Euskal Literature VI - 20

Total number of words is 3501
Total number of unique words is 1722
24.6 of words are in the 2000 most common words
36.1 of words are in the 5000 most common words
42.4 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
Teatru-idazle.—Euskeraz ederto daki. Euskal antzerkia du egiazki maite. Asko idatzi du, «Herria»-n eta «Gure Herria»-n,«dela antzerki, dela kondaira, dela lehengo orhoitzapen edo paper zaharretako ikertze». Gazteak maite ditu, eta bera gazteak. Eskualdun
Gazteria» deitu Ekintza Katolikuaren jaietan Larzabal'i dei egiten
diote «denetarik eta denentzat zerbait asmatzen du bere talentu ederrarekin».
Hazparne'n zegoelarik asi zan teatru-lanean eta ainitz lan osatu zuen ortan ango gazteekin. Berak ere ez daki zenbat antzerki
idatzi ta antzeztu ditun, konta ezin-ala bait dira. Batzuk laburrak
ditu, beste batzuk txit luzeak; batzuk argira emanak eta beste batzuk argitara gabeak.
295

Ona erdizkako zerrenda bat aren lanez osatua: 1) «Etxahun»
(«Gure Herria»-n); «Bordaxuri» (1962), «Hiru ziren» (1962), «Herriko bozak edo nor alkate» (1962), «Senperen gertatua» (1964),
«Hila esposatu» (1965), bostok «Auspoa»-n argitaratua; «Portuxoko», «Basabeltz», «Urriki latza», «Berterretxe», «Mugari tiro»,
«Mila espo», «Paper mende, «Nork hil du Oyanalde», «Sarako lorea» «Lehen eta orai»... Eta gertaldi bateko auek: «Okilomendi jaun
mera» (Egan, 1952), «Xirrixti-mirrixti», «Amerikanoaren ilhobak»,
«Merkatutik merkaturat» (Gure Herria, 1937)... Plaza agirian antzeztuteko auek: «Bihotz bero», «Tuta jotze», «Kontrabandixtaren
alaba»... Eta auek: Pirri eta nigar» (Gure Herria, 1934), «Muthil
berri» (Gure Herria, 1960), eta abar. «Infernuko dirua» lanak,
1966'an «Agora» sariketara bialdu zuenak lehenengo saria eskuratu zuen.
Orrez gaiñera baditu beste lan asko «Gure Herria»-n, «Herria»n, «Enbata»-n, «Otoizlari»-n,. «Aintzina»n, «Eskualduna»-n eta
beste. «Gure Herria»-n auek, adibidez: «Aldaira» (1959), «Allanda ta hiru astronomuak» (1938), «Euskal teatroaz» (1960), «Eskualduna miriku» (1934), «Eskuarazko teatroa» (1955), «Larrun, ene
mendia» (1958), Pertsulari aiphatu bat: «Txirrita» ( 1958), «Pierre
Lotu eta gu» (1960), «Salutatzen zauztegu, jaun pertsulariak»
(1958), «Sorginak Lapurdin» (1937), «Urdea hil dugu» (1964) eta
abar. «Herria»-n, ordea, «Mugako apez» (1968). «Orreaga» pastorala (Baiona, 1964) eta «Gure Pastorala» (Egan, 1965, 1-6, 3-13
or.) ere aipagarri dira.
Larabal'en dramak naiz komeriak, ederki biribilduak daude aren
lanan iritzi-emailleak diotenez. Izkera arin errikoan egiñak. «Auspoa»k Senoeren gertatua argitaratu zuenean, L. Mitxelena'k idatzi
ziugun: «Larzabal apaiz jaunaren izena ongi ezaguna da gure artean, eta merezi onez ezaguna, bere teatro-lanei eskerrak. Bere antzerkiak, besterenak ez bezala, errikoaik eta ikasiak baitira, jende
landu eta jende arruntarentzat egiñak. Maik ikusiak eta txalotuak
izan dira, bai Bidasoa'z alde onetako euskaldunen artean ere, bere
lanak, eta orietan ezagunenetako bat da noski...Senpere'n gertatua deritzan au».
296

Euskaltzain osoa. Ez-izen auek beintzat erabilli ditu: «Aldaiko», «Kostatarra», «Haritzgain».
(Ikus G. Garriga, Bol. am. , 1958, 133 or.; N. Kortazar, Cien aulores vascos,
109 or.; L. Mitxela, Egan, 1962, 1-3, 91 or. eta Egan, 1964, 1-6, 167 or.; Antonia
M. Labaien, Teatro euskaro, 1 eta 2'garren aletan; Bitaño, Aranzazu,1964 otsailla,
125 or.; J. San Martin, Escritores euskericos, 115 or.; J. Bilbao, Esuko Bibliographia, V, 3 or.; Auñamendi, Literatura, IV, 255 or.; S. Oñaindia, Euskal elertia, 1978,
228 or.).

19.- EUGENE GOIENETXE (1915-...)
Uztaritze'n jaio zan 1915-6-15'an. Gizaseme eskolatua, Letretan,
Artxibo-arazoetan eta Paleographian lizenziatua. Pariseen burutu
zituen ber ikasteak, Chartes-Sorbonne'ko Ikastetxean. Iker-lanetan
aitua.
Idazle bezela «Gure Herria»-n, «Herria»-n, «Bulletin de la Societe de Sciences, Letres et Arts de Bayonne»-n, «Bulletin de Musee,Basque»-n eta abar lanak agertazi ditu.
Libur jakingarri bat ere badu, «Notre terre basque» (Ikas argitaldaria, Baiona, 1861).
(Ikus J. San Martin, Escritores euskericos, 94 or.; Auñamendi, Literatura, IV,
261 or.)

