Euskal Literature VI - 14

Total number of words is 3687
Total number of unique words is 2066
29.6 of words are in the 2000 most common words
41.5 of words are in the 5000 most common words
47.9 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
1926-8-10'an berton artu genduan karmeldar jantzia, urrengo urtean dagonillaren 14'an profesa egifiik. Markiña, Gasteiz eta Begoña'n eliz ikastaroak erdi-amaiturik, 1934-7-8'an apaiz sagaratuak
izan giñan, Begoña'n bertan.
Irakaslaritzan ari izana dugu ondoren. Anai arteko gudan kapellau ibilli zan, gudarien kapellau noski, gero iru urte Begoña'n,
Nanklares'en, Dueñas'en eta Karmona'n giltzape bizi izanik. 1938'an
Nanklares'en alkar aurkitu genuan, ni El Dueso'tik eta ura Begoña'tik ara joanak, edo eramanak; ala ere etziran alperrekoak izan
204

gure giltzape-urteak, izkuntzak —frantses, ingeles eta alemanikasten geienbat emanak izan bait ziran.
Aita Akesolo'k, Hoz de Anero (Santander)-en egon zaneko urteak kendu ezkero, beste geienak irakasten eman ditula esan genezake. Urteetan irakatsi zien Begoña'ko teologi-ikasleai gai batzuen
artean Eliz-kondaira; ortarako ikaste bereziak egiña dugu. Liburuzale amorratua danez, Madrid'en osatu zigun Bibliotekonomia (liburutegi bat nola eratu, iraun-erazi, idaztiak erosi, sailkatu eta abar
ikasten dan artea). Begoña'n guztizko liburuen arduradun ez-ezik,
«Karmel» euskal liburutegiaren zaindaritza ere berak dauka. Komentuetako nagusitza ere egin du, Donostia'n, Markiña'n... Aspaldian Begoña'n bizi da, bere arazoetan buru-belarri murgildua.
EUSKALTZALE.- Berez esker ona dariona da gizakia. Otsegille
bikain dugu onetan Santa Teresa. Zergatik au? Niri askok galdetu
didate ea ikasle nintzala iñork, irakasleak-eta, zoztorrik, eragozpenik jarri zidaten euskerari buruzko auzietan. Nik ezetz erantzun diet
beti, nik ez nuela ezeren poxelu ta debekurik izan euskera arloan,
nere karrera bitartean, ezta gerroztik ere. Gure aurretiko ikasleak,
Begoña'n batez ere, «Adarra» eta «Gautxori» barne-aldizkariak ateraten zituztelako, erbesteratze bildurra izan zezakeen ikasle gazteak,
karrera bukatzean noski; India'n eta Ameriketan —Txile, Kolonbia,
Peru, Panama, Guatemala— komentu ta mixio-leku asko geneuzkan eta lurralde aietara bialduko ote zituzten duda-muda bai, baiña beste ezeren izurik ez beintzat.

Guk ikastaro zear makiña bat lan osotu genuen euskal barrutian ere, Markiña, Gasteiz eta Begoña'n baitik bat. Larrea'n geundela, naiko goiztar, Donostia'ko «Euskal Esnalea»-k eratu oi zituan
konkurtsoetara lanak bialtzen genitun eta sariak jaso; 1926'an, A.
Gotzon Jauregi zan gure irakasle eta ark lagunduta zerbait bidali
genuen aipatu aldizkarira eta sariak eskuratu genitun; Aita onek,
ondoren, gu euskaltzaletu nairik, irabazi sarien truk, Legutiano,
Aramaio ta inguruetatik txango atsegingarria egin ostean, Azkue
zanaren «Morfologia Vasca» eman zigun oroigarri bezela.
205

Gasteiz'en filosofi ikasle giñalarik, aldizkari berberak 1930'an,
urtero oi zuenez sariketak iragarriz, Cervantes'en «Novelas Ejemplares»-en itzulpenak eskatzen zituan. A. Lino'k aren «Agure kezkatia» euskeratu zuen eta saria irabazi. Lau izan gifian andik orretan sarituak: Aita Anbortsi, gure irakaslea, A. Lino, A.
Gerenabarrena eta ni; iru sari beintzat etxeratu genituen. 1931'an,
«Karmen'go Argia» sortu zanean, A. Doroteo beronen zuzendariak lanak eskatzen zizkigun; ainbat lantxo idatzi genuen bertan prosaz eta bertsoz. Teresa donearen «Onbidea» (Camino de Perfeccion)
argitaratzen orduan asi giñan, «Igotz-Oba» izengoitiz (Ikus «Karmen'go Argia», 1934). Gerora ere maiz ari izan gera alkarrekin
lanean.
Oni naiz ari laguntzeko beti prest dagoena duzu A. Akesolo.
Liturgi-itzulpenetan, bizkaieraz batez ere, lan txalogarria burutu
zuen. Azken urteotan berdin, eztu lan erreza izan Manu Sota'k utzitako «Diccionario Retana de Autoridades de la Lengua Vasca»
aztertu, osatu ta ugaritzen.
Euskaltzaindikoa da; Eusko Jaurlaritzak euskera arlorako duen
Batzordekoa eta Euskerazaintza'ren buru.
IDAZ-LANAK.- Ez bear lukean beste, baiña naiko ugaria dugu
A. Akesolo idaz-alorrean. Euskeraz eta erderaz idatzi du, beste
izkuntzetatik ainbat biurpen egiñez.
I. Erdera: 1) La Iglesia y el pescador (1953); 2) El Maestro llama (Fritz Tillmann'ena, 1956); 3) Historia de la Iglesia de Cristo
(Schuck Neuss'ena, 1957); 4) La Ciencia de la Cruz (Edith Stein'ena,
1959); 5) Elementos de la Moral Catolica (Fritz Tillmann'ena, 1959);
6) Criterios catolicos (Erich Ptzyvvara'rena, 1962) eta abar, alemanetik gaztelerara biurtuta. Emen jarri genezake baita Beñat Etxepare'ren «Linguae Vasconum primitiae», euskeraz, gazteleraz eta
prantsesez Edili'k (1968, 196 orr.) argitaratu zuena.
II. Euskeraz: 1) Agure kezkatia (Cervantes'en «El celoso extremeño»), argitaratu gabe; 2) Santa Teresa'ren Onbidea (A. Onaindia'rekin batean, Bilbao, 1963, 279 orr.); 3) Salmuak (Bilbao, 1964,
206

