Filosofo huscaldunaren ekheia - 7
aragietan düdala Jinkoa ikhisiren, nihaurek düdala ikhusgei berzeren begietan ez, bena enetzaz
düdala beondaztüren». Nork zereioan erran?
Bere izairiaren argiak.
Ezekiel Profetak dio Moisen legeen erakidioan, zien thonbak idekiren dütüt ta hetarik zütiet
khentüren. Ezkiribü Saintiak dio, ardüra, Jinkoa,
Abrahamen, Isaakan ta Jakoben Jinkoa dela. Jinkoa dü bizien jinkoa, hilak ehortzen ta bizirik
ikhusiren dütiela, Izairak dereie erraiten. Dügün
Paganak ikhus, Anaximandrak khorpitzen bitzairaz gaiza utzezgarriak bezala da mintzo. Athenagorasak gütik segürtatzen Pitagoraren ta Platonen ber sinhestia ziala. Azkenak ere dio infernü
bat badela non khorpitzak bere arimarekila erre-
ren diradianak; hetarik batek dio gaiza bizirik
lürrian eztela hilzenetik sorthü eztena.
Demokritak gomendatzen dü hilen ehortzia,
direlakoz haren arauiala arrabiziren. Erroman bi
adiskidek ezkiribüz ezarri zien: Lürrian thonba
bakhoitza nahi ginian gure arumak diradialakoz
algarreki zelian. Lucius ta Flacus deitzen ziradian. Berze batena aldiz da Aulus Egnatius izen
ziana: bizi nintzan jakiteko nola behar nian hil,
orai boztaroan nago. Berze batek: Nihaur bizi
izan niz, nihaur nahiz bitzaiatü ta nihaur izan
akadoitü.
Gure Salbadora bere bitzairaite landan,
berrogei egün lürrian egon dela, dio S. Paolek,
ikhus lezen honki ta mamia nahi zienek sinhetsi
amoregatik Paganek ere sinhets lezen bitzaiztia.
Egiaz horrek garhait elirokia megopia? Zeren eta
gaiza behin egina ta izana deusest’ezpeitaite.
Hala gure izakai egin dianak gure khorpitza beitiro nonbait, zertan nahi ta inon nahi egar. Jinkoak deuserez mündia egin eta, elükian erhauts
apürren gizon baten egiteko potheria lizate düda
erhokeria.
Heraklite filosofoak dio thipiki sortzepena
dela ühaitz agortzen eztenaren pare, izaria
dagoela mündian langilia bezala bere botikan
büztantzü lürrarekila dianak egiten nahi diana.
O! nork sinhets eliro izairiaren Jinkoak diala gure
aragian ber potheria, Izariak diana mündian.
Ekantzan balizatekia eroskiarik? Eztaiteke
zeren eta arima delakoz khorpitzaren orkheia,
galkida gaberik, bethi dagoena, bethi bere khorpitzari algartü nahiz egarrian baitago, hartara
bitzaira gabetarik hil ezpeitaiteke, ezetare gizona zorthü honetarik hobeniala hel eztiradiano.
Khorpitza ta arima pezal bakhoitz.
Ezta nekezia gaiza eragiterik jinen, zeren eta
harrigarri belizateke ükhantzia Jinkoari berriz
egitia behin egin dianaren potheria, dügülarik
egünkal Izairian gaiza berririk ikhusten, gure
zientziak igaraiten dütienak, ezpaliz baizik ere
bizia diena gaiza güziek; zer arren eliro obra,
gizonaren arima egin dianak? Denboraren lüzetarzünak bara elitiro eztelakoz berantiarik haren
eretzian ezetare gizonen dianik, zeren eta lürreko dierri güziak inhitz txorta beitirade harentzat.
Aithortü behar dügü, bizi gireno mündian
gizonen khorpitzak hainbeste min ta eritarzün
dütiala non ezpeilizateke bederaka dirade ere
haiñ lüze ta haiñ mingar non ezpeita mündian
arimalik gizonaren sordeitz denik, hartakoz ere
noizpaiteko betk zioan osagarria Jinkoetarik
lehen zela. Ezi zer da arimaren eskelegoa egongei denian khorpitz batetan eritarzünez hirotia
denian? Erregiña bat palazio batetan mementokal hortara doanian bezala, Delakoz khorpitza
arimaren egongia, han ezta laket ezteno sanoki
ta ozenki ta ez khorpitza bethi eri bada, dagoelarik arranküran, dago presontegian. Hantik
arren jalkitia dateke haren bethireko egarria,
dakialakoz berze bizitze batetan eritarzünik
batere eztükiala, ezetare goserik, egarririk, hitz
bakhoitz bizitze oraikoan diradian gaitz athetarik
batere.
