Euskal Literature VI - 19

Naparru'ko Uarte-Arakil'en jaio zan 1912-12-28'an. Apaizkarrera Iruña'ko Eliz-ikastetxean egin zuten. Eta aspaldiko urteotan Aralar'ko Mikel Deunaren Santutegian daukagu txaunburu.
Umetatik euskaldun, «Amayur» aldizkarian asi zan euskeraz
idazten, 1933'an. Arrezkero guztian beti zerbait idatzi du, «Zeruko
Argia», «Egan», «Principe de Viana» ta olakoetan.
Luma jatorra du, eta bere izparrak beti zaizkigu interesgarri.
Irakur Iñere zuria (Egan, 1956, 5-6, 82 orr.).
(Ikus J. San Martin, Escritores euskericos, 45 orr.; Auñamendi, Literatura, IV,
222 orr.; J. Bilbao, Eusko Bibliographia, I, 399 orr.).

4.- JOSE ESTORNES LASA (1913-...)
Isaba'n jaio zan 1913-4-17'an. Merkatalgorako irakasle da. Zaragoza'n eta Karakas'en burutu zitun bere ikasteak. Gaur Donostia'n bizi da, bere anai Bernardo ta Mariano'rekin lanean, «Auñamendi» argitaletxea osaturik.
Garai aretan euskeraz mintzatzen zan arren Isaba'n, Estornes
anaiak atzerrian asi ziran beren izkuntza ikasu ta sakontzen, Jose'k
Venezuelan idatzi zitun bere leen euskal lanak; gero, berriz Donostia'ko «Zeruko Argia»-n eta Iruña'ko «Principe de Viana»-n (J. Estornes Lasa).
Lanik geienak, baina, erderaz moldatuak ditu. Ona batzuk:
1) La Real Compañía guipuzcoana de Navegacion de Caracas
(Buenos Aires, 1948). EKIN, 32garren alea. Liburu jakingarria.
2) Como aprender el vasco fdcilmente (Donostia, 1960). Bigarrenez ere, 1964'an. Lan eder, osoa.
3) Metodo elemental de vasco (Zarautz, 1961).
279

4) Erronkari'ko uskara (Donostia, 1968). Euskal gramatika, tarteka jarritako marrazki ernegarriz apainduta.
5) Los Vascos y la Universidad (Donostia, 1970). «Auñamendi
liburu txortan, ale bi 77 ta 78 garrenak. Leenengoak 156 orrialde
daukaz eta 164 bigarrenak.
Ba-ditu oraindik beste lan batzuk ere, Zaraitzu 'ko uskara ta Euskal Aditza, adibidez.
Eta olerki batzuk, Ezta ilen Erronkari'n uskara deritzana ta abar.
Iñoiz erabilli zigun «I. de Obanos» ezizena.
(Ikus F. Arozena, BAP, 1948, IV, 299 orr.; L. Mitxelana, Egan, 1960, 3-6, 235
orr.; J. San Martin, Apendice a Escritores euskericos, 20 orr. eta Egan, 1969, 1-3,
109 orr; Satrustegi, Diario de Navarra, 1968-5-24; Auñamendi, Literatura, IV,
227 orr; J. Bilbao, Eusko Bibliographia, III, 220 orr.).

Oarra. E. Lasatarrak iru anai dituzu: Bernardo, Jose ta Mariano. Mariano onek ere merezi du aipamen labur bat. «Euskalerriaren Alde»-n idatzi zuen leenengo ta «Batasuna» aldizkarian gero.
Bereak ditu bi noblea auek ere: Oro del Ezka (Zarautz, 1958),
«Auñamendi» sortan, l-2an; eta Los Errotazar-Larralde (Zarautz,
12960), «Auñamendi» sortan au ere 15'gn. alea.
(Ikus J. Bilbao, Eusko Bibliographia, III, 220 orr).

5.- MARIANO IZATEA ELIZALDE (1915-...)
Baztan ibar ederrean sortua duzu, ots, Elizondo'n, 1915-7-14'an,
bere «Mutilenea» deritzan etxean. Gaur ere iri ortan bizi da erlojudenda baten jabe dalarik. Aita zarauztarra zuen gaztetxotik Elizondo'n kokatua; ama, berriz, Elizondo'ko alaba.
Bere errian artu zituen dakizkin eskolak, gero irakurriz eta pixkanaka sakondu ta erreztu egin zigun, bai mintzatuz eta bai lanak,
euskal lanak biribildu ta apainduz.
280