262 orr.), Iratzader eta Lertxundi'ren Salmoak (Baiona, 1963, 854
orr.), bizkaieraz ipiñita.
Or-emen agerturiko lan azkeak albora ezkero, ez dira askorik
bere kabuz idatziak. Auek, orraitio, aipagarri diranik ezin uka: 1)
Ipiña ta Ipiña'tarren barri (Bilbao, 1958, Verdes-Atxirika'renean,
35 orr.; eta 2) Euskal-esnale euskal-idazle (Bilbao, 1962, OLERTI
I eta II) Yose Pablo Ulibarri; 3) azken urteotako artikulu mordoxka «Euzko-Gogoa»-n: Euskalherriaren adiskideak eta Euskalhiztegia (1954, V, 153 orr.); eta «Karmel»-en: a) Enbeita, Urretxindorra, 1978-4; b) Azcue aita-semeak, 1979-2; c) Euzkadia, (Eusebio Maria Azkue zanaren poema), 1979-3; d) Aita Jose Domingo
Ugartetxea Urkieta, 1980-4; eta e) Vivo sin vivir en mí (Zuberoko
euskeraz), 1982-1; eta gaiñerakoak.
Azken ordukoa du beste itzulpen au ere: Jaungoikoak beretzat
Gura nau (Bilbo, 1983). Domingo Iturrate Zorionduna Irukiztarra,
M. Fuentes Aitak erderaz egiña. 85 orr.
Erderaz ere, jatorki eta euskal gaietaz, parrastaka idatzia da. Ona
olako batzuk gogorazi litezkenak, BAP-en argitaratuak ain zuzen:
1) Erle gobernatzalleen gidaria (Donostia, XX urtea, 4'gn. ingurraztia; 2) Dos notas autobiogrdficas de Resurreccion María Azkue, comentadas (Donostia, XXI urtea, l'go. ingurraztia).
Aldizkari oetan idatzi izan du: «Euskal Esnalea», «Karmen'go
Argia», «Euzko-Gogoa», «Karmel», «Olerti», «Jakin», «Jesus'en
Biotzaren Deia», BAP, «Agur», «Zer», tabar. «Zubero», «Axmutil», «Nonzebarri», «Basabil», «Amuxalde» izengoitiak erabilliaz.
Nolako idazle? M. Zarate'k onela: «Euskera zaarra ta erri-izkera
ondo ezagutzen dauz, eta bizkaierazko idazlerik jatorrenetarikoa
dogu berau» (Bizkaiko Euskal Idazleak, 248 orr.), eta K. Etxenagusia'k: «Erri-euskera aberatsa ta gure idazle zarrena gitxik
ezagutzen dabe Bizkaian Aita Linok baizen ondo. Gipuzkera ere
ainbat idatzi dau, baiña Obako fraide onen bizkaiereak berarizko
gozotasuna ta berezkotasuna ditu ezaugarritzat. Iker-lanak, iztegia, kritika zorrotzak, itzulpenak eskeini deuskuz orain artean»
(Euskal Idazleak Bizkaieraz, 252 orr.).
207

(Ikus S. Onaindia, MEOE, 773 orr.; M. Zarate, Idazleak, 248 orr.; J. Bilbao, Bibliografia, I, 70 orr.; Aufiamendi, Literatura, IV, 186 orr.; San Martin, Escrilores euskericos, 29 orr.; K. Etxenagusia, E. I. Bizkaeraz, 252 orr.; Torrealdai, Euskal Idazleak, gaur, 1977, 498 orr.; Celia Lopez Sainz, Quien es quien en
Vizcaya, Bilbao, 1975, 35 orr.).

