Euskalerritik zerura - 3
eta neska zarra.
1902’ko Abenduaren 14’an
Ibaizabal, 1902
AITONA TA BILLOBA
ASMO BERRIA
—Ez nauk ba egongo aurtengo udan tren
orixe ikusi gabe. Zer derizkiok, Joxe Mari?
—Gazteago zeralarik eztezu ikusiko.
—Larogei ta sei urteko gizona Euskal-errian
bizi, ta trenik ikusi gabe?
—Beste larogei ta seian ere bizitzeko papera
egingo nuke nik, trenik ikusi gabe izanta’re, bizi
al banedi.
—Ni ba enatxiok ondo iltzeko’re, eta dana
dala, ik laguntzen badirak, datorren astian juango gaituk Donostia’ra.
—Bai, aitona, bai; baña beste lagun bat ere
bear degu.
—Zer lagun?
—Poltsa.
—Ontzurre bat beñepeiñ badiat eta...
—Naikua da; biok juango gera, diozun bezela, datorren astian.
—Etzetorren Joxe Mari’k nai beziñ laster datorren aste uraxe.
—Ontzurre uraxe aldentziak miñ ematen zion
aitonari, baña beti ari begira ez egoteagatik, erabaki zuan, bi egun barru Donostia’ra juatia.
Aitona ta billoba
bigaramonian,
sartu ziran Arrua’n
lenengo trenian;
arriturik aitona
trena eldu zanian...
gutxigatik gelditu
etzan andenian.
TRENIAN
—Aizak, Joxe Mari, zer esan nai dik botoi
orrek?
—Alarma.
—Etziok ondo.
—Nola bear du ba?
—A las armas.
—Ixillik zaude.
—Eu ago; ni soldadu izana nauk, eta «a las
armas» agintariak esatean, soldaduak armak
artu ta prest jartzen dituk.
—Eztezazula orrelakorik esan, barre egiñ
ezteizuten.
—A gizajoa! I oraindik umea aiz, baña ni
zarra, eta i jaio orduko banitxekizkian nik gauz
auek.
Onetan eta orretan, aitonak estutu zuan
botoia, gelditu zan trena, eta bi guardia zibill
zetozen kotxez-kotxe, galdetuaz, tinbria nork jo
ote zuan, eta aitonak esan zion Joxe Mari’ri:
—Ikusten dek nola datozen gizon oiek beren
armarekin?
—Zergatik ote datoz ba?
—Nik «a las armas»ko botoia jo dedalako;
orregatik esaten diat «alarma»ren lekuan «a las
armas» jarri bear litzakiala. Sinistu zak orain
aitonaren esana.
Eldu ziran guardia zibillak aitona zegoan
kotxera, eta onek aitortu zuan berak jo zuala tinbria.
—Zertako? —galdetu zioten guardiak.
—Mutill koxkor oni erakusteko gauzak nola
diran —erantzun zuan aitonak.
—Merecía este viejo... (guardiak).
—Meretziña a mí; gracias. No kiero jiringaciones. Tengo buen salut.
Barre egin zioten guardiak, eta orduan aitonak esan zien:
—Erreñir antes y erreir agora? Asi es promalidat? Pazientzia’re anditxoa bear det zuekin —
zion aitonak, eta toxatik pipa belarrez beteaz asi
zan kantari:
Berriketa asko ta
gauz onikan gutxi,
txorakeri oriek
bear dira utzi.
Aiton zar onek ditu
gauz asko ikusi,
buek baño obeki
daki nola bizi.
DONOSTIAN
—Aizak, mutiko, pipak eztik sabelik betetzen.
—Zer esan nai dezu, aitona?
—Zerbait jango nukela.
—Ostaturen batera juan bearko degu ba.
—Bai, ta onenera.
—Ezkurra’nera juango ote gera?
—Zer? Donosti’ra etorri ta ezkurra jatera? Zer
uste dek, txerriak gerala?
—Ezkurra, ostatuaren izena da.
—Izenaren modukoa bada, eztek izango gaiñ
gañekoa.