Baztandarrak ez dira txur ez murritz ibilli euskal literaturan. Ona
A. Irigarai'k gogorazten dizkigun auek: Axular'ek Azpilkueta'koa
zuen ama; Elizondo'ko «Datugaraia»-n bizitu zan Bruno Etxenike, Bonaparte'ren laguntzaille gorenetakoa; Frantzisko Lapitze idazlaria Arizkun'goa zan sortzez; Frantzisko Elizaondo aita kaputxinoa, bertakoa zan; Amaiur'ko erretore izan zan Kruz Goienetxe
apaiza Elbete'koa zan; Irurita'n egon zan sendalari urteetan «Larreko» (Paulo Fermin Irigarai) euskal idazle ezaguna; Elizondo'ko
semea ainbat urtez Ziga'n erretore egon zan Xabier Lazkoz; eta ainbat urtetan Lekarotz-en bizi izandako Aita Donosti, bardin Aita
Rietzu eta beste asko; Juan Martin Hiribarren, olerkari osptseuaren ama Eratzu'koa zan eta Elizanburu'rena Zugarramurdi'koa.
Auen artekoa dugu Izeta idazle aspergaitza ere.
Baiaona'ko «Herria»-n etertu gabe idatzi du, leen eta orain, ots,
1960'tik gaur arte. Donostia'ko «Zeruko Argia»-n maiz, «Aranzazu»-n eta Iruña'ko «Principe de Viana»-n berdintsu. Euskaltzaindikoa dugu.
Badu liburu bat ere, Dirua galgarri (Zarautz, 1962), «Auspoa»,
liburutegiak, Itxaropena'n, bere 13'garren alean argitaratua, 128
orrialdekin, A. Irigarai'ren itzaurrearekin noski.
Polizi-nobela polita, interes aundiz irakurten dana. Euskera errez
errikoian osotua. Ipui asko dauzka, argitaratu gabe.
Sarri ematen dizkigu Baztan inguruko izparrak batez ere.
(Ikus J. San Martin, Escritores euskericos, 99 orr.; A. Irigarai, Auspoa, 13'grn.
zenbakia, 9 orr.; Auñamendi, Literatura, IV, 261 orr.; L. Mitxelena, Egan, 1962,
1-3, 92 orr.).

6.- PEDRO DIEZ (DIAZ) ULZURRUN ETXARTE (1924-...)
Iruña'n jaio zan 1924-12-27'an. Ogibidez osalaria. Batxilera Iruña'n ikasi zuen, eta Osakintza Zaragoza'n, gai ortaz ikasketa berezibereziak Bilbo'ko Gaixotetxean egiñik.
281

Euskaltzaindikoa. Naparruko Foru Aldundian «Principe de Viana» euskal aldizkaria zuzendu zuen luzaro xamar, idazlan ederrak,
napartar idazleen ekarri asko ta an ospaturiko bertsolari konkurtsoetako bertso-sail galantak ere argitara emanik.
Euskaltzaindiak ateraten duen «Euskera» aldizkarian ere badu
lan jakingarri bat berak izenpetzen duena: El Catecismo Manuscrito de Maquirriain de 1828 (Bilbao, 1960, 377 orr.).
Ezkabarte'ko ibarrean, Zildoz'en, «Perutxena» etxean idoro zuten. Makirriain'go eskolan maisu zegoen Frantizsko Gofii'k eskuz
idatzitakoa duzu. Idazle au ez dakigu nungoa zanik. Dotrifieak darabillen euskera, ordea, Iruñeri edo Irufia ingurukoa dala, aitortu
bear. 76 orrialde dauzka esku-idatziak, eta Makirriain'en dago izenpetua 1828-2-23'an, larunbata arratsaldean.
(Ikus J. San Martin, Escritores euskericos, 66 orr.; Euskera, 1960, 377-403 orr.;
Principe cle Viana, 1970, 50'gn. zenbakian, 2 orr.; J. Bilbao, Eusko Bibliographia,
III, 12 orr.).

2 MUGAZ ANDIKOAK
7.- PHILIPE ARNART KALONJEA (1901-1982)
Baigorri'ko semea, 1901-9-9'an sortua. Zuberotarrak zitun gurasoak; aita, jendarme aintzindari, nunbait.
Beloke'n osatu zituen apaizteko eskolak lendabizi, eta gero Baiona'n. Mezakotu zanean Tolosa'ra bialdu zuten letretako lizentziatura egin zezan. Ala ere bizitzak aiña iraun zion ezurretako gaitza
etorri zitzaion eta, bere errira itzulirik, Uztaritze'ko apaizgaitegira
izentatu zuten.
Ementxe asi zan Aranart euskal lanetan, Lafitte irakasle lagunarekin baitik bat. «Eskualduna» kazetan eta ondoren «Aintzina»-n
argitaldu zitun idazlan batzuk
Baiña kalomje oni aipurik garaiena ekarri ziona zera izan zan:
P. Lafitte'kin batera bi lanok burutu zizkigun:
282

1) Vocalulaire fraçais-basque (Baiona, 1941). «Gure Herria»-n
zatika.
2) Maiatza. Julien Heguy (1860-1930), Aiherre'ko seme, apez euskaltzaleak, luma ederdunak egiña eta 1890'an titulu onekin, Andredena Mariaren hilabetia eta Arrosarioko hilabetia onekin Baiona'n argitaratua, berriz argitara emana.
Baiona'ko lizeora aldatu zuten 1936'an. Geroztik ere, osasunez
makal zebillela-ta, lekuz ta karguz aldatua izan zan sarriro. P. Xarritton'ek gaiñaratzen du: «Sekula ere omore ona galdu gabe».
Endaia'n egon zan erretore (1948), Hazparne'n (1952), Maule'n
(1955); 1958'tik apez-lagun izango da Bidarte'n, Kanbo'n, Miarritz'en eta azkenik Maule'n.
(Ikus J. Bilbao, Eusko Bibliographia, I, 220 orr.; Euskera, 1981-2, Bilbao, 1025
orr.).

