Euskalerriko ipuñak - 1
Errose Bustintza
EUSKALERRIKO
IPUÑAK
Fitxategi hau “liburu-e” bildumako alea da,
liburu elektronikoen irakurgailurako prestatua.
Liburu gehiago eskuratzeko:
Iturria: Ipuiñak [], Errose Bustintza
(Jaime Kerexetaren edizioa). Gero-Mensajero, 1990
Egileari buruzko informazioa:
ITZ BI
Ederrak, eder bada, ez dau eder-apaindura
geiagorik bear. Liburu onek, ori bera, ez dau nik
uste apaingarri geiagorik bear. Jaime Kerexeta,
euskal letren erraldoia, alan be, arren eta arrenez, orretan datorkidan ezketiño, beioaz emen
oar pitiñok.
Errose Bustintza’ren ipuiñak, urteak dirala,
an-emengo egunkari ta aldizkarietan etozanak,
oso atsegin jakuzan. J. Kerexeta’ri esker, sarri
argitara emonak izan ziran, eta gaur be, oraingo
gazteak zelako idazleak —gozo ta errazak—
jakin dagien eta guk aspaldi danik izandako
atsegin-aldiak, eurak be izan dagiezan, sarritan
irakorlatzea merezi daben idazlanok emon nai
dauskuez janari on-gozo, eta guk ez dautsegu
iñoiz be bear aiña eskertuko.
Ipuin-sail bikaña da, errekasto-betea datorren ura bailitz, berez-berez bape indartu barik
irakurten dan sailla, eurak dauken gozotasuna
geuri be ixuri ta itsatsi nairik. Irakurri ta ausnartzekoak dira, aspaldiko eusko-asabak, guraso ta
seme-alabak —gaur telebista aurrean edo—
batek konta ta besteak entzun, ordu benetan
zoragarriak igaro ei ebezan legez. Euskal-famili
askorentzat gaurko txolinkeriak baiño gogotsuago irakurri ta ausnartzekoak, ezpairik baga.
Euskaldunak, lur ta ur, toki menditsu onetan
bizi dalako bearbada, aitz-zulo, arpe, troka ta
baso zugaztitsuetan antxiña-antxiñatik bizi izan
dalako —gaur ez ainbeste, baiña leengo mendeetan— misterio-zale izan jatzu; eta olan soiñeko ñabarrez estaldutako elezar, leienda ta ipuiñez txirulikaturiko irakurgaiak eder be eder jakoz
beti ta nunnai.
Eta jakiña, ezbai ta zalantzarik baga, olakoxeak dituzu Errose neskatillearen asmamenak
sortutako lanak. Aren erria, Mañaria, orduan eta
gaur, misterio ta ezkutuz betea dozu; gaur, alan
be, Mugarra ta Untzillaitz bitartean tirotik badanarren, sorgin, lamiña, ireltsu, papao, txitx eta
gau-argiak dardaran jarteko beste.
Errose’ren egunetan, egia esan, baketsuagoa
zan inguru biribil au. Eta gure ipuinlaria Untzillaitz magalera, San Martin ermitarantz abia oi
zan, idazkortza ta papera zakutoan zituala; edo
beste egun baten Doniane baselizara, inguruko
zugazpe gozatsura. Edo Ezkubaratz azpitik zear,
errekondoz-errekondo, Sabigain orporaiño, edota Oba’rantza, aitz-arte ta pagadi berde-oriz,
Aita Kurutzekoaren ermita-ondotik barrena.
Oneitan, ibilliz ibilli, aurkitu oi eban gairik naikoa bere ipuiñak itxuratu ta ñabartzeko. Leengo
aldietan, toki orreitan zear ebiltzan neska ta
mutil gazteak erraz itsumustu egiten eben bide
erakusle gau-zaleekin, lamiña, ireltsu, papao ta
olakoekin. Geienak onak ziran, eta on-egiteko
prest egozanak.
Or, beraz, berebiziko gaia ipuiñak eio ta aroa
emoteko. Maitagarriak zirala, epotxak zirala,
zudua polito biztu daroen jardun-gaia.
Nik askotan esana: emakumeak ba-dabela,
idazle diranean, zerbait berezi-berezia, gizasemeak ez daben zer-edo-zer apartekoa izaten
dabe euren liburuetan. Beste orrenbeste diño
mugaz bestaldeko Itxaro’k be. Orregaitik-edo,
Errose’tzaz duinkiro idatzi izan dabe aipatu
dabenak. Mikel Zarate’k onela: «Aberatsak dira
bere idazlanak etnolojia aldetik».
Andima Ibiñagabeitia elantxobetarrak: «Trebea duzute Mañariko Errose Ipuiak idazten, gure
artean garaienetakoa nik uste oraingo ontan. Ba
dizu irudimena, eta da dizu batez ere biotzondoa».
