Euskal Literature VI - 06
Oiartzun'en jaio zan Oñatibia, 1911-11-24'an. Eztigu gutxi esaten inguruko giroak, txikitan artan ere; orduantxe jarten bait gera
bizi guztirako bandan. Jon koskonduz zijoan garaia pizkunde garaia zan euskal kulturan, eta kultura gisa askotakoa bait dugu, bera
txistulari izango zitzaigun, eta dantzari. Griña orrek aize emana
eta atxikia ibilli zan, izan ere, bere bizitzaldi guztian.
Argia zan. Lege-gizona. Zaragoza'n ikasi zigun Zuzenbidea.
Euskaltzaindikoa, 1966-11-25'tik.
TXISTULARI.- Gudari ibilli zan gudatean, gero Paris'era iges egiñik, pake-billa. An, lazo ta zaldi urdiñari emana egon eziñik, beingoan asi zan ango giroa txistuarekin sustatzen eta dantzak, euskal
dantzak antolatzen. Atzerriko ogia garratza oi da-ta, txistuz arindu nai izan zuen arrotz-ibiltea. Ba-ziran ara igesi joanen artean musikalari ta abar, mordoa —Paul Legarralde, Julian Axuriagerra, Jose
Etxabe, Esnaola, Enrike Jorda, Gabriel Olaizola ta besteak—,
eta guztion artean Jon Oñatibia'k Euskal Abesbatza eta Koreografi Taldea sortu zuen, eta 1937-12-18'an Pleyel aretoan bere leenengo ekiñaldia euki zuen Eresoinka taldeak. Talde ontako txistulari
J. Oñatibia'k egin zuen lau urtetan.
1941'an Venezuela'ra jo zigun Jon'ek eta, Karakas'en, 13 urtetan ekin zion musika ta dantzak zabaltzen, ainbat txistulariri eragiñik urte oietan jairik jai. Orrez gaiñ, euskeraz erakusten zuen aspertu gabeko lanean. 1954'an Laterri Batuetara jo zuen Agirre
lendakariaren eta Eusko Jaurlaritzaren erreguz, eta an ere aginduarazoetatik kanpo, bere barne-zaletasunari amor-emanez, euskera
erakusten eta txistu-doiñuak an-or entzun-erazten jardun zigun.
Sei urte Ipar-Amerikan igarorik, 1960'an, Euskalerrira biurtu
zan. Eta langille porrokatu nun-nai ta noiznai, «Larraun» abesbatza ta koreografi taldea antolatu zuen; baita amerikar teknikak onartuz, Euskal Show'a berton jarri ere. Ortarako, musikalari bai ge82
nuen eta, zenbait kantu sortu ta ereskidetu zizkigun; bereak dira
auek: «Gabon gaba», «Gabeko izar», «Jaiki gaiten kristauak»,
«Poztu bedi», «Din, dan, don», «Ave Maria», «Aunitz urtez», «Xoxuak galdu du», «Aintza gurutze», «Agur, Zuberoa», eta besteak.
Dantza arloan, ordea, ainbat aire berri asmatu zuen, eta sariz
jabetu. 1966'an dantza-berri txapelketa eratu zan eta Jon'en «Donibane» dantzeak jaso zuen leenengo saria.
EUSKERA IRAKASTEN.- Denok ditugu geure eraspen, apeta eta
etsigitasun bereziak, eta Jon'ek zeuzkan guztien artean euskal
irakaskuntza ark barne somatzen zuen ardurarik bizi ta aundiena
zala esan genezake. Ortan saiatu zan beti, bizitza guztian, idatzi
ta erakutsi, naiz bestera. Karakas'en berak sortu ta New York'en
ere argitaldutako «Argia» asterokoaren bitartez mesede aundia ekarri zien ikasleai. Oiartzun'en kokatu zanetik ikastoletako andereñoak gaurko teknikaz erakusleak ezi ta eskolatzen alegindu zan.
Otan zebillela, euskera irakasteko irakas-era, metodu berriak asmatu
nairikan, ongi oar-azi zan «haurren bihotzetan hizkuntza sartzeko
ezala odola, musikan baizikan bide egokiena. Eta bere metodua
apurka apurka hobetuz, azkenean ondorio batetara iritsi zen: Euskara jolas bidez erakutsi behar zela eta izen-buru hori jarri zitzaion
bere metodoari». Aurrak ez-ezik adiñekoak ere bear zuten alfabetatu, eta auentzat osatu zuen batez ere gero aipatuko dugun «Metodo de euskera Radiofonico».
Lau-bost urtez, Iruña'n, alkarrekin ari izan giñan, udako oporaldietan noski, Euskalerriko andereñoai ainbat gai erakusten asko
biltzen giñean, neska ta mutil; ba-zan gero urte aietan ikasi naia,
geroztik ikusi ez dan lakoxea. Gure artean zan Jon Oñatibia, ikastaro aien prestatzaille ta erakusle bezela, jakiña. Ikas-bitartetan
ba'zan aldarte ona ere kanta ta txistu! Kantuz erakutsi oi zituen
ark euskal gaiak. Eta atsegin zitzaien ori ikasleai, pedagogi aldetik; gazte aiek pozik ikasi oi zituzten gaiak, gero beraiek beren
irakas-tokietan metodu berdifiak erabilteko asmotan. Nik euskal literatura erakusten nuen.
