetarako afekzionerik izan eta iduki gabe. Gertuz bertze gauza
bat da behin ezpa bietan bihotz alegeraz gezur
erraitea kontu gutitako gauzetan; eta bertze bat
da gezur erraitean lakhetzea, eta halako gezurretara afekzione izaitea.
Badiot beraz orai gure arima garbitu behar
dugula bekhatu benialetara dituen afekzione
guzietarik, erran nahi da, eztugula borondatezki
iduki behar bekatu benialetan, zein ere nahi den,
egoiteko eta finkatzeko borondaterik. Ezen hala
ere laxotasun handiegi bat lizate, iakiara gure
konszienzian Iainkoari hain itsusi zaion gauza
baten haztea, nola baita haren gogoaren kontrakorik egiteko borondatea. Bekhatu beniala zenbat ere xipi baita, Iainkoari itsusi zaion, hain itsusi etzailarik, non haren gatik nahi gaituen danatu edo galdu. Baldin bekhatu beniala haren
gogoaren kontrakoa bada, bekatu benialetara
nihork duen borondatea eta afekzionea ezta ber-

tzerik, haren Majestate sainduari lakhet etzaion
gauzarik egiteko erresoluzionea baizen. Egin
othe diteke arima ongi sortu eta ikhasi batek
nahi duen, ez xoilki bere Iainkoari lakhet etzaion
gauzarik egin; bainan eta hari desplazer egiteko
afekzionerik iduki?
Afekzione hek, Filothea, xuxen ioiten dute
debozionearen kontra, bekatu mortaletarako
afekzioneek karitatearen kontra egiten duten
bezala: espirituaren indarrak langi arazitzentuzte, Iainkoa ganikako konsolazioneak trabatzentuzte, tentazionei athea idekitzen deraue, eta
arima hiltzen eztutelarik, hura azken punturaino
eritzen dute. Uliek bere hillez, dio zuhurrak
unguentaren gozoa gaixtatzen dute eta hiltzen.
Erran nahi du uliek unguentaren gainean ez egonez, guti bat baizen, eta hartarik iragaitean
ianez, eztutela gaixtatzen hartzen dutena baizen, eta gainerakoa osorik dagoala, baiñan hiltzen direnean unguentan barrena, eramaiten
diotela bere balioa eta prezioa, eta hura mespreziotan ezarten dutela; Hala ere bekhatu benialek
arima debotean sartuz, eta ez luzeki egonez,
eztiote kalte hainitz egiten, bainan bekhatu hek

berak ariman badaude, hetan emaiten duen
afekzionea gatik, dudagaberik galarazitzen diote
unguentaren gozoa, erran nahi da, debozione
saindua.
Armiermek eztituzte erleak hiltzen, bainan
hekin eztia gaixtatzen dute, hekin kofaue-zilhoak
eta beraskak nahastentuzte hetan egiten dituzten sareez, hala non erleek ezin egin baitezakete bere lana hori aditzen dela armiermak han
luzeki daudezinean. Manera berean bekhatu
benialak eztu gure arima hiltzen, bizkitartean
ordea gaixtatzen du debozionea, eta arimako
indarrak hain bortitzki nahastekatzentu inklinazione gaixtoez, non ezin geiago hari baititeke
agudoki karitatezko obretan, zeinetan baitatza
debozionea; bainan hori aditzen dela, bekhatu
benialak gure konszienzian hainitz egun egiten
duenean, hari ekharten diogun afekzioneaz. Ezta
deus, Filothea, zenbait gezur arin erraitea, hitzketan, akzionetan, behatzetan, tresnetan, edergailluetan, iokotan danzetan aphur bat errebelatzea, kondizinorekin armierma espiritual hek,
gure konszienzian sartu diren bezain sarri, etxa
eta desterra detzagun, erleek dabilzten armier-

ma biziak bere artetik khentzen dituzten bezala.
Ordea utzten baditugu gure bihotzetan leku hartzera, eta ez hori xoilki, bainan afekzionerik hartzen badugu hekin idukitzeko eta utzteko emendatzera gure baitan, sarri ikusiko dugu gure
eztia galdurik, eta gure konszienziaren kofauea
nahastekaturik eta urraturik. Berriz bad diot, zer
arrazoin iduri du arima bihotzdun batek atsegin
har dezan bere Iainkoari atsekabe egiteaz, gogotik iar dadin haren gogoaren kontrakorik egiten,
eta nahi duen hark nahi eztuela eta unhagarri
zaiola dakien gauzarik?

Nihor purgatu behar dela
ezdeusetako, eta perillos diren
gauzetarako afekzionetarik

HOGOI ETA HIRURGARREN
KAPITULUA
Iokoak, danzak, banketak, ponpiresunak,
komediak beronez eztira niholatako maneraz
gaixto; aitzitik ez on ez gaixto dira, ikusirik ongi
eta gaizki har eta egin ditezkeiela; halarik ere
bethi perillos dira, eta hetan gogo emaitea, are
perillosago. Nik diot bada, Filothea, sori delarik
iokotan eta danzetan haritzea, bere buruaren
edertatzea, komedia garbirik enzutea, banketatzea, badarik hetarako afekzionerik izaitea,
debozionearen kontrako gauza dela xoil kaltegarri eta perillos. Ezta gaizki halakorik egitea,
baina bai hetan afekzione emaitea. Kalte da gure
bihotzeko lurrean hain afekzione banaloriazkorik
eta erhorik ereitea; hartzen dute ereitza onen
eta espiritualen lekua, eta trabatzen dute gure

arimaren gozoa inklinazione onezko fruiturik
ekhartzetik.
Hala leheneko Nazareoak zeudezin ez xoilki
hordi zezaketen guzietarik edan gabe, bainan
oraino mahatsik eta agaratzik ere ian gabe; ez
zeren mahatsak edo agaratzak hordi dezakeien,
bainan zeren peril baitzen agaratzik iaten bazuten, mahats ere iateko gutizia pitz zezaten, eta
mahatsik iaten bazuten, mahats-arno ere edateko aphetitua erakhar zezaten. Eztiot ordea ezin
har dezakegula gauza perillos hetarik, baina diot
sekulan ezin demakegula hetan afekzionerik,
debozioneari kalte ekharri gabe. Oreinak, sobera
gizendu direnean, uruntzen dira eta bere berroetan sartzen, ezaguturik bere gizenegiz kargatuak direla, eta hala eliratezkeiela gai laster egiteko, suertez akometa balitez; gizonaren bihotza
kargatzen denean afekzione ezdeusetako eta
perillos hetaz, duda gabe bere Iainkoaren ondoan ezin ibil diteke lasterka, agudoki eta errazki,
zein baita bizkitartean debozionearen egiazko
puntua. Haur xumeak afekzionatzen dira eta
izertzeraino khexatzen pinpirinen eta xixiteren
ondoan; eztu hori nihork gaizki hartzen, zeren

haurrak baitira; bainan ez othe da gauza irrigarria, bai aitzitik nigargarria, gizon eginak ikusteaz khexatzen eta bere gogoaren sartzen hain
guti merezi duten fitsetan, nola baitira erran
ditudanak, zeinek bereezdeuzetarasunaz lekhora, perillean ezarten baigaituzte gure buruaren
nahasteko eta errebelatzeko gure hei iarraikiteaz? Hartarakotz, ene Filothe maitea, erraiten
derautzut purgatu behar zarela afekzione hetarik, eta halakorik noizbait egitea eztelarik bethi
debozionearen kontra egitea, guziarekin ere
hetaratzen diren afekzioneek bethi ekharten diotela debozioneari kalte.

Purgatu behar dela inklinazione
gaixtoetarik

HOGOI ETA LAUGARREN
KAPITULUA
Baditugu oraino, Filothea, naturalezatik sortzen diren inklinazione batzu, zeinak, zeren eztuten bere sortzea hartu gure bekatu partikularetarik, ongi minzatzera, ezpaitira bekatu, ez mortal ez benial, bainan erraiten dugu inperfekzioneak direla, eta hekin egitea dela eskasa eta
hutsa. Exenplutzat, Santa Paulak, Sain Hieronimok eskiribatu duen bezala, inklinazione handi
bat zuen tristezietara eta doluetara, hala non
haren haurrak eta senharra hil zirenean, bethi
damuz hiltzeko perillean iarri baitzen. Hori zen
inperfekzione bat eta ez bekhatu, haren gogoaren eta borondatearen kontrako gauza zenaz
gero. Bada naturalezaz jende arinik, bada nabarbenik eta molde gaitzik, bada gogorrik bertzeren
erranak nekhez hartzen dituenik, bertzeak mesprezakor dira, bertzeak haserrekor, bertzeak

amoriora emanak dira; hitz batez guti edireiten
da zenbait halako inperfekzionetarik eztuenik,
eta hura noizbait erakusten eztuenik.
Ordea batbederaren naturalezati datxezkolarik, halarik ere artha ekharriz eta hekin kontrako
afekzionea hartuz neurrira eta onera ekhar ditezke, eta hetarik garbi eta libra diteke ere nihor.
Ediren da bidea armendola ondo khiratsen eztitara ganbiatzeko, ondoan zilhatze hutsaz handik
gozo khiratsaren ilki araztzeko, zergatik gure
inklinazione gaixtoak ezin kanporako ditugu
hobe gaitezintzat? Ezta hain naturaleza onezkorik, non ezin gaixta dadin ohitza gaixtoez, ezta
ere hain olha gaitzik, non Iainkoaren graziaz
lehenik, gero antzez eta arthaz ezin hez eta
garai dadin.
Banoa bada orai eman eta erakus detzadan
abisuak eta exerzizak, zeinen bidez garbituko
baituzu zure arima afekzione perillosetarik,
inperfekzionetarik eta bekhatu benialetarako
afekzione guzietarik, eta zure konszienzia geiagotik geiagora seguratuko baituzu bekatu mortal
guzien kontra.
Iainkoak dizula grazia hei ongi iarraikiteko.

FILOTHEAREN
BIGARREN PARTEA
Hainitz abisu dadukana arimaren Iainkoagana
alxatzeko orazioneaz eta sakramenduez

Orazionearen premiaz

LEHEN KAPITULUA
1. Nola Orazioneak ezarten baitu gure adimendua Iainkoaren argian, eta gure borondatea
paratzen baitio zeruko amudioaren berotasunari,
eztu deusek ere gure adimendua bere iakingabetarik eta gure borondatea bere afekzione gaixtoetarik orazioneak bezanbat garbitzen. Orazionea da benedizinozko ura, bere ihinztaduraz
gure desira onen landareak berriz heza eta lora
araziten dituena, gure arimak bere inperfekzionetarik garbitzen dituena, eta gure bihotzak
bere pasioneen egarsutik libratzen dituena.
2. Bainan guzien gainetik konseillu emaiten
derautzut mentalari, erran nahi da, bihotzezkoari eta bereziki gure Salbatzaillearen bizitze eta
pasione sainduaren gainean egiten denari lotzea
zeta iarraikiteaz; hari maiz behatzen diozula
meditazionez, hartaz betheko da zure arima,
haren ibil-bideak eta iar-mainak ikhasiko tutzu,
eta zure akzioneak harenen gainean moldatuko.

Hura da munduko argia, beraz haren baitan,
haren ganik, eta haren gatik behar gara argitu;
hura da desirazko arbola, zeinaren itzalean
behar baigara freskatu; hura da Iakoben ithurri
bizia gure garbitzeko lizundura guzietarik.
Finean haurrek bere amak maiz adituz eta hekin
batean mihia erabilliz, mothelki bada ere, ikhasten dute hek bezala minatzen. Guk halaber gure
Salbatzaillearen aldean bagaude meditazionez,
eta behatzen baderauegu haren hitzei, akzionei
eta afekzionei, haren graziarekin batean ikhasiko dugu hura bezala minzatzen, hark bezala egiten, eta duen bezalako nahiaren hartzen. Hortan
egon behar da, Filothea, eta zinets nazazu ezin
goazke Iainko aita gana athe hartaz baizen,
zeren nola mirail baten berinak ezin geldi bailezake gure bista, estainu edo berun iratxekiten
ezpalitzaio gibeletik; hala ere Iainkotasuna ezin
ongi mira genezake mundu behere hunetan, iuntatu ezpaliz gure Salbatzaillearen gizontasun
sakratuarekin, zeinaren bizitzea eta heriotzea
baitira gure ordinariozko meditazionetzat hauta
dezakegun xederik eta punturik hoberena, gozoena, plazersuena, probetxosena,eta gure inda-

rren arauerakoena. Gure Salbatzailleak eztu
ezdeus gatik Zerutik iautsirikako ogiaren izena
hartu, zeren nola ogia behar baita ian iaki fuerte
guziekin, hala ere gure Salbatzaillea behar dugu
meditatu, konsideratu eta bilhatu gure Orazione
eta akzione guzietan.
3. Haren bizitzea eta heriotzea hainitz puntutan berezia da liburuetan, irakhastea gatik zer
eta nola medita. Emazu hetan egun guziez oren
bat barazkaldu baino lehen, ahal badagizu goiz
hastean, zeren orduan espiritua izanen duzu idekiago, gutiago nahasia eta freskoago gauazko
pausuaren ondoan. Ez eman ere oren bat baino
geiago, zure aita espiritualak berariaz erraiten
ezpaderautzu geiago eman dezazun.
4. Zure meditazionea egin ahal badezazu elizan, eta han bakerik aski edireiten baduzu,
gauza xoil erraza izanen da zuretzat, zeren elizan oren bat egoitetik ezin trabatuko zaituzte
arrazoinekin ez aitak, ez amak, ez emasteak, ez
senharrak, ez bertze nihork ere, bainan norbaiten azpiko bazara, etzenduke naski oren baten
ephea hain osorik zure etxean.

5. Has ezazu orazione suerte guzia, dela
bihotzezkoa, dela hitzezkoa, Iainkoaren presenziatik, eta erregla hau idukazu lekhatzerik gabe,
eta ikusiko duzu denbora gutiren barrenean zein
probetxu handi ekharriko derautzun.
6. Zinetsten banauzu, erranen duzu zure
Paterra, Abe Maria eta Kredoa latinez, bainan
ikhasiko duzu ere ongi, zer hetan diren hitzek
erran nahi duten zure hitzkuntzaz, arren hek
erraiten ditutzularik eliza amaren hitzez, gozoki
erabil ahal dezakezun hetan datzan endelegu
miretstekoa eta plazergarria. Hargatik hek erraiten ditutzunean finka zazu zure gogoa hetan
barrena, eta pitzkitzu zure afekzioneak erran
nahi dutenaren gainean, eta etzaitezila bat ere
lehia hainitzen erraitera, bainan hari zaite erranen duzunaren bihotzki erraiten, zeren Pater
batek, sentimendurekin erranik, geiago balio du
hainitz lasterka iraganek baino.
7. Xapeleta da probetxu handizko manera
othoitzteko, baldin badakizu haren ongi erraiten;
eta halakotz har ezazu haren erraiteko bidea
zenbait irakhas diazakezun liburu. On da ere
Iesusen, Andre Dana Mariaren, Sainduen letari-

nen eta liburu aprobatuetan diren bertze ahoko
othoitz guzien erraitea; kondizinorekin ordea
orazione mentarlaren egiteko donua baduzu,
lekurik prinzipalena emanen diozula; hala non
hura egin ondoan, edo hainitz egiteko izanez,
edo zenbait bertze arrazoin gatik ezin egin badezakezu ahoko othoitzik, ezpaitzara hargatik khexatuko, baina bai kontentatuko Pater nosterraren, Abe Mariaren eta Kredoaren bertzerik gabe
erraiteaz.
8. Baldin ahoko othoitzik egiten duzunean,
sentitzen baduzu zure bihotza gonbidatua eta
eramana dela barreneko edo bihotzeko orazionera, ez egin ukhorik, aitzitik utzazu zure espiritua emeki ioaitera alde hartara, eta eztuzula
axolarik deliberatu zinituen ahoko othoitzak ez
errana gatik; zeren hekin orde eginen duzun orazione mentala Iainkoaren gogorakoago da eta
zure arimarentzat hobeago, lekhatzen dut elizako ofizioa, obligatua bazara haren erraitera,
zeren kasu hartan eginbidea pagatu behar da.
9. Baldin gertatzen bazine zure goiz guziaren
iragaiten orazione mentalik egin gabe, edo egiteko sobera izanez, edo zerbiat bertzerik lizela

kausa, zure ahala egin behar duzularik hala
gerta eztadin, enseia zaite zure huts egin haren
erremediatzera barazkal ondoan, othuruntzatik
zenbait oren urrunenean, zeren orazione egin
bazeneza othurunza hartu bezain sarri, eta iadanik hagitz eho baino lehen, hainitz logaletasun
etor lekidikezu eta zure osasuna zaurt liteke.
10. Baldin egun guzian ezin egin badezazu
bat ere, kalte hura erremediatu behar duzu hainitz orazione labur usu zerura aurtikiz, zenbait
debozionezko liburu irakurriz, eta zenbait penitenzia hartuz, zure begiratzeko halako hutsik
geiago egitetik; gero egizu erresoluzione bortitz
bat biharamun berean zure debozionearen
bidean berriz sartzeko.

Antze laburra meditazionearen
egiteko, eta lehenik Iainkoaren
presenziaz, zein baita
preparazionearen lehen puntua

BIGARREN KAPITULUA
Ordea eztakizu naski Filothea, nola egin
behar den orazione mentala, zeren gauza bat
da, zori gaixtoz gutik dakitena gure adinean;
hargatik presentatzen derautzut antze labur eta
erraz bat haren egiteko, haren gainean eskiribatu izan diren liburuak irakurriz eta guzien gainetik zeroni maiz meditazioneari iarraikiz geiago
ikhas dezakezun artean. Preparazionea emaiten
derautzut lehenik, eta hura bi puntutan dago:
lehena da Iainkoaren presenzian iartea, bigarrena hari othoitz egitea lagun dakizula. Bada Iainkoaren presenzian iartekotzat, lau bide prinzipal
emaiten derauzkitzut, zeinetaz serbitza zaitezke
lehenbizi haste hunetan.
Lehena da biziki eta erneki, Iainkoaren lekuguzikotasuna gogoan sartzea, erran nahi da,

Iainkoa dela gauza guzietan eta non nahi. Ezta
lekurik ez gauzarik mundu hunetan, non ezten
egiazko presenziaz, hla non, nola xoriek nora ere
hegaldatzen baitira, bethi airea aurkitzen baitute, guk halaber, nora ere baigoaz, non ere baigaude, Iainkoa aurkitzen baitugu han dela; aitortzen dute guziek hori hala dela, ez ordea guziek
biziki konsideratzen. Itsuek ikusten eztutelarik
hekin aitzinean den Prinzea, badarik errespetuz
iarten dira erraiten bazaie han dela; bainan egia
da, zeren eztuten hura ikusten, errazki ahantzten zaiela hura bere aitzinean dutela, eta ahantzi ondoan, errazkiago are galtzen dutela hari zor
dioten errespetua. Helaz, Filothea! eztugu ikusten Iainkoa gure aitzinean dela, eta fedeak erraiten deraukularik hura garen lekuan dugula, halarik ere, zeren eztugun hura gure begiez ikusten,
hainitzetan ahatzten zaiku, eta orduan bagabiltza Iainkoa gure ganik urrun baliz bezala; ezen
dakigularik gauza guzietan dela, badarik ez
akhordatuz ikusten gaituela, ezpageneaki
bezanbat da. Hargatik bethi orazionean iarri
baino lehen, gure arima atzartu behar dugu zinetan orhoitzera eta konsideratzera Iainkoaren

aitzinean garela. Hori gogoan zuen Dabitek oiuz
bezala zioenean: ikhaiten banaiz Zerura, ene
Iainkoa, han zaude; iausten banaiz ifernuetara,
han zare. Hala ere hartu behar ditugu Iakoben
hitzak zeinek zurubi sakratuak ikusirik, zein beldurgarri den leku hau, dio, egiaki Iainkoa hemen
da, eta eneakien, erran nahi du etzela orhoitzen;
zeren ezin zegokeien iakin gabe Iainkoa gauza
guzietan eta non nahi dela. Orazionerakoan
bada zure bihotz guziaz eta zure bihotzarei erran
ehar diozu, O ene bihotza, ene bihotza, egiaz
Iainkoa hemen da.
Bigarren bidea presenzia sakratu hartan iarteko, da gogoan erabiltea, ez xoilki Iainkoa zu
zaren lekuan dela, bainan partikularkienik zure
bihotzean eta espirituan barrena, hari bizia eta
arima emaiten dioela bere presenzia sainduaz,
han dagoela zure bihotzeko bihotza eta zure arimako arima bezala; zeren nola arima gorputzeko parte guzietara hedaturik, hetan guzietan edireiten baita, eta halarik bihotzean baitago, egoite partikular batez; manera berean Iainkoa
gauza guzietan delarik, guziarekin ere fazoin
beregaineko batez gure espirituan dago. Harga-

tik Dabitek Iainkoa deitzen zuen, bere bihotzaren
Iainkoa, eta Iondone Paulok zioen ezen Iainkoa
baitan bizi garela, gabiltzala eta gaudezila. Egia
hau konsideratzen duzula bada pitztuko duzu
erreberenzia handi bat zure bihotzean Iainkoa
gana, dakizula hartan barrena dela.
Hirurgarren bidea da konsideratzea gure Salbatzailleak gizon bezala Zerutik behatzen
derauela munduan diren guziei, bainan partikularki giristinoei, zein baitira haren umeak, eta
are partikularkiago orazionean daudenei, bereziki ikusteko nola hari diren, eta zer erremangu
dadukaten. Ordea ezta hori iduripen huts bat,
bainan egiazko egia bat, zeren hura ikusten
eztugularik, gain hartarik konsideratzen gaitu.
Iondone Estebek hura hala ikusi zuen bere martirioaren denboran, hala non erran baitezakegu
Espos Andrearekin, horra non den pareta gibelean lehioetarik ikusten duela, ielosietarik behatzen duela.
Laugarren fazoina da iduritze sinpleaz serbitzatzea, gure espirituari errepresentatzen diogula gure Salbatzaillea bere gizontasun sakratuan,
gure aldean baliz bezala; hala nola gure adiski-

deak ekhartzen ohi baititugu gure begietara,
erraiten dugula, iduritzen zait horrelakoa ikusten
dudala hala eta hala egiten. Bainan Aldareko
Sakramendu Sainduaren aitzinean bazine,
orduan presenzia hura egiazkoa lizate eta ez idurizkoa xoilki; zeren ogiaren iduriak karpeta eta
tapizeria bat bezala liratezke, zeinaren gibeletik
gure salbatzailleak egiazki dagoela ikusten baigaitu eta konsideratzen, guk hura den bezala
ikusten eztugularik. Hartuko duzu bada lau bide
hautarik bat zure arimaren ezarteko Iainkoaren
presenzian orazione egin dezazun baino lehen,
eta eztira guziak batetan hartu behar, bainan
aldian bat xoilki, eta hori laburki eta sinpleki.

Inbokazioneaz, zein baita
preparazionearen bigarren puntua

HIRURGARREN KAPITULUA
Inbokazionea hunela egiten da: zure arimak
sentitzen duenean Iainkoaren presenzian dela,
erreberenzia handi batetan sartzen da, ezagutzen duela hari eztagokala bat ere hain majestate beregainekoaren aitzinean egoitea; guziarekin ere dakiela ontasun handi hark berak hala
nahi duela, eskatzen ziao grazi haren ongi serbitzatzeko eta adoratzeko meditazione hartan.
Baldin nahi baduzu, serbitzatuko ahal zara zenbait hitz laburre eta irazekiz, nolakoak baitira
Dabitek erraiten zituen hauk: Enazazula khen
Iainkoa, zure begitartetik, eta eztiazadazula zure
Espiritu Saindua edeki; Argi araz ezazu zure
begitartea zure serbitzariaren gainean, eta konsideratuko itut zure miragarriak, indazu endelegamendua, eta behatuko diot zure legeari, eta
hura begiratuko dut ene bihotz guziaz. Ni naiz

zure serbitzaria, indazu espiritua; eta bertze
halako hitzak.
Hartarakotz on izanen da ere zure Angeru
begiraleari gomendatzea, eta meditatuko duzun
misterioan edirenen diren presuna sakratuei,
hala gure Salbatzaillearen heriotzeko misterioan
gomendatuko ahal zaizko Andre Dana Mariari,
Iondone Ioannisi, Madalenari, ohoin onari, arren
partale egin zaitzaten berek hartan izan dituzten
sentimenduetan. Eta zure heriotzeko Meditazionean gomendatuko ahal zaizko orduan zurekin
izanen den Angeru onari zuri behar bezalako
konsiderazioneen inspiratzeaz. Eta orobat da
bertze misterioez ere.

Misterioaren begietaratzeaz,
zein baita preparazionearen
hirurgarren puntua

LAUGARREN KAPITULUA
Meditazioneko bi puntu ordinariozko hekin
ondoan, bada hirurgarren bat Meditazione suerte guzietara hedatzen eztena: hari batzuk erraiten diote, leku aphaintzea, bertzeek, barreneko
lekzionea. Bada puntu hau ezta bertzerik, lekhat
meditatu nahi dugun misterio osoaren erakustea
gure gogoari, gure aitzinean egiaz eta eginez
egiten baliz bezala. Exenplutzat, nahi baduzu
gure Salbatzaillea gurutzean meditatu, kasu
emanen duzu Kalbarioko mendian zarela, eta
ikusten Pasione egunean egin eta erran zen
guzia, edo nahi baduzu, zeren orobat da, idurituko zaitzu zaren lekuan berean gurutzefikatzen
dela gure Salbatzaillea Ebanjelistek eskiribatzen
duten maneran. Gauza bera eginen duzu meditatuko duzunean heriotzea, lehen erakusi derautzudan bezala, orobat ere Ifernuazko Meditazio-

nean, eta bertze halako misterio guzietan, egiten direnean ikus eta senti ditezkeien gauzen
gainean: zeren Iainkoaren handitasunari ukitzen
zaizkon bertze misterioez, bertutearen exzelenziaz, zertako kreatu garen finaz bezanbatean,
nola ezin ikusizko gauzak baitira, ezta zer halako
iduritzearen edo leku aphaintzearen bilhatzerik.
Egia da zenbait konparazione bat ditekeiela konsiderazioneari heltzeko, bainan nolazbait gaitz
da halakorik kausitzea, eta eztut zurekin hari
nahi, ahalik sinplekiena baizen, eta hala non
zure espiritua eztadin hagitz nekha deusik asmatzean. Bada deklaratzen dudan imajinazione
hunen bidez serratzen dugu gure espiritua meditatu nahi dugun misterioan, hara huna laster
egin eztezan gatik, xoria kagiolan emaiten den,
edo belatza bere lokharriez lotzen den bezala,
eskuaren gainean iar dadintzat. Halarik ere erranen derautzute batzuk hobe dela fedezko gogo
sinpleaz, eta osoki espiritual den konsiderazione
huts batez serbitzatzea, misterio hekin errepresentatzean, edo konsideratzea, gauza hek egiten direla zure espirituan berean, bainan hori
zutilegi da lehen hasteko: eta Iainkoak gorago

alxa zaitzan atean konseillu emaiten derautzut,
Filothea, erakusten derautzudan behereko haranean egoiteaz.

Konsiderazioneez, zein baita
Meditazionearen bigarren partea

BORTZGARREN KAPITULUA
Imajinazioneak bere lekua aphaindu duenean, iarten da adimendua bere lanaren egiten,
zein baita Meditazione deitzen duguna, eta
ezpaita bertzerik, gure afekzioneen Iainkoa baitan eta Iainkoaren gauzetan pitzteko eta finkatzeko hartzen eta gogoan erabilten dugun konsiderazione bat ezpa hainitz baizen. Hargatik
Meditazionea diferent da bertze estudiatzetarik
eta konsiderazionetarik, zeinak ezpaitira egiten
bertutearen ardietsteko edo Iainkoaren amorioz,
bainan zenbait bertze fin eta intenzione gatik,
hala nola iakinsun izaitea gatik, hetaz liburu egitea edo disputatzea gatik. Zure espiritua bada
zerratu duzunean, erran dudan bezala, meditatu
nahi duzun sujetean barrena, edo imajinazioneaz, sujeta senti baditeke, edo porposizione
sinpleaz, ezin senti ditekeiena bada, hasiko zara
haren gainean konsiderazione egiten, zeinetaz

exenplu moldatuak ikusiko baititutzu eman
derauzkitzudan meditazionetan.
Baldin zure espirituak aurkitzen badu gustu,
argi eta fruitu aski konsiderazione hetarik baten
gainean han finkatuko zara, urrunago iragan
gabe, egiten duzula erleek bezala, zeinek ezpaitute lorea utzten hartan ezti biltzekorik aurkitzen
duteino. Ordea kausitzen ezpaduzu zure gutiziaren arauerakorik konsiderazionetarik batetan,
hura aphur bat erabilli eta enseyatu ondoan, iraganen zara bertze batetara, bainan zoaz baratxe, eta sinpleki lan hunetan zure burua kexatu
gabe.

Afekzioneez eta erresoluzioneez
zein baita Meditazionearen
hirurgarren partea

SEIGARREN KAPITULUA
Meditazioneak isurtzen tu atzarmendu onak
gure borondatean, edo gure arimaren afekzionezko partean, nola Iainkoaren eta lagunaren
amudioa, Parabisuaren eta loriaren desira, arimen salbamenduaren zeloa, gure Salbatzaillearen bizitzearen imitazionea, bihotzberatasuna,
urrikalsutasuna, admirazionea, botztasuna, Iainkoaren graziaren galtzeko beldurtasuna, Iujeamenduazko eta Ifernuazko izialdura; bekhatuaren gaitzerizkoa, Iainkoaren ontasuna eta miserikordia baitako fidanza, gure bizitze gaizki iraganazko ahalketasuna; eta behar da gure espiritua ibil eta heda dadin afekzione hetan ahal
bezanbat. Baldin nahi baduzu hortan hel dakizunik, harezazu esuan Don Capilliak Meditazioneen
gainean egin duen lehen liburua, eta irakur
haren prefaza: zeren hartan erakusten du nola

behartutzun zure afekzioneak hedatu, eta are
geiago aita Ariasek Orazionearen gainean egin
duen liburuan.
Guziarekin ere, Filothea, ezta afekzione jeneral hetan hanbat trikatu behar, non eztezazun
hetaz erresoluzione partikularik egin zure oneramenduko. Konparazionera: Gure Salbatzailleak
gurutzearen gainean erran zuen lehenbiziko
hitzak isuriko du dudagabe zure ariman afekzione on bat haren imitatzeko, eta hekin onetsteko.
Badiot beraz orai deus guti dela hori, erresoluzione partikular bat hartzen ezpaduzu geiago,
hunela. Ea bada, enaiz geiago minduko hunelako eta hunelako hauzokoek, edo etxekoek nitaz
erraiten duten halako eta halako tarritagarrizko
hitzak, hunelakok edo halakok nitaz egiten duten
halako eta halako mesprezioaz; aitzitik eginen
dut halako eta halako gauza hekin ematzeko eta
irauasteko ene gana, eta hala bertzeez. Bide
hunetaz, Filothea, gutiren barrenean zure faltak
xuxendukotutzu, bainan afekzione xoillez berant
erremediatuko itutzu, eta nekhez.

Konklusioneaz eta flokha
espiritualaz

ZAZPIGARREN KAPITULUA
Finean Meditazionea zerratu behar da ahalik
humilkiena egin behar diren hirur akzionez.
Lehena da, Iainkoari eskerren emaitea eman
derauskigun afekzioneak, eta erresoluzioneak
gatik, eta Meditazioneko misterioan agertu zaizun haren ontasuna eta miserikordia gatik. Bigarrena da, Iainkoari ofrenda egitea bere ontasunaz eta miserikordia beraz, bere Semearen
heriotzeaz, odolaz eta bertuteez eta hekin
batean gure afekzioneez eta erresoluzioneez.
Hirurgarrena da Iainkoari othoitz egitea, zinetan eske gagozkala arren partidatzagula bere
Semearen graziak eta bertuteak, eman diezela
bere benedizinoa gure afekzionei eta erresoluzionei, hek fidelki konpli ahal detzagun gatik.
Gero othoitz egiten diogu halaber, Eliza gatik,
gure Arzainak, ahaideak, adiskideak eta bertzeak gatik, hartarakotzat ararteko emaiten ditu-

gula Andre Dana Maria, Angeruak, eta Sainduak.
Azkenean erran dut erran behar dela Pater Nosterra, eta Abe Maria, zein baita fidel guzien
othoitz jenerala eta nezesarioa.
Haukin guzien ondoan erran dut debozionezko flokhaxo bat bildu behar dela, eta huna zer
erran nahi dudan. Baratxe eder batetan ibilli
direnak eztira gogotik ilkiten lau ezpa bortz lore
eskuan hartu gabe hekin usainaren aditzeko,
hartzeko eta idukiteko egun guzian: hala ere
gure espirituak solas egin duenean Meditazionez
zenbait misterioren gainean, hautatu behar
dugu gure aitzinamenduko hobe iduritu zaizkigun puntuetarik bat, edo bia, edo hirur, hetaz
orhoitzea gatik egun hartan, eta hekin usainaren
espiritualki aditzea gatik. Bada hori egiten da
meditazionea egin dugun leku beraren gainean,
han gaudezila Meditatu dugunaren gogoan erabilten, edo meditazionearen ondoan zenbait
aphur gabiltzala bakharrik, pasajetan bezala.

Probetxu handitako abisu batzu
Meditazione sujetaren gainean

ZORTZIGARREN KAPITULUA
Behar da guzien gainetik, Filothea, Meditazionetik ilki zaitezinean iduki detzatzun hartu ditutzun erresoluzioneak eta deliberazioneak, hekin
arthatsuki obratzeko egun hartan. Hoiri da Meditazionetik heldu den fruitu handia, zeina gabe ez
xoilki hainitzetan ezpaitakharke probetxurik,
baina bai kalte: zeren bertute meditatuek eta ez
obratuek, batzutan hantxen dute espiritua eta
bihotza, iduritzen zaizula hala ere, deliberatu
dugun bezalako garela, eta hori duda gaberik
egia da, baldin gure erresoluzioneak bizi eta zail
badira; bainan eztira hala, aitzitik banaloriazkoak dira eta perilosak, obratzen ezpadira: behar
da beraz antze guziez enseiatu hekin obratzera,
eta hala egiteko okasioneak, direla xipi, direla
handi behar dira bilhatu. Exenplutzat, gogoan
hartu badut ene manso iarriz eneganako dudala
ofensatzen nautenen espiritua, egun hartan

behatuko dut non kausi detzakedan, hekin maiteki salutatzeko, edo ezin ikus badetzat, bederen
hetaz ongi minzatuko naiz, eta othoitz eginen
diot Iainkoari hekin faboretan.
Orazione bihotzezko hartarik ilki zaitezinean,
begiratu behar zara zure bihotzaren berehala
inharrostetik. Zeren isur zenezake orazionetik
athera duzun balsamua, erran nahi dut, aphur
bat, egin ahal badadi, ixil egon behar duzula, eta
zure bihotza emeki erabilli orazionetik egitekoetara, ahalik luzekiena dadutzatzula hartu dituzketzun sentimendu onak eta afekzioneak. Ur
prezio handitako bat untzi preziatu ere batetan
hartu lukeien gizona bere etxera ekhartzeko,
baratxe lebilke saietsera behatu gabe, bainan
bere aitzinean, zenbait harritara ioiteko, edo
urrats gaixtorik egiteko beldurrez, gero beha
lezake bere unzira, ikusteko, ea ezten isurtzen:
gauza bera egin behar duzu Meditazionetik ilki
zarenean: etzaitezila berehala barraya, bainan
beha zazu sinpleki zure aitzinean, erran nahi
baliz bezala, kausitu behar bazara norbaitekin
eta obligatua bazara haren enzutera, edo harekin solasik egitera, ezta erremediorik, hala behar

da egin, bainan halako maneraz non beha diozozun halaber zure bihotzari, zure orazioneko ur
saindua ahalik gutiena baizen isur eztadin gatik.
Bai eta kostuma hartu behar duzu iakiteko
nola iraganen zaren Orazionetik zure bizitze-tailluak zuzenaz eta legez nahi dituen lan suerte
guzietara, iduritzen zaitzularik urrun direla Orazionean hartu ditutzun afekzionetarik. Erran nahi
dut, abokat batek iakin behar du nola ilkiko den
Orazionetik hauzikeriara, merkatariak bere tratura, emaste eskonduak eskonzako eginbidera,
eta etxeko lanetara, halako emetasunarekin eta
bakerekin, non hargatik haren espiritua eztadin
aldara: zeren bata eta bertzea Iainkoaren borondatearen arauerakoak direnaz gero, batetik bertzera iragan behar da debozioneko eta humiltasuneko espirituarekin.
Batzutan gertatuko zaitzu preparazionearen
ondoan berehala zure afekzionea Iainkoa baitan
guzia pitztuko dela: orduan, Filothea, utzazu
largo ioaitera, nik eman antzeari lotu gabe.
Zeren komunski konsiderazionea aitzindu behar
zaiztelarik afekzionei eta erresoluzionei; badarik
ere Espiritu Sainduak konsiderazionea baino

lehen afekzioneak emaiten derauzkizunean,
eztuzu zer ibil konsiderazione bilha, egiten eztenaz gero afekzioneen pitzteko baizen. Hitz batez,
afekzioneak presenta dakizkitzunean begitarte
eta leku egin behar derauezu, heldu badira ere
konsiderazioneak bain lehen edo hekin ondoan.
Eta afekzioneak ezarri ditudalarik konsiderazione guzien ondoan, eztut hala egin, Orazioneko
parteen hobeki berezitzeko baizen: zeren, nahiz
dena dela, erregla jeneral bat da, etzaiela sekulan afekzionei athea hersi behar, bainan bethiere utzi behar direla ilkitera presentatzen direnean. Eta hori erraiten dut, ez xoilki bertze afekzioneak gatik, bainan eta konsiderazioneen
artean egin eta eman ditezkeien eskerrak, ofrenda, eta othoitza gatik ere, zeren eztira gelditu
behar bertze afekzioneak baino geiago, gero
berriz Meditazionearen serratzeko hartu eta erabilli behar direlarik.
Ordea erresoluzioneez denaz bezanbatrean,
egin behar dira afekzioneen ondoan, eta Meditazionea osoki akabatzerakoan konlusionea baino
lehen, zeren nola orduan gauza partikularak eta
familierak behar baiterauzkigute gogora erakha-

rri, ezar ginitzakete barraiatzeko eta errebelatzeko perillean, hek egin bagenetza afekzionetan gauden mugan.
Afekzionetan eta erresoluzionetan on da
batean gure Salbatzaillearekin solas egitea, bertzean Angeruekin, Misterioan errepresentatzen
diren presunekin, Sainduekin, bere buruarekin,
sentimendu-gabeko kreaturekin, ikusten dugun
bezala Dabitek hala egiten duela bere Salmoetan, eta bertze sainduek bere Meditazionetan
eta orazionetan.

Meditazionean gertatzen diren
agorteez eta idortasunez

BEDERATZIGARREN
KAPITULUA
Gertatzen bazaitzu, Filothea, gusturik eta
konsolazionerik ez izaitea Meditazionean, arren
nagotzu, etzaitezila aldara; bainan ideki diezazu
batzutan athea ahoko hitzeiu: egizu zure burua
urrikalkizun gure Salbatzaillearen aitzinean, erakuzazu zure merezigabea, othoitz egiozu lagun
dakizula, emozu haren imajinari musu, baldin
baduzu, erroitzu Iakoben hitz hauk: Bada etzaitut utziko, Iauna, zuk niri zure benedizinoa eman
artean; edo Kanako emastearenak, hunela: Bai,
Iauna, potxo bat naiz, bainan potxoek iaten dute
bere nausiaren mahaineko paporretarik.
Bertze aldiz harezazu liburu bat eskuan, eta
irakur erneki, zure espiritua iratzar, eta bere
gana bihur dadin artean. Eragiozu batzutan zure
bihotzari zenbait kanpoko debozioneko erremanguz eta higuimenduz, lurrean ahuspez iarriz,

besoak bulharraren gainean gurutzatuz, gurutzefika bat besarkatuz, hori aditzen dela, zenbiat
baster-lekutan bazara. Baldin haukin guzien
ondoan konsolatu gaberik bazaude, zenbat ere
handi baita zure idortasuna, etzaitezila aldara;
aitzitik zaude bethiere erremangu debot batetan
zure Iainkoaren aitzinean. Zenbat Kortezale ehunetan urthean sartzen dira Prinzearen ganbartan
hari mintzatzeko esperanzarik gabe: bainan xoilki hark ikus detzan gatik? Hala iarri behar dugu,
ene Filothe maitea, orazione sainduan garbiki
eta sinpleki gure eginbidearen egiteko eta gure
fideltasunaren erakusteko. Baldin Iainkoaren
Majestateak plazer badu gurekin minzatu eta
solas egin bere inspirazione sainduez, eta barreneko konsolazionez, duda gabe ohore handi eta
plazer guziz gozo izanen da guretzat; bainan plazer ezpaderauku grazia hura egin, han utzten
gaituela guri minzatu gabe, ikusten ezpaginitu,
eta haren aitzinean ezpagine baino geiago, eztugu hargatik ilkhi behar: aitzitik egon behar dugu
beregaineko ontasun haren aitzinean erremangu
debot eta bakezko batekin, eta orduan falta
gabe gogotik behatuko dio gure pazienziari, eta

seinaletan emanen du gure finki egona, hala non
bertze aldi batez bihur gaitezinean haren aitzinera, faboratuko baigaitu, eta gurekin eginen baitu
solas bere konsolazionez erakusten deraukula
orazione sainduaren arraitasuna. Ordea egin
ezpaleza ere, kontenta gaitezila, Filothea, ohore
handi baino handiago zaizula haren aldean eta
begietan egoiteaz.

Goizeko exerzizaz

HAMARGARREN KAPITULUA
Orazione mental oso eta formatu hartaz, eta
egunean behin egin behar ditutzun bertze ahoko
othoitzez lekhora, badira bertze bortz othoitz
suerte laburragoak, eta zeinak baitira, hala mintzatzera, bertze Orazione handi haren aldakak,
xertoak eta aphareillua. Hekin artean lehena da,
goizean egiten den othoitza eguneko obra guzietarako preparazione jeneral bat bezala: Hura
bada hunela eginen duzu.
1. Eskerrak emoitzu Iainkoari, eta hura adorazazu hagitz humildurik egin derautzun grazia
gatik zure begiratzeaz aitzineko gauean, eta hartan bekhaturik egin baduzu, eskazakisko barkhamendu.
2. Orhoitzaite egungo eguna emaiten zaitzula datorken sekulako eguna hartan irauas ahal
dezazun gatik, eta harezazu borondate fermu
bat egunaren iragaiteko obra onetan fin hartara.

3. Behazazu aitzinetik zer egiteko eta zer
tratu erabilli behar duzun, eta zer okasione gerta
dakidikezun egun hartan Iainkoaren serbitzatzeko, eta zer tentazione etorriko ahal zaitzun
haren ofensatzeko, ala koleraz, ala banaloriaz,
ala zerbaot bertze desordenamenduz, eta erresoluzione saindu batez prepara zaite presentatu
behar zaizkitzun bideez baliatzera Iainkoaren
serbitzatzeko eta zure debozionearen aitzinatzeko; eta kontrara zaude erne nola ihez eginen
duzun zure salbamenduaren eta Iainkoaren
loriaren kontra iaiki ditezkeien gauzetarik, nola
eginen derauezun buru, nola garaituko zaizten.
ETa ezta aski erresoluzione haren hartzea, bainan preparatu behar dira bideak haren ongi konplitzeko. Exenplutzat, aitzinetik ikusten badut
behar dudala egiteko batez minzatu presuna
pasionatu eta haserrekor batekin, ez xoilki deliberatuko dut ez largo izaitera haren ofensatzera,
bainan preparatukotut hitz emeak hari aitzintzeko, eta hartuko dut hura iduki dezakeien lagun
bat. Aitzinetik ikusten badut zenbait eri bisita
dezakedala, hartuko dut haren muga eta orena,

eta preparatukotut hari eman behar diotzadan
konsolazioneak: eta hala bertzeez.
4. Hori eginik humil zaite Iainkoaren aitzinean, ezagutzen duzula zeronek zure buruz ezin
daidikezula deliberatu duzun gauzarik, dela gaizkiari ihes egiteko, dela ongiaren egiteko. Eta
zure bihotza eskuetan bazinadutza bezala, hura
ofrenda diozozu zure deliberazione on guziekin
batean Iainkoaren Majestateari, othoitz egiten
diozula haren bere gomendioan hartzeaz eta
hari indar emaiteaz haren serbitzuan ongi haritzeko; eta hori hitz barreneko hautaz edo hauk
bezalakoez: O Iauna, horra, zure ontasuna ganik
hainitz afekzione on errezebitu duen bihotz gaizoa: Helaz ordea; flakoegi da egin nahi lukeien
ongiaren egiteko zuk ezpadiozu zure zeruko
benedizinoa partitzen: Hartakotzat haren eske
nagotzu, O aita bihotz bera, zure Semearen
Pasionearen merituz, haren ohoretan konsekratzen dudala egungo eguna eta ene gainerako
bizitze guzia. Gomenda zakizko Andre Dana
Mariari, zure Angeru onari, eta Sainduei, arren
hel dakiskitzula hala egiten.

5. Ordea akzione espiritual hek guziak egin
behar dira laburki eta biziki, gelatik ilkhi baino
lehen, ahal badadi, arren exerziza hunen moienez egun hartan eginen duzun guzia Iainkoaren
benedizinoaz ihinzta dadin; bainan othoitzez
nagotzu, Filothea, ez behin ere faltatzeaz horrela egin gabe.

Arratseko exerzizaz, eta
konszienziaren examinaz

HAMEKAGARREN KAPITULUA
Nola gorputzeko baraskaria baino lehen eginen baituzu baraskari espirituala Meditazionea
dela moien; hala afal zaitezin baino lehen egin
behar duzu afaritxo, edo ezpere kolazino debot
eta espiritual bat. Hautazazu bada zenbait ephe,
afal-muga baino lehexe, eta Iainkoaren aitzinean
beheititurik, zure espiritua biltzen duzula Iesus
gurutzatuaren aldean (hura errepresentatuko
baitiozu zure buruari konsiderazion sinple, eta
barreneko begistatze batez) pitzberrizazu zure
bihotzean goizeko meditazionearen sua dozena
bat hatzgorapen biziz, humilmendu eta oldazarre amoriozkoz, hek aurtikhitzen ditutzula zure
arimaren Salbatzaille maite haren gana, edo goizeko meditazionean gozo geiago emand derautzuten puntuak bihotzean berriz iraganez, edo
zenbait bertze gauzaren gainean afekzioneak
pitztuz, hobe zaitzun bezala.

Bethiere ohera baino lehen egin behar den
konsziaren examinaz bezanbatean, batbederak
daki nola egin behar den.
1. Eskerrak emaiten diotzagu Iainkoari zeren
begiratu gaituen iragan egunean.
2. Examinatzen dugu nola ibilli garen eguneko oren guzietan, eta horren erraskiago egiteagatik, konsideratuko dugu, non, norekin, eta zer
egitekotan hari izan garen.
3. Ikusten badugu zerbait onik egin dugula,
hartaz emaiten diotzagu Iainkoari eskerrak; kontrara zerbait gaizki egin badugu gogoz, erranez,
edo obraz, barkhamendu eske gagotza Iainkoari,
borondaterekin lehenbizi orduan hartaz konfesatuko garela, eta artha handi batekin halakorik ez
geiago egitetik begiratuko.
4. Haukin ondoan gomendatzen diotzagu
Iainkoari probidenziari gure gorputza, arima,
Eliza, ahaideak, adiskideak, Othoitz egiten diogu
Andre Dana Mariari, gure Angeru onari, eta bertze Sainduei gure gainean eta gure gatik iratzarririk egoiteaz, eta Iainkoaren benedizinoa harturik, hark nahi izan duen bezala behar dugun
errepausuaren hartzera goaz.

Ezta sekulan exerziza hunez ahantsi behar
goizekoak baino geiago: zeren goizekoak idekitzen diotzatzu zure arimako lehioak Iustiziako
Iguzkiari, eta arratsekoaz hertsten deraustetzu
ilhunbei.

Bakhartze edo aparta espirituala

HAMABIGARREN KAPITULUA
Hemen, hemen, Filothe maitea, da ene desir
handia afekzionez zarraiskon ene konseilluari:
zeren artikulu hunetan zure aitzinamendu espiritualeko bide segurenetarik bat datza.
Erakharzu ahalik maizena egunean zure espiritua Iainkoaren presenziara erakusi derauskitzudan lau maneretarik batez: behazazu zer hari
den Iainkoa, eta zu zer hari zaren; ikusikotutzu
haren begiak zure gana itzulirik, eta bethiere
zure gainean finkaturik ezin konpratuzko amorio
batez. O Iainkoa, erranen duzu, zergatik ezterautzut bethi behatzen, zuk niri bethi behatzen
derautazun bezala? Zergatik hunein maiz gogoan nadukazu, eta nik zergatik hunein gutitan
gogoratzen zaitut? Non gare, O ene arima? gure
egiazko lekua da Iainkoa, eta bizkitartean non
kausitzen gara?
Nola xoriek bere habiak baitituzte zuhaitzen
gainean, hetan gordetzeko behar duten orduan,

eta Oreinek ere bere beroak eta sasipeak, non
sartzen baitira udan eta gerizatzen, itzaleko freskaduraren hartzea gatik: Hala, Filothea, gure
bihotzek egun guziez hautatu eta hartu behar
dute zenbait leku, edo Kalbarioko mendiaren
gainean, edo gure Salbatzailearen zaurietan,
edo zenbait bertze lekutan haren hurbillean,
harat apartatzeko okasione suerte guzietn, eta
gure buruaren han arintzeko eta sosegatzeko
kanpoko egitekoen artean, eta forta edo azkarleku batetan bezala egoiteko tentamenduetarik
begiratzea gatik. Doatsu izanen da arima gure
Salbatzailleari egiaz erranen ahal dioena, zu
zare, Iauna, nora ihesi ahal noaken etxea, zu ene
murailla segura, zu ene geriza, hegatza eta teillatua uriaren kontra, zu ene itzala beroaren kontra.
Orhoitzaite bada, Filothea, bethi hainitz bakhartzeren edo apartaren egiteaz zure bihotzeko
bakhartokian. Gorputzez jend-artean eta egitekotan zabiltzan bizkitartean bakhartoki mental
hura ezin niholatako maneraz traba diteke zure
ingurunetan jende hainitz izana gatik, zeren
eztaude zure bihotzaren, bainan xoilki zure gor-

putzaren inguruan; hala non zure bihotza baitago bera bakharrik Iainko ber beraren presenzian.
Hori egiten zuen Errege Dabitek hanbat zituen
egitekoen artean, berak dioen bezala bere Salmoetako milla lekutan, hala nola erraiten duenean: O Iauna, ni halaber zurekin naiz bethiere:
ene Iainkoa ikusten dut bethi ene aitzinean: goititu itut ene begiak zure gana: ene Iainkoa
Zeruetan zaudena, ene begiak zure gana daude
bethiere.
Hala ere konpainiak eztira bethi hain hersiak,
non noizbaitetik noizbaitea gure bihotza ezin
aparta dezagun hetarik, haren sar arazitzeko
berriz ere Iainkozko bakhar-egoitza hartan.
Santa Katalina Sienekoari aitak eta amak
edeki ziotenean den leku eta ephe suerte guzia
othoitz eta Meditazione egiteko, gure Salbatzailleak inspiratu zioen barreneko orazinotegitxo
baten egiteaz bere bihotzean, arren bera hartan
gogoz sartzen zela harekin kanpoko egitekoen
artean minza ahal zedintzat halako bihotzezko
bakhar-egoki sainduan. Gerostik munduak hura
akometatzen zuenean etzuen trabu garabik sentitzen; zeren, zioenez, sartzen baitzen bere

barreneko gelan, non konsolatzen baitzen bere
zeruko Esposarekin. Hala ere ordu hartarik konseillu emaiten zerauen bere ume espiritualei
gela baten egiteaz bere bihotzean eta han egoiteaz.
Bihurezazu bada batzutan zure espiritua zure
bihotzean barrena, non gizonetarik berezirik
bihotzez bihotz minza ahal zaitezin zure arimaz
bere Iainkoarekin, Dabitekin batean erraiteko:
Egon naiz iratzarririk, eta egin naiz bakharrik
dagoen pelikanaren kide, egin naiz, harri zaharretan dagoen hontza bezala, eta teillatuetako
Elizatxori bakharra bezala. Zein hitzek, eskiribaturik dauntzan bezala aditurik, seinale emaiten
dutelarik Errege handi harkoren iakin batzu hartzen zituela bakharrik egoiteko gauza espiritualen konsideratzen, erakusten baiterauzkigute
bere endellegatze mistikoan hirur aparta exzellent, hirur ermitautasun bezala, zeinetan egin
baitezakegu gure bakhar-zokoa gure Salbatzaillearen imitazionetan. Zeren Kalbarioko mendiaren gainean izan da bere xito hillak pitzberritzen
dituen bakhar-lekuetako Pelikana bezala, Bere
sortzean izan da establia largo-utzi batean harri

zaharretako hontza bezala plainuz eta nigarrrez
zegoela gure bekhatuak gatik: eta bere zeruratze egunean izan da Eliza-xoria bezala, hegaldaka ioanez zerura, zein baita munduko teillatua
bezala, eta hirur leku hetan guk ere gure gordelekuak egin detzakegu gure egiteko tratuen
artean. Elzear Probenzako Ariango Konde Doatsua hainitz denbora egonik Delfina bere emazte
garbia eta debota ikusi gabe, Andre hark gizon
bat igorri zioen berariaz iakitea gatik ea osasunarekin zegoenz, eta ihardetsi zion: Ene emaste
maitea, osasuna dut, eta nahi banauzu ikusi bilhanazazu gure Iesus eztiaren saietzeko zaurian,
zeren han da ene egoiteko lekua, eta han kausituko nauzu, bertzetan alferrik bilhatuko nauzu.
Hura, hura zen zaldun Giristinoa.

Hatsgorapenez, othoitz aurtikiez
eta gogoeta onez

HAMAHIRURGARREN
KAPITULUA
Iainkoa gana eramaiten gara zeren hatsgorapenez hari gagozka, haren gana heltzeko; hala
non Iainkoa ganako hatsgorapena eta Iainkoa
baitarako aparra espirituala elkharri baitatxezko,
eta bia sortzen eta heldu baitira gogoeta onetarik.
Zabilzko bada maiz Iainkoari hatsgorapenez,
Filothea, zure bihotzeko oldar aldi laburrez, bainan irazekiez; mirets ezazu haren edertasuna,
othoitz egiozu hel dakizula, iar zaite gogoz gurutzearen oinetan, adora zazu haren ontasuna,
galdegiozu maiz zer izanen den zure salbamenduaz, emozu millaten zure arima egunean, saretzatzu zure barreneko begiak haren eztitasunean, heda diozozu eskua haur xume batek bere
aitari egiten dioen bezala, gida zaitzan gatik,
hura emazu zure bulharren gainean flokha pla-

zergarri bat bezala, hura landa zazu zure ariman
bandera bat bezala, eta milla oldarzarre egitzu
bihotzez Iainkoaren amudioaren pitzteko zure
baitan, eta zure atzartzeko iainkozko espos
haren maitarasun pasionatu eta samur batetara.
Hala egiten dira othoitz aurtikiak, zeinetaz
San Agustin handiak hain konseillu hertsi emaiten baitzioen Broba zeritzon andre debotari.
Filothea, gure espiritua familierki eta olheki bere
Iainkoarekin iarriz eta usatuz usain oneztatuko
da haren perfekzione guziez, eta ezta gaitz egitea; zeren exerziza hura sar diteke gure lan eta
egiteko guzietan, hei trabu garabik ekharri gabe;
ikhusirik dela aparta espiritualean, dela barreneko oldarmenduetan eztirela egiten Iainkoa ganako itzul-aldi laburrak baizen, deusetan ere tarabatzen ez gaituztenak, aitzitik bilha gabiltzanaren ardietsteko hagitz on direnak. Arno guti bat
bihotzaren alegeratzeko, eta ahoaren bustitzeko
hartzen duen bidezko gizonak, aphur bat trikatzen delarik, eztu hargatik bere bidea hautsten,
aitzitik indar hartzen du lasterago eta errazkiago
haren iragaiteko, ikusirik eztela gelditzen hobeki
ioaiteko baizen.

Hainitzek hainitz hitzezko hatsgorapen bildu
ituzte, eta egiaz probetxu handitako dira, guziarekin re, neure konseilluz, etzaizko hitzez hitz
lotuko hetarik nahiz den suerteri bat ere, bainan
bihotzez edo ahjoz erranen tutzu amudioak
berehala ekharriko derauzkitzunak, zeren hark
emanen derautzu nahi duzun bezanbat. Egia da
badirela hitz batzu indar partikular bat dutenak
bihotzaren kontentatzeko leku hunetan, nolakoak baitira Dabiten Salmoetan hain usu diren
oldarzarre espiritualak, Kantiken Kantikan dauntzan amoriozko tragazak: kanta espiritualak on
dira ere fin hartako gogo finkaturekin kantatzen
badira.
Finean nola nork ere nihor maite baitu naturalezako amorioz, bethi hurren bere gogoetak
baititu maite duenaren aldera itzuliak, bere bihotza afekzionez, eta ahoa laudorioz betheak baititu harentzat, eta harekin eztenean ezpaitu utzten okasionerik ioaitera bere amorioa guthunez
erakusi gabe, eta ezpaitu aurkitzen zuhaitzik non
eztuen maite duenaren izena eskiribatzen haren
azalaren gainean; hala nork ere Iainkoa baitu
maite, ezin dagoke geldirik hartaz gogoeta egin

gabe, harentzat hats hartu gabe, haren gana
hatsgorapenez alxatu gabe, eta hartaz minzatu
gabe, eta nahi luke, ahal balegi, munduan diren
guzien bulharren gainean Iesus izen saindua eta
sakratua eskiribatu.
Hala egitera ere gauza guziek gonbidatzen
tuzte Iainkoa maite dutenak, eta ezta kreaturarik
bere maitearen laudorioa erran eztiezenik; eta
San Agustinok, San Antonioren ondoan dioen
bezala, zer ere munduan baita, hitzkuntza ixil,
bainan klarki adi ditekeien batez minzo zaie bere
amorioaren faboretan, gauza guziek atzartzen
tuzte gogoeta onik egitera, eta handik sortzen
dira gero hainitz oldarmendu eta hatsgorapen
iainkoagana. Huna exenplu batzu. San Gregorio
Nazianzako Ipizpikua, berak bere pobluari kondatzen zioen bezala, pasajetan zebillala itsashegian, iarri zen konsideratzen nola uhinek utzten zituzten harearen gainera barraiaturik itsasoak iraitzten zituen, eta hala erraitera, thuak
bezala hegira etxatzen zituen maxkorrak, adarxoak, belhar ondoak, ostria azalak, ziztapurrak,
eta bertze halako nahaskeriak eta ezdeuskeriak;
gero nola itsasoak, berriz bihurtzen zela bertze

uhinez, berriz ere fitskeria hetarik parte bat hartzen zuen eta iretsen, inguruetako arrokak bizkitartean tinketz zeudezila higitu gabe, hek urak
bortitzki ioiten zituelarik. Bada horren gainean
gogoeta eder hau athera zuen, flakoak direla
ostria hezurrak, adarrak eta belhar zathiak bezala, eta batean aflikzioneari, bertzean konsolazioneari utzten diotela bere burua eramaitera fortunaren uhinek nahi duten aldera; ordea bihotz
handiak finko eta ezin higituzko daudezila tenpesta suerte guzien kontra. Eta gogoeta hunetarik athera zituen Dabiten oldarmendu hauk. O
Iainkoa, salba nazazu, zeren urak sartu dira ene
arimaraino; Iauna, athera nazazu ur barrenetatik; eramaiten naiz itsas-hondora eta tenpestak
hondatu nau. Zeren orduan aflikzionetan zegoen, Maximok hari bere Ipizpikutasuna bidegabezki eramanez.
San Fulgenzio Erruspeko Ipizpikua gertatu
zenean Erromako Aitonen semeen biltzarre jeneral batetan, non Theodoriko Gothen erregea
minzo baitzitzaien bere thronutik, hain bertze
iaun handi ederki lerroz lerro, nor bere graduaren eta tituluaren arauera iarririk ikusirik; o Iain-

koa, zioen, zein eder behar den izan zeruko Hierusalema, hemen beherean lurreko Erroma hain
ponpirosa denaz geroztik! Eta mundu hunetan
hanbat handiresun emaiten bazaie banaloriazalei, zer loria preparatu behar zaie bertzean, iarri
direnei egia hutsaren miratzen?
Erraiten da San Anselmo Kantorbiako Arzipizpikua (zeinaren sortzeak handiro ohoratu baititu
gure mendiak) miragarri zela halako pensamendu onik egiten. Herbino batek, potxoek kexaturik, laster egin zuen, orduan bidean zebillan Prelat saindu haren zamariaren sabel-azpira, hiltzeko peril ageriak emaiten zioen ihes lekura bezala, eta haren inguruan saingaz deudezin potxoak, ezin ausartuz bere ihiziaren atheratzera
sartu zen begira-lekutik. Ikuskari gerthuz ohitugabea, zeina gatik irriz baitzeudezin guziak, bizkitartean ordea Anselmo handia hatsbeherapenez hasi zen eta nigarrez: Ha! zioen, irriz zaudete, bainan animalia gaizoa eztago irriz; arimaren
etsaiek hura behin akometatu dutenean, eta
bekatu suerte guzietako sar-ilkietan hainitz moldez gaizki erabilli eta bilhakatu dutenean heriotzeko bide hersian daude haren begira, haren

atzemaiteko eta iretsteko, eta hura alde guzietarik iziturik, guzietan leku bilha dabilla nora ihes
egin eta non gorda; baldin aurkhitzen ezpadu
nondik itzul, hartaz burlatzen dira etsaiak eta
irriz dagozka; hori erranik ioan zen hatsbeherapenez.
Konstantino handiak egun batez ohorezki
eskiribatu zioen San Antoniori, hala non harekin
ziren fraideak espantatu baitziren; hark ordea
erran zerauen, nolatan miretsten duzue errege
batek gizon bati eskiribatzeaz? aitzitik mirets
ezazue nolatan bethiereko Iainkoak bere legea
eskiribatu derauen hil behar diren gizonei, bai
eta nola minzatu zaien ahoz aho bere semearen
ahotik.
San Franzesek ardi bat ikusirik hainitz akherren artean, ikusazu, ziotsan bere lagunari, nola
ardi gaizo hori manso den ahutz hekin balsan,
gure salbatzaillea hala zebillan manso eta humil
fariseuen artean. Bertze aldi batez saindu hark
berak ikusirik urde batek bildots bat iaten zuela,
He! bildotsa, zioen nigarrez, zein biziki begietaratzen derautazun ene salbatzaillearen herioa.

Franzes Borgia gure mendeko gizon handi
hark (orduan Kandiako Duke zen oraino) ihizian
zebillala milla gogoeta saindu egiten zituen:
miretsten nuen, zioen berak gero, nola aztoreak
bihurtzen dire esku gainera, nola bere begiak
utzten dituzten estaltzera, eta aztaparrak hagan
estekatzera, eta bizkitartean gizonak hain gor
eta gogor direla Iainkoaren hitzera.
San Basilio handiak dio ezen arrosak elhorrien artean lekzione hau egiten derauela gizonei: Zer ere munduan baita ederrenik, O hil
beharrak, tristeziaz nahasia da, ezta deus garbirik, bethi alegrianzari datxeko damua, ezkontzari alharguntza, hainitz onhasun eta haur izanari
artha, loriari laidoa, ohorei gastua, gauza gozoei
nardamendua eta osasunari eritasuna. Lore ederra da arrosa, dio gizon saindu hark, ordea tristezia handi bat emaitend eraut, orhoitzen bainau
ebe bekhatuaz, zeina gatik lurra kondenatu izan
baita aranzeen ekhartzera.
Arima debot batek, xirripa baten miratzen
zegoela, eta hartan zeruko izarrak gau eme
batez ikusten zituela errepresentaturik: O ene
Iainkoa, zioen, izar hauk berak ene oinen azpian

izanen dira, har nazazunean zure leku sainduetara, eta zeruko izarrak lurrean errepresentatzen
diren bezala, hala lurreko gizonak errepresentatzen dira zeruan Iainkozko karitatearen ithurri
bizian.
Bertze bat, ibiri bat ikusirik beheiti ioaiten,
oiuz hasi zen hunela, ene arimak eztu sekulan
hartuko pausurik honda dadin artean iainkotasunaren itsasoan, zeina baita haren ithurburua.
Santa Franzesa, xirripa eder baten konsideratzen hari zela, haren hegian belhaunikaturik
bere othoitzaren egiteko, eraman zen gogoz
bere gainera, hitz hauk berriz eta berriz erraiten
zituela emeki. Ene Iainkoaren grazia horrela
iarieiten da emeki xirripa xume hau bezala.
Bertze bat, arbolak liliturik eta loraturik ikusirik hatsbeherapenez hasi zen: zergatik xoildurik
nago loregabea elizako baratzean?
Bertze batek, xitoak ikusirik amaren azpian
bildurik: O Iauna, zioen, begira gaitzatzu zure
hegalen itzalaren eta gerizaren azpian.
Bertzeak iguzki belharra ikusirik: Noiz ene
Iainkoa, zioen, noiz ene arima iarraikiko zaie
zure ontasunaren dei amolsuei? eta baratzeko

ielosiak ikusirik, zeinak baitira ederrak ikusteko
bainan usaingabeak: he, dio, halakoak dira ene
gogoetak, ederrak dira erraiteko, bainan obra
eta fruitugabeak.
Horra, ene Filothea, nola atheratzen diren
gogoeta onak eta hatsgorapen sainduak bizitze
hilbehar hunetan hainitz eta hainitz moldez
begietaratzen diren gauzetarik. Dohakabe dira,
kreaturak bere kreatzaillea ganik bekhatutara
itzulten dituztenak. Doatsu dira, kreaturak bere
kreatzaillearen loriara ordenatzen dituztenak eta
hekin banotasuna egiaren ohoretan emaiten
dutenak. Gertuz, dio san Gregorio Nanzianzakoak, ene kostuma da gauza guzien ekhartzea ene
probetxu espiritualera. Irakur ezazu San Hieronimok egin zuen bere Santa Paularen hilharri gaineko eskiribu debota, zeren eder da ikustea nola
den bethea ordu eta inkontru guzietan Andre
hark atheratzen zituen hatsgorapen eta gogoeta
sakratuez.
Bada aparta espiritualaren eta orazione aurtikitzkoen eserziza hunetan datza debozionearen
obra handia, zeren hark bertze othoitz guzien
eskasia konpli dezake, bainan hura utzten bada,

ezin kasik errepara diteke niholatako maneraz.
Hura gabe ezin ongi egin diteke bizitze kontenpatiba, eta aktiba ezin diteke gaizki baizen; hura
gabe errepausua ezta alferkeria baizen, eta trabaillua ezta nahaskeria baizen; hargatik arrenez
nagotzu haren besarkatzeaz zure bihotz guziaz,
nihoiz ere hartarik apartatu gabe.

Meza sainduaz,
eta nola enzun behar den

HAMALAUGARREN KAPITULUA
1. Enatzaitzu oraino minzatu eserziza espiritualen Iguzkiaz, zein baita mezaren sakrifizio eta
sakramendu guziz saindua, guziz sakratua eta
guziz sendagarria, giristinozko errelijionearen
punturik barrenera, debozionearen bihotza, Iainkotiartasunaren arima, ezin erranezko misterioa,
jainkozko karitatearen ondogabeko itsasoa bere
baitan dadukana, eta zeina dela bide, Iainkoak
gurekin egiazki iuntaturik, largoki partitzen baiterauzkigu bere graziak eta faboreak.
2. Iainkozko sakrifizio harekin batean egiten
den orazioneak ezin erranezko indarra du, hala
non Filothea, haren bidez arima gaineraino bethetzen baita zeruko faboreez, permatua bezala
dagoela bere maitearen gainean, zeinak hura
hanbat bethetzen baitu usain eta eztitasun espiritualez, non baitirudi khezko arroin bat dela
usaingarrizko egurrez, mirhaz, inzensuz eta

usaingillearen erhauts on guziez egina, Kantiketan erraiten den bezala.
3. Egizu beraz zure ahal guzia egun oroz
meza sainduaren enzuteko, zure salbatzaillearen
sakrifizioa Iainko aitari zuretzat eta giristino
guzientzat apezarekin batean ofrenda diozozun
gatik.
Bethiere hainitz eta hainitz angeru elkharrekin bildurik hartan kausitzen dira, san Krisostomok dioen bezala, misterio saindu haren ohoratzeko, eta hartan aurkhitzen bagare gu ere hekin
batean, eta duten bezalako intenzionerekin, ezin
gaudezke hainitz ontasun ardietsi gabe halako
konpainiaren moienez, zeren zeruko eta lurreko
elizako fidel guzien batzarreak elkharganatzen
dira, eta iuntatzen zaizko gure salbatzailleari
jainkozko obra hartan, arren harekin batean,
haren baitan eta haren arartekotasunaz Iainko
aitari bere bihotza eraman diozotentzat, eta
haren miserikordia osoki egin dezatentzat gurea.
Zein zori on zaion arima bati halakoekin bere
afekzioneen debotki ezarteaz, hain ontasun preziatu eta desiratzeko baten ardietstea gatik.

4. Baldin zenbait bortxa bortxatuz beregaineko sakrifizio hura egiten denean ezin kausi
bazaitezke hartan, gorputzeko presenzia batez,
bederen hara eramazu zure bihotza haren enzuteko presenzia espiritual batez. Halakotz goizeko
zenbait orenetan zoaz gogoz elizara, ezin bazoazke bertzela, iunta zazu zure intenzionea giristino guzien intenzionearekin, eta egitzu zaren
lekuan, zenbait elizan egiazki bazinunde meza
sainduaren enzuten, egin zenetzakeien barreneko akzioneak berak.
5. Ordea haren enzutekotzat behar bezala,
dela gorputzez, dela gogoz. 1. lehen hastetik,
apeza aldarean sar artean, egizu preparazionea
harekin batean, erran nahi da, iar zaite Iainkoaren presenzian, ezagutezazu zure merezigabea,
eta eska zakizko zure bekhatuez barkhamendu.
2. apeza aldarean sartu denetik ebanjelioraino,
konsidera zazu gure salbatzaillearen mundu
hunetarako etortea, eta bizitzea konsiderazione
sinple eta jeneral batez. 3. ebanjeliotik kredoa
erranez geroraino, konsidera zazu gure salbatzaillearen predikua, eta zinetan errazu nahi
duzula bizi eta hil haren hitz sainduaren fedean

eta obedienzian, eta eliza katholikaren batasunean. 4. kredotik pater nosterraraino, zatxezte
bihotzez sakrifizio siandu hartan egiaz eta izanez
errepresentatzen diren gure salbatzaillearen
pasioneko eta Heriotzeko misterioei, sakrifizio
hura zuk ere apezarekin eta gainerako pobluarekin batean ofrendatzen diozula Iainko aitari,
harenohoretan eta zure salbamendutan. 5, pater
nosterratik komunioneraino, zure ahalaz pitzkitzu milla eta milla desir zure bihotzetik, beroki
erraiten duzula nahi zendukeiela sekulakotz iuntatua eta bat egina bazine gure Iaunarekin,
zeina baita sekulako amorioa.
6. Komunionetik azkeneraino, eskerrak emoitzu haren majestate sainduari bere inkarnazionea, bere bizitzea, bere pasionea, eta sakrifizio
saindu hartan erakusten deraukun amorioa
gatik, zinetan zagozkala arren bere amorio bera
gatik gerta dakizuela begitartetsu, zuri eta zure
ahaidei, adiskidei eta elizan diren fidel guziei;
gero zure bihotz osoz humiltzen zarela har ezazu
debotki zure salbatzailleak bere apezaren eskuz
emaiten derautzun benedizino saindua.

Ordea meza erraiten den bizkitartean nahi
baduzu zure meditazionea egin egunetik egunera zarraisten misterioen gainean, ezta premiarik
izanen egon zaitezin akzione partikular hekin
egiten; aitzitik aski izanen da hasterakoan xuxen
dezazun zure intenzionea eta gogoz erran dezazun nahi duzula zure meditazionea eta orazionea
egin sakrifizio saindu haren adoratzeko eta
ofrendatzeko, dakizula meditazione guzietan
lehen erran diren akzione hek kausitzen direla
edo klaraturik edo ixilik eta adi ditezkeien bezala.

