Euskal Literature VI - 08

Total number of words is 3684
Total number of unique words is 1922
27.5 of words are in the 2000 most common words
39.4 of words are in the 5000 most common words
45.9 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
(Ikus J. San Martin, Escritores euskericos, 20 orr.; Auñamendi, Literatura, IV,
252 orr.; S. Onaindia, Euskal Elertia, 108 orr.).

56.- MIREN ARANZAZU URRETA ZULAIKA (1915-...)
Donostiarra. Bakoitzak du sortzezko jita, griña, eraspena. Frantsesa ta inglesa ikasi zitun Arantza'k Madrid'en, ango Ikaskuntza
Eskola nagusian. Ederto daki euskeraz, eta betaz dagoenean artikuluak idatzi izan ditu «Zeruko Argia»-n (1963).
Bi itzalpenok ere berak burutuak dira:
1) Lartaun Eguzki-semea (Zarautz, 1960). Kuliska Sortan dator,
39-40 zenbakian. Jose Luis Mufioyerro bilbotar idazleak erderaz egiña, Arantza'k euskeraz.
Ona zatifio bat nolako euskera arin goxoz diarduan jakin dezazun. «Olerkari zarren abestian —idazten du— antxiñako oroigarri
ditugu. Emen ez dezute zuen auzoko iberotarren galsoroak bezelakorik. Feniziotarren itxaso barearen antzik ez du zuen itxas-ertz
113

arroak, ezta ere gure etsaien sorlekua bezelako lur apañik. Gure
lurraldeak ez du, ez urrerik, ez arri-bitxirik. Urtzi'k ez digu eman
nai izan gizona arrotu ta galdu dezakenik. Janari gutxi ta zindoak,
gure edaria berriz, Urtzi'ren malkoak ur biurtuta. Ondo daki azkatasunak ez duela berdiñik».
2)Illargian ere euskerctz (Donostia, 1967). 116 orrialde. Ipuiak.
Muñoyerro'tar Jose Luis'ek egifia Agirre'tar Maria Dolores eta Urreta'tar Maritxu'k itzulpena eta marrazkiak.
Liburu au ere, emakumearen barne-txairotasunari dagokionez,
euskera jatorrak berezkoa duen jaikitasunez jantzia.
(Ikus J. San Martin, Escritores euskericos, 164 orr.; Zeruko Argia, 1963, 14an.
Zenbakian, 4 orr.; Auñamendi, Lileratura, IV, 187 orr.; J. Bilbao, Bibliografia, VIII,
114 orr.).

57.- LUIS MITXELENA ELISALT (1915-1987)
Errenderi'n jaio zan 1915-8-20'an. Leen-ikasteak bere errian osatu ondoan, Madrid'eko Ikasgu Nagusian egin zuen Filosofia eta Letren karrera, izkuntza klasikua batez ere. Zizpalari ibilli zitzaigun
guda garaian eta gero, zigortua, El Dueso'n eta Busgos'en; atxilo
ta itxia zegoelarik ere, ikasteari eman zion, ainbat gaitan sakonduz
leen-ikasiak. Espetxea ezta —neronez dakit— lekurik txarrena
izkuntzak ikasi naiz beste gai batzun mami-gunez jabetzeko. Labur: pentsatzen ikasteko. Mitxelenak berak eder zituen gai oietan
aise atera zuen gero, 1959'an, Irakasle (Doktor) titulua.
1954'tik aurrera lan aundia egin zigun Julio Urkixo'ren euskal
Mintegiko zuzendari izan zan aldetik. Salamanka'n eta Iruña'n eskolak eman ditu; 1952'tik Euskaltzain osoa, eta bertoko idazkari;
«Egan» aldizkariko batzarkide ta zuzendari, A. Irigarai ta A.
Arrue'rekin batera; Paris'eko Izkelaritza Bazkunakoa; eta Zientzizko
Iker-sailleko Goi-Bazkunean lankide. Zeinbat aldizkaritan lan egiten du: BAP (Donostia), «Euskera» (Bilbao), «Emerita» (Madrid),
«Archivum» (Oviedo), «Pirineos» (Zaragoza), «Munibe» (Donos114

tia), «Zephyrus» (Salamanka), «Principe de Viana» (Iruña), «Via
Domitia» (Toulouse), «Bulletin de la Societe de Linguistique» (Paris), «Word» (New York).
IDAZLE.- Erderaz: Ugaria noski, eta ez zaizu errez or-emenka
argitaratu ditun lanen zerrenda osatzea. Liburuak, orraitio, beude
emen urtez urte.