8.- JOAN-BATISTA LERTXUNDI ILEZALDE (1908-...)
Gizaseme jakintsu trebea, aspaldian Beloke'ko bakartademuiñotik euskal musikan langille aspergaitz.
Ziburu'n jaio zan 1908'ko epaillaren ll'an. Leen-ikaskizunak
sorterrian osatu ta goi-deiari erantzunik, eliz-karrera egin zuen goxoki. Au bukatu ondoren, zerbait geiago bereziki ikasi naian, Beloke'ko beneditarrak bialduta, ziriak-izkuntza ikasi zigun Jerusalen eta Charfe'n, Libano'ko Daroun-Harissa'n berriz liturgi-kantu
siriakarra, 1933'tik 1953'ra bitartean.
Beloke'ko komentura itzulirik, emen daukagu arrezkero guztien
lekaide bizitzari ta euskal musikari emana. Ipar-euskal-erriko musikan, egia esan, bultzada izugarria artu izan du, eliz-musikak batez ere, Aita Lertxundi'ren eskutik. Euskal liturgia, eresi aldetik,
berak berriztatu ta indartu duela esan genezake, Beloke'ko beste
ainbat fraideren laguntzaz.
283

Lan ugaria burutu digu. Eta lan ontatik sail eder bat aldizkarietan aurkitzen da, «Aintzina», «Eusko-Jakintza», «Ezkila» ta
«Otoizlari»-n geienbat. Iratzeder'ek lagunduta, bereak ditu lan
auek: «Meza nausia», «Sainduen Litaniak», «Besta berriko meza»,
«Salbatore», «Salmoak», eta abar. 1964'an «Ezkila» argitaldariak
atera zizkion, irakurgaiak nola kantatu erakutsi nairik, lantxo auek:
«Irakurgaik I, Mendekostetik eta hamahirugarren iganderaino»,
«Irakurgaiak II, Mendekoste ondoko hamalaugarrenetik eta hogoita-laugarren iganderaino». «Gure Herria» aldizkarian ere lan eder
bat argitara zuen 1970'an, Eusko-Ikaskuntzaren Batzarrerako
1947'an aurkeztu zuen lana noski.
Baiña Aita Lertxundi'k eskaiñi digun eresi-lanik bikaifiena «Kantikak» deritxaiona dugu. 1948'an Beloikan argitaldua. 629 orrialde. Zazpi zati dauzka, pnela: 1) Kristau bizitza; 2) Eukaristia; 3)
Jesus'en Biotza eta Kristo Errege; 4) Andre Maria; 5) Liturgi-aroa;
6) Santu batzuen omenezkoak, eta 7) Noiz-nolako kantuak.
Eliz kantutegi gotor onek izan zuen nork goretsi. Bear ere bai.
Emen baten edanak jarriko ditut, liburu berrietaz zentzunezko iritzia
ematen zekian Ibifiagabeitia'tar Andima'ren, ain zuzen. «Euskalerrian —idazten du— eliz abestietaz egin dan libururik ederrena duzute noski, Beloke'ko beneditano, Aita Dom Gabriel Lertxundi'k
orain iru urte argitarazi zuena.
«Esan gabe doa, «Kantikak» liburua Pyrene'z unaindiko eliz
kantikaz osotua dela. Lertxundi Abak, eskualde aietan, amazazpigarren euntaroa ezkero argitara diran kantika liburu guziak arakatu ditu. Baita ere, erriz-erriz ibilia dugu xaar eta xumeei kantarazten zenbait berri, xaarren artean, atxeman naiez.
«Azkue ta Donosti Abaren bilduma okituak ere erabilli ditu;
aiek egin lan jakingarria euskal eresiaren oiñarri gertatu baita, ardatz orren inguru euskal eres-zaleak bearko dute lan osogorik agertzen ez dan artean. Labur, Lertxundi'k bere bilduma ospetsua osatzeko euskal eres-agiri danak bildu, ikasi ta arakatu ditu. Lan gaitza
beneta.