Bertze exerziza publikoez
eta komunez

HAMABORTZGARREN
KAPITULUA
Hautaz lekhora, Filothea, bestetan eta igandetan kausitu behar zara elizan egiten diren goizeko eta arratseko ofizioetan zure egitekoek
aginduko duten bezanbat, zeren egun hek Iainkoarentzat konsekratuak dira, eta hetan obra
geiago egin behar da haren ohoretan eta loriatan bertze egunetan baino: bide hartaz milla
debozionezko eztitasun sentituko itutzu, San
Augustinok bezala; berak erraiten baitu bere
Konfesionetan, Iainkoaren federa lehenbizi itzuli
zenean, elizako ofizioak enzuten zituen orduan,
bihotza urtzen zitzaiola eztitasunetan eta begiak
debozionezko nigarretan. Eta hala ere behin
guzietakotz derradantzat, bethi ontasun eta konsolazione geiago da elizako ofizio publikoetan,
akzione partikularetan baino, Iainkoak hala orde-

naturik guziendakotasunari eman dakiola garaia
partikulartasun suerte guzien gainean.
Sar zaite gogotik zaren lekuko konfrarietan
beregainki bere exerzizez fruitu geiago eta exenplu hobe dakharketenetan, zeren hortan hagitz
Iainkoaren gogarako den obedienzia suerte bat
eginen duzu, zeren elizak manatzen eztituelarik
konfrariak, badarik ere gomendatzentu, eta erakustea gatik desir duela hainitz sar ditezin
hetan, konfrariakoei emaiten derauzte induljenziak eta pribilejioak. Geiago ere bethi karitate
handizko gauza da hainitzekin biltzea eta bertzei
laguntzea bere borondate onen konplitzen. Eta
gerta ditekeielarik nihork, bera denean, egin
dezakeiela konfrarioko guziekin egiten den
bezain obra onik, eta naski lakhetago lekidikeola
hekin egitea bere partikularean, halarik ere Iainkoari loria geiago heldu zaio gure anaiekin eta
lagunekin egiten ditugun obra onetarik.
Orobat erraiten dut othoitz eta debozione
publiko suerte guziez, zeinetan ahal bezanbat
exenplu onik erakusi behar baitugu, gure lagunari mirail saindu baten emaiteko; eta ahal

bezanbat afekzione ere ekharri, Iainkoaren loriaren eta guzien intenzione onaren aitzinatzeko.

Sainduak ohoratu eta
othoitztu behar direla

HAMASEIGARREN KAPITULUA
Halaz eta Iainkoak hainitzetan inspirazioneak
igortzen derauzkigunaz gero bere angeruak
mandatari eginik, guk halaber maiz igorri behar
diotzagu gure hatsgorapenak, Angeruak berak
ararteko emanik. Parabisuan angeruekin dauden, eta, gure salbatzailleak dioen bezala, angeruen pare eta berdin diren arima saindu ioanek
ere ofizio bera egiten dute; gure gatik hatsgorapenez baitaude, eta gogoramendu onak ardietsten baiterauzkigute bere orazione sainduez. Ene
Filothea, bil detzagun gure bihotzak zeruko espiritu eta arima doatsu hekin gana. Errosiñol
umeek ikhasten dute kantatzen handiekin kantatuz, guk ere, sainduekin eginen dugun tratu sainduaz hobeki iakinen dugu othoitz egiten, eta
Iainkoaren laudorioen kantatzen. Salmoak kantatuko itut, zioen Dabitek, angeruen aitzinean.

Ohore, erreberenzia eta errespetu ekhar diozozu amorio beregain batez Andre Dana Maria
Birjina sakratuari eta loriosari, gure guzien gaineko aitaren ama da, eta halatan gure amasoa
da. Dagigun bada laster haren gana, eta haren
illobatxoak edo haurxoak bezala sar gaitezin
haren alzopean fidanza guziarekin; ordu eta leku
guzietan dei dezagun ama manso eta ezti hura,
gomenda gakizkon haren amazko amorioari, eta
enseia gaitezin haren bertutei iarraikitera, ekartzen dugula haren aldera egiazko umeek ohi
duten bezalako bihotza.
Treba zaite hagitz angeruekin, mira zazu
maiz gogoz nola ezin ikus ditezkeien bezala
zurekin daudezin eta beha dagozkan zure bizitzeari; guzien gainetik ohore eta amorio ekhar
diezezu zu zaudezin Diozesako, eta zeinekin bizi
baitzara, hekin angeruei, beregainki ordea
zureari: othoitz egiezu maiz, laudorio emezu
arduraki, gomenda zakizte zure egiteko guzietan, bai espirituzkoetan, bai mundukoetan, zure
intenzionetan hel eta lagun dakizkitzun amorea
gatik.

Pierres Faber Iesusen izeneko konpainia sainduko lehen apezak, lehen predikariak, lehen
theologu nausiak, eta Sant Ignazio konpainia
haren zimendatzaillearen eta buruzagiaren
lehenbiziko lagunak, egun batez heldu zela
enperadorearen lurretarik, non hainitz serbitzu
saindurik egin baitzuen Iainkoaren loriatan; eta
iragaiten zela Genebako diozesatik, zein baita
haren sor lekua, kondatzen zuen ezen bide egiten zuenean fedearen kontrako hainitz lekutarik,
milla konsolazione izan zituela sartzen zen
herrietako angeru begiralei agur egiteaz, eta frogatu zuela hek izan zituela alde eta lagun, dela
haren begiratzeko Hignoten artetarik, dela hainitz arimaren mansotzeko era erakhartzeko salbamenduko dotrinaren hartzera. Eta hori halako
bihotzez eta gomendioz erraiten zuen, non donzeilla gazte batek gauza bera haren ahotik enzunik, hura sentimendu paregabeko batez kondatzen baitzuen eztu lau urthe baizen, erran nahi
da, enzun zuenetik hirur hogoi urthe baino geiagoz geroztik. Iaz konsolatu nintzen aldare baten
konsekratzeaz Iainkoak gizon saindu hura iaio

arazi zuen lekuaren gainean, Villareteko herri
xumean gure mendi gaitzenen erdian.
Hautatzatzu saindu batzu partikularki hekin
bizitzearen hobeki gozatzeko, zeinen gainean
zurea molda dezazun eta zeinen arartekotasunean fidanza beregain bat ezar dezazun. Zure
izeneko saindua iadanik ordenatu ziatzu zure
bataiotik.

Nola enzun eta irakurri behar den
Iainkoaren hitza

HAMAZAZPIGARREN
KAPITULUA
Zarela debozionetsu Iainkoaren hitzera: dela
hartaz minza zaitezin solhas familieretan zure
adiskide espiritualekin, dela hura enzun dezazun
predikuetan; hura bethiere enzun ezazu erneki
eta erreberenziarekin; egizu hartaz probetxu
onik, eta hura eztezazula utz lurrera erortera;
aitzitik sar ezazu zure bihotzean, birjina guziz
sainduak egiten ohi zuen bezala, zeinak berean
barrena gordetzen baitzituen bere semearen
ohoretan erraiten ziren hitz guziak. Eta orhoitzaite gure salbatzailleak biltzen dituela gure othoitzetan erraiten diotzagun hitzak, guk predikuetan harkhez erraiten zaizkigunak biltzen ditugun
arauaz.
Duzun bethiere zure aldean zenbait debozionezko liburu eder, nolakoak baitira Iesusen Imitazioneazkoa, Gudu espirituala, edo bertzerik,

aurkhitzen baduzu. Egunoroz irakur ezazu hetarik zerbait aphur debozione handirekin, guthunik
irakur bazeneza bezala sainduek zure gana zerutik igorririk zure hango bidearen erakustera eta
bihotz emaitera hara ioaiteko.
Irakuretzatzu halaber sainduen historiak eta
bizitzeak, zeren hetan mirail batetan bezala ikusiko duzu giristinoak hartu behar duen bizitzeko
moldea, eta balia zaite hekin akzioneez zure probetxuko, zuk daramazun estatuaren eta ofizioaren arauera. Ezen munduko tratuetan eta egitekoetan dabiltzanek ezin osoki imita detzaketelarik sainduen akzione guziak, badarik ere iarraiki
dakidizkeie edo hurbilletik edo urrunetik.
San Paulo lehenbiziko ermitaua bakharrik
zegoen mundutik apartaturik, hura imita dezakezu, zure aparta espiritualetan eta berariazkoetan, lehen erran eta gero erranen dugun bezala.
San Franzes ezin erran bezanbat pobre zen,
hura imitatuko duzu pobrezia besakatzen baduzu erakusiko dugun maneran.
Egia da historia batzuk argi geiago emaiten
deraukutela gure biziaren gidatzeko bertzeek

baino; nolakoak baitira Santa Theresaren, San
Luis Franziako erregearen bizitzeak.
Badira bertzeak lehen miretsi behar direnak
imitatu baino, nolakoak baitira Santa Maria Ejiptienaren eta bertze batzuen bizitzean; halarik
ere bertzeak bertze direla jeneralki emaiten dute
gustu handi bat Iainkoaren amorio sainduaz.

Nola hartu behar diren
inspirazioneak

HEMEZORTZIGARREN
KAPITULUA
Inspirazioneen hitzaz aditzentugu Iainkoak
gure baitan egiten dituen erakhartze, eranzute,
barreneko ausiki, argi eta ezagutza guziak, noiz
ere aitzintzen baitzaio gure bihotzare bere benedizinoez aita bati dagokan arthaz eta amudioz
gure atzartzeko, iraikhiteko, ertxatzeko eta erakhartzeko bertute sainduetara, zeruko amudiora,
erresoluzione onetara, finean gure sekulako
ontasunera garamatzaten gauzetara.
Badio espos sainduak hori dela athearen bulkatzea, eta bere espos andrearen bihotzari minzatzea, haren iratzartzea lo datzanean, hari oiu
egitea, haren deitzea kanpoan denean, haren
gonbidatzea bere eztitik iatera, bere baratzean
sagarrak eta loreak biltzera, eta bere boz eztiaz
kantalaritzera haren beharrietan.

Konparazione baten beharra dut ene erranaren adiarazteko. Ezkontza baten osoki egitekotzat, hirur gauza behar dira, nohork ezkondu
nahi duen donzeillaz edo andre gaiaz bezanbatean. Lehenik erraiten zaio norekin ezkonduko
den; hark gero erakusten du on zaiola, eta azkenean bere konsentimendua emaiten du. Halaber
Iainkoak nahi duenean gure baitan, gure eskuez
eta gurekin batean zenbait karitatezko obra
handi egin, lehenik hura deklaratzen derauku
bere inspirazioneaz gero hura on ea ederetsten
dugu, azkenean konsentitzen dugu. Zeren nola
bekhatutan iautsteko hirur pausu baitira: tentazionea, atsegina eta konsentimendua; halaber
hirur gradu dira bertutetara ikhaiteko; Iainkoa
ganikako inspirazionea, tentazinearen kontra,
inspirazionean hartzen dugun atsegina, tentazioneak eskaintzen deraukun plazeraren kontra,
eta inspirazionearei emaiten diogun konsentimendua tentazioneari egin giniozokeon amoraren kontra.
Inspirazioneak iraun baleza ere bizi garen
mende guzian ezginatezke hargatik niholarako
maneraz Iainkoaren gogarako, hartan lakhetzen

ezpalitzaigu; aitzitik haren maiestate saindua
ofensa liteke, egin zen bezala Israeltarren kontra, zeren berrogoi urthez, berak dioen bezala,
egon zen hekin aldean, gonbidatzen zituela
onera bihur zitezila, eta egundaino etzuten
haren hitza enzun nahi izan: hargatik bere haserrean hekin kontra zin egin zuen, sekulan etzirela sartuko haren errepausuan. Manera berean
aitonen semea, denbora handiz donzeilla bat
serbitzatuz gero hagitz desobligatua lizate, gero
ere nahi ezpalio niholatan hitz eman desideratzen duen ezkontzaz.
Inspirazionetan nihork hartzen duen atsegina
abiadura handia da Iainkoaren loriara, eta iadanik atsegin hura dela bide, halakoa hasten da
Iainkoaren maiestatearen gogarako izaiten, ezen
atsegin hura eztelarik oraino konsentimendu oso
bat, guziarekin ere hartarako preparamendu
nolazbaitekoa da, bai eta seinale ona da, eta
probetxu handizko gauza atsegin hartzea Iainkoaren hitzaren enzuteaz, zein enzute kanpoko inspirazione bat bezala baita. Gauza ona da halaber
eta Iainkoaren gogarakoa barreneko inspirazionetan plazer hartzea. Plazer hartaz espos Andre

sakratua minzo denean hunela dio, Ene arima
urtu da bozkarioz ene maitea minzatu den
orduan.
Orobat ere kontentik dago aitonen semea
serbitzatzen duen donzeillaz, eta badaduka
faboratua dela dakusanean atsegin duela hark
egiten dioen serbitzuaz.
Finean konsentimenduak konplitzen du bertutezko obra, zeren inspiratu izan garenean eta
inspirazionean lakhetuz gero emaiten ezpadiogu
Iainkoari gure konsentimendua, neurrigabeki
eskergabe gare haren Iainkozko maiestatearen
aldera, ezen badirudi hortan mesprezio geiago
badela. Hori gertatu zitzaion espos andreari,
zeren bere maitearen hitz eztiak ukitu zioelarik
bihotza bozkario saindu batez, badarik ere etzioen athea ideki, bainan eskusa ezdeus bat eman
zioen, hargatik esposa samurturik ioan zen urrunago eta hura utzi zuen. Halaber baldin aitonen
semeak donzeilla bati denbora handiz iarraiki
eta bere serbitzua onetsarazi ondoan, balekusa
arbuiaturik eta mesprezaturik dagoela, arrazoin
geiago luke haserretzeaz, izan zukeien baino
hari begitartetik egin ezpalio, eta haren ioan-eto-

rriak onetsi ezpalitu. Harezazu bada borondate
Filothea, Iainioak egin plazer derauzkitzun inspirazioneen bihotz onez hartzeko, eta hel ditezinean sar arazkitzu, eta egiezu begitarte, zurekin
ezkontzeko desira duen zeruko erregeren anbasadorei bezala. Enzun ezazu plazerki zer erraitaen derautzuten, konsidera zazu nolako amudiorekin inspiratzen zaren, eta egiozu inspirazione sainduari amor. Emozu konsentimendu,
ordea oso, amoriozko eta finko bat, zeren manera hartan ezin obliga dezakezun Iainkoak idukiko
du bere burua zure gana obligaturik zure afekzionea gatik; ordea inspirazioneak konsenti
detzatzun baino lehen kontuzko, extraordinariozko eta lehen ez bezalako gauzetan, engana
zaitezin beldurrez, konseilla zaite bethi zure
gidariarekin, froga dezantzat ea inspirazionea
denz egiazkoa, ala falsoa, zeren etsaiak dakusanean arima batek laster konsentitzen dituela inspirazioneak hainitzetan ekhartzen dio falsorik
haren enganatzeko, baina sekulan eztaidike
deus, hark bere gidaria humilki obeditzen dueino.

Konsentimendua emanik, behar dira artha
handirekin inspirazionearen arauerako obrak bilhatu eta egin, zein baita egiazko bertutearen
mukurua; ezen konsentimendu idukitzea bihotzean, hura obratu gabe, hori lizate mahasti bat
landatzea eta ez nahi izaitea mahatsik ekhar
dezan.
Bada hunetakotzat miragarriki on da goizeko
eginbidea, eta lehen erakusi ditudan aparta espiritualak ongi egitea, zeren bide hartaz preparañtzen gara ongiaren egitera, ez xoilki preparazione jeneral, bainan oraino partikular batez.

Konfesione sainduaz

HEMERETZIGARREN
KAPITULUA
Gure salbatzailleak utzi dio bere elizari penitenziazko eta konfesioneko sakramendua, arren
hartan garbi gaitezin gure bekhatu guziez hetan
lohituko eta nothatuko garen ordu guzietan.
Beraz, Filothea, eztezazula nihoiz ere zure bihotza utz denbora luzez bekhatuz lizundurik, hain
erremedio prestik eta errazik duzunaz geroztik.
Lehoin emea leopardarekin batu denean, laster
garbitzera doa, batze hark utzi dioen usain gaixtoaren khentzeko bere ganik, lehoina hel dadinean haserre eztadintzat. Bekhatua konsentitu
duen arimak bere burua harritu behar du, eta
lehen bai lehen garbitu, hari beha dagokan
maiestate sainduaren begiei ekharri behar
derauen ohorea gatik. Ordea zergatik hillen gare
arimako herioaz, hain erremedio beregainekoa
dugunaz geroztik?

Konfesa zaite humilki eta debotki zortzi egun
guziez, bethiere egin ahal bazaitez errezebi
dezazunean, zure konszienziaren gainean sentitzen eztuzularik bekhatu mortaleko narriorik edo
garririk; zeren konfesionearen bidez ez xoilki
ardietsiko duzu konfesatuko ditutzun bekhatu
benialen absolbazionea, bainan oraino indar
handi bat hetarik itzulteko ethorkizunera, argi
handi bat hekin ezagutzeko, eta grazia franko,
hek egin zerautzuten kaltearen erremediatzeko.
Iarraikiko zaizte humiltasunari, obedienziari, sinpletasunari eta karitateari, bai eta konfesioneko
akzione huts hartaz bertute geiagotan iarriko
zaren bertze akzione guziez baino.
Duzun bethiere desplazer egiazko bat konfesatuko ditutzun bekhatuez, zenbat ere xipi baitira, borondate fermurekin handik hara hetarik
apartatzeko. hainitzak bekhatu benialez konfesatzen dira ohitzaz, hala dagidanz eta bere
buruaren ederki atheratzeko, axolarik eztutela
hetarik itzulteaz, eta horrela hainitz ontasun eta
probetxu espiritual galtzen dute. Bada konfesatzen bazare gezurrik erran duzula, nihori kalterik
ekarri eztioelarik, edo behar ez legezko hitzez

minzatu zarela, edo iokotan sobera hari izan
zarela, duzun hetaz urriki eta borondate tinkezko batez geiago halakorik egiteko; zeren enganamendu bat da bekhatu mortalik edo benialik
konfesatzea, hetarik purgatu nahi gabe, halaz
eta konfesionea hartarakotzat baizen ordenatua
eztenaz geroztik.
Ez erran ere deusik eztakharkeien akusazionerik, batzuek egiten duten bezala, bere ohiko
usanzaz erraiten dutela: eztut Iainkoa behar
nuen bezain maite izan, eztitut neure debozioneak egin behar bezanbateko debozionerekin,
eztut giristino laguna behar nuen arauera oneritsi, eztitut sakramenduak behar bezalako erreberenziarekin errezebitu, eta hala bertzeez;
zeren horrela minzo zarenean eztuzu deus berezirik erraiten, konfesorari adi araz diozokeonik
nolako estatuan den zure konszienzia, ikusirik
parabisuko saindu eta lurreko gizon guziek
gauza hek berak erran ahal letzaketela konfesatzen balira. Mira zazu bada, zergatik partikularki
egin behar duzun halako akusazionerik, eta ikusten duzunean zer arrazoin duzun hala erraiteko,
akusa zaite hartan egin duzun hutsaz, ordea sin-

pleki eta ageriki. Exenplutzat, akusatzen zara
eztuzula laguna maite izan behar zenduen bezala, agian zeren pobre bat behar handitan ikusirik
ezpaituzu hartaz konturik egin, hura errazki konsola eta fabora zenezakeielarik eta hel zinenkidikeolarik; Ea bada, akusa zaite hortaz partikularki eta errazu, pobre behar bat ikusi dut eta enatzaio heldu izan ahal bezala, ansi gabez, edo
bihotz gogorrez edo mesprezioz, halako faltaren
okasionea ezagutugo duzun arauera; berriz,
ezterrazula Iainkoa eztuzula othoitztu behar
duzun bezalako erreberenziarekin; bainan izan
baduzu borondatezko barraiamendurik, edo izan
ezpaduzu axolarik zure othoitzen erneki egiteko
behar zen lekuaren, mugaren eta erremanguaren hartzeaz, akusa zaite hortaz sinpleki, jeneralki minzatu gabe, ezen hala konfesatzeaz ezta
hotzik ez berorik ageri.
Etzaitezila kontenta erraiteaz bekatu benialik
egin duzula, bainan errazu oraino zer dela kausa
egin ditutzun. Konparazionera, eztakizula iduri
aski dela erraitea, nihori kalterik ekharten eztioen gezurra erran duzula, bainan deklara zazu ea
hura erran duzunz banaloriaz, zure buruaren lau-

datzeko eta eskusatzeko, edo alegrianzaz airaturik edo nabarbendurik; bekhaturik egin baduzu
iokotan, errazu, ea irabazi nahiz, edo bertzeekin
atsegin hartzea gatik, eta hala bertzeez. Errazu
ea ephe luze eman duzun zure gaizki egitetan,
zeren komunzki denbora uzeak hagitz handitzen
du bekhatua, iakinik bertze gauza bat dela oren
laurden batez gogoan iragan zaizun banaloria
airatua eta hagitz berzeago gure bihotzean trikatu dena egun bat, bia, hirur; beraz erran behar
da zer bekhatu egin dugun, zergatik egin dugun,
eta zenbat egon garen haren egiten. Ezen
komunzki premiarik eztelarik hain zorrotzki bekhatu benialen konfesatzeko, eta, zein baita geiago, nihor obligatua eztelarik hetaz bada eta
ezpada konfesatzera, badarik ere bere arima
ongi garbitu nahi dutenek, debozione sainduaren
hobeki ardietsteko, behar diote midiku espiritualari artha handirekin aditzera eman senda arazi
nahi duten gaitza, zenbat ere xipi baita.
Eztagizula dudarik behar den guziaren erraiteaz ongi adiarazteko nolakoa den zure falta,
hala nola zergatik haserretu zaren, edo zer dela
kausa norbaiten eskasak eztitutzun pairatu.

Exenplutzat, nardatzen nauen batek erranen
deraut hitz arin bat irri egiteko; hura gaitzera
hartuko dut eta samurtuko naiz, ene gogarako
den bertze batek garratzagorik erran baleraut,
onera hartuko nuen; eztut bada dudarik eginen
erraiteaz, largatu naiz haserragarrizko hitzen
erraitera presuna baten kontra, zerbait erran
derautanik gaitzera hartuz, ez haren hitzak
berak gatik, baina zeren presuna hura ezpaitzen
ene gogarakoa; eta erran behar bada oraino
nolako hitzak partikularki erran ditutzun zure faltaren ongi erakusteko, uste dut on lizatekeiela
hekin erraitea; ezen zeroni hala akusatzen zarenean, ez xoilki egin ditutzun bekhatuak agertzen
tutzu, bainan oraino zure aztura eta usanza gaixtoak eta bekhatuaren erro guziak, eta hek erakusirik aita espiritualak osokiago ezagutzen du tratatzen duen bihotza, eta nolako erremedioak
behar zaizkon eman; guziarekin ere bethi behar
duzu ahal bezanbat ixil egon, zurekin bekhatu
egin duen lagunaz.
Zaude beha, hainitzetan sentitu gabe zure
bihotzean bizi diren eta nausitzen duten bekhatu hainitzen gainean, hetaz konfesa eta garbi

ahal zaitezkentzat. Hartarakotzat irakur etzatzu
erneki hirurgarren parteko sei, hogoi eta zazpi,
hogoi eta zortzi, hogoi eta bederatzi, hogoi eta
hamaseigarren kapituluak, eta laugarren parteko zortzigarren kapitulua. Eztezazula errazki
zure konfesora ganbia; bainan bat hautatuz
gero, emozu arduraki kontu zure konszienziaz,
hartarakotz hartu ditutzuen egunetan erraiten
diozula bihotz ideki eta largo batez zer bekhatu
egin dukezun; eta noizbatetik noizbaitera, hala
nola illabethetik illabethera, edo bi illabethetarik
bi illabethetara, errozu oraino nola zaudezin eta
zertara emana zaren, nolakoak diren zure inklinazioneak hekin gatik bekhaturik egin eztuzularik; konparazionera, ea tristeziak akometatzen
zaituen edo alegrianzak eramaiten, ea onhasunik biltzeko guthiziak ukhitzen zaituen, eta hala
bertzeez.

Maizko errezebitzeaz

HOGOIGARREN KAPITULUA
Erraiten da Mithridatez Ponteko erregeak
bere espiritutik egin zuenean oraiko botikariek
darabillaten haren izeneko miritzina, hartaz bere
gorputza hala bortitztu zuela, non bera gero
enseiatu bazen ere bere buruaren pozoinez hiltzera Erromakoen gathibutasunetik itzultzeko,
nihola ere hura ezin hil baitzuen pozoinak. Gure
salbatzailleak ordenatu du eukaristia guziz sainduaren guzien gaineko sakramendu hura, zeinak
baitaduka egiazki haren haragia eta odola, arren
hura iaten duena sekulakotz bizi dadin. Hargatik
nork ere hura maiz hartzen baitu debozionerekin, halako maneraz azkartzen eta finkatzen du
bere arimaren osasuna eta bizia, non ezin kasik
pozoa baititeke niholatako afekzione gaixtoz;
nor ere biziaren haragi hartaz othuruntzatzen
baita, ezin bizi diteke herioaren afekzioneez; eta
nola lur-parabisuan zeudezinek ahala baitzuten
gorputzez ez hiltzeko, Iainkoak baratze hartan

ezarri zuen fruitu bizigarriaren indarrez; hala ere
sakramendu bizitzaille hunen bertutez badu batbederak esku ez hiltzeko arimako herioaz. Baldin
fruitu samurrenak eta bustelkorrak, nolakoak
baitira gereziak, abrikotak eta arregak, errazki
begiratzen eta gordetzen badira urthe bethean
azukrez edo eztiz konfituraztaturik, ezta zer
miretsirik, baldin gure bihotzak, zenbat ere
hautskor eta flako baitira, begiratzen badira bekhatuaren ustelduratik, Iainkoaren semearen ezin
ustelduzko haragiaz eta odolaz azukreztatu eta
eztiztatu direnean. O Filothea! danatuko diren
giristinoak egonen dira deus ere ezin ihardetsiz,
iainkoak erakus diezenean falta handia izan
dutela arimako herioaz hiltzeaz, hain errazki
mantena zitezkeienaz gero bizirik eta sendorik,
ian izan balute hartarakotz utzi zerauen bere
gorputza. Dohakabeak, erranen du, zergatik hil
zarete, biziaren fruitua eta iakia eskuetan zendutenaz geroztik?
Egun oroz eukaristia sainduaren hartzea,
eztut erraiten ongi dela, ez eta gaizki dela; ordea
igande guziez errezebitzeaz guziei emaiten
derauet konseillu, eta zinetan emaiten; kondizio-

nerekin, bihotza izanen dutela bekhatutarako
afekzione guzietarik libro. San Agustinen hitzak
berak dire, zeini narraiola ezpaitut osoki erraiten
gaizki dela, ez eta ongi dela egun guziez errezebitzea, bainan hori utzten diot iujeatzera puntu
hunen gainean deliberatu nahiko duenaren aita
espiritualaren zuhurziari; zeren nola hain maiz
errezebitzeko preparazionea behar baita bereziena izan, ezta on guziei konseillu emaitea maiz
errezebitzeaz; eta zeren preparazione hura bereziena bada ere, ediren baititeke hainitz arima
prestutan, ezta on ere guziak jeneralki hartarik
urruntzea, bainan hori uijeatu behar da batbederaren barreneko estatua partikularki konsideratuz.
Zuhurgabetasuna lizate guziei orobat hain
maiz errezebitzeko konseillu emaitea; bainan
zuhurgaberia ere lizate nihortaz gaizki erraitea,
zeren maiz errezebitzen duen, behintzat gidari
zuhur baten konseilluari badarraio. Santa Katalina Sienekoak ederki ihardetsi zuen, erran
zitzaionean bere maizko errezebitzearen gainean, San Agustinok etzuela laudatzen, ez eta
kondenatzen egunorozko errezebitzea. Ea bada,

zioen, San Augustinok hura kondenatzen eztuenaz gero, othoi, eztezazuela zuek ere kondena,
eta kontent izanen naiz.
Ordea, Filothea, badakusazu San Augustinok
zin zinezko konseillu emaiten duela igande
guziez errezebitzeaz, zarraisko bada ahal bezanbat. Halaz eta, kontu egiten dudan bezala, eztuzunaz gero ez bekhatu mortalerako, ez benialerako afekzionerik, San Augustinok nahi duen preparazionean zare, eta are desiratzen duen baino
handiagoan, zeren ez xoilki ezpaituzu bekhatuaren egiteko afekzionea, bainan oraino zeren bekhatutarako afekzionea ezpaitadukazu. Hala non
zure aita espiritualari on balitzaio, probetxurekin
errezebi baitzenezake igande guziez baino maizago.
Guzia gatik ere hainitz arrazoinezko trabu
gerta dakidikezu, ez hala ere zure aldetik, bainan, zeinekin bizi baitzara hekin burutik, eta hargatik eman liozokete leku gida zuhurrari zuri
erraiteko eztezazula horrein maiz errezebi.
Konparazionera, nola ere nahi norbaiten azpikoa bazare, eta zure ganik obedienzia eta ohore
behar dutenak hain gaizki ikhasiak eta hain bihu-

rriak badira, non asalda eta fastika ditezin ikusteaz hain maiz errezebitzen duzula, agian gauza
guziak konsideraturik, on izanen da hekin sensu
apurrari amor egitea, eta ez errezebitzea hamabortzetik hamabortzetara baizen; bainan hori
aditzen dela kasu emanik nihola ere trabu hura
ezin khen ditekeiela. Hori ezin ongi ordena diteke jeneralki minzatzera; aita espiritualak erranen duena egin behar da, segurtzat ahal derrakedalarik luzenazko errezebitzea dela illabetherik illabetherakoa Iainkoa debozionerekin serbitzatu nahi dutenen artean.
Zuhur bazare, ezta aitarik, ez amarik, ez
emazterik, ez senharrik maiz errezebitzetik trabatuko zaituenik. Zeren dakusatenean errezebitzen duzun egunean etzaudezila hargatik geldirik artha iduki gabe zure estatuari eta kondizioneari dagotzan gauzez, emeago eta begitartetsuago zarela hekin aldera, eta eginbide suerte
guziak egiten derauztetzula, ezta ageri seinalerik nahiko zaituztela debozione hartarik gibelatu,
dakitela ezterauela kalterik ekharriko, baldin
berez xoil puntutsu eta desarrazoinezko ezpadi-

ra; kasu hartan erran dudan bezala, agian zure
gidariak nahiko du amor egin diezezun.
Hitz hau erran behar dut ezkonduentzat.
Lege zaharrean etzitziaon Iainkoari on hartzekodunak besta egunetan eska litezin zor zitzaiena;
bainan etzuen egundaino erakusi zordunek etzutela ongi egiten hartzekorik eskatzen zirenei
emaiteaz eta pagatzeaz. Gauza itsusia da, eztelarik bekhatu handi, errezebi egunean bere lagunaren gonbidatzea ezkontzako eginbidearen
emaitera; bainan ezta gauza itsusia, aitzitik
merituzkoa da bere esposaren obeditzea. Hargatik bere lagunari ezkonzako eginbidea pagatzen
dioena ezta sakramendu sainduaz gabetu behar,
bertzenak debozioneak emaiten badio haren
errezebitzeko desira. Segur, lehenagoko giristinoek egun guziez errezebitzen zuten, ezkonduak
zirelarik, eta haur hainitz izaiten zutelarik ere.
Hargatik erran dut maizko errezebitzeak ezterauela kalte garabik ekhartzen ez burasoei, ez
senharrei, ez emaztei, zuhur bada errezebitzen
duen arima. Gorputzeko eritasunez bezanbatean, ezta bat ere legezko traburik partaletasun
saindu hari ekhar diozokeon legezko traburik,

goiti ekhartzera eta entorzera maiz ertxa lezakeien eritasuna lekhaturik.
Nihork zortzi egun guziez errezebitzekotzat,
behar da eztuen bekhatu mortalik ez eta bekhatu benialerako afekzionerik, eta behar da desor
handia duen komuniatzeko; bainane gun guziez
errezebitzekotz, behar da erran dugunaz lekhora, garaitu zaien bere geien inklinazione gaixtoei, eta iarraiki dakion bere aita espiritualaren
konseilluari.

Nola errezebitu behar den

HOGOI ETA BATGARREN
KAPITULUA
Has zaite aitzineko arratsetik komunione
saindura preparatzen hainitz amoriozko hatsgorapen usuz, eta goizago etzan zaite goizago ere
iaiki ahal zaitezintzat. Baldin gauaz iratzartzen
bazare, bethe zazu berehala zure bihotza eta
ahoa zenbait usain onezko hitzez, eta hetaz
usainzta zazu zure arima esposaren hartzeko,
orhoitzen zarela hura erne dagoela zu lo zauntzan bizkitartean, eta preparatzen dela zuri milla
grazia eta fabore ekhartzera, zure aldetik edireiten bazare preparaturik hetaz gozatzera. Goizean iaiki zaite bozkario handi batekin zori doatsu haren esperanzan, eta konfesatu ondoan
zoaz fidanza handirekin, ordea humiltasun handirekin ere sekulakotz othurunzatu behar zaituen zeruko ianhari haren hartzera. Gero hitz
hauk erranik: Domine non sum dignus, etc, erran
nahi da, Iauna, eztut merezi ene baitan sar zai-

tezin, bainan errazu hitz huts bat eta salbo izanen da ene arima. Eztezazula burua, higi ez
ezpainak ere, dela othoitzik egiteko, dela hatsbeherapenik atheratzeko, bainan ahoa emero,
baratxe eta aphur bat idekiten duzula, eta burua
altxaturik behar den bezanbat, apezak ikus
dezantzat zer egiten duen, fedez, esperanzaz
eta karitatez betherik, Iaun hura har ezazu, zeina
baitan, zeina dela bide eta zeina gatik zinetste,
esperanza eta amorio baituzu. O Filothea, iduri
bekizu, nola erleak zeruko ihinza eta lurrekko
gozorik hautuena eta hoberena loreen gainetik
bildu eta eztitara itzuli duenean, hura baitarama
bere kofauera: hala apezak aldarearen gainean
hartu duenean munduaren salbatzaillea, Iainkoaren egiazko semea, zerutik ihinza bezala iautsi
dena eta birjina sainduaren egiazko semea ere
dena, gure gizontasunetik lore bat bezala ilkhi
dena emaiten duela zure ahoan eta gorputzean
iaki gozogarritzat. Hura errezebitu ondoan, gonbida zazu zure bihotza datorla salbamenduko
errege hura agur egitera, minza zaite harekin
zure barreneko egitekoez, hura konsidera zazu
zure baitan, nola iarririk dagoen zure bethetzeko

zori on guziez. Finean egiozu begitarte ahalik
hoberena, eta hala zabiltza, non zure obra eta
hitz guzietan guziek ezagut dezaten Iainkoa
zurekin duzula.
Ordea ontasun hura ezin ardiets dezakezunean meza sainduan haren errezebitzeaz hostia
sakratuaren azpian, hura bederen errezebi zazu
bihotzez eta gogoz, zure burua zure salbatzaillearen haragi bizigarri harekiko bat egitren
duzula haren ganako desir bero batez.
Behar duzun intenzionerik handiena errezebitzen duzunean, da, Iainkoaren amorioan aitzinatzeko, zure buruaren bortitzteko, azkartzeko eta
konsolatzeko; zeren hartu behar duzu amorioa
gatik, amorio hutsak eman arazten derautzuna.
Ez ez, gure salbatzaillea ezin konsidera diteke
obra amolsuago, ez eta bihotzgarriago batetan,
hau den baino; zeinetan hala eraitera, ezdeusten
eta ianhari egiten baita gure arimetan barrena
sartzeko, eta bere fidelen bihotzekin eta gorputzekin bat osoki egin dadintzat.
Mundukoek galdegiten baderautzute zergatik
horrein maiz errezebitzen duzun, errozute hori
egiten duzula, khasteko nola Iainkoa behar

duzun onetsi, zure garbitzeko zure eskasetarik,
zure libratzeko zure miserietarik, zure konsolatzeko zure ordu gaitzetan, zure permatzeko zure
feblezietan. Erran diezezu bi jende suertek behar
dutela maiz errezebitu; prestuek eta konpliek,
zeren ongi preparatuak direnean, falta handia
bailukete perfekzionearen ithurburuari ez hurbiltzeaz, inperfetek eta eskasek orobat behar dutela maiz errezebitu, arren noizpait perfekzionearen bide zabala xuxen ardiets ahal dezaten; bortitzek, flaka eztitezin gatik, flakoek, bortitz ditezin gatik; eriek, senda ditezintzat, sendoek, eri
eztitezintzat; zutaz denaz bezanbatean, nola
eskas, flako, erbal eta eri baitzare, premia duzula zure perfekzioneari, zure indarrari, zure midikuari maiz hurbiltzeko eta minzatzeko. Errozute
hainitz munduko egitekorik eztutenek behar
dutela maiz errezebitu, zeren denbora eta astia
baitute; eta hainitz munduko lan dutenek ere,
zeren haren beharra baitute; eta hainitz nekhetan eta trabaillutan dagoenak, ianhari ere zaillak
eta indarsuak ian behar dituela, eta maiz. Errozute sakramendu saindua hartzen duzula, ikhasteko haren ongi errezebitzen, zeren obra bat

gutitan egiten baita ongi, maiz erabilliz eta usatuz baizen.
Errezibi zazu maiz, Filothea, eta ahalik maizena, zure aita espiritualaren konseillua harturik;
eta zinets nazazu, herbiak neguan gure mendietan egiten dira xuri, zeren eztuten ikusten eta
iaten elhurraz bertzerik, zu ere edertasuna,
ontasuna eta garbitasuna bera iainkozko sakramendu hartan maiz eta maiz adoratuz eta ianez,
guzia eginen zara eder, on, eta garbi.

FILOTHEAREN
HIRURGARREN PARTEA
Hainitz abisu dadukana bertuteen
eserzizaren gainean

Egin behar den hautuaz bertuteen
eserzizaz bezanbatean

LEHEN KAPITULUA
Erleen erregea ezta behinere kanpora ilkhiten, non ezten bere poblu eta jende xehe guziaz
inguratua; halaber karitatea ezta nihoiz ere
bihotz batetan sartzen, non eztuen hartan berekin ostatatzen bertute guzien konpainia; hek
ordenatzen dituela, eta zein bere lanean eta
eginbidean iar arazten duela, kapitain batek
bere soldaduak manaiatzen dituen bezala; bainan ezterauzte bere lanak ordenatzen, ez berehala, ez berdin, ez ordu, ez leku guzietan. Gizon
iustua da dabillan uraren aldean landatua den,
eta bere fruitua bere mugan iasaiten duen arbolaren pare, zeren karitateak arima bat ihinztatzen duenean, haren baitan dagoela, obra bertutetsuak ekhartzen tu, zein bere denboran. Kantak, berez hain plazergarri direlarik, orduz kanpokoak dira doluan, dio errefauak. Eskas handi
dute hainitzek, zenbait bertute partikulareko lani

lotzen zaizkonean; thematzen baitira haren erakustera ordu eta leku guzietan, eta nahi baitute,
filosofo zaharrek bezala, edo bethi nigar, edo
bethi irri egin, eta gaizkiago oraino egiten baitute, darasatenean eta erraiten dutenean berak
bezala darraitsten bertutei bethi eztarraistenek
eztutela ongi egiten. Alegerekin alegeratu behar
da, eta nigarrez daudenekin nigar egin, dio apostoluak; hala ere karitatea pazienziatsua da, mansoa, idekia, zuhurra, begiratua, amorgillea, begitartetsua.
Guziarekin ere badira bertuteak, zeinen eginbideak eta ofizioak hurren alde guzietakoak baitira, eta zeinek ezpaitituzte xoilki bere obrak
egin behar beregian; aitzitik behar baitute bere
bezalakotasuna bertze bertute guzien obretara
hedatu eta barraiatu. Bortitztasunaren, bihotz
handitasunaren, handiresunaren erakusteko
ordua eta okasionea eztira maiz edireitan; bainan mansotasuna, neurriztasuna, ohoreztasuna
eta humiltasuna bertute batzu dire, zeinez gure
biziaren obra guziak behar baitira koloreztatu.
Badira hauk baino bertute ekzelentagoak,
badarik ere hautazko usanza premiazkoago da.

Azukrea ekzelentago da gatza baino, bainan
gatza maizago eta gauza geiagotara hartzen da.
Hartarakotzat bethi hanitz eta laster bildu behar
dugu guzietarako bertute hautarik, hetaz bethi
hainitz eta laster bildu behar dugu guzietarako
bertute hautarik, hetaz behti kasik baliatu eta
serbitzatu behar garenaz geroztik.
Bertutezko lanetarik lehen hautatu behar
dugu gure eginbideari hobeki dagokana, ezen ez
gure gustuaren arauerago dena. Gozo zitzaion
Santa Paulari bere gorputzarren garratzki heztea
eta sebatzea, eztitasun espiritualez errazkiago
gozatzea gatik, bainan obligatuago zen bere
superioren erranen egitera. hargatik San Hieronimok aitortzen du gaizki egiten zuela bere ipizpikuaren konseilluaren kontra neurrigabeko
barurik egiteaz. Apostoluek kontrarea, ikusirik
ordenatuak zirela ebanjelioaren predikatzeko,
eta zeruko ogiaren arimei partitzeko, ongi xoil
iujeatu zuten huts handi bat eginen zutela prediku sainduaren utzteaz, iarraikitzea gatik pobreez
artha duen bertuteari, guziz exzelenta delarik.
Batbederaren bizitze thailluak zenbait bertute
bereziri lotzeko premia du. Bertute batzu dago-

tza elizako buruzagiari, bertze batzu prinzeari,
bertzeak soldaduari, bertzeak emazte ezkonduari, bertzeak alhargunari, eta guziek behar dituztelarik bertute guziak izan, etzaizte guziei orobat
lotu behar bainan batbedera partikularki iarraiki
behar zaizte hartu duen bizitzeko antzeari beha
dagozkan bertutei.
Gure eginbide partikularari ukitzen etzaizkon
bertuteen artean hartu behar dira ekzelentenak,
ez eder eta handi iduriago dutenak. Kometek,
erran nahi da, izar adats, xirlo eta buztan dunek
komunzki handiago dirudite egiazko izarrek
baino, eta leku gegiago dadukate gure begietan;
badarik ere eztira izarrekin konparatzekoak, ez
handitasunaz, ez eta ahalaz edo bertutez, eta
eztirudite handiak direla, zeren gure gana hurbillago diren, eta materia lodiago bati datxezkon
baizen. Manera berean badira bertute batzu, zeinak, zeren ukitzen ditugun eta sentitzen, eta,
hala erran behar bada, zeren materian dauntzan, handiro eta bethi berzeak baino geiago
estimatzen baitira jende xehearen artean; hala
komunzki kontu geiago egiten da gorputzeko
aumoinaz, ezen ez espiritualaz; baruraz, zilizio-

az, sedazko athorraz, billustasunaz, diziflinaz eta
gorputzaren hezturaz, ezen ez emetasunaz,
mansotasunaz, modestiaz eta bihotzaren sebadura guziez, hagitz ekzelentagoak direlarik. Hautatzatzu bada, Filothea, bertute probetxosenak,
ez estimatuenak; beregainekoenak ez itxurazkoenak; hoberenak, ez berreginenak edo begiztatuenak.
On da batbederak hauta dezan zenbait bertute berezirik, haren arauera obratzeko, ez ordea
bertzeen utzteko kontuan, baina ba bere espirituaren xuxenkiago iarririk idukitzeko bere lanetan.
Neskato gazte eder eta iguzkia baino argiago
bat, erregina bezala berregindurik, azitun arramuzko khoro batez khoroaturik agertu zitzaion
San Iuan Alexandriako ipizkuari, eta erran zioen:
Ni naiz erregeren andregaia, nahi banauzu maitetzat hartu, gidatuko zaitut haren ikustera. Ezagutu zuen andre hura zela pobreen alderako
miserikordia, eta Iainkoak bertute hura gomendatzen zioela; hala ere gero halako maneraz iarri
zen aumoin edo limosna egiten, non hargatik

leku guzietan hari baitzaritza San Iuan aumoinera edo limosnaria.
Eulojio Alexandrinok desira harturik zenbait
serbitzu berezirik Iainkoari egiteko, eta indarrik
aski ez izanez bakharriko bizitzearen besarkatzeko, ez eta bertzeren eskuaren azpian iartzeko, hartu zuen bere etxera gizon ondikozko,
lazeriatu, galdu eta sohaiotasunez bethe bat,
bere karitatearen erakusteko haren baitan, eta
bere buruaren bildumatzeko. Hori egitekotzat
merezimendu geiagorekin, botu egin zuen hura
ohoratuko errekaitatuko eta serbitzatuko zuela
mutil batek bere nausia eta iauna egin zezakeien
bezala. Ordea zenbait tentamendu gertaturik,
bai sorhaioari, bai Eulojiori elkharren largatzeko,
ioan ziren San Antonio handiagana konseillu
eske, eta hark erran zerauen begirauzue, haurrak, elkhar ganik apartatzetik, zeren nola biok
zuen azken finari hurbildu baitzaizkote, angeruak edireiten ezpazaituzte elkharrekin, zuen
khoroen galtzeko peril handitan zarete.
Sain Luis Franziako erregeak, dirua irabazi
nahiz bezala, bisitatzen zituen hospitaleak, eta
eriak serbitzatzen zituen bere eskuez. San Fran-

zesek pobrezia zuen maite guzien gainetik, eta
hura deitzen zuen bere andrea. San Domingo
besarkatu zuen predikuaren ofizioa, eta haren
ordenakoak handik deitzen dira predikadore.
San Gregorio handiak plazer hartzen zuen
sainduralei begitarte eta serbitzu egiteaz, Abraham patriarka mirailtzat harturik, eta hala ere
hark bezala loriako erregea ostatatu zuen saindurale baten iduriaren azpian. Tobiasek bere
karitatea emaiten zuen gorputzen ehorztean.
Santa Elisabetek, zenbat ere prinzesa handi baitzen bere buruaren beheitimendua zuen maite
guzien gainetik. Santa Katalina Genesekoa
alhargunduz geroztik iarri zen hospitalean erien
serbitzatzen. Kasianok kondatzen du donzeilla
debozionetsu bat, desira harturik norbaitek
eman liozon pazienziazko bertutearen ardietsteko bidea, ioan zela San Athanasio gana, eta hark
haren galde enzunik, eman zuela harekin lahargun errumes, grinatsu koleratsu, burugogor,
arrankurati eta ezin pairatuzko bat, zeinak bethiko liskarrez, hitz gaitzez, arrankurez eman baitzioen andre iainkotiar hari leku franko emetasunean eta obedienzian behar bezala iarteko. Hala-

ber Iainkoaren serbitzarien artean batzu iarten
dira erien serbitzatzen, bertzeak arima galduen
eta errebelatuen hoberatzen, bertzeak elizen
edertatzen eta aldareen berregintzen, eta bertzeak gizonen artean bakearen emaiten. Hortan
brodatzailleak bezala dira, zeinek hainitz mothazko oialaren gainean hainitz moldez ere sartzen baitituzte sirikuak, urrea eta zilharra suerte
guzietako lorerik egiteko, zeren zenbait debozionezko lan bereziri hala lotzen zaizkon arima
debozione zaleak hartaz baliatzen dira oial huts
batez bezala bere brodadura espiritualaren egiteko haren gainean gertze bertute guziak, zein
bere lekutan ezarteko eta hedatzeko, eta hala
bere akzioneak eta afekzioneak hobeki dadutzate bizirik eta arrimaturik, hek bere lan espiritualera ordenatuz, eta bere espiritua erakusten
dute bere aldagarri urre irunez iosiarekin, eta
hainitz obradura moldez bereziarekin.
Bizio batek akometatzen gaituenean, haren
kontrako bertuteari behar gaizko ahal bezanbat
iarraiki; zeren bide hartaz garaituko gaizko gure
etsaiari, eta ez gare hargatik egonen bertute
guzietan aitzinatu gabe. Urguillukeriak edo kole-

rak eramaiten banau, beharko dut gauza guzietan neure burua apaldu, makurtu eta plegatu
humiltasunaren eta mansotasunaren aldera, eta
hartarakotzat orazioneaz, sakramenduez, prudenziaz, fermutasunaz neurriztasunaz baliatuko
naiz. Ezen nola basurdeek hortzak hortzez agurtzen baitituzte eta garbitzen, hekin zorrotzteko,
eta nola batak eta bertzeak orobat hagitz
zorrotzten baitira eta pikagarritzen, hala gizon
bertutezaleak borondatea hartu duenean bere
buruaren begiratzeko, beharrago duen bertutearen osoki ardietsteko; hura behar du limaztatu
eta zorrotztu bertze bertuteen eserzizaz, eta
hala hek ere, batak bertzea ongituz, finkatuz eta
edertuz, ekzelentago eginen dira eta ederrago.
Hala gertatu zitzaion Iobi, zeren nola partikularki
baitzerraion pazienziari, hura akometatzen
zuten hain bertze tentazioneren kontra, alde
guzizko saindu egin zen, eta bertutetsu bertute
guzietan. Halaber, San Gregorio Nazianzakoak
dioen bezala, gertatu da presuna batek ardietsi
duela bertuteez neurria mukuru, xoilki zenbait
bertute ongi eta tinkezki segituaren obra batez,
Rahaben exenplua ekhartzen duela, zeinak

bidezkoen ostatatzeko ofizioa behar legez eginik, bere gaineko loria bat ardietsi baitzuen; hori
ordea aditzen da halako obra egiten denean
ahalik hobekiena, bihotz bero eta karitate handi
batekin.

Bertuteez egin behar den hautu
beraren gainean

BIGARREN KAPITULUA
San Augustinok ederki dio, debozionean
lehenbizi hastetik iarten direnek egiten dituztela
huts batzu gaizki hartzeko direnak debozioneko
lege hersien arauera, halarik ere laudatzekoak
direla, aitzinetik emaiten duten ethorkizuneko
debozione beregaineko baten seinalea gatik, bat
eta debozionerako preparazione bat direla. Beldurtasun lodi eta larri hura, bekhatuetako bide
zabaletik berriroki ilkhiten diren arimetan narrioak eta garriak ezarten dituena, da bertute
gomendatzeko bat lehenbizi haste hartan eta
seinale aitzindari segura gero ere konszienziaren
garbitasuna ardietsiko dutela; bainan beldur
hura bera gaizki erraitekoa lizate debozionean
iadanik hainitz aitzinatu direnetan; hekin bihotzetan manatu behar baitu beldurtasun hura
aphurka eta baratxe khentzen eta kanporatzen
duen amorioak.

San Bernardo bere lehenbizi haste hetan xoil
zen hersia eta garratztasunez bethea, haren
gobernuaren azpian iarten zirenen aldera, eta
berehala erraiten zerauen gorputza erauntsi
behr zutela, eta haren gana ethorri espiritu irutsarekin. Hekin konfesioneak enzuten zituenean,
ezin deklaratuzko garratztasunaz erabilten
zituen eskas suerte guziak, zenbat ere xipi baitziren, eta perfekzionearen ikhastun berri gaizo
hek hala etxatzen zituen, non khexatuz eta khexatuz debozionetik apartatzen baitzituen; bihotza eta hatsa galtzen baitzuten ikusteaz hark
bethi eta bethi lehiatzen zitzaiela hain ikhe xut
eta gora batetan. Ikusten othe duzu, Filothea?
garbitasun oso baten desir guziz irazeki hark bulkatzen zuen saindu handi hura halako biderik
hartzera, eta zelo hura bertute handi bat zen,
ordea etzen laudatzekoa. Hala ere Iainkoak
berak behingo aldi sakratu batez hari agerturik
bertze bide bat hararazi zioen, isurtzen zuela
haren arima baitara espiritu eme, manso, maitagarri eta urrikalmendutsu bat, eta hala guziz bertze bat eginik, akusatu zuen bere burua handiro,
zeren hain garratz eta hersi izan zen, eta hain

amolsu eta begitartetsu egin zen guzien aldera,
non egin baitzen nahiz nahia guzientzat guziak
irabaztea gatik.
San Hieronimok kondatu duenean santa
Paula bere alaba espiritual maitea ez xoilki sobera iarria, bainan are thematua zela bere gorputzeko mortifikazionetan, hala non ezpaitzioen
amor egin nahi San Epifanio bere ipizpikuak hartarakotz eman zioen kontrako abisuari, eta hortaz lekhora beretarik nihor hiltzen zenean hala
bere burua largatzen zuela damura eta dolura,
non bethi bera sartzen baitzen hiltzeko perillean;
azkenean hunela dio, erranen dute andre saindu
haren laudorioak eskiribatu behar bidean, eskiribatzen ditudala haren eskasak, makhurrak eta
baiak, lekuko egiten dut hark serbitzatu duen,
eta nik ere serbitzatu nahi dudan Iesus iauna,
eztudala gezurrik erraiten, ez alde batetik, ez
bertzetik; aitzitik hartaz dena garbiki erraiten
dudala, giristinoak giristinoaz behar duen bezala, erran nahi da, eskiribatzen dudala haren bizitzearen lerroa, ez laudorioetako liburua, eta
haren bizioak bertzeen bertuteak direla. Erran
nahi du Santa Paula baitan ziren eskasak eta

makhurrak izanen zirela bertute arima gutiago
konpli batetan; eta egiaki badira akzione batzu
inperfekzione estimatzen direnak presuna perfetetan, eta halarik prefekzione handi estima liratezkeienak inperfetetan. Seinale ona da eri
batentzat zangoak hantzen bazaizko eritasunetik ilkhiten denean; zeren hantura hark erakusten du naturaleza iadanik bortitztuak iraitsten
dituela soberazko urak; bainan seinale hura bera
gaixto lizate barraiatzeko eta kanporatzeko. Ene
Filothea, uste ona behar dugu bertuteen ondoan
dabiltzan guziez, hainitz eskas egiten dutelarik,
sainduek berek maiz halako hutsik egiten zutenaz gero bertutei zerraistenean. Ordea gutaz
bezanbatean artha iduki behar dugu bertutean
iartzeaz eta haritzeaz, ez xoilki fidelki, bainan
zuhurki ere; eta hartarakotzat hersiki begiratu
behar da zuhurraren konseillua, ez garela permatu behar gure zuhurziaren gainean, baina bai
Iainkoak eman derauzkigun gidarien zuhurziaren
gainean.
Badira gauza batzu, uste baitute hainitzek
bertuteak direla, eta ezpaitira nihola ere; hetaz
hitz bat erran behar derautzut: hek dira extasak,

sentitu eta pairagabetasunak, bat egite Iainkogarriak, bertze formaratasunak, eta bertze
horrelako perfekzioneak, zeinez liburu batzu
minzo baitira, prometatzen dutela bide hetaz
arima altxatuko dutela kontenplazione osoki
endeleguzko batetara, espirituaren aplikazione
esenzialera eta bizitzerik gorenera. Ikusten
duzu, Filothea? perfekzione hek eztira bertute,
aitzitik bertuteak gatik Iainkoak emaiten dituen
errekonpensa, edo are ethorkizuneko bizitzeko
doatsutasunen limar eta erakuskari batzu dira,
zenbait aldiz gizonei presentatzen zaiztenak
parabisuan gora diren peza osoez guthizia arazitzeko. Ordea hargatik ez gara nekhatu behar
halako graziak ardietsi nahiz, hetaz bat ere premiarik eztugunaz gero Iainkoaren ongi serbitzatzeko eta oneritzteko, zein behar baita gure
xede bakhoitza izan: hala ere hainitzetan eztira
graziak nihoren trabailluz eta antzez ardiets
ditezkeienak, ikusirik hek egin ditezkeiela gure
baitan, ez ordea guk eginik. Geiago diot, eztugula borondate hartu gizon prestu eta debozionetsu, emazte prestu eta debozionetsu izaiteko
bazen, hargatik behar gare hartara ongi enple-

gatu. Baldin Iainkoak nahi bagaitu angeruzko
perfekzione hetaraino goititu, angeru prestu izanen gara ere; bainan bizkitartean iar gaitezin eta
hari gaitezin sinpleki, humilki eta debotki bertute xipietan, zeren gure salbatzailleak utzi dio
gure arthari eta trabailluari hetaz egin ditekeien
irabazia; halakoak dira pazienzia, mansotasuna,
obedienzia, pobrezia, kastitatea, lagunaren alderako bihotzberatasuna, haren eskasen pairamendua, agudotasun eta berotasun espiritual
saindua. Utz detzagun gogotik gaingoititasunak
arima gaingoitituentzat, eztugu merezi hain leku
gora bat Iainkoaren serbitzuan: doatsuegi izanen
gara hura serbitzatzen badugu bere kuisinan,
bere okintzan, haren lekhaio, karga+garraitzaille, axelari, ganbarazain bagara ere; hari dagoka
gero, plazer badu, gure sararazitzea bere sekeretuzko gelan, eta konseillari berezien artean.
Bai, Filothea, zeren loriaren errege hark eztitu
bere serbitzariak sariztatzen egiten dituzten ofizioetako graduaren arauaz, bainan hetan ekhartzen eta erakusten duten amorioaren eta humiltasunaren ereduz. Saulek bere aitaren astoen
bilha zebillala aurkhitu zuen Israeleko erresuma;

Errebeka Abrahamen kameluak eradaten zituela
egin zen haren semearen espos. Ruth Boozen
ogi epailleen ondoan ogi buruzkak biltzen hari
zela, eta haren oinetan etzanez, ekharri izan zen
haren saietsera, eta haren espos egin zen. Gertuz ohi gabeko gauzen hain nahitze gorak eta
alxatuak hagitz dira suiet lilluramenduetara,
enganioetara eta falserietara, eta batzutan gertatzen da bere burua angeru dadukatenak eztirela xoilki gizon prestu eta debozionearen gainean egiten dituzten hitz mothak handiago direla, hartaz duten sentimendua eta obratzen dutena baino; badarik ezta deus ere mesprezatu, ez
eta arinki iujeatu behar, bainan Iainkoa benedikatzen dugula bertzeen gaingoititasunaz, gaudezin humilki gure bide beheragoan, dakigula hura
hobeki dagokala gure ahalari eta aphurkeriari;
hartan humilki eta fidelki bagabiltza, Iainkoak
goitituko gaitu handiresun guziz handietara.

Pazienziaz

HIRURGARREN KAPITULUA
Pazienziaren beharra duzue, arren Iainkoaren
borondatea egiten duzuela, hark egin promesa
ardiets dezazuen, dio Apostoluak; bai, zeren
gure Salbatzailleak erran zuen bezala, zuen
pazienzian eginen zarete zuen arimen iabe.
Gizonak, Filothea, ahal dukeien zori onik handiena da bere arimaren iabe izaitea, eta zenbatenaz
perfetago bata pazienzia, hanbatenaz perfekiago iabetzen gaizte gure arimei. Orhoitzaite maiz
gure Iaunak salbatu gaituela bere penez eta pairamenduez, eta guk halaber gure salbamendua
obratu behar dugula aflikzioneak iasanez, ahalik
emekiena pairatzen ditugula gaizki erranak, kontrakotasunak eta atsekabeak.
Eztezazula zure pazienzia epha egiten edo
eginen zaizkitzun horrelako edo halako bidegabetan, bainan hura heda zazu iainkoak zure gainera igorriko edo ethortera utziko dituen ondiko
guzietara; badira pairatu nahi eztutenak tribula-

zione ohorezkorik baizen, nolakoak baitira gerlan
zaurtu izaitea, gerlako presoner sartzea, gaizki
erabilli izaitea fedea gatik, pobreturik gelditzea
zenbait irabazi, duten hauzi edo gudu gatik;
horrelakoek eztute tribulazionea maite, baina
bai tribulazioneak ekhartzen duen ohorea. Egiazko pazientak eta Iainkoaren zinezko serbitzariak
berdinki iasaitentu tribulazioneak, hala laidozkoak, nola ohorezkoak. Gizon bihotzdunarentzat
ezta eztitasunik baizen, hura gaixtoek mesprezatzen, gaizki aiphatzen eta akusatzen dutenean; bainan prestuek, adiskidek eta ahaideek
hura gaizki erraiten, akusatzen eta erabilten
duten orduan, hortan doa seinalerik hoberenaz.
Kontu geiago egiten dut mansotasunaz, zeinarekin San Xarles Borromeo handiak luzeki pairatu
baitzituen ordena guziz hertsi batetako predikari famatu batek kadiratik haren kontra guzien
aitzinean aurtikhitzen zituen eranzuteak, bertzetarik izan zituen akometamendu guziez baino.
Ezen nola erleen aursikiak edo ezten-kolpeak
mingarriago baitira ulienak baino; hala prestuek
egiten derauzkiguten gaizkiak eta kontratasunak
gutiago hagitz paira ditezke bertzek baino; guzia

gatik ere hori hainitzetan gertatzen da, bi gizon
prestuk, biek intenzione ona dutelarik, zein bere
usteari iarraikiz batak bertzeari gerla eta kontratasun handiak egiten diotzatela.
Zarela pazienziatsu, ez xoilki etorriko zaizkitzun aflikzioneak berak gatik jeneralki, bainanoraino hek berekin eta bere ondotik dakhazketen
gertanzak eta kasuak gatik. Hainitzek nahi lukete zerbait gaitz izan, kondizionerekin ordea traburik elizela egin. Eztut damurik, dio batak,
zeren pobretu naizen, lekhat zeren pobreziak
trabatuko nauen ene adiskideen serbitzatzetik,
ene umeen handitzetik, eta neroni ohorezki bizitzetik, desira nukeien bezala. Bertzeak erranen
du, enuke ansiarik, munduak uste ezpalu hori
gertatu zaitala neure faltaz. Bertzeak atsegin har
lezake norbait hartaz gaizki minzo baledi, eta
hori gogotik paira lezake, kondizionerekin nihork
gaizki erraillea zinetsten eluela. Badira bertzeak
bere gaizetik, uste dutenez, hartu nahi dutenak
zenbait trabu, ez ordea guzia: eztira pazienziatiak ilkhiten, diote, zeren eri diren, bainan zeren
eztuten dirurik bere buruaren errekaitatzeko,

edo zeren hekin aldean direnak trabatzen diren
eta penatzen.
Bada nik diot, Filothea, pazienzia behar dugula, ez xoilki zeren eri garen, bainan eta zren
halakatu garen Iainkoak nahi duen eritasunaz,
nahi duen lekuan, nahi duen jendeen artean, eta
nahi duen penekin, eta orobat da bertze tribulazioneez. Gaitzik gerta dakizunean, har etzatzu
haren kontrako erremedio ahalezkoak eta Iainkoarenm arauerakoak, zeren bertzela egitea,
lizate haren maiestate sainduaren tentatzea,
bainan hori eginik ere, osoki iarten zarela Iainkoaren borondatearen azpian, zaude begira zer
plazer duen erremedioek egin dezaten. Plazer
badu gaitzari garai dakizkon, hari eskerrak emanen diotzatzu; bainan plazer badu gaitza garai
dakien erremedioei, hura benedikatuko duzu
pazienziarekin.
Ni narraio San Gregorioren konseilluari; zuzenez akusa zaitezinean zenbait egin duzun
hutsez, humil zaite hagitz, aitor ezazu geiago
merezi duzula zure kontra egiten den akusua
baino. Baldin akusua gezurrezkoa bada, eskusa
zaite zinero, ukhatzen duzula hobenduri zarela,

zeren ohore hura zor eta ekharri behar diozu
egiari, eta laguna gatik eman behar duzun exenplu onari; ordea zuk egiazko eta legezko eskusa
ekharriz gero, zure akusatzaillea hala ere lehiatzen bazaitzu, etzaitezila niholaz ere asalda, eta
ez khexa zure eskusa balia arazi nahiz, ezen zure
eginbidea eginez gero egiaren aldera, hura
humiltasunari ere egin behar diozu. Manera hartan eztiozu kalterik ekharriko zure aiphamen ona
zbehar duzun arthari, eta bihotzeko bakeari,
mansotasunari eta humiltasunari zor derauezuna afekzionea eztuzu galduko.
Arrankura zaite ahalik gutiena eginen zaizkitzun bidegabeez; berdin gauza segura da, nor
ere arrankuratzen baita, hark egiten ohi duela
bekhatu; zeren gure buruari diadukogun amorioak bethi erraiten derauku gure atsekabeak handiago direla diren baino. Guzien gainetik ordea
eztietzetzula zure arrankurak egin errazki haserretzen direnei eta gaizki pensatzen ohi dutenei.
Baldin on bada nihori zure arrankurak erran diotzotzun, edo egin zaitzun ofensaren erremediatzeko, edo zure gogoaren baketzeko, behar
derauztetzu egin gizon bakezkoei eta Iainkoa

zinetan maite dutenei; bertzela zure bihotza
arindu behar bidean, hura leramakete asaldu
handiagotara, eta zilhatzen zaituen aranzea
athera utsez, hura barrenago sar lezakete zure
oinetan.
Hainitzek, erituz geroztik, edo nihork bidegabeztatu dituenean, egiaki bere burua dadukate
arrankuratu eta minberadurarik erakusi gabe,
zeren uste baitute, eta hala da, erakus lezaketela indarrak flakatu zaiztela eta bihotzek eztutela;
hala bainan handiro desiratzen dute eta hainitz
moldez enseiatzen dira, batbederak urrikari
dituen, eta zinets dezan, ez xoilki penetan daudela, bainan oraino pazienzia eta bihotz handia
dutela. Bada hori da, hala ere pazienzia bat,
ordea pazienzia falsoa, bere izaitez anbizionerik
eta banaloriarik finena, eta ez bertzerik: Loria
dute, dio apostoluak, ez ordea Iainkoaren aitzinean.
Egiazko pazienta ezta nihoiz ere bere gaitzaz
arrankuratzen, eztu desirik nihork hura duen
urrikari, bere ondikoaz minzo da garbiki, egiaki
eta sinpleki, plainurik gabe, arrankurarik gabe,
bere mina hitzez handitu gabe: nihork hura plai-

natzen badu, pazientki utzten du egitera, lekhat
hura plainatzen badu zenbait eztuen gaitzez;
zeren orduan klarki eta modetski erraiten du
eztuela halako gaitzik, eta manera hartan baketi dago egiaren eta pazienziaren artean, bere
gaitza aithorturik, hartaz plainatu gabe.
Debozioneko bidean gertatuko zaizkitzun
kontratasunetan (berdin eztira faltatuko) orhoitzaite gure salbatzaillearen hitzaz: emazteak
alhadura handiak itu erditzen denean, bainan
haurra sorturik ikusirik, bere hertsturez ahantzten da, zeren gizon bat iaio baitzaika mundura.
Ezen zuk ere zure ariman konzebitu duzu munduan den haurrik hoberena, zein baita Iesu Kristo; hartaz osoki erdi zaitezin baino lehen ezin
zaudezke nekhatu gabe; duzun ordea bihotz
ona, zeren dolore hek iraganez gero sekulako
bozkarioa izanen duzu, halako gizona zuk mundura emanez. Bada osoki sortua izanen da zuretzat, zuk hura zure bihotzean eta obretan osoki
formatu dukezunean, zure bizia harenaren gainean moldatuz.
Eri zaitezinean ofrendatzatzu zure dolore,
pena eta langiadura guziak gure Iainuren serbi-

tzuko, eta egiozu othoitz hek ezar detzala berak
zure gatik hartu dituen penekin. Obedizazu midikua haretzatzu miritzinak, edariak, iakiak eta
bertze erremedioak Iainkoaren izenean, orhoitzen zarela gure gatik edan zuen minaz, desira
zazu sendatzera hari serbitzu egiteko; zaude
gogotik langiaduretan, haren obeditzeko, eta
prepara zaite hiltzera, hala plazer badu, haren
laudatzeko eta hartaz gozatzeko. Orhoitzaite
erleak bizi direla belhar xoil khiratsetarik eta
saminetarik ianez eztia egiten duten denboran,
eta guk ere sekulane zin daidikegula eztitasun
ea pazienzia handiagoko obrarik, eta bertute
beregainekoetako eztia ezin bil dezakegula
hobeki, khiratstasunezko ogia iaten dugun, eta
hersturetan bizi garen orduan baino. Eta nola
erle belharraz, zein baita belhar xume eta khirats bat, egiten den eztia guzietarik hoberena
baita; hala beherenak eta mesprezatzekoenak
diren tribulazionetako khiratsturan lantzen den
bertutea guzietarik ekzelentena da.
Mira zazu maiz barreneko begiez Iesu Kristo
gurutzean itzatua, billusia, gaizki aiphatua, arnegatua eta finean unhadura, tristezia eta nekha-

dura molde guziez zapatua, eta konsidera zazu
zure pairu guziak, ez izanez harenak bezalakoak
eta bezanbatekoak, eztirela nihola ere konparatzekoak haren penekin, eta sekulan eztuzula
deusik haren gatik pairatuko, hark zure gatik
pairatu duenaren aldean.
Konsideratzatzu lehenagoko martirek pairatu
zituzten, eta orai hain bertzek pairatzen dituzten, konparazionerik gabe, zuk ditutzun baino
pena gaitzagoak, eta errazu: Helaz! ene nekheak
dira konsolazioneak, eta ene penak dire arrosak,
konparatzen banaiz helzakitzarik eta arintzarik
gabe ardurako herio batetan bizi direnekin, ondiko neurrigabeki handiagoetan hondaturik.

Kanpoko humiltasunaz

LAUGARREN KAPITULUA
Zoaz, diotsa Eliseo profetak emazte alhargun
pobre bati, maillega zazu zure hauzoko guzietarik hainitz untzi hutsik, eta duzun olioa isurezazu
hetara. Nahi badugu Iainkoaren grazia gure
bihotzetan sararazi, hutstu behar ditugu gure
buruko estimaz. Kreserela daritzon xoriak oiu
eginez eta hegaztin ihizilariak begiztatuz, hek
izitzentu berari dagokan eta nihork eztakien bertute batez; hargatik usoek hura dute maite bertze xori eta hegaztin guzien gainetik, eta segurik
bizi dire haren aldean; halaber humiltasunak
kanporatzen du Satana, eta gure baitan begiratzentu Espiritu Sanduaren graziak eta dohainak.
Horren gatik saindu guziek, beregainki ordea
Sainduen erregeak eta haren ama sakratuak
bethi ohore eta amudio geiago ekharri diote bertute merezi onezko hari, gizona zuhur eta prestu
dezaketen bertze guziei baino.

