Euskal Literature VI - 05

Total number of words is 3623
Total number of unique words is 2048
29.2 of words are in the 2000 most common words
41.6 of words are in the 5000 most common words
48.0 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
Gure Loidi'k mundua erroxa-kolore ikusten du: Euskeraren etorkizuna izan ezik, eta benetan izan ere. Gure Paben'en olerkijarduiroak, erresifiul poxarena dirudi: jardurio ezti, apaiz, jostaillu, dantzari: umoretxar-aldian umore-ongarri irakurtzeko olerkariaren erregali. Eta grazi ori ez bait du oraingoa. Guk beti ola ezagutu degu, Orio'ko txoria, Gasteiz'ko egun gogoangarrietatik eta
orain arte». Beude emen andespen eta gorantzazko itzok, asieraasieratik nor nor ezagun dezagun.
Afiorga'n jaio zan Loidi, 1909-12-22'an. Bost urte edo zituala,
aita il ondoren, Orio'ra aldatu zan bizitzez bere sendikoekin. Gero,
goi-deiari erantzunik, Andoain, Saturraran eta Gasteiz'ko
abade-ikastetxetan osatu zituen ikasketak. 1936'an, Mujika'tar Mateo, Gasteiz'ko Gotzai zalarik artu zuen apaizgoa, urte berean, Aitzol izlari zala, Añorga'n meza berria emanik; eta bertatik Musitu'ra arima-lanera eta Martin Lekuona'ren lana jarraituz, Araba
euskalduntzera. 1935'an, Regulares'ko kapellau, ara ta ona. 1939'an,
guda dunbotzak itzali zirala-ta, Bizkai'ko Karrantza baillarako Aldeacueva ta Sierra erri koxkorretan arima zaindari. 1945-11-15'an
Igeldo'ra, eta arrezkero guztian ementxe daukagu.
OLERKARI.- Doai gurenez aberastua da, ezpairik gabe, ederraren

berri ondo dakiguna. Loidi'k berez zekarren delako jita ta gerora
ikasiz eta ekifiaren —praxis— bitartez —ez goregi ez beeregi, bai
tarteko, ots, erri— ta eliz-olerkari fiña gertatua. Gasteiz'ko apaizgaitegian asi ta gaurdaifio, ortan jarduna da. Ba-dira bertsolari batzuk edonoiz eta edozelango jai naiz festa-buruz erria barne-girotzeko deituak diranak. Loidi ere oietakoa dugu. Or lekuko ta testigu
bere liburu bakarra, «Txiruliruka» deritzaiona, oraintsu Kardaberaz Bazkunak argitara emana (Gasteiz, 1977, 145 orr.). Or duzu Loidi'ren poesi-lan osoa.
Bost zati dauzka. Leenengo Oroitzapenak. Orio'n bada umezurtzik eta ari abestuko dio, eta kanta onek Zarautz'en V'garren Eus67

ko Olerti-Egunean —1934— euskal poemaetan leenengo saria irabaziko du; Orio, bere bigarren sorterri, goratuko du, «Tarrabillon»,
Arrantza, Bale-arrantza, arraunlarik, Orio'ko aundia, patroi aipatuak, estropadak, arraun-dofiuak, Erramun itxua, Orio'ko motxa,
Orio'n San Martifiez.
Bigarren saillean, lirikan noski, auek goretsiko dizkigu: Ama,
agur; Maitere, Martin Lekuona, Josetxo ere il...! Telesforo Galparroso, Arantzazu'ko gudari-billeran, Don Julian Rezola; Eztaiak Elizondo'n eta abar.
Irugarrenean elizkoiak datoz: Nere meza-berrian, Ondarroa'ko
arrantzaleak eskatuta egiñiko Bateltxoa kulunkaz, Joxetxo aldarean
(Zamora-Arrillaga'tar D. Jose), Añorga'n meza-berri (nere erritar
Jose Antonio Pagola-Elortza'ri), Pazko-Eguna, Hipona'ko arranoa,
San Isidoro'ri, Milla esker, Yokin (bere adiskide Dorronsoro'tar Yokin apaizari), apaizen Amari (Donosti'ko Eukaristi-Batzarrean,
1946, orrilla), gaurko apaizari, zigor-Iana apaizari, Sortzez Garbiari
(Seminario-egunean, radioz), Txori lepo gorria, seminario-egunean,
radioz (1940), mixioak Igeldo'n (1956-111-4), Luzarbe gogojardunetan (1973), Larrea'ko Amabirjiña koroitzean (1968).
Laugarren zatiak. auek dakarzki: Txapela, Pelota, Aizkolariak
(1950-XII-16), Agirre txirrindularia mutikoen txapeldun, Iparragirre, Erne Naparroa...!, Orreaga'ko gudua, Don Alejandro Alberdi, Igeldo'k organistari bere Omen-aldian egilleak abestuak
(1971-IV-18), Gurelesa'ren deia, Igeldo, Isidro Ansorena txistularia,
Aralar mendian, Urrezti'ko aingeruari, Pasaia'ri begira, Baserria
ta euskera, Musitu, bai ta ez... Altxerri'ko aitzuloa ta Oteiza, baleo ta balitz... Eliz baten zar-berritzea auzo-lanean, Txakurra zauzkaz, Etume, Karrantza'ko izpiak.
Eta bostgarrenak, lagun artekoak: Eztaiak Biriatu'n (1955-1-31),
Jaka'ri eskutitza, Mariano Azurtza'ri, Eskudero, Aita Onaindia'ri,
Xabier Peña'ri, Basarri, Usurbil'en gertatua...? Pako Muñoa'ren
bixigua...
Jauzika legez aipatutako neurtitzok eta gaiñerakoak osatzen dute
Loidi'ren «Txiruliruka» bilduma. 105 poesi guztiz. Danak irudimen
68