Eta Juan San Martin’ek beste au: «Mañariko’ren liburua ikusteko pozarren nago. Asko gustatu iataz bere ipuiñak. Bere osabarenari (Kirikiño’renari) ez dautse zorrik».
Eta nik: «Mañaria izan ere, tokiz eta jendez,
orri dagokiona duzu, aukerakoa iñolaz ere, Untzillaitz, Mugarra, Urkulu, Ezkubaratz, Saibigain,
sorgin-lamiña ta maitagarriz beterik, egokiak
dira, berezkoak noski, elezar-gaiak eskeintzeko,
leize beltz, saguxar eta baserri-jende misteriotsuz gaiñezka.»
Txalogarri egiaz J. Kerexeta, lanok batu, sailkatu eta argitara emoteko dauanagaitik. Sor
begiskue ipuiñok, irakurleoi, poza ta eztia, Errose’k eukan poza zabal ixuriz guregan.
Larrea’n
AITA ONAINDIA
1. DIMA-KO PEDRO DEUNA
Pedro Deunaren aurreguna zan. Egun aretan,
Dimako elizan, bertako neskatilla sasoiko
batzuek euren errizaindari andiaren altarea
apaintzen ziarduen.
Neskatillak, Pedro Deunaren irudia loraz eta
adarrez iñoiz baiño dotoreago apaindu bear
ebela-ta, pozik eta urduri ebizan. Ango lorak eta
argiak azkenik ez eben. Ikusgarri be ikusgarri
jarri bear eben.
—Oi!, biar erriko guztiak ikaratuta geratuko
dira, elizea onen txukun eta dotore ikusita —
esan eban Mainton neskeak.
—Olantxe izan be —erantzun eutsan Maipatxu-k—. Sekula baiño dotoreago agertuko don
gure santu maitea. Eta beronegandik lortu bear
yonaguzanak! Il naitenean, zeruko atea zabalduko daustan ustea ba-yonat, beintzat.
—Nik, ostera —esan eban Andonetxu-k—,
Oba-ko Ilipon mutillak amarretako meza-ostean
egingo dauan aurreskua neuri eskiñi daistala
eskatzen yautsanat. Ai, ori lortuko ba-neu...!
Iru gazteak, olako barriketakaz pozik ebizan
artean, Pedro deunaren irudia, neskatillen
eskuetan laprast eginda, altaratik beera jausi
zan; dana zatituta geratu zan.
Neskak, euren erri-zaindari andiaren irudi
ederra apurtuta ikustean, negarrez eta zarataka
asi ziran. Eta arein zaratetara eliz-zaiña (sakristaua) beingoan elizaratu zan. Eta aurpegi illunez,
—Zenteillea! —esan eutsen—. ¿Zer jazo da
emen? Neska arraiook, orra zuek egin dozuena!
Orrenbeste barriketaz Santuari be gogait eragin
dautsazue-ta! Oraintxe gagoz onak santu bagarik... Biar erri onetara etorri daitezanak, ¿zer
esango ete-dabe? Ene...!
Berba larri orreik amaitzeaz batera, Mañariko Atximo zapataria sartu zan eliza aretan; eta,
ango zoritxarra ikusi ebanean, errukitu egin zan;
eta erriko jaia igaro arte, Santuaren soiñekoakaz
jantzi eta Pedro Deunaren lekuan, altaran, bera
jarriko zala esan eutsen neskai ta sakristauari.
Bereala, ba, Atximo zapatariari Santuaren
jantziak jarri eta, itxurea aldatzearren, aurpegia
ta eskuak ezti ziriñez igurtzi eutsoezan. Eta, alta-
rearen erdian ipiñita, lora politez eta argi ederrez
apaindu eben.
Guztia ixillean egin ebenarren, sakristauaren
semeak, ortik eta emendik, jazorikoaren lurruna
laster artu eben. Biaramonean, elizea lagunez
beterik zala, amarretako Meza nagusia asi zan.
Eta meza-bitartean, abade jaunak, Santuari
buruzko berbaldian, olantxe iñoan: «San Pedro
santu andia! Gure erri-zaindari maite ta miragarria! Zeruko atezain bizkor eta arduratsua...»,
eta abar.
Abadeak onetan ziarduan artean, sakristauaren semeak, altaran santuaren antzaz egoan
zapatariari, erle pilloa jaurti eutsoen aurpegiingurura; eta erleak, zapatariaren eztiz betetako
aurpegian eztenak errime sartzen asi ziran.
Orduan, Atximo berealaxe zutundu zan, eta
deadar andiz «dimatarrok, or konpon!; ni ba-noa
ta kitu» esanez, altaratik beera salto andi bat
eginda, elizatik ariñeketan urten zan.
