Euskal Literature VI - 01
SARRERA ANTZO
GAUZA GORDEA, URRE GORRI.- Jose Lasa Apalategi irakasle lizenziatuak liburu polit bat eskeifii digu oraintsu: «Gure arbasoen
jakintza, ots, erderaz esanda, Florilegio de Proverbios y Refranes
antiguos» (Zarautz, 1982).159 orrialde. Erriak berez emaniko zituak
dira: atsotitz, esaera ta errefrauak, Garibai, Bela, Isasti, Oihenarte, Mogel eta Azkue'ren sortetatik jasoak geienak, denak ezpadira
ere. Auen artean bat onela dirakurgu: «Gauza gordea, urre gorria».
Aipatu sorta-osatzaillea, esaera au azalduz, onela ari da gogoetan: «Emen ere, beste edozertan Iegez, erdiune zeatza artu bear ardatz. Gure bizitzaren ontzi aula, bestelan, zabu-zabuka tirabira egiteko arriskuan errez jarriko litzakigu. Une bakoitzean lasta asko bear
da kareletik bota, gure bizi-ontzitxoak alai ta ziur itxas-egin dezan;
baiña nun dago, zein da gauza batzuk itxas-ondora bota ta beste
batzuk gordetzeko irizpide segurua? Ona emen korapilloa. Baiña
bearrezko bai dela, batez ere, oroimena garbitzea, gauza ta pertsona
asko aztutzea» (87 orr.).
GURE LITERATURA.- Zer aztu ta zer gorde? Gure literatura, egia
esan, ez da batzuk uste duten bezin eskasa; ez da gura genukean
bezin aberatsa ere. Baiña daukaguntxoa ez dezagun ezetsi, ez nardatu. Ontatik batzuk berria nai dute, beste batzuk zaarra. Zein obe?
Leengoz eta oraingoz oretua. Gaurko euskaldunak eskatzen duena. Zarra gibelera utzi ta berria txalo-zartaka artu? Ez da atzerantz begiratu bear, aurrerantz baifio. Berriztu bearra ba-du euskal literaturak, gaur-eguneko gizonaren bizia, irritsak eta ametsak aizatu,
gaurko euskaldunaren giro, kezka ta burrukak bizi-azi, munduko
Iiteraturaren leena ta oraiña ikasi ta gureari itsatsi...
7
Begiak ireki ta egia aitortu nai ba'dugu, gure literaturak badauzka zati eder-bikaiñak, aiztu-samar ditugunak, aintzifla baten
osatuak, geroago mamituak eta bizi geran mendean ekarritako
aleak. Bazter utziko aal ditugu oiek denok? Ez gaitezen izan gibelkari. Urte asko dira gerkarrak eta latindarrak beren literatura eder
egin zutela, eta gaur berton lurbira zabaleko elertira begiratuz gero,
auek ditugu —Homero, Bergilio, abar, Dante, Shakespeare, Cervantes, Dostoievski ta besteekin— modan daudenak. Gaurkoak bakarrik aipatzeko, Lizardi, Orixe, Lauaxeta, Zaitegi ta besteak euskal literaturan gaillen ditugu antz-antzera.
NIRE LANA.- Ni urteak dirala ari naiz xede baten gaillur-gain
ereiñotza ipiñi nairik. Asmotsua da geienbat gizona, eta oietako
xede askodunak garean arren, bat beintzat aurrera eramaten alegindu bearrean aurkitzen. Nire asmoetatik bat, aitor dezadan, aspalditik gero, gure idazleak eta beuron lanak ikasi, aztertu ta saillean jartea izan da. Jakin dezala geroak, gure arbasoak zer arrotu
zuten euskal elertiaren barrutian. Urteetan egon nintzan xede ori
nola biribildu asma eziñik; lenbizi buruera xee bat zan aidean dardarka, gurari bat gero eta azkenez naitaezko bultzada, egin-bearra.
Eta emen doa geroztik, aizeak ur-azalaren barrena daraman ontzia
iduri, seigarren liburua dugun gure idazleen istoria.
Nire lana, ba'liteke, dan-danei atsegin ez izatea. Orrela adierazi
dute banaka batzuk: nik aipatu bakarrik egiten omen ditut idazleak eta irakurleak geiago nai ei du. Nik, baiña, nere bidea artu
nuen, J. Vinson'ek eta ortan ari izanak artu zutenez; eta orretan
jarraitua naiz, ez bait da egoki bein bide bat artu ta ondoren, zio
gabe, beste batera zapart egitea: eztu ori logikak onartzen.