Erraiten dugu gure buruari emaiten diogun
loria dela banoa, noiz ere loriatzen baigara, edo
gure baitan eztenaz, edo gure baitan denaz,
baina gure eztenaz, edo gure baitan denaz eta
gure denaz, baina balio eztuenaz hargatik loria
gaitezin. Ethorkizko aitonen semetasuna, handien faborea, jendarteko ohorea, gauzak dire
gure baitan eztirenak, bainan edo gure aitzinekoetan dauntzanak, edo urlien uste onean eta
ahotan dabiltzanak. Badira burukaritzen eta
kokotzlarritzen direnak, zeren zaldi on baten gainean ikhanak diren, zeren plumaia duten xapelan, zeren aberatski berregindurikako aldagarria
darabillaten, ordea erhokeria hura nork eztakusa? zeren baldin loriarik bada halako gauza
gatik, zaldiarentzat da, xoriarentzat, eta dendariarentzat. Eta zer bihotz gaberia da bere balentia maillegatzeaz, zamari, plumaia, blanxeta edo
koleta hantu eta ixurtu batetarik? Bertzeak prezatzen, gorgoinatzen eta mirailletan dira mustaxa xutak eta armatuak, bizar ongi orraztatua,
xirlo ixurtuak, eta esku leunak gatik, zeren danzan lindo, iokoan artez, kantetan fetxo diren;
ordea ez othe dira bihotz flakatuak hain gauza

fitsezkoz eta ergelez bere balioa eta aiphamena
handitu, berretu eta alxatu nahi dutenean? Bertzeek, zeren zerbait dakiten, nahi dute munduak
ohore eta agur egin diezen, guziek hekin gana
eskolara ibilli behar balute, eta hek nsusitzat
iduki behar balituzte bezala; hargatik basherriko
irakhastunlariak deitzen dire. Bertzeak hantzen
eta paoatzen dira bere edertasuna miratuz, eta
zinetsten dute mundu guziak datutzala begiak
hekin gainean: hori guzia neurrigabeki ergel,
erho eta itsusi da, eta hain gauza aphurretarik
eta floxetarik hartzen den loriaz erraiten ohi da
loria ergela, erhoa eta fitsezkoa dela.
Egiazko ontasuna ezagutzen da egiazko balsamua bezala: balsamua enseiatzen eta frogatzen da urera isuriz, hondoratzen eta azpian iartzen bada iujeatzen da finena eta preziosena
dela: halaber ezagutzekotz ea gizon bat egiaz
zuhur, iaginsun, bihotzdun eta noble denez, ikusi
behar da ea haren baitan diren ontasunak xedatzen eta abiatzen direnz humiltasunera, modestia eta obedienziara, zeren orduan egiazko ontasunak izanen dira; bainan gainetik igerikatzen
badira, eta nahi badute agertu, ontasunak iza-

nen dire hanbatenaz gutiago egiazkoak, zenbatenaz agerturenago baitira. Haizetzean eta igorziri karrasketan zortzen eta hazten diren perleriek eztute perla-azala baizen, eta barrenean
eztute sustanziarik ez mamirik; halaber urguillukerian, ban[]atasunean eta banokerietan iaiotzen eta gurentzen diren gizonen bertute eta
abantail ederrek eztute on iduri hutsa baizen,
gozorik, muinik eta zailtasunik bat ere gabe.
Ohoreak, graduak, kargu handiak safrana
bezalakoak dire; hura sendoago eta usuago sortzen baita oinetan zapatua izanez. Eder izaitea
ezta geiagotik ohore, nihork edertasuna gatik
bere buruaren miratzen hari denean; edertasuna
eder izaitekotz, behar da ansigabeztatua izan:
iakintasunak desohoratzen gaitu hantzen gaituenean eta irakhaztunkeriara itzultzen denean.
Puntutsu bagare graduak, iar-lekuak eta tituluak gatik, bertze alde dela leku emaiten diogula bertzeari nor, nongo, eta nolakoak garen bilhatzeko, sondatzeko eta kontrakoaren erakuzteko, geurok apurtzen eta itsustentugu gure abantaillak; zeren dohainik emanez eder den ohorea,
itsusi egiten da khexadurarekin haren bilha eta

eske gabiltzanean. Paboa, itzul-inguruz manaiatzen denean bere gorputzaren miratzeko bere
pluma ederrak axatuz zizkurtzen da guzia, eta
alde batetik eta bertzetik agertzen du zer ere
baitu itsusienik: lurrean landaturik eder diren
loreak zimeltzen eta ihartzen dira eskuztatuz.
Eta nola mandragoraren usaina urruititik eta iragaitzaz aditzen dutenek eztitasun gozogarri bat
hartzen baitute hartarik, bainan hurbilletik eta
luzaro hartaz usainztatzen direnak lolaetzen eta
eritzen baitira: halaber ohoreek konsolazione
ezti bat emaiten diote hekin usaina aditzen duenari urruititik eta arinki, hetan trikatu eta hetaz
kexatu gabe, bainan hetara gogoa eta xatzen
duena eta hetaz baskatzen dena baitan xoil
baiatzekoak dira eta gaizki erraitekoak.
Bertuteari iarraikiz eta bertutea oneritsiz hasten gare bertutetsu izaiten, bainan ohoreen
ondoan ibilliz eta ohorezale izanez hasten gara
ere mesprezatzeko eta gaizki erraiteko izaiten.
Onera sorturikako bihotzak eztire trikatzen ohoreen graduetako nahaskerietan eta agur nahikundetan, badute zer egin bertzerik; hori dagote
bihotz alferrei. Perleriarik ahal dekeiena ezta

kargatzen maxkorrez, eta bertutea ardietsi
nahiak eztira kexatzen ohoreak gatik. Gerthuz,
sar diteke nihor bere graduan eta hartan ahal
dagoke, humiltasunari athekarik edo kalterik
egin gabe, baldin hala dagidanz eta iharduki
gabe hari bada. Ezen nola Perutik heldu direnek,
handik atheratzen duten urreriaz eta zilharreriaz
lekhora, ximiñoak ere eta papagaiak ekartzen
baituzte, zeren etzaizten hainitz gosta, eta
untzia guti kargatzen duten; halaber bertuteari
darraizkonak eztaude hargatik zor zaizten graduak eta ohoreak hartu gabe, kondizionerekin
ordea, hortan ansia eta artha guti gostako zaiela, eta den guzia eginen dela aldaratu, afaldatu,
iharduki eta bilhakatu gabe. Badarik ere enaiz
minzatzen komunari behatzen dioen gradurik
eta kargurik dadukatenez, ez eta kontu handizko
dainurik edo kalterik bere ondorean gero ere
dakhasketen okasione partikular batzuez: zeren
hortan batbederak behar du bereari itxeki, karitatea eta kortesia lagunak dituen zuhurziarekin.

Barrenago humiltasunaz

BOTZGARREN KAPITULUA
Ordea desira duzu, Filothea, aitzinago gida
zaitzadan humiltasunean barrena; zeren erran
dudan bezala haritzea eta egitea, zuhurziago da
hurren, humiltasun baino: orai bada urrunago
noa. Hainitzek eztute nahirik ez ausartziarik ere
Iainkoak hereziki egin derauzten grazien gogoratzeko eta konsideratzeko, beldurrez hardezaten
banaloriarik edo gogalgintzarik: hortan segun
enganatzen dire. Zeren Angeruzko Dotor handiak dioen bezala, halaz eta Iainkoak egin
derauzkigun ontasunen konsiderazionea haren
amoriora heltzeko bide egiazkoa denaz gerostik,
zenbatenaz haren ongi eginak ezaguturenago
baititugu, hanbatenaz hura izanen dugu maiteago: Eta nola guri bereziki egiten zaizkigun ontasunek atzartzenago baigaituzte, guziei oro bat
egiten zaiztenek baino, behar dire halaber ernekiago konsideratu. Gerthuz, deusek ere ezin
humil gaitzake Iainkoaren miserikordiaren begie-

tan, hark egin derauzkigun ortasunen hainitztasunak humil gaitzakeien bezanbat, eta deusek
ere ezin humil gaitzake haren iustiziaren aitzinean, gure gaizki egin handiek bere hainitz izanez egin gaitzaketen bezanbat. Konsidera dezagun zer egin duen gure gatik, eta zer egin dugun
haren kontra; eta gure bekhatuak xehero konsideratzen ditugun bezala, konsidera detzagun
halaber haren graziak xeheroki. Ezta beldur
behar gure baitan eman dituen ontasunen ezagutzak hant gaitzan, baldin erneki beha bagozka
egia huni, zer eta gure baitan onik baita, eztela
gure ganik. Helaz! Mandoak ez othe dira bethiere abre pizuak, eta galtzen othe dute bere usain
gaixtoa, Prinzearen filda edo tresna preziatuez
eta usain onetakoez kargatuak direlarik? Zer
dugu onik eman etzaikunik? eta hura bertzeren
ganik badugu, zergatik nahi hartaz urguillutu?
Kontrara, eman zaizkigun grazien konsiderazione biziak egiten gaitu humil, zeren ezagutzak
baitakharke eskerrak. Ordea Iainkoak egin
derauzkigun graziak ikusirik, zenbait banaloria
suerte heldu baliz gure kilikatzera, ezin faltatuzko erremedioa izanen da, laster konsideratzea,

zein eskergabe garen, zein eskas, zein miseriatsu. Miratzen badugu zer egin dugun, Iainkoa
gurekin etzenean, ongi ezagutuko dugu egiten
dugun guzia, hura gurekin denean, eztela heldu
gure antzetik edo burutik. Egia da guk ongi eginaz gozatuko eta boztuko garela zeren gure
baita, baina Iainkoari xoilki hartaz emanen diogu
loria, zeren haren eskutik heldu baita.
Hala Birjina sainduak aitortzen du Iainkoak
egin diotzala gauza guziz handiak, bainan hori
eztu egiten bere buruaren humiltzeko eta Iainkoaren handietsteko baizen. Ene arimak, dio, handiro laudoriotzen du Iainkoa, zeren gauza handiak egin baiterauzkit.
Hainitzetan erraiten dugu ezgarela deus ere,
miseria bera, eta munduko istilla garela, baina
damu handi genduke nihork hitzean har baginitza, eta guzietan erran baleza gukurok diogun
bezalakoak garela: Aitzitik, ihez eta gorde iduri
egiten dugu, berzeek laster dagitentzat gure
ondoan eta bilha gaitzaten gatik: itxura egiten
dugu nahi dugula azkenik eta mahainaren lekurik beberenean iarri; bainan horrela gaude
mahain burura abantail geiagorekin ikhaiteko.

Egiazko humiltasunak eztu humil iduririk egiten,
eta humiltasuneko hitz guti atheratzen du, zeren
eztu xoilki desiratzen bertze bertuteen estaltzeko, baina bera oraino, eta beregainki gorde
nahia da. Eta zilhegi baliz gezur erraitera, ezten
bezalakoa iartzera, edo lagunari eskandalurik
emaitera, burugogorka iar liteke, eta urguillukeriazko obrak egin letzake, bere buruaren hekin
azpian estaltzeko eta han bizitzeko gorderik eta
ezagungaberik. Huna beraz ene konseillua, Filothea, edo ezterragula humiltasuneko hitzik, edo
derratzagun egiazko sentimendu barreneko, eta
kanpora atheratzen ditugun hitzen arauerako
batekin: eztetzagula nihoiz ere begiak beheiti,
bihotzak humildurik baizen: eztagigula azkenik
iarri nahi garelako iduririk, non bihotz onez
azken lekuan eztugun iarri nahi. Bada erregla
hori hain hedatua dadukat guzientzat, non ezpaitut hartarik deus ere lekhatzen, gauza bat xoilki
diot geiago, korteziak nahi duela, batzutan abantailla eskaini diezegun hura duda gaberik hartuko eztutenei: hargatik ezta hortan bi aldetarako
aditzerik, ez eta gezurrezko humiltasunik, zeren
orduan abantaillaren eskaintze hutsa da eman

nahi dugun ohorearen abiatze ta haste bat; eta
hura osorik ezin eman daidikeienaz gero, ezta
gaizkirik hei hatsapenaren edo liparraren bedere
emaiteaz. Orobat diot ohorezko eta errespetuzko hitz batzuez, zeinek, zorrotzki harturik, ezpaitirudite egiazkoak direla, behar bezanbat egiak
direlarik, baldin hek erraiten dituenaren bihotzak
egiaz gogo badu, noren ere gatik erraiten baititu, haren ohoratzeko eta errespetatzeko. Ezen
gure hitzek nolazpaiteko soberaniaz erraiten
duguna klaratzen dutelarik, badarik ere eztugu
gaizki egiten hekin enplegatzeaz, ohiko usanzaz
hala nahi duenean. Egia da nahi nukeiela hala
ere gure hitzak liren gure afekzioneen ahalik
arauerakoenak, bihotzeko idekitasunaren eta
trebetasunaren non ere eta zertan ere nahi den
erakusteko. Gizon egiazki humillak nahiago luke
bertze batek hartaz erran lezan, ezteiarra dela,
gaizoa dela, eztela deus ere, eztuela deus balio,
berak erran baleza baino: ezpere aditzen badu
erraiten dela halakoa dela, eztu ukhatzen, aitzitik bihotz onez amor egiten du eta ixilik dago;
zeren nola fermuki zinetsten baitu aiphatzen den
bezalakoa dela, ategin du berzeek ere berak

bezalako iujeamendu egin dezaten. Hainitzek
erraiten dute Orazione mentala utsten dutela
perfetentzat, berak eztirela gai eta eztutela
merezi jartzea haren egiten: badiote bertzeek
eztirela ausartzen Sakramendu sainduari maiz
hurbiltzera, zeren ezpaitadukate garbi aski direla: bertzeek erraiten dute beldur direla bere
miseria eta erorkortasun handia gatik debozioneari desohore eta laido egin diozoten, hartan
iartzen badire: bertzeek finean eztute bere
antzea eta iakina enplegatu nahi Iainkoaren eta
lagunaren serbitzuko; zeren, diote, ezagutzen
baitute bere feblezia, eta beldur direla urguillu
ditezin, zerbait onik eragiten badute, eta berak
gal eta erre ditezin bertzei argi eginez. Hori
guzia ezta bernizadura eta artifizio hutsik baizen, eta humiltasun motha da, ez xoilki falsoa,
baina gaixtoa ere: hartaz nahi baituzte iainkoaren gauzak ixilik eta zotilki hitzez gutitu eta mesprezatu, edo ezpere bere usteari, azturari eta
nagitasunari diadukoten amorioa humiltasunaren aitzakiaz estali eta bernizatu.
Eska zakizko Iainkoari seinale bat zeruan gor,
edo beherean itsasoan barrena, ziotsan Profetak

Akab dohakabeari, eta hark ihardetsi zioen: Ez
bada, enaiz eskatuko, eztut Iauna tentatuko. O
gizonaren gaixtoa! Iduri egiten du ohore handia
ekhartzen dioela Iainkoari, eta humiltasunaren
itxurapenaz eta estakuruaz desenkusartzen da,
eta gibela doako Iainkoaren ontasunak eskaintzen dioen graziari. Ordea ez othe dakusa iainkoak egin nahi deraukunean graziari, urguillukeria
dela graziari ukho egitea? Iainkoaren dohainek
obligatzen gaituztela hekin hartzera? humiltasun
dela obeditzea, eta haren desirei ahalik hurbillenetik iarraikitzea? Bada Iainkoaren desira da,
perfekzionea eta saindutasuna ardiets dezagun,
gu harekin bat eginik, gure bizitzea haren bizitzearen gainean ahalik finkiena moldatuz. Bere
buruaz fida den superbioak arrazoin du deusik
egiteko ausartziarik ez hartzeaz; bainan humilla
hanbatenaz bihotzdunago da, zenbatenaz ezagutzenago baitu indarrik eztuela; eta bere burua
gaizo dadukan eredura, ausartzenago da, zeren
bere fidanza guzia baitaduka Iainkoa baitan,
dakielia Iainkoaren plazerik gozoena dela bere
bothere handiaren erakustea gure indargabetasunean, eta bere miserikordiaren gainean. Beraz

behar gare humilki eta sainduki ausartu egitera
zer ere gure arimen gidariek iujeatzen baitute on
eta eder gure salbamenduaren aitzinatzeko.
Nihork uste badu eztakiena dakiela, erhotasun ageri da; nahi badu bere burua zerbaitez
iakinsun egin, ezagutzen duelarik zer hura eztakiela, ezin pairatuzko banaloria da. Nitaz bezanbat; enuke erakusiere nahi dakidana dakidala, ez
eta eztakidala. Karitateak nahi duenean, trebeki
eta emeki minzatu eta hari behar da lagunarekin, ez xoilki haren irakhasmenduko, bainan eta
konsolazioneko on eta premiazko diren gauzez.
Ezen humiltasunak gordetzen eta estaltzen
dituelarik bertuteak, hekin begiratzeko; badarik
ere agertzen ditu, hekin emendatzeko, handitzeko eta konplitzeko, karitateak manatzen duenean. Jprtam Tylozko Irletako zuhaitz baten pare
da, zein zuhaitzek gauaz hertsten baititu eta
serraturik baitadutza bere lore-gorri ederrak, eta
ezpaititu zabaltzen iguzki ilkhitean baizen, hala
non herri hartakoak baitiote lore hek lo dauntzala gauaz: zeren humiltasunak horrela estaltzen
eta gordetzen tu gure bertute eta perfekzione
guziak, eta eztitu nihoiz ere eraksten karitatea

gatik baizne, zein karitate, nola ezpiata gizonaren trazazkoa, baina zerukoa, ez nihoren moldeazkoa, baina Iainkozkoa, eta haren ganik sortua, Bertuteen egiazko Iguzkia baita, zeinen gainean bethi nausi iarri behar da: hala non karitatearen kontrako humiltasunak duda gaberik falsoak baitire.
Enuke nahi neure burua erho, ez eta zuhur
egin: zeren humiltasunak nahi ezpadu zuhur
egin dezadan, sinpleziak ere eta trebetasunak
eztute nahiko erho egin nadin; eta banaloria
humiltasunaren kotrakoa bada, artezia ere, bernizadura eta disimulakeria iarriak dire oro bat
trebetasunaren eta sinpleziaren kontra. Baldin
Iankoaren serbitzari handi batzuk erho-iduri egin
badute bere burua munduaren begietan xipiago
egitea gatik, hetaz miretsi behar da, ezta ordea
hek bezala egin behar: zeren gizonek halako
soberaniazko puntura iragaiteko izan tuzte arrazoinak, beretzat hain bereziak eta ohigabeak,
non ezpaita hek bezala egiteko themarik hartu
behar duenik. Dabidetez bezanbatean, lege
zaharreko Arkaren aitzinean dansan eta iausika
hari izan zen, aphur bat geiago ohiko ederkitasu-

nak agintzen zuen baino: etzuen hargatik bere
burua erho egin nahi, baina sinpleki eta artifiziorik gabe, kanpoko iauskeria hek egiten zituen,
bihotzean sentitzen zuen ohi eta neurrigabeko
alegrian zaren eredura. Egia da Mikol zeritzon
haren emazteak eranzute egin zionean hortaz,
erhokeria batez bezala, hark etzuela damurik
hartu ikusteaz gutietsten zela hargatik, aitzitik
bethi trebeki bere zinezko bozkarioari iarraikiz,
adiarazi zuen atsegin zuela laido guti baten izaiteaz bere Iainkoa gatik. Horren ondoan erranen
derautzut ezen, debozione egiazko, trebe eta
ideki baten obrak gatik erho edo deus guti etsten
bazare, humiltasunak bozkariotuko zaituela
laido doatsu hartaz, iakinik hark eztuela zure
baitan lekurik, bainan hura egiten derautzutenetan dagoela.

Humiltasunagatik onetsten dugula
gure beheramendua

SEIGARREN KAPITULUA
Aitzinago noa, eta badiotsut, Filothea, gauza
eta leku guzietan onets dezazula zure beheramendua. Ordea, erranen derautazu, zer erran
nahi du horrek, onetszazu zure beheramendua?
Ihardetsten derautzut, beheramendua erran
nahi dela humiltasuna, eta humiltasuna erran
nahi dela beheramendua. Hala Andre Dana
Mariak bere Kantu saziatuan erraiten duenean:
zeren gure Iaunak behatu baitio bere neskatoaren humiltasunari, hargatik jende guziek hura
erranen dute doatsu, erran nahi du, gure Iaunak
gogo onez behatu duela haren beheramendura,
aphurkeriara eta xipitasunera, haren mukurutzeko saboreez, eta graziez gaindireino bethetzeko.
Guziarekin ere bada diferenzia humiltasuneko bertutearen eta beheramenduaren artean:
zeren beheramendua da gure baitan, uste eztugularik, den xipitasana, aphurkeria, eta deusgu-

titasuna; ordea humiltasuneko bertutea da gure
beheramenduaz dugun egiazko eta borondatezko ezagutza. Bada humiltasun haren punturik
gorena da, ez xoilki gure beheramendua borondatezki ezagutzea; bainan haren onetstea, eta
hartan lakhetzea, ez indar, edo bihotz gabez,
baina Iainkoaren Maiestatearen handiago etsteko, eta lagunaz hagitz kontu geiago egiteko,
gure buruaz baino. Horrela egitera gonbidatzen
zaitut, eta hobeki endellega dezazun gatik, iakinezazu pairatzen ditugun gaitzetarik batzu direla mendretsiak, eta bertzeak direla ohorezkoak.
Hainitzek begitarte egiten derauezate ohorezko
gaitzei, eta nihor gutik egiten du kontu beheramenduzkoez. Mirazazu Ermitau debozionetsu
bat zirzildurik eta hortzez hirriturik: guziek ohoratzen dute haren arropa ihetzea eta urratua,
guziei urrikaltzen zaie pairatzen duena gatik:
baldin ordea ofiziale pobre, aitonen seme erori,
donzeilla on behartu edo errumeztu bat erremangu hartan badago, hura mesprezatzen dute
eta trufatzen: horra nola haren pobrezia den
beheramenduzkoa. Fraideak emeki eta debozionerekin hartzen du eranzute garratzik bere

Superiora ganik, edo umeak aita ganik; guziek
erranen dute mortifikazionea, obedienzia eta
zuhurzia dela; Zaldun, edo Andre batek gauza
bera pairatuko du norbaiten ganik, eta Iainkoa
gatik pairatzen dutelarik, guziek erranen dute
flakotasuna eta bihotzgaberia dela. Horra bada
oraino bertze gaitz beheramenduzko bat. Batak
du xamarra besoan, eta bertzeak ahurpegian;
hark eztu gaitza baizen, bainan hunek gaitzaz
lekhora mesprezioa, higoindura, nardamendua
eta beheramendua ere du. Bada nik orai diot, ez
xoilki oneritsi behar dugula gaitza, zein baita
pazienziaren bertutez egiten duguna, bainan
hartarik heldu zaikun beheramendua ere behar
dugula maite izan, zein baita humiltasunaren
bertutez egiten duguna. Geiago, bada beheramenduzko bertuterik, bada ohorezkorik ere:
pazienzia, mansotasuna, sinplizitatea eta humiltasuna bera dire bertuteak, mundukoek deus
guti eta putruz daduzatenak; kontrara, kontu
handi egiten dute zuhurtasunaz, balentiaz edo
bortitztasunaz eta bizartasunaz: Badire oraino
bertute berbatetarik sortzen diren obra batzu,
zeinetarik batak mesprezatzen baitira, eta ber-

tzeak ohoratzen: limosna emaitea, eta ofensak
barkhatzen karitatezko bi obra dire; lehena ohoratzen dute guziek, eta bertze mesprezaturik
dago munduko begien aitzinean. Aitonen seme
edo Andre gazte bat largatzen ezpada konpainia
ahalkegabe batetan erastera, dansatzera, edatera, berregintzera, hura trufatuko eta gaizki erabilliko dute guziek, eta erranen dute haren
modestia eta zuhurzia dela, edo debozionezko
itxura edo bernizadura: hori maite izaitea, da
bere beheramendua izaitea maite. Huna bertze
mothazkorik. Bagoaz erien ikhertzera eta bisitatzera, igortzen banaiz ezteiarrena gana, beheramendu izanen da enetzat munduaren arauaz;
hargatik hura izanen dut maite: bidaltzen banaiz
zerbait handi direnak gana, beheramendu da
espirituaren arauera, zeren hortan ezpaita bertzetan bezanbat bertute ez merezimendu; beraz
beheramendu hartan lakhetuko zait. Nihor karrikan erorten denean, gaitzaz edo minaz lekhora,
ahalkatzen da; beheramendu hura onetsi behar
da. Bai eta badira huts batzu, zeinetan ezpaita
bertze gaitzik beheramendua bera baizen, eta
humiltasunak eztu nahi halako hutsik berariaz

egin dezagun, ordea nahi du hek eginez gero
asalda ez gaitezin. Halakoak dira erhokeria, deskortezia eta ustegatasun batzu; baina nolas
behar baigare hetarik begiratu, hetan eror gaitezin baino lehen, kortesiari eta zuhurziari leku
emaitea gatik; hala ere halako hutsik egin dugunean, behar dugu handik heldu zaikun beheramendua pairatu, eta bihotz onez besarkatu,
humiltasun sainduari iarraikitzea gatik. Geiago
diot oraino, kolerak eraman banau, edo largatu
banaiz hitz itsusirik erraitera, ikusten badut Iainkoa eta laguna hetaz ofensatuak direla, zinetan
urrikituko zait, eta neurrigabeko damu hartuko
dut egin dudan ofensaz, enseiatuko ere naiz
haren erremediatzera ahalik hobekiena; badarik
ere onera hartuko dut handik heldu zaitan beheramendua eta mesprezioa: eta bata bertzetik
berez ahal baledi, neure ahal guziaz bekhatua
arbuia eta urrun nezake, eta beheramendua
besarka niro.
Ordea gaitzetik heldu den beheramendua
maite dugularik, guzia gatik re hura ekharri duen
gaizkia erremediatu behar dugu on eta zuzenezko diren bideez, guzien gainetik guk egin gaizkia

kontuzkoa eta seinalatua denean. Baldin begitartean badut min itsusgarririk, enseiatuko naiz
hartarik sendatzera, bainan eman derautan
notha eta beheramendua etzait hargatik ahantsiko: Egin badut nihor ofensatzen eztuen gauzarik, enaiz hartaz eskusatuko, zeren, eskas bat
delarik, ezpaitago bethiere: beraz ezin eskusa
nindeke, hartarik heldu zaitan beheramendua
gatik baizen; hori da ordea humiltasunak ezin
paira dezakeiena nik egin dezadan: baina ustegabez, edo erhoz, nihor ofensatu edo eskandolizatu badut, ofensa erremediatuko dut zenbait
egiazko eskusaz, zeren nik egin gaizkia baitago,
eta karitateak obligatzen bainau haren khentzera eta borratzera. Gainerakoan, batzutan gertatzen da karitateak nahi duela gure beheramendua erremedia dezagun lagunaren hobea gatik,
harentzat premia denean gure aiphamen onari
garraizkon eta gatxezkon, baina kasu hartan
gure beheramendua edo mesprezio khentzen
dugularik lagunaren begietarik, beldurrez eskandalurik har dezan, hura bihotzean serratu eta
gorde behar dugu, gure ganik exenplu onik har
dezantzat.

Ordea iakin nahi zenduke, Filothea, zein diren
beheramendu hoberenak: klarki erraiten derautzut ezen arimari probetxu geiago egiten dioten
eta Iainkoaren gogorago diren beheramenduak,
direla, edo kasuz, edo gure bizitzen thaillutik
heldu zaizkigunak, zeren ezpaititugu geurok
hautatu, bainan izan baitigu Iainkoak igorri
derauzkigun bezala, dakigula hark egin hautua
bethiere hobeago dela gurea baino. Guk beheramendurik hautatu behar bagendu, handienak
dire hoberenak, eta handienak estimatzen dire
gure gogoaren kontra iarriago direnak; baldin
ordea gure bizitzeko antzearen arauerakoak
badire: zeren, behin guzietan derradantzat, egiten dugun hautuak gure gehien bertuteak gaixtatzen tu eta gutitzen. Ha! nork eginen derauku
grazia Errege handi harekin erraiteko: Lehen
hautatu dut Iainkoaren etxean beheraturik egoitea, ezen ez bekhatoreeen iauregietan? Grazia
hura nihork ezin eman diazakegu, Filothe maitea, lekhat, gure goititzea gatik hala bizi eta hil
izan denak, non guzien mesprezioa eta laidoa
egin baita. Hainitz erran derautzut gogor idurituko zaitzunik, konsidera dezazunean; baina

zinetsnazazu, guziaz eztiago izanen dire asukrea
eta eztia bera baino, hek obretan eman detzatzunean.

Nola begiratu behar den aiphamen
ona humiltasunari garraizkolarik

ZAZPIGARREN KAPITULUA
Laudorioa, ohorea eta loria etzaizte gizonei
emaiten edozein bertute gatik, baina bertute
beregainekoa gatik. Ezen laudorioaz, nahi
derauegu bertzei zinetzarazi norbaiten ekzelenzia estimatzekoa dela: ohoreaz, guzietan erakusten dugu geurok hura estimatzen dugula: eta
loria ezta bertzerik, ene ustez, omen onezko
argidura iakin bat baizen, hainitz laudorioren eta
ohoreren elkharganamendutik ilkhitzen dena;
hala non ohoreak eta laudorioak baitira harri
preziatu batzu bezala, zeinen bildumatik loria
sortzen baita, distiadura edo pikailladura bat
bezala. Bada nola humiltasunak ezin paira baitezake bertzeak bainoago garelako, edo bertzeen
gainean abantailla behar dugulako usterik
dugun; halaber ezin paira dezake geientasunari
edo ekzelenziari xoilki zor zaion laudorioa, ohorea eta loria bilha dezagun, guziarekin ere leku

emaiten dio Zuhurraren abisuari, erraiten deraukunean, artha iduki dezagula gure aiphamen
onaz, zeren omen ona da estima bat egiten
dena, ez norbaiten ekzelenziaz, baina xoilki
haren jendarteko prestutasunaz eta bizitze garbiaz, eta humiltasunak konsentitzen du prestutasun hura geuron baitan ezagut dezagula, eta
gero ere prestu garelako omena desira dezagula. Egia da humiltasunak mespreza lezakeiela
bere aiphamen ona, haren beharrik ezpalu karitateak; ordea zeren hura baita jendarteko tratuaren zimenduetarik bat, eta hura gabe ez xoilki ezdeusetakoak, bainan eta guzientzat kaltegarriak baigara, gure gatik harten duten eskandalua dela kausa, halakotz karitateak nahi du eta
humiltasunak konsentitzen du gure aiphamen
ona desira eta prezioski mantena dezagula.
Hortaz lekhora, nola arbolen ostoak, berez
hagitz prezatzekoak eztirelarik, guziarekin ere
hagitz onak baitira, ez xoilki arbolen edertzeko
bainan eta fruituen begiratzeko, oraino samurrak eta ondugabeak direnean; halaber omen
ona, berez eztelarik hagitz desiratzekoa, badarik
premia guziz handizkoa da, ez xoilki gure bizia-

ren ederkitzeko, bainan eta gure bertuteen, eta
beregainki bertute uzterren eta flakoen begiratzeko. Gure omen onaren mantenatzeko, eta
estimatzen garen bezalakoak izaiteko dugun
obligazioneak bulkatzen du bihotz sendo bat
borxa bortitz eta eme batez. Begira detzagun
gure bertuteak, ene Filothea, zeren Iainkoaren
gogarakoak diren, zeina baita gure obra guzien
xede handia eta guzien gainekoa. Ordea nola
fruituak gerokotz begiratu nahi dituztenek ezpaitalitzate aski dela hekin konfituratzea, bainan
ezarten baitituzte ere hekin begiratzeko gai
diren untzietan: halaber Iainkozko amorioa gure
bertuteen begiralerik prinzipalena delarik, badarik ere, nola prestutasunezko omena guziz ona
baita bertutearen mantenatzeko, hartaz oraino
balia gaitezke.
Ezgare bizkitartean sobera bero, zorrotz eta
puntutsuegi iarri behar haren begiratzen: zeren
hain khilika, minbera eta sentikor direnak bertze
aiphamenaren gainean, gaitz xipi guzien kontrako edariak hartzen dituztenen pare dira; ezen
halakoek bere osasuna begiratu ustez, hura alde
guziz gaixtatzen ute, eta bertzeek bere omena

hain leunki begiratu nahiz, hura osoki galtzen
dute. Zeren minberatasun hartaz egiten dira
moldegaitz, bihurri, muthiri ezin pairatuzko, eta
gaizki errailleen malizia pitsten dute.
Egiten zaikun atsekabearen eta eransten zaikun falseriaren mesprezatzea eta ez iakin iduri
egitea, ohi da erremedio hagitz sendagarriago,
ezen ez sentimendu hartzea, ihardukitea eta
aspertzea; mesprezaturik airatzen dira; haserretzen bagare, badirudi aitortzen ditugula. Krokodilek eztute zaurtzen hekin beldur direnez bertzerik; eta gerthuz gaizki erranek eztiote nihori
minik egiten, hetaz axolatzen direnei baizen.
Aiphamen onaren galtzeko beldurtasun handiegia, seinale da fida handi ezgarela haren
zimenduaz, zein baita prestuki bizi garelako
seguranza. Ur handien gainean zurezko zubirik
duten hiriak uholde guzietan beldur dira, hek
eraman ditezin; bainan harrizko zubiak dituztenek eztute ansiarik ohiz kanpoko ur iaustiriak eta
uholdeak gatik baizen: manera berean arima
zinetan Giristino dutenek mesprezatzen ohi
tuzte mihi gaixtoen uholdeak, baina bere burua

flako sentitzen dutenak asaldatzen dire ordu eta
aire guzietan.
Gertuz, Filothea, nork ere nahi baitu guzien
artean aipamen onaz gozatu, hura galtzen du
guzien artean; eta merezi du ohorearen galtzea,
nork ere ohorerik nahi baitu bere bizitze gaixtoaz laidoztaturik dabiltzanenganik.
Aiphamen ona ezta bertzerik, seinale, arramu
edo bandera bat bezala baizen, erakusteko non
bertuteak duen bere ostatua; beraz bertuteak
abantailla behar du gauza eta leku guzietan.
Hargatik nihork erraiten badu hipokrita edo itxurazko zarela, zeren debozionean iarten zaren;
nihork bazadutza bihotz eroritzat, zeren barkhatu diozun bidegaberik egin derautzunari, trufa
zaite hortaz guziaz. Ezen, bertze alde dela,
horrelako iujeamenduak heldu direla jende ergeletarik, zure aiphamena galdu behar bazendu
ere, etzenduke hargatik bertutea utzi behar, ez
eta haren bidetik aldaratu, dakizula fruituak
geiago prezatu behar direla, ostoak baino, erran
nahi da, barreneko eta arimako ontasunari eman
behar zaiola garaia kanpoko ontasun guzien gainean. Ielozkor iarri behar gare gure aiphamenaz,

bainan hartaz eztugu Iainkoaizunik egin behar;
eta nola prestuen begia ezpaitugu ofensatu
behar, halaber gaixtoen begiari eztiogu atsegin
eman behar.
Bizarra da edergarri bat gizonaren begitartean, eta illeak emakumearen buruan. Atheratzen badira, edo bizarra kokotzetik, edo illeak
burutik, nekez bihurtuko dira sekulan; baina xoilki motztzen badire, bai eta nabalaz ebakiten,
berriz eta sarri sortuko dira uzuago eta saillago:
halaber gure aiphamen ona pikatzen edo arraz
ebakiten bada ere gaizki errailleen mihiaz, zeina
baita Dabitek erranik, Nabal zorrotza bezala,
ezta ansiarik behar, zeren laster sortuko da, ez
xoilki lehen zen bezain eder, baina bai zaillago.
Ordea gure aztura largoak, gure bihotzgaberiak,
gure bizitze gaixtoak eramaiten baderaukute
aiphamen ona, nekhez bihurtuko da, zeren errotik athera baita: bada aiphamen onaren erroa
da, ongi eta prestuki bizitzea, eta prestutasu
hark, gure baitan dagoeino, bethi berrekhar
dezake zor zaion ohorea.
Leheneko elkharganatze banaloriazkoa, tratu
ez deusetakoa, adiskidetasun alferra, konparti-

mendu ergela utzi behar dire, aiphamen onari
ekhartzen badiote kalterik, zeren ohorezko aiphamenak geiago balio du, banaloriazko kontentamendu guziek baino. Baldin ordea, zeren Iainkotiartasunean iartzen zaren, zeren debozionean
aitzinatu nahiz zabiltzan, eta sekulako ontasunera abiatzen zaren, bertzeek badarasate, muturtzen badira, eta gaizki aiphatzen bazaituzte, utzkitzu ozarrak illargiaren kontra sainga egitera:
Zeren edozein iduripen edo estima gaixto alxa
ahal badezate gure aiphamenaren kontra, eta
horrela gure omenaren illeak eta bizarra motz
eta ebaki ahal badetzate, berriz pitztuko da
sarri, eta gaizki errailleen nabalak on eginen dio
gure ohoreari, pudak mahastiari egiten dioen
bezala, hari fruitu geiago eta hobeagorik erakhartzen baitio motztuz eta pikatuz.
Ditugun bethi begiak Iesu Khristo gurutzatuaren gainean: gabiltzan haren serbitzuan fidanzarekin eta sinplizitaterekin, baina zuhurki eta
begiratuki, Iesus izanen da gure aiphamenaren
begirale, eta utzten badu eraman dakigun, hori
eginen du guri hobe baten bihurtzeko, edo gure
aitzina arazitzeko humiltasun sainduan; iakinik

unza huts batek humiltasunaz geiago balio
duela, milla liberek ohoreaz baino. Gaizki erraiten bagare zuzenaren kontra, derragun guk ere
egia falseriaren kontra: baldin gure kontrako
erran gaixtoa bethi badabilla, humil gaitezin gu
ere bethi; horrela gure aiphamena eta arima utzten dugula Iainkoaren eskuetan, hura ezin hobeki segura dezakegu. Serbitza dezagun Iainkoa,
ongi edo gaizki aiphatzen garelarik, Iondone
Pauloren gainean mirail harturik, erran ahal
dezaguntzat Dabitekin: O ene Iainkoa zure gatik
pairatu dut laidoa, eta zure gatik ahalkeriak
estali deraut begitartea.
Badarik ere lekhatzen tut gaizki erran eta
akusu hain beltz, eta desohoragarri batzu, non
ezpaitu nihork pairatu behar hetaz kargaturik
dagoen, hetarik deskarga ahal badadi zuzenaren
bidez: presuna batzu ere lekhatzen tut, zeinen
aiphamen onari baitatxeko hainitzek hartuko
duten prestuki bizitzeko mirailla. Zeren kasu hartan bihotz eme eta pausatu batez behar dute
egin zaien bidegabeaz satisfazione bilhatu,
Theologen abisuak harturik.

Lagunaren alderako mansotasunaz,
eta haserretasunaren kontrako
erremedioaz

ZORTZIGARREN KAPITULUA
Krisma saindua, zeintaz Apostoluek irakhasirik, serbitzatzen baigare Iainkoaren Elizan Konfirmazionetako eta benedizinoetako, egina da
olioz balsamuarekin nahasirik, eta bertzeen
artean errepresentatzen ditu gure Salbatzaillearen presuna sakratua baitan argitzen zuten bi
bertute maiteak, beregainki gomendatu derauzkigunak, gure bihotza hekin bidez haren serbitzuari bereziki konsekratu, eta haren imitazioneari iratxeki behar balitzaio bezala: Ikhazazue
ene ganik, dio, bihotzez manso eta humil naizela.
Humiltasunak perfekzionatzen gaitu Iainkoaren aldera, eta mansotasunak lagunaren aldera.
Ur suerte guzien hondora, lehen erran dudan
bezala, bethi doan balsamuak errepresentatzen
du humiltasuna? eta bethi gaineratzen den olio-

ak errepresentatzen du emetasuna eta mansotasuna, gauza guziei garaitzen zaiena eta bertze
bertuteen gainean nausi dagoena, nola karitatearen lorea baita, zein karitatek, San Bernarten
erranera, bere perfekzionea ardietsi baitu, ez
xoilki pazienziatsu, bainan, hortaz lekhora, eme
eta manso denean. Ordea behazazu, Filothea, ea
emetasunaz eta humiltasunaz eginikako Krisma
mistiko hura duzunz zure bihotzean barrena:
ezen etsaiak bere artezia handienetarik batez
hala egiten du, non hainitzak iartzen baitira bi
bertute hetaz hitzgiten, eta bere buruaren ordenatzen edo gobernatzen hekin kanpoko seinaleen arauera; baina bere barreneko afekzioneak
ongi sondatu faltaz, uste dutelarik humil eta
manso direla, eztira niholatan ez bata ez bertzea. Hori ezagutzen da, zeren bere emetasun
eta humiltasun guziarekin, paregabeko superbiotasunaz hantzen eta altxatzen baitira erraiten
zaien hitz makhurrik arinena, edo egiten zaien
atsekaberik xipiena gatik.
Erraiten omen da Iondone Pauloren Grazia
komunzki daritzon kontrapozoina hartu dutenak
eztirela hantzen biperak edo sugeak ausiki

dituenean, Grazia hura fina bada, manera
berean humiltasunak eta mansotasunak baldin
onak eta egiazkoak badire begiratzen gaituzte
atsekabeek eta bidegabeek gure bihotzetan pitzten ohi tuzten hanturatik eta sukharretik. Baldin
gaizki errailleek eta etsaiek ausikitzen gaituztenean urguilluki alxatzen, hantzen eta thematzen
bagare, seinale da gure humiltasunak eta emetasunak eztirela egiazkoak eta garbiak, bainan
arfiziotsuak eta itxurazkoak direla.
Iosef Patriarka saindu eta famatu hark, bere
anaiak Egiptetik igortzen zituela bere aitaren
etxera, abisu hau xoilki eman zerauen: Etzakizkotela elkharri haserra bidean. Orobat diotsut,
Filothea, bizitze ondikozko hau ezta bizitze doatsurako abiadura baizen: ezgakizkola beraz elkharri haserra bidean, gabiltzan ure anaiekin eta
lagunekin mansoki, bakezki eta amolsuki; ordea
erraiten derautzut garbiki eta lekhatzerik gabe,
etzaitezila bat ere haserra, ahal bada, eta zein
ere estakuruz nahi den, eztiozozula zure bihotza
ideki haserramenduari.
Zeren Iondone Iakuak laburki trinkatzen du deus
ere lekhatu gabe, gizonaren haserredurak eztue-

la Iainkoaren arauerako iustutasuna obratzen.
Egiazki, kontra egin behar zaio gaizkiari, eta
gure karguan dadutzagunen bizioak behar dire
bortizki eta zorrotzki pikatu, eta ebaki, bainan
emeki eta bakerekin. Deusek ere eztu Elefanta
ematzen haserre denean, bildots bat ikusteak
egiten duen bezanbat, eta deusek ere eztu artilleria aurtikhiaren indarra hautsten, ardi illeak
egiten duen bezain errazki. Haserreduratik heldu
den erantzukia, arrazoinez egiten delarik, ezta
prezatzen, arrazoin hutsetik sortzen dena bezanbat. Ezen nola arrazoinezko arima naturalezaz
arrazoinaren azpikoa baita, kolerari ezin azpira
dakidikeo tiranotasunaz edo borxatuz baizen;
eta halakotz arrazoinak, kolera lagun duenean
gaitzeriztekotzen da, eta zuzenak emaiten dioen
iauntasuna alfertzen da, lagun duenean tiranotasuna. Prinzeek bere pobluak neurrigabeki ohoratzen tuzte eta konsolatzen hek bisitatzen tuztenean bakezko konpainia batekin, bainan armadak ekhartzen tuztenean, hekin ethorteak bethi
desgogarakoak eta kaltegarriak dire; Zeren
manatzen dutelarik armada-legeak hersiki begira ditezin soldaduen artean, badarik ere ezin

hala egin dezakete, non ezten zenbait desordenu gertatzen, zeintaz etxedun gaizoa kaltiartzen
baita: molde berean, arrazoina erregina deino,
gastigurik eta eranzuterik bakezki egiten dueino,
hersiki eta garratziki hari delarik, guziek hura
maite dute, ongi hartzen eta laudatzen, baianan
haserretasuna eta liskarrak, zeinak baitire, dio
San Agustinok, haren soldaduak, berekin ekhartzen dituenean izigarriago egiten da, maitatzekoa den baino, eta haren bihotza bera bethi handik gelditzen da zapaturik eta gaizki erabillirik.
Hobe da, dio Saindu hark Profuturo zeritzon bere
adiskideari eskiribatzen dioela, iustu eta zuenezko den kolerari athearen ukhatzea, ezen ez
haren utstea sartzera, zenbat ere arin eta xipi
baita: Ezen behin sartu denean, gaitz da haren
atheratzea ikusirik sartzen dela urthume bat
bezala, eta den gutienaren buruan loditzen eta
fontal egiten dela. Baldin gure kolerak gaua
ardietsten badu, eta Iguzkias sartzen bada haren
gainean (zein baita Apostoluak debekatzen
duena) hura gaitzeristera itzuliz gero, ezta kasik
biderik geiago haren khentzeko, zeren orduan
milla zinetste falsoz baskatzen da, egundaino

gizon haserrerik ikusi eztenaz gero, zuzen gabe
haserretu delako uste izan duenik.
Beraz hobe da kolerarik gabe bizitzera enseyatzea, ezen ez erraitea koleraz nahi dugula
neurriz eta zuhurki baliatu: eta eskasez edo flakoz gertatzen garenean kolerak atzemanik, hobe
da laster haren khentzea, ezen ez harekin baiezean iartzea; zeren emaiten zaion epherik laburrena gatik, nausi eta Andre iarten da sartzen
den lekuan, eta sugeak bezala egiten du, zeinak
non ere burua sartzen baitu, handik gorputz
guzia errazki atheratzen baitu. Ordea nola kanporako dut? Erranen derautazu. Hura senti dezakezun bezain sarri, ene Filothea, behar ditutzu
berehala zure indarrak bildu, ez lehiaka, ez burugogorka, bainan emeki, hala ere zin zinez. Ezen
dakusagun bezala hainitz Iustizia-kortetan eta
Parlamentetan Serjenta athalzainek oiu eginez,
ixilik, ixilik, azanza geiago egiten dutela, ixil
arazi nahi dituztenek egiten duten baino: halaber hainitzetan gure kolera bueltaka hautsi nahi
dugunean geurok asaldu geiago pitztzen dugu
gure bihotzean, kolerak egin zuen baino, eta

gure bihotza, horrela aldaraturik dagoela, ezin
geiago egin diteke bere buruaren nausi.
Ahaleko enseiu eme hura eginik, zarraizko
San Augustino ia zaharrak Auxilio Ipizpiku gazteari emaiten zioen abisuari: Egizu, ziotzan, gizonak egin behar duena. Gertatzen bazaitzu Iainkoaren gizonak Salmoan dioena, ene begia aldaratua da kolera handiz, laster egizu Iainkoa
gana, iouz zagozela, Urrikal nakizula, Iauna, bere
eskuina heda dezantzat zure haserreduraren
iraungitzeko. Erran nahi dut, othoitz egin behar
diogula Iainkoari hel dakigula, ikusten dugunean
kolerak garamatzala, Apostoluek egin zuten
bezala itsaso haserreak eta haize muthiriek
zerabiltzatenean: ezen manatuko itu gure buruko bueltak ixil ditezila, eta kalma handi eginen
da; baina bethi abisatzen zaitut presenteko eta
khexagarrizko koleraren kontra egiten den meditazionea egin behar dela emeki eta pausatuz, ez
gogorki edo thematuz; zein baita gaitz haren
kontrako erremedio guzietan segitu behar dena.
Horrekin batean, ikusiko duzun bezain sarri
kolerazko akzionerik egin duzula, erremediazazu
falta egina, noren kontra haserretu baitzinen,

haren beraren aldera eginen duzun mansotasunezko akzione batez. Ezen nola gezurraren kontrako erremedio beregainekoa baita, orduan
berean bere erranaren iatea, nihork dakusan
bezain laster, gezur erran duela; manera berean
koleraren kontrako erremedio ona da, berehala
haren erremediatzea mansotasunezko akzione
batez: zeren (erraiten ohi den bezala) zauri
berriak errazkiago serratzen dira eta sendatzen.
Gainerakoan, bakez zaudenean eta zer koleratzerik eztuzunean, bilezazu mansotasun eta
emetasun franko, zure hitzak erraiten dituzula,
eta obra guziak, ala xipiak, ala handiak egiten
tutzula ahal daidikezun manera emeenarekin.
Orhoitzen zarela Kantiketako Espos Andreak
eztuela eztia espainetan eta mihiaren puntan
xoilki, bainan oraino mihiaren azpian, erran nahi
da bulharrean, eta hartan eztuela eztia xoilki,
bainan eta ugatza ere baduela: halaber ezta
asko hitz eztiak izaitea lagunaren aldera, bainan
oraino bulhar ostoa, erran nahi da, gure arimako
barrenaldi guzia behar da eztiz izan. Ezta ere
aski usain onezko eztiaren eztitasuna, erran nahi
da, kanpokoekiko ibilte kortesaren amolsura izai-

tea, bainan oraino esnearen eztitasuna behar da
etxekoen eta hauzokoen artean: hortan huts
handi egiten dute, karrikan Angeru eta etxean
Deabru diruditenek.

Gure buruaren alderako
mansotasunaz

BEDERATZIGARREN
KAPITULUA
Egin detzakegun mansotasunezko lan onetarik bat, da, gure baitan diren gauzak gatik manso
izaitea, nihoiz ere despitatzen ezgarela gure
buruaren, ez eta gure eskasen edo makhurren
kontra. Ezen arrazoinak nahi duelarik hutsik egiten dugunean, hartaz damu har dezagun: halarik
ere begiratu behar gare gure hutsak gatik desplazer grinatsurik, garratzik, despitezkorik eta
kolerazkorik hartzetik. Hortan huts handi egiten
dute hainitzek, zeinak koleratuz gerostik, koleratzen baitira zeren koleratu diren; grinetan sartzen baitira zeren grinatu diren, eta despitatzen
baitira zeren despitatu diren. Ezen bide hartaz
bere bihotza dadukate koleran sarturik eta nahasirik: eta dirudielarik bigarren kolerak lehenekoa
khentzen duela; guziarekin ere athea eta bidea
idekiten du kolera berri baten sararazitzeko

lehenbizi gertatuko den okasionean: bertze alde
dela, nihork bere buruaren kontra pitzten dituen
hitz, despitasun eta grina garratz hek abiatzen
direla urguillukeriara, eta eztutela bertze ithurbururik, gure burua ganako amudioa baizen:
zeina nahasten baita eta aldaratzen ikusteaz
eskas garela. Beraz gure falta eginez desplazer
bakezko, pausatu eta fermu behar dugu izan.
Zeren, nola Iujeak hobeki sensatzen baititu gaixtaginak, arrazoinez eta espiritu pausaturekin
bere sentenzia emaiten duenean, ezen ez bueltaz edo pasionaturik hari denean, ikusirik pasionez iujeatzen duenean, eztituela faltak gastigatzen, diren bezala, baina bera nolakoa den bezala: hala guk ere hagitz hobeki sensatzen dugu
gure burua urrikitze emez eta fermuz, ezen ez
damu gaitzez, khexatuz eta koleratuz; iakinik
bueltaka hartzen diren urrikimenduak eztirela
hartzen gure faltak handi diren eredura, baina
bai gure azturaren arauera. Exenplutzat, kastitatea bihotzez maite duena despitatuko da paregabeko mindura batez kastitatearen kontra egin
duen falta xipiena eta arinena gatik, eta eztu
eginen irririk baizen erein duen norbaiten kon-

trako gaizki-erran handiaz. Kontrara, gaizki erraitetasuna hastio duenak afruntatuko du bere
burua, zeren arinki minzatu den nihoren kontra,
eta eztu konturik eginen kastitatearen kontra
egin duen falta itsusiaz: eta hala bertzeez. Hori
ezta gertatzen bertze gauza gatik, lekhat zeren
eztuten bere konszienzia iujeatzen arrazoina
enzunik, baina pasioneak eramanik.
Zinetsnazazu, Filothea, nola aitak bere
umeari emero eta bihotzez egiten diotzan eranzunek hagitz indar geiago baitute haren oneratzeko eta eginbideratzeko, ezen ez haserramenduek: hala gure bihotzak hutsik egin dukeienean, eranzunak egiten badiotzagu emeki eta
paustuki, lehen haren urrikariz, ezen ez haserrez
hura oneratzera atzartuz, bero faltaz hartuko
duen damua hagitz barrenago eta hobeki sartuko zaio, ezen ez despitaturik, muturturik, hitzgaitzkaturik, eta aldaraturik hartuko duen urrikimendua.
Nitaz bezanbatean, baldin banu, konparazionera, banaloriazko bizioan ez erortzeko afekzione handirik, eta halarik ere hartan erori baninz
erorte handi batez, eniozokeo neure bihotzari

eranzun hitz hautaz: Ez aiz bada gaixtoa eta
arnegatzekoa, hanbat erresoluzione eginik, utzten baituk hire burua banaloriari eramaitera, hil
adi ahalkez, itsua, ahalkegabea, traidorea, falsoa hire Iainkoaren aldera, ez geiago alxa begiak
zerura: baina nahi nozokeo bere hutsa erakusi
arrazoinez eta urrikariz bezala. Ea bada, ene
bihotz gaizoa, putzuan erori gare, hanbatetan
hartu genduelarik hartarik itzultzeko erresoluzione: ah! alxa gaitezin hemendik, utz dezagun
banaloria sekulakotz, dagiogun Iainkoaren miserikordiari oiu, dugun esperanza esku emanen
deraukula hemendikl hara fermuago iarteko,
bihur gaitezin humiltasunaren bidera. Ea bada,
demogun aitzinerakoan gure buruari guardia,
Iainkoa lagunduko zaiku, harekin batean askiko
gara. Gero nahi nuke eranzun horren gainean
erresoluzione fermu eta sail bat egin ez geiago
huts hartan erorteko, hartarakotzat on diratezkeien bideak eta ene gidariaren abisuak harturik.
Guziarekin ere norbaitek, ikusten badu bihotza ezin uki dakidiokeola aski eranzute eme hortaz, gogorki eta bortitzki liskartuko ahal zaio,

haren osoki ahalkatzeko: kondizinorekin bere
bihotza garratzki erabilli eta haserretu duenean,
azkhenean hura arinduko duela, eta bere damu
eta haserredura guzia serratukoduela Iainkoa
baitako fidanza eme eta saindu batez, egiten
duela penitent handi hark bezala, zeinak bere
arima doluturik ikusirik, hura alxatzen baitzuen
hunela. Zergatik triste zara, ene arima, eta zergatik aldaratzen nauzu? Duzun esperanza Iainkoa baitan, zeren hura benedikatuko dut oraino
ene begitartearen salbamendua, eta ene egiazko Iainkoa bezala.
Alxazazu bada emeki zure bihotza eror dadinean, Iainkoaren aitzinean hagitz humiltzen
zarela zure miseriaz duzun ezagutza gatik, zure
erorteaz bat ere izitu gabe, miretsterik eztenaz
gero flakotasuna flako, feblezia feble, eta miseria miseriatsu izanaz. Badarik ere zure indar
guziez arnegazazu Iainkoari egin diozun ofensaz,
eta bihotz handirekin iainkoiaren miserikordia
baitan fidaturik, bihur zaite utzi zenduen bertutearen bidera.

Egitekoak erabilli behar direla
artharekin, khexamendurik eta
grinarik gabe

HAMARGARREN KAPITULUA
Egitekoetan behar dugun artha eta ernetasuna hagitz diferent eta urrun dire grinatik eta khexamendutik. Angeruek artha dute gure salbamenduaz, hura erneki bilhatzen dute eta aitzinatzen, hargatik ordea eztute grinarik ez kexamendurik. Zeren artha eta ernetasuna hekin karitateari dagozka; bainan grina eta kexamendua
osoki liratezke hekin doatsutasunaren kontrakoak: halaz eta arthak eta ernetasunak arimako
pausua eta bakea lagun ahal dituzketenaz gero,
ez ordea grinak eta gutiago are khexamenduak.
Zarela bada artthatsu eta erne, Filothea, karguan ditutzun egiteko guzietan: zeren Iainkoak
eman derauzkitzunaz gero errekaitatzera, nahi
du artha handi duzun hetaz, bainan ahal badagizu, etzaitezila grina hekin gatik, erran nahi da,
etzakiztela lot pausugabeki, tematuki eta bero-

kiegi, etzaitezila khexa hekin egitean: zeren zein
ere nahi den khexadurak nahasten du arrazoina
eta iujeamendua, eta trabatzen gaitu, zeintaz
khexatzen garen gauzaren ongi egitetik.
Gure Salbatzailleak Santa Martha abisatzen
duenean, Martha, Martha, diotsa, grinatzen zare,
eta nahasten hainitz gauzagatik. Ikusten duzu?
artha sinple bat iduki izan balu, etzen nahasiko:
baina zeren baitzegoen grinatan eta pausugabean, khexatzen da eta nahasten. Eta hori da
zergatik gure Salbatzailleak erraiten dioen
etzuela ongi egiten. Emeki bere bide arrunteran
dabiltzan ur handiek, edo ibaiek untzi handiak
eta marxandiza aberatsak garraiatzen tuzte, eta
landetan edo larretan emero erorten diren uriek,
hei belhar eta hazi franko erakharten derauezate: ordea lurraren gainera uhin handiz barraiatzen diren uholdeek bere hauzoak galtzen tuzte
eta hondatzen, eta tratuaren galgarriak dire,
urite bortitzek eta tenpestatsuek landak, erripirak, penseak osoki galtzen dituzten bezala. Bueltaz eta khexaz eginikako obra ezta egundaino
ongi egin izan: emeki ioaki, urrun ioaki, dio errefrau zaharrak. Lehiatzen denak, dio Salomonek,

peril du behaztopatzeko: bethi laster aski egiten
dugu, ongi egiten dugunean. Lixtorrek abarrotz
edo azanza geiago egiten dute, eta khexatzenago dira hagitz erleak baino, ordea eztute egiten
ezkorik baizen, eta eztirik ez: hala khexatzenegi
direnek eztute nihoiz ere ez hainitz, ez eta ongi
egiten bere ansia errez eta bruitosez. Uliek ez
gaituzte penatzen bere akometaduraz, baina
bere ozteaz eta hainitz izanaz: halaber egiteko
handiek ez gaituzte hanbat nahasten, nola
xipiek, hainitz direnean. Haretzatzu bada gertatuko zaizkitzun egitekoak bakerekin, eta enseia
zaite hekin egitera, zein bere lekuan, bata bertzearen ondoan. Zeren berehala egin nahi baditutzu, bata bertzearekin, eta behatu gabe, noiz,
non, eta nola egin behar diren, eginen tutzu
zapatuko zaituzten eta espiritua lagiatuko
derautzuten borxazko enseiuak, eta geienean
geldituko zare zamaren azpian eroririk, eta deusik egin gabe.
Egiteko guzietan perma zaite osoki Iainkoaren probidenziaren gainean, zeina xoilki dela
bide, zure egin nahi guziak behar baitira behar
den burura erakharri: guziarekin ere zure aldetik

hari zaite baratxe eta emeki probidenzia zuhur
karekin batean, zure egitekoen egiten, eta gero
zinetsezazu, Iainkoa baitan ongi fidatu bazare,
zer ere gertatuko baitzaitzu handik, bethi zuretzat hobe izanen dela, zure buruko iujeamenduaren arauaz, iduri zaitzularik edo gaixto dela.
Egizu haur xumeek bezala, zeinek esku batez
itxekiten baitiote aitari, bertzeaz biltzen baitituzte arregak, martutsak edo matsokak hezien basterretan. Ezen hala mundu hunetako ontasunak
zure eskuetarik batez biltzen eta erabiltzen ditutzularik, bertzeaz zatxezko bethi ere zeruko aitaren eskuari, noizetik noizera itzulten zarela
haren gana, ikusteko, ea zure tratuak eta lanak
on eta eder zaizkonz. Guzien gainetik begira
zaite haren eskuaren eta laguntzaren utsetik
geiago bilduren duzulako ustez: zeren largatzen
bazaitu eztuzu urratsik eginen lurrera sudurraz
io gabe. Erran nahi dut, Filothea, noiz ere iarririko baitzare hain ernetasun handirik eta tinkhezkorik behar eztuten egiteko eta lan arrunteretan,
geiago beha dezazula Iainkoa gana, ezen ez egitekoetara. Egitekoak hain kontu handitako direnean, non zure gogo guzia behar baitute ongi

egin ditezintzat, noizetik noizera behatuko duzu
Iainkoa gana, itsasoan dabiltzanek egiten duten
bezala, zeinek, nahi duten leiohrrera ioaitekotzat, behatzenago baitute goiti zerura, ezen ez
beheiti urak daramatzan lekura: Horrela hari
bazare, Iainkoa hariko da zurekin, zure baitan,
eta zuretzat, eta zure trabailluari konsolazionea
iarraikiko zaio.

Obedienziaz

HAMEKAGARREN KAPITULUA
Karitate hutsak ezarten gaitu perfekzionean:
bainan obedienzia, kastitatea eta pobrezia dire
haren ardietsteko hirur bide handiak: obedienziak gure bihotza, kastitateak gure gorputza, eta
pobreziak gure dirua konsekratzen diote Iainkoaren amorioari eta serbitzuari. Hek dira gurutze
espiritualeko hirur adarrak; halarik ere hirurak
dire zimendatuak laugarrenaren gainean, zein
baita humiltasuna. Eztut deusik erranen hirur
bertute hetaz, botu ageriz prometatuak diren
bezala konsideraturik, zeren horrela harturik
ezpaitute ukhitzen Fraideez bertzerik, ez eta
botu sinple batez besarkatzen diren bezala,
zeren botuak hainitz graiza eta meritu bethiere
emaiten derauelarik bertute guziei, badarik ere,
perfet egin gaitezintzat, ezta premiarik hetaz
egin dadin boturik: aski da begira detzagun.
Zeren botuak, eta beregainki guzien aitzinean
prometatuak direnean, gizona ezarten dutelarik

perfekzioneko estatuan; guziarekin ere haren
ezartekotzat perfekzionean, aski da bertute hek
begira detzan; iakinik diferenzia handia dela perfekzioneko estatuaren eta perfekzionearen
artean: zeren Ipiziku eta Fraide guziak perfekzioneko estatuan dire, eta halarik ere guziak eztira
perfekzionean, sobera baizen ikusten ezten
bezala. Enseia gaitezin bada, Filothea, hirur bertute hei iarraikitera, nor bere bizitze tailluaren
kredura. Ezen ezarten ezgaituztelarik perfekzioneko estatuan, badarik emanen deraukute perfekzionea bera; berdin guziok obligatuak gare
hirur bertute hekin arabera bizitzera, guziak orobat obligatuak ezgarelarik hekin obratzera
manera berbatez.
Bi obedienzia suerte dira, bata da obligazinozkoa, bertze borondatezkoa. Obligazinozkoaz
bezanbatean, humilki obeditu behar ditutzu Elizako Superiorak, nola Aita Saindua, Ipizpikua,
Erretora, eta hekin partez esku dutenak. Behar
ditutzu munduko Superiorak obeditu, erran nahi
da, zure Prizea, eta hark zure herriaren gainean
ordenatu dituen Kargudunak: finean erxeko
Superiorak, erran nahi da, zure Aita, Ama eta

Nausia behar ditutzu obeditu. Bada obedienzia
horri daritza beharrezo eta obligazionezko obedienzia, zeren nihor ere ezin libra diteke erran
ditudan Superioren obeditzeko eginbidetik, ikusirik Iainkoak eman derauela esku eta bothere
manatzeko eta gobernatzeko, batbederak gure
gainean kargu duen arauera. Egitzu beraz hekin
manuak, berdin hala behar da; ordea perfet izaiteko, zarraizte oraino hekin konseilluei, bai eta
desirei eta inklinazionei, karitateak eta prudenziak aginduko duten bezanbat: obedizazu ordenatuko derautzutenean gogorako gauzarik, nola
baita iatea eta alegeratzea; zeren dirudielarik
eztela bertute handirik kasu hartan obeditzea,
halarik ere bizio handia lizate ez obeditzea. Obedizazu orobateko gauzetan, nola horrelako edo
halako aldagarri iauntsteaz, bide batetarik edo
bertzeetik ioaiteaz, konpainietan ibilteaz, edo
bakhar iarteaz, kantatzeaz edo ixil egoiteaz, eta
hori izanen da iadanik hagitz gomendatzeko
obedienzia. Obedizazu gauza gaitzetan, garratzetan eta gogorretan, eta obedienzia konplia
izanen da. Finean obedizazu emeki kontra ihardetsi gabe; berehala, berandu gabe; arraiki, gri-

natu gabe, eta guzien gainetik obedizazu amolsuki, gure ganako amorioa gatik Gurutzeko
herioraino obedient egin dena gatik, zeinak, San
Bernardok dioen bezala, nahiago izan baitu bizia
galdu, ezen ez obedienzia.
Errazki ikhasteko zure Superioren obeditzen,
zarraizko gogotik zure kideen borondateari,
amor egiten diozula hekin usteari edo iujeamenduari, gaixto eztiren gauzetan, iharduki eta
nabarmendu gabe: egizu gogotik zure azpikoen
desiren arauera, arrazoinak nahiko duen bezanbat, hekin gainean nausitasunezko eskurik erakuzi gabe, onak direino. Enganioa da zinetstea,
Fraide edo Serora bagine errazki obedi genezakeiela, nekhez eta muthiriki obeditzen baditugu
Iainkoak gure gainean ordenatu dituenak.
Erraiten dugu hura dela borondatezko obedienzia, zeintara obligatzen baigare, geurok hautaturik, eta ez nihork bertzek ordenaturik.
Komunzki nihork eztu hautatzen bere Prinzea
eta Ipizpikua, bere aita eta ama, hainitzetan ez
bere senharra ere, guziek ordea bere Konfesora
eta Gidaria hautatzen dute. Bada, dela norbaitek, bere aita espirituala hautatu duenean, botu

egin dezan haren obeditzeko (erraiten den bezala Santa Theesiak bere Ordenako Superiorari
botu ageriaz prometatu zioen obedienziaz lekhora, botu sinple batez obligatu zela Aita Graziano
bere Gidarti espiritualaren obeditzeko) edo dela
boturik gabe iar dadin norbaiten manuko, hura
obeditu nahiz; bethiere erraiten da obedienzia
hura dela borondatezkoa, haren zimendua gure
borondatearen eta hautuaren gainean permatua
izanez.
Obeditu behar dire Superior guziak, badarik
ere nor gure gainean esku duen arauera. Munduko tratuetan eta guziei ukhitzen zaizten gauzetan Prinzeek obeditu behar dira; Elizako ordenanzetan, Elizako Buruzagiak; etxeko gauzetan,
aita, nausia, senharra; arimako gidamendu partikularetan, Gidari eta Konfesor partikularra.
Errozu zure aita espiritualari ordena diatzatzula egin behar ditutzun debozionezko lanak,
zeren hala ordenaturik, hobe izanen dira, eta bi
grazia eta bi ontasun izanen tuzte: bata beretik,
debozionezkoak direnaz gero; bertzea, hek ordenatuko dituen obedienziatik, zeinaren bertutez

eginen baitira. Doatsu dira obedientak, zeren
Iainkoak eztitu sekulan utziko errebelatzera.

Kastitataren beharraz

HAMABIGARREN KAPITULUA
Kastitatea da bertuteen lilia, edo Andre Dana
Maria arrosa; hark egitentu gizonak kasik Angeruen berdin, ezta deus ederrik garbitasunaz baizen eta gizonen garbitasuna da kastiatea. Kastitateari daritzo ohoreztasuna, eta kastitatea
dadukanaz erraiten da, ohorea duela. Kastitateak izena du, osotasuna, eta haren kontrakoak
izengoitia du, galdura. Hitz batez, bere loria
guziz du beregain, zeren hura baita arimako eta
gorputzeko bertute ederra eta xuria.
Ezta nihoiz ere sori gorputzez plazer itsusirik
hartzea, nola ere nahi den, behar legezko ezkontzan baizen; zein ezkontzako saindutasunek
zuzenezko ontasun orde batez konpli ahal baitezake gorputzari heldu zaion eskasia hartzen
duen atsegiñean. Hala ere ezkontzan berean
intenzionezko ohoreztasuna begiratu behar da,
arren gertatzen bada eder ezten gauzarik gorputzak hatzen duen atsegintasunean, ohoreztasu-

nik baizen eztadin aurkhi atseginari lotzen zaion
borondatean.
Bihotz kastoa da perla-ama bezala, nihondik
ere zerutik baizen ur xortik ezin har dezakeiena:
zeren bihotz kastoak ezin har dezake plazerik,
zeruak ordenatu duen ezkontzakoa baizen hartaz kanpoan ezta nihor zilhegi halako gauzarik
gogoan erabiltera gogoramendu atsegintsu,
borondatezko eta luzarozko batez.
Bertute hunetarako lehen graduaz bezanbatean, begirazaite, Filothea, debekatuzko atsegintasun suerterik utsetik sartzera, nolakoak baitira
ezkontzatik kanpoan hartzen direnak, edo
ezkontza berean ere, ezkontzako legearen kontra hartzen direnean.
Bigarrenaz bezanbat, aparta zaite ahal
bezain urrun, ezdeusetako eta alfer diren plazeretarik, zilhegi zarelarik hekin hartzera, eta bere
sori direlarik.
Hirurgarrenaz bezanbatean, eztaduzazula
gogoa manatuak eta ordenatuak direna plazeretan. Zeren premiazko atseginak, erran nahi da,
ezkontza sainduaren xedera eta intenzionera
behatzen dutenak segitu behar direlarik, badarik

bihotza eta gogoa eztira nihoiz ere hetan amarratu behar.
Gainerakoan, nor nahik bertute hunen behar
handia du. Alhargundurik daudenek behar dute
kastitate bihotzdun eta sendo bat iduki, ez xoilki
begietaratzen eta begietarako zaizten gauzen
arbuiatzeko, bainan oraino ezkontza zilhegiki
hartu zituzten plazerek burura ekhar detzaketen
gogoramenduen kontra iarteko, zeren hargatik
pitzkorragoak baitira beitha itsusietara. Hunen
gatik San Agustino miretsirik dago bere Alipio
maitearen garbitasunaz; ikusirik osoki ahantzi
zeizkola haragizko plazerak eta arbuiatu zituela,
batzutan hek frogatu zituelarik bere adin gaztean. ETa egiaz, fruituak oso direino begira ditezke, batak lastoaren gainean, bertzeak harean
barrena, eta bertzeak bere ostopean: baina
behin pikatuz edo idekiz gero, ezin kasik begira
ditezke eztiz eta asukrez konfituraturik baizen.
Halaber, oraino zaurtu eta hautsi ezten kastitatea, hainitz moldez begira diteke: baina behin
edekiz gerostik, hura deusek ezin begira diro
beregaineko debozione batek baizen, zein debo-

zione, maiz erran dudan bezala, espirituen
egiazko eztia eta asukrea baita.
Birjinek kastitate paregabeki sinple eta minbera baten beharra dute, nahi diren pensamendu kuriosen desterratzeko bere bihotzetik, eta
mesprezio soz plazer lizun suerte guzien mesprezatzeko; hala ere plazer hek eztute merezi
gizonak hetaz guthizia ditezin, halaz eta astoak
eta urdeak hetara geiago direnaz gerostik. Beraz
arima garbi hek begira bitez sekulan duda egitetik kastitatea konparaziongaki hobea ezpaliz
bezala, kastitatearekin ezin dagokeien guzia
baino. Ezen San Hieronimo handiak dioen bezala, etsaiak bortitzki ertxatzen tu birjinak haragizko plazeren frogatzeko guthiziara, gogoan erraiten derauela neurrigabeki plazersuago eta gozoago direla, diren baino; eta halakotz hainitzetan
hagitz nahasten dira bere baitan, uste duteino,
dio saindu hark, eztakitena eztiago dela dutena
baino. Zeren nola pinpirina, argia ikusirik, kurioski baitabilko helgaldaka inguruz inguru frogatzea
gatik, ea eder den bezain ezti eta gozo ere denz,
eta nola uste hartaz eramanik ezpaita gelditzen,
non ezten galtzen lehen froga aldian: manera

berean haragiaren pitzturetan plazerik delako
uste falsoak eta erhoak hainitzetan hala daramatza jende gazteak, non hainitz gogoratze kuriosen ondoan, azkenean baitoaz hetan bere buruaren galtzera, hortan erhoago izanen pinpirinak
baino, zeren pinpirinek zenbait okasione dute
uste izaiteko sua dela plazersu, hain eder denaz
gero: ordea, jende gasteek dakitelarik, bilhatzen
duten hura bera neurrigabeki lizuna dela, badarik ere prezatzenago dute hartarik har diteken
atsegintasuna abrezkoa eta erhoa.
Bainan ezkonduez bezanbatean, gauza segura da, eta bizkitartean jende komunak ezin gogora dezakeiena, kastitatea premia handizko dela
hekintzat: zeren ezkonduak kasto izaitekotz,
ezta aditzen haragizko plazerez osoki gabetuko
direla, baina plazeren artean neurri idukiko dutela. Bada nola manamendu hau, haserra zaitezte
eta eztagizuela bekhatu, ene ustez gaitzagoa
baita, hau den baino etzaiteztela bat ere haserra, eta errazago baita kolerari bidearen ebakitea, ezen ez hari neurri emaitea: halaber errazago da haragizko atseginetarik osoki begiratzea,
hetaz neurriz baliatzea baino. Egia da ezkontza-

ko zilhegitasun sainduak indar partikular bat
duela guthiziazko suaren iraungitzeko eta hiltzeko, baina konturik eztiteke egin plazer hetaz
gozatzen direnetarik zenbat iragaiten diren zilhegitasunetik neurrigabetasunera, eta usanzatik
soberaniara. Eta ikusten dugun bezala, hainitz
aberatzek ebatsten dutela, ez beharrez, bainan
abariziaz; orobat ikusten dugu hainitz ezkonduk
lizunki darabillatela bere burua egon nahigabe,
eta lizundu nahi hutsez, begien aitzinean dutelarik hek iduki behar, eta iduki letzaken legearen
arauerako laguna; hekin guthiziadura baitoa
huna hara, nihon ere pausatu gabe, xixpiltzen
dabillan haizeak erabillirikako sua bezala. Bethi
gauza perillosa da edar bortitzak hartzea, zeren
nihork hetarik hartzen badu behar baino geiago,
edo ongi preparatuak ezpadira, hainitz kalte ere
hartuko du. Ezkontza benedikatu eta partez
ordenatu izan da haragizko guthiziaren erremediotzat, eta dudagaberik guziz erremedio ona
da, halarik ere bortitza, eta halakotz perillosa,
zuhurki hartzen ezpada.
Geiago diot, bertze alde direla eritasun
luzeak, munduko egitekoek, hainitz manerazko-

rik izanez, maiz urruntzen dituztela senharrak
bere emaztetarik. Hargatik ezkonduek bi kastitate suerte behar tuzte, bat, osoki egoiteko haragiaren mugidari iarraiki gabe, elkhar ganik urrun
direnean, orai erran ditudan okasionetan: eta
bertzea, ezkontzaz neurriz baliatzeko elkharrekin direnean bere ohiko tratuan. Egiaz Santa
Katalina Sienekoak hainitz arima ikusi zituen
danatuen artean garratzki penaturik eta erabillirik, zeren ezkontzako saindutasuna hautsi eta
lizundu baitzuten: eta hori gertatu zen, zioen
Andre saindu hark, ez zeren bekhatu hura handia zen, iakinik hiltzekak, eta Iainkoaren kontrako burhoak handiago direla, ordea zeren ezkontzako legearen kontra bekhatu dagitenek ezpaitadukate hartaz konturik, bekhatu ezpaliz bezala, eta halatan denbora luzez hartan baitaude.
Badakusazu beraz jende suerte guziek kastitatearen beharra dutela. Zarraizkote guziekiko
bakeari, dio Apostoluak, eta saindutasunari,
zeina gabe nihork ezpaitu Iainkoa ikusiko. Bada
saindutasunaren hitzaz aditzen du kastitatea,
San Hieronimok eta San Krisostomok erakusi
duten bezala. Ez, Filothea, eztu nihork Iainkoa

ikusiko, kastitatea ezpadu, ezta nihor sartuko
haren palazio sainduan, bihotzez garbia ezpada,
eta Salbatzailleak berak dioen bezala, ozarrak
eta lizunzaleak handik desterratuko dira, eta
doatsu dira bihotzez garbiak, zeren hek ikusiko
dute Iainkoa.

