Euskal Literature VI - 12
«Anaitasuna», «Goiz-Argi», «Karmel», «Olerti» eta «Principe de
Viana» aldizkarietan beintzat arloan jardunik ere, laster aldatu oi
eskua golde-muturretik lumara: etzaigu iñoiz geldirik egon, ez bertsolari lez, ez idazle bezela.
174
Zer abestu du? Baserriko bizia, senar-emazteen maitasuna,
neska-mutillak, gure erria bere auziakin, gure izkuntza, gure fedea.
Izadia ere maite du: udaberri, udagoien, negu, euri, su, zugatz, eguzki, illargi ta alakoak atertu gabe goresten ditu. Gauzak adierazteko
ba-du grazia. Neurkerak, berriz, ez-berdiñak darabiltza, maizenik
zortziko txikia ta nausia erabilli arren. Ederki moldatzen du aria,
bulkoz ta esaeraz. Potorik ez dizu egingo, ezertara ere. Gauzak artista samur ta gozo bezela ikusten ditu, baita aitzen eman ere.
1953'an antzerki bat eratu zuen, Jesus'en Bizitza, inguruko errietan antzeztua. Antzerki osoa da bertsoz egiña ta abestua, molde
berri baten esipean biribildua.
1974'an, ordea, Anoeta'n egingo zitzaion omenaldia zala-ta,
«Auspoa» bertso-bildumak txorta eder bat osatu zion, Nere Apurra, 105 kantarekin. Tolosa, 1974. 269 orrialde.
(Ikus S. Onaindia, MEOE, 1171 orr.; J. San Martin, Escritoes euskericos, 78 orr.;
Auñamendi, Lileratura, IV, 112 orr.).
10.- BIZENTE BATIZ BILBAO (1907-...)
Erromantze-zalekeriak, diotenez, berez dakar urruntasun lera.
Eta euskaldunok, asko beiñik-bein, erromantikuak izan, eta urrutizaleak. Gogora zenbat gure odoleko diran Ameriketan eta mundu
zabalean. Oietakoa dugu Aita Batiz karmeldarra ere. Bidagiñaren
seme izanik, bera ere ipur-dantzari biurtu zitzaigun umetatik, ainbat bidar Atlantik itxasoa zori-billa zearkatuz.
BIZI-ORRIAK.- Gerrikaitz'en jaio zan 1907-12-23'an. Aita
bidagintzatik bizi izan zitzaion, gaur emen eta biar an lan egiñik.
Ortik, bada, umezarorik geiena Markiña'n eman zuen Aita Batiz'ek,
lenengo ikastaroak bertan osoturik. Eusko-lur alderdi ori ez duzu
bat ere txarra, naiz paketsu bizi izateko, naiz irudimenari egoak askatuz ortik-emetiko ta zori-zale bilakatzeko. Begira zenbat pelotari ta eliz-gizon ortikan! Ameslari uts ote?
175
Batiz'ek eliz-deia oartu zuen barnean. Eta karmeldar izan gurarik, Larrea'n jantzi zigun Karmen'go Amaren soiñekoa
1923-10-12'an, urrengo urtean profesa egiñik. Markiña'n ele-ederra,
Gazteiz'en iru urtez Jakintza ta onen ingurukoak eta Begoña'n TeoIoji urte bat ikasi ondoren, samur zebillela-ta, Ameriketara aldatu
zan, eta an Kolonbia'ko Leiva'n, palta zitzaizkion Teoloji-urteak
bukaturik, 1931-7-9'an meza berria abestu zuen. Arrezkero, Kolonbia'n eta Panama'n ibilli zan mixio-lanetan.
1936'garren urteko gerra sortu aurretxoan Euskalerriratu zitzaigun, eta gudaldian emen ibilli zan, mendi ta erri, gudariai beren arima arazoetan laguntzen. Azkenez, Bilbao eskuitarren eskuetan jausi zanean. A. Batiz ere beste askorekin, atxillo artu zuten
Begoña'ko Karmelo'n; eta giltzapean egon bear izan zigun Karmelo, Nanklares, Dueñas eta Karmona'n— iru urte osotan. Alkarrekin gifian askatasun gabetze ortan eta, egia esan, Gerrikaiz tarra beti gertatu zan, larrialdirik gorrienetan ere, baikor, adeitsu ta
gizalegeko.
Espetxetik irten-ala, naiz-ta igaro-bidea lortzea errez ez izan,
Ameriketarako zeaztasunak atondu zituen. Eta an zan berriz bere
mixio lurrean. Etzuen, orraitio, jaioterria aiztu; ezta euskera ere.