O Jinkoa! zer faboria haiñbeste podagros, lür
minez, ügeriz parelisiaz, zorminez, helgaitzez,
harriz, gararillaz ta mila berze minetzaz lots’izaitia. Zerbait hetarik dükianak ükhen, zer balio
dian bage izaitia. Zerbait hetarik dükianak
ükhen, zer balio dian bage izaitia daki. Noiz date-
ke, arren, orena gure khorpitzaren peziaz giraitekenian arhintürik. S. Augustinek dioan bezala,
arranoen pare, ordian, borhondadia bezain laster
norat nahi baikirade heltüren. Han, eztate okherrik, makürrik, ezetare txankürik. Zenonek dio
Edertarzüna dela lilien botza lili botza dialakoz
amorioa deitzen, da izen bagetarik bera sartzen
da Ekhia bezala bortharik, ezetare leihorik hautse bagetarik ta arrapatzen dialarik bihotza,
maite diana, gehiago gozatzen da eziez bere dianaz; halako nahi güntüke Jinkoak bere eretzian
ta halako girateke sekülakoz.
Lürrian aldiz zer da edertarzüna, gorotz zathi
bat, elhürrez estalirik, beire bat kolore faltsüz
pintratia, arakei bat horek zathizkatzen diena;
jarraikezazü mamua, hari loth, jakiteko etxekan
egonen zereizünaz: zirateke ahalke. Egiazko
Edertazünak ta handitarzünak dirade bitzairan,
han dütügü segürenak edirenen ta arimaren
hobeki izaitia berze bizian dago.
BEREZITA XXV
Gizonaren biziaz
Bizia lüzatü nahiz ahalena ari girade, medio
güzietzaz errekeitatzen, osagarria ardüra ere
hetzaz dügü llabürtzen, Vestalen süiari atixatzez
bethi bizi zenari, ezta gure khorpitza pare, hartan abentiak üda hozten ta negiak kharrustatzen; urthiek ere dereie süiari emeki emeki hur
hotz ixurten, lehenik garra gero iilhintiak, azkenekoz inkhatzak itzaltzen, hiltzen dereitzona; sü
hau ezta errekeitüz arrapitz daitekiana. Alpor
beriaz bizi zeno zen ganargi ta flakatzen zeno,
zokhorri zereio eman, bena lehen bezala ezta
desti-eraziren beraren alporraz baizik eztialakoz
alporrik; sü gabiak ere dü bizia atzenkidatzen
khorpitza abartzen, ximaltzen ta nekatzen.
Gütik dirade, bizitza izigarri lüze ükhen dütienak, halakoek ere egiazki min handirik die ükhen
ta bizitze güti. Jenesak Patriarketarik dioan
zahartiena zena da Matusalem. Alabadere S.
Petrik dioan egüniala etzen heltü: mila urthe
zütiala apostolü handi harek dio, bena Jinkoaren
eretzian hek eztirade egün bakhoitz baizik. Biblia
ezta mintzo emazten adinaz, salbü Sara Judith ta
Anarenetzaz; bena Eüarenaz hitzik eztü aipatzen, alabadere dakigü güziak erhautüstürik
daudiala, gü ere halakatüren giradiala.
Greza, arkanbilen ontzia denak, gezür franko
dereikü, adin lüzetzaz barreiatü ta erakhutsi
bürüzagisa zela hetan, Phlegonek dio irakhurtu
diala Apollionosen obretan Atheniensek nahi zielarik Isla Lüzia mürrüz üngüratü, langiliak hartan
ari zirelarik thonba bat, ehun besata lüze, ziela
ediren ta ezkiribüz gaiñian: Macrosiris, heben
dago lürpian Isla Lüzian bost mila urthe betherik
bizi izan zeno; bena ahal laite, kondaire alakoa
elhezaharren herrokan jarririk lizatekiala.
Gaiza güziek mündian dereikie biziaren llabürantza erakhusten. Ogia, bizi girenaz zainetaradrano urthekal da hiltzen; biñatziak urthe hartzen dian beste, negükal herio zereio jiten: zonbatetan ondoak arralanthatürik ere ezta hordien
egarriaren doiala bizitzen. Sagartziak, peratziak,
serisatziak, lantha früta emaiten dereikien
güziek, hiruretanhogei urthiak eztütie igaraiten,
haboroenak, gure adinaren üngürüniala dirade
heltzen.
Zaldia, hogei bat urthe, hora ta gathia hen
erdia dirade bizi, polaillak adinik eztü zahartü
beno lehen jaten dügü. Zer hek nahi die erran?
