Euskal Literature VI - 17

Total number of words is 3548
Total number of unique words is 1870
28.6 of words are in the 2000 most common words
40.4 of words are in the 5000 most common words
46.2 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
aundia dutenak, eta ezer gutxi dagitenak. Txalogarri al dugu jokabide au? Aldizkari bat edo beste artu, iru edo lau liburu erosi ta
kitu! Bego lotsa gorritan olakoa!
Bidaguren'ek, egia, ez du iñoiz ere bere burua idazle lez ikusi.
Zaartzaroan, orraitio, erakutsi digu ba-zuela egurrik, eta ezpalak
nundik atera. Baiña beste askoren antzera porrot egiñik gelditu zan
gazte zalarik. Ona bere itzak: «Amabost-amasei urte neukazanean
ba-zan Gaztelu-Elexabeitia'ko abadegaitegian irakasle bat: D. Jose
Garcia (gb) lekeitiarra, ta beronek irakatsi euskun euskereak balio
ebala idiak atzetik akulatzeko bakarrik baiño beste zerbait goragoko gauzak erabilteko be. Lau urte egin nituan bertan eta, gero,
beste iru Gasteizkoan. Emen Kardaberaztarrakin ibilli nintzan, D.
Manuel Lekuona buru zala. Gero guda zitalak iruntsi ginduzan eta
orduantxe eten zan nire eta euskeraren arteko maite-miña»
(1983-8-23). Porrotaldiak sarri amildu oi du gizona ondalezaren barrenera.
Arrezkero, emazte, seme-alaba ta eguneroko lanak ingurutu zuten. Hispano Americano banketxean sartu zan bertan, Gernika'n,
eta ementxe iraun izan du azken urteotan apoderado bezela, zaarsaria artu arte. Gernikarra dugu Bidaguren, Lumo'ko elizaldean jaio
bait zan 1916-11-25'an.
248

Euskal arloan lan egiteko eztu asti aundirik izan, baiña alegiñak egin ditu umetako griñari ta ikasiari bide emateko. Aspaldiko
urteotan beti igorri izan du zerbait Larrea'ko Olerti-Egunerako. Eta
«Olerti» aldizkarian ainbat olerki txanbelin datoz bereak, poliki poliki landuak. Naiz-eta itzulpena izan, irakur adibidez OLERTI'n
(1982, 77 orr.) datorren «Argi eta illunaren seme» deritzana. Euskera ezin obean biribildua.
ZER'en ere idatzi ditu ipuiak eta abar.
Eta bere zaartzaroan ere lanari ekiteko asmoa du. «Ezer geiago
egiteko —idazten dit— edur pilloa dot bizkarrean. Edozelan be, nire
baratz agor onetan garatzen bada landararen bat bialduko deutsut».
Idazle onak, zaartzarora elduagatik, ez du egundo nazkarik erakutsi bear. Azken urtetan ainbat lan agertu ditu Bidaguren'ek «Olerti>Jn eta «Zer»-en.

42.- JOSU ARREGI (1916-...)
Arregi lenen eta bein Bilbo'n jaio zan 1916-garaillaren 25'an.
Bere aita, gaztaroan, Urbia'ko artzain; ama, Zaldibar'ko «Gazaga» auzokoa, ta Balendin Berriotxoa Zorundunaren senitartekoa.
Amasei urtedun zala Belgika'ko Tournai'ra Josulagunenegana
joan zan, aurretik Durango'n iru urte eginda. An iru urte eta Marneffe'n beste iru urte batxillera Filosofi-jakintzak ikasten, baita euskera ere Aita Estefania'rekin; an ziran aita Patxi Agirreolea eta Gaztelumendi, eta lagunen artean Gaizka Barandiaran eta besteak. Gero
Guatemala'ra, an aita Laskibar, Egibar, Estefania (antxe il zan), J.
Zaitegi ta beste batzuekin bizi izanik. Ondoren, Oña'n Teologiikasteak asi orduko, etxeratu zan.
Bilbo'n, 1948'an, beste lagun batekin «Larregi» akademia sortu zuen, 34 urte izkuntzak-lateraz, prantsesez, inglesez eta euskeraz irakastaldiak emanik.
EUSKAL IDAZLE.- Belgika'n ikasle zala euskera landu zuen, itzaldiakin eta bertso-lanakin, Guatemala'n ere berdin egiñaz.

249

Bilbo'n, ordea, «Agur»'en eta «Zer»'en azaldu izan ditu lanik
geienak. «Agur» aldizkarian ia zenbaki guztietan idatzi zuen zerbait. «Euskerazaleak» antzerki bi argitaratu zizkioten. Itzulpen asko
osatu ditu onentzako eta arentzako.
Bere ardurapean euskal idazle egin diranak, ez dituzu gutxi; euskerazko klase ugari eman ditu, ba, «Corte Ingles»-en, «Begofiazpi»-n, «Magefesa»-n, «Popular Banketxean», «Guinea y Simon»enean, eta azkenez «Euzkadi» aldizkarian.
Udako ikastaroetan ere lan errimea egin digu.