Ixtripuz il zan 1979'an. Oiartzun'go eliz nagusian ospatu ziran
aren omenezko illetak berrogei bat apaizek alkar-meza emanik; an
83
zan «Lartaun» abesbatza eta beste zer askoren artean J. Oñatibia'ren
«Ave Maria» abestu zuen. Txistuak ere iltegiraiño lagundu zion, soiñu itsetan.
EUSKAL LANA.- Aipatu dugun «Argia» asterokoaz gaiñera,
aurrentzako lantxo auek itzuli ta argitaratu zizkigun:
1) «Edur-zuri», «Ipotx triskaria», «Txano gorritxu», «Erruskiñe», «Hamelin'go Txirularia», «Aatetxo itxusia», guztiok Bilbo'n
argitaratuak.
2) Ikusi (Bilbao, 1965).
3) Metodo de euskera radiofonico. Euskera Irratibidez (Bizkaieraz RX. Quintana'k, Felix Baragaña'k apaingarriak) (Donosti ta
Bilbo, 1965). 326 orrialde.
4) Metodo Radiofónico en discos (Barzelona, 1967).
Bilbo'ko «Euzkadi»-n, Donosti'ko «El Dia» eta «El Diario Vasco»-n eta batez ere bere «Argia»-n (Karakas-New York, 1946-1958)
idatzi zizun. Sorbona'ko Ikastetxe Nagusiak omenaldia egin zion
1983'ko martxoaren 22'an, Jose Maria San Sebastian, «Atxaga»-k
bere tesisa, «Aditza euskeraz», defendidurik.
(Ikus J. San Martin, Escritores euskericos, 144 orr.; Auñamendi, Literatura, IV,
195 orr.; J. Bilbao, Bibliografia, VI, 282 orr.; S. Onaindia, Euskal Elertia, 204 orr.;
Arana Martija, Euskera, 1979-2, 855 orr.).
37.- JOSE ANTONIO ARKOTXA MARTIJA (1911-...)
Mutriku'n jaio zan Arkotxa, 1911-3-29'an. Bere errian asi ta
«nere bizi guztian ikasten ari naizela esango nuke —idazten dit—,
ortara Kontabilidade eta Teneduría de Libros egifiak ditut eta Cuestion Soziala ere ango maixu eta nik aukeratutako Iiburuak eta korrespondenzia bidez. Ez naiz iñongo ikastegietan aritu nere erriko
frantsez monjetan lenengo eta gero San Migelkoetakoetan izan ezik.
Ni nerezko ikaslea izan naizela argiago esana legoke» (1983-8-4).
84
EUSKALTZALE.- Berri-emaille, teatru ta abar, Arkotxa beti izan
da euskaltzale ta euskal idazle. Futbol partidu bat zala-ta, egin zan
euskal idazle. Berak diosku poiiki: «Naiz eta ni euskeraz idazten
oitua izan ez, Mutrikuko berri-emailleak guk Elgoibar'tarrekin izan
genuen ostikoketan irabazi genuen arren, aiek geiago zirala zabaldu zuen eta ta ura izan zan nere lenengo aukera «Kirol-Zale» izenordea arturik «El Día»-ra idazteko. Gero, Errepublika etorri zanean,
amaika idazle edo berri-emaille izatera eldu giñan Mutrikun, ni aietako bat izanik».
Aurretik ere Batzokiko dantzari izana, Errepublika etortean,
ezpatadantzari ez-eze, antzezlari izan zitzaigun, eta antzerkiak geroztik ainbat idatziko zituanak— gertatzen asi zan. Berak dio:
«Ain antzerki onak etziranak ere ba-zirala konturatuaz, nik ere zerbait egin nezakeala eta «Markesaren Alaba» gaia arturik, «Mutriku» izenaz idatzi nuen... Gaia batez ere Sebero Iturrino, mutrikuarrak egiñiko bertsoak ziran eta nik ere, erri maitasunak eraginda,
geure-geuretzat jarri nuen «Arnope antzerkia».
Eguneroko ta aldizkarietan lankide izan da, «Euzkadi», «El
Día», «Zeruko Argia», «Stella Maris», «Argia», «Timon», «Egan»,
«Agur», eta Donosti'ko «La Voz de Guipuzcoa» irratian. «KirolZale», «Joxantonio» eta «Atxukale» ezizenak beintzat erabilli ditu.
Euskaltzaindikoa da. Teatru-lanakin eta irratirako gioekin ainbat
sari jaso dizkizu. Serafina Ituarte Etxeberria'rekin ezkonduta dago
eta iru seme-alaba dauzka. 1943'an Motriku utzi eta Ondarru'ra
aldatu zan Kruzelegi Anaiak eta «Arrate» arrain-ontzikoak deituta. Arrezkero guztian berton bizi da, lanari eta euskal antzerkigintzari emana.