Baizik: zertan ari girade mündian? Gaiza beharrenak haiñ gütik denbora dagoetzan lanthatzen,
ürrhia ta zilharra dirade lüziago ireiten, bena
ahalik tinkoena begiratzen dütügülarik, eskü
barreiazaletara dirade erorten. Oreiñak ta arranoak dielakoz bizia gük beno lüziago, gure flakeziren ahalkez daude dütarik ürrhün.
Handiak nahi lüke bizia bere potheriari zehatü, bethi gogoa dü hartara, bena lüzatü nahiak
dereio bethi llabürtzen Garciak dio Zelaneko
errege batek entzünik aiman harriak bizi alüzatzen ziala, harri harez jateko ta edateko ontziak
zütiala eragin, bena berze gizonak bezala zela
hil. Gizon zaharrari gaude begikhaldiz, haren adiniala heltü nahian, bena haren minak ta flakezia
ezkünüke nahi. Phlegonek, ja erran dügünak,
jenderen adin handiena edrien nahiz, dio Errumako erresuma güzia, zena hüillan lür güzia,
ziala ikhertü ta ehün urthetako gizonen izane-
tzaz papel plama bat ezin bethe ziala, bena ezkiribüz ezarri balütü berrogeitahamarretara heltü
etziradienetzaz, libürü handirik egin lükiala, dio.
David, bere psalmietan patriarken adin handiaz mintzo denian, dio, jendiak bere bekhatietaz ziala bizia haiñ ññabürtü non hiruretanhogei
urthian, bere denborako gizonak, zahar betziradian ta gütik lauretan hogeietara heltzen ziradianak; orai ere orozbat. Pompeak bere bildokia
!Erremuan konsagratü zian egünian, gozomen
handia (ümen) zian ükhen, ikhustez, han dantzan, Galeria Copila, 99 urthez ofizio hartan ari
zena. Bena zonbat dirade halakoetarik geroztik?
Batere herioaladrano ofizio hortan erauntsi direnetarik.
Jende apala doa ilherriala hur goterak bezala
itxasoala, gogoa hetarik ürrhün doa lehenago
handietarat, mündian balirade gizon bakhoitzak
bezala. Alabadere ber mündia izan dena Enberadorik ezetare Erregerik batere ehün uthiak onki
dütianik ta lauretan hogeiak ere gütik. Hetarik
Anastasa lauretan hogei ta zortzigarrenian,
düründak erre ziana. Jüstinian ere 83etara heltü
zena.
Aita Santietan S. Petriren ondokoenetarik
gütik dirade hogeitabost urthe kaideran jarririk
egon direnetarik edo ezta bakhoitzik eta hetan
nekez bost 40 urthekoetarik. Jean XXII 90ak
zütian herioak bere zekiñgoatik zianian ideki.
Paol III urthe bat zian gehiago, Paol IV 84etara
zen heltü. Gregorio XIII ber adina zian ta Elizari
amorio ziana gatik, ez aski zen bizi.
Santiak dirade lüziago biz diradianak. S.
Joane, S. Lük(a), S. Polikarpa, S. Denis, S. Paole
heremita, S. Anton ta S. Remualdo ta berze fraire sandietarik, üsü dirade bizia lüzatü dütienik,
beren bizitziak hartara zerbütxatzen zütielakoz:
bethi Jinkoari mintzo, gogamen güziak zeliala,
botztaroa bihotzian, megopia arranküra bagerik,
hazkürria, beilla ta loa bethi bardin, lanak ere
orozbat. Zürübü baizik berze biziala igaraiteko
eztien egiten, igaite hartara hanitz urthez adelatürik, bethi zaudian manhiaren beha ta angürülagün gaiak hen aidürü, hantik hen bizi lüzia,
halako bizipenak merexi zian bezala.
BEREZITA XXVI
Egiaz
Düda ta ez sinhestia dirade bi eritarzün, mündia sorthü ta biziren deno, sendotüren eztiradianak. Gezürrak dialakoz eztia lagün, gogo honez
dügü ireisten; bena egia delakoz latz, nekez
dügü nahi ezagütü, argi denian dügü maite, ta
harez lotsa zistatzen dianian.