—Ezkurrik eztigute jaten emango, baña
gerok atera bearko degu ezkurra.
—Nundik?
—Ontzurretik; bera urtu bearko degu.
Ontzurrea urtzea
ezta atsegiña,
baña gastatzeko da
ura’re egiña;
txarragoa litzake
gastatu eziña...
Jaunak emango digu
bizitzeko diña.
AGUR!
Ondotxo bazkalduta bazijoazen aitona ta
billoba trenera, eta aitonak esan zion billobari:
—Donostiari agur egin bear zeoat.
—Eta ontzurreari ez?
—Ontzurrea juan uan.
—Baña Donosti barruan egongo da oraindik.
—Biei egingo diet ba —esan, eta bota zuan
ondorengo bertso au:
Antziñatik nai nuan
nik zu ikustia,
eta orain pena det
ain laster uztia.
Ederra bazera, bai,
baña gareztia...
agur, ontzurrea, ta
agur, Donostia.
MARIATXOREN LOREAK
—I—
Mariatxo zan sei urteko neska txiki eder bat,
azal zuri-gorria larrosaaren antzera, begi urdiñak
eta urre-kolorezko illea zituana, eta auzo guziak
maite zuana. Bere aita ta ama illak ziran, eta
amonarekiñ bizi zan. Eztago esan bearrik zenbat
maiteko zuan amonak.
Egun batean egiñ zion umeak amonari, onek
asko uste etzuan galde bat, esanaz:
Amona: ez al degu guk amarik, Josetxok, Martiñak, Pilipek eta Juakiñak bezela?
—Amona, ustez-ustegabeko galdeera onekiñ
gelditu zan zer erantzun etzekiala; baña ixil-une
baten ondoren, bi malkobegietatik ixuriaz eta
laztan bat bekokian emanaz, erantzun zion:
—Bai, enetxoa; zuk ere badezu ama, gaixo
orrek.
—Eta nun da ba?
—
—Noiz etorriko da?
—Zer nai zenikio?
—Asko maite dedala esan, eta laztan asko
eman.
—Ezta etorriko zerutik, baña gerok ara juango gera.
—Noiz ordea?
—Noiz nai zenduke?
—Nik, laster.
—Eska zaiozu ba Ama Birjiñari.
—Ermitatxoko aldarean dagoanari?
—Bai, aritxi.
—Eskatuko diot bat.
—II—
Beiak zaitu, eta galtzerdia egiñ: ori zan
Mariatxoren lanik andiena.
Amonak ikusten zuan, aspalditxoan umeak
etzuala lenago ainbat galtzerdi egiten.
—Zertan igarotzen ote zuan ba denbora?
Egun batian zaitu nai izan zuan. Juan zan
beiak zebiltzan belar-zelaira, eta etzuan arkitu
umerik; juan zan andik urrean zegoan ermitatxora, eta an arkitu zuan Mariatxo belaunikaturik bi
eskuak bular-aurrean bildurik, begiak itxi ta
burua makurturik, Ama Birjiñaren aurrean. Ikusi
ezpalu bezela, amona etxeratu zan, esaten zuala
bere biotzean: auxe da gure aingerutxua, gure
premi-aldietan bear ditugun laguntzak iristen
dizkiguna.
Sortu zan reboluzioa; Euskalerrian ere izan
ziran baliente batzuek eta Ermitatxoak ere izan
zituan bere etsaiak. Tellatu ta ate berria egiñ
bear zitzaizkiolako aitzakiarekiñ, zarrak kendu ta
berririk egiñ ez, gelditu ziran lau paretiak, eta
andik laster sasia ta larra.
Baña Mariatxok egiten zituan bere erreguak
betiko lekuan, lau pareten erdian, sasi artian
izanta ere. Emezortzi urterekiñ ill zan gaixoa aingerutxo bat bezela bularreko gaitzarekin, bere
amaren moduan. Andik zortzi egunera ill zan
amona ere, eta biak juan ziran, bata bere ama
laztantzera, eta bestea bere alaba eta illobatxoaren ondoan betiko zorioneko izatera.
