Euskal Literature VI - 10
koblakariari buruz egindakoa, 1955'garren urtean Euskaltzaindiaren
eleberri-sariketan leen-saria irabazi zuena. Santos Etxeberria'ren irudiekin. Eskeintza: «Euskalerriko elezahar ta ixtoritan oñarri arturik eta euskal-arnas beroz igurtzirik ainbeste ipui ta eleberri mamitu dizkigun Arturo Campion Irufia'ko seme argiaren oroiz eta
143
gorazarrez». Ez dakigu noiztik, ala ere Etxaide'k maite izan du Etxahun. Zuberotar koblakari onen bizitza ta neurtitzak liburu-gaitzat artu ta leenen saria jaso zuenetik gaur arteiño, Etxahun erabilli digu beti buruan eta idazkortzean. Aren koblak iñork ez bestean
—Jean Haritschelhar'i ezer kandu gabe— azaltzen eta gipuzkeraz
jarten saiatu da urteotan. Eleberri ontan, ordea, aren bizi ezbeartsua, nekez eta miñez asea, bizikiro jarten digu begi aurrean, nobela luze mardulean, euskera aberats, jator, bere-berean. «Zaarrak eta
gazteak —idazten du L. Mitxelena'k-, angoak eta emengoak irakurri ta aztertuz, gaurko euskal-prosak dituen maisuen artean jarri du bere burua». Arrera ona egin zitzaion idazti oparotsu oni.
4) Pernando Plaentxiatarra (Zarautz, 1957). 116 orr. 67 kontakizun. Ipuiok bildu ta tajutzen auek lan egin zuten: J. San Martin
Plaentxia-Eibarretan biltzen, Etxaide'tar Jon tajutzen eta Paulino
Larrañaga dibujatzen.
5) Amazei seme Euskalerriko (Zarautz, 1958). Kuliska Sortako
19-20'garren zenbakian. 172 orr. Euskaltzaindiak 1956'gn. urtean
sarituriko biografi sailla. Eskeintza: «Ana-Mari, ene besoetako arreba kuttunari, maiteki». L. Mitxelena'k itzaurrean: «Duen izena eta
entzutea eztu jendeak musutruk emana, merezi onez irabazia baizik. Eztugu euskal-soroan Etxaide'ren antzeko langille trebe eta saiatu geiegirik izan... Ongi asi bazen, etzuen orrenbestez etsi. Eztio
geroztik utzi izkera lantzeari, belarrietaratzen zitzaizkion itz eta esaera jatorrak jasotzeari, atertu gabe paper zaar eta berriak iraultzeari.
Orrela eldu da gaur darabillen mintzaera ugari, zeatz, bere gisako,
arin eta gerri-biguiñaren jabe izatera».
Liburu ontan Etxaide'k aztertzen ditun Euskalerriko amasei semeok, auetxek dituzu: Añibarro, Astarloa, Axular, Elizanburu, Etxahun, Joanes Etxeberri, Etxepare, Iparragirre, Iturriaga, Iztueta,
Aita Larramendi, Leizarraga, Mendiburu, Mogel, Oihenart eta Zabala. Lan ona benetan euskal idazle auetaz zerbait jakin nai duten
guztientzat.
6) Itxasoa laño dago (Zarautz, 1959). 270 orr. Kuliska Sortan,
29-30 zenbakian. Pio Baroja'ren «Xanti Andia» itxas-gizonaren bizi144
tza ta kezkak, euskeraz. Eskeintza: «Pilartxo Errekalde, ene emazte maiteari, gure alkartasunaren oroigarri».
7) Gorrotoa lege (Zarautz, 1964). 384 orr. Oiñaz-Ganboatarren
guduetan biratutako eleberria; 1962'an, Euskaltzaindiak D. Agirre
zanaren omenez eraturiko nobela sariketan leen saria jaso zuena.
8) Etxahun'en Bertsoak Gipuzkeraz (Zarautz, 1969). Liburu mardula. Etxahun'en bertsoak, koblak, berak idatzi zituen legez eta Etxaide'k giputzez ipiñi ta ainbat zeaztasunez eta azalpen jakingarriz ornituta. Aurretik, OLERTI poesi-aldizkarian (1961-1966) eman
zizkigun zatika.
Eusko-kondairan zutikaturik, iru drama auek ere ondu dizkigu: 1) Amaiur (Euzko-Gogoa, 1951); 2) Markesaren alaba (Egan,
1958), eta 3) Begia begi truk (Egan, 1962).
«Egan»-en datoz baita itzulpenak: Bidez-bide (1952-1954), J.
Artetxe'ren Caminando, eta Egipto'ko Ozalantze (1961) Ivar Lissiner'en «Ainsi vivaient nos ancetres». Otaz gaiñ ba-dauzka beste lan
asko. 1935'an asi zan «La Cruz» asterokoan idazten, eta geroztik
idatzi du «Gernika», «Euzko-Gogoa», «Gure Herria», «Egan»,
«Jakin», «Karmel», «Olerti», «Euskera», «El Diario Vasco», «Zeruko Argia» eta abarren. «Aldapeko», «Uarrain», «Zelai» ta erabilli ditu lanak firmatzean.
