Euskal Literature VI - 09
Bere leen-ikaskizunak Brinkola'n, Legazpi'ko bigarren auzunean, egin zituan, garai artan apaiz-etxean eskola ematen zuen elizgizon argiarekin; berezkoari lagunduz zenbait gaitan trebetuz. Geroztik beti izan zuen ikas-griña. Gaztaroa artzaintzan eman zigun
eta «Saletxe» baserriko lanetan, gero berrogeitaz urtetan Legazpi'ko
Patrizio Etxeberria'ren lantegian izan da langille zintzoa ta maitatua. Gaur atseden ederrean daukagun arren, baserrian nekazaritzari
ta fabrikan ofizial ona bezela, lanari gogotsu ekiña dugu Ugarte.
EUSKAL IDAZLE.- Esanak esan, gure baserrietan dabil oraindik
dantzari euskal literaturarik bikaiñena, itz, esaera ta joskeraz. Baserrian jaio, azi ta bizi danari, euskal idazle baldin ba'dugu, bolbolka legez dario gure izkeraren ederra. Orrelako da gure Ugarte;
ogibidez baserritar, artzain eta langille dalarik, euskal idazle gertatu zaigu, barruko deiaz gertatu ere. Ederki Jokin Otaegi'k: «Saletxek, lehengo mundua dakargu batez ere gogora. Joanaren lainopean galtzen ari zaiguna: hitzak, ohiturak, lanak eta beharrak.
Nahiz olerki eran nahiz hitz lauz idazten du». Eta beti aspaldiko
euskaldunaren gogoa, arimea bizi-bizi azaltzen digu.
Itz lauz baiño bertsoz geiago idatzi digu. Itz lauz, ordea, liburu
bat du irarkolan emana: «On egiñaren obaria» (Zarautz, 1972). 205
orrialde. Itxaropena'ren «Kuliska Sorta»-n dator, 75 zenbakia. Izenburuaren azpian au dio: «Arraintxo sasi-medikuaren bizi-moldez,
nobela tajura tolestua (1821-1909)». Arriantxo, Beasain'go Arriaran baserrian jaio ta Legazpi'ko Zabaleta'ra ezkondu zanaren semea. Arraintxo onen gomuta bizirik geratu zan Legazpi aldean bere
sasi-mediku ibillerengatik batez ere. Auxe duzu poliki biribilduta
daukazun nobela onen gai nagusia.
Kezkati da Ugarte, olerkari onak izan bear duenez. Experientziz aberatsa. Benetako ertilari, artista. Gogoko izan zaio olerkia,
eta neurtitz asko ondu digu, poemak batez ere. Ainbat poema ditu
«Olerti» aldizkarian. Ogetaz urteak dira emen Larrean Olertu Eguna
ospatzen dugula, sariketarako Iirika, alegi, bertso ta olakoen artean
128
sail berezi bat, poema sailla, eskatzen dalarik. Sail ontako saria,
ia beti, beronek jaso izan du. Ona sarituetatik batzuk: «Aizkorri»,
artzain poema (1962'an saritua); «Belaun giroen olerki ixilla»
(1964'an saritua); «Itxas-poema» (1970'an saritua); «Bizitzaren borroka», gazte-giroko 16 kantu (1975'an saritua); «Lana kantu-gai»
(1977'an saritua); «Eguberri irudiak». «Osterantzeko olerkiak» eta
abar. 200 foliotik gora dauzka bertsoz osatuak. Azken onduan eman
digu olerki liburu eder bat.
Itz egoki, esaera zorrotz eta joskera ernez, ba-du zer ikasia
guztiontzat legazpiarraren olerki-lanak. «01erti»-n eta «Zeruko Argia»-n idatzi du geien baten.
(Ikus J. San Martin, Escritores euskericos, 162 orr.; Auñamendi, Literatura, IV,
228 orr.; Aranzazu, 1973, LIII, 172 orr.; J. Bilbao, Bibliografía, X, 600 orr; S. Onainclia, Euskal Elerlia, 204 orr.; Jokin Otaegi, Egan, 1980, 1-6, 159 orr.).
64.- SALBADOR BARANDIARAN BALANZATEGI (1916-...)
Barandiaran'dar Gaizka, josulaguna, Oñati'n sortu zan
1916-3-3'an. Durango'n egin zituen batxiller-ikasteak; Tournai (Belgika)-n osatu zituen, berriz, latin eta abar, Marneffe'n Filosofia eta
Bureba'ko Oña'n Teologia. Gero, oraindik ikasnaiez, Filosofi ta Letretan eta Eliz-Teologian Lizentziaz jabetu zan eta Filosofian Barzelona'ko Ikasgu Nagusitik Irakasle (Doktor) maillatua. Geroztik,
luzaroan daukagu Muskaria (Tudela)-n Filosofia eta gerkeraz ango
ikasle gazteai erakusten.
