Euskal Literature VI - 04

Orixe egingo diat! Ongarri izango zaiek. Or nere asmoak». Guztien eskuetan jarri nai ditu bere liburuak, baiña batez ere gurasoen
eskuetan, bere aitak egin oi zuen bezela. «seme-alabatxori irakurtzeko, edo irakurritakoen mamia eman dezaien». Erriarentzat idazten du. «Liburutxo onetzaz auxe jakin zazu: nere liburua, literatura, ez dala; deunen bizitza errex eta al dedan gozoena eta errikoiena
azaltzea baizik. Ta ori onbiderako edo birtuterako bultzada irakurleak izan dezan». Berau sortzerakoan, laguntzaille bi izan ditu Karakas'en: Artzalluz'tar Klaudio'k, berak eskuz idatzia makiñaz jarri dio, ta Ibinagabeitia'tar Andima'k, berak idatzitakoak irakurri ta
txukundu egin dizkio, baita sarri lanean azkeneraño jarratzeko suspertu ere.
6) Santu Bizitzak (Bilbao, 1959). Bigarren xorta: Orrilla, Garagarrilla, Uztailla, Dagonilla. Ellakuria irarkolan. 567 orrialde. Itzaurretxoan onela: «Nere irakurle maite ori! Ona emen Santuen
Bizitzak'm bigaren xorta: lau illabetekoa au ere. Laister irugarrena
eskuratuko dizudala uste det, Jainkoak nai ba'du. Ezer geiago esan
bearrik ez det, irakurtzeko eta emen aitatzen diran gizonemakumeen antzeko izateko baizik. Aurrenenko xortan bezelaxe,
nere oraingo lan onetan ere, Aita Juan Goikoetxeak eta Aita Pelipe
Yurramendik lagundu didate. Anai Amianok bere eskulana makinaz aldatu du. Irurai Jaunak ordainduko al die».
Liburu oetaz gaifiera, argitaratu gabe utzi zituen: 1) Santu Bizitzak, irugarren xorta; 2) Berri Ona Mateo'k dakarrenez, osorik, eta
52

Joan'ek dakarrenez XII kapitulua, Olabide'renetik euskera errezera aldatuta; 3) Maiatzeko Loretako Irakurgaiak; 4) Igandetako BerriOn itzalditxoak; eta 5) Irrati saioak, azken aldikoak noski, txukun
idatzita.
IRITZIAK.- Liburu bat, naiz asko, esku artean dugunean anitz
egaletik begiratu genezake ziurki: gai aldetik, idaztankeratik,
euskal-kutsuari begira... Azkoitiarraren lana goretsia izan da geienik; ark Pio Baroja'ren estiloa ikusi edo aurkitu dio, onek idazkera
aldetik akats poxi batzuk ere egozten.

M. Lekuona'k onela San Iñazio'ren bizitzari buruz: «Ederkitxo bete du A. azkoitiarrak bere egitekoa. Eman digun bizitza, erriaren gustokoa izango da beti ere. Liburu giarra, Retorika gutxikoa.
Gauza asko ta itz gutxi dituana. Norbaitek esan bait-du (J. Artetxe'k) Baroja'ren estiloan ote-dagon ere... Ez degu ezetzik esango,
itz gutxiri bagagozkio. Itz gutxiri. Retorikarik-ezari... Ez bait-degu
uste, ezik, Baroja'k Retorika gutxi duanik... Prosa aceitosa ta figuras de diccion erabiliko ez dituana bere idestietan, ori bai, ori egia
da. Ta berak aitortzen du. Nolako generoa dion ere olako prosari,
garbi ta ausarki aitortzen bait-du gañera. Aita Manzisidor'ek ere
olako retorika gabeko liburua eman digu oraingoan. San Inazio'k
berak ere beste orrenbeste esango bait-zuan. Eta euskal-estiloari ere
orixe dagokio. Orra, beraz, era guztiz «egoki» etorri dan liburua.
Santu azpeitiarraren bizitza azkar ta garbi ikasi nai duanarentzat,
egokia benetan» {Egan, 1956, 3-4, 107 orr.).
L. Mitxelena'k Santu Bizitzak, Ienengo xortari buruz: «Kristauurtea, gogoko irakurgaia da aspaldidanik mundu guztiko kristauentzat; ortik atera dute eta ateratzen on eta atsegin. Euskaldunok, ordea, urri genbiltzan. Eztakit ba ote genduen beste bildumarik, Joannateguy'ren bi liburuez kanpora: Ehunbat Sainduen bicitcea (1876)
eta Sainduen bizitzea (1890), Ilbeltz-Apirilla bakarrik). Gipuzkoaaldean beintzat oraingo au da, noski, leenbiziko sorta. Santu bakoitzaren kondairari buruz enaiteke ezer esaten ari, eta eztago ezer esan
bearrik, iturri onetara jo baitu A. Manzisidor'ek ur-billa. Gertakariak kontatzen mutilla izan da beti (eztago Gure Patroi Aundiari
begiratu besterik) eta bizi eta argiro kontatzen duena euskera erraz,
53

