Euskalerriko ipuñak - 9

Mutilla estu ta larri jarri zan; eta, upearen giltza aurkitzeko aalegiñak-aalegin egin ebazanarren, giltzaren aztarrenik be ezin idoro (aurkitu)
izan eban. Orduan, «Tototxu» izenaz etxeko txakurrari dei egin eutsan; eta, «Tototxu» eldu
zanean, «Kokolo-mokolo»k txakurraren buztana
upa-zuloan sartu eban, andik sagardoa geiago
urten ez zedin.
Baiña txakurrak, auntzak soloan ikustean,
upea ta «Kokolo-mokolo» berton-beera itzita,
basetxeko solora egin eban iges. Eta, txakurrak
iges egiteaz batera, upa andiko sagardao guztia
eskaratzean bat-batean zabaldu zan.
«Kokolo-mokolo», eskaratzean ainbeste
sagardao ikustean, estutu egin zan, zearo ikaratuta geratu zan. Eta amama basotik laster be
laster etxeratuko zala-ta, ora-maitik amar arto
andi atarata, eskaratzearen erdian or-emenka
polito-polito ipiñi ebazan: amamak, basotik etxeratu zeitenean, arto-ganeetatik oinkadak emonaz, bere oiñak busti ez egozan.
Alako baten, amama, basotik etxeratu eta
etxe aretako ganora negargarria ikusirik, iñoiz
baiño asarreago jarri zan.

—Kirten andia alako ori! —zirautsan asarrebitsetan—. Arrano orrek, ¿zer egin dok, baiña?
Etxe guztia ondatu dok-eta! Eure ganorabagekeriak dirala-ta, oraintxe gagozak egotekoak...! Ez,
ez..., gaur ez dauat parkatuko, ezetara be ez
dauat parkatuko. Ire obenaren ordaiña oraintxe
berton artu bear dok...
Bitartean, mutillak berbarik be ez.
Onetan, amamak, kortara joanda, ango ate
nagusia ekarri eban; eta, geiagoko bagarik,
mutillari kortako ate andia bizkarreratuaz, auxe
esan eutsan:
—Oa, oa sorta onegaz mendian-zear... Oa, oa
eure obenaren parkamena jaristera...
Eta mutilla, kortako atearen sortea bizkarrean ebala, mendian-gora abiatu zan. Eta, egun
guztian mendirik-mendi ibiliak-ibili eginda gero,
illuntzean, nekatuta be ba-egoala ta, gaba egiteko asmoz, bere ate ta guzti zugatz batera igo
zan.
Gaberdian-edo, zugatzaren azpian lapur
batzuk batu ziran, gau artean egin ebezan lapurretak euren artean banatzeko. Euren artean

gauzak banatu eziñik deadarka ta zarataka ibili
ziran.
«Kokolo-mokolo» arekana begira adi-adi ulezutik egoan. «Lapurrak, sorgiñak, edo zer demoniño dozak, gero, eurok? —iñoan ikaraz—. Oraintxe naiagok ni ona!»
Ori esanda gero, bizkarrean eban atea, ikarearen ikareaz zugatzetik beera jaurti eban. Eta,
orduan izan zan izan zana! Ate andi ta astunaren
zartada errimeak, zugazpean egozan lapur guztiak, «batxu» be itzi bagarik, il egin ebazan.
Lapur bildurgarri arein atzamarretatik bere
burua askatuta ikusi ebanean, gure «Kokolomokolo» pozez beterik jarri zan; eta, zugatzetik
oin-bardinka bereala salto andi bat egiñik, bere
amamaren etxera ezti-bitsetan joan zan.
Maluta-ko atsoak, jazorikoaren barri jakin
ebanean, bere illobeari esan be egin eutsan:
—Tirok ba, tirok, mutil... Beti ganorabagea
izan bagarik, oraingotan beintzat zintzo jokatu
dok. Erria gizon ankerren atzamarretatik ederto
askatu dok beintzat. Aurrerantzean, zetako edo
alako izango az...

Erritarrak be, «Kokolo-mokolo»-ren egintza
bereziaren barri jakin ebenean, poz-pozez jarri
ziran; eta, lapur gaiztoen eskuetatik aurrerantzean guztiz askatuta izango zirala-ta, guztiak
batera sekulako erromeria ospatu eben.
Eta arrezkero, Maluta-ko atsoaren illobeari,
beronen adorea saritzeko, txikitatik izan eban
«Kokolo-mokolo» izena kenduta, «Adoretsu»
izen andi ta begikoa ezarri eutsoen.