Orrezaz gaiñera ba-ditu Gaizka'k beste leia ta eraspen batzuk
ere, umetatik sortuak agian, Oñati'ko kale ta lur-bazterretan. Maitemaite ditu euskal dantzak eta eurotaz makifia bat gauza eder idatzi
digu. Zaletasun oni ta osatu dizkigun liburuai esker, aomen zabalekoa zaigu munduan eta erbestetako alkarte askok artu dute beren
lankide bezela, London'go «International Folk Musik Council»-ek,
USA'ko «Ethno Musicology»-k eta IFMC'ko «Folk Dance Commission»-ek, adibidez. Itzaldi asko emana da.
129
IDAZLE.- Erderaz eta euskeraz, ain zuzen ere. Erderaz, euskal
dantzai buruz, iru liburuok bereak ditu:
1) Danzas de Euskalerria (I) (Donostia, 1963). Auñamendi Bilduma, 30'gn. zenbakia. 183 orr. Deba'ko Markiegi Olazabal sendiari eskeiñia. «Bikotea», «Brokel dantza», «Uztai txiki dantza»
ta abar.
2) Danzas de Euskalerria (II) (Donostia, 1963). Auñamendi Bilduma, 31'gn. zenbakia. 177 orr. Deba'ko Markiegi Olazabal sendiari eskeiñia. J. I. Iztueta; «Ezpatadantza», zaarra ta abar.
3) Danzas de Euskalerria (III) (Donostia, 1969). Aufiamendi Bilduma, 67-68'gn. zenbakia. Deba'ko Markiegi Olazabal sendiari eskeiñia. 237 orr. «Uztai aundi dantza»; «Pordon dantza»; «Belaun
txingoa», eta «Zinta dantza».
Euskal dantzak aipatuz BAP-en eta «Journal of the IFMC'en
beintzat idatzi du.
Euskeraz ostera, «Euzko-Gogoa»-n, «Egan»-en, «Euskera»-n,
Iruña'ko «Principe de Viana»-n idatzi duenetik kanpo, itzulpen au
du bere lanik ederrena ta arnas aundikoena: «Ilias'ena», gerkar
idazle-olerkari bikaiñaren «Iliada» euskeraz (Gasteiz, 1956). Liburu ontan dator gaiñera azkenengo zazpi orrialdeetan idazle berberaren «Sagu-igelen burrukia».
Neretzat, berriro diot, arnas aundikoa da itzulpen au. Ala ere,
etzan ongi artua izan bere garaian. L. Mitxelena'k kritika gogorrez
artu zuen, autsak auts ateraz. Etzitzaion gogoko oñatiarraren lana.
Txibita luze ta zearka asieratik erabilli ondoren, onela dio pizkat
arinduz: «Irakurle euskaldunak eztu liburu au ireki besterik, nai
duen Iekuan. Zenbat ere euskaldunago, eramangaitzago eta gogaikarriago izango zaio irakurtzen duena. Itzulpen onetako izkerak,
leku malkarretan barrena katazka bizian dabillen gurdi zaar negartiak baiño kurrinka eta karranka geiago dario... Oillarrak goizegi
jo digu, eguna argitu baiño leen. «Iliada» iñork itzuli nai badu eta izango da egun edo biar egiteko larri orri ekingo dion euskaldun ausarten bat—, aurkituko du laguntza Aita Barandiaran'ek egin
duen lan izugarrian. Baiña oraindik itzultzeko daukagu».
130
Ondoren, beste itz gogoangarriok: «Euskera ezta nerea ez zurea: guziok erdizka aurrekoengandik artu dugun ondasun ederra
da. Eta eztu ifiork bere-berea balu bezala nai duen gisara erabiltzeko —utendi et abutendi— eskubide osorik. Eta zorigaiztokoak
euskera eta gu, besterik uste badugu» (Egan, 1956, 3-4, 102 orr.).
Bai, euskera guztiona da. Baiña ezta asko agiri. Salatzailleak
berak obendari aundi diralarik, bakoitzak nai duguna egin oi dugu,
azken urteotan batez ere, geure euskera maiteaz. Batasuna dala-ta,
ikus zenbait lotsagabekeri! Dana izkuntzaren kalterako! Eta bestera aitortuz, lasai bizi gara. Neretzat, «Ilias'ena» gaizki itzulita
ba'dago, askotaz ere gaizkiago dago gaurko euskera-naastutzaille
askoren jokabidea.
(Ikus L. Mitxelena, Egan, 1956, 3-4, 102 orr.; ; Herria, 1964-4-23, 717
zenbakian, eta urrengoetan 718, 71%, 721, 722 eta 724'an; J. San Martin, Escritores
euskericos, 50 or.; Auñamendi, Literatura, IV, 289 orr.; J. Bilbao, Bibliografia, I,
445 orr. eta VIII, 579 orr.).
65.- LUIS EGIA ERREZOLA (1917-1984)
Tolosa'an jaio zan gizaseme langille au, 1917-12-27'an. Elizkarrera Saturraran'en asi ta Logroño'n (urtebete, Españiko guda
zala-ta) eta Gasteiz'en ibiliaz, egin zuen. Meza berria, Tolosa'n:
1943-6-29'an. Beronen leen-tokia, Galdames'ondoko Montellano
(Bizkaia)'n; 1946'an Zumarraga'n apaiz-laguntzaille; 1947'an Sevilla'n errimixiolari; 1952'an, Los Rios (Ekuador)'en, eta 1960'an, mixio jardunetan Kolonbia, Panama, El Salvador, Peru ta Argentina'n zear. 1969'an Tolosa'n daukagu Parroki nagusiko apaiz
laguntzaille. Gaur naiko gaixorik dago, baiña lanerako gogotsu.