laster, malkarrik gabeko batean esaten du. Euskera ori txukunago
agertzen da oraingoan bestetan baiño: Ieen falta zuen azkon leunketa apur bat badu orain... Egingo nuke izango duela liburu onek
irakurle ugari. Ori merezi du eta orrela izango al da arimen eta
izkuntzaren onerako. Euskal-idazleak berak ere eztu ezer galduko
ori irakurtzearekin» (Egan, 1959, 1-4, 97 orr.).
Iru-garate'k, azkenez: «Mantxik bertatik bertara eri nai du irakurlearekin, obeto esan, entzuleakin. Mantxik, idatzi ordez, itzegiten
bai'du, sarritan beintzat. Bere irakurleak irudipenez ondora ekarrita, entzule bai'litu, xamur xamur, goxo goxo, ari zaie Mantxi bere
itza jaulkitzen. Bazekien esatari atsegiña zalata, bere idatziei izketako doai ori erantsi nai zan zien. Etzuan ortara ezin bestez jo. Asmoz eta jakitez aritu zan. Erri billa zebillen eta, zoriz, bai erriakin
topo egin ere... Neretzako, Mantxi'ren meritu aundi bat da auxe,
alegia, nora dijoan garbi ikusita, artarako bideak artzen ez lotsatu,
naizta ez izan nabarrak alako bere bideak. Gauzak bere berean eman
nai zitun, ur-jaiotzaren kolpe-indarrean. Eta nori etzaio atsegin ur
garden gardena, antuxunean epeldua ordez? Irakurleek gusto artu
diote ta ori ondo» (Egan, 1961, 212 orr.).
Bai, eztago zertan ukaturik, elerti saillean toki berezia merezi
du A. Manzisidor'ek. Sail ortan gurendu diranak txalotzea dagokigu guri. Aren il orduan, Loiola Erri irratiak esan zuenez, «kurriUeak igaro ziran Iaño artean karraxika, neguaren igesi». Betoz' alere,
udaberri zantzu, zozo kantariaren txinta eztiak. Ark argitaratu gabe
utzi zizkigun lanak merezi lukete liburu bikaiñen ospe dizditsua.
(Ikus M. Lekuona, Egan, 1956, 3-4, 107 orr.; L. Mitxelena, Egan, 1959, 1-4, 97
orr.; Iru-garate, Euskera, 1961, 351 orr., eta Egan, 1961, 4-6, 209 orr.; Nikolas Altzola Gerediaga, Herria, 1961-11-16'an, El Bidasoa 1954-I-16'an eta Cien Autores vascos, 99 orr.; J. Artetxe, La Voz de España, 1962, otsailla; J. San Martin, Escritores
euskericos, 1869, 127 orr.; Auñamendi, Lileratura, III, 410 orr.).

20.- JESUS ERRAMON ELOSEGI IRAZUSTA (1907-1982)
Tolosa'n jaioa 1907-1-4'an. Soro bikain landuak bezela, Tolo54

sa'k arnari onak, au da, euskaltzale zintzoak ekarri izan ditu. Aipatzera goazen au ere oietako duzu, ezpairik gabe. Euskaltzaindikoa.
Sorterrian bertan osatu zizkigun bere biziko ikasketak. An-oremengo etxe ta lantoletako kontu-liburuak eramanez bizi zan, ta
euskal gauzai lotua.
Iker-saillean batez ere, gizon jakintsua. Ainbat idatzi du euskeraz ta erderaz. 1930'rantza asi zan idazten Donostia'ko «Argia»-n
eta «El Día»-n; geroztik lankide izan da aldizkari askotan: «Munibe», «Egan», «Ikuska», «Zeruko Argia», BAP, «Pyrenaica», «PanPin», «Antzerti», eta abar. «Zimitz» eta «R. de Gaintza» erabilli
ditu lanak izenpetzean.
Ona beronen erderazko lanik garrantzitsuenak:
1) Biospeologia (Munibe, 1949, I, 31 orrian).
2) Catdlogo dolmenico del País Vasco (Zaragoza, 1953). 229
orrialde.
3) Catdlogo espeologico de Guipuzcoa {Munibe, 1951).
4) Materiales para el Catdlogo dolmenico del País Vasco.
5) Exploraciones de la Laguna Deseada (Donosti, 151).
6) Pequeño ensayo sobre la prehistoria y paleontologia del cuatemario en Guiptizcoa y sus materiales de estudio (Ikuska, 1947,
I, 185 orr.).
7) Juan Ignacio Iztueta Echevarria (1767-1845) (Donosti, 1969).
«Auñamendi» bilduma 65-66 zenbakiak.
Euskeraz burutu ditun Ianak ba-dute beren gatz-ozpiña. Itz gutxitan ezagun izan oida idazle naiz esalariaren era pitxia. Elosegi'k,
besteak beste, solas-aldi bat izan zuen 1954-11-25'an Donostiko
Urkixo-Mintegiko areto apaiñean. «Euskel-irakurketak» bere itzaldiaren gai. Ez, noski garrantzi gabea. Adiskide bat omen du
«eguneroko ogiak eska oi dun lansaio latzaren ondoren, zine, teatro ala radio xixtriñ-arrotzak damaien bazkari muziñ egiñik», euskeraz irakurri ta irakurri ari dana. Alakoa eredutzat arturik, guk
ere nola jokatu bear dugun, ongi irakurtzen ikasteko, adierazten
digu itzaldian.
55