20.- ANDRE OSPITAL (1915-...)
Aldude'n sortua, 1915-11-22'an. Salerostuna, «Herria» asterokoaren diru-kontua daramana.
Euskeraz eta erderaz idatzi digu, aldizkari auetan batez ere: «Herria», «Gure Herria», «Sud-Oest», «Chasses et Migrations»,
«Basque-Eclair», «Gure Alamanaka».
297

Orrez gaiñ, badu lan jakingarri bat Traditions des Aldudes deritzana (Gure Herria, 1965).
(Ikus J. San Martin, Escrilores euskericos, 146 or.; Auñamendi, Literature, IV,
285, or.).

21.- SIMON ERRAMUZPE (1915-...)
Aldude-Banka'koa, Peio bertsolari ernearen semea.
Aspaldi ixil egona izan arren, beste orduz, apez-ikasle zalarik,
1933'garren urteruntz, Eskualduna asterokoak eratu zuen norgeiagokan, oraindik gatetxo, jaso zuen leen-seria ta laugarren garaitsaria. Geroztik, damuz, ez digu gauza aundirik ondu.
Nire Milla euskal Olerki eder liburuan (1142 or.) dator Bakarrik jenden erdian deiztan zortzi aapaldi ederto biribildutako lana.
(Ikus S. Onaindia, MEDE, 1142 or.; P. Lafitte, Le Basque..., 63 or.; Aunamendi, Literatura, IV, 287, or.).

22.- MATTIN TREKU (1916-1981)
Oraintsu arte galanki bertsotan egin digun Mattin bertsularia
Lapurdi'n Ahetze'koa genuen, laborari seme ain zuzen. Gazterik
zekarren dei berezia, maite zituen bertsoak; eta bera ere bertsolari
izango zan. marzortzi urteko zalaeste gizaseme argi asko legez, Donibane Garazi'n sortu zan Amazortzi urteko zala, beraz, bertsoketan asi zan, tabernetan leenengo ta plazetan gero. Irripartsu ta umore
oneko beti, jitez eta itxuraz euskaldun beti.
Lapurdi'k ugari eman dizkigu bertsolariak. Mattin'ek an bertan, bere erritik urbil zeukan, ots, Senpere'n, Mattin irabola koplari omenduna. Maiz joan oi zan ari entzuten. Orrela, bera ere,
pizkanaka pizkanaka, plazaratu zitzaigun, beste asko ere bizkortu
298

izan ditun Teodoro Hernandorena ondarrabitarrak eraginda diotenez. Eta, bein ortarako ezkero, nork menderatu ta ixilazi gure bertsolariak? Belar guria irentsu duen ardiak pentzerako irrika bizia
du, alegia.
Arrez gero, kanta ta kanta, Euskalerri osoan ibilli zitzaigun Mattin, adiskide miña zuen Urepel'eko seme Xalbador Aire zenarekin
batez ere. Ongi artua zan nainun, eta txalotua; bertsolari bertsolaria bait genuen, irripar gogoz aldioro, sakon eta eztitsu, etorri oparotsuko, aditzailleen biotzak dardaratu, birloratu ta irabazten zituena. Iñon jairik ba'zan, ara deitua.
Beronen bertso liburu bi ezagutzen ditugu, Aita Zabala'k bere
«Auspoa» idazti saillean argitara emanak. Ona:
1) Ahal dena (Tolosa, 1981).
2) Ene Xokotik kantari (Tolosa).
Lanari ekiola, eguneroko lanari, zorigaitzez il zan.
Eriotz ondoren amalauko polit bat eskeiñi zion Alfonso Irigoien
olerkariak. 1981'ko garagarrilleko Euskeran daukazu.
(Ikus Euskera, 1981-2, 1013 or.)

23.- JEAN M. DIHARZE, «IRATZEDER» (1920-...)
Donibane Lohitzune'n jaio zan 1920-1-4'an. Bertako Josep Santuaren eskolan 1925'tik 1927'rako ikasketak, gero Sta. Maria ikastetxean jarraituz 1933'rarte. Urte onetan Uztaritze'ko apaiztegian
sartzen daeta Baiona'koan 1938'an. Opor-aldian Larresoro'n zeukan geienik bere egeitza. 1941'an, Bekoke'ko komentuan sartu zan
benetitarra nairik; arrezkero, antxe dago mendi-gaintxo atsegingarri aran.
1943'an, Europa'ko gudatean, Lazkano beneditar komentuan
igaro zuen aldikada bat: emen zegoela osotu zitun olerki eder bat299

