Euskalerritik zerura - 2

ala ezdedan; baiño neronek esaten diot. Jakin
beza, zerutar guziak nere tokaioak dirala.
—Utziozu zeruari geldi, eta erantzu iozu nere
galderari.
—Utzi deiogun bada; baiño lurrean tokaio
gutxi izango ditut.
—Beiñ edo beiñ esan ezazu, nola dezun
izena, edo bestela bazoaz bereala prisiondegira.
—Nerau prisiondegira? Bai ederki eman ere
alajaiña, euskal-errian dan gizonik onraduena
izanta. Ez, ez; naiago det esan nere izena, eta
da... bataiatzean jarri zidatena.
—Gizona...

—Itxedon beza, Juez jauna, apurtxo bat,
gosalduta badago, ni baiño obeki dago ta; nere
izena da Santos.
—Eta izengoiti edo apellidua?
—Ezta orixe ere bertan beerakoa. Españiako
zenbait aundiki-naikok, artuko luketena da.
—Esan ezazu ba beiñ, eta akabo.
—Beiñ ta berriz eta milla aldiz esateko eztaukat lotsarik, Juez Jauna.
—Nola da ba?
—Baldes.
—Baldes?
—Baldes; eta bedori neri galdez? Bertsolaria
ere puskatxo bat banaiz, eta bedorrek apiziorik
balu, paretxo bat bertso alkarri botako genizkio.
—Koplak alde batera utzi ta esan ezazu: ostu
al dezu oillorik?
—Ai Jauna! Ni baiño esku garbiagokorik
eztauka lurrak gaiñean; berez aurretikoetatik
datorkigun grazia degu ori.
—Eztizut ori esaten, baizik oillorik ostu
dezun.
—Ez Jauna; ez oraiñ, ez len, eta ez eun ta
santa sekulan.

—Gizona, alperrik ukatuko dezu.
—Zergaitik?
—Or daudielako bi testigu, oillo ostutzen ikusi
zaituztenak.
—Zer dira bi testigu? Bi milla ere badaude
ikusi enautenak. Sinistu beit, Juez Jauna. Zer ote
da pama galtzea! Gure aurretikoak kantatu oi
zuten, eta errazoi aundiarekiñ onela:
Zabaldurikan daukagu pama
ollo-zaleak gerala,
salda onaren zale besterik
iñor ezpalitz bezela,
ollorik iñun faltatzen bada
ijitoentzat kartzela
edo makillaz porrokatuta
erritik joan ditezela...
—Ai Pilatos, Pilatos! zu ere baziñan bat-txo,
baiño oiñordekoak ere...
—Utzi itzazu kontu oiek, eta aditu ezazu; testigu onek dio ikusi ziñuzela zu, ollo bat eskuetaratzen Aristegiko atarian.

—Izan diteke. Berak etorri izan nai bazuen
nigana...
—Beraz artu zenduen.
—Izan diteke.
—Baiño artu zenduan ala ez?
—Artu, bai Jauna; ostu, ez.
—Nola da ori?
—Ara nola, guk badegu eskubidea, bakoitzako ost kuarto artzeko egunero nun-nai.
—Nork eman dizute eskubide ori?
—Ama Santisimak, bere semea Ejiton gorde
genduelako.
—Ba neri Aita Eternoak eman zidan eskubidea, kartzelan sartzeko besteren gauza jabearen
borondatearen kontra artzen zuena.
—Izan diteke.
—Izan ditekeala diozu?
—Obeitzen diot, Jauna, baiño...
—Zer baiño?
—Baiño... sinistu... um!... Kredo ta artikulu
pedekoak... bai...
—II—
—Nungoa zera?

—Leku askotakoa, Jauna.
—Nun jaio ziñan?
—Ni ba... Jauna... jaio... ara... amak argitaratu ninduan lekuan.
—Zeiñ erritan?
—Pijo, pijo esateko ere ez nago, baiño...
Urnietan jaio ote nintzan...
—Nun bizi zera?
—Ez nau ikusten emen bizirik?... Oi ke ateraldi!
—Nun zenduen zure bizi lekua onera etorri
baiño len?
—A! Mendaron.
—Zeiñ kaletan?
—Kaille eternidad.
—Kale luzea da?
—Luzea ere... ez... edo bai; ara Jauna, luze
adiña labur. Bedorren enterrotarioa beziñ luzea
ezta beintzat.
—Zer numero du zure etxeak?
—Lumeroa ba, Jauna, an ezta beste lumarik
ikusten, olloenak baiño ta...
—Eztet esaten zer plumero, baizik zer numero.