«Euskeraz irakurtzen jakitea —dio—, nere adiskideak dionez,
idazleak idaztekoan darabilkin aria, izki, lerro, ahapaldi ta orrixkak elkar eransteko erabilli oi dun ari xume- xotilla, ongi ta txukun
berriro matazan ariltzea omen da. Batzuetan joskera extuz erabilli
du ari ori idazleak; besteetan nasaixeagoz; batek, xuxen eta urri;
bestek irabioka ta jori... Norberaren idazkerak du or zer-ikusirik
nagusiena. Irakurle dan irakurleak ordea ari xume-xotil ori Ieenizkian jaso ta arilketa bizian, txori-Ieporik gabe, etenik gabe, airoski ta errazki, azken-izkiraflo, mataza txukunez biribiltzen du irakurketa amaitzeaz bat.
«Seda algodoi ala artillezko mataza-biltzen emakumezkoak nagusi. Amaika gonadun neskatx pinpirin dela, etxekoandre zabal,
ala amorta xar ikusten ditugu, eskumutur arin trebe, mataza bikaflik pillotatzen... Gutako gizasemea jarri bear arlo berean! Ikustekoak lirake ango trabak, ango eten-aldiak, ta ango poto-egiteak...
Zer esan nai onek? Arian ariak ba-dakarrela beti beste eraz ezin
diteken etekin berezia. Trebetasuna!
«Irakurtzekoan, euskel-irakurketan alegia, berdin-berdin... Ari
dana nagusi. Saiatzen dana errezki burutzen. Alegintzen danarentzat idaztiaren altxor-muña. Irakurtzen orduk sartzen ditunak,
euskal-idaztien bidez gozamenik barnekoenak. Euskeraz idatzitako
ainbest orrialde zoragarri irakurle langillearentzat bakarrik. Irakurtzeko trebetasuna, gaitasuna! Ta onekin, iaunandreak, gure euskalliteratura idatziaren osasun betea.
«Aolku emateko esku balu auxe barreatuko omen luke ezkereskuiraneme adiskideak. «Irakurtze-lan ontan, aslerako nekeak
gaintzeko... ekin. Iñoiz asper-aldia baletor... ekin. Gaur ongi ulertzen ezpadet... ekin. Mingañak traba ta itzak zuzen eta eroso eldu
ezpadira ozenki irakurriz, gogoatik, EKIN... Be ti EKIN... EKIN
ETA JARRAI...!!» (Egan, 1957, IX, 38 orr.).
(Ikus J. San Martin, Escrilores euskericos, 11 orr.; Auñamendi, Literatura, IV,
137 orr.; J. Bilbao, Eusko-Bibliografia, III, 125 orr.).

56

21.- ANTONIO AROTZENA GOMENDIO (1907-1989)
Arotzena'tar Andoni, Fausto Arotzena'ren lengusua, Lasarte'n
jaio zan 1907-5-30'an. Jaiotz-errian osatu zitun bere len-ikasketak.
Eta, geroago, marrazki ta margogintzarako deia barnean izanik, Donosti'ko Gordon Ikasguan eta Paris'ko A. B. C.'kuan ari izan zan
erti-gintza ortan trebetzen.
Baiña ba-zuen gaztetan, eta gero, beste dei bat ere: eder du euskeraz idaztea. 1923'an asi zan ortan, «Argia» sortu-berri zalarik.
Lan politak biribildu zituen, bai itz lauz eta bai olerkiz, eta argitaratu «Euskal Esnalea»-n, «Euzkadi»-n, «El Dia»-n, «Antzerti»-n,
«Egan»-en «Euzko-Gogoa» eta abar. «Andoni» ta «A-BL» sarri
erabilli izan ditu lanak firmotzerakoan.
«Euskaltzaleak» bazkunak eratuta, 1930'an, lenengo Olerti eguna Errenderi'n ospatu zanean, Arotzena'k ere ara bialdu zuen bera
«Egun bat» olerkitxoa, leen-saioa bezela nunbait. Batzaldi artara
igorritako Ianak argitaratzean, J. Aitzol'ek onela zesan: «Minkun
eta xamur Arozena euskaltzale zintzoa, esaridun neurtitz laburretan» {Eusko Olerkiak, 1930, I, 128 orr.). Beste batzuk ere orobat
ondu zituen, «Euskal Esnalea»-n, 1931, 51'an, datorrena adibidez.
Antzerkia ere atsegin du. Ta aizu bekit gisa ortako bere lantxo
batzuk aipatzea. Ona:
1) Andregaia nai ta... (Tolosa, 1933). Lopez-Mendizabal'enean.
«Antzerti», 19'an zenbakian. Bakar-izketa duzu.
2) Urteurrena (Tolosa, 1933). «Antzerti»-n dator, 23 ta 24'en
zenbakian. 1933'an ospatu zan Lenengo Antzerki batzaldi ta sariketa. Bakarrizketak eta antzerkiak eskatzen ziran. Bakarrizketa saillean Andoni'ren lan au izan saritua, 75 laurlekoz. «Arozena'tar
Andoni, lasartear ertilari bikaña etorkizun aundiko antzerkigille
degu», dio Antzerti'k.
3) Txilibitu (Donosti, 1930). Bakarrizketa. «Euskal Esnalea»-n
dator, XX, 239 orrialdean.
57