EUSKAL IDAZLE.- Euskal alorrean aspertu barik lan egiña dugu
Egia jauna. Zeinbat liburu dauzka argitara emanak, eta beste asko
argitaratu gabe. Ona batzuk:
131
1) Oraingo Aste Santua (Arantzazu, 1957). Argitalpen bi. 280 orr.
2) Neurriztia. Geometria (Gasteiz, 1972). ESET irarkolan. 323
orr. «Andima Ibiñagabeitia Saria», Karakas, 1971, irabazitakoa.
Kardaberaz Bilduma, 2. Liburu ederra.
3) Ume txikientzako soinketa (Gasteiz, 1972). ESET irarkolan.
Kardaberaz bildumak.
4) Aljebra (1974). «Andima Ibiñagabeitia Saria» irabazi zuen.
5) Euskalerriko Lurraldea (Donostia,
Argitaletxearena da.
1975).
Auñamendi
6) Eneko Arista (Auñamendi).
7) Loiolako Iñazio Donearen Gogo-Jardunak (Bilbao, 1970). La
Gran Enciclopedia'k argitaratua.
8) Neurrizti Txitxia.
Argitaratzeko gertu, berriz, ainbat lan dauzka. Ona batzuk: 1)
Sotelo'ren Arresia (Muralla); 2) Kristautasun Bideak (Cursillos de Cristiandad); 3) Bakar izketan eta pentsaketan (Agustin deunarenak); 4) Eliz idazkiak: «Pacem in terris», «Mater et Magistra»,
«Ecclesiam tuam» eta «Populorum progresio», eta 5) «Gaudium
et Spes». Eta beste batzuk.
Azken aldirako lanen artean, auxe duzu beingoena: «Filosofi
gaietarako iztegi txikia», Asun Marin Etxeita'ren itzaurrearekin.
1984'ko dagonillaren 26'an il zan, urrengo egunean, astelen arratsaldez, Tolosa'ko Santa Maria elizan, jendetza aundia lekuko zala,
illeta-meza ederra ospatuz.
(Ikus M. Lekuona, Egan, 1957, 3-4, 227 orr.; J. San Martin, Apendice de Escritores euskericos, 19 orr.; Auñamendi, Lileralura, V, 379 orr.; Jon Bilbao, Bibliografía, III, 92 orr.).
132
66.- JESUS MARIA AROZAMENA BERASTEGI (1918-1974)
Donostia'n jaio zan 1918-1-19'an. Lendabiziko ikasteak Donostia'n bertan burutu ondoren, Madrid'eko Ikastetxe Nagusian bete
zituen Eskugo urteak eta Donostia'n Irakaslaritzakoak.
Gizaseme argi ta eder-zalea. 1937'tik Donostia'ko «La Voz de
Espafia» egunerokoaren zuzendari-ordezko izan zan; baita, 1958'tik,
Idazleen Alkarte Orokorraren aolkulari be.
Naikoa idatzi du euskeraz eta erderaz.
Euskeraz:
1) Ene ixil-oiuak (Donostia, 1969). «Izarra» irarkolan. 27 orrialde. Euskeraz eta erderaz. Tomas Garbizu'ri eskeintzen dio, onela:
«Nere lagun Tomas Garbizu'rentzat, musikari aundia; bere aoz ikasi
bai det euskeraren jatorrizko edertasuna». Amazortzi poema dira,
11 ixil-oiu —«Auek dira, gau ta egun/ nere barrengo ixil-oiuak/,
sendoenak/, bizienak/, iñork ez bai ditu entzun...»—, eta 7 Donostiko bertsoak. Danok dituzu poliki ta sentimentu aunditan egiñak.
2) Donostiko kantu zarrak: Viejas canciones donostiarras (Donostia, 1971). 332 orr.; Donostiko Aurrezki Kutxa Munizipalak aterata. Tomas Garbizu'rekin batera.
Erderaz:
1) San Sebastidn, biograffa sentimental de una ciudad (Madrid,
1963). 437 orrialde.
2) Donostia, capital de San Sebastidn (Donostia, 1964). 214
orrialde.
3) Jesus Guridi. Inventario de su vida y de su musica (Madrid,
1967), 404 orrialde.
4) Joshemari (Usandizaga) y la bella epoca donostiarra (Donostia, 1969). 395 orrialde.
(Ikus F. Arozena, BAP, 1964, XX, 334 orr.; Auñamendi, Literatura, IV, 301 orr.;
Jon Bilbao, Bibliografta, VIII, 508 orr.).
133
67.- JOSU OREGI ARANBURU (1919-...)