45. GIZONA, GIZONTXO
Emakume luze-luze bat gizon txiki bategaz,
polita zala-ta beste bagarik, ezkondu egin zan.
Gizona, «Txautxiriko» izenaz ezagutzen eben,
eta emakumea «Kukiñe» izen politaz.
Ezkon-ibiltea egiteko, Bilbo ikusi bear ebelata, Bilbora joan ziran; eta, Bilbo ondo-ondo ikusita gero, illuntze baten, azaltzeko andiakaz,
mando-gaiñeetan etxeratu ziran.
Gaiñeko illuntzeetan, gure ezkonbarriok,
eguraldi otzak eta motzak zirala-ta, sutondoko
bero gozotan kontukontari egoten ziran. Emazteak goruetan egiten eban, eta senarra pipea
erreten kee baten emoten eban astia.
Kukiñe-k, egunez, etxe ta solo, lanik asko egiten eban; au ta ori ekiñaz, zeri edo ari beti-beti
egiten eutsan. Emakume langillea zan.
Txautxiriko, ostera, ez egunez, ez illuntzez,
ez gabez, ezertxo ez eban iñoiz be egiten: etxetik kanpo otza ugari izaten zala-ta, eskaratzeko
su andiaren inguruan jesarrita pipea musturrean
ebala egoten zan beti. Egunak joan eta egunak

etorri, gure gizontxoa beti olan egoten zan.
Senarraren patxadea ikusita, emazte gaisoak
bere kolkorako auxe esaten eban: «Gizontxo au
sutondoan “apatx” jesarrita egoteko baiño ez
da... Alper arrano au ezetarako be ez da gauza!
Ona orain beronegaz zelako bizimodua eroan
bear dodan! Baiña polita zala-ta beste bagarik
ezkondu nintzalako, neurea da errua, neurea
bakarrik. Ai, gauzak sarritan egitekoak ba-litzaz!
Baiña, tira, egoera au eroapen geiagoaz eroan
dagidan: udabarriko eguraldi epelakaz adoretuta-edo, sutondo orretatik jagita lanean asiko da,
bearbada. Ba-daiteke..., eta itxaron dagidan
gaurtik ordurarte.»
Asteak joan eta illak etorri, udabarria bere
txori ta loraz, aurpegi argiz agertu zan. Eta udabarriko egun alaiak sutondoko gizon txikia bere
altzo gozora eroan eban.
Goiz argi baten, Txautxiriko-k bere emazteari auxe esan eutsan:
—Gaur solora joan bear dot, bertan zeri edo
ari ekiñaz, lan apur bat egin dagidan be.
—Bai, zoaz, ene gizona, ekin lanari, lana egiteko da-ta —erantzun eutsan emazteak.

Txautxiritxo solora joan zan, ba; eta, an egun
guztia atan-orretan eginda gero, gabean, nekatuta bai-legoan, ben-ben etxeratu zan. Eta
emazteari arazo andia ta garrantzitsua aurkitu
ebala esan eutsan.
—¿Zer arazo aurkitu dozu, ba? —itandu
eutsan Kukiñe-k—. Laietan jardun dautsazu,
urrean...
—Ez, gauza garrantzitsuagoa izan da.
—¿Zeri ekin dautsazu, ba?
—Begira, ba: soloratu nazanean, kerexazugatzaren ganean, txori-pilloak txorrotxioka
ebizala ikusi dodaz. Eta, arekana begira jarrita,
nire barrurako auxe esan dot: «Txori orreik or
dagozala, gure soloan ezer egitea alper-alperrik
dok: ezer ereiten ba-yoagu, euren moko zorrotzakaz lurra arakatuta, ereindako azi guztiak
jateko gauza dozak-eta. Gari-aldian, barriz, sekulako betekadak egingo yoezak; eta igaletan-eta
be, mesedetan baiño kaltetan geiago egingo
dauskuek... Beraz, emen soloan, laietan eta
atxurketan egitea alper-alperrik dok: guk egiñiko
lan guztia beingoan gauzeztuko leukeek-eta.
Olan obe izango dok, soloan lan egitea baiño

soloa bera jagotea; bestela, ezertxo be ez yoagu
artuko; eta emaztea ta ni goseak galduko gaisoak...» Eta ori esanaz, zugazpean jesarrita, makilla pilloak jaurtiaz txoriak uxatzeari egin dautsat.
Zati baterako lana ba-daukagu bertan: gaur joan
diranak, bearbada biar barriro agertuko dira-ta...
Eta emazteak senarrari:
—Ene! Astia orretan emon dozu, ba? Soloan
ainbeste lan egiteko-ta... Txori gaisoak bagarik,
zure alperkeriak galduko gaitu gu, eta ez bestek...
Eta gizontxo arek, leenengo eguneko arloari
ederto eretxita, urrengo egunean eta urrengoan
be bai, bardin egin eban. Txoriak makillakaz uxaturik, zugazpeko bedartza bigunean patxadazpatxadaz jesarrita egoten zan.
Bitartean, Kukiñe arazoz beterik artega.
Alako baten, kusoa edo «txori-maloa» egitea
bururatu yakon: bere senarraren arazoa lastozko
gizon arek ebala-ta, kuso bildurgarria soloaren
erdi-erdian ipiñi eban.
Gure Txautxiriko, kusoa ikustean, asarre jarri
zan; eta emazteari agiraka egin eutsan, bera