43.- FEDERIKO KARL KRUTVVIG (1921-...)
Etorburuz doixtar dalarik ere, Getxo'n, itxas-ertzeko erri lerdenean sortu zan 1921-2-15'an. Sal-erosketan maisu. Aur-arotik liburuak eta ikastea alai ta poz-atsegin zitzaizkiola, Eskugoa eta Ekonomia ikasi zituen. Baita Sortaldeko izkuntzak ere Sorbona'n eta
Bonn'en. Laket zaizkio batez ere Filosofia, Fisika eta Linguistika.
Euskaltzale. Eta Euskaltzain osoa, Azkue zanaren garaitik. Naiko idatzi du bertsoz eta itz-lauz, erderaz eta euskeraz. «Gernika»,
«Euzko-Gogoa», «Egan», «Tierra Vasca», «Deia» ta olakoetan datoz bere idazlanak.
Ona beronen lan-zerrenda bat:
1) Olerkiak: «Euzko-Gogoa»-n eta «Gernika»-n dauzkazu onen
olerkirik geienak, eta auen artean ainbat soneto: «Euzko-Gogoa»n: Arrizko rhapsodia (1952), Gerkherriko izpirituoi (1952), Simphonia (1952). «Gernika»-n bestelako poesiak: Deo ignoto (1951),
Haltzen errege (Goethe'ren balada bat itzulita, 1951), Hoerderlin'en
poema baten itzulpena, (1951), Zer naiz, (1951). Eta Egan'en: Bihotza (1949), $Zergatik (1949), eta abar.
2) Idazlanak edo artikuluak: Azkue jaunaren In memoriam
(«Euzko-Gogoa», 1952), Bulharraren labyrinthua («Euzko-Gogoa»,
1952), Gernikako Arbolaren fruktuak («Gernika», 1951), Huma250

nismu, Gizabidea («Gernika», 1951), Seminarii yaunari ondo-etorria
(«Euzko-Gogoa», 1952), Lafon yaunari ondo-etorria («EuzkoGogoa», 1952), Sobre la reorganizacion de la lengua vasca («Gernika», 1950).
3) Vasconia (Buenos Aires, 1962).
4) La Cuestion vasca (1966).
5) Liberalkeriari aitzi (1968). Itzulpena.
6) Praktikaz (1968). Mao-Tse-tung'ena, euskeraz.
7) Liburuzka gorria (1969). Mao-Tse-tung'ena au ere.
Izen-ordeok erabilli ditu: «Honeto de Garralde», «L. Fernandez», «G. de Zuñiga», «Fernando Sarrailh de Ihartua».
Azken urteotan, bizitza zear osatu ditun lanetatik zenbait liburu irtetzeko dira irakoletatik, naaskaldi gisa egiñak denak. Gizona
bere zizelkatua gelditzen dala, esan oi dugu. Krutwig ere ortxe daukagu arras diztiratsu.
Aspaldi ezer ondu ez digularik ere, gai da olerkirako. Badu jasa,
erreztasuna. Nik nere «Milla euskal Olerki eder» libururako Bihotza aukeratu nuen. Baditu aren antzekoak, illun xamar eta dudamudaz jantziak.
«Zeru izartsuar so ein ondoren,
Goizeko izarra nik dakhustanean,
Jaiotzen zait galde haur bihotzean:
Zer zara zu, ene gogoa, hemen?,
Zergatik jaio ta zergatik bizi?
Bilhatzen dut eta ezin atzeman.
Ai nenki nork erran ahal derauten
Nok diezaketen haur niri iharditsi.
Gogo ori, zergatik egin zara?
Haur nehoiz bururatu eztuzua?
Nora-nai joan, gora naiz behera,
Bethi ikhusiko dugu begi itsuez
Gezurra bai-ta gure Asturea
Kokos bai-takhusagu estalduez».
251

(Ikus Euzko-Gogoa, 1950, 7-8 eta 11-12 zenbakietan; S. Onaindia, MEOE, 1155
orr.; J. Bilbao, Bibliografía, IV, 529 orr.; Aufiamendi, Lileratura, IV, 341 orr.; J.
San Martin, Escritores euskericos, 109 orr.; S. Onaindia, Euskal Elertia, 219 orr.;
Zelia L. Sainz, Quien es quien en Vizcaya, 210 orr.; Torrealdai, Euskal Idazleak, gaur, 452 orr.).

44.- LON ARTEAGA BILBAO (1917-1980)
Aita karmeldarra. Mañari'n jaio zan 1917-5-16'an. Bere gurasoak Pedro ta Erramona, bertakoak, baserri-lanetik bizi ziranak.
Karmel ordenako leen-ikasteak osatu zituanean, lekaide-jantzia artu
zuen 1932-7-15'an, urrengo urtean garagarrillaren 18'an profeda egiñik. Markiña'n, Gasteiz'en eta India'ko Alwaye karmeldarren ikastetxe nagusian amaitu zituen goragoko ikasketak; antxe, Alvvaye'n bertan artu zuen apaiztasuna 1940-12-19'an, eta Ikastetxe orretan
irakasle izentatua, Filosofia erakutsi zuen 12 urtetan, ango izkuntzak eta oiturak eta ingles-elea sakon-sakon ikasiaz.
Amabi urte ikasle ta irakasle igaro ostean, 1948'an Euskalerriratu zan, eta 1954'rarte Zornotza'ko Ikasteketxean, Gasteiz'en eta
Larrea'n bizi izan zan, azkenengo urte onetan batez bere, ni neure
«Milla euskal Olerki eder» moldatzen nenbillelarik, naiko laguntza eskeiñi zidan, poesi-kopiatzen bereziki. Ondoren, ura Arequipa (Peru)'ra nagusi ta ni nagusi-ordez Eibar'era joan bearra izan
genduan.
Gizaseme argia, Larrea'n zegoela, ainbat itzaldi egin zituen inguruko errietan. Peru aldean berdin, beti agertu zitzaigun, 12 urtetan, mixiolari erne ta euskaltzale jator: artikulu bero-beroak bialdu oi zizkigun «Karmel»-era angoen oitura, ekandu siñiskerak txairo
azalduz. 1966'an emen zan berriro ere, eta urrengo urtean Zornotza'ko Ikasguan nagusi legez daukagu. Azkenez, eriotzara arte, Markiña'n bizi izan zan, 1980-1-24'an Jaunaren eskuetan bere arnasa
utzirik.
Izlari ona zala esan dut. Eta orrela da egia. 1966-10-23'an omenaldi eder bat egin genion Kirikiño'ri Mañari'n. Ogei ta amazazpi
252