Jazopen oneaz, dimatar zintzoak ikaraz jarri
ziran: Pedro Deunak errian jente txarra egoalako
egin ebala alde, uste izan eben geienak-eta.
Abadeak, barriz, ango larrialdi ta estutasuna
ikusi ebanean, berbalditxo baten bidez, arrentza
edo errogatiba bat egiñaz, santuaren billa joatea
ondo izan zeitekela adierazo eutsen. Eliztarrak
abadearen asmo onari ederto eretxi eutsoen eta
lagun guztiak batera Letaiñiak abesten urten
ziran. Abadearen etxe-ondora eldu ziranean,
abadeak, bere ortuko baba-lasto artean zapataria gordeta egoala ikusi eban. Eta kantatzeko
eran, abots itzelez, «emen dok onen baten»,
esan eban; eta erriak be, era bardiñean, «babatzaren baten», erantzun eutsan.
Berbok entzutean, Atximo larritu egin zan,
eta bere kolkorako «oraintxe galdua nok» esanda, Oba-rantz abiatu zan; eta andik tximistea
baizen arin Mañari-ratu.
Ganeko egunetan, zapatari entzutetsuak
ango auzokoai auxe esaten eutsen: «Dimatarran
artean bein larri, baiña geiagotan ez». Eta aren
anka-azurrak ez ziran iñoiz geiago Dima-ko
errian sartu.
Dimatarrak, barriz, ille batzuk barru, Pedro
Deunaren irudi barri eder-eder bat ekarri eben.
Eta santua goratzeko, jai andiak ospatu ebezan.
2. AMARGARREN AALEGIÑA
Bein, Larrabi-ko etxekandra maratzak, bere
seme gazteenari, arto-zorro bat bizkarreratuaz,
auxe esan eutsan:
—Oa errotara, maite, oa salto baten; eta ekarri egidak arin zorro oni yagokon uruna, taloak
egiteko esku-artean oraintxe berton bear yoateta.
—Ene, au da zorroa! —esan eban mutillak—.
Sorta au niretzat astunegia dala esango neuke.
Arri-koskorrezkoa ba-litz be... Zorro au, bidean
noala-edo, jausiko ba-litzakit, ¿zelan arrano jasoko neuke lepora barriro? Ene, au da au...!
—Ez adi egon orren bildurrez; zorro ori orren
astuna be ez dok-eta. Orrelakorik jazo ba-lekik
(auzoko ba-litzakik), barriz, besterik ezean, bearbada ire zorro ori «amargarren aalegiñak» edo
leporatuko leuskik-eta.
—¿Amargarren aalegiñak? ¿Nor da, gero,
«amargarren aalegiña»?
—Amargarren aalegiña, ik iñoiz ezagutu ez
doan ezezagun begiko bat dok. Oa arin errotara,
bai, eta, bearbada, ezezagun begiko ori bidean
bertan ezagutzeko zoriona izango dok. Oa, oa
arin, maite...
Eta gure mutilla, amaren esana egitearren,
beste bagarik, errotarako bidean jarri zan. Eta
bide-zati bat igarorikoan, zugatz-erpiñean txirulika ziarduan txori kantariagana begira geratu
zan.
Atan-orretan, mendian-beera, bei gorri bat,
erri-bei bat, ikotika agertu zan; eta gure mutilla,
«ene, gure auzoko bei okerra!» esanez, adarkaren baten bildurrez, zorroa lepoan ebala ariñeketan asi zan; eta yoiala, bide-ertzeko erretenean
larrapast eginda, ankaz-gora jausi zan.
Zutundu zanean, arto-zorroari ikututxo bat
be egiteke (egin bagarik), bide-ondoko landan,
bedartzan, patxaraz-patxaraz jarri zan, andik
noizean bein «aalegiñari» deadarrez ekiteko.
—«Amargarren aalegiña», ator ona! —
iñoan—. «Aalegiña», ator arto-sendor au nire
lepora jasotera: bakarrean nik ezin jaso naikeketa... «Aalegiña», ator arin arin!, gure amak uste
yokanez, i morrosko indartsuren bat-edo az-ta...
Alan, deika ta deadar baten, ordu luzeetan
egon zan, nonbaitetik zerbait edo norbait agertuko zalakotan. Baiña, bai zera! Olakorik arean be
ez zan jazo. Txoriak, ardiak, auntzak, beiak eta
beorrak baiño ez ebazan an ikusi gixajo andiak.
Eta, orduak-ordu, eguzkia ostentzen eta eguna
illuntzen be ikusi eban... ¿Zer egin? Estualdi aretan, zutundu ta arto-zorroa ikutu ta emen ikutu
asi zan... Alako baten, soiñean eban indar guztiaz, zorroa arri-mokil baten ganera aldatu eban;
eta, gero, beingoan lepora jasota gero, errotara
joan zan.