Nik idazle bakoitzari berea emanez, asieratik ara, auxe opildu
dut: aurrenik, idazlearen nortasuna —nor dan, zer egin duen— ikusi
ta, bigarren, euskeraz aurrera eraman duen lana adierazi: bitartean
datoz lanaren estiloari buruzko zerak, iritzi-emateak, bibliografi ta
abar. Lar luzatu gabe, gaifiera. Edu orretan, iñork iñoiz euskal Thesaurus bat —Mezenas batek naiz Argitaldari esku-zabal batekosatu gura izango ba'lu ere, or leukake arrobi bikain-bikaiña. Ez8
tabaita ta iritzi zirtziletatik iges egin dut jakiftaren gaiñean, naizeta sarri autore bati buruz ark eta onek zer esaten duten adierazten
eman.
MIIN-LUZE ALA AZPI-JALE?.- Beste batzuk aserre dira, itxurapen
itxuraz, nik daramakidan jokabideaz. Literaturarik naiko etorri zaizkigu nirearen ostean, euskeraz egin-egiñean, nik erabillitako metoduz, egillez eta lanez, jokatu dutenak, eta ala ere doi-doi aipatu
dute nire lana, iguingarri bai litzan; nire bost aleko lana, bosten
artean 1990 orrialde biribildu arren. Ez onerako, ez txarrerako, ez
aipatu ta kito! Jaeduera orrek badu bere txildorra. Bakoitzak jakingc du zergaitia. Dana dala jokabide zitala danik ez didazu ukatuko. Eta gizabideak eskatzen digu bakoitzari zor zaiona ematea:
baita nere liburuai ere. Onakoak, egia aitortzeko, maiz ikusiak gara
gure idazleen artean; zazpi griña-buru, ordea, ezagutzen dira aszetika liburuetan, oietatik bati bekaizkeria, iñartsia edo erremiña
deiturik.
Naiz mailla apalago baten izan arren, ba-duzu beste bat —bere
kasa ez, besteren baten aoz, nik uste, mintzatzen dana— bereak eta
bost nire kaltetan bota dituna. Auñamendi'k bere Literatura V'garren alean, sarreran ain zuzen, ederki kakaztu du bere lan bikaiña.
Ez dakit, baiña, zergatik nire aurka, nik lagundu besterik egin ez
diodan gizona baita. Origatik diot «beste bateren aoz» dala mintzatzen. Garaiz erantzun niin (ikus nere Euskal Literatura,
V,400'garren orrialdean) eta ez dut an esana emen ber-esan bearrik.
Auñamendi ala ere etzan naikotu esanaz. Berdin ats-artzen du
bere V'garren alean. Barne-aierkundea etzaio oraindik arindu.
323'gn. orrialdean «Renacimiento literario» dio ta 1936'tik 1970'ra
zerbait idatzi zuten gizonak aipatzen ditu, aurreko lau liburuetan
sartu gabeak noski. Zuzen. Gero, 439'an «Sintesis literaria vasca
(1897-1970)» dator, Lasa'k idatzita, eta ementxe berton, 448'gn.
orrialdean, azken urteotako euskal literaturak aipatzean, nireari buruz onela dakar: «Se sigue, casi literalmente, la historia de la Literatura Vasca de Bernardo Estornes Lasa». Egia ete? Idazlearen burmuiñean, bai; ortik kanpo ez. Ikus beza nai duenak eta laister
9
jabetuko da batetik bestera dagoen aldearekin. Jakiña: idazleak eta
beuron lanak, berdiñak izan bearko, baiña pentsamentu, adieraztetankera, idazkera, ainbat datu ta zeaztasun, oso bestelakoak. Berak niretik eta J. San Martin'enetik ez aal zituen jaso, itzez itz sarri, zenbait zeaztasun? Leena, ta besteak, borobildu nitzan, ez nituen nik, gaur ere berdin dagit, eskutitz gutxi idatzi! Nere lana oso
ta beteago burutzearren, gero.