1) Apellidos vascos (Donostia, 1958). Bigarrenez ere argitaratua. 185 orrialde. Aurretik eta gero, idatzi izan da gai ontaz; lanik
ederrena eta arnasa aundikoa, baiña, Arana-Goiri'k asi ta asmotan zeukana. Lan bikaiñak egin diran arren, ainbat eta ainbat euskalabizen ez dizkigu iñork ere sakonki aztertu ta adierazi. Ain dituzu
ezkutuak!
2) Las escrituras apocrifas de Andramendi (Donostia, 1954). Milagros Bidegain'ekin batera osatua.
3) La Posicion fonetica del dialecto del Roncal (Via Domitia,
Toulouse, 1954).
4) De Onomastica aquitana (Pirineos, Zaragoza, 1954).
5) Hispdnico antiguo ya vasco (Archivum, Oviedo, 1958).
6) A propos de l'accent basque (Paris, 1958).
7) Dictiomarium linguae cantabricae N. Landuchio'rena,
1562'garrenekoa (Donostia, 1958). Manuel Agud'ekin batera.
8) Literatura en lingua vasca (Barzelona, 1958). «Historia General de las literaturas hispanicas» deritzanean dator, V, 479 orr.)
9) Historia de la Literatura vasca (Madrid, 1960). Minotauro,
157 orr. Bada bigarren argitalpen bat ere. Argiro datoz euskal literaturaren arorik beiñenak, antziñakoak baitik bat, zeaztasun geiegira jatxi gabe. A. Villasante'k osatu zigunekin batera, auxe dugu
gaur ere euskal literatura idatziaren edestirik bizi ta tajutsuena.
10) Fonetica historica vasca (Donostia, 1963). 455 orr.; L. Mitxelena'ren lanetan garrantzizkoena, bear bada. Gipuzkoa'ko
Aldunetxearen laguntzaz argitara emana. Maisu-tesiserako lana;
itz aztertzen dira berton; au da, euskeraren zokondoak oro
ikertzen, itz-otsei buruz bederen. Egilleak berak dioskunez, Uhlen115

beck'ek eta Gavel'ek auzi onetan burutu zituzten lanak gainditu egin
ditu, agiri geiagoren jabe bait zan, baiña oraindik bada lanik egiteko ere, ordun nai duenerentzat.
11) Lenguas y protolenguas (Salamanka, 1963). 1961-1962'ra Mitxelena'k Salamanka'n eman zituen ikastaroko lanak. Ementxe dator aren izkuntzari buruzko irakaspena oso-osorik.
12) Textos arcaicos vascos (Madrid, 1963). Biblioteca vasca, Minotauro. 8'garren zenbakia, 106 orr. Egilleak aitortzen digunez, bilduma bat da, bigarren eskukoa geienbat, euskerearen edestirako zer
adierazi nai diguten aspaldiko idaztietan eta Erdi Aroko idazburu,
ikurritz, agiri ta dokumentuetan datozen datuak lendabizi, eta gero,
XV, XVI eta XVII'garren gizaldietako esku-idatzi ta liburu irarrietan, itz eta bertsoz, aurkitzen diran esaera ta idaz-zati luzeagoekin
osaturiko bilduma naiko zeatza. Lan on-ona izkuntzalarientzat.
13) Sobre el pasado de la lengua vasca (Donostia, 1964). 200
orr. Bizkaiko Kultur-Batzordeak leiaketa bat iragarri zuen, gai oni
buruz: «Orfgenes de la lengua vasca y proceso evolutivo de sus dialectos». Mitxelena'ren lana izan zan saritua.
14) La lengua vasca (Bilbo, Bolueta, 1977). 87 orr. Leopoldo Zugaza, argitaldariak. Lan bat eskatu diote egilleari; ez du gogo aundirik ori burutzeko, sarri idatzi du-eta euskerataz eta gauza asko
berriro esanen ote dituen beldur da. Baiña ala ere... Gaiok dira berton dauzkagunak: 1) Euskaldunak eta beren izkuntza; 2) Izenetaz
zerbait; 3) Izkuntzak duen garrantzi zientifikua; 4) Mugak; 5) Aintziñatasuna; 6) Izkuntzaren barne-egitura; 7) Aditza; 8) Itz-jarrai
eragillea; 9) Izkelgiak; 10) Bonaparte'ren sailketa; 11) Aidetasunak;
12) Ondo-solasa.
EUSKERAZ.- Espetxean asi zan «Espetxe» zeritzen aldizkarian,
1938'tik aurrera. Gero, berak eta leen aipatu biak zuzentzen duten
«Egan»-en agertu dizkigu batez ere bere lanik geienak, euskeraz;
or izan zituan leen bi gai bere-bereak, zinema eta iritzi-emateak:
egoki ta zorrotz jokatu zuen bietan. Idatzi izan du, baita, noizean
beinka, «Euskera»-n eta «Jakin»-en, eta itzaldi ta konferentzi asko
eman. Orixegatik A. Villasante'k ondo dio: «Mitxelena jaunak bi116

kainki bete du bere egitekoa». Euskal idazleok, ail, ba'giña beste
orrenbeste egiteko! Errenderiarrak, egia da, erderaz aski geiago idatzi du euskeraz baiño; euskeraz ederki dakianarren, erderari ekin
dio sutsuago.
Urte batzuk dirala Etor'ek liburu eder bat azaldu zigun: «Mitxelena'ren Idazlan Hautatuak» (Bilbo, 1972, 404 orr). 9 lanetan
datoz lanak: 1) Orri azpiko oharrek hornituriko idazlanak; 2) Txostenak; 3) Elkar-hizketak; 4) Gure klasikoak; 5) Saioak; 6) Hil ondokoak; 7) Hitzaurreak; 8) Filmak; 9) Liburuen iritziak. Bilduma
ederra. Iñoiz entzun dut, Iiburuen iritzi emakeran, zorrotzegia izan
dala eta idazle batzuk origatik idazteari utzi egin diotela. Baliteke
egia izatea.
Gaur Gasteiz'ko Ele-Jakintza eskolan daukagu Mitxelena. Urteen barrena ez ditu omenaldi gutxi artu. Azkenaldi ontan «Osian»
saria eman diote Gasteiz'en. Merezi duenari omen egitea edertzat
jotzen du munduak.
(Ikus P. Lafitte, Bol. Am. Pais Vasco, 1963, 3-4, 315 orr.; L. Villasante, Historia
de la Literalura vasca eta Egan, 1960, 3-6, 228 orr.; Bitaño, El Bidasoa, 1960, 6-28'an;
h San Martin, Escritores euskericos, 129 orr.; Auñamendi, Literatura, IV, 264 orr.;
Jon Bilbao, Bibliografía, V, 409 orr.; S. Onaindia, Euskal Elertia, 201 orr.).