Bergara'n jaio zan 1919-12-18'an. Lendabiziko eskolak Bergara'n eginda, gerra bitarteko zala-ta, erbestera jo ta Liege (Belgika)n osatu zuen bere injinieru-karrera. Bere erriratu ta aspalditik bertoko Eskola Profesionalean irakatsi du.
Euskaltzale bipil, urteak eman ditu euskeraz erakusten, Bergara'n batez ere. Eta, gaiak erakutsiz ikasten bait dira sakon eta errotik, euskal aditza izan du, eta ba-da gaur ere, orain esan oi danez,
bere berarizko «hobby», koskaldi, zorakeria.
Idatzi ere, euskeraz ain zuzen, onetaz idatzi du geienbat, «Euskera», «Jakin», BAP, «Fontes Linguae Vasconum», «Kardaberaz
Bazkuna» ta abar. Idazle zaarrak aztertu ditu, Beskoitze'ko Leizarraga baitik bat lan jakingarriak osatuz.
Euskaldun berriak estu ta larri ibilten zaizkigu aditz «iragankorra» eta «iragangaitza» ezin berezita. Bego emen, eredu bezela,
Oregi'k, «Euskal aditzen sailkakera jator baten billa» deritzan artikuluan dioena.
«Hauzoko ditugun erderen gramatikalariek, bere hizkuntzetako
aditzez dihardutela, bi mota bereizi ohi dituzte, esanahiari dagozkiola: Transitivo eta Intransitivo direlakoak, alegia. Lehenbiziko saillekoetan, diotenez, aditz-jabeak (sujeto-ak) egiten duena, hots, aditzak diona, bertatik bertarako osagarri batengana (complemento
directo delakoarengana) heltzen omen da, ezinbestean. Horrela, norbaitek esan badeza, ekarte horrek gai bat du noraezako, eta esakuneak «yo traigo PAN, yo traigo UN LIBRO» edo horrelako batez
osatzea eskatzen du, aditzak adierazten duen gertakaria (ekartea
alegia). NI aditz-jabearengandik PAN nahiz UN LIBRO aditzgaienganaiño heltzen dela. Intransitivoetan, alderantziz, aditzjabeak egiten duena besterik gabe osorik dago, eta «yo vengo» esaten, adibidez, esakunea bete-beteko agertzen da. Hortik datozkie
sail bakoitzekoei, hain xuxen, bere izenak: Transitivo, diona bategandik bestearengana igaro-arazten duena, eta Intransitivo, horrelako igaro-arazterik egiten ez duena. Aditz bakoitzaren esanahiari
134
lerioke, beraz, sail bateko edo besteko izatea; «traer», «Hevar», «poner», «ver»... transitivo dira beraz, eta «venir», «ir», «andar» bezalakoak berriz, intransitivo» (Euskera, Bilbo, 1975, XX).
«Osirantzu» eta «Zubiartea» beintzat erabilli ditu lanak
firmatzean.
Euskaltzaindikoa.
Gaur Eusko Jaurlaritzan lan egiten digu.
(Ikus, J. San Martin, Escritores euskericos, 144 orr.; Auñamendi, Literalura, IV,
312 orr.; J. Bilbao, Bibliografia, X, 297 orr.).
68.- BIZENTE LATIEGI (1919-...)
Gizaseme urduri ta euskaltzale jatorra. Valenzia'n jaio zan Latiegi, 1919-2-11'an, Euskalerritik urrun noski; bere aita Joxe Frantzisko an bait zebillen lanean. Tximist-indarrari buruzko lanetan
yaioa zan, tekniku elektrikua, eta denbora artan Alemani'ko injenieru batekin, tximistindar-ola bat eraikitzen ari zan Valenzia'ko
erritxo batean.
Ango klinika baten jaio zan, Lourdes'ko Ama Birjiñaren egunean. Baiña amaika egun bakarrik egin zituen an, bera jaio ta berealaxe amaitu bait zituen bere aitak ango eginbear guztiak. Olan,
ogei egun zituela, epaillaren asieran, Euskalerrian zan. Irun'en aurrena, Ernani'n gero, Betelu'n geroago, eta zazpi urte bete zituen ezkeroztik, Tolosa'n; erri oietan danetan tximist-lanetan aritu ondorean, bere aita Tolosa'n gelditu bait zan azkenean, elektrika-zentral
batzuen arduradun lez. Beraz, ezaguera izan zuen ezkero, Tolosa
izan da aren erria.
Eliz-karrera asi, guda-goraberak jasan eta apaiz-egiñaz, aspaldian daukagu Gasteiz'ko Ikastetxe batean maisu, eta eliz-gizonari
dagokionez arima zaintzan.
135
EUSKAL IDAZLE.- Ondo menperatua dauka euskera, prosa eder
baten jabe izanik. Urteetan idatzi digu «Zeruko Argia», «GoizArgi», «Principe de Viana», «Deia», «El Diario Vasco», «SaskiNaski», «Karmel», «Zer» eta olako aldizkarietan.
Orrez gaiñera, «Elizaren Edestia», lan mardula, lau tomotan eratu ta idatzirik dauka, baiña argitaratu gabe oraindik, lenengoak argia ikusi duten arren. Eliz-Edesti sorta izango da.