4)Mox, Miss, Xapñ (Tolosa, 1935). 1934-7-18'an, irratiz emandako antzerkitxo arin polita, lasartearrak antzeztua. «Antzerti»-n
dator.
5) Balujan (Tolosa, 1935). 1934'an, H'garren antzerki sariketa.
Lau bakarrizketa artu ziran: Muxika'tar Tene'ren «Gabon»-ek eraman zuen lensaria; Arotzena'ren «Balujan»-ek bigarrena.
6) Xanko ta Parko (Tolosa, 1936), 1935'ko lotazillean ospatu
zan teatru sariketan bigarren saria irabazi zuena.
7) Zorigaitz malkoak. Bakarrizketa.
Urteetan atzerri-zale ibilli ondoren, berriz ere erriratu ta sutsu
asi zaigu idazten. «Goiz-Argi»-n (1977-1-22'an, 23 orr.) onela dio:
«Berrogei urte luze jaioterritik at ibilli ondoren Lasarte'n izan berri nauzute; izan berri edo... or nonbait! Gauza asko egiteko asmotan nintzan, baiña erdiak eta bost ortan gelditu ziran; asmo utsetan».
Berriro Karakas'era itzuli ta antxe il zan 1989'an.
(Ikus Labaien, Tealro euskaro, II, 159 orr.; Auñamendi, Lileratura, IV,
135 orr.; J. Bilbao, Eusko Bibliografia, I, 285 orr.).

22.- TXOMIN AMASORRAIN ZENITAGOIA (1908-...)
Arrasate'ko seme, an bait zan jaio Udalaitz-pean 1908-5-12'an.
Bere errian len-ikasteak osotu ondoren, Bergara'n Aita Dominikuen
Ikastetxean burutu zuen batxiller-karrera. Frantzia'n urte bete ta
Bilbao'n egin zituen gero bost urte ikerlaritza (peritaje) ikasten.
Industri-ikerle, Arrasate'ko «Union Cerrajera»-n Laba Garaietako iyezta-tallerretako buru izan da urteetan; baita bidenabar Bergara'ko Bizibide-Eskolan irakatsi ere, egin izan du.
Euskaltzale jator bezela, gerra aurretik Donostia'ko «Argia»-n
idatzi zigun, eta oraintsu Baiona'ko «Gazte»-n eta «Zeruko
Argia»-n.

58

Ba-du euskal aditza ikasteko tankera berezi bat Itz urratuak deritzaiona. Zertan datza, baiña, ikasbide bedegar onen guna? Kolore
jakin batzuen bitartez osoturiko irakaskintza da; idazbide bat dago
berau zelan erabilli dioskuna, ta onen laguntasunari esker, errez bereratu dezakegu edozein unetan.
«Artiga», «Txomin» ta «Iturrozpe» erabilli dizkigu lanak
firmatzean.
(Ikus J. San Martin, Escritores euskericos, 25 orr.; Auñamendi, Literalura, IV,
147 orr.).