Errotara-osterea eginda, etxeratu zanean,
amak ikaraz esan eutsan:
—A, mutil! Ba-ator, orraitiño! Errotara-ostean
egun guztia egiteko, ¿zer jazo yak? Olakorik,
egundo...!
—¿Zer jazo yatan? —erantzun eutsan
semeak. Eta jazorikoaren barri, au ta au, eta ori
ta ori, zertzelada guztiakaz emon eutsan.
—Zuk aitaturiko morroskoa, barriz, lozorroanedo egon da, antza: nik egin dautsadan beste
deadar eta zarata eginda, iñondik be ez agertzeko, illik edo lo egon bear, nai ta nai ez...
—Eta zorro ori, ¿zelan jaso dok, gero?
—Nire deadarretara iñortxo be etorri ez dan
ezkero, neuk jaso bear izan dot. Putz eta putz,
soiñean dodan indar guztia atarata, leenengo
arri-mokil batera jaso dot, eta gero andik beingo
baten leporatu. Nire izerdiak!
Ori entzunda, amak, barreka-barreka,
—A, kokolotzar ori! —esan eutsan—, «amargarren aalegiñak» jaso daua-ta...! Norbere indar
guztia eta egingura osoa, orixe dok benetako
«amargarren aalegiña»... Jaungoikoak emoniko
aalmena, erdizka bagarik, osoro erabiltea...
Oi, gauza onak egiteko, geure aldetik dagoan
guzti-guztia ipiñiko ba-geuke, orduan bai mesedeak eta irabaziak lortuko geukezala! Jaunak
osoro bedeinkatuko gendukez.
3. AZERI GAZTAE-ZALEA
Gure aitaita zaarren aldietan, Iñungane-mendian, mendi erpin-erpiñean, azeritzar bat bizi
zan. Azeri ari, janari guztien artean, ardi-esnez
egiñiko gaztae gozo-gozoa izaten yakon atsegiñen; gaztae-zale andia zan. Gaztaea non eta
noiz jango ete-eban pentsatzen ziarduan beti;
egunez eta gabez, gaztaeaz bakarrik egiten
eban ames. Alako gaztaezalerik!
Ori zala-ta, bere jangurea asetearren,
artzain-txaboletatik eta basetxe-inguruetatik
sarri-sarritan igaroten zan. Eta, iñon gaztae-usaiñik somatzen ba-eban somatu, surra astin eta
buztana astiñago ebala, antxe bertan geratzen
zan, agorako janari gozoaren zain.
Illuntze baten, gure azeria, Urtsule etxekandrearen basetxeko atarte zabalera eldu zan; eta,
begi ta belarri, barrura adi-adi jarrita, atarte aretako jesarleku-azpian patxaraz-patxaraz jarri
zan. Eta alan egoala, abesti baten durundia etorri yakon belarrira; barrutik etorren abots gozo
au zan:
Baso baltzean okilla,
solo landuan mokilla;
lanaren ordain
jan daigun orain
emen daukagun opilla.
Ori entzunda, «¿Nor ete-dok abeslaria? —
esan eban azeriak—. ¿Urtsule, ala beronen alabea?»
Eta barriro be, belarriak adi-adi jarri ebazan.
Une baten alan egonda, abeslaria Urtsule zala
ezagutu eban. «Arraio! —esan eban azeriak—;
andra au gaur alai yabik, pozarren yabik. Orren
pozez egoteko, ¿ze barri on ete-dok bertan? Kortako bei gorriak txal barriren bat ekarri ete-yok,
ba? Ala.... ala... artaldeko ardi bakotxak bildots
biña ekarri ete-yautsezak? Oi, Aako bat ba-litzok,
orraitiño, esne ta mesne, emengo gaztae pilloak!»
Eta gaztae-usaiña somatuz, «Ene!, eta gaztaea egiten ziarduk oraintxe be! —iñoan berekautan—. Bai, orretantxe ziarduk ekin be...
Barrutik datorren usain gozoak argiro diñostak...
Nik egin bear yoat sabelkadea! Iru-lau gaztae
oraintxe bertan eskatu bear yautsoadaz...»
Eta, pozarren saltoka asita, abestiz eskatzea
erabagi eban:
Urtsule ta alaba
ama-alaba onak,
mendi-basoetako
larrosa ederrak.
Zuen biotz onetan
maitasuna ugari;
goserik dagoanaz
zaiteze erruki.
Janari gozo orreaz
ase nagizue:
gaztairik ederren
emon eidazue.