Laur gaiza dirade mündian gordegoan, denbora, aizia, lürreko paradüsia ta egia. Denbora,
gure bürien gaiñian dabilalarik bethi bederakatzen dütü gure ürrhats güziak, bethi gure biziaren jarraikian dabila, eztakigülarik zertan den
ari, ezetare zer dian egingei. Auherki dirade ari
haren hatsarria ikhertü nahi dienak, bena bethi
azkentziala, uxtez berriz behar die lana arrahasi,
sekülan ez ürrhentzeko ari dirade bethi. Hartakoz noizpaikoek thorrietan triton büztanak ta
kürküillü zien ezarten erakhusteko denborak
hatsarrerik ezetare akabaillarik etziala; hartakoz
ere profeta Isaiak zioan: zerafinek beren hegaletzaz zütiela Jinkoaren hoiña gordatzen; guri erak-
husteko (dio S. Jeromak) zonbat jakintsü gaberik
giradian, mündia beno zaharrago diren gaizetan
ta haren landan juan direnetan!
Aiziari, aldiz so egiten badügü ikhusiren dügü
ta aithortüren. Gizonak khozü baizik eztiala hasmatzen ta hargatik xühürrek die arrazoatü, heia
behar lizatekinez Izairiak lükian aizerik, zeren
eta zerbaitetan honki egiten badie, hanitzetan
gaitz beitie obratzen; ezi egünkal dügü ikhusten
ontzi handiak gizonez ta aberastarzünez bethiak
aiziak dütiala itho-eraziten, berze althe zühaiñak
erroetarik dütiela botatzen ta etxiak egoisten.
Dügü ere ikusten odeiak dütiela apartatzen,
lürrari hur eman-eraziten ta bere khoziaz airia
pürgatzen, diela ontzier aize beharra emaiten
ekharr-eraziteko lekhü batetara, Mündü güzian
berhezirik diradin aberastarzünak.
Gaiza hetzaz botz bakhoitz girade. Bena nontik ta nola aiziak ari diradian girade aharran,
batzük dioe, inkarien gerlatik, atoma bertzela
deitzen dorenetarik, dela aizia sortzen; berzek
nahi die Ekhiak pürgatü dian airetik dela; berzek
Lürretik jalkiten diren boheta edo baporetatik,
berzek izairairen ürtzainkietarik, bena profeta
handiak bere psalmü 134ian dio Jinkoak bere
thesauratik dütiala aiziak igorraiten.
Lürreko paradüsiaz theolojienen bilhaskek
eztie azkentzerik ta lan franko dü emaiten Jenesaren azaldiak. Elias Thesbit atrebitü da erraitez,
baratze miragarri hau zagoela ohi bezala ta sarthü ziradiener han, haiñ maithagarri zereiela non
hetarik batere jagoitik jalki ezpeitzen. Orijenak
aldiz, Platonen jarraikian, dio Paradüsü Kaldaika
(hala deitzen dü) dagoela Jinkoa üngüratzen dien
berthüdietan. Batzük kokatzen die Indietan,
berez Mesopotamian dilobioari galtho, beha
zereien gaiza. Egiazki gaiza hau dago haiñ gorderik non Jinkoa beita berbera dakiana.
Egiazki ere gure fediari dü lan eman nahi,
bena ez gure jakin nahiari bere doia.
Egia bezaiñ gorderik ta ez ezagütürik mündian ezta gaizarik. Demokritak, egia baizik bere
bizian erran etzianak, zion haren altharia lanhoz
ta odeiez estalirik zagoela, hartakoz hartara
inhur hel elaitekiala; egiazki jakintsia heltü
bezain sarri hara, auher ta gerla baizik filosofoen
artian eztügü ikhusi, hek nahiz mündüko khorpitz handia zathizkatü ta beren artian bilhaske-
tan nor bere sinhestiaren fabori tinko egoitian,
mündiaz beitie amets bat egin ta hala egia
porrokatürik, zertara ez jakinez loth erori beikirade düdaren ta ez sinhestiaren zorthü gaitziala.
Auherki geroztik Jinkoak bere semia lürrilat
igorri, zelüko segretüetan jendiaren argitzeko.
Zer dahantik heltü? Judioak diradiala bere lege
zaharretan egon ta harmak ükhatü, Mahometanak sorthü ta theologiaren aharrek Europaren bi herenak Lutheren, Calüinen ta zonbait
berze maradikatien herejiaz bethe hor ziradian
obra hongarri hen langiliak, diradeia erran. Elizaren pilarak behar zütienak izan, dirade zothükatü nahi zirenak. O! jaun apez hüskaldünak zier
baizik hüskaraz mintza enaintekielarik nere diariaren gatik, othoi dereiziet egiten, megopiarik
ezar eztezazien behar eztenetan; konferentzaz
paira ez zitien misionetan, direlakoz, ziek uste
beno hilgarriago, Jinkoaren amorio haren ta Elizaren manhiak batzu ez egitia, ginhauri ezkünükina nahi ta kharitate osoa diradiala berthüdiak
artzaiñak bere arrotzen bihotzaren barnen jarri
behar dütianak ta fedia erran dütien güzietan
dela egiazko errelijionia, diot, jende perestiak
jarraikiten dütiena, othoi ere Jaunak, barkhamen
egizie nere zeloari, nizalakoz Egiaz khoiago eziez
theolojiazko bilhaketzaz Khiristia izan nahi delakoz ene fedia, inkhatz egiliarena dena.