(Ikus A. Ibiñagabeitia, Euzko-Gogoa, 1954, 3-4 orr., eta 5-12, 143 orr.; L. Mitxelena, Egan, 1957, 3-4, 22 orr., eta 1958, 3-6, 237 orr., 1965, 1-5, 159 orr.; Gure
Herria, 1951, 2, 126 orr., eta 1970, 1, 43 orr.; Zeleta, Euzko-Gogoa, 1958, 236 orr.;
Garriga, , 1957, 37 orr.; J. San Martin, Escritores euskericos, 70 orr.; A.
Labaien, Teatro vasco, II; Auñamendi, Literatura, IV, 327 orr.; J. Bilbao, Bibliografía, III, 243 orr.; S. Onaindia, Euskal Elertia, 228 orr.).
75.- EUJENIO AGIRRETXE AZPILLAGA (1920-...)
Aita Prantziskotarra. Urduri ta langille. Errexil'en jaio zan
1920-11-15'an, ango «Otegitxo» baserrian; gurasoak: Jose Mari ta
Josefa Gregoria. Ikasketak Arantzazu'n eta abar osatu zituen,
praille-profesa 1936-11-3'an egiñik eta 1943-12-28'an apaiz gertaturik.
145
Gizarte-ikasteak Gasteiz'en eta Erroma'n burutu zitun. Arrezkero izlari ta kezkati ibillia dugu mundu osoan, baiña Euskalerrian
batez ere. Eder zaio euskera ta zertan esanik ere ez euskal arloa;
aspaldi danik, astean bi aldiz, irratitik itzegin digu, izkera samur,
garbi, sakonean. Euskaltzaindikoa da.
Idazle legez, «Atarre» ta «Egiaundi» izen-ordeak erabilliz, «Euskera», «Aranzazu», «Anaitasuna», «Goiz-Argi» ta onako euskal
aldizkarietan idatzi du. «Goiz-Argi»-ko editoriala berak osatzen
zigun.
Orrez gaiñera, argitaratutako lantxoak ere ba-dauzka:
1) Umetxoen Otoitzak (Bilbo, 1950). 59 orr.
2) Arantzazu'ko Amaren Bederatziurrena (Oñati, 1955). 51 orr.
3) Arantzazu'ra erromes (Zarautz, 1956). 41 orr.
4) Santutasunaren billa. Aszetika gaiez osaturiko lana, oraindik argitaratu gabe.
(Ikus J. San Martin, Escritores euskericos, 19 orr.; Auñamendi, Literatura, IV,
337 orr.; J. Bilbao, Bibliografía, I, 62 orr.).
76.- MARTIN UGALDE (1921-...)
Andoain erri sonatuan jaio zan Martin Ugalde, 1921-11-11'an.
«Euskaldun zintzoa, deitzen dio A. Ibifiagabeitia'k, aberri-izkera
biotzez maite duen euskotar bikaña».
Oraindik gaztetxo zala, gure erriko gorabera itsak zirala-ta, erbesteratu bearra izan zuen Ego-Amerikan, au da, Karakas'en kokatuz. Antxe ikasi zigun, beste gai askoren artean, kazetaritza. Eta
orretan jardun izan da bere bizitza guztian. Kazetari lez Txikago'ko
Northwestern Ikastetxe Nagusian maillatu zan. Eta Karakas'en bizi
zalarik, ango «El Farol» aldizkaria, «Creole Petroleum Corporation»-ek zeukana, berak zuzendu zuen.
146
Amalau-amabost urte dirala Euskalerriratu zan, eta andik ondoan, berton lan egiten digu kazetaritzan geienbat. Gaur Bilbo'ko
«Deia»-n idazten du egunero bezela, gai askori ekiñez. Beti da interesgarri. Azken onetan Ondarribi'n bizi da.
IDAZLE.- Landareak lur ona bear du garatzeko; berdin kazetariak ere, eta Ugalde'k etzuen lur idorra aurkitu bere lanerako. Venezuela'ko bizitza ta oiturak gai ugaria ekarriko zioten artikulu errez
ariñak osatzeko. Eta orrelaxe dagi, denbora gutxiren buruan kontalari nabarmen gertatuz. Bere ipui ta kontakizunak ainbat sari jaso
zituzten aberri-erakunderik erakundenetatik.
Erderaz eta euskeraz idatzi digu aspertu barik, Ameriketan eta
emen. Bere lanak, beraz sail bitan bananduko ditugu, erderazkoak
leenengo ta euskerazkoak gero.
1) Imdgenes de la Semana Santa en Venezuela (Karakas, 1956).
Irudien berri emateka.
2) Un real de sueño sobre el andamio (Karakas, 1957). Ipuiak.
3) La semilla vieja (Karakas, 1958). Ipuiak.
4) Cuando los peces mueren de sed (Merida, 1963). Kontakizunak. 164 orr.
5) Las manos grandes de la niebla (Karakas, 1964).