Ortara ezkero, nik ere esan nezake: Nere MEOE'ren atzetik dabilkit Lasa; nik an jarri nituen idazle, fetxa —baita gaizki daudenak ere— eta oarrak ber-aipatzen dizkit berean; nire bilduma
1954'koa duzu ta 1969'goa aren leen-tomua. Beta eskatzen du ikerlanak eta alako olerki-sorta mamintzean ez nuen bear aiñakoa izan,
baiña sail ederra ta barri-oin bikaiña eskeiñi bai egin nien ondorengoai.
Muker izatea ez duzu doain ona. Auñamendi'k, ordea, bereari
eusten dio V'gn. liburuan, esan dugunez. Bere lanak dakazki batez
ere, erderazkoak eta Goikoetxea'k euskeraz jarriak. 513'an
«Autoría» difio, eta 518'an «guerra aurreko ta osteko idazle punterengo batzuk; 37 idazle ageri dira guztiz sail onetan, eta ni gerra
aurretik eta gero, 50 urtetik gora euskal idazle, «Karmel» —beronen
zuzendari 12 urtetan— eta «Olerti» —sortu ta zuzendu 10 urtetanaldizkarietan lan egin arren, eta ainbat liburu —MEOE, «Iru poema», «Onbidea», «Gure bertsolariak», «Jolasketa», «Enbeita oleskaria», «Gure Urretxindorra», «Bergili'ren idazlanak osorik»,
«Goiznabar» (150 pesi ditun olerki-sorta), «Lamiñak», «Egoitzak»... argitara ekarria izanik ere, ez du merezi izan izendapen azaleko bat ere. Jokabide tristea, egiazki.
IXILTZE LARRIA.- Maltzur-zidorrik badu gizonak begiko ez zitzaizkionak bide bazterrean, aztuta bezela, uzteko. Aspaldidanik
jokabide ezagun bat dugu ori. Izterbegiak ixil-sastakaiz zokoratu
oi dituzte itzal-egilleak, iñoren bizkar gora igo nai dutenean berezikien.
Gizona berez duzu txibiz. Artisten artean ere ez da gutxi edatua gaitz au. Antonio Valverde «Ayalde» kexaz agiri zaigu Donos10
tia'n eman zuen itzaldi baten, gero «Egan»-en (1960) eta bere liburu eder «Ibar ixillean» (157 orr.) azaldutakoan. Regoyos,
Ribadesella'n jaioa ta biotzez irundar sentitzen zana, margolarien
artean, inpresionista sortzaille ta eskolakoa zan emen inguruan. Pio
Baroja'k artaz esan zuen: «Nik ez det ezagutu pintorerik Regoyos
bezin gatzdun eta azkarrik». Ala ere, etzan ongi artua izan, arenizadi-bazter, bodegoi, giza-irudi ta argazkiak etzioten ezer esaten
ordukoai. Aren margo-laukiak, il zanean, ia arbuiatuak izan zirala
esan bear. Gerora, baifia, ego-zabal dabilkigu aren entzutea. Valverde'k onela: «Guk, oraingo eta emengo Arte-zaleok gero eta maiteago dugu Regoyos-en izen eta oroimena. Ezagutzen ari da, pixkanaka, artista aren izaera umil, alai eta atsegiña, aren Arte fifi ta
jakintsua, baita ere —eta euskaldunok eztugu aztu bear— Rogoyosek gure Eusko-lurrari zion zaletasun eta maitasuna».
Arroak atzera eragiten digu, umillak erakar. Egiazko artistak
geienez apal lau ta alaiak izan oi dira. Edozer gauza kantatu oi dute,
edo pintatu. Regoyos-ek, adibidez, txoko bat margozten digu, aza
batzuk, arrantza-sare batzuk eguzkitan, alper bat soro-barrenean,
gatz-ontzi bat, eguzki-printzak, orma zaar bat, piku berde bat; gauza apalak, ezerezak, berez eder etziranak ere edertasunez jantzirik
uzten zizkigun. Eta Valverde'k: «Inpresionista utsa izaki eta, argia
bakarrik zuen gai pintagarria. Bañan emengo argia, apal, goxoa».
Orobat esan dezakegu, Gurutzeko Jon Deun espaiñar olerkari gaillena lez, aspaldian erdi-azturik dauden gure olerkari askogatik ere.