284

«Kantika batzu, batez ere itzak, irotuta zeuden. Itz asko utsak
zenituten, eta musika aunitz ere bai. Letra ta musika oro, zearo aztertu ondoren, bear zuten egokitasunera erakarri ditu eta dagokien
einera» (Euzko Gogoa, 1951, 9-10, 59 orr.).
Geroago, 1963'an, argitaratu zuen «Salmoak» deritzana, Iratzeder'ekin batean, 854 orrialdeko liburu onuragarria, Baiona'ko
«Ezkila»-k aterea. Edozein salmu abesteko, letra ta musika, bilduma atsegiña. Onekin batera, agertu ziran beste bi liburu titulu berdiñekoak: «Salmoak» Aita I. Baztarrika'k gipuzkoeratuak eta «Salmoak» Aita L. Akesolo'k bizkaieratuak.
(Ikus P. Lafitte, Eusko Jakintza, 1948, 563 orr.; J. Lohiague, Eusko Jakintza,
1948, 566 orr.; A. Ibiñagabeitia, Eusko Gogor, 1951, 9-10, 59 orr.; L. Villasante,
Egan, 1964, 1-6, 177 orr.; J. San Martin, Escritores euskericos, 1968, 121 orr.; Auñamendi, IV, 137 orr.).

9.- PIERRE BORDAZARRE (1908-1979)
«Etxahun» izenez geiago azagun dugun au Iruri'n jaio zan
1908-5-28'an. Zuberotarra, ango pastoralgintzan ospetsu. Berak bere
burua eskolatu zuen eta berezkoari lagunduz koplakari bikaiña bilakatu zitzaigun, letra ta musika zenbait abesti biribildurik.
Santa Grazi'ko alaba batekin ezkondurik, bere sortetxe «Etxahun» baserrian eman izan zuen bizitza osoa. 1979-10-1'an il zan Paube'ko ospitalean gaitz oker batek eratsita.
Aren eriotza iragartean Jean Haritschelhar'ek onela: «Larrazken hastapenaren egun ederretan, urzo xuriak hegaldatzerat doatzilarik Euskal Herriko mendiak iragan bearrez, kanpoak oraino berde, horailtzen hasiak direla, bet-betan, uste gabetan bezala Xiberuko
txori erresiñula Lxildu zauku. Euskal Herriak ezagutzen duen sasoinik ederrenean Etxahun Iruri, euskaldun guzien adixbidea, itzali da. Hor ditu bere azken egoitzarat laguntzek, begitarteak zimur, bihotzak ilun, bere familia lehenik, eta haren inguruan
285

ahaideak eta Euskalherri guzitik jinikako adixkideak. Hor daude
ere berak kantatu dituen Xiberuko bazter ederrak, egun sekulako
baino hobeki edertuak, ibar eskuina eta ezkerra. Maidalena eta Bostmendieta, unhurritze eta Orhi. Hor daude ere Xiberuko oihan eta
ur xirripak, hor dago Uhaitze eta haize hegoa oihanetan, ur lasterrak erreketan soinulari bihurtu dirateke Etxahunek berak sekulan
gehiago joko ez duen txulularen joiteko» (Euskera, 1979, 2, 851 orr.).
Etxahun, Xalbador eta Mattin'en laguna zan bertsolaritzan;
orrela ezagutu nuen nik. Baiña bertsolari bezela baiño ezagunago
dugu Pastoral-egille bezela. Pastoralgintzan ari izan gogotsu; auetariko bederatzi utzi zizkigun.
Barkotxeko «Etxahun» olerkari trajikoari buruz egin zuen gure
Etxahun'ek bere leenengo pastorala; ez zuen onek arekim zer ikusirik, ala ere atsegin izan zitzaion poeta jagorraren bizi-zeaztasunez
eta abar, lan aipagarri ori burutzea. Gero etorri ziran besteak: «Matalas» (1955)., Mitikileko erretor xiberutar zuzenen zaintzaillea; «Beretxerretxe» (1956), XV'garren mendeko Larraindar sonatua; «Iruri'ko kontea» (1960), uri ontako zalduna; «Santxo Azkarra» (1965),
euskaldun ororen errege; «Kanbo'ko Txikito» (1967), Euskalerriko
plazetan pelotari legez oso ezaguna; «Pette Beretter», XVI'garren
mendeko napartar gudaria; «Ximena eta Iparragirre» ditu azken
ordukoak.
Ura il ondoan idatzi zuten au ere ez datorkigu gaizki emen. Artista mitiku bat galdu dugula idatzi zuten. Zuberoa Erdi-Aroko erri
bat da oraindik. «Herri horren semea genuen Etxahun —Idazten
dute— Euskal Herri zaharraren lekuko. Ile zuriko, gizon haundi hau,
begiak itxirik eta ezpainak biurri bildurik, kantari hasten zitzaigunean, Erdi Aroko artista erdi-mitiko baten aurrean geundela iruditzen zitzaigun».
Gaztetatik erakutsi oi da urteakin nor zer izango dan. Etxahun'i
eder zitzaion mutikotik euskal kulturak ditun baserrigaiak oro: abots
ederreko zanez, kantatzen ikasi zuen, txirula jotzen, eresiak antolatzen. Eta jakin ezazu zuk ere «Agur, Zuberoa», gaur bazter guz286

titan kantatzen dena, berea duela; baita «Goizian argi hastian»,
«Sorlekura itzultzia», ta abar ere.
Euskaltzaindiko urgazle zan.
(Ikus J. San Martin, Escritores euskéricos, 1968, 58 orr.; Auñamendi, IV, 147
orr.; J. Haritschelhar Euskera, 1979-2, 851 orr.; S. Onaindia, Karmel, 1979-3, 11 orr.).

