🕥 32-minute read
Euskeraren berri onak - 1
Total number of words is 4161
Total number of unique words is 1657
32.5 of words are in the 2000 most common words
45.3 of words are in the 5000 most common words
51.8 of words are in the 8000 most common words
Agustin Kardaberaz
EUSKERAREN
BERRI ONAK
Bertsio informatiko honen egilea: Aitor Arana
Luzuriaga.
Egileari buruzko informazioa:
EUSKERAREN
BERRI ONAK
eta ondo eskribitzeko,
ondo irakurtzeko, ta ondo
itzegiteko Erreglak:
kura jaun,
ta eskola maisu zelosoai
Jesus-en Konpañiako Aita Agustin
Kardaberaz-ek eskeñtzen, ta
dedikatzen dieztenak.
1761. Urtean.
bear dan bezala.
Iruñean
Librugille Antonio Castilla-ren etxean.
Irakurleari, berri onak
Erroman, erriaren errenta andi eta fama ere
andiagoarekin, ondo itzegiten ikasteko, edo Elokuenziaren eskolak aurreneko iriki zituena,
Marco Fabio Quintiliano izan zan. Au, autore andi
askok diotenez, jaiotzaz edo bere jatorriz, gure
Españako semea omen zan. Eskola oiek, konseju
aundiaz ta berariaz, Erromak para zituen, gazte
alperrak galdu ta munduaren desonragarri izango ziranak, ondo azi ta Erromaren onragarri izan
zitezen. Eskola orietan ogei urtetan maisu onek
Erretorika jende gazteai itxit ederki erakutsi
zien: eta ikasle edo dizipulo señalatu asko atera
zituen: eta, besteen artean, Plinio bigarren edo
gazteena bat izan zan. Ciceron-en urrengoa
Quintiliano esan edo kontatu oi da: eta onek, ark
baño ere obeto gauzaren batzuek begiratu, ta
len baño molde obean ta argiroago agertu edo
utzi zituen.
Ogei urteak ainbeste jenderi erakasten igaro,
eta, Marcelo Victorio bere adiskide laztanaren
erreguz, onen semearentzat, amabi libru, mun-
duan txit estimatuak, orañ «letra ederrak» deriztenak, ondo ikasten asitzeko, egin zituen. Orietan, maisu agudo ta suabe paregabe onek, antziñako autore erretoriko, poeta eta beste gizon
andi lenagoko guzietan ikusi ta ikasi zuena, iñork
bestek ez bezela, moldaturik eman zigun: eta
gazte bat aurtasunetik nola ondo azi bear dan, A,
B, C,-tik asi ta gizon prestu, txit jakintsu edo biribill egiñ arteraño, «letra eder» guzien ikasteko
bide ta lezioak begien aurrean klaro ifintzen ditu.
Orañ bada, irakurle kristaba: baldin Quintilianok, Marcelo bere adiskide kutunagatik, ta Geta
aren semea mundurako ondo azitzeagatik,
amabi libru, ainbeste erregla ta lezio banaka
argituaz, atera bazituen, guk gure Jaungoiko
guzien Aita maiteagatik ta animen salbazioagatik, zer ez degu egin bear? A! Batetik bestera
asko dijoa! Gure intenzioaren aldean arenak zer
ikusi etzuen. Ark lurrerako, guk zerurako: ark
giza arterako, guk Aingeru arterako umeak ondo
azitzea nai degu: eta guzia, ez guretzat, baizik
Jainkoaren gloriarako izan dedin. Baña ori, edo al
deguna egiteko, goragotik edo antziñagotik asi
ta ur garbia bere jatorrizko iturritik artu bear
degu: ta euskararen berri beste izkeretatik nolabait atera bear degu.
I
BESTE IZKUNDEEN ALDEAN
EUSKARA
Noiz eta nondik edo nola gure euskera onontz
etorri zan, nork daki? Zerutik, edo Jaungoikoagandik, gizonen asmazio gabe, orien gañeko
gauza bezala etorri zala, Euskerak berak bere
era eder ta armonia paregabean ondo seguru
esaten edo adierazotzen du. Beste izkunde edo
lengoajeak, nork daki nastu ta batera ta bestera
nola ibilli diran: Euskera, Jainkoak nai-ta, menditarte oietan beti nasgabe, beti garbi, beti seguru
beregan gorde izandu da.
Txantxetan esan oi da, edo Euskaldunak
esan oi dute, Jaungoikoak Paradisuan Adan gure
Aitari euskeraz «Adan, non zera?» esan ziola.