6) Unamuno y el vascuence (Buenos Aires, 1966). «Ekin» argitaldaria. 219 orr. Eskeintza: Aita Manuel Larramendi'ri, andoaindar jesuitari, bere eriotzatiko bigarren eun-urtebetzean.
7) Hablando con los vascos (Barzelona, 1974). Ariel argitaletxea. 206 orr.
8) Síntesis de la Historia del País Vasco (Donostia, 1974). «Ediciones Vascas» argitaletxea. 242 orr.
9) Tres relatos vascos (Donostia, 1974). Txertoa. 103 orr.
10) Hablando con Chillida, escultor vasco (Donostia, Txertoa,
1975). 180 orr.
Euskeraz, berriz, beste auek ditu:
147
1) Iltzailleak (Karakas, 1961). 69 orr. Agirre lendakariari
eskeifiia. A. Ibiñagabeitia'k itzaurrean onela: «Badu pozbiderik gure
euskera xaarrak. Ugalde'tar Martin etorri zaigu euskal alorrera. Ez
gero, nolanaiko lanabasekin: atxur dirdaitsu, sega zorrotz eta eskuare berri batekin baizik. Beti ere gure alorrean ari izan dala esan
diteke, ain daude dizdizari eta erdoigabe berak dakazkin erremintak». Venezuela'n argitaratutako euskerazko leenengo liburua duzu,
gaiñera.
2) Ama gaxo dago (Karakas, 1964). Antzerkia. 37 orr.
3) Gurpegi'n aspaldi gertatua (1965. Antzerkia.
4) Umeentzako kontuak (Zarautz, 1966).
5) Itsasoa ur-bazter luzea da (Bilbo, 1973). Dionisio Amundarain'ek euskeratua. Azala: «Karlos Bizkarrondo. «Mensajero» euskal
liburuak. 137 orr. Nobela bat eta iru ipui dira. Eta azken-azalean
au dio: «Martin Ugalde, kazetalari eta nobelagilea datorkigu oraingo
honetan, euskal literaturari arnasa berri eta bipila hatz-eginaz. Izan
ere, jadanik gauza ezaguna da gure artean, autorea, gure herriko
gorabeherek bortxaturik, Hego Ameriketan urte mordo batez bizitu beharrean gertatu zela. Hango egonaldia, zorionez, ez da alferrikakoa izan Euskal Herriarentzat. Bizitzez ezagutu du hango literaturaren sena, berri ta bizia. Esku artean duzun liburu hau,
euskarari sena hori itsatsi nahiaren lekuko duzu, irakurle».
Liburu auetaz kanpo, ondu dizkigun artikuluak ez dira gutxi,
eta jakingarriak geienik. Ona bat «Euskera»-n datorrena:
«Literatura-motak mugatu nahian asmo batzuk». Beronek luzez
Iandu duen ipuiñak eta kontuak, nobela luzea ta laburra darabizki
darda gaiñean, (1974, 295 orr.). «Erritar» erabilli du lanak
firmatzean.
(Ikus Labaien, Teatro euskaro, II alea, izen-zerrenda; J. San Martin, Escrilores euskéricos, 161 orr.; M. Iruxo, Bolelín del Instituto-Americano de Esludios
Vascos, 1967, XVIII, 133 orr.; Placer, Boletin , 1967, XVIII, 21 orr.;
Auñamendi, Lileratura, IV, 347 orr.; J. Bilbao, Bibliografia, VIII, 62 orr. eta X,
599 orr.).
148
77.- JESUS ARKOTXA MARTIJA (1921-...)
Mutriku'n jaio zan 1921-3-4'an. Kontugillea. Jose Antonio Arkotxa, aspaldi dala Ondarroa'n bizi dan euskal antzerkigille ugariaren anaia. Biak, amaren magalean euskeraz ederto ikasi ta bizitzan
zear edertoago landuak.
Euskal idazle lez, «Zeruko Argia»-n idatzi du, eta «Modeon»
(Motriku, Deba ta Ondarroa) deritzan erri arteko aldizkarian.
Oraindik argitaratu gabe dauzkan arren, ba-ditu euskal teatrulan bi: 1) Itxasne, Donosti'ko «Educacion y Descanso»-k sariztutakoa, eta 2) Gaixo billa.
(Ikus J. San Martin, Apendice a Escritores euskericos, Bilbao, 1969, 12 orr.; Auñamendi, Literatura, IV, 345 orr.).
78.- IÑAZIO BEGIRIZTAIN ALBIZU (1922-...)
Altzo'n jaio zan 1922-9-14'an. Tolosa'n ikasi zituen leen-ikasteak
eta batxilerra.
Euskal idazle legez, «Zeruko Argia»-n agertu zitun bere Ianak.
Teatruan ere, edo teatrugintzan ari izan da. 1969'an, «Agora» sarian leenengoa berak irabazi zuen Bizia bizi-truk lanarekin.
(Ikus J. San Martin, Apendice a Escritores euskericos, (Bilbao, 1969), 16 orr.;
Auñamendi, Literatura, IV, 357 orr.).
79.- JUAN SAN MARTIN ORTIZ ZARATE (1922-...)