Kastitatearen
begiratzeko abisuak

HAMAHIRURGARREN
KAPITULUA
Zarela paregabeki erne eta agudo itzultzera
lizunkeriarako bide eta beitha guzietarik. Ezen
gaitz hura hari da, nihork ohartu eta sentitu
gabe, eta baratxeko abiadurez, aitzina darama
kasu eta erorte handietara. Bethi errazago da
hari ihez egitea, ezen ez hartarik sendatzea.
Gizonen gorputzak dira behiren pare, zeinak
ezin erabil baititezke bata bertzearekin, elkhar
ukitzen dutela, elkhar hautsteko peril gabe: fruituen ere pare dire, zeinak oso eta ongi aphaindu
direlarik, nothatzen baitira batak bnertzea ukituz
Urak berak, zenbat ere freskoa baita untzi batetan, zenbait lurreko animaliak hura ukitzen
badu, ezin luzeki begira dezake bere freskura.
Eztezazula behin ere nihor utz, Filothea, zure
ukitzera deskortezki, nahiz trufakeriaz, nahiz
begitarte onez bezala, zeren agian kastitatea

begira ditekeielarik lehen arin, ezen ez malizios
diren ukitze hetan, guziarekin ere kastitatearen
lore freskoak bethi dainu eta kalte handik hartzen du: ordea bere buruaren utstea desohorezki ukitzera, hori da kastitatea osoki galtzea.
Kastitatea bihotzean datza bereithurburuan
bezala, baina behatzen dio gorputzari bere lankideari bezala. Hargatik galtzen da gorputzaren
kanpoko sensu guziez eta bihotzeko gogoetez
eta guthiziez. Bere burua lizuntzea da gauza
itsusirik miratzea, enzutea, erraitea, sudurretara
ekhartzea, eta ukitzea, bihotza hetan trikatzen
denean atsegin hartzeko. Hitz batez Iondone
Paulok dio, haragizko obra lizuna eztadilla ere
aipha zuen artean. Erleek ez xoilki eztituzte
haragi hillak ta ustelak ukitu nahi, bainan oraino
neurrigabeki gaitzetsten tuzte hetarik banatzen
diren usain gaixtoak, eta ihesi doazte. Kantikhetako kantikhan Espos Andre Sakratuaren eskuei
mirrha darie, zein baita uron bat busteltzetik edo
galtzetik begiratzen duena. Haren espainak
lotuak dira xingola gorri batez, seinaletzat ohorezki ahalkeria dela bere hitzetan: haren begiak
uso-tortoillaren begiak dire, bere garbitasuna

gatik: haren beharriek urrezko dilindakak ituzte,
eta hek dira garbitasunaren bandera: haren
sudurra da Libango Zedroa bezalakoa, zein baita
ezin bustel ditekeien zuhaitza: halakoa behar da
arima debota izan, kastoa, garbia, xahua, ohorezkoa, eskuez, espainez, beharriez, begiez eta
gorputz guziez.
Horren gainean presentatzen derautzut
Kasiano Aita zaharrak eskiributan ezarri duen
hitz bat San Basilio handiaren ahotik ilkhi zen
bezala; hark, dio San Basilio, egun batez bere
buruaz minzo zela, hitz hau erran zuela: eztakit
zer den emastekiez, eta halarik enaiz Birjina.
Gertuz hanbat maneraz gal diteke kastitatea,
zenbat lizunkeria eta ahalkegaberia suerte baitira, eta handi edo xipi diren arauera, batzuek
hura flakatzen dute, bertzeek zauritzen eta bertzeek osoki hiltzen. Badira trebetasun deskortez,
trufatu, arin, ergel eta sensuetarako batzu, zeinek, den bezala erraitera, ezpaitute kastitatea
hautsten, badarik ere hura erbaltzen baitute,
langiarazten, eta haren xuritasun ederra erdi
beltzten baitute. Badira bertze trebetasuna
pasionatuak, ez xoilki deskortesak, baina bizio-

sak, ez xoilki trufatuak, baina deshonestak, ez
xoilki sensuezkoak, bainan haragizkoak, eta
horrelakoez kastitatea gutienean hagitz zuartzen da eta dainatzen. Gutienean, diot, zeren
osoki hiltzen eta galtzen da, noiz ere ergelkeria
eta lizundura hek plazer itsusiaren konplidura
emaiten baitiote haragiari, bai eta orduan desohoreskiago, gaixtokiago eta dohakabekiago galtzen da kastitatea, ezen ez galtzen denean bertzerekiko bekhatu sinpleaz, eta ere bertzeren
esposarekin edo bere ahaidearekin egiten den
bekhatuaz, zeren azkenik erran ditudan lizundura suerte hauk eztire bekhatu baizen, bainan
bertzeak, Tertulianok kastitatearen gainean egin
duen liburuan dioen bezala, gaixtotasunaren eta
bekhatuaren harrigarritasunak dire. Ordea
Kasianok eztu sinetsten, ez nik ere, San Basilio
minzo zela halako desordenuez, erraiten zuenean etzela Birjina; Ezen uste dut hori etzuela
erraiten gogoramendu gaixtoak eta plazergarriak gatik baizen, zeinek, haren gorputza lizundu etzutelarik, guziarekin ere nothatu baitzuten
haren bihotza, zeinaren kastitateaz arima
bihotzdunak paregabeki ielozkor baitire.

Etzabiltzala nihola ere presuna lizunekin,
behintzat oraino ahalkegabe badira, bethi kasik
diren bezala. Zeren nola akherrek armendolaondo eztiak mihiaz ukituz, hek zamintzen eta
khiratsten baitituzte: hala arima urrindu eta
bihotz bustel hek gutitan minzo dira nihorekin,
dela emakume, dela gizon, non hura eztuten
nolazbait erorarasten garbitasunetik, pozoina
dute begietan eta hatsean, basilikek bezala.
Aitzitik, zabiltza prestuekin eta garbiekin,
maiz irakurtzatzu gauza sakratuak eta gero erabiltzatzu gozoki zure gogoan barrena, zere Iainkoaren hitza kasto da, eta hartan lakhetzen zaiztenak kastetzen tu; hargatik Dabitek Iainkoaren
hitza konparatzen du Topazion erraiten zaion
harri preziatuarekin, zeinak bere bertutez iraungitze baitu guthiziaduraren sua.
Zaude bethi Iesu Khristo gurutzefikatuaren
aldean, eta gogoz hura bihotzean darabillazula
meditazioneaz, eta eginez hura hartzen duzula
komunione sainduaz. Zeren, nola Agnus castus
daritzon belharraren gainean etzaten direnak,
egiten baitira kasto eta garbi, hala bihotza pausatzen duzula gure iaunaren gainean, zeina

baita egiazko bildots kastoa eta nothagabea,
ikusiko duzu zure arima eta bihotza garbituren
direla itsuskeria eta lizundura guzietarik.

Aberatstasunen artean begiratzen
den gogozko pobreziaz

HAMALAUGARREN KAPITULUA
Doatsu dira gogoz pobre direnak, zeren hekina da zeruetako erresuma: beraz dohakabe dira
gogoz aberats direnak, zeren hekintzat da Ifernuko miseria. Gogoz aberats da gogoan aberatstasunak dadutzana, edo aberatstasunetan
gogoa dadukana. Gogoz pobre da, aberatstasunak gogoan eztadutzana, edo gogoa aberatsasunetan eztuena. Alzion daritzan itsas-xoriak bere
ohatsea egiten du pilota bezain biribil, eta eztio
utzten zilhoxo bat baizen gaineko aldetik; hura
arrimatzen du, itsas-hegian, eta oraino hain iunt,
finko eta ezin iraganezko egiten du, non uhinek
hura daramatenean, nihoiz ere ur xortik ezin sar
baititeke hartan barrena, baina bethi itsas-gainetik dabillala, itsasoan baitago eta itsasoaren
nausi.
Zure bihotza, Filothea, halakoa behar da izan
zerura xoilki idekia aberatstasunentzat eta

gauza erorkorrentzat osoki tapatua. Baldin baduzu munduko onhasunik, idukhazu bihotza hetarako afekzionetarik libraturik: har beza bethi
leku hekin gainean, bego aberatstasunen artean
aberatstasunik gabe eta aberatstasunen nausi.
Ez, Filothea, eztemazula duzun zeruko espiritua
lurreko ontasunetan, hala egizu non bethi dagoen hekin gainean, ez hetan barrena. Bertze
gauza, da pozoina etxean idukitzea, eta bertze
bat, pozoatua izaitea. Botikari guziek kasik
pozoinak dadutzate, hetan baliatzeko hainitz
ordu eta kasu suertetan, bainan hargatik eztira
pozoatuak, zeren ezpaitute pozoina gorputzean,
baina bai botiketan; zuk halaber ahal dituzketzu
aberatstasunak, hetaz pozoatu gabe, baldin
etxean edo molzan badadutzatzu eta ez bihotzean. Izanaz aberatz izaitea, eta gogoz pobre
egoitea, da Giristinoaren zoririk hoberena; zeren
bide hartaz aberatstasunen abantaillak itu
mundu hunetako, eta pobreziaren merezimendua du bertze munduko.
Helaz, Filothea, eztu nihork behinere aitortuko abarizosa dela, guziek ukhatzen dute hain
bihotz eroria eta behera iarria dutela; erraiten

dute ume hainitz izanak khexatzen dituela;
zuhurziak nahi duela diru bil dezaten: nihoiz ere
eztute sobera, bethi gertatzen dira behar aldi
batzu geiagoren izaiteko; abariziosenek berek ez
xoilki eztute aitortzen abarizios direla, baina
bere konszienzian ere eztute uste halakoak direla: ez, zeren abarizia ezin erran bezalako sukharra da, eta hanbatenaz ezin ezagutuzkoago, zenbatenaz bortitzago eta erreago baita. Moysek
ikusi zuen su sakratua berro bat erretzen zuena,
hura bat ere iaten etzuela; baina kontrara, abariziaren su falsoak iaten eta iretsten du abariziosa, eta biskitartean hura eztu nihola ere erretzen; behintzat bere bero eta errealdi handienetan iantatzen da munduan den freskurarik gozoenean dagoela, eta badaduka bere ezin asezko
egarsua dela egarsu bat guziz naturalezakoa eta
xoil gozoa.
Luzeki, beroki, eta khexatuki guthiziatzen
bazara eztituzun aberatstasunez, nahiz bezanbat ahal derrakezu, hek eztituzula nahi zuzenaren kontra: zeren halarik egiazki abarizios izanen
zara bethiere. Luzeki, beroki, eta khexadurarekin edan nahiz dagoenak, urik baizen edan nahi

eztuelarik, hala ere erakusten du sukharra
duela.
O Filothea, eztakit ea zuzenezko desira denz
bertze batek zuzenez bere duen gauzari iabetzeko desiratzea: zeren badirudi desir haren bidez
ongi iarri nahi dugula bertzeren gaizki izanaz.
Lur bat zuzenez dadukanak ez othe du arrazoin
geiago haren idukitzeko zuzenarekin, guk dugun
baino haren zuzenki guretzeko? Zergatik bada
hedatzen dugu gure desira hark duenaren gainera, hari edekiteko? Zer ere baita, desir hura
zuzena bada, segur ezta karitatezkoa: zeren
ezgenduke nahi nihork desira lezan, zuzenarekin
bada ere, guk zuzenarekin guretzat iduki nahi
duguna. Hori zen Akhaben bekhatua, zeren
Nabothen mahaztia nahi zuen zuzenaz beretu,
eta Nabothek hura nahi zuen zuzen geiagorekin
iduki, hura Akabek desiratu zuen beroki, luzeki
eta khexatuki, eta halatan Iainkoa ofensatu
zuen.
Igurikazu, Filothea, eta etzaitezila has lagunaren ontasunaren desiratzen, hura has dadin
artean haren saltzeko desiratzen hartzen. Zeren
orduan haren desirak ez xoilki zure desira eginen

du zuzenazkoa, bainan eta karitatezkoa ere: bai,
zeren nahi dut artha iduki dezazun zure onhasunen emendatzeaz eta berretzeaz, ordea ez xoilki
zuzenki, bainan oraino emeki, baratxe, eta karitateak agintzen duen bezala.
Hagitz afekzionatzen bazare ditutzun onhasunetara, hainitz lan eta egiteko emaiten baderautzute, zure bihotza eta gogoa hetan sartuz
eta amarratuz, eta beldurtasun bizi, bortitz eta
khexatu batez beldur bazare hekin galtzeaz,
zinetsnazazu, baduzu oraino zeinbait sukhar
suerte: zeren sukharra dutenek edaten dute
emaiten zaion hura osasuna dutenek usatzen
eztuten lehiadura, eta atsegin batekin. Nihori
ezin hagitz lakhet dakidikeo gauza batetan, non
hainitz afekzione eztuen hartan ezarten. Kasuz
deusik galtzen baduzu, eta sentitzen baduzu
hargatik zure bihotza hagitz deskonsolatzen
dela, zinetzazu, Filothea, hainitz afekzione duzula hartara; ezen deusek eztu hala erakusten
gauza galdua gatik dugun afekzionea, nola
haren galtzeaz hartzen dugun damuak.
Eztezazula beraz eztuzun ontasuna desira
desir oso eta formatu batez, eztezazula bihotza

ditutzunetan barrenegi sar, etzaitezila deskonsola gertatuko zaizkitzun kalteak gatik, eta zerbait
arrazoin izanen duzu zinetsteko, izanaz aberats
zarelarik, etzarela afekzionez aberats; baina
gogoz eta bihotzez pobre zaudela, eta halatan
doatsu zarela; ezen zeruetako erresuma zure da.

Nola nihor iar diteken egiazki
pobre, egiazki aberats dagoelarik

HAMABORTZGARREN
KAPITULUA
Parrasio zeritzon peintadoreak Athenako jendea peintatu zuen asmu hagitz espiritutsu
batrez, hura errepresentatzen zuela hainitz olde
moldeko, koleratsu, iniustu, fermugabeko, kortez, begitartetsu, bihotzbera, urrikalsu, handinahizko, urguillu, humil, ausartsu, ihesiti, eta
hori guzia figura edo erretaula batetan: Nik
ordea, Filothea, zure bihotzean ezarri nahi nituzke aberatstasuna eta pobrezia bata berzearekin,
bai eta artha eta mesprezio handi bat munduko
gauzez.
Zarela arthatsuago zure ontasunek probetsu
eta fruitu ekhar dezaten, mundukoak diren
baino. Arren erradazu, Prinze handien baratzezainek ez othe dadukate kontu geiago bere karguan dituzten baratzeen erneki lanteaz, agudoki
iraulteaz, eta kurioski edertatzeaz, bereak, bali-

tuzte baino? Ordea zergatik hori horrela? Gertuz,
zeren konsideratzen baitute, hek direla Prinzeen
eta Erregeen baratzeak, eta desira baitute hekin
begitartearen irauasteko bere serbitzuez. Ene
Filothea, ditugun ontasuak eztira gureak, Iainkoak eman derauzkigu lantzera, eta nahi du fruitu
eta probetxu erakhar diezegun, eta halatan serbitzu gogarakoa egiten diogu hetaz artha idukiteaz.
Beraz behar da gure artha hura handiago eta
saillago den mundukoek bere ontasunez dutena
baino, zeren hek eztire hari bere burua ganako
amudioa gatik baizen, eta guk Iainkoaren amorioa gatik behar dugu trabaillatu. Ordea nola
nihork bere buruari diadukon amudioa, amudioa
bortitza, nahasgarria etakhexatua baita, hala
beretzat hartzen duen artha, nahastez, grinaz,
asalduz bethea da: eta nola Iainkoa ganako
amudioa, emea, baketia, eta pausatua baita,
hala haren ganik sortzen den artha, munduko
onhasunez hartzen bada ere, amolsua, maitagarria, eztia, emea eta arraia da. Dugun bada artha
grazios hura mundu hunetan ditugun ontasunen
begiratzeko eta emendatzeko, zuzenezko oka-

sioerik eskhaindakigunean, eta gure kondizioneak agintzen duen arauaz: zeren Iainkoak nahi
du horrela hari gaitezin haren amorioz.
Ordea begira zaite zure burua ganako amudioak etzaitzan engana; Ezen batzuta hain artezki hartzen du Iainkoa ganako amudioaren iduria
eta egitatea, non erran bailiteke Iainkoaren amudio bere dela. Bada engana gaitzan beldurrez
eta munduko ontasunez behar dugun artha hura
abariziara itzul eztadintzat, aitzineko kapituluan
erran dudanaz lekhora, maiz behar gare egiaz
eta eginez pobre iarri eta egon, Iainkoak eman
derauzkigun ontasunetan eta aberatstasunetan.
Beraz utzazu bethiere zerbait aphur zure
ontasunetarik, hura bihotz onez pobrei emaiten
derauezula, zeren duenak duena emanez, hanbatez pobretzen da, eta zenbatenaz geiago emanen baituzu hanbatenaz pobreturenago zare.
Egia da iainkoak hura bihurtuko derautzula, ez
xoilki bertze munduan, bainan eta hunetan ere,
zeren ezta deusik munduko ontasunak geiago
emenda detzakeienik, aumoinak baino: ala bainan Iainkoak hura bihur diazazun artean, bethi
egonen zare hartaz pobreturik. O zein saindu eta

aberats den, aumoinaz egiten den pobremendua.
Ditutzun pobreak eta pobrezia maite, zeren
maitatasun hartaz eginen zara egiazki pobre,
halaz eta, Eskiriturak dioen bezala, nolakoak baitire maite ditugun gauzak, hek bezalakoak egiten garenaz gero. Amudioak egiten tu amudio
dutenak berdin. Nor dago penetan, non ez naizen harekin batean penatzen? dio Iondone Paulok. Erran zukeien: nor da pobre, non enaizen
harekin pobre? zeren amudioak hura egiten zuen
maite zituenak bezalakoa: beraz maite baditutzu
pobreak, egiazki izanen zare hekin pobrezian
partale eta pobre, hek bezala.
Ordea maite baditutzu pobreak, iarzaite maiz
hekin artean, harezazu atsegin hekin ikusteaz
zure etxean, eta bisitatzeaz beretan, solhas
egiezu gogotik, duzun atsegin hurbil dakizkitzun
Elizetan, karrikhetan, eta non nahi: Zarela
mihiaz pobre hek bezala, minzatzen zaiztela
hekin lagunkidea bezala; baina, nola geiago baituzu hek baino, zarela eskuez aberats, partitzen
derauezula zure ontasunetarik.

Nahi duzu oraino geiago egin, Filothea. Eztaritzazula aski dela pobre izaitea pobreak bezala,
baina zarelapobreak baino pobreago; eta nolatan hori? Serbitzaria mendreago da nausia
baino, iarzaite bada pobreen serbitzari, zoaz
hekin serbitzatzera eri direnean zure eskuez:
zarela hekin kuisinari, bai eta zure gastuz, zarela hekin xuritzaille eta antolatzaille O ene Filothea, serbitzu hura loriosago da erregetasuna
baino. Ezin aski mirets dezaket nolako berodurarekin Sain Luis Franziako Erregea abisu horri
iarraiki zitzaion. Hala ere iguzkiak egundaino
ikusi dituen Errege handienetarik bat zen, ERrege handia diot, handitasun suerte guzietan: hazten zituen pobreak, maiz serbitzatzen zituen
mahainean eta egun guziez kasik hirur pobre
erakhartzen zituen bere mahainera, eta hainitzetan hekin sopen ondarrak iaten zituen paregabeko amudiorekin. Erien hospitaleak bisitatzen
zituenean (maiz egiten zituen bezala) iarten ohi
zen eritasun itsusienik zutenen serbitzatzen,
nolakoak baitira sorhaioak, xamartsuak, eta bertze halakoak; eta serbitzu hura egiten zerauen
xapela erauntsirik, eta lurrean belhaunikaturik,

munduko salbatzaillea errespetatzen zuela hekin
baitan, eta hek maitatzen zituela ama amolsu
batek bere umea maita ahal lezakeien bezain
amudio samur, bera, eta mindurizko batez.
Santa Elizabetha Hongriako Erregearen alaba
iarten ohi zen pobreen balsan, eta batzutan dostatu nahiz emakume pobre baten gizako tresnak
iauntsten zituen bere Donzeillen aitzinean, erraiten zerauela: pobre baninz hunela nenbilke bestiturik. Ah Iainkoa! Filothe maitea, Prinze eta
Prinzeza hura zein pobre ziren bere aberatstasunetan, zein aberats ziren bere pobrezian! Doatsu
dira horrela pobre direnak, zeren hekina da
zeruetako erresuma. Gose izan naiz, eta emanderautazue iatera; egarri nintzen, eta eman
derautazue edatera, billusirik nenbillan, eta
estali nauzue, sar zaitezte iabe munduaren hastetik preparatu zaitzuen erresuman erranen du
pobreen eta Erregeen Erregeak bere iujeamendu
handian.
Ezta noizpait zerbiatez eskas eztenik. Batzutan ongi hartu eta errekaitatu nahi eta behar
gendukeien arrotsa heldu zaiku etxera, ordu hartan ezta hari emaitekorik, eta zertaz egin begi-

tarte; Betzeak leku batetan bere tresna ederrak
dadutza, eta bertze batetan hekin beharra luke,
behar bezala burua erakusteko. Batzutan ardandegiaren arnoak nahasten dire, alentatzen eta
gaixtatzen, ezta sobratzen gaixtorik eta ferderik
baizen. Bertze aldi batez gertatzen garta herriz
kanpoan zenbait herri xumetan, non gauza
guziak eskasten baitira, non ezpaita oherik, gelarik, mahainik, serbitzurik, errekaiturik: hitz batez
erraz da zerbait eskas izaitea, zenbat ere aberats baita nihor. Bada hori da egiaz pobre izaitea
eskas ditugun gauzez bezanbatean. Filothea,
duzun atsegin behar aldi hetaz, haretzatzu
bihotz onez, eta pairatzatzu arraiki.
Gerta dakizunean, dela hainitzez, dela gutiz
probetuko zaituen inkontrurik, nolakoak baitira
babazuzak, harriak, suak, uholdeak, agorteak,
arrogazeriak, hauziak: orduan, Filothea, orduan
da egiazko sasoina pobreziari iarraikiteko, emetasunarekin hartzen tutzula zure ontasunen gutimenduak, eta gogo pausatu eta finko batez zure
egitekoak egiten tutzula pobremendu haren eredura. Esau presentatu zitzaion bere aitari eskuak
zituela illez estaliak, eta Iakob ere orobat; zeren

ordea Iakoben eskuetako illeak ezpaitzitxezkon
larruari, bainan esku larruei, edeki zekidizkeon
ille hek, hari minik egin gabe eta hura larrutu
gabe: kontrara zeren Esauren eskuetako illeak
baitzitxezklon larruari, hura sortzetik illetsua izanez, nihork athera nahi izan baliotza, min handi
eginen zioen, iarriko zen marraskaz, egin ahala
eginen zuen bere eskuen begiratzeko. Gure
ontasunak bihotzean sartu zaizkigunean, denbora gaixtoak, ohoinak, hauzilarik eramaiten baderauku hetarik zenbait zathi, nolako arrankurak,
nolako asalduak, nolako alhadurak eta despazienziak itugu? Ordea gure ontasunak dadutzagunean, ez bihotzean barrena, baina xoilki Iainkoak nahi duen bezanbateko artharekin; eramaiten bazaizkigu, eztugu hargatik ez burua, ez
bakea galduko. Hori da bestien eta gizonen
artean den diferenzia arropez bezanbatean; bestien arropak haragiari datxezko, eta gizonen
arropak laurraren gainean xoilki iauntsiak dira,
hala non noiznahi iaunts eta eraunts baitetzakete.

Nola gogozko pobrezia ahal dukeen
nihork, izanaz pobre denean

HAMASEIGARREN KAPITULUA
Ordea egiaz pobre bazare, Filothe maitea,
Iainkoaren amorez, zarela gogoz ere pobre,
egizu bortxa bertute, eta balia arasezazu pobreziazko harri preziatu hura balio duen bezanbat.
Haren distiadura ezta ageri mundu hunetan;
badarik ere neurrigabeki ederra eta aberatsa da.
Duzun pazienzia, konpainia onean zaude.
Gure Salbatzaillea, Andre Dana Maria, Apostoluak, hainitz gizon eta emazte saindu izan dira
pobre,eta aberatstasunez goza ahal zitezkeielarik, eztute nahi izan. Zenbat munduko Iaun eta
Andre handi, bere mundua utzirik, hainitz kontrako izanagatik, ioan dira paregabeko arthaz
konbentuetara eta hospitaletara pobrezia sainduaren bilha? Hainitz pena hartu dute haren kausitzeko. Lekuko dira San Alexiz, Santa Paula, San
Paulino, eta bertzerik hainitz: eta horra, Filothea,
non pobrezia hura zure aldera begitartetsuago

eginik, zure gana heldu den: hura aurkitu duzu,
haren bilha ibilli eta nekhatu gabe, hura besarkazazu bada Iesusen adiskide maitea bezala, orhoitzen zarela, hura sortu, bizi eta hil izan dela
pobreziarekin, eta bere bizitze guzian izan duela
pobrezia unhide.
Zure pobreziak, Filothea, bi pribilejio handi
ditu, zeinez bidez hainitz merezimendu ardiets
baitzetzakezu. lehena da, etzaitzula etorri zuk
hura hautaturik, baina Iainkoaren borondate
hutsez; hark egin baitzaitu pobre, zure borondateak hari biderik eta parterik eman gabe. Bada
zer ere hartzen baitugu, xoilki eta garbiki zeren
Iainkoak hala nahi duen, bethiere den gauzarik
gogorakoena zaio, hura hartzen badugu bihotz
onez eta haren borondate sainduaren amorea
gatik. Non ere gutiago baita gurerik, han geiago
da Iainkoarenik. Iainkoaren borondatea sinpleki
eta garbiki hartzeak, penadura bat egiten du
neurrigabeki garbi.
Zure horrelako pobreziaren bigarren pribilejioa da, zure pobrezia egiazki pobre dela. Pobrezia laudatua, ongi etorria, ohoratua, estimatua,
bere beharretan faboratua nolazbait aberatsa

da, ezpere ezta alde guziz pobre; ordea pobrezia
mesprezatua, arbuiatua, eskarniatua eta utzia
egiazki pobre dago. Halakoa ohi da laikoen
pobrezia: zeren nola ezpaitira pobre, bere hautuaz baina bortxaz, ezta hetaz kasu handirik egiten; eta zeren nihork ezpaitadutza kontu handitan, hekin pobrezia pobreago da Fraideena
baino, bertzenaz Fraideen pobreziak ekzelenzia
guziz handia eta ezin aski gomendatuzkoa duelarik, hura hautatu eta besarkatu dutenen botua
eta intenzionea gatik.
Etzaitezila beraz arranzura, Filothe maitea,
zure pobreziaz: zeren ezta nihor arranzuratzen
desgogara zaionaz baizen, eta pobrezia zere
desgogarakoa bada, etzare geiagorik gogoz
pobre, aitzitik bihotzez eta nahiz aberats zare.
Etzaitezila deskonsola zeren bertzeak etzaizkitzun heltzen behar lizatekeien bezala, ezen
hortan datza pobreziaren ekzelenzia. Nahi baduzu pobre izan, eta penarik ez izan pobreziatik,
sobera handi nahia zare; zeren horrela nahi zenduke pobreziaren ohorea, eta aberatstasunen
probetxua.

Etzarela ahalke pobre izaiteaz, eta Iainkoaren
izenean aumoin eskatzeaz. Harezazu emanen
zaitzuna humiltasunarekin, eta ukhoak pairatzatzu emetasunarekin. Orhoitzaite maiz Andre
Dana Mariak iragan zuen Egipterako bideaz,
hara bere seme maitea eramaiten zuenean, eta
zenbat mesprezio, zenbat pobrezia, eta lazeria
behar izan zituen pairatu. Horrela bizi bazare,
guziz aberats izanen zara zure pobrezian.

Adiskidetasunaz, eta lehenik
gaixtoaz eta fitsezkoaz

HAMAZAZPIGARREN
KAPITULUA
Amorioak lehen lekua daduka arimako pasioneen artean: hura da bihotzeko higuidura eta
ibilmendu guzien erregea: gainerako guzia bere
gana itzutzen du, eta egiten gaitu berak maite
duenaren bezalakoak. Begirazaite beraz, Filothea, amorio gaixtorik hartzetik, zeren berehala
zu ere guziz gaixtoa zinateke. Bada amorio
guzietarik perillosena da adiskidetasuna, zeren
bertze amorioak ahal daudezke bertzerekiko
partaletasunik gabe; ordea nola adiskidetasuna
osoki ziemndatua eta permatua baita bertzerekikotasunaren gainean, nihork nihorekin eztuke
kasik adiskidetasunik, non ezten partez bata
bertzea bezalako egiten. 1. Amorio guzia ezta
adiskidetasuna, zeren nihork nihor ahalduke
maite, hura bertzeak maite eztuelarik, eta
orduan bada amorio, ezta ordea adiskidetasunik,

ikusirik adiskidetasuna dela elkharganako amorioa, eta elkharganakorik ezpada, ezta adiskidetasunik. 2. Ezta ere aski elkharganakoa den,
baina behar da elkhar maitedutenek iakin dezaten bere elkharganako afekzionearen berria,
zeren hura ezagutzen ezpadute amorio izanen
dute, ez ordea adiskidetasunik. 3. Behar da oraino zenbait parte elkharri egin diozoten bere
gogoaren berriaz, adiskidetasunaren zimendatzeko.
Partaliartasunak hainitz moldezko izanez,
adiskidetasunak ere hainitz moldeko dire, eta
partaletasunak bertze eta bertze dira, batak bertzearekin elkhartzen dituen ontasun diferenten
arauera. Elkharri ekhartzen badiote ontasun falsorik eta banalorioazkorik, falsoa eta banaloriozkoa da adiskidetasuna; egiazko ontasunak badira, egiazko adiskidetasuna da, eta zenbatenaz
ontasunak izanen baitira ekzelentago, hanbatenaz ekzelentago izanen da adiskidetasuna. Ezen
nola ekzelentago baita eztia biltzen denean lore
hoberenen mokoetan, halaber ekzelentago da
amorioa, zimendatua denean elkharrekitasun
hobeago baten gainean. Eta nola Ponteko Hera-

klean baita ezti pozoinsurik, hartarik iaten dutenak erhotzen dituenik, leku hartan franko den
akonitaren gainean bildua izanez, halaber batak
bertzeari bere ontasun falsoetan eta biziosetan
parte eginez, hekin adiskidetasun guzia da falsoa eta gaixtoa.
Haragizko atseginen elkharganamendua
abreek ohi duten pitztura eta elkharganagarri
bat, gizonen artean adiskidetasunaren izena
geiago merezi eztukeiena, asotek eta zamariek
obra hetarakotzat bere artean dutenak baino:
eta hartaz bertze elkharrekitzerik ezpaliz ezkontzan, elizate ere adiskidetasunik; baina zeren
ezkonduak elkharganatze hartaz lekhora, elkharrekin bizi baitira, elkharri emaiten diotela parte
bere antzetan, ontasunetan eta afekzionetan,
bata bertzeari datxokola ezin etheduzko fideltasunaz, hargatik ezkontzako adiskidetasuna
egiazkoa da eta saindua.
Adiskidetasuna sensuezko atseginen gainean
iarria, toldezkoa da guzia, eta eztu merezi adiskidetasunaren izena; ez eta fetsezko edo banaloriazko bertuteen gainean permatua denak, ikusirik horrelako bertuteak sensuei datxeztela, sen-

suetarik sortzen direla, eta sensuetan dauntzala.
Sensuezko plazerez minzo naizenean, aditzen
tut kanpoko sensuei artekorik gabe eta bereziki
lotzen zaizten plazerak, nolakoak baitira edertasun baten ikusteko, kantari arrai baten enzuteko, zerbaiten ukhitzeko, eta bertze halakorik egiteko plazerak. Fitsezko bertuteez aditzen tut
fetxotasun banaloriazko batzu, zeinak espiritu
eskasek erraiten baitute bertute eta perfekzione
direla. Enzunezazu nola geien neskak, emakumeak eta jende gazteak minzo diren; eztute
dudarik eginen erraiteaz, horrelako zaldunak
bertute handia du, hainitz perfekzione du; ederki hari da danzan, ioko guzietan fetxo da, apunki dabilla soinaz, kantari ona da, hitztun letranta
da, begitarte ederra du. Ximiñolariek ere bere
artean dadukate hark bertute geiago duela nor
ere burlari, trufari eta irri egille handiena baita.
Bada nola gauza hek guziek behatzen baiterauezate sensuei, halaber hetarik sortzen diren adiskidetasunez erraiten da sensuezko, banaloriazko, fitzezko adiskidetasunak direla, eta lehen
merezi dutela ergelkeriaren ezen ez adiskidetasunaren izena. Horrelakoak ohi dire gazteen

adiskidetasunak, zeinen egitatea baita mustatxak erhi puntez goiti biribiltzea, xirloak barraiatzea, begi dardoak aurtikitzea, kapa ukhondoaz
zabaltzea, burua gorgoinatzea, mihia hitzkerietan erabiltea: hauk dira amurusen adineko adiskidetasunak, zeinek ezpaitute oraino bertuterik,
luman eta illetan baizen, ez eta iujeamendurik
mokoan baizen: hala ere horrelako adiskidetasunak berehala iragaiten dira eta urtzen, elhurra
iguzkitan bezala.

Amuruskeriez

HEMEZORTZIGARREN
KAPITULUA
Adiskidetasun ergel hek erabilten direnean
gizonkien eta emakumeen artean, eta eskontzeko borondaterik gabe, erraiten da, amuruskeriak
direla; eta izen hura dute, zeren nola ezpaitira
egiazko adiskidetasunaren haur ekhoitste, ilhor
edo itxurapen batzu baizen, ezin dukete, ez adiskidetasunaren, ez eta amorioaren izena bere
ezin konparatuzko banotasuna eta eskasia gatik.
Bada hek direla bide gizonen eta emakumeen
bihotzak gertatzen dira atzemanik eta bata bertzearekin korapillaturik, lehen erran ditudan elkharganatasun ergel eta begitarte fitsezko hek
dakhazketen afekzione alferretan eta erhoetan.
Eta xoriburuko amorio hek komunski doazilarik
satsukeria eta haragitasun xoil itxusietan sartzera eta hondatzera, badarik ere hetan erorten
direnek eztute hori lehenetik nahi, bertzela eliratezke amuruskeriak, bainan elkharkoitasun eta

haragizko bekhatutarasun ageriak. Bai eta
batzutan hainitz urthe iraganen dira, non ezpaita gertatuko gorputzeko garbitasunaren kontrako den berriazko gauzarik erhokeria hartaz ukhituak direnen artean; ikusirik hari direla xoilki
bere bihotzen nahastn eta urtzen desirketan,
nahikundetan, hatsbeherapenetan, sorlhaskerietan eta bertze halako ergelkerietan eta banalorietan, eta hori hainitz eta hainitz manerazko
gauza buruan darabillaten arauera.
Batzuk eztute bertze gogorik bere bihotzen
asetzeko baize amorio emanez eta hartuz, hortan darraizkola bere inklinazione amurusari:
horrelakoek eztiote deusi behatzen, bere amorioen hautuaz bezanbatean, bere gustuari eta
gogo naturalari baizen, hala non eder zaienik
aurkitzen dutenean, berehala frogatu gabe nolakoa den bere baitan, eta nolako erremangu
daraman, hasiko baitute elkharrekiko amuruskeria hura, eta bere burua sartuko baitute miseriagarrizko saretan, zeinetarik gero nekhez ilkhiko
baitira. Bertzeak hartara daramatza banaloriak,
uste dutela eztela loria xipia bihotzak amorioz
atzemaitea eta amarratzea. Horiek bere hautua

loria gatik eginez, bere arteak egiten eta sareak
hedatzen tuzte itxura ederreko, handiresuneko,
aiphameneko eta nihor guti trebe den lekuetan.
Bertzeak olde amurus batek eta banaloriak ere
darabiltza; zeren bihotza dutelarik amoriora itzulia, guziarekin ere eztute amoriorik hartu nahi
zenbait loriazko abantaillekin baizen. Adiskidetasun hek guziak gaixto dira, erho eta banaloriazko: gaixtoak dire, zeren azken buruan sartzen,
eta ephatzen dire haragizko bekhatuan, eta
ebatsten diote Iainkoari, emazteari eta senharrari zor zitzaien amudioa eta bihotza: erhoak dire,
zeren eztute ez zimendurik, ez arrazoinik: banaloriazkoak dire, zeren eztakharkete ez probetxurik, ez ohorerik, ez kontentamendurik. Aitzitik
galtzen dute amurusaren denbora, nahastekatzen dute haren ohorea, bertze plazerik emaiten
eztiotela lekhat khexadura bat noizpait finean
ardietsiko duela bere esperanzaren arauera,
iakin gabe, zer nahi duen, ez eta zeren ondoan
dabillan. Zeren espiritu xume eta flako hek bethi
uste dute badela eztakit zer desiratzekorik erakusten zaizten ordainezko amorioaren seinaletan, eta ezin derrakete zer hura zer den. Handik

heldu da hekin desirak eztuela azkhen bururik,
baina bethi hekin bhotza khexu darabillala ardurako ielozkortasunetan, nihori ezin fidatuz, nihon
ezin pausatuz.
San Gregorio Nazianzakoa, eskiribatzen
duela banaloriazko emaztekien kontra, miragarriki minzo da horren gainean. Huna haren hitzetarik parte labur bat, egiaki emakumei erraiten
derauena, baina gizonei ere merezi onez dagotena: zure edertasun naturala aski da zure senharrarentzat, baldin hura hainitzentzat idekia
baduzu sare hedatu bat bezala xori ozte baten
atzemaiteko, zer gertatuko da? hura eder izanen
zaitzu, nori ere izanen baitzaio zure edertasuna
eder: aurtikiko duzu begi kheinu begikheinuaren,
begitarte begitartearen ordain: handik laster
ethorriko dira irri ixilak eta amoriozko mandatuxoak lehenbizian gordaka igorriak: ordea sarri
elhatuko zarete, eta guzien aitzinean iarriko
zarete elkharren solhastatzen. Begira, ene mihi
minzatia, begira erraitetik zer gertatuko den
gero, badarik ere egia hau erranen dut oraino.
Morroinek eta emakumeek begitarte erho hetaz
elkharrekin egiten duten tratuetan ezta deus ere

akuillu eta pitzgarri handirik gabe. Amuruskerietako korapilladura guziak bata bertzeari datxezko eta darraizko, hala nola aimantaren bertute
ixilaz eramaiten den burdinak hainitz bertze burdin bata bertzearen ondoan bere gana baitakharke.
O zein ederki minzo den Ipizpiku handi hura!
Zer uste duzu egin? amorio eman nahi duzu, ez
othe? ordea nihork eztu bere oldez amoriorik
emaiten, non eztuen bada eta ezpada amorio
hartzen. Ioko hartan atzemaillea atzemana da.
Aproxis daritzon belharrak sua hartzen du, sua
ikusten duen bezain laster; gure bihotzek orobat
nihor ikusten duten bezain sarri hekin gana amorioz sustaturik, berehala suakhartzen dire haren
aldera. Norbaitek erranen deraut, amorio hartu
nahi dut, eztut ordea hagitz barrena sartu nahi.
Helaz! enganatzen zare, amoriozko sua biziago
da eta barrenago sartzen da iduri zaitzun baino:
uste duzu inhar bat xoilki hartuko duzula, eta
espantaturik ikusiko duzu begi irekian iarri dela
zure bihotzaren iabe eta nausi, hautsa bezala
xehatu eta porrokatu dituela zure borondate
sainduak, eta zure omen ona kheetara igorri

duela, oiuz dago zuhurra: Nori urrikalduko zaio
sugeak ausiki duen inkantadorea? Ni ere hura
bezala oiuz nago, O erhoak eta adimendugabeak, uste othe duzue hala inkantatuko duzuela
amorioa, non hura eskuetan erabil ahal dezazuen zuen nahiaren arauera? Dostetan hari nahiduzue harekin, gaixtoki ausikiko zaituzte, eta
badakizue gero zer erranen den? Batbedera trufatuko da zuetaz, eta irri eginen du ikusteaz
amorioa inkantatu nahi izan duzuela, eta seguranza falsoa harturik, arima gaixtatu eta ohorea
galdu derautzuen perilgarrizko sugea zuen gokoan ezarri nahi izan duzuela.
O Iainkoa! zer itsutasun da hori, fitsezko
bahikundeen gainean gure arimako parterik
hoberenaren horrela hala dagidanz iokateaz? Bai
Filothea, zeren Iainkoak eztu gizona nahi arima
gatik baizen, eta arima borondatea gatik baizen,
ez eta borondatea amorioa gatik baizen. Helaz!
urrun gare behar dugun amorioaren neurritik eta
kontutik. Erran nahi dut amorioz neurrigabeki
eskas garela, erraiteko amoriorik aski dugula
Iainkoaren ontsteko; eta bizkitartean guk miserable hauk duguna ere barraiatzen eta emaiten

dugu gauza erhoetan, banaloriazkoetan eta alferretan, sobera bagendu bezala. Ha! gure arimetako amorioa xoilki eta hutsik beretzat ordenatu
zuen Iainko handiak eskerrak eman liotzoten
gatik zeren kreatu, begiratu eta libratu zituen,
kontu hersi bat eman-araziko derauku gure amorioaz egiten ditugun gastu erho hetaz. Baldin
hain kontu xehe bilhatu behar badu hitz alferrez,
zer eginen du adiskidetasun erhoez, ergelez eta
galgarriez?
Elzaurondoak kalte handi egiten deraue
mahaztiei eta landei hetan landatua denean.
Zeren bere hain handi izanez edoskitendu lurraren gozo guzia, hala non ezpaitu gero indarrik
aski bertze landareen azteko; haren ostoak hain
uzu dira non itzalpe handi eta ilhun bat egiten
baitute, eta finean bere gana erakhartzen tu
bideazkoak, zeinek elzaurrak lurrera egoitsi
nahiz haren ingurunean den guzia zapatzen baitute eta galtzen. Amuruskeriek kalte berak egiten diotzate arimari: zere hura hala dadukate
eta hain bortitzki bereganatzen tuzte haren
barren aldi guziak, non gero ezpaitu indarrik aski
obra onik egiteko: amuruskerien ostoak, erran

nahi da, elkharganatasunak, konpartimenduak,
solhaskeriak hain uzu dira, non barraiatzen baitute arimak ahal dukeien denbora guzia. Eta
azkenean hanbat tentazione, errebelu, idurikortasun eta bertze ondore gaixto dakharkete, non
bihotz guzia baitago zapaturik eta galdurik.
Laburki erraitera, amuruskeria hek desterratzen
dute ez xoilki zeruko amorioa, bainan oraino
Iainkoaren beldurtasuna, flakatzendute espiritua
eta omen ona gutitzen; hitz batez, kortezaleen
iokoa, eta bihotz garbien ikurria dire.

Egiazko adiskidetasunez

HEMERETZIGARREN
KAPITULUA
O Filothea, duzun batbedera maite karitate
handizko amorioz; ordea eztezazula adiskidetasunik egin bertuteari ukhitzen zaizkon gauzez
zurekin minza ditezkeneik baizen, eta zenbatenaz ederrago eta hobeago izanen baitira zuen
artean konpartituko ditutzuen bertuteak, hanbatenaz zuen adiskidetasuna izanen da konpliago.
Zuen elkharrekiko solahsetan minzo bazarete
iakintasunez, zuen adiskidetasuna segur hagitz
laudatzekoa da, eta are laudatzekoago hari
bazarete bertuteez, prudenziaz, diskrezioneaz,
bortitztasunaz eta iustutasunaz. Baina zuen
arteko konpartimenduak egiten badire karitateaz, debozioneaz, eta Giristinoaren perfekzioneaz, O Iainkoa, zein prezios izanen da zuen
adiskidetasuna! Ekzelenta izanen da, zeren Iainkoa ganik heldu den; ekzelenta, zeren Iainkoa
gana doan; ekzelenta, zeren Iainkoa den haren

amarra; ekzelenta, zeren sekulakotz iraunen
duen Iainkoa baitan: O zein on eta gozo den
lurrean elkhar maite izaitea, zeruan direnek elkhar maite duten bezala, eta ikhastea elkhar
onetsten mundu hunetan, bertzean batak bertzea sekulakotz onetsiko dugun bezala. Enaiz
hemen minzatzen karitatezko amorio sinpleaz,
zeren hura behar derauegu guziei ekharri; baina
minzo naiz adiskidetasun espiritualaz, non bi
ezpa hirur arimak edo geiagok batak bertzeari
egiten baitiote parte bere debozioneaz, bere
afekzione espiritualez eta espiritu ber bat egiten
baitira bere artean. Zein merezi onez kanta ahal
dezakete halako arima doatsuek: Huna zein eder
etaon den anaiak elkharrekin egoitea! Bai, zeren
debozioneko balsamu gozoa iarieten da bataren
bihotzetik bertzearen bihotzera eta ardurako
partaletasun batez, hala non erran baititeke Iainkoak adiskidetasun haren gainera isuri duela
bere benedizionea eta sekula sekuloronetako
bizia.
Badaritzat bertze adiskdetasun guziak eztirela itzalak eta itxurak baizen hunen aldean, eta
hekin amarrak eztirela berinazko gathe batzu

baizen, debozione sainduaren amarra handi
haren aldean, zeina baita guzia urrez egina.
Eztagizula bertze suertezko adiskidetasunik,
minzo naiz egiten ditutzun adiskidetasunez:
zeren eztira hargatik utzi edo mesprezatu behar
naturalezak edo aitzineko eginbideek ordenatzen derauzkitzuten adiskidetasunak ahaideen,
urkhoen, ogi egilleen, hauzokoen eta bertzeen
aldera, minzo naiz zeronek hautatzen ditutzunez.
Hainitzek erranen derautzute agian eztuzula
niholatako afekzione eta adiskidetasun berezirik
hartu behar nihoren gana, zeren horrelako tratuak bihotza dadukan amarraturik, espiritua
barraitzen duen, inbidiak dakhazken; bainan
enganatzen dire bere konseilluetan. Ezen, zeren
irakurri duten haintz gizon sainduren eta debozionetsuren eskiribuetan, adiskidetasun espiritualek eta ohizkanpoko afekzioneek neurrigabeko kalteak ekharten derauztela Fraidei, uste
dute orobat dela munduan daudezin gainerakoez ere, baina diferenzia handia da; zeren ikusirik
Konbentu ongi ordenatutan guziek hartu dutela
egiazko debozionearen ardietsteko borondatea,

ezta mengoarik halako elkharrekikotasun berezirik egin dezaten, beldurrez guzientzat behar
dena beretzat bilhatzen badute, iragan ditezin
partiluartasunetarik partitzetara; ordea mundukoen artean daudezinez eta egiazko bertutea
besarkatzen dutenez bezanbatean, adiskidetasun saindu eta sakratu baten beharra dute, bata
bertzeari lotzeko: zeren hura dela bide elkharri
bihotza pitzten diote, elkharri heltzen zaizko, elkhar gonbidatzen dute ongi egitera. Eta nola
landa zabalean eta ordokian doazinez ezpaitute
premiarik elkharri eskuaz itxekitzeko, baina bai
bide pelkharretan eta legunetan direnak elkharri
biatatxezko seguratukiago ibiltea gatik; hala
konbentuetan daudenek eztute adiskidetasun
partikularen premiarik: baina munduan dabiltzanek hekin beharra dute elkharren alxatzeko eta
elkharri heltzeko, hanbat iragan behar duten
bide gaitzetan. Munduan eztute guziek xede bat
buruan, ez eta espiritu edo gogo bera: beraz
dudagaberik apartatu behar gare, eta norbaite
egin behar dugu adiskide berezi eta beregain
gure gogoaren arauera, eta partikulartasun hark
egiaki bereztura edo apartatze bat egiten du,

ordea apartatze saindua, bertzetik berezten edo
apartatzen eztuena ongitik gaizkia, ardietarik
ahonzak, erletarik lixtorrak baizen, zein baita
premiazko bereztasuna eta apartatzea.
Gertuz nihork ezin ukhadezake gure Salbatzailleak amudio begitartetsuago eta bereziago
batez maite zituela Iondone Ioannis Ebanjelista,
Lazaroa, Marta eta Madalena, zeren eskiritura
saindua da lekuko. Badakigu Iondone Petrik minberaki eta samurki maite zituela San Marko eta
Santa Petronilla, eta Iondone Paulok bere Timotheo eta Santa Thekla. San Gregorio Naziazakoa
ehunetan loriatzen da San Basilio handiarekin
izan zuen adiskidetasunaz eta bere eskiribuetan
hartaz hunela minzo da: Bazirudien arima bat
baizen bi gorputz zerabiltzana, behar ezpadira
zinetsi erraiten dutenak gauza guziak gauza
guzietan direla, badarik ere zinetste eman behar
zaizu biok ginela gutrik baten baitan, eta bata
ere bertzea baitan; bada gure bion xedea zen
bertutearen landatzen eta lantzen haritzea, eta
gure bizitze taillua ethorkizuneko esperanzetara
ordenatzea, horrela lur hilkor hunetarik ilkhiten
ginela, lurrean hil baino lehen. San Augustino da

lekuko eta ikusle san Ambrosiok beregainki
maite zuela Santa Monika haren baita ikusten
zituen paregabeko bertuteak gatik, eta Santa
Monikak ordainez onetsten zuela San Ambrosio
Iainkoa ganikako Angeru bat bezala.
Ordea huts egiten dut hala zure idukiteaz
hain gauza ageriaren gainean. San Hieronymok,
S. Augustinok, S. Gregoriok, S. Bernardok, eta
Iainkoaren serbitzari handienek adiskidetasun
guziz bereziak izan dituzte bere perfekzioneari
athekarik eta kalterik egin gabe. Iondone Paulok
eranzute egiten derauenean Jentillei bere gaizki
ibilliaz, akusatzen tu bere afekzionegabeaz,
erran nahi da, etzutela adiskidetasunik bat ere.
Eta San Thomasek Filosofo zuhur guziek bezala,
aitortzen du adiskidetasuna dela bertute bat.
Bada minzo da adiskidetasun partikularaz, halaz
eta, berak dioen bezala, adiskidetasun konplia
eta perfeta hainitzetara ezin heda ditekeienaz
gerostik. Beraz ezta perfekzione, adiskidetasunik
ez izaitea, baina adiskidetasun onik, saindurik,
eta sakraturik baizen ez izaitea da perfekzionea.

Egiazko eta banaloriazko
adiskidetasunen arteko diferenziaz

HOGOIGARREN KAPITULUA
Huna bada, ene Filothea, abisu handia. Herakleako eztipozointsuak bertze ezti sendagarri
dirudi: peril handia da nihork bata har dezan bertzea delako, edo biak hardetzan nahastaturik,
zeren bata on izan gatik, bertzeak kalte egin
lezake. Erne egon behar da adiskidetasun hetan
ez enganatzko, beregainki gizonen eta emakumeen artean egiten direnean zein ere aitzakia
gatik nahi den: zeren hainitzetan Satanek emaiten deraue maite dutenei ganbioa. Haste dira
bertutezko amoriotik, bainan hagitz zuhur ezpadire, amorio ergela hekin balsan sartuko da,
gero sensuezko amorioa, gero haragizko amorioa, bai eta peril da amorio espiritualean ere,
guardia onik egiten ezpada, gaitzago delarik
amorio espiritualetik bertzetara iragaitea, zeren
haren garbitasunak eta xuritasunak hobeki agertzen baitu Satanek hartan sar-arazi nahi duen

lizunkeria; hartarakotz espiritu likhitz hark halakorik ardietsi nahi duenean artezkiago hari da,
eta enseiatzen da lizunkerien sar arastera kasik
senti eztitezkeien bezala.
Munduko adiskidetasuna ezagutuko duzu
sainduaren eta bertutezkoaren artetik Herakleako eztia bertzearen artetik ezagutzen den bezala. Herakleako eztia mihiaren gainean eztiago da
ohiko eztia baino, hari eztitasun geiago emaiten
dioen akonita daritzon pozoina gatik: munduko
adiskidetasunak hainiz hitz eztiztaturik atheratzen du mihitik, solhastakeria emeki darabilla
hitztto pasionatu batzuez aphaindurik, laudatzen
du edertasuna, grazia, apuntasuna, gorputzekoeta espirituko abantaillak: ordea adiskidetasun
sainduak hitzkuntza garbia eta idekia du, eta
ezin lauda dezake bertuteaz eta Iainkoaren graziaz bertzerik, zein baita zimendu bakhoitza, zeinaren gainean finko baitago. Herakleako eztiak,
iretsi denean, burua hara huna darabilla, eta
adiskidetasun falsoak ere espiritua lilluratzen du,
aleatzen duela nihor, ea kastitatean eta debozionean iarriko denz, aurtiki arazitzen dioela begi
dardo afaitaturik, legunik eta uzuegirik eragiten

dioela sensuezko balakurik, legegabeko hatzbeherapenik eta nolazpaiteko arrankurarik, zeren
ezten onetsia eta maitatua, hura iar-aasten
duela ustez hala dagidanzko, bainan estudiaturikako eta amorgarrizko erremangu, apunkeria,
muzukeria eta bertze korteziagabeko trebetasun
eta zilhegitasun batzuetan, zeinak baitira aitzinseinale segurak eta dudagabekoak garbitasuna
eta ohorea laster erortera doazila: ordea adiskidetasun sainduak eztu begi garbirik eta ohorezkorik baizen, eztu egiten begitarte xahurik eta
zilhegizkorik baizen, eztu hatzbeherapenik zerura baizen, eztu arrankurarik, lekhat zeren Iainkoa ezten onetsten, zeinak baitira ohorestasunaren ezin faltatuzko seinaleak. Herakleako eztiak
nahasten du bista, eta munduko adiskidetasunak nahasten du iujeamendua, hala non hartaz
ukhituak direnek uste baitute ongi egiten dutela
gaizki egiten dutelarik, eta baitaritzate bere
eskusak, aitzakiak eta hitzak direla egiazko arrazoinak. Argiaren beldur dira, eta ihunbeak maite
tuzte: bainan adiskidetasun sianduak begi argiak
itu, eta ezta gordetzen; aitzitik gogotik agertzen
da jende prestuen aitzinean. Finean Herakleako

eztiak khraitstasun handi bat emaiten du ahoan;
halaber adiskidetasun falsoak azkenean itzulten
dira hitz busteletara eta haragizko galdetara:
edo, ukhorik egiten bazaie, gaizki erranetara,
gezurretara, falserietara, tristezietara, ahalketasunetara eta ielozkortasunetara, zeinak maiz
hondatzen baitira aberatsunetan eta errabiamendutan: bainan adiskidetasun garbia bethi
orobnat da ohorezko, kortez, amolsu, eta behin
ere ezta itzulten, bihotzetako batasun osoago
eta garbiago batetara baizen: zein baita zeruan
daudenek bere artean dadukaten adiskidetasun
doatsuaren imajina eta seinale bizia.
San Gregorio Nazianzakoak dio ezen Paoa
oiuz dagoenean, bere itzul inguruz paoatzen den
orduan, hura aditzen duten pao emeak handiro
pitzten dituela bere koitasunera. Ikusten denean
nihor paoatzen dela eta beregindurik heldu dela
emaste edo neskato baten beharrietara hitzkatzera, solhastatzera, legezko ezkontzan sartzeko
borondaterik gabe, ha! dudagaberik eztu halakorik egiten, zenbait lizunkeriara haren erakhartzeko baizen, eta ohorezko emazteak tapatukotu
beharriak, hura artezki inkantatu nahi duen pauo

inkantadore haren oiuaren eta hitzen ez enzutea
gatik: baldin beharria zabaltzen badio, O Iainkoa! zein seinale gaixto den bihotza gero galduko duela.
Jende gazteek darabillatenean erremangurik,
gorgoinamendurik, balakurik edo hitzkeriarik,
zeinetan ezpailukete nahi aitak, amak, senharrak, emazteak edo konfesorak atzeman letzaten, erakusten dute ohoreaz eta konszienziaz
bertzerik darabillatela bere artean. Andre Dana
Maria izitu zen Angeru baten ikusteaz gizon iduriaren azpian, zeren bera bakharrik baitzegoen,
eta hark paregabeko laudorioak emaiten baitziotzan, zerukoak zirelarik. O munduaren Salbatzaillea! gizon iduritako Angeruaren beldur da garbitasuna, zergatik bada garbigabetasuna ezta
gizonaren beldur izanen, Angeru iduria balu ere,
hura laudatzen duenean gorputzeko eta munduko abantaillak gatik?

Adiskidetasun gaixtoen kontrako
abisuak eta erremedioak

HOGOI ETA BATGARREN
KAPITULUA
Ordea zer erremedio amuruskeriazko, erhokeriazko, eta lizunkeriazko kasta eta xinhaurritzen hekin kontra? Hek senti detzaketzun bezain
sarri itzul zaite berehala bertze aldera, eta banaloria hartaz osoki arnegatzen duzula, laster
egizu Salbatzaillearen gurutzera, harezazu
haren aranzezko khoroa, zure bihotzaren hartaz
inguratzeko, azeari ume hek urbil eztakizkon
gatik. Begirazaite etsai harekin nihola ere deliberatzetik, ezterrazula hura enzunendut, bainan
eztut eginen erranen derautan gauzarik; beharria paratuko diot, baina hersiko diot bihotza. O
ene Filothea, Iainkoaren amorez zaude hersi eta
garratz halako okasionetan: bihotza eta beharriak elkharri datxezko, eta nola mendi gainetik
behera abiatu den uholdea ezin geldi baititeke,
halaber gaitz da beharrietan sartu den amorioa-

ren trabatzea bihotzean barrena iaustetik. Ahontzak, Alemeonen erranera, hats hartzen dute
beharriez, eta ez sudurraz; egia da Aristotek hori
ukhatzen duela: bada hortaz zern den eztakit,
bizkitartean ongi dakit gure bihotzak hatsa hartzen duela beharritik, eta bere pensuak mihiaz
klaratzen eta airatzen dituen bezala, halaber
bertzeen pensamenduak airearekin batean hartzen dituela beharriaz. Begir detzagun bada artharekin gure beharriak hitz erhoen airetik, zeren
bertzela gure bihotzak laster harlezake hekin
izurria. Eztezazula niholatako mandaturik enzun,
zein ere aitzakia gatik nahi den, kasu hortan xoilki ezta perillik deskortez eta moldegaitz izaiteaz.
Orhoitzaite zure bihotza Iainkoari botuz eman
diozula, eta zure amorioa sakrifiziatu diozunaz
gero, sakrilejio lizatekeiela hari hartarik den bihirik edo izpirik edekiteaz: aitzitik sakrifizia diozozu berriz milla erresoluzionez eta promezez,
gero hetan tink eta finko zaudezila, oreina bere
azkar-lekuan edo fortan barrena dagoen bezala,
oiu egiozu Iainkoari: helduko zaitzu eta haren
amorioak zurea hartuko du bere gomendioan,
harentzat xoilki eta osoki bizi dadintzat.

Baldin iadanik atzemana bazare amudio erho
hekin sareetan, O Iainkoa, zein gaitz denhetrik
ilkhitea! Iarzaite Iainkoaren maiestatearen aitzinean, haren presenzian ezagutzezazu zure miseriaren handitasuna, zure feblezia eta banaloria,
gero bihotzeko ahalik enseiu eta indar handienaz madarikatzatzu hasi ditutzun amorio hek,
arnegazazu hetan banaloriazki eman zaizkitzun
promez guziak, eta borondate handi eta oso
batez finkazazu zure bihotzean nihoiz ere etzarela geiago bihurtuko amoriozko elhe eta ioko
hetara.
Urrun ahal bazindez amorio emaiten deratzuna ganik, hori neurrigabeki laudanezake: zeren
nola sugeek ausiki dituztenak ezin errazki senda
baititezke ausikidura beraz lehen zaurtu izan
direnen presenzian; hala amorioak ausiki duena
nekhez sendatuko da pasione hartarik, hartaz
ukhitu izan denaren hurbil dagoeino. Leku aldatzea paregabeko erremedio da, dela damuzko
dela amoriozko beroduren eta asalduen ematzeko! Morroina, zeintaz minzo baita San Ambrosio
penitenziazko bigarren liburuan, urrun ibilliz
gerotik bihurtu zen erabilli zituen amuruskeria

erhoetarik osoki libraturik, eta hala ganbiaturik
non amorante ergelak hura ikusi zuenean eta
erraiten zioela: enauk bada ezagutzen? ni nintzen bera nauk hark ihardetsi baitzioen; bai
segur, ezagutzen aunat, tordea ni enaun lehen
nintzena bera: urruntzeak hura horrela zori onez
ganbiatu zuen. San Augustinok ere erraiten du
bere adiskidearen herioaz hartu zuen damuaren
arintzea gatik, ilkhi zela Tagastatik, hura hil zen
lekutik, eta ioan zela Kartagera.
Ordea ezin urrun ditekeienak zer egin behar
du? Bada eta ezpada ebaki behar du elkharrekiko ibilte berezi edo partikular guzia, gordakako
solhas, begiko arraidura, azpitiko irri guzia, eta
jeneralki khendu behar du usain gaixtozko eta
khegarrizko su hura baska dezakeien elkharganatzen eta pitzkarri guzia: edo geieneko puntura, ezin bertzez minzatu behar badu bere bekhatuaren lankidearekin, minzabekio hari ausartki,
laburki, zinetan eta bortitzki deklaratzeko sekulakotz ukho egin dioela tratu lizunari. Gora nagote oiuz amuruskerietako saretan erori diren
guziei, pika, ebaki, urra: ezta egon behar adiskidetasun erho hekin aphurbana ethentzen, urratu

behar dira, hekin iosturak eztira baratxe lexatu
behar, hautsi edo pikatu behar dire; berdin handik atera ditezkeien kordoinak eta lokharriak
eztira deusetako. Ezta fildarik sobratu behar
Iainkozko amorioaren hain kontrako den amorioarentzat.
Ordea esklabotasun itsusi haren gatheak nik
hala hausi dituzkedanean, badarik ere zenbait
ondore eta sentimendu izanen dut hetaz, eta
burdin hekin seinaleak gero ere egonen dira ene
oinetan. Ez ez, Filothea, zure gaitzaz merezi
duen bezanbat damu hartu baduzu. Zeren hori
eginik eztu deusek bertzerik zure gogoa erabilliko, amorio laidozko hartaz eta hartarik pitsten
den guziaz etorriko zaitzun neurrigabeko harridurak baizen; eta egonen zare largatu dukezun
khidearen alderako afekzione guzietarik libraturik, lekhat hura Iainkoa gatik onetsiko baituzu
karitate guziz garbi batez. Baldin ordea zure urrikimendua eskas izanez oraino zure baitan badago inklinazione gaixtorik, bilha diozozu zure arimari gogoko bakhar-leku bat, lehen irkasi derautzudan bezala, eta hartan sarzaite ahalik maizena eta milla bihotzeko oldarmendu uzuz ukho

egiezu zure inklinazione gaixtoei, arnegazazu
hetaz zure indar guziez, liburu saindu geiago irakurezazu maizago; minza zaite humilki, garbiki
eta klarki horre gainean etorriko zaizkitzun gogoramendu eta tentazione guziez zure gidariarekin, ahal badagizu, edo ezpere bertze arima fidel
eta zuhur batekin. Eztagizula dudarik, Iainkoak
libratuko zait guthizia gaixto guzietarik, fidelki
arduratzen bazare eserziza saindu hetan.
Ah! erranen derautazu, ez othe da eskergabetasun izanen hain urrikalgabeki adiskidetasun
baten hautsteaz? O zein zorionezko den Iainkoaren gogarakoak egiten gaituen eskergabetasuna! Ez, Iainkoari esker, Filothea, ezta eskergabetasunik izanen; aitzitik izanen da zure amurusari
eginen diozun ontasun handia: zeren zure amarrak hautsten tutzula, harenak ere hautsiko
tutzu, biak orobat amarratuak zinetenaz gerostik, eta hark bere zori ona orduan berean eztakusalarik, hura laster ezagutuko du, eta milla esker
emanik zurekin kantatuko du, O Iauna, hautsituzu ene amarrak, laudoriozko hostia sakrifiziatuko
dut, eta zure izen sainduari gomendioko oiu eginen diot.

Bertze abisu batzu
adiskidetasunaren gainean

HOGOI ETA BIGARREN
KAPITULUA
Kontuzko abisu bat dut oraino horren gainean. Adiskidetasunak partaletasun handi bat
nahi du adiskideen artean, bertzela ezin sort
diteke eta ezin dagoke. Hargatik hainitzetan gertatzen da adiskidetasuneko partaletasunarekin
hainitz bertze partaletasun uste gabe iragaiten
direla bihotzetik bihotzera batak ordainez eta
aldizka bere afekzioneak, inklinazioneak eta egiteateak bertzea baitara isuriz. Guzien gainetik
hori gertatzen da, noiz ere onetsten duguna handiro prezatzen baitugu; zeren orduan haren adiskidetasunari hara zabaltzen diogu gure bihotza,
non harekin batean haren inklinazioneak eta egitateak errazki sartzen baitzaizkigu bihotzean,
direla onak, direla gaixtoak. Gertuz, Herakleako
eztia biltzen duten erleek eztute bilhatzen eztiaz
bertzerik, bainan eztiarekin batean, sentitzen

eztutelarik, edoskiten dute akonitaren bertute
pozoinsua, bere eztiaren gaia haren gainean bilduz. O Iainkoa, Filothea, egiteko hunetan itxeki
behar diogu gure arimen Salbatzailleak erraiten
ohi zuen hitzari, zaharrek irakasi deraukuten
bezala; zaretela ganbiador eta dirugille zuhurrak, erran nahi da, eztezazuela har diru falsoa
diru onarekin, ez eta urre-ondarra urre finarekin:
berezizazue preziosa guti etsiaren artetik; bai,
zeren ezta nihor kasik zerbait eskas-makhur
eztuenik. Zer arrazoin da adiskidearen eskasak
edo makhurrak zure baitan orobat har detzatzun
haren adiskidetasunarekin batean? Egiazki hura
onetsi behar duzu, bainan haren eskasia eztuzu
ez onetsi, ez hartu behar; ezen adiskidetasunak
nahi du partale garen elkharren ongian, ez gaizkian. Beraz nola Tageko legarra atheratzen dutenek berezten baitute hartan aurkhitzen duten
urrea, berekin eramaiteko, eta harea utzten baitute bazterrean ur hegiaren gainean; hala zenbait adiskidetasun onetan partale direnek handik
behar dute eskasien harea apartatu, eta hura
eztute utzi behar bere ariman sartzera. Segur,
San Gregorio Nazianzakoak erraiten du, haini-

tzak San Basilio oneritsiz eta miretsiz iarri zirela
hark bezala egiten, bere kanpoko eskasietan
ere, hura bezala baratxe eta espiritu pisu eta
gogoetatsu batez minzatzen, hark bezala bizarra
ekhartzen, hura bezala bidean ioaiten. Orai ere
ikusten dugu senhar, emazte, haur, adiskide
batzuk, zeren bere adiskideez, burasoez, senharrez eta emazteez kontu handi dadukaten, milla
egiteko manera tilletsu iauntsten tuztela elkharrekiko adiskidetasunaren tratuetan, edo elkharri amori eginez, edo batak bertzeak bezala egin
nahiz. Bad ezta horrelakorik egin behar nihola
ere, zeren batbederak aski itu bere inklinazione
gaixtoak, bertzerenak bere gainera hartu gabe;
eta adiskidetasunak ez xoilki eztu horrelakorik
nahi, aitzitik obligatzen gaitu elkharri ordainez
heltzera eta laguntzera bata bertzearen libratzen eskas suerte guzietarik. Dudarik gabe
emeki behar dugu adiskidea iasan eta pairatu
bere makhurretan, ordea hura eztugu hetara
eraman behar, eta gutiago oraino behartugu
haren eskasiak gure baitara ekharri.
Bainan enaiz minzo eskasiez edo makhurrez
baizen: zeren bekhatuez bezanbatean, eztitugu

adiskidea baitara ekharri, eta haren baitan pairatu behar. Adiskidetasun flakoa edo gaixtoa da,
ikustea adiskidea galtzen dela eta hari ez heltzea, handitsu batez hiltzera doala, eta ez ausartzea haren lehertzera eranzutearen nabalaz
haren sendatzeko. Adiskidetasun egiazkoa et
abizia ezin dagoke bekhatuen artean. Erraiten
da Salamandrak sua iraungitzen duela, hartan
etzanez, eta bekhatuak galtzen du adiskidetasuna, hartan ostaratuz: bideazko bekhatua bada,
adiskidetasunak hura berehala igorten du ihesi
bere eranzunez, bainan trikatzen bada zenbait
egunez, berehala adiskidetasuna galtzen da,
zeren ezin dagoke egiazko beartutearen gainean
baizen: zenbatenaz gutiago bada bekhatu egin
behar da adiskidetasuna gatik? Adiskidea etsai
da nahi gaituenean bekhatutara eraman, eta
merezi du adiskidetasunaren galtzea, nahi duenean adiskidea galdu eta danatu; bai eta adiskidetasun falsoaren seinale segurenetarik bat da,
noiz ere egiten eta idukitzen baita presuna biziotsurekin, zein ere bekhatu suertez nahi den.
Biziosa bada guk maite duguna, duda gabe gure
adiskidetasuna biziosa da: zeren egiazko bertu-

teari ezin beha diozozke onaz gero, bada eta
ezpada behatu behar du zerbait bertute ergelera eta zerbait ontasun sensualera.
Merkatarien artean munduko probetxua gatik
egiten den tratua edo batzarrea ezta egiazko
adiskidetsunaren figura baizen, zeren egiten
baita ez elkhar maitez, bainan irabasia hutsa
gatik.
Finean Iainkozko bi hitz hauk bi arroin handi
dira giristinozko bizitzearen ongi seguratzeko;
bata da zuhurrak errana: Nor ere Iainkoaren beldur baita, hark izanen du ere adiskidetasun ona.
Bertzea da Iondone Iakuarena: Mundu hunetako
adiskidetasuna, Iainkoaren etsaia da.