23.- JOSE BASTERRETXEA (1911-...)
Askoren artean, ona emen euskal idazle urduri bat. Luma ondoren darabillenak, gizaseme geraka ta urduriak izan omen dira,
ia beti. Eta auen bizitz-zeaztasunak jakitea txit interesgarri izan oi
zaigu. Esan onen sendogarritzat, ona nik azken-maiatzaren lenengoetan egin nion eskutitzari erantzunik, Basterretxea'k aitortzen didana, jakingarria noski.
«Madril'en jaio nintzan —diost— 1911ko abenduan 9garrenean.
Handik sei illabete Gernikara eroan ninduen. Gernikako agustinoetan estudiatu neban bachilleratoa. Gero Madrillen «licenciado en
Ciencias Exactas» egin nintzan. Movimiento hasi zanean Madril'eko
Euzko Ikasle Batza'ko lehendakaria nintzan ta Agirrek «Delegado
del Gobierno de Euzkadi en Madrid». izendatu ninduan. 1937garren
urtean Frantzitik eta itsasotik zehar Bilbora joan nintzan gudari
izateko asmoz, baina ezin, asmia arrapatu neban ta. Itsasoz, gasolinazko ontzi txiki baten, Carrasco Formigueira ta bere alaba biekaz, itsasoko kapitan baten eta mariñel baten laguntzagaz, Donibane Loitzunera. Handik Parisera. Paris'en Avenue Marceau'ko
lokaletan lan egin neban. Gero, nere lana beharrezkoa ezala ta Barzelonara joan nintzan. Han «miliciano sartu nintzan. Cataluña'ko
frentea jausi zanean prisioneru arrapatu ninduten beste «miliciano» kaz ta amabost egun pasata, danok libre itxi ginduzen».
Etzan lo egotekoa eta nun-nai idoro kultur-lanari ekingo. «Paris'eko universidadean asko ikasi neban —aitortzen du—, baina eneban atara titulurik. Gerra ostean egin neban lan, RADAR'en. Iruñan, Jose Agerre kartzelan sartu ebenean, bere familiak deituta,
puestoa galdu ez eien, Inglesezko irakasle sartu nintzan Institutoan.
208

Gero PNN izan nintzan zazpi urte Leridan, eta gero oposizionak
egin ta katedratico izan nintzan».
1957'garren urtean ezkondu zan eta seme bat eta alaba bat dauzka. Azken urteotan irakasle da Naparroa'ko Ikasgu Nagusian eta
Iruña'ko Principe de Viana Institutoan. Euskaltzaindikoa.
EUSKAL IDAZLE.- Naiko idatzi du Madril-gernikar idazle onek.
Beti zorrotz eta bitxi. Etzaio falta umore ona ere: idazle onak bear
duena. «Egan»-en eta «Euskera»-n argitaratu ditu batez ere bere
lanak. Ona bere libururik beiñenak:
1) Kurloiak (Herri txoriak). Mutiko kaletarrak Bizkaian. (Zarautz, 1962, 220 orr.). «Oskillaso» darabil izen-ordetzat. Eta oskillasok berak egifiiko irudi asko ta politez jantzita dago liburua.
Bego emen euskeraren batasunaz dioana, itzaurrean batez ere.
«Orai direla-idazten du-hogei ta hamar bat urthe hasi gifiean euskaldunok batasunaren bilha, eta egin dugun aurrerapenaz konturatzen geranean arras laburra iduritzen zaigu denbora hori. Lapiko
batzuekin hau, irakurle. Hasieran zazpi lapiko geunzkan: Lapiko bakhar bat behar genuala ta bat hautatu eta beste lapikoetatik hartutako tanta batzu bota genizkion. Hunela sortu zan
lehenbiziko batasun-euskalgia. Gero Peruk, Pernandok eta Manexek dastatu behar zuten eltze huntan gordetan zana. Huna zer erran
zuten: Peruk: «Etxat gustetan Iapiko hau» erran zuan, «neuria gustetan yat askozaz gehiago, baña tira, beharrezkoa dogu batasuna,
eta iruntsi egin beharko dogu». Pernandok: «Gusto bikaiña du. Ba
al dago munduan eltze hoberik?» esan zuan. Manexek berriz: «Eztut iresten ahal» erran zuan, «etzait laket».
«Anitz liburu egin ziran lapiko bakharrarekin. Ikus dezagun orai
nola egin ziran, zelako abegia egin zioten irakurleek, eta zer gertatu zan gero. Buruhauste asko eman zizkioten Peruri liburu hauiek
eta bizkaiera hutsezko liburuak orai ere, bethe bezela, idatzi ta irakurtearren, saiatu egin zan gipuzkera osotuaz idazten eta irakurten. Manexek etzituan ulertzen liburu hauek. baña Pernandorentzat errezak eta pozgarriak ziran. Etzan gelditu Manex lan gabe eta
opor egiten. Huna zer egin zuan gero batasunaren alde. Lapiko han209

di bat hartu, Lapurdi eta Benafarroako eltzeak osorik hustu lapiko
handi huntan, eta Zuberoko lapikoaren erdia bere, barnera bota
zion. Eragin ondo, eta bigarren batasun-euskalgia jaio zan hunela:
napa-lapurdiera. Artean galtzapen handi bat izan du euskarak. Zazpigarren lapikoa hautsi egin da, eta galdu barruan zuan guztia! Lehenbiziko zazpi lapikoen ordez, lau soilik dauzkagu orai. Manexek
egin zuana arras egoki iruditu zitzaiola ta hartu lapiko handi handi bat — Manexena baño bi bider handiagoa— eta han sartu du lapiko haien barruko guztia liburutto hunen egileak. Eragin ondo eta
hemen ematen dizu dasta dezazun».
2) El vasco de hoy. Metodoa erderaz.
3) Ipuiñak, argitaratuta: 1) «Mikel eta erdeldunak»; 2) «Nylonezko euritakoa»; 3) «Zerura joan eta atzera etorri»; 4) «Hizkuntzalari handi bat»; 5) «Jostailuak, umeak eta gurasoak»; 6) «Upel
bete amontillado» E. Allan Poe'na (inglesetik euskeratuta). Guztiok «Egan»-en datoz.
4 )Akatsbako gizonaren heriotza {Egan, 1967).
5) Estudios de entonacion vasca segun el habla de Guernica
(«Fontes»-en).
6) Mark Twain'en Erregaia ta eskekoa, bizkaieraz eta gipuzkeraz, inglesetik itzulia.
7) Charles Dickens'en David Copperfield, bizkaieraz, itzulia.
8) Euskerazko bi nobela, argitaratu barik.
9) El libro Negro del Euskara. (Bilbo, 1984). 360 orrialde. Bere
libururik garrantzitsuena.
Zer asmo darabillen liburuak idaztean: «Euskera txarraren kontrako ahaleginak egitea eta bizkaierea literaturan sartzea».