Euskal kulturari buruz makiñatxo bat lan burutu duen langille
porrokatu au Eibar'en jaio zan 1922-6-23'an. Urrengo egunean bataitu zutelako ipiñi zioten Jon izena. Eibar'en berton egiñak ditu
bere ikasteak, bai gazte-eskolakoak eta bai bere gain eta kautakoak.
149
Naiz-ta gaur Ondarribi'n bizi, Eibar'n eman du gaiñera bere bizitzaldi guztia.
Barne-dei askok joa, taillar bateko maisutzaz gaiñ, mendigoizale duzu, Auñamendi, Alpes, Gredos'ko eta abarreko mendiorratzik goi ta arriskutsuenetara igona; leize-ikerla lez ainbat artzulo ta arpetan ibillia, Arlas inguruan batez ere. Au da, izadi ta
bertoko eder-mota guztien zalea.
EUSKAL IDAZLE.- Apeta guztion artean, baifia, idazletza izan
du beiñena eta biziena. Ibilliz eta ikusiz ikasia luma-puntaz adieraztea eder zitzaio beti, eta au aspaldidanik gero. Euskeraz eta erderaz idatzi digu; euskeraz «Euzko-Gogoa»-n, «Egan»-en, «Jakin»en, «Karmel»-en, «01erti»-n, «Zeruko Argia»-n... Eta erderaz, edo
bietara, «Eibar», «Euskera», Eibar'ko Klub Deportivo'ko Boletiñean, BAP, «Munibe», Buenos Aires'ko «Euskalduna», Oviedo'ko
«Speleo»-n, Tolosa'ko «Pyrenaica» eta besteetan.
Euskaltzain osoa 1957'tik. Eta urte mordoan bertoko idazkari
oia, eta kargu onek ematen dion nekeak beterik, «Euskera»-n agertzen zaizkigu zenbaki guztietan konta-ezin ala txosten, izpar eta liburu berrien iritzi emate. Etniker saillean ere lankide dugu.
Ona idazle legez azaldu ditun libururik beiñenak, euskeraz eta
erderaz.
EUSKERAZ:
1) Juan Antonio Mogel eta Urkitza, bere bizitza ta lanak (Zarautz, 1959). 47 orr. «Euskera, (1960, V, 26 orr.). Gaia: Mogel'en bizitza, euskalari, euskal-dazle eta Mogel'ekiko bibliografia.
2) Zirikadak (Zarautz, 1960). 151 orr. Kuliska Sortan. Ipuin barregarriz ornidua.
3) Eztenkadak (Zarautz, 1965). Berdintsu, ipuin eta jazorikoak.
4) Uhin berri (1964-1969). (Donostia, 1969). Poesi berriaren bilduma. Bijoa emen nik sarritan esana eta San Martin'ek ere maiz
errepikatua: argi aitortuta, poeta berriak, eguzki indartsu legez asi
ta gero bertatik laiño arre artean murgil gelditzen dirala. Esna, ba,
poeta berriok!
150
5) Euskeraren inguruan. «Euskal Elerti 69» bilduman agerturiko saiaera. (Bilbo-Donostia, 1969).
6) Hegatsez (Zarautz, 1971). 371 orr. Itz-lauzko bilduma, Serafin Basauri'ren laguntzarekin. Kuliska Sorta, 71'gn. zenbakia. Txukun, atsegiñez eta iñor bazter uzteko asmorik gabe osaturiko
bilduma.
7) Euskal Artea (Oñati, 1974). «Lur eta gizon, Euskal Herria»
bilduman datorrena.
8) Gogoz (Donostia, 1978). Kondaira, erti, musika, literatura,
izkuntza...
9) Literaturaren inguruan (Donostia, 1980). Saiaera. 247 orr.
Euskd idazle ta euskal literaturari indarra eman dioten zenbait idazleri buruz eman dituen itzaldi ta idazkietan banaturiko ideiak datozki bilduma ontan.
10 Bidez. Gure Herriko gauzak (Donostia, 1981). 484 orr. Gipuzkoa'ko Aurrezki Kutxa Probintzialak argitaratua. Euskeraz eta
erderaz. Saski-naski atsegiña, «Gogoz» bezela, gure erriko etnografi, izkuntza, edesti, literatura, omenaldi ta olakoz txukundua.
ERDERAZ:
1) Estudio etnogrdfico del Valle Urraul Alto (Donostia, 1966).
Peña Santiago'ren laguntzarekin.
2) Escritores euskericos (Bilbo, 1968). 183 orrialde eta 158
argazki.
3) Elgueta con Anguiozar y Ubera (Donostia, 1975).
4) Eibar (Donostia, 1979). Auñamendi'ren «Diccionario Enciclopedico del País Vasco»-n, X, 180-272 orr. dator.
Olerkari lez, poeta bikain —poema asko dauzka, «01erti»-n argitaratuak batez ere— agertu ez-ezik, uin berri edo azken orduko
koplakariai makiña bat zirikada zorrotz ziztatua dugu, gurdi-tiratzailleak iñoizka lokatz-arteko sakonean ezin geiago-ta, gelditu izanarren.