Jardunbide orrekin kalte ez txikiago dakarkiogu geure erriari,
eta denona dugun, euskerari. Ezer ez dana goretsi ta zerbait duguna ixil-azteak nasketa izugarria dakar errian, ez bait dakigu orrela
zein dan alea ta zein dan agotza. Euskal idazle ta olerkarien artean
maiz utzi ditugu bazter, zoritxar aundiz, benetan baliotsu izan ditugun, edo-ta gaur ere ditugun, gizaseme argi ta langilleak, bizitzarte osoa Euzkadi'ren alde eman dutenak, bat ere oroitzapen gabe,
eta ez azturik sarri beren-beregi naitara baizik.
Auetan bi Jokin Zaitegi ta Andima Ibiñagabeitia ditugu, ale onetan aipatzen diranak. Ez bata ez bestea ez dira izan gure literaturan
bear aiña goratuak. Aizu bekit beiñola Gaztañaga'tar Jesus'ek
11
«Goiz-Argi»-n idatzitako lorreak emen berriztatzea. «Milla eratara —dio Zaitegi'z ari dala—, baiña... bazterturik utzi izan dugu.
Eta alperrik dira orain, il dan ondorengo ai-eneak eta zotiñak. Nork
esan lezake, bear aiña lagundu dionik? Zaitegi'ri ta arek bere eskuz zeraman lanari zor zitzaion aiñean lagundu dionik, nor ausartuko da esaten?».
Ez duzu au aizeak deraman orbela, egi-egia baizik. Onela jarraitzen du Gaztañaga'k: «Geiegikeriak jalkitzen ari geranik uste ez dezan iñork, Mitxelena'ren itz batzuk aldatuko ditugu: «Zaitegi'gan,
askok —ni beintzat orietakoa nauzute— idazle landua, ikasia, ikusten dute, euskaltzale sutsuaz gaiñera: antziñakoengandik datorkigun jakinduri aberatsaren ondorengoa, aspaldiko jakinzale eta
jakintsuen ondarea euskeraz azaldu eta zabaldu nai duen burulangille bizkorra» (Egan, 1963). Eta ala ere ez da izan... ez dute egin
«euskaltzain», ez osoko ta ez Iaguntzaille ta ez oorezko. Adibide
txiki bat da, il ondorengo jarrera ta jokaerek zuzendu eziñekoa»
(1979, iraillak, 8,18 or.).
Zerbait, orraitio, egin dala aitor dezakegu: Iokin Zaitegi (Donosti, 1981) 225 orrialdeko Iiburu bikaiña, gaur Eusko Jaurlaritzan
kultur arduradun nagusia dan Josemari Velez de Mendizabal'ek aren
bizitza ta lanai buruz idatzia ta argitaratua, gure gurariak betetzekoa
da.
Berdin esan genezake Andima Ibiñagabeitia, elantxobetar jakintsuagatik ere. Orain berton irakurria dut: gudu osteko euskal isazleetatik, euskera jatorra ikasi ta lumaz erabilli opa dutenak, Orixe,
Zaitegi ta Andima irakurri ta ikasi bearra dutela. Ortan nago ni
ere. Irukoitz au ez dala edozelakoa. Izango dituzte beren akatsak,
eta gaur, kritika egiteko diot, oien billa gabiltza, zuzatan bezela,
arduratsu. Baiña, oroar, nekez idoro oberik.
Ibiñagabeitia'z baifia ezer idatzi ote dugu? Euskeraz makiña bat
lan eder burutu ondoren, Karakas'en il zan 1967'an. Adiskide miña
nintzan arena; ainbat idazki ditut nere paper gordetakoen artean.
Joan zitzaigunean, aren omenez —Orixe'ren omenez bezela— liburu mardul bat ateratekotan nengoan, baita aren illobari Kara12
kas'era idazti ere osabak zeuzkan lan batzuk eskatuz. Ez nuen erantzunik izan. Arek zituen lan batzukin —biolojia ta abar— eta
«Gernika»-n eta «Euzko-Gogoa»-n eman zizkigunekin, bilduma
eder baten atera nai nituen. Etzan bete nere asmua, eta oraindik
ere egiteke dago lan ori.
Ederto, txit ederto zekien euskeraz Andima'k eta aren lumatik
irtena beti dugu jakingarri. Liburuen iritzi-emateari dagokionez,
ez da oindio ura lakorik gurean agertu.