BEREZITA XXVII
Auherkeriaz
Ja nonbait eman dügü auherkeria bizio güien
ama zela hüme hen bederakatzia heben ezta
nere ofizioa, bena hetarik franko dütüt izentatüren, ükhan dezen merexi dien aletegi hügüna.
Errelijionerik eztianak, da düda gaberik Jinkoaren
ta jenden etsaia, halakoa gizon izena merexi
eztiana, da Job Santiak Behemot deitzen diana;
erran nahi beita arimala, basa arimal güzien izenak dütiana; auherra del aJinkoaren mahaiñetik
akhazatürik, otsoen pare, ohoikeriaz baizik ezta
bizi, hek bezala gaia kanpoan egünez barnian
han ebatsi dianetik heben jaten parte, berzia
horditzeko ardu ta ogi trüküz emaiten, berak galdürik berziak gal-eraziten dütialarik, ohoiñkerian
dütü lagün(ak) jarten, ja dakielakoz ürkhaitegiako bidia, bre adiskider ere nahi dereia ikhasi ta
lagüngoa hartan leial izaitia jende ikhasi ta
lagüngoa hartan leal izitia halako zütienetzaz,
laite erran zühürrak dioana, aragiñari axuria
bezala bere jauztejeji eraman die berak herioari
jakin bagetarik bazoala. Nori da berset hau doi
eziez jende gaztiari lagün gaiztoek tahernala
eramanik tratü infernalaren egitera, hantik
ohoinkeriala doatzanak. Auherkeriaren obra
denetarik bata, lagünkeria gaiztoak dü jende
gaztia galtzen ta Judeako arboliak bezala frütürik
bage ohil-eraziten. Fedia arimatik ihesi doa, doanian khorpitza elizari ihesi. Jinkoa othoizten
eztianak, Jinkoak dü üzten ta haren maredikiak
dütü bethi lagüntzen. Bena entzüten da botz
harrigarria: Jinkoak erran dü gizon hori, jarezazie
ezkiribüz, gizona da sekülan zorthü hona eztükiana.
Hantik arima herratiak bezala, bethi megopia
gelgaitzez betherik han, haiñ üsü baiak nola itxasoan, lotsa bethi jarraikiz. Bihotza bethi bieta(n)
usikiz ortxikatürik eta janik. Begiak bethi ohil
alde orotarat soz, beldürrez dezen jendiari ager
arimaren belzkürak: ahoa bethi gahüntsü khorpitzak dian khozütik; halako gizonaz da Jeremia
mintzo dioanian orai dütük hire ahalkia ta hire
deslürratzia ageri mendi thinitik ditiagü ikhusiren.
Gorde dütüka bandoler hizana, hire aita
amaer lehen ürrhats maradikatiak haiñ errekeitüzki non etzien borogatü gaiez ohoiñkerialat
habila. Ez haiez, arren, aitak aski argoteiatü,
ezkopeta khaldi batez zankoak hautserik argiladrano, haian ützi heda gorotzian aizoer arakhusgei, bere semian, ohoin bati thiro bat dereiola
eman. Ta zü aita, aspaldian ikhusten eztüzia
zure semia dela auhertü? Lana diala hügünt,
merkhatü, eliza besta ta pastorala bakoitzari
hütsik egiten eztiala ta züganik hartakoz diharürik eztiala, ezetare jesanik, arren diala ebatsirik?
Dakizia Bazkoz ikhusi dianez jaun erretora; baiak
edo ezak bardin dereizie zure semiaren arima
infernüko süiaren khedarretik dela zathi bat,
deizü salhatüren. Eztereiozia zerbait berririk soiñekoetan ikhusten, zük eman eztereiozüna?
Berze jakilegoarik behar düzia, arren, etxen
ohoiñ bat düzüla sinhesteko edo ohoinkerian
hareki zireia erdizkan.
Zer, ordian, egingei düzün galtha? Laur
mürrüen artian ezar deza, ogi ta hur zure khostüz eman, diano Jaun Erregiak egorri mila lekoetara ürrhün üure aurrhidiak desohora eztezan
hen eretzian ürkhatü datekenian. Ezi falta bagerik halako düke serioa sinhetsezazü zü ere
berme ziradiala Jinkoaren eretzian zure axolgabian, semiak egin dian gaitz güzietaz zihaurek
egin bazüntü bezala ta seme ohoiñak mündü
hontan desohoratü zütianak, berzian zütiala erre
eraziren.