Ermitatxo sasiak eta larrak artu zuten, baña
an erdi aldian azaldu ziran lore zuri-urdiñ oso
polit batzuek, eta «Mariatxoren Loreen» izena
ematen asi ziran ango jendeak, eta gaur ere ala
deitzen diete, au da, «Mariatxoren loreak».
Eta zergatik? Mariatxo zanaren begiak eta
lore aiek kolore berdiña dutelako, eta ume, edo
obeki esateko, aingeru ark ixuritako negar malkoak lore biurturik erne ziralako. Ala diote. Birraldaturik lore aiek, beren aziak gorde ta ereiñik,
Mariatxoren loreak ugaritu ziran auzoera guzian,
eta ezta an etxerik bere baratzaren ertzen baten
lore oietakorik eztuenik.
Ermitatxo berritu zan, Ama Birjiña berri oso
eder bat ekarri ere bai, eta Maiatzeko jai-artsaldetan an oi dijuaz neska gaztetxo guziak lore
oiekiñ egintako sotak Ermitatxoko Ama Birjiña
berri ederrari eskeintzera.
Juaten bazerate Maiatzaren azkeneko igandean Ermitatxora, adituko dezute nola neska
gaztetxo aiek kantatuko dioten Ama Birjiñari.
Orra, Ama maitea,
Maiatza amaitu,
gogorazio onek
samindutzen gaitu
zaizkigulako egun
ain ederrak aitu,
emen etsai gaiztoak
ez gaitzan garaitu,
arren, ama maitea,
zuk gaiztzazu zaitu;
eta gure biotzen
tristurak alaitu,
zuganako jaiera
emen dediñ geitu;
zu alabatzen gera
egunero oitu,
zuri nai genikizu
lurrean obeitu,
eta zure ejenplo
ederrak jarraitu,
eztezagun anima
pekatuaz loitu;
Ai, al bazinduzkegu
nai adiña goitu
eta Mariatxoren
loreaz koroitu !
Agur, Ama maitea,
alabaz oroitu.
IJITO BATEN TESTAMENTUA
ETA KONSEJUAK
—Ai, Maixepa! Gaizki nago; testamentua egiñ
bear det; ekarri ezazu Eskribaua.
—Zertarako? Zer dezu testamentuan uzteko?
—Benturaz berak utziko dit neri.
—Nork? Domeniñok?
—Diot ba... benturaz...
—Ez al dakizu zer esaten zuen Erramona
zarrak?
—Zer esaten zuen ba?
—Domeniño, bei antzua bezela zala.
—Ai, Maixepa, Maixepa! beia jeisten eztakienarentzat, bei guziak dira antzuak. Datorrela
datorrela lenbaitlen Eskribaua.
—Ondo da... aizak, mutiko; ua eskribauagana
eta esaiok etorri dedilla agudo.
—Tan... tan... tan...
—Nor da or? Zer nai dek mutill?
—Bedori da Eskribaua?
—Bai.
—Betor ba agudo testamentu bat egitera
kaballero batengana.
—Ago puxka batian, eta beriala nauk or.
Kaballeroaren izena aditzean, bereala apainduta abiatu zan Eskribaua, mutikoa aurrean giari
zuela; baño egia esateko, arlotetxoa iritzi zion
etxeari, kaballero batena izateko: estalpe nolabaiteko bat, zuma batzuek, saski bat edo beste,
lapiko bat sutan, an bazter batean, eta mando
aska batean, manta batzuekiñ bildurik, gizon
beltz aundi bat.
—Badator Eskribau Jauna?
—Bai, banator ba.
—Ongi etorria izan dedilla, Jauna, etxe santu
onetara.
—Eskerrik asko.
—Testamentua egiñ nai nuke ta esango diot
itz gutxitan nere deseoa; zaldi bat, asto bat eta
aizturra guraizak), artazixak) pare bat dira nik
dedan guzia: zaldia emaztearentzat, eta aizturrak bedorrentzat, testamentua egite-aldera.
—Zertako ditut nik aizturrak?
—Ara, Jauna; beatz-azkalak moztu ta orrelako
lanetarako oso politak ditu.