baiño lastozko gizona geiagotzat ete-eukan esanez. Baiña emazteak jaramonik be ez.
Lau eguneko ipar-aize ozkirriak gizontxoaren
asarrea zearo aldendu eban, irribarrea sorrerazoteko poza ganeko egunetan emonaz.
Beste illuntze baten, barriro be soloan arazo
on uratsua aurkitu ebala-ta, pozez beterik etxeratu zan.
—Oi, gaur soloan aurkitu dodan arazoa! Oi,
gaur soloan aurkitu dodan arazo onuragarria...!
—iñoan.
—Ze arazo aurkitu dozu, ba? —itandu eutsan
Kukiñe-k.
—Begira —erantzun eutsan Txautxiriko-k—:
arratsaldean, laiak eskuan daukadazala soloratu
nazanean, muna-ganean, bedartzan, txindorripilloak ikusi dodaz; guztiak batera ta bestera iraduz ibili dira; lanean-edo jarduten eben, urrean.
Eta txindorri areik, gure soloan egin leikeen kalteaz gomutaturik, errime ikaratu naz; eurok
dagozan artean gauza onik ez dogu izango-ta,
dardar jarri naz... Orduan, ¿zer egin? Eskuetako
laiak bertan-beera itzirik, koko arekana begira
adi-adi egon naz. Zenbatu be egin dodaz, eta

urteak egunetan aiña dagozala konturatu naz.
Ori kusi dodanean, nire barruan asmo berezi bat
artu dot: txindorri guztiak goiz edo berandu solotik jaurtitea. Beraz, biar goizean asita, txindorri
bakotxa beeko errekara eroango dot, ango uretan leenbaileen ito daitezan, orretarako lau orduko bidea egun oro egiñarren be; olakoai guztiz
eta zeatz alde eragin bear yake-ta. Bestela,
gauza onik ez dago. Egun oro bat kenduta, urtebete barru guztiak amaituko dira. Eta orduan,
bakea.
Berbok entzunda, Kukiñe artegatu egin zan,
estutu be estutu: «Nire senarra baiño alperragorik, nire senarra baiño alperragorik!» —esaten
eban—. Ori ezetarako be ez da gauza, ezetarako
be ez... Gizontxo orren lelokerietatik alde egiteko, gaur zerbait asmatu bear dot, bai, asmatu
bear dot! Olan ezin bizi daiteke...»
Eta bere senarra Durango-ko merkatuan saltzea erabagi eban. «Iñok lauzirikorik emoten badaust emon, gizon txiki-petral ori an geratuko da
plazearen erdi-erdian», iñoan.
Orretarako, otzaragiñagana joanda, otzara
andi bat erosi eban; eta urrengo zapatu-goizean,

otzara andi aretan sartu zedilla agindu eutsan
bere senarrari.
—¿Otzara orretan neu sartu? ¿Zer dala-ta?
Arranoa, neu ez beintzat! —erantzun eutsan
senarrak.
—Bai, sartu zaitez, gizona... Gaur Durango-n
merkatu andi bat ospatzen da, bai, eta merkatu
orretara zeu be etorri zaitezala gura dot-eta.
Ango gauzak zeuk zeure begiakaz ikusi dagizuzan, ementxe, otzara onetan, neure buruganean eroango zaitut. Olan, ara-osterea ezer
be nekatu bagarik egingo dozu; ezer be ez yatzu
kostako, eta ez yatzu damutuko. Tira, gizon,
sartu arin...
Eta beste bagarik, Txautxiriko, «rrast!», otzaran sartu zan. Eta Kukiñe, orduan, otzarea buruganean ebala, Durango-rantz abiatu zan. Bidean
yoiala, neskato bat galtzerdigiñan ziarduala aurkitu eban.
—Ene, ori da otzaratzarra! —esan eban neskatoak—. ¿Zer daroazu or? ¿Kerexa gorriak?
—Ez.
—¿Okaranak?
—Ezta.