ANTZERKLLANAK.- Teatru-lan asko dauzka Atxukale'k. Leenengoz erritarrentzat idazten asi zan, baiña laister edatu ziran beronen
lanak euskal erri osora ere; «kristautasun eta euskaltasun aldeko»ak osatu zizkigun beti. Ona berak idatzitako lanak:
1) Nork nori ziria sartul (1949). Azpeiti'n lenengoz antzeztua.
Bakar-izketa.
85
2) San Piñastei eguna (1951). Mutriku'n ospatzen dan oiturazko jaialdia.
3) Antzerki ikasketa berezia. Egintza bakarrekoa, lau zatikin.
Zarautz'en 1954'an lenbiziko saria eman zioten.
4) Arantzazuko Anai Patxi (1956). Iru ekitalditan.
5) Gabon Gabontzeta (1957). Ekitaldi batean, Mutrikuko Gabon oiturak jasoaz.
6) Leniz'ko Alaba (1959). Iru ekitalditan: Loramendi olerkaria
goratuz.
7) Brokel jauna (1964). Iru ekitaldi. Markesaren alaba bertsoak
gai arturik.
8) Josan (1966). Iru ekitaldi. Maitasun-gaia.
9) Porteraren semea (1967). Iru ekitalditan. Sozial antzerkia.
10) Naximentu barria (1969). Atal batean. Gazteentzat.
11) Itxas-lanburuak (1970). Iru ekitalditan.
12) Tan tarran tapatatanV. (1971). Iru ekitaldi ta azken azalpena.
13) Joxemaritarrak (1981'an Bilbo'n saritua). Iru ekitalditan.
14) Kresal txipixtriñak (1982). Arrantzaleen arteko gaia. Iru
ekitaldi.
Antzerki-sail onen ondoren, Atxukale'k berak dio: «Alakoren
baten errietako gazte eta zaarrak ere konturatuko al dira antzerkia
degula euskera eta euskal izatea adierazten emateko gairik goenetakoa». Gaur biztuaz doa gure artean antzerki-zaletasuna.
Erri-teatru-antolatzailleak, gaitan urri baldin ba'dabiltzate, badakite nora joan egin orren billa.
(Ikus J. San Martin, Escritores euskericos, Bilbo, 1968, 32 orr.; Labaien,
Tealro Euskaro, Auñamendi Bilduma 42 eta 43; N. Kortazar, Cien aulores vascos,
121 orr.; Auñamendi, Lileralura, IV, 189 orr.; Zelia Lopez Sainz, Quien es quien
en Vizcaya (Bilbo, 1975), 39 orr.).
86
38.- JUAN BEISTEGI UGALDE (1911-...)
Eibar'en jaio zan 1911-10-21'an. Leenengo ikasteak Eibar'en bertan egiñik, gero Gasteiz'en osatu zituen batxiler-urteak. Txirringutsizeneko Beistegitar, orretan ari izan zan gerra aurretik, eta berebat
bake-aldian.
Guda sortu zanean, ernai mendiratu zitzaigun aberriaren alde
jokatzeko. Azpiratuak izan giñanean, Ieotz illuna izan zuen soinkide. Ortik ere askaturik, Mexiko'n bizitu zan urte-moltzoan; gero,
Bilbo'n bere ogibidean eta azkenik, gaur Zarautz'en bizi zaigu
osasun-urri.
EUSKAL IDAZLE.- Aberri-miñak eraginda, Mexiko'n asi zan idazten, an azaltzen zan «Euzko Deya»-n, geroztik «Euzko-Gogoa»,
«Alderdi», «Eibar», «Olerti», «Karmel» eta olakoetan lankide izanik. Ederto darabil idazkortza. Ona «Laugarren tartea dala-ta»,
«Euzko-Gogoa»-n argitaratu zuen lantxoaren zati pitin au.
«Kizi edo atomoa ez ei da ale bakuna, bera ere beste ale batzuen batasunaren bilduma ei da; eguzki txiki baten biran dabiltz
aletxu bizkorrak. Eguzki au ere ez da bata, zati txikiagoak alkarturik egiten daben muina sarri eta bere inguruan dabiltzen aletxuok
ezin esan bakartsuak diranik. Ori ezkero, balitzake beste eguzki
txikiagoa izatea euren barrenean, eta onen birundan beste izarbaltz
batzuk ere bai, gure ludi onen antzera, baiña txikietan be txikiak.
Eta zelan ukatu ludiño orretan bizitzarik danik?» (1957, otsailla-jorrailla, 88 orr.).
1970'an. urteko orrillean asi ta lau bat urtez Bilbo'n atera zan
«Agur», lenengo illerokoa ta gero asterokoa, beronek eta beste
euskaltzale jator batzuk sortua, beronek zuzendu zuen, eragozpen
izugarriak gainditu bear izanik. Beronek arteztu oi zituen irar-utsak eta lanak; beronek borobildu oi zitun ainbat lan, prosaz eta
bertsoz, birako idazle mordoari ere akulakada ez goxoak emanaz.