—Ba eztitut bear.
—Zenbat nai du ba bedorren nekeagatik?
—Amar peseta.
—Eztet ba ardit bat ere nerekiñ, baño artzeko batzuek baditut.
—Onak badira artzeko oiek...
—Bai, Jauna, bai; besterik ezpada, berotzeko
bada ere...
—Nun dauzkazu?
—Ataunen.
—Otra!... De Herodes a Pilatos...
—Y de Eskribaus a Pariseos... e?
—Tira ba, tira; guazen aurrera.
—Ara ba, Jauna; ba’itut artzeko berreuntxo
bat.
—Zer berreun?
—Berreun... eztakit ba bedorrek naiko ote
dituan...
—Gizona: txanponak izanta ere, berreunera
ezkero, zerbait izango da.
—Esango diot ba, Jauna, argiro. Ataunen
dauzkat artzeko berreun palo. Bedorrek artu nai
balitu...
—Nik? Zer dala ta?
—Diot ba... nai balitu...
—Zergatik eztituzu artu zedorrek?
—Lotsaz; orra esan egia; beste erri baten
izan balitz ere... baño Ataunen, ainbeste senide
dauzkagun errian...!
—Etzaude zu kaballero txarra.
—Kaballeroa? Bedori adiñakoa bai beñepeiñ.
—Nundik?
—Ara nundik. Nere denbora guzian kaballotratuan bizi izandu naiz, beragatik uste det ondo
merezia dedala kaballero-tituloa.
—Banua berealaxe emendik, baño pagatuko
didazu.
—Ez bedi aserretu, Jauna, amar peseta gora
bera. Emango diozkat konseju batzuek, ez amar
baizik eun peseta baño geiago balioko diotenak,
ondo gordetzen baditu.
—Guazen ba, guazen orretara ere.
—Betor nere ondo-ondora.
—Ona emen nun naukazun.
—Lenengo konsejua. Ez bedi beñere piatu ijitoakiñ nerau aurrengo naizala.
—Zuk esan bearrik eztet orretan.
—Beldur naiz ba, esanta ere, premian arkituko ez ote dan berriz esateko.
—Ia beste konseju bat.
—Bigarrena. Ijitoak ezer ostutzen badiote, ez
joan aien ondoren.
—Zergatik ez?
—Ostua ez du eskuratuko, eta gañera kastatu egingo du.
(Emen oso ixilik eman zizkion beste konseju
batzuek ere bost edo sei miñutuan; baño eztakigu zer. Gero galdetu zion Eskribauak:)
—Beste konsejurik badezu?
—Ez, Jauna. Gorde bitza ondo oiek, eta asko
ditu oraingo.
—Agur ba.
—Ario, ondo bijua.
—II—
Etxeratu zan Eskribaua, eta oartu zan urrezko erlojua palta zitzaiola; eta suak arturik, juan
zan kaballeroaren Palaziora, eta itzik egiñ gabe,
ari zan kaballeroaren oia errekistatzen; onetarako makurtzian, bere arpegia jarri zitzaion kaballeroarenaren gañian, baño puska bat goraxea-
go, eta gorbatarekiñ jotzen zuan kaballeroaren
aoa. Gorbatan zeukan urrezko orratz eder bat,
eta kaballeroak ortzakin oratu oso kurioso, eta
atera zion orratz ura miñik egin gabe. Eskribau
Jauna etxeratu zan len baño ere txarrago.
—III—
Kaballeroak ikusi zion Eskribauari eraztun
eder bat beatz baten, eta zai zegoan berriz agertuko ote zan uraxe eskuetaratzeko deseoz, baño
etzan geiago agertu; bada damutan omen zegoan kaballeroaren konsejuak berandutxo ikasi
zitualako. Kaballeroa berriz penaturik, berak nai
baño len ikasi zitualako.
—IV—
Liburu azal guziz ederdun bat ageri zan Eskribauaren etxean, gañean izkira edo letra ederretan zeukana: ijito baten testamentu eta konsejuak.