Urtsule ta alabeak, azeriaren abestia ixil-ixi
lik entzun eben. Ama-alabok abesti-abotsaz ikaratu egin ziran, atean egoana nor edo zer zan
arean be ez ekien-eta. Eta zana jakiteko, Urtsule
andreak atartera urten bear izan eban. Eta atartean zanean, Iñungane-ko azeri gosakilla ikusi
eban. Zeren billa etorren itandu eutsanean, gaztaeak eskatu eutsazan.
—Gaztaeak, gaztaeak bear dodaz nik! —
zirautsan.
—Ez yagok emen gaztaerik —erantzun
eutsan Urtsulek.
—Bai, ba-yagozan... Ortik datorren usain
gozoak ezetara be ezin iruzur egin. Ba-yagozan...
—Egia esateko, ba-yaukoadaz euki; baiña ez
iri ta ez iñori emoteko. Biar goizean merkatura
eroateko, guztiak otzara zabal baten ipiñita yaukoadaz-ta...
—¿Zenbat daukazan, ba?
Eta Urtsulek, apur baten pentsatuz, auxe
esan eutsan:
Iru ta iru, sei
eta iru bederatzi,
eta amar emeretzi,
eta bat ogei;
zirkillu ta mirkillu,
irurogei.
—Jasaus! Ori don pilloa! Irurogei gaztae!
Batzuk, orraitiño, emongo yaustazan.
—Ezin emongo daikeat bat be, ba...
—¿Bat bera be ez?
—Ezetz, ba...!
Urtsule-ren zekenkeria ikusita, azeriak asarre
iges egin eban. Buztana berantz ebala, Iñungane-mendira joan zan. «Andra zeken ori merkatura joan baiño leen, gaztaen batzuk arrapatuko
yautsoadaz, ba; bestela, azeria be ez nok izango...» —iñoan bidean yoiala.
Biaramon-goizean, egunsentiak bere argia
emon orduko, Iñungane-ko azeria bidera joan
zan; eta antxe, bidearen erdian, abarka bat ipiñi
eban: ume-abarkatxo polita zan. Onetan, Urtsule
andrea gaztan-otzarea buruan ebala agertu zan;
eta bide aretan berreun oinkada egin orduko,
bidearen erdi-erdian ume-abarkatxoa ikusi eban.
—Emen abarkatxoaren polita! —esan eban—
. Baiña, tamalez, lagunik ez yaukon; bakarra-edo
don... Bestela, gure neskatoarentzat alagalakoak
izango litzakezan...
Eta ori esanda, abarkea, aurkitu eban lekuan
bertan itzita, bidean aurrera egin eban. Azeriak,
baiña, Urtsule-k esan eban guztia, bide-ertzeko
zugazpetik belarri-zur entzun eban: zer jazoko,
be, antxe gordeta egoan-eta.
Eta azeri maltzurrak, leen berak bidean itzi
eban abarkatxoa artuta, bide-zidorretik aurrera
joanda, emakumea igaroteko zan bidean leengo
abarkatxo bera ipiñi eban.
Urtsule, abarkatxoa bigarrenez ikusi ebanean, bestearen laguna zalakotan, poz-pozik
jarri zan; eta auxe esan eban: «Onakorik! Emen
beste abarka bat! Eta berau or bidean ikusi
yonadaren laguna dala esango naieuken... Bai,
arexen laguna don, izan be, bardin-bardiña doneta. Baiña, auxe tamala! Leen aurkitu izan yonadan abarkatxoa, ¿zetako ez yonat jaso, baiña? Ni
lako lelarik iñon ez yagon egon be... Leengoa
artu izan ba-ñon artu, orraitiño, orain gure neskatoak abarka biko ederra eukiko laieuken. Eginegiñean be, oiñetako batzuen bearra ba-yaukan... Noian, noian leengo bideetatik beste oiñetakoaren billa.»
Eta Urtsule anderea, gaztan-otzarea bideerdian bertan-beera itzita, beste abarkatxoaren
billa joan zan. Eta azeri gaiztoa, orduan be, emakumeak egiten ebanera begira begira egoan;
eta, aren poza ta poza gaztan-otzara andia bideerdian ikusi ebanean!
Arrapalada baten bidera jatsirik, otzarako
gaztae guztiak atz-miazketan jan ebazan. Aren
ekiña orretan! Ase ta bete egin zan.
Gero, barriz, gaztaeak janda gero, egarri
andia sortu yakon; egarriz ito-bearrez egoan. Eta
«Inpernu-erreka»ra joanda, bertako ur guztia
edan eban. Eta urez «putxi-putxi» eginda gero,
basetxeko solora joanda, lotan geratu zan.
Alako baten, barruko urak parrastaka urteten
asi yakozan. Urten eta urten... Alako uriolarik! Ur
ugari arek soloko gari guztiak tatarras eroan
ebazan.