«Karmel» aldizkarian naikoa idatzi zuen, 1970'tik batez ere,
«Beiztegi'tar Jon», «Aixola», «Ubitza» izen eta izen-ordeak erabi87
lliz. Emen jorratu zigun gai bat auxe: «Ibaiko Arraiñak», aspalditik bere baitan zekarren asmoaren garatzea.
«01erti»-n ere lan egin zigun, eta poesiz ain zuzen. Batzuk jatorrak, beste batzuk ingleseratik poliki euskeraztuak. Auetariko ugari aurki ditezke poesi-gutun orretan.
(Ikus J. San Martin, Escrilores euskericos, 55 orr.; Auñamendi, Literatura, IV,
194 orr.; J. Bilbao, Bib/iografía, VIII, 403 orr.; Zelia Lopez Sainz, Quien es quien
en Vizcaya, Bilbao, 1975, 73 orr.).
39.- FRANTZISKO ZALAKAIN ILLARRAMENDI (1911-...)
Errendere'in jaio zan Zalakain 1911-7-5'an. Leenengo ikasteak
bere errian egin ondoren, idazti-kondugiña ta onen inguruko beste
gaiak jorratu zituen. Guda ostean, Mexiko'n eta Paris'en bizi izan
da geienbat.
Mexiko'n asi zan euskeraz idazten 1943'an, Euzkadi'ko Alderdi
komunistaren Ordezkaritzak an azaltzen zigun «Alkartu» aldizkarian; gero «Euzkadi Obrera» (Bilbo, 1959-1960), eta euskal kulturazko «Arragoa»-n (1964-1967) idatzirik. Berak zuzendu zigun azkenengo au.
(Ikus J. San Martin, Escritores euskericos, (Bilbao, 1968), 170 orr.; Auñamendi,
Literatura, IV, 192 orr.; J. Bilbao, Bibliografía, VIII, 522 orr.).
40.- ANBROSIO ZATARAIN ETXEBESTE (1912-...)
Donostiarra, Donostia'n bait zan jaio 1912-9-27'an. Berton osatu
zizkigun bere lendabiziko ikasteak, gero Industri-maisu ta Bordele'ko Ikastetxetik Zientzietan Lizentziatu-tituluaren jabe egifiik.
88
Euskaltzale porrokatu, eta Euskaltzaindikoa. Musikara ere, euskal doiñu ta kantetara oso emana. Onetzaz, ain zuzen, lan bat dauka
jakingarria, Gure kantadoiñuben tunttunak «Eusko Jakintza»-n
(1948, 43 orr.) argitaratua. Gai beretzaz ba-du Zatarain'ek beste Ian
eder bat ere, 37 orrialdekoa, beste batzuen artean egiña; au da: Jose
Maria Martin de Retana'k bere «Gran Enciclopedia Vasca»-n Azkue zanaren «Cancionero Popular Vasco», bi aletan (Bilbo, 1968),
argituratu zuenean, bigarren alearen azkenean, «Notas al Cancionero» geigarria bezela jarri ziona.
EUSKAL IDAZLE.- Gurasoengandik dakar Zatarain'ek idazteko
lera, bere aitagandik bereziki. Eta gaztetan asi zan euskerazko lantxoak biribiltzen, Bilbo'ko «Euzkadi»-n eta Donostia'ko «Argia»
asterokoan gerra baiño leen ere idatzirik; gerra ostean, Paris'eko
«Euzko-Deya»-n, «Zeruko Argia»-n, «Euzko-Gogoa»-n, «Olerti»n, «Euskera»-n eta azken urteotan Bilbo'ko «Deia» egunkarian idatzi du. Euskaltzaindiko urgazle da, eta Euskerazaintzakoa, eta alkarte onen izenean eman oi ditu batez ere «Deia»-n datozen asteanasteango «Itz-Sariketa» lanak.
Ba-du beste lan oraindik interesgarria, esku artean darabillena
ta laister argitaratua izango dana: «Duden» alemana euskeraz, ots,
irudizko Iztegia, bat gauza zeatzi dagozkien itzak irudi apain
adigarriz jantzita.
Bertsoz ere idatzi du. Badut nik bere olerki-txorta mardula,
argitaratzeko txanda-zai. Eta Matematika testuak, eta drama bat,
«Alos-torrea» eta «Euskera»-n dauzkazun (1974, 115, 119 ta 121)
lanak. «Zatarra», «Basati», «I-ko Bakartiya» bera da.
(Ikus, J. San Martin, Escrilores euskericos, 171 orr.; Auñamendi, Literatura, IV,
219 onv, J. Bilbao, Bibliografía, VIII, 342 orr.).
89
41.- ZIRIAKO ANDONEGI TA ANDONEGI (1912-1982)
Motriku'n munduratua, 1912-3-16'an. Berak ederki 1979-1-31'an
bialdu zidan idazkian:
«Motriku'n jaio nintzan,
Motriku'n naiz bizi,
Arno-mendi oiñean
ur-ertzean azi.