—¿Zer daroazu, ba?
—Gizon txiki-txiki bat, ontza biko bizarraz.
Neskatoak, ori entzunik, «ajaja!» egiñaz, irri ta
barre egin eutsan. Orduan, Txautxiriko-k, otzaratik burua jasota, agiraka egin eutsan; eta neskatoa, bildurrez izututa, ariñeketan aldendu zan
andik.
Gerotxoago, Kukiñe-k mutiko bat intxaurzugatzari arrika ebillela ikusi eban. Eta mutiko
arek, otzarea ikusi ebaneko,auxe esan eban:
—Ene, ori otzarea! Mugarra ta Arranaitz, biak
osoan artuko leukez. ¿Ze arrano daroazu or?
—Gizon txiki-txiki bat, kanaterdiko bizarraz...
Mutikoak be irri ta barre egin eutsan, eta arri
batzuk be jaurti eutsazan. Andreak, mutikoari
asarre egiñarren, mutiko okerrak jaramonik be
ez.
Orduan be Txautxiriko-k, otzaratik burua
jasota, agiraka egin eutsan:
—Mutiko, eltzen ba-daust eldu, zapuztuta
itziko aut...
Mutikoak be, gizonaren erremuskadak
entzunda, igesiari emon eutsan. Eta Kukiñe-k
bidean aurrera egin eban.

Arantzago txakur zuri bat ikusi eban; eta txakurra, aausi ta aausi egiñaz, emakumeari orkatillatik oratzera joan yakon; eta emakumeak erremuskadak egiñarren, txakur oker arek aurrera
egiten eban. Gure gizontxoak, bakea izango bazan, bere burua irugarrenez atara bear izan
eban.
—Txakurto! Isilik eta geldirik ez ba-ago, zatizati eginda itziko aut...
Txakurrak be, gizonaren abots lakarra entzun
ebanean, lauoinka anka egin eban: belarriak eta
buztana beerantz ebazala, ugazabaren etxean
begi larri-larriakaz sartu zan.
Jazopen guztiok ikusita, Kukiñe ikaratu egin
zan, berekautan iñoala: «Otzara ta gizon, noian,
noian etxera! Ezetarako gauza ez dala-ta ekarri
dot, baiña... zetako edo atako ba-dok bai
gauza... Sutondoan jesarrita dagoala be, etxea
ederto zainduko daust beronek. Ai, oni dautsoen
begirunea! Bestela, berau bagarik, andra, gizon,
neskato, mutiko ta aberek barre egingo leuskide... Bidean jazoak, etorkizunaren barri ederto
emon dauste; atzean zer datorren, zerbait gorabeera ba-dakit. Noian, noian etxera...»

Eta Kukiñe luze-luzea, egiñikoaz damututa,
bere gizona otzaran ebala, etxerantz abiatu zan:
eskaratzeko subaztarrean be gizona gizon zalata.
Gizon gizontxo:
prakak ba-daukaz, gizonto...

46. ERROTAZURI
Nik ez dakit noiz be, Anboto-aldean Eneko
izeneko artzain gazte bat bizi zan. Artalde eder
baten jabe zan. Irureun ardi ebazan; eta ardi
bakotxa edurraren arnasatik sortu zala zirudian:
zuri-zuriak eta eder-ederrak ziran.
Udabarrietan, gure mutilla, «Uletsu» txakur
zolia bere ondoan ebala, mendi-landa ederrean
jesarten zan; eta, ardi zuriakana begira, albokajoten poz-pozik jarduten eban.
Egun areitan, bateko esne ta beeeko gaztae
salduaz, Eneko-ren sakelak polito-polito beteten
asten ziran. Udabarria ta udea, artzaiñaren
lagun izan oi dira beti. Neguaren mustur baltzak
ikaratzen ez dauan artzaiñik ez dala esaten
dabe, baiña.
Olan dala, Anboto-aldeko artzaiñari be,
neguak lerrenak eragiten eutsazan. Aldi aretako
negu batek, atan be euri, txingor, edur eta aizebiurrakaz, kalteak-kalte egin eutsazan. Bere
artalde ederra gauzeztuta itzi eutsan. Ori zalata, gure mutillak, negar-aldi luzea eginda gero,

bere bizibidea aldatzeko asmo sendoa artu
eban.
Ain zuzen be, goiz baten, «Uletsu» txakurra
lagun ebala, Anboto-ko andereagana, Mari Urrika-gana, burubide-eske oinkada ariñez joan zan;
eta Anboto-ko anderea, bere koba miragarrian
urrezko aulki eder baten jesarrita goruetan ziarduala aurkitu eban. Bere inguruan, iru morroe ta
iru neskatilla, euren etxekoandrearen gurariak
ondo beteteko zuur eta adi-adi egozan. Bitartean, andereak, goru-ardatzari «firi-firi» eragiñez, urre-mataza ikusgarriak egiten ebazan.
Marik mutillari, bere bizitokian ain goiz ikustean, irribarrez,
—Oi, Eneko! —esan eutsan—: onen goiz etorteko, ¿zer dok?
—Andera aaltsu orregana burubide-eske etorri naz, nire bizibideaz aspertuta nago-ta.
—¿Ire bizibideaz aspertuta? —erantzun
eutsan Marik—. ¿Zer dala-ta? Leenen, beintzat,
alboka-soiñua jo bear daustak, eta... gero, gerokoak...