azkarrez eta euskera txukunez onduak. Zortziko txikia darabil geienez, rima aberatsaren barruan.
Bi begik batek baiño obeki ikusi oi dute. Zu ere liburu apain
onen guna txasta-irrikaz jar zaitezen, ona Lekuona zarrak leenaipatu itzaurrean dakarrena. «Nik, besteak beste —dio—, gauzatxo bat ikusieraziko dizut olerki oietan: bertsoaren txukuntasuna.
Mamia ere bai: mami poxa —leen ere esan det—; bañan batez ere,
iñun gutxitan ikusten dan bezelako txukuntasuna bertsoaren soñean,
azalean. Ikus, batik-bat, bertsoen puntu-rima, Xempelar'en iduriko, zeatz landua; bañan puntu errex oparo, ugari dariona. Atsegin
bait da, noiz-nai, olerki oietako edozein bat eskuan artu, eta xaloxalo, pake-pakean irakurtzen goxatzea».
Olerki oietarik naiko sarituak izan dira: «Orio'ko Umezurtza»,
Zarauz'eko V'garren Olerti-Egunean, Aitzol zanak eder-etsia eta
sariztatua, 1934'an; «Aizkolariak», 1950'an, Educación y Descanso'k Donostia'n (1950) ospatutako olerki-batzaldian; «Ixildu eziña», 1953'an, Gipuzkoa'ko Aldunetxeak eratu zuen leiaketan sariztua; «Arraunketa», «Erne Naparroa», «Meza berria» eta
«Bateltxoa kulunkaz» lanak ere dedu-aipua merezi izan zuten.
Igeldo'n il zan (1985-IV-lO).
(Ikus Aitzol, Eusko Olerkiak, 1930, 23 orr.; S. Onaindia, MEOE, 1007, orr.; J.
San Martin, Escrilores euskericos, 124 orr.; Auñamendi, Literalura, IV, 168 orr.;
J. Bilbao, Bibliografia, V, 200 orr.).

28.- KARLOS SANTAMARIA ANSA (1909-...)
Donostia'n jaio zan 1909-12-25'an. Zientzi zeatzetan Irakasle
(Doctor) Madrid'eko Ikasgu Nagusitik. Oraingo Algebra irakatsi
izan du Donostia'ko «» dalakoan. Erdel idazle bezela, Elizeak laikoekin ditun ar-emanakin ari izan da batez ere. «Pax Christi» elkarteko idazkari. Igandero idatzi izan digu El Diario Vasco-n,
lan jakingarriak.

69

Euskaltzaindian urgazle. Urte batzuk dirala, «Zeruko Argia»,
«Jakin» eta «Anaitasuna»-n idatzi zuen euskeraz. Ba-du gatza gaiak
biribiltzerakoan. Ona erakusburu legez «Zeruko Argia»-n (1967, jonaillak 23) azaldu zigun «Apaiza» lanaren zatiño bat.
«Beste egun batean —idazten du—, batzar batean giñelarik,
apaiz batek galdetu zidan ia apaiz geienak intelektualak ala profesionalak izaten diran. «Ortarako, esan nuen nik batzarrean, erriak
gidatzen dituztenak ez dira profesional utsak izaten, egiazko intelektualak baizik, bi gizon mota oiek oso ezberdiñak diralako...» ta
ortik sortu zan eztabaida. Nik, apaizak intelektualtzat artzen ditudala erantzun nion eta batzuek arriturik gelditu ziran bere erantzunagatik; beren ustez, apaizak profesionalak bezela jokatzen dute
geienetan. Baiña ni nerean nago oraindik». Apiaz-etsaigokoentzat
ur-parrasta larria.
Ba-dauka argitaratu gabe euskal esaera zahar moltzo bat ere.
Beronen erdel-liburu batzuk:
1) Jacques Maritain y la Polemica del Bien Comun (Madrid).
2) L'Etat ideal (Donostia).
3) Espiritualidad y Política (Madrid).
(Ikus J. San Martin, Escritores euskiricos, 155 orr.; Auñamendi, Literatura, IV,
172, orr.; J. Bilbao, Bibliografia, VII, 434 orr.).

29.- TXOMIN SAN SEBASTIAN (...-1964)
Astigarraga'ko seme. Il zanean, Zeruko Argia'k onela idatzi zigun: «Gizon bikaiña galdu degu egun auetan. Lengoak garanok,
askotan irakurri genituan «Txadon-Zaia» izenpez idatzitako euskallan burutsuak. Astigarraga'n bizi zan Txomin San Sebastian genduan idazle jator ura. Lanbide asko zituan eskuetan: sakristau,
kanpai-joile ta organista txapel baten azpian, alajaiña; ta oiez gain
Donosti'ko Erriaren Txistulari Astigarraga'n. Berrogei ta zortzi urte
70