urte ziran euskal idazle prestu au il zala. Mañari'n zan egun orretan Euskaltzaindia, erriko etxean egiñik bere illeroko batzarra; an
zan Gerediaga Taldea, an euskaltzale ta euskal idazle mordoa; ango
plazan egin ziran itzaldiak, bertsolarien saioak; an antzeztu zan Kirikiño'ren beraren «Anton Berakatz» teatru-lana. Goizean lenengo eliza beteko meza nagusia: Aita Lon'ek itzaldia; Basarri'k bi egun
geroago Donostia'ko egunkari batean zioanez, jendeak argitaratuta ikusi opa zuen itzaldia, alegia; urte batzuk dirala «Karmel»-ek
argitara emana.
EUSKAL IDAZLE.- Onela dirakurgu «Karmel»-en (1980-2, 43
orr.). «Aita Lon gazterik asi zan euskerea lantzen. Jator eta polito
asi be. Amazazpi urte zituela agertu zituen bertso txukun eta osteango euskal-lan batzuk, India'ra joan aurretxotik, Karmeldar ikasleak Gasteiz'en ateraten eben Etxe-barruko aldizkaritxo batean (Renacer'en). Eta India'n etzitzaion apeldu euskaltzaletasun au. arako
bidea artu zuenean, pozik irakurri oi zuen gure aldizkaria; andik
laster «Karmen'go Argia»-ren ixillaldia eta gure mixiolari gaztea
nun zer argitaratu ez zeukala gelditu zitzaigun. Okerragoa zana, bere
guraso ta anai-arrebakin ere erderaz aitu bearra jazo zitzaion, orduko «censura» zala-ta, andik euskeraz zetozen kartak ez bait zuten etxerabide onik izaten».

Maiz esan dut, baifia bego emen berriz ere: egiaz maite duguna
ez zaigu errez aiztutzen. Aipatu idazleak onela darrai: «Alan be,
ez eban euki Indian bere umetako euskera aztuteko arriskurik, ez.
Praille-Iagun euskaldun mordoaz gaiñera, euskerazko liburu-pillotxoa be aukeran eban. Berak —il zanean— itxitako paperen artean,
Indian bere gelan eukazan euskal-liburuzko zerrenda bat agertu da:
ogeitik gora, eta euren artean Kirikifio, L. Jauregi, Azkue, D. Agirre, Arrese Beitia, Eguzkitza, Oiartzabal, Olabide, Umandi, Lafitte, Barrensoro eta olakoen liburuak, eta Eusko-Olerkiak (lau tomo).
Euskalerria eta euskerea Aita Arteagak beragaz eroiazan edonora»
(Karmel, 1980, 43 orr.).
253

Bi liburu aipatu ditzakegu emen:
1) Meza Deuna ariarentzat. Arteaga'tar Laurentzi Karmeldarrak
bertsotan eratua. Ibargutxi'tar Emiliano apaiz jauanren eta Aita
Emiliano karmeldarraren doiñuak (Bilbao, Ordorika, 1957).
Meza oni buruz au idatzi zuen M. Lekuona'k: «Aldi ontan
Liturgi-gaiak asko erabilten dira baztarretan. Euskeraz ere bai...
Gaur Larrea-ko-edo Karmeldarren txanda degu. Gai beronixe buruzko lan errikoi-errikoi bat eratu digute. Eta bertsotan eratu gaiñera... A. Laurentzi'ren bertsoak oso errikoiak dira: adi-errezak eta
biribillak, ritmikoak. Teologi-mufia ere oparo dariote. Bi Emiliano
oien doñuak, berriz, ikas-errezak dira. Eta oso egoki josiak bai-deritzaizkigu, batez ere rezitatuak, ots, Kredo ta Aitagurearen doñuak
alegia» (Egan, 1958, XI, 108 orr.).
2) Euskal Aditza Prai Bartolome'gan (1768-1835). Lan luzea
(Karmel, 1978-3 eta 1978-4, 65 ta 59 orrialdeetan). Euskal Literaturaz arduratu diran guztiak goretsi izan dute Prai Bartolo,
Markiña-Etxebarri'ko karmeldar euskal idazle bipilla; aberatsa bait
da bere iztegia, eta bizkaitar itz-lauzko orrialderik bikaiñenak berak idatzi bai zizkigun.
Sagarminaga zeritzan baserrian jaio zan Prai Bartolo, baifia azken urteotan Markiña'tik Iturreta auzunera zabaldu zuten bideak
azpian artu zuen etxe ori, leendik ere erreta zegoena. Eta A. Lon'ek
onela: «Lurreratua ta birrinduta geratu jaku Sagarminaga. Baiña
Sagarminaga'n jaiotako semearen euskal-lanak ez dot uste zori ori
izango dabenik, Euskereak dirauan artean beintzat. Noiz arte, baiña, iraungo ete dausku gure mintzo gozo onek? Aspddion oso gaixorik egon arren, geure eskuetan daukagu bizirik iraun-azotea, bizirik, osasuntsu ta gazte. Orretan, eragozpenak eragozpen eta
oztopoak oztopo, itxaropentsu gagoz. Itzuliko gara geure sen onera; batez be Euskera bertokoon bizi-biderako bearrezko ta premiñazko biurtu daigunean. Iraun begi, ba, sekulako; baiña sekulatan
izan dauan bere egiazko jatortasunean» (Karmel, 1978-3, 65 orr.).
Maite zuen Lon'ek Prai Bartolo. Eta beronen lanak aztertu ta
aztertu ordu luzeak eman zituen, gaurko ao-goxoak eskatzen ditun
254