zuk. Beloke'ra itzuliz, 1945'an, apaiz sagaratua izan zan, eta geroztik, asi-berrien maisu izan zan; gaur, batera bertako Abata da.
Gaztetatik euskaltzale, eta tarteka-marteka idazlan ugariengatik Euskaltzaindiak euskaltzain oso izentatu zuen 1963'an. Bertan
aartzea aundikiro ospatu zen Beloke'n bertan urte ortako maiatzeren 18'an. Bere itzaldiaren gaia: «Beloke euskaldun bidean».
Euskal idazle eta olerkari.— Norberak bere bizia alaitu ta apaindu bearra dugu negar-erri onetan. Eta Iratzeder kantuz bizi da, olerkiz eta ederrez, naiz soroan lan-egin naiz koruan salmo-kantari. Kantuak eta bertsoak eta arimaz jainkotiar danarena.
Apaiztu zanetik asi zan euskeraz idazten, eta poesiz bereziki «Ezkila», «Otoizlari», «Gernika», Euzko Gogoa», «Gure Herria»
«Egan», «Olerti», «Aintzina», eta abar. Idatzi ezezik, sariak jaso
ere bai; «Eskualtzaleen Bitzarrak» saritu zioten, Zakalar, bertsozko drama, lendabizi ta Pinclar eta Lanho (1920-1941) gero, «Gure
Herria»-an (1957) agertua. Ondoren etorri ziran besteok:
1) Eguerri (1946), Gabonetako misteriozko laukiak.
2) Zeru-menditik (1941-1946). Editions «Ezkila», Urt, 1959). A.
Arrue'k onela: «Olerkari bikaña da, ta Zeru-menditik berriz goieneko mallako bertso-bilduma» (Egan, 1-4, 1959). 44 poesi dira guztiz, iru ataletan bereiztuta: 1) Munduari ihes; 2) Munduari gogorreta 3) Munduari nausi.
3) Mortutik oihu (1946). KOmeria, Donibane Lohitzune'n antzeztua.
4) Kantikak (Urt. 1948). Kantu berri asko dakartzi Iratzeder'ek
onduak.
5) Antzerki-lanak: Pasiones, Aphez, Piztu zauku, Maria eta Kurutzea, Arrapaillu, Miss Mach, Iturrian eta Tontoleiko hiru semeak,
Herrimina (1950'tik 1960'ra egiñi lanak).
6) Ezkongai (1954), ezkontzarako gertakuntza.
7) Salmoak (Urt, Editions «Ezkila», 1963). 854 orrialdeko liburu mardula, Aita. I. Baztarrika'k gipuzkeraz eta AITA L. Akesolo'k bizkaieraz jarrita. A. Villasante'k onela: «Asko zor dio Euskalerriak Belokeko fraide-etxeari, eta egunetik egunera zor ori
300

berrituz dijoa. Oker ezpanago, etorkizun aundiko lana da oraingo
au. Elixak bere Liturgian berebiziko estimutan izan ditu Salmoak.
Testamentu Zaarreko otoitz-liburu au, otoitz-libururik ederrena bezala erabilli irabilli izan du beti. Orain euskeraz eman dizkigute Salmoak, eta beren doiñu ta guzti gaifiera, gizataldeak kanta al ditzan. Geiegikeria gabe esan diteke iratzederrek itzulpen miragarri bat
lortu duela. Ez nuen siñistuko ikusi ezpanu, testu beneragarri oiek
orrenbesteko indar, gozo ta argitasun euskeraz izan zezaketenik»
(Egan, 1-6, 1964, 176 orr.).
8) Argiz argi (Urt, Editions «Ezkila», 1969). 1947-1957 tarteko
olerki-lanak, prosaz eta bertsoz. 91 guztira. Auetatik asko «Gure
Herria»k argitaratu zizkigun 1967'an eta 1968'an.
9) Uhaineri nausi (1958-1971). 47 olerki, iru ataletan bereizita:
1) Lanopetik; 2) Uhainen artean, eta 3) Uhainetarik argirat. Iru goragokoen gisako bertsoxorta bikaiña.
Aspaldi danik berak zuzentzen du, eta zati eder bat idatzi, Beloke'ko beneditarrak ateratzen duten «Otoizlari» aldizkari goxo mamintsua. Illero datorkigu eztia darion frutuz gaiñezka. Diharze'k
bere idaztietan agertzen duen goxotasun ori P. Lapitze ta Jean Barbier'gandik artua omen du, eta oso musika-zale danez, ditekena da
Aita Donosti'ren euskal musikeaz ere zer-ikusia izatea. E. Allan
Poe'k esaten zuen: «Musikea, oldozkun samur batekin naste, olerkia duzu». 1983'an argitaratu zuen «Biziaren Olerkia» bere poesi
guztien bilduma.
Lanak firmatzeko «Iratzeder» eta «Xabier Diharze» maiz erabilli dizkigu.

(Ikus A. Ibiñagabeitia, Eusko Gogoa, 1952, 3-4, 54 orr.; S. Onaindia, MEOE,
orr.; L. Villasante, Egan, 1957, 1-2, 12 orr., eta Egan, 1964, 1-6, 176 orr.; A.
Arrue, Egan, 1959, 1-4, 94 orr., eta Euskera, 1963-64, 182 orr.; J. San Martin, Escritores euskericos, 66 orr.; N. Kortazar, Cien aulores vascos, 137 orr., ta «Aranzazu»,
1964, 128 zenbakian, maiatz; J. Bilbao, Eusko Bibtiographia, III, 13 orr; Auñamendi,
Literalura, IV, 313 orr.; S. Onaindia, Euskal Elertia, 217 orr.).

301

24.- TOMAS ITURRl (1920-...)
Atarratze-Zuberoa'n jaio zan 1920-12-28'an. Eliz-gizona. Maule'n ikasi zuen batxillera eta Tolosa'n Teologia. Irakaslaritza egin
du Akize'ko Apaizgaitegian.
Euskaltzaindikoa.
Euskal idazle legez, «Gazte», «Etchea» eta «Herria»-n idatzi
du. Aren liburu bat: Un grand souletin, le chanoine Inchauspe
(Baiona, 1950).
(Ikus J. San Martin, Escritores euskericos, 166 or.; Auñamendi, Literatura, IV, 341, orr.).