Kanpoko mortifikazioneko
eserzizez

HOGOI ETA HIRURGARREN
KAPITULUA
Larretako eta landetako gauzez minzo direnek seguratzen gaituzte nihork eskiribatzen
badu zenbait hitz armendodola oso baten gainean, eta hura berriz ezartzen badu bere azalean edo hezurrean, eta landatzen badu ongi plegaturik eta serraturik, hartarik sortuko den arbolaren fruitu guziak izanen duela hitz hura bere
baitan eskiribatua, eta inprimatua. Nitaz bezanbat, Filothea, egundaino ezin ederetsi dut gizonaren hoberatzea gatik, kanpoko gauzetarik,
erremangetarik, tresnetarik, illetarik, xirloetarik
hasten direnen antzea eta manera.
Aitzitik iduri dagot hasi behar dela barrenetik: Bihur zaitezte ene gana zuen bihotz guziaz,
dio Iainkoak. Ene haurra indazu zure bihotza.
Zeren nola bihotza akzioneen ithurburua baita,
nolakoa baita bihotza halakoak dire akzioneak

ere. Espos sakratuak gonbidatzen duenean
arima: Eman nazazu, diotsa, kaxeta bat bezala
zure bihotzaren gainean, kaxeta bat bezala zure
besoaren gainean. Bai gertuz, ezen, nork ere
Iesus baitaduka bere bihotzean, hark gero hura
laster du bere kanpoko obra guzietan. Hargatik,
Filothe maitea, gauza guziak baino lehen, zure
bihotzaren gainean eskiribatu nahi izandut hitz
saindu eta sakratu hau: Bizi dadilla Iesus, segur
bainaiz, armendolondoa bere hezurretik sortzen
den bezala, zure bihotzetik duzun biziak ekharriko dituela bere akzione guziak, zeinak baitira
haren fruituak, salbamenduzko hitz hortaz beraz
eskiribaturik eta nprimaturik, ta nola Iesus maite
hura biziko baita zure bihotzean, biziko dela
halaber zure erremango guzietn, eta ageriko
delaure begietan, ahoan, eskuetan, bai eta illeetan, eta sainduki erranen ahal duzula Iondone
Paulok bezala, Ni bizi naiz, aitzitik ez ni geiago,
baina Iesus bizi da ene baitan. Hitz batez, nork
ere irabasi baitu gizonaren bihotza, gizona osoki
irabasi du. Ordea bihotz hark berak, zeintarik
hasi nahi baitugu, nahi du irakhasdiozogun nola
bere kanpoko iartea eta ibiltea moldatu behar

duen: arren hartan ez xoilki debozione saindua,
bainan oraino zuhurzia eta diserezione handi bat
ikus dadintzat. Hartarakotz hainitz abisu laburki
emaitera noatzu.
Barura paira badezakezu, ongi eginen duzu
zenbait egunez barurtzeaz, Elizak manatzen
dituen barurez lekhora; zeren, bertze alde dela
baruraren ordinariozko obra, zein baita espiritua
goiti alxatzea, haragiaren heztea, bertuteari
iarraikitea, eta zeruan sari eta golardo handiagorik ardietstea, ontasun handia da bethi nausi
izaitea sabelaren edo gormandizaren hersteko,
eta guthizia sensualaren eta gorputzaren iar
arasteko espirituaren legearen azpian; eta hainitz barur egiten eztugularik, badarik ere etsaia
gure beldurrago da ezagutzen duenean badakigula barurtzen. Asteazkena, orziralea eta larunbata dira egunak, zeinetan lehenagoko Giristinoak geiago barurtzen bitziren. Harezazu bada
egun hetarik barurtzeko, debozioneak eta zure
gidariaren diskrezioneak konseillu emanen
derautzuten arauera.
Gogotik erran nezake San Hieronimok Leta
Andre prestuari erran zioen bezala, Barur luzeak

eta hersiegiak xoil desgogara zaizkit, guzien gainetik adin samurrean edo gastean oraino daudenetan. Frogaturik ikhasi dut Astokumea bidean
unhatua denean bilha dabillala nora aparta:
erran nahi da, jende gazteak sobera barurtuz
erbalduak errazki bihurtzen dira gauza gozoetara. oreinek nekhez egiten dute laster bi sasoinetan, gizenegi eta argaleki direnean. Hagitz idekiak gare tentazionetara gure gorputza sobera
sendo, eta sobera flako denean; zeren bere
aisiak ituenean ergeltzen da, eta eztituenean
etsitzen du. Eta nola hura ezin baitaramakegu
gizenegi denean, hala ere hark ezin garamatzake argalegi denean. Neurria ez idukiz baruretan,
disziplinetan, ziliziotan, sedazko athorretan,
gerrikoetan eta garratztasunetan hainitzen urthe
hoberenak ezdeusetakotzen dira Iainkoaren eta
lagunaren serbitzuko, San Bernardo berari egin
zeikan bezala, urrikitu baitzitzaion bere leheneko garratzegi izanaz. Halakoek zenbatenaz gaizkiago erabilli baitute bere gorputza lehenbizian,
nahi eztutelarik hura behar dute azkenean lausengatu. Ez othe zuketen hobeki egin hura berdinki errekaitatu balute bere bizitze thailluak

emaiten zerausten ofizioen eta trabailluen eredura?
Barurak eta trabailluak haragia sebatzen
dute eta azpiratzen. Eginen duzun trabaillua premiazko bada eta hagitz ona Iainkoaren loriaren
aitzinatzeko, nahiago dut paira dezazun trabailluaren pena, barurarena baino. Elizaren sentimendua da, zeinak Iainkoaren eta lagunaren serbitzuko behar diren trabailluetan hari direnak
hargatik libratzen baititu baruretarik, manatuak
badira ere. Bata penatzen da barurtzeaz, bertzea erien serbitzatzeaz, garzelatuen bisitatzeaz,
konfesatzeaz, predikatzeaz, deskonsolatuei heltzeaz, othoitzteaz, eta bertze horrelakorik egiteaz; pena hark geiago balio du barurarenak
baino, zeren bertze alde dela, orobat nekhatzen
duela hagitz fruitu desiratzekoagorik ekhartzendu. Halakotz jeneralki minzatzera, hobe da gorputzari indar geiago emaitea premia duen baino,
ezen ez hari geiago edekitea behar den baino.
Zeren bethi indarrak noiz nahi ebaki dakidizkeo,
ordea bethi ezin bihur ditezke noiz nahi.
Iduri dagot erreberenzia handitan iduki behar
dugula Iesus gure salbatzailleak eta libratzai-

lleak bere diszipuluei erran zerauen hitza, Ianezazue aitzinera emanen zaitzuenetik. Bertute
handiago da, ene zinetstez, presentatzen zaitzunetik hautatu gabe, eta presentatzen den bezala iatea, lehena lehenik, azkena azkenik, zure
gustura delarik, edo eztelarik, ezen ez gutien on
dena bethi hautatzea. Zeren dirudielarik bizitzeko azken manera hori hersiago dela, badarik ere
bertzea iarriago da orobatasunean, ezen, hartaz
ez xoilki ukho egiten diogu gure gustuari ere; eta
ezta hersitasun xipia gure gustua alde guzietara
itzultzea, eta haren idukitea azpiko heldu diren
inkontruetan. Geiago da oraino, zeren mortifikazione suerte hura ezta bat ere ageri, eztio nihori
traburik emaiten, eta xoil dagoka jendeen arteko
bizitzeari. Iaki baten gibelatzea bertzearen hartzea gatik, gauza guziak erhi puntez erabiltea,
ganbetaz arraskatatzea, deusik behin ere ez
kausitzea ongi aphaindurik edo garbirik, ahamen
guzietan misterio egitea, bihotz umu, malgu,
flako, platetara erne eta emana baten seinalea
da. Kontu geiago egiten dut zeren San Bernardok olio edan zuen, ura edo arnoa zelakotz,
absinthiozko urik iakiara eta bere oldez edan

balu baino, ezen seinale zen etzuela gogoan zer
edaten zuen. Ez axola izaitea zer ian eta zer
edan, da perfekzionerekin hitz sakratu hunen
konplitzea; Ianezazue aitzinera emanen ziatuzena. Guziarekin ere lekhatzentut osasunari kalte
egiten dioten, eta espiritua ere trabatzenduten
iakiak, nolako kalte eta trabu hainitzi egiten baitiote ianhari beroek espeziatuek, khe, lanbo eta
haizegarriek, nauturalezak beharra duenean alegeratzeko, arintzeko eta indar hartzeko, zerbait
lan Iainkoaren loriatan egitea gatik. Ardura eta
neurriz guti aitea hobe da hainitz ordutako barur
hersiegiak diren baino, btaren eta bertzearen
artean largamendu hanbdirik eta soberaniarik
egiten denean.
Disziplinak bertute miragarri bat du debozioneko aphetituaren iratzartzeko, neurriz hartzen
bada. Sedazko athorrak hagitz sebatzen du gorputza, bainan hartaz usatzea, ordinarioki eztagote ezkonduei, gorputz delikatua dutenei, ez eta
bertze pena handirik iasan behar dutenei. Egia
da penitenziazko egun seinalatuetan iaunts ditekeiela Konfesor zuhur baten konseilluz.

Gauetik hartu behar da lo egiteko, bat-bederaren indarren arauera, behar den bezanbat,
gero egunaz ongi eta probetxurekin zein bere
lanean erneki haritzeko. Eta zeren ehun maneraz Eskiritura sainduak, Sainduen exenpluek, eta
arrazoinak berak handiro gomendatzen baiterauzkigute goiztirak gure egunetako parte hoberenak eta fruitutsuenak bezala; zeren oraino
gure Salbatzaillea bera deitzen baita goizeko
iguzkia, eta Andre Dana Maria argi alba, uste dut
bertutezko artha dela muga onez lotara ioaitea,
goiz onez iratzartzeko eta iaikiteko. Gertuz denbora hura arraiago da, emeago eta gutiago
nahasia; xoriek berek orduan atzartzen gaituzte
iaikitera eta Iainkoari laudorio emaitera, hala
non goiz iaikitea ona baita sendo eta saindu izaiteko.
Balaam bere asto-emearen gainean ikhanik
Balaken aurkitzera zioan, zeren ordea ezpaitzuen intenzione xuxena, Angeru bat egon zen
bidean haren begira, espata eskuan zedukala
haren hiltzeko: astoa hiruretan gelditu zen Angerua ikusirik, gibelatsu bezala: bizkitartean Balaamek hura makhillaz bortitzki zehatzen zuen

haren abia arazitzeko, hala non hirurgarren zeha
aldian Balaamen azpian eroririk mirakuillu handiz minzatzu baitzitzaion, ziotsala; Zeregin
derautzut, zergatik zehatu nauzu iadanik hiruretan? Eta handik laster begiak ideki zitzaizko
Balaami, eta ikusi zuen Angerua, erraiten zioela:
Zergatik zehatu duzu zure astoa? itzuli ezpaliz
ene aitzinetik hillen zinitudan, eta hura utziko
nuen bizirik. Orduan Balaamek erran zioen Angeruari: Iauna, bekhatu egin dut, zeren eneakien
ene kontra iarten zinela bidean. Ikustenduzu,
Filothea? Balaamek du falta, eta zehatzen du
bere asto gaizoa hobenik eztuelarik. Horrela
maiz gertatzen zaiku gure egitekoetan: zeren
emazte hark ikusten du bere senharra edo haurra eriturik, eta berehala iarten da barur egiten,
sedazko gerrikoaren iauntsten, bere gorputzaren
azotatzen eta zinganatzen, Dabitek egin zuen
bezala, gauza bera gatik: helaz! adiskide maitea,
asto gaizoa zehatzen duzu, zure gorputza gaizki
darabillazu, eta eztu hobenik, zure gaitza ezta
haren ganik heldu, Iainkoak eztaduka huragatik
espata zure gainean billusirik. Xuxenezazu zure
bihotza senhar hura Iainkotzat dadukana, haurra

milla biziotara zilhegitzen zuena eta urguillukeriara, banaloriara, eta handi nahitasunera zeramana. Badakusa gizon batek maiz itsuski erorten dela haragizko bekhatutan: barreneko liskarra heldu zaio espata eskuan konszienziaren
kontra, hare iragaiteko beldurtasun saindu
batez. Eta berehala haren bihotza bere gana
bihurturik: ah! haragi traidorea, dio, ah! gorputz
falsoa, saldu nauzu. Eta horra non iarten den
kolpe handiz haragi haren azotatzen, legerik
eztuten baruren egiten, neurrigabeko isziplinen
hartzen, ezin pairatuzko athorra sedazkorik
iauntsten. O arima gaizoa, zure haragia minza
ahal baledi Balaamen astoa bezala, erran liazakezu: ondikozkoa, zergatik zehatzen nauzu? zure
kontra, O ene arima, zure kontra Iainkoak armatzen du bere mendekua, zu zare hobenduria:
zergatik naramazu jendarte gaixtoetara? zergatik ene begiak, ene eskuak, ene espainak sartzen tutzu lizunkerietan? zergatik nahasten
nauzu gogogarri itsusiez? Egizu gogoeta onik,
eta eztut eragintza gaixtorik izanen. Zabiltza
garbiekin, eta ene guthiziadurak enau akometatuko. Helaz! zuk egoitsen nauzu sutara, eta eztu-

zu nahi erre nadin. Khea ekahrten derautazu
begietara, eta eztuzu nahi irazeki ditezin. ETa
duda gaberik Iainkoak kasu hetan eraiten derautzu; zeha, hautz, arrailla, porokatzatzue zuen
bihotzak prinzipalki, zeren hekin kontra beregainki haserre da ene kolera. Segur hatsaren
sendatzeko ezta hanbat premia mainatzeko eta
garbitzeko, nola odolaren atheratzeko eta
herraien freskatzeko: hala gure bizioetarik sendatzeko, on da egiazki haragiaren sebatzea,
ordea guzien gainetik behar dira gure afekzioneak garbitu eta bihotzak freskatu: bada zer ere
eta zertan ere nahi den ezta niholatan gorputzeko penitenzia garratsik hartu behar gure gidariaren konseilluz baizen.

Jendarteko ibilteez eta
bakhar-egoiteaz

HOGOI ETA LAUGARREN
KAPITULUA
Konpainien bilha ibiltea, eta hetarik ihez egitea bi gauza dire bata bertzetik urrun direnak,
eta minzo natzaitzun debozione kortesean gaizki erraitekoak. Konpainietarik ihesi doanak erakusten du laguna higointzen zaiola eta hura
mesprezatzen duela, eta konpainien bilha dabillanak aditzera emaiten du alfer dagoela, eta
egitekorik eztuela. maite behar duzu laguna zure
burua bezala; bada erakusteko, hura maite
duzula, etzaizko ioan behar ihesi haren konpainiari, eta erakusteko zure burua maite duzula,
zure baitan zaudenean, han egon behar duzu.
Bada zure baitan zaude bakharri zaudezinean.
Orhoitzaite zure buruaz, dio San Bernardok, eta
gero bertzeez. Beraz deusek khexatzen ezpazaitu konpainietara ioaitera, edo konpainiarik
etxean hartzera, zaude zure baitan, eta solhas

egizu zure bihotzarekin. Ordea konpainia heldu
bazaitzu, edo zenbait arrazoinek gonbidatzen
bazaitu bertzetara ioaitera, zoaz Iainkoarekin,
Filothea, eta ikuzazu zure laguna bihotz eta begi
onez.
Erraiten ohi da konpainia gaixtoak direla zenbait intenzione gaixtoz egiten direnak: edo hetan
sartzen direnak biziosak, ergelak eta ahalkegabeak direnean: hetarik apartatu behar da, erleak
lixtorren eta abeen oztetik egiten diren bezala.
Ezen nola ozar errabiatuez ausiki izan direnen
izerdia, hatsa eta ahagozoa perillosa baita, eta
beregainki haurrentzat eta gorputz delikatua
dutenentzat: hala eztiteke konpartimendurik
jende bizios eta desordenatu hekin artean perillekin baizen, behintzat debozione oraino berria
eta minbera dutenentzat.
Badira konpainiak bertze deusetako on eztirenak xoilki buruaren alegeratzeko eta tinkhezko
lanetarik edo egitekoetarik arintzeko baizen.
Hetaz bezanbatean, nola ezpaitzaie itxeki behar,
hala ere eman dakidikeie alegeratzeko ordenatu
den denbora.

Bertze konpainiek ohoreztasuna dute xedetzat, nolakoak baitira elkharren bisitak, eta lagunaren ohoratzeko egiten diren biltzarre batzu.
Hetaz bezanbat, nola ezpaita hetan arduratu
behar, hutsik baliz bezala hekin utzteaz, eztira
ere deskorteski mesprezatu behar, baina modestiarekin egin behar da hekin alderako eginbidea,
larre eta xori buru ez izaitea gatik.
Gainerakoak dire arimaren probetxuko konpainiak, nolakoak baitire presuna debotenak eta
bertutetsuenak. O Filothea! bethi re zuretzat
ontasun handi bt izanen da maiz halakorik kausitzea. Azitunondoen artean landatua den mahaztiak iasaitentu mahatz gizenak eta azitunen
gozoa dutenak, bertutetsuekin maiz dabillan
arima ezin dagoke hek bezalakoa egin gabe. Lixtorrek, berak diren bezala, ezin egin dezakete
eztirik, bainan erleekin batean elkharri heltzen
zaizko ezti egiten. Debozionean ongi iarteko eta
haritzeko abantail handia da guretzat, arima
debotekin ibiltea.
Elkharganatze guzietan bihotz idekia, trebea,
sinplea, emea eta modesta bethi da abantaillatuena: badira nihola ere iarten, iaikiten, eta higi-

tzen eztirenak, ezpada hanbat artifiziorekin non
guziak unhatzen baitituzte. Eta nola behin ere
urrats kontatuz baizen pasajeatu, edo kantaz
baizen minzatu nahi elukeienak fastika bailetzake bertzeak, halaber artifiozko erremangu dadukatenek, eta deusik egiten eztutenek kondatuz
eta pisatuz baizen neurrigabeki unhatzen dute
konpainia: eta jende molde hetan bada bethiere
zeinbait urguillukeria. Neurrizko alegrianza
behar ohi da aitzin-nausi iarri gure konpartimenduetan. San Erromualdo eta San Antonio paregabeki laudatzen dira zeren begitartea eta hitza
baitzuten bozkarioz, arraitasunaz eta kortesiaz
bethea, bere buruaren aldera guziz hersiak eta
garratsak zirelarik. Alegera zaite alegerekin:
Berriz ere erraiten derautzut Apostoluarekin,
zarela bethi alegera, baina gure Iauna baitn eta
zure modestia biz ageria guzien aitzinean. Gure
Iauna baitan alegera zaitezintzat zerk ere emaiten baiterautzu alegeratzekorik, hura behar da
ez xoilki sori, bainan eta ohorezko izan: hala
diot, zeren gauza batzu sori dire, zeinak bizkitartean ezpaitire ohorezkoak, eta zure modestia
ager dadintzat, begirazaite bethi dudarik gabe

gaizki erraitekoak diren ahalkegaberietarik.
Bataren eror arazitzea, bertzearen beltztea,
aldekoaren ximikatzea, erho bati min egitea, irri
eta alegrianza erhoak eta ahalkegabekoak dire.
Ordea bethiere gogoan barreneko bakharegokiaz lekhora, zeinetan sar baitzaitezke, konpainia handietan bazara ere; lehen erran dudan
bezala; atsegin hartu behar duzu leku apartean
gorputzez egoiteaz, ez ioaiteko desertuetara,
Santa Maria Egipziena, S Paulo, San Antonio,
Arsenio eta bertze Ermitau zaharrak bezala, bainan aphur bat egoiteko zure gelan, zure baratsean, edo nonbait bertzetan, arren gogotikago
zure espiritua ekhar dezazun zure bihotzera, eta
zure arima alegera dezazun zenbait gogeta onez
eta sainduz, edo zenbiat liburu onik aphur bat
irakurriz, Nazianzako Ipizpiku handiak egiten
zuen bezala; erraiten baitzuen bere buruaz
minzo zela: Pasajetan nenbillan neroni neure
buruarekin Iguzkia sartzerakoan, eta denbora
iragaiten nune itsasoaren bazterretan, zeren alegeramendu hura konstumatu dut neure buruaren largatzeko eta ohiko egunorozko unhadurez
aphur bat arintzeko. Eta horren gainean minzo

da egin zuen gogoeta onaz, lehen erran derautzudan bezala. Eginen duzu oraino San Ambrosio
mirailtzat harturik: hartaz erraiten baitu San
augustinok ezen hainitzetan sartu zela haren
ganbaran (zeren etzitzaion nihori hersten) eta
beha zegokala nola irakurtzen zuen, eta aphur
bat egonez gero haren begira, bihurtzen zela
hitzik erran gabe hari traburik egiteko beldurez,
konsideraturik Arzain handi hari sobratzen
zitzaion ephe labur hura bere espirituari indar
berririk emaiteko, eta haren largatzeko hanbat
egitekotarik etzitzaiola eraman behar. Hala egun
batez Apostoluek gure Salbatzailleari erran ziotenean nola predikatu eta hainitz gauza egin
zuten, hark erran zerauen: zatozte bakhar lekura eta pausazazue aphur bat.

Tresnen ederkitasunaz

HOGOI ETA BORTZGARREN
KAPITULUA
Iondone Paulok nahi du emazte debotak (orobat erran behar da gizonez) ibil ditezila hei
dagozten bezalako arropez ederki bestiturik
gogo garbirekin eta soberaniarik gabe.
Bada aldagarrien eta bertze trenen ederkitasuna
heldu da estofatik, moldetik eta xahutasunetik.
Xahutasunaz bezanbatean, hura bethi kasik berdin iduki behar da gure arropetan, eta ahal
badaidigu, eztugu kutsurik edo lizunik bat ere
utzi behar hekin gainean. Kanpoko xahutasunak
nolazbait seinalatzen du barreneko garbitasuna
eta ohorea. Iainkoak berak gorputzeko garbitasuna nahi du haren aldaretara hurgiltzen diren
eta debozioneaz kargu prinzipala dadukaten
gizonetan.
Arropen gaiaz eta moldeaz bezanbat, hekin
ederkitasuna hainitz aldetarik konsideratzen da,
denborari, adinari, graduari, konpainiei, okasio-

nei behaturik. Ordinarioki nihor ederkiago preparatzen da besta egunetan, eta are hobeki besta
buruetan. Penitenziazko denboran, nola Garizuman, hagitz beharago iarten da: esteietan estei
arropak iauntsten tu, eta doluzkoak ahukuetan:
Prinzeen aitzinean alxatzen du bere estatua, eta
etxekoen artean hura beheititu behar du. Emazte eskonduak bere burua ederki iduki dezake,
eta behar du ere, bere senharraren aitzinean,
hark hala nahi duenean. Orobat egiten badu senharra kanpoan denean, galdeginen zaio noren
begiak nahi dituen faboratu artha partikular hortaz. Edergaillu geiago utzten zaie ezkongaiei,
zeren zilhegiki desidera dezakete hainitzi eder
izaiteko, hala egiten eztutelarik, xoilki eskontza
saindu batez espos baten irauasteko borondaterekin baizen. Halaber nihork eztu gaizki hartzen
berriz eskondu nahi duten alhargunak nolazbait
apuntzen badire, baldin ergelkeriarik erakusten
ezpadute; zeren nola iadanik etxeko andre izan
baitira eta alhargun-dolua iragan baitute, nor
nahik uste du brua dadukatela pausatua eta
zuhurra. Ordea gorputzez bezala bihotzez ere
egiazki alhargun direnez bezanbatean, hei ezta-

gote bertze edergarririk humiltasuna, modestia
eta debozionea baizen: zeren nahi baderauezate
gizonei amoriorik eman, eztira egiazko alhargunak; eta egiazko alhargunak ezpadira, eta nahi
ezpadiote nihori amoriorik eman, zertako darailtzate amoriogarrizko sukaiak eta errementak?
Arrotsik ostatatu nahi eztuenak khendu behar du
arramua edo seinalea bere etxetik. Bethi trufa
egiten da zaharrez nahi dutenean berregindurik
ibilli; erhokeria hura ezin paira diteke gaztetan
baizen.
Zabiltza ederki, Filothea, ez utz zure gainean
pertalezko gauzarik eta ongi eztagoenik. Norekin
ere baitzabiltza, hura mesprezatzen duzu haren
konpainian bazaude itsuski bestiturik: ordea
begira zaite afaitadura, banaloria, kuriostasun
eta ergelkeria guzietarik. Zaude bethiere, ahal
bezanbat, sinpletasunaren eta modestiaren
alde, zein baita duda gabe edergarririk handiena
eder direnentzat, eta eskusarik hoberena eder
eztirenentzat. Iondone Petrik emazte gazteak
prinzipalki abisatzen tu, buruko illeak eztetzatela ekhar horreinbat ixurturik, komaturik, biribildurik, eta suge gisa korapillaturik. Hain umu eta

flako diren gizonak non ederkeria hetan denbora
galtzen baitute, leku guzietan aiphatzen dira erdi
gizon eta erdi emakume balite bezala. Eta emazte banaloriatsuez erraiten ohi da bere kastatean
eta ohorean floxak eta flakoak direla: ezpere baldin kastitaterik badute, hura ezin ezagut diteke
hanbat nahasgarriren eta fitzkeriaren artean.
Erraiten omen dute, hortan eztutela deus gaizkirik pensatzen; baina nik berriz diot, lehen ere
erran dudan bezala, deabruak halako gauzetan
bethi zerbait gaizki pensatzen duela. Nitaz
bezanbatean, nahi nuke ene debota, dela gizon,
dela emakume, bethi bere konpainiako guziak
baino obeki bestitua lizen, ordea ponpiresun eta
afaitadura gutiagorekin: eta errefauetan errana
den bezala, aphareillatua lizen graziaz, ederkitasunaz, eta mereziez. San Luis Franziako Erregeak hitz batez trinkatzen du, batbedera behar
dela bestitu bere graduaren eta estatuaren eredura, hala non zuhurrek eta prestuek ezin erran
dezaketen, sobera egiten duzu, ez eta gazteek,
gutiegi egiten duzu. Baina kasu emanik gazteek
eztutela nahiko ederkitasunaz kontentatu, egon
behar da zuhurren erranetan.

Minzatzeaz, eta lehenik nola
minzatu behar den Iainkoaz

HOGOI ETA SEIGARREN
KAPITULUA
Midikuek ezagutza handi hartzen dute gizonaren osasunaz edo ertasunaz haren mihia ikusiz, eta gure hitzak dira egiazko seinaleak erakusteko nola eta zerta iarriak diren gure arimak.
Zure hitzez, dio gure Salbatzailleak, iustu erakusiren zare, eta zure hitzez kondenaturen. Eskua
berehala ekhartzen dugu minik sentitzen dugu
lekura, eta mihia maite dugun gauzara.
Beraz Iainkoa hagitz maite, baduzu Filothea,
maiz minzatuko zare Iainkoaz zure etxekoekin,
adiskidekin eta hauzoekin eginen ditutzun solhas familieretan. Bai segur: zeren iustuaren
ahoak zuhurzia erabilliko du gogoan, eta haren
mihiak iujeamendua aiphatuko du. Eta nola
erleek bere mokoxoaz ezpaitute erabilten eta
berezten eztiaz bertzerik, hala zure mihia bethi
bere Iainkoaz eztiztaturen da, eta eztu gozo han-

diagorik izanen sentitzeaz baino zure ezpainetarik iarieten direla haren izen sainduaren laudorioak eta benedizinoak, San Franzesez erraiten
den bezala, Iesus izen sakratua aiphatzen zuenean, bere espainak edoskiten zituela eta limikatzen, munduko eztitasunik, handiena hetarik
atheratzeko bezala.
Ordea bethi Iainkoaz minzazaite, Iainkoaz
bezala, erran nahi da, erreberenziarekin eta
debozionerekin: ez; zure burua egiten duzula
iakinsun eta predikari, bainan espiritu eme, karitatetsu eta humil batekin debozionezko eta Iainkozko gauzen ezt gozoa emero isurtzen duzula
xortaka, batean bataren, bertzean bertzearen
beharrietara, Kantikhetan Espos Andreaz erraiten den bezala: Iainkoari zure bihotzean barrena
othoitzez zagotzala plazer duela ihinza saindu
hura enzuten zaituztenen bihotzeraino sararazi.
Guzien gainetik Angeruzko ofizio hura egin
behar da eztiki eta gozoki, ez eranzule gisa, bainan inspirazinoz bezala; zeren gauza miragarria
da, zein hamu eta beitha botheretsu den bihotzen erakhartzeko, zerbait onez mansoki eta
emeki bertzeekin minzatzea.

Beraz ez sekulan minza Iainkoaz hala dagidanz, elhe gisa eta solhas egin nahiz bezala; bainan hartaz minza zaite bethi zinetan eta debozionerekin. Horrela minzo natzaitzu zure libratzeko hainitzen baitan kausitzen den banaloria
seinalatu batetarik: zeinek bere burua debozionean nausi baitadukate, eta ordu, bai leku guzietan hainitz hitz saindu eta pitzgarrizko erraiten
baitute solhasak dakharkeien bezala, hetan
gogoa eztadukatelarik batere. Eta hitz eder hek
erranez gero uste dute nolakoak baitira hitzak,
berak ere halakoak direla; bizkitartean ezta egia.

Hitze ohoreztasunaz, eta
batbederari zor zaion errespetuaz

HOGOI ETA ZAZPIGARREN
KAPITULUA
Nihork hitzez egiten ezpadu bekhaturik, dio
Iondone Iakuak, hura da gizon konplia. Begira
zaite erneki hitz itsusirik bat ere atheratzetik:
zeren halakorik erraite eztuzularik intenzione
gaixtoz, badarik ere enzuten dutenek bertzela
hardezakete. Hitz itsusia bihotz flako batetan
eroririk, hedatzen eta barraiatzen da olio xorta
oialaren gainean bezala, eta batzutan bihotzean
hala sartzen da, non hura bethetzen baitu milla
haragizko gogoramenduz eta pitzgarriz. Ezen
gorputzeko pozoina ahotik sartzen den bezala,
bihotzeko pozoina ere beharritik sartzen da, eta
hura ekhartzen duen mihia hiltzaille da, zeren
hark aurtikhi duen pozoinak bere kolpea kasuz
egin eztuelarik, enzuleen bihotzak zenbait kontrapozoinez borthitztuak izanez, guziarekin ere
ezta haren falta izan zeren eztituen hil. Eta

nihork ezterradiazadala halakorik eztuela gogoan, zeren gogoaren berriak dakizkien salbatzailleak erraiten du, mihia minzo dela, bihotzak
gaindi eginez. Eta gogo gaixtorik eztugularik,
badarik ere gaixtoak hainitz gaizki pensatzen du,
eta bethi hitz gaixto hetaz ixilik baliatzen da norbaiten bihotzaren iragaiteko. Erraiten da Anjelika
daritzon belhar batetarik ian dutenek bethi hatsa
dutela ezti, plazent eta gozo, halaber ohoreztasuna eta kastitatea, zein baita angeruzko bertutea, bihotzean dadukatenek, hitzak ituzte bethi
garbiak, kortesak eta ohorezkoak. Gauza itsusiez
eta erhoez bezanbatean, apostoluak eztu nahi
aipha ditezin ere, seguratzen gaituela deusek
ere eztituela aztura onak hala gaixtatzen, nola
solhas gaixtoek.
Hitz lizunak estaliki, sotilki eta artezki erraiten badira, neurrigabeki dira pozoinsuagoak;
ezen nola zenbatenaz dardo bat zorrotzago
baita, hanbatenaz errazkiago sartzen baita gure
gorputzetan, halaber zenbatenaz hitz gaixto bat
artezago baita, hanbatenaz iragaitenago da gure
bihotzetan. Eta uste dutenek gizon fetxo direla,
halako hitzik konbersazionean erranez, eztakite

zertako eginak diren konbersazioneak; zeren
bildu behr dira, erle-elzoak bezala, eztiaren atheratzeko zenbait konpartimendu amolsutik eta
bertutezkotik, ez ordea deus usteldurik edozkiteko, elkharganatzen diren lixtafinen ozteak egiten
duen bezala. Zenbait rehok erraiten baderautzu
eder ezten hitzik, erakusazu zure beharriak ofensatuak direla, edo bertzetara itzulten zarela, edo
zerbait bertzez, zure zuhurtziak irakhasiko
derautzun arauera.
Espiritu batek ahal dituzkeien kondizione
gaixtoenetarik bat, da, burlari izaitea Iainkoak
bizio hura neurrigabeki gaitzesten du eta hartaz
ezin erran ditezkeien bezalako gastiguak egin
izantu. Deus ere ezta hala iarria karitatearen eta
geiago are debozionearen kontra, nola lagunaren mesprezioa eta gutimendua. Bada lagunaz
egiten den burlakeria eta irria ezta nihoiz ere
egiten mesprezio hura gabe; hargatik bekhatu
hagitz handia da, hala non Dotorek arrazoin baitute erraiteko, burlakeria dela lagunari hiutzez
egin dakidizkeon ofensa eta bidegabe guzietarik
gaixtoena; zeren zerbait bertze maneraz nihork
nihor ofensatzen duenean zerbait kontutan

daduka ofensatzen duena, baina burlakeriak
ofensatzen du mespreziorekin eta gutimendurekin.
Ordea hitzezko iokoez bezanbatean, zeinak
egiten baitira bataz edo bertzeaz bozkario eta
arraitasun emerekin, hek Eutrapelia daritzon
bertuteari dagote; guk hari konbersazione onaren izena eman diozokegu eta hitz alegera hetaz
errekreazione honesta eta amolsua hartzen
dugu batbederaren eskas makurrek emaiten
dituzten fitsezko okasioneen gainean. Xoilki
begiratu behar gare arraitasun kortes hartarik
burlatasunera iragaitetik. Bada burlatzeak ertxatzen gaitu lagunaz irri egitera hura mesprezatuz
eta mendreetsiz; bainan arraitasunak eta dostaketak irri eragiten derauku libertate lano, fidanza garbi, eta largotasun familier batez zenbait
hitzezko sotilleziarekin. San Luisek, barazkanondoan fraideak gauza goiez minzatu nahi
zitzaizkonean, ezta ordua, ziosten, horrelakoez
minzatzeko, baina zenbait hitz iokolariz eta dostailluz alegeratzeko, berra batbederak nahi
duena korteski. Hori erraiten zuen bere aitonen
semeak faboratzea gatik, zeinak haren aldean

baitzeudezin zenbait begitarte izaiteko haren
maiestatea ganik. Zer ere baita, Filothea, hala
iragan dezagun denbora dostaketez, non eternitate saindua begira dezagun debozioneaz.

Jujeamendu arinez

HOGOI ETA ZORTZIGARREN
KAPITULUA
Eztezazuela nihork iujea, eta etzarete iujeaturen, dio gure arimen salbatzailleak. Eztezazuela nihor kondena, eta etzarete kondenaturen. Ez,
dio apostolu sainduak, eztezazuela iujea, denbora baino lehen, Iauna datorren artea, hark agertuko du ilhunbetako sekeretua eta bihotzetako
konseilluak erakusiko tu. O zein desgogara zaizkon Iainkoari iujeamendu arinak! Arinak dire
gizonkumeen iujeamenduak zeren eztira bata
bertzearen iuje, eta iarten direnean iujeatzen,
gure Iaunaren ofizioa betetzen dute. Arinak dire,
zeren bekhatuaren malizia eta gaixtakeria prinzipala heldu da bihotzeko intenzionetik eta konseillutik zein baita ilhunbetako sekeretua guretzat. Arinak dire, zeren batbederak aski du zer
egin, bere burua iujeatu nahi badu, bere laguna
iujeatu gabe. Iujeatua ez iazitekotzat, gauza orobat premiazkoa da, nihor bertzerik ez iujeatzea,

eta bere burua bera iujeatzea. Ezen gure iaunak
bata debekatzen deraukun bezala, apostoluak
manatzen gaitu bertzea. Geurok gure burua
iujea bageneza, ez gindezke iujea. O Iainkoa
ordea! guziz kontrara hari gare, zeren debekatu
zaikuna ardura egiten dugu; bethiere laguna
iujeatzen baitugu, eta eztugu behin ere egiten
manatuak garena, zein baita geurok gure burua
iujea dezagula.
Iujeamendu arinen kontrako erremedioak
eman behar dira, behaturik nondik, eta zertarik
heldu diren. Badira bere naturalezaz, gaitz,
garratz, latz eta samin diren bihotzak, eta halaber hartzen duten guzia samintzen dutenak.
Hetaz dio profetak itzulten dutela iujeamendua
absinthiora, ikusirik eztutela nihoiz ere iujeamendu emaiten lagunaz ahalik zorrotzkiena eta
garratzkiena baizen. Halakoak behar handia
dute miduku espiritual on baten eskuetan erorteko; zeren nola bihotzeko kharmintasun hura
baitute sorkuratik, gaitz da hari garaitzea, eta
berez bekhatu eztelarik, bainan eskas-makhur
bat xoilki delarik, guziarekin ere perillosa da,
zeren, hura dela bide, iujeamendu arinak eta

gaizki erranak sartzen eta nausi iarten baitire
ariman barrena. Batzuek arinki iujeatzen dute,
berak ez garratz, baina bai urguillu izanez, uste
dutela, bere ohorea goititzen dutela bertzerena
beheititzen duten eredura. Espiritu superbioak
eta burupetsuak. Bere buruarekin loriatzen, pinpirinatzen, eta hain gora iarten dira bere kontuz,
non gainerako guzia ikusten baitute, deus gutiko
gauza xumea baliz bezala hekin aldean. Ni enaiz
bertze gainerako gizonak bezala, zioen fariseu
zoro hark. Batzuek eztadukate urguillukeria
ageri hura, bainan eztakidan atsegindura zer bat
xoilki hartzen dute bertzeren gaizkiaren konsideratzeaz, bere baitan, ustez, duten gozokiago
dastatzeko eta bertzei dasta arazteko. Eta lakhetze hura hain da gordea eta ezin ezagutuzkoa,
non begi onek ezpaditu nihork, ezin hura ikus
baitezake, eta hartaz ukituak direnek berek hura
ezin ezagut baitirote, norbaitek erakusten ezpaderaue. Bertzeek, bere buruaren lausengatzea
eta ederki atheratzea gatik, bere konszienzian
dituzten garrien eta ausikien ematzea gatik,
errazki iujeatzen dute bertzeak kutsatuak direla
berek besarkatu duten bizioaz, edo enbait bertze

bezain handiz. Hainitzak iarten dire arinki iujeatzen, xoilki zeren plazer hartzen duten hortik
hemendik asmuz minzatzeaz, nolakoak diren
bertzeak bere gogoaren hala dagidanz largatzea
gatik. Baldin suerte gaitzez egia batzutan kausitzen badute bere iujeamenduetan, bethi gaizki
iujeatzeko ausartzia eta guthizia hala berretzen
zaie, non nekhez hura utz baitezakete. Bertzeek
uijeatzen dute bere pasionearen arauera, bethi
ongi maite dutenaz, eta behi gaizki gaitzesten
dutenaz, kasu miragarri, bainan egiazko batetan
baizen; zeintan amorio sobera izanak ertxatzen
baititu iujeamendu gaixtorik emaitera maite
dutenaz ere. Gauza lastimagarria, bainan hala
ere amorio itsusi, eskas, nahasi eta erbal batetarik sortzen dena, zein baita ielosia; zeinak, nor
nahik dakien bezala, begitarte sinple baten gainean, munduan den irri ixilik arinena gatik, bere
kidea kondenatzen baitu fedea hautsi balu eta
bertzerekin bekhatu egin baleza bezala. Finean
beldurrak, handi-nahitasunak, eta bertze horrelako buruko febleziek maiz hainitz leku emaiten
dute idurikorteko eta iujeamendu arinik egiteko.

Ordea zer erremedio? Ethiopiako osiusa daritzon belhar uretik edaten dutenek uste dute leku
guzietan ikustentuztela sugeak eta gauza izigarriak; urguillukeria, inbidia, handi-nahitasuna,
gaitzerizkoa iretsi dutenek, eztute ikusten gauzarik, non eztaritzaten hura gaixtoa eta gaizki
erraitekoa dela. Lehenbizi hek senda ditezintzat,
palma-arnotik hartu behar dute, eta orobat erriaten dut azkeneko hautaz. Edan ezazu, ahal
bezanbat, karitatearen arno sakratua; libratuko
zaitu uijeamendu makhur hek pitzten derauzkitzuten fuineko khe gaixtoetarik. Karitatea beldur
da gaizkiarekin inkontra dadin, ezta beraz perillik haren bilha doan, eta hura inkontratzen duenean, itzulten du burua hartarik, eta ez ikusi
iduri egiten du; aitzitik begiak serratzentu hura
ikus dezan baino lehen, haren ikusteko sentitzen
duen seinalerik xipienean; eta gero sinplezia
saindu batez zinetsten du etzela gaizkia bera,
baina xoilki gaizkiaren itzala edo zenbait itxura
zela. Baldin bortxaz ezagutzen badu gaizkia bera
dela, berehala itzulten da hartatik, eta egin
ahala egiten du haren iduriaz ahanzteko; karitatea erremedio handia da gaitz guzien eta bere-

gainki hunen kontra. Horitasuna dutenen begiei
iduritzen zaie horiak direla gauza guziak; erraiten da hekin sendatzeko min hartarik, eman
behar zaiela enada-belharra oin solaren azpian
eta haren gainean ibilli behar dutela. Gertuz,
iujeamendu arinezko bekhatua horitasun espirituala da; hartaz ukhituak direnei iduri dagote
gaixto direla guziak; bainan hartarik sendatu
nahi duenak behar ditu erremedioak eman, ez
begietan, ez adimenduan, bainan afekzionetan;
zeinak baitira arimaren oinak. Zure afekzioneak
eme badira, zure iujeamendua eme izanen da;
karitatetsu badira, orobat izanen da zure iujeamendua karitatetsu. Hirur miragarrizko exenplu
emaiten derauzkitzut begien aitzinean. Isakek
erran zuen Errebeka zuela arreba; Abimelek
ikusi uen harekin hari zela dostetan, erran nahi
da, hura maiteki karesatzen zuela, eta berehala
iujeatu zuen haren emaztea zela; begi nordest
eta gaixto batek iujeatu zukeien haren amorantea zela, edo haren arreba bazen, harekin egiten
zuela bekhatu; ordea Abimelek egitate hartarik
ahal zukeien opinione karitatetsuena hartu zuen.
Orobat egin behar da bethiere, Filothea: iujeatu

behar duzu lagunaren faboretan ahal bezanbat.
Akzione batek ehun begitarte ahal balitu, behatu behar zaio ederrenean. Andre Dana Maria izorra zen, San Iosefek hori klarki ikusten zuen,
ordea zeren bertze alde ikusten baitzuen hura
guziz saindua, guziz garbia, guziz angeruzkoa
zela, nihoiz ere ezin zinetsi zuen izorra zitekeiela bere eginbidearen kontra, hala non deliberatu
baitzuen haren ganik apartatzera, eta Iainkoari
utztera hartaz iujeamendu eman zezala, eta Birjinaz opinione gaixtorik hartzeko seinalea handi
eta bortitz izana gatik, berak etzuen hura niholatan iujeatu nahi izan. Zergatik ez ordea? zeren
Iosef gizon iustuak geiago ezin eskusa dezakeienean bertzenaz prestutzat ezagutzen duen gizonaren obra eta intenzionea, halarik ere eztu hura
iujeatu nahi, bainan hartaz den guzia khentzen
du bere espiritutik, eta Iainkoari utzten dio iujeatzera. Halaber gure Salbatzailleak, gurutzean
iosirik zegoela, hura iratxekiten zutenen bekhatua ezin osoki eskusa zezakelarik, bederen hekin
malizia guritu zuen, erraiten zuela etzeakitela
zer hari ziren. Bekhatua ezin eskusa dezakegunean, derragun ezpere urrikalkizuna dela bekha-

torea, eta iakin gabez edo flakoz erori dela, ahal
dukeien aitzakiarik hoberena ekhartzen dugula
haren faboretan.
Beraz sekulan ezin iujea dezakegu laguna?
Gertuz ez sekulan. Iainkoak, O Filothea, kortetan
iujeatzentu hobenduriak eta gaixtaginak. Egia
da serbitzatzen dela Iustizia-gizonen hitzez gure
beharrietan klarki minzatzeko. Iujeak haren
borondatearen deklaratzailleak eta erakusleak
dira, eta eztute sentenziarik eman behar haren
ganik ikhasirik baizen, iakinik ordenatuak direla
guri harkhez erraiteko zer nahi duen. Bertzela
egiten badute bere buruko pasionei iarraikiz;
orduan egiaki berek iujeatzen dute, eta halatan
berak iujeaturen dira. Ezen debekatuak dira
gizonak gizon bezala bertzeen iujeatzetik.
Gauza bat ikustea edo ezagutzea ezta hartaz
iujeatzea; zeren iujeamenduak (behintzat eskiritura sainduaren minzatzeko maneraren arauera)
lehen egiten du kontu zerbait trabu, dela xipi,
dela handi, dela egiazko dela idurizko, ba dela
sondatzeko, klaratzeko eta khentzeko. Hargatik
badio, zinetsten eztutenak iadanik iujeatuak
direla, zeren ezpaita hekin danazioneaz dudatze-

rik. Ezta beraz gaizkirik lagunaz duda egiteaz?
Ez, zeren ez gara debekatuak dudatzetik, bai
iujeatzetik; guziarekin ere ordea ez gara zilhegi
dudatzera, ez eta iduripen hartzera xehez xehe
baizen, arrazoinek eta seinaleek dudatzera bortxatzen gaituzten bezanbat; bertzela duda eta
idurikortasuna temerariozkoak dire.
Zenbait begi gaixtok ikusi balu Iakob, Errakeli ur putzuaren aldean musu eman zioenean, edo
ikusi balu Errebeka Eliezer ganik esku muturioiak eta beharri dilindakak hartzen, nola gizon
ezagutu gabea baitzen herri hartan, duda gabe
gaizki gogatuko zen bi mirail kastitatezko hetaz,
ordea arrazoinik eta zimendurik gabe; zeren
akzione bat berez orobatekoa denean, temerariozko idurikortasuna da, hartarik gaizkirik atheratzea, hainitz aitzindarizko eta ordu bereko seinalek indar emaiten ezpadiote hartaz egiten den
arrazoinamenduari. Temerariozko iujeamendua
ere da, egin baten gatik erraitea nork ere hura
egin baitu gaizki erraitekoa dela: bainan hori
sarri klarkiago erakusiko dut.
Finean, bere konszienziaz zinetan artha
dadukatenak guti emanak dire iujeamendu ari-

nik egitera. Zeren nola erleak, denbora brumatsua, goibela eta uritsua ikusirik, sartzen baitira
bere kofauetan, eztiaren errekaitatzeko; halaber
arima prestuen gogoetak eztira ilkhiten gauza
nahastekatuen gainera, eta lagunaren obra
ilhunbetsuetan eztira sartzen; aitzitik hekin ez
inkontratzea gatik, biltzen dira bere bihotzean
barrena, bere oneramendurako erresoluzione
onen arrimatzeko eta ordenatzeko.
Arima alfer baten egitekoa da, bertzeren bizitzearen zelatatzen, sondatzen eta miratzen iartea. Lekhatzentut, bai etxeko mainadan, bai
herrian bertzeez kargu dutenak: zeren hekin
konszienziaren parte handi bat da, begiak iduki
detzaten eta erne daudezin bertzeen konszienziaren gainean. Begite bada bere eginbidea
amudiorekin: hori eginik, beudez bere baitan,
horatz denaz bezanbatean.

Gaizki erranez

HOGOI ETA
BEDERATZIGARREN
KAPITULUA
Iujeamendu arinak edo temerarioak bihotzean emaiten du asaldua, lagunaren mesprezioa, urguillukeria, bere burua baitako gogalgintasuna, eta ehun bertze galgarrizko obra egitentu, zeinen artean gaizki erraitekak lehen lekua
eta gradua baitaduka, jendartekotasunaren
egiazko izurritea izanez. O zergatik eztut Aldare
sainduko ikhatz gorrietarik bat gizonen espainak
ukhitzeko, hekin gaixtotasunaren khentzeko, eta
bekhatuaren garbitzeko, Serafinak Isaiasen ahoa
garbitu zuen bezala! Nihork gaitz erraitekak
kehn baletza mundutik gaixtakeriazko bekhatuetarik parte handi bat khen lezake.
Nork ere bidegabezki omen ona edekiten baitio bere lagunari, egiten duen bekhatuaz lekhora, obligatua da hari bere ohorearen bihurtzera,
bertzela edo bertzela, hartaz erran dituen gaiz-

kiak hainitz moldezko diren eredura. Zeren nihor
ezin sar diteke zeruan bertzeren ontasunik badaduka goraturik, eta kanpoko ontasunetarik hoberena da aiphamen ona. Gaitz erraiteka, da hiltzeka bat. Ezen baditugu hirur bizitze; badugu bizitze espirituala, zeina baitago Iainkoaren grazian;
badugu gorputzekoa, zeina baitago ariman;
badugu jendartekoa, zeina baitatza omen
onean. Bekhatuak eramaiten derauku bizitze
espirituala, herioak gorputzekoa, eta gaizki erranak ebakiten derauku jendarteko bizia: Ordea
gaizki errailleak mihi aurtiki batez hirur heriotze
egiten ohi tu: hiltzen du bere arima, eta hura
enzuten duenarena hiltzeka espiritual batez, eta
nortaz ere gaizki minzo baita, hari edekiten dio
jendarteko bizia. Ezen San Bernardok zioen
bezala, gaizki errailleak, eta gaizki erraillearen
enzuleak, biek orobat deabrua dute bere gainean: ordea batak hura du mihian, eta bertzeak
beharrian. Dabitek, gaizki errailleez minzo dela,
Bere mihiak zorroztu ituzte, dio, sugeak bezala.
Bada sugeak mihia du bi adarretakoa, eta bi
puntetakoa, Aristotek dion bezala, eta halakoa
da gaizki erraillearen mihia, zeren aurtiki aldi

batez enzulearen beharria, eta gaizki aiphatzen
denaren ohorea eta omen ona ausikitzen du
pozoatzen.
Arren nagotzu bada, Filothe guziz maitea,
nihortaz gaizkirik ez erraiteaz, ez xuxen, ez makhur. Begira zaite gezurrezko hobenik edo bekhaturik lagunaren gainean emaitetik, estalirik daudezin eskasen agertzetik, ageri direnen emendatzetik, obra onak gaizkira itzultzetik, nihoren baitan ezagutzen duzun ongiaren ukhatzetik, maliziozki disimulatzetik eta hitzez gutitzetik: zeren
manera hetan guziez Iainkoa handiro ofensa
zenezake; guzien gainetik ordea guzurrezko akusurik egin bazeneza, eta egia ukhatzen bazendu
lagunaren kaltetan. Ezen bi bekhatu dira, gezur
erraitea, eta bertan lagunari kalte egitea.
Gaizki erraitekotzat aitzin-ohorezko hitzik
atheratzen, eta zotilleziarik, edo trufakeriarik,
batak bertzearen artean erraiten dutenak, gaizki
erraille guzietarik artezenak eta pozointsuenak
dire. Zinetan nago, diote, hura dut maite, eta
gainerakoaz gizon ongi egina da, bizkitartean
ordea egia erran behar da, falta zuen halako traidorekeriarik egiteaz: Neskato hagitz bertutetsu

da, bainan atzeman eta erori zen; orobat da bertze hitzezko edergailluez. Ez othe duzu artea
ikusten? Arkuaz aurtiki nahi duenak, tragaza
bere gana ahal bezanbat tiratzen du, bainan
eztu hala egiten, bortitzkiago haren dardatzeko
baizen. Badirudi horrelako bernizariek bere gaizki erranak erakhartze tuztela bere gana; bainan
eztute horrela egiten bere hitz gaixtoen tinketzago aurtikitzeko baizen, enzuleen bihotzetan
barrenago sar ditezintzat. Trufaz bezala ereiten
den gaizki errana guzietarik hilgarriena da oraino; zeren nola zeguta ezpaita berez pozoin
hagitz khexagarri, bainan aski baratxezko, eta
errazki erremediatuzko, ordea mahatzarnoarekin edanik ezin khenduzko baita: halaber gaizki
errana berez arinki beharri batetik sar, eta bertzetik ilkhi litekeiena, erraiten ohi den bezala,
finkatzen da enzuten dutenen fuinean, presentatzen zaienean zenbait hitz zotilletan eta alegeretan. Aspidearen pozoina dute bere espainetan,
dio Dabitek. Aspideak bere ausikia egiten du
ezin kasik ikusizkoa, eta haren pozoinak berehala emaiten du atsegingarrizko hasgite bat, zeinaren bidez bihotza eta erraiak zabaltzen baitira,

eta pozoina hartzen baitute, hala non ezpaita
gero erremdiorik haren kontra.
Ezterrazula, horrelakoa da hordilari bat, hura
ikusi duzularik horditurik: ez eta haragizko bekhatuzalea da, hura bekhatu hartan aurkitu duzularik, ez eta bere ahaidearekin lizunki dabilla,
hura inkontru gaixto hartan kausitu baduzu ere;
zeren beihingo obrak eztio gauza bati izena
emaiten. Iguzkia behin gelditu zen Iosueren biktoriaren faboretan, eta bertze aldi batez ilhundu
zen gure Salbatzaillea hil zenean: hargatik
nihork eztu erranen Iguzkia ezin higituzkoa, edo
ilhuna dela. Noe behin horditu zen, eta Loth bertze behin, eta Lothek, horditzeaz lekhora, gorputzez egin zuen bekhatu bere alabekin; badarik
ere etziren hordilari izan ez bata ez bertzea, eta
azkena etzen hargatik alabakoia: Iondone Petri
oraino etzen odol-isurtzaille, behin odol isuri
bazuen ere, eta etzen arnegari, behin arnegatu
bazuen ere: Nihork bizio edo bertute baten izena
hartzekotzat, behar da hartan aitzinatu eta ohitu
den. Beraz falseria da erraiteaz gizon bat haserretsu eta ohoin dela, behin ikusi izan delarik
haserretzen edo ebatsten.

Norbait luzeki biziotsu izan delarik, peril da
nihork gezur erran dezan, biziotsuaren izena
emaiten badio. Simon Sorhaioak erraiten zuen
Madalena bekhatoreza zela, zeren ezpaitzuen
denbora handi halakoa zela; badarik ere gezurra
zioen; zeren etzen geiago bekhatoreza, baina
penitent guziz saindu bat zen: hala ere gure Salbatzaillea iarri zen haren alde.
Fariseu erhoak publikanoa zedukan bekhatore handitzat, edo naski iniustutzat, emakhoitzat,
arrogatzailletzat ere, bainan handiro enganatua
zen, zeren oren hartan berean iustuturik zegoen.
Helaz! Iainkoaren ontasuna hin handia denaz
gero, non begi kheinu bat aski baita haren graziaren ardietsteko, zer seguranza ahal dukegu
atzo bekhatore zena egun ere bekhatore dela?
Aitzineko egunak eztu oraikoa iujeatu behar, ez
eta oraikoak aitzinekoa: azkenak xoilki iujeatuko
itu bertze ioan diren guziak.
Beraz ezin derrakegu gizon bat gaixtoa dela,
gezur erraiteko perillik gabe: minzatu behar
bada, erran dezakegun guzia, da, halako orduan
obra gaixto bat egin zuela, gaizki bizi zela, orai
gaizki egiten duela; ordea nihola ere ezin athera

dezakegu atzoko egunetik nolakoa den egun, ez
eta egungotik nolakoa ze atzo, eta gutiago are
nolakoa izanen den bihar.
Guziz zuhurrak eta begiratuak egon behar
dugularik lagunaz gaizki minzatu gabe, halarik
ere begiratu behar gare batzuk egiten duten
huts guziz bertze batetarik, zeinek, gaizkirik ez
erraitea gatik, bizioa laudatzen baitute eta ederki aiphatzen. Kausitzen bada egiaz gaizki erraille
denik, ezterrazula haren eskusatzea gatik, hura
dela trebe eta idekia: ageriki banaloriatsu den
batez ezterrazula bihotzduna dela eta ederki
dabillala; trebanzia perillosak gatik ez erran
naturalezaren oldeak direla. Eztezazula desobedienzia zeloaren, urguilleria librotasunaren, eta
haragizko lizunkeria adiskidetasunaren izenaz
berniza. Ez, Filothe maitea, gaizki erraiteko bekhatuari ihes egin ustean, eztira bertzeak faboratu, lausengatu, edo mantenatu behar; aitzitik
garbiki eta trebeki gaizkiaz gaizki erran behar
da: eta on edo eder eztiren gauzak eztira laudatu behar: horrela eginez Iainkoaren loria aitzinatzen dugu baldin hari bagara erraitera noan kondizionekin.

Nihor ongi hartua eta laudatua izaitekotzat,
bertzeren eskasen edo makhurren kontra minzo
denean, behar da, nortaz ere minzo baita, eta
nori ere minzo baitzaio, bataren eta bertzearen
probetxuak nahi duen hala minza dadin. Halako
neskaren eta halako mutillaren ageriz perillos
diren zuhur gabeko trebetasunak, horrelakoaren
edo halakoaren erorgarri diren hitzezko edo
erremanguzko largoegitasunak aiphatzen dire
neskatoen aitzinean, ni minzo ezpanaiz libroki
halako gaizkiaren kontra, eta hura eskusatu nahi
badut, halako solhasa entuzten duten arima gazteek eta uzterrek hartuko dute leku bere buruaren largatzeko zerbait halakorik egitera; beraz
hekin kontra orduan berean largoki minza nadin,
lekhat egon ahal banadi bertze ordu hobeago
baten begira, hei serbitzu on haren egiteko, eta
aiphatzen direnen kalte gutiagorekin.
Hortaz lekhora, behar da oraino ene eginbidea den halako gauzaren kontra minzatzea, hala
nola konpainiako lehenetarik bat naizenean, eta
minzo ezpanaiz, idurituko baitzaie bizioaren alde
naizela; azkenetarik banaiz, eztut eskurik hartu
behar deusik kontra erraiteko; guzien gainetik

ordea behar naiz ere hitzetan hersiki xuxen kausitu, hala non hitz bat ere sobera erran eztezadan. Konparazionera, minzo banaiz gizon gazte
edo neskato baten trebanziaren kontra, zeren
sobera regel eta perillosegi den; O Iainkoa, Filothea, pizuak xuxen iduki behartut gauzaren ez
emendatzeko izpi batez ere; iduripen arin bat
baizen ezpada, eztut deus bertzerik erranen:
ustegabetasun huts bat baizen ezpada, eztut
erranen geiagorik; ustegabetasunik, edo gaizkirik delako iduripen egiazkorik ezpada, baina xoilki zenbait espiritu maliziosek handik hartu nahi
badu gaizki erraiteko aitzakiarik, eztut erranen
deus ere, edo hura bera erranen dut. Ene mihia,
lagunaz minzo naizenean, ene ahoan dago,
nabala berberaren eskuan bezala zainen eta
hezurren artean ebaki nahi duenean. Behar da
emanen dudan kolpea hain xuxen den, non eztezadan erran ez geiagorik ez gutiagorik, dena den
baino. Finean bekhatuaren kontra minza zaitezinean, guzien gainetik orhoitu behar zare, hura
egin duenaren ahalik arinkiena ukhitzeaz.
Egia da bekhatore itsusiez, feriatuez eta ageriez minza gaitezkela libroki, kondizionerekin

hetaz minzatuko garela karitatezko gogoz, eta
hekin urrikariz, ez ordea urguilluki eta burugogorka, ez eta bertzearen gaizkiaz atsegin hartzea gatik; zeren, azkeneko hunez bezanbat,
bihotz erori eta ez deus baten egitekoa da.
Guzien artetik lekhatzen tut Iainkoaren eta elizaren etsai famatuak, zeren ahal bezanbat oiu egin
behar da hekin kontra, nolakoak baitira fedearen
kontra iarri direnen eta elizako batasuna zathitzen dutenen ozteak edo saldoak, eta hekin
buruzagiak. Karitatea da otsoari oiu egitea
ardien artean sartu denean, bai eta non ere
baita.
Batbederak hartzen du esku prinzeez minzatzeko eta iujeamendu emaiteko, hjerri eta erresuma osoez gaizki erraiteko, hekin aldera dituen
bertzelako eta bertzelako afekzioneen arauera.
Filothea, eztagizula halako hutsik; zeren, Iainkoaren ofensaz lekhora, zure hitzek milla inkontru
gaixto ekhar ahal liazakezute.
Nihor aditzen duzunean gaizki erraiten, ezar
ezazu akusua dudatan, ahal badagizu arrazoinekin: ezin badaidizu, eskusa zazu akusatuaren
gogoa eta intenzionea; hori ere ezine gin badadi,

erakus ezazu hura duzula urrikari; urrun ezazu
solhas hura, orhoitzen zarela, eta konpainia ere
orhoitzen duzula hutsetan erorten eztirenek jainkoari eskerrak eman behar diotzatela. Erakharzu
gaizki erraillea bere gana zenbait antze mansoz;
errazu zerbait bertze ongirik presuna ofensatuaz, bat ere badakizu.

Bertze abisu batzu
minzatzearen gainean

HOGOI ETA HAMARGARREN
KAPITULUA
Biz zure minzoa manso, eme, libro, idekia,
egiati, xuxen eta fidel. Begira zaite bi ahotakotasunetik, artezietarik eta disumulatzetarik; on
eztelarik bethi egia guzien erraitea, badarik ezta
behin ere sori egiaren kontra minzatzea; kostuma zaite gezurrik sekulan ez erraitera iakiara,
dela eskusaz, dela bertzela, orhoitzen zarela
Iainkoa dela egiaren Iainkoa. Ustegabez erraiten
baduzu gezurrik, eta hura berehala xuxen ahal
badezazu, xuxen ezazu nolazpaiteko deklarazinoz, edo hura ongi datekeien bezala itzuliz;
egiazko eskusa batek hagitz grazia eta indar
geiago du nihoren eskusatzeko, gezurrak baino.
Batzutan egia zuhurki itzuli eta estali ditekeielarik zenbait hitz artezez, guziarekin ere hori
ezta egin behar, lekhat kontuzko gauzetan eta
Iainkoaren loriak, edo serbitzuak hala nahi dute-

nean baizen. Hortaz kanpoan arteziak perillos
dira; zere hitz sakratuak dioen bezala, espiritu
sainduak eztu egoiterik espiritu disimulatu eta bi
aldetarako batetan. Ezta hain artezia onik eta
desiratzekorik, nola sinpletasuna baita. Munduko
zuhurziak eta haragizko artifizioak mende hunetako umeentzat dira, baina Iainkoaren umeak
itzul-ingururik gabe dabiltza, eta bihotz idekia
dute, gorda-lekurik gabe sinpleki dabillana, dio
zuhurak, fidanzarekin dabilla; gezurra, bi mihikotasuna eta disimulamendua bethi dira espiritu
flako eta erori baten seinaleak. San Augustinok
erran zuen bere konfesionetako laugarren liburuan bere arima eta adiskidearena etzirela arima
huts bat baizen, eta zeraman bizia higointzen
zitzaiola, eta hura hastio zuela bere adiskidea
hillez geroztik, zeren ezpaitzuen erdi bizi nahi;
eta halaber orobat beldur zela hiltzeaz, bere
adiskidea osoki hil eledintzat. Iduritu zitzaion
gero hitz horiok artezegiak eta sobera afaitatuak
zirela, hala non hek borratzen baititu, berak bere
eskiribuen kontra egiten duen liburuan, eta
erraiten baitu halako hitzak direla erhokeria bat.
Ikusten duzu, Filothea, arima saindu eta eder

hura zein begiratua eta minbera den hitzezko
afaitaduraz emaiten duen sentimenduan? Gertuz fidelki, egiaki, garbiki eta klarki minzatzeak
edergaillu handia emaiten dio giristinoaren bizitzeari. Nik erran dut behatuko derauet ene ioan
ethorriei, ene mihiaz bekhatu eztagidan gatik.
He! Iauna, emoitzu guardiak ene ahoari; eta athe
bat ene ezpainei hekin hersteko, zioen Dabitek.
San Luis Franziako erregeren abisuetarik,
bat, da, nihoren hitzaz eztela erran behar, hura
eztela hala, lekhat bekhatu bada, edo kalte
handi baliz haren konsentitzea: hori erraiten
zuen ihardukimendu guzien khentzea gatik.
Bada premia denean hitz egiteko norbaiten
hitzaren kontra, eta bere ustearen klaratzeko
haren erranaren kontra, xoil mansoki eta begiratuki hari behar da, borondaterik gabe bertzearen
espirituari borxa egiteko; berdin ezta probetxurik garratzki iartzeaz.
Lehenagoko zuhurrek hanbat gomendatu
duten gutizko minzatzeaz, ezta aditzen hitz guti
erran behar dela, baina bai eztela hainitz hitz
alferrik erran behar; zeren minzatzeaz denaz
bezanbatean, ezta konturik egiten zenbat minzo

den nihor, baina nola eta zer minzo den. Ezen
nihork nahi badu bere burua egin handi eta
zuhuregi elkharren arteko konpartimenduetan
egiten diren solhas familiaretan sartu, eta aldizka bertzerekin minzatu nahi gabez, badirudi edo
hark eztuela fidanzarik aski bertzeen baitan, edo
nolazbait mesprezatzen dituela; bertze alde,
bethi minzatzea eta erastea, bertzei bere gogara minzatzeko astirik eta lekurik eman gabe, hori
xori buruaren eta airatuaren seinalea da.
San Luisek etzuen ongi hartzen nihor ixilik
eta konseilluz minzo bazen konpainian eta beregainki mahaiean, arren idurikortasunik eman
elezan bertzeez gaizki minzo zela; nork ere,
zioen, mahainean eta konpainia onean dagoela,
zerbait alegera eta plazergarri baitu erraiteko,
hura erran behar du, guziek adi dezaketen bezala; kontuzko gauza bada, hura behar du ixilik
iduki hartaz minzatu gabe.

Pasa-tienpoez eta alegera-aldiez
eta lehenik sori eta laudatzeko
direnez

HOGOI ETA HAMEKAGARREN
KAPITULUA
Bada eta ezpada gure espiritua eta gorputza
ere batzutan utzi behar dira largo zenbait alegrianzaren hartzera. Kasianok kondatzen duen
bezala, ihistari batek egun batez aurkhitu zuen
Iondone Ioanis ebanjelista eper bat eskuaren
gainean zedukala, eta hura balakatzen zuela
dostetan bezala; ihistariak galdegin zioen, nolatan halako graduko gizon izanez denbora iragaiten zuen hain gauz aphurrean eta ezdeusean;
eta Iondone Ioanisek erran zioen, zergatik zuk
ere zure arkua eztarabillazu bethi bandaturik?
ihardetsi zioen ihistariak, hala egiten dut beldurrez bethi makhurturik badadukat zabaltzeko
indarra gal dezan aurtiki behar orduko. Eztezazula bada mirets, berriz erran zioen apostoluak,
zeren neure espiritua aphur bat largatzen dudan

bere hersitasunetik eta tinkhezko gogoetetarik
alegera aldi baten hartzeko, arren gero zeruko
gauzen bizikiago miratzen hari nadin. Duda
gaberik bizio da, hain hersi, hain larre eta basagizon izaitea, non berak eztuen nahi beretzat
zanbait alegera aldi hartu, eta bertzeak ez utzi
hartzera.
Airearen hartzea, pasajeatzea, solhas arraik
eta amudiozkorik egite, gitarraz edo zenbait bertze soinugarriz haritzea, kantatzea, ihisian ibiltea, hain ohorezko alegeragarriak dira, non
hetaz ongi baliatzeko ezpaita bertzerik behar,
ohiko prudenzia baizen; hark gauz guziei ordenatzen baiteraue zeini bere gradua, lekua, ordua
eta neurria.
Iokoak, zeinetan irabazia baita gorputzeko
edo espirituko fetxotasunaren eta antzearen
saria eta golardoa, nolakoak baitira pilotako,
balonako, billartako, erhastunerako korsuko,
esxetetako, tauletako iokoak, berez pasatienpo
onak dira, eta sori da hetan haritzea; xoilki begiratu behar da, dela denbora, dela diru sobera
emaitetik; zeren denbora sobera emaiten
bazaie, ezta pasatienpo, baina bai lana da; gor-

putza ezta hetaz arintzen, aitzitik tontotzen da
eta zapatzen. Bortz ezpa sei orenez esxetetan
hariz gero, handik ilkirik unhatua da espiritua,
errebelatua eta nahasia. Pilotan luzez haritzea,
ezta gorputzaren arintzea, baina bai haren hondatzea da, ordea prezioa, erran nahi da, iokoan
ezarten diren gauzen balioa handiegia bada,
iokarien gogoak edo afekzioneak desordenatzen
dira, eta hortaz lekhora, zuzenaren kontrako
gauza da prezio handirik ezartea hain kontu gutitako eta ezdeusetako fetxotasunetan eta antzetan, nolakoak baitira iokoetakoak. Ordea guzien
gainetik, Filothea, begira zaite hortan guzian
zure gogoarenedo afekzionearen amarratzetik;
ezen zenbat ere honesta baita pasatienpoa, bizio
da hartan bihotza ega afekzione emaitea. Eztiot
eztuzula iokoan hartu behar atseginik, iokoan
hari zarenean, zeren bertzela elizateke alegeratzerik edo arintzerik; baina badiot eztuzula zure
afekzionea iokoan ezarri behar, haren desiratzeko, hartan trikatzek, hari lotzeko eta itxekiteko.

Ioko debekatuez

HOGOI ETA HAMABIGARREN
KAPITULUA
Datuetako, kartetako eta bertze horrelako
iokoak, zeinetarik irabazia kasuz prinzipalki eta
sortez heldu baita, eztira xoilki errekreazione
perillosak, danzak bezala, baina bertzerik gabe,
eta diren bezala konsideraturik gaixtoak dira,
baiatzekoak eta gaizki erraitekoak; hargatik
debekatuak dire hala kortetako, nola elizako
legeez. Ordea, erranen derautazu, zer gaizki
handi da hetan? Halako iokoetan irabazia eztaheldu arrazoinaren arauera, bainan kasuak eta
sorteak emanik; hainitzetan erorten baita fetxo
eta antzatzugabez deus ere merezi etzuena
gana; beraz hortan ofensatua da arrazoina.
Ordea hala egin dugu paktua, diozu. Hori ongi da
erakusteko irabazten duenak ezterauela bertzei
bidegaberik egiten, bainan ezta handik atheratzen paktua eztela arrazoinez kanpokoa, eta
iokoa ere; ezen fetxotasunaren sari izan behar

den irabazia egiten da sortearen sari; bada sorteak eztu saririk bat ere merezi, hura gure eskuko nihola ere eztenaz geroztik.
Hortaz lekhora, ioko hei errekreazionea
daritzte eta hartarakotz eginak dire, guziarekin
ere eztira errekreazioneak niholatako maneraz,
baina bai buruko lan eta egiteko bortitzak dire.
Zeren ez othe da lan handia bethi gogoa idukitzea ardurako zelata batetan finkaturik, thematurik, sosegu gaberik, beldurturik eta khexaturik? Othe da gogorik iokariena baino tristeagorik,
ilhunagorik, eta melankoliatsuagorik? Hargatik
ezta iokoaren gainean minzatu behar, ezta irri
egiterik, etzaio biderik eman behar estulari, bertzela horra non tarritatzen diren iokariak.
Finean ezta iokoan bozkariorik irabazten duenarentzat baizen, eta bozkario hura ez othe da
zuzenaren kontrakoa, ezin izan ditekenaz gero
lagunaren kalteaz eta damuaz baizen? Bozkario
hura gertuz itsusia da eta laidozkoa. Hirur arrazoin hek direla kausa iokoak debekatuak dire.
San Luis errege handia, aditurik Anjuko kondea
bere anaia, eta Gautier Nemursko iauna iokoan
hari zirela, eri bazen ere iaiki zen, eta ahal beza-

la ioanik hekin ganbarara, hartu zituen taulak,
datuak, eta diruaren parte bat, eta lehioetarik
iraitsi zituen itsasora, hekin kontra hagitz haserreturik eta samurturik. Sara donzeilla saindua
eta garbia Iainkoari minzo zaiola bere hobengabetasunaz; badakizu Iauna, dio, enaizela egundaino ibilli iokarien artean.