58.- ANTONIO VALVERDE CASAS (1915-1970)
Valverde edo «Ayalde», margolari ta euskaltzale, gazterik joan
zitzaiguna. Ura il zan urtean, 1970'anko abenduan, Lekuona'tar Manuel'ek «Actualidades» aretoan eman zuen itzaldian, onela: «Erderaz ari bagiña, «Ayalde» izena, Antonio Valverde'k inmortalizatu egin duala esango genduke: «illezkortu» euskeraz —illezkortasun
txiki bat—. «Ayalde» ori, Oiartzun'en jauregitxo baten izena da;
«Aia'ko arrira» begira dagolako, ipiñi bait zion Antonio'k izen polit
ori, berak egindako jauregitxoari. Ori dalata, izen bera artu zuan,
baita, bere seudonimo idazle-izentarako ere. Gaur Ayalde esaten degun bakoitzean, gure adiskide biozkor biotzekoaren irudi ta imaji
117

ña datorkigu gogora orain lau-bat illabete «joan zitzaigun» adiskidearen irudi bizia» {Egan, 1973, 1-6, 12 orr.).
Errenderi'n jaio zan Valverde, 1915-1-17'an. Ikastuna, Eskugoan
Lizenziatura atera zuen Zaragoza'ko Ikastetxe Nagusitik. Euskaltzaindikoa. Eta margolari: sarri esana dut, ingurua artista sortzaille
dala. Valverde errenderiar izanik ere, oiartzuartzat joten zuen bere
burua, eta erri onek ainbat eder-gai eman zion bai literaturako eta
bai margogintzarako.
Valverde'ren euskaltzaletasunari dagozkiola, jaiotzez erdeldun
izanagatik, euskeraz ikasi naia, eskola-mutil zalarik miñez artzen
zuen euskeraz ez jakitea bere eskola-lagunen antzera. Ezkontzeko
asmoa artu zuenean, neska euskalduna nai zuen andregai: «Maria
Dolores Lamfus eta Retegi, lenengo abizenez alemana, bañan jaiotzez eta izatez eta biotzez euskaldun jatorra». Onekin asi zan ikasten etxean, eta ordu edo garai barean sartu zan eskola-mutil Donosti Zaarreko Ikastola ezkutu batean, Zipitria andereñoak
zeukanean. Eta oroimen onekoa zanez, Iaister jabetu zitzaigun euskereaz. Eta emen daukagu Ayalde, bizitzako amets eder bat aserik,
euskaldun oso, ederki mintzatzeko eta idazteko gai delarik. Entzun,
irakurri ta idatzi, or euskalduntzeko bide egokia.
EUSKAL IDAZLE.- Irarkola-lanez bizi zan Valverde —Gráficas
Valverde berea zuen—. Baiña ba-zituen txolarte batzuk irakurri ta
idazteko. Zer irakurri ote zuen? «Lizardi zuan bere irakurgai aukeratuetan bat —diosku M. Lekuona'k —, irakurgai kutun. Lizardi
lenengo; eta Orixe urren; edo-ta biok berdin». Lizardi'ren «Biotz-begietan» ain panpoxki dotoretu zigun, bigarren argitalpena egiterakoan. Orixe'ren «Euskaldunak» poemaren bigarren argitaldirako ere, berak osatu zituen kantu guztien edergarriak. Liburuok
irakurri ta gaiak pintatuz idazle oso bikaiña egin zitzaigun.

Erderaz eta euskeraz idatzi zuen. Erderaz, Donostia'ko «El Diario Vasco»-n eta «La Voz de España»-n. Eta euskeraz, «El Bidasoa», «Egan», «Olerti», «Jakin», «Zeruko Argia»-n. Itz Iauz eta
bertsoz saiatu zan. Olerkari bezela, guztiz fiña dugu: «01erti»-n,
«Egan»-en eta «Ibar Ixillean» ba-dauzkazu olakoak. Ona bere bi
luburuk.
118

1) Confondo cle chistu (Donostia, 1965). Auñamendi Bilduma,
46'gn. zenbakia. 166 orr. Aurretik, 1952'tik asita, Irun'eko «El Bidasoa»-n eta Donosti'ko egunerokoetan azaldu zituen lanakin osaturiko sorta, egilleak berak jarritako ainbat apaingarriz ornituta.
Atsegiñez irakurten dan lan jakingarria.
2) Ibar Ixillean (Donostia, 1970). 236 orrialde. M. Lekuona'ren
itzaurrea. Or-emen —«El Bidasoa»-n, «Zeruko Argia»-n, «Egan»en, «Aranzazu»-n, «Oarso»-n— 1955'tik aurrera argitaratu zituen
lanak. Erderazkoak baiño ere jakingarriago ta irakurteko goxoagoak diranak, alegia.
Bi liburuok daude, esan dugu, berak margozturiko apaingariekin jantzirik. Eder zitzaion apainketa au, oiek ez-ezik, J. Basurko'ren «Iñazio Deuna», Kirikiño'ren «Abarrak» (Donosti, 1956),
Manzisidor'en «Gure Patroi Aundia» eta K. Sagartzazu'ren «Intza
begietan» ere berak bait zituen apaindu.
Pio Baroxa'ren Mari Beltxa ipuia, Vidas sombrías'en datorrena, berak euskeratu zuen (Egan, 1956, 5-6, 183 orr.).
(Ikus, J. San Martin, Escritores euskericos, 166 orr.; M. Lekuona, Egan, 1973,
1-6, 12 orr.; J. Bilbao, Bibliografía, VIII, 138 orr.; S. Onaindia, Euskal Elertia, 192
orr.).