25.- FERNANDO AIRE, «XALBADOR» (1920-1977)
Urepel'en jaio zan 1920-6-19'an eta bertan il zan, oraindik gazte zala. Bere sortetxean laborari izanik ere, bertsolari ospe aundikoa, Euskalerri osoan kantari ibillia.
Kantatzen ezezik luma erabilten ere ba-zekien, eta or-emen dauzka olerki sakon-zorrotzak argitaratuak, «Gure Herria»-n, esate baterako.
«Auspoa» bildumak liburu eder bi atera dizkio; Ezin bertzean
(1969, 85'gn. zenbakia) bata Odolaren mintzoa (1977) bestea.
Aita Zabala'k lenengoaren itzaurrean: «Xalbador eta Mattin izan
dira Bidasoaren bi alderdiak bertsolaritzarako josi dituztenak. Ta
emengoak ere era berean siatu dira lan orretan. Len ez bezela, orain
angoak onera eta emengoak ara, eten gabeko jardunean ari zaizkigu. Ezta izango euskeraren onerako ori zer mesede dan ikusten eztuanik... Esan bearrik ere ezta, bat ez-ezik, milla liburu ere osatu
zitezkeala Xalbadorren bertso guziak batuko balira».
Bigarrena, berriz, ots, Odolaren mintzoa, bera ilda laster lakeratua, oso ederki egindako argitalpena duzu. Azalez eta mamiz obe302

ki izan. Egilleak merezi zuen bezela, noski baiño noskiago.
Gaur jai asko ta omenaldiak egin oi dira aren gomutaz. Baita
euskal olerki, bertso, ipui ta olakozko konkurtsoak ere.
(Ikus S. Onaindia, MEOE, 487 orr., eta Euskal Elertia, 204 orr.; J. San Martin,
Escrilores euskericos, 19 orr.; Aunamendi, Literatura, IV, 338 orr.; Euskera, 1977,
2 aldia, 3.).

26.- MIXEL LABEGERIE TRATZET (1921-1980)
Euskalerriaren zerbitzari bipil au Uztaritze'n jaio zan
1921-3-4'an. Bizitza osoa eman zuen kezka batek eraginda: arnas
aundiko nai zuen gure erria.
Labur adierazten digu Aingeru Irigarai'k aren irudia. Onela:
25endakina, Eskualzaleen Biltzarreko buruzagia, Euskalzaina, senadorea, eta euskal eragile aundia».
Sendakuntza ikasi zigun gaztetan, «Doktor» titulua erdi-etsirik
gai orretan, Pneumo-phisiologian batez ere.
Euskaltzale zintzoa zan, eta «Eskualzaleen Biltzar buru zlarik
ainbat lan burutu zuen bai euskeraren onerako eta bai elkarte ori
sustatzeo. 1959'an, beste batzukaz batera, «Enbata» sortu zuen.
Erri-aldetik sarri izan zan kargudun: 1960'an, Euskalerriko Alduna Paris'ko Batzar Nazionalean, gero aolkari orokor eta, azkenik,
Kanbo'ko alkate edo auzañez.
Itzali zanean, il-meza, 1980-7-31'an, gorenetik emana izan zan.
An izan zan A. Irigarai'k onela: « yende baino geyago ba omen
ziren etorriak, elizan ezin kokatuz. Doluaren buru lebeguerie andere alarguna. Mixelen aitatama eta ahaideak. Kargudun aunitz,
Chaban-Delmas, Bernard Marie, Petit, Kontseilari jenerala eta alkate zernai; mediku asko, jendarme burua, euskalzale eta euskalzain andana». Meza euskeraz. Bertsolari Mattin, Esponda, Xanpun eta Alkate; Larroke erretorak meza ta predikua. Ondoren, Mixel
Itzaina, Errikoetxeko idazkariaren euskal-agur sentikorra, illaren
303

zuzentasuna, zerbitzu-leia, fede azkarra, erriaren aldeko berotasuna baiña bereziki ark barne zeraman bake aundi baten griña bizia,
aipatu ta goretsiz.
Euskal idazle legez, «Aintzina»-n eta «Gure Herria»-n idatzi
zuen. Euskeraz eta frantsesez, prosa-lanak eta olerkiak. «Aintzina»-n eman zizkigun: 1) Corteges et danses du carnaval en Soule,
Basse-Navarre et Labourd (1942, bost lan); 2) La danse au Pays Basque (1942, III, 13 orr.; Le Fandango (1943, IV, 17 orr.; Kadira dantza (1942, III, 12 orr. Eta «gure Herria»-n: 1) Aita Donostia (1960,
381 orr.; De l'interet psycho-pedagogique du bilinguisme (1959, 161
orr.); 3) Eskualzaleen Biltzarra. Arboti'ko egun ederraz (1960, 357
orr.; Mintzaldia (1958), 371 orr.).
Aberri kantu berriz adoretu nairik, ainbat eresi ta diska dauzka, guztiz ernegarriak.
Ikus L. Villasante, Historia de la Lit. Vasca, 319 orr.; J. Bilbao, Eusko Bibliographia, IV, 538 orr.; Auñamendi Literatura, IV, 343 orr.; A. Irigarai, Egan, 1-6,
139 orr.).