(Ikus L. Mitxelena, Egan, 1962, 4-6, 304 orr.; Bol. Am. Pais, 1963, 109
orr.; L. Villasante, Aranzazu, 1963, 62 orr.; J. San Martin, Escritores euskéricos,
54 orr.; K. Etxenagusia, Euskal Idazleak bizkaieraz, 227 orr.).

210

24.- PEDRO ELORRIETA ZENIKAONAINDIA (1910-1984)
Karmeldarra. Ordenan Ume Jesus'en Teresio Aita.
Mendata'n jaio zan 1910-1-8'an. Manuel eta Segunda, bere gurasoak, fedean eta euskalduntasunean azi zuten, eta goi-deiari erantzunik, karmeldar sartu zan Larrea'n, leen-ikasteak, jantzi-artzea
eta profesa berton egiñik, 1925-7-9'an eta 1926-7-10'an kirian kirian.
Markiña'n eta Gasteiz'en erretorika ta filosofia ikasi ondoren,
Errepublika garaiko arrisku ta zanbuluak zirala-ta, Peru'ra aldatu
bearra izan zuen bere ikaslagunakin. An Lima'n artu zigun apaiztasuna, 1933-10-22'an, geroztik, berrogei urtez beintzat, bertan lan
egiñaz Kristoren fedearen ereille. Kalahorra'n il zan 1984'an.
EUSKALTZALE.- Aita Teresio ikasle zala asi zan lantxoak burutzen eta gerora, urrun, an Pazifiko alboan bizi arren, gure aldizkarietara bialdu izan ditu ango albista ta berriak. Prosaz eta bertsoz
bialdu ere.
Eta euskal erriratu zanetik, bere eguneroko bearrak saiets utzi
gabe, euskal alorreko lanari ekin dio. Eredu legez, egunokaz (1983,
iraillak 2) emendik igarotean, an Errioxa beealdean egindako euskalIan bat ekarri dit, 96 foliokoa, «Mendatako Profeta» noski. Onan
dio: «Entzute aundiko Igarle edo Profeta bat agertu zan Bizkaian
joan dan emeretzigarren gizaldian. Bere arrigarrizko iragarpenakaz
Gernikalde guztia, aldi batean, artega ta ikaraturik euki eban. Ainbat iragarpen egiñaz, «Mendatako Profeta» ez-izenaz ezagutu eban
erriak betiko».

Igarle onen bizitza ta mirariak dira idatzi onetan datozenak.

(Ikus Karmen'go Argia, 1933; S. Onaindia, MEOE, 752 orr.; Auñamendi, Lileralura, IV, 186 orr.).

211

25.- EUSEBIO ERKIAGA ALASTRA (1912-...)
E. Erkiaga'k, 1959'an, «Txomin Agirre» nobela-saria jaso zuenean, abenduaren 3'an egin-egiñean, jaia egin zioten Bilbo'n saria
emateko alegia. Eta garai artan A. Fernando Mendizabal prantziskotarrak bere itzaldian onela: «Eusebio Erkiagak euskerazko gogoa dauka, euskerazko bizitza, euskerazko anima. Euskalduna dugu
ezur eta mami. Eta orren lur gozotan azitzen zan landareak, mardula eman bear naitaez frutua» {Euskera, 1960, 422 orr.).
Lekeitio'n jaio zan Erkiaga, 1912-9-4'an. «Txikitan —dio berakeskola aurreko urteetan, lekaime izaniko emakume baten etxean,
etxetik urre-urre, ikasi nituen letrak, eta itzak gaztelaniaz irakurtzen, baiña an euskeraz berba egiten zuten, bai irakaslemeak, bai
umetxuak. «Luisa monjia» zeritzon emakume ari erriak».
Arik lasterrean, erriko estadu-eskola zan eta amalau urterarte
antxe jarraitu zigun, batean maisu alperra eta geroago gizon zaarregia gertaturik. Amar-amabi urte bitartean elizako tiple nagusia
ere izan zitzaigun, eta musika-taldean klarinete jotzaille. Eta
ezpatadantzari txiki, 1923 iraillerarte. Ordun, errian bertan, Mertzedetako fraileen ikastegira zan, zekiana zerbait mardoagotu guran. Orraitio, merkatalgo gaiak ikasten asi zan, «libre» maillan, eta
Bilbo'n urtero azterketak egin. Azken ikastaroa uri aundi orretan
burutu ta «perito merkantil» (salerosle maisu) titulu-jabe lotu zitzaigun,
Ekonomi-kinka larria; ba-zan lanik-eza bazterretan. 1936'gn.
Bizkai Bankuan sartzea lortu zuen. Eta ortxe iruntsi izan ditu lanari lotua 42 urte. Gerra aldian bere zeregiña arbuiatu gabe euskal
lanari ere ekin zion: 1937'gko. Urte berri egunetik «Eguna» zeritzan euskal egunerokoa atera zuen Eusko Jaurlaritzak eta izparringi ori aurrera bultzatu zutenak, auek izan ziran: Abeletxe, A. Zubikarai, Luzear, Luki Artetxe, E. Erkiaga eta Joxe Mari
Arizmendiarrieta. Urte orretako bagillaren 16'raiñoko bizia izan
zuen egunkari arek. Lan bikaiña osatu zuten zuzendari, idazle ta
gaiñerakoak: izparkari auxe zan, ain zuzen, guk guda-oifiean geien
irakurtzen genuena.
212