Jainko ta euskeraren
babesean ezi,
gure oitura zaarrak
maitatuaz beti.
Nere azken-asnasa...
emen izan bedi!...»
Abertzale zala-ta, beti zigorpe erabillitako gizona. Ogei urte zituelarik, eta Motriku'ko Batzokiko lendakari, erriko ormetan Espaiña'ren aurkako zirriborru batzuk agertu ziran goiz baten, eta
orduan Gipuzkoa'ko Gobernadore zan Artola jaunak 500 laurlekoko diru-zigorra ezarri zion.
Gudatean etzan nagi egon, eta burrukea amaitu ondoren ere,
gorriak ikusi bear izan zituen sarri. An, 1937'nko. dagonillarantz,
etsaiaren mende jausi aurretik, estu ta larri zebillen lagunekin Frantzia'ra iges egin naian. Onela idatzi zidan egun aietakoa edestuz:
«Santander'tik Frantziko itxas-bidean, guda-ontziak arrapatu eta
Bermeo'ko Falanje etxera (lengo Batzokira) eraman ondoren, ogei
ta bost gizonetik ni bakarrik jipoitua izan nintzan, eta guztia, euskerazko idazlan batzuk arkitu zidatelako. Ondoren, Donostiko «Ondarreta» espetxean ikusi-alak ikusi nitun. Denunzia gogorra bai neukan «Escritor vasco separatista» ori zela-ta, eriotz-zigorra. Emendik
nolabait atera ninduten. Geroztik Miranda'ko atxillo-zilaira, eta
emen oso zatarki erabilli giñuzen; berdin Guadalajara'n, Segovia'n
eta abar ere. Guzti oi geien bat beintzat lagun artean euskeraz mintzatzeagatik. Orixe dala-ta, nere euskerarengako maitasuna».
90
EUSKAL IDAZLE.- Dei bat geure barne-osiñean zirika dabilkigunean, ez da errez dei orren durundutik alderatu ta bakantzea. Naiz-ta
Ziriako ogibidez jostuna izan, bere barne-joera berezia idaztea zala
esan genezake: gerra aurrean asi ta il arterako guztian ekin zion beintzat euskerazko lanean ere.
Guda aurretik Donostia'ko «Argia»-n eta «El Dia»-ko euskal
atalean eta Bilbo'ko «Euzkadi»-n eta «Eguna»-n lankide izan zan:
ostean, «Euzko-Gogoa»-n, «Eusko»-n, «Herri Lan»-en, «Karmen»en, «01erti»-n, «Aranzazu»-n eta «Redencion»-en beintzat idatzi
zigun. Idazlanak, berriz, erriko berriak ziran, abertzaletasuna, euskerari buruzkoak, bakar-izketak, alkar-izketak, bertsoak, olerkiak,
ipui eta izkirimiriak.
Oles-bertsoen artean ba-du bat aspalditik zabal dabiUena Euskalerri osoan: «Aitorren Izkuntz zaarra». Ba-dauzka antzerki bi ere:
1) Egiazko maitasuna, iru atalekoa, oraindik argitara gabea, ta 2)
Belen'go bidean, aurtxoentzako Gabon-antzerkia. Olerkari legez,
lan politak ditu «Euzko-Gogoa»-n eta 01erti»-n.
Erabilli ditun izen-ordeak: «Kuireka», «Andonegi'tar Kuireka»,
«Mutriku-zale», «Lau», «Andonegi'tar Ziriako» ta «Aitona».
(Ikus J. San Martin, Escritores euskéricos, 27 orr.; Auñamendi, Literatura, V
201 orr.; J. Bilbao, Bibliografia, I, 164 orr.; Gorri, Zer, 1982, epailla, 12 orr.).
42.- BIKTOR ANDUEZA TA ZANGITU (1912-...)
Legazpia'ko errian, Brinkola auzoko Agirrezabal baserrian jaio
zan Andueza, 1912-4-12'an. Aurtzaroan artzain, beizain eta itaurlari izana batera, sei urteko zala eskolara asi zan, erderaz irakasten
zan eskolari erderaz tautik ez zekien mutikoa. Sarri egona, beraz,
orma bazterrean belauniko. Gero, Brinkolan Sarriegi'tar Jeronimo
apaizarekin; ikaskizunak erderaz izanarren, euskeraz egiteko baimena ematen zieten. Gaztaroan, amabost urteko, lantegira asi zan,
«etxean lan asko eta diru gutxi zegoelako».
91
Gudatean, gurasoak etxean laga ta Bizkai aldera jo zuen; gero,
«Itxarkundea» taldean sartu ta Euzkadi'ren alde burrukau zigun,
Laredo'n etsaipeko artu arteraño. Arerioaren mende, esaera dan bezeia gorriak eta bi igaroz, lanerako gudu-taldean, Soria, Guadalajara ta Teruel alderdietan, gau ta egun goibel, piko-palaz lan ta lan,
gose ta zorri ugari, bi urte igaro bear izan zituen. Egun gorri aiek
amaitu ondoren etxera itzulirik, lengo lantegian lanerako aukera egokitu zitzaion. Ogetamar urtekin ezkondu zan «Saletxe» olerkari entzutetsuaren arrebarekin. Lau seme-alaba izan dituzte. Gaur, bere
zartzaroan, etxekoekin eta iru billobarekin gozatsu bizi zaigu.