151
Literatur-norgeiagoka askotan izan da tarteko. Liburu ez gutxiri
jarri die itzaurrea. Itz-lauz, 1964'an, Baiona'ko Euskal Kulturaren
Alde'k jarritako «Lauaxeta» kazetari saria merezi izan zuen; olerkitan, ordea, ainbat sari jaso dizkigu.
Itzultzaille bezela, iru liburuok bereak ditu:
1) Zaldun bitxia (Donostia, 1965). Michel Ghelderode'ren «Le
cavalier bizarre» teatru-lana, euskeraz.
2) Siñerako liburu (Donostia, 1966). Salbador Espriu'ren «Libre de Sirena» poemak.
3) Kantak eta poemak («Olerti», 1966). Bertolt Brecht
(1898-1956) doixtar olerkariaren poemak eta kantak.
«Auñamendi» ta «Otaslar» izen-ordeak erabilli ditu.
(Ikus , El Bidasoa, 1960, XVI, 755 zenbakia, 4 orr.; , Egan, 1960,
1-2, 116 orr.; N. Kortazar, Cien autores vascos, 99 orr.; J. San Martin, Escritores
euskericos, 155 orr.; M. Zarate, Bizkaiko euskal idazleak, 273 orr.; Auñamendi, Literatura, IV, 350 orr.; J. Bilbao, Bibliografia, VII, 385 orr.; S. Onaindia, Euskal Elertia,
219 orr.).
80.- PEDRO ZELAIA OLABARRIA (1922-...)
Gorantzea zor zaio gizon langilleari. Edu ortakoa da, ostera,
On Pedro Zelaia, egundo aspertzaka, lanari lotuaz bizia daramana.
Eibar'en jaio zan 1922-7-22'an, eta, elizgizon, 1952'tik berton
bizi ta lan dagiana. Goi-deiari erantzuki, 1939'an abiatu zan Seminariora. Urte bete egin zuen Bergara'n eta bederatzi Gasteiz'en,
abade-karrera osatzeko. Gasteiz'en bertan apaiz egin zan,
1949-6-29'an. Gero Araba'ko Baroja ta Faido erritxoetatik laisterka pasa zan Laguardia'ra abiatzeko, eta emen bi urte erre zituen
apaizgaiekin. Beste urte bete Gasteiz'en prefekto bezela.
1952'garrengo iraillean Eibar'era bialdu zuten apaiz, eta arrezkero
guztian ementxe daukagu bere aunitz lanetan.
EuSKAL IDAZLE.- Gizonak badu indarrik barne. Eta nai duenak asko egiten. On Pedrok, eliz-ardurak —itzaldi, aitortegi, sak152
ramentuak emate ta gaiñerakoak— albora utzi gaberikan, izan du
eta gaur ba-du denbora euskal arloari itsatsi ta lan egiteko. Euskaltzale dugu, eta euskal idazle.
Gasteiz'en ikasle zala asi eta ekin zion bertsogintzari. Onela idazten dit: «Seminarioan ikastaroak egiten ari nintzala, noizbeinka bertsoak moldatzen nitun. Batu aal izan ezkero orduko bertsoak, xorta bat aiekin egingo litzateke». Bertsoak egiteko zaletasuna, ordea,
aurretik zekarren. Onela aitortzen dit: «On Felix Markiegi apaizari
geienbat zor diot nere euskeraz idazteko aukera emana. Berak,
emeki-emeki, bultzatu nindun bide ortatik gauzatxo batzuk idazteko aukera emanez. Berari esker, 13 urte nituala, 1935'gn. urtean,
ARGIA asterokoan Eibar'ko izparkari biurtu nintzan eta astero zertxobait idazten nun. Orduan sortu zitzaidan bertsoak egiteko zaletasuna».
Berak eman zion sorrera, 1953'an, EIBAR aldizkariari, eta garaiko eragozpenak gorabera, berak beti sartu izan du euskera.
«EIBAR aldizkariak —idazten dit— oraindik arnasa du eta euskerari bere garrantzia ematen dio eta neu naiz arlo ontan geien idazten detana» (1983-5-17'ko kartan).
Berdin egin du, idatzi noski, GOI-ARGI, Eibar'ko Mariaren
Alabak illero, aspalditik, atera izan duten aldizkaritxoan ere. Bazeukan berton euskerak bere tokia, naiko zabala, eta aldizkari onek
giro ontan 1968'gn. urterarte iraun zuen.
«Zeruko Argia», «Goiz-Argi», «EI Diario Vasco» ta olakoetan
ere idatzi du, «Kepa», «P. de Arrate», «Arrajola» izen-ordeak maiz
erabiliz.
(Ikus J. San Martin, Escritoes euskiricos, 61 orr.; Auñamendi, Lileratura, IV,
350 orr.).
153
81.- MANUEL JUARISTI AZPIAZU (1923-...)