Anboto-ko Anderea alboka-soiñu zale-zalea
zan; eta Eneko, ari atsegin emotearren, soiñua
joten asi zan.
Orduan, iru morroeak eta iru neskatillak alkarregaz dantzan asi ziran. Baita «Uletsu» txakurra
be, arein erdira joanda, dantzan asi zan: besoak
gorantz ebazala, atzeko oiñen ganean, sekulako
dantzak egiten ziarduan. Ori ikusirik, anderea,
barrearen-barreaz, konorte bagarik geratu zan.
Ene, bada!, a zan bear zana! Iru morroeak eta iru
neskatillak, etxekandrea senera ekarteko
«amargarren aalegiña» egiten asi ziran. Neskatilla batek berakatz-saldea sartu eutsan; bigarren
neskatilleak igurtziak egin eutsazan, eta irugarrenak, barriz, piparmiñaz sur-puntan ikutu
eutsan. Guztia alperrik, baiña: anderea, bere
sentzunera ezelan be ezin ekarri. Guztiak negarrez asi ziran, iru morroeak batez be: oneik,
arrantzaka lez egiten eben negar.
Onetan, albokea jo bear ebala esan eban
Enekok: bearbada, alboka-soiñuak konorteratuko ebala-ta. Alantxe jazo be: anderea, soiñua
entzutean, beingoan sentzuneratuta, barreka asi

zan. Eta bere neskatillai, Enekori bazkaria emoteko agindu eutsen.
Bazkaria jaten ziarduala, andereak artzaiñari
auxe esan eutsan:
—Ea, ba, orain: agertu egidak ire bizibideatzazko asmoa.
—Artzain-bizitzaz aspertu nazan ezkero,
beste bizibide bat artzea erabagi dot —erantzun
eutsan artzaiñak.
—Olako asmorik ez egik artu, mutil. Udabarriaren erdian, artzain-bizitza dan ederra! Bedar
guri-ganean ipar-aizeak egiten dauzan laztan
gozoak, ¿ez ete-dozak gogoratzen, ba?
—Bai, Mari, gogoratzen dodaz; baiña... aurtengo neguak guztiz aspertu nauan ezkero, nire
asmoan iñortxok be ez nau atzeratuko. Negu
anker onek egin daustazan kalteak ba-zekiz,
orraitiño, zerbait esango zeuke: artalde guztia
triskatuta itzi daust-eta.
—Bai, Eneko; olan dala, bizibidea aldatzeko
errazoia ta eskubidea ba-dokazala ikusten yoat.
¿Ze bizibide gura dok? ¿Argin, ala arotz?

—Ez, ez dodaz bizibideok gura. Niretzako
bizibiderik onena, errotari izango nintzakela uste
dot. ¿Zer deritzazu?
—Ederto, ederto; urun on eta ederraz jentea
janaritzen dokan artean, errotaritzaz dirutza
polita egin aal izango dok-eta.
—Bai, baiña... niretzako errotatxo bat, ¿non
aurkitu? Emen, inguruko errota guztiak artuta
dagozan ezkero, niretzat bat bera be ez dago
utsik... Orregaitik, Mari, jakintsua ta zuurra
zarean ezkero, niretzako errotatxo bat zeuk
billatu bear daustazu.
—Ori baiño ez ba-dok, billatuko yoagu, bai...
Orduan, Marik, iru morroeak palanka bana sorbaldetan ebezala, Anboto-erpiñera bialdu ebazan. Mari ta artzaiña be arein atzetik joan ziran.
Andik lastertxora, morroerik zaarrenak, aitz-erpiñetik palanka sendo bat berealako baten jaurti
eban. Eta palankea, zeru urdiña arrigarriro zearkatuaz, tximistea baizen arin Mugarra alderantz
joan zan. Beste morroe biak be, eskuetan eukezan palankak era berean jaurti ebezan. Eta arein
palankak be Mugarra-aldera jausi ziran.
Enekok, iru morroeen trebetasunaz ikaratuta,