Idazle legez, idatz-griña beti zekarrenagatik izate barnean, etzuen izan aukerarik berandura arte. Baiña Ondarribi'n zeukan lengusu batek eta Saletxe'k zirikatuta, erriko berriak «Zeruko Argia»-ra
leenengo ta gero «Goiz-Argi»-ra biaitzen saiatua dugu; euskal idazleakin ar-emanean sarturik, or eta emen zenbait lantxo argitaratu
dizkigu, «An-Zan» izenordea erabilliz. Legazpiarrak ateratzen duten «Legazpia», 72, 73, 74 ta 75 zenbakietan lan ederra osatu zuen.
«Loiola» erri-irratiak eraturiko sariketa baten berak eraman zuen
leenengo saria.
(Andueza'k berak bidalitako datu ta zeaztasunak).
43.- INSAUSTI TA URKIRIZAR'TAR JESUS (1912-...)
Euskal literaturan «Uzturre» erabilli du, geienez, bere lanak
izenpetzean, eta antxe jaio zan, ain zuzen ere, Uzturre azpiko Tolosa'n, 1912-1-11'an. Sendikoak integristak zirala ere, berau laster jabetu zitzaigun abertzale-ideiaz, eta euskaltzale gartsu Aita Mokora'ren eragiñez.
Kazetaritza ikasi zuen bereziki, eta laster asi zan izparkari legez
Tolosa'ko ta inguruetako berriak garai artako abertzaleen izparringietara bialtzen. Bi ta irutan atxilotua izan zan, eta giltzapetua, Primo de Rivera ta Errepublika denboran. Gerra aldian, gogotsu esku
92
artu zigun ango ta emengo burruketan. Bilbo'n, «Euzkadi'ko Agintaritzaren Egunerokoa» (iru ale marduletan, oraintsu argitara emana, Durango-Bilbo, 1977) euskeraz ipintean ari da.
Guretzat guda bukatzerakoan, El Dueso'n katigu, bertan eta
Puerto de Santa Maria'n iru urte ta erdi kartzelan egiñik, 1940 arte.
Pruden Ibarguen'ekin ezkontzen da. Urte batzuetako barealdi ondoren, 1947'an berriro espetxera; baiña Jesus Solaun eta Juan Ajuriagerra'k lagunduta, Buitrago de la Sierra'ko baituen zelaitik iges
egiten du. Ordutik aurrera Paris'en eta Bruselas'en; Paris'en OPE'ko
kolaboradore ta Bruselas'en, «Munduko Lan-alkartea» dalakoan
19 urtez lanean.
EUSKAL IDAZLE.- Amazortzi urtez ekin zion euskeraz idazteari, Donosti'ko «El Dia»-n eta «Argai»-n, baita Bilbo'ko «Euzkadi» egunerokoan ere. Guda aurretik bere idazkiak zirala-ta, esan
dugu, sei illabete kartzelan igaro zituen. Guda garaian Bilbo'n,
«Eguna» egunerokoan jarraitu zuen idazten. Garai berean, esan
dugu, Fausto Leunda'rekin «Euzko Jaurlaritzaren Egunerokoa» erderatik euskerara itzuli zuen.
Aldizkari auetan eman dizkigu bere lanak: Paris'ko «Euzko
Deya»-n, Mexiko'ko «Euzko Deya»-n, Buenos Aires'ko «Tierra Vasca»-n, Zaitegi zanaren «Euzko-Gogoa»-n, Euzko Alderdi Jeltzalearen «Alderdi»-n; ondoren, «Goiz-Argi»-n eta gaur egun «Euzkadi» asterokoan eta «Deia» egunerokoan.
«Labor» illerokoaren zuzendari. Idazle ona.
(Ikus J. Bilbao, Bibliografia, IV, 385 orr.; Auñamendi, Literatura, V, 387 orr.).
44.- SEBASTIAN ALUSTITZA ( 1912-...)
Euskal idazle, ez kaxkar. Biotz zabal eta irudimen aundiko gizasemea. Gerra baiño leen, Donostia'ko «Argia» asterokoan eta «El
Diario Vasco»-n eta Bilko'ko «Euzkadi»-n idazten zigun «Illintxa»
izenpean.
93
Gudatean Legazpi'tik igeska Bizkaiko guda-zelaietan ibilli zan
Aberri alde leiatsu eta gero Laredo'n etsai-mende jausi ondoren,
espetxerik espetxe gorriak ikusi zituen. 1983-8-7'an Aurre-Apraiz'ek
eta nik Legazpia'ra egin genion ikustaldian, arek eta onek, bazkal
ostean, alkar-izketa gozatsuan gogorazi zituzten Bilbo'n, Larrinaga'ko espetxean igaro urteak.