Nainun egon, auen alde lan egin dezakegu, giza-izateari zor diogun berezko garrik barnean ba'dugu bederen. J. Zaitegi'k irasia zuen
1950'an, an Guatemala'n, bere «Euzko-Gogoa». Ez da errez guztien gogoko litzaken aldizkari bat aurrera eramatea; baiña Zaitegi'rena, gerra ostean euskera utsezko lenengoa zalako edo, geienik
ondo artua izan zan. Askok egin zuten lan arpidedunak aurkitu
ta urte-sariak or-emen jasotzen ere: A. Batiz etzan zeregin ortan
atzerena izan. Bein berak ezagun zuen lekaide bat zala-ta, idatzi
zion A. Ibiñagabeitia'ri: « aldizkaria eskuetan duela maiz ikusi izan det, poz betez beraren orriak irakurtzen, arpidedun nere bidez egiña bait-da; baiño ordain ordua danean, asarre». Eta Andima'k erantzun: «Askotxori gertatzen zaie ori, Batiz, ez bakarrik
Kolonbin dauden euskaldunei. Okerragoa oraindik. Jakin ordaindu bear dutela ta ordaindu nai ez, euskal aldizkariak aizez soilik
bizi bailiran. Eta gero ez dizute ikusi gabe utziko ez kine-mintz be176
rri bat, ez ostiko-pelota, ez erdel izparringi... ori danori ederto ordainduta, besteak beste» (Euzko-Gogoa, 1953-4, 63 orr.).
1954'an, Kolonbia'ko Tumaco deritzan lurraldea, Pazifik itxasegalean, karmeldarrai eman zien Erroma'ko Elizpuruak mixiotzat; Kolonbia'ko ego-sarkaldean dago berau, kilometro lauki
ditu ta biztanle. Bertako gotzai Frantzisko Irizar Salazar
(1909-3-15 - 1965-11-5), Ormaiztegi'ko karmeldarra izendatu zuten.
Gotzai berriak, idazkari bezela, gure Aita Batiz aukeratu zuen. Origatik, onela agurtzen zuen «Euzko-Gogoa»-k: «Zorionak gure Gotzai iaun eta idazkari berriari... «Euzko-Gogoa»-n idazten iarraitzeko tarteren bat izango al duzu. Tumaco inguruko bazter ederrek
gai ugari emango dizute naiz itz-lauz naiz itz-neurtuz idazteko. Baduzu ezpala ortarako, Batiz A. laztana) (, 1954, 58, 125 orr.).
Azken urteotan onera zan berriz ere. Emen igaro zituen urte batzuk, Eibar'en eta Markina'n; ez geldi, lanean baizik. Eta aurten
(1977), Erregen ostean, Panama'rako egazkiña artu zigun Madrid'en. Donosti'en daukagu gaur.
Euskeraz asko ta ederki idatzia da, itz lauz eta bertsoz, oremengb aldizkarietan, gerra aurrean eta ostean. Gurutz-bide polit
bat ere ba-du, bertsotan egiña. «Xalokin» zan bere ezizena. Oraintsu
bukatua du Karmeldar ordeneko santuen meza-liburua euskeraz.
(Ikus S. Onaindia, MEOE, 676 orr.; Auñamendi, Diccionario, III, 225 orr.; Jon
Bilbao, Eusko-Bibliografía, I, 380 orr.).
11.- JOSE ABASOLO ATUTXA (1907-1965)
Karmeldarren artean Aita Balentin zana, Yurre'ko Garamendi
auzoan jaio zan 1907-3-23'an; Frantzisko ta Kasildaren somea.
Barru-deiak indartuta, Larrea'n osatu zituen bere len-ikasketak eta
sar-berri urtea, 1926-7-10'an profesa egiñik.
Jakintza ta onen inguruko ikasgaiak Gazteiz'en burutu zituen.
1931'an alere, Errepublika garaiko iskanbil eta aramatzak zirala-ta,
177
lenengo Teoloji-urtea Begoña'n egifiaz, Txile'ko Txillan'en bi urte
ta Peru'ko Txokope'n osotu zuen laugarrena, 1933-10-22'n, Lima'ko
komentuan meza berria abesturik.
Nagusiak, eliz-karrera amaitu zuneko, an itxas-egaleko Pakasmaio deritzan probintziako Lloc'era bialdu zuten, ango parrokiko
eliztarren ardurea izan zezan. Lau urtetan gero, 1940-44, Aiakutxo'n
Ian egin zigun; azken urte ortatik aurrera Ika'n eta Aiakutxo'n nagusi izan zan, ia beti, langille amorratu ta arima zale. 1965'an beretarrak ikustera Euskalerririk egin zuen itzuli Iabur bat; laster biurtu
zan berriz ere bere komentura, Aiakutxo'ra, eta goxo-eriz gaizki samar egon arren, bazter aietako inditarrai Kristoren Itza zabalazten
ekiolarik, onik ezik aurkitu zan bat-batean lendik zeukan gaixoa
suminduta. Lima'ra ekarri zuten egazkiñez, baiña etzeukan osabiderik: urte artan bertan, jorraillaren lauan eman zuen azken arnasa Jaunaren bakean. Otoitza ta lana txortatzen zekian lekaidea genduan noski.
EUSKALTZALE.- Etzuen gutxi idatzi, Peru'ko elizaren eta eliz jardunak batez ere arroturik. Erbeste ezkurrez alikatu bearra izanagatik, bizitza guztian, amaren bular beroan ikasitako euskera etzitzaion aiztu; nasai mintzatu oi zan ,eta Ameriketatik egiten zituen
eskutitzak ere geienik euskeraz zetozten.