1943'an ezkondu zan Erkiaga, Begoñ'n, Jose Mari Arizmendiarrieta apaizaren aurrean, bilbotar Mertxe Telleriaz. Lau seme-alaben
guraso dira, iru neskatilla ta mutil bat. Orain gure Erkiaga, aitita
bilakatua, etxeko abaro gozoa txastatzen daukagu. Baiña ez lanetik aldendua. Beti izan da langille aspergaitz. 1951'an EK. Kruwig'ek
sortu «Urkixo'tar Jul EIkargoa»-ren Filologi Sailleko zadorlari izan
zan; 1952-60 bitartean, euskal irakasle akademi batzuetan, eta azken auetan Euskaltzaindian bertan. Bestalde, Bizkai Bankuko mutiko bankariei amazazpi urtez zenbait ikasgai edo asignatura irakatsi die Erkiaga'k, 1958-1975 bitartean. Banku onetan bertan,
urteetan atera ta zuzendu zuen berak, Kalifornia ta Nevada'ko euskal artzaiñai Bizkai Bankuak bialtzen zien izpar-orri mardula.
EUSKAL IDAZLE.- 1952'an Euskaltzaindiak bere magalean artu
zuen urgazle bezela eta 1963'an euskaltzain oso bezela. Ez merezi
gabe, ainbat euskal lan egiñak bait zituen ordurako. Gaztetatik saiatu zan zekien bizkaiera sakontzen eta gipuzkera ta napar-lapurdiera
ere ikasten. Eta gero, «Euskalerri guztian barraiatuko ziran Erkiaga'ren euskal gogo-deiak. Iftun txapelketarik bazan, antxe genduan
Erkiaga euskal-txapela eramaten edo lenengoekin burrukan», dio
A. Mendizabal'ek.

Ezta lurrin merkea, ezta pelagu ere, egi utsa baizik. Ikus bere
idazti-zerrenda oparoa:
1) Lora gorriak, lirika lana; 1936'an, Eusebio Maria Azkue'ren
omenez Lekeitio'n egin zan VH'garren Eusko Olerti jaian deduzko
aipamena euki zuena.
2) Nekazariarena; olerkia; 1950'an, bigarren saria jaso zuen Donostia'ko «Educacion y Descanso»-k atonduriko literatura sariketan.
3) Siñisgogorra, teatru lana; 1952'an aurren saria jaso zuen Donostia'ko antzerki-sariketan. Konkurtso onetan bertan irabazi zigun gaiñera bigarren sari bat «Azkue'ren heriotza» zeritzaion poesiaren bidez.
4) Aspaldiko Maigret; 1955, G. Simenon'en nobela, euskeraz,
Euskaltzaindikak eraturiko eleberri-batzaldian irugarren saria eraman zuena.
213

5) 1956'an, Sara'ko olerki-sariketan, «Axular Handiari Ohore»
izeneko kantuarekin leen-saria eskuratu zuen.
6) 1957'an, Bilbo'ko Abao'rako Usoa ta Alos opera-izkiagatik
aipamena izan zuen.
7) Kanpaien atsekabez, 1959, Bedoña'ko sariketan leen-saria eraman zuen antzerkia, sarritan antzeztua (Euskera, 1960).
8) Arranegi (Zarautz, Kuliska Sorta, 1958, 17-20 zenbakian, 197
orr.). Lekeitio da eleberri onen gertaleku. Onan egilleak: «Ene jaioterri kutuna, iñoiz neurtitzez goretsi izan arren, noizbait itz lauz
ere, ederresteko zorra neban gogotan artua. Ipuin edo eleberri onen
gertaleku, Lekeitio ta bere mugak dira; toki-izenak bai egiazkoak
dira, baiñan jazokunak eta lagunak asmaurikoak. Ildako batzuen
izenak aitatzen dira, batzuk goragarriak diralako oso, ta besteak,
gomutan izan ditugulako».
9) Araibar Zaiduna (Zarautz, 1962, Kuliska Sorta, 50 zenbakia,
171 orr.). 1958'ko Txomin Agirre Nobela Saria irabazi zuena. L.
Mitxelena'k onela: «Arranegi'n artu zituen muga estu xamarrak zearo zabaldu ditu, erri koxkorretik iri andira joan denean. Ederki ta
juturikako gizakiak ugaritu ditu, batera ta bestera itxuraldatuaz,
eta Iasai, arnas-estuka indarketa ibilli gabe, mugiarazten ditu aukeratu duen antzeztoki zabalean. Eta mintzatzen diranean, nolako
mintzo malgu-aberatsez mintzatzen zaizkigun! Teatrora jo zuenean
bazekien nora zijoan Erkiaga'k».
10) Batetik bestera. Galdu gordeko ibillerak (Zarautz, 1962, Kuliska Sorta, 51 zenbakia, 204 orr.). 1961'ko Tx. Agirre Nobela-Saria
irabazi zuena. Errenderiar kritikalari zorrotzak, etzaigula nolanai
asi, aizearekin burrukan ari dena bezala, ongi jakiñaren gaiñean
baizik, aitortu ondoren, onela didaz, Erkiaga'ren izkeraz eta jarduntankeraz: «Esanak daude sarritan esan bear direnak oro. Nork eztizkio aitortuko agerian daramazkien doai nabarmenak? Iztun ederra da beti, joria eta aberatsa, eta beste guztiaz gaiñetik jatorra.
Jatortasun ori, noski, ain egoki darabillen jatorrizko Bizkai'ko euskalkiari zor dio, izkuntza zabalago ta osoago baten oiñarri sendoa
baizik ezpada ere» (Egan, 1962, 4-6, 303 orr.).
214