luzetan egin zituan bere lan oiek zeatz-meatz» (Z. A., 1964, 80'garren
zenbakia, 1 orr.).
Irakurri, idatzi ta lan pozik bizi zala ere, zoritxarrak maiz esitu
zuen. Bein gaiñera, «gau batean etxerik gabe utzi zuten kale gorrian, bere emaztea gaizorik zuala. Andre gaixoa ospitalean il zitzaion andik laster. Egun aietan seme bat ere, trenak jota galdu zitzaion». Ordun Ernani'ra aldegin zuen; ala ere, «Astigarraga'ko
jaietan txistu ta danboliña aidatzen ikusiko zenduen».
1964-8-21'an, Ernani'ko elizan zala, ondoezik aurkitu zan; etxera eraman zuten, eta andik laster gorpu. Urrengo eguneen Ernani'n egin zitzaizkion illetak, bere ezagun eta lagunak eliza betetzen zutela; illaren 26'an, Astigarraga'n, beste ainbeste egin zion
bere jaioterriak ere, gizon jator orrekin zeukan zor aundia zelanbait —ez geiegirik noski— kitutu naita.
EUSKALTZALE.- Guk geure euskaltzaindia, zentzu zabalean aurki, errian daukagula esan oi dugu. Izan ere, guztiok dakigu, nolako itz eder eta esaldi jatorrak jalgi oi dituzten, ustekabean, beren
ezpaiñetatik! Txomin olakoxea zan, idatzi zigunetik atera genezakenez. Etzan ez amotsa. «Ba-zekien, berak bere buruz ikasita, naikoa gure euskal-saillean. Idazle zar eta berriak irakurriak zituan,
eta aditzekoa zan itzen iturriak adieratzen asten zanean» (Loc. cit.).

Donosti'ko «Argia»-n eta Bilbao'ko «Euzkadi» ta «Euzkerea»-n
idazten zigun batez ere, ipuin, izkirimiri, erriko berri ta goraberak.
Origatik edo, esan oi zion A. Kanpion'ek «Astigarraga'ko pillosopo txikia». Baita iñoiz —«bere» zala-ta— Orixe ta Altube'ren aurka ere idatzi zuen. Ba-dute giarra ta funtsa idazle xume onen sorpenak, bai euskeraz eta bai erderaz.

(Ikus Anai Balentin Berriotxoa, BAP, 1964, 472 orr.; Auñamendi, III, 440 orr.;
Zeruko Argia, 1964, 80'garren zenbakia, I orr.; Euzkerea, 1929, 200 orr.; eta 1930,
286 orr., ta abar).

71

30.- ELIAS KORO (1909-...)
Elgoibar'ko semea; Deba ibai ondoko erri langille orretan munduratu zan 1909'an. Idazkaritza ikasi zigun, eta 1936'arte, Elgeta'n
Udaletxeko idazkari izan zan.
Euskeraz idatzi du «Euzko-Deya»-n eta «Alkartu» aldizkarietan beintzat. «Egizale» zerabillen.
(Ikus J. San Martin, Escritores euskéricos, Bilbao, 1968, 63 orr.; Auñamendi,
Literatura, IV, 174 orr.).

31.- ESTANISLAO URRUZOLA ETA BITORIA (1909-...)
Gizaseme griñatsu ta ziri-mara; abertzale aundi ta euskal idazle
aspergaitz, teatru-zelaian batez ere. Eusko Jaurlaritza'ko Kultura
Saillak (1983) ateratako «Antzerti» aldizkarian berak mugatzen digu
bere bizitza urduri ta langillea. Ortik artuak dira emengo ontan doazan zeaztasunik geienak.
Urruzola —«Uxola»— 1909-11-13'an jaio zan, Tolosa'n. Komertzio ikaskekak egin zituen bertan Eskolapioetan, eta 15 urte zituala, etxekoak diruz urri zebiltzala-ta, lanean asi idazkola baten. Baita
Iaister asi zan atzilo giroaz jabetzen ere: bein Baztan'dik Zudaire'ra
bitarteko mendietatik zebillela, muga ondoko zaiñak oratu ta ainbat galdera egin zizkioten; Bilbo'ko «Excelsior» egunkariak ere zarata pizkat atera zuen gertakizun haretaz.
Gazterik egin zan (1929) jelkide eta Errepublika garaian abertzale lanari ekin zion gartsuki. Guda sortu zanean (1936), Illarrazu'n gertatu zan gudari eta, Tolosa naparrak artu zutenean, Loiola'ko
Gudarozte
Etxera
joan
zan,
Beizama,
Mendizorrotz-Oriamendi, Ernio, Elgoibar'ko San Migel Gañean
eta... ibillirik. Gero, Elgeta, Basalgo, Legutiano ta beste zenbait menditan zorroztu zituen ortz eta atzamarrak... Elosu, Nafarrete, Igorre, Artxanda, San Roke eta Laredo... Emen erori zan etsaien eskuetan, «Itxarkundia»-ko bere lagunekin.
72