OARRA;- Elerti kondaira oni asiera ematerakoan, sei-zazpi liburu izango zirala
idatzi genduen. Esku artean daukazuna duzu, irakurle, seigarrena. Ontan laguntzaille izan ditugun guztiai, biotzez, eskerrik beroenak, artutako mesedeari esker
ona zor zaio-ta.
Zazpigarrenarekin amaitiko dugu EUSKAL LITERATURA au, azken urteotako idazleak oro aintzat arturik. Asko dira gaur-egun idazten dutenak, naiz-ta nortzuk diran sarri ez jakin, izen-ordez idazten dutelako. Ia korapillo au askatzen dugun al danik eta ondoen.
GIPUZKOA
1920-1950
«Gauza batek, eztabaidatzen bitartean irakurten dugu GoizArgi-n (1979, iraillak 8,19 orr.), bizirik iraungo du. Gauza edo ekintza ortaz arduratzen baldin ba'gera, ilko dan beldurrik ez dugu izan
bear.
«Jakiña, arinkeriz eta bidegabekeriz ez ditugu eztabaidatu bear.
Alde on eta txar guztiak aztertu bearrean aurkitzen gera; neurriz
ibilli bear beti.
«Eta zer gertatzen da Euskerarekin? Iñoiz baiño eztabaidatuagoa da; iñoiz baiño ugariagoak ditu, gaur egun, bere alde ta berdin
bere aurka daudenak. Guztiok aopean or darabilkigu munduan dan
izkuntzarik zaarrena. Eta guztiok dugu arrazoi, guztiok dugu egia.
13
«Asieran nion bezela, eztabaidatzen dan guztiak ba-du bizia,
ba-du bere mundua; baiña, izkuntza batek, Euskerak, beti eztabaidatua egon bear al du?
«Nere iritziz, izkuntzak ez dira eztabaidak sortzeko, ez dira, setakeriak eta borrokak sortzeko ere. Ez lukete izan bear beintzat.
Onekin ez dut esan nai, izkuntza bat obetu bear ez danik; ez orixe.
Baiña txukundu, jorratu, apaindu ta obetzetik, setakeriak sortuerazteraiño oso bide aundia ta luzea dago».
1.- MIGEL ITURBE ALDERDI (1900-1976)
Karmeldar. Azkoiti'n jaio zan 1900-2-10'an. Larrea'n egin zituen zin-itzak 1916-7-28'an, apaiztasuna 1923-11-1'an arturik. Urrengo urtean, nagusien aginduz, Txileratu zan, eta ementxe, 52 urtetan apaiz-Ianari gogotsu ekin ondoren, Santiago'n il zan
1976-4-30'an.
Bazuen doairik aita Modesto'k —auxe bait zuen Ordenako
izena—, izlari errime, organu-jotzaille trebe ta abesle ez axkas izan
zitzaigun Txile'ko lurraldeetan; idazle ez nagi ta mixiolari ospatesu
Temuko, Puerto Monti, Txiloe ta inguruetan illabeteak eta illabeteak egiñik Kristoren uzta-soro zabaletan gari-bal aberatsak
eskuratzen.
Eta euskal idazle. Teologi-ikasle zala Begoña'n ba-zuten, toki
askotan bezela, barne aldizkaria, «Adarra» zeritzaiona, 1929'tik
«Gautxori» biurtua. Emen idazten zuen Iturbe'k, eta gero, Txile'tik
bialduta, beronen ainbat euskal lan agertzen dira «Karmen'go
Argia»-n.
Jarraibide ona euskal idazleentzat, lantxo bat idatziz gero, idazle
titulua merke saltzen dutenentzat. Norbere izkuntza maite duenak,
nun-nai aurkitu, beti erakutsiko du barruan daraman beroaren goria. Uztar-beiak erosi-berri ditun basarritarrak ez du esango, ez orixe!, bein bakarrik ondo tiratu dutela-ta, bikote bikain danik.
14
Onek badu anai bat ere Karmeldarra, Gotzon Iturbe,
1902-1-14'an Azkoiti'n jaioa ta gaur Santander gure komentuan
organu-jotzaille dana. Gu Larrea'n ikasle giñala 1925-26 ikastaroan
irakasle izan zitzaigun, eta nik ozenki aitortu bear dut au, bera izan
zala niri olerkigintzan leen-urratsak ematen irakatsi zidana. Dizdiz
beza esker onak.
(Ikus Bolelm Oficial de la Provincia de San Joaquín de Navarra, Gazteiz, 1976,
86 zenbakian, 111 on.)