Azkoiti'n jaio zan Juaristi 1923-2-2'an. Euskalduna ta Jainkozalea, benetan, bere sendia. Goi-indarrak eraginda, leen-ikasteak
jaiot-errian osatu ondotik, karmeldar sartu zan Zornotza'ko ikastetxean. Larrea'n egin zuen Nobiziadu urtea, 1941'an zin-itzak otsegiñik. Iruña'n, Gasteiz'en eta abar burutu zitun ikasketa nagusiak, 1949-6-29'an mezako egiñik Gasteiz'en.
1954'tik Markina'n bizi da, leenengo gazteen irakasle, gero bertako nagusi, «Zerutxo»-ren sortzaille ta ainbat alkarteren zuzendari. Azken urteotan Gogo-Jardunai emana dabil, karmeldar lekaimeen artean batez ere.
EUSKAL IDAZLE.- Euskera gozo errezaren jabe, aspaldiko urteetan ainbat idatzi zuen, bertsoz eta prosaz, Euskalerriko aldizkarietan, «Karmen'go Amaren Egutegia»-n, «Karmel»-en, «01erti»-n,
«Zeruko Argia»-n, «Aranzazu»-n eta abar. Lanak izenpetzerakoan
izen-ordeok erabilli ditu: «Aita Migel Mari», «Azkoiti», «Dundunzar», «Aldako», «Izarraitz».
Nolako idazle? Irakur urrengo zatitxo au, eta zeuk esan. 1953'ko
«Karmen'go Amaren Egutegia»-n (69 orr.) dator «Gernika'ko Arbola» eresiaren gizaldi-urrena zala-ta, «Iparragirre» lantxoa. «Iparragirre il zan —dio—. Bafia bere oroia oraindik bizi-bizi dago gure
biotzetan. Euskaldun onetzaz asko idatzi izan da, ta ez, ziñez, dana
bera goraltzeko. Guk bere akats eta utsegite guztiak ezagutzen ditugu, baña ukatu ezin baditugu ere biotz-biotzez barkatzen dizkiogu.
«Soñeko guztiak alde-ona ez ezik alde erantzia ere izaten dutela nok eztaki? Alde erantzi gabeko soñekorik eztago. Eta ala ere
soñeko baten apaintasuna ikusi nai degunean, alde-erantziai oartu
gabe alde onari bakarrik begiratu oi diogu. Gizonen izakerari buruz beste ainbeste egin genezake, alegia. Kuadro baten itzal-margoak
zati argiak obeto nabarmentzearren ipintzen dira. Era berean,
gizabizitzan ere, gizonaren akats eta orbanak, bere egite argitsuak
bizitu ta goraltzeko Jaungoikoak nai izandako itzal margoak bezela begiratu bear genituzke. Orrela, ba'daukagu Iparragirre'gan zer
154
ikasi. Aurreneko ta beste gauza guztien gañetik: Euskalerrizaletasuna, norbere Sorterriaganako maitasuna».
(Ikus S. Onaindia, MEOE, 1053 orr.; J. San Martin, Escritores euskéricos, 109
orr.; Auñamendi, Literatura, IV, 365 orr.).
82.- GURUTZ ANSOLA LARRAÑAGA (1924-...)
Azpeitiarra dugu idazle au, 1924-5-2'an jaiotakoa.
Ekonomi-zientziak ikasi zituen, eta Eskugoa, ots, Deretxoa. Irakasle
Donostia'n Baltzu-teknikako Goi-eskolan.
Idazle bezela, «Egan»-en idazten du 1956'tik 1961'ra, zinema
ta antzerti-kritikari legez. 1970'tik aurrera «Zeruko Argia», «Jakin» eta «Egan»-en euskal ekonomiari buruz.
Poliki oso idazten du. Ona Federiko Fellini zinemalariaren bi
lanez (Il vitelloni ta Il Bidone) idatzitako zatitxo au.
«Fellini'ren bi filrn oiek —dio—, gizonaren barne bizitzako problematan sartzen dira. Ta badirudi, geienik eragiten dion kezka oneIako au dala: askatasunaren ta legearen alkartasun zailla. Barrenbarrenetik sortzen zaizkigun nai biziak oitura ta agindu askoren aurka zirikatuaz. Legezko bidea utzi ta naikundea arau bakartzat ezartzen duen gizona ordea, gizartean bizi arren, bakarrik dabil jende
artean. Bakardadera bultzatzen du bere adur trixteak. Au da. bakardadea, gizon «okertuaren» drama, Fellini'k ain biziki irudi-bidez
azaltzen diguna. «Il vitelloni»-n, erri kozkor eta uri nagusitik urritikakoan, gazte «irten» ta bizimin diranen egokera dakarkigu. «Il
Bidone»-n, berriz, estafatzailleen bizimodua. Film bietan bada
sekuentzi bat ia berdiña: gabaz, gizataldetxoa, bakarrik, errixka bateko enparantzan, goibel eta motel, iñorako gogorik gabe, beren
naikundeak eguna ta gauzaren lege beraren aurka baleude bezela.
Leunkeririk gabe darabil gaia, bere ustez gauzak diran bezela adieraziz» (Egan, 1957, 3-4, 216 orr.).