Soloko garia urak ondatu ebanean, inguruan
zan mutiko zoli batek Urtsule andereari dei egin
eutsan:
—Urtsule!, urak daroa garia...! Urtsule!, urak
daroa garia...!, azeri maltzurraren urak...
Orduan, Urtsule etxekandrea, mutiko zoliaren deadar errimeak bizkortuta, zer jazo ete-zeitekean ikustera urten zan; eta, azeri gaiztoak
basetxeko soloan egin eban triskantzea ikusi
ebanean, asarre-bitsetan jarri zan.
Azeri zirtzil arek, abarkatxoaz polito-polito
atzipetuta, leenen otzarako gaztae guztiak jan
eutsazan, eta gero, soloko gariak ondatu.
Urtsule-k, azeria solo-munan lozorroan ziarduala aurkitu eban; eta, buztanetik oraturik, zartada galantak emon eutsazan; eta makillaka ta
makillaka sekulako edertoen astinduta gero,
basetxeko kortara eroan eban, eta antxe, kortako giltzape illunean sartu eban.
Kortan, bei bat, txarri bat eta asto bat egozan. Azeriak, arto-garaua lako negar-anpuluak
isurten ebazala, negar eta negar egiten eban.
Aren uluak eta garrasiak Mugarra bera bigundu
zeikean. Alako negartirik...!
—Azeri, ¿zer dala-ta egiten dok orrenbeste
ulu ta negar? —itandu eutsan astoak.
—¿Zegaitik egiten yoadan negar? Ire etxekandra okerrak emoniko zartada errimeak eragi-
ten yaustek negar, eta ez bestek... —erantzun
eutsan azeriak.
—¿Zegaitik jo au, ba?
—Urak soloa ondatu yautsalako jo naiok...
Urioleak garia eroan yautsalako... Olakorik,
orraitiño, iñon ez dok jazo... Ire etxekandra zirtzillak egiñikoari, ¿zer deritxak, astoko? Urak egiñiko kaltea neure bizkar gaxoari ezartea, ¿gauzarik okerrena ez ete-dok?
—Olantxe dok, izan be: urak egiñiko kaltearen errua euri ezartea, bidebagekeriarik baltzena dok... Laiñoan-beera datorrena ¿nok atzeratu? Goitik beerakoari, ¿zein besok eutsi? Eta
euriaren errua, urak egiñiko kaltearen errua,
eure lepoari egarri...! Gauza bakan ori, edonok
ez yok ulertuko... Erruki aut...
Astoa ta azeria barriketan ziarduen artean,
beia ta txarria, an, korta-baztarrean, ixil-ixilik
egozan. Iñunganeko azeri andia aspaldian ezagutzen eben ezkero, aska utsaren ertzera badaezpada be musturrik ez eben eroan, zerbait jazo
zeitekearen bildurrez egozan-eta.
—I, astoko —-esan eutsan azeriak aurpegi
tamaltsuz—: ire biotz ederreko errukia bear
danez agertzeko, mesede andi bat egin bear
daustak gaur. Begira: Urtsule-k kortako atea
edegi dagianean, ortxe eure lepoan jesarrita
nagoala, ariñeketa baten Iñungane-mendira
eroan bear nok... ¿Eroango ete-nok?... Mesede
andi ori egiten ba-daustak egin, gura-aiña lasto
ta gura-aiña arto emongo dauadaz...
Eta astoak, gura-aiña arto ta lasto jatearren,
osoro baietz esan eutsan.
Aretan, gaberdi-aldean, azeria zarata baten
asi zan: «Sua, sua! Etxea erreten!», iñoan. Eta
Urtsule, azeriaren zaratetara jagita, sua egoalakotan izututa, kortara joan zan; eta, kortako atea
edegi zaneko, astoak, azeri maltzurra lepoan
ebala, lauoinka iges egin eban.
Iñungane-mendira eldu ziranean, baiña, azeria, astoari ez esker eta ez ezertxo be esan bagarik, «rrast!», bere zuloan sartu zan. Astoa, ostera, azeria atzera agertuko zalakotan, zuloertzean zain geratu zan, lastoa ta artoa jateko
gurariz egoan gaisoa-ta.
Baiña azeria bere zulotik iñoiz be ez zan urteten-eta, gure astoa estutu egin zan. Eta orduan,
astoak, bere burua zuloruntz jarrita, abots tamaltsuz,
—Azeri —esan eutsan—: ¿noiz emongo daustazak artoa ta lastoa? Ala... ¿nik egiñiko mesedearen gomutarik be ez ete-dok?