Ernea da noski gaiak aukeratzen eta izkuntzari guna ateratzen.
Lanak firmatzerakoan sarri erabilli du «Endaitz» izenordea.
OLERKARI.- Eleberria ezezik neurtitza ere eztu gutxi erabilli le
keitiar idazle bizkorrak. Nik maiz xamar adierazi dut Donosti gero
Lekeitio dugula gure errietan edertasunez beteena, dala neguan dala
udan. Eta emen ernea dugu Erkiaga, eta dudarik gabe, asko esan
nai du artista batentzat inguruko giroak. Sarri norbere barrua bezin eder arrobi da tokia. Bakoitzak du gero ederra jasoteko modu
berezia, onek onela, arek arela; baita badira, eta ez gutxi, eder-arrobi
aurrean lo daudenak. Olerkia dugu ederra adierazteko biderik egokiena, eta Erkiaga gazterik asi zitzaigun olerkitxoak ederrez blei
eginda eskeintzen.
Ez digu poesi-libururik eman. Ez dakit zergatik. Baiña olerki-batzaldietan sari asko eskuratu dizkigu. Eta or daude, orrez gaiñera,
aren sorketa bikaiñak «Gernika», «Egan», «Anaitasuna», «EuzkoGogoa», «Olerti», «Jakintza», «Eusko Olerkiak», «Euzkerea»,
«Ekin», «Agur», «Euzkadi», «Eguna»... aldizkarietan. Merezi lukete bildu ta txorta egifiez argitaratzea. Berau da gaur Bizkaia'n dugun olerkaririk onena.
Goza itzazu «Bethi gose» deritzan olerkiaren aapaldiok:
Goizero izar hori agertzen denean
soina dut katigu, geldi, lo artean;
Iguzkik galdurra orduan harroen,
ta ni, sogiteke, arazoen barnen...
Zerumin bizi bat. Iaungoiko gosea,
gizonak barnean dadukan lezea;
alperrik bilhatu laket eta atsegin,
lehia min horren asetzea, ezin...
Begiok idortuz, esker-nigarretan
zeruko zituak niretzat aletan;
egunez ni sorgor bizitz zidorretan,
ta Zu, Iaun, gauean bihotz-laphurretan.

215

Beste iru aapaldi ditu apain-apain biribilduak (Gernika, 1951,
17 zenbakian). Iritziak azaltzean bakoitzak du bere gustua, ederra
ikusi, jaso ta sortzekoa. Eta sarri gertatu oi dana, zera duzu: oni
atsegin zaiona ari atsegin ez izatea. Erkiaga'ren poesi-lanak, alan
ere, edonori atsegifia dakarzkienak dituzu.
Zer asko dauzka argitaratzeko prest eta gertu, eta oien artean
aspaldi osatu zuen Platon'en «Parmenides», lapurdieraz.
(Ikus S. Onaindia, MEOE, 707 orr.; L. Mitxelena, Egan, 1958, 102 orr. eta 1962,
87 orr.; Apat-Etxeparne, Egan, 1959, 184 orr.; F. Mendizabal, Euskera, 1980, V, 42
orr.; M. Zarate, Bizkaiko Euskal Idazleak, 1970, 258 orr.; San Martin, Escritores
Euskericos, 80 orr.; Auñamendi, Lileratura, IV, 212 orr.; J. Bilbao, Bibliografía, III,
161 orr.; A. Onaindia, Euskal Elertia, 213 orr.; Enrike Zabala, Euskal Literatura,
217 orr.; K. Etxenagusia, Euskal Idazleak Bizkaian, 1980, 204 orr.; Torrealdai,
Euskal Idazleak, gaur, 450 orr.).