Ondoren, arat-onat, gorriak ikusi zituen giltaperik giltzape eta
zigor-zelairik zigor-zelai, Miranda-n, Bilbao'ko Eskolapioetan,
Larrinaga-n, Puerto de Santa Maria-n, Madrid'eko Yeserias'en eta
Valladolid'eko espetxe probintzialean. 1946'an Huarte-Arakil'erako bidean lotu, Tolosa'n makillatu ta Donostia'ko Ondarretabaitegian sartu zuten. Azkenez, bizitzen ere ez ziotela uzten-eta, atzerrira joanik (1947),an erre zituen amabi urte, Brusela'en eta abar,
ixilpeko sindikalgintzan lan egiñik eta Nazio-arteko Kristausindikalisten Batzarrean (1966) euskaldun sindikalisten ordezkari izanik. Aberriratu zanean, berriz atzilotu zuten laister (1968) Ernani'n,
sei illabeteko itzalpe-zigorra ezarririk. Geroztik ere sarritan izan ditu
polizikoen «ikertaldiak».
EUSKAL IDAZLE.- Uxola'k, aberri-barrutian ez-ezik, euskal literaturan ere bere lan bikaiña osatu du. Guda aurretik asi zan idazten «Euzkadi»-n eta «Argia»-n. Tirots artean zebillela, Bilbo'ko
«Eguna»-ra igorri oi zituen izpar eta lanak. Gerra ondoren, eta atzerri zearkako egunetan batez ere, ainbat lan agertu zituen «EuzkoGogoa»-n eta «Egan»-en. Geroz, «Zeruko Argia»-n, «Goiz-Argi»-n,
«OIerti»-n, «Agur»-en eta abar idatzi digu. Berdin «Lan-Deya»,
«Gudari», «El Diario Vasco», «Redencion», «La Voz» eta olakoetan. Luma emankorra bene-benetan. Ezin dezakegu uka, bertso,
ipui, eleberri ta antzerki, «oparo erne» dira Uxola'ren lan-saillak.

Bizitoki zeatz gabe, luzaroan, andik ona billita ere, idazteari ekin
zion. Ikasbide ederra guztiontzat. Garai artan euskeratu zizkigun
Georges Simenon belgarraren «Le dependu Saint Pholis» (Lieja'ko
urkatua), Edgar Wallace'ren «Iron-Greep» (Burni-atzapar), Andreiev'en ipuiak, Andersen'enak eta Dickens'enak. Eta beste batzuk.
Baifia teatrua izan du gogokoen. Eta lan izugarria egin digu orretan. Berak eskintzen digu orain arte (1977) osatu dituen antzerki-lanen zerrenda, 49 lan noski. Batzuk, geienak, berak bere kasa
sortuak dira; beste batzuk, euskeratuak.
Jatorrak: «Lengusu amerikanoa», «Gurutz ori nere bizkarrean»,
«Biotz zekenak», «Pernando Amezketarra», «Biok... Jeolimo, alajaña» (antzeztua), «Eskalearen Eguberria», «Neronek galdu nuen
73

nere alaba», «Indarraren legea» (antzeztua), «Larreborda» (antzeztua), «Eskergaiztokoa», «Askatasun garratza» (antzeztua), «Buzokiko bost ziran» (antzeztua), «Ezkontzeko deia» (antzeztua), «Sor
Gurutze» (antzeztua), «Espetxeratua » (antzeztua), «Odol urdiñekoak» (antzeztua), «Eskolari piper» (antzeztua), «Iñakitxo'ren
altxorra» (antzeztua), «Itzulera» (antzeztua), «Billaua bainan billauagoa» (antzeztua), «Barkapena», «Iñauterietan», «Gorrotoaren emaitza», «Untzabe'ko kimu-berriak», «Kontuz Dalila'ren»,
«Begi ta biotz gabeko aragi multzoa», «Yolanda», «On egiteagatik
irakasle» (antzeztua), «Lapur eta maltzur» (anteztua), «Lau Iore
erregin batentzat» (anteztua), «Ikastolaren aurrean pastel bat»,
«Marrubiak», «Aitor'en altxorra», «Ekintza: Polonia» (1), «Mamuxka» (2), «Euskal mendien ezkontza», «Perretxiku batzaldia»,
«Beltza,oa askatasunean», «Andragai bat Arregi baserriko», «Salkindaria».
Euskeratuak: «Andra Txintxarri», «Zaldiko-maldiko biurria»,
«Illik dagoen Amal'i», «Zaldilaria», «Pigmalion», «Tipuliñen arrapaketa», «Mimintz'en ikasketak», «Lixuontzia», «Legegizon baten estuasunak».
Zerk eragin ote zion Uxola'ri antzerkiak idazteko? Berak onela: «Asieran eleberrigintzari ekin ba'nion ere, antzerkiagana itzuli
nintzan gero. Eleberriak argitaratzea baiño antzerkiak antzokietan
agertzea errezago dala ba-dakizu, eta gure izkuntzarentzat ongarriago ere bai». Ortara, berriz, zerk? «Ene abertzaletasuna —dioizan da neretzat ezten eragillerik zorrotzena. Abertzaletasuna nigan nabaitu nuenean asi nintzen euskeraz idazten, izkuntzarik gabe
ez bai da erririk». Auxe berau esaten zigun Orixe'k ere. Beraz, badakigu.
Saririk? 1956'an. urtera arte lakaripeko lanean ari onen zan, baiña urte orretan «Año Jubilar» iragarri zuten Arantzazu'n, eta ango
sariketan leen-saria berak eraman zuen «Zotaletxeko Artzaiarekin».
Olerkari ugari ere bai dugu-ta, bigarren saria jaso zuen 1964'an Donostia'ko Euskal Jaietan. Geroztik, ipuiak eta aur-antzerkiak, bereak noski, sarituak izan ziran Zarautz'en, Errenderi'n, Bilbo'n...
74

Polizi-nobela bi ere ba-dauzka: 1) Xixorien gertaera, sariketa baten aipamen berezia lortu zuena, eta 2) Pelotariak, Oesteko nobela.
Oraindik ere ez dago geldi: bera da Euskerazaintza'ren idazkari.
(Ikus J. San Martin, Escrilores euskericos, 1968, 165 orr., eta Apendice, 1969,
39 orr.; Auñamendi, Literatura, IV, 166 orr.; J. Bilbao, Bibliografía, VIII, 118 orr).