155
1957'an, Gipuzkoa'ko Aldun-etxean itzaldi bat ematen du
«Europaren Alkartzea»-z. Jakin-taldearen ardurapean ateratako
Europa (Aranzazu, 1965) liburuan dator, Europaren bidekurutzetan
tituluarekin, 67 orrialdean.
(Ikus Auñamendi, Literatura, IV, 371 on.; J. San Martin, Escritores euskerikos,
28 orr.; J. Bilbao, Bibliografíia, 1, 178 orr. eta VIII, 462 orr.)
LABURPEN
Aztertzen ari garan sasoi onetan ere, ez ditugu gutxi euskal idazle, iztegiz eta joskeraz, punterengoak. Idazleak sortu ta bizkor-azteko
beren Ianak nun argitaratu eukitea bear-bearrezkoa danik ezin duzu
uka. Idazleari eder zaio bere sorpenak aldizkari, eguneroko naiz
liburu baten, gazna zumitzez bezela, irarkiz dotore jantzita ikustea.
Diodan garaian aukera ba zan ere idatzi ta argitaratzeko, gaur,
zoritxarrez, ez dugu olako erreztasunik ez idazten ikasteko, ez idatziak argitara emateko. Dena goitik beera zaindu ta antolatu nairik
gabiltza. Esate baterako, gaur nekez argitaratuko dizute H gabeko
idazlanik. H-rik jarten ez ba duzu zeure artikuluetan, ez dizute onartuko ez aldizkarietan, ez egunerokoetan; askoz ere gutxiago sariketa baten. Ona nun sortu zaigun diktadura gordiña.
Oraintxe berton euskal egunkari bakarra irentsi guraz omen
dabiltza. Errazoiak? Irakur egunotan Donostia'ko «Argia»-k
«Egunkari bakarraren mitoa» deritzan Ianaren asieran dakarrena.
«Bai —dio—, mito izugarria sortu da —sortu dute, hobe esandaeuskarazko egunkariak bakarra izan behar duela horrekin. Arrazoinak bilatzen hasita, ez da erraza pisukorik topatzea, baina orain
arte erabili diren bi arrazoin nagusiak hauek dira: ez dago merkaturik bat baino gehiagotarako, eta diru publikoak ezin dira egunkari batetan baino gehiagotan alperrik gastatu.
«Egia aitortzeko, euskal egunkarirako merkatu oso txikia dagoela esatea ongi dago eta arrazoinezkoa da gainera, baina linea
ideologiko bateratsu eta «zabal» batek merkatu zabalagorik era156
karriko lukeela esatea gehiegitxo esatea da. Erderazko egunkarien
experientziak kontrakoa dio, bestela «Egin» eta «Deia»-z aparteko
beste egunkari batek merkatu zabalik aurkitu beharko luke abertzale eta euskaltzaleen artean (zeren azken hauek izan beharko dute,
imajinatzen dugu, egunkari posible baten irakurlegoa).
«Zabaltasunaren mitoa hautsi beharra dago. Hasteko merkaturik sortzen ez duelako eta bigarrena instituzio horietatik».
BIZKAIA
1920-1950
«Euskaldun ta euskotar guztiak ba-dakie, edo jakin bear leukie, Bizkaiko euskera bakarra «bizkaiera» dala, ta gizaldiz gizaldi
beti izan dala. Orregatik, «bizkaieraren aurka dagoana, Bizkaia'ren
aurka dago. Au argi dago!
«Bizkaiko semeak «bizkaiereak» biurtzen gaitu bizkaitar... «Bizkaierea» galtzen ba'da, Bizkaia be galtzen da. «Bizkaierea» barik
ez dago Bizkairik... Vizcaya izango litzake! Bizkaitarrok, ba,
biotz-biotzez gure «bizkaierea» maitatu bear dogu!
«Maitatu bear dogu gozoa, ederra, aberatsa, jatorra ta, bear
bada, ezagutzen diran izkuntzetatik antxiñakoena dalako, baiña batez be «maitatu bear dogu» geurea dalako, bizkaitarren euskera
bakar-bakarra dalako, gure arbasoak, eta gure gurasoak itzi dauskuen ondoren bikaiñena, altxor andiena ta emaitz aberatsena! Bizkaitarrok, erabilli beti zeuen ezpanetan!
«Arritzekoa da, zelan bizkaitarrak ez diranak artzen dabezan
erabagiak bizkaierari buruz! Nok emon dautse eskubide ori? «Bizkaierea» Bizkaiko erriarena da, bera da «bizkaieraren» jaubea! Orregaitik, bizkaitarrak bakarrik daukie eskubidea «bizkaierari buruz
erabagiak artzeko!»
Bilbao'tar Jon E.
157
1.- EULOJIO ARTETXE (1904-...)
Arratzu'ko semea, an jaio zan ba 1904-3-4'an, Larrotzeta basetxean. Etzuen aukera aundirik izan ikasketa sakonetan ari izateko;
euskera arloan, ala ere, muintegi bereziak dira gure baserrietako
egoitz ixillak, euskal izkera gozoaren seaskak noski.