2, JOSE ANTONIO GARATE MUJIKA (1900-1974)
Azkoiti'n jaio zan Aita Narkis —olan deitzen genion Ordena
barruan— 1900-1-17'an. Gizaseme ona ta lanari emana. Karmeldar
izan naiean, Billafranka (Naparroa)'ra joan zitzaigun Ordenako
ikasketak egitera. Asi-berri, Larrea'n jantzi zuen karmeldar soiñekoa 1917-7-11'an, urrengo urtean uztaillaren 22'an profesa egiñik.
Ondoren eliz-karrera osatu zigun Markiña'n, Gazteiz'en eta Begofia'n. Karrera bukatu aurretik Teologi-irakasle izan zan 1925'gneko
ikastaroan; urte ortan artu zuen apaiztasuna, iraillaren 19'an, Gasteiz'en.
1933'ango kapituluan, maiatzaren 12'an, Gasteiz'ko komentuko nagusi-ordeko izentatu zuten, eta urrengo kapitulu edo batzarrean, 1936'an, Probintzialaren Irugarren Aolkulari, gerra aldian
ere Gasteiz'en, kuartel edo presontegi biurturiko karmeldar komentuan jarraiturik. Ementxe ezagutu zuen Lauaxeta, ainbat lagundu
zion bere naigabeetan, eta gerora ere, urteetan, oroigarri baliotsu
bezela zaindu ta gorde zituan aren olerkiak eta...
1938'an Soto-Iruz (Santander)'eko komentuko buru egin zuten,
eta 1942'an Larrea'ko Priore. Ondoren emen bizi izan zan ogei bat
urtean, asi-berrien maisu ere ez gutxitan izanik. 1963'an Altzo'ko
nagusi izentatu zuten, eta antxe zegoela gaixoturik Donostia'n il
zan 1974-3-10'an.
15
EUSKAL IDAZLE.- Begofia'n ikasle zala asi zan idazten, orduko
ikasleen artean ateraten zuten «Adarra» aldizkarian. Gerra ondoren «Karmelen» datoz aren lanak. Baiña bere lanik ederrena Altzon egin ziguna da, dudarik gabe: Teresatxo Deunaren «Histoire
d'une Ame» (Arima beten kondaira) edo obeto, «Manuscrits Autobiographiques» euskeraz. Lan osoa da, euskera goxoa darabil, bizitza guztian egin zuena.
(Ikus Boletín Oficial de San Joaguín, (Gasteiz, 1974, Urtarrilla-Bagilla, 592 rr.).
3.- ALEJANDRO EZKURDIA (1902—1979)
Frantziskotarra. Orioñ jaio zan, eta Zarautz'en il 1979-12-24'an
«Gizon zeehatza —dio Aita Villasante'k—, isila; bere bizitzarik gehiena natur zientziak irakasten eman zuen, bai Nafarroako Erriberrin (Olite) eta bai Arantzazun. Bietan kantari taldearen zuzendari
izan zen, Arantzazuko kolejioko mutikoen Erretore ere bai. Aranzadi elkartearen bazkide».
Idazle gisan erderaz idatzi zuen geienbat. Ona aren lan batzuk:
1) Jentillen paso-lekua en Aitzabal-Aranzazu (Munibe, 1953, 18).
2) El pastoreo en la zona Urbia-Oltze (Anuario de Eusko-Folklore, 1955, 161 orr.).
3) El nuevo Colegio Seráfico de Aránzazu (Cantabria Franciscana 1961, 71 or.).
4) Notas sobre el empleo del patronímico en Orio, Guipuzcoa
en los siglos XVI y XVII (Euskera, 1978, 59 orr.).
(Ikus Aita Villasante, Euskera, 1979,2,24,865 orr.).
16
4.- MIGEL MARIA ZUBIAGA IMAZ (1903-...)
Segura'n jaio zan, 1903-9-29'an. Aita bizkaittara zuen eta ama
giputza; baiña umetan Zornotza'ra etorri zan bizi izaten. Batxilera
ta abar osotu ondoren, Loiola'n sartu zan jesuita, gero Oña'n, Barzelona'n, Alemani'n eta Frantzi'n jarraiturik bere ikasteak. Holanda'n apaiztu zan 1934-8-28'an.