Euskal lanak idatzi ta argitaratu zizkigun. «Karmen'go Argia»n lenengo, eta «Karmel»-en gero. 1934-3-1'an, Txokope'tik Lima'ra
jauparitza artzeko egin zuen txangoa guztiz gozatsu edesten digu.
Ona zatitxo bat.
«Chocope'tik Lima'ko ibillera iru eratara egin daiteke: itxasoz,
Iiorrez ta aizez; guk lurrez egin genduan Kermeilda aba buru gendula, ta beribillez egun bien yoan ta yoan egin ezkero, urrin dagoanik esan bearrik ez. Txoriak goiztarrak dozuz; gu egun areitan goiztarrago. Jaupa entzun, Gure Jauna artu ta ordularian laurak
emondakoan,.etxetik ataz giñan... Ibilli ta an urrintxuan zeren edo
aren zaratea ta gauza zurizke batzuk; edurra zirudian; baña ez, itxasoa zan, geldi egoten eztakian itxasoko urak aterako bitsa. Igarri barrik itxasoan sartu giñan ta itxas ertze giñoyazen tximistea yoa178
ten dan bafio ariñago; baña bide eder au itxasoak laster kendu
euskun; egun sentia urratu zanekoxe beste bide batzuk artu bear
izan genduzan».
«Mendi garai bat igon eta jatsi gendun; begituaz bakarrik bildurra sartzen dau. Mendiaren tontorrean gurutze bat eta oñetan
argizariak argitan. Emekotarrak gurutzeari itzal andia dautse. Mendi
au igaro ezkero bide eder batek eroan genduzan Lima'raño: Lima
Peru'ko buru dozu ta polita ta ederra danik zetan esan bez. Ibilli
dabillenak danetarikoa ikusi daroa; on eta on ezak, atsegin ta atsegin ezak. Gauza ezbardiñetan dozu ba atsegin ta edertasuna»
{Karmen'go Argia, 1934, 197 orr.).
(Ikus Acla Ordinis Carmelilarun Discalceatorum, Fasc. 11-12, 1966, 420 orr.).
12.- JUAN MAGUNA GOIKOETXEA (1907-1975)
Arratzu'n 1907-4-19'an jaio ta Begoña'n 1975-2-19'n il zan bere
anai karmeldarren artean.
Len-ikasketak jaioterrian arturik, amairu urteko zalarik, Larrea'ko ikastetxean daukagu 1920'garren urtean. Eta adimenez argia zalako guztiz, emengoak iru urtetan burutu eta 1933-7-7'an karmeldar abitua jantzi zuen, urrengo urtean 8'an, lekaide profesa
egiñikan.
Markina'n ele-ederra ta Gasteiz'en Filosofia bukatu zituanean,
Erroma'ra bialdu zuten nagusiak Teolojia ikasten. Emen egin zuen
profesa nagusia, baita meza berria abestu ere.
Ikasketai amaia eman ondoren, zati baten oraindiño Erroma'n
jarraitu zigun; baiña 1929-1933'ko kurtsoan Begoña'n Apologika
irakasten die gazteai. Palestina'ko Karmel Mendira doa urrengo
1939'raiño an irakatsirik. Munduko gerra bitartean, an ere girorik
ez-eta, Erroma'n, Frantzia'n eta Portugal'en dabil irakasle lanean.
1951'an Probintzial ordeko izentatu dute Portugalen, kargu orretan jardunik 1963'raiño. 1969'an Begoña'ra dator erdi gaixorik.
179
Bizitza ederra aita onena. Beti bizkor eta langille. Beronen bizitza itz gutxitan borobildu nai izan ezkero, bi ixurki ikus genezake
Aita Maguna'ren bizitzan. Lendabizi irakaskintzari oratu ta ekin
zion Erroma'n, Begoña'n eta Karmel Mendian. Buru argikoa zan
erakusteko, zorrotza pentsamentu ta gogaietan, eta erreztasun itzala zuen eurok azaldu ta adierazteko. Auek bait dira maisuak euki
bear ditun doairik beiñenak.
Beste aldetik, Portugal'en batez ere, lan izugarria egin zigun urteetan aintziña baten loratsu zegoen karmeldar Ordenea jaso ta sustatzen; lanaren lanez, etxez ta lekaidez, ia leen bezin jori ta bizkor
ipiñi zuen urte gutxitan.
Ba-zuen beste jit eta lera bat ere, gaztetan ernemin erakutsi zuena: euskal idazle gogoa. Erroma'n ikasle zala asi zitzaigun emen
Zornotza'n azaltzen zan «Karmen'go Argia»-n idazten. 1931'ko jorraillean asita agertzen dira bere lanak; «aita Santua» lenengo lana,
«Arratzu»-k izenpeturik. Aita Ipolitok —LarrakoetxeaLegoaldi'k— eta biok ziran, bata irakasle ta bestea ikasle, karmeldar aldizkariaren orrialdeak idazlan ederrez apaintzen ebenak.