10.- SAUVEUR NARBAITZ (1908-1979)
Behauz'en sortu zan Narbaitz, eta bertan il zaigun 1979-9-12'an.
Maisu izan zan, »errient ohia», bobernuko eskoletan. Maite zuen
bere izkuntza, eta aurrei eskola-gaiak azaltzerakoan, arrotz-izkeraz
ulertzen ez zutena beren izkuntzaz argitu-azten saiatzen zana
genuen.
«Amikuzeko euskerari arras atxikia zen —diosku P. Lafitte'k—,
bai eta eskualde hortako ohidura gehieneri». Berezkoa! Sort-erria
maita duenaklorri dagozkion doai guztiekin maite izango du baiki.
Politikaz sozialista zan, ez geldi egotekoa gero. Bere alderdiko
«Le Traveil» astekaria zuzendu zuen luzaro. Lagunak orrez gaiñ maiz
aurkeztu zuten beren kargudun-gai bezela ere auteskundeetan. Baiona'n erriko gizon, aolkari ere izan zan, alderdiari esker.
Azken gudatez, demanak Frantziaz jabetu ziranean, bere lanean
jarraitu zigun. Arrapatu zuten, baiña etsaiak eta Alemania'ra eramanez, Buchamvald'eko zigor-zelaietan gorriak ikusi bear izan
zituen.
Euskaltzale errime izanik, eskotan itzegin ezeze, idatzi ere euskeraz eta erderaz egin zigulako, euskaltzain urgazle izendatua izan
zan. Euskalzaleen Biltzarrak, L. Dasanze jaunaren denboran «Ikas»
batasuna eraiki zuenean, S. Narbaitz ere batzorde ortakoa bilakatu zan. P. Lafitte'k onela: «Bere gin ahalak oro egin zituen bere
«arrient lagunak euskeraren eraksterat bildu beharrez»,
Aurrak zeuzkan gogotan, euskeraren etorkizunak noski, eta auek
euskalzaletu nairik, etxuen egundo ere nagirik erakutsi. Auentazt
287

liburutxuak gertatu, atondu eta moldatzen, euskera errez lauan, orixe zan arentzat asmo eder, guren, nagusiena.
(Ikus P. Lafitte, Euskera, 1979-2, 849 orr.; J. Bilbao Eusko Bibliographia, V, 571
orr.).

11.- PIERRE NARBAITZ (1910-...)
Beigorri'ko aranean, Azkarate erritxoan jaio zan P. Narbaitz
1910-3-25'an. Apaiz-karrera burutu zuen, onela: Beloke'n
(1923)4926), Ustaritze'n (1926-1928), Baiona'n (1928-1934) eta Toulouse'n (1935-1938). Filosofia eta Letretan lizenziadura ere lorturik.
Ikastaroak amaitu ondoren, Baiona'ko Seminario Nagudian erakutsi zuen, 1938'tik aurrera. Ez zigun erakutsi bakarrik egiten,
1945'an Eliz-Barrutiko, ango egintzaen zuzendari izendatu zuten;
1946'an, berriz, «Etcheai-ren zuzendari: «Euskal emakumeen egintza Katolikuaren illerokoa zan berau. 1952'an azkenik Baiona'ko Bikario orokorra egin zuten.
Euskaltzale.— Umetatik zekarren euskeraganako lera. Ori zalarik, ainbat liburu argitara eman zituen euskeraz.
1) Elizako liburua (Baiona, 1948). 334 orrialde. Berton datoz
Meza saindua, igande eta festa-buruetako ofizioak, bezperak, otoitzak eta kanta beharrenak. Liburu ederra, garai artan guztiz premiñazkoa.
2) Eskual Egutegia. (Baiona, 1950), ormarako alamanaka.
3) Kattalinen Gogoetak (Baiona, 1955), 106 orrialde. Liburu baliotsu ta ederra, pentsamentu bikaiñez ornitua; euskera «errikoi,
bero, sutsu ta etorri andikoa» darabil. «Gure etxeko-andrearen biotza iñork gutxi azaldu al izan du idaztiño onek bezela. Guziok ezagun izan dugu alango andrea: gure ama, alegia. Aren maitasunaren beroa, aren adimenaren egaldiak pozetan ezartzen digu biotza.
Eguneroko bizibidearen goraberak guzitarikoak dira ta aren iduri288