23.- ZIRIAKO GABILONDO F. ARROIABE (1908-...)
Aita kaputxinoa. Leinz'ko Gatzaga'tar Damian, euskal literaturan «Zaraia». Leinz ibarreko Gatzaga erritxoan sortu zan
1908-8-8'an. Altzatzu'n burutu zituen latin birako ikasteak, 1925'an
Sangotza'n ordenako jantzia arturik. Ondarrabi'n eta Lizarra'n ikasi
zuen filosofia eta Irufia'n teologia, 1933'an apaiz sagaratua izanik;
urrengo urtean Txile'ra bialdu zuten nagusiak eta antxe eman izan
ditu mixiolari bere bizitzako egunak.
Euskal idazle jator zetorren gaztetan. Loramendi'ren ikaskide
zalarik, biak asi ziran, ikasle oraindiñokarren, «Zeruko Argia»-n
idazten, eta biok genduzan garai aretan itxaropentsu dizdiz zegiten
izar goiztar bi, eta nik nere «Milla euskal Olerki eder» bilduman
Zaraia'ren iru poema aukeratu nitun, ederki biribiiduak ziralako.
Au idazten du Aita Yurre'k: «Doi-doi urtetxo bat egin zuan Euskalerrian, apaiz sagaratua izan ondoren eta urtetxo orretan 11 lan
argitara zituan, danak politak eta ederra baiño politago ta ederragoak: 8 olerki ta 3 itz-lauz. «Zaraia» Aitagan ere itxaropen argi-argitsua ager zan; baiña Nagusiak mixioetara igorri zuten... Ai! Orduko Ordena erlijiosoen Nagusiak euskeraren aurrerapenaz,
garrantziaz eta biziaz ajola gutxi zuten! Ordukoak ajolarik ez. Eta
oraingoak bai?»
59

Alan eta guzti ere, Zaraia'ren denboretan ba-zan norbait —edo
norbaitzuk— «Zeruko Argia»-ren bitartez-eta, orduko kaputxino
gazteak euskaltzaletu ta euskal idazletzan jarten zituztenak. Aita
Damaso Intza eta Buenabentura Oieregi ziran oietariko bi, guztiz
txalogarriak.
Dana dala or daude Gatzaga'tar Aita argiaren —naiz-eta gutxi— ian liraiñak, euskal literaturan gizaldiz gizaldi iraungo dutenak.
(Ikus S. Onaindia, MEOE, 1003 orr.; Auñamendi Literalura, IV, 153 orr.; Aita
Yurre'ren oarrak).

24.- JUAN IÑAZIO GOIKOETXEA OLAONDO (1908-1983)
Urrituz doa euskal idazleen esparrua?, idatzi nuen nik alkarren
ondoren legez itzali zitzaizkigun Gaztelu, Iñaki Olabeaga ta Bordari il ziranean, eta itzali oien utsunea nork bete gutxi ikusten bazterretan. Eta Joxe Mari Aranalde, zenaren aideak, bere aldetik: «Bukatu ditu lanak. Joan zaigu. Hori dugu lehengo Errege Egunak
ekarritako erregalietako bat. Eta nik, familiako bat gutxiagoz gain,
Iagun bat gutxiago badut orain, lagun garbi, lagun argieta gozo bat
gutxiago. Esker-on dagiot bihotzez» (Argia, 1983, otsaila, 27, 31
orr.).
GIZONA.- Gaztelu giputz erritxoan jaio zan Goikoetxea
(Juan Bautista Ordenan) 1908-5-5'an, «Bordatxuri» baserrian, gerora Zapatari izenekoan bizitu bazan ere familia. Mutil koskor zalarik, kaputxinoetara jo eta an osatu zituen eliz-ikasteak, Altzatzu,
Ondarribi, Lizarra ta Iruña'ko komentuetan. Mezakotu orduko ere
euskaltzale bipil agertu zan, «Zeruko Argia»-n lan txukunak idatziz. 1936'ko ekaitz biurrian gaizki erabillia, Ameriketara jo bearra
izan zuen beste lekaikide askoren artean.
Ogeitabi urtetan an ekin zion eliz-arazoetan, Argentina'ko Mar
de Plata, Lavallol, Kordoba eta Mendoza'n batez ere. Buenos
60

Aires'en zegoelarik, ango «Euskal-Etxea»-n euskeraz irakasten zuen.
1958'an, aurretik ere agerraldiren bat egiña zan arren, betiko Euskalerriratu zitzaigun, arrezkero guztian emen lan egiñik arima-zaintzan eta Auñamendi argital-etxean, euskal egingoetan.
Ogeitaz urteak etxe onetan lanari emana igaro ondoren,
1983-1-6'an Jaunaren eskuetan utzi zuen bere azken arnasa. Urrengo egunean, ostiralez, egin zitzaizkion illetak Artzain Onaren elizan, Gipuzkoako eliz-barrutiko eliza nagusian, ainbat apaiz-lekaide,
senitarteko, adiskide, euskaltzale ta euskal idazle bertan zirala otoitz-lagun.
ITZULTZAILLE.- Aipaturiko etxe-argitaldarian, eta aurretik noski, itzultzaille bikain agertu zitzaigun beti Gaztelu, bietara ain zuzen ere, euskal erdera ta erdal euskera. Gai oni itsatsirik, konta-ezin
beste itzulpen ditu Auñamendi sortaren lau aleetan, Literatura aleetan alegia; beronek aurrera atera zitun, prosaz eta itz-neurtuz, Ianik geienen biurpenak. Lan izugarria, benetan! Neketsua, baiña gizonki eramana.
Alere, gisa ontako lanean osperik beteena «Musika ixilla» liburuaz iritxi zigun. Frai Luis de Leon eta Gurutzeko Juan Deunaren
emeretzi olerki ematen dizkigu berton euskeratuak. Iruron artean
osatu genduan liburua, Gaztelu, Orixe ta ni tarteko giñala; iruron
itzulpenak eta lan jatorrak datoz liburu orretan. Norbaitek esan
omen zuen Frai luis zala eguzkipeko lirikurik aundiena eta M. Menendez Pelayo'k, Jon Gurutzekoaren olerkiengatik, onen eresiak gizakienak baiño aingeruenak geiago zirala, aitortu zigun zabalzabalik.
Orixe'k onela dio liburuaren sarreran: «Gaztelu'k bi aundienetara jo du; euskeraz poliki jantzi ditu bi aundien orien olerkirik onenak. Ez ote du joko laister goiena gure izkuntzak? Gu baiñan obeki itzuliko duztenak etorri ditezke, jakiña, ta jatorrizkoakin berdindu
ere egin ditezkela dirudit, erabat gaintzea neke ba'da ere. Gutxi al
lirake gure ele ederrarentzat, besterenak olan emaitea, geronetik aiek
Iako olerkaririk atera ez ba'ledi ere?»
61