An ikusi ta ikasiak ziran Arratzu'k emoskuzan lanak. Gai sakonak, mamintsu ta errez emanak, «Erlejiñoa ta Laterria» eta olakoak, berak orduan ikasten zituan gaiak noski. Illero-illero bilatzen zuen zerbait.
Aita Isidro deitzen genion karmeldar artean.
(Ikus Bolelin Oficial de la Provincia de San Joaquin de Navarra, de Carmelitas
Descalzos, 1975, urtarrilla-Bagilla, 93 orri.).
13.- TXOMIN AGIRRE OZERIN (1908-...)
Teresatxo Deunaren Luki Aba, karmeldar. Dima'n jaio zan,
Arostegieta, Lamindano ta Indusi bitarteko auzoan, 1908-5-8'an.
Bere jaioterrian osatu zituen lenengo ikasketak. Amar urtedun, karmeldar izan nairik, Larrea'ko ikastetxera jo zuen eta amabost urte180
dun, Latiña ta giza-letrak ikasi ostean, Karmen'go soiñekoa jantzi
zigun 1923-7-7'an, urrengo urtean profesa egiñik.
Prailletzarako goi-ikasteak Markiña'n, Gazteiz'en eta Begoña'n
ornitu zituen, 1931-6-29'n Begoña'n bertan apaiztasuna arturik. Urte
artan Zornotza'ra eldu zan bertoko ikasleakin ekitera. Ontan zebillela sortu zan azken gerratea, ta ia urte betean, Gorbei aldean batez ere, gudarien jaupari izan zan. Ondoren iru urteko kerizpea, Begoña, Nanklares-Oka, Duefias eta Karmona'ko espetxeetan. Kerizpe
ori astintzean, berriz ere lengo zeregiñera jo zuen; izan ere, karmeldar izateko asmoz zebiltzan mutikoakin izan ditu bere ekiñaldi aundienak. Aldi laburren baten bere ardurapean egonak dira Markina, Larrea ta Zornotza'ko lekaideak. Gaur Larrea'n daukagu, beti
langille ta ibiltaun.
EUSKALTZALE.- Euskera maite du, ta edozeiñekin mintzatzeko
eztu egundo lotsarik izan. Begoña'n ikasle zala asi zan idazten, an
ixil-mixilka ateratzen zuten barne-aldizkari «Gau-Txori»-n. Gero,
gudaurretik «Karmen'go Argia»-n idatzi zigun, bertsoz eta itz-Iauz.
Geroago, «Karmel»-en ere, ainbat idazlan agertzen dira bereak, beti
umoretsu ta esakun zorrotzez: sarri euki izan du ar-emana gure baserritarrakin, eta oiengandik jasotako esakizun bizi ta itz zuurrez
dotoretu oi ditu bere idazlanen tarteak.
Izen eta ezizen auek erabilli dizkigu lanak siñatzean: «Luki A.»,
«Txomin Agirre», «Landatxu», «Arostegieta», «Mañortu», «Atxiti»
ta «Landoste».
Idatzik darakus ondoenik nor dan zorrotza. Ikus dezagun, bada,
aitortu dugun bezela A. Luki olakoa dugun ala ez. Ona emen
«Zeuok erantzun» eristen dion lana, erakusburutzat noski.
«Zenbakiak —dio— euren izkuntza edo esanaia dabela irakurle guztiak dakizue. Adibidez, auskeraz amaika bidar, erderaz mil
veces eta lateraz sexcenta habeo... ta abar esatekoan, esan dogula
edo zenbatu ezin beste gauz doguzala adierazten dogu. Amairugarren zenbakiak zoritxarra esan gura daula be baten baño geyagotan entzungo zendun. Antxiñakoak omne trinum perfectum esaten
eben, iruzko edozer oso ona da; iru arizko lokarria ezta errez puskatzen irakurten da idaztietan.
181
Ainbeste zenbakien esanaia entzun izan ba'dogu be, zortziak zer
esan gura dauan jakin gurean dabiz Larra'ko notiñik asko. Juan
dan Garilla'n zortzi ta zortzi baño ez zan entzuten, gertaerak be
olantxe zenbaki au ezpanetara ekarten euskuen-eta. Ara emen zortzi au zenbat jazokunetan agertzen dan: Lengo zenbakian irakurriko zendun legez, Garilla'ren zortzian zortzi gazte Karmengo soñekoz janzten ziran; illa orren amazortzian beste zortzi gaztek
zin-eskintzak egin ebezan. Garilla'ren 27'an izentau zan Karmelikasleen aldakuntzea egiteko; alantxe egin eben Markiña ta Iruña'ko
lekaideak; baña or Gazteiz aldean tarranta apurtu zala-ta, 27'an
joan bearrekoak ogei ta zortzian, Larra'n aurten lekaiki izandako
zortzi gazte Markiña'ratu ziran. Oartu emen be, irakurle, zenbaki
onen izan bearra. Jorrailla'n lekaidekuntza egifiik zan mutil bat eta
Garilla'n egin zortzigaz bederatziraiño elduten ziran; orain be aurten lekaiki izandako zortzi bakarrik joatea gura eban Jaungoikoak;
lekaikien artetik bat geixotu zan belaunean eten bat egiñik eta Garilla'n ogei ta zortzian, zortzi barri joan ziran.