Eta «Euskaltzaindiari Epaiketa», Dionisio Oñatibia, Urretxua'ko
abel-osalariak bildutako izparringi-artikulu sail bat, eta beronek ere
bildutako beste batzuek oifiarri artuta, Latiegi'k idatzi bait du liburua. Orain iru urte argitaratua. Eta berdin bion artean aurten argitaratu duten «Euskaltzaindia, el Batua y la Muerte del Euskera»
(Donostia, Lorea Artes Graficas). 466 orr.).
(Ikus B. Latiegi'ren idazkia, 1983-6-9'an; Argia, irailla ii, 984 zbkia.).
69.- SALBATORE MITXELENA LAZKANO (1919-1965)
Beti da eder Andima'ren iritzia. Eta Aita Salbatore'ri buruz, au
diñosku: «Etorri andiko olerkaria. Noiztanka poema luzetxoegiak
ere egiten ditula esango genioke. Olerki labur-zale naiz izatez, baiña orrek ez du esan nai beste irakurle guztiak ni bezelako diranik.
Salbatore Mitxelenaren doai bereziena, nere ustez, erri euskera ta
euskera landua iñork ez bezela elkartzean datza. Ori azalari gagozkiola. Mamiz berriz, bete ta okituak dira aren bertsuak, asmo ta
irudi berrien aberaska goxoak» (Eusko-Gogoa, 1955, orrillalotazula, 141 orr.).
GIZONA.- Zarautz'en jaio zan 1919-1-18'an, Etxebeltz baserrian,
Iñurritza auzoan. 1930-9-14'an Arantzazu'ra doa praille frantziskotar izateko. Emen egin zituen iru urte ta Foru'n bi urte gramatika, latin, eleder, itz-eder, edesti ta gaiñerakoak, ikasten. Oso
argi zetorren eta ikasteari emana. 1935-9-13'an Zarautz'eko komentuan dago Nobiziadu urtea asita, urrengo urtean iraillaren 14'an le
136
nengo zin-itza emanik. Ondoren Nafarroa'ko Erriberri'ra Filosofia ikasten. Anai arteko gerra ta soldaduzka, bi urtez. 1940'ko
iraillean, berriz, Arantzazu'n dago Teologia ikasten. Eta ementxe
berton, 1943-12-28'an Jainkoaren apaiz sagaratua izan zan.
Teologi-ikasturteak amaitu arren, apaiz-bizitza batez ere
pastoraltza dala-ta, Burgos'ko La Aguilera'n ikastaro aparteko bat
egin zigun gai ori ikasi ta ortan trebetzen. Gero, amar urtetan
—1945-1954— Donosti'n Atotxa'ko frantziskotar komentuan ari da
pastoralgintzan, ainbat mixio, gogo-jardun, bederatzi-urren eta olako eman eta egiñik. Ondoren, Ameriketatik mixiolari eskabidea artu
zutelako, Ordena askotako lekaideen artean eraturiko taldean,
1954-1962 bitartean, Erdi ta Ego Ameriketako lurraldeetan lan egin
zuen, Urruguai'tik asi ta Bolibia, Ekuador, Peru, Kolonbia, Kuba,
Panama, El Salvador, Kosta Rika'ra. Kuba'tik Castro'k bota zuen
1962'an.
Andik etxeratuta, Suiza'ra bialdu zuten nagusiak 1962-12-28'an.
Espaiña'ko emigranteen eta Maria'ren Frantziskotar Mixiolari lekaimeen kapillau izan zedin. La Chaux-de-Fonds erritxoan kokatu
zan. Eta bertotik, inguruetako errietako emigranteei ere lagundurik, burukomin askoko lan izugarria burutu zuen iru urtetan. Lendik ere ez zebillen ongi osasunez, baiña emengo lanaren lanez gaitzak geiago egin zion eta bertan, Chaux-de-Fonds'en, Jainkoaren
eskuetan utzi zuen bere arnasa, aberritik urrun noski, 1965-12-20'an.
Ona ainbat euskaldunen zoria: Aberri miñez bizi, aberritik urrun
il. Aren gorpua, ala ere, Arantzazu'n dago lurperatua.
OLERKARI.- Euskal idazle dugu Mitxelena, baiña olerkari batez ere. Foru'n ikasle zala idatzi zituen bere leenengo olerkiak.
Zarautz'en, Erriberri'n eta Arantzazu'n oartu zan barne zeramakien aberri-suaz, min berezia, erri bat zuen berea, erri au katigu
zegoen, kateak austeko alegifiak erreko zituen. Luma erabilliz noski. Ikasle zala etzuen gutxi idatzi eta gero Donosti'n lan aiek orraztu
ta berriak atera. Bertsoz eta itz-lauz. Ona aren lanik beiñenak:
1) Arantzazu euskal-poema (Zarautz, 1949). Itxaropena irarkolan. 247 orr. eta doñuak 5 orr. Onela egiten du eskeintza: «Aran137
tzazuko Ama: tori zuretzat, ainbeste zor dizun seme onek eskeintzen dizun lana. Ez da nerea. Zure erriarena baizik. Gizaldiz-gizaldi
zure babesean eta zuri kantari bizi izandako Euskalerri zarrak abestu
izan dizun poema dezu, nik orain andik eta emendik osatua, ilzorian zeuden puxketatxoekin gorputz bat eginda. Kantazar eta elezar oiei darien poesi-lurruna ta kristautasun sendoa bildu ta, kondaira lagun, itzez jantzi: nik besterik egin al dizut gero?». Txalo galantak artu izan ditu poema onek!