Eta L. Mitxelana'k: «fray Luis'en amar olerki eta San Juan de
la Cruz'en zortzi jo ditu begiz Gaztelu'k eta euskal-neurtitzetan
eman. Nolako trabak eta oztopoak arkituko zituen bere bidean, ezta
gaitz igartzen. Izkuntza bateko bertsoak edozein besteko bertsoetan
itzultzea eginbide larria da beti eta gutxi batzuek baizik onduko
eztutena. Orretarako bear du biurtzailieak «anapoeta» izan; Unamuno'ren itzez esateko, poeta ez ezik, ots, ber-egillea edo bersortaillea. Ezpaita aski, prosaz beala, besteren muifia eta mamia
adieraztea; aren itzen musika ere, eta ez musika ixiila, belarriek suma
dezaketena baizik, nolabait ere berritu bear baita beste soiñugaillu
baten bitartez» (Egan, 1963, 1-3, 141 orr.).
Luze-sakon goraipatu zuten ainbat idazlek liburu onen eina.
Aipa-berri dugunak onan bukatzen du berea: «Euskal poesiaren atzeaz eta geroaz kezkatzen denak usu erabilliko du, ezpairik gabe,
esku artean». Nik ez dakit arrezkeroko olerkariak olan egin dutenik, baiña merezi lukena da. Gaztelu'k, beingoan dakuskegunez,
bide ortatik jo zuen bere bizitzan; bai, aren lanak ildo eta azatz
ortatik ibilliz landuak dituzu. Guren, gozo, giar, mami naiz azal.
Orraxe jo bear luke euskaldunon olerkiak, geure euskalduntasun
oso-betean, ez txoro, noraezeko, amets arlote, irudikizun ziztrin.
Egia esa, gutxi baiño ez dituzu beste izkuntzetan ere, era ontako
olerkariak.
Liburu onen amaian Gaztelu'k euskal neurkerari buruzko lan
garrantzitsu bat dakar. Gaiok aztertzen ditu: 1) Mintzoa eta igikera; 2) Ritmua; 3) Euskal neurkera legeak; 4) Koplarien egitura, ta
5) Neurtizketarako eredua. Gaztelu'k ba-zuen ontaz bere iritzi apartekoa, «01erti»-n eta «Musika ixilla»-n adierazia.
Lan ederra osatu zuen, baita, Auñamendi'k argitaratu asmo
duen Iztegi nausi erdel-euskerazkoan ere: oraindik sei ale dira argitara emanak.
OLERKARI.- Nik olerkari ontzat euki izan dut Gaztelu. Ar eta
irakur aren poesi-lanak; olerkiz idatzi zuenetik ez duzu ezertzo ere
kaskar idoroko. Gerra baiño leen «Zeruko Argia»-n eta «Yakintza»-n
asi ta gaurdaiño ondu digun guztia daukazu sakon, bitxi ta eder