menaren egon-aziñak ez du bazterrik ezagutzen: aldiz, etxean egonean gogo ta aldiz lanean jarraiki, etxeko-andrearen ikuspegia zabaltzenagotuz ari zaigu. Bera bakarrik ari zaigu mintzalari ta
gogoetalari, gurean etxeko-andrea bait da etzeko buru ta biotz.
Etxeko-andre orren egunerokoa edo duzu gogo baten eten bageko
gogoezti ta ederrak ematen dizkigu, uste baiño pilosopi aundiagoz
igurtzi ta ondurik, eman ere» (Euzko Gogoa, 1956, Il-ots., 112 orr.).
4) Ama Birjina Lurdekoari (Baiona, 1957). Kantak dira.
5) Lurdeko Lorea (Baiona, 1957). Kantak auek ere.
6) Elizako predikua («Gure Herria», 1956, 325 orr.). Axular'en
omenezkoa Sara'n.
7) Kataliñan Gogoetak (Arantzazu, 1958), 110 orrialde. Aita Villasante'k gipuzkera jarrita.
8) Charamela «Baiona, 1951). Berea du daraman aintzin-solasa.
9) Ixtorio ederrena (Baiona, 1948). P. Arradoi'k euskerara itzulita.
Ba-dauzka oraindik beste lan jakingarri batzuk ere, «Gure Herria»-n eta argitaratuak.
Eusakaltzaindiko urgazle.
(Ikus J. Zaitegi, Eusko Gogoa, 1956, U-ots., 112 orr.; L. Mitxelena, Egan, 1956,
1, 57 orr.; L. Villasante, Egan, 1958,1-2 108 orr.; Auñamendi, 1974, 179 orr.; J. Bilbao, Eusko Bibliographia, V, 571 orr.).

12.- MARZELIN EGIAPHAL (1910-...)
Sohiita'n bizi da Marzelin aspaldi, Maule ondoan dagoen erritxoan. Pastoralgintzari emana bizi da, alegia. Errejenta duzu gaiñera.
Donostia'ko «Argia»-n irakurtan dugu egunokaz: «Etxetik bertatik datorkio pastoralekiko gustoa; etxeko batek sartu omen zituen lehen aldiz satanak pastoralean, bere aitañik hirurogeitaka pastoral idatzi zuen, aitak hogeitamar bat, berak hamahiru».
289

Auñamendi'z andik Xeraute'n jaio zan euskal idazle au ez da
aomen txikikoa. Bere emaztea ere, txikitatik, guztiz pastoral zalea;
beronek dio: «1927'an guk egin genuen «Napoleon», hamabi ehu
bertso bazuen, goizeko bederatziak t'erdietan hasi eta zazpirak arte
pastoralka». Jentea bertan zegoen tinko, bertan janez.
HegiaphaJen antzerki batzuk: «Robert le Diable», «Roland»,
«Jeanne d'Art», «Eskualdunak Ibañetan» eta aurten uztailaren ogeita bederatzian eta dagonillaren zortzian Sohiita'n emango duten
«Aimun'en lau semik».
Pastoral au iru orduz luzatuko da. Ogeitabi antzezlarik artuko
dute parte; sei-zazpi artzaiñek, danak gizonezkoak.
Or Zuberoa'n bizi-bizi antziñako pastoral-griña. Ez dakigu noizkoa dan, batzuk dagokion antziñatasuna ta jatortasuna zitaldu nairik txakurrenak esanda ere, euskal txoko zoragarri artan iraungo
du oraindik Erdi-Arotik datorren oitura orrek.
(Ikus J. San Martin, Escritores euskericos, 97 orr.; Auñamendi, Literatura, IV,
182 orr.; Argia, 1984, Uztaila 8, 20 orr.).

13.- GILEN EPPHERRE (1911-1974)
Altzuruku-Etxeberri'n jaio zan 1911-10-19'an eta Baiona'n il zan
1974-10-17'an, gaixotasun luze-semintsu baten ondotik.
Leen maillako eskolak bere errian eta bigarren maillakoak Maule'n eta Ustaritze'n emanik, Baiona'ko apaizgaitegian sartu zan goideiari erantzunez. Emen Teologi-gaiak ikasi zituen eta Tolosa'n,
1936-1937'an, Matematikak, aurreko urtean, 1936-7-5'an apaistu ondoren. 1937-1949'ra Baiona'ko Gotzaitegian idazkari daukagu.
1949'an ohorezko kalonje izentaturik, Saint-Bernard ikastegian
arima-zain ezarri zuten. 1967'an tituluzko kalonje egiñik.
P. Lafitte'k onela osatzen digu aren marrazkia: «Apez argitu
eta goxo bat zen, itzal handiko: apezak gogotik dei egiten zioten
290