2) Ama-semeak Arantzazuko kondairan (Zarautz, 1951). 263 orr.
XII kapitulutan. Edestian zear, Arantzazu'ko Ama zer izan dan
guretzat kontatzen digu. Poema au ere? Berak erantzun: «Poema
ta kondaira biak anaiak dituzu. Eta berriz, biak alkarren antzeko.
Ua kantari ta au kontari, biak Arantzazuri buruz ari zaizkizu. Jakiña, bakoitza bere aldetik, norberen berezitasunakin».
3) Ogei kanta Arantzazuko (Arantzazu, 1952). 47 orrialde.
4) Arraun ta Amets (Zarautz, 1955). Kuliska Sorta, 7-8 zenbakiak. A. Sorrarain, J. Galarraga ta Garaialde'ren «Elezarrak»
ostean dator, 83 orrialdetik aurrera 32 olerki goxo.
5) Bizi nai (Guatemala, 1955). «Euzko-Gogoa»-k urte artan
poesi-batzaldi bat eratu zuen eta Aita Mitxelena'ren onek eraman
zuen lenengo sari bakarra, N. Etxaniz'ek, S. Onaindia'k eta Aurraitz'ek dedu-aipua izanik. Poema Iuze gartsua.
6) Unamuno ta Abendats (Baiona, 1958). «Iñurritza» ezizenez.
176 orrialde. Bilbotar filosofuaren eta Euskal-Anima'ren jokerei antzemate batzuk. Sakon idatzitako lana; liburu mardula.
7) Idazlan guztiak I (Donostia, 1977). 466 orrialde. Karmelo Iturria'k eta Gandarias'ek gertatu dute argitaldi au. Bi aletan osatuko dira aren idazlan guztiak. Leenengo onetan auek datoz: Aitzin solasen ondoren, «Olerki umezurtzak», «1936 ezkerozkoak»,
«1943: Euskal samiñaren guruzbidea», «Arraun ta Amets», «Erri
bat guruzbidean», «Confixus», «Unamuno ta Abendats». Aita Salbatore'n animak bizi ta urduri zapart dagian liburu atsegingarria.
138
8) Jakin aldizkaria (Oñati, 1970). 140 orr. Zenbaki berezia, lan
oso ta ederra, A. Salbatore'n omenez argitara emana. Askoren
artekoa.
9) Idazlan guztiak II (Donostia, 1984). Oraintxe jarri dute salgai.
IRITZIAK.- Ez naiz asiko emen idazle gotor oni buruzko iritzi
ta goralpenak banaka aldatzen. Geiegi luzatuko nintzateke. «Idazlan guztiak» liburuan dituzue naibeste. Ala ere, bitxia zait-eta, bego
emen A. Iturria'k aipatu liburuan (453 orr.) dioskuna: «Orduko
Arantzazuko ikasle euskaltzaleok talde bat osatu genuen: BAI taldea, alegia. BAI izeneko errebistatxoa ateratzen genuen euskaraz,
makinaz kopiatuta. Lehendik Loramendi izeneko beste bat aterea
zuten urteetan Mitxelenak eta honen aurrekoek. Eta geroxeago, baita
Izarño izeneko bat ere. Ez zen erraza orduan gauza horiei ekitea.
BAI taldekoek Mitxelena genuen geure gidari eta hauspo emaile.
Bera zen gure maisu eta nagusi euskara kontuan. Gu baino askoz
gorago ikusten genuen bera, bai olerkigintzan, bai hitz lauz
idaztean».
«Euzko-Gogoa»-n, «Gure Herria»-n eta «Egan»-en batez ere
argitaratu zituen bere olerki-lanak. «Iñurritza» ta «Abendats» erabilli zizkigun.
Euskaltzaindikoa izan zan 1952'tik.
(Ikus S. Altube, Euzko-Gogoa», 1954, V, 102 on:; A. fbiñagabeilia, EuzkoGogoa», 1951, 9-10, 63 orr. eta Gernika, 1952, 18 zenb., 64 orr.; I. Lopez Mendizabal, Bol. Estudios vascos, 1952, III, 120 orr.; A. Irigarai, BAP, 1949, V, 397
orr.; Labaien, Eusko Jakintza, 1949, III, 89 orr.; N. Ormaetxea, Euzko-Gogoa,
1952, III, 1-2,23 orr.; S. Onaindia, MEOE, orr.; Auñamendi, Literatura, III,
445 orr.; J. Bilbao, Bibliografía V, 408 orr.; San Martin, Escritores euskericos, 130
orr.; S. Onajndia, Euzkal Elertia, 189 orr.).
70.- PEDRO BERRONDO LASARTE (1919-...)