—A bai! Loteria esan naiko du; ba Jauna, loteriarako jende otz-txoa gera.
—Or lumerorik onena au da (eskuiko bost
beatzak kurkurtuaz), zinko.
—Zuentzat izango da ori.
—Bai Jauna; gu probiak gera ta guretzat ori
naikua da. Berok bezelakoentzat berriz onako
beste au (bi eskuetako beatzak kuzkurtuaz),
dies.
—Begira; kopla oiei utzita, ezpadiezu erantzuten bear dan errespetoarekiñ nere galdeai,
berealatik zoaz kalabozora.
—Bai Jauna, bai, ura ere gizonentzat egiña da
ta, ezta izango lenengo aldia: eztedilla izan azkenekoa ere.
—Ezkondua zera?
—Ezkondua izana.
—Beraz andrea illa zitzaizun.
—Ez Jauna.
—Ezkondua ziñan?
—Bai Jauna.
—Beraz, andrea ill ezpazaizu, oraiñ ere
ezkondua zera.
—Ez Jauna.

—Nola da ba ori?
—Ai Jauna; bedori Jueza da baiño eztakizki
lege guziak. Ni naiz des-ezkondua. Bedori?
—Zoaz berealatik kalabozora.
—Korriente; ura ere gizonak egon oi diran
lekua da ta gizonak eztu lotsarik bear ara juateko.
—III—
—Ola compadre!
—Ola kartzelador.
—Qué vientos te traen por aquí?
—Vientos no; pies. Inquilino que palta uste
aqui y...
—Traes recomendación?
—Encomendación sí, viva libertad y viva
lúmero zinko.
—Pues bien, en la celda número 5 vivirás
libremente encerrado.
—Lúmero zinko?
—Sí; número 5.
—Josus hombre! Que asuertao soy con lúmero zinko. Es pelisidat.

—IV—
—Aizazu, Santos.
—Zer nai dezu, Anisete?
—Egia al da iru illebetean preso egon zerala?
—Bai, Anisete, bai; oraingo legiak Kaipasen
denborakoak dirudite.
—Nik sinistu. Eta zergatik artu zinduzten
preso?
—Aita eta ama onratzeagatik; berak erakutsia egiteagatik.
—Ori ere bai? Ai au mundua!
—Bai adiskidea; baiño Jaungoikoa bere bidez
dabill.
—Zergatik diozu ori?
—Ara zergatik. Oraintxe iru urte emateagandik aldendu nintzan, eta prisiondegian elkartu
gera berriz, ustez uste-gabean.
—Ura ere an zegoan?
—Ez; ni sartu ta irugarren egunian ekarri
zuten.
—Zer egin zuen? Aita ta ama onratzea?
—Aita ta ama ez, baizik ama ta aita. Ollo zaletxoa izatea beste paltarik gabeko emakumea.
—Eta geiagoko gabe preso?

—Badakizu gure aurrekoak zer kantatzen
zuten:
Ollorik iñun paltatzen bada
ijitoentzat kartzela...
—Ba, ba, oiek utzi eta goazen beste gauza
batera.
—Goazen, ba, goazen, Anisete maitia.
—Orain berriro ezkondu bearrean zerate
noski e?
—Bai, baiño badegu alako diperentzi apurtxo
bat.
—Zer dala ta?
—Nik nai nuke ezkondu lege zarrean, au da,
lapikozar-legean, eta Premiñak berriz apaizaurrean, edo Elizaz, eta orixe erabaki-zai gaude.
—V—
Ai, au mundua! Pozik aundienaren ondoren
atsekaberik aundiena. Santos gaxotu da ta Premiña or dabill beldurrez, ezkondu baiño len alargunduko ote dan. Baiño bai zera! Jaungoikoa
bere bidez zebillen, eta sendaturik Santos mai-

tia, ezkondu nai izan zuen, baiño benetan, Elizaz; qq lapiko-zarrez.
—VI—
—Ara berriz ateraldia! Eztezula nai, Santos,
eztei-aparian ollorik jartzia?
—Eztedala nai, Premiña, ez; eta milla bider
ez.
—Orixe kontu polita degu alajaiñetan. Noizko
dira ba olloak?
—Asko dauzkazu eskintokian?
—Eskintoki asko dago munduan, eta olloak
ere bai eskintokietan; gerok ere berriz mundukoak gera; eguneroko bost kuartoak era aspalditxoan artzeko dauzkagu ta... lumero zinkoak
sortu eztitezen geldi egonean, lanerako beti
prest daude, eta beragatik olloak premiazkoak
dira okasio onetan; bestela esango dute, burutik
nastua zeudela.
—Len ere esan zenduten.
—Egon ere baziñan, gaixo izan ziñanian.
—Ez, emakume, ez; orduan nik ikusi nuen
saloi andi bat ate askorekiñ; aietako batek zeukan lumero zinko; idiki nuen, eta arkitu nuen