Euskera Jainkoaren gauza bezala, arako ta edozeñ lekutarako diña bazan, Jainkoak ala nai izan
balu. Baña gauza ziertoa da, Jaungoikoaren izketa, Paradisuan ta gero ere, hebreoz izandu zala.
Fedeak Eskritura sagraduan esaten digu, munduaren asieran, gizon guzien izkunde ta lengua-
jea bat eta bakarra zala: «Erat autem terra labii
unius, et sermonum eorumdem.» (Gen. 11.)
Gure Aita Cornelio A Lapidek, Eleizako Doktore
ta interprete santuakin kontra atera, ta dio lengoaje edo izkunde ori hebreo zala, ta onek berak
milla ta zortzi eun ta geiago urte bakarrik mundu
guzian iraundu ta serbitu zuen, aurrenetik Babelko Torretzarra asi arteraño: orduan lengoajeen
naspilla izandu zan: ta arrezkero ere nasgabeko
hebreo garbia usantzen zala, dio gure Corneliok.
Heber Jaungoikoaren gizon ta Abraan santuaren asabaerena, edo irugarren aitonak, Abraan,
Isaak, Jakob ta bere ondorengoakin, Jainkoaren
fede ta Paradisuko lengoaje santua gorde zuten.
«Heber vir sanctus... a quo orti et dicti sunt
Hebraei, qui primigeniam Paradisi linguam
Hebraeam cum vero Dei cultu soli retinuerunt.»
(Cornel. in c. 10. Gen.) Eta au berau leku askotan
dio. Babel-ko Torrea asi arteraño lengoaje
hebreo bakarra ta guziak aditzen zutena zan:
eta, ango beargilleai gogoa kentzeko, Jainkoak
izkera berriak eman ziezten: batari griegoa, besteari latiña, ta orrela: guztitan berrogei ta amabosteraño, dio gure Corneliok, ta orrekin guziak
nastu, elkar ezin aditu eta gizonak munduan
banatu ziran: oiek berrogei ta amabost familia
ziran. (Corn. In c. 11.)
Antziñako izkera zarren artean, guzien lenen,
aurreneko ama ta asiera bezela, hebreoa beti
kontatzen da, ta onegandik Syriaca, Caldeoa ta
Arabigoa sortu ta jaio zirala: Latiñetik Italiako,
Ungriako, Frantziako ta Españakoa, eta besteak
orrela: «Hebraica matrix et genitrix, et Syriacae,
Chaldaicae, Arabicae: Latina Italicae Valachicae,
Gallicae, Hispanicae, etc» (Corn. Hic.) Baña euskerak, gaztelaniak bezala, aidetasun orren
urkoa, nola dan umeakin amarena, ta latiñaren
ume nola datekean, edo nondik batak bestearen
antza duen, probatzea, orren erraz ezta.
Dana dala, antziñatik, orañ bezala, griego ta
latiña beti estimatuenak izandu dira: eta, baldin
latiñak eta griegoak berak itz, boz edo berba
asko euskaratik artuak badituzte, ondo klaru Aita
Larramendik erakusten duen bezala, euskera
aiekin batean edo lenago zan señalea, eta izkunde lenen edo aurrenekoetatik bat euskara zala.
Nola nai, zierto da, latin ta griegoak, batak bestea apañtzeko, elkarri eskua eman ta lagundu
diotela, ta, lengoaje guzien artean, aurreskua
beti artu ta eraman dutela. Gizon jakintsuen
artean beti ibiltzean oien zori ona egon da. Munduaren partetik agirienetan jakin dan geiena,
griegoz ta latiñez eskribitu izan da: eta, ainbeste
libru ondo eskribitzeko ta oriek bear bezala irakurtzeko, esan edo itzegiteko, bietan erregla on
asko eman dira.
Antziñako filosofo lenenak, erretorikoak ta,
are geiago dana, Eleiza-gizonik andienak, misurik jakintsuenak, Espiritu Santuaren argiaz gidatuak, beren zeruko libruak lengoaje bietan eskribitu zituzten: ala Ignaziok, Polikarpok, Justinok,
Klementek, Tertuliano, Origenes, Zipriano, Laktanziok ta beste eskritore santuak. Eleizako lau
Dotore griego, Atanasio, Basilio, Gregorio
Nazianzeno ta Krisostomok, nola lau latino,
Anbrosio, Jeronimo, Agustino ta Gregorio anaiak,
ta oien ondorengo guziak. Au dudarik gabe ditxa
andia da.