moduan aren lanak oro aztertu ta irarkolarako gertu ipiñirik: Markiña'n dago lan ori nork argitaratu zai. Geroago, ark darabillen euskal aditzari buruz lan berezia osatu zigun, Karmel-en datorrena.
«Prai Bartolo'k darabiltzan aditz-jokerak azaleratuko dodaz —dio
berak—. Leenengo ta bein aditz-bilduak. zortzi nor-aditz, eta amabost nork-aditz. Ona emen bitzuok: Nor-aditzak: «Egoki'», «egon»,
«erion», «etorri», «etzan», «ibilli», «joan» eta «jarraitu».
Nork-aditzak: «Ekarri», «entzun», «erabilli», «eritxi» (a), «eritxi»
(b), «eroan», «euki», «eutsi», «ikusi», «inon», «iraun», «irautsi»,
«irudi», «jakin» eta «jardun». Lan polita, iraupen aundiz egiña.
Etzan olerkari exkasa ere. Pilloa du, jatorrak eta ingelesetik itzuliak. Ondo menperatua zeukan ingles-izkuntza eta eder zitzaizkion Bretain Aundiko olerkariak. Etzuen askorik ondu, baiña
ondu zuena arretaz osatua du. «Karmel», «Olerti», «Agur», «Zer»en, idatzi zuen.
(Ikus S. Onaindia, MEOE, 758 orr.; M. Lekuona, Egan, 1959, orr.; J. San Martin, Escritores euskericos, 40 orr.; N. Kortazar, Cien aulores vascos, 131 orr.; Auñamendi, Litera/ura, IV, 299 orr.; J. Bilbao, Bibliografía, 1, 335 orr.; K. Etxenagusia,
Euskal Idazleak bizkaieraz, 1980, 201 orr.).

45.- JAIME KEREXETA GALLASTEGI (1918-...)
Elorriotar au umeak ere ezagun dute, bere idazlanengatik. Liburu asko ditu prosaz eta bertsoz; eta liburuak agertu-ala gorosmenik gurenenak eskaiñi izan diote andik naiz emendik. Urte batzuk dirala, bi poesi-idazti atera zitun Kerexeta'k, idazkera goxo ta
errikoiz gairik atsegiñenak erabilliz, eta askuek txaloka artu zuten
dalako liburua. Beste zenbaiten artean ona Aita Villasante'k dioskuna: «Artu dut —diotsa egilleari— zure liburuzka txairoa ta bai
gozoz irakurri ere. Opilla bezin gozo ta gustogarri aurkitu dut...
Danak dira errazak, ariñak eta gustora irakurteko modukoak»
(Aranzazu, 1959, 3-16).
255

GIZONA.- 1918-7-31'an jaio zan Kerexeta, Eliz-buru etxean. Arratia'ko Gaztelu-Elexabeitia'n asi zuen abade karrera, guda aurretxoan; guda amaitzean, berriz, Komillas (Santander)'ko Ikasgura
aldatu zan ikasketak jarraitzeko. Burgos'en diardu gero «Schola
Cantorum» abes-taldearen zuzendari, eta Sevilla'n organu-jotzaille.
1945'ko urtarrillean Tuy-Vigo (Pontevedra)'ra doa ango katedraleko barne-ogipeko izan zedin. Ementxe izan zan, gaiñera, apaizgaitegian musika erakusle eta organu-jotzaille, eta ementxe amaitu zituen bere eliz-ikasketak ere, 1947-6-13'an meza berria emanik.
An zeuzkan karguak utzi ta Urkiola'n egin zigun organu-jotzea
1952'tik 1956'ra bi tartean. Ondoren Elorrio'ko San Agustin'en daukagu 1956'tik 1960'ra, eta Yrreta'n 1960'tik 1961'ra apaiz-laguntzaille; arrezkero, Elorrio'n bizi da, leenengo «Funcor» ikastetxean
irakasle ta gero olako lotura gabe. Euskaltzaindiko urgazle, eta
Liturgi-liburuak euskeraz jarteko Batzordekoa. Pianua erakusteko
titulua Bilbo'ko Konserbatorioan atera zuen.
EUSKAL IDAZLE.- Idazle oso ugaria. Zenbait eguneroko ta aldizkaritan idatzi digu: «Euzko-Gogoa», «Eguna», «Jesus'en Biotzaren Deia», «Egan», «Olerti», «Anaitasuna», BAP, Buenos
Aires'ko «Boletin del Instituto Americano de Estudios Vascos»,
«Agur», «Zer», eta abar. Naiko izenorde erabilli dizkigu, geien baiña
«Arantzibia». Liburu asko dauzka argitara emanak. «Orbelak» eta
«Bitargi», olerki-saillak gero aipatzeko utzirik, ona itz-lauzkoak:
1) Jesukristo Gure Jaunaren Barri Ona. Lau Ebanjelioetatik itzez-itz atera ta laurak alkartuta (Donostia, 1960). Lanari buruz egilleak onan: «Alegin guztiak egin dodaz euskeraz jartean, albait ulerterrezena izan dadin... Darabildazan itz batzuei buruz, barriz, ez
diñot guztiak len sortuak izan ziranik (beste izkuntzetan bere bardin jazoten da); baiña gure arteko idazlerik geienak onartu ta erabilli dabezan eskero, neuk bere ba-darabildaz». Mako barruetan itz errezagoak ere jarten dizkigu.
2) Apostoluen Egiñak (Donostia, 1961, 137 orr.).
3) Eguneroko Meza. Aita Onaindia'rekin batean (Bilbao, 1963,
859 orr.). «Missale Romanum» euskeraz. Txaloka artua izan zan
256