bide zabal eder bat; baiño ollo ezurrez eta lapiko
zar apurtuz betea, guzia aldaz beera, eta an beerenian lañua, kia ta suzko itxasua, eta an bañuartzalle asko.
—Baiño zer? Suzko bañuak?
—Suzko bañuak.
—Eta nor ote ziran bañistak?
—Geienak gutarrak, Mañex, Pello, Batist,
Errosa ta konpañia, eta beste ollo-zale eta lapiko
zar zale asko.
—Aizazu Santos gizajoa! Bazegoan bide artan
uso-ezurrik?
—Eztakit ba orixe. Zergatik galdetzen dirazu
ori?
—Es ke... trukada egingo genduke, olloak utzi
ta usuak ekarriaz...
—-Ez, ez; ez gaitezen jarri bañu aietarako
arriskuan.
—VII—
Saskiak egiñ eta saskiak saldu izandu zan
ezkondu ziranetik aurrerakoan, Santos eta Premiña’ren bizimodua. Ollorik iñun gutxitzen zanik
etzuen iñork esaten; geitzen zanik ere ez; baiño

orduantxe ere, geitu baiño gutxitu obeki egiten
ziralako errezeloa... baiño... bai zera!... Errezelua? ka! Auntza beti mendira; baiño ijitoak eztu
aldaparik igo nai; ez, ijitoa beti ibilliko da leku
lauan. Lauan esan det? Bai, edo oraindik obeki
bostean; au da, lumero zinkoan.
1902’ko Illbeltzaren 20’an.
Ibaizabal, 1902

ERRETRATUA
Obe zukean Baxilik
egondu bazan ixilik.
—I—
—Zer berri, Baxili?
—Emen nago ernegatzen aste guzian.
—Zergatik ba?
—Erretratuaren zai; erri guziak badaki bialtzeko didatela, beti galdeka daukat jente guzia,
eta eskribitu egiñ bearko diot nere nagusiari,
egiñ dezala mesede bialdu eraztiaz Jose Palluri,
agindu zidan erretratua.
—Ondo egingo dezu.
Egia esateko, erri guzia gortuta zeukan Baxilik bere jardunarekiñ, bere erretratua gora, eta
erretratua beera.
—II—
«Muy Siñor mío: Un pabor de suplicación
para Jose Pallu, para amandar a mi el erretrato

que me está prometerri, porque estoy ernegando con tanto tardamiento».
Andik iru egunera Baxili zegoan beste amar
lagunekiñ, eta an dator korrioa Baxilirentzako
karta andi batekiñ. Idiki zuan baña etzetorren
erretratorik baizik paper andi bat, inprentatua,
eta nola etzeukan aldian antiojorik, agindu zion
aizpari irakurri zezala; baña sermoia bezela,
guziak ondo aditu zezaten. Ala irakurri zuan aizpak:
«Baxiliren erretratua, solpan:

Ille beltz eder eta mardula
artuko luke baleuka,
baztartutzeko beti-betiko
oraiñ daraman peluka;
ederra ere izan diteke
iñork ezingo du uka,
edertasuna erosten balitz
itxustasunaren truka.

Agiñ guziak osorik dauzka
baña betilliak urdiñ,
arrigarria, persona baten
ona bi gauza desberdiñ;
badiote’re Bilbon ipiñi
dituala ogei agiñ,
betille oiek belztutzen berriz
badu naikua zeregiñ.
Kejatutzen da buruko miñaz
daukala ille geiegi,
agiñaz ere esaten ditu
orrelako zenbait egi,
al balituzke siñisterazi
itz bakoitzean gezur bi,
damuko luke kontzientzian
eziñ esana bi t’erdi.
Gazeta batek baño geiago
eguneroko berriak,
berak asmatu eta esanak
gutxienian erdiak;
egun batian gezur diranak
bestean ditu egiak,
baña gauz ona, guziak dauzka
prezio baten jarriak.

Egun geiena igarotzen du
ixpilluan jai ta aste,
luzitu naia ezta milagro
dagoalarik aiñ gazte;
ogei bat urte aitortzen ditu
gorderik beste ainbeste,
sekreto oien berririk iñork
dakienik, eztu uste.
Onen ustean mundu guzia
dago berari begira,
baña guziak ikuste utsaz
beingoan aspertzen dira,
ibilli arren erromeri ta
plazatan jira ta bira,
saldu ezin dan prenda bezela
atzera dator errira.
Dantza-leku ta plaza danetan
bera da beti aurrena,
lanik asko du disimulatu
eziñik bere errena,
guziak gandik aditzia nai
bera dala ederrena,
bere burua edertu naia
da daukan gaitzik zarrena.