Lar asmagillea nazala esango dau baten batek, baña gertaerak
onelantxe deadar dagie.
Zenbaki onek zer esan nai dau? Doibatzak, eta lenago Ixraeldarrak, jai ospetsuenak zortzi egunean ospatuten dauz. 8 idatzitakoan ustin (utsa) bi bata bestearen gañean dagozala dirudi; ustiñak barriz betirauntasuna esan nai ei dau; beraz, 8'k betirauntasun
bi adierazoko dauz. Zortzi eguneko jaiak, au da, biotz-poztasunak
betirauntasun bietan, emen eta donokian, izango dozuezala zuok,
zenbakiok eskuz-eskuz erabilli dozuezanok, esan nai ete dau? Zeuk
erantzun, irakurle» (Karmen'go Argia, 1933, irailla, 33'gn. zenb.,
285 orr.).
14.- FRANTZISKO ATUTXA BIKARREGI (1908-1973)
Karmeldar askoren azitegi dugu Dima. Emen du bere sortetxea,
Emaldi auzunean, olerkari errimea genduen Aita Atutxa ere, emen182
txe jaio bait zan 1908-7-23'an. Karmeldar bizitzako goraberak Larrea'n, azken gerrararte, ortzi garbiko izan diztikor lez, beti eder,
begiragarri euki izan dugun aspaldi bateko jauregi ospetsuan burutu zituen, lau urtetan beintzat, latin eta onen inguruko gramatika, matematika, kondaira, lutelesti ta abar ikasiaz.
Berton egin zuen baita asi-berrien urtea, 1926-7-10'an bere burua zifiez Jainkoari eskeiñirik. Ele-ederra, asketika ta mistika Markiña'n ikasi zitun ondoren, urte betean; Gazteiz'en, berriz, Filosofia ta ingurukoak iru urtez. Naikoa istillu izan zuten lekaretxeak
Erkala zala-ta, karmeldar ikasleetatik askok beraz Ameriketara ta
India'ra jo bear. Aita Atutxa Begoña'n zegoen ordun lenengo Teoloji urtea amaitzen: zaparrada aiek bultz eraginda itxasoz aruntz
joan bear izan zuen, beste askorekin, eta 1931-8-25'rako Txile'n
aurkitzen zan. Txillan'en jarraitu zituen bere ikasketak,
1933-12-23'an meza berria esanik. Arrezkeroz Txile'n egin zuen
arima-zaintza, ta 1965'tik Peru'n.
Txukunko'ko Ikastetxean luzaro egon zan maixu. Dala Txile'n,
dala Peru'n Kristoren Berri Ona zabalazten etzan aspertu. Naiz-ta
izlari aundia ez izan, asko ikasia ta irakurria zanez, gozo-bizia zan
aren izketa; itzak eta esanak alkar ondo lotzen zituen ezkero, aren
jarduna beti zan adigarri. Etzuen nai itz utsik, ez orbelik: zarata
gabekoak, mami soil ziran aren izkirimiri ta esariak.
Urri zebillen osasunez, beti makal xamar. Txit sentikorra zan,
urduri ta bizia; begiak su ta salda zeuzkan geienik, eta oiñak bizkor erbiaren pareko. Otzak geiago egin oi zion, eta Euskalerrira biurtzen zanean, Txile'n eta Peru'n giro berora egiña zegoen-eta, gorriak ikusi bear izaten zituen. 1972'an Probintziko Batzar nagusira
etorri zan, eta ondoren Larrea'n igaro zituen pare bat illabete, baiña otzaren otzez gelatik irtetake. Peru'ra itzulirik, an ere atxakiz
josia; neke, oiñaze ta eraman-bearrak dantzari aurrean, zirkin eta
ibiltzerik eza odolean; berna bata lendabizi ta bestea gero ebaki zizkioten, eta... azkenez, ardura aundiz zaintzen zuten anaiak ingurumari zituelarik, Lima'n il 1973-7-27'an. Lekaide ona, neke-miñen
arragoan garbitua. Zeru-bizitzan barru zabalekoa, zuzena maite zuena; beti egizale, arteza, Jainkoagan sustraiak sakon egindakoa.
183
EUSKAL LANA.- Munduan zear ibillita ere, maite zuen bere
lurra, bere izkuntza batez ere. Naikoa idatzi zigun. «Emaldiko»,
«Atutxa», «Urlo» ta «Eltzegor» erabilli zituen bere lanak
izenpetzean.