Sori, baina perillos diren balez
eta pasatienpoez

HOGOI ETA
HAMAHIRURGARREN
KAPITULUA
Dansak eta balak bere izaitez eztira, ez on, ez
gaixto; bainane giten ohi diren maneraren
arauera konsideraturik, hagitz dira gaizkiaren
aldera makhurtuak eta lixturtuak, eta halatan
kasuz eta perillez betheak. Gauaz egiten dira,
eta ilhunpean erraz da hainitz kasu ilhunbetsurik
eta bioziosik sararazitzea, berenez hagitz gaizkirakor direnen artera. Hetan luzeki daude dansazaleak ohera gabe, gero biharamuneko goiztiriak
galtzen dira, eta halatan galtzen da goizean Iainkoaren serbitzatzeko bidea eta ordua. Hitz
batez, bethi erhokeria da guna gau egitea, argia
ilhunbe, eta obra onak ergelkerietara itzultea.
Halako biltzarretara batbederak banaloria darabilla, zeinek geiago; eta banaloria hain bide handia da afekzione gaixtoetara, eta amorio perillo-

setara eta baiatzekoetara, non errazki batak bertzea baitakharke dansetan.
Dansez diotsut, Filothea, midikuek ondoez
eta gorringoez dioten bezala: hoberenek eztute
deus balio, diote, eta nik erraiten derautzut
dansa hoberenak on guti direla; guziarekin ere
hetarik ian behar bada, beha zazu ongi aphain
ditezin. Baldin ezin ederki itzul zaitezken okasionea gatik ioan behar baduzu dansara, beha zure
dansa ongi den aphaindua. Ordea nola behar da
aphaindu? modestiaz, zuhurziaz, eta intenzione
onaz. Ianezazu guti hetarik eta gutitan, diote
midikuek, ondoez eta gorringoez minzo direla,
zeren zenbat ere ongi aphainduakl baitira, hetarik hainitz iatea da pozoina. Dansa zazu guti eta
gutitan, Filothea, zeren bertzela eginez perillean
iarriko zara hetan zure gogoaren eta afekzionearen ezarteko.
Ondoek eta gorringoek, Pliniok dioen arauera, barrenetik eta kanpotik umu izanez, diren
bezala errazki edoskiten dute bere inguruneko
aire gaixto eta lizun guzia, hala non sugeen
aldean badira, sugeen pozoina hartzen baitute;
Gauazko dansek eta halako batzarre ilhunek

erakhartzen ohituzte leku batetan diren bizioak
eta bekhatuak, lizkarrak, inbidiak, eskarnioak
eta amorio erhoak. Eta nola dansetan haritzeak
egiten baitio gorputzeko izerdiari bide, hala ere
bihotzeko bideak idekiten diotza zein ere nahi
den erhokeriari. Hori hala dela, zenbait sugek
hitz itsusirik, balakurik, hitztunkeriarik ekhartzen
badu dansariaren beharrietara, edo zenbait basilikek aurtikitzen badio behatze lizunik, amoriozko begiztatzerik, haren bihotza errazki atzematen da eta pozoatzen.
O Filothea, errekreazione ergel hek ohi dira
perillosak: barraiatzen dute debozionezko espiritua, flakatzen tuzte indarrak, hotzten dute karitatea, eta milla afekzione gaixto pitzten tuzte
ariman; hargatik hetaz serbitzatu behar da
zuhurzia handi batekin.
Guzien gainetik ordea, erraiten da ondoetarik
ianez gero edan behar dela mahatz+arno preziosetik. Eta nik diot ezen dansatu ondoan hartu
behar duzula zenbait konsiderazione on eta saindu, bidearen hersteko agian hartu dukezun
banaloriozko plazerak burura ekhar liatzaketzun

gogorapen perillosei. Ordea nolako konsiderazioneak hartukoitut?
Lehenik, orhoitzaite zu dansetan zinen
orduan berean hainitz arima erretzen zirela ifernuko suan dansa dela kausa, edo dansetan egin
zituzten bekhatuak gatik.
Bigarrenean, hainitz fraide eta presuna debozionetsu oren hartan berean zeudezila Iainkoaren aitzinean haren laudorioen kantatzen, eta
haren edertasunaren miratzen. O zein doatsukiago iragan duten bere denbora, zuk zurea
baino.
Hirurgarrenean, dansan hari izan zaren bitartean hainitz arima ioan direla mundu hunetarik
herstura handitan; milla milliun gizonek eta
emaztek bere ohetan, hospitaletan, karriketan
pairatu dituztela oinhaze, dolore, nekhe handiak,
hezurretako mina, harria, sukhar egosia eta
errea. Helaz! eztute pausurik izan bat ere:
etzaizkitzu bada urrikalduko? Eztuzu bada uste
zu ere egun batez hek bezala auhenez egonen
zarela, bertzeok dansatuko duten bizkitartean,
zuk egin duzun bezala.

Laugarrenean, gure Salbatzailleak, Andre
Dana Mariak, Angeruek eta sainduek ikusi zaituzte dansetan. Ha! zein urrikaldu zaizten, zekusatela zure bihotza trikaturik hain ergelkeria
handitan, eta erne zegoela ezdeuskeria hartara.
Bortzgarrenean, Helaz! han zinundenean
denbora ioanda, herioa hurbildu da, mirazazu
nola trufatzen den zutaz, eta nola deitzen zaituen bere dansara, non zare bekhatuen auhenak
izanen baitira xiribikari, eta non ezpaituzu eginen urrats bat baizen bizitzetik heriotzera.
Dansa hura hilkizunen egiazko pasatienpoa da,
halaz eta orduan amen batetan tienpotik sekulako ontasunetara, edo gaitzetara pasatzen direnaz gero. Konsiderazione labur horiok emaiten
derauzkitzut, baina Iainkoak hainitz bertzerik
ekharriko derautzu gogora fin hartarakotz, haren
beldur bazare.

Noiz sori den iokoan edo dansetan
haritzea

HOGOI ETA HAMALAUGARREN
KAPITULUA
Sori izaitekotz iokatzea eta dansatzea, den
guzia egin behar da dostailluz ez afekzionez,
denbora gutitako, ez unhatzeraino, edo zoratzeraino, eta oraino gutitan. Zeren hetan ohitzen
denak errekreazionea egiten du lan. Ordea zer
okasionetan hari naiteke iokoan eta dansan?
Dansaren eta iokoaren ez on ez gaixto diren
arrazoinezko okasioneak maizago gertatzen
dira; ioko debekatuenak bakhanago dira, nola
halako iokoaz hagitz perillosago baitira eta gaizkiago erraitekoak. Bainan, hitz batez deeradan,
dansa zazu eta hari zaite iokoan erakusi derauzkitzudan kondizioneen arauera, noiz ere izanen
zaren ohorezko konpainiari amor eta atsegin egitea gatik, prudenziak eta deskrezioneak emanen
baiterautzute konseillu bertzeek bezala egiteko,
zeren nola amora karitatearen xerto bat baita,

hark guzietara orobat diren gauzak egitentu on
eta perillosak egitentu sori; bai eta gaixtorik
dena khentzen du nolazbait gaixto direnetarik.
Hargatik hasarteko iokoak, bertzela baiatzekoak
balira ere, eztira gaizki erraiteko, baldin batzutan arrazoinezko amorak hetara bagaramatza.
Konsolatu izan naiz San Xarles Borromeoren bizitzean irakurri dudanean hark amor egiten
zerauela Suisei gauza batzuetan, zeinetan bertzenaz hagitz hersi eta zorrotz baitzen, eta San
Ignazio Loiolakoa gonbidatua izan zenean, iarri
eta hari izan zela iokoan. Santa Elizabeth Hongriakoaz bezanbatean, noizik behin iokotan eta
dansetan sartzen zen, athekarik egin gabe bere
debozioneari, zeinak hain erro barrenak gin baitzituen haren ariman, non Errietteko lakuaren
inguruan dauden arroak uhinek ioz handitzen
diren bezala, halaber haren debozionea emendatzen baitzen, hura bere kondizioneak sararazitzen zuen ponpiresunetan eta banalorietan. Su
handiak pitztenago dira haizean, bainan su
xipiak berehala hiltzen dira eramaiten ezpadire
estalirik eta ehorzirik.

Fidel behar dela okasione
handietan eta xipietan

HOGOI ETA
HAMABORTZGARREN
KAPITULUA
Espos sakratuak badio kantiketan, ezen bere
espos andreak eraman dioela bihotza bere
begietarik batez, eta bere buruko ille-izpi batez.
Bada gizonak gorputzan dituen kanpoko parte
guzien artean ezta nobleagorik begia baino, dela
konsidera dezagun nolako artifizioz egina den,
dela nola bera dabillan eta hari den; ezta ere
ezdeusagorik buruko illeak diren baino. Hargatik
Iainkozko esposak nahi dua di arazi ez xoilki
gogara zaizkola presuna deboten obra handiak,
baina bai aphurrenak eta beherenak ere, eta
haren serbiatzatzekotzat bere gustura, artha
handia behar dugula haren ongi serbitzatzeaz
gauz handietan eta goretan xipietan eta beheretan, halaz eta orobat handiez eta xipiez hari

bihotza gure amudioak ebats diozokeonaz
geroztik.
Prepara zaite bada, Filothea, hainitz aflizione
handi pairatzera gure Iauna gatik, martirioa baliz
ere; harezazu borondate hari emaiteko zer ere
baituzu preziatuenik, hura hartu nahi badu, aita,
ama, anaia, senharra, emaztea, umeak, bai zure
begiak eta zure bizia bera. Ordea zeren Iainkoaren probidenziak ezpaiterautzu igortzen hain
aflikzione minik eta handirik, emoitzu bedere
zure buruko illeak. Erran nahi dut, pairatzatzu
emeki egun oroz heldu zaizkitzun atsekabe arinak, zerbaitezko eskasiak, deus gutitako kalteak; zeren okasione xehe hetaz gogo eta amorio onez baliatzen bazare haren amorioa gatik,
haren bihotza osoki irabaziko duzu, eta hura oso
eginen duzu zure egunorozko aumoina xipi hek,
buruko min hura, hortzetako oinhaze hura, burutikako ur iautste hura, senharraren edo emaztearen bihurritasuna, behira hautsi izan den
hura, esku larru, erhastun, mukanes galdu hura,
hartzen den pena xipi hura muga onez ohera
ioaiteaz eta goiz iaikiteaz, orazione egitea eta
komuniatzea gatik, heldu den ahalketasun arin

hura guzien aitzinean zenbait debozionezko
akzionerik egiteaz; hitz batez pena xume hek
guziak hartzen eta besarkatzen dira amorio
onez, Iainkoaren ontasuna neurrigabeki kontentatzen dute; prometatu baiteraue bere fidelei
doatsutasun guziko itsasoa behira bat ur gatik,
eta zeren okasione hek ordu guzietan presentatzen baitira, hetaz ongi serbitzatzea eta baliatzea bide handia da hainitz aberatstasun espiritualik biltzeko.
Santa Katalina Sienekoaren bizitzean horrenbat espirituko eramaitza ega goramendu,
horrenbat zuhurziazko hitz, bai eta hark egin
predikuak ikusi ditudanean, eztut egin dudarik
bere zeruko esposaren bihotza eraman zuela
kontenplazioneko begi hartaz; bainan orobat
izan naiz konsolatu, hura ikusi dudanean bere
aitaren kuisinan humilki gerrenaren biratzen,
suaren aitzinatzen, haragien edo iakien aphaintzen, ogiaren orhatzen, eta etxeko serbitzu
beherenen egiten bere Iainioa ganako karitatez
eta amorioz betherikako bihotz batez eztut ere
gutiago estimatzen ofizio ezdeus eta humilgarri
hetan egiten zuen meditazione xipia eta behera,

hanbatetan izan zituen estasak eta eramaitzak
baino, ikusirik agian etzitzaizkola eman izan bere
humiltasun eta beheramendu haren saritzat baizen. Bada haren meditazionea hunelako zen,
Iduri zegokan bere aitarentzat zerbait aphaintzen zuenean, hura gure salbatzaillearentzat
aphaintzen zuela, Santa Marthak bezala, bere
amak zedukala Andre Dana Mariaren lekua, eta
anaiek apostoluena. Manera hartan bere burua
atzarturik zeruko korte guziaren gogoz serbitzatzera, serbitzu putruz hetan hari zen gozotasun
handi batekin, zeren baitzeakien halakoa zela
Iainkoaren borondatea. Exenplu hura ekharri
dut, Filothea, dakizuntzat zenbat doakun gure
akzione guzien, zenbat ere xipi baitira, Iainkoaren maiestatearen serbitzura ongi xuxentzeaz.
Hartarakotz ahal bezanbat konseillu emaiten
derautzut Salomon handiak hanbat laudatu duen
emazte bortitz haren imitatzeaz, zeinak, dioen
bezala, eskua emaiten baitzuen gauza bortitzetara, handietara, goretara; zeina bizkitartean iruten hari baitzen eta ardatzaren erabilten. Eskua
eman du gauza bortitzetara eta haren erhiek
erabilli dute artatza. Zuk ere emazu eskua gauza

bortitzetan, iar zaite orazione eta meditazione
egiten, usa zaite Sakramenduetan, egizu zure
ahala arimei iainkoa ganako amudioaren emaiteko, inspirazione onik bihotzetan barrena isurtzeko, eta finean obra handirik eta kontuzkorik egiteko, daramazun bizitze thailluak agintzen duen
eredura; ordea eztakizkitzula ahantz zure ardatza eta khilloa, erran nahi da, lot eta iarraiki
zakizte gurutzearen aldean, loreak bezala, handitzen diren bertute xipiei eta beherei, zeinak
baitira, pobreak serbitzatzea, eriak bisitatzea,
etxeko errekaituaz eta ukitzen zaizkon lanez
artha idukitea, eta alferrik utziko etzaituen ernetasun agudoa. Gauza hekin guzien artean pitzazu orai aiphatu derautzudan Santa Katalinak
pitzten zuen bezalako konsiderazionerik.
Iainkoaren serbitzatzeko okasione handiak
bakhan heldu dira, baina xipiak noiznahikoak
dire: Bada, nor ere fidel izanen baita gauza gutitan, dio salbatzailleak berak, hura ezarriren da
hainitzaren gainean. Egitzu beraz gauza guziak
Iainkoaren izenean, eta guziak izanen dira ongi
eginak. Dela ian, dela edan, dela lo egin dezazun, dela alegera zaitezin, dela gerrena bira

dezazun, baldin badakizu zure lanez ongi baliatzen, hagitz probetxatuko zaren Iainkoaren aitzinean, gauza hek guziak egiten tutzula, zeren
Iainkoak nahi duen egin detzatzun.

Behar dugula espiritua iustu
eta arrazoinezko iduki

HOGOI ETA HAMASEIGARREN
KAPITULUA
Ez gara gizon arrazoinaz baizen, eta bizkitartean gauza bakhana da gizon arrazoinezkorik
kausitzea, zeren gure burua ganako amudioak
maiz errebelatzen baigaitu arrazoinetik, eta sentizen eztugularik eramaiten baigaitu milla iniustutasun eta bidegaberia xipietara, ordea perillosetara, zeinek, kantiketan erraiten den arauera
azeari umeek bezala galtzen baitituzte mahatstiak, zeren nola xumeak baitira ezta hetaz konturik egiten, eta nola hainitz baitira, hala ere hainitz kalte egiten dute. Erraitera noazkitzunak ez
othe dira zuzenaren eta arrazoinaren kontrako
bideak?
Gauza aphurra gatik akusatzen dugu laguna,
eta gure burua hagitz eskusatzen. Garestia saldu
nahi dugu, eta merkhe erosi. Nahi dugu iustizia
egin dadin bertzeren etxean, eta gurean miseri-

kordia, ez ikusi edo iakin iduri eginik. Nahi dugu
gure hitzak har ditezin onera, eta beretzeren
erranen gainean puntutsu gara eta zorrotz. nahi
genduke lagunak bere dituen ontasunak utz liatzagun, hura pagatzen dugula, ez othe da zuzenago berak iduki detzala bere, guri gure dirua
utzirik? Bekhaitzten gaizko zeren ezterauzkigun
eman nahi, ez othe du arrazoin geiago damu
izaiteko zeren edeki nahi diotzagun?
Gogoa emana badugu ofizio batetara, bertze
guziak mesprezatzentugu, eta gure gustura
heldu ezten guzia baiatzen dugu. Baldin gure
azpiko batek ezpadu grazia onik, edo haren gainean behin hortza finkatu badugu, zer ere egiten
baitu, hura gaitzera hartzen dugu, ez gara gelditzen haren tristatzetik, eta bethi hitzez hari gare
haren putxatzen. Kontrara, baldin nihor gure
gogarakoa bada zenbait gorputzeko grazia gatik,
eztu egiten eskusa eztezagun gauzarik. Badira
ume bertutetsuak, burhasoek ezin kasik ikus
detzaketenak zenbait gorputzeko eskas gatik,
badira biziotsuak zenbait kanpoko grazia gatik
maite direnak. Guzietan abantailla emaiten
derauegu aberatsei pobreen gainean, pobreak

baino kondizione hobeagoko eta hek bezain bertutetsu eztirelarik; bai eta ederkiago tresnatuei
aitzin-lekua eta ohorea emaiten derauegu. Nahi
dugu gure zuzena hersiki paga dakigun, eta bertzeak korteski etor ditezin berearen eskatzera.
Gure iar-lekuak puntutsuki begiratzen tugu, eta
nahi dugu bertzeak iar ditezin humil, eta amor
egin diazaguten. Errazki arrankuratzen gare
lagunaz, eta eztugu nahi nihor gutaz arrankura
dadin. Zer ere egiten baitugu bertzea gatik,
bethi iduri dagoku hainitz dela, hark gure gatik
egiten duena, ezta deus gure iduriz. Hitz batez,
bi bihotz dituzten Patagoniako eperrak bezalakoak bare: ezen bihotz eme, grazios eta kortes bat
dugu gure aldera, eta bertze bihotza dugu
gogork hersi eta garratz laguna gana. Bi pisu
itugu, bata gure deusen pisatzeko ahal dukegun
abantail handienarekin; bertzea lagunaren ontasunen pisatzeko ahal ditekeien desabantaillarekin. Ordea, eskiriturak dioen bezala, gezurrezko
ezpainak minzatu dire bihotzean eta bihotzean,
erran nahi da, bi bihotz dituzte, eta bi pisu izaitea, bata bortitz, hartzekoetan, eta bertzea arin,

emaitekoetan, gauza madarikatua da Iainkoaren
aitzinean.
Filothea, zaude iustu, xuxen eta berdin zure
akzionetan, iar zaite bethi lagunaren laekuan,
eta hura emazu zurean, eta horrela ongi iujeatuko duzu; egin zaite saltzaille erostean, eta erosle saltzean, eta zuzenki salduko eta erosiko
duzu. Zuzenaren kontrako tratu hek guziak dira
xipiak, zeren ezpaitute obligatzen deusik bihurtzera, iakinik gu gaudezila dugunaren xoilki balia
arazteko muga hersietan, badarik ere obligatzen
gaituzte halakorik ez gegiago egitera; zeren hek
dira, bai arrazoinaren, bai karitatearen eskasia
handiak, eta guzien buruan tratu hetan ezta
enganiorik eta falseriarik baizen. Eztu nihork
deus galtzen, bizarki, nobleki, korteski, bihotz
xuxen, arrazoinezko eta erregeri dagokan bezalako batez bizitzeaz. Orhoitzaite bada, Filothea,
maiz zure bihotzaren iraultzeaz, ea halako denz
lagunaren aldera, nolakoa nahi baitzenduke
harena lizen zure aldera, haren lekuan bazinunde; zeren hortan da egiazko arrazoinaren puntua. Traianori erran ziotenean bere saietserako
ongi ethorriek bere ustez sobera familiertzen

zuela enperadorearen maiestatea; bai bada,
ihardetsi zuen, ez othe naiz halako enperadore
iarri behar, nolako enperadore nahi bainuke kausitu neroni partikular baninz.

Desirez

HOGOI ETA
HAMAZAZPIGARREN
KAPITULUA
Batbederak daki begiratu behar dela gauza
biziotsurik desiratzetik, zeren gaixkiaren desiratzeak egiten baigaitu gaixto. Ordea geiago diotsut, ene Filothea, eztetzatzula desira zure arima
perilletan ezar dezaketen gauzak, nolakoak baitira dansak, iokoa eta bertze harlako dostaketak,
ez desira ere ohoreak eta karguak, ez ta bisioneak eta extasak; ezen hainitz peril, hainitz
banaloriatze, eta hainitz enganio da halako gauzetan. Eztetzatzula desira urrun handi diren gauzak, erran nahi da, denbora handiren buruan baizen ezin gertha ditezkeienak, hainitzek egiten
duten bezala, zeinek hala eginez bere bihotzak
alferrik unhatzen eta barraiatzen baitituzte, eta
bere burua ezarten baitute asaldu handiren perillean. Gizon gazte batek hagitz desiratzen badu
kargu batetan sartzera, denbora hel baino lehen,

othoi, halako desirak zer ekhartzen dio? Emazte
ezkonduak desiratzen badu serora sartzeko, zer
arrazoin du? Desiratzen badut ene hauzokoaren
bere duenare erosteko, hark saltzeko borondatean duen baino lehen, ez othe dut neure denbora galtzen desir hartan? Baldin eri naizenean
desira hartzen badut predikatzeko edo meza
sainduaren erraiteko, bertze erien bisitatzeko,
eta sendo direnei dagozten eginbideen egiteko
halako desirak ez othe dira alfer, halaz eta denbora hartan halakorik ezin daididanaz geroztik.
Eta bizkitartean desir alfer hek behar nituzkeien
desiren lekua dadukate, zeren orduan hartzeko
nukeien desira behr lizate pazienziatsu izaiteko,
Iainkoaren eskuetan zinetan iartzeko, neure
buruaren ongi bildumatzeko, obeditzeko, eta
ene penetan eme egoiteko; zein baita Iainkoak
nahi duena orduan egin dezadan; ordea hartzen
ohi tugu emazte izorren desirak, zeinek nahi baitute gerezia berririk uda iragan denean, eta
mahats freskorik uda-hastean.
Etzait nihola ere eder zenbait eginbidetan
edo ofiziotan sartu den presuna iar dadin desiratzen bere eginbideari dagokan bizitze thailluko,

ez eta bere orduko kondizionearekin eztagozkeien lanez bertzerik; zeren halako desirak bihotza barraiatzen du eta langiatzen premiazko
lanetan. Desiratzen badut bakhar egoitea Xartrusa bezala, galtzen dut denbora, eta desir hark
oraiko ofizioan ongi haritzeko behar dudan desiraren lekua daduka. Ez, enuke ere nahi nihork
desira lezan espiritu eta iujeamendu hobeagorik,
duena baino; zeren halako desirak ezdeusak
dire, eta batbederak nolakoa baitu espiritua,
haren lantzeko behar duen desiraren lekua
dadukate, are enuke nahi desira letzan Iainioaren serbitzatzeko eztituen bideak, baina nahi
nuke dituenez fidelki balia ledin. Ordea hori aditzen da bihotza alferrik dadukaten desirez, zeren
desirkundeez bezanbatean, hek eztute kalterik
egiten, usu eta maizkoak ezpadira.
Eztezazula gurutzerik desira, gerthatu zaizkitzunak ongi iasan dituzketzun eredura baizen,
zeren abusua da martirioa desiratzea eta bihotzik ez izaitea hitz gaixto baten pairatzeko.
Etsaiak hainitzetan pitzten derauku desir handirik urrun diren eta sekulan ethorriko eztiren gauzez, gure gogoaren aldaratzeko begietan eta

eskuetan ditugunetarik, zeinetzaz, zenbat ere
xipi baitire, hainitz probetxu egin baigenezake.
Gogoz gudukatzen dugu Afrikako animalia harrigarrien kontra, eta eginez, guk behatu faltaz,
bidean diren suge xumeak utztentugu gure hiltzera.
Eztezazula tentazionerik desira, zeren temerariotasuna da, baina balia zaite zure bihotzaz
hei igurikitzeko gizon gisa, eta hei buru egiteko
hel ditezinean.
Ianhariek, bertze eta bertze izanez (behintzat
hainitz hartzen bada hetarik) bethi kargatzen
dute estomaka, eta flako bada, hura galtzen
dute. Eztezazula zure arima bethe hainitz desirez; ez mundukoez, zeren osoki gal zinitzakete,
ez eta espiritualez, zeren nahas eta korapilla
zinitzakete. Gure arimak, purgatuz eta garbituz
gero, sentitzen duenean deskargatua dela bere
azturazko ur gaixtoetarik, xoil du aphetitu handi
gauza espiritualez, eta goseak hirritua baliz
bezala, iarten da mortifikazioneko, penitenziako,
humiltasuneko, karitateko, orazioneko eta bertze debozioneko milla eserziza eta lan suerterik
desiratzen. Seinale ona da, Filothea, horrelako

aphetitu on izaitea; ordea mira zazu ongi, ea ian
nahi duzun guzia eho dezakezunz. Hautatzatzu
bada zure aita espiritualaren konseilluz hain bertze desiren artetik orai egin eta konpli ditezkeienak; hek balia arazkitzu ongi, hori eginik, Iainkoak igorriko derautzu bertzerik, zeinak halaber
obratuko baititutzu zein bere sasoinean, eta
horrela eztuzu denbora galduko desir alferretan.
Eztut erraiten galdu behar dela desir onetarik
bat ere, badiot ordea bata bertzearen ondoan
egiaz eta eginez erakusi behar direla, eta orai
presenteon ezin obra ditezkeienak gorderik idukitzekoak direla zenbait bihotzeko zokholutan
hekin erakusteko ordua dathorrenean, bitartean
sasoinezkoak eta ondu direnak obretan eman
behar direla; eta hori eztiot desir espiritualez
xoilki, baina mundukoez ere; berdin hori gabe
ezin bizi gaitezke asaldaturik eta khexaturik baizen.

Abisuak ezkonduentzat

HOGOI ETA
HEMEZORTZIGARREN
KAPITULUA
Ezkontza sakramendu handia da, bai diot
Iesu Kristo eta haren eliza baitan; ohorezkoa da
guzientzat, guzien baitan eta den guzian, erran
nahi da, bere parte guzietan ohorezkoa da
guzientzat, zeren birjinek berek hura behr dute
ohoratu humiltasunarekin. Ohorezkoa da guzien
baitan, zeren orobat saindua da hala pobreen
nola aberatsen artean. Ohorezkoa da gauza
guzietan, zeren bere lehen ordenatze danik saindua da, hartarik atheratzen diren probetxuak
dire sainduak, haren egiteko moldea, eta zertaz
egiten baita saindu da guzia giristinotasunaren
mindegia da lurra fidelez bethetzen duena, hautatuen kontuaren zeruan konplitzeko, hala non
ezkontzako ontasunaren mantenamendua neurrigabeki kontuzkoa baita komunarentzat; ezen

haren xirripia guzien erroa eta ithurburua da
ezkontza.
Iainkoak ailliotsa haren seme maitea gonbidatua lizen eztei guzietara, Kanako hirikoetara
gonbidatu izan zen bezala, sekulan elizateke
hetan konsolazionezko eta benedizinozko
mahats arno eskasik; ezen arrazoina zergatik
ezkontzetan lehenbizi hastean komunzki arno
guti baizen ezpaita, da, zeren hetara gure Iesus
Iauna ekharri behar bidean Adonis daritzon
amuiruskerietako iainkoa ekharten baitute, eta
Benus iainkosa lizuna iararazitzen baitute Andre
Dana Mariari eman behar liozoketen lekuan.
Nork ere nahi baitu Iakobek bezala bildots
ederrik, nabarrik eta pikartik izan, hark bezala
ere ardiei behar derauste hainitz kolorezko zigorrak eta zuhaitz adarrak begien aitzinera presentatu, elkharganatzen direnean batzeko, halaber
nork ere nahi baitu zori onik ardietsi bere ezkontzatik, hark behar liozokeo sakramendu hunen
saindutasunari eta handitasunari behatu; ordea
hori egin behar bidean esteieran milla desordenu gerthatzen dira dostaketetan, bankezietan et

hitzketetan. Ezta beraz zer miretsirik, baldin
hetarik heldu diren obrak desordenatuak badire.
Guzien gainetik, arrenez nagote ezkonduei
har dezatela eskiritura sainduan espiritu sainduak hanbat gomendatzen derauen elkharganako amudioa. O ezkonduak, ezta deus erraitea,
maita zazue elkhar amudio naturalaz, zeren uso
tortoil pareak hori egiten du; ez eta erraitea,
maita zazue elkhar gizonak gizona maite ohi
duen bezala, zeren paganoek amudio hura bethi
iduki dute bere artean; baina nik diotsuet apostolu handiaren ondoan, senharrak maitatzatzue
zuen emazteak Iesu Kristok bere eliza maite
duen bezala; emazteak maitatzatzue zuen senharrak elizak bere salbatzaillea maite duen bezala. Iainkoak Eba ekharri zioen Adam gure lehen
aitari, eta hura eman zioen emaztetzat; eta Iainko hark berak, O ene adiskideak, bere ezin ikusizko eskuaz egin du zuen ezkontzako amarra
sakratuaren korapilloa, eta bata bertzeari eman
zaituzte, zergatik bada eztuzue elkhar maite
amudio guziz saindu, guziz sakratu, eta guziz
Iainkozko batez?

Amudio haren lehenbiziko obra da, bihotzen
ezin urratuzko batasuna, bi pinu zathi kolaz elkharrekin iratxekiten badire, kola fina bada, hekin
iratxekidura hain bortitz izanen da, non zathiak
lehen arrailla bailitezke bertze lekuetan, ezen ez
bere iratxekiduraren lekuan; ordea Iainkoak senharra eta emaztea egitentu bat bere odolean
berean; hargatik batasun hura hain da bortitza,
non arima lehen apartatu behar baita bataren
eta bertzearen gorputzetik, ezen ez senharra
emaztea ganik. Ordea batasun hura ezta bereziki aditzen gorputzaz, baina bai bihotzaz, afekzioneaz eta amudioaz.
Amudio hark egin behar duen bigarren gauza
da, bataren bertzea ganako hautsi behar ezten
fideltasuna. Kaxetak lehenago eskiribatuak eta
inprimatuak ziren erhietako erhastunetan, eskiritura saindua bera lekuko den bezala. Huna bada
esteietan egiten den zeremoniaren sekeretua.
Elizak apezaren eskuz benedikatzen du erhastuna, eta hura gizonari lehenik emaiten dioela,
erakusten du haren bihotza sakramendu hartaz
sigillatzen eta kaxetatzen duela, aarren sekulan
geiago sar eztadin hartan bertze emakumeren

izenik eta amudiorik, emaiten zaion emaztea bizi
deino; gero esposak erhastun hura emaiten du
bere esposaren eskuan, arren hark ere iakin
dezan bere bihotzak eztuela sekulan hartu behar
afekzionerik nihor bertze gizon gana, Iainkoak
orduan eman dioena lurren dagoeino bizirik.
Ezkontzako hirurgarren fruitua da, haurrak
izaitea eta hekin aztea iainkoaren legearen
arauera. Ohore handi zaitzue, O ezkonduak,
zeren Iainkoak, nola nahi baitu hainitz eta hainitz
arima eman mundura, hartzen baitzaituzte
lagun eta lankide hain obra beregaineko baten
egiteko, sekulakotz haren benedikatzeko eta
laudatzeko; zuek emaitentutzuela gorpuzak, zeinetara gero hark isurtzen baititu arimak zeruko
xortak bezala, ezdeusetarik atheratzen dituenean berean.
Idukazue beraz, O senharrak, amorio samur,
finko eta bihotzezko bat zuen emazteak gana;
hartarakotzat Iainkoak emaztea athera du lehenbizio gizonaren bihotzaren hurbilleneko saietsetik, senharrak emazte bihotzezago eta mundurikiago maite duen gatik. Zuen emazteak, dela
bere gorputzeko, dela espirituko flakotasunak

eta eskasiak gatik, etzizkitzute higoindu behar;
aitzitik emeki eta amoriozki urrikaldu behar zaizkitzue, dakizuela Iainkoak kreatu dituela halakoak, non, zuen menean daudezila, ohore eta
errespetu geiago eman diazazueten, eta hek
hala ditutzuen lagun, non hekin buruzagi eta
nausi zaudeten. Zuek ere, O emazteak, maitatzatzue iainkoak eman derauzkitzuen senharrak
samurki, bihotzezki, ordea amorio errespetuz
eta erreberenziaz bethe batez; zeren egiaz Iainkoak hartarakotzat kreatu itu naturaleza sendoago eta nausiago batekin, eta nahi izan du emaztea lizen gizonaren zathi bat, haren hezurretarik
hezur, haren haragitik haragi, haren saietsetik
eta beso azpitik atherarik, erakustea gatik behar
deuala egon senharraren eskuaren eta gobernuaren azpiko. Eskiritura saindu guziak azpikotasun hura hersiki gomendatzen derautzut, zein
azpikotasun halarik ere eskiriturak berak egiten
baiteratzue ezti; ikusirik ez xoilki nahi duela hartan iar zaitezten amoriorekin, bainan oraino
ordenatzen derauela zuen senharrei balia ditezila zuen gainean emaiten derauen bothereaz
maitarasun, bihotzberatasun eta mansotasun

handi batekin. Senharrak, dio Iondone Petrik,
zaudete zuhurki zuen emazteekin, untzi hautskorrago batekin bezala, ohore ekhartzen derauezuela.
Ordea gonbidatzen zaituztedan bitartean elkharri zor diozuen amorioaren geiagotik geiagora
berretzera, begirauzue hura eztadin itzul zenbait
ielosia suertera; zeren maiz gertatzen da ezen,
harra sagar onduenetik eta hoberenetik sortzen
den bezala; halaber ieloskortasuna sortzen dela
ezkonduen amorio beroenean eta mindurienean,
eta hura osoki gaixtatzen eta galtzen duela,
zeren aphur bana ekhartzentu liskarrak, guduak
eta elkharganikako apartatzeak. Gerthuz, ezta
nihoiz ere ielosiarik gertatzen elkharren arteko
amorioa zimendatua denean egiazko bertutearen gainean; hargatik ieloskortasuna da dudagabeko seinalea halako amorioa nolazpait dela
sensuetarakoa, lodia, eta iarria bertute eskas,
mudakor, eta guti fidatzeko bat aurkitu duen
lekuan. Beraz erhoki lotiatzen da adiskidetasunaz nork ere hura nahi baitu handitu ielosiaz;
zeren ielosia hala ere seinale da adiskidetasuna
dela handia eta larria, ez ordea ona, garbia eta

konplia dela iakinik ezen adiskidetasunaren konplitasunak, bertzerik baino lehen, emaiten duela
maite den gauzaren bertuteaz seguranza, eta
ielosiak segurgabetasuna.
Nahi baduzue, O senharrak, zuen emazteak
fidel diren zuen aldera, egiezue lekzionea zuen
exenpluaz. Nolako bekokiz, dio San Gregorio
Nazianzakoak, nahi duzuen zuen emazteek bere
garbitasuna iduki dezaten, zuok lizunki bizi bazarete? nolatan emaiten ezterauezuenaren eske
zagotzate? nahi duzue garbi daudezin? zabiltzate garbiki hekin aldera. Eta Iondone Paulok dioen
bezala; batbederak iakin beza bere untziaren
idukiten saindugarritasunean. Baldin kontrara,
zuok irakhatsten baderauezue doillorkeriarik,
ezta mirakuillu desohorerik baduzue hekin galduran. Zuek ordea, O emazteak, zeinen ohorea
ezin apartatuz bezala baitatxeko garbitasunari
eta ohoreztasunari, begirazazue ieloskorki zuen
loria eta eztezazuela lizunkeriarik bat ere utz
zuen aiphameneko xuritasunaren goibeltzera.
Zarena, Filothea, hurbiltze suerte guzien beldur, zenbat ere aphurrak baitira; eztezazula lausenguzkeriarik nihoiz ere paira zure aldean. Nork

ere heldu baita zure edertasunaren eta graziaren laudatzera, hartaz behar duzu dudatan iarri,
zeren ezin eros diroen marxandiza laudatzen
duena, ohi da handiro tentatua haren ebatstera.
Ordea laudatzen zaituenak are mespreziorik egiten badu zure senharraz, hark neurrigabeki bidegabeztatzen zaitu, ezen gauza ageria da, ez xoilki galdu nahi zaituela, baina bai bazadutzala
iadanik erdi galdua, tratuaren erdia egin denaz
gero bigarren merkataduriarekin, lehenekoa
higointzen denean.
Lehenagoko, bai oraiko andreek kostuma
dute hainitz perleria beharrietan dilindaka iratxekitzeko, duten atsegina gatik, dio Pliniok,
hekin sentitzeaz kraskabillatzen, elkhar ukitzen
dutenean. Nitaz bezanbatean ordea, nola baitakit Isaak Iainkoaren adiskide handiak beharri
dilindaketak igorri ziotzala Errebeka garbiari
bere amorioen lehen seinaletzat, zinetsten dut
edergaillu mistiko hark aditzera emaiten duela,
senharrak emaztea ganik ardietsi behar duen,
eta emazteak senharrari fidelki begiratu behar
dioen lehen gauza dela beharria, arren aharantzarik edo azantzik bat ere hartan sar eztadin

hitz garbien eta zuhurren soinularitasun emea
eta amudiozkoa baizen, eta hauk dira ebanjelioko perla orientalak; zeren bethi orhoitu behar da
arimak pozoatzen direla beharriaz, eta gorputza
ahoaz.
Amorioa eta fideltasuna elkharrekin daudenean, bethi ekhartzen dute trebetasuna eta
fidanza; hargatik senhar emazte sainduek hainitz ordainezko begitarte kostumatu dute bere
ezkontzetan, begitarte gerthuz amolsuak, baina
garbiak, baina mindurizkoak, baina trebeak eta
idekiak. Hala Isaak eta Errebeka, zeinak baitziren lehenagoko mendetako ezkonduen parerik
garbienak, lehiotik ikusi izan ziren elkhar karesatzen zutela, hala non desohorezko gauzarik
ezpazen ere, Abimelekek ezagutu baitzuen ezin
ziratezkeiela senhar-emazte baizen.
San Luis Franziako errege handia, bere gorputzaren aldera garratza, eta orobat bere emaztea ganako amorioan begitartetsua, gaizki erraiten zen sobera zegoelakotz halako karesamendutan, egiaz lehen merezi zuelarik laudorio, iakiteaz bere buru gerlatiaren eta bihotzdunaren largatzen ezkontzako amudioaren begiratzeko

behar diren eginbide aphur hetara; zeren amudio garbiaren eta idekiaren seinaletxo hek bihotzak amarratzen eztituztelarik, guziarekin ere
elkharganatzen tuzte, eta ederkitasun arrai bat
emaiten diote elkharrekiko bizitzeari.
Santa Monika izorra zenean San Augustino
handiaz, hainitz ofrezimenduz hura ordenatu
zuen giristinoen legera eta iainkoaren loriako
serbitzura, bera lekhuko den bezala erraiten
duenean, Iadanik dastatu zuela iainkoaren gatza
bere amaren sabelean. Hori da irakasmendu
handi bat giristino diren emazteentzat, bere
sabeletako fruituak, kanpora ilkhi baino lehen
ere, Iainkoaren maiestateari ofrezitzeaz, zeren
nola Iainkoak bihotz humil eta borondatezko
baten promesak ederetsten eta hartzen baititu,
amaren afekzionei heltzen ohi zaizte erditzeko
muga hartan. Lekhuko dira Samuel profeta, San
Thomas d’Akin, San Andriu de Fiesola eta bertzerik hainitz. San Bernardoren amak, halako
semearen merezizko ama baitzen, bere haurrak
bere besoetan harturik sortu ziren bezain laster,
Iesus gure Iaunari ofrezitzen ziotzan, eta orduan
danik hek maite zituen errespeturekin, gauza

sakratua eta Iainkoak begiratzera eman zioena
bezala; eta hori hain zori onez gertatu zitzaion,
non haren zazpi umeak izan baitziren guziz saindu.
Bainan haurrak munduraz gero, eta hasten
direnean arrazoinaz baliatzen, burhasoek artha
handi behar dute iduki Iainkoaren beldurtasunean sararazteaz hekin bihotzetan. Blanka zeritzon erregina prestuak eginbide hura beroki egin
zuen S. Luis bere seme erregeren aldera, maiz
erraiten zioela: ene seme maitea, nahiago zinituket ene begien aitzinean hillik ikusi, ezen ez bekhatu mortal batez kutsaturik. Hitz hura hain
barrena sartu zen seme saindu haren bihotzean,
non, berak zioen bezala, ezpaitzuen bizi izan
zeneko egunik iragan, hartaz orhoitu gabe, bere
ahal guzia egiten zuela iainkozko dotrina hari
itxekitzeko. Gerthuz, arrazak eta leinuak gure
hitzkuntzaz deitzen dira etxeak, eta hebraikek
berek haur egitearei erraiten diote etxe egitea.
Ezen endellegu hartan errana da Iainkoak egin
zerauztela etxeak Egypteko emaginei. Bada hori
horrela da, erakusteagatik etxe on bat egitea,
eztela hainitz munduko onhasun hartara biltzea;

baina bai umeak Iainkoaren beldurtasunean
aztea eta alxatzea. Zein baita zertan ezpaita lan
eta neke trabaillurik bat ere guphida behar,
halaz eta umeak aitaren eta amaren khoroa direnaz geroztik.
Horrela Santa Monika hain beroki eta fermuki iarri eta hari izan zen San Augustinen azta
gaixtoen kontra gudukatzen, non hari itsasoz eta
leihorrez iarraiki ondoan, hura zori hobeagoz
egin baitzuen bere nigar minen ume, haren
arima Iainkoa gana itzuliz, haren odolaren ume
izan zen baino, hari gorputza emanez.
Iondone Paulok artha utzten deraue emaztei
etxeko mainadaz: hargatik hainitzek egiazko
uste hau dadukate hekin debozioneak probetxu
geiago ekhartzen dioela mainadari, senharrenak
baino; zeren nola senharrak ezpaitaude hain
arduraki etxekoen artean, hargatik ezin xuxen
detzakete bertutera emazteek bezain errazki.
Konsiderazione hunen gatik Salomonek dio bere
proberbioetan, etxeko zori on guzia datxekola
famatzen duen emazte sendo eta bortitz haren
arthari eta antzeari.

Jenesako liburuan eskiribatua datza ezen
Isaakek ikusirik Errebeka bere emaztea zegoela
haurrik ezin izanez, Iainkoari othoitz egin zioela
haren gatik, non Hebraiko minzoaren arauera,
bere othoitza egiten baitzuen harekin batean
saietsez saiets, bata baitzegoen othoitzkiko alde
batetik eta bertzea bertzetik; hala ere senharraren othoitza molde hartan eginik enzun izan zen.
Senhar emaztearen batasunik handiena eta fruitutsuena da debozione sainduan egiten dena,
zeini nor hobeki iarraikitera batak bertzea behar
baitu gonbidatu. Badira fruituak, irasagarra
bezala, bere gozo minaz on guti direnak konfiturarik baizen. Badira bertzeak, uzterrez eta umuz
ezin dirauketenak konfituratzen ezpadire, nolakoak baitira geresoak eta abrikotak; halaber
emazteek behar dute desira bere senharrak konfitura ditezila debozionez asuerean; zeren debozionegaberiko gizona da animalia gaitza, garratza eta gogorra, eta senharrek behar dute desiratu bere emazteak debozioneari iarraiki dakizkola; zeren debozionegabeko emaztea hagitz da
hautskor, erorkor eta goibelkor bertutean Iondone Paulok erran du fedea eztadukan gizona sain-

dutzen dela emazte fedetiarraz, eta fedea
eztuen emaztea senhar fededunaz, zeren ezkontzazko ahaiko hersi haren bidez batak errazki
ekhar baitezake bertzea bertutera. Ordea zer
benedizino da senharemazte fidelek elkhar saindutzen dutenean Iainkoaren egiazko bertutean?
Gainerakoan, bataren eta bertzearen elkharganako sostengua hain behar da handi izan, non
biak sekulan eztitezin bertan eta berehala gertha haserrerik, arren hekin artean ikus eztadin
kontrestik eta gudurik. Erleak ezin daudezke
oiarzunek, oiuek eta soinuek ihardetsten duten
lekuan; segur Espiritu saindua ere ezin dagoke
azantzik, liskarrik, oiurik eta gudurik den etxean.
Badio San Gregorio Nazianzakoak bere denboran ezkonduek besta egiten zutela bere
ezkontzako urthaburuan; gerthuz on neritzake
konstuma hura ekhar baledi, kondizinorekin
ordea segi ezledilla munduko aphareilluez eta
sensuetarako dostaketez, baina senhar-emazteek egun hartan ongi konfesaturik eta komuniaturik ohi baino berokiago Iainkoari gomenda liozotela bere ezkontzako aitzinamendua, bere
gogo onak berriztaturik haren geiago eta geiago

saindutzeko elkharrekiko adiskidetasun eta fidelatsun batez, eta hatz berri harturik gure Iauna
baitan, bere bizitze thailluko nekhe-trabailluen
iasaiteko.

Espos oheko ohoreztasunaz

HOGOI ETA
HEMERETZIGARREN
KAPITULUA
Espos oheak behar du notha gabea izan,
Apostoluak dioen bezala, erran nahi da, eztela
hartan ediren behar garbitasunaren kontrako
gauzarik eta aiphatzeko ezten kutsurik. Hala ere
ezkontza saindua lehenik ordenatu izan zen lur
parabisuan, non egundaino oren hartaraino
ezpaitzen izan guthiziamenduzko desordenurik,
ez eta desohorezko gauzarik.
Nolazpait elkhar dirudite ahalkegarrizko atseginek eta ian-edaneko plazerek, zeren biek orobat behatzen baitute haragira, lehenbizikoei
bere abrekeriazko buelta gatik hutsik haragizkoak daritztelarik. Hetaz bada ezin derrakedana
deklaratuko dut ian-edana gatik erranen dudanaz.
Lehenik. Iana ordenatua da batbederaren
mantenatzeko, bada nola iatea, hutsik norbaiten

azteko eta sendorik idukitzeko, gauza ona, saindua eta manatua baita; halaber ezkontza egiten
dena, haurrik izaiteko eta munduaren hainitzteko, gauza ona eta guziz saindua da, zeren hau
baita ezkontzen xede prinzipala.
Bigarrenean. Iatea ez biziaren mantenatzeko,
baina batak bertzeari zor diogun elkharrekiko
tratuaren idukiteko eta amor egiteko, gauza xoil
arrazoinezkoa eta ohorezkoa da; orobat ere
badio Iondone Paulok partida bien ezkontza sainduan elkharrekiko eta legezko batzea dela eginbidea; ordea hain eginbide handia, non ezpaitu
nahi partidetarik bat bere oldez hartarik aparta
dadin bere lagunaren borondatezko konsentimendurik gabe; ez eta debozionezko eserzizak
gatik, zein baita zergatik erran baitut Komunione
sainduko kapituluan hartarakotz ezarri dudan
hitza: zenbatenaz gutiago bada aparta diteke
nihort eginbide hartarik bertuterako nahitze
enganarizkoak, edo haserraldiak eta higoindurak
gatik?
Hirurgarrenean. Nola konpainiako eginbidea
gatik iaten dutenek behar baitute trebeki ian,
eta ez borxaz bezala, eta geiago are enseiatu

behar baitira erakustera gogotik iaten dutela,
halaber ezkontzako eginbidea bethi segitu behar
da fidelki, trebeki eta haurrik izaiteko esperanzarik baliz bezala, zerbait dela kausa halako esperanzarik ezpaliz ere.
Laugarrenean. Iatea, ez bi lehenbizio arrazoinak gatik, bainan hutsik guthiziaren asetzea
gatik, gauza pairaditekeiena da, ez ordea laudatzekoa. Zeren ian-edaneko guthiziaren plazerak
berak ezin duke arrazoinik aski, hala non obra
bat laudatzekoa den, aski da pairaditekeiena
den.
Bortzagarrenean. Iatea, ez aphetitua gatik
xoilki, baina soberaniaz eta desordenatuki,
gauza geiago edo gutiago baitatzekoa da, soberania handi edo aphur izanaren eredura.
Seigarrenean. Ordea ian-edaneko soberania
eztatza xoilki soberatasunean, bainan oraino
iateko moldean eta maneran edo erremanguan.
Gauza miragarria da, Filothe maitea, erleentzat
hain on eta osasungarri den eztia, guziarekin ere
hain kaltegarri zaiela non batzutan eritzen baititu, hala nola hartarik sobera iaten dutenean uda
hastean; zeren iate hark emaiten deraue iarie-

tea, eta batzutan ezin itzulizko herioa ere, behintzat eztiztatuak direnean buru aitzinetik eta bere
hegalxoetarik. Egia erraitera hain saindu, hain
zuzenezko, hain gomendatzeko, eta Komunarentzat hain premiazko den ezkontzako tratua,
guziarekin ere zenbait ordu iakinetan perillos da
hari darraizkonentzat, zeren batzutan hekin arimak hagitz eritzentu bekhatu benialaz, soberania sinpletan gertatzen den bezala, eta zenbait
aldiz hiltzentu bekhatu mortalaz, gertatzen den
bezala haurrik izaiteko bide ordenatuaz bertzerik
hartzen denean; zein kasutan lege hartarik nihor
geiago edo gutiago errebelatzen den eredura,
bekhatuak geiago edo gutiago hastiogarriak
dire, baina bethiere mortalak. Ezen nola ezkontzaren xede prinzipala eta lehena baita haurrak
izaitea, nihor nihoiz ere ezin apartaditeke ordenaturikako legetik, zerbait bertzerik dela kausa
haurrik ezin ditekeielarik gerthatzen den bezala
umerik ezin ditekeienean emaztea agorra edo
iadanik izorra izanez: zeren kaus eta ordu hetan
halarik ere gorputzeko tratua da legezkoa eta
saindua, haurrik izaiteko bideak eta legeak begiratzen badire, ikusirik eztela gertatzen ezkontza-

ko xede prinzipalak eman duen legea hauts
dezaken gauzarik. Gerthuz, Onan zeritzonak
bere ezkontzan egiten zuen obra itsusia eta
madarikatzekoa Iainkoaren aitzinean hastiogarria zen Eskiritura sainduak Jenesako hogoi eta
hemezortzigarren kapituluan dioen bezala. Eta
gure mendeko Hignot batzuk (zeinak millatan
gaizkiago erraitekoak baitira San Hieronimok
Ephesakoak ganako Epistolaren gainean izendatzen dituen Zinikak baino) erran nahi izan dutelarik gizon gaixto haren gogoa eta intenzionea
xoilki desgogara zitzaiola Iainkoari, badarik ere
Eskiritura saindua bertzela minzo da, eta bereziki seinalatzen du gauza bera zela hastiogarrizkoa eta maradikatzekoa Iainkoaren aitzinean.
Zazpigarrenean. Bihotz alfer, likhits eta
putruz baten egiazko seinalea da haragietan eta
ianharietan gogoa sarturik idukitea othurunza
baino lehen; eta are geiago, othurunzatuz gero
trikatzen denean jan-edanetan hartu duen atseginean, hartan dagoela hitzez eta gogoz, eta
bere espiritua iraultzen duela ahamenak iretstean hartu duen plazeraren orhoitzapenean, egiten duten bezala barazkal-aitzinetik gogoa

gerrenean eta barazkal-ondoan platetan dadukatenek. Halakoek merezi lukete mutil kuisina
xukatzaille arri; bere sabela, Iondone Pauloren
erranera, egiten baitute Iainko. Ohorezko jendeek eztute gogoa mahainean, hartan iarten
direnean baizen, eta othurunza ondoan garbitzentuzte eskuak eta ahoa ian dutenazko gusturik eta usainik ez geiago izaitea gatik. Elefanta
animalia lodi-larri bat da, baina lurraren gainean
bizi direnetarik ohorezkoena, eta sensu geiago
duena, hitz bat erran nahi derautzut haren ohoreztasunaz. Eztu bere emeaz bertzerik nihoiz ere
hartzen, eta behi hautatu duena samurki maite
du, eta halarik ere ezta harekin batzen hirur urthetarik hirur urthetara baizen, eta hori bortz
egunekotz xoilki, eta hain gordaka, non hura
nihork ezpaitu nihola ikusten tratu hartan, bainan hala bada ere, agertzen da seigarren egunean, non bertze guziak baino lehen, xuxen baitoa zenbait ibaiara, zeinetan barrena gorputz
guzia ikhuzten eta garbitzen baitu, nahi eztuela
bat ere artaldera bihurtu non ezten lehenik osoki
garbitu izan. Ez othe dire aztura eta atun ederrk
eta honestak halako animaliarentzat? zeinetaz

gonbidatzen baititu jende ezkonduak ez egoitera
gogoz loturik bere bizitze thailluaren arauera
hartu dituzten gorputzeko plazeretan, bainan
hek iragan direnean, hetarik ahalik lasterrena
bihotzaren eta gogoaren garbitzera gero arimako libertate osoz akzione garbiagorik eta goragorik egitea gatik. Abisu hortan datza Iondone Paulok Korintiakoei emaiten derauen dotrina exzelentaren obramendu osoa eta konplia: Denbora
labur da, dio, gainerakoa da emazte dutenak
daudezila, ezpalute bezala. Ezen San Gregorioren arauera, hark emazte du, bat ere ezpalu
bezala, zeinak harekin gorputzeko konsolazionek
hala baititu hartzen, non hargatik gogoa ezpaitzaio aldaratzen eginbide espiritualetarik. Bada
zer ere erraiten baita senharraz, orobat aditzen
da emazteaz. Munduaz usatzen dutenak, dio
Apostoluak berak, beude hartaz usa ezpalezate
bezala beraz guziak serbitza bitez munduaz; nor
bere bizitze thailluaren eredura; ordea halako
moldez non hartan gogoa amarratu gabe trebeki eta agudoki Iainkoa serbitza detzaten munduko traturik ezpalebillate bezala. Gizonaren gaitzik handiena, dio San Augustinok, da nahi izai-

tea gozatu, xoilki usatu behar duen gauzaz, eta
nahi izaitea usatu, xoilki gozatu behar dituenez:
Gozatu behar gare gauza espiritualez eta xoilki
serbitzatu gorputzekoez, zeinetaz serbitzatu
behar bidean, heldu garenean hetaz gozatzera,
gure arrazoinezko arima egiten baita animalia
eta abre-arima. Uste dut erran dudala erran nahi
nuen guzia, eta erran nhi eznuena adiarazi dudala, erran gabe.

Abisuak alhargunentzat

BERROGOIGARREN KAPITULUA
Iondone Paulok lekzione egiten deraue Elizako Buruzagi guziei bere Timotheo baitan, erraiten duela, Ohoratzatzu egiazki alhargun diren
emazte alhargunak; bada egiazki alhargun
direntzat, gauza hauk behardira.
Lehenik, behar da emazte alharguna alhargun den ez xoilki gorputzez, bainan eta bihotzez
ere, erran nahi da, behar du deliberatu ezin hautsizko deliberamendu batez bere buruaren begiratzera eta idukitzera alharguntza garbi batetan;
zeren alhargun eztirenak birezkontzeko parada
hel artean baizen, eztire gizonetarik apartatuak
gorputzeko atseginaz bezanbat baizen, bainan
hei datxezte bihotzez eta borondatez. Baldin
egiazko alhargunak bere buruaren finkatzeko
alharguntzako estatuan, botuz ofrezitu nahi
baido Iainkoari bere gorputza eta kastitatea,
edergaillu handi bat iratxekiko dio bere alharguntzari, eta seguranza handi batetan ezarriko

du bere erresoluzionea: Zeren, ikusirik botu eginez gero eztuela geiago eskurik bere kastitatearen utzteko, parabisua utzi gabe, hain ieloskor
izanen da hartu duen gogoaz, non ezpaititu
ezkontzazko gogoeta arinenak ere utziko bere
bihotzean den gutiena trikatzera; hala non botu
sakratu hartaz burdin-athe bortitz bat ezarriko
baitu bere arimaren eta erresoluzionearen kontrako mandatuketen edo eskhaintzen artean.
Gerthuz, San Augustinok botu hura handiro xoil
konseillatzen dio alhargun giristinoari, eta lehenagoko Origenes iakinsuna aitzinago doa, zeren
konseillu emaiten deraue emazte ezkonduei
botu egiteaz alharguntzazko kastitatean egoiteko, baldin senharrak hiltzen bazaizte, berak
baino lehen, arren bere ezkontzatan ahal dituzketen plazeren artean, badarik ere goza ahal
ditezken alharguntza garbiaren merituaz aitzindarizko promez haren bidez. Botuak egitentu
botuaz gerostik obrak Iainkoaren gogorakoago,
bortitzten du bihotza hekin egiteko, eta eztiotza
xoilki Iainkoari emaiten obrak, zeinak baitira
gure borondate onaren fruituak bezala, baina
konsekratzendio oraino gure borondatea bera,

zeina baita gure obren eta akzioneen arbola
bezala. Kastitate sinpleaz gure gorputza prestatzen diogu Iainkoari, zilhegi gaudelarik bertze
aldi batzuez haren utztera bere plazeretara,
ordea kastitatezko botuaz emaitza oso eta ezinitzul arazizko bat egiten diogu hartaz gure buruari eskurik utzi gabe gure hitzaren iateko. Manera
hartan, haren gathibu eta meneko iarten garela,
zeinaren serbitzatzea hobe baita erregetasun
guzia baino. Bada nola bi Dotor handi hekin abisuak neurrigabeki on baitzaizkit, hala desira
nuke hain doatsu izanen diren arimak, non hei
iarraikitzeko borondaterik hartuko baitute, hari
litezila zuhurki, sainduki eta sailki egiteko hartan, bere bihotzeko indarrak ongi sondaturik
zeruko inspirazionea eskaturik, eta Gidari zuhur
eta debozionetsu baten konseillua harturik:
zeren horrela den guzia probetxu geiagorekin
eginen da.
Bigarrenean. Hortaz lekhora bigarren ezkontzazko ukho hura egin beharda garbiki eta hutsik
bere afekzione guziak iainkoa gana itzultzekotzat garbitasun geiagorekin eta bere bihotzaren
alde guzietrik iosteko Iainkozko maiestatearen

bihotzarekin; zeren umeak aberatsturik utzteko
desirak, edo zenbait bertze munduko abantaillik
ardietsteko usteak alharguna alhargundurik
badaduka, izanen du naski laudorio, ez ordea
segur Iainkoaren aitzinean, halaz eta Iainkoaren
begietan deusek ere egizko laudoriorik ezin
dukeienaz gerostik Iainkoa gtik egiten denak baizen.
Geiago, behar da alharguna, egiazki alhargun
izatekotzat, apartatua den eta borondatezki
billusia mundurazko kontentamenduetarik. Atseginketan bizi den alharguna, dio Iondone Paulok,
hil da bizirik. Nahi izaitea alhargun izan, eta halarik ere atsegin artzea, begietsia, balakatua eta
sohastatua izaiteaz; nahi bada dansaketan eta
bankezietan aurkhitu, nahi badu usainztaturik,
berregindurik eta totildurik ibilli, hori da alhargun bizia izaitea gorputzez, bainan alhargun hilla
izaitea arimaz bezanbatean. Zer ansia da, othoi,
Adonisen eta amorio lizunaren etxeko bandera
egin dadin kukurusta xuriz plumaia giza gotiturik, ala sedazko belo ixurtuz begitartearen inguruan sare gisa hedaturik? aitzitik hainitzetan
banaloriaren emendaillutzat beltza xuriaren gai-

nean emaiten da haren kolorearen abantaillatzea gatik. Alhargunak enseiatu duenean emazteek ohi duten gizonen begietan eder izaiteko
antzea, beithaeta pitztura perillosagoak aurtikitzentu hekin bihotzetara: beraz plazer ergel
hetan bizi den alharguna, bizi delarik hil da, eta
ongi erraitera, ezta alhargunaizuna edo alhargun
itxura baizen.
Ebakitzeko denbora ethorri da, usotortoillaren boza enzun izan da gure lurrean, dio Kantikak: Munduko soberaniak ebaki behar ditu nork
ere debozionez bizi nahi baitu, guzien gainetik
ordea ebakimendu hura premiazkoa da egiazko
alhargunarentzat, zeina, uso+apal garbi bat
bezala, bere senhar ioanaren gainean nigarrez,
hartzbeherapenez eta auhenez orai berehala
egon baita. Noemi bihurtu zenean Moabetik
Betleemera, hura ezkondu berrian ezagutu
zuten hiriko Andreak hasi ziren erraiten, ez othe
da hori Noemi? Ordea ihardetsi zerauen: arren
enazazuela izenda Noemi (ezen Noemi erran
nahi da graziosa, arraia eta ederra) bainan izenda nazazue Mara, zeren Iaunak berretu baiteraut
arima khiratsturaz. Hori erraiten zuen zeren hil

baitzizaion senharra: halaber alhargun debotak
eztu nahi behin ere eran dakion, eta estima
dadin ederra eta graziosa dela, aski eritsten
baitu Iainkoak nahi duen bezalako, erran nahi
da, bere begietan humil eta xipi izaitea.
Lanpek, zeinetako olioa aromatika baita,
usain gozoago banatzen dute argiak hillez: hala
alhargunek, zeinen amorioa izan baita garbi
ezkontzan, bertutezko eta kastitatezko usain
hobeago eta handiago isurtzen dute, hekin
argia, erran nahi da senharra, iraungi denean
herioaz. Senharra maite izaitea bizi deino, gauza
aski komuna da emazteen artean. baina senharra maite izaitea, hala non hura hillez gero,
eztuen emazteak bertzerik nahi, amoriozko
gradu eta titulu da egiazko alhargunei baizen
eztagotena. Iainkoa baitan esperanza izaitea,
senharra iabe eta habe dagoeino, ezta gauza
hain bakhana; baina Iainkoa baitan esperanza
izaitea alhariabe hartaz gabetuz gerostik, hainitz
laudorio merezi duen gauza da. Hargatik laharguntzan errazkiago ezagutzen da nihork bere
ezkontzan izan dituen bertuteen perfekzionea.

Umeak dituen alhargunak haren ntzearen eta
gidaritasunaren beharren daudenak, eta beregainki hekin arimari eta bizitzeko zimendamenduari behatzen derauezaten gauzetako, ezin utz
detzake niholatako maneraz, eta eztitu ere utzi
behar. Ezen Iondone Paulok klarki dio obligatuak
direla hetaz artha idukitera bere burhasoei
ordainaren bihurtzeko, eta are geiago zeren norbaitek ezpadaduka bere etxetiarrez eta beregainki bere mainadakoez artha eta kontu, hura
gaixtoago baita fedea eztuena baino, ordea
halakoak badira umeak non eztuten gidaren
beharreik, orduan alhargunak behar ditu bere
afekzione eta gogoeta guziak batetara erakharri,
hetaz garbikiago baliatzekotzat bere buruaren
aitzinatzeko Iainkoaren amoriora. Baldin zenbait
borxazko borxak obligatzen ezpadu egiazko
alharguna kanpoko nahasketara, nolakoak baitira hauziak, konseillu emaiten diot alhargunari
hetan ez bat ere sartzeaz, eta bere egitekoen
errekaitatzeko antze eta bide emeenari, bakezkoenari eta geldienari iarraikiteaz ezpalirudi ere
fruitutsuena lizela. Zeren munduko ioan ethorrietak fruituak xoil behar dira izan handi, konpa-

ratzekoak badira bake geldi eta saindu baten
ontasunekin; bertze alde dela, hauziek eta bertze halako nahaskeriek barraiatzen dutela bihotza eta hainitzetan athera idekiten derauezatela
kastitatearen etsaiei, nihor iarten denean debozionearen kontrako eta Iainkoari eder etzaizkon
erremenguetan, noren ere faborearen beharra
baitu, hari begitarte egiteko.
Biz orazionea alhargunaren ardurako eserziza, zeren nola ezpaitu amoriorik behar Iainkoarentzat baizen, eztu geiago hitzik ere kasik
behar Iainkorentzat baizen; eta nola burdina,
ezin darraikidikeonean aimant-harriaren erakhartzeari, diamanta aitzinean edo bien artean
izanez, oldartzen baita aimanta gana, diamanta
urrundu den bezain laster; halaber Iainkoa gana
ezin osoki oldar ziteken alhargunaren bihotzak
eta Iainkozko amorioaren deiei ezin zerraiki
zikeienak senharra bizi zeino, berehala, hura hil
denean, beroki egin behar du laster zeruko usain
onetara, erran baleza bezala espos sakratuak
dioena, O Iauna, orai ni osoki neure naizenean
har nazazu guzia zure, erakhar nazazu zure

ondotik lasterka eginen dugu zure usain onak
aditurik.
Alhargun sainduari dagotzan eta besarkatu
behar dituen bertuteak dire, ukho egitea ohorei,
graduei, batzarrei, tituluei eta bertze horrelako
banaloriei; haren egitekoa da pobreak serbitzatzea, eriak ikhertzea, ondikatuak konsolatzea,
neskato gazteak bizitze debotera ekhartzea eta
berori bertute guzietako mirail ageri iartzea
emazte gazteen aldera. Xahutasuna eta doia
dira hekin tresnen bi edergailluak; humiltasuna
eta karitatea dira hekin akzioneen bi edergailluak; ohoreztasuna eta mansotasuna dira hekin
mintzoaren bi edergailluak; modestia eta ahalkekortasuna dira hekin begien bi edergailluak, eta
Iesus gurutzatua da hekin bihotzetako amorio
bakoitza.
Hitz batez, egiazko alharguna da elizan marxoko bioleta daritzon lore xumea, paregabeko
eztitasunik banatzen duena bere debozionearen
usainaz, eta bethi kasik gorderik dagoena bere
xipitasunaren osto zabalen azpian, eta bere
kolore guti biziz eta erdi ilhunez mortifikazionea
erakusten duena. Sortzen da leku freskoetan eta

ez landuetan, nahi ezpaitu hrstua izan mundukoen ibilketez bere bihotzeko freskuraren hobeki
begiratzea gatik ontasunen, ohoreen edo are
amorioen desirak ekhar liotzoketen pitztura
guzien kontra; doatsu izanen da, dio apostoluak,
horrela badago.
Hainitz bertzerik erraiteko nuke gauza horren
gainean; baina den guzia erran izanen dut, erran
dukedanean bere estatuko ohoreaz ieloskor den
alhargunak erneki irakur detzala San Hieronimo
handiak eskiribatzen dituen guthun ederrak
Furia, Salbia eta bertze andre prestuak gana,
zeinak guziz zori onezkoak izan baitziren hain
aita espiritual handiren alaba espiritualak izaiteaz. Zeren ezin deusik iratxeki dakidikeo erraiten derauenari abisu hau baizen, egiazko alhargunak nihoiz ere bertzeak eztituela gaizki erran
eta ez baiatu behar, zeren bigarreneko edo are
hirurgarreneko eta laugarreneko ezkontzetara
iragaiten diren; ezen kasu iakin batzuetan Iainkoak hala ordenatzen du bere loria handienetan.
Eta bethi behar da zaharren dotrina hau begien
aitzinean iduki, alharguntzak eta birjinitateak

eztadukatela zeruan gradurik, humiltasunak
ordenatzen derauena baizen.

Hitz bat Birjinentzat

BERROGEI ETA BATGARREN
KAPITULUA
O birjinak! eztut hirur hitz hautaz bertzerik
zuei erraiteko, zeren gainerakoa aurkhituko
duzue berzetan. Baldin munduko ezkontzan
sartu nahiak bazarete, idukazue bada ieloskorki
zuen behenbiziko amorioa zuen lehenbiziko senharrarentzat. Uste dut enganamendu handi dela,
bihotz garbi baten orde, bihotz higatu, amorioz
nahasi eta erabilli bat ekhartzea. Ordea zori
onak deitzen bazaituzte kastitatezko eta birjinezko eztei espiritualetara, eta nahi baduzue
zuen birjinitatea sekulakotz begiratu: O Iainkoa!
begirauzue zuen amorioa ahalik mindurikiena
zuen Iainkozko esposarentzat; dakizuela, nola
hura baita garbitasuna bera, eztuela deus garbitasuna bezain maite, eta hari gauza guzien premiziak zor zaizkola. San Hieronimoren guthunek
emanen derauzkitzute premia ditutzuen abisu
guziak. Eta zuen kondizioneak obedienziara obli-

gatzen zaituztenaz geroztik, hauta zazue gidari
bat, zeinaren gidamenduz zuen bihotza eta gorputza saindukiago konsekra ahal diotzotzuen
Iainkoarn maiestateari.

INTRODUKZIONEAREN
LAUGARREN PARTEA
Maizagoko tentazioneen kontrako
abisu premiazkoak dadutzana

Eztela konturik egin behar
munduko umeen erranez

LEHEN KAPITULUA
Mundukoek ikusiko duten bezain sarri bizitze
debotari iarraiki nahi zaizkola, aurtikhiko tuzte
zure gainera milla tragaza bere burlakeriez eta
gaixki erranez; gaixtoenek erranen dute itxuraz
eta artez zabiltzala, munduak begitarte gaixto
egin derautzula, eta hark zuri ukho eginez, bazoazila Iainkoa gana; zure adiskideak iarriko zaizkitzu milla eta milla abisu, bere ustez, zuhurrik eta
karitatezkorik emaiten. Eroriko zara (erranen
derautzute) zenbait melankolia beltzetan, galduko duzu munduan duzun kerdita, ezin pairatuzko
eginen zara, zahartuko zare muga baino lehen,
zure etxeko egitekoak gaizkituko dira, bizi behar
da munduan munduko gisa, eta milla halako
nahaskeria.
Ene Filothea, hori guzia ezta hitzkatze erhorik
eta banaloriazkorik baizen; jende hek eztute
ansiarik zure osasunaz, ez eta zure egitekoez;

mundukoak bazinete, dio salbatzailleak, munduak bere duena onets lezake, baina zeren etzareten mundukoak, hargatik gaitzez dagotzue.
Ikusi dugu aitonen semerik eta andrerik gau
guziaren, bai hainitz gau osorik bata bertzearen
ondoan datuetan, kartetan eta bertze iokotan
iragaiten; othe da lan grinatsuagorik, tristeagorik eta gogoetatsuagorik hura den baino? guziarekin ere mundukoek etzuten hitzik erraiten,
adiskideak etziren hargatik axolatzen, eta oren
batetako meditazionea gatik, zeren ikusten
duten lehen baino aphur bat goizago iaikiten
garela komunione saindura preparatzea gatik,
laster egiten dute midikua gana gure senda arazitzeko ur beltzetarik eta horitasunetik; illabethe
batetako gau guziak iraganen tuzte dansetan,
nihork eztu arrankurarik, eta hutsik eguerri
gaueko beilla gatik, eztula dute guziek eta
marraskaz daude sabeleko minez biharamunean. Nork eztakusa mundua dela iuje gaixto
bat, bere umeentzat eme eta begitartetsu, baina
Iainkoaren umeentzat gaiz eta garratz.
Ezin gaudezke munduarekin ongi, harekin
batean galtzen garenean baizen. Ezta biderik

haren kontentatzeko, zeren sobera aldetara
itzultzen da, Ioanis etorri da, dio gure salbatzailleak, iaten eta edaten eztuela, eta badiozue
deabrua duela; etorri da gizonaren semea, iaten
eta edaten duela, eta badiozue Samaritano dela.
Egia da, Filothea, largatzen bagare konpainiari
amor eginez irri gitera, iokatzea, dansatzera
munduarekin, eskandalua hartuko du; harekin
hari ezpagare, akusatuko gaitu itxurazkoak eta
melankoliatuak garelako; ederki aldagarriztatzen bagara, erranen du zerbait egin nahiz gabiltzala; edergailluak utzten baditugu, usteko du
bihotz eroria dugula; erranen du gure alegrianzak direla largoegitasunak, gure mortifikazioneak direla tristeziak, eta horrela behatzen
deraukuino begi gaixtoz, sekulan ezin garatezke
haren gogorako. Gure eskasak emendatzentu
eta leku guzietan erraiten du bekatu direla; gure
bekatu beniala egiten du mortal, eta erorkorrez
egiten ditugun bekatuak hartzentu, maoiziaz
egin baginitu bezala. Iondone Paulok dio karitatea manso dela, eta mundua kontra gaizki egin
nahi ada; karitateak eztu gaizkirik pensatzen,
mundua kontra bethi gaizki pensatzen iarria da,

eta gure eginak ezin akusa detzakeienean, akusatzentu gure intenzioneak, dela xikiroek duten
adarrik, dela eztuten, dela diren xuri, dela diren
beltz, otsoak hargatik eztitu utziko ian gabe,
ahal badagi.
Zer ere eginen baitugu, munduak eginen
derauku bethi gerla; luzez bagaude konfesoaren
aitzinean galdeginen du zer hanbat dugun erraiteko; guti bagaude, erranen du eztugula guzia
erraiten; gure urrats guziak zelatatukoitu, eta
koleran largatuko dugun hitz arina gatik, leku
guzietan banatuko du ezin pairatuzkoak garela;
gure egitekoez izanen dugu artha idurituko zaio
abarizia dela, eta gure emetasuna dela inozenkeria; munduko umeez bezanbatean, hekin kolerak, dire bihotz handitasunak, hekin abariziak
dire zuhurziak, hekin trebetasunak dire ohorezko
konpainiamenduak; finean armiermek bethi
gaixtatzentuzte erleen lanak.
Utz dezagula mundu itsu hura, Filothea,
dagoela oiuz nahiz bezanbat, hontza bezala,
argiko xorien izitzeko; garela finko hartu dugun
gogoan, ezgaitezila itzul egin ditugun erresoluzionetarik; bethi puntui hortan bagaude, ageriko

da ea egia denz zinetan sakrifiziatu gaizkola Iainkoari, eta bizitze debotean iarri garela. Izar
adatsdunek eta finko dabiltzanek gure iduriz orobat hurren egiten dute argi, bainan adatsdunak
gutiren buruan ilhuntzen dire, nola ezpaitira iragaitzazko su batzu baizen, eta bertzeek bethi
datxeten argia dute. Halaber itxurapenak eta
egiazko bertuteak elkharren iduri handia dute
kanpotik; baina bata bertzetik errazki ezagutzen
da, zeren itxurapenak eztu irauterik eta barraiatzen da goiti doan khea bezala; ordea egiazko
bertutea bethi dago fermu eta finko.
Ezta guretzat on guti gure debozioneko
hatsapenaren seguratzeko, haren gatik izaiten
badugu laidorik eta gaizki errailleen ahotan erabilten bagare, zeren bide hartaz begiratzen gara
banaloriaren eta urguillukeriaren perilletik, zeinak baitira Ejipteko emaginak bezala, hek manatu baititu iferuko faraonek hil detzatela Israeleko
semeak sortuko diren egun berean. Gurutzean
iosiak gare munduaz denaz bezanbatean, eta
behar da mundua den gurutzean iosia gure aldera; hark xori+burutzat gadutza, dadukagun guk
ere hura erhotzat.