Senargaiak bi izandu ditu
baldin bada’re gaztia,
barkillerua lenbizikua
soldadu zarra bestia,
baña diote: zertako degu
pelukadun emaztia ?
aurrera ere obeko degu
len bezelaxe uztia.
Apainduririk eztuala nai
baña bai ondo jaztia,
piper miña da onentzaz iñor
apaiñago ikustia;
fed-esperantzak zerbait baditu,
baña arako bestia,
apurtxoren bat badauka ere
bera ondotxo kostia.
Pazientzia asko bear du
gure Baxili tristiak,
auek entzunta ez botatzeko
tripan dituan estiak;
lertu eztediñ eziñ nitzake
esan gaurkoan guztiak,
urrengo baten bere baimenaz
esango ditut bestiak.

Zurkaizturik gelditu zan Baxili bertso oiek
aditzian. Baña noizpait ere, arnas andi bat botata, esan zuan: Ka! qq!qq. Karta bat egiñ bear
diot Jose Palluri.
«Muy Señor mío: El ertrato solpa no es así
para mí, sino para Caxill Mortzill Tarabilla, como
a mi parecido, y digamúste si es kibocasion para
ermediar deskuido».
Baña, miruste y que preskura! Jose Palluk
etzion erantzun kartari.
Auzoan bizi ziran Baxiliren bi adiskide, Kaxill
ta Zizili, aizpak. Pentsatu zuan Baxilik, bere
izena borratu bertso aietatik, onen lekuan Zizilirena ipini eta Kaxilli bialtzea, esanaz kartestalki
edo sobrean Baxiliren izena etorri zala, baña
barruan Zizilirena zetorrela, eta por si akaso,
begiratzeko bere aizparentzat ote zan erretrato
ura.
Baxilik bialdu zuan ba bere ama karta edo
solpako erretratuarekiñ. Leku onera!
Amak jo zuan atea Kaxillen etxean deadar
egiñaz: Kaxiiiiill...! Baña...

Erantzun zuan Zizilik
emen eztago Kaxilik;
obe zukean Baxillik
egondu bazan ixillik.
1902’ko Bagillaren 16’an.
Ibaizabal, 1902

ERRETRATO BERRIA
Errazoiagaz diardun
baña ez eiñ alperrikan jardun.
—I—
—Baxili; piperra jan al dezu?
—Bai ta... oso miña.
—Ezagun dezu.
—Zergatik ba?
—Mingaiñ erre, biotz erre, esan oi da ta.
—Eta zer?... Nere biotza errea al dago?
—Bai orixe! esango nuke, kia dariola dago
ta... badakizu... sua dagoan lekutik ateratzen da
kia, eta suak erre egiten du; Jose Pallu ibilliko da
or, Jose Pallu.
—Jose Palluk artu du onuzkero karta ederra,
eman bearko dit satispasioa; bestela an juango
zaio enbargua. Esaten nion kartan: satispasion o
embargasion.
—Eta zer kenduko diozu Jose Palluri?
—Beste gauzarik ezpada, larrua, pellejo.

—Pellejo zaagia ezta ba? Amaika zaagi-azal
egongo dira ark baño ardo gutxiago barruan
iduki dutenak.
—Jainkoak gorde bearko du ba neri satispasioa ematen ezpadit.
—Estutuko dala uste det urdalletik.

—II—
Andik iru egunen buruan korrioak ekarri zuan
Jose Palluren
Satispasioa
Pekatu bada fama
norbaiti kentzia
atzera biurtzia
da penitentzia;
ala eman dirate
oraiñ sententzia,
Baxilirekiñ bear
da pazientzia.

Ez omen da egia
nik lendik esana,
señorita Baxili
neska zarra zana;
ala izan dedilla,
esan, nai dan dana,
baña gutxienaz da
len gazte izana.
Oraindik ezpadago
osoro zartua,
urteetan dago bai
aurrera sartua,
baña iñola ere
ez da pekatua
izatea mundura
antziña sortua.
Orain zar izan edo
lenago gaztia
diferentiak dira
bata ta bestia,
baña ez da konbeni
disputan astia
eta betozkoturik
iñor ikustia.