—Ori trebetasuna! —-esan eban—. Ori jasa ta
indarra! ¿Non ikasi dabe orren egoki palankajokoan?
—Ementxe berton —erantzun eban Mari Urrika-k—. Eguzkiaren urtenaldietan eta sartzaldietan, egun oro palanka-jokoari ekiten yautsoek...
Onein trebetasunaren zusterra, beraz, ementxe
Anboto-ganean yagok.
—Bai orixe trebetasuna! Jasaus! —esan eban
ikaraz artzaiñak—. Eskola errimea dabe berton,
gero! Eta orain, jaurtitako palankok, ¿non aurkituko doguz?
—Errotari izan gura ba-dok, palankok euk
aurkitu bear dozak —erantzun eutsan Marik—.
Oa, ba, bizkor...
Gure mutilla, «Uletsu» txakurra alboan ebala,
Mugarra-alderantz joan zan. Leenengo palankea
aitz-erpiñean aurkitu eban, eta aren ondoan
errotarri eder bat ikusi eban. Bigarren palankea
egoan lekuan be, beste errotarri bat aurkitu
eban. Eta irugarrena egoan lekuan be, beste bat
aurkitu eban. Beraz, iru errotarri.
Eneko, iru arri arekaz poz-pozik jarri zan; eta,
ezti-bitsetan zala, ariñeketa baten Anboto-ra

biurtu zan, Mari Urrika-ri aurkitzearen barri emotera. Eta Mari Urrika-k, aurkitzearen barri entzutean, gorantz begiraturik, mutillari auxe esan
eutsan:
—Orain, errotarriok Mugarra-erpiñetik beera
jaurti bear dozak, eta, arriak geratzen diran
lekuan bertan, iretzako errotea eragi bear dok.
Ondo egiteko, baiña, gabeko amabi-amabietan
jaurti bear izango dozak...
Artzaiña, Mari-k agindu eutsanez, Mugarra-ra
joan zan; eta gabeko amabi-amabietan, ango
erpiñetik beera iru arriak bilin-bolaka jaurti ebazan. Eta, arrigarria!: ain zuzen be, iru arriak erreka andi baten ertz-ertzean geratu ziran.
Ori ikustean, Eneko pozez zoratu bearrean
jarri zan. Eta bere errotearentzako lekurik onena
axe zala-ta, gizon pilloak lanean asita, etxe polit
bat beingo baten egin eben.
Eta etxea amaitu zan egunean bertan, edurra
zara-zara jausten asi eta etxetxo barria, berealako baten zuri-zuri ikusgarriro geratu zan. Edurraren laztan gozoa etxearen ganetik kentzeko,
eguzkiaren arnasea ez zan iñoiz be gauza izan.

Orregaitik, erriko lagunak errota barriari izena
«Errotazuri» ezarri eutsoen.
Iru arriak urun bikaiña emoten asi ziran.
Alako urun gozo ta ederrik iñoiz be ebela jan
guztiak ago batez esanda, «Errotazuri»-ra lagun
askoak asi ziran joaten. Etxearen inguruan, egun
oro eunkada askoak zorroz beteak ikusten ziran.
Errotari barria, lanari aurpegia emon ezinda,
artega ebillen; baiña, atan-orretan dirua polito
egiten asi zala-ta, poz-pozez jarri zan. Alan, urte
gutxi barru, aberats andia egin zan; eta diruaren-diruz, inguru areitako errota guztiak erosi
ebazan: guztiak gi ltz-pean itxita, «Errotazuri»k
bakarrik lanari ekiteko.
Luzaroetan, Enekoren egiñaz eta «Errotazuri»ko urunaz jentea pozik ibili zan. Urteak joan
eta urteak etorri, baiña, Eneko aberats okitu egin
zan, eta... urrez beteriko gela baten loak artuta,
urre-artean lozorroan geratu zan.
Bitartean, erria aren etxe-inguruan negarrez
eta ate joka:
—Eneko, edegi eiguk atea, eta emon eiguk
uruna, goseak il bear gayozak-eta...!

Errotariak, ostera, jaramonik be ez. Azkenez,
etxeaurrean egozan agura zaar batzuek be deadar egin eutsoen:
—Zabaldu eiguk atea, eta emon eiguk
uruna...!; bestela, ire galdua...!
Deadar orri be jaramonik be ez.
Ganeko egun baten, euria, txingorra ta aizebiur andiak izan ziran; euria, uriol-antzera, «Errotazuri»ren ganera bildurgarriro jausi zan; eta
urioleak «Errotazuri» etxea, bere ugazaba
barruan egoala, sustar-sustarretik itsasora eroan
eban. Erriaren negarrak, zeruraiño elduta, Jaungoikoaren zigorra eratsi eban, antza.
Ganeko egun baten, baiña, Eneko barriro
bere errian agertu zan: uretatik «Uletsu» txakurrak atara ebala esaten eban. Baiña orain, beartsurik zirtzillena baiño zirtzillago jantzita, bere
txakurra alboan ebala, aterik-ate eskean ibili
bearra izan eban. Eta «Errotazuri» egon zan
lekutik igaroten zanetan, bere zoritxarra gogoraturik, negar eta negar egiten eban.
Eneko-ren diruzalekeria ta zekenkeria Jaungoikoak esku gogorrez zigortu ebazan.