Lenbiziko orrialdian berriz zeukan eskribiturik:
Ijitoaz piatzen
diraden gajuak,
eramango dituzte
petardo bapuak,
baten testamentua
eta konsejuak,
kosta zaizkit urrezko
orratz-erlojuak.
1902’ko Jorraillaren 6’an
Ibaizabal, 1902
ZEZENKETA
Euskal-esnalea: eztezu istillu txarra jarri
mutil-zarren artean zure zezenketa orrekin.
Onak dabilz ba! Lengo egunian bildu ziran Txingor, Tximista, Bakallo, Kakutei, Belarri, Tropel,
Tripa, Pipermin, Bizkaño, Muxugorri, Saieski,
Trapu, Lepoluze, Aketo, Paxano, Malatrasa,
Ollargi, Esteluze ta Belarriepel, ta berebiziko
batzarra egin zuten.
Bildu zituzten erri guztiko makilla ta kolorezko paperak banderillak egiteko; atera zituzten
oietatik oe-gañeko gorriyak; lapurtu zituzten ikulluetatik zaldi zar guziyak, eta an ziaztik toriatzalle sartu biar dutela ta toriatzalle sartu biar dutela.
Batzarre bat egin zuten; banekian nik arontz
joan ezkero, zer aditua ta zer esana izango zala,
ta ara joan nitzan ponografo eder bat besapian
artuta ta Illunpe potograpistea nerekin nuala.
An izan giñan biyok, batzarrean eta gero
zezenketan. Toki aietan zer gertatu zan nai
badezu jakin, irakurri esatera nuana.
Mutill-zarren batzarra
Txing.— Jaunak!
Tximist.— Nun ikasi ote du Txingorrek orren
piñ itzegiten «Jaunak» guri deituaz?
Txing.— Gobiernua kontribuzioa botatzera
dijoakigu.
Tximist.— Bota bear, gu bezelako Jaun
batzuei.
Txing.— «Jaunak» geralako ez.
Tximist.— Zergatik ba?
Txing.— Mutill-zar gaudelako.
Kakuteik.— Ezkondu ta kittu.
Txing.— Norekiñ?
Kakut.— Or eztaude ba dozenaka, Joxepa
Txepel, Mari Txori ta beste amaika milla neska
zar?
Txing.— Mari Txorik esan omen zuan juan
dan igandian, gutako edozeiñekin ezkondu baño
lenago, prakak jantzi ta soldadu juango zala.
Trapuk.— A tonto zarrak!
Tripak.— Nork eta Trapuk esan bear guri
«tonto zarrak».
Trapuk.— Bai esango’re. Ez al dezute irakurten EUSKAL-ESNALEA?
Beste guziak.— Zer da EUSKAL-ESNALEA? Lo
dagoana esnatzeko asmazioren bat?
Trapuk.— Bai.
Beste guziak.— Gu ez gaude lo.
Trapuk.— Ez esna’re. Or dabil albistari ori
bazter danetan esaten, urte berriz ezkondu nai
duten mutill-zar guziai dotia ematera dijoala. Eta
ori eztakiten mutill-zarrak, esna daude?
Txing.— Egia ote da ori?
Trapuk.— To; irakurri zak EUSKAL-ESNALEA’ren azkenengo zenbaki edo numeroa.
Txing.— Arraiye arraiyia! Egia dek; zezenketa edo korrida andi bat ematera dijoala: orixe
dala alderdirik egokiena diru asko ta errez irabazteko, eta mutill-zarrentzat dotia ateratzeko,
korrida ori eman nai lukeala.
Guziak, txalo joaz: Abeajondeiola EUSKALESNALEA’ri eta protxu on degiela Joxepa Txepel,
Mari Txori ta beste amaika milla neskazarrai!
Txingor, Tximista eta Kakutei,
Trapu, Tripa eta Tropel,
ardo zaleak, edateko laiñ
aste batian bi upel.
Muxu-gorria, Pipermiñ, eta
gañera berriz Saieski,
oiek orrela ondo badabiltz
mundua eztabill gaizki.
Mutill-zarrak eta EUSKAL-ESNALEA
Mutil-zarrak.— Irakurri degu zuk argitaratu
dezun idaztia.