59.- GOTZON GOENAGA TA GORRITI (1915-1974)
Aita josulaguna. P. Altunak onela edesten digu aren eriotza:
«Udazkeneko arrats euritsu batean ez bat ez bi hil zitzaigun Gotzon Urumea hibai ondoan, etorri berria zelarik, Filosofia saileko Dekanotza ostera hartu berria zuelarik eta euskeraren aldeko lan latzetan buru eta belarri sartu-sartua zegoen garaian» (Euskera, 1974, 439 orr.)
Zegama'n jaio zan 1915-3-1'an. Aita tolosarra zuen eta ama oiartzuarra, biak euskaldun jatorrak. Goi-deiari erantzunik, Lagundiko ikasketak, nagusiak beintzat, Tournai'n eta Marneffe'n (Belji
119

ka) eta Bureba aldeko Oña'n osatu zituan, 1945'an apaiz egiñik.
Bilbo'ko Indautxu'n eta Kanarias'en eskolak eman zituen iaubost
urtez, bidenabar Barzelona'n Filosofiako Lizentzia, eta gero Teologian ere Iortuaz. Geroago oraindik, ez-oizko sariz, bietan Irakasle (Doktor) titulua ere atera zigun. Ikasteari oso emana bait zan.
Ikasteak bukatu ostean, irakasle izan zan Iruña'n eta Donostia'n, jesuieten ikastetxeetan, Donostian Gizarte-laguntzailleen eskolan eta «Zabalegi» Erakundean eskolak ematen jarraituz.
sortu zanean, berriz, ara igaro zan Etika eta Izadi-Eskubidezkoak
irakastera. «Gehiago ikasi nahiez —diosku P. Altuna'k— eta gogoan zituen euskal lanak hobeki burutzeko bere burua areago trebatzearren, sei urte handi eman zituen. Garai hartan berrogeitahamaika urte zituen gure Gotzonek. Columbiako
Inibertsitatean visiting scholar izan zen eta Fordham eta Syracusekoetan Espainiako Literatur irakasle itzultzean eta bere
bizitzako azken urtean, lehen esan bezala, Filosofia sailleko Dekanotza hartu zuen berriro. hasiak zituen euskal lanak osatzen
ari zelarik atzeman zuen herioak».
EUSKALTZALE.- Ardura ta gai askotan sartua zebillelarik ere bere
izkuntzaz ez zegoen aztua. «Jesus'en Biotzaren Deya»-n eta «Zeruko Argia»-n idatzi zuen euskeraz. Liburuok ere bereak ditu:
1) Breve exposicion sobre la figura del P. Olabide (Gasteiz, 1956,
11 orr.; euskeraz eta erderaz). Euskerazko itzaldia da, Euskaltzadiak
Olabide'ren omenez an egindako batzarrean egilleak irakurria.
2) Baskisch and romanisch (Vascuence y romano, 1959). Hugo
Schuchardt'en lana alemanetik gazteleraz ipiñita. BAP-en dator,
957, 463 orr. Gai ontaz ba-ditu beste lan interegarri batzuk ere.
3) Agurea ta Itxasoa (Zarautz, 1963). Kuliska Sorta, 52 zenbakian. 118 orr. Ernest Hemingway (1899-1961) ipar-amerikar nobela
idazlearen «The Old Man and the Sea» euskeraztuta. Asko eta ederki
ondu zituen Ernest'ek bere liburu ugariak, itzerdika Iez gauzak adierazten mutilla dugula, baita poesiz bateriko edestiak poliki asko
biribiltzen saiatzen zaigularik ere. Auetariko bat da Goenaga'k euskera bikaiñean damakiguna.
120

4) Algunas categorias semdnticas de la lengua vasca (Madrid,
1967). Barzelona'ko Unibersidadean otsegindako Irakasle-tesisa;
onen bitartez lortu zuen «Oiezlako Saria» Jakintza-Lizentzian.
5) Filosofi-lanak. Aristotele, Kikeron, Kant eta Hegel'i buruzko lanak «Revista de Ideas esteticas»-n datoz. Ona, berriz, esku
artean zituan lanak, P. Altuna'k dionez: «Sikoligi hitzen euskal hiztegia»; «IZAN EGON—EGOKA EDUN-EDUKI eta euskal izatea»;
«Ahal izatea eta ezina. Nahitaezkoa eta badaezpadakoa»; «ARIIHARDUN-EGIN: galdegaia»; «GEI, GAI, GA(I)tik, ERAZI: kausalidadea»; «ALDI, ALDE, ALDA: lekua, denbora, mugimendua».
Eta sail onetan jakingarria dugu gure idazle zaarretan gai oni buruz agertzen danaren kezka ere. «Baina GOGO —dio— zuen hitz
denetarik maiteena eta aztertuena, bere azken urteetan. Hitz horren zentzu sakona, hobeki esan, dituen zentzu guztien barrenbarrengo muina zein zeitekeen kezkaturik bizi zen. Atzinako eta geroagoko iturrietara jo eta Detxepare, Tartats, Oihenart, Axular, Leizarraga, Mendiburu-rengan eta atsotitz zaharretan agertzen zen pasarte guztiak ikertzen eta aztarrikatzen ari zen. «Fontes Linguae
Vasconum»-en argitara zituen lan horietarik gehienak».
Euskaltzaindiko laguntzaille zan 1965'tik.
(Ikus , Agurea ta i/xasoa, Bol. Am. Pais, 1963, 110 orr.; L. Mitxelena, Egan,
1963, 1-3-149 orr.; J. San Martin, Escritores euskericos, 91 orr.; Auñamendi, Literatura, IV, 250 orr.; J. Bilbao, Bibliografia, IV, 64 orr.; P. Altuna, Euskera, 1974, XIX,
439 orr.).