Emakume oberik
eztaukala lurrak,
azal zuriagorik
ezta ere elurrak,
lodi eta mardulik
bakarrik ezurrak,
eta gañerakoak
guziak gezurrak.
Oso gaitz izan bear
du beltzak zuritzen,
alperrik nabillela
zait gaur iduritzen,
naiz Tximiñua jantzi
modara Parisen,
tximiñua beti da
tximiñu gelditzen.
Edertasunik saltzen
iñun balegoke,
kostako dana kosta
garesti naiz merke,
zuretzat pozikan nik
erosiko nuke,
erregalatutzeko
pelukaren truke.

Nere borondatea
ona da izatez,
erregiña ziñake
nere borondatez,
baita ere Santa andi,
biak bide batez,
orra fama biurtu
bertsoen bitartez.
Egiñ bearko dezu
oraiñ esamiña
erretratu au ondo
dagoan egiña,
edo egiten ote
dizun sabel-miña,
bada egia maiz da
izaten samiña.
—III—
«Muy Señora mía: Ahí ba un poco de porrusalda para templar nervios, que son guitarracuerdas paresidos. Si esta gazipunto, echuste
agua, y si esta gezatxo, sal. Ahí esta errestitusion de pama quitao, y bertsos ni tienen aitzakia:
no hay que pegar illetas. Si no estan de gusto

mandemuste molde, y mañana mejor.—Jose
Pallu.
Baxilik etzekian, ez non zegoan, ez zer esan,
eta ez zer egiten zuan. Alper, gaizto, lotsagabe,
ordi, zikiñ, lapur, gezurti, Barrabasa. Auek ziran
itzikan onenak. Aotik txinparta eta kia botatzen
zituan, eta begietatik su-garra.
Bizkaitar atso lodi eskale batek aditu zuan
Baxiliren errosarioa, eta galde zuan nola zuan
izena emakume ark. Erantzun zioten Baxili zuala
eta esan zuan ondo zetorkiola.
—Zergatik ba?
—Basilisko erderaz, da euskeraz ersugea, eta
Baxili ere zerbait ala izango da, dirurienez; bestela ipiñi bearko zitzaion Martinika.
—Zergatik?
—Su asko ematen dualako.
Ari zan ixildu ere gabe Baxili aoak ekarri
alian, eta esan zion Bizkaitar atsoak:
—Errazoiagaz diardun, baña ez eiñ alperrikan
jardun.
1902’ko Bagillaren 30’an
Ibaizabal, 1902

DON SIMON
—I—
Etzan ba aiñ itxusia gure Simona; baiña aiñ
ederra ere etzan. Berak uste beziñ ederra etzuan
izan bear. Bere ustetan an inguruko miñgaiñ
berritxuak zioten beiñ itxusia, beiñepeiñ Braulia
ainbatekoa etzan. Badakizue nor zan Braulia?
Ispillura begira negarrez oi zegoan emakume
bat. Eta zergatik negar egiten zuen? Itxusia zalako. Emakumea eta bere iritzian itxusia! Oraindiño ere aditu eztan gauza. Nolakoa ote zan! Qué
poco orrelakorik bere buruaz uste zuan Simonak.
Ispilluak etzion ematen ainbeste satisfazio ere
bere edertasunaz, baiña ematen zion beste
gauza batek, au da, auzoko beste gazteen mormorretak, zergatik eze, bazeukakioten bere ikusi
eziñ puskatxua; edo, obeki esateko, zati ez txikia. Ikatz-gilletzat, errementaritzat, perro-karrilleko makinistatzat ona zitzakiala, eta onelakoxe
esamesak zebiltzan bere lagunen artean; baiña
zergatik? Zergatik zan esan bearrik eztago; emakume artean zebillen guzia, eta Simonak antziña

ikasi zuan zer zan inbiria. Barre egiten zien
guziai eta or konpon. Baiña ala guziz ere bazuan
Simona gureak arantza zorroztxo bat biotzan:
Zergatik berari deitu bear zion Simon eta Simon,
Parrategiko Premiñek? Beste neskatx ergelak
edozer gauza esanta ere, gutxi ardura zion,
baiña Premiñek uraxe esatea... bai, eztakit...
eztakit zergatik. Beste bastanga pikatuak zerbait
esan ote dio? Biak ere gero nerekiñ kontuan ibilli ditezke. Erdera apurtxo bat baneki, nai dedan
guzia esateko muturrera, berak entenditzeko
beldur gabe; baiña utzi, utzi; etorriko da denbora; Burdiostik atzera biurtu nadiñean...
—II—
—Ama, ona emen karta.
—Norena?
—Mari-Manurena.
—Burdiostik?
—Bai, ama, bai.
—Zer dio?
—Ill onen ogeirako joateko.
—Eta dultzeña izateko?