Etxera itzuli, ezkondu ta sendia aurrera aterateko lan egiñik,
ementxe bizi da gaur ere zartzaro leunean. 1912-1-20'an jaioa duzu.
Guda ondoren ez zuen izan aukerarik idazteko. Biotza zauritua
bait zeukan, eta irudimena kamuts. Euskaldun askotxoren zoria
nunbait!
45.- RODOLFO BOZAS URRUTIA (1913-1981)
Donostia'n sortu zan 1913-11-19'an. Donostia'n bertan «El Pais
Vasco» zalakoaren zuzendari izan zan Ebaristo Bozas-Urrutia errenderitarraren semea. Astigarraga'n azia, baiña umetan Uruguai'ra
joana, an zearo aztu zitzaion zekien euskera. Buenos Aires'en asi
zituen Jakintza ta Letren ikasteak, baiña laister utzi zituen auek
musika ikasteko 1935 ta 1943 bitartean ainbat pianu-konziertu eman
zituen, ez Ego-Amerikan bakarrik, baita Kataluña'n ere. Kanalda'rekin eta Agirresarobe'rekin ikasi zigun kantua. Luzaro izan da Madrid'en, Santa Maria de la Cabeza elizako organu-jotzaille. Berton
il zan 1981'an.
EUSKAL LANA.- Esan dugu: amaren magalean edoski zuen euskal mintzo ederra aztu egin zitzaion Ameriketan, baiña etzitzaion
itzali oni zion maitasuna eta 1937'an berriro asi zan ikasten, ainbat
liburu —Arrigarai, Lopez-Mendizabal, Azkue, Zamarripa eta
Zabala-Arana'ren gramatikak batez ere— esku artean zituela.
Naiko idatzi zigun erderaz eta euskeraz. Erderazko lanak BAPen eta «Euskera»-n datoz, eta euskerazkoak «Egan», «Jakin» eta
«Zeruko Argia»-n batez ere. Bere kabuz osatu zitun lanai ezertxo
94
kendu gabe, itzulpen-zale agertzen zaigu, eta italeratik euskeratu
zigun Boccaccio, Guareschi, De Amicis florenxiar idazlari ezaguna (Egan, 1955, 5-6, 19 orr. eta 1969, 46 orr.); prantsesetik J. Vinson, J. Verne ta G. Duhamel (Egan, 1967, 69 orr. eta 1967, 69 orr.);
gazteleratik bere aita Ebaristo'ren lan batzuk, Muedra, A. Cuyas,
I. Fagoaga, Pelai Orozko eta besteak; katalanetik R. Llull.
Betor lan auen osagarri lez egin zigun argitalpen dotore au ere:
«Atheka-gaitzeko Oihartzunak». 1970'an, leenengo euskal eleberria eman zigunaren — Daskonagerre'ren— eun-urte urrena zalarik, aren nobela argitaratu zuen bigarrenez, gaztelerazko itzulpenaz, eta itzaurre oparo batez jantzia. Liburu txukuna. Euskal
testu ber-ikusia, oar askoz, iztegiz eta azter-lanez ornidua, «Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, »-k argitara
emana (Donostia, 1970, 285 orr.).
Itzaurrean damazkigun oarkizunen artean ba'liteke ondorengo
au guztiontzat jakingarri, zerbait beintzat, izatea. Euskal joskerari
dagokiona duzu. «Gauza jakina da —dio—, Bidasoaz heraindiko
euskal-idazleek gureek baino joskera lasaiago bat erabiltzen dutela. Ez da nere arazoa, joskera hori okerrago hala zuzenago den esatea, ez eta euskararen legeeri gehiago edo guttiago atxikia den epaitzea. Baina bai, esan nahi nuke, hango idazleek, gureek sarritan
ez duten holako airostasun eta grazia ba-dutela. Ziur nago zuk ere,
bizkaitar naiz gipuztar irakurle zeran horrek, atsegin handiz irakurriko duzula, baldin grinarik gabe, aurre-iritzirik gabe hartzen baduzu, esakunen kanpozko tankerari baino barneko muinari gehiago begiratuz, zure ohituraz kontrako zerbait arkitzean musua okertu
gabe» (9 orr.).
Lan au lendabizikoz Baiona'n argitaratu zan 1870'an, Lamaionere Alargunaren inprimerian.
(Ikus N. Kortazar, Cien Autores vascos, 88 zenbakian; Egan, 1969, 53 orr.; Auñamendi, Literalura, IV, 232 orr.; J. Bilbao, Bibliografia, II, 123 orr.; Euskera, 1975,
521 orr.).
95
46.- ERROMANA ELUSTONDO OTANO (1913-...)
Gure lur-bazter askoren antzera Bidania ere ez dugu exkasa euskal idazlaritzarako. Emen jaio zan E. Elustondo —«Intza» euskal
literaturaren, Elbire Zipitria'ren adiskide miña izan zana—,
1913-8-9'an.