60.- JOSE ANTONIO LOIDI BIZKARRONDO (1915-...)
Errenderi'n jaioa, 1915-8-22'an. Gaztetan Sendakintzan Lizentziatura atera zuen, Optikan eta Akustikan (argizti ta ots-iztian) agiria ere lorturik, Madrid'etik. Gaur Irun'en daukagu sendagaitegi
batekin. Ezkondua. Udaletxeko sendagai-zaiña.
EuSKAL IDAZLE.- Euskeraz mintzatu oi da Loidi, geienik. Asko
irakurri du, eta irakurtzen, eta irakurriz ikasi egiten. Idatzi ere egin
121

du. Ifioizka, ez asko, sariketetara aurkeztu izan da, eta sariak jaso.
Bein, Euskaltzaindiak jarritako konkurtso batean aipamen garaia
merezi izan zuen bere polizi-nobela Amabost egun Urgain'en deritzanaren bidez, ainbat bider argitara emana.
Eguneroko ta aldizkari askotan lan egin du zenbait artikulukin:
«El Bidasoa», «La Voz de España», «Olerti», «Egan», «Oarso»,
«Kuart Creixent», «Nova collecció lletres»-en eta abarren. «Egan»en agertzen da bere Itxasoa...! J. Antonio Zunzunegi'ren El Mar...!
euskeraz, lau ta errez, berezkortasun itzelean egiña (1957,3-4,162
orr.).
AMABOST EGUN URGAIN'EN.- (Zarautz, 1955, Itxaropena). 227
orrialde. Auxe duzu Loidi'ren lanik ederrena. Katalanera ere itzulia,
titulu onekin: «Quince dias en Urgain». A. Irigarai'ren itzaurrea
darama biurpen onek. Iduriak, Nabaskues'tar Jose Luis'enak dira.
L. Mitxelena'k, Euskaltzaindiaren konkurtso ontan epai-maiko izan
zanak, onela idazten du: «Ona non sortu zaigun bat-batean, idazle
trebea ez-ezik, askozaz geiago bear duguna: novelista bat. Eztu saiaketa luzeetan aritu bearrik izan. Badakizki, iñon ikasi gabe, novelagille batek jakin bear dituen gauzarik nagusienak. Pertsonak ederki ikusten ditu, bai barrendik eta bai kanpotik; nork bere bizia du,
berez ari dira eta berez mintzatzen, iñork beartu gabe. Badaki baita, ariak bata besteari josten eta, ori aski eztela, ederki —arin, zorrotz eta biziro— ematen dizkigu aditzera» (Egan, 1955, 5-6, 72 orr.).

Ondoren ez obea izan zuen egilleak. Milla bat ale atera zituan
eta egun gutxi barru salduak. Bigarrenez ere, 1958'an agertu zan
Irun'go «EI Bidasoa» astekarian. Katalanak ere katalanez nai zuten, eta Josep Agirre'k biurtuta, Barzelona'ko Alberti etxe-argitaldariak irarri zuen bere«Nova Collecció Lletres»-en, 61'gn.
zenbakian.
Aranzazu'ko argitaldariak atera zuen laugarrenez, A. Irigarai,
E. Mas, J. Alberti eta M. Lekuona'ren itzez orniduta. Argitalpenaren aurkeztea egitean, onela idazten du (Nikolas Altzola Gerediaga) izurtzarrak: «Gaien arloan bearrezkoa zan gure Literaturari bide berriak zabaltzea, eta gure nobelarien artean polizi-nobela
122

muetakin saiatu zan Loidi. Neurri on bat irabazi eban Amabost
Egun Urgain'en nobelak gure Literaturan. Baita egilleak be izen
ospetsua euskal idazleen artean. Bibliographi aldetik ikusi dogu zelako zabalera-neurria euki daben urte gitxien barruan. Polizinobelagillen artean, noraiñoko neurria? Iritzi-emoteilleek berba egin
eben ezkero bere egunean, ez naz orain emen barriro lengoak eta
ifiorenakin asiko ni, alperrik litzake-ta. Agatha Cristie edo Simenon batzuen maillak irabaztea errex izango danik ez dot uste, baiña or dagoz beste idazle asko be, eurekin berdiñean ipinteko iritzi
bidean bakoitzarenak zeatz aztertu ta gero» (Egan, 1968, 1-6, 149
orr.).
Frantsesera itzulita dago nobela au, Miarritz'eko Arbiru poliziak; inglesera eta alemanera ere bai. Ezta euskal literaturan orrenbesteko arrakasta lortu aal izan duen nobelarik; Mogel'en Peru
Abarka ta Txomin Agirre'renak kendu ezkero.
Euskaltzaiña duzu Loidi.
(Ikus L. Mitxelena, Egan, 1955, 5-6, 72 orr.; J. San Martin, Escritores euskericos, 123 orr.; Bitaño, Karmel, 1961, azilla-lotazilla; Zeruko Argia, 1957, XXIII, 303
orr. eta Egan'en 1968, 16, 149 orr.; Auñamendi, Literatura, IV, 195 orr.; S. Onaindia, Euskal Elertia, 200 orr.; Enrike Zabala, Euskal Alfabetatzeko Literatura, 219
orr.; J. Bilbao, Bibliografía, V, 200 orr.).