26.- BALENDIN AURRE-APRAIZ (1912-...)
Jakintsuak geienik barrurantz so dagite. Orobat olerkariak ere.
Balendin, at aldetik ere ikuspegi pertxentaz esitua bizi dan arren,
zentzunak —begiak eta belarriak beintzat— nun asebete baranoan
duela, barne-zale dugu, bai bizimoldez eta bai olerki-egiñetan. Aiangiz'en, leku atsegiñean, jaio zan 1912-11-3'an, elizaldearen beekaldean, Mendieta-Agerre etxaguntzan, eta bizi ere jaiotako etxean bertan bizi da.
Etzuen erarik izan bigarren maillako ikasketarik egiteko. Baiña
etxean eta eskolan aziera ona, buru argikoa berez, irakurteko grifia
ta ikasiakin izan dituan adiskidetasunezko ar-emaneri esker, ikasienekin ere, ezertariko ingera barik, ibilli al izateko bestean gogo
landua dugu. Ba dira, bai, olerkari ta asko eskolatuak izan arren,
idazle oni bere olerki ta idazlanen iritzia eskatu izan dienak. Bein,
esaterako, Guatemala'ko Unibertsitatean, Zaitegi irakasle zala, ango
dekanoa zoraturik omen zegoen F. Gartzia Lorka'ren olerkereaz,
eta arrasatetarrak esan ei zion: «Auxe baifio ere bikaiñagoa daukagu, ba, guk». Beingoan olerkari onen poesi bat eman zion itzulirik
eta, irakurri zuenean, arri ta zur gelditu omen zan.
216

Izakeraz biozpera da Aurre-Apraiz, bakar-zale ta kadentsu, goiz
illunkoi bat iduri. Orrela bait dira egiazko poetak. Baiña ba-daki
gotargi, alai izaten ere adiskideekin alkartzen danean.
Gazte samur, gerratean esku artu zigun, baita bereak eta bost
ikusi ere. Artxanda aldean zauri-zauritu egin zuten, eta arik iru egunera atzilotua izan zan; eritegirik eritegi, atzilo-zelai ta baitegi, lau
illabetean jaikitzeke ta urtebetean errenka, makuluekin leenengo ta
makilleaz gero. Beronek dioskunez, toki illun bezin Ioi aietan jasan izan ziituen oiñaze, ezbear eta mingostasunak bizitzaldi guztirako goibeltasunezko zauria ezarri zion bere barru minberari. Eresi illuna darie, beraz, onen neurtitzik geienai.
Ez du nai alere gOgo illunik, ez bere burua ez inguruan iñor.
Eder zaio musikea, gaztetan elizan eta gero espetxean ikasia. Abots
zolia zuen txikitan, orain goitia. Larrako Olerti-Egunak onek eta
Bordari zanak girotu oi zituzten itzez eta kantuz. Berdin txistua,
txilibitua ta pilarmonikea joten ditu asti-aldietan, berak diñoanez
«gogoa nasaitu ta girotzeko baserriko bakartadean». Umetatik elizkoi, orrela dirau gaur ere, erriko abadeai eliz-arazo askotan lagundurik. Anai-arreben artean amargarrena eta gazteena dala, etxeko
lanez bizi da, izadiaren eder-usaia xurgatuz eta lurrari berea eman
eragiñez. Auñamendi'k il zala dionarren, bizi-bizi dabil oraindik
bere etxaguntzan.
EUSKAL IDAZLE.- Bearrezkoena duzu, idazle on izateko, izkuntza sustraiz jakitea. Edozein izkuntza, euskera naiz arrotza. Aiangiztarrak amaren altzotik zekigun euskeraz etxean eta errian ikasia; beronen idatziak, beraz, joskera zuzenean, itz-esaera jatorrez
eta ele-ezkutuz aberats daude; aditza ta abar, orrezaz gain, gramatikaz sakonagotu zizkigun; arrezkero ere txikitatik zeuzkan akatsak
moztazi ta txukun idazten alegiftak errea dugu. Gipuzkeraz ondo
daki, beste izkelgiak ere irakurri ta ulertuz. Idazkeran garbi-zale da,
baiña garbikeri-zalez, ezta ez dugu mordoillokeriz dabilkiguna.

Aspaldi asi zan idazten «Jaungoiko-Zale» bazkunak Zornotza'n
ateraten zuen «Ekin» asterokoan lenengo, «Mendi-bide» izenordeaz;
gero «Euzko-Gogoa»-n eman zituen bere oler-lanak, «Aurraitz» eta
217