Izkunde estimatu oiek biak ere beren oreñak
edo tatxak bazituzten len; baña gero, asko-jakiñen artean oi dana, egunoro ta obeto polikitu ta
apañduaz biak joan dira. Orañ dakuskuna da,
jakintsuen ta jakinzaleen izkera edo lengoajeak
latiña ta griegoa dirala: ta latiñaren estimazioa
are andiago da, zeren Eleizaren izkera santa
dan, eta gure Fedeko libru sagradu guziak latiñez daukatzigun.
Gure euskerak bazter oietan orrelako gizaseme andien patu onik izan eztu. Baña latin ta griegoak asko-jakiñen ditxa ta gloria ori izan badute,
bere modura marabilla txikiago ezta, baizik
miragarrizko prodijio andiago, euskera, soll-soll,
bakarrik edo nik eztakit nola, bizirik ainbeste
sekuletan egon dan ta dagoen: añ berez ta beregan, añ argi ta garbi, bere erio ta arerio guzien
damu gorri gaixtoan badere. Alere asko, egieki,
euskera galdu da. Baña ori ezta euskararen,
ezpada euskaldunen desonra: bada oiek polikitu,
apañdu eta edertu bearrean, lotsari gabe berak
beren nagitasunez itxustu, larrutu ta desegin
izan dute.
Baña, gure probetxo on askoren animak salbatzeko, euskarak burua jasotzea Jainkoak nai
du: gure baserrietan jende prestuak dirauten
artean, euskarak iraungo du. Esan oi dana: oiei
lepoa ebaki edo bizia kendu gabe, euskara ezin
utzi edo kendu diteke. Jaungoikoaren borondate
jakiña da, aren fede ta legeko misterio ezkutatu
ta dotrina sabaltzeko bear dana, sazerdote jaunen ministerio sagraduetan, euskeraz baizik
emen egin ta esan bear ez dala. Ta lengo aitzakiarik orañ edolarik ez dute askok: bada Aita
Manuel Larramendik, neke gogor ta estudio esan
al baño andiagoarekin, ezin izango ta ezin egingo zana bere Artean egiñik, eziñak ta nekeak
lazki garaitu zituen, ta ori ta bere iztegi edo
dizionarioa, maisuak bezala, eman dizkigu.
II
EUSKERAREN IZKERAK
EDO DIALEKTOAK
Itsu-itsuan askok esan oi du, euskera asko
dirala, edo erri bakoitzean bere euskara dala;
baña zer dioten ez dakite. Ezta ori egia: euskera
bat da. Euskara bat onetan, egia da, dialekto edo
izkera asko dirala. Autore grabeetan askotan irakurten det griegoan bost dialekto ziradela: Atikoa, Aelikoa, Dorikoa, Jonikoa ta Komuna edo
guziena. Onela bada, Frantzian, Nafarroan, Bizkaian, Araban ta Gipuzkoan, beren izkerak,
bakoitza bere erara dira: ta ori gauza berria ezta.
Onen gaiñean ere A. Larramendik, Artean ta
Iztegian, guzia edo geiena, besteak ez bezala,
erregla seguruakin erakusten du, baldin euskaldun jakintzalerik bada, eta oiek, Jainkoaren gloriari ta animen onari begiratuaz, orietan dakartzien abisoak ondo ikusteko pena edo neke
puska bat artzeko gogoa badute: baña lastima
da: libruak irakurten ta mesede edo onegiña
ezagutu ta estimatzen baño, ezker gaiztoak
ematen errazago da. Nere animako sentimentu
edo miña da, etsaiak alde onetatik animetan egiten duen kaltea, ta, neke gutxi bat ez lau egunean artzeagatik, nagitasunez libru onak utzi ta
asko beren jakineztasun edo ignoranzia itsuan
betiko geratzea. «Noiz artean, —Dabid santuarekin esan dezaket— noiz artean, gizasemeak,
orren biotz pisua izango dezute? Zergatik banidade edo utsa asmatzen ta gezurra billatzen
dezute!» (Psal. 4.)
Dialekto edo itzera oien gañean soseguz pensatzen duenak gauza miragarri ta ezin ukatuko
dan bat aurkituko du, eta da, euskaldun bakoitzak izkera zeñ era ta armonia ederrean gordetzen duen, edo dezakean. Nafarroan len ta oraiñ,
bertako ta are geiago Frantziako libruen sokorruaz, nolerebait errazago beren izkera gorde
izan da; baña orrelako lagun gabe, alde oietan
eta Bizkaian beren izkeran zeñ ederki iraun
duten ikusteak, txit arritzen nau, ta edozeñ
admira dezake: eta marabilla au ondo ikusi,
entzun ta aditu gabe, ezin, ala fede, sinistu liteke.