baren arteko predikari gisa, eta jende asko joaitenzitzaion etxera
kontseilu galdez; alabainan famatuak ziren haren gixakotasuna ezagutzale ona, nahiz «manexa» ere, hala beharrez, bazerabilan. haatik, hego-aldeko euskalkiak frango arrotz zitzaizkon» (Euskera,
1975, 550 orr.).
Idctzle.— Naiko idatzi zuen euskeraz. Iker-lanak ere burutu zizkigun euskal literaturari ekiñez, bereziki «Etxahun-Barkoxe», «Ligueix» eta «Aita Lhande». Ain zuzen, Lhande, euskaltzain osoa
zana il zanean, Gilen Eppherre'k artu zuen 1951'an aren Iekua Euskaltzaindian; eta aikarte onetan sartzeko itzaldiaren itzaldiaren gaita,
au izan zan: «Aita Lhande ziberotar euskalzaiñaren orhitzapenez».
Bereak dira liburuok:
1) Katexima (1941). Kristau-dotriña zuberoeraz.
2) Elizako libria (1943). Deboziozko esku-liburua, zuberoeraz.
3) Botzez eta bihotzez (1949). Euskal kantu txorta.
4) Haurren lehen katexima (1955). Umetxientzat dotriña zuberotarrez.
Orrez gaiñ, zenbait urtez, Xubero'ko apaizentzat astero prestatzen zuen euskaraz igandetako meza, polikopiaturik aien artean banakatuz.
«Gure Herria» aldizkaria zuzendu zuen, Saint-Pierre jaun gotzaia ilez gero, au da, 1951'tik bere biziaren azkeneraiño. Urte askoz
«Eskualzaleen Biltzarra»-ko buruzagien arteko izan da. «Herria»
asterokoan idazten zuen.

(Ikus J. Elizalde, Gure Herria, 1959, 26 orr.; J. San Martin, Escritores euskericos, 79 orr.; J. Bilbao Eusko Bibliographia, III, 156 orr.; Auñamendi, Literatura
,IV, 192 orr.; P. Lafitte, Euskera, 1975, 590 orr.; S. Onaindia, Euskal Abeslia, 1978,
199 orr.).

291

14.- GREGOIRE EPPHERRE (1929-1974)
Gilen Eppherre kalonje jaunaren anaia. Apaiza au ere. Altzuruku'n sortua 1929-10-22'an. Maule'n ikasi zizkigun leenengo eskola asi-masiak, eta gero Baiona'ko apaizgategian eliz-karrera.
1952-6-29'an apaiz egin zan.
Apaiztu ta bertatik, Baiona'ko «Saint Louis de Gunzague» ikastegirako izandatu zuten; urrengo urtean, 1953'an, Tolosa'ko Katoliku Ikastetxera bialtzen dute eta 1958'an, an «zientzilazenziadura» lorturik, Maule'ko ikastegian irakasle jarten dute.
Biotzeko gaitzez zebillen aspaldi, ta azkenez 1974-10-5'an bertan itzali zan aren bizia. Illeta ederrak ospatu ziren aren gorpuari
lurra ematean, «jaun kargudun hainitzekin, ehun apezez goiti bazen, jaun apezpikua buru, kantu guziak eskuaraz».
P. Lafitte'k idazten digu: «Gregoire Eppherre, bere apez dohainak bestalde, gizon argitua zen bai matematiketan, bai filosofian
bai musikan; alemanez ederki mintzatzen zen; astero biltzen zituen
Xubero-ko berriak eta «Herria» astekarina «iiskaraz» emaiten.
Mauleko ikastolan laguntzale herriz-herri iiskal kantore xahar biltzale eta erakusle, euskara batuaren sustatzale, asmatzen ginuen euskaltzaindiak lagun langile sukar bat ukanen zuela urte askorentzat» (P. Lafitte, Euskera, 1975, 549 orr.).
(Ikus P. Lafitte, Euskera, 1975, 549 orr.).

15.- JEAN BABAKI (1913-...)
Lapurdi'ko erritxo Arrangoitze'n jaio zen 1913'an.
Apaiz-karrera egin zigun, eta Uharte'n erretore bezela daukagu
1954'an.
Itz-lauz ta bertsoz idazten du, «Gure Herria»-n adibidez.
292

Olerkari legez mazala. Nik onela «Milla euskal Olerki eder» liburuan: «Olerkari mee, gozo, ariña, esan-naia sen ta zentunez, ezti
dariola, diñosku». Eta eredutzat «llhuntzia» ta «Xaramela ekarri
nitun.
Illuntzea poeta askok abestu digu: bazterrak illunez estaltzen,
txoriak bere musika ixiltzen, izarrak pizten, illargia zeruan gorantz
emeki, lo pisu batek bakez beteten lurra...
Irakur sei aspaldi ditun Ian txanbelin onen leenengo estrofa.
Onela duzu:
«Iguzkiak oren bat badu joana dela;
denbora bat goxoamhaize bat epela.
Airean ibilki da loreen usaina;
gorriturik, histen da orai zeru-gaina».
«Xaramela»-ren gaia berriz illuntasun ixiltsuan aditzen dan uriinguruko soiñuaren ederra da, zortzi estrofatan, 7/6, banakatua.
(Ikus Gure Herria, 1932, 491 orr.; S. Onaindia, Milla euskal Olerki eder,
orr.; Auñamendi, Literatura, IV 225 orr.).