Bihotz ona behar dugula

BIGARREN KAPITULUA
Argiak, ederra delarik eta desiratzekoa, lilluratzentu gure begiak, ilhunbetan luzeki egon
direnean, eta herri batako jendekin treba
artean,zenbat ere kortes eta begitartetsu baitire,
halarik ere nolazbait izitzen gara. Naski, Filothe
maitea, bizitzeko ganbiatze hunetan hainitz
gogorapen alxatuko da zure barrenean, eta
munduko erhokeriei erran derauezun adiu handiak zenbait tristezia eta flakeza emanen derautzu bihotzean; hori gertatzen bazaitzu duzun
pazienzia guti bat, othoi; zeren ezta deus izanen,
ezta izidura guti bat baizen, bizitze berriak
ekhartzen derautzuna, hura ioanez gero, hamar
milla konsolazione izanen tutzu. Lehenbizian
damutuko zaitzu agian zure banotasunetan
erhoek eta burlariek emaiten zerautzuten oriaren utzteaz, bainan, O Iainkoa! nahi othe zenduke galdu Iainkoak egiaz emanen derautzun sekulakoa? Iar-egon, eta ioan-ethorri banaloriazkoek,

zeinetan eman baititutzu zure aitzineko urtheak
presentatuko zaizko oraino zure bihotzari, hura
beithatu, bazkatu eta bere gana berriz erakharri
nahiz, bainan othe zenduke bihotzik sekulakotasun doatsuari ukho egiteko hain arinkeria enganarizkoak gatik? Zinets nazazu bethi fermuki
hari bazara eta finko bazaude, etzara hainitz
egonen hain eztitausn gozorik eta plazergarririk
hartu gabe, non aitortuko baituzu munduak
eztuela behazun kharminik baizen ezti haren
aldean, eta debozioneko egun batek geiago
balio duela milla munduko bizitzearen urthek
baino.
Ordea ikusten duzu giristinoaren perfekzioneko mendia neurrigabeki dela gora; he! ene
Iainkoa, diozu, nolatan ikhanen ahal naiz? bihotz
zaite, Filothea, erle-umeak hasten direnean bere
formaren hartzen deitzen dire Ninfak, eta orduan
ezin oraino hegalda ditezke loretara ez mendietara, ez aldapa hurbilletara eztiaren biltzeko;
bainan aphurka amek aphaindu derauezaten
eztitik ianez, ninfa xume hek hartzentuzte hegalak, eta hala azkartzen dire, non gerro hegaldatzen baitira nora nahi berak bere bizikaiaren

bilha. Egia da debozionean oraino erle-umetxoak
gare, ezin ikhan gaitezke gure gogoaren arauera, zein gogo ezpaita gutiago, Giristinoaren perfekzioneko goren puntura ardietsteko baizen:
badarik ere hasten gara formaren hartzen gure
desirez eta erresoluzioneez, hegalak hasten
zaizkigu sortzen. Esperanza behar dugu bada
egun batez izanen garela erle espiritualak, eta
hegaldatuko garela, eta han artean bizi gaitezin
debot zaharrek utzi derauzkiguten irakhasmenduetako eztiaz, eta dagiogun Iainkoari othoitz,
dizkigula usoaren bezalako hegalak, ez xoilki
oraiko biziak diraueino hegaldatzeko, bainan
etorkizunekoaren sekulakotasuan doatsuan
gozoki pausatzeko.

Nolakoak diren tentazioneak,
eta zer diferenzia den
tentazionearen sentitzearen eta
konsentitzearen artean

HIRURGARREN KAPITULUA
Iduri bekizu, Filothea, Prinzesa gazte bat bere
esposak neurrigabeki maite duena, eta zenbait
gaixtok hura galdu eta haren espos-ohea lizundu
nahiz, igorten dioela norbait amorezko mandatari lizun harekin bere nahi galgarriaz minzatzera.
Lehenbizirik, mandatari hark Prinzesari erakusten dio bere nausiaren gogoa. Bigarrenean, Prinzesak mandatua hartzen du, edo gogotik, edo ez
gogotik. Hirurgarrenean, edo konsentitzen du,
edo eztu konsentitzen: halaber Satanek, munduak, eta haragiak, arima bat Iainkoaren semearekin esposaturik ikusirik, igorten diotzate tentazioneak eta gogoramenduak, eta hek direla bide,
lehenik erakusten zaio bokhatua. Bigarrenean,
gogoramendu hetan edo lakhetzen zaio, edo
etzaio lakhet; finean edo konsentitzen du, edo

eztu konsentitzen; eta hauk dire laburki erraitera, hirur pausuak gaizki egitera iautsteko, tentazionea, atsegina, eta konsentimendua. Eta hirur
akzione hek hain agerriz ezagun eztirelarik bertze bekhatu suerte guzietan, badarik ere ezagutzen dira, ukhi ditezkeien bezala, bekhatu handietan eta gaixtoenetan.
Zein ere nahi den bekhaturen tentazioneak
iraun baleza ere, gure bizitze guzian, ezin egin
ginitzake Iainkozko maiestatearen desgogarako,
hartan lakhetzen ezpazaiku, eta konsentimendurik emaiten ezpadiogu. Arrazoina da, zeren tentazionea hari denean ezpaigara gu hari, bainan
pairatzen baitugu, bada hartan atseginik hartzen
eztugunaz gero, ezin dukegu hobenik bat ere.
Iondone Paulok denbora handiz pairatu zituen
haragiaren tentazioneak, ordea ez xoilki etzen
hargatik Iainkoaren desgogorako, aitzitik hek
zirela kausa heldu zitzaion Iainkoari loria. Angela de Foligni doatsuak sentitzen zituen hain haragizko tentazione bortitzak, non urrikalkizuntzen
baita hetaz minzo denean. Handiak ere ziren San
Franzesek eta san Benediktok pairatu zituzten
tentazioneak, batak elhorripetan, bertzeak

elhurpean sartu eta erabilli baitzuten bere gorputza billusgorriturik, hekin iraungitzeko; badarik ere etzuten hargatik Iainkoaren grazia nihola
ere galdu, aitzitik hura bere baitan hagitz emendatu zuten. Bihotz sendo bat behar duzu bada,
Filothea, tentazioneen artean, eta ez sekulan
iduki garaitua zarela zure desgogarako direino,
bethi dakizula eta orhoitzen zarela bertze gauza
dela tentazionearen sentitzea, eta bertze bat
haren konsentitzea. Ezen senti detzakegu, gure
gogoaren kontrako badira ere, ezin ordea konsentidetzakegu hetan atsegin hartu gabe, iakinik
atsegina komunski dela konsentimendura heltzeko urratza eta pausua. Beraz gure salbamenduaren etsaiek eskaini diazagutela nahiz bezanbat beitha eta baska, beudez arduraki gure bihotzeko athetan sartu nahiz, erran diazagutela
nahi duten bezanbat elhe, baina gogoa dadukagino hetan atseginik ez hartzeko, Iainkoa ezin
ofensa dezakegu, erran derautzudan Prinzesaren senhar Iaunak ezin gaizkira har dezakeien
bezala, hark enzuna gatik igorri zitzaion mandatari lizuna, haren erranetan plazer suerterik
hartu ezpadu.

Guziarekin ere diferenzia hau da arimaren
eta Prinzesa haren artean, zeren Prinzesak desohorezko mandatua enzun duenean, on bazaio
kanpora dezake mandataria, hura geiago enzun
gabe, bainan eztago bethi arimaren ahalean tentazionearen ez sentitzea, bethi ahala duelarik
haren ez konsentitzeko; hargatik tentazioneak
luzeki dirauelarik, kalterik ezin egin diazakegu,
gure desgogarakoa deino.
Ordea tentazionearen ondoan etor ditekeien
atseginaz bezanbatean, zeren bi parte baititugu
gure ariman, bat beherekoa, bertzea gainekoa,
eta beherekoak ezpaitarraio bethiere gainekoari,
aitzitik bere lanak egiten baititu beregain, hainitzetan gertatzen da behereko parteak atsegin
duela tentazionean gainekoaren konsentimendua gabe, aitzitik haren oldearen kontra: eta hori
da Apostoluak deklaratzen duen gudua eta
gerla, erraiten duenean bere haragia guthiziatzen dela espirituaren kontra; badutela mienbroek lege bat, eta espirituak bertze lege bat duela,
eta hala bertze horrelako gauzez.
Ikusi othe duzu egundaino, Filothea, suko
ikhatz gorri murru handi bat hautsez estalirik?

nihor heldu denean hamar edo hamabi orenen
buruan handik su bilha, eztu kausitzen guti bat
baizen sukhaldearen erdian, ta oraino nekhez;
han zen bada, kausitzen denaz gero: eta hartaz
bertze ikhatz lehen hillak berriz pitz eta irazeki
ditezke: orobat da gure bizitze espiritualean tentazione handien eta bortitzen artean dagoen
karitateaz. Zeren tentazioneak, bere atsegina
sararazirik behereko partean, arima guzia hautsez, iduriz behintzat, estaltzen du, eta Iainkoaren amudioa den lekurik xipienean hertsten du:
zeren ezta geiago ageri nihon ere bihotzaren
erdian, espiritupean barrena baizen, badirudi ere
eztela han eta nekhez aurkhitzen da. Badarik ere
egiaz han da, halaz eta, gure arimako eta gorputzeko ondar guziak nahasiak direlarik, gogoa
fermu dadukagunaz gero ez bekhatuaren, ez
tentazionearen konsentitzeko, eta gure kanpoko
gizonak duen atsegina barrenekoari desplazer
zaionaz gerostik. Eta gure borondatearen ingurunetan dagoelarik, ezta halarik ere hartan
barrena; hargatik ezagun da halako atsegina
dela nahi gabezkoa, eta halakoa deino, ezin ditekeiela bekhaturik.

Bi exenplu eder horren gainean

LAUGARREN KAPITULUA
Hanbat doatsu erran dudanaren ongi aditzea,
non ezpaitut dudarik eginen zuri haren luzeki
deklaratzeaz. San Hieronimok dio gizon gazte
bat ohe guri baten gainean hedatu eta lotu izan
zela firikuzko lokharri legunez, eta emakume
lizun batek berariaz haren fermutasunaren inharrotseko, harekin etzanik eskuztatze eta balaku
likhitz suerte guziez hura gonbidatzen eta ertxatzen zuela; hark ez othe zuen parerik eztuen
haragizko pitzturarik sentitu behar? Haren sensuak ez othe ziren atseginduraz bethe behar?
Haren burua eta fuina ez othe ziren ordu hartako bereko plazergarriez iragan behar? bai segur,
eta halarik ere hura inguratzen duten hain bertze asalduren, eta atsegingarriren artean, tentazionetako bizuntza eta erauntsia izigarrizko
haren erdian erakusten du bere bihotza eztela
garaitua, eta borondateak eztuela nihola ere
konsentitzen: halaz eta ikusi zuenean gauza

guziak zituena bere kontra alxatuak, eta bere
gorputzeko partetarik etzuela bat ere bere
manuko mihia baizen, hura hortzez trinkatu eta
aurtikhi zuenaz gero burreuek eztirez eta bertze
errementez gorputza pena zezaketen baino
kruelkiago hare arima zerabillan emazteki lizun
haren begitartera; hala ere Tiranoak ez fidaz hari
garai lekidikeola doloreez, uste izan zuen garaituko zitzaiola atseginez.
Santa Katalina Sienekoak gauza beraren gainean izan zuen guduaren historia guziz da miragarria: huna laburki nola den. Espiritu gaixtoak
esku izan zuen Iainkoa ganik birjina saindu haren
garbitasunaren akometatzeko ahal zukeien errabiadura handienaz, kondizionerekin ordea etzuela hura ukhituko: ekharri ziotzan bada bihotzera
gogoramendu lizun motha guziak, eta haren
geiago pitzete gatik, bera bere lagunekin gizon
eta emakume iduriak harturik, milla eta milla
haragizkotasun eta lizunkeria suerte giten zituen
haren begien aitzinean, hura gonbidaztzen eta
ertxatzen zuela hitz eta sohas ahal diratezkeien
itsusienez, eta gauza hek guziak kanpokoak zirelarik, guziarekin ere sensuen bidez barrena sar-

tzen ziren birjina garbi haren bihotzean, zeina,
berak gero aitortzen zuen bezala, hetaz baitzen
bethea, hala non ezpaitzitzaion azkhendu lizunkeria eta haragizko atsegin lizunen uholdeak eta
erauntsiak inharrosi etzuen gauzarik, gaineko
borondate hutsa eta finena baizen. Gudu hartan
denbora handiz egon zen, eta gure Salbatzailleak, egun batez hari bere begitartea erakusi
zioenean, erran zioen Andre saindu hark: Non
zinen, ene Iauna maitea, ene bihotza ilhunbez
eta lizunkeriez bethe zenean? Horren gainean
ihardetsi zioen: Alaba, zure bihotzean ninzen.
Eta nola, hark berriz, ene bihotzean zinunden
hain bertze lizunkeriekin? hain leku likhitsetan
egon nahi duzu bada? Eta gure Iaunak erran
zioen: Erradazu, alaba, zure bihotzeko pensamendu hek emaiten othe zerautzuten plazerik
edo damurik? khiratz othe ziren edo gozo?
Enuen, Iauna, dio, neurrigabeko khiratstasunik
eta tristeziarik baizen. Eta hark berriz: nork ezarten zuen khiratstasun eta tristezia handi hura
zure bihotzean nik baizen ene goderik egonaz
zure arimaren erdian barrena? Zinetzazu, ene
alaba, zurekin orduan izan ez baninz zure boron-

datea inguratzen zuten eta ezin hauts zezaketen
gogoramendu hek, dudagaberik hari garaituko
eta barrena sartuko zitzaizkon, eta nola zure
borondatea batera edo bertzera zilhegi baita,
plazerki hartuko zituen, gero manera hartaz zure
arimari herioa emanen zioten; baina zeren
barrenean bainengoen ezarten nuen zure bihotzean frogatu duzun damua, eta tentazioneari
athea ahal bezanbat hertsten zioen gudua; eta
zeren ezin baitzidekeien nahi zuen bezanbat,
hargatik desplazer eta gaitzeritzte handiago sentitzen zuen tentazionearen eta bere burua beraren kontra: manera hartan pena hek merezimendu eta irabasia handi bat ziren zuretzat, eta zure
bertutearen eta bortitztasunaren emendagaillu
handia.
Ikusten duzu, Filothea, nola su hura estalirik
zegoen hautspean? nola tentazionea eta atsegina sartu ziren bihotzean barrena? nola inguratu
zuten borondatea? Ikusten duzu, nola borondateak xoildurik, zihardukan eta guduka hari zen
gogora ekharten zitzaion gaizkiaren kontrako
khiratstasunez, desplazerez eta arnegamenduez, bethi finko zegoela konsentimendurik

eman nahi gabez hura inguratzen zuen bekhatuari? O Iainkoa! zer hetstura Iainkoa maite duen
arimarentzat, ez iakiteaz nihola ere ea Iainkoa
duenz bere baitan, edo eztuenz, ea zeina gatik
dihardukan iainkoaren amorioa haren baitan
osoki iraungia denz edo ez! halabaina zeruko
amorioaren perfekzioneko lorerik finena eta punturik gorena da, amoriodunaren paira eta guduka arazitzea amorioa gatik, iakin dezan gabe ea
duenz, zeina gatik eta zeinarekin batean horrela
gudukatzen den amorioa.

Bihotzgarria tentazionetan
den arimarentzat

BORTZGARREN KAPITULUA
Ene Filothea, akometadura handi eta tentazione bortitz hek Iainkoak eztitu nihoiz ere utzten etortzera, bere amudio garbi eta beregaineko hartara alxatu nahi dituen arimen kontra baizen, bainan ezta hargatik erran behar segur direla haren ardietsteko: zeren hainitzetan gertatu
da akometatze bortitzetan fermu egon zirenak,
Iainkozko laguntzari gero ez fidelki iarraikiz, erori
direla tentazione arinetan. Hori erraiten dut,
arren gertatzen bazara behin ere hain tentazione handiz akometaturik, iakin dezazun Iainkoak
egiten derautzula ohigabeko faborea eta hartaz
deklaratzen derautzula nahi zaituela handi egin
bere begien aitzinean; eta halarik ere bethi zaudezin humil eta beldurti, seguranzarik hartzen
eztuzula garaituko ahal zaiztela tentazione
xehei, handiei garaitu zaiztelarik, Iainkoaren

Maiestatearen aldera izanen duzun ardurako
fideltasunaz baizen.
Zer ere tentazione bada gertatuko baitzaitzu,
eta zer ere atsegin handik etorriko, zure borondatea finko dagoeino bere konsentimendua
eman gabe ez xoilki tentazioneari, bainan eta
atseginari, etzaitezila hargatik asalda, zeren
Iainkoa ezta bat ere ofensatzen.
Norbaiti bihotza flakatu zaionean, eta bizitzeko seinalerik geiago emaiten eztuenean, eskua
emaiten zaio bihotzaren gainean, eta sentitzen
bada den gutiena dabillala, iujeatzen da bizi
dela, eta zenbait ur preziatuz edo bertze zenbait
erremedio eginez, berriz erakhar dakidikeola
indar eta sentimendua; hala batzutan gertatzen
da tentazioneak borthitz izanez, badirudiela gure
arimari indarrak osoki flakatu zaizkola, eta hatsik
ezpalu bezala, jeztuela geiago ez bizitze ez egite
espiritualik, bainan ezagutu nahi badugu hartaz
zer den, pausadezagun eskua haren bihotzaren
gainean. Konsidera dezagun ea bihotzak eta
borondateak dutenz oraino bere egite espirituala, erran nahi da, ea bere eginbidearen arauera
tentazioneari eta atseginari konsentimendua

ukhatzen dioten hari iarraiki gabe; zeren gure
bihotza ukhoan dagoteino bere baitan, segur
gara ezen karitatea, zein baita gure arimako
bizia, gure baita dagoela ere, eta Iesus gure Salbatzaillea aurkhitzen dela gure ariman, gorderik
eta estalirik dagoelarik, hala non orazioneari
arduraki iarraikiz, Sakramenduez usatuz, Iainkoa
baitako fidanzan egonez beldurtuko baitzaizkigu
gure indarrak, eta bizitze oso eta gozo batez biziko baigara.

Nola tentazionea eta atsegina
diratezkeien bekhatu

SEIGARREN KAPITULUA
Aiphatu dugun Prinzesak eztu hobenik egiten
zaion mandatu desohorezkoa gatik, halaz eta,
kasu emandugun bezala, bere gogoaren kontra
heldu zaionaz gerostik: baina kontrara zenbait
begitartez lekurik eman bazuen halako mandaturik hari egiteko, haren ondoan dabillanari
berak lehenik amorio eman nahiz, dudarik gabe
hobenduri lizate mandatua bera gatik; eta, minbera iduri egin baleza ere, mereziluke eranzute
eta gastigu. Halaber gertatzen da batzutan tentazione hutsak bekhatutan ezarten gaituela,
zeren geurok tentazionea bilhatzen baitugu.
Konparazionera, badakit iokotan hari naizenean,
zin eta burho errazki egiten dudala, eta tentazioneak hori ekartzen derautala, bekhatu egiten dut
noiz ere iokotan hari bainaiz, eta hobenduri naiz
iokoan etorriko zaizkidan tentazione guziez. Baldin badakit zenbait konpainiak ekhartzen derau-

tala tentazionerik eta erorterik, eta halarik ere
hartaratzen banaiz neure gogoz, dudarik gabe
hobenduri naiz han hartuko ditudan tentazione
guziez.
Tentazionetik heldu den atseginari athea
herts dakidikeonean, bethi bekhatu da hari idekitea, hartarik hartzen den plazera, eta emaiten
zaion konsentimendua handi edo xipi, luze edo
labur den eredura. Bethi gauza baiatzekoa egiten du erran dugun Prinzesak, ez xoilki enzuten
badu egiten zaion mandatu lizuna; bainan oraino
hura enzunez gerostik, hartan lakhetzen bazaio
bere bihotza kontentamendurekin haren gainean erabilliz: zeren konsentitu nahi eztuelarik
egiten zaion mandatuaren arauera egiteko,
guziarekin ere hartan hartzen duen kontentamenduaz konsentitzen du bihotzak gogoz obra
dezala: eta bethi gauza lizuna da obra lizunari
edo bihotzez, edo gorputzez lotzea, aitzitik
gauza lizunari bihotzez lotzea halako maneraz
da lizuntasuna bera, non, bihotzak nahi eztuelarik, gorputza lizuntzen bada, ezin baititeke bekhaturik.

Tenta zaitezinean bada zenbait bekhaturen
egitera, konsiderazazu ea zure borondatez eman
duzunz lekurik tentatua izaiteko, eta orduan tentazioneak berak ezarten zaitu bekhatutan, zeroni sartu zare perilla gatik. Hori aditzen dela, baldin okasioneari errazki itzuli ahal bazaizko eta
aitzinetik ikusi baduzu edo ikusi behar bazenduen tentazionea etorriko zitzaizula; bainan
eman ezpadiozu tentazioneari etortzeko biderik,
niholaz ere eztiteke zuretzat bekhatu.
Tentazionetik heldu den atseginari itzuli ahal
gaizkonean eta ezpaigaizko itzuli, bada bethi
zerbait bekhatu, hartan guti edo hainitz egon
garen eredura, eta hartu dugun atseginari leku
eman diogun arauera. Baldin emakume batek
lekurik ez emana gatik solhastatua izaiteko, plazerik hartzen badu nihork hura solhasta dezan,
gaizki erraitekoa da hargatik, hartan hartzen
duen plazera heldu ezpada solhastaketatik baizen. Konparazionera, baldin hari amorio eman
nahi dioen mutil totillak ederki ukhitzen badu
gitarra, eta plazerik hartzen badu, ez zeren
haren amorioaren ihisian dabillan, bainan zeren
eztiki eta ederki ukhitzen duen gitarra, ezta bek-

haturik izanen, luzez egon behar eztuelarik plazer haren hartzen, beldurrez eman dezan lekurik, plazer hartarik iragaiteko mandatuaren hartzeko atseginera. Orobat bada, nihork irakhatzen
baderaut zenbait arte pensuz eta artifizioz betherik ene etsaiari aspertzeko, nik plazerik hartzen ezpadut, eta konsentitzen ezpadut erraiten
zaitan bezala aspertzea, baina xoilki lakhetzen
bazait halako pensuaren eta artifizioaren ikhasteaz, dudarik gabe, eztut bekhatu egiten; on
eztelarik plazer hartan hainitz trika nadin, bledurrez aphurka eraman nazan aspertzearen beraren edozein atseginera.
Batzutan tentazionearen ondoan berehala
zenbait atseginazko khilikamendu sartzen zaiku
kasik akorda gaitezin baino lehen, eta hori ezin
diteke bekhatu benial arin bat baizen, bainan
handiago egiten da baldin akordatuz gero zer
gaitzetan gaudezin, ansigabez egoiten bagara
deliberatzen, ea atsegindura hartuko edo khenduko dugunz; handiago are da, baldin hura sentitzen dugunean, hartan bagaude zenbait denboraz ansigabe hutsez, haren khentzeko borondaterik bat ere gabe; baina noiz ere borndatezki

eta deliberatuki gogoa hartzen baitugu halako
atsegintasunean lakhetzeko, gogo deliberatu
hura bera da bekhatu handi bat, gauza zergatik
atsegin hartzen baitugu, seinalatuki gaixtoa
bada. Emakumearentzat bizio handi bat da amorio gaixtorik iduki nahi badu, sekulan nahi eztioelarik amurusari gorputza largatu.

Tentazione handien kontrako
erremedioak

ZAZPIGARREN KAPITULUA
Tentazionerik sentitzen duzun bezain sarri,
egizu haurrek egiten duten bezala otsoa edo
artza larrean ikusten dutenean: ezen berehala
laster egiten dute aitaren edo amaren besoetara, edo bederen oiu egiten diote heldakiela; zuk
halaber laster egizu Iainkoa gana, eta gomendua
zakizko haren miserikordiari eta helzakitzari:
gure Salbatzailleak berak irakhasten duen erremedioa da, erraiten duenean: zaudete othoitzez,
tentamendutan eror zaitezten beldurrez.
Ikusten baduzu, halarik ere tentazioneak
dirauela, edo berretzen dela, laster egizu gogoz
Gurutze sainduaren besarkatzera, Iesus gurutzatua zure aitzinean ikus bazeneza bezala. Errozu
zinetan eztuzula sekulan tentazionea konsentituko eta eska zakizko hel dakizula haren kontra,
eta tentazioneak diraueino, zin zinez errazu
eztuzula konsentitu nahi.

Ordea promezik egiten duzun eta konsentimendua ukhatzen duzun bizkitartean, eztezazula tentazionearen begitartera beha, baina xoilki
beha diozozu gure Salbatzailleari; zeren behatzen baduzu tentazionea gana, behintzat bortitza denean, zure fermutasuna inharrots eta kordoka ahal liro.
Itzul ezazu zure espiritua zenbait lan onetara,
zeren hek zure bihotzean sarturik eta lekua harturik, kanporako ituzte tentazione eta gogoramendu gaixtoak. Erremedio handia tentazione
guzien, ala handien, ala xipien kontra da gure
gidariari gure bihotza erakustea, eta heldu zaizkigun gogoramendu, sentimendu, eta afekzione
guziak erraitea: zeren kontu egizu espiritu gaixtoak enganatu nahi duen arimarekin lehenbizi
egiten duen paktua dela ixilik egoiteaz, egiten
duten bezala bertzeren emazterik edo neskatorik enganatu nahi dutenek; debekatze baitituzte
lehenbizitik eztiozotela ez senharrari, ez aitari
parterik eman bere artean izan dituzten hitzez;
kontrara Iainkoak bere inspirazionetan, gauza
guzien gainetik, nahi du gure ganik, hek eman

dietzegun gure Superiorei eta Gidariei ezagutzera.
Baldin haukin guzien ondoan tentazionea
tematzen bada gure nekhatzen eta khexatzen,
eztugu bertzerik egiteko, lekhat gu ere temagaitezin, zinetan eta zinetan erraiten dugula, eztugula konsentitu nahi: ezen nola neskatoak ezin
ezkon baititezke ez ez dioteino, hala arima, aldaratua izana gatik, ezin sekulan zaurt diteke
ezean dagoeino.
Ez iharduki zure etsaiarekin, eta eztiozozula
sekulan hitzik ihardets, gure Salbatzailleak
haren ahalkatzeko eta ixiltzeko erranzioena baizen: Urrun Satana, adoratuko eta serbitzatuko
duk hire Iainkoa; eta nola emazte garbiak ezpaitio hitzik erran, ez eta behatu behar zerbait
desohorezki eragin nahiz darraion lizunari; bainan hura berehala largarturik behar baitu bere
bihotza itzuli bere esposa gana eta prometatu
dioen fideltasuna berriz firmatu hitzketanm iarri
gabe: halaber arima debotak ikusten duenean
zenbait tentazionek hura akometatzen duela,
eztu nihola ere egon behar ihardukitzen eta ihardetsten; baina behar da sinpleki itzuli Iesus bere

esposaren aldera, eta berriz zinetan prometatu
behar dio leial izanen zaiola, eta nahi duela
sekulakotz osoki harena izan, nihori parterik
eman gabe.

Kontra egin behar zaiela
tentamendu xehei

ZORTZIGARREN KAPITULUA
Guduka hari behar garelarik tentazione handien kontra ezin garaituzko bihotz batez, eta
hekin gainean ardietsten dugun garaiak xoil
ontasun handi ekhartzen deraukularik; badarik
ere probetxu geiago agian atheratzen dugu tentazione xeheen kontra ongi gudukatuz. Zeren
handiek, bere handi izanaz xeheak xitzen dituzten bezala, xeheak ere hain neurrigabeki geiago
dira, handiak diren baino, non hetarik eramaiten
den garaia konpara baititeke handienetarik
ardietsten den garaiarekin.
Otsoak eta Artzak dudagabe perillosago dira
uliak baino: badarik ere eztute gure pazienzia
asaldatzen, unhatzen eta frogatzen uliek bezanbat. Erraz da nihor hil gabe egoitea, baina gatz
da ordu eta leku guzietan presentatzen diren
kolera xipietarik itzultzea. Erraz da bertzeren
senharrarekin edo emaztearekin lizundu gabe

egoitea, bainan ezta hain erraz begiztatzerik edo
amoriotzerik ez emaitea edo hartzea grazia eta
fabore xipirik ez eskatzea, edo igortzea, hitz maitagarririk ez erraitea edo enzutea. Erraz da senharrari eta emazteari ielosgarririk ez emaitea
gorputzez, bainan ezta hain erraz halakorik ez
emaitea bihotzez; erraz da espos ohearen ez
lizuntzea, baina gaitz da espos amudioaren ez
zaurtzea; erran da bertzeren onhasunik ez
ebatstea, baina gaitz da hartaz ez guthiziatzea;
erraz da gezurrezko lekhukotasunik ez ierraitea
iujeen aitzinean, baina gaitz da bertzeen artean
gezurrik ez erraitea; erraz da ez horditzea; baina
gaitz da neurriz iatea eta edatea; erraz da bertzeren herioaren ez desiratzea, baina gaitz da
hari gaitzik ez desiratzea; erran da hari aiphamen gaixtorik ez emaitea, baina gaitz da haren
ez mesprezatzea. Hitz batez tentazione xeheak,
nolakoak baitire, haserraldiak, idurikortasunak,
bekhaitstasunak, amuruskeriak, ergelkeriak,
banaloriak, bi-bihotztasunak, afaitaketak, arteziak, gogoratze lizunak, hek, diot dira debozionean deliberatuenak diren arimen ardurako
lanak eta eserzizak. Halakotz, ene Filothe mai-

tea, behar gare artha handiz gudu hartara preparatu, eta zarela segur, zenbat garaia eramanen baititugu etsai xume hekin kontra, hain bertze harri preziatu iosiko direla Iainkoak bere
Parabisuan preparatzen deraukun loriako khoroan. Hargatik diot, iratzarririk gaudezila tentazione handien kontra agudoki eta bortitzki haritzeko, heldu badira, erneki eta azkarki hari behar
dugula akometamendu xehe eta arin hekin kontra.

Nolako erremedio ekhar diteken
tentazione xeheen kontra

BEDERATZIGARREN
KAPITULUA
Ea beraz, banalorioazko, idurikortasunazko,
grinazko, ielosiazko, amuruskeriazko eta bertze
horrelako nahaskeriezko tentazione xeheak,
uliak eta ulitxiak bezala, heldu zaizkigunean
begietara, batean mazelan, bertzean sudurretan
ausikitzera, nola ezpaigaudezke hekin oztetik
osoki libraturik, egin dakidikeien kontrarik hoberena da, hetaz konturik ez egitea; zeren, zenbat
ere baitira, ezin egin diazakegute kalterik, unha
gaitzaketelarik, tinkhetz bagaude Iainkoa serbitzatu nahiz.
Mesprezatzatzu bada horrelako akometadura
xeheak, eta etzarela orhoit ere zer erran nahi
duten; bainan utzkitzu buheskatzera zure beharrietara, eta huna hara zure inguruan ibiltera,
uliak bezala, eta helditzezinean zure ausikitzera,
ikusirik zure bihotzean nolazpait trikatzen direla,

khenetzatzu hala dagidans; etzaitezila guduka
hari hekin kontra, eztiezezula ihardets; bainan
egizu hekin kontrako akzionerik, nolakoa ere
nahi den, beregainki ordea Iainkoa ganako amoriozkorik. Ezen sinetsten banauzu etzare thematuko sentitzen duzun tentazionearen kontrako
bertuteari lotzera, zeren hori lizate kasik iartzea
tentazionearekin ihardukitzen, bainan epherik
izan baduzu, nolakoa den tentazionea, ezagutzeko, buruz buru haren kontrako den bertuteazko
akzione bat eginik, zure bihotza kheinu batez
itzuliko duzu Iesus gurutzatuaren aldera, eta
haren ganako amoriotze batez muzu emanen
derauezu harenoin sakratuei. Hori biderik hoberena da etsaiari garaitzeko, dela tentazione
xipietan, dela handietan: Ezen nola Iainkoa
ganako amorioak bere baita bertute guzien perfekzione guziak eta bertuteek berek bano beregainkiago baitadutza, hura ere bizio guzien kontrako erremediorik beregainekoena da: eta zure
arima kostumatzen bada heldu zaizkon tentazione guzietan ihes-leku jeneral hartara laster egitera, ezta obligatua izanen behatzera eta sondatzera nolako tentazioneak ituen, bainan emero

sentiturik asaldatzen dela, pausatuko du erremedio handi hartan, zein erremedio, hortaz lekhora, hain izigarria baita espiritu gaixtoarentzat,
non dakusanean tentazioneek atzartzen gaituztela Iainkoaren amudiora; ixiltzen baita eta gelditzen gure tentatzetik.
Horra zer den tentazione xehez eta maizkoez, zeinen kontra nihork nahi balu xehero buruz
buru iarri, morfundi bailiteke eta ezpaileide deusik.

Nola bortitztu behar den bihotza
tentazioneen kontra

HAMARGARREN KAPITULUA
Konserazazu noizbaitetik noizbaitera zer
pasionek nausitzenago duten zure ariman, eta
hek ezaguturik, harezazu gogoz, hitzez eta obrez
hekin kontrako bizitze manera. Konparazionera,
sentitzen baduzu banaloriazko pasioneak zaramatzala, orhoitzaite maiz munduko biziaren
miseriaz, zein unhagarri izanen zaizkon konszienziari halako banaloriak heriotzeko egunean,
zein ezta gosean bihotz handi bati, eztirela haurren iokoak eta dostetak baizen; eta bertze
horrelako gauzarik iraulezazu gogoan. Minzazaite maiz banaloriaren kontra, eta iduri zaitzularik
zure oldearen kontra minzo zarela, etzaudezila
hargatik banaloria zinetan mesprezatu gabe:
ezen bide hartaz obligatua izanen zara, guzien
aiphamenaz ere, haren kontra haritzera, berdin
gauza baten kontra minzatuz atzartzen gare
haren gaitzetztera, lehenbizian hartarako afek-

zionerik genduelarik. Egizu beheramenduzko eta
humiliagarrizko ahal bezanbat obrarik, iduri
dagotzularik damurekin egiten tutzula, zeren
horrela humiltasunean ohituz zure banaloria
zapatzen duzu, hala non tentazionea datorrenean, zure inklinazionea ezin iarriko baita haren
alde lehen bezanbat, eta indar geiago izanen
baituzu hari gerla egiteko.
Abariziari emana bazare, egizu maiz gogoeta
bekhatu haren erhokeriaren gainean, gure serbitzuko baizen eginak eztiren gauzen gathibu egiten gaituela, bada eta ezpada heriotzeko orenean utzi beharko direla guziak, eta naski hek
barraiatuko dituen, edo bere kaltetan eta danazionetan hetaz serbitzatuko den urliaren eskuetan. Minzazaite hagitz abariziaren kontra, laudazazu handiro munduak merezi duen pesrezioa,
borxazazu zure burua hainitz aumoin eta karitatezko obrarik egitera, eta zenbait aldiz utzkitzu
zerbaiten biltzeko okasioneak eta paradak.
Ohitua bazare amoriorik emaiten edo hartzen, maiz erabilezazu gogoan, zein perillos den,
bai zuretzat, bai bertzeentzat, horrela egitea,
zein itsusi den zure arimako afekzionerik noblee-

naren emaitea eta lizuntzea halako dostaketetan, zein bide zabal den erran erazitzeko burua
neurrigabeki arin duzula; minzazaite maiz garbitasunaren eta bihotzeko sinpleziaren faboretan,
eta egizu ahal bezanbateko akzionerik zuk erranen duzunaren arauera, ihes egiten duzula afaitadura eta solhastakeria guzietatik.
Hitz batez, bake denboran erran nahi da,
darraitzun bekhatuaren tentamenduek geiago
khexa etzaitzatenean, egizu harne kontrako bertuteazko obra hainitz, eta horrela egiteko okasioneak heldu ezpadira, zoaz zu lehenik hekin bilha:
zeren bide hartaz bortitztuko duzu zure bihotza
ethrokizuneko tentazionearen kontra.

Pausugabeaz, edo khexuaz

HAMEKAGARREN KAPITULUA
Pausugabetasuna edo khexadura ezta tentazione sinple bat, baina berekin hainitz tentazione ekhartzen deraukun ithurburua. Tristezia ezta
bertzerik, lekhat bihotzean dugun damua gure
baitan, nahi eztugularik, den gaitza, dela gaitz
hura den kanpokoa, nola pobrezia, eritasuna,
mesprezioa, dela barrenekoa den, nola iakingabetasuna, idortasuna, gogoaren kontrakotasuna,
eta tentazionea. Arimak bada sentitzen duenean
zerbait gaitz duela, damutzen da haren izaiteaz,
eta hori da tristezia, eta berehala desideratzen
du hartarik ilkitea, eta haren khentzeko biderik
aurkhitzea. Eta hunerainokoan badu arrazoin,
ezen batbederak ona desideratzen du, eta gaitz
delako uste duenetik ihezi doa.
Baldin arimak bilhatzen baditu bideak bere
gaizetik libratzeko Iainkoari diadukon amorioa
gatik, hek bilhatuko tu pazienziarekin, mansoki,
humilki, eta bihotz pausaturekin, esperanzaturik

Iainkoaren ontasunak eta probidenziak hura
lehen libratuko duela, ezen ez berak ekhar dezaken trabailluak, antzeak eta agudeziak. Baldin
bere libranza bilhatzen badu bere burua ganako
amudioa gatik khexatuko da eta beroki ibilliko
bere buruaren libratzeko bideen bilha, ontasun
hura haren baitan, Iainkoa baitan baino geiago
baliz bezala. Eztiot halako usterik duela; baina
diot khexatzen dela hala uste balu bezala.
Baldin berehala aurkhitzen ezpadu desira
duen arauera, sartzen da asaldu eta despazienzia handietan, eta nola ezpaitute aitzineko gaitza atheratzen, aitzitik hura berretzen baitute,
arima sartzen da neurrik eztuten hersturetan,
bihotza eta indarrak hala flakatzen zaizkola, non
iduritzen baitzaio bere gaitzak eztuela geiago
erremediorik. Beraz ikustenduzu lehenbizian
zuzenezko den tristeziak ekhartzen duela gero
bertze guziz perillosago den tristeziazko emendaillua. Khexadura edo pausugabetasuna da arimari etordakidikeon gaitzik handiena, bekhatua
lekhaturik. Ezen nola hiri edo herri batetakoen
artean alxatzen diren guduek eta kontrakotasunek hura osoki galtzen baitute eta edekiten bai-

tiote bidea kanpoko etsaiari buru egiteko, halaber gure bihotzak bere baitan aldaratua denean,
galtzen du ardietsi zituen bertuteen mantenatzeko indarra, eta bidea ere etsaiaren tentazionei kontra egiteko, zein etsaik orduan egiten
baitu bere ahal guzia ur nahasian, dioten bezala,
arranzatzeko.
Pausugabetasuna heldu da nihork sentitzen
duen gaitzetik libratua izaiteko, eta uste duen
ontasunaren ardietsteko desir desordenatu
batetarik; eta bizkitartean ezta gauzarik gaitza
berretzenago eta ontasuna urruntzenago duenik
pausugaberiak eta khexadurak egiten duen
baino. Xoriak zareetan eta lazoetan daude atzemanik, zeren hetan sartuz gero hegalak khexatuki baitarabiltzate ilki nahiz, eta horrela eginez,
hanbatenaz korapillatzenago dira. Noiz ere bada
zenbait gaitzetarik atheratzeko edo zenbait
ontasunen ardietsteko desirak khexatuko baitzaitu, bertze guziak baino lehen, ezarezazu zure
espiritua errepausuan eta bakean, iar arazizazu
zure iujeamendua eta borondatea, eta gero
emeki eta baratxe bilhazazu zure desiraren konplimendua, hartzentutzula bata bertzearen

ondoan hartako on diren bideak. Eta erraiten
dudanean, emeki eta baratxe hari zaitezila, eztut
erran nahi ansigabeki, baina khexatu eta asaldatu gabe, bertzela zure desiraren konplimendua
ardietsi behar bidean, guzia gaixkituko duzu, eta
geiago hagitz nahasiko zara eta amarratuko.
Ene arima ene eskuetan dago bethiere,
Iauna, eta zure legea etzait ahantsi, zioen Dabitek. Mirazazu egunean behin bano geiago, bederen ordea goizean eta arratsean, ea zure arima
zure eskuetan duzunz, edo ea zenbait pasionek
eta asalduk ezterautzunz eraman. Konsiderazazu ea zure bihotza zure manuko duzunz, edo ea
etzaitzunz itzuli eskuetarik zenbait afekzione
desordenatuz zenbait herrari, inbidiari, gutiziari,
beldurrari, unhadurari, edo alegrianzari lotzeko.
Errebelatua bada, zabiltza haren bilha bertzerik
baino lehen, eta hura bihurezazu Iainkoaren presenziara, zure afekzione eta desir guziak ezarten
ditutzula haren borondate sainduaren obedienziaren eta manuaren azpian. Ezen nola gauza
preziatu baten galtzeko beldur direnek, hura
hersiki baitadukate eskuan, halaber, Errege hark
bezala, bethi erran behar dugu, O ene Iainkoa!

perillean da ene arima, hargatik hura bethiere
eskuetan dadukat, eta halatan etzait zure lege
saindua ahantsi.
Eztemozutela zure desirei eskurik zure asaldatzeko, zenbat ere xipi eta kontu gutitako baitire; zeren xipien ondoen handiek eta kontu geiagokoek zure bihoitza kausi lezakete preparatuago aldaramendura eta desordenura. Senti dezazunean pausugaberia heldu zaitzula, gomendazakizko Iainkoari, eta zaude finko eztuzula eginen zure desirak zure ganik nahi duen gauzarik,
khexadura osoki iragan dadin artean, lekhat
gerora ezin luza ditekeien gauzarik bada, eta
orduan borxa edo enseiu eme eta bakezko batez
zure desiratzen lasterkatasuna gelditu behar
duzu, hura ahal bezanbat ematzen duzula eta
neurrira ekhartzen. Eta horren gainean, egizu
egin behar dena, ez zure desiraren, baina bai
arrazoinaren arauera.
Zure pausugabetasuna ager ahal badiozozu
zure arimaren gidariari, edo ezpere zenbait adiskide leiali eta debozionetsuri, eztagizula dudarik
berehala apazegatuko zarela; zeren elkharri
bihotzeko minen erraiteak ariman egiten du,

odol atheratzeak ardurako sukharra duenaren
gorputzean egiten duen gauza bera: hura da
erremedioen erremedioa. Hargatik San Luis
Erregeak abisu hau eman zioen bere semeari:
baldin bihotzean baduzu garririk hura errozu
berehala zure Konfesorari edo zenbait gizon
presturi, eta hala zure gaitza arinki iasanen ahal
duzu hark emanen derautzun bortitzgarriaz.

Tristeziaz

HAMABIGARREN KAPITULUA
Iainkoaren araerako tristeziak, dio Iondone
Paulok, obratzen du penitenzia salbamenduko:
munduko tristeziak obratzen du herioa. Beraz
tristezia on eta gaixto daiteke, gure baitan egiten dituen hainitz manerako obren eredura. Egia
da gaizkirik geiago egiten duela ongirik baino;
zeren bi ontasun baizen eztitu egiten, zein baitire miserikordia eta penitenzia, eta sei gaitz egitentu, zein baitira bihotzeko herstura, nagitasuna, higointza, ielosia, inbidia, eta despazienzia.
Hargatik erran du zuhurrak: Tristeziak hainitz hiltzentu eta hartan ezta probetxurik, zeren tristeziaren ithurburutik sortzen diren bi xirripa onak
gatik, sei hagitz gaixto heldu dire hartarik.
Etsaia baliatzen tristeziaz bere tentazioneen
erabilteko prestuen aldera: ezen nola enseiatzen
baita gaixtoen boz arastera bere bekhatutan,
halaber enseiatzen da prestuen tristatzera bere
obra onetan: eta nola ezin eragin baitezake gaiz-

kia, hari eder iduria emanez baizen, hala ezin
itzul gaitzake ongitik, gaitz dela erakusiz baizen.
Gaixto hari lakhetzen zaio tristezian eta melankolian, zeren nola bera triste eta melankoliatua
baita, eta izanen ere sekulakotz, hargatik nahi
luke guziak bera bezalakoak balire.
Tristezia gaixtoak nahasten du arima eta
asaldatzen, legegabeko beldurtasunak emaitentu, orazionerik egiteko gustua edekiten du, fuina
zapatzen du eta tontotzen, arima gabetzen du
konseilluz, erresoluzionez, iujeamenduz, bertutez, eta indarrak flakatzen eta eramaitentu: hitz
batez tristezia da lurreko edertasun guzia ebakiten duen eta animalia guziak harpaz motheltzen
dituen negu gogorra bezala; zeren arimari edekiten dio bere gozo guzia, hura hurren hebaintzen
du eta indargabetzen bere parte guzietan.
Sekulan gertatzen bazare, Filothea, tristezia
gaizto hartaz akometaturik, balia zaite hemen
diren erremdioez: Nihor triste da? dio Iondone
Iakuak, iarbedi othoitztan. Othoitza da erremedio beregaineko bat; zeren arima goititzen du
Iainkoa baitara, zein baita gure bozkario eta konsolazione bakhoitza, bainan othoitzez zaude-

nean hari zaiten Iainkoak ganako fidanzara eta
amudiora eraman zaitzaten ala barreneko, ala
kanpoko afekzionez eta hitzez, hala nola, O
miserikordiazko Iainkoa, ene Iainko guziz ona,
ene Salbatzaille bihotzbera, ene bihotzeko Iainkoa: ene bozkario, ene esperanza, ene espos
ederra, ene arimare maitea, eta bertze horrelakoez.
Hari zaite biziki tristeziaramenduen kontra,
eta iduri zaitzularik ordu hartan egiten duzun
guzia egiten duzula hotzki, tristeki eta laxoki,
halarik ere hari zaite egin ahalaren egiten. Zeren
nola etsaiak nahi baigaitu tristeziaz langia arazi
obra onetan, dakusanean ez garela gelditzen
ongi egitetik, eta obra onak bada eta ezpada egiten direnean geiago balio dutela, gelditzen da
gure penatzetik.
Kantazazu kanta espiritualik, zeren gaixto
hark hainitzetan bide hartaz utzi du egiten zuena
egin gabe: lekuko da Saul Erregea penatzen eta
erabilten zuen espiritua, zemaren indarrak hautsi baiziren salmo kantaz.
On da kanpoko lanei lotzea, hainitz eta hainitz manerazko obra ahal bezanbat hartzea ari-

maren apartatzeko gauza tristagarrietarik, bihotzen garbitzeko eta berotzeko, ikusirik tristezia
datxekola beronez hotz eta idor den azturari.
Egizu kanpoko obra berogarrizkorik, gusturik
gabe hasi zarelarik, Gurutzefikaren imajina
besarkatuz, haren oinak eta eskuak muzuskatuz,
zure begiak eta eskuak zerura hedatuz, zure
boza Iainkoa gana amoriozko eta fidanzazko
hitzez alxatuz, erraiten duzula. Ene maitea ene
da, eta ni harenan naiz, ene maitea mirrhazko
floka da enetzat, ene bulharren erdian egonen
da. Ene begiak zure gainena, O ene Iainkoa,
urtzen dire, erraiten dudala, noiz konsolaturen
nauzu? O Iesus, zarela enetzat Iesus, bizi bedi
Iesus, eta ene arima biziko da. Nork apartatuko
nau ene Iainkoaren amudiotik? Errazu bertze
horrelakorik. Disziplina neurriz harturik ona da
tristeziaren kontra, zeren borondatezko pena
kanpoko hark barreneko konsolazinea ekhartzen
du, eta arima, doloreak kanpotik sentiturik,
ahantsten da barrenekoez. Maiz errezebitze ezin
erran diteke zein beregaineko erremedio den
hartarakotz, zeren zeruko ogi hark azkartzen du
bihotza eta espiritua bozkariotzen.

Zure tristeziatik heldu diren sentimendu,
afekzione eta gogoramendu guziak agerdiotzotzu zure Gidariari eta Konfesoreari humilki eta
fidelki; bilhatzatzu presuna espiritualak, eta
zabiltzkote ahalik maizena triste denbora hartan.
ETa guzien buruan iarzaite Iainkoaren eskuetan
preparaturik tristezia unhagarri haren, zure
banaloriazko alegrian zen gastigu zuzenezko
baten bezala, pazienziaz pairatzera. Eta eztagizula nihola ere dudarik Iainkoak frogatu zaituenean libratuko zaituela gaitz hartarik.

Konsolazione espiritualez
eta sentitzen direnez, eta nola
hetan gobernatu behar garen

HAMAHIRURGARREN
KAPITULUA
Iainkoak mantenatzen du mundu handi
hunen izaitea eta iraupena bethiko aldizkatze
batetan, zeina dela bide eguna ganbiatzen baita
bethi gauera, uda-hastea edo belhartzea udara,
uda belhar ihartzera edo larazkhenera, larazkhena negura, eta negua uda-hastera; eta egunetarik bata ezta behinere bertzearen osoki berdin;
ikusten dugu hedoitsurik, utitsurik, idorrik, haizetsurik, eta bertzelatze hark edertasun handi bat
emaiten dio mundu huni guziari. Orobat da gizonaz, zeina baita, zahrren erranera, mundua bera
batetan laburki serraturik; zeren eztago behin
ere estatu ber-batetan. Haren bizia iarieten da
lurraren gainean ura bezala, hainitz moldezko
uhinetan bethi igerika dabillala, batean esperanzaz goititurik, bertzean beldurtasunaz beheititu-

rik, aurki konsolazioneaz eskuinera, aurki aflikzioneaz eskerrera eramanik, eta nihoiz ere haren
egunetarik ez eta orenetarik bat ezta osoki bertzea bezalakoa.
Hau da orhoitgarri handi bat. Enseiatu behar
dugu bihotzeko ardurako eta ezin hautsizko berdintasun baten idukitzera hain berdingabeko
gertanzen artean. Eta gauza guziak gure ingurunean hainitz maneraz itzulten eta ganbiatzen
direlarik, egon behar dugu fermuki higuitu gabe,
bethi behatzen dugula gure Iainkoagana, hara
gogoz eta obrez ardietsi nahiz. harbezal Itsasunziak nahizden bidea, abia dadilla Arratstirira,
Goztztirira, Hegoara, Nortera, eta zein ere nahi
den haizek hura eraman beza, badrik ere sekulan haren Itsas-orratsak eztu behatuko bere izan
ederrera eta polora baizen. Itzul bedi den guzia
azpitik gora, eztiot xoilki gure ingurunetan, bainan are gure baitan, erran nahi da, dela gure
arima triste, dela alegera, dagoela eztiki, dagoela zaminki, bakean, tribulamendutan, argian,
ilhunbean, tentazionean, errepausuan, gusturekin, gusturik gabe, idorturik, beraturik; hura
Iguzkiak erre, edo ihinzak freska beza. Ha! behar

da guziarekin ere bethi eta sekulakotz gure bihotzaren punta, gure espiritua, gure borondate gainekoa, zein baita gure itsas-orratza beha dagoen
epherik gabe, eta arduraki heda dadin Iainko
bere Kreatzaillearen, bere Salbatzaillearen, bere
ontasun bakhoitzaren eta guzien gainekoaren
amudiora, dela bizi garen, dela hil gaitezin, dio
Apostoluak, Iainkoarenak gare, eta nork apartatuko gaitu Iainkoaren amudiotik eta karitatetik?
Ez! sekulan deusek ere ezgaitu apartatuko amudio hartarik, ez tribulazioneak, ez hersturak, ez
herioak, ez biziak, ez presenteko doloreak, ez
etorkizuneko kasuen beldurrak, ez espiritu gaixtoen arteek, ez konsolazione gorek, ez aflikzione
barrenek, ez beratasunak, ez idortasunak, nahiz
denak ezgaitu sekulan apartatu behar karitate
saindu hartarik, zeina baita Iesus baitan zimendatua.
Hain tinkhezko erresoluzione hau ez sekulan
Iainkoaren largatzeko, eta haren amudio eztiaren ez utzteko, da kontrapizu bat gure arimentzat hekin idukitzeko bere berdintasun sainduan
bizitze hunetako kondizioneak ekhartzen diotza
hainitz manerazko erabilmenduen berdingabeta-

sunean. Zeren nola erleek dakusatenean haizeak larrean akometatzen dituela, harri batzu
besarkatzen baitituzte airean pisuago izaitea
gatik, bizuntzak hain errazki eraman detzan beldurrez, halaber gure arima, bere erresoluzioneaz
biziro besarkatu duenean bere Iainkoaren amudio preziosa, finko dago, ala espirituko, ala gorputzeko, bai kanpoko, bai barreneko konsolazioneen eta aflizioneen finkogabetasunean eta
aldizkatzean.
Ordea dotrina jeneral hunetaz lekhora, zenbait irakhasmendu partikularren beharra dugu.
Lehenik diot bada, debozionea eztatzala bihotzak sentitzen duen gozotasunean, eztitasunean, konsolazionean eta beratasunean, nigarra,
eta hatzbeherapenak erakhartzen derauzkigularik, eta zenbait eserziza espritualetan satisfakzione lakhetgarririk eta gozorik emaiten deraukularik. Ez, Filothea maitea, debozionea eta hori
eztira gauza bera. Zeren badira arimak beratasun, eta konsolazione hek dituztenak, eta halarik
ere hagitz bizios direnak: eta halatan eztute
egiazko amudiorik bat ere, eta gutiago are
egiazko debozionerik. Saul bere ahal guziaz

zerraiola haren begietatik Engadiko desertuetara ihesi zioan Dabit gaizoari haren hiltzeko, sartu
zen bera bakharrik leze batatan, non baitzegoen
Dabit bere jendekin gorderik: Dabitek ordu hartan hura millatan hil zukeielarik, bizia eman
zioen, eta etzuen ere izitu nahi izan, aitzitik hura
utsirik bere plazerarekin ilkitera, deitu zuen
gero, hari erakustea gatik hobenik etzuela eta
bera erori zela haren menean eta esku izan
zuela hari gaizki egiteko. Bada horren gainean
zer etzuen egin Saulek erakusteko beratu
zitzaiola bihotza Dabiten aldera? Hari erran
zioen, ene semea, iarri zen nigarrez guzien aitzinean, hasi zen haren laudorioen erraiten, aitortu
zuen guziz manso zela, milla othoitz egin ziotzan
Iainkoari haren gatik, segurik iakin izan balu
bezala erran zioen handi izanen zela etorkizunekotz, eta berak bere ondokotzat utzi behar zituenak gomendatu ziotzan. Zer mansotasun eta
bihotzberatasun handiago erakus zezakeien?
badarik ere etzuen bere arima ganbiatu, aitzitik
bethiere Dabiti zerraion lehen bezain garratzki:
horrelako batzu kausitzen dira, beratzen baitzaie
bihotza Iainkoaren ontasuna eta Salbatzaillearen

pasionea konsideraturik, hain sentimendu handiak baitituzte, non hatsbeherapen, nigar,
othoitz eta eskerminak aurtikitzen baituzte, hala
non erran bailiteke debozione guziz handi bat
dutela bihotzean: bainan erranetk eginera etorri
behar den orduan, ikusten da, nola uda bero
batetako iragaiten diren uriak lurrera xort larriz
eroriak gatik ezpaitira hartan barrena sartzen,
eta ezpaitira on, gorringorik iaio arazitzeko baizen; halaber horrelako nigarrek eta beratasunek
bihotz biziotsu baten gainera eroririk hartan
barrena sartu gabez eztiotela ontasunik egiten;
zeren gauza hek guziak gatik ere jende gaizo
hek elezakete ardit bat utz dadutzaten ontasun
gaizki ardietsietarik, eliozokete bere afekzione
gaixtoetarik bati ere ukho egin, eta elukete den
trabaillurik xipiena hartu nahi Salbatzaillearen
serbitzua gatik, hainitz nigar egin dutelarik
haren gainean; hala non izan zituzten sentimen
onak ezpaitira kokoma eta kakutxa espiritual
batzu baizen, zeinak ez xoilki ezpaitira egiazko
debozionea, bainan hainitzetan etsaiaren arte
handiak baitira, zeinek arimak konsolazione
xehe hetan trika arazirik hetaz kontenta arazi-

tzen baititu, geiago eztabiltzantzat debozione
egiazkoaren eta saillaren bilha, zeina baita iainkoaren gogorako gauzen egiteko borondate
finko, deliberatu, agudo eta harilari baten izaitea.
Haur batek minki eginen du nigar ikusten
badu amari emaiten zaiola lanzeta piko bat odol
atheratzeko, bainan orduan berean, zeina gatik
nigar egiten baitzuen ama eskatzen bazaio
eskuetan duen sagarrik edo konfiturarik, eztu
nihola ere utzi nahiko. Halakoak dira gure gehien
debozione minberak; ikusten dugunean Iesus
gurutzatuarik bihotza iragaiten dioen lanza kolpea emaiten zaiola, minki iarten gare nigarrez.
Helaz! Filothea, ongi da gure Aitaren eta Libratzaillearen herio eta Pasione dolorezko haren
gainean nigar egitea; zergatik bada eztiogu zinetan emaiten gure eskuetan dugun, eta zinetan
eskatzen zaikun sagarra, erran nahi da, gure
bihotza, zein baita Sabatzaille maite hark gure
ganik nahi duen amoriozko sagar bakhoitza?
Zergatik eztiotzagu utzten afekzione, atsegin,
bata bertzea ganako begitarte xehe hek, zeinak
nahi baiterauzkigu eskuetarik eraman eta ezin,

zeren gure asukreak baitira, zeinetaz zaleago
baigare haren zeruko graziaz guthiziatzen garen
baino? ha! horiok dire haurren amudiotasunak,
samur dira, baino flako, baina fantastiko, bainan
obra gabeko ere dira: debozionea beraz eztatza
beratasun eta sentimenazkko afekzione hetan,
ikusirik batzutan heldu direla naturalezatik,
zeina horrela baita uzterra eta erraza nork eman
nahi dioen pleguaren hartzeko; batzutan heldu
dira etsaia ganik, zeinak gure iar araziteko trikamendu hetan, atzartzen baigaitu halako gauzarik gero egiteko gogoaren hartzera.
Bigarrenean, beratasun eta eztitasun afekzionetsu hek halarik ere batzutan guziz dire onak
eta probetxu handitakoak: zeren arimako apehtitua pitzten dute, espiritua indarztatzen eta
debozioneko agudotasunari emaiten diote arraitasun eta alegrianza saindu bat gure obrak kanpotik ere, eder eta plazent egiten dituena. Hura
da Iainkoaren gauzetan nihork frogatzen duen
gustua, zeina gatik oiuz bezala baitzegoen Dabid
erraiten zuenean, O Iauna zein ezti diren zure
hitzak ene gangan, eztia baino eztiago dira ene
ahoan. Eta egiazki, debozionetik izaiten dugun

konsolazionerik xipienak geiago balio du, nola
ere nahi den, munduko alegrianza handienek
baino. Iainkozko esposaren bulharrak eta ugatza, erran nahi da, haren faboreak hobe dira arimarentzat, lurreko plazeretarik ahal ditekein
mahats-arnorik preziatuena baino; nork ere dastatu baititu, bertze gainerako konsolazione
guziak mintzat eta absintiotzat dadutza. Eta nola
szitika daritzon belharra ahoan dadukatenek
hain eztitasun neurrigabeko bat hartzen baitute
hartarik non ezpaitute sentitzen, ez goserik, ez
egarsurik, hala nori ere Iainkoak eman baitio
barreneko konsolazionezko eta gozotasunezko
iaki zerukoa, hark ezin desira eta ezin har detzake munduko konsolazioneak, behintzat hetan
gusturik hartzeko eta afekzionerik emaiteko.
Sekulako gozotasunen gustu aitzindari xipi batzu
dira, Iainkoak haren bilha dabiltzan arimei emaiten derauztenak; bihi azukreztatuak dire bere
haurrei partitzen derauztenak, hekin beithatzeko
eta erakhartzeko, ur bihotzgarriak dira eskaintzen derauztenak hekin indarztatzeko, eta
batzutan ere sekulako errekonpensen aitzineko
seinaleak eta bahiak dira. Erraiten da Alexandro

handiak itsaso zabalean zebillala, ezagutu zuela
lehenik Arabia doatsuari hurbiltzen zitzaiola,
handik haizeak ekharten ziotzan usain onez, eta
hargatik bihotztu zela eta lagunei ere piztu
zerauela bihotza, halaber hainitzetan bizitze hilkizun hunetako itsasoan eztitasunak eta gozotasunak izaiten tugu, zeinek dudarik gabe sentiarazten baiterauzkigute gogoz eta borondatez
bilha gabiltzan zeruko herri hartako plazerak.
Hirurgarrenean, ordea erranen derautazu,
denaz geroztik sentimenazko konsolazionerik on
denik eta Iainkoa ganik heldu denik, eta bertze
alde ez deusetakorik, perillosik, bai eta galgarririk, edo naturalezatik, edo are etsaia ganik heldu
denik, nolatan ezagut dezaket bata bertzetik,
eta zein diren gaixtoak edo ezdeusetakoak onen
artetik? Dotrina jenerala da, Filothe maitea, gure
arimetako afekzioneez eta pasioneez bezanbatean, ezagutu behar ditugula ekhartzen oi tuzten
fruituetarik; gure bihotzak dire arbolak, afekzioneak eta pasioneak dira hekin adarrak, eta obrak
edo akzioneak dire fruituak; ona da afekzione
onak dituen bihotza, eta onak dire gure baitan
obra onik eta saindurik egiten duten afekzioneak

eta pasioneak. Baldin eztitasunak, beratasunak,
eta konsolazioneak direla bide egiten bagara
humillago, pazientago, akortago, karitatetsuago
eta hekin gatik bihotzberago bagare lagunaren
aldera, gure guthiziak eta aztura gaixtoak berokiago sebatzen baditugu, fermuago bagaude
gure lan espiritualetan, prestago bagare gure
gainean esku dutenen obeditzera, sinpleago
bagare gure bizian, eta erremanguetan, duda
gaberik Filothea, Iainkoa ganik dira; bainan eztitasun hek guretzat baizen ezti ezpadira, eta egiten bagaituzte kurios, garratz, puntutsu, urguillu, gogor lagunaren aldera, eta ustez iadanik
saindu batzu garela, nahi ezpadugu geiago
enzun gidaririk, ez eta xuxentzaillerik, dudarik
gabe konsolazione falsoak eta galgarriak dire.
Arbola onak eztakharke fruitu onik baizen.
Halako eztitasunik eta konsolazionerik izan
dezagunean, hagitz humildu behar gare Iainkoaren aitzinean, begira gaitezin eztitasun hekin
gatik erraitetik: O zein naizen on! Ez, Filothea,
zeren hek dire ontasunak hobetzen ezgaituztenak, eta erran dudan bezala, debozionea eztago
gauza hetan, bainan erran dezagun, O zein on

eta gozo den Iainkoa haren baitan esperanza
dutenentzat, haren bilha dabillan arimarentzat!
azukrea ahoan duenak ezin erran dezake ahoa
ezti duela, baina bai azukrea ezti dela; halaber
eztitasun espiritual hura xoil ona, eta hura emaiten deraukun Iainkoa guziz ona delarik, ezta hargatik atheratzen hura hartzen duena dela ona.
Ezagut dezagun haur xumeak garela oraino,
eta ugatzaren beharra dugula, eta biho azukreztatu hek emaiten zaizkigula, zeren espiritua oraino samurra, uzterra eta delikatua baitugu, eta
hargatik halako beitharen eta baskarren beharra
dugula gure erakhartzeko Iainkoaren amudiora.
Bainan haukin ondoan, jeneralki eta komunzki minzatzera, har detzagun humilki grazia eta
fabore hek, eta zinets dezagun neurrigabeki
handi direla, ez hanbat ,zeren handi diren bere
baitan, nola zeren Iainkoaren eskuak emaiten
derauzkigun bihotzera, ama batek bere haurraren ematzeko berak azukre bihiak bata bertzearen ondoan ahora eman liotzokeon bezala; zeren
adimendurik balu haurrak, geiago preza lezake
amak egiten dioen balakuaren eztitasuna azukrearen beraren eztitasuna baino; eta halatan

hainitz da, Filothea, eztitasunak izaitea, bainan
eztitasunen eztitasuna da konsideratzea Iainkoak bere esku amolsuaz ezarten derauzkigula
ahoan, bihotzean, ariman eta espirituan.
Hek horrela humilki harturik, balia gaitezin
hetaz arthatsuki, emaiten derauzkigunak duen
intenzionearen arauera. Zertako uste dugu Iainkoak eztitasun hek emaiten derauzkigula? bat
bederaren aldera eme, eta haren gana amoriotsu garen amorea gatik. Amak azukre bihia
emaiten dio bere haurrari, hark ere musu eman
diozon gatik. Demogun beraz musu hain bertze
eztitasun emaiten deraukun salbatzaille maiteari. Bada salbatzailleari musu emaitea, da haren
obeditzea, haren manamenduen begiratzea,
haren borondatearen egitea, haren desirei iarraikitea, hitz batez, haren besarkatzea maiteki,
obedienziarekin eta fideltasunarekin; noiz ere
bada zenbait konsolazione espiritual izanen baitugu, egun hartan iarri behar gara ernekiago
ongi egiten, eta gure buruaren humiltzen.
Hortaz guziaz lekhora, ordutik ordura ukho
egin behar derauegu halako eztitasunei, beratasunei eta konsolazionei, gure bihotza hetarik

apartatzen dugula eta zinetan erraiten dugula,
hek humilki hartzen eta maite ditugularik, zeren
Iainkoak igortzen derauzkigun eta ekhartzen gaituzten haren amudiotara, badarik ere ez gabiltzala hekin bilha, baina bai Iainkoaren eta haren
amudio sainduaren; gu ez gaudela konsolazionearen, baina konsolatzaillearen; ez eztitasunaren, baina salbatzaille eztiaren; ez beratasunaren, baina zeruko eta lurreko gozotasuna bera
denaren begira, eta afekzione hartan preparatu
behar gare Iainkoaren amorio sainduan fermu
egoitera, sekulan gure bizitze guzian konsolazione garabik izan behar ezpagendu ere; eta hala
iarri behar dugu, non borondatea dugun erraiteko orobat kalbarioko eta Tabor mendi gainean, O
Iauna! on zait zurekin izaitea, dela zaren gurutzean, dela zaren lorian.
Finean, baderautzut abisu hau; suertez gertatzen bazine zenbait frankia seinalaturik izaiten
halako konsolazionez, beratasunez, nigarrez, eta
eztitasunez, edo hetan zerbait ohiz kanpokorik
gerta balekizu, hetaz guziez fidelki minzatzeaz
zure gidariarekin, arren ikhas dezazun zer neurriz hartu behar ditutzun, eta nola hetan gober-

natu behar zaren. Zeren eskiribatua da: Aurkitu
duzu eztia? ian ezazu hartarik aski den bezanbat.