Ainbeste milla anima edo gizon ta andrerekin
igaroko ogei ta ainbeste urteetan Probinzia oietan Mixioetan jardun bear izan det: eta egunoro
ta geiago admiratu izan nau guzietako ta, ez
gutxiago, Bizkaiko itzegiteko era ta armoniak.
Besteak bezeñ ondo, ta gauzaren batzuetan
bearbada obeto, izkeraren legeak an gordetzen
dituzte. Guziok Señorioko, Nafarroako ta emengoa ondo bageneki, añ ederki batean, nola bestean ta iruretan, boz, itz edo berbaz usatu ta
jokatuko genduke.
Gauza bi alere onen gañean ziertoak dira.
Bata, Bizkaitarrak berak, askok beñtzat, gure
dialektoan berenean baño predikatzea naiago
dutela: eta Bizkaiko predikadore asko gurean
predikatzera oitu edo egin dirala. Bestea da, an,
ta emen ere, nik ez dakit nola, baña gizon geienak moldekaiz ta gogorkiago, eta andreak berenez poliki ta emekiago itzegiten dutela. Baña
orregatik, ya dakus edozeñek, ala gizaseme nola
emakumeetan, euskera beti bat eta berbera
dala. Gisa onetan edo bestean itzegitea, ferian
edo dendan erosten dan gauza ezta: bakoitzak
bere dialekto edo izkerari jarraitu ondo: oitura,
usu ta kostunbrea ala da, ta aurrera ere ala izango da.
III
ONDO ITZEGITEKO TA
ESKRIBITZEKO
MOLDE EDO ARTEA
Eskribitzen asi baño lenago munduan itzegiten zan. Baña ondo itzegitea ta ondo eskribitzea,
guzia bat edo berbera deritzala, dio Quintilianok:
«Mihi unum, atque idem videtur bene dicere, ac
bene scribere.» (L. 12 C. 10.) Onetarako lenengo
artea edo erreglak eman zituena, elokuenziaren
Aita, edo ederki itzegiteko moldea atera zuena,
Isocrates izan omen zan. (Quint. L. 2 c. 15.)
Gramatika edo molde au da: «Ars emendate
loquendi et scribendi.» Esan nai du: solezismo,
barbarismo, uts edo falta, gezur ta oker gabe,
zuzen ta beren lekuan ondo itzak esatea edo
eskribitzea: eta onetan Isocrates txit argi,
zorrotz ta dilijentea izan omen zan: Latinez itzegitea, ta arte edo gramatikaz edo onen erreglaz
batean itzegitea, ezta guzia bat, dio Quintilianok:
«Aliud esse latine, aliud grammatice loqui.» (Lib.
1. cap. 6.) Ori bera orañ: erdaraz edo euskeraz
itzegitea, eta arte edo gramatikako erreglakin
ondo itzegitea, ezta guzia bat: eta bat eta berbera da arrazoia.
Ondo ta bear bezala eskribitzen ta itzegiten
ikasi dutenak, Isocrates baten ta gero Ciceron ta
Quintilianoren alegin bizi ta berezkirozko aien
dilijenziai asko zor die: ori erreglakin erakusteko,
A, B, C, edo alfabetoko letra guziak banaka ikusi,
begiratu ta esaminatu zituzten. Berealakoan edo
beñgoan guzia idoro etzuten, ta utsak betetzea
ta sobrak kentzea asko kosta zitzaien: griego ta
latiña ondo jantzi ta apañtzeko, edergarri asko
billatu ta beren alegin guztia egin zuten.
Gero, edo onontzago, orañ milla ta laureun
urte bezala, Eleizako Eguzki argi eder San Agustin bat onetarako bere lezio ta erreglak gramatikako libru bat eskribitu, ta gazteai A, B, C-tik asi
ta erakusten jarri zan. Maisuen maisu andi San
Agustin bat onezaz dediñatu etzan, ta onra anditzat artu zuen neke au, Jainkoaren gloriarako ta
animen onerako. Zergatik bada, euskaldunak
orrezaz dediñatu bear dute? Onetan, neke gogorraz, Aita Larramendi batek jardun zuen, ta,
berak dion bezala, ez bakarrik gure probinzia
guztiz noblearen, ezpada Jainkoaren gloriagatik
ta animen salbazioagatik, ta ori Elizako euskaldun maisu, konfesore ta predikadoreetan obeto
seguratu ta errezago egiteko. Au bere marabillazko gramatikan egin zuen: obra on andia au,
zerzaz pagatuko diogu?