Aspaldian erranik dago, ohoiñ handirik elitzatekiala, ürkhan jar balite txipiak, ohoiñkeria dremendena da arimaren olio txorta ilhezko doatza
bethi hedatzen, hantik ere frantses adajioa —
arrautze bat ebasten dian, idia ebatsiren diala—
. Jinkoaren manhietarik bata da, berzeren hona
eztük irritsatüren. lagünetarik batak,
bidian diharü peza bat goititürik, zereioan erran:
Coesari ützül ezazü Coesarena dena.
Ebastia da arren bekhatü mortala, barkhatzen eztena non gaiz ebastia ezteno ützüli bere
lekhiala, berzela dago Jinkoaren mendika egunkal, etxaltian erorgeia, nautsia dago ogenez
berme, Dagoano xütik bekhatia. Jinkoak dütü
herriak ta hiri osoak bere jendekila errhaustü,
hantik zer eginen dian etxe bakhoitzak, nor düda
daite?
Laisterka ezazü mündia gerthaldi güziak bil,
ikhusiren düzü gaiztoak Jinkoaren esküpetan
gaizki hiltzen. Kain, bere bizitze güzia otso gizonaren pare oihanetan igaraiten dialarik Lamechek dü erhaiten, Faraon Itxaso Gorrian ithorik,
Nabukodonozor aberetürik, kabaleki bazkan,
Holoferna emazte batek dio bizitza muzten,
Senaxeribek arnegü baten gatik 180 mila gizon
galtzen. Antiochos eritarzün harrigarriaz etsitürik, Nikanoren mihia boiltorek jaten ta haren
eskia tenploaren borthan lanthatürik. Herode
Agrippa dantzatik oherat hilik, Saturnin presidenta ütsütürik, Hermian bere jargian harrez
janik, Leon IV zauriz estalirik, Julien Apostata
zelüko lantza khaldiaz hilik ta geroztik zonbat ta
zonbat gerthalsi Jinkoaren mendikaz ta bizioen
kastigoaz ezteia mündi betherik.
O! gizon gaztia, enaganatzen dük hire arima,
uste ezpadük Jinkoak ezteikala soegiten ta esparantzan bahago ezkapiren hizaiola. Bazakik
jende perestietarik sorthü hizala, bidazaile honik
ükhen dütiala Jinkoaren manhien arrabuhin, aita
amen amorioari traidore ta aizoen esparantzari
okher nahi izala. Nola ibilten hizalarik bidesketan
ehiza lotsa bazterrian leze izigarria dianaz. Nola
fida hiz hire lagüner, hekila larrütü nahi aiener.
Eztüka ikhusten harat doatzala xüxen, eztüka
ondar hartan haiñbeste jende zathizkatürik
ikhusten, ta hi, ahariari lepoan nabela dereioanian bezala aragiñak, eztüka ikhusten herioala
haiela eramaiten. Erradak ürkhak balio dianez
gizon perestü bizitzia, dena lanaz aurhekeria ta
bizio güziak haren hüme maitiak.
Lanabesez ta lankheiez porrokatzez
hala berdhüder bihotzian bide dük eginen, zeren eta hekila batian hire aitzinekoer behiz xahü agertüren, berzela aldiz
sekülan ezpeitüküt ikhusiren.
Etxeko jaunak. ezkiribü santian zioano erraiten: «aita, ene haurrak Jinkoaren kegaiak jarrai
etzezie ta zien arimak ordeiñuz ütz zien aiter».
Ziek ere haurraz errazie «Makabea Santiek zioena beren gehienaren ahotik»: hil gitian berdhüdian gure anaientzat ta eztezagün lohizta gure
gloria bizio aurritu dereikien dremendenaz.
BEREZITA XXVIII
Amorioaz
Amorio honki zehatia dena, lür güziako da
megopia, orotan da sartzen, gaiza güziak dütü
ikhertzen, güziak algarri adelatzen, güziak ere
dütü animatzen ta haiñbeste milion aukera bizi
direnetarik izairan, pezn eliraiteke amorioaren
alporraz baizik. Ekhiak dian bezala khanbera
batetan irabiak üngürü erabil-eraziten, ezpaküntü amorioaz guriak zothükatzen; amorio harez
ahal giniro erran zühürrak ekhiaz dioana: «mündüko süiaren buhadera dela ta izairiaren obra
handienak egiten dütiana».