Bizkaian batez ere. Nolako utsunea bete zuen urteetan! Bost milla
ale atera genitun eta urte gutxiren buruan etzan garaurik ere bazterretan. L. Mitxelena'k onan: «Txalogarria da benetan guztiontzat
asmo au, baita bizkaitar ez geran euskaldunontzat ere. Kristauliturgia liburu onen bitartez geiagoren irispidean jarri delako, bizkai'ko euskaiki ederra landuaz bidenabar. Eta langilleen izenak aipatze utsak aski adierazten du, noski, lana nolako arduraz eta tajuz
burutan atera duten» (Egan, 1963, 4-5, 244 orr.).
4) Gogarteak (Bilbo, 1963). Aita K. Basabe'ren «San Iñazio'ren
Ejertzizu etako Gogarteak, atonduta.
5) Didajé; Amabi Apoztoluen Irakaspenak (Bilbo, 1965).
6) Apostoluen Egiñak eta Idazkiak (Bilbo, 1965, 281 orr.).
1961'gn. urtean «Apostoluen Egiñak» eta emen bir-argitaratzen
dana, bat-bera duzu.
7) Alkartasun Barriko Itzak eta Gaiak (Bilbo, 1965).
8) Argi-bide Txikia. Anizeto Zugasti'rena bizkaieraz (Bilbo,
1965). Neskato-mutikoentzat eliz-liburua. 116 orr.
9) Jesukristo Gure Jaunaren Barri Ona. Lau Ebanjelioak, gipuzkeraz (1967).
10) Jesukristo'ren Barri Ona. Lau Ebanjelioak, bizkeraz (Bilbo,
1966).
1) Itun Berria, gipuzkeraz, Orixe-Kerexeta, Zugasti (Donostia,
1967; 2 gn. argitalpena, 1974).
12) Salmudia. Zugasti apaizarekin batera (Donostia, 1968). 367
orrialde. Gipuzkeraz. «Kristau-bizitzan ba-dira —dio A. Zugasti'kmilla tankeretako goraberak, eta oietako bakoitzari dagokion
giroarentzat ba-ditu, Jaungoikoaren argibidez egindako Salmudiak,
itz egokiak, gogoeta sakonak eta biotzkada xamurrak: pozaldietan
oju egiteko, atsekabean intziri, bearraldean eskabide; aulerian kemen eskatzeko, ezbearrean erruki, illun-orduan argi, erori-aldian
itxaropen, zalantzan zuzenbide, pekatuan barkapen, grazian iraupen eta maitasun».

257

13) Umeen Biblia, bizkaieraz (Bilbo, 1969). Umeen Biblia, gipuzkeraz, Kerexeta-Zugasti (Donostia, 1969, eta bigarrenez, 1974).
14) Gure Salbaziñoko Egintza (1972).
15) Alkartasun Barria. Lau Ebanjelioak (Bilbo, 1972).
16) Jesukristo'ren Barri Ona. Lau Ebanjelioak, euskeraz eta erderaz. (1972; bigarrenez, 1973'an).
17) Ebanjelio Alkartuak (1973).
18) Eliz-Guraso Apostolikuak (1975). 1976'an «Agire-Saria» jazo
zuen Baiona'n, liburu augatik.
19) Euskal-Biblia (Bilbo, 1976). Bizkaieraz, 800 orrialde.
20) Mezako Irakurgaiak Euskal Biblian (1976).
21) Astegunetako Meza-otoitzak eta gainko-erriaren
(1977).
22) Diccionario euskerico (1977).

otoitza

23) Diccionario Onomdstico y Herdldico vasco. Bost ale
(1970-71-72 eta 74).
24) Iparragirre'ren Bizitza (1978).
25) Gernika'ko beste Arbola (1979). Itzulpena.
OLERKARI.- Neurtitzez ere iru liburu azaldu ditu Kerexeta'k, eta
ez iñolaz eguratsa besterik iñarrosi nairik egiñak. Ona:
1) Orbelak (Zarautz, 1958, 79 orr.). Aurre-itzak M. Lekuona'renak dakarzki. «Kerexeta tar Jagoba», «Arantzibia» —dio Lekuona'k—, olerkari-olerkaria degu. Gazte. Orrekin, esana dago nolako olerkiak egingo dituan. Gaur dan egunean Lirikan oitzen diran
bezelakoak, —Nolakoak itz bitan esateko?— ez bait da errez, gaur
dan eguneko Lirika zertan dagon esatea. Lirika oro bezela, gaurkoa ere poesi barrukoia dala esatea, ez da ezer esatea. Lirika oro
da ola. Labur dala esatea, zerbait geiago da; bafian azaleko zerbait
besterik ez da ori. Bañan, izan, bai, ala da. Gaurko lirikak etzaitu
luzez aspertuko, ez dizu itzez eta itz-jarioz burua zoratuko. Gaurko lirika-poesi bat, ez da lore-zelai; lore bakar baizik eskurako. Lore