Oiartzun'en jaio zan, 1919-1-11'an. Umetatik Iiburu-zale, Errenderi'ko Josu-Biotzaren Ikastetxean egin zituen leen-ikasteak. Apaiz139
karrerakoak, bernz, Saturraran'en eta Gasteiz'en, 1943'an apaiz sagaratua izanik; arima-zaintza egin izan du 1943'tik 1949'ra, Azkoiti'n; 1949'tik 1965'ra, Ecuador'eko Goterki-Mixioetan; 1965'tik
1966'ra, Eibar'en; 1966'tik aurrera, Donostia'n.
EUSKAL IDAZLE.- Eliztar lana saiets utzi gabe, ainbat lan burutu du euskal alorrean, etxean naiz kanpoan urduri bizi izan baita
geure izkuntzaren zoriari buruz. 1970'ko apirilletik beronek azaldu izan digu Ebanjelioa euskeraz Donostia'ko «El Diario Vasco»n; baita 1971'tik eguneroko onek «Euskeraz» deritzan asteroko orria
zuzendu ere.
Argitaratu dituen liburuak ere ba-dute garrantzirik. Ona batzuk:
1) Pilar Cuadra'ren Perfil y pulso de Guipuzcoa, euskeraz.
2) Gaur arteraiñoko euskera beratasunak (Gasteiz, 1972). Kardaberaz Bazkuna, II, 177 orr.
3) Idazte eskola (Gasteiz, 1973). 24 orrialdean.
4) Don Kijote Mantxa'ko (Zarautz, 1976). Itxaropena Argitaraldiak irarria. I Zatia. 644 orrialde. Bigarren Zatia, Zarautz, 1985,
Itxaropena, 587 orrialde).
Liburuaren aurkezpena bizkaiko Aldundegiko aretoan osaptu
zan, 1977-2-28'an. Itzulpena goretsiz eta txalo ugaria Berrondo'ri
eskeifiiz. Izan ere, lan bikaiña duzu oiartzuar nekegaitzak osatu duena. Etzan edozein ausartuko olako Ianari oratzeko, itzultzailleak
ala ere asi ta bukatu maisuki egin digunik ezin dezakegu uka.
(Ikus J. Bilbao, Bibliografía, IX, 16 orr.; Auñamendi, Literalura, V, 372 orr.).
71.- ANDONI ASTIGARRAGA ETA LARRANAGA (1920-...)
Erbestetik dabilkigun idazle au Soraluze'n jaioa dugu,
1920-4-14'an. Polikarpo Larrañaga ospetsuaren illoba. Eibar'en ikasi
zuen eta Baiona'n, kazetari karrera egiñik. Argentina'n bizi da.
140
Euskeraz eta erderaz idatzi du. Aldizkari auetan agertzen dira
bere lanak: «Euzko Deya», «Alderdi», «Nacion Vasca», Buenos
Aires'ko «Laurak bat»-en, Mar de Plata'ko «Danak Bat»-en eta
abar.
Eta lanak izenpetzean izen-ordeok erabilli dizkigu: «Astilarra»,
«Soraluzetarra», «A. de Soraluze», «A. tar A.», «Kiroltzalea».
Bereak ditu liburu auek erderaz: Riqueza y Economía del Pais
Vasco» (Buenos Aires, 1945). «Ekin» argitaldariaren liburu sortan,
18'gn. zenbakia. Eta: Historia Documental de la guerra en Euzkadi (Mexiko, 1958). Editorial Vasca'k. 315 orrialde apaingarriekin.
(Ikus J. San Martin, Escrilores euskericos, 43 orr.; J. Bilbao, Bibliografía, I, 370
orr.; Auñamendi, Lileratura, IV, 327 orr.).
72.- JESUS ATXA AGIRRE (1920-...)
Aretxabaleta'n jaioa, 1920-5-28'an. Gaztetan alde egin bear izan
zigun erritik, eta Bogota'n (Kolonbia) osatu zizkigun bere ikasteak,
Filosofia eta Letretan, eta aur-irakasgoan, maisu aterarik. Sorterrira itzuli ostean, euskal arloan ari izan da beti, eta gaur bere ortan daragoiona duzu. Ikastolak sortu ta indar ematen, Bizkaia'n
batez ere, lan txalogarria egin zuen urte batzuk dirala, eta gauregun berdin, orobat egiten digu Iruña'n.
Euskaltzaindikoa da. Eta euskal idazle legez, lankide izan zan
Donostia'ko «Zeruko Argia»-n eta Bilbo'ko «Anaitasuna»-n eta
«Txistulari»-n.
(Ikus J. San Martin, Escritores euskericos, 15 orr.; Auñamendi, Literalura, IV,
337 orr.).
141
73.- FIDEL SARRIEGI UNANUE (1920-1969)
Azkoiti'n jaio zan Aita Fidel karmeldarra, 1920-3-23'an, sendi
Jainko-zale ta jarraigarri baten galtzarrean.