32.- JOSE MARIA LOJENDIO IRURE (1910-1979)
Donostia'njaioa, 1910-10-18'an. Berton il zan 1979-12-28'an, eritasun luze baten ondoren il ere.
Il-berri ematean, onela Aita Villasante'k: «Asko zor dio Euskaltzaindiak. Gerra ondoko urte zail haietan, Ignacio Etxaide jauna
hil zenean (1962), Euskaltzaindiak berarengana zuzendu zituen begiak. Ez alperrik. Euskalzainburu izan zen denbora laburrean
euskaltzain oso berri hauek izendatu ziren, gutxienez: Jean Diharze «Iratzeder», Alfonso Irigoien, Pierre Larzabal, Jose Satrustegi, Antonio Zavala, Antonio Labayen, Juan San Martin, Jean
Haritschelhar. Horietarik ez gutik orduan berean egin zuten sarrera hitzaldia. Beraz, garai hartan aurpegi berri bat hartu zuen Euskaltzaindiak. Gainera, haren denboran bi Biltzar egin ziren: bat Arantzazun eta beste bat Loiolan. 1963tik 1964ra egon zen
euskaltzainburu, eta ez 1964tik 1966ra, leku askotan idatzirik ikusten dudan bezala» {Euskera, 1979-2, 863 orr.).
Lege-gizona. Donostia'n ikasi zuen batxilerra. Eskubide Lizenziatura Valladolid'en lortu zuen eta Irakaskintza (doktor izatea) Madrid'en eta Paris'en. Julio Urkixo Mintegiko bazkide. Gipuzkoa'ko
Adin Laburrekoen Auzitegiko Buru.
Euskaltzale zanez, Gontzaga'tar Luis Deunaren gazteen artean,
berak sortu zuen 1930'an «Luistar Euskal Idazle Bazkuna (,
bertoko leen-idazkari izanik. Orrez gaiñera, naikoa idatzi zizun gerai aretan «Junior», «Gure mutillak», «Argia», «El Diario Vasco»
ta olako aldizkari ta egunerokoetan; batzutan «Bidasoro», «Matia
75

Polloe» ta «Mazkelet» goitizenez. Gerra ondoko denboretan,
«Egan», «Euskera» eta «Aranzazu»-n lankide izan zitzaigun.
Izlari joria zan, etorri gozo ta oparoa zuena. Solasaldi asko eman
zituen Euskalerriko bazterrik ezkutuenetan ere; katoliku zabalkunderako eliz-itzaldiak gogoko zitzaizkion bereziki. Auetatik bat interesgarria, 1931'an emana: «Euskal-Bakaldun bat; Iturbide ta Aranburu'tar Agustin, Mexiko'ko lenengoa (1783-1824)».
Berdin, 1959'an Loramendi'ri eskeiñitako omenean Bedoña'n
egin zuena ere. Aita Yurre'k onela: «Bazkari bitartean Lojendio yaun
txit agurgarriak ta euskaltzaiñak itz egin zuan garbi ta mamitsu ta
euskera ederrean» {Olerkiak, Loramendi, 14 orr.). Urteak aurrerago, 1935-6-2'an, igandez, Euskaltzaleak Loramendi'ri antxe bertan
eskeiñi zion gorasarre aundian ere, Lojendio'k itz egin zuen.
(Ikus J. San Martin, Escritores euskericos, 124 orr.; Auñamendi, Literatura, IV,
183 orr.; Euskera, 1968 (XIII), 297 orr., eta 1979-2, 863 orr).

33.- DOMINGO IRIGOIEN LARRAÑAGA (1910-1983)
Gizaseme zintzo, leial, langillea. Lurbira ontatik on egifiez igaro zena, aitor genezake. Oiartzun'en jaio zan, 1910-10-20'an. Eta
Zumarraga'n il zan 1983-3-4'an, 72 urte zituala, Eliza Amaren Sakramentuak eta Aita Santuaren bedeinkapena arturik, eta illak zortzi, arratsaldeko zazpiretan, Zumarraga'ko Andra Mariaren Jasokundearen eliz nagusian egin zitzaizkion gorpu-aurreko meza ta
elizkizunak.
Gazteiz'en burutu zituen apaiz-ikasteak. Eta 1941'tik beintzat,
Zumarraga'n egon zan bertoko bikario.
EUSKAL IDAZLE.- Umetatik zekien oiartzuarren euskera jatorra,
urteak joan urteak etorri, ikasiz eta idatziz asko obetua. Ikasle zala
zebillen euskal-griñak ikutua. Zeukan egitekoak etzion tarte aundirik ematen idatziari ekiteko, baiña ondorengo lanok, bereak ditu.
1) Elerti euskaldunaren zuzenbidea (Donostia, 1931). «Euskal
Esnalea»-n dator, XXI, 65 orrialdean.
76