Idorte eta agorte espiritualez

HAMALAUGARREN KAPITULUA
Eginen duzu beraz orai erran derautzudan
bezala, Filothe maitea, konsolazionerik izanen
duzunean. Ordea denbora eder hark eztu iraunen bethiere; aitzitik gertatuko zaren batzutan
debozionezko sentimenduz hala gabeturik, non
uste izanen baituzu zure arima dela lur utzia,
agortua, ezdeusetakoa, eta hartan eztela ezbiderik, ez xidorrik iainkoaren aurkhitzeko, ez eta
graziazko urik hura busti dezakeienik, agortasunak direla kausa, zeinek, iduriz, hura osoki alfertuko baitute. Helaz, zein urrikalkizun den estatu
hartan dagoen arima, eta guzien gainetik gaitz
hura bortitza denean! zeren orduan Dabit bezala
bazkatzen da nigarrez gau eta egun; etsaia bizkitartena milla gogoramenduz hari esperanzaren
gal arazitzeko, hartaz burlatzen da eta erraiten
dio, ah gaizoa! non da hire Iainkoa? zer bidez
hura aurkhituko ahal dun? nork sekulan bihurtu-

ko ahal deraunan haren grazia sainduaren bozkarioa?
Zer eginen duzu bada muga hartan, Filothea?
Begira nondik heldu zaitzun gaitza. Hainitzetan
geurok garela kausa idortasun eta agortasun hel
heldu zaizkigu. 1. Nola amak ezpaitio azukreea
emaiten bere haurrari xixariak dituenean; halaber Iainkoak edekiten derauzkigu konsolazioneak, hetaz banaloriazko plazerik hartzen dugunean, eta urguillukeriazko xixariak gure hertzetan egiten direnean; on da enetzat, O ene Iainkoa, zeren humildu nauzun, ezen humil nendin
baino lehen utzi zinitudan. 2. Ansiarik eztugunean Iainkoaren amudiozko eztitasunen eta plazeren ordu denean biltzeaz eta hartzeaz, hark
urruntzentu gure ganik gure nagitasunaren sensatzeko. Mana goiztirian biltzen etzuen Israeltarrak ezin bil zezakeien iguzkia ilkiz gero; zeren
hura kausitzen zuen guzia urturik. 3. Batzutan
bagauntza sensuetako atseginen eta konsolazione galkorren ohean, Kantiketako espos andre
sakratua zetzan bezala; gure arimen esposak
bulkatzen du gure bihotzeko athea, ertxatzen
gaitu gure eserziza espiritualetara bihurtzera,

bainan harekin hari gara baiezean deliberatzen,
zeren damu baitugu banaloriazko trikamendu
hekin utzteaz, eta kontentamendu falso hetarik
apartatzeaz; hargatik urrunago iragaiten da, eta
utzten gaitu geldirik lurrean etzanik, gero haren
bilha gabiltzanean, nekhez hura aurkhitzen
dugu; hala ere merezi dugu, hain leial gabeko
izan garenaz gero haren amorioaren aldera, non
hura utzi baitugu munduko gauzen amorioari
iarraikitea gatik. Ah! Ejipteko irina duzuenaz
gero, zeruko ianharia eztuzue izanen. Erleek gaitzestentuzte artifiziozko usain guziak, eta espiritu sainduaren gozotasunak ezin daudezke munduko atsegin artifiziotsuekin.
4. Bere gidariarekiko solhas espiritualetan
eta konfesionetan egiten den bi mihikotasunak
eta fineziak ekhartzentu igorteak eta agorteak;
ezen espiritu sainduari gezur erraiten diozunaz
gero, ezta mirakuillu ikhatzen baderautzu bere
konsolazionea; eztuzu nahi lano eta idekia izan
haur bat bezala, eztuzu beraz haurren azukre
bihirik izanen.
5. Ase zara munduko kontentamenduez, ezta
mirakuillu nardatzen bazare plazer espiritualez;

iadanik ase diren usoei, dio errefau zaharrak,
gereziak zaizte samin eta khirats. Gose zirenak,
dio andre dana Mariak, bethe izantu ontasunez,
eta aberatsak utzi ditu hutsik; munduko plazerez
aberats direnak eztira gai espiritualetara.
6. Ongi begiratu othe ditutzu aitzineko konsolazioneen fruituak? beraz izanen duzu berririk.
Zeren duenari, eztuena ere edekiko zaion, erran
nahi da, gabetuko da preparatu zitzaizkon graziez. Egia da, uriak bizia emaiten deraue ferdedurarik duten landarei, baina ferde eztirenei
edekiten deraue eta eztuten bizia ore, zeren
osoki busteltzen baititu. Hainitz halako arrazoin
gatik galtzentugu debozionezko konsolazioneak
eta espirituko idortasunean eta agortasunean
erorten gara. Mira dezagun bada gure konszienzia, ea ikusiko dugunz gure baitan zerbait halako
eskasik. Bainan orhoitzaite, Filothea, eztugula
gure konszienzia khexurekin eta kurioskiegi
miratu behar, baina gure ibil-bideak fidelki konsideratu ondoan, horrez bezanbatean, gure baitan aurkhitzen badugu gure gaitzaren ithurburua, Iainkoari eskerrak eman behar diotzagu;
zeren erdi sendatua da gaitza, nondik heldu den

ageri denean. Baldin kontrara ikusten ezpaduzu
deusik prtikularki, zure ustez, idortasun hura
ekharri derautzunik etzaudezila kurioskiago
miratzen nondik eta nola heldu zaitzun, baina
sinpletasun oso batez, partikulartasunik geiago
fondatu gabe, egizu nik erranen derautzudana.
1. Humil zaite hagitz Iainkoaren aitzinean
zure ezdeustasuna eta miseria ezaguturik.
Helaz! zer da nitaz, neroni naizenean? Ez bertzerik, Iauna, lur idor bat, alde guzietarik irritua eta
arraillatua bere egarsua eta zeruko uriaren nahia
erakusten duena baizen; eta bizkitartean haizeak hura barraiatzen eta hautsera igortzen du.
2. Zagotza Iainkoari oiuz, eta eska zakizko
bere alegrianza. Bihur diazadazu, Iauna, zure
salbagarrizko alegrianza. Aita, egin ahal badadi,
khen ezazu kalitza hau ene ganik. Khen adi
hemendik Norteko haize galgarria ene arima
ihartzen duana, zato zu konsolazionetako haize
emea, sar zaite ene baratzean, eta haren afekzione sainduek usain gozoa banatuko dute.
3. Zoaz zure konfesora gana, zabal diozozu
ongi zure bihotza, erakus diotzotzu zure arimako
zoko-moko guziak; har etzatzu emanen derauz-

kitzun abisuak, sinplezia eta humiltasun handirekin. Zeren nola Iainkoak obedienzia neurrigabeki
maite baitu, hainitzetan gure probetxuko on egitentu bertzeren ganik, eta guzien gainetik arimetako gidarien ganik hartzen ditugun konseilluak,
bertzenaz hetan on-iduri handirik eztelarik. Hala
Eliseok ordenatu zioenean Naaman prinzeari
maina zedilla Iordango uretan bere sorhaiotasunetik garbitzeko, etzen munduko arrazoin iduririk, hartako onak zirela Iordango urak, badrik ere
Iainkoak nahirik, sendatu zen hetan mainatuz.
4. Ordea guzien buruan, ezta hain gauza
onik, hain probetxosik halako idortasunetan eta
agortasunetan, nola hetarik libratua izaiteko
afekzioneari ez lotzea; eztiot eztugula libratua
izaiteko desirkunderik aurtiki behar, baina badiot
eztugula gogoa desir hetan ezarri behar; aitzitik
Iainkoaren probidenzia bereziaren merxede
hutsaren azpian behar dugula iarri; harren nahi
duen bezanbat, serbitza dadilla gutaz aranze eta
desir hekin artean. Derrogun beraz Iainkoari
orduan, aita egin ahal badadi, khen ezazu kalitza
hau ene ganik; berehala erran dezagun ere
bihotz handiz; badarik egin bedi zure boronda-

tea, ez enea; eta gaudezin horrela ahalik pausu
geiagorekin. Zeren Iainkoak ikus gaitzanean orobatasun saindu hartan, konsolatuko gaitu hainitz
graziaz eta faborez, Abraham patriarka egin
zuen bezala; ezen ikusi zuenean hura deliberaturik zegoela bere semeaz gabetzera, aski eritzi
zuen haren ikusteaz orobat iarria zela deliberazione oso hartan, eta hura konsolatu zuen ikuskari eder batez eta benedizino guziz eztiez. Bada
gertatzen zaizkigun ala gorputzeko, ala arimako
aflikzione guzietan, eta sentitzen ohi den debozionea errebelatzen edo eramaiten zaikunean,
erran behar dugu bihotz guziaz, eta barrena
humildurik, Iaunak eman derauzkit kondolazioneak, Iaunak edeki derauzkit, benedika dadilla
haren izen saindua. Zeren finko bagaude humiltasun hartan, bihurtuko derauzkigu bere fabore
plazersuak, Iobi egin ziotzan bezala, ikusirik
halako hitzez baliatzen zela bere ondiko guzietan.
5. Finean, Filothea, gure idortasun eta agortasun guzietan, eztezagula bihotza gal, baina
pazienziarekin gaudezila konsolazioneak bihur
ditezin artean, garraizkon bethi gure bideari,

eztezagula hargatik debozioneko eginbiderik bat
ere larga; aitzitik, ahal badakigu, emenda detzagun gure obra onak, eta gure espos maiteari ezin
presenta badiozokegu konfitura hezerik, eskaini
diozogun idorrik; ezen guzia orobat zaio, baldin
halakorik presentatzen dioen bihotza osoki deliberatua bada haren maitatzera. Uda berria eder
denean, erleek ezti geiago egiten dute, eta ume
gutiago; zeren denbora eder deino, hanbat hari
dire biltzen eta bere abuztuaren egiten loreen
gainean, non ezpaitira orhoitzen umerik egiteaz.
Bainan uda berria gaitz eta hedoitsu denean,
ume geiago egiten dute eta ezti gutiago. Zeren
ezin ilkhiz eztiaren biltzeko, hari dire bere
pobluaren egiten eta bere kastaren emendatzen.
Hainitzetan gertatzen da, Filothea, arimak ikusten duenean konsolazione espiritualetako udaberri ederra duela, hanbat trikatzen dela hekin
biltzen eta edoskitzen, non plazer ezti hetaz
gozatuz, hagitz gutiago egiten baitu obra onik;
eta kontrara, gaitztasun eta agortasun espiritualetan, dakusanean debozioneko sentimendu
gozoez gabetua dela, hanbatenaz zailkiago hainitzten dituela bere obra onak, eta bere baitan

barrena egiazko bertuteak, pazienzia, humiltasuna, bere buruaren beheramendua, eta beronen
ganako amudioazko ukhoa frankoki pitzten
dituela.
Beraz hainitzen, eta bereziki emazteen enganio handia da, zinetstea gusturik gabe, bihotzeko beratasunik eta sentimendurik gabe Iainkoari
egiten diogun serbitzua, gutienik dela haren
majestate sainduaren gogara; gure akzioneak
direnaz gero arrosak bezala, zein arrosak ederrago direlarik freskoak direnean, badarik ere idorturik usain eta indar geiago baitute. Ezen orobat
gure obra bihotz beratuz eginak gogarago zaizkigularik, guri diot, nola ezpaitugu behatzen gure
atsegin partikularera baizen; halarik ere idortean
eta agortean egiten direnean usain eta blaio
geiago dute Iainioaren aitzinean. Bai, Filothe
maitea, denbora idorrean gure borondateak eramaiten gaitu Iainkoaren serbitzura, borxa borxatuz bezala, eta halatan behar da sendoago eta
fermuago den beradurazko denboran baino. Ezta
hain gauza handia prinze bat serbitzatzea bake
denbora eme batetan, eta korteko plazeren
artean; bainan haren serbitzatzea gerlate gai-

tzean, tribulamenduen eta persekuzioneen
artean, fermutasunaren eta fideltasunaren
egiazko seinalea da. Angela de Foligny doatsuak
dio Iainkoaren gogarago den orazinea dela borxaz egiten dena, erran nahi da, iarten garenean
orazione egiten, ez hartzen dugun gustua gati,
ez eta zeren gogoak hala agintzen deraukun;
baina zeren garbiki Iainkoaren plazeraren egitea
gatik, hartara gure borondateak garamatzan
bihotzaren borxaz bezala, kontrara alxatzen
diren idortasunak eta kontrestak borxaturik eta
hautsirik. Orobat diot obra on suerte guziez;
zeren zenbatenaz, dela kanpoko, dela barreneko
kontragarri geiago baitugu hekin egitean, hanbatenaz estimatzenago dira Iainkoaren aitzinean
eta prezatzenago. Zenbatenaz gutiago bilhatzen
baitugu gure amorio partikulara bertutei garraiztenean, hanbatenaz ageriago da Iainkoaren
amudio hutsez hari garela. Haurrak gogotik
musuztatzen du ama, azukrea emaiten dioenean, baina seinale da hura duena hagitz maite,
musu emaiten badio hark absinthio edo khelderra eman dioen ondoan.

Lehen erranak deklaratzen
eta firmatzen dira exenplu
seinalatu batez

HAMABORTZGARREN
KAPITULUA
Ordea dotrina hunen guziaren agerikiago
erakuste gatik, hemen ezarri nahi dut peza ekzelent bat san Bernaten historioatik atherarik, hura
eskiribatzaille iakinsun eta antzetsu baten eskiribuetan kausitu dudan bezala; hunela dio bada.
Gauza aruntera da Iainkoaren serbitzatzen hasten diren guzientzat kasik, eta oraino frogatu
eztutenentzat zer den Iainkoaren graziaz gabetzea, eta nola gauza espiritualak aldizkatzen
diren, sentimenazko debozioneko gustu eta Iainkoaren bidean lehiatzera gonbidatzen dituen
argi eder hura eskasten zaienean, bere hala,
hats bahitzea, eta bihotz urritasunean eta tristezian erortea. Iakinsunek eta adituek arrazoin hau
emaiten dute haren gainean: arrazoinezko naturalez aezin hainitz dagokeiela goseturik, eta zen-

bait, ala zeruko, ala lurreko plazerik gabe. Bada
nola bera baino gorago alxaturikako arimak gaineko plazerak frogatuz, errazki ukho egiten baiterauezate ikusten diren gauzei; halaber, noiz
ere Iainkoak hala ordenaturik, bozkario espirituala eramaiten baitzaie, ikusirik ere bertze alde
gabetuak direla gorputzeko konsolazioneez, eta
oraino usatuak ez izanez pazienziarekin begira
egoitera egiazko iguzkia bihur dakien artean,
iduritzen zaie eztirela, ez zeruan, ez lurrean, eta
bethiko gau batetan ehorzirik dauntzala, hala
non, bulharretarik khentzen diren haur xumeak
bezala, ehk ere bere konsolazionetako bulharrak
galdurik, langiatzen, plainatzen, eta prinzipalki
bere buruaren unhagarri egiten baitira. Hori
bada erraiten dugun bidean gertatu zitzaion
Geoffre Peroneko zeritzon konpainiako bati, iarri
berria zenean Iainkoaren serbitzuan; hura berehala idor eginik, konsolazionez gabeturik, barreneko ilhunbez betherik, hasi zen bere munduko
adiskideez, ahaideez, utzi zituen onhasunez
orhoitzen, eta bide hartaz hain tentazione bortitz
batez akometatu izan zen, non hura ezin estaliz
bere egitatetan haren fidagoetarik batek hori

ezagutu baitzuen, eta hari sotilki hurbildurik, hitz
emeez erran baitzioen ixilik; Geofre, zer erran
nahi du horrek? Orduan Geofrek barreneko hatsbeherapen batez: ah! anaia, ihardetsi zioen,
sekulan bizi naizeino enaiz alegera izanen. Bertze lagun hura halako hitzez bihotzean ukiturik
anaiak ohi duen amudio batez, berehala ioan
zitzaion San Bernardo bien aita espiritualari zen
guziaren erraitera. Gizon saindu hura, perilla ikusirik, sartu zen eliza handik hurbil batetan harentzat Iainkoari othoitz egiteko, eta Geofre bizkitartean tristeziaz hondaturik, burua harri baten gainean pausaturik, loakhartu zen. Baina gutiren
buruan biak iaiki ziren, bata orazionetik eskatu
zen grazia ardietsirik, eta bertzea lotarik, hain
begitarte emerekin eta arraiarekin, non haren
adiskide maiteak, hain mudanza handiz eta ustegabekoz espantaturik eta miretsirik, ezin egon
baitzen hari bere arrankurak maiteki egin gabe
lehenxe ihardetsi zioenaren gainean. Geofrek
berriz ere erran zioen: lehen erran baderautzut
eninzela sekulan alegera izanen, orai seguratzen
zaitut enaizela sekulan triste izanen.

Horrela ioan zen gizon debot haren tentazionea: ordea historia hunen gainean orhoit zaite
Filothe maitea.
Lehenbizirik, Iainkoak komunzki zeruko atseginak aitzinetik nolazbait dasta arazitzen derauztela haren serbitzuan sartzen direnei, hekin
atheratzeko lurrekoetarik, eta hei bihotz emaitekotzat Iainkozko amorioaren ondoan ibilteko,
ama batek egiten duen bezala, eztirik emaiten
duenean bere dithi mokoaren gaiean, haurrari
bulharraren hararazitzeko.
Bigarrenean, orhoi zaite Iainko amolsu hark
berak halarik ere batzutan, bere ordenanza sainduaren arauera, edekiten deraukula konsolazionetako ugatza eta eztia, arren horrela hertsirik
gadutzala dulzezkorik gabe ikhas dezagun nardaduretan eta tentazionetan frogaturikako debozione sendoago baten ogi idorretik eta sailletik
iaten.
Hirurgarrenean, Iakin ezazu tentazione xoil
handirik alxatzen dela idortasunen eta agorteen
artean, eta orduan tinkhets iharduki eta hari
behar dela tentazioneen kontra, zeren ezpaitira
Iainkoa ganik heldu, baina idortasunak pazien-

ziaz iasan behar dire, Iainkoak ordenatu dituenaz gero gure indarrak frogatzea gatik.
Laugarrenean, eztugula nihoiz ere bihotza
galdu behar barreneko ilhunbeak edo unhadurak
gatik, ez eta erran Geofrek bezala, sekulan enaiz
alegera izanen; zeren gaua denean iguriki behar
diogu argiari; berriz ere ahal dukegun denbora
espiritual ederrenean, eztela erran behar, enaiz
sekulan unhatuko; ez, zeren zuhurrak dioen
arauaz, zori onezko egunetan orhoitu behar da
zori gaitzaz. Esperanza behar da nekhe-trabailluetan, eta beldur behar da ongi doakunean, eta
batean bezanbat bertzean ere bethi behar da
humil iarri.
Bortzgarrenean, beregaineko erremedio bat
dela gure gaitza agertzea eta erakustea deskansa gaitzakeien adiskide espiritual bati.
Finean, hain premiazko abisu hunen serratzekotzat, orhoitzen zaitut gure Iainko onak eta
gure etsaiak, gauza guzietan bezala, hautan ere
elkharren kontrako xedeak eta nahiak dituztela;
ezen Iainkoak nahi gaitu bihotzeko idortasunen
bidez ekharri bihotzeko garbitasun handi batetara, nahi du ukho oso bat egin diezegun ukhitzen

zaizkigun guziei, haren serbitzuaz doanean, bai
eta gure buruaz beraz osoki billus gaitezin;
ordea espiritu gaixtoa enseiatzen da nekhadura
hetaz baliatzera guri bihotzaren galarazitzeko,
gure bihurarazteko sensuetarako plazeretara,
eta finean hala egiteko, non bertzeen eta are
gure buruaren beraren unhagarri gerta gaitezin,
debozione saindua baia eta gaizki aipha dadintzat; baina bazarraizte eman derauzkitzudan
irakhasmenduei, hagitz emendatuko duzu zure
prefekzionea penadura hekin artean eginen
duzun lanaz eta eserzizaz, zein pneazko solhasa
ezpaitut serratu nahi, oraino hitz hau zuri erran
gabe. Batzutan gustugabetasunak, agorteak eta
idorteak heldu dira gorputza ez ongi aurkituz,
hala nola sobera beillatuz, nekhatuz, barurtuz,
guzia kausitzen denean unhaturik, logaleturik,
zapaturik eta bertze horrelako maneraz gaitzturik, zeren trabu hek gorputzari datxezkolarik,
espiritua ere trabatzen dute, bata bertzearekin
hersiki iuntatuak eta amarratuak izanez. Bada
halako orduetan bethi orhoitu behar da bertuteko akzionerik hainitz egiteaz gure espirituaren
eta gaineko borondatearen puntaz, zeren diru-

dielarik gure arima lo datzala eta logalez edo
unhez tontorik dagoela, badarik ere gure espirituko akzioneak xoil dire hargatik Iainkoaren
gogara. Orduan ahal derrakegu espos sakratuak
bezala; ni natza lo, bainan ene bihotza dago
ernerik. Eta lehen erran dudan bezala, baldin
gustu gutiago bada horrela egiteaz, halarik ere
merezimendu eta bertute geiago da; bainan
horrelakork gertatzen denean erremedioa da
gorputzari indar berriak emaitea zenbait legezko
arin eta alegeragarriz. Hala San Franzesek ordenatzen zerauen bere fraidei halako neurriz hari
zitezila bere lanen egiten, non espirituaren indarra elezaten sobera zapa.
Eta Aita lorios hartaz minzo garenaz gero,
behin espirituko melankolia hain barren batek
hura akometatu zuen, non ezin baitzegokeien
hura erakusi gabe bere egiteko maneretan;
zeren nahi bazuen bere fraidekin solhasik egin,
izen zezakeien, hetarik apartatzen bazen, gaizkiago zen, iangabeak eta gorputzeko sebadurak
hura akabatzen zuten, eta orazioneak berak
hura etzuen nihola ere arintzen. Bi urthez egon
zen erremangu hartan, hala non iduri baitzego-

kan iainkoak hura osoki utzi zuela; ordea azkenean halako tormenta garratza humilki pairatu
ondoan, gure salbatzailleak berehalako aldi
batez kalma eta bake doatsu bat bihurtu zioen.
Hori erran nahi da Iainkoaren serbitzari handienak ere horrela inharrotsten direla, eta xipienek
eztutela miretsi behar zenbait aldiz hala erabilten badira.

INTRODUKZIONEAREN
BORTZAGARREN PARTEA
Arimaren berriztatzeko eta debozionean
finkatzeko eserzizak eta abisuak dadutzana

Urthe guziez deliberazione onak
berriztatu behar direla hemen
diren eserzizez

LEHEN KAPITULUA
Eserziza haukin lehenbiziko puntua da ongi
ezagutzea zein kontuzko diren. Gizonaren naturaleza errazki erorten da bere afekzione onetarik
gure haragiaren hautskortasuna eta inklinazione
gaixtoa dela kausa; hark zapatzen baitu arima
eta bethiere beheite eramaiten, maiz alxatzen
ezpada goiti erresoluzioneen podorez; hala nola
xoriak berehala lurrera erorten baitire, hegalak
usu ezpadarabiltzate nahi duten bezanbat hegaldatzeko. Hartarakotzat, Filothe maitea, premia
duzu hartu ditutzun Iainkoaren serbitzatzeko
deliberazione onen maiz pitzteko eta berriztatzeko, beldurrez hori egin faltaz eror zaitezin zure
leheneko estatuan, edo are gaixtoagoan, zeren
erorte espiritualek hori dute beregain, bethi
beherago iraitsten baigaituzte, ginundezin estatua zen baino, goiti debozionera ikhan garenean.

Ezta orenik, zenbat ere ona baita, egunean bietan, goizean, eta arratsean alxatu eta bandatu
behar eztenik, eta gero hortaz lekhora, urthean
behin bederen haren peza guziak behar dira
urratu, egin zaion herdoillaren khentzeko, peza
makhurtuen xuxentzeko eta higatuen antolatzeko. Halaber nork ere egiazko artharik baitaduka
bere bihotz maiteaz, hura behar du Iainkoa gana
berriz alxatu arratsean eta goizean, lehen erakusi ditugun eserzizez; hortaz kanpoan, maiz behar
du bere estatua konsideratu, xuxendu, antolatu
eta guzien buruan behin ezpere urthean beregain eman eta xehero miratu behar ditu haren
peza guziak, erran nahi da, haren afekzione eta
pasione guziak, hetan ahal diratezkeien eskas
guzien konplitzeko. Eta nola orengilleak zenbait
olio guriz olioztatzen baititu bere orenaren arroda, erresorta eta higuigarri guziak, legunkiago
ibil, eta gutiago herdoil dadintzat, halaber presuna debotak bere bihotzaren pezak urratu ondoan, haren ongi berriztatzekotz, hura behar du
olioztatu konfesione eta eukaristia sainduaren
sakramenduez; horrela eginez, denboraz ahitu

zaizkitzun indarrak erreparatuko dire, eta zure
espirituaren bertuteak birloratuko dira.
Lehenagoko giristinoak horrela egiten ohi
zuten gure salbatzaillea bataiatu izan zen urthaburuko egunean, hala non, San Gregorio Nazianzakoak dioen bezala, berriz egiten baitzituzten
sakramendu haren hartzean egiten diren profesa
eta promesak; dagigun guk ere hek bezala, Filothe maitea, prepara gaitezin eserziza hartara
gogotik, eta iar gaitezin zinetan haren egiten.
Beraz hartarakotz on den denbora zure aita
espiritualaren konseilluz hautaturik, lehen baino
geixeago, bai arimako, bai gorputzeko bakharlekuan sarturik, eginen duzu meditazione bat,
ezpa bia, ezpa hirur, orai erranen derauzkitzudan puntuen gainean, bigarren partean eman
derautzudan antzearen arauera.

Konsiderazioneak Iainkoak egiten
deraukun ontasunaren gainean
bere serbitzura deitzen
gaituenean, lehen eman dugun
promes seinalatuaren arauera

BIGARREN KAPITULUA
1. Konsideratzatzu zure promesaren puntuak. Lehena da, sekulakotz bekhatu mortal
guzia utzi duzula, iraitsi, ukhatu, arbuiatu, arnegatu. Bigarrena, zure arima, zure bihotza, zure
gorputza eta hei dagoten eta datxeten guzia
konsekratu diozula Iainkoaren amorioari eta serbitzuari. Hirurgarrena da, gertha bazindez zenbait akzione gaixtotan erorten, alxatuko zinela
berehala Iainkoaren graziarekin batean; ordea
ez othe dira erresoluzione ederrak, zuzenezkoak
eta bihoz handiarenak? Egizu gogoeta zure arimarekin promes hura zein den saindu, zein arrazoinezko, zein desiratzeko.
2. Konsidera zazu nori promes hura egin diozun, zeren Iainkoari egin diozu. Gizon bati eman

diotzagun arrazoinezko hitzek hersiki obligatzen
bagaituzte, zenbatenaz geiago obligatuko gaituzte Iainkoari eman diotzagunek? Ha! zuri, Iaiuna, zioen Dabitek, zuri ene bihotzak hori erran
derautzu, hitz on hura athera du ene bihotzak;
ez, sekulan etzait ahantziko.
3. Konsidera zazu noren aitzinean egin
duzun; zeren hura zeruko korte guziaren aitzinean eman duzu; Helaz! birjina saindua, San
Iosep, zure angeru begiralea, San Luis, konpainia
benedikatu hura guzia beha zegotzun, bozkariozko eta ongi etorri zinelako hatsbeherapenez
zegoen zure hitzen gainean; ezin erranezko
amorioen begiez ikusten zuen nola zure bihotza
salbatzaillearen oinetan apaldurik konsekratzen
zeikan haren serbitzuari; hargatik bozkario beregain bat egin zen zeruko Ierusaleme hartan, eta
orai ere orduko alegrianzaren orhoitzapena eginen da, bihotz onez berriztatzen baditutzu zure
erresoluzioneak.
4. Konsidera zazu zer bidez egin zenduen
zure promesa. Helaz! zein eme, zein begitartetsu izan zeitzun Iainkoa orduan! Ordea, errazu
egia, ez othe zinen gonbidatua espiritu saindua-

ren erakhargarri amolsuez? Sokhak, zeinetaz
Iainkoak ekharri baitzuen zure barkhu xumea
salbagarrizko portu hartara, ez othe ziren amorioz eta karitatez eginak? nola orduan beithatu
zaitu bere Iainkozko azukreaz, sakramenduez,
liburu onez, eta orazioneaz? Helaz Filothe maitea, lo zinundezin, eta Iainkoa zegoen ernerik
zure gainean; gogoa zedukala zure bihotzaren
gainean bakezko gogoetak zerabiltzan, eta zuretzat amoriozko meditazioneak meditatzen
zituen.
5. Konsidera zazu noiz Iainkoak ekharri zinituen erresoluzione handi hetara; zure adinaren
lorean segur. Ha! zein zori doatsu, muga onez
ikhasteaz ezin dakikeguna berantegi baizen! San
Augustino ikusirik hogoi eta hamar urthetako
adinean ekharri izan zela Iainkoaren serbitzura,
oiuz zegoen: o aspaldiko edertasuna, nolatan
horrein beranduan ezagutu zaitut? Helaz! ikusten zinitudan, eta etzinitudan konsideratzen.
Zuk ere ahal derrakezu, O aspaldiko eztitasuna,
zergatik etzaitut lehen dastatu? Helaz! hala ere
etzenduen orduan merezi hark beregana zinitzan; hargatik ezagutzen duzula zer grazia Iain-

koak egin derautzun zure gaztetasunean, errazu
Dabitekin: ene Iainkoa, argitu eta ukhitu nauzu
neure gazte danik; nik ere sekula sekulororaino
aiphatuko dut zure miserikordia. Zu ia zaharturik
ekharri bazaitu bere gana, helaz! Filothea, nolako grazia, ikusteaz aitzineko urtheez horrela
gaizki baliatuz geroztik, Iainkoak deitu zaituela
bere gana, herioak eraman zinitzan baino lehen,
eta zure bizitze gaixtoaren korsua hautsi duela,
sekulakotz miseraitsu zinen denboran, bethi
bere abiadura handian ibilli baliz.
6. Konsidera zazu Iainkoaren serbitzurako
erakhartze hark zer egin duen zure baitan, aurkituko duzu ene ustez, ganbiamendu onik, konparatzen baduzu zer zaren orai, eta orduan zer
zinen. Ez othe dadukazu zori ona dela zuretzat
zeren dakizun nola Iainkoarekin minza orazionean? zeren gogo eta borondate duzun haren
maitatzeko? Ez othe zaitzu gauza handi, ikusteaz
asaldatzen zinituzten pasioneak edo guthiziak
sebatu eta ematu ditutzula? hainitz bekhatutarik
eta konszienziazko korapillotarik itzuli zarela?
zeren finean zure Iesus maitearen gorputz preziosa maizago errezibitu duzun, eginen zenduen

baino, zu bat eginik sekulako grazien ithurburu
beregaineko harekin? Ha! zein handi diren grazia
hek! ene Filothea, pisatu behar dira pisu sainduetan, ezen hori guzia Iainkoaren eskuineko
eskuak egin du. Iainkoaren esku maiteak, dio
Dabitek, egin du bertute; haren eskuinak alxatu
nau. Ha! enaiz hillen; aitzitik biziko naiz, eta
haren ontasunaren miragarriak leku guzietan
erranen tut bihotzez, ahoz eta obrez.
Konsiderazione haukin ondoan, zeinek dakusazun bezala, nahiz bezanbat afekzione onik
emaiten baitute, zure orazionea sinpleki serratu
behar duzu Iainkoari eskerrak emaiten diotzatzula, eta gogotik othoitzez zagozkala, dizula konsiderazione hetaz ongi probetxatzeko grazia; gero
geldi zaite humilki eta Iainkoa baitako fidanza
handirekin, utzten duzula erresoluzioneen tinkhetz eta zinetan egiteko muga, eserziza hunen
bigarren puntua erabil artean.

Gure arimaren examinatzeaz bere
bizitze deboterako
aitzinamenduaren gainean

HIRURGARREN KAPITULUA
Eserzizaren bigarren puntu hau luzexe da,
eta erranen derautzut ezen, haren konplitzekotzat, eztela beharrik hura oso egin dezazun aldi
batez, bainan hainitz alditan; behingo aldi batez
hartzen duzula miratzera, nola ibilli eta hari izan
zeren Iainkoaren aldera; bertze batez nola zaudezin zure buruaren aldera, hirurgarrenean nola
gobernatu zaren lagunaren aldera, era azkhenekoan nola dabiltzan zure pasioneak. Ezta behar,
ez on ere zaudezin belhaunikaturik, ezpada hastean eta akabatzean non pitzten baitira afekzioneak. Examenaren gainerako puntuak probetxurekin egin detzaketzu non nahi zabiltzala, eta
are probetxu geiagorekin ohean zauntzala, suertez etzanik bazaudezke zenbait denboraz logaletu gabe eta ongi iratzarririk; bainan horrela egitekotz behar da ongi irakurri ditutzun aitzinetik.

Guziarekin ere bigarren puntu hau guzia egin
behar duzu luzenaz hirur egunen eta bi gauen
barnean, hartzen duzula egun eta gau bakhoitzetik zenbait oren, erran nahi dut, zenbait muga
edo ephe, zure ahal bezala. Zeren eserziza hau
egiten ezpaliz bata bertzetik hainitz urrundurikako denboretan baizen, bere indarra gal lezake,
eta gogo berri onak laxoegi liratezke. Examenaren puntu bakhoitzaren ondoan, seinale eginen
duzu zertan eskas zaren, eta zertan bereziki sentitzen duzun errebelatua zarela, gero haren
deklaratzekotzat, kondeillu hartzeko, erresoluzione berririk egiteko, eta espirituaren bortitzteko. Eserziza hori eta bertzeak eginen ditutzun
egunetan, mengoarik ezpada ere osoki aparta
zaitezin jendekin ibiltetik, badarik aphur bat
apartatu behar zare, guzien gainetik arratsaldetan, muga hobeagoz ohera ahal zaitezkentzat,
eta konsiderazioneen egiteko premia den espirituko eta gorputzeko errepausua har dezazun
gatik. Egunaz hainitz hatsgorapen usu aurtiki
behar dire Iainkoa gana, andre dana Maria gana,
angeruak eta zeruko Ierusalemeko burjes guziak
gana; behar duzu oraino den guzia egin Iainkoa-

ren eta zure arimako prefekzionearen amolsuki
bilha dabillan bihotz batez. Beraz examen horren
ongi hastekotzat. Lehenik, iar zaite Iainkoaren
presenzian.
Bigarrenean, espiritu saindua dei zazu zure
gana, othoitzez zagozkala dizula argia zure
buruaren ongi ezagutzeko, san Augustinok egiten zuen bezala; oiuz baitzegokan Iainkoari bihotzez humildurik, Arren, O Iauna, ezagut zaitzadan eta neure burua ere ezagut dezadan. Eta
san Fransesek bezala, galde hau egiten baitzioen Iainkoari, zu Iauna, nor zare? eta ni nor naiz?
Errazu zin zinez, eztuzula zure aitzinaramendua
ezagutu nahi, hartaz bozteko zure buruarekin,
baina bai Iainkoa baitan; ez eta hartaz loriatzeko, baina bai Iainkoari loria eta eskerrak emaiteko.
Promes egizu, baldin uste duzun bezala, ikusten baduzu guti aitzinatu, edo gibelatu zarela,
eztuzula nihola ere hargatik hartu duzun bidea
hautsi nahi, ez eta zure burua utzi hotztera, zerk
ere bihotza epel eta flaka diazakezun gatik; aitzitik nahi duzula bihotz geiago hartu, zure burua

humildu eta Iainkoaren graziarekin batean zure
eskasak erremediatu.
Hori eginik, konsidera zazu emeki eta bakerekin nola oraiko oreneraino ibilli zaren Iainkoarekin, lagunarekin, eta zure burua berarekin.

Examena nola dagoen gure arima
Iainkoaren aldera

LAUGARREN KAPITULUA
1. Nolado da zure bihotza bekhatu mortalaren kontra? Othe duzu zinetan deliberatu haren
ez sekulan egitera zer ere ggerta dakidikezun
gatik? erresoluzione hura izan othe da finko zure
promes seinalatua egin zenduen ordutik huneraino? Erresoluzione hartan datza bizitze espiritualaren zimendua.
2. Nolako da zure bihotza Iainkoaren manamenduen aldera? Othe zaizkitzu on, ezti, eder?
Ha! ene alaba, nork ere gustua baitu on, eta
estomaka sendo, iaki onen zale da, eta gaixtoak
higoin zaizko.
3. Nolako da zure bihotza bekhatu egin gabe
hemendik edo hortik, bainan ez othe da zenbait,
zure inklinazionea partikularki dadukanik, eta
zein bailizate gaixtoenik, othe da bat ere zure
afekzionea eta amudioa daramanik?

4. Nolako da zure bihotza eserziza espiritualetara? Maite othe tutzu eta prezatzen? Ez othe
zaituzte fastikatzen eta nardatzen? zeinetan
sentitzen duzu gutiago edo geiago lakhet zaitzula? Iaikoaren hitzaren enzutea, irakurtzea, meditatzea, Iainkoa gana hatsgorapen egitea, konfesatzea, abisu espiritualak hartzea, komunionera
preparatzea, errezebitzea, bihotzeko afekzioneak hertstea, zer da hortan guzian zure gogoari garririk egin diozonik? Aurkhitzen baduzu zerbait zure bihotz hari gutiago lakhet zaionik, mira
zazu nondik heldu den nardamendu hura, eta
zerk hura dakharken.
5. Nolako da zure bihotza Iainkoaren beraren
aldera? Lekhet othe du Iainkoaz orhoitzea? Hura
gogora zaionean, sentitzen othe du eztitasun
gozorik? Ha! dio Dabitek, orhoitu naiz Iainkoaz,
eta lakhetu zait. Frogatzen othe duzu bihotzean
amolsura begitartetsu bat haren gana, eta gustu
partikular bat haren amudioa dastatzen duzunean? Zure bihotzak hartzen othe du atseginik
Iainkoaren neurrigabetasuna, ontasuna, eztitasuna gogoan erabilteaz? Iainkoa gogoratzen
bazaitzu munduko egitekoen eta banalorien

artean, sartzen othe da zure bihotzean lekhu
hartzeko? Othe dagotzu iduri zure bihotz hura
itzulten dela haren aldera, eta zenbait maneraz
ilkhiten zaiola bidera? Gertuz, bada horrela gertatzen zaion arimarik.
Emazte baten senharra urrutitik heldu bada,
emazte hark dakien bezain sarri bihurtu dela,
eta haren hitza enzuten duenean, egitekotan
amarratua delarik, eta zenbait konsiderazione
bortitzek hura bertzen artean badaduka ere,
badarik haren bihotza eztago loturik, aitzitik bertze gogoeta guziak largatzentu, bere baitan solhas egiteko senhar ethorriarekin. Orobat gertatzen zaie Iainkoa zinetan maite duten arimei,
hagitz amarratuak direlarik, Iainkoaren orhoitzapena hurbiltzen zaienean ahantzten dira kasik
gainerako guziez, duten atsegina gatik ikusteaz
orhoitzapen maite hura bihurtu zaiela, eta seinale neurrigabeki ona da.
6. Nolako da zure bihotza Iesus Iainko eta
gizon amolsuaren aldera? Lakhet othe zaitzu
haren aldean? Erlei lakhetzen zaie bere eztiaren
ingurunean, eta abadotei usain gaixtoen aldean;
halaber arima prestuek bere atsegina hartzen

dute Iesusen aldean, eta amudio guziz mingera
dute haren gana; bainan arima gaixtoek bere
plazerak ituzte banalorietan?
7. Nolako da zure bihotza Andre Dana Maria,
zure angeru ona, eta sainduak gana? Othe itutzu
hagitz maite? othe duzu fidanza berezirik hekin
begitarte amolduan? Hekin imajinak, biziak, laudorioak othe zaizkitzu eder? othe dira zure gogara?
8. Zure mihiaz bezanbatean, nola minzo zare
Iainkoaz? Hartzen othe duzu atseginik hartaz solhas onik egiteaz zure bizitze thailluaren eta iakinaren arauera? Maite othe duzu haren laudoriozko kantarik kantatzea?
9. Obrez denaz bezanbat, mira zazu ea bihotzik duzunz Iainkoaren kanpoko loriarentzat, eta
zerbaiten egiteko haren ohoretan; ezen nork ere
Iainkoa maite baitu maite du halaber haren
etxearen edergaillua.
Orhoit othe zindezke zenbait afekzione utzi
duzula, eta zerbaiti ukho egin diozula Iainkoa
gatik? zeren seinale ona da nihor maite duela,
zerbaitez gabetzen denean maite duena gatik.

Zer utzi duzu bada hunerainokoan Iainkoari diadukozun amorioa gatik?

Examena nola zaudezin zeroni
zure buruaren aldera

BORTZGARREN KAPITULUA
1. Nola maite duzu zeronek zure burua? Ez
othe sobera mundu hunen gatik? Horrela bada,
izanen duzu desira bethi hemen egoiteko, eta
paregabeko artha idukiko duzu lur hunetan zure
egoitzaren finkatzeaz; ordea zure burua maite
baduzu zerukotz, zure desira izanen da hemendik ilkhiteko gure Iaunak plazer duenean, edo
ezpere errazki obedituko duzu ilkhi behar
orduan.
2. Othe daukazu zure burua ganako amudioa
ongi ordenaturik? ezen ezta gure burua ganako
amudioa ordenatugabeaz bertzerik galtzen gaituenik. Bada amudio ordenatuak nahi du maiteago dugun arima, gorputza baino, nahi du artha
geiago iduki dezagun bertuteen bilhatzeaz,
nahiz den bertzerik biltzeaz baino, kontu geiago
egin dezagun zeruko ohoreaz, lurrekoaz eta
erorkorraz baino. Bihotz ongi ordenatuak maiza-

go erraiten du, zer erranen dute angeruek,
horrelakork gogoan badarabillat, iarten banaiz
horrelakorik egiten? ezen ez, zer erranen du
munduak?
3. Zer amorio ekharten diozu zure bihotzari?
Othe duzu damurik haren errekaitatzeaz bere
eritasunean helaz! egin behar duzu hartaz
kontu, hari heldu eta lagundu behar zaizko, errekaituak bilhatu behar diotzatzu, pasioneek hura
gaizki darabillatenean, eta gainerako guziak
behartutzu hargatik largatu.
4. Zer uste duzu zarela Iainkoaren aitzinean,
segur ez deus. Bada ezta humiltasun handirik
uliak badaduka ez deus bat dela mendi baten
aldean, ur xortak erraiten badu eztela deus itsasoarekin konparaturik, su inharrak aitortzen
badu ezdeus dela Iguzkiaren aldean, ordea
humiltasuna hunetan dago, beurok gure burua
prez aeztezagula bertzeak baino geiago, eta ez
nahi ere nihork nohir baino geiago preza gaitzan.
Nola zare hortaz bezanbatean.
5. Eta mihiaz, ez othe zara bantatzen edo
hunela, edo horrela; ez othe duzu zure burua
lausengatzen, zutaz minzo zarenean?

6. Obrez bezanbatean, ez bide duzu zure osasunaren kontrako plazerik hartzen, erran nahi
dut, banaloriazko plazerik, alferrik, mengoa
gabeko beilla luzeegirik, eta bertze horrelakorik?

Examena nola dagoen gure arima
lagunaren aldera

SEIGARREN KAPITULUA
Egia da amudio ezti eta eme, fermu eta finko
batez onetsi behar direla senharra eta emaztea,
eta lelhenik zeren Iainkoak hala ordenatu eta
nahi duen. Orobat diot umeez, ahaideez, urkhoez, eta oraino adiskideez, zein bere graduaren
eredura.
Ordea jeneralki minzatzera, nolako da zure
bihotza lagunaren aldera? Hura othe duzu maite
bihotzez eta Iainkoa gatik? Horren ongi ezagutzekotzat, zure begien aitzinean ezarri behar
tutzu jende unhagarri eta moldegaitz batzu,
zeren hek maite baditutzu, hortan ezagun da
laguna gana duzun amudioa, eta geiago hagitz
baldin eginez edo erranez gaizkirik egiten derautzutenak maite bditutzu. Mira zazu ongi ea zure
bihotza lano eta idekia denz hekin aldera, eta ea
nekhez eta bihotzaren borxaz maite ditutzun.

Ez othe zara emana berehala gaizki minzatzera zure lagunaz, beregainki ordea maite
etzaituztenez? Ez othe diozu gaizkirik egiten
lagunari, dela ageriz, dela ixilik. Arrazoinezkoa
bazare hori errazki ezagutuko duzu.

Examena gure arimako
afekzioneen gainean

ZAZPIGARREN KAPITULUA
Horrela hedatu itut puntu horiok, zeren hek
ongi miraturik ezagutzen baita nolako aitzinamendu espiritual egin dukegun. Bekhatuen examenaz bezanbatean, hura utzten dut debozionean aitzinatzeko gogorik eztutenen konfesionentzat.
Badarik ezta penatu behar artikulu hautarik
bakhoitzaren gainean emeki baizen, konsideratzen dugula nola hetaz bezanbatean egon den
gure bihotza hartu dugun erresoluzioneaz geroztik, eta zer huts seinalaturik egin dugun hekin
kontra.
Ordea den guzia laburtzera, gure examena
serratu behar dugu gure pasioneak bilhatuko itugun kontuan; eta penarik badugu hain xeheroki
konsideratzeaz erran dugun bezala, hunela examina gaitezke, nolakoak izan garen, eta nola bizi
eta ibilli garen.

Nolako amorio izan dugun Iainkoa gana,
laguna gana, gure burua bera gana.
Nolako gaitzeritzte ekharri diogun gure baitan, eta are bertzeen baitan kausitzen den bekhatuari; zeren desiratu behar dugu eta gure, eta
bertzeren baitan aurkitzen den bekhatua borra,
khen eta hil dadin.
Nolakoak diren gure desirak eta guthiziak
onhasunez, plazerez eta ohoreez bezanbatean.
Nola beldur garen eror gaitezin bekhatu egiteko perilletan, eta mundu hunetako ontasunak
gal detzagun; zeren bataren sobera beldur gara,
eta bertzearen gutiegi.
Zertan esperanza ezarten dugun, ea sobera
munduan eta kreaturetan, edo gutiegi Iainkoa
baitan, eta sekulako gauzetan.
Ea tristeegi garen ezdeusetako eta banaloriazko gauzak gatik.
Ea sobera alegeratzen garen, eta merezi
eztuten gauzak gatik.
Finean nolako afekzioneek dadukaten gure
bihotza amarraturik, zer pasionek hura nausitzen duten, zertan bereziki errebelatu den; ezen
arimako pasioneak miratuz, eta bata bertzearen

ondoan ukhituz, ezagutzen du nihork zer estatutan dagoen; zeren nola soinulariak bere gitarraren zainak edo sokhak erhi puntaz ukhituz eta
erabilliz, bide bezalako soinu emaiten eztutenak
behar neurrira eta puntura ekhartzen baititu edo
bandatuz edo largatuz, halaber gure arimako
amorioa, gaizterizkoa, desira, beldurtasuna,
esperanza, tristezia, alegrianza ukhituz eta sondatuz, kausitzen badugu eztirela ongo heldu
nahi dugun soinura, zein biata Iainkoaren loria,
behar den elkarrekiko neurrira ekhar detzakegu
haren graziarekin, eta gure aita espiritualaren
konseilluarekin batean.

Examenaren ondoan pitztu behar
diren afekzioneak

ZORTZIGARREN KAPITULUA
Examenaren puntuak xehero eta emeki konsideraturik, eta zertan zaren ikusirik afekzionetara etorriko zare, hunela.
Eskerrak emoitzu Iainkoari zure erresoluzionea hartu zenduenetik huneraino zure bizitzean
aurkhitu duzun aitzinamendu aphur haren gatik,
eta aitor ezazu haren miserikordia hutsak hura
egin duela zure baitan, eta zuretzat.
Humil zaite hagitz Iainkoaren aitzinean, ezagutzen duzula ezen, hainitz aitzinatu ezpazare,
hori egin dela zure faltaz, zeren etzaizten fidelki,
zinki eta finki iarraiki orazionean eta bertzetan
eman derauzkitzun inspirazionei, argiei eta
gogoramendu sainduei.
Promes egiozu sekulakotz hura laudatuko
duzula zure aldera egin dituen graziak gatik zure
ekhartzeko zure inklinazionetarik oneramendu
aphur hunetara.

Eska zakizko barkhamendu zeren etzaren
fidel eta leial izan hari ihardetstera eta iarraikitera.
Egiozu ofrenda zure bihotzaz, arren iar dadin
haren gainean iaun, iabe eta nausi.
Zagotza othoitzez egin zaitzala alde guziz
fidel bere borondatetara.
Gomenda zakizte Birjina sainduari, zure
angeruari, zure patroinari, San Iosepi, eta bertze
sainduei.

Hartu ditugun gogo onen
berriztatzeko konsiderazioneez

BEDERATZIGARREN
KAPITULUA
Examena eginik, eta zenbait gidari zuhur eta
presturekin ongi deliberaturik zure eskasen erremediatzeko bideen gainean, hartuko itutzu
hemen diren konsiederazioneak: bat eginen
duzu egun bakhoitzean meditazionez bezala,
hartan emaiten duzula zure orazioneko denbora,
eta bethiere preparazionearen egiteko eta afekzioneen pitzteko antzea bera dadukazula, lehen
parteko meditazionetan egin duzun bezala;
gauza guziak baino lehen iarten zarela Iainkoaren presenzian, hari bere grazia eskatzen zaizkola zure ongi finkatzeko haren amorio eta serbitzu
sainduan.

Lehen konsiderazionea,
gure arimaren ekzelenziaz

HAMARGARREN KAPITULUA
Konsidera zazu zure arimaren noblezia eta
ekzelenzia; nola duen adimendu bat, nola adimendu hark ezagutzen duen, ez xoilki ikusten
den mundu hau guztia, bainan oraino badirela
angeruak eta badela parabisu bat, badela Iainko
bat, eta hura gauza guzietan guziz gainekoa,
guziz ona eta ezin erranezkoa dela; hark daki
badela sekulakotasun bat, eta are ezagutzen du
zer den hoberenik ongi bizitzeko muneu hunetan, angeruen lagun iarteko parabisuan, eta Iainkoaz gozatzeko sekulakotz.
Geiago, badu zure arimak borondate guziz
noble bat, zein borondatek Iainkoa onets baitezake, eta hura ezin gaitzets baitiro bere baitan
Iainko bezala, mira zazu zure bihotza, zein on
eta handi-nahia den; zeren nola erleak ezin geldi
bititezke ustelduretan, baina lorren gainean xoilki iarten eta trikatzen baitire; halaber zure biho-

tzak ezin duke pausurik Iainkoa batan baizen,
eta ezta hura ase dezakeieen kreaturarik. Gogoratzatzu zinetan zure bihotzean leku hartu zuten
plazergarri maiteenak eta minenak, eta egiaz
iujea zazu, ea etzirenz betheak asaldu gaitzez,
gogoeta errez eta grina khexoez, zeinen artean
zure bihotz gaizoa baitzegoen ondikaturik.
Helaz gure bihotzak laster dagienean keraturetara, hara doa khexarekin, ustez hetan kausituko duela bere guthizien asetzekorik; bainan
arukhitu dituen bezain sarri badakusa berriz hasi
behar dela, eta eztela harentzat aski den gauzarik; Iainkoak ezpaitu nahi gure bihotza aurkhi
dezan lekurik non pausa, usoak aurkhitu etzuen
bezala Noeren untzitik ilkhi zenean, arren bihur
dadin bere Iainkoa gana, zeina ganik ilkhi baita.
Ha! zein eder den gure bihotza bere naturalezaz!
Zergatik bada hura bere gogoaren kontra idukiko dugu kreaturen serbitzatzen.
Errazu beraz, O ene arima ederra, Iainkoa
ezagut dezakezu, Iainkoa nahi ahal dukezu, zergatik geldituko zaren hura baino gutiago diren
gauzetan? Hel zaitezke sekulako iraupenera,
zergatik trikatuko zare laster iragaiten diren

puntuetan? Seme gastosaren damuetarik bat
zen ikusteaz, lehen plazerki bizi zitekeielarik
bere aitaren mahainean, orduan likhitzki izaten
zuela urdeen askan. O arima! Iainioaz gozatzeko
gaia zare; zori gaitza zuretzat Iainkoaz baino
gutiagoz kontentatzen bazara. Alxa zazu hagitz
zure arima konsiderazione hunen gainean, erakus diozozu nola bethierekoa den, eta nola bethieretasun doatsua ahal dukeien; hant diozozu
bihotza hartarakotz.

Bigarren konsiderazionea,
bertuteen ekzelenziaz

HAMEKAGARREN KAPITULUA
Konsidera zazu bertuteek eta debozioneak
xoilki zure arima kontenta dezaketela mundu
hunetan; mira zazu zein eder diren; elkhar etzatzu bertuteak eta hekin kontrako bizioak; zein
gozo eta plazersu den pazienzia, mendekuaren
aldean? mansotasuna, haserretasunaren eta grinaren; humiltasuna, urguillukeriaren eta handinahitasunaren; liberaltasuna, abariziaren; karitatea, inbidiaren; doia, soberanien aldean? Hunetan miragarri dire bertuteak; bozten baitute
arima paregabeko eztitasun batez, nihor hetan
hariketuz geroztik, baina bizioek hura utzten
dute neurrigabeki unhaturik eta gaizki bilhakaturik. Ea beraz zergatik eztugu egin ahala eginen
gozotasun hekin ardietsteko?
Bizioez bezanbatean, nork ere ezpaitu bizio
guti baizen, ezta kontent, nork ere hainitz bizio
baitu, deskontent da; ordea bertute guti baizen

eztuenak, iadanik bedere kontentamendu du,
eta gero bethi geiago eta geiago. O bizitze debota, zein eder, zein ezti, zein arrai, zein gozo
zaren! zuk tribulazioneak ematzen, zuk deskonsolazioneak gozogarritzen tutzu; zu gabe on
dena da gaitza, plazerak dire asalduz, nahasmenduz, eta eskasez betheak; ha! nihork ezagut
bazinitza, ahal lerrake Samaritanak bezala,
Domine, da mihi hanc aquam; Iauna, indazu ur
hura. Hatsgorapen hori maiz atheratzen zuten
Santa Theresak eta Santa Katalina Gennekoak,
gauza diferentaen gainean horrela minzo zirelarik.

Hirurgarren konsiderazionea,
Sainduen exenpluaren gainean

HAMABIGARREN KAPITULUA
Konsidera zazu suerte guzietako sainduen
exenplua zer eztute egin Iainkoa maitatzeko eta
Iainkotiar debot izaiteko? Ikuskitzu bere erresoluzionetan ezin inharrosizko martirak; nolako
penak eztituzten iasan eta pairatu hekin mantenatzeko? ordea guzien gainetik bere garbitasunean azuzena baino xuriago, karitatean arrosa
baino gorriago ziren andre eder eta lilitu hek,
batzuk hamabi, bertzeek hamahirur, hogoi,
hogoi eta bortz urthetan nahiago izan tuzte milla
martirio suerte pairatu ezen ez ukhorik egin bere
erresoluzionei, ez xoilki fedeazko profesari, bainan eta debozioneazko promesari ukhitzen zeizten gauzetan; hetarik batzuk nahiago izan durte
hil birjinitatea utzi baino, bertzeek erien serbitzatzetik, penetan zeudezinen konsolatzetik, eta
hillen ehortztetik gelditu baino. O Iainkoa! horre-

lako okasionetan zer fermutasun erakusi dute
bere gorputz erorkorretan.
Beha zazu hain bertze konfesor sainduak
gana. Nolako bertitztasunarekin mesprezatu
dute mundua? nola ezin garaituzko egin dira
bere erresoluzionetan? Deusek ere ezin itzuli
hetarik; besarkatu, iduki eta mentenatu ituzte
bat ere lekhatu eta utzi gabe. Ene Iainkoa! zer
dio San Augustinok santa Monika bere amaz?
Nolako sormutasunarekin itxeki dio hartu zuen
borondateari Iainkoaren serbitzatzeko bere
ezkontzan eta alharguntzan? eta San Hieronimok zer eztio santa Paula bere alaba espiritual
maiteaz? zein finko egon zen hain bertze gudu,
kasu, gertanza diferenten artean, ordea guk zer
eztugu eginen hain molde ekzelenten gainean;
gu garena hek ere ziren, egiten zutena egiten
zuten guk ere dugun Iainkoa bera gatik, bertuteak berak gatik; zergatik gure kondizionean eta
besarkatu dugun bizitze thailluaren arauera
eztugu hek bezanbat eginen gure erresoluzione
maitea, eta promes saindua gatik?

Laugarren konsiderazionea,
Iesu Kristok ekhartzen deraukun
amorioaz

HAMAHIRURGARREN
KAPITULUA
Konsidera zazu amudiorekin Iesu Kristo gure
Iaunak hain bertze pairatu duen mundu hunetan,
eta beregainki Olibeteko baratzean, eta Kalbarioko mendiaren gainean. Amorio hura beha
zegotzun, eta bere pena eta trabaillu guziez Iainko aita ganik zure bihotzarentzat ardietsten
zituen erresoluzione eta protestazione onak, eta
bide hartaz beraz ardietsten zerautzun premia
duzun guzia erresoluzione hekin mantenatzeko,
bortitzteko eta konplitzeko. O erresoluzionea!
zein prezios zaren, zarenaz geroztik halako amaren alaba, nolakoa baita ene salbatzaillearen
pasionea. O! zein onetsi, zenbat prezatu behar
zaituen ene arimak, ene Iesusi hanbat gosta
zaizkonaz gero! O ene arimaren salbatzaillea! hil
zinen niri neure erresoluzioneak ardeitstea gatik.

He! egidazu grazia, lehen hil nadin, hek gal
detzadan baino.
Ikusten duzu, ene Filothea? Gauza segura da
gure Iesus maitearen bihotzak gurutzearen gainetik ikusten zuela zure bihotza, eta hura zuela
maite, eta amorio hartaz ardietsten ziotzala
sekulan izanen ditutzun ontasun guziak, eta bertzeen artean zure erresoluzioneak; bai, Filothe
maitea, guziok ahal derrakegu Ieremiasek bezala; O Iauna! nintzen baino lehen beha zinagozkidan, eta deitzen nenduzun neure izenaz; zeren
egia da Iainkoaren ontasunak bere amudioan eta
miserikordian preparatu zituela gure salbamenduko bide jeneral eta partikular guziak, eta halatan gure erresoluzioneak. Bai dudarik gabe,
emazte izorra batek mundura ekharri uste duen
haurrarentzat, oraino sortu eztelarik, sehaska,
xatarrak, troxak, lokharriak eta are unhide bat
preparatzen dituen bezala, gure Salbatzailleak
ere bere ontasuna zedukala zutaz izorrarik,
zutaz salbamendura erdi, eta zu bere alaba egin
nahiz, preparatu zuen gurutzeko arbolaren gainean zuretzat premia zen guzia, zure sehaska
espirituala, zure trapuak eta lokharriak, zure

unhidea, eta zure zori onetako behar zen guzia;
erran nahi da, bideak, deiak eta grazia guziak,
zeinetaz gidatzen baitu zure arima, eta hura nahi
baitu perfekzionera ekharri.
Ah! ene Iainkoa, zein barrena behar genduken hitz hau gogoan sartu! Egin othe diteke ene
Salbatzailleak maite izan nauen, eta hain amolsuki maite, non nitaz partikularki orhoitu den,
eta kontu iduki duen bide xehe hetaz guziez ene
ekhartzeko bere gana? Hori guzia beraz zein
maitatu, zein prezatu, zein ongi enplegatu behar
dugun gure probetxuko? Bertze hitz hau ere xoil
amolsua da: ene Iainkoaren amoriozko bihotzak
gogoan zedukan Filothea, hura zuen maite, eta
milla bide salbamendurako preparatzen ziotzan,
munduan izan ezpalu bezala bertze arimarik hartaz orhoitzeko; hala nola iguzkiak lurreko kantoin
bat argitzen duenean, hura ezpaitu gutiago argitzen nihon bertzetan argi ezpaleza, eta hura xoilki argi baleza baino; orobat gure salbatzailleak
gogoa eta artha zedukan bere ume maite guziez,
hala non gutariak batbederaz orhoit baitzen bertze gainerako guziez orhoitu ezpaliz bezala.
Maite izan nau, dio Iondone Paulok, eta eman du

bere burua enetzat, erran baleza bezala, bertze
gainerakoentzat deusik egin ezpalu bezala. Hori,
Filothea, behar duzu zure ariman sartu eta eskiribatu, hartu duzun erresoluzionearen ongi maitatzeko eta mantenatzeko, hain prezios izan
denaz gero zure salbatzaillearen bihotzean.

Bortzgarren konsiderazionea,
Iainkoaren alderako
egundainozko amorioaz

HAMALAUGARREN KAPITULUA
Konsidera zazu Iainkoak egundainotik ekharri
derautzun amorioa; zeren iadanik Iesu Kristo
gure salbatzailleak, gizon bezala gurutzean zure
gatik paira lezan baino lehen, Iainkoaren majestateak zutaz deliberatzen zuen bere guzien gaineko ontasuna baitan, eta neurrigabeki maite
zinituen. Ordea noiz hasi zen zuri amorio ekhartzen? Hasi zenean Iainko izaiten. Eta noiz hasi
zen Iainko izaiten? Ez egundaino; zeren bethi
izan da Iainko, hasterik gabe, eta finik ere gabe,
eta orobat bethi izan zaitu maite egundainoz
geroztik; hartarakotz preparatzen zerauzkitzun
egin derauzkitzun graziak eta faboreak. Hala dio
profetaren ahotik minzo zaitzula, bertzerik nohori bezain ongi, maite izan zaitut bethiereko karitatez eta halatan athera zaitut eta erakharri,
zutaz urrikaldurik. Beraz bertzeak bertze direla,

kontu iduki du orai haren serbitzatzeko ditutzun
erresoluzioneen zure eragiteaz.
O Iainkoa! nolako erresoluzioneak diren, Iainkoak pensatu, meditatu, deliberatu dituenak
bere egundainotasunaz geroztik! zein maite,
zein prezios behar ditugun iduki! zer ez genduke
pairatu behar hetarik den punturik, den izpirik
aphurrena utzi baino lehen, ez bat ere segur,
mundu guzia galdu behar baliz ere, zeren mundu
guziak eztu arima bat balio, eta arima batek eztu
deus balio guare erresoluzioneak gabe.

Afekzione jeneralak erran diren
konsiderazioneen gainean, eta
eserzizaren konklusionea

HAMABORTZGARREN
KAPITULUA
O erresoluzione maiteak, zuek zarete bizitzearen arbola ederra, ene Iainkoak, ene bihotzaren erdian bere eskuz landatu duena, ene salbatzailleak bere odolaz ihinztatu eta busti nahi
duena, hari fruitu erakhartzeko; lehen hil badilla
millatan haizerik bat ere uts dezadan baino
lehen zuen atheratzera. Ez segur, ez banaloriak,
ez plazerek, ez aberatstasunek, ez atsekabeek,
guziak batetan bilduak balira ere, sekulan ezterautate atherako edo eramanen hartu dudan
gogoa eta borondatea.
Helaz Iauna! zuk ordea hura landatu duzu,
zuk zure aitazko bulharretan egundainotik arbola eder hura iduki eta begiratu duzu ene baratzeko; helaz! zenbat arma dire nik bezanbat fabore

izan eztutenak? Nolatan betaz sekulan aski
humil nindeke zure miserikordiaren azpian?
O erresoluzione ederrak eta sainduak, begiratzen bazaituztet, begiratuko nauzue; bizi bazarete ene ariman, ene arima biziko da zuetan. Bizi
zaitezte bada sekulakotz, O ene Iainkoaren miserikordia baitan egundainokoak zareten erresoluzioneak; zaudete eta bethierekotz bizi zaitezte
ene baitan; sekulan etzaitzatedala utz edo larga.
Afekzioneen ondoan hautatu behar tutzu
bide partikularak erresoluzione maite haukin
mantenatzeko, eta zinetan prometatu behar
duzu, nahi duela hetaz fidelki baliatu, iarraikiko
zaiztela orazioneari, sakramenduei, karitatezko
obrei, eserzizaren bigarren puntuan zure ezagutu ditutzun eskasak erremediatuko tutzula, ihes
eginen duzula okasione gaixtoetarik hartarakotz
emanen zaizkitzun abisuak hartuko, idukiko eta
begiratuko ditutzula.
Hori eginik, hats eta indar berri harturik bezala zinetan eta millatan errazu itxekiko derauezula zure erresoluzionei, eta zure bihotza, zure
arima, zure borondatea, eskuetan baziniduka
bezala, konsekra eta sakrifizia diozozu Iainkoari,

prometatzen diozula promes bezala zure borondatea ezutzula geiago zuretuko, bainan hura
utziko duzula haren maiestate sainduaren
eskuan, haren ordenanzei gauza guzietan eta
non nahi osoki iarraikitzeko; othoitz egiozu Iainkoari zaren guzia berri zaitzala, benedika eta
bortitz dezala zure promesaren berriztamendua.
Gomenda zakizte birjina sainduari, zure angeru
begiraleari, san Luisi, eta bertze sainduei.
Zure bihotz bero hartan zoaz zure aita espiritualaren belhaunetara, akusa zaite zure konfesione jeneralaren ordutik orhoitu zaren huts prinzipalez, eta har ezazu absolbazionea, lehen egin
zenduen manera berean; bihotzez eta ahoz
egizu hren aitzinean zure zinezko promesa edo
protestazionea, eta emazu zure seinalea haren
gainean, eta finean zoaz zure bihotz berrituaren
aldareko sakramendu sainduan iuntatzera bere
ithurburuarekin eta salbatzaillearekin.

Eserziza hunen ondoan iduki
behar diren sentimenduez

HAMASEIGARREN KAPITULUA
Berrimendu hura egin dukezun egun hartan,
eta gerokoetan, maiz eta maiz bihotzez eta ahoz
erran behar tutzu Iondone Pauloren, San Agustinen Santa Katalina Gennekoaren eta bertze sainduen hitz hauk: Ez, enaiz geiago neure, dela bizi
naizen, dela hil nadin, ene salbatzaillearena
naiz; eztut geiago nirik, ez neurerik: ene ni da
Iesus, ene neure da harena izaitea; O mundua!
zu bethi zarena bera zare, eta ni bethiere nintzena bera izan naiz, bainan hemendik hara enaiz
geiago izan naizena bera izanen. Ez, ezgare
geiago garenak berak izanen, zeren bihotza izanen dugu ganbiatua, eta hanbat enganatu gaituen mundua izanen da enganatua; ezen nola
zpaitu gure ganbiamendua ikusiko aphurka baizen, usteko du Esau ohikoak gaudezila, eta edirenen da Iakob egiazkoak garela.

Eserziza hek guziek behar dute gure bihotzean pausatu, eta konsiderazionetik edo meditazionetik ilkhi gaitezinean, emeki eta baratxe
sartu behar gara egitekoetan eta jendartetan,
beldurrez gure erresoluzioneen gozoa berehala
isur dadin; zeren sartu eta iragan behar du gure
arimako parte guzietan barrena, badarik ere den
guzia egin behar da borxarik egin gabe ez espirituari, ez gorputzari.

Nola ihardetsi behar den
introdukzione hunen kontra ekhar
ditezkeien bi punturen gainean

HAMAZAZPIGARREN
KAPITULUA
Munduak erranen derautzu, ene Filothea,
eserziza eta abisu hauk hanbat eta hainbertze
direla, non nihork nahi baditu begiratu, eztuela
behar izanen zer egin bertzerik. Helaz! Filothe
maitea, bertzerik ezpageneidi, aski geneidike,
egin genezakeienaz gero mundu unetan egin
behar duguna; ordea ez othe dakusazu artea?
Eserziza horiok batetan guziak egin behar balire
egun guziez, egiazki gure denbora guzia eraman
liazakegute; bainan eztira egin behar, ordu eta
leku iakinean baizen, zein bere mugaren arauera. Zenbat lege dauntza iustizia-liburuetan eskiribaturik? Guziak begiratu behar dira, bainan
hori aditzen dela dasuek agintzen duten eredura, ez ordea behar direla guziak egun guziez
obretan eman. Zer ere baita, Dabit erregea xoil

egiteko gaitzez bethea zen, eta halarik eserziza
espiritual geiago hagitz egiten zuen, nik eman
derautzudan baino. San Luis errege miragarriak,
ala gerlan, ala bakean, artha paregabeko batez
iustizia-kortean hari zelarik bat-bederari bere
zuzenaren baliatzen, eta berak bere erresumako
egitekoak errekaitatzen zituelarik, egun guziez
enzuten zituen bi meza, bezperak eta konpletak
erraiten dituen bere apezarekin, egiten zuen
bere meditazionea, bisitatzen zituen hospitaleak
orzirale guziez, konfesatzen zen, disziflina hartzen zuen, xoil maiz enzuten zituen prdikuak,
hainitzetan gizon espiritualak biltzen zituen Iainkoaren gauzez minzatzeko; guziarekin ere erresumako kanpoko ontasunari beha zekion okasionerik etzuen utzten, hura hartu, ordenatu eta
behar zen burura erneki ekharri gabe; bizkitartean haren Kortea ederrago eta loreago zen,
egundaino haren aitzinekoen mendetan izan zen
baino. Egitzu beraz ausartki zure eserziza horiok
eman derauzkitzudan bezala, eta Iainkoak emanen derautzu astirik eta indarrik aski zure gainerako egitekoen egiteko, bai eta iguzkia geldi
arazi behar balu ere, egin zuen bezala Iosueren

denboran. Bethiere aski egiten dugu, Iainkoa
gurekin hari denean.
Munduak erranen du nik kontu egiten dudala
neure hitz guzietan kasik ene Filotheak orazione
mentalaren egiteko donua duela, eta halarik
hura eztuela guziek, hala non introdukzione hori
ezpaita guzientzat on izanen. Egia da, dudarik
gabe; kontu hura egin dut, eta egia da oraino
eztuela guziek orazione mentalaren donua;
ordea egia ere da, hura guziek kasik ardiets
dezaketela, bai eta adimendu motzenek ere, baldin gidari onik badute eta gauzak merezi duen
bezanbat trabaillu nahi badute hartu haren
ardietsteko. Eta edireiten bada donu hartan parterik bat ere eztuenik (uste eztudalarik gerta
ditekeiela halakorik guti eta bakan baizen) aita
espiritual zuhurrak errazki konpli araziko deraue
eskas hura, irakhasten baderaue meditazionetan
ezarri ditudan konsiderazioneen erneki irakurtzen, edo enzuten.

Hirur azkhen abisu prinzipalak
introdukzione hunetako

HEMEZORTZIGARREN
KAPITULUA
Illabetheko lehen egun guziez berriz egizu
lehen partean den protestazionea edo promes
seinalatua meditazionearen ondoan, eta noiz
nahi den errazu, zin zinez hura nahi duzul iduki
eta begiratu, erraiten duzula Dabitekin; ez, ene
Iainkoa, sekulan zure iujeamendu sainduak
etzaizkit ahantziko; zeren hetan eman derautazu
bizia. Eta senti dezazunean barraiamendurik
zure ariman, har ezazu zure protestazionea edo
promesa eskuan, eta espirituzko humiltasun
batez apaldurik, hura errazu eta iraul ezazu zure
bihotz guziaz, eta arintza handi bat aurkhituko
duzu.
Errazu guzien aitzinean ageriki nahi duzula
debot izan; eztiot erran dezazula, debot zarela,
baina nahi duzula debot izan, eta etzarela ahalke Iainkoaren amudiora gidatzen gaituzten

akzione komunez eta premiazkoez; aithor ezazu
ausartki enseiatzen zarela meditazione egitera;
nahiago zendukeiela hil, ezen ez bekhatu mortalik egin; nahi zaiztela iarraiki sakramenduei, eta
zure gidariaren konseilluei (hainitzetan premiarik eztelarik hura izenda dezazun hainitz arrazoin
gatik) zeren horrela trebeki erraitea eta erakustea Iainkoa serbitzatu nahi duzula, eta afekzione
berezi batez haren amudioari konsekratu zaizkola, da haren maiestate sainduari hagitz gogara
zaion gauza; ezpaitu nahi nihork duen ahalkerik
hartaz, ez eta haren gurutzeaz. Gero ere trebetasun hark bidea ebakiten dio bertzela haritzera
eta bizitzera hainitz oldez eta moldez gonbidatu
nahi giniguzken munduari, eta omenaz beraz
obligatzen gaitu debozioneari iarraikitera. Filosofek leku guzietan erraiten zuten filosofo zirela,
bertzeek utz letzaten gatik filosofo gisa bizitzera;
guk ere erakusi behar dugu debozioneaz guthiziatzen garela, debotki bizitzera utz gaitzaten
gatik. Norbaitek erraiten baderautzu debotki bizi
ditekeiela nihor abisu eta eserziza horietan iarri
gabe, eztezazula ukha, bainan ihardets diozozu
arraiki, zure flakotasuna hain handia dela, non

hargatik bertzeek baino beharago duzula norbait
hel eta lagun dakizun.
Finean, ene Filothe maitea, arrenez nagotzu
zeruan eta lurrean saindurik eta sakraturik den
guziaz, ardietsi duzun bataioaz, Iesus haurrak
hartu zituen ama birjinaren bulharrez, hark
ekharri derautzun bihotz karitatetsuaren amorioaz, eta esperanzatzen zaituen Iainkozko miserikordiaren erraiez, zatxezko orai, eta bethiere
bizitze debotaz hartu duzun zori onezko borondateari. Badoazi gure egunak: Tronpetak, dio
San Gregorio Nazianzakoak, etxera-seinalea
emaiten du, batbedera presta bedi; zeren iujeamendua hurbil da. San Sinforianen amak, ikusirik
hura eramaiten zela martiriora, oiuz, zegokan,
ene semea, ene semea, orhoit adi sekulako
biziaz, behazak zerura, mira zazu han dagoen
erregea, hurbil duan finak sarri ephatuko dik
bizitze hunetako korsu laburra. Ene Filothea,
orobat erranen derautzut, beha zazu zerura,
hura eztezazula utz lurra gatik beha zazu ifernura, eztezazula zure burua hartara egoitz bizitze
hunetako puntu laburrak gatik, beha zazu Iesu
Kristo gana, eta eztezazula hartaz ukha mundua

gatik; eta iduri dakizunean bizitze debotaren trabaillua gaitz eta gogor dela, kanta zazu San
Franzesekin; Uste ditudan ontasunak gatik, trabailluak pasatienpo zaizkit.
Bizi dadilla Iesus, hari aitarekin eta espiritu
sainduarekin batean ohore eta loria, orai, eta
bethiere, eta sekula sekuloronekotz. Biz hala.

BIZI DADILLA IESUS
Xapeletaren debotki erraiteko, eta andre
dana Mariaren ongi serbitzatzeko antzea.
Zure xapeleta hartuko duzu gurutzetik, hartaz seinaturik musu emanen diozu, eta Iainkoaren presenzian iarririk, erranen duzu Kreso
guzia.
Lehenbiziko biho larriaren gainean, Iainkoari
gomendatuko zaizko, othoitzez zagozkala onera
har dezala egin nahi diozun serbitzua, eta bere
graziez hel zaitzala haren ongi erraitera.
Hirur lehenbiziko biho xeheen gainean
othoitz eginen diozu Birjina sakratuari gertha
dakizula ararteko: lehenbiziko bihian hura salutatuko duzu Iainko aitaren alaba maiteena bezala; bigarrenean, Iainko semearen ama bezala;
eta hirurgarrenekoan Iainko espiritu sainduaren
espos guziz onetsia bezala.
Hamar bakhoitzaren gainean gogoan erabilliko duzu arrosarioko misterioetarik bat, astirik
dukezun arauera, orhoitzen zarela hautatu

duzun misterioaz, beregainki izen saindu hauk,
Iesus eta Maria, aipha detzatzunean, hek ahoan
erabilten tutzula bai bihotzeko, bai gorputzeko
erreberenzia handi batekin. Heldu bazaitzu bertze sentimenik (hala nola zure bekhatu iraganezko damua, edo onratzeko gogoa) hura meditaturen ahal duzu ahalik hobekiena xapeleta osoki
erran artean, eta orhoituko zaren sentimendu
hartaz, edo bertze batez, Iainkoak gogora ekharriko derautzun arauera, bereziki atherako ditutzunean hitz sakratu hauk, Iesus eta Maria.
Azken hamarraren buruan den bihi larrian eskerrak emanen diotzatzu Iainkoari, zeren eman
derautzun grazia xapeletaren erraiteko. Gero
hirur ondoko biho xehetara iraganik, salutatuko
duzu birjina sakratua, othoitz egiten diozula
lehenbiziko bihiaren gainean, ofrenda diozola
zure adimendua aita eternalari, sekulakotz
haren miserikordiak konsidera ahal detzatzun
gatik. Bigarrenaren gainean othoitz eginen diozu
zure memoriaren ofrezitzeaz bere semeari,
arren gogoan haren herioa eta pasionea arduraki iduki ahal dezazun. Hirurgarrenaren gainean,
othoitz eginen diozu zure borondatea presenta

diozola espiritu sainduari, sekulakotz haren amorio sakratuaz irazeki ahal zaitezintzat. Xapeletaren buruan den bihi larrian othoitz eginen diozu
Iainkoaren maiestateari, den guzia har dezala
bere loriatan, bere elizaren aitzinamendutan,
bere besoetan eta alzopean iduki zaitzala, eta
hartara erakhar detzala errebelatu diren guziak
eta zure adiskideak gatik othoitz eginik, hasi
zaren bezala, azkenean ere eginen duzu fedezko
aithorra, Kredoa erranez, eta gurutzeaz seinaturik.
Xapeleta ekharriko duzu gerrikoan, edo bertze leku ageri batetan, seinaletzat, iakin arazi
nahi derauezula guziei zure desir guzia dela
Iesus gure salbatzaillearen eta Andre dana Maria
birjina haren ama sakratuaren serbitzari leial
izaiteko, eta eliza katholika, apostolika eta Erromako sainduaren egiazko ume batek behar duen
bezala bizitzeko eta hiltzeko. Biz hala.