62

oretua. Tamalez, bizitz-egunik geienak euskal girotik urrun eman
zitulako bear bada, etzigun Orixe naiz Zaitegi baten erako lan ugaria utzi, baiña aren lumatik irtena, oro, ez dugu iñolaz ere arbuiagarri.
Zeregin askoz lanpetua bizi izan zalako, etzuen poesi askorik
sortu al izan, baiña utzi ziguna edozein antolojitan, baita atzerritarrenetan ere, ezeren lotsakizun gabe agertzeko moduan dago.
Ez dituzu bolada bateko lanak, txapligu-zarta bezela, ixio ta itzali,
euskal literaturan mendeak zear iraungo dutenak baizik.
Orixegatik, ziur asko, olerkion barne-balioaz konturaturik, epaimaikoen ustez onak ziralako, ainbat sariketetan sarituak izan ziran
aren poesiak. 1959'an «Loramendi» sarian aipamena lortu zuen;
1961'an, emen Larrea'n, «Olerti» leiaketan leensaria eskuratu zigun; 1970'an, «Irun-Saria»-n irabazle izan zitzaigun; 1971'an ere
bardin, berak irabazi zuen «Irun-Saria», pezeta eta Urrezko Gaztelua. Lan sarituok argitaratuta daude —Biziaren erroetan,
1972 eta Gauean Oihua, 1972—, baiña beste asko or-emen sakabauatuak, «Zeruko Argia», «Yakintza» eta «01erti»-n datoztenak batez
ere. Ederki legoke guztiokin sorta jori bat osatzea.
Bere illoba azkenez, osaba poeta dala aitortuz gero, taiu onetan
mintzo da: «Ez du poesia bakarrik egin, baina hori da batez ere
landu duena eta hortan erakutsi du gehienik nor zen eta zer zen.
Eta poeta bihozpera eta maitabera bat batez ere Haatik kantatu ditu
maitasuna ta mina hasi eta buka» (Argia, 1983, otsaila 27, 31 orr.).
Izen-ordeok erabilli zitun: «Gaztelu'tar Jon Bautista», «Gorota», «Gaztelu», «Bordatxuri».

(Ikus S. Onaindia, MEOE, 1056 orr.; J. San Martin, Escritores euskericos, 92
orr.; J. Bilbao, Bibliografia, IV, 67 orr.; Auñamendi, Lileratura, IV, 141 orr.; L. Mitxelena, Egan, 1963, 1-3, 141 orr.; S. Onaindia, Zer, 1983, 62 zenbakia, 8 orr.; Argia, 1983, otsaila, 30 orr.).

63

25.- BASILIO IRAOLA ZABALO (1908-...)
Aita Pasiotarra. Anoeta'n jaio zan 1908-7-14'an, Bustiñaga basetxean, baiña umetatik Atiñaga'n bizi izan zan. Bertan egin zituen
lenengo asi-masizko ikasteak. Eta, gero, mutiko Jainkozalea ta onera
makurra zetorrelako amabi urtekin Gabiria'ko pasiotar ikastetxera
jo zuen eleiz karrera ikasten. Goi-maillako ikaskintzak, berriz, Angosto'n, Mellid (La Coruña)'n eta Deustu'n osotu zituen.
Apaiztu ondoren, Latin eta Euskera irakatsi zitun Gabiria'ko
ikastetxean. 1936'eko gudate ostean, erbastetik ibilli zitzaigun urte
mordoan. Baiña aspaldian Irun'en daukagu ango arimen zerbitzuan.
EuSKAL IDAZLE.- Alderrai ibiltzea aitzaki izan oi da euskaldun
askorentzat euskal-lanik ez egiteko; «nere lurrean ba'nango... esan oi dute ainitzek— nik au ta bestea egingo nuke», edo-ta «egin
izango nuen». Akiakulu politak ezer ez burutzeko. A. Basilio ere
orrela bideak zearkatua duzu, baiña bein ez bein euskal arloa laga
gaberikan. Egia da; ortik zear ibilliz, umetatik berezko dugun erreztasuna, naiz itzegiteko naiz idazteko, zearo ezik ere, oiturarik ezak
laster auldu oi digu.
Aita anoetarrak berak aitortzen digu ederki. «Geienetan, ortik
zear, erdera erabilli bear izaten degunoi —dio—, gero euskeraz mintzatzeko mingaña zerbait moteldu egiten zaigu. Neri beintzat. Bai,
mingaña moteldu, luma-muturra erdoitu ta eskua... alpertu». Egia
bera duzu. Aita Basilio'k, ala ere, Lugo'ko Foz'en zegoela bukatu
zuen bere liburuetatik ederrena: Santa Jema'ren Bizitza.
Idazle bezela, prosaz ta neurtitzez ari izan da. Gerra aurretik
Donostia'ko «Argia»-n idatzi zuen, «Mototxo» izengoitiz. Arrezkero, ere, «Redencion»-en idatzi digu, ia beti izena estaliz.
Ona argitara dituen liburu batzuk:
1) Lourdes'ko Ama'ren Bederatziurrena.
2) Pelitzisimo Deuna'ren Bederatziurrena (Ezizenez).
3) Gabirel eta Jema Deunen Bederatziurrena.