2) Ermitas e iglesias de Guipuzcoa. Ensayo de catalogacion (Gasteiz, 1934). «Anuario de Eusko Folklore», XIV, 7-92 orrialdeetan.
3) Bizi... (Gasteiz, 1951). Montepio Diocesano'k irarria. 395
orrialde. Itzulpena duzu, Arami'ren Vivrel euskeraz. Gipuzkeraz dago. Itzultzailleak onan: «Auxe dezu, irakurle, urte askoz
zai-zai euki gaitun liburua. Trinkoa ta goxoa, mamiz; garbi ta erreza, euskeraz. Zerorrek antz emango diozu ondoen». Eta Aita Garmendia'k: «Bizi au goznartu ta milixkatu nai gendunak askotzo giñan. Gañontzekoak zer diogun? Ao batez auxe: «Lan bikaiñagorik,
gustagarriagorik, egokiago egiñik... ez dagola gurean, erligio gaietaz beintzat».
4) La ceca de Oñate (Oñate, 1954-55). IV, 77 orr.
5) Zumarraga'ko parroki zaarra (Gazteiz, 1972). Kardaberaz Bazkuna, II, 191 orr.
Nolako izkera ote du? Lau, errez, jaikia. Txasta: «Esker donetzallea —idazten du— izadigaiñetiko emaitza bat da. Giza-izatea
baño goragokoa ta giza-izateari dagokion aal, indar eta irabaziak
bafio ere garaiagoa da esker donetzallea. Giza-izatea, izate utsari
ba'gagozkio, soin eta gogo, gorputz eta anima besterik ez da. Goiizateari ba'gagozkio, ordea, soin eta gogo, gorputz eta animaz gain,
esker donetzalle ere ba-da giza-izatea»...
«Esker donetzallea barruko emaitza da, ta gogo edo animari
bakarrik ematen zaio. Gañera, iraunkorra da. Ez du iges egiten,
anima goi-esker edo grazian dagoño; pekatu aztuneratu arteño, alegia. Ongi dabillenari ta gaitzik ez duenari «osasuna daukazu» esaten diogu. Orobat, gogo garbidunari, pekatu larririk ez duanari
«Jainkoaren esker donean bizi zera» esan bear diogu. Tximixtak,
ortzian zear, igeska bezela argitzen ditu bazterrak. Ez da orrelakoa
esker donetzallea. Egunak diraufio argi eder egiten duan eguzkia
bezelakoa da esker donetzallea».
Gai ta gauzarik sakon-soillenak ere, orra or argi ta ulertzeko moduan jarrita. Ez, izkuntza errotik dakianak, eztu eragozpenik edozein gai dala ederki erabilli ta adierazteko; euskera menderatzen ez
77

duenak, berriz, nolako istilluak gauzarik errezenak ere taiuz adierazi aal izateko.
(Ikus J. San Martin, Escritores euskéricos, 105 orr.; A. Ibiñagabeitia, EuzkoGogoa, 1952, 11-12, 22 orr.; Bol. Amer. Estuclios Vascos, 1953, 239 orr.; J. Bilbao,
Bibliografia, IV, 421 orr. eta IX, 582 orr.).

34.- FERNANDO ARTOLA SAGARZAZU (1910-1983)
Adiskise-lokarriz ondo bilduak giñan. «Bordari» ta ni, alkar ezagutu genduenetik, an 1953'an noski, euskal lurrari itsatsitako kimu
bi gifian zugaitz-enbor gora, euskal barrutian langille, idazle ta olerkari alkarrekin eskutik giñoazenak.
G I Z O N A . - Ondarribi'n jaio zan F. Artola, «Bordari»,
1910-2-14'an, eta berton il zan 1983-2-3'an. Aita gazterik galdu zuen;
ama, ordea, «fede aundiko emakumea genuen, ezitzaille aparta»,
dio Bordari'k. Amaika anai-arreba izan ziran, zazpi neska ta lau
mutil, baiña ama ezitzaille on arek danai erakutsi zien ikasten eta
bizitz-urteetan aurrera joten.
Zazpi urtekin Guadalupe'ra igoten zan meza laguntzera. Erriko ikastetxean osatu zitun bere lenengo ikasteak; gero amalau urte
zituala, eskola geiago ikasi bearrez, Irun'era jo eta an bi urtez ikasteari eman zion Lasalletarretan. Amazazpi urtekin ango txokolate
fabrika baten asi zan lanean, bederatzi urte errerik bertan.

Errepublika etorri zan. Eta Bordari lanean aspertu gabe, aberriaren lanean. «Lantegiko eginbearrak zintzo bete ondoren diosku—, txolarte guztiak gutxi ziran neretzat aberriaren aldeko
ekintzetarako. Nunnai eta beti gure elburu-asmoak edatzen, mueta
askotako biltzarretan esku artuaz, abesbatzako lagun, antzezketak
ematen, mendigoizaleen taldeko, ots, saltza guzitan, ta nolako saltsetan! Leia bizian, bizkor eta kementsu JEL'en alde».
Ondarribi frankotarren menpean erori zanean, Bordari urez bestaldera aldatu zan. Zati batean, Beloke'n egon zan praille artean,
78