16.- AITA JOSEP OLTZOMENDI (1913-...)
Baigorri'ko aranean jaioa. Eliz-gizon jator; Beloke'n Euskalerriko mixiolari ta bakar-zale. Ustaritze'n ikasketak osotu ondoren,
ango bizitzaz lilluraturik.
Onela egin nuen nik Aita Josep'en bizi-berri emate laburra:
«Euskalzale jatorra esan bearko baigorritar au. Beloke'n bizi da gaur
ixil ta baketsu, aritz-tantaien babes gozoan. Alan ta guzti be, maitezk ixil zoragarri ori aldikoz lagarik, euskal erritzo barna ibilli oi
da, oin bizkor Kristo'ren irakatsazia arima-alorretan erein bearrez.
Maite dau euskera, ta barnemuiñetik gero; ta, jakiña, iñoiz kanta
ditu eresi samurrak bertso gartsuetan borobilduta. Amasei urteko
zala egin eban ondorengo kopla au, Uztaritze'ko apeztegian ikasle
zala».
293

«Goizeko lana» deritzaio poesi oni, amar aspaldiko Piarres nekazariak, goizetik jaikita, bere bei ta godez dagian egitekoa, soloak
landu ta girotuz noski, abesten digu poliki.
(Ikus Euskalduna, 1929-VI-21; S. Onaindia, MEOE, Zarautz, 1954, orr.;
Auñamendi, Literatura, IV, 237 orr.).

17.- PIERRE ADRIEN DUNY PETRE (1914-...)
Beste gizaseme argi asko legez, Donibane Garazi'n sortu zan
Duny, 1914-4-3'an. Gaztetarik ikasteari emana. Ogietabost urtetik
aurrera, sei urtez, alemanen aurkako gudan gogor jojatu zuen.
1946'an Clermont-Ferrand'en daukagu Poliziko Komisaria legez;
gero, Marsella'koa, Amenis'koa ta Akizekoa, Perigueux'koa ta abar.
Iholdi'n ezkondu zan. 1951'n, Jeanne Idiede'ekin.
Euskal idazle.—Kargu askorekin zamatua bizi dalarik ere, maite du euskera, bere izkuntza, eta zor zaiona ematen beti saiatu izan
da, idatziz et mintzoz zenbait lan eder osatuz.
Ango ta emengo aldizkarietan atera ditu bere lanak: «Gure Herria», «Herria», «Elgar», «Enbata», «Gure Almanaka», «Pan-Pin»,
Principe de Viana», BAP eta abar. Konkurtso askotan esku artu
du ta sariak irabazi.
Aren poesi asko datoz «Gure Herria»-n eta beste aldizkarietan.
Ona batzuk: «Olhuntzeko Andere Dena Mariaren ithurria» (1961);
«Oi Eskualdunak» 61962), 1961'an Baiona'ko Museu-Baskok saritua; «Geraziko hiri nausi zaharrari» (1963), Museu-Baskok saritua;
«Santibate Garazin» (1964); «Etxe xaharra» (1965); «Artaldia badoa» (1966); «Manexen marrakak» (1966); Pilotariak (1967); «Nafarroari» (1969), eta abar.
Irufia'ko «Principe de Viana»-n badu olerki mordoa.
1963'an, euskaltzain urgazle izentatua izan zan.
Erabilli dizkigun izen-ordeak: «Heguitoa», «Piarres», «Piarres
Heguitoa».
(Ikus «Gure Herria», 1960, 94 or.; Auñamendi, Literatura, IV, 238 or.).

294

18.- PIERRE LARZABAL (1915-1989)
Donibane Lohitzune'tik sei kilometrora dagoen Azkaine eritxoan sortua dugu, 1915-5-7'an. Uztaritze'n eta Baiona'n eliz-ikasteak
burutu ondoren, apaiztu zalarik, Hazparne errira bialdu zuten
arima-zai eta antxe egon zan bikario amabi urtez. Europa'ko gerra
gertatu zan artean, burruka oiñetan ibilli zitzaigun, baita atzillotu
ibilli ere Alemania'n; andik, baina, askatu zuten guda bukatu baiño lehen eta Hazparne'ra biurtu zan.
Hazparne'tik Zokoa'ra eta emen daukagu gaur ere. Urreña'ko
ta Ziburu'ko bi errien egal bat zan orduan Zokoa, erretorik eta etzuena; kapilla txiki bat zegoen ta urrufia'ko apaiz batek ematen zuen
meza igandetan. «Larzabal izan da hau eman duten lehen erretora,
eliza egin behar, apez-etxea egin behar, eta bertzalde arimetan asko
lan egiteko: horko jendea baita kanpotik etorria, nunahitik, arrantzaleak, Frantziak behereko Bretanistik, baita ere Espaini aldetik»,
irakurten dugu «Auspoa», ll'garren zenbakian.
Orain eliza eder bat dauka amaiturik; apez-etxe politZokoa'ko
etxerik geienak legez, eliz-ondoan egiña. Erritarrak, naiz arrotz naiz
bertako, maite dute beren erretora, Dakar'era ta doazten arrantzaleak batez ere.