—Eztu esaten, baiña dultzeña edo koziñera,
bietatik bat izango da. Agur nere abarka zarrok!
—Noiz joango ote zera ba?
—Biar atera nindeke.
—Bakarrik?
—Emen bialtzen dit paper bat eta onekin
baliatuko naiz; erakutsiaz batari ta besteari,
zuzenduko naute.
Zumarragako geltoki edo estazioan gutxigatik etzioten eman Burdeoserako txartel edo billetea, Burgoserakoaren lekuan. Esker, erakutsi
zuan paperari.
—III—
Etzan asarre Simonaren ama goiz artantxe;
alabaren eskutitza izan zuan, eta esaten zion
nagusi etxekoandreak Donostiarako asmoan
zirala udan, eta aste bete bada ere etxean igaroko zuala, erderaz ikasi zuala eta batzu batzuen
lepotik barre egingo zuela bere ustetan. Su
eman eta erretzeko ark etxean utzi zituan abarka zar ta erropak.
—IV—

Salluente San Lorenzo eguna zan siñaladamente. Simona amaren baserrietxetik kaleruntz
zijoan txuri txuri jantzirik. Nori buruak emango
zion ura Simona zanik? Eta ara zer kazulekaakarea! Kasualidadea Premin zetorren onuntz eta
nai-ta-nai ez alkarganatu bear zuten; baiña
etzuen Premiñek ezagutuko; bai zera!
—Muy güenas, erantzun zion Simonak,
barreari eutsi eziñik, tonto zar aren güenos diasa aditzean; baiña mamos, ainbeste jakitea ere
etzan gutxi arentzat. Qué poco esan zion Simón!
Eta orra emen ere oraiñ beste kazuelakara
bat. Orra or nun datorren bastanga pikatua. Itz
egin bear diot, ez nau ezagutuko ta.
—Señorito, qué hora es?
—Las bederatzias, señora.
—Bien; gracias; adios.
—Agur.
Orra emen berriz ere beste kazuelakarea.
Kontxesi ta Patxika datoz. Eluteke merezi jaramonik egitea; baiña benturaz ezagutuko naute,
eta baita esan ere arrotxo nabillela. Ez, eztegu
asarrerik bear, itz egingo diet.
—Ola gaztetxoak! zer berri aspaldian?

—Nor degu gero berau? Ai, ai! Simona... ondo
ta zu.
—Bastante ondo Jaungoikoari graziak.
—Eta Burdios aldian oitu ziñan noski?
—Enintzan joan Burdios’era; bidean nijoala
gogoak eman zidan Burgosera joatea, eta ara
joan nintzan.
—Eta zer deritzozu lengo zure leku zarrari?
—Tristetxoa... baiña bertakoak gera ta...
Ikusten dedanez jendea zerbait atrasatua dago
emen.
—Badakizu ba, bazter onetan ez gera Burgos’en bezela.
—Ez nunbait, ez. Badakizute Premiñek ez
nauala ezagutu?
—Ezta arritzeko; gerok ere etzinuzagun ezagutuko zedorrek itz egin ezpaziguzun.
—Lontziok berriz (au zan bastanga pikatua)
itz eginta ere ez nau ezagutu.
—Itz egin dezu Lontziorekiñ?
—Bai, galdetu diot: Ke ora es? eta erantzun
dit: Las bederatzias, señora.
—Eta zer esan nai du Korasek.
—Ze ordu dan.

—Eta bazekian Lontziok nola erantzun? Ezta
gutxi.
—Eztit ordea ondo erantzun; ark erantzun
bear zidan, la nubes, zergatik eze, bederatzi da
nube.
—Bai baiña, guk zer naizu ba jakitea? neronek ere enizun gauza zuzenik esango; qq odeiak
ziralakoan nengoan.
—Bai zera! Ori iñorantzia!
—Zer naizu ba...! egia al da, serbitzen aspertuta bizipide berria artzera zoazena?
—Zerbait ere izan bear du. Nik oraindik ere
enuen nai baiña besteak presa du ta...
—Eta nungoa da? Burgoskoa?
—Ez; Galitziakoa.
—Gallegoa beraz.
—Ala da, baiña oso piña.
—Zer opizio du?
—Sententziadorea.
—Jueza?
—Zerbait ere orrelakoxea da.
—Demontretan eztezu kolpe txarra egin!
Atsegin degu orrelaxe ikusteaz, eta urte on askotako izan zaiteztela.