Bizkaian, baita emen gure artean ere, sazerdote jaun asko ikusi ditut eskoletan obra on ori
zelo ta arreta andiaz egiten: obra obeagorik
errientzat ezin, ala fede, umeak ondo azitzea
baño, egin dezakee. Argatik, maisu ta guraso
umeai erakutsi bear dienak, ori ondo egiteko
erreglak bearrago dituzte. Seme ta alabak txikitatik eskolan erdaraz ta euskaraz, edo guztitara,
oitu bear dira, ta arrazoi gabeko lotsa beltz gaiztoa pisatu ta kentzera. Bestela, zer lotsa gaizto
itsusiagorik, euskaldun galtzadun edo gizon egin
bat, lau errengloi euskeraz ezin irakurririk, ez
atzera ta ez aurrera, lotu-ta ikustea baño? Ta ori
guzia, zergatik? Añ asia ta erraz lau egunean
libru bat irakurtzen ez ekin edo jarduteagatik.
Lau eguneko ejerzizio piska batekin seguru,
erdaraz bezala edo aisago, euskeraz irakurtzera
egingo zera: egin ta irakurri, ta nekerik ta lotsarik eztago.
Emen guraso ta maisuak falta andi bat erremediatu bear dute, ta gure euskerari orañdaño
baño mesede geiago egiñ: jendeen artean beste
lenguajerik euskera baño ditxa gabeagorik ezta
ikusi, ta, gure jatorrizko edo jaiotzako izkera ez
balitz bezala, ta euskaraz itzegitea pekaturik
aundiena balitz bezala, giza artetik kendu ta lurpean ondatu nai dute, ta eskoletan sortija edo
siñaleakin, azote ta kastiguakin, eragotzi nai
dute: Zer erakeria itsuagorik au baño? Euskaldun prestuak, ez arren orrelako ofensarik zuen
lenengo ta beti bear dezuten euskerari egin.
Zuen juizioa non da? Euskalerrietan nola gauza
onik izango da?
Araban nebillen batean, ango adiskide ta
Erregeren guardietako kapitan baliente batek
beñ esan zidan: «Aita: nola Euskalerrietan
umeen aziera ona ta bear dan dotrinarik izango
da, baldin euskera ondatzeko alegiñ guziak egiten badira, ta gure mutiltxo edo aurrai bildur ta
azoteakin euskeraz itzegitea eragozten bazaie?
Oiek berak gero edo eleizagizon edo etxajaunak
izan bear dute. Eta, guraso edo kurak diranean,
nola, egin premia dan bezala, beren etxe edo
ergoienetan (erri txikiai onela Araban deitzen
diete) dotrina erakatsi ta konfesatuko dute? Nola
beren familietako artu-emanak ta beste bear
diran gauzak ondo aditu ta zuzenduko dituzte?
Ikusten deguna da: gazteak latin gramatika ikasten dutenean, naiz Gaztelaniaz, naiz Frantzesez,
naiz Euskeraz itzegiten dute, ta ori eragozten ez
diete. Gramatikako maisu famatu bat gure egunean izan zan, latin gauzak ere euskaraz erakusten zituena: ta franzes euskaldunai gramatikako
erreglak euskaraz adirazi ta erakusten diezkate.
Ala, ez eskolan ta ez gramatikan, euskara beñere utzi bear ezta.»
Soldadu jaun onek arrazoi andia zeukan. Al
datekean disparaterik bidegabeena da, euskera
gazteai debekatu ta, madarikatua balego bezala,
kastigatu ta eragoztea. Eskolan bertan erakatsi
ordu onean, ta erdaraz jardun dezatela; baña
gero libre, naiz eukseraz naiz gaztelaniaz: orrekin bietara egingo dira. Bestela Gaztelara gazteak badijuaz; an burla ta lotsa andien kostuan
badere, erdaraz ikasten dute: ta nola euskera
kendu zieten, ta jarduten ez duten, beren erri
edo etxeetara biurtzean, alde guzietara barregarriak oi dira: ta egiaz esan oi da: gaztelania ez
ikasi ta euskera bai aztu. Gero emen lotsa andiaz
dakuskuna: ez itz egiteko ta ez elkar aditzeko
erdarazko ta euskarazko naspilla moldakaiz eta
nazkagarri bat entzun oi da.
Bedeika nik dakidan maestra estimagarri
errespeto andiko bat, bere grazia onarekin ta
kastigu gabe ume inozente sei urtekoai ere, euskeraz, erdaraz ta latinez berdin, txit trebetasun
andiaz ta ederki lotsarik gabe irakurten erakasten diena. Ojala ori bera maisu guziak egiten
balute: mutil mutu lotu motel gutxiago errietan
izango litzake. Baña utsegitean, oiei sosgeuz ta
grazia onean, nola ondo irakurri edo esan bear
duten, adirazi bear zaie, eta ez bildur ta ikarakin.