—Ajaja! Oraindiño be or ago, astoko? —erantzun eutsan azeriak—. Orain be or? Nik emoniko
artoaz eta lastoaz ire zilbota bete bear ba-dok,
orraitiño, ez ago orren txarto be ...! Barriro be
egon bear izango dok, bai, belarriluze ta buruandi, txantxetan-benetan negar-kantari! Beiñolako «zereko zeren» esakun au, ¿ez ete-dok
buruan?
Agindua bat, emona bi;
aginduaz poz-pozik izan adi.
Eta orduan, astoa, destaiñezko berba lakarrak entzunda gero, arrantza baten asi zan.
Barriro be azeriak, barre-santzo luzeak egin ebazan; eta gero, asarre-antzean, auxe esan eutsan:
Ze arto ta ze lasto;
oa etxera, astoko!
Astoaren tamala ori entzundakoan! Eta azeriaren eskertxarraz ikaratuta, asto gaisoa alako
baten mendian beera abiatu zan. Bide guztia
negarrez egin eban. Eta, atan-orretan, etxera
eldu zanean, korta baztarrera joanda, bere
sabel-gosea ase gurarik, «garragarrak» irabazten asi zan. Orretan zala, Urtsule etxekandrea
adaki bat eskuetan ebala urreratu yakon; eta,
makilleaz emon-emonak eginda gero, «Or dozak
artoa, lastoa ta garagarra be —esan eutsan—.
Azeri gaiztoaren laguntzaillerik onena eu izan az,
¿e? Etxean egoteko beste be ez az, astotzar ori...
Eta asto gaisoak, an buru-zuriketan astea
alper-alperrekoa zala konturatu zanean, belarri
biak zapal-zapal ebazala, auxe esan eban:
On-egiñaren saria
ate-ostean makilla.
An makilla ta emen makilla,
astoarentzat beti makilla.
Iñungane-ko azeri zar andiak, emakume
bakunari ta asto gaisoari, ortik-emendik, lakoratza iñongo ondoen sartu eutsen.
Kontuz ibili azeriaz. Gogoan izan esakun au:
Azeria, bere ongarri
eta besteen kaltegarri.
4. MARI URRIKA
TA ARTZAIÑA
Bein, «Aldrabasketa»ko artzain zaarrari,
Anboto-ko Mari Urrika-k ilinti biztua eskiñi
eutsan. Artzain zaar arek, baiña, emakume
bakan arek eskiñi eutsan bezuza (erregalua)
ezetara be ez eban artu nai izan.
Orduan, Mari Urrika-k, bezuza ez artzearen
zegaitia jakin gurarik, artzain zaarrari auxe itandu eutsan:
—Ilinti polit au, ¿zegaitik ez dozu artu nai?
—¿Ilinti polita ori? Bestelako gauzea! —erantzun eutsan artzaiñak—. Amaikatxo orrelako badago gure supazterrean... Ez, ilinti ori ez daroat
iñora...
—Oker zagoz, artzain: onelakorik ez dago
zure etxean. Artu ta eroan egizu, ba, eta zeure
etxean ikusiko dozu ondo, au dan gauza ederra.
Ilinti berezia da... Tirozu, eroan egizu...
Esanen-esanez eta ekiñen-ekiñez, alako
baten, Mari Urrika-k artzain zaarra ilintia artzera
jarri eban. Eta gure gizona, ilintia eskuratzeaz
batera, mendian-zear eta basoan beera etxerantz abiatu zan. Etxeratu zanekoxe, bere emazteari arnas-oska esan eutsan:
—Ona emen Mari Urrika-k egiñiko bezuza...
—Ori bezuza! A lelotzarra! —esan eutsan irriz
emazteak—. Ilintia da-ta! Oraindiño olakorik!
Eskaratzeko supazterrean amaika olako badago...
—Olakoa ez dala esan daust berak, baiña...
Gauza berezi bat dala-ta, artzeko ta artzeko esanez, nai ta nai ez artu-erazo daust.
—Mari Urrika-ren maltzurkeriak... —erantzun
eutsan emazteak.
—Maltzurkeria edo zera... ez dakit nik zer
izan daiteken be —esan eban arduraz gizonak—
. Ea, ba, eutsi ilinti au, eta zelakoa dan zeure
eskuz eta begiz ikusi.
Eta beste bagarik, ilinti bakana, gizonaren
esku gogorretatik emakumearen esku bigunetara igaro zan. Eta, zer izan zan orduan! Ilinti bakanak, emakumearen eskuetara eldu zanekoxe,
urre-diruak parrastaka jaurti ebazan eskaratzaren erdi-erdira. Alako dirutzarik!
A ikustean, emaztea, pozaren-pozez zoro bat
ezinda, «au zoriona, au zoriona!» esanez, arterik
artu ezinda, deadarka ta zarataka asi zan.