emendik ostera batzuk Hazparne'ra ere egiñaz: emen aurkitu zuen
beintzat emaztegaia, Henriette. Gero Akitania ta inguruetan lanbilla, bein Bordele'n lanean zegoelarik, Espafia'ko gauzak pizkat
obetu zirala-ta, andik zetorren ontzi batean Pasai'ra jo zuen, eta
emendik Ondarribi'ra. Txapel okerrak bein baiño geiagotan joan
zitzaizkion billa, baita giltzaperatu ere Irun'en. Lan-eske saiatu
arren, ez zioten eman lengo lanposturik, eta Barzelona'ra jo zigun,
baiña an ere lau illabete ortan egifiagatik, ezer ere ez. Ondarrabiratu ta berton ezkondu zan 1943'ko maiatzean.
Eskeifii zioten laguntzaz denda txiki bat iriki zuen Ondarribi'n.
Berak onela: «Ni, gauza orotan bezala, saltzaille on bezain kobratzaille txar agertu nintzen. Bezeroei arrera ona egiteko trebea; kobratze kontu orretan, ordea, oso tontoa». Ala ere, arrebak lagunduta,
aurrera eraman zigun denda ori. Gaiñera, urte askotan, bertako
Arrantza Kofradiko idazkari bezela egin zuen lan, diruz naiko ondo
aurkitzen zalarik. Aberri aldeko ixil-lana urteetan osotu zuen. Iru
seme-alaba izan zituen.
OLERKARI.- Itz-lauz eta olerkiz idatzi zigun Bordari'k, idazle
ta olerkari ez-ezik izlari trebe ere ba-zanak. Begi erneaz eta biotz
irekiaz, bizitzari korapillatua bizi izan zala diosku Martin Iturbe,
aren lagun miñak. «Bere arnasa eta odolaren lurrun beroa dario
—idazten du— eten gabe idazlan guztiaren zear. Buru arrigarri orretan daraman asmamen ugari eta irudimen oparoan oretuak dakarzki, gero paperera irauliko dituan erabakiak. Asko ikusitako gizona, asko bizitutako gizona, inguruan gertatzen diranetatik ezer ez
du zokorako».
Idaz-griña zekarren aurtzarotik eta gerra orduko asi zan idazten Donostia'ko «Argia»-n eta «El Dia»-n. Guda ostean, «El Diario Vasco» eta «La Voz de España» euskal girotu ziranean, zerbait
idazteko eskatu zioten, orrela egiñik. Arrezkero, «Euzko-Gogoa»n, «Zeruko Argia»-n, «Aranzazu»-n, «Egan»-en, «01erti»-n agertu dira aren lanak, itz-neurtuz eta askatuz. «Bordari» ta «Sedea»
izeordeak erabilli zituen.

79

Olerkari zan, urduri ta bizia. Olerki-billa nenbillela ezagutu nuen
nik urte mordoa dala, 1953'an, eta geroztik ere, beti, eta sarri, olerkiari buruzkoa izan oi zan gure autua. Larrea'ko Olerti-Egunean
emen izaten zan beti, alai ta kantari. Sariketa askotara igorzten zitun bere poemak. Baita eurrez sariak jaso ere. Bakoitzak du bere
idazkera, estiloa, eta neri atsegin zait Bordari'ren estilo bere-berea.
Oni buruz irakur ezazu M. Lekuona'k dioena: «Estilo arin, irudimen bizi, txirrixtalaria, alde batetik; baiña baita kontraste garratzzalea ere bestetik». Itz-joko bitxia du beti, estiloaren barrengo muifia
maite izan du batez ere, eta orrela, Artearen kurpil ederra ederki
du osotu.
Konta-ezin-ala saio, itzaldi ta poema idatzita ere, auetatik banaka batzuk bakarrik irarkolara eraman zitun, irakurleen biotzbetegarri. Urrengo bi liburuok, alan ere, ba-dute garrantzirik.
1) Goraintzi (Giza-alargunaren eskeintza) (Ondarribia, 1968). 107
orr. Bere emazte Henrriette il zitzaionean ondu zituen olerkiekin
osaturiko idaztia. Itzaurrean onela dio: «Emaztea galtzea zerbait
da. Ez dakit olerkari naizenik; bihotz samurbera dutela, ori bai,
badakit. Nereak ar dezan deskantsu, arteka behartua nauzu gogoeleketa bide, sentimenak agertzera». Oso txukun egindako 24 poesi dituzu.
2) Bakoitzak berea (Donostia, 1982). Aspaldi dala zebillen Artola bere lanak, or-emen osto igar antzera sakabanaturik zebiltzanak, bilduma baten ipiñi ta argitara eman nairik. Ortarako, sarri bultzatu nindun ni ere. Azkenez, oraintsu oraindik, «Sendoa»
argitaldariak bete zion luzaroan asmotan iraulitako gurari jatorra,
aren lanak oro ale eder bitan, «Bakoitzak berea» titulupean, argitara emanik.
Ale mardul bi dira, lenengoa itz-lauzko lanez eta bigarrena poesiz
orniduta. Lenengoan sail auek datoz: «Urratsak», «Kukuxo», «Ipui
eskutada», «Kontu ondarrak», «Itzaldiak», «Odolaren mintzoa»,
«Chalbador hil da», «Bertsolarien inguruan», «Ezpal xumeak» eta
«Bakarrizketa». Interesgarria, ziñez.

80

Bigarrenak, ordea, auek: «Ene baitan», «Olaxta», «Izadi kanta», «Goraintzi», «Eraskiñak», «Ama», «Iparragirre», «So! banatorkizue», «Tori Arantzazu», «Alegiak». Ale onek 423 orrialde
dauzka. Bigarren liburu oni Lekuona'k egiten dio itzaurrea,
eta onela bukatzen du: «Bordari'ren olerki-lan geienetan olako lirikotasunaren amorio fiña agiri da alderik alde». Bi liburuok ikusita joan zitzaigun zerura.
Euskaltzaindikoa zan. Bertsolarien goraberetan sarri sartu zan,
txapelketetan-eta maiko egiñik. Ba-du teatru-lan bat, «Tomas'en buruaustak», argitara gabe.
(Ikus J. San Martin, Escritores euskéricos, 42 orr.; S. Onaindia, MEOE, 1067
orr.; J. Alustiza, Aranzazu, 1969, XLXVIII, 271 orr.; J. San Martin, Egan, 1969,
XXIX, 155 orr.; Auñamendi, Literatura, IV, 174 orr.; J. Bilbao, Bibliografia, VIII,
540 orr.; S. Onaindia, Zer, 64'gn. zenbakia, jorrailla, 8 orr.).