Oso ikasle zetorren umetatik, «txintxua» beraz deitzen zioten
bere erakusleak eta ikaskideak Kristau-Eskoletan. Karmeldar izan
nairik, 1933-12-4'an Nafarroa'ko Billafranka'ra doa latin eta letrak
ikasten. 1938-3-24'an Karmel-abitua artzen du Larrea'n; baiña asiberri zala, bost illabetera gudaritzara dei egin zioten, «Tercio de
Montejurra»-n zerbitzua egiñik. Larrea'ra itzulirik, 1940-9-12'an
egin zuen profesa. Eta ondoren, goi-ikasketak osatu zituanean, mezakotu zan Gasteiz'en, 1947-6-29'an.
Bertatik Zornotza'ko Ikastetxeko zuzendari izendatu zuten nagusiak, 1949'tik 1960'ra ortan jarraiturik. 1960'tik aurrera, sei urtetan, Begoña'n karmeldar ikasleen Teologi-irakasle izan zan; urte
onetan, berriz, Urberuaga'n (1966) ospatu zan Karmeldar Probintziko Batzar nagusian euskaldun karmeldar guztien Nagusi autatua izan zan, aurretik ere bederatzi urtez Probintzialaren aolkulari
izan zalarik. Goxoeriz (diabetes) il zan Donostia'n, San Antonio
Klinikan, 1969-10-31'an.
Apal, biotz-zintzo ta argia zan. Olan agertu zitzaigun bere egiñetan, eta olan daukagu bere idatzietan. Euskeraz idatzi zuen bertsoz eta itz-lauz, «Karmel»-en eta «01erti»-n batez ere. Eta idazleok, ba-dakigu, lakarrak lakar utsitu oi du bere barrena, eta leunak
leun, luma-erpiñez izate-pusketak egotziz.
(Ikus S. Onaindia, MEOE, 1063 orr.; Auñamendi, Literalura, IV, 336 orr.).
74.- JON ETXAIDE ITARTE (1920-...)
Donostiarra 1920-3-27'an sortua. Iñazio Maria Euskaltzaindi-buru ta euskaltzale jaukalaren semea. Marralari da Gipuz142
koa'ko Portu-Taldekoen bazkunean, eta sal-erosle batzuetako ordezkari. Donostia'n osatu zituen leenengo ikaskuntzak, eta batxiller
karrera. Aurrera jarraitzeko estudioetan zebillelarik, bere berezko
deia euskereari zegokiona zala-ta, euskeraz idazteari lotua bizi izan
zitzaigu bere bizitza guztian.
San Bizente elizan ezkondu zan, 1956'gn. urtean.
EUSKAL IDAZLE.- Jakifia danaz, ekiñaren frutua da idazlari iza
tea; ez kaskarin batzuk uste dutenez edo-ta beren buruari ematen
diotela, liburuxka bat naiz idaz-lerro errukarri batzuk, naiz-eta nekez, uts-erazi baldin ba'dituzte, upa-txotx begiz idazle dirala esan
oi digute. Ez, emen bakoitzak egitez adierazi bear du noraiñoko gizasemea dan; Etxaide'k bezela, alegia.
Euskaltzain urgazle dugu.
Ona beronek emandako liburu-sail bikaiña:
1) Alos-torrea (Zarautz, 1950). 166 orr. Elezar berritua, Santoz
Etxeberria'ren irudiekin. Bere ama Dolores Itarte ta Alberdi zanari
eskeintzen dio bere leen-frutu au. «Zerutik nere ardura dezun ama
on-ona —dio—: Gugandik aldendu ziñan eta ala ere beti alboan
nabaitzen zaitut, eriotzak berak ezin urra bai-lezake ama baten maitasunik. Eta nik, zure erraietako zati onek, aztu ote zaitzaket nere
zañetako odola zurea dudaño?» Poliki!
2) Purra! Purra! (Zarautz, 1953). 110 orr. Irri ta par egiñerazteko ipui sailla. Bere aitari eskeiñia. «Gure euskera salbatzeko —dioliburu onekintxe urrats sendo bat eman dutalakoan nago. Zuk
euskal-mintzoaz ezetu ezpa'niñuzu, liburu onek eluke gaur argirik
ikusiko. Beraz, liburu onetxek biotz-biotzez eskerrak eman nai dizkitzu nere bitartez sortzea eman diozulako».
3) Joanak joan (Zarautz, 1955). 279 orr. Itxaropena'ren Kuliska Sortako 9-10 zenbakian dator Piarres Topet Etxahun Barkoxtar

- Parts
- Euskal Literature VI - 01
- Euskal Literature VI - 02
- Euskal Literature VI - 03
- Euskal Literature VI - 04
- Euskal Literature VI - 05
- Euskal Literature VI - 06
- Euskal Literature VI - 07
- Euskal Literature VI - 08
- Euskal Literature VI - 09
- Euskal Literature VI - 10
- Euskal Literature VI - 11
- Euskal Literature VI - 12
- Euskal Literature VI - 13
- Euskal Literature VI - 14
- Euskal Literature VI - 15
- Euskal Literature VI - 16
- Euskal Literature VI - 17
- Euskal Literature VI - 18
- Euskal Literature VI - 19
- Euskal Literature VI - 20