47. LAMIÑAK
ETA NESKATILLEA
Bein, goizalde baten, Gotxu ta One, «Bolunzulo»ko etxagun alargunaren seme-alaba on eta
begikoak, Iñungane-mendira iratan joan ziran.
Goizalde aretan, Mugarra-aldean izarrak
kolore politez ikusgarri be ikusgarri agertzen
ziran. Arein diztirak zerua ikusgarriro apaintzen
eben; eta izar polit areik, batera ta bestera birak
bizkor-bizkor egiñaz, neska-mutillen pozgarri,
jolasean ziarduen.
Ori ikusita, zeruko izar duztiratsuak zenbatzen ziarduen gazteak, urrengo bertsook abestu
ebezan:
Biotz eder bat dago
odeien ganean;
an da nire maitea
izarren artean.
Ori kantatzen ziarduela, neska-mutillak Erliabe-ko aitz-bide luzera beingo baten eldu ziran.

An neskeak, bere nebea burdi ta guzti atzean
itzita, bidean aurrera egin eban, irak aalbait lasterren pillatuaz, burkadea ariñago gertatzeko.
Aurrera jarraitu eban, ba; eta Kobagorri-ingurura
eldu zanekoxe, arbolartetik lamiña dotore bat
beraganuntz etorrela ikusi eban. Lamiñeak soiñean, txingarra baiño be jantzi gorriagoa eban;
bere semea idustun (collar) ederrez apainduta
agertzen yakon; buruan eukan orrazi dotoreak,
barriz, iñon diran kolore politak egiñez, lamiñearen soiña dotoretasun berarizkoz apaintzen
eban.
Lamiñea, ondoratu ta laster, sekulako berba
gozo ta labanakaz, neskatillea atsegindu gurarik
asi zan; eta soiñean eukan idustun ederra Oneren samatik dingilizka ipiñi eban; baita arribitxidun erestun dotore bat be, neskeari ezkerreko
atzamar nagusian sartu eutsan.
Erestun dotorea atzamarrean sartzean, neskearen biotzak taupada berarizko bat egin eban;
eta taupadearen indarrak erestun miragarria
neskatillearen eskuan urtu ta ezereztuta itzi
eban.

Orduan, lamiñeak, asarre-antzean, «maitasunen baten berotasuna ala zer don?», esanda,
neskeari eskumako eskua biotz-ganean ipiñi
eutsan.
Onetan, Gotxu mutilla, bere burdi ta guzti
urreratu yaken; eta, ara eldu zanekoxe, lamiñeari akuluaz zartada errime bat emon eutsan; eta
zartada andi areaz, lamiñea, negarrez eta garrasika asita, beingoan aldendu ta Kobagorrira joan
zan.
Geroago, neba-arrebak bidean aurrera egin
eben. Eta Iñungane-mendira eldu ziranean, irabatzeari ekin eutsoen. Eguerdian-aldean, Solobil-go iturrita jatsita, burduntzikoa jaten asi
ziran. Eta orretan ziarduela, beste lamiña dotore
bat agertu yaken.
Arek be neskeari idustun eder bat samaratu
eutsan; eta Gotxu mutillari be gerriko gorria ipinten asi yakon. Bolunzulo-ko mutilla, lamiñeagaz
ezetariko artuemonik ez ebala gura-ta, asarre
bizitan jarri zan; eta, arrapaladan jagita, lamiñeari matrailletatik burduntzi goria sartu eutsan.

Orduan, lamiñeak, negarrez eta uluka asita,
begirakune zorrotzak egiñez, mutillari urrengo
berbok esan eutsazan:
—Ire biotza ez al yok iñok gozotuko...! Eta ire
bizitza guztian, ara ta ona bape atseden bagarik
ibiliez, zoritxarrekoa izango al aiz beti...!
Eta lamiñearen negar-aienak entzunda,
Kobagorriko lamiña guztiak, aida baten, Sorabilerantz egin eben. Guztien artean, mutillari lepoa
ederto berotu eutsoen; eta neska, eskuetatik
oratuta, eurakaz batera Kobagorri-ra eroan
eben.
Orduan, Gotxu-k, negar baten asita, etxerantzakoari emon eutsan; artutako zartadak baiño
bere arrebearen gimuteak negar geiago eragiten
eutsan. Illundu ta laster, etxeko atea jo eban.
Bolunzulo-ko etxaguna, ordu aretan bere
semea bakarrik ikustean, ikaraz jarri zan. «Gaba,
eta alabarik ez...», iñoan. Eta, mutilla bere arreba bagarik etxeratzeko, zer jazo ete-zeitekeanez, berbots dardaraz,
—¿Non dok arrebea? —itandu eutsan.
—Or geratu da... —erantzun eutsan semeak
aurpegi minduaz.