Arpetz hartan ageri da amorio erhokeriari
üdüri denaz ezkiradiala mintzo. Bego berhez,
delakoz abere güziena, bata berziari hüillentü
nahian dagoena. Betüstitü düzia behin ber zühürrak dioan arotzaz, hartan ageri da gizon bat
athorras izerdiz, khedarrez, baoen gorderik ta
garren artian mantsotürik ari dela, dü ürrhe ta
zilhar süian gorri-eraziten, unkhüdian dütü joiten, dütü lantzen moldatzen irakoiz ezorkei ta
gaitz batez dü ontzi bat egiten handien mahaiña
janargitzen diana.
Orozbat ari da amorioa mündian, bihotzak
arrapatzen dütü, lürrez edo morterez eztiradiano
bere sü maithagarrian dütü antsiaren ta erranpiaren marteilliaz dütü joiten, probarentzat
othoitzen jarraikiaz dütü limatzen, berdhüdez
dütü leintzen ta haiñ eder dü obra egiten non
lekhü beitüke zelü enpiratian.
Izairi güzia amorio egiazkoala doa, inhur ezta
harez gaberik edo beharrez edo gürtziaz edo
arrazoaz, hargatik S. Augustinek dio eztela mündian zikatzagorik ezetare nardagarriagorik eziez
gizona, lürrian deusere maite eztiano. Gaistoentzat egiten ziradian hirañetan erraiten zereian —
ihur maite etziela ta ihurek maite etzütiela.
Zühür zaharrek Izarian zazpi gaiza ezin hobenak zütien ediren ta zeliaren dohaiñak ziradiala
zioen: sihetsien argia, akipiaren bizitarzüna,
honki goberniaren potheria, baloria gaiza goretan ta nekezetan, megopiaren ügaridantza barnetetan ta amorioaren indarra. Orfeak ta Isidorak die hau lehena jarten dioelarik mündia beno
lehenago amorioa sorthü.
Platonek zioenak igarika ari direlarik gogomen hartan hirur mündü dereikie egin, bata deitzen die Izairi angürütsüa, berzia arima ta hirugerrena mündü güziaren lankheia; bederen
dereie beren ütxülibordokak gizona bere jakingabiaren ülhünpian die jarten. Mündü madetarra
bere erthail güzien na(ha)stegoan die ezarten
bena amorioak hirur ütxülibordoka dütü bereziki:
Jinkoak gero egia handienen megopia angürütsüer dereie eman. Ezagützia, gizonari arrazoa
ta mündiari bere eginbidia diradianak.
Gure begien aitzinian dagoena da kürkürü
bethierekoa, Jinkoatik mündiala, mündütik Jinkoara, kürküriak dialarik Jinkoan bere hatsarria,
beraren üngürian dütialarik ere gaiza maithagarrienak biltzen, hori Edertzüna da deitzen ta
mündian hedatzen deno ta berari atheratzen
dialakoz dereie eman izena: amorioa. Soegiten
badereiogü bere hatsarrian, gaiza güziak kokatü
dütiala dügü ikhusiren ta, Jinkoari bere obra
güziak igaiñeraziten, ordian botzkarioa dela deitzen, dügü aithortüren, dena Izairiaren, bre langilian, egia handiena. Halaz amorioa da kürküria
honkitik honkiala bethi irabia irankorraz ützül-
tzen dena. Jakin nahi badüzü haren izairia, haren
sortzepena, haren aitzinandak, haren zaiñak,
haren zelkaudiak ta haren obrak. D Augustinek
dereizkü hitz llabürretan erraiten dio: «Ari deno
amorioa, maite dianaren buskatzen Eresia dela
deitzen, hatzaman dianian eresiaren lekhian jarten da botzaroa, faltatzen badü aldia egiazki edo
üdüriz beldürra dela heltzen, ta harek tristezia
diala jarraikiz, hala amorioak diala haiñbeste
begitharte nola aldekoi beitü bathzen».
Alde batetik üdüria khauditü dü Santü harek
bena harez ta berzez dotore theologieneki
batian amorioaren zaiñak, zelaukaudiak, ta
obrak dütie pintratü, alabadere haren izaria eztie
agerrerazi; ezi, amorioa ezta beraz ez botztarzün, ezetare tristezia, bena bai borhondadiaren
nahia zerbaiten maite ükheitian dena Egia, edo
haren üdüriala doana ta ber denboran ekarrai
güztia ta doi zereikün gaizala lerratzen dena.
Arpetzaz aldiz hartan dütügü amoriaren
esparantza güziak besarkatzen, dütügünak hirur
berhesdetan erthailtüren, amorio izairitsua, arimalarena, ta arrazodüna diradianak. Lehena
dago arima e(re)tzetan, bere gogankidetan ta
izatiar dianetan, khalamü harra den bezala bere
ürrüxarekila, bürdüiña atxeiriareki ere bigerrena
da arimaletan sortzen dian zalegarria khoietara
edo beharretara gilikatzen dütiana, hirugerrena
aldiz, megopia, haitua gaizen hartzian, hetan ere
amorio angürütsia.