Euskal-Esnaleak.— Zer iritzi diozute?
Mutil-zarrak.— Oso ondo; baña gerok egingo
genduke toriadoretza, geiago irabaztearren.
Euskal-Esnaleak.— Eta badezazukete?
Mutil-zarrak.— Bai, egiñ degu aproba.
Euskal-Esnaleak.— Nun?
Mutil-zarrak.— Donostian. An esan digute,
antziñako Kotxarasen kuadrilla diña bagerala.
Euskal-Esnaleak.— Nork esan dizute ori?
Mutil-zarrak.— Korridan begira egon zan
toriadore batek; gero apaitan ari giñala, esan
zigun.
Euskal-Esnaleak.— Erderaz ala euskeraz?
Mutil-zarrak.— Erderaz: estos trabajar bien
kon kutxaras.
Euskal-Esnaleak.— Ondo da. Nik ekarriko
ditut ba zezenak, eta gañerakoak zuen kontu.
Mutil-zarrak.— Ondo da.
Ekarriko ditugu
zezen beltz naparrak,
laster astindutzeko
gure mutill-zarrak.
Zezen-plazan (I)
—Gobernadoria al degu jaun ori?
—Gobernadoria? Bai ederki eman ere.
—Nor da ba?
—Ez dizut, ba, lenago ere esan? Txingor da
ori, Txingor.
—Nork esango zukean udaren erdian txingorra ikusiko genduela plazan!
—Oraindik gauza arrigarrigoak ikusiko dituzu
gaurko zezenketa ontan.
—Ara, ara Txingor toreatzen. Gezurra zirudik
Mendaron jaio ta ainbeste jakitea.
—Jakin, jakin... bazterretik ari da toriatzen.
Bildur pixka bat izan egingo du orregatik e?
—Bazterretik... al bezela. Zuk ere, bi adar
zorrotz oiek gertu ikusi ezkero, billatuko zenduke baztarra.
—Eta ez al dituzu aditzen jendearen deadarrak?
—Zer diote, ba?
—Ara gizona. A la kartzel, a la ka... a... rtzel.
—Zergatik ba?
—Erdira ateratzen eztalako.
—Badijoa...
—Viva salao...! (Jendeak).
—Baña nora dijoa gizajoa?
—Zer ba? Erdira. Bestela.
—Bestela zer?
—Zer? Jendearen deadarrak...
—Eta zezenaren adarrak?
—Ara, ara... arrapatu du gizajoa...
Garraxika dijoa.
—Zer dio, zer dio?
—Ia, ia, ixo...
Kartzelan asko daude
oie ederretan,
zezenak narabill ni
larri adarretan.
Zezen-plazan (II)
—Orixe da gizon lerdena. Gaztañak biltzera
ote dijua? Arbolara igo gabe jetxiko ditu gaztañak, aga luze orrekin.
—Ixillik zaude, emakumea. Orrelako gizon
apañik ikusi al dezu gaztain-biltzen?
—Apaña, apaña... Apainduria bai, baña pitxi
utsezkoa; aizia buruan eta ibilli munduan.
—Ezteritzazu aberatsa dala?
—Aberatsa? Gaurko eguneko aberatsak
praka luzetxoagoak ibilli oi dituzte, galtzak
atzian zulorik badute estaltzeko’re, baña orrek,
gizajo orrek, ezingo du.
—Baña ori pikadoria da.
—Bai zezena ere. Aren adarrak atzetik pikatzen badu...
—Ordia ori zaldi gañian joango da zezenagana.
—Zaldiak nai badu.
—Nai bearko. Bestela... Ara, ari zaio makilladaka xankame ura. Emango nioke nik orri illunduta gero gure etxe aldian arrapatuko banu.
—Zer egingo du, ba, zaldiak joan nai ezpadu?
—Bera juango al litzake pikadoria gañian
duala zezenaren adarretara?
—Bera ez da zaldia, ortarako.
—Astua bai ordia.
—Ara, ara, igo da pikadoria. Polliki ari da...