Oitu bear dira, ez emengo izkeran bakarrik,
ezpada edozeñ dialektotan, eta Frantzia edo
Nafarroako edo Bizkaiko libruetan ondo ta trebe
irakurtera. Onetarako diran erreglak ondo gordetzen badira, edozeñ euskera txitez beraa, suabe
eta gozoa ertengo da: eta deadar, izu ta golpe
gabe, ezpada onez, egun gutxian ondo esanzan,
ederki ta nai bezala, irakurtera gure txikiak eta
andiak egingo dira. Au gauza ziertoa da.
IV
ONDO ESKRIBITZEKO
ERREGLAK
(Aita Cardaberaz-ek emen diona konprenituko bada, arek bere liburuak erderazko ortografiaz idatzi zituala gogoan artu bear da.)
Ondo irakurteko, lengo ondo eskribitu bear
da: ta nola ondo eskribitzeak, asko laguntzen
duen, ala gaizki eskribitzeak, ondo irakurtea
asko eragozten du. Ta ondo eskribitzea, zer da?
Orthographia griegoz, ta latiñez, «Recta scriptura, vel scientia recta scribendi»: zuzen edo bear
bezela eskribitzeko jakindea, dio Quintilianok.
(Lib. 1 cap. 7.) Juiziozko maisu, Jainkoaren zelua
duenak, erraz dakus, euskeraren gramatikak zeñ
arrazoi andiaz nai ta eskatzen duen, eskolamutillak baño eskola-maisuak ori obeto jakin
bear dutela, bear diran letrakin ondo eskribitzeko erreglak berak obeto ikasi ta aurrai arretaz
edo kontuz erakusteko.
Usadio txarrai berneak ebaki, esan oi da: ta
alferrikako letra asko utzi ta, itzez esaten edo
aoz pronunziatzen dana garbiro eskribituaz,
obeto ta errazago azertatuko da: onetara oitu ta
egin, ta gogotik ekin, ta laster lau egunean orretara egingo zera. Bata ta bestea oiturak dakar:
oiturak dakar erraztura. Askok, ez bear dan ta
itzegiten dan gisa, ezpada burugabe ta nola nai
eskribitzen dute, ta argatik nekez ta gaizki irakurten da. Gauza zierto ta egia bera da, juizioa
duenarentzat, euskeraz eskribitzea ta irakurtea
erdaraz ta latiñez baño askoz errezago dala.
Euskerak beste lengoajeak baño erregla gutxiago, gutxiago eta askoz errezagoak ditu. Egia au,
nai badezu, laster argiro ikusiko dezu.
Latin ta griegoak ere, Ciceron ta Quintilianok
diotenez, lenago tatxa asko zituzten: gero, oarkari jakintsu oien bien erreglakin gauza askotan
polikituaz, beren era eder edo primorean geratu
ziran. Baña nola? Ezin kontatu alako erregla ta
abisoakin. Bedeika gure euskera! bego deritza:
zer du zer ikusi? Onetan pribilejiatua da: erregla
gutxi, baña seguruagoakin kontentu da.
A, B, C-ko letretatik maisu orien ta San Agustin baten gisa, guk ere euskeran asi bear degu.
Munduan lendabiziko letrak asmatu edo idoro
zituztenak, Cadmo ta Evandro izandu omen
ziran. Latiñean amasei letra jakiñak ziran: gero
besteak billatu, ta orañ bear dituenak baditu:
euskeran orobat ikusten da. Besteren batek, nik
baño osasun ta leku geiagorekin euskerazko
gauzak obeto moldatu artean, erraz ta ondo
eskribitzeko urrengo erregla oiek zuk gorde itzazu:
1 Erregla: A, e, i, o, u: bost letra oiei bokalak
derizte. Boakalak esan nai du, aoz bera esateko,
beste letren bearrik ez duena, eta bera bakarrik
berez esaten dana. Bost letra oriez euskera txit
asko baliatzen da.
2-en erregla: A, B, C, edo alfabetoko beste
letrai konsonanteak derizte: esan nai du, ez
berez edo bakarrik, baizikan bokalakin batean
aoz esaten diranak.
3. Konsonanteen artean batzuek semibokalak, besteak mutuak dira. Mutuak, edo aoz esateko ots gutxi egiten dutenak, zortzi oiek dira: B,
c, d, g, k, p, q, t. Semibokalak, edo aoz esateko
bokalen gisa diranak beste zortzi oiek: F, l, m, n,
r, s, x, z. Oiek aoz esaten dira, efe, ele, eme, ene,
erre, ese, ekis, zeta.