64

4) Eder-ederra... zera, Maria (Zarautz, 1951). 94 orrialde. Egizko edertasunez apaindutako Maria guztiz Garbiari Bederatziurrena.
5) Elurra ta sua. Santa Jema'ren Bizitza (Irun, 1960). Itxaropena'ren irarkolan. 442 orrialde. XXXIII ataletan zatitutako
liburu joria, euskera errez aberatsean eiota. Egilleak beren berengi
jokatu du orrela; gisa ontan adierazten digu bere asmua: «Euskeraz irakurtzeko oitura gutxikoak edo batere gabekoak diran
euskaldunentzako liburu bat egiterakoan, izkera samurra,
konprenitu-erreza, erri-euskera erabilli bear. Bestelako liburuak, itz-berri askorekin, euskera garbiegian egindakoak, irakurle xumea
bereala aspertu egiten dute».
Eder-ederra zera, Maria idaztia ondo baiño obeto artu zion
erriak, olako izkera errez samurrean osotua eman ziolako. Eta ale
guztiak aitu arte arrapalaka erosi zuten «liburutxo aren azalaren
barruko tolosturan, beste au laister jaioko zala» agintzen zuen.
Agindua, baifia, etzuen berak nai bezin arin bete al izan, eta irakurlari parka-eske diardu itzaurrekoan. «Bai —dio—, agindua berandu betetzen dizudala, agiri-agiriko gauza da. Baña, zer nai dezu?
Bitarte ontan lumaritzan bakarrik jardun bearra izan ba'nintza,
emandako itza onezkero beteta neukan, noski. Luma ordez
mixiolari-gurutzea eskuetan erabilli bearrak, ordea, agindutakoa nai
bezin laister betetzea galerazi dit».
Liburu au ere txaloka artu izan zan; erri zeeak bakarrik ez gero,
baita euskal literatura zelaian maixu diranak ere. L. Mitxelena'k onela, Elurra ta sua'ri begira iritzia emakeran: «Santa Jema'ren bizitza berri onek baditu ia 450 orrialde eta nekerik gabe irakur diteke
burutik burura, ain dago ederki antolatua, banatua eta kontatua.
Izkuntza ere jatorra du, joria, eta joria bezain erraza. Maiz esan
oi da, eta okerrik gabe noski, irakurgarrien bearrean gaudela gure
izkuntzan. Euskal-irakurleen egarri ori berdintzeko, bada, berebizikoa da bere saillean Aita Basilio Pasiotarrak idatzi duen liburu
au» (Egan, 1961, 148 orr.).
(Ikus L. Mitxelena, Egan, 1961, 1-3, 148 orr.; N. Kortazar, Cien autores vascos,
86 orr.; J. San Martin, Escritores euskericos, 102 orr.; Auñamendi, Literatura, IV,
151 orr.).

65

26.- DEMETRIO GARMENDIA OTEGI (1908-...)
Berrobi'n jaio zan 1908-12-20'an. Aita Prontziskotarra. Lekaide izan gura ta, Arantzazu'n asi zan eliz-karrera ikasten, La Aguilera (Burgos), Olite-Erriberri ta Arantzatu'n bukaturik. Apaiztu ondoan, Euskalerriko komentuetan egin du arimazaintza.
Euskal arloan ez du zabar jokatu, «Aranzazu», «Irugarrengoen
Irakaslea», «Argia», «Goiz-Argi», «Ensayo» ta olakoetan idatzi
digu, «Antzi» ta «Bat» erabillirik; «Goiz-Argi»-n illero idatzi izan
zuen aldakada batean, bere baserriaren izena, «Antzi», izenpetzat
artuaz. Euskera oso errikoia darabil.
Liburu auek argitaratu ditu:
1) Aita San Antonio'ri Bederatziurrena (1963), «Aranzazu»-n
emana.
2) Aranzazu. 120 orrialdeko liburuxka, Santutegiko liburutegian
geien saltzen dana.
Federiko Zabala'ren «Euskal Herriaren Historia» liburuan ere
berak itzulu zuen 2'gn. Kapitulua.

27.- PABEN LOIDI PEÑA (1909-1985)
Apaiz olerkari. Ainbat urtez Igeldo'n arima-zaintzan ari zaigun
gizaseme biotz-zabala. 1977'an, beronen bertso-idazti mardul bat
argitara eman zuen Kardaberaz Bazkunak. Eta M. Lekuona'k egin
zion itzaurrean onela goraltzen du apaiz langillearen euskal
olerkigintza.
«Ez nuke lotsarazi nai —dio—, nere konparantza onekin, gure
lagun Loidi olerkaria. Txori kantari batekin nai nuke konpara: erresiñularekin, urretxindorrarekin. Gure olerkari guziak ez bait dira
erresiñ dira, turut-ots bildurgarria dariotenak. Gure Paben ez
da turutalari; soñu ezti, soñu apain, soñu jostalaria dario beti bere
Iiratik. Ba dira, beti norbaitekin asarre diarduten olerkari erretxiñak.
66

Gure Loidi'k ez du iñor etsairik munduan —Ondarribia'ko estropazaleren bat zerbaitetan izan ezik—. Jaunak munduan egindako oro,
adiskide du. Ez du etsairik. Ba dira, beti lantu jo diardutenak ere.