Mutillak! Ori indarra! Makilla batekin zezenari
atzera eragin...
—Ez lizuke zuri eragingo, gauza bat buruan
sartzen zaizunian.
—Zuri berriz etzaizu beiñere buruan ezer sartzen, eta kito.
—Zezenari sartu zaio ba pika... Oi, oi... Asi
zaite Aita guria esaten.
—Zertako?
—Asi zaite beñepiñ.
—Baña zertako?
—Eztet esan zu bezelako buru-gogor gutxi
izango dirala?
— Tira ba, tira... Aita guria... nola zeruan
ala...
—Naikua da. Gañerakua ara an.
—Nun?
—Lurrean.
—Bai, zeruan baña geiagotan ibilliko dituk
lurrean oiek ere.
—Gu bezela.
—Ara, ara... orain gauza pollita.
—Zer?
—Ez al dezu ikusten bizikletan datorren ori?
—Zertara?
—Zezena pikatzera.
—Obe zukean automobillean etorri. Zer ari
dira jende oiek?
—Patata-jaurtika.
—Nori?
—Bizikletako pikadoreari.
Jendeak.— Fuera ese cobarde, ladrón, jitano,
bandido, fuera, fuera...!
Auek ziran jendearen deadarrak, eta etzuan
izan geiago esan bearrik; an zijoan tximista
bezela plazatik kanpora; baña arri batek jo, eta
eraman zuten ori ere gaixotegira.
Zezen-plazan (III)
—Ara emen Trapu. Planta asko zezenari urrutitik.
—Bai ttentte jarri dala e?
—Egaka asiko ote dan nago.
—Zezen mutur-motz orrek arrapatzen badu
bai, egin bearko du egaka.
—Aurreskua dantzatzen ari dala esan liteke,
oñak biurtuta.
—Bildurrak egiten dio ori, bildurrak. Eztezu
ikusten dar dar nola dagon?
—Zu ere orrela egongo ziñake an beian
bazeundeke.
—Ni? Zurekin ezkontzean ez nintzan ikaratu,
ta zezenak ikaratuko nau? Ederki eman ere!
—Ara bestia berriz. Zer nuan ba nik ikaratzeko? Orain damutu al zaizu? Nere atzetik ibilli
ziñanian etzenduan orrelakorik esaten.
—Begiak itxita ibiltzen da orduan eta...
—Eta zer?
—Begiak itxita dabillenian, nork daki nun
erori litekean?
—Jolasean esaten dituzula ez baneki...
—Ara, ara, begira.
—Zer da?
—Ez dezu Trapu ikusten? Bi banderillak zezenari jarri bearrean, bat jarri dio.
—Ta bestea?
—Bestea bere buruari.
—Bere buruari ala bere bizkarrari?
—Ederra dek!
—Bi banderillak zezenarentzat ekarri, ta bat
bere bizkarrean sartu. Ondo! Orrela ikasiko dute
piku oiek aragi-barruan burniak nolako miña
ematen duan.
—Zezena poztuko da beintzat.
—Poztu? Ara dantzan nola dabillen burla egiteagatik.
—Bai, Tripa lagun duala, galtzak ia erorian.
—Adarra tripatik sartzen badio, betiko kenduko dizkio Tripari izeneko miñak.
—Nungo miñak?
—Izenekuak, emakumia: tripakuak.
—Zezen mantxoegiak ekarri dituzte iñori
adarra sartzeko.
—Orain pizkortuko du Tripak.
—Nola?
—Tripa-barruan su eginda.
—Triparen tripa barruan?
—Zezenaren zezen barruan?
—Ez, emakumia, ez. Entendituko ote dezu
ainbeste aldiz esanda: zezenaren tripa barruan.
Begira, begira, suzko banderillak sartu dizkio.
—Astua, alako astua... Zezen gixajua. Berari
sartuko niozke nik zeretik...
Zezenak berak baño
mutill-zar kuadrillak
bearrago dituzte
suzko banderillak.
Zezen-plazan (IV)
—Et, et, et...
—Zer degu, emakumia?