61.- JOSE MANUEL ESTONBA ARRUABARRENA (1916-1982)
Elizgizon. Mixiolari, Euskal idazle. Olan zekarren On Manuel
il zanean «Zer» illerokoak, 59'garren zenbakian. «Adimen argia,
naimen sendoa, biotz ona izan dirala esango neuke —idazten du
Olazar'ek— bere osotasunaren izaerarik berezienak; eta artuemonetara begitu ezkero, besteak onartzea agertzen dala uste dot
lenengo: Edozeiñek aurkitzen eban beragan adiskide on bat. Irudimen aundikoa be ba-zan, Kondairari buruz egiten ebazan berbaaldietan, eta asko egiten ebazan, ez zan jakiten zein zan kondairako eta zein bere irudimenaren jazkia, eta geroari begira ez zan erre123

za ames utsak eta benetako eginbideak bereiztea. Eta ames aundia
eginbide ta egite biurtzen maixua zan».
Irun'en jaio zan Estonba, 1916-5-29'an. Gasteiz'en osatu zitun
bere eliz ikasteak, 1941'an mezako egifiik. Irakaslaritzan ari izan
zan ondoren, Bergara'n (1941-1944), Gaztelu-EIexabeitia'n
(1944-1953) eta Derio'n (1953-1956). Emen zegoela kanonigu izatea
otu zitzaion. Kasimiro Morzillo'ren aldian zan; kanpotar apaiz asko
jarten zituan gotzaiak goterkiko ta gotzaitegiko kargurik onenetan,
eta Estonba, emen ere ba-zirala elizgizon baliotsuak erakutsi nairik, kanonigutzarako aurkeztu zan, baita nor-geiagoka ederra egin
ere Deustu'ko josulagunen ikastetxean. Baiña etzioten ezer eman,
bai ostera Madrid'etik etorritako bere aurkalari Abalos jaunari.
Estonba etzan kikildu, naiz-ta beste bide batetik jo: Mixiolari
izango zan. 1956-9-4'an, Donato Arrinda bere ikaskide ta irakaslagunarekin Guayaquil'eko mixiorako bidean jarri zan «Reina del
Pacifico» itxas-ontzian. Ekuador'en, Matxala, EI Oro'ko uri nagusian, gotzai-ordeko izan zan. Lanok burutu zitun an: katedrala,
gotzai-jauregia, apaiz-etxea, ikastola, mojentzako etxea, zortzi edo
bederatzi kapillatxo, elizak Matxala inguru guztian... «Guztiak
amaitu eta sekulan dirurik ez patrikeran», gaiñeratzen du Donato
Arrinda'k.
Euskalerrira itzulirik, Urkiola'n taldeka legez, egin zigun arima zaintza ta euskal lana. Edonori ta edozer gauzari erantzuna ematen bazekian. Biotz-zabal eta adiskide-zale; baita bakar-zale ere, orduak eman oi zituen Urkiola'ko ikuspegi ederrak begipean zeuzkala,
izadiaren sorgintasunez gogoa ase nairik, ziur asko. Ezpiritu bizitza aundikoa, eder zitzaizkion ortarako idazle bi: Teillard de Chardin eta gure Orixe, «Jaunaren Billa» Iiburua beti eukan esku mende. 1982-8-28'an, abadiñotarren urteroko jai ospetsuz izan nuen nik
arekin azkenengoz mintzatzeko eretia; meza ondoren, nun-zer-berri
nenbillela, albiste billa joan nintzakion, neure «Egoitzak» liburua
esku-erakutsi bezela opatzen niola. Nola eskertu zidan Santa Teresa'ren idazti bikain-bikaiña! Orixe'renaren ondoan jarri zuen.
124