258

bitxi; lore aukeratu. Bañan Iore bakar. Edota sorta txiki». Olaxen
dira Kerexeta'ren olerkiak, izaditik jasotako lore bitxiak, biotz-zelaian bildutako zauskada xamurrak.
2) Bitargi (Donostia, 1960, 11 orr.). Aurreko liburuan saratu
gaiak darabiltza emen ere, eskuarki: Jainkoa, gizona, izadia, maitasuna... Ederki dio:
«Maitasunari
gaztaroan
abestu ezik,
noizko utzi?»
3) Orbelak, Bitargi, Udazken (Bilbo, 1980, 215 orr.). Euskeraz
eta erderaz. Azken urteotako olerki-sorta duzu «Udazken», beste
biak lengoak. «Orbelak» 33 olerki dakazki: 1) Izadikoak, 8; 2) Maitezkoak, 9; 3) Biozkadak, 16; «Bitargi»-k, 47. Eta «Udazken»-ek,
11. Ondoren jarten du XVI-XVII'garren mendeko bizkaierazko
maitasun-olerki bat. Eta azkenez, iritziak, M. Lekuona, L. Mitxelena, A. Luis Villasante, Altube'tar Seber, Paris'ko «EuzkoDeya», Aurre-Apraiz, Zeleta eta A. Ibiñagabeitia'k emandakoak
noski.
(Ikus S. Onaindia, MEOE, 736 orr.; San Martin, Escritores euskericos, 150 orr.;
L. Mitxelena, Egan, 1960, 1-2, 110 orr.; idem, 1960, 3-6, 234 orr.; idem, 1961, 1-3,
149 orr.; idem, 1963, 4-6, 244 orr.; J. Beistegi, Euzko-Gogoa, 1959, 107 orr.; N. Kortazar, Cien autores vascos, 122 orr. eta Herria, 704-705 zenbakian; M. Zarate, Bizkaiko Euskal Idazleak, 269 orr.; Auñamendi, Literalura, IV, 304 orr.; J. Bilbao, Bibliografía, IV, 521 orr.; Celia L. Sainz, Quien es qui4n en Vizcaya, Bilbao, 1975,
389 orr.; S. Onaindia, Euskal Elertia, Euba, 1978, 215 orr.; K. Etxenagusia, Euskal
Idazleak bizkaieraz, 1980, 225 orr.).

46.- LUIS VILLASANTE KORTABITARTE (1920-...)
Aita frantziskotarra. Jose Artetxe'k au: «Langille porrokatua.
Lan bat bukatu orduko besteari ematen dakienetakoa. Bere idazti
guztien lixta ataltxo onetan ipinten iñor ausartu al-liteke? Aita
259

Villasante-k lan tarterik zer dan ez daki. Euskeraz eta erderaz, bietan ongi, sakonki eta ezin ditezken bestelako gaiak» (Jesukristo'ren
2gn. azalean).
Gernika'n jaio zan 1920-3-28'an. Leen ikasteak bere errian bertan osatu ondoren, Euskalerriko frantziskotarren artean egin zituen
eliz-karrerakoak. Komillas'ko Ikastetxe Nagusitik dugu Lizenziatua eta Teologian Doktor, irakasle. Ia bizitzako egunik geienak Arantzazu'n daramazki Teologia erakusten, urte askotan Euskaltzaindiburu ere izanik.
EUSKAL IDAZLE.- Santimamiñe'ko ur-itogiñak, goitik beera ta
beetik gora, jausi ta jausi olako arri borobil bitxiak egin dituzte.
Orobat Aita Villasante'k, idatzi ta idatzi konta ezin-da artikulu,
itzaldi ta liburu eman dizkigu. Ona beronen idaztirik beiñenak:
1) La Sierva de Dios M. Angeles, Concepcionista Franciscana
(1873-1921). Estudio mistico de su vida (Bilbao, 1950). Bi ale.
Dokteretzarako tesisa duzu. Euskeraz ere (Gernika, 1951) zerbait
idatzi zuen onetzaz.
2) En torno al problema del vascuence (Aranzazu, 1951). 16
orrialde.
3) Goi-Argi. Ars-ko Erretore Santuaren Erakusaldiak (Arantzazu, 1955). 168 orrialde. Iriondo'ren marrazkiak.
4) Euskal Gramatika llabur eta idazleen pusketa autatuak (Bilbo, 1956). 60 orrialde.
5) Kataliñen Gogoetak (Arantzau, 1958, 162 orr. eta bigarrenez,
1966). P. Arradoi'k idatzi eta A. Villasante'k Gipuzkoa'ko euskeraz jarria.
6) Biografia espiritual de Bernarda Ruiz de Gamiz (1745-1781).
Betoño-Araba'ko lugin gaztearen bizitza.
7) Nere izena zan Plorentxi (Zarautz, 1961, 162 orr.). Angeles
Sorazu'ren bizitza. Zumaia'ko alaba zan Sorazu, frantziskotar lekaime, Valladolid'en komentuan santutu zana.
8) El Padre Palacios (1727-1804). XVIII'garren gizaldiko mixiolari aundia.
260