—Ilinti miragarri au dala-ta, zoriontsu gara,
gizon! —iñoan pozarren—. Dana dirua ta dara
urrea! Olako aberastasunik eta olako zorionik!
Orain, baiña, ene gizon, gure zoriona andiagotzeko, biar goizean Anboto-ra joanda, Mari Urrika-ri berau lako beste ilinti bat eskatu bear dautsazu... Orduantxe bai izango gareala benetako
aberats eta zoriontsu...!
—¿Naikoa zoriontsu ez gara, ba? —erantzun
eutsan gizonak—. Leenari begiratu ezkero, aberastasunik asko daukagu bai, arranotan! Zetako
diru geiago?
—Ez, ez eta ez... Ez dogu naikoa... —esan
eban andreak negar-muskurioz—. Oraindiño
askozaz aberatsagoak izan gaitekez-ta... Zoaz
biar Anboto-ra; zoaz andrearen esana egitearren
be, eta Mari Urrika-ri ilinti bat eskatu egiozu. Eta
berak ezer itauntzen ba-dautsu, emaztearen
esana egitearren joan zareala esango dautsazu...
Geiagoko bagarik, Aldrabasketa-ko artzaiña,
emaztearen esana egitearren, biaramon-goizean
Anbotoatxera joan zan; eta bertako txuntxurrean
Mari Urrika-ri beste ilinti bat eskatu eutsan.
Anboto-ko andereari, artzaiñaren eskabideak
barre eragin eutsan; eta andera bakan arek, irribarreka ta txantxetan-benetan, artzain zaarrari
auxe esan eutsan:
—¿Zer, artzain? ¿Zer dakazu? Leengo eguneko ilintia nekez baten artu... ¿eta orain zeu zatoz
beste baten eske? ¿Zer dala-ta?
—Entzun, ba, Mari: atzoko ilintia atsegin be
atsegin izan ebala-ta, emazteak leengoa lako
beste baten billa bialdu nau... Beraz, andrearen
esana egitearren etorri naz.
—¿Eta andrearen esana egitearren etorri
zara? A, gizon oilloa! —esan eutsan Mari Urrikak begirakune zorrotzez—. Andrearen esanak egiten ba-diarduzu, ez diarduzu txarto be, zeure
andrearen andigurakeriak galduko zaitu-ta.
Eta Mari Urrika-k, esanak esan eginda gero
be, artzain zaarrari ilinti andi bat eskuratu
eutsan; eta artzaiña, bestea lako ilintia izango
zalakotan, mendian-beera ezti-bitsetan joan zan.
Bitartean, Mari Urrika-k abots itzalez auxe
abestu eban:
Andrea etxean agintari,
gizona etorri mandatari;
izarrak goian ager orduko,
damutuko yako berari.
Aldrabasketa-ko artzaiñak, ilinti a be, aurreragokoa lez, emaztearen eskuan ipiñi eban, urrediruak parrastaka urtengo ziralakotan.
Baiña orduan jazo zan jazo zana! Ilintiak ikutzeaz batera, emakumearen eskuak sapoz eta
sugez bete-bete egin ziran: ilintiaren barrutik
urteniko sapo-suge iguingarriak ziran. Aldrabasketa basetxeko baztarrak be, pizti bildurgarriz
bete ziran.
Alako zoritxarra ikusita, senar-emazte gaisoak negar baten asi ziran; eta bildur-ikaraz egin
ebezan urrengo egunak be.
Azkenez, erriko abadeari dei egitea erabagi
eben. Eta abadeak, etxeko baztarrak ur bedeinkatuaz bustita gero, pizti guztiak jaurti ebazan.
5. MUTILLA TA MUSKERRA
Domeka-goiz baten, «Oxintxueta»ko mutil
gaztea, ez mezarik entzun, ez ur bedeinkaturik
artu, ezetariko kristau-eginbearrik be bete bagarik, patxaraz-patxaraz basora joan zan.
Mutilla, joan eta joan yoian bidean; eta aurrera ta aurrera egiñaz, mendi-gaillurrerantz egiten
eban beti. Eta bide-zati andia orrela igarota, zastraka-arte batera eldu zanean, pisti narrasti
batek ezkerreko oiñean, «zart!», min bizi-mingarria egin eutsala konturatu zan. «Ai ene!» andi
bat egiñaz begiratzen dau, eta musker andi
batek bere oiñean agoa ezarrita eukala ikusi
eban.
Estutu zan, larritu zan; eta esku-makilleaz
zartada errimeak emoten eutsazanarren, muskerrak ikararik be ez, gogor bertan.
Ori ikusita, mutilla, inguruetara begi luzez
begiratuta, laguntza-eske deadar baten asi zan.
Bere deadar zolietara, atsotxo bat agertu
zan. Eta atsotxo zaarra, mutillaren oiñean alako