27.- JAKE ETXEBERRI (1921-...)
Donibane-Lohitzune'n jaio zan 1921-12-16'an. Filosofian eta Psikosoziologian lizenziatura Sorbona'tik, ekonomista ta kazetari. Euskaltzaindiko urgazle.
Paris'en ikasle zala asi zan euskeraz idazten, 1955'an. «Berria»
asterokoan zerbait idatzi duen arren, ez du askorik egin euskaraz;
beronen lanik geienak argitara gabe daude oraindik.
Ikus J. San Martin, Escritores euskericos, 83 orr.; Auñamendi, Literatura, IV,
350 orr.).

304

28.- PIERRE XARITTON (1921-...)
HazpaRNE'N SORTUA DUGU 1921-10-19'an. Apaiz-karrera
ikasi zigun, leenengo ikasketak Uztaritze'n eta elizari buruzkoak
Baiona'n egiñik. Erroma'tik Teologian lizenziatua ta Filosofian Paris'tik. Baiona'n Eusko Gaztediaren kapellau.
Euskal arloan gaztetatik daukagu langille, beti gogotsu ta kezkati. «Aintzina», «Gazte», «HERRIA», «Etchea» ta beste aldizkari batzuetan idatzi du. Euskaltzaindikoa da.
Bernardo Estornes Lasa'ren Euskal-Edestia laburdierara itzuli
ta bost ikasgai geiagoz orniturik, Eskualdunak tituluz argitara zuen
(Baiona, 1943), «Chavier Gazteiz» izen-ordearekin.
Frantsesez ere badu liburuxka bat titulu onekin: Petit Histoire
Religieuse du pays Basque (Baiona, 1946), 71 orrialdekoa.
Idazle ona duzu Xaritton. Ona ikusburu zatiño au euskal fedeari ta kulturaz Larresoro'ri erantzunez idatzia. «Atzoko Euskal
Herrian bizi izan diren euskaldunek kristau fedean aurkitu omen
zuten misterioaren funtsa eta bizieraren sentidua; orduko euskal kulturari kristau fedeak eman zion bere zigiloa. Bainan atzoko kultura hori, artzain edo laborari kultura hori puskatu egin dela ba dakizu... Askok gutartean ez dute ikusten ahal edo ikusi nahi gure
kultura zahrra joan egin dela eta kultura berri bat, nahi ta nahi ez,
sortzen ari dela. Kultura berri hori feddegabea dela eta agnostikoa,
jakiña. Bainan egundainotik gizasemeak bataiatu gabeak jaio egin
dira. Zuk aipatzen duzun fedearen krisis horixez dut ukatuko, bianan ez, otoi, uka zuk ere kulturaren krisisa. Kultura berri hori zuk
eta nik, adiskide Larresoro, nahi ginuke Euskal Herrian euskalduna» (Jakin, 5, 226 orr.).
Ikus J. San Martin, Escritores euskericos, 64 orr.; Auñamendi, Literatura, IV,
345 orr.; S. Onaindia, Euskal Elertia, 200 orr.).

305

29.- ERNEST BIDEGAIN UHARRIET (1922-...)
Aldude'n jaio zan 1922-11-13'an.
Irakasletzarako ikasketak egin zituen Uztaritze'en eta Baiona'n,
gero Uztaritze'n bartan irakasle izanik.
Euskeraz idatzi izan du «Eskualduna»-n, «Herria»-n, «Gure Herria»-n eta abar.
Antzerki-zale danez, teatru-lanok bereak ditu: Manex Azeri eta
Ustegabeko jendarmak.
«Gure Herria»-n dator lan au: Aldudeko ixtorio xahar zenbait
(1964, 4-5, 252 orr.). «» zan aren izenpea.
Ikus J. San Martin, Escritores euskericos, 57 orr.; Labaien, Teatro Euskaro, II, izen-zerrendan; Auñamendi, Literatura, IV, 357 orr.).

30.- PIERRE ANDIAZABAL (1923-...)
Urruña'n jaio 1923-1-18'an. Uzturitze'n eta Baiona'n ikasi zuen
apaiz-karrera. Euskalzaindikoa.
Euskal idazle legez, «Herria»-n eta «Otoizlari»-n agertzen dira
bere lanak.
Badu euskeraz elizarako liburu oneratsua: Meza denborako deiak
(1961).
(Ikus J. San Martin, Escrilores euskericos, 1968, 27 orr.; Auñamendi, Literalura, IV, 364 orr.).

306

31.- JEAN GRATIEN HARITSXELHAR (1923-...)
Baigorri aldean, Donostebe'n sortua dugu 1923-5-31'an. Sorbona'n eta Saint-Cloud'eko Eskola Nagusian egin zituen bere ikasteak. Bordele'n euskal literatura erakutsi izan du. Baigorri'ko alkate. Euskaltzaiña, eta Euskaltzain-burxu ordeko. Baiona'ko
«Musee Basque»-ko zuzendari. Ainbat itzaldi eman ditu or-emen.
«Gure Herra»-n, BAP-en, «Herria»-n, «Bulletin du Musee Basque»-n idatzi du.
Lanok aurkitzen dira «Gure Herria»-n:
1) Deux chansons perdues d'Etchahun-Barkoche» (1960, I, 2