4. San Agustin-en lenengo lezioa da itz edo
dizioen asiera, edo nola asi bear diran ta zer
letrakin. Euskera, latiña bezala, letra geienaz
baliatzen da, ezpada K, R, eta X-az.
5. R edo r-az asitzen dan itz, boz edo berbarik euskerak berak ez du, eta au euskeraren
erregalia andia da, bada R edo r errea bere
garraztasunagatik zakur-letra esan oi da. Euskerazko Dizionario edo itzen bokabularioa egingo
balitz, letra R, r, oso ta bizi utzi bearko litzake. R,
r, erreari aoz esaten asitzeko, E edo A aurretik
beti erantsi bear zaio: ala arrazoia, errosarioa,
erreka, ta orrela asitzen dira beti.
6. K. Letra onen edo griegoaren kaparen bearrik batere euskerak ezertako ez du: orren
lekuan c edo q baditu: K letra onekin euskeraz
ezta zer eskribitu.
7. X, x. Ekis au euskeraz berez iñoiz bear
eztu: ta ori ez usatzea aurrentzat obe da: g edo
gea orren lekuan badegu: ta esaten dan bezala
eskribitu bear da: egenploa, egerzizioa, egerzi-
tua ta besteak: egsaminadorea, egsaminatu,
naiz esaminatu s batekin ondo esaten ta eskribitzen da.
8. H, h. Atxea letra dan edo ez, autoreen
artean eztabaida andiak dira. Naiz letra naiz
aspirazioa dala, edo beemenziaz soñu gogorra
ematen duena, emen gure euskeran ta Bizkaian,
atxe ori alferrikako edo serbitzen ez duen gauza
da. H ori izketan batzuek Ge, besteak Jota egiten
dute. Guk orrelako aspirazio begemente edo
behementerik usatzen ez degu. Abrahan esateko, Abrajan diote. Ken ortik: gure euskera suabe
eztizkoarentzat soñu ori ezta.
9. Cha, che, chi, cho, chu, euskerak txit askotan du: ta ementxe, ta onetantxe bai atxea ondo
datorrela. Achaz, Achim, Ezechiaz, Joachim, ta
Eskritura sagraduko Hebreoen orrelako izenak,
ch orren, c edo q bakarraz eskribitzeko euskeraz,
aurrentzat obe da: Acaz, Aquin ta Joaquin: ta
libru berrietan Joaquin dator.
10. Q, q. Onen berririk antziñakoak etzuten,
ta qu zer zan etziekiten: ta gero ere nekez artu
zan. Quintilianok (L. 12. C. 10) zion, qu esatean,
beste letra edo silabak latzak eta gogorrak biur-
tzen zirala. Latinak u erantsi zion, eta bere erregla du: «U sequitur post q semper, semperque
liquescit.» Biz ordu onean, edo gorde beza; baña
alako u edo letrarik ezpalitz bezala, beti jan, utzi,
urtu, edo desegin bear da eskribitzen dan u ori.
Latinari euskerak jarraitzen dio onetan: ca, que,
qui, co, cu, esaten dan bezala eskribitzen du.
11. J, j. Jota euskerarena ezta, baizik erdaratik artu edo etorria. Euskalerrietan len ia, ie, io,
iu esaten zan: ta orañ ere Bizkaian askotan esaten da: ian, iauna, monîa, ta ez jan, jauna,
monja; au erantsia da.
12. U, u, bokala deritzana, euskerak usatzen
du; baiña V, v, latiñez konsonante deritzana
berez gutxi bear du. Euskerazko itzetan, orren
lekuan, B, b, esateko ta eskribitzeko errazago ta
obeago du. A. Larramendik ondo dio, euskerazko
itzak beren jatorrizko sustraietan ez v, ezpada B,
b, dutela: bat, bi, baliente, beemente, bera,
beraa, suabea, gobernatu, ta besteak. Ori bera
izengañetan edo apellidoetan, Etxabe, Etxeberria, Mendizabal, Zubimendi, Zabala ta Cardabera, bere Dizionarioan dakar, eta orrela besteak;
guzia be arekin: eta aurrentzat irakurten ta
eskribitzen ikasteko, erregla au askoz obea da.
13. N, n: ene fuerteari berez duen indarra
kentzeko, euskerak du ña, ñe, ñi, ño, ñu; erdaraz
Año, daño, dueño, Señor duen ta dion bezala.
Askok aurretik i bat usatzen du; baña i ori utzi, ta
orobat edo berbera da; baña, baño, beñ, gañean.
Aiño, daiño, dueiño, Seiñor eskribitzen ezta:
baiña, baiño, beiñ, zertako? Obe da baña, baño,
etc.