Amorio hau ere dago bi berhezitan, adiskidegoan ta naiera egilian. Lehenian dirade, osagarri,
ohore, berdhüde ta honki güziak adiskidiari dütügünak opatzen hetan, guretzat irabazirik batere
eztügünetan. Bigerrenian, aldiz hek eztütügü
nahi, hantik jinen tzeikien probetxiaren gatik baizik. Hala nahi dü zaldünak zaldia zer eder eta
azkar ez kabaliaren gatik bena berarentako, hartakoz ezta lehenaren pare ta bekhanki daude
biak ber bihotzian algarreki.
Hetan dago amorioaren izaira, haren lehen
ürrhatsa doa zenkiek irudetzak ta megopiak
eder edo maithagarri zereitzenak, pizten zereioenek, ordian bihotza; ta ükhen nahiak dereionak
egarria, hantik dago bethi beha, bethi gogomenak hartara; behin esparantza heltüren dela
hari, gero lotsa eztaitekiala hantik da igaraiten
errekeitüetara, hegaltzaz dabila txoria bezala,
xederaren üngürünetan. Otorgatü badü nahi
ziana, doa laurgerren gradoala dena bakita,
dena ere egiazko adiskidegoaren büilhürra ta
hartarik gozatzen denian, dütü amorioaren gozomen güziak bathü.
Meizakindiaren edo Metafisikaren medioz
berhez lizateke amorioa hogei erhailtan bena zer
pro(be)txü gündüke hetarik, aspaldian dago
erranik herioa beno azkarrago dela. Ezkiniro,
arren goga zonbat giradian eskele, gütianian
garhaitü, ezpada amorioa behar günükiana gük
uste beno lehenago badoa. Ordian batere gaberik gaude, sorthü, gizonari bere azken egünetan
hiltze zereioan gaitzena dena.
BEREZITA XXIX
Adiskidegoaz
Adiskidegoa da biziaren salbazionaren
ta(h)ilezindiaren medika, lürreko paradüsüko
arbole bizitzekoak hitzeman ziradianak ezi gure
bizia gozomenek dienian lagüntü, mündian
ükhen dütiegünen ohartze maithagarriekila girade ehortzen.
Harek dütü gure egiteko ülhünenak argitzen,
düdadünak sinets-eraziten, khordokatzen diradianak segürtatzen, arrimatzen, txarrak honkitzen, honak edertzen, okherrak xüxentzen ta hil
direnak arrapizten, harek deslürratiari herri bat
dereio edireiten, eskeliari gurakusgarritzen, handier goiendia, aberatser zerbützia, jakingabier
jakintzia, flakier indarra, erier osagarria, antsiatier pozkida.
Balago ere gizona izar Güzien erdian, bere
zorthü honaren jakile bagerik adiskide bagerik,
gaitz lüke zorthia, delakoz adiskidegoa gure
zorionaren parte gehiena. Hanitz dirade adiskide
izan nahi direnak ta gütik adiskidegoaren adrak
ezagützen dütienak. Aristotak net erthailten
dütü ederki honki egin nahian, amorioa amorioan, adiskidegoa adiskidegoan ta araukida obretan. Bihotzgintza da amorioaren txi(li)mista,
honki egin nahia bere borhondade gor bat dena,
amorio da obra akabatia. Adiskidegoa algarri
honki nahiaren lana: hantik jarraikia, maite dienak güzia ihuren eztirade adiskide, bena egiazki
adiskide diradianak dakiela maithatzen. Jende
apalenak lirioe amorio handien üdüria itzalt,
bena hen artian sar, hanitz dirade amoros inkaria egiten dienetarik ta hetzaz emazte amorosik
batere, hanitz enganatü nahian inhur eztienik
enganatzen dielakoz farfaillaren ürrina: hanitzek
dereie erri, gütik dolü ta emazte güziek dereie

- Parts
- Filosofo huscaldunaren ekheia - 1
- Filosofo huscaldunaren ekheia - 2
- Filosofo huscaldunaren ekheia - 3
- Filosofo huscaldunaren ekheia - 4
- Filosofo huscaldunaren ekheia - 5
- Filosofo huscaldunaren ekheia - 6
- Filosofo huscaldunaren ekheia - 7
- Filosofo huscaldunaren ekheia - 8
- Filosofo huscaldunaren ekheia - 9
- Filosofo huscaldunaren ekheia - 10