Setaz ta barne-deiz olerkari zan A. Atutxa, zoriak ortarako lagundu ezpaitzion ere. Markiña'n ele-eder ikasle zala, 1927'rantza,
zirriborratu zituen bere lenengo lanak itz lauz ta olerkitan; urte ortako «Euskal Esnalea»-n agertzen dira, gerora ere lau urtez beintzat ortan jardunik; baiña gero Txille ta bazterretan, beste arlo batzuei oratu bearra izanik, etzuen astirik ez gogo andirik izan neurtitz
gaietarako, naiz-ta, berak dioskunez, euskal arnasa jatorrak ortara
sarri bultz-eragin.
Arildu zitun gutun, artikulu ta olerkiak arnas berdiñez usaigozotuak daude. «Euskal Esnalea»-n eta Zornotzako «Karmen'go Argia»-n idatzi zigun geien bat; auetan dauzkagu «Izaki onak», «Txorizua», «Euzkera», «Leyotik», «Agur», «Basetxea», «Katua»,
«Urkiola»ra», «Kaskailluak», «Udabarria», «Larramendi'ko sorgiñak», eta abar. Nik nere Milla euskal Olerki eder gibeltzerakoan,
olerki batzuk eskatu nizkion, eta aitatu auetaz kanpo, etzuen aipatzerik ere gura izan; «beste nire olerki edo zereko zer guztiak errekara bota zeinkez», ziraustan apaltasunez.
Baiña ez, geroztik ere erabilli zigun bere Iuma zorrotza. Txile'n
ateratzen zan «Euzkadi»-n idazle izan zan, 1945'antza «Urlo» izenordez Ianak firmaturik.
«MUGARRA BEGIRARIA» POEMA.- Aren lanik ederrena auxe
dugu, Mugarra bigiraria, euskal poema bipilla, Karakas'eko «Gudari» argital-etxeak 1969'an atera ziona. 94 orrialde. bertso
guztiz. Euskeraz ta erderaz.
Esbestean zear aberri miñez bizitakoak egiña duzu poema au,
ta badu garrantzia ziurki. Muiñari ikutu nai ezkero, sarrera bezela
«Argitasunak» dakarzki 15 orrialdetan; «Azalekotzat» ondoren,
amar ahapaldiko poema, baita azkenean ere beste bederatziko bat,
lan osoaren ertz eta zertzeladak berezituaz. Bion tartean, berriz,
auek: «Ataria» (5 ahapaldi), «Erbestean» (20 ahapaldi), «Ireltxuaren
184
deixa» (24 ahapaldi), «Gernika'rena» (36), «Aretxarena» (43), «Mugarra begiraria» (41), «Txabola ta yatorria» (43), «Urrunetik urrunera» (24), «Gauberan» (28), «Aindiako otsa» (14), «Eguantza»
(21); amaieran iztegi txiki bat.
Mañari gaiñeko aitz-tontor ospetsua duzu Mugarra; egoaldera
dauzka Oba ta Artaun errixkak eta urruti Gorbea, Lekanda ta Ganekogorta; iparraldera begitu ezkero, Oiz, Bizkargi, Kantauri itxasoa;
sortaldera, Eskubaratz, Untzillaitz, Aillutz eta Anboto; sartaldera,
Kañabete, Aramotz, Lemoatx. Olerkaria Oba'koa duzu, Mugarra'k
bere arnas epelez seaska kulunkatu ziona.
Aita Atutxa beiñola, erbestez gogaitua, bere lurraren eztia goxartu nairik alderrai zebillela, Mugarra oifiera iritxi zan, arkaitz onen
kutsuz obeto jabetzearren, bere magalpe samurrean lo ere egiñik.
Olerkariak, gau-etzangua gertatu bitartean, onela dabes:
«Gogoeta goibelez
barrua ernari
ta babes egiteko
aitzulo illetari,
nondik emon burua
gaubeko loari?
Negarra litzakean
niretzat apari.
Zeru errukiorrak
orduan antola,
lorrez nenbillan oni
kentzeko aizola,
orko atxarte baten
zegoan potxola
ta bertan abia lez
gordeta txabola.
Ortxe aurkitu neban
gozozko babesa
atsedenaz amaitu
negian igesa
niretzat izanarren
atxarte oieza.
Or egin bear neban
itxarrik amesa.
Zoragarrizko abi
baita be gaugiro,
maiteagorik ezin
leikena ediro;
goietan illargia
igitzen geldiro
ta bean arranotsa
nentzuan aldiro».
Gisa ortan kantatzen digu 43 ahapaldiz aitz-zulo aretan izan zuen
ametsa.
185
Gaztetxo zala arkaitz arte oietan sarri ibilli zan. Eta poema au
burutzean, Pazifiku itxaso urrutiaren ur-egaletan biziagatik ere, maiz
nabaitu oi zuen barnean gaztetako gomuten azkurea.
Poema-egilleak ba-du asmamenaren indarra. Zorrotza da, ta itz
bakoitzari bere esan-nai zeatza ezarten dio. Maixuki borobilduta
daude bertso guztiak. Geienez zortziko nagusia darabillen arren,
ba-ditu beste neurkera batzuk ere, politak oso. 1935'an esaten zidanez, euskera gogoz ikasten ari zan, eta sakonki ikasi ere egin zuenik ezin dezakegu uka.