—Eskerrik asko,eta orain meza nagusira noa,
eta belutxo izango ote dan beldur naiz.
—Ez; garai onean zoaz.
—Agur bar.
—Ario.
(Trágala trágala zioan Simonak bere artean).
—V—
Ordu erdi baiño len elkarrekin zeuden Premiñ, Lontzio, Kontxesi ta Patxika. Beren mingaiñak etzeuden geldi. Galitziako Juezaren Señora
Don Simon!... bai noski, ederki eman ere! Baiña
egiaz, ematen zien ardura apurtxo bat, Simona
beltza sententziadore edo Juezarekin ezkonduta
ikusi bearrak. Zer izango ote zan? Nola? Ziriren
bat sartu ote zien? Bai; ziria sartu ziena, eta seiren bat illabetean gogortxo iraun zien ziri onek.
Lasaitu ziran beren barruak Simonaren
berriak, ziran bezela, jakitean.
Bizi zan ezkondurik Galiziako erri batean, eta
bere senarra zan Tio Tumbeiro, ez sententziadorea, baizik sustantziadorea. Jai egunetan ateratzen zan kalez kale, urdai zatitxo bat, listariarekin lotuta, eskutik zintzilik zuela, eta deadar egi-

ñaz: el sustanciador. Ondo bizi ziran etxadi edo
familiak deitzen zioten. Joaten zan, eta sarturik
urdai zatia lapikoan, asten zan Abe-Mariak errezatzen. Ateratzean, Abe-Mariarik ainbat ardit
ematen zioten, eta au zan bere ogia irabazteko
bidea. Orra zer zan Galiziako jueza, ainbeste
burukomiñ ematen ziena, ez aren kastiguren bildur ziralako, baiña bai Simona beltza Señora
biurturik ikusteak emango zeikien arraren beldurrak.
—VI—
Andik bi urtera, Urkiolan San Antonio egun
batean, Elizatik eta bide-erreal bitarteko une
batean gazte batzuek zebiltzan dantzan itxusoñuan. Gizaseme zaartxo itxu edo gutxienaz
beiñepeiñ lausoa zan bat zerrabetarekiñ, eta
emakume luze argaltxo bat, baiña ez zarra ere,
tumbada edo panderua jotzen, aurtxo bat bizkarrean loturik zuela. Bi senar-emazte gazte-aldia
ziran dantzan zebiltzanak. Bakarrik emakume
aurdunak kantatzen zuan, ara nola:

Toca toca muñeira
que este son gente nolbe
bailadores hermosos
que pagan dolbe.
Badakizute nor edo nortzuk ziran dantzariak?
Premiñ eta bere emazte Kontzesi; Lontzio eta
bere emazte Patxika. Eta soiñu-joilleak? Sustantziadorea eta Simona.
Eta soiñu-joilleak eta dantzariak ez ote zuten
alkar ezagutu?
Eztakigu; baiña dantzaldia amaitzean Lontziok egiñ zuen ujuju edo lekaio aundi bat, eta
Premiñek deadar egin zuen: Viva Don Simón.
Ibaizabal, 1902

ANDRE GAZTEA ETA
NESKA ZARRA
—I—
Sagardotegiko atian azaldu zan igande goizean erdarazko iragarri edo anunzio bat, era
onetan:
«Gran puntzion de bertsolaris mujeres. Un
bieja sin kasar, y una joben sin biejar, casara.
Materia sakatrapus. En las kuatropunto tarde.
Entrada de kompiantza, sin pagar».
—Krixan , zer esan nai du iragarri orrek?
—Eztezu ulertzen edo entenditzen, Uxabi?
—Ez nik.
—Ba esan nai du, gaur arratsaldeko lauretan
bertsoetan jokatzera dijoazela.
—Nor ote dira?
—Bi emakume: bat andre ezkondua, eta bestea neska zarra.
—Izenik eztu jartzen?
—Ez: baña omen dira, andre ezkondua Baxakatua; eta neska zarra Zirauna.
—Ai zer pariak muserako!

—Ederrak.
—Nor dute Juez?
—Don Braulio.
—Ara bestia!
—Bestia al da ura?
—Diot ba...
—Kontu gero; um! erdalzaletua dago aberastu zan ezkerokoan ta, «bestia» deitzen badiozu,
eta berak erderazkotzat artzen badizu...
—«Bestia» esanta’re ba, eztakit gezur andiandirik esango ote diodan; anka biko bestiak ere
izan oi dira ta...
—Ba, kontuz ibilli zindezke.
—Eta nork ipiñi du iragarri ori?
—Don Brauliok.
—Ba, ba, beraz izena jarria dauka: anka biko
«bestia».
—II—
Arratsaldean an zeuden sagardotegian, upelaren ondoan, Don Braulio, Baxakatua (andre
ezkondua) eta neskazarra (Zirauna). Iruren
artian bazeramaten upela maria-beran. Sin-