2) Le rythme poetique (4 + 7)-(4 + 6) dans la chanson «Inchauspeko alhaba dendaria» (1961, I, 1 orr.).
3) Etchahun et Chamisso (1962, 2 eta 3 zenbakiak, 99 orr.).
4) Contribution a l'etude de la Litterature basque: M. LarraldeBordachuri, le poete-galerien (1963, V, 257 orr.).
5) Etchaunen mandoa (1960, 32, 221 orr.).
6) Etchahun eta Otxalde II, 65 orr.).
7) Euskaltzaindian artua izan zaneko Mintzaldia, 1963, 4'garen
zenbakian.
8) BAP'en Etchahun et Chamisso, 16, 71 orr.).
9) L'Oeuvre poetique de Pierre Topet Etchahun (Euskera,
1969-1970, Bilbao, 710 orr.). Testua, frantses itzulpena, aldakuntzak eta oarrak. Argitalpen bikaiña, Etxahun'ek merezi zuena.
Zabalki goratu izan dute baigorritar jakintsu onen lana, ikerlana bereziki. Funtsez eta gizonki egindakok ikerketak nunbait. Gure
Izurtzar Bitaño, euskal bitxi-zaleak, onela idatzi zigun M. LarraldeBordaxuri zala-ta: «Eztoguz larregi ezagutzen XIX gizaldiko gure
olerkariak, Bidasoaz beste aldekoak batez be. Orraitifio astiro-astiro
bada be benetako meritudun lanak agertzen dira noiz beinka, eta
orain Baigorriko Euskaltzain jakintsuak dakarguna onen307

onenetariko bat dogu. Eredutzat artu geinke lan au, bere antzera
besteak egiteko» (Egan, 1963, 4-6, 239 orr.).
Etxahun'i buruzkoagatik naiko geiago esan geinke.
(Ikus J. San Martin, Escritores euskericos, 97 orr.; L. Villasante, HLV, 168 orr.;
Gure Herria, 1963, 4 zenb., eta 1969, 2 zenb. 65 orr.; , Egan, 1963, 4-6, 239
orr.; Auñamendi, Literatura, IV, 369 orr.; J. Bilbao, Eusko Bibliographia, IV, 211 orr.).

32.- ALEXIS ETXEKOPAR (1934-...)
Zuberoa'n, Barkoxe'n jaio zan 1924-2-10'an. «Attuli» deitzen
diote.
Errimiñak eta kezkak eraginda, kantari dabillena duzu. Gure
erria bere izatea, bere nortasuna galduz doalako kezkak larri darabil eta orixe da bere kantagai arrunta.
Kantu-xortetan agertzen diran aren abesti sentikorrak. Lau, xalo
ta geiegi Iandu gabeak bear bada, baiña barneraiño sartzen diranak.
Ikus J. San Martin, Apendice a Escrilores euskericos, 1969, 21 orr.; Auñamendi, Literatura, IV, 371, orr.).

308

AURKIBIDEA

AURKIBIDEA
Sarrera Antxo

Gipuzkoa 1920-1950

13

I.- Migel Iturbe Alderdi (1900-1976) .
2.- Jose Antonio Garate Mujika (1900-1974)
3.- Alejandro Ezkurdia (1902-1979)
4.- Migel Maria Zubiaga Imaz (1903-...)
5.- Jose Maria Burgaña Belaustegi (1905-...)
6.- Iñaki Goenaga Alberdi (1905-...)
7.- Erraimun Argarate (1906-...)
8.- Jokin Zaitegi eta Plazaola (1906-1979)
9.- Elbira Zipitria (1905-1982)
10.- Juan Thalamas Labandibar Enparan (1906-1981)

Artetxe
Aranburu
(1906-1971)
12.- Jose Domingo Arana Arana (1906-1970)
13.- Maria Julia Orbegozo ta Otaño (1906-...)
14.- Plazido Muxika Berrondo (1906-1982)
15.- Pedro Sarriegi Larburu (1906-1968)
16.- Txomin Jakakortajarena (1906-...)
17.- lnazio Maria Barriola Irigoien (1906-1987)
18.- Erramon Murua Arruabarrena (1906-...)
19.- Inazio Maria Manzisidor (1907-1961)
20.- Jesus Erramon Elosegi Irazusta (1907-1982)
21.- Antonio Arotzena Gomendio (1907-1989)
22.- Txomin Amasorrain Zenitagoia (1908-...)