9) Historia de la Literatura Vasca (Bilbo, 1961). Liburu ontaz
L. Mitxelena'k: «Emen duzu, irakurle, zuk eta nik eta beste askok
aspaldian nai eta bear genduan liburua; emen aurkituko dituzu, bestera jo gabe, euskal-idazle eta euskal-obren gaiñean zenituen berri
ugari eta zeatzak. Eta ez ori bakarrik. Nai-ta-ezkoa zen, eta orrelaxe ikusi du bere zorrotzez egilleak, euskal-idazleen mintzatzea, gure
izkuntzari dagozkion lanak ondu dituzten neurrian beintzat, eta are
erbesteko euskalariez, zear eta oraingoz. Nekez bil zezakean bestek
Aita Villasante'k bildu duen argitasun-bilduma aberatsa, eta argitasun bakoitza eztator utsik, bere soillean, buruz eta tajuz dagokion balioari eta lekuari begira neurtua baizik» {Egan, 1961, 4-6,
253 orr.). Izan du bigarren argitalpena ere.
10) Kristau Fedearen Sustraiak. I. Jainkoa (Arantzazu, 1962, 207
orr.).
11) Kristau Fedearen Sustraiak II. Jesukristo (Donostia, 1969,
434 orr.). L. Mitxelena'k Egan'en: «Kristau-Ikasbideak gaur eskatzen duen goragoko maillarako euskera lantzen ezpadugu, zokoan
geldituko zaigu poliki-poliki bakankako zenbait elizkizunetarako.
Ezerk artegatzen etzuen fedea, gurasoengandik zuzen-zuzenean zetorkigun ura, ederra izanik, ezta gaur aski. Eta oraingo bearkizunetarako nekez sor zitekean Villasante'ren au bezain liburu egokirik... Izkuntzaren aldetik, ezta giza gaiztoz bezala begiratzekoa,
astiro eta sakon aztertzekoa baizik».
12) Aitonaren uzta (Zarautz, 1961, Kuliska Sorta). Graziano Anduaga'ren bertsoak.
13) Egunsentiko Txoria eta Bertso-Bilduma (Tolosa, Auspoa,
1965). Graziano Anduaga'ren bertsoak, A. Villasante'k batuta.
14) Senpere-n gertatua (Donostia, 1964). Pierres Larzabal'ek lapurdieraz egiña, A. Villasante'k gipuzkeraz modatua. Teatru-lana.
130 orrialde.
15) Voces bascongadas diferenciales de Vizkaya, Guipuzkoa y
Navarra (Bilbo, 1963). Aita Añibarro'ren eztegia, argitaratu gabea.
261

16) Gramdtica bascongada para el uso y alivio de Pdrrocos y
predicadores bizcaino, Guipuzcoanos y Navarros (Donostia, 1970).
Aita Añibarro'ren Gramatika irarri gabea. Juli Urkixo'ren Euskal
Mintegiaren laguntzaz argitara emana. 172, orrialde.
17) Hacia la lengua literaria comun (Arantzazu, 1970).
18) Literatura vasca (Barzelona, 1972). Askoren arteko, A. Villasante'ren ardurapean. 353 orrialde.
19) Axular-en Histegia. Euskera-Español-Français (Arantzazu,
1973, «Izarra» irarkolan, 673 orr.).
20) Gero. Pedro Axular (Arantzazu, 1976). Aurretik ere (Barzelona, 1964) euskeraz eta erderaz argitaratua. Seigarren edizio au
Euskaltzaindiaren babespean eta Gipuzkoa'ko Aurrezki Kutxa'ren
laguntzarekin ematen da argitara. 699 orrialde. Argitalpen ederra,
Arantzazu'ko Jakin'ek egiña.
21) La Declinación del vasco literario comun (Arantzazu, 1972,
120 orr.).
22) Anai Frantzisko-Arreba Klara. Idazkiak (Ofiate, 1977). Jose
Luis Zurutuza'k lagunduta. 239 orr.
Orrezaz gaiñera, lankide izan zaigu «Aranzazu», «Gernika»,
«Egan», «Euzko-Gogoa», «Euskera», «Cantabria Franciscana»,
«Gure Herria», BAP, «Anaitasuna» ta abar.
Bere euskera, jaikia, errez ulertzen dana duzu. Ez du bitxikeri
geiegirik erabilten: aditza tajuz eta esaerak bear diranak, ez zabar
edatuak. «Aranzazu»-n illero ematen dizkigun lanak, eder zaizkit
neri, bai gai aldetik eta bai euskera aldetik.

(Ikus Gernika, 1951, 16 zenbakian, 19 orr.; Euzko-Gogoa, 1955, 5-12, 142 orr.;
M. Le'kuona, Egan, 1957, 1-2, 115 orr.; L. Mitxelena, Egan, 1961, 1-3, 149 orr. eta
4-6, 253 orr. eta 1962, 1-3, 94 orr.; L. Akesolo, Bol. Am. Pais , 1964, 4, 367 orr.;
Auñamendi, Lileralura, IV, 319 orr.; J. Bilbao, Bibliografía, VIII, 210 orr.; K. Etxenagusia, J. Kortazar eta A. Etxebarria, Euskal Idazleak Bizkaeraz, Bilbao, 1980,
269 orr.).