Bere abertzaletasunagatik, aldi gozo ta minkatzak igarotako
emakume leiala. «Nere etxean —idazten dit—, nere sendian, ez zan
iñoiz iñungo politikarik bizi izan, nere gurasoak atxilotuak izan
ba'ziran ere, nere anaiak espetxeratuak izan ba'ziran ere, ta anaietako bat eriotz zigorraren mende egoteraño iritxi ba'zan ere, neri
illea moztu eta erriko kaleetan ibilli ba'zidaten ere, ez zan politika
egin genuelako, abertzale eta euskeraren maitale izatea ezin eraman
zutelako baizik». Baiña onek etzuen lots-erazi, ezta abertzale gogoa gutxi-azi ere aberri alde lan egiteko lera piztuazi baifto.
Lera au, izan ere, eguzkiaren diztira antzo, ezta errez itzaltzekoa.
«Intza» 1958'tik gaur arte, Bruselas'en bizi izan danarren, bere barrenean ezta bat ere moteldu euskeraren giarra, maitekiro zaindu
du aberri arnasa. Onelako seme-alabak sortzen dituen erria, iñoiz
ez da ilko.
«Intza»-k gerra aurretxoan, 1932'tik 1936'ra, ainbat lantxo bialdu zituen Donostia'ko «Argia» asterokora. Erri-izparkari bizkor,
Bidani'ko berriak ez-ezik inguru-errietakoak ere igorri oi zituen,
Errexil, Azpeiti ta abar barne sarturik.
Ona zatitxo au, Bidani goratuz idazten duena. «Intza —dioazaldu dala pinpoxta, bañan... Basoko-loretxua etzait iruditzen askoz itxusiagua izango danik, ego-aizea ez dagonian. Intza beti izaten da, bañan... basoko ta baratzako loretxo ederrak usaia emanaz
egoten dira, udara guztian; oraintxen ere baratzeko loratxuen ondora inguratu ezkero, ikusi egin bear da nolako usai ederra botatzen duten, zer edertasun ta alaitasuna ematen duten loretxuak
zabaltzen diranian beren margo ederrarekin.
96
«Ia bada; Basoko-loretxua, au ainbat baldin bazera, intza ere
eroriko zazu, zure igali margoetara, mardul, zure loretxuak ugaritu ditezen, eta indar berriturik, zure landaratxuak Euskotarren gañera erori ditezen».
Onelaxe txukun eta eder idazten bait zuten, orduko erriizparkariak merezi dute tokia gure euskal literaturan.
Gaur, zar-saritu bezela, jaiotetxean bertan daukagu Intza, Kalegoena etxean.
(Ikus Agustin Beloki'k, 1983-4-25'an egin zidan eskutitza).
47.- JULIAN ALUSTITZA JAUREGI (1913-...)
Idazle ona bertsoz naiz prosaz. Aunitz gairi ekin dio asti-unetan,
literatura kritika, euskal elerti, erri oitura ta erlejioz jardunik. Aita
prantziskotarra. Literaturan «Aztiri» izen-ordea erabilli digu geienik, «Aranzazu» aldizkarian agertu ditun lanak izenperatzean batez ere.
Gabiria'n jaio zan 1913-10-30'an, Aztiri auzuneko Etxetxo deritzaion etxaguntzan. Amar urteko zalarik, Arantzazu'n sartu zan
Asis'ko Frantzisko Deunaren lagundiko izan naian; bazter zoragarri ontan egin zituen bere leen-ikasteak, gero Olite'n Filosofia eta
Teologia ikasirik. Arantzazu'n amaitu zuen eliz-karrera, 1936'an
apaiztasuna artuaz. Apaiztu zanetik bere leenengo zazpi urteak Valladolid'en igaro zituen. Oargarri au ere: erri-miñak joa zebillelako
edo, ementxe aurkitzen zalarik ondu zuen euskal olerki pillo ederra.
EUSKAL IDAZLE.- Tolosa ta Zarautz'eko komentuetan nagusitza eraman zuenarren, aspertu gabe ibilli zan erriz erri izlari, Kristoren fede-azia ereiten. Ezagun du beraz euskal jendea eta beronek
ditun buru-auste, istillu, kezka ta korapilloak, bai Ieengoak eta bai
azken-urteotakoak; onak eta ez ain onak, danetatikoekin topo egin
oi du eliz-otsegilleak. Onek, ordea, poza ekarri oi digu gaur eta biar
larritasuna. Eta bizipenez norbera asko ere asko aberasten. Orrela
duzu eliz-izlaria.

- Parts
- Euskal Literature VI - 01
- Euskal Literature VI - 02
- Euskal Literature VI - 03
- Euskal Literature VI - 04
- Euskal Literature VI - 05
- Euskal Literature VI - 06
- Euskal Literature VI - 07
- Euskal Literature VI - 08
- Euskal Literature VI - 09
- Euskal Literature VI - 10
- Euskal Literature VI - 11
- Euskal Literature VI - 12
- Euskal Literature VI - 13
- Euskal Literature VI - 14
- Euskal Literature VI - 15
- Euskal Literature VI - 16
- Euskal Literature VI - 17
- Euskal Literature VI - 18
- Euskal Literature VI - 19
- Euskal Literature VI - 20