(Ikus J. Bilbao, Bibliografía, I, 380 orr.; S. Onaindia, MEOE, 676 orr.; Auñamendi, IV, 138 orr.; A. Onaindia, Zer, 1982, orrilla, 7 orr.).
15.- JOSE ANTONIO GOIRIA MUNIOZGUREN (1908-...)
Ekiñak eta iraupenak ezin-esan besteko balioa dutenik ukatzen
ezta iñor ere ausartuko. Ur-tanta meeak arria zulatzen duen bezela, gizonak ere bere etengabeko ekiñez gauza arrigarriak lortzen dituna, ba-dakigu; iraupenak ondozondo laguntzen ba'dio batez ere.
Doai biokin jantzia dugu Aita Goiria karmeldarra, euskal arrobiko lanari loturik.
BIZITZ-ZEAZTASUNAK.- Galdakano'n, Boroa ta Erletxe bitarteko Kortederra ibar ixillean, jaioa dugu 1908-10-25'an. Aita Karmeldarrak Larrean zeukaten ikastolan osotu zituen len-eskolak, baita
ondoren eleiz-deia barnean oarturik, praille izateko bearrezko zitzaizkion ikasketak. Berton artu zuen 1924'an Karmeldar jantzia,
urrengo urtean garagarrillaren zortzian lekaidekundea egiñik. Gero,
Markiña'n igaro zuen urtebete izkuntzak eta Letrak ikasten; Gazteiz'en ikasi zuen iru urtean Jakintza ta Begoña'n bi urtez Urtziztia.
1931'an, Erkal-garaiko lazka, istillu ta biurrialdiak zirala bide, Ameriketara jo zuen beste askorekin, eta an Kolonbia'ko Leiva'n irugarren Teoloji urtea ta Medellin'en laugarrena ikasi ondoren, berton
mezakotu zan 1933-1-29'an.
186
Apaizgoa artu ta gero, Kolonbia'n egin zuen batez ere bere
arima-zaintza. Irakastegian naiz aitortegian nekegaitza izan zanik
ezin dezakegu uka; ezta egundo alperkerian arrausi egitekoa izan,
mundua berriztu naiez Kristo'ren irakatsia zabalaztekoa baizik.
Orrela aitu zizkigun ainbat urte. 1945'an Frontino'ko nagusi ta parroku izan zan. Azkenik —aberri-miñari ezin eutsita bear bada—,
Panama'n sei illabete osoturik, Euskalerrira biurtu zan, eta arrezkero, emen dabil Begoña'n, Larrea'n eta Eibar'en, era ta modu askotara Berri Onaren azia ereiten, Euskalerriari obe-arnasa ezartzeko
noski. 1959'garren urterantza asita, iru urtez Arrate'ko irratitik itz
egin zigun astero ordu-erdi.
EUSKAL [DAZLE.- Gaur ere, euskera jatorrean mintzatzen dira
Kortederra'n. Aita Goiria'k, euskaldun guraso zintzoai esker, poliki zekien amaren magal berotik; baiña gero ere egin zuen alegiñik,
gure izkuntzak dituen barrunbe ta kosketaraiño iritxi nairik. Eta
beingoan idazle itzuli zitzaigun: Markiña'n elertia-ta ikasten zegoelarik asi zan idazten Donostia'ko «Euskal-Esnalea»-n; aldizkari
onen sariketak zirala-ta, ipuiñak eta olerkiak bialtzen zitun aietara. Ameriketatik zebillela «Jaungoiko-Zale»-n, «Karmen'go Argia»n, «Ekin»-en, «Euzkadi»-n eta «Euzkerea»-n beintzat idatzi zuen.
Gerra ondoren, berriz, «Euzko-Gogoa»-n, «Euzko-Enda»-n,
«Egan»-en, «Goiz-Argi»-n, «Anaitasuna»-n, «Karmengo Amaren
Egutegia»-n, «Karmel»-en, «O1erti»-n, «Agur»-en eta abar.
Bost liburu ere argitara emanak ditu:
1) Berrio-Otxoa'ren Bizitza (Bilbao, 1952). 96 orrialde. Aita Domekarrak argitaratuta. A. Ibiftagabeitia'k, Iiburu onen kritika egitean, gure arteko santuak ez dutela euskerarik erabilli beren idazlanetan esan ondoren, au gaiñeratzen du: «Berriotxoak beintzat amari
egin zizkion eskutitzak euskeraz idatzi zituen eta ortxe dauzkagu
santu ortz-argi orren gutun zoragarriak. Bai benetan xamurrak! Besterik ez da ere gogoz maite bear genuke euskal idazleak Berrio Otxoa zorionduna. Beraz txdo beroenak merezi ditu Goiria Aitak
egin digun liburutxoagatik» (Euzko-Gogoa, 1952, 7-8, 32 orr.).
2) Karmen'go Eskapularioa (Bilbao, 1953). Graficas Bilbao. 199
orrialde.