262

47.- PEDRO ANASAGASTI URRUTIA (1920-...)
Langille aspergaitz frantziskotar au Bermeo'n jaio 1920-1-5'an.
Beronen gurasoak: Pedro eta Kandida. Umetatik ikasteari lotua,
Bilbo'ko Komertzi-Eskolan ikasi zuen Sal-erosketa gaia, Santander'en amaituz.
Gerora ikas-gaiok laga ta eliz-karrera egin zuen Frnatziskotarren
Ordena barruan. Leenengo meza, 1944-7-9'an abestu zigun. Naimen sendokoa eta buruz argi zetorrelako, Erroma'ra bialdu zuten
nagusiak, eta an, Urbano'ren Ikasgua deritzanean atera zigun Zientzi Mixiolaritzan Irakasle (Doktor) titulua, «Asis'ko Frnatzisko Deunaren Mixio-Deia» gaiari buruz bere tesisa egiñik. Geroago, Nabarra'ko Ikastetxean iritxi zuen Gazetaritzan Irakasle titulua ere; bere
tesisa: «Egia, albistariaren leen-elburua».
IDAZLE.- Idazle azkarra, euskeraz eta erderaz. Ona batzuk:
I. Erderaz: 1) Mixio-gaiari buruz; a) Apostolado franciscano en
Marruecos (Burgos, 1951); b) Apostatar? ;Jamás! (La revolucion de
los baxer en la China del siglo XX (Bilbao, 1951); c) El alma misionera de San Francisco de Asís (Erroma, 1955); d) San Francisco
de Asís busca al hombre (Bilbao, 1964); e) Liberacion en San Francisco de Asis (Arantzazu, 1976); f) La vocacion misionera de Santa
Clara de Asis y su orden (Bilbao, 1977). 2) Edestia eta Saioa: a)
Florecillas de la Virgen de Ardnzazu (Arantzazu, 1952); b)Aranzazu. Paisaje. Historia. Tradicion (Bilbao, 1958, eta bigarrenez, Burgos, 1977); c) Reto juvenil a la muerte. Dima'ko Aita Domingo Iturrate Zubero irukoitzaren bizitza (Bilbao, 1959); d) Aránzazu,
milagro de piedad y de paisaje (Iruña, 1961); e) Liebana, reliquia
y paraiso (Bilbao, 1962); f) La Basñica de Ardnzazu (Bilbao, 1963);
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Euskal Literature VI - 18
  • Parts
  • Euskal Literature VI - 01
    Total number of words is 3848
    Total number of unique words is 2073
    29.6 of words are in the 2000 most common words
    42.0 of words are in the 5000 most common words
    49.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 02
    Total number of words is 3693
    Total number of unique words is 1966
    29.7 of words are in the 2000 most common words
    41.8 of words are in the 5000 most common words
    47.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 03
    Total number of words is 3771
    Total number of unique words is 2016
    29.6 of words are in the 2000 most common words
    41.9 of words are in the 5000 most common words
    47.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 04
    Total number of words is 3705
    Total number of unique words is 1994
    29.6 of words are in the 2000 most common words
    41.6 of words are in the 5000 most common words
    48.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 05
    Total number of words is 3623
    Total number of unique words is 2048
    29.2 of words are in the 2000 most common words
    41.6 of words are in the 5000 most common words
    48.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 06
    Total number of words is 3720
    Total number of unique words is 1891
    29.0 of words are in the 2000 most common words
    40.0 of words are in the 5000 most common words
    46.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 07
    Total number of words is 3669
    Total number of unique words is 1960
    29.0 of words are in the 2000 most common words
    41.9 of words are in the 5000 most common words
    48.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 08
    Total number of words is 3684
    Total number of unique words is 1922
    27.5 of words are in the 2000 most common words
    39.4 of words are in the 5000 most common words
    45.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 09
    Total number of words is 3648
    Total number of unique words is 1877
    28.8 of words are in the 2000 most common words
    41.0 of words are in the 5000 most common words
    46.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 10
    Total number of words is 3638
    Total number of unique words is 1898
    28.5 of words are in the 2000 most common words
    41.8 of words are in the 5000 most common words
    49.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 11
    Total number of words is 3712
    Total number of unique words is 2031
    29.8 of words are in the 2000 most common words
    41.0 of words are in the 5000 most common words
    48.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 12
    Total number of words is 3782
    Total number of unique words is 1996
    28.3 of words are in the 2000 most common words
    40.8 of words are in the 5000 most common words
    47.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 13
    Total number of words is 3567
    Total number of unique words is 1855
    27.3 of words are in the 2000 most common words
    37.6 of words are in the 5000 most common words
    44.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 14
    Total number of words is 3687
    Total number of unique words is 2066
    29.6 of words are in the 2000 most common words
    41.5 of words are in the 5000 most common words
    47.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 15
    Total number of words is 3760
    Total number of unique words is 1986
    30.3 of words are in the 2000 most common words
    42.5 of words are in the 5000 most common words
    48.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 16
    Total number of words is 3622
    Total number of unique words is 1987
    27.5 of words are in the 2000 most common words
    38.5 of words are in the 5000 most common words
    45.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 17
    Total number of words is 3548
    Total number of unique words is 1870
    28.6 of words are in the 2000 most common words
    40.4 of words are in the 5000 most common words
    46.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 18
    Total number of words is 3700
    Total number of unique words is 2002
    27.7 of words are in the 2000 most common words
    38.9 of words are in the 5000 most common words
    45.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 19
    Total number of words is 3588
    Total number of unique words is 1881
    28.3 of words are in the 2000 most common words
    39.6 of words are in the 5000 most common words
    46.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 20
    Total number of words is 3501
    Total number of unique words is 1722
    24.6 of words are in the 2000 most common words
    36.1 of words are in the 5000 most common words
    42.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.