Ziriako Gabilondo F. Arroiabe (1908-...)
24, Juan Iñazio Goikoetxea Olaondo (1908-1983)
25, Basilio Iraola Zabalo (1908-...)
26, Demetrio Garmendia Otegi (1908-...)
27, Paben Loidi Peña (1909-1985)
28, Karlos Santamaria Ansa (1909-...)
29, Txomin San Sebastian (...-1964)
30, Elias Koro (1909-...)
31, Estanislao Urruzola eta Bitoria (1909-...)
32, Jose Maria Lojendio Irure (1910-1979)
33, Domingo Irigoien Larrañaga (1910-1983)
34, Fernando Artola Sagarzazu (1910-1983)
35, Pedro Irizar Barnoia (1910-...)
36, Jon Oñatibia Audela (1911-1979)
37, Jose Antonio Arkotxa Martija (1911-...)
38, Juan Beistegi Ugalde (1911-...)
39, Frantzisko Zalakain Illarramendi (1911-...)
40, Anbrosio Zatarain Etxebeste 1912-...)
41.- Ziriako Andonegi ta Andonegi (1912-1982)
42, Biktor Andueza ta Zangitu (1912-...)
43, Insausti ta Urkirizar'tar Jesus (1912-...)
44, Sebastian Alustitza (1912-...)
45, Rodolfo Bozas Urrutia (1913-1981)
46, Erromana Elustondo Otaño (1913-...)
47, Julian Alustitza Jauregi (1913-...)
48, Iñazio Eizmendi Manterola, «Basarri» (1913-...)
49, Migel Pelai Orozko (1913-...)
50, Jose Antonio Garate Unanue (1914-...)
51, Xabier Peña Albizu (1914-1980)
52, Balendiñe Albizu Aizpurua (1914-...)
53, Juan Agustin Zumalabe Mendiburu (1914-1981)
54, Sebastian Salaberria (1915-...)
55, Anastasio Albisu eta Aierdi (1915-...)
56.- Miren Aranzazu Urreta Zulaika (1915-...)
57.- Luis Mirxelena Elisalt (1915-1987)
58.- Antonio Valverde Casas (1915-1970)
59.- Gotzon Goenaga ta Gorriti (1915-1974)
60.- Jose Antonio Loidi Bizkarrondo (1915-...)
61.- Jose Manuel Estonba Arruabarrena (1916-1982)
62.- Manuel Oñatibia Audela (1916-...)
63.- Martin Ugarte eta Azurmendi (1916-...)
64.- Salbador Barandiaran Balanzategi (1916-...)
65.- Luis Egia Errezola (1917-1984)
66.- Jesus Maria Arozamena Berastegi (1918-1974)
67.- Josu Oregi Aranburu (1919-...)
...
68.- Bizente Latiegi (1919-...)
69.- Salbatore Mitxelena Lazkano (1919-1965)
70.- Pedro Berrondo Lasarte (1919-...)
71.- Andoni Astigarraga eta Larrañaga (1920-...)
72.- Jesus Atxa Agirre (1920-...)
73.- Fidel Sarriegi Unanue (1920-1969)
74.- Jon Etxaide Itarte (1920-...)
75.- Eujenio Agirretxe Azpillaga (1920-...)
76.- Martin Ugalde (1921-...)
77.- Jesus Arkotxa Martija (1921-...)
78.- Iñazio Begiriztain Albizu (1922-...)
79.- Juan San Martin Ortiz Zarate (1922-...)
80.- Pedro Zelaia Olabarria (1922-...)
81.- Manuel Juaristi Azpiazu (1923-...)
82.- Gurutz Ansola Larrañaga (1924-...)
Laburpen

Bizkaia 1920-1950
. .
I.- Eulojio Artetxe (1904-...)
2.- Estanislao Gisasola Artamendi (1905-...)
3.- Parada'tar Ixidor (...-1932)
4.- Jesus Uruñuela (...-...)
5.- Juan Gorostiaga Bilbao (1905-...)
6.- Andima Sabin Ibinagabeitia Idoiaga (1906-1967)
7.- Gallastegi Zenarruzabeitia Kauldi (1906-1984)
8.- Julen Urkidi Urriz (1906-...)
9.- Balendin Enbeita Goiria (1906-1986)
10.- Bizente Batiz Bilbao (1907-...)
11.- Jose Abasolo Atutxa (1907-1965)
12.- Juan Maguna Goikoetxea (1907-1975)
13.- Txomin Agirre Ozerin (1908-...)
14.- Frantzisko Atutxa Bikarregi (1908-1973)
15.- Jose Antonio Goiria Muniozguren (1908-...)
16.- Josu Altuna eta Mendiola (1909-1989)
17.- Sebastian Atutxa ta Atutxa (1909-1964)
18.- Santiago Onaindia Baseta (1909-...)
19.- Iñazio Omaetxebarria Martitegi (1909-...)
20.- Martin Arrizubieta Larrinaga (1909-1988)
21.- Gerardo Gerenabarrena Agirrebengoa (1910-1982)
22.- Lino Akesolo Olibares (1911-...)
23.- Jose Basterretxea (1911-...)
24.- Pedro Elorrieta Zenikaonaindia (1910-1984)
25.- Eusebio Erkiaga Alastra (1912-...).
26.- Balendin Aurre-Apraiz (1912-...)
27.- Gotzon Azpeitia Amezti (1912-...)
28.- Anastasio Arrinda Albisu (1912-...)
29.- Sabin Muniategi Astoreka (1912-...)
30.- Paulin Solozabal eta Solozabal (1912-...)
31.- Antonio Armentia Agirrezabal (1913-...)
32.- Jose Maria Elxaburu Etxaburu (1913-...)
33.- Iñaki Zubiri (1913-...)
34.- Andoni Amutxategi (1913-...)
35.- Martin Gartzia- Alkorta, «Gorri» (1913-...)
36.- Agustin Zubikarai Bedialauneta (1914-...)
37.- Imanol Berriatua (1914-1981)
38.- Anton Landajuela (1914-1982)
39.- Sabin Alonso Ariño (1915-...)
40.- Maortua eta Garitazelaia'tar Miren (1916-1971)
41.- Anjel Bideguren Arrien (1916-...)
42.- Josu Arregi (1916-...)
43.- Federiko Karl Krutvvig (1921-...)
44.- Lon Arteaga Bilbao (1917-1980)
45.- Jaime Kerexeta Gallastegi (1918-...)
46.- Luis Villasante Kortabitarte (1920-...)
47.- Pedro Anasagasti Urrutia (1920-...)
48.- Iñaki Goikoetxea Uriarte (1920-...)
49.- Nikolas Altzola Gerediaga (1922-1981)
50.- Xabier Gereño Arrate (1924-...)
51.- Biktor Kapanaga Elortza (1925-...)