Kirol-zale genduan, ostikoketa ta esku-pelota eder zituana. Eta
esku-lanari ere egiazki emana. Bere lankideai ezertxo kandu gabe,
Matxala'n naiz Urkiola'n, inguruak jantzi ta dotoretzen alegifiak
alegin saiatu zitzaigun.
Mixio-lurrean eta Urkiola'n urteetan lagun izan zuen Legartza'tar Joseba'k onela: «Manuel baiezkorra zan, geiegi bear bada.
Beretzat dana zan ona, dana egoan ondo. Ez ekian ezetz esaten.
Gizonengan eta gauzetan beti alderdi ona ikusten eban. Ez zan etorkizun illunaren aztuak lakoa. Larri-uneak ez eutson eragin aundirik egin. Bera bizi zan tokia munduko onena zan beti, naiz Machala naiz Urkiola izan. Urkiola onena eta euskaldunak onenak».
Amabi urte erre zituen Urkiola'n, alai ta langille. Biotzeko gaitzez estu xamar ibilli oi zan arren, etzuen iñork uste ain gazte joango zanik; baiña Jaunaren asmo, erabagi ta burubideak ez izan gizonenak lakoak, eta egun batez, 1982-9-22'an, berera eraman zigun,
bertako apaiz-lagun eta erritarrak atsekabez eta otoizka utzirik.
EUSKAL IDAZLE.- Gasteiz'en «Kardaberaz» aldizkarian asi zan
idazten. Gero, irakasle zala, zenbaiti erakutsi zien euskeraz! Anes
Arrinda'k onela: «Zenbat apaizgairi sortu ote zitzaien euskal-sena
Manuel'en eskutik? Badakit Ander Manterola eta Mikel Zarate, beste batzuen artean, bere eskuetatik pasatu izan zirala apaiztegian...
Bere biotz zabaletik euskal usiña zerion eta berarekin ibilli ezkero,
kutsutu egin bear nai-ta-nai-ez». Orrez gaiñera, esan dugu, Urkiola'n zegoela bereziki, asko idatzi zuen. Beronen lanik geienak kondaira ta ipui dira. Ona batzuk:
\)Etxepare. Diseño de un joven audaz (Donostia, 1943, 140 orr.).
Irun'go adiskide ta gazteentzat. Bergara'n irakasle zala idatzia.
2) Izartxo (Zarautz, 1959, Kuliska Sorta, 33-34'gn. zenbakia, 177
orr.). Eleberri oni buruz «Zer» illerokoan daukazue lan eder bat,
Bermeo'ko Josu Penades Bilbao'k osatua. Sasoia, bigarren gizaldia; tokia, Olearso, Kalagurri ta Aralar; norkiak, Izartxo, Erko, Basurdi ta Kisti; gaia, triku-siñiskerak, sorgin-kontuak, Izartxo ta Erko
maitez minduak, Basurdi aurkalari. Erromantiku kutsuzko eleberri au gipuzkeraz dago. Irakurtzeko atsegingarria, euskera jatorrean.

125

3) Arrano beltza...
4) Los Vascos. Euskal Kondaira (Bilbo, 1980, 229 orr.). Donato
Arrinda'k erderaz eta Estonba'k euskeraz. Bilboko Aurrezki Kutxaren babespean. Lan ederra, ikastola eta beste erakus-mailletarako,
gazteak edestiz kutsutu ta aberastu ditezen. Il aurretxoan eskatu zioten inglesera ere itzultzeko baimena.
5) Etnia Vasca. «Ez da berak bakarrik egiña —dio Anes Arrinda'k—; baifia, bere azkeneko lanak emen daude. 145 atal dauzka
liburuak. Oietatik irurogei Manuel'ek egiñak».
6) Ego-Ameriketako mixioak eta Euskalerria (Donosti, 1972).
Kardaberaz Aitari Omenaldia, 135 orraildean.
7) Urgoiti'ko Mutillak. Eleberria. Argitaratzeko.
«Zolozarreta» eta «Luberri» izen-ordeak erabilli zituen.
(Ikus J. San Martin, Escrilores euskericos, 81 orr.; L. Mitxelena, Egan, 1960,
232 orr.; Auñamendi, Literatura, IV, 292 orr.; J. Bilbao, Bibliografia, III, 218 orr.;
S. Onajndia, Euskal Elertia, 200 orr. eta Zer illerokoan, 1982, 59'gn. zenbakia, 9
orr.; L. Akesolo, Zer, 1982, zemendia, 14 orr.).

62.- MANUEL OÑATIBIA AUDELA (1916-...)
Oiatzuarra, bere anai Jon'en antzera, an bait zan munduratu
1916-6-30'an. Leenengo ikasteak bere errian osotu ondoren, Zaragoza'n amaitu zuen, ango Ikastete Nagusian, goi-gaietakoetan abelosalari edo albaiteru titulua aterarik.
EUSKAL IDAZLE.- Oñatibia'rrak denak ditugu, pizkat bederen,
idazle. Manuel'ek «El Dia»-n gerra aurretik eta «Goiz-Argi»-n eta
«Zeruko Argia»-n idatzi izan du gerora. Eta bide batez irratiko
saioak bizkor-azi izan ditu.

Bizi-bearrak eta familia aurrera atera-bearrak askotan estu zuten euskal alorrean gura aiñean lanari ekiten. Beste batzuetan au
ere jazoten da, gaurko euskal idazleekin. Urte aietan, 1936'tan, guda
sortu zanean, Madrid'en eta Espaiña'ko beste uri nausi askotan,
126

gudalburu mordoak aldarrikatzen zituzten kaleetan zear abotsgoragailluz, izugarrizko gauzak burutu zituztela-ta; bi egunez olaxe ta gero ixillera zijoazenak noski, ur-puztilla gisa. Berdin gure
idazle askorekin ere, tamalez: gauza aundiak burutu dituzte, lan eta
esan, itxaropentsu agertzen bi egunez. Eta gero?
Au ez diot Manu-gaitik. 1956'an, esate baterako, «San Francisco de Asis» saria eskuratu zuen Baserria diru-bidean (Donosti, 1957)
lanaren bitartez. Izarra irarkolan; 172 orr. Irrarisaioak, esan dugunez, ez dira lo egonaz gertatzen.
Aipatu Iiburu au zala-ta, onela idatzi zuen M. Lekuona'k: «Manuel Oñatibia jaunak oiturik gaduzka itz-lau eder batera, prosa eder
batera. Donostia'ko Irratisaioetan, astean bi aldiz, ortxe eukitzen
gaitu bere itz ederrez eta jatorretik, esan oi dan bezela, txintxilik.
Eta bere liburuan ere olaxe azaltzen zaigu: prosa-zale jator, euskera jatorra nunaitik dariola».
(lkus M. Lekuona, Egan, 1958, XI, 104 orr.; J. San Martin, Escritores euskericos, 143 orr.; Auñamendi, Lileratura, IV, 294 orr.; J. Bilbao, Bibliografía, VI, 282 orr.).