1931'rantza asi zan idazten, «orduko abertzaletasun berbizteak
zirikatuta». «Ordurako bere —dio berak— neure baitan asia nintzan uste izaten, baserritar euskaldun utsak, ia-ta zergaitik joaten
ete ziran zertxobait gaztelaniaz ekian bategana, euren karta edo idazkiren bat idatzi bear ebenean; nik euskeraz egiten neban olangoren
bat egitean». Eta ari ta ari ikasten.
Lendabiziko lanak, erri ta inguruetako izparrak geienez, Zornotza'ko «Ekin»-en azaldu zizkigun. Gerra asikeran, 1936'an, Buenos Aires'era joan zan, eta Muxika, Zarate, Zabala ta beste aberkide batzuk sakatua, «Nacion Vasca» aldizkari aberkoian idazten asi
zan, itz-lauz geienetan, baiña baita noizik bein itz neurtuz ere. Geroago an jarri zuten Euzkadi'ko Jaurlaritzaren ordezkaritza, eta baita «Euzko-Deya» aldizkaria argitaratu ere: an ere idazten zuen.
Itzaldiak antolatzen zituen. «Aldi areitan — d i o - e g u n baltz
eta minbera batzutan albiste mingarirak gertatu ziran eta eurotariko bat gure euskal idazle Aristimuño jatorraren eriotza ikaragarria
baizen gogorra eta aztu eziñekoa. Orduan, Buenos Aires'ko abertzaleak bere gomutazko omenaldi bat gertu eben; egun artako euskal itzaldia idatzi eta irakurtera ni jarri ninduen gure alderdiko batzuk. Alan egin neban nik, al bestean».
Antzerkigille. 1939'garren urtea zan. Uri Buru Batzarreko idazkari zan Artetxe. Urrilla ba-zetorren eta il orren ogeta-bostean betetzen ziran guk askatasuna galtzearen eungarren urteko gomuta beltzak. Arratzuarrak idatzi ta antolaturiko foru-galtze inguruko lauki
ta ikuskizun batzuk antzeztu ziran euskeraz ta erderaz uri artako
antzoki zaar «Teatro Circo»-an, egillea txalo beroz goratua izanik.
Geroago, Euskalerrira itzulirik, «Karmel»-en, «01erti»-n eta
«Agur»-en argitaratu izan ditu bere idazlanak. Ba-ditu ber158
tso-paperak, Meza-berri, ezkontza ta Gabon-jaiak dirala-ta. Azken
urteotan Iruña'ko «Principe de Viana»-n atera dizkigu bere olerkiak.
(Ikus Karmel, 1970, 2, 84 orr.; Agur, 169 zenbakia, 6 orr.).
2.- ESTANISLAO GISASOLA ARTAMENDI (1905-...)
Mallabi'n sortua 1905-8-15'an. Gaztetan Legazpi'n bizi izan zan
luzaro, baiña 1940'tik Eibar'en daukazu, sal-erosketari emana.
Gerra aurretik Donosti'ko «Argia» asterokoan eta «El Día» egunerokoan idatzi zuen; baita «Zeruko Argia»-n eta «Eibar»-en ere.
(Ikus J. San Martin, Escritores euskericos, 96 orr.; Auñamendi, Lileratura, IV,
105, orr.).
3.- PARADA'tar IXIDOR (...-1932)
Bilbao'ko «Euzko-Gastedija»-k, gizaldi onen len-garaitik asita
lan aintzagarria burutu zuen euskeraren alde, bere sail errikoi guztietan burutu ere. Parada jauna oso nabaria izan zan antzerki-arloan. 1932 gko. orrillean il zan, eta «Antzerti» tolosarrak
beingoan idatzi zuen: «Parada jauna lan asko egiña Bilbo'ko EuzkoGazterija'n euskel antzertiaren alde. Galera aundia izan du gure elertiak. Inoiz aztertuak izango dira Parada ta Biar idazleen erti lanak
ta zer garrantzia gure pizkunderako izan duten garbi ikusiko da».
Gogorazi, beraz, antzerki auek:
1) Abendaren Eresiak. Algorta'n antzeztu zan lenengo, 1931'an.
2) Ortzetik jaustia. «Antzerti» aldizkariak au: «Parada'tar Ixidor idazle ezagunak, Biar ta Etxabe'rekin Bilboa'n antzerti euskotar ta aberkoiari eutsi dionak, antzerki berri bat idatzi du «Ortzetik

- Parts
- Euskal Literature VI - 01
- Euskal Literature VI - 02
- Euskal Literature VI - 03
- Euskal Literature VI - 04
- Euskal Literature VI - 05
- Euskal Literature VI - 06
- Euskal Literature VI - 07
- Euskal Literature VI - 08
- Euskal Literature VI - 09
- Euskal Literature VI - 10
- Euskal Literature VI - 11
- Euskal Literature VI - 12
- Euskal Literature VI - 13
- Euskal Literature VI - 14
- Euskal Literature VI - 15
- Euskal Literature VI - 16
- Euskal Literature VI - 17
- Euskal Literature VI - 18
- Euskal Literature VI - 19
- Euskal Literature VI - 20