187
3) Fatima'ko Ama Birjiña (Bilbao, 1955). Graficas Bilbao, 260
orrialde.
4) Goi-Bidez (Bilbao, 1969). Graficas Bilbao irarkolan. 423
orrialde. Gogo jardunetarako lana da, lan arnasa aundikoa; sail
orretan utsune galant bat betetzen diguna. Onela dio egilleak itzaurrean: «Euskera, zori onez, bidea egiñez doa, azkeneko urteotan batez be. Aurreko urteotan Erroma'n ospaturiko Eleiz-Batzar
nagusiak gure izkuntzari indar andia emon dautsola ezin daikegu
ukatu. Liturji-barriztea dala-ta, euskera oso-osoan sartu da
eleizetan.
5) Kristoren Eliza (Bilbao, 1971). Graficas Bilbao irarkolan. 259
orrialde. «Aldaketa ta barrizte asko ta aundiak —dio egilleak— izan
ditu munduak azkeneko urteotan. Asmaketa izugarriak ikusi ditu
gizonak. Illargi ganean be jarri ditu bere oiñak. Munduko ertz batetik besteraño entzun-erazi leike gizonak bere abotsa. Asmaketok
maitagarriago, pozgarriagoa, lilluragarriagoa egin leikie lurreko bizitza. Elizak be izan ditu aspaldion bere aldaketak eta barrizteak batez be Bigarren Batikano Batzarraren ondoren. Eta barrizteok makaldu ta indargetu bearrean, sendotu egin dabe Eliza. Gaurkotasuna
emon dautsoe. Elizak arpegi barria dau gaur. Bizitza alai-joria. Xerarkiari buruz barrizte egokiak egin dira. Orobar laikoai buruz. Xerarkiaren eskuetan eta ardurapean egoan len Eliza, laikoa erdibaztertuta. Laikoak ba-dau gaur bere arloa, bere eginkizun berezia
Elizan. Diakonadutza barriztu egin da ta ainbat laiko egin dabez
diakono Gotzaien eta apaizen lagunkide izan daitezen Kristoren
erreiñuaren zabalkundean».
Gaiok dira A. Goiria'k liburu onetan arrotzen dizkigunak. Oetzaz etziran eztabaida gutxi erabilli aitatutako Batzar nagusian; baiña Aita karmeldarrak eztu lipizta ta eztabaidarik gura: erriarentzat
idazten du, ta Batzar arek gero atera zituen agiri ta dokumentuak
begi aurrean ditula, mamiñez mamin, osatzen du bere liburua. «Laburpen eta zabalkunde lez egiña da —diosku— asko sakondu gabe,
erriarentzat bait da geien bat».
188
Izkerari begira ere, berebat esan bear. Lau ta errez idazten du
A. Goiria'k idazten duen guztia. Garbi, baiña edozeiñek ulertzeko
moduan.
6) Gernika'ko Arbola (Bilbao, 1983, 36 orr.). Teatru-lana.
Beste lan batzuk gertuta dauzka, baiña argitara gabe:
1) Sinismena ta Agerpena. Eun bat orrialde aundi 50 bat atalekin. Arrate'ko irratitik edarazitako itzaldiak noski; 2) Egi-izpiak.
Batzuk or-emen argia ikusi duten arren, geienak argitara gabe daudenak; idazlan mordoa, danetarik; 3) Jaungoikoa. Jaungoikoari buruzko 300 orri edo folio.
(Ikus Euskera. 1935, III, 676 orr.; Euskai Esnalea, 1926, 36 ta 234 orr.; EuzkoGogoa, 1956, Azilla-Gabonilla, VII, 87 orr.; Auñamendi, Literatura, IV, 154 orr.;
S. Onaindia, MEOE, 1954, 742 orr.; ta Larrea eta Karmeldarrak, 96 orr.; Jon Bilbao, Eusko Bibtiographia, IV, 68 orr.).
16.- JOSU ALTUNA ETA MENDIOLA (1909-1989)
«Amazortzi urte nituaneko —dio Altuna'k—, korapillatuta nenguan abertzaletasunean. Orduan konturatu nintzan Euskerak
euskotarrontzat dauan garrantziarekin; lotsatu egiten nintzan euskeraz ez idazten, ez irakurten ez jakiteaz; eta, neure kautan, zin egin

- Parts
- Euskal Literature VI - 01
- Euskal Literature VI - 02
- Euskal Literature VI - 03
- Euskal Literature VI - 04
- Euskal Literature VI - 05
- Euskal Literature VI - 06
- Euskal Literature VI - 07
- Euskal Literature VI - 08
- Euskal Literature VI - 09
- Euskal Literature VI - 10
- Euskal Literature VI - 11
- Euskal Literature VI - 12
- Euskal Literature VI - 13
- Euskal Literature VI - 14
- Euskal Literature VI - 15
- Euskal Literature VI - 16
- Euskal Literature VI - 17
- Euskal Literature VI - 18
- Euskal Literature VI - 19
- Euskal Literature VI - 20