pagarreko entradarekiñ ere jende asko sartu
zan. Lauren trangadan, asi ziran bertsolariak:
Andre ezkonduak neska zarrari:
Enpleatzen ez bada
gazterikan neska,
pasa bearko ditu
makiña bat kezka;
burua txoraturik
senargairik ezta,
orra azkenerako
neska zarren pesta.
Neska zarrak andre gazteari:
Gazterik ezkonduak
ikusten ditut nik
beren bizimoduaz
ondo asperturik;
senarraren maleta
eziñ eramanik,
neska zarrak ez dute
orrelako lanik.

Estimazio gabe
dago neska zarra,
askok egiten dio
burla eta farra,
bera ona bada’re
izena du txarra,
konsolatzeko badu
zerbaiten bearra.
Ardurarikan eztit
ematen izenak,
kontua daukakigu
gauzaren izanak;
ezkonduak sarritan
dituzte zezenak,
konsolatutzen naute
orla dabiltzanak.
Beti ezkondu naian
ta beti alperrik,
emaztetzat eztu nai
iñork neska zarrik;
zergatik eztan bear
etxean alperrik,
bizi bearko dute
gaixoak bakarrik.

Ezkondu eta ondo
izanik lenengo,
osoro aspertua
urte bigarrengo:
—Or konpon zaite, gizon,
igesi naiz juango,
ai Jaungoiko maitea
neskazar banengo!
Libertadian dabiltz
aizia bezala,
baña beti argal ta
zimurra azala:
oso beltza da neska
zarraren itzala,
argandik Jaungoikoak
libratu gaitzala.
Libratu naita ere
uztarria gogor,
nai ta nai ez dezu zuk
egon bearko or:
andrea ai-ai-ai!ka
eta gizona gor,
neska-zarrik orrela
eztaukazu iñor.

Gauza danetan berak
nai luke nagusi,
besteren onik berriz
eziñ du ikusi:
beti beria eta
al bezela bizi,
oraindik eztu iñork
neska zarrik ezi.
Emazte gazte asko
daude ikasiak
artzen jipoi eder ta
ondo mereziak;
neska zarrak ez gaude,
Jaunari graziak,
ezkondu oiek beziñ
ederki eziak.
Apaintzeko egingo
ditu alegiñak,
ondo orraztu eta
garbitu agiñak:
beztuaz betilliak
ta ille urdiñak,
lanak ematen dizka
edertu eziñak.

Senar alporja baten
zera emaztia,
txima arroak eta
arpegi tristia:
soñeko oso zar bat
doi-doian jaztia,
zure apainduria
ori da guztia.
Inbidiaz erretzen
dauzkazu erraiak,
ia urtuan berriz
zauzka errabiak;
dote ta arrioa
dira oiek biak,
usai txarra dizute
sumatzen galaiak.
Ezkonduen inbidiz
dauden neska zarrak
eztakizkite ondo
oien sasi-larrak;
zelo ta aserreak,
suak eta garrak,
pagatzen dute andre
gaixoen bizkarrak.

Jakiñ-miñez dauzkate
biotzak erriak
ibiltzeko mingañez
auzoko berriak:
batzuetan gezurrak
bestetan egiak,
neskazarrak onetan
dira geiegiak.
Gizona zurrutian
trabenan zorretan,
ura etxera nairik
andrea lorretan;
eta gero makilla
onen ezurretan,
ezta ikusten neska
zarrik lan orretan.
Zure bizimoduaz
kontentu bazera,
naikua edan degu
ta guazen etxera;
biurtutzeko bigar
goizian atzera,
beste dozen erdi bat
bertso botatzera.

Puntzio au izan da
osoro luzia,
baña gure autua
dago ikusia;
nola nik irabazi
dizudan auzia,
biba Don Braulio ta
lagundi guzia.

—III—
Neska zarrak, «biba Don Braulio» esatean, jo
zuan goitik bera Jaun au, eta sartu zion sorbaldetaraño bere kapela, tximiñia zirudiena, eta gizajoak, argia itzali zalakoan, esan zuan «Gabon,
Jaunak».
Uxabik bazter batetik erantzun zion: «A, gizajo-gizajoa... anka biko bestia!».
Krixanek berriz kantatu zuan:
Bata Baxakatua,
bestea Zirauna,
oien Jueza berriz
Don Braulio Jauna.

Uxabik:
Bi Bertsolari egiñ
dutenak batzarra,
dira andre gazte bat