—Ez al dezu Tximista zibiri-zaburuan ikusten?
Eroriko da gizajua... Ara... et... et...
—Bai, larri dago, ezin luzaroan iraungo du.
Zezenak pazientzi apurtxo bat balu, laster luke
Tximista adar artean.
—Zezen gaxua...
—Tximista gaxua esan naiko dezu.
—Ez, ez ,zezen gaxua esan nai det.
—Eztakit ba zergatik.
—Ia. Zezenari bi adarren tartean tximista
erortzen bazaio, ia, nor izango da urrikarri, zezena ala tximista?
—Ez nuen uste orrenbeste zekizunik.
—Emakumiak beti dakigu gizonak uste baño
geigo.
—Nai bai. Ara, ara, erori zaigu Tximista. Arrapauko du... arrapauko du zezenak.
—Bai ederki eman ere. Zezenak tximista
arrapatu? Oñ ariñak biar ditu.
—Ba izkutuan sartu ezpalitz larri ibilliko zuan.
—Zer ari da beste ura berriz?
—Oi! Trapu anka-makillak jartzen.
—Jarri ditu. Orain trapu gorria ta ezpata artu
ditu. Orain brindis egitera dator Trapu.
—Trapu gorria itzeitera?
—Ez, trapua ez. Trapu. Ixo... ix... o...
—(Trapuk). Siñor presidente: brindo por tú,
por todo el konpañia de polka, de palko; por los
buapos mutil zarrrez de Euskal-Euskalea, de Euskal-Esnalea, ene!; por la Joxpa-Mari. mi puttura
marida, y por toros los del plubico, del pu...
blico... del publico, arrayoa!, menos de Marichori, que en allá arriba se está erriendo todo el
arratsalde de mi... de mi... mototsa; no, no, de
mi... cómo es pues?... de mi coleto..
—Ederki itzegiten du gero e?
—Oso. Mingaiñ ariña du Trapuk.
—Bai, trapuzkoa.
—Ia, ia, ankak ere ariñak dituan. Asi da zezena pasatzen.
—Orduan usai txarra banatuko du.
—Muletaz pasatzen esan nai det.
—Esan zazu ba esan nai dezuna. Nik ere
pasako nuke or goitik makil gañetik. Mendaroko
kontua bezela da ori.
—Nola da, nola kontua?
—Bein xexenak izan omen ziran plazan, eta
Galtzaundi’k ikusi nai, ta joan omen zan. Baña
bildurtia izan, eta beetik ikusten atrebittu ez,
goraxegotik ere ez, zezena etorriko zalakoan
goragotik ere ez, ta tellatura joan omen zan. An
exeri zan ankak plaza aldera zintzilik zituala, ta
zezena azpitik pasatzen zanian... ankak igo egiten zituan Galtzaundi’k, zezenak arrapatuko ote
zizkion bildurrez.
—Komedi pollita izango zan. Ara, orain dijoa
ezpata sartzera... eup! kale!... Berriz... tira tira...
e... up!... uts! Gizajua izarditan dabil. Ia berriz...
oraingoan... rau! Ederki motell, lenengoan!
—Zuti gero ezpata utzi’re.
—Bai agudo iges egin ere. Begira nola dijuan
egiñ-alan, zezena atzetik duala.
—Botako du...
—Ez, ia erorian dabil zezena... Ara... ilko da...
il da.
—Bien, Trapu, portatu aiz.Urrengo zezenketa
Madrillen emen dute.
—Madrillen? Diru gutxi aterako dute andik
EUSKAL-ESNALEA’rentzako. Dana dala, dijoazela
beintzat urruti, emen eztegu orrelako astakeririk
bear da. qq.
—Zu ere erderaz Trapu bezela?
—Ez, ni euskeraz ta bertsoz.
Orra gure kuadrilla
zer moduz dabillen,
urrengo korrida du
emango Madrillen.
Bijuaz eta bitez
ondo izan beti,
baña ibilli bitez
gugandik urruti.
Ainbat egoki gera
izango gu emen,
zenbat urrutiago
oiek gandik, Amen.
Euskal-Esnalea, 1914