63.- MARTIN UGARTE ETA AZURMENDI (1916-...)
Eder-sen aparta duen euskal idazle baten aurrean gaude. Orixe
bait dugu Martin Ugarte, ezizenez «SaJetxe». Ezizen au ezta ezizen, gure idazlea jaio ta bizi dan baserriaren izena baizik. Aurtengo dagonillaren 7'an (1983), igandez, andik ibilli nintzan ni, Agustin Beloki Iagun nuela. Naiz-ta etxea, Lizardi'k dioskunez, «euri
zaarrek usteldua/; marraskilloek bide biurri/ dirdaitsuez apaindua»
izan, gaindegian kokatua daukagun baserri-inguruak, zoragarriak
dira; ikuspegi ederrez goi ta bee, eun motako igali-zugatzez, barazkisoro ta belazez txairo...
Martin Ugarte Legazpi'ko Teilleriarte auzunean jaio zan
1916-2-14'an. Beronen gurasoak: Damaso oñatiarra eta Jertrudis
Azurmendi, zegamarra. Ortxe ezkondu zan 1949-1-8'an, Oñati'ko
127

alaba Juana Arregi Idigoras'ekin; bi alaba izan dituzte, Maria Pilar eta Maria Anjeles, gaur ezkonduta bizi diranak.
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Euskal Literature VI - 09
  • Parts
  • Euskal Literature VI - 01
    Total number of words is 3848
    Total number of unique words is 2073
    29.6 of words are in the 2000 most common words
    42.0 of words are in the 5000 most common words
    49.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 02
    Total number of words is 3693
    Total number of unique words is 1966
    29.7 of words are in the 2000 most common words
    41.8 of words are in the 5000 most common words
    47.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 03
    Total number of words is 3771
    Total number of unique words is 2016
    29.6 of words are in the 2000 most common words
    41.9 of words are in the 5000 most common words
    47.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 04
    Total number of words is 3705
    Total number of unique words is 1994
    29.6 of words are in the 2000 most common words
    41.6 of words are in the 5000 most common words
    48.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 05
    Total number of words is 3623
    Total number of unique words is 2048
    29.2 of words are in the 2000 most common words
    41.6 of words are in the 5000 most common words
    48.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 06
    Total number of words is 3720
    Total number of unique words is 1891
    29.0 of words are in the 2000 most common words
    40.0 of words are in the 5000 most common words
    46.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 07
    Total number of words is 3669
    Total number of unique words is 1960
    29.0 of words are in the 2000 most common words
    41.9 of words are in the 5000 most common words
    48.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 08
    Total number of words is 3684
    Total number of unique words is 1922
    27.5 of words are in the 2000 most common words
    39.4 of words are in the 5000 most common words
    45.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 09
    Total number of words is 3648
    Total number of unique words is 1877
    28.8 of words are in the 2000 most common words
    41.0 of words are in the 5000 most common words
    46.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 10
    Total number of words is 3638
    Total number of unique words is 1898
    28.5 of words are in the 2000 most common words
    41.8 of words are in the 5000 most common words
    49.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 11
    Total number of words is 3712
    Total number of unique words is 2031
    29.8 of words are in the 2000 most common words
    41.0 of words are in the 5000 most common words
    48.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 12
    Total number of words is 3782
    Total number of unique words is 1996
    28.3 of words are in the 2000 most common words
    40.8 of words are in the 5000 most common words
    47.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 13
    Total number of words is 3567
    Total number of unique words is 1855
    27.3 of words are in the 2000 most common words
    37.6 of words are in the 5000 most common words
    44.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 14
    Total number of words is 3687
    Total number of unique words is 2066
    29.6 of words are in the 2000 most common words
    41.5 of words are in the 5000 most common words
    47.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 15
    Total number of words is 3760
    Total number of unique words is 1986
    30.3 of words are in the 2000 most common words
    42.5 of words are in the 5000 most common words
    48.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 16
    Total number of words is 3622
    Total number of unique words is 1987
    27.5 of words are in the 2000 most common words
    38.5 of words are in the 5000 most common words
    45.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 17
    Total number of words is 3548
    Total number of unique words is 1870
    28.6 of words are in the 2000 most common words
    40.4 of words are in the 5000 most common words
    46.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 18
    Total number of words is 3700
    Total number of unique words is 2002
    27.7 of words are in the 2000 most common words
    38.9 of words are in the 5000 most common words
    45.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 19
    Total number of words is 3588
    Total number of unique words is 1881
    28.3 of words are in the 2000 most common words
    39.6 of words are in the 5000 most common words
    46.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 20
    Total number of words is 3501
    Total number of unique words is 1722
    24.6 of words are in the 2000 most common words
    36.1 of words are in the 5000 most common words
    42.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.