—¿Non, baiña? Eguna illunduta... eta... ordu
onetan eure arreba bagarik ator? «Landaluze»n,
«Arridu»n, ala non geratu dok, ba?
—Ez... Kobagorri-ko lamiñak eroan dabe.
Kobagorri izena entzutean, Bolunzulo-ko etxaguna, dar-dar, ikara baten jarri zan; eta, bere aurpegia esku biakaz estalduta, berbots larriaz,
—Neure alaba kutuna —esan eban—. ¿Non
ete-da? ¿Barriro bera ikusteko atsegiñik izango
ete-dot? Ala, lamiñen zigorra ete-daroat aldean?
Lamiña orreik, mutil gaztea nintzala, nire artaldeagaz etxerantz etorri nintzan baten, artaldeko
bildotsik ederrenak eskatu eustezan; eta, bildots
bat be emon ez neutselako, iñon diran iraiñak
eginda gero, izango neban alabarik kutunena
ostuko eustela esan eusten... Oi, nire zoritxarra!
Era negar baten asi zan.
Aita alan negarrez ikustean, Gotxu-ri be biotza samiñez bete yakon. Baiña, Arridu-ko etxagun gaztea lagun arturik, barriro etorri eta aitari
auxe esan eutsan:
—Aita, gaur gabeko amabietan, Kobagorri-ko
lamiñak, Iñungane-mendiak guztiak batuta, jai
andi bat ospatzen ei-dabe, illoro-illoro egiten

daben jai apartekoa. Eta onan dala, «Arridu»ko
Atxin lagun dodala, gabeko amabi-amabietan
mendi orren inguruan izango gara... Eta zure
alaba kutuna... guztien ganetik etxeratuko dogu.
Eta mutil biak, bakotxak eskuan makilla bat
arturik, an aldendu ziran mendirantz. Eta gaberdia baiño leen, Ezkubaratz-eko landatik Iñungane-ra adi-adi jarri ziran. Gabeko amabien dangadan, zarata bakanak entzun ebezan; eta euren
begiak, zaratearen otsera, Amilla-ko zelaira
zuzendu ebezan. Amilla-zelai ederretik Iñungane-mendira lamiña pilloak yoiazala ikusi ebezan.
Areitariko batzuek ago-soiñu ta maniurak joten
ebezan; beste batzuek, panderuak eta abar, guztiak batera kantaka ta santzoka.
Mendira elduta, euren jolas bakanak, kanta
ta ujuju askoren artean atondu ebezan. Eta, iñon
diran dantzak eta jolasak eginda gero, izar-jolas
politean asi ziran. Lamiña guztiak ara ta ona saltoka ebizala ikusten ebezan. One, Bolunzul-ko
etxagunaren alabea be, soiñeko eder-ikusgarri
bat ebala ikusi eben.
Orduan, mutil gazte biak, mendian belaunikotuta, illargiari erreguka asi ziran: «Illargi eder-

eder ori! I baiño askoz ederragoa ta andiagoa
dan Jauna aaltsuagandik, adoretu egizak gure
biotzak...!»
Eta illargia, mutillen eskariaz bere Egilleagana joan ba-litzan, odei-artean ostendu zan. Inguru guztia, bat-batean, illundu egin zan; ixillune
bakana ta itzela izan zan. Mutil bien biotzak, bildurrez dardaregin eben. Alako baten, illargi
betea, iñoizko argien agertu zan, eta gabak egunaren antz osoa artu eban.
Goitiko argi berarizkoa euren biotzak adoretuta bezala, Gotxu ta Atxin lamiña-artera jatsi
ziran; eta, eskuetako makillakaz, or-emenka zartada errimeak emonda, lamiña guztiak beingo
baten il ebezan. Eta ori eginda gero, One, Bolunzulo-ko alabea eurakaz ebela, saltoka ta santzoka mendiak pozez beterik igarota gero, egunsentia orduko Bolunzulo basetxean egozan.
Bolunzulo-ko etxaguna, bere alabea lamiñen
eskuetatik askatuta ikusi ebanean, iñoiz ez lako
pozaz atsegindu zan.
Eta egun batzuk barru, Bolunzulo-ko etxagunak bere alaba ona Arridu-ko etxagun gazteari,
ezkontzaren bidez emon eutsan.

Auzo ta inguruetako lagunak bertan batuta,
sekulako eztegu eder eta alaia egin eben; eta
luzaroen-luzaroetan zoriontsu bizi izan ziran...

48. TXIRRIKIZ-EN
TXILIBITUA
Mikel eta Peli eskola-mutikoak, egun baten,