«Agerre-ko Balendin» izengoitiz. Geroztik, asko dira beronen olerkiak batez ere agertu dituzten aldizkariak: «Egan», «Karmel»,
«Olerti», «Aranzazu», Venezuela'ko «Irrintzi», «Jakin», «Agur»,
«Zer»... Gaiak berriz ugari ta zer askori buruzkoak ditu: Aberria,
erriketa, iritzi, ipui, gertakizun, eztabaida, elizti-gai, olerki ta abar.
Itzulpenak ere ba-ditu: R. Tagore'ren Txitra, antzerki lirikua (Egan,
1962, 149 orr.) eta Txori galduak (Egan, 1969, 39 orr.). Eleberri ta
beste, gaur ere Ian asko dabilzki esku artean. F. Gartzia Lorka'ren
La casada infiel olerkia-ta, euskeratuta dauzka.
Euskeraren etorkizunaz oso kezkatan bizi da Aurre-Apraiz. Batasunari buruz naikoa idatzi du; Ian batzuk argitaratu ditu, beste
asko ez dizkiote argitara eman nai izan. Ona urte batzuk dirala idatzi zuen au. «Norberena itxi bearrak —dio— min damosku guztiori emon be, eta gura ete dogu gero, bene-benetan, iñok batasunik?
Norberaren euskalkia guztiz itxi bearra ete dago, ba, zorioneko batasun ori jadesteko? Nire uste kaskarrean, ez. Asko idatzi izan da
bai bizkaieraz, bai kipuzkeraz eta bai lapurteraz; eta bata ez bestea
ezin geinkez zapuztuta jaurti, ez bertanbera itxi leentxuago-gerotxuago bearra izango dogun arlo eskerga onetan, batasun-arloan,
ezegaitik bere. Ta lapurtar jatorra naiz kipuzkera osotua artu, enpaiduak tamalgarriro gaitzetsi ta zeataz baztertzea ezin daikegu ezegaitik bere laketu ez onartu. Bizkaiera barik ezin izan daiteke, ba,
egiazko euskel-batasunik» (Egan, 1964, 1-6, 48 orr.).
OLERKARI.- Gure baserriak —oar al zera?— naiz itxas-ertz naiz
lior-barru, eder-jarioka daude. Aiangiz eta birak ez dira orretan kaxkarrenak. Or eder-iturri bi, barne ta kanpo, olerkaria azkar-azten.
Barne aldetik adimenaren eta naimenaren jabe da, eta kanpo aldetik Jainkoak ereindako izadi-edertasun orrek ez dio gutxi laguntzen norbere izatezkoari eragiteko.
Aurre-Apraiz jaiotzeaz dugu oler-gale. Beronek aitortu oi duenez, txikitatik somatu izan du ederraren biotz-eragiña, sentikizun
eta bizikizun olerkoia. Eta Lauaxeta'ren «Arrats-beran» irakurri izan
zuenean, «oneixek, neurtitx oneixek daukie nitzat oraiñarte irakurri izan ditudanak ez daukien gogo-zirkingarria» esan omen zuen,

218

ditugu. Askok galdera au egin didate: «Nolako idazlea naiz ni, zure
ustez?» Eta ez da errez erantzuna ematen. Idazle guztiok ditugu zer
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Euskal Literature VI - 15
  • Parts
  • Euskal Literature VI - 01
    Total number of words is 3848
    Total number of unique words is 2073
    29.6 of words are in the 2000 most common words
    42.0 of words are in the 5000 most common words
    49.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 02
    Total number of words is 3693
    Total number of unique words is 1966
    29.7 of words are in the 2000 most common words
    41.8 of words are in the 5000 most common words
    47.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 03
    Total number of words is 3771
    Total number of unique words is 2016
    29.6 of words are in the 2000 most common words
    41.9 of words are in the 5000 most common words
    47.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 04
    Total number of words is 3705
    Total number of unique words is 1994
    29.6 of words are in the 2000 most common words
    41.6 of words are in the 5000 most common words
    48.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 05
    Total number of words is 3623
    Total number of unique words is 2048
    29.2 of words are in the 2000 most common words
    41.6 of words are in the 5000 most common words
    48.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 06
    Total number of words is 3720
    Total number of unique words is 1891
    29.0 of words are in the 2000 most common words
    40.0 of words are in the 5000 most common words
    46.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 07
    Total number of words is 3669
    Total number of unique words is 1960
    29.0 of words are in the 2000 most common words
    41.9 of words are in the 5000 most common words
    48.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 08
    Total number of words is 3684
    Total number of unique words is 1922
    27.5 of words are in the 2000 most common words
    39.4 of words are in the 5000 most common words
    45.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 09
    Total number of words is 3648
    Total number of unique words is 1877
    28.8 of words are in the 2000 most common words
    41.0 of words are in the 5000 most common words
    46.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 10
    Total number of words is 3638
    Total number of unique words is 1898
    28.5 of words are in the 2000 most common words
    41.8 of words are in the 5000 most common words
    49.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 11
    Total number of words is 3712
    Total number of unique words is 2031
    29.8 of words are in the 2000 most common words
    41.0 of words are in the 5000 most common words
    48.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 12
    Total number of words is 3782
    Total number of unique words is 1996
    28.3 of words are in the 2000 most common words
    40.8 of words are in the 5000 most common words
    47.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 13
    Total number of words is 3567
    Total number of unique words is 1855
    27.3 of words are in the 2000 most common words
    37.6 of words are in the 5000 most common words
    44.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 14
    Total number of words is 3687
    Total number of unique words is 2066
    29.6 of words are in the 2000 most common words
    41.5 of words are in the 5000 most common words
    47.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 15
    Total number of words is 3760
    Total number of unique words is 1986
    30.3 of words are in the 2000 most common words
    42.5 of words are in the 5000 most common words
    48.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 16
    Total number of words is 3622
    Total number of unique words is 1987
    27.5 of words are in the 2000 most common words
    38.5 of words are in the 5000 most common words
    45.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 17
    Total number of words is 3548
    Total number of unique words is 1870
    28.6 of words are in the 2000 most common words
    40.4 of words are in the 5000 most common words
    46.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 18
    Total number of words is 3700
    Total number of unique words is 2002
    27.7 of words are in the 2000 most common words
    38.9 of words are in the 5000 most common words
    45.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 19
    Total number of words is 3588
    Total number of unique words is 1881
    28.3 of words are in the 2000 most common words
    39.6 of words are in the 5000 most common words
    46.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 20
    Total number of words is 3501
    Total number of unique words is 1722
    24.6 of words are in the 2000 most common words
    36.1 of words are in the 5000 most common words
    42.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.