Laburpen

Nalarroa eta Mugaz Andikoak 1908-1925
Laburpen
Nal'arroa .
L- Migel Intxaurrondo Arriaran (1897-1979)
2.- Feliziana Setoain Arostegi (1912-...)
3.- Inozenzio Aierbe Irañeta (1912-...)
4.- Jose Estornes Lasa (1913-...)
5.- Mariano lzatea Elizalde (1915-...)
6.- Pedro Diez (Diaz) Ulzurrun Etxarte (1924-...)
Mugaz Andikoak
1, Philipe Arnart Kalonjea (1901-1982)
8.- Joan-Batista Lertxundi llezalde (1908-...)
9.- Pierre Bordazarre (1908-1979)
10.- Sauveur Narbaitz (1908-1979)
.

Narbaitz
(1910-...)
12.- Marzelin Egiaphal (1910-...)
13.-Gilen Eppherre (1911-1974)
14.- Gregoire Epphere (1929-1974)
15.- Jean Babaki (1913-...)
16.- Aita Josep Oltzomendi (1913-...)
17.- Pierre Adrien Duny Petre (1914-...)
18.- Pierre Larzabal (1915-1989)
19.- Eugene Goienetxe (1915-...)
20.- Andre Ospital (1915-...)
21.- Simon Erramuzpe (1915-...)
22.- Mattin Treku (1916-1981)
23.- Jean M. Diharze, «Iratzeder» (1920-...)
24.- Tomas Iturri (1920-...)
25.- Fernando Aire, «Xalbador» (1920-1977)
26.- Mixel Labegerie Tratzet (1921-1980)
27.- Jake Etxeberri (1921-...)
28.- Pierre Xaritton (1921-...)
29.- Ernest Bidegain Uharriet (1922-...)
30.- Pierre Andiazabal (1923-...)
31.- Jean Gratien Haritsxelhar (1923-...)
32.- Alexis Etxekopar (1934-...) .

You have read 1 text from Basque literature.
  • Parts
  • Euskal Literature VI - 01
    Total number of words is 3848
    Total number of unique words is 2073
    29.6 of words are in the 2000 most common words
    42.0 of words are in the 5000 most common words
    49.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 02
    Total number of words is 3693
    Total number of unique words is 1966
    29.7 of words are in the 2000 most common words
    41.8 of words are in the 5000 most common words
    47.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 03
    Total number of words is 3771
    Total number of unique words is 2016
    29.6 of words are in the 2000 most common words
    41.9 of words are in the 5000 most common words
    47.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 04
    Total number of words is 3705
    Total number of unique words is 1994
    29.6 of words are in the 2000 most common words
    41.6 of words are in the 5000 most common words
    48.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 05
    Total number of words is 3623
    Total number of unique words is 2048
    29.2 of words are in the 2000 most common words
    41.6 of words are in the 5000 most common words
    48.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 06
    Total number of words is 3720
    Total number of unique words is 1891
    29.0 of words are in the 2000 most common words
    40.0 of words are in the 5000 most common words
    46.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 07
    Total number of words is 3669
    Total number of unique words is 1960
    29.0 of words are in the 2000 most common words
    41.9 of words are in the 5000 most common words
    48.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 08
    Total number of words is 3684
    Total number of unique words is 1922
    27.5 of words are in the 2000 most common words
    39.4 of words are in the 5000 most common words
    45.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 09
    Total number of words is 3648
    Total number of unique words is 1877
    28.8 of words are in the 2000 most common words
    41.0 of words are in the 5000 most common words
    46.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 10
    Total number of words is 3638
    Total number of unique words is 1898
    28.5 of words are in the 2000 most common words
    41.8 of words are in the 5000 most common words
    49.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 11
    Total number of words is 3712
    Total number of unique words is 2031
    29.8 of words are in the 2000 most common words
    41.0 of words are in the 5000 most common words
    48.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 12
    Total number of words is 3782
    Total number of unique words is 1996
    28.3 of words are in the 2000 most common words
    40.8 of words are in the 5000 most common words
    47.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 13
    Total number of words is 3567
    Total number of unique words is 1855
    27.3 of words are in the 2000 most common words
    37.6 of words are in the 5000 most common words
    44.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 14
    Total number of words is 3687
    Total number of unique words is 2066
    29.6 of words are in the 2000 most common words
    41.5 of words are in the 5000 most common words
    47.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 15
    Total number of words is 3760
    Total number of unique words is 1986
    30.3 of words are in the 2000 most common words
    42.5 of words are in the 5000 most common words
    48.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 16
    Total number of words is 3622
    Total number of unique words is 1987
    27.5 of words are in the 2000 most common words
    38.5 of words are in the 5000 most common words
    45.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 17
    Total number of words is 3548
    Total number of unique words is 1870
    28.6 of words are in the 2000 most common words
    40.4 of words are in the 5000 most common words
    46.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 18
    Total number of words is 3700
    Total number of unique words is 2002
    27.7 of words are in the 2000 most common words
    38.9 of words are in the 5000 most common words
    45.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 19
    Total number of words is 3588
    Total number of unique words is 1881
    28.3 of words are in the 2000 most common words
    39.6 of words are in the 5000 most common words
    46.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 20
    Total number of words is 3501
    Total number of unique words is 1722
    24.6 of words are in the 2000 most common words
    36.1 of words are in the 5000 most common words
    42.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.