35.- PEDRO IRIZAR BARNOIA (1910-...)
Euskal idazlari ez dala ere, merezi du emen gaiñeko aipamen
bat, euskalkiei buruz eta aditzaz zeazki, naiko idatzia dugu-ta.
Azkoiti'n jaio zan 1910-8-1 l'an. Industri-maisua Madrid'eko
Ikasgu Nagusitik, eta Ekonomi-Jakintzetan Lizenziatura tituluduna. Euskaltzaindikoa eta BAP'eko bazkide.
BAP aldizkari onetan ainbat lan argitaratu zizkigun 1947'tik
1962'era, euskal aditzaren kako, azalpen eta garaz; baita euskalkiez
eta Bonaparte Printzearen bizitza ta lanen inguruan ere.
(Ikus Auñamendi, Literatura, IV, 182 orr.).

36.- JON OÑATIBIA AUDELA (1911-1979)
Euskaltzale gotor onen il-berria ematerakoan, onela Arana Martija'k: «Jaunak eman beizula, Jon, merezi izan duzun atse81

dena. Inor izan bada apalki euskal kulturaren alde Ian egin duena
zu izan zara, Jon adiskide eta maisu. Baina apalki eta protagonismorik gabe egin duzun lan hori ez da isilean ahaztuko, Euskalerrian bizia eta iraunkorra delako» (Euskera, 1979-2, 855 orr.).
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Euskal Literature VI - 06
  • Parts
  • Euskal Literature VI - 01
    Total number of words is 3848
    Total number of unique words is 2073
    29.6 of words are in the 2000 most common words
    42.0 of words are in the 5000 most common words
    49.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 02
    Total number of words is 3693
    Total number of unique words is 1966
    29.7 of words are in the 2000 most common words
    41.8 of words are in the 5000 most common words
    47.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 03
    Total number of words is 3771
    Total number of unique words is 2016
    29.6 of words are in the 2000 most common words
    41.9 of words are in the 5000 most common words
    47.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 04
    Total number of words is 3705
    Total number of unique words is 1994
    29.6 of words are in the 2000 most common words
    41.6 of words are in the 5000 most common words
    48.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 05
    Total number of words is 3623
    Total number of unique words is 2048
    29.2 of words are in the 2000 most common words
    41.6 of words are in the 5000 most common words
    48.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 06
    Total number of words is 3720
    Total number of unique words is 1891
    29.0 of words are in the 2000 most common words
    40.0 of words are in the 5000 most common words
    46.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 07
    Total number of words is 3669
    Total number of unique words is 1960
    29.0 of words are in the 2000 most common words
    41.9 of words are in the 5000 most common words
    48.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 08
    Total number of words is 3684
    Total number of unique words is 1922
    27.5 of words are in the 2000 most common words
    39.4 of words are in the 5000 most common words
    45.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 09
    Total number of words is 3648
    Total number of unique words is 1877
    28.8 of words are in the 2000 most common words
    41.0 of words are in the 5000 most common words
    46.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 10
    Total number of words is 3638
    Total number of unique words is 1898
    28.5 of words are in the 2000 most common words
    41.8 of words are in the 5000 most common words
    49.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 11
    Total number of words is 3712
    Total number of unique words is 2031
    29.8 of words are in the 2000 most common words
    41.0 of words are in the 5000 most common words
    48.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 12
    Total number of words is 3782
    Total number of unique words is 1996
    28.3 of words are in the 2000 most common words
    40.8 of words are in the 5000 most common words
    47.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 13
    Total number of words is 3567
    Total number of unique words is 1855
    27.3 of words are in the 2000 most common words
    37.6 of words are in the 5000 most common words
    44.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 14
    Total number of words is 3687
    Total number of unique words is 2066
    29.6 of words are in the 2000 most common words
    41.5 of words are in the 5000 most common words
    47.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 15
    Total number of words is 3760
    Total number of unique words is 1986
    30.3 of words are in the 2000 most common words
    42.5 of words are in the 5000 most common words
    48.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 16
    Total number of words is 3622
    Total number of unique words is 1987
    27.5 of words are in the 2000 most common words
    38.5 of words are in the 5000 most common words
    45.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 17
    Total number of words is 3548
    Total number of unique words is 1870
    28.6 of words are in the 2000 most common words
    40.4 of words are in the 5000 most common words
    46.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 18
    Total number of words is 3700
    Total number of unique words is 2002
    27.7 of words are in the 2000 most common words
    38.9 of words are in the 5000 most common words
    45.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 19
    Total number of words is 3588
    Total number of unique words is 1881
    28.3 of words are in the 2000 most common words
    39.6 of words are in the 5000 most common words
    46.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature VI - 20
    Total number of words is 3501
    Total number of unique words is 1722
    24.6 of words are in the 2000 most common words
    36.1 of words are in the 5000 most common words
    42.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.