14. S, s, fuerteari bere indarra kentzeko,
erregla ori bera gorde bear da: euskerak ña, ñe,
ñi, duen bezala, aoz esateko ta eskribitzeko du
sa, se, si, so, su: eta onela x edo ekisaren bearrik ez du. Auge, orige, onelage, orrelage, Eleja,
gajoa ta beste onelakoak, indarra kendu ta errezago dira: ause, orise, asea, Elesa, gasoa. Bizkaian onelako asko da, emen ere bai. Oñatin
azeria, edo aizaria, aseria, edo asaria diote, eta
orrela eskribitu bear da. T, t, fuertearekin ori
bera egin diteke. Nafarroan ta emen ere t suabeago egiteko tt bi orobat eskribitzen dituzte:
Atta, gutti, egitteko, dittut, dittugu, etc., ta, te, ti,
anbat da. Tata, aur bati esateko, ta, ta, edo tta
tta suabeago esaten edo egiten da.
15. Ele edo ll biñaka indarra kenduaz dizio
edo itzen erdia askotan ditugu; itzen asieran: llilluratu, llillura, edo begiak illuntzea, lloba ta llobaidea, besterik ez dakit ote dan. Euskeraren
gauzaren batzuen gañean, A. Larramendi bera
ere, erakusten dituen gauza ta erreglaren
batzuez kontentu ez oi da: ala beñ baño geiagotan berak esan dit: eta, Aita Manuel batek au
dionean, besteok, zer esango degu? Ala Probinzian nola Nafarroan, eta are geiago Bizkaian,
itzegiteko edo aoz esatean, itz asko laburtzen
dira, baita letra asko trukatu ere: b, d, f, p, t,
bata bestearen lekuan: ala bekatua, pekatua;
farrez, barrez; ifiñi, ipiñi, ibeñi; ofizio, opizio;
alferrik, alperrik; ezda, ezta; ezdet, eztet, eztezu,
eztu; ta orrela beste asko, baña jakiñak ta errazak. Uso ta kostunbreak guzia erakusten du.
V
ONDO ITZEGITEKO
BESTE ERREGLAK
Edozeñ lengoajetan itzegiteko, aoz esan edo
pronunziatu, guztia bat da: eta aoz esaten dan
bezala eskribitzea, eta eskribitzen dan bezala
guztia irakurtea, erregalia aundia da. Au beste
izkundeak ez dute; baña euskerak bai.
Letra biñakakoen gañean erregla segurua: ll
bi eta rr bi, bere dizio edo itzen erdian euskerak
txit askotan ditu: ta geienean berez, oriek biak
bakarrik bai, ta beste biñakako letrarik batere
eztu. Latiñak puntuan beñ bb bi, cc bi, ff, gg,
mm, nn, pp etec, biñaka ditu: Abbas, accuso,
addo, etc. Orobat gaztelaniak: Acción, lección,
etc. Euskerak, naiz birekin naiz batekin: Leccio
edo lecio, erdaratik irakurteagatik, esaten ta
eskribitzen du. Latinak orretan bere erreglak
baditu. Euskera ariñago ta aisago dabill, ta esan
dan abisoa bai, baña besteen nekerik ta bearrik
eztu.
Itz edo dizioren batzuetan, nola diran —esannai, eginnai, jannai, joannai—, nn bi, batean dirala dirudi; baña orrela eskribitu arren, edo lasterka batean aoz esan arren, biñaka itz batean ez
dira, ezpada bitan: esan nai, egin nai, eta orrela
besteak.
Beste erregla jakiña: b ta p, aren aurretik m
eskribitu bear dezu, ta ez n: ala ambat, zembat,
amparoa, ampolla, ta orrela besteak esan ta
eskribitzatzu.
Askorentzat nekea dirudi; baña juizioa duenak nekerik batere eztu, esaten dan bezela
eskribitzean: tza, tze, tzi, tzo, tzu; tsa, tse, tsi,
tso, tsu. Euskalduna bazera, alerik oartu gabe, ta
alakorik ezpalitz bezala, neke gabe, zuk itzegitean, or eskribitu dan bezala, beti esaten degu.
Aita Larramendik arrazoiaz ta ederki diona: tza
edo tsa orretan, t eta z, edo t eta s ori, urrengo
bokalarenak dira, ta, zuk aoz biziro esanaz, edo
t eta z, edo t eta s, golpe batean bezala, pronunziazio edo esaera grazioso edo soñu onekoa egiten da.
Ta, egiak balio badu, beste lenguajeen
aldean, ori ta orrelako beste itzak eskribitzea
edo esatea, zer neke da? Otza, biotza, otsa,

You have read 1 text from Basque literature.