Irakaskintza izan da arrezkero bere lanik beiñena. Gazteak maite
izan ditu, baita itxasoko gizonak ere: bion ardura ta kezkaz, leiatsu
lan egin du noiznai ta nunai, Orduña'n, Donosti'n, Loiola'n, Logroño'n, Las Palmas'en...
Euskal idazle.- Idazle bikaiña dugu. Toki askotan agertzen dira
bere lanak, «Jesus'en Biotzaren Deya»-n, Zornotza'ko «JaungoikoZalc»-n, «Goiko Intza»-n, Donostia'ko «Argia»-n, «Zeruko Argia»n, eta abar, bere izenez eta izenordez.
Liburuok ere aipagarriak dira:
1) Loiola'tar Iñazio Deunaren Gogo Jardunetako Gogorakizunak (Bilbo, 1928). Mensajeroak argitaratuta.
2) Zerain'go Artzaintxoa. Gerriko'ren bizitza.
3) Indar-iturria (Donostia, 1979). 200 orr. Otoitz-bi. Meratako
liburua.
4) Goizeko Izarro (Donostia, 1980). Usurbil'go «Izarra» irarkolan. 238 orrialde.
Lourdes'en eglña eta ango Andre Maria'z batez ere osatua duzu
liburu txanbelin au. «Igaz bezelaxe —dio egilleak sarreran—, aurten ere, eta igazko aldi ta eginkizun ber-beretan —azaroan eta gogojardunak eragiten, alegia—, amar egunez, Lourdes'en genoalarik,
bidenabar, liburutxo au biribildu, orraztu eta sarrera-itz auetxek
idazten dizkitzut, irakurle. Toki oberik aukera ote zitekean? Nekez
oso. Izan ere, gaur-gaurkoz beñepein, Lourdes'i «Andre Mariaren
erria» izena bait alaxe eun-da-ogeita-amaika urte ezkero. Orduratean, mendi-zoko ta amildegi tarteko bazter-erritxo ezezagun bat besterik etzana. 1868'an, Andre Mari Bernardatxori,
17
emezortzi bider, agertzez geroztik, izen argitsua dualazkoa, eta kristauen joerarik aundieneko erria degula, naitanaiez, aitortu bear...
«Ementxe, bada, aspaldi-aspalditik idazteko gogotan genbiltzan
Ama Birjuñari, euskera utsean, eskeiñitako liburutxo au bukatzen
dizut... Orduan, Loiola'n, makalik eta gaxo-gaxorik egon arren, bizitza osoan langille bizkor, nekagaitz eta bakan izanik, eriotz arterakoxe lanean gogotik iraun, eta lanean il ere egin zitzaigun, Aita
Iñazio-Mari Manzisidor, azkoitiar jator zana eta biok, alkarrekin
idaztekotan geunden-da. Aspalditik genbiltzan ala...
«Liburuxka au, bada, aren ordez eta aren oroigarriz ez-eze, arekin batera idatzitako bezela, jaso, irakurri ta ausnartzen saiatuko
aal zaizkit».
(Ikus «Argia»-ren Egutegia, 1936, 75 orr.; J. San Martin, Apendice a Escritores
euskericos, Bilbao, 1969, 36 orr.; Auñamendi, Literatura, V, 419 of.).
5.- JOSE MARIA BURGANA BELAUSTEGI (1905-...)
Motriku'n munduratua, 1905-6-4'an. Guda aurretik ainbat erriizpar bialtzen zituen «Euzkadi»-ra ta «Argia»-ra. Idazle ixilletakoa
dugu, baña zindo ari dana; oian egal bakarrean egonik ere, igalefrutu ugari dakarren zuaitzaren pareko. Gudaldian emetik aldeegiña, gaur Karakas'en bizi da, ango ta Mexiko'ko euskal aldizkarietan oindio ere idazten duela. «Buru-Mendi» erabilli zizun lanak
izenpetzean.
Erderaz ere idatzi izan du zerbait, Apuntes de la vida del pescador (Ikuska, 1947, II, 59 orr.), adibidez.
(Ikus Auñamendi, Lileralura, IV, 105 orr.; Jon Bilbao, Eusko Bibliografia, II,
171, orr.).
18
6.- IÑAKI GOENAGA ALBERDI (1905-...)
Azpeitia'n ludiratu zan 1905-1-11'an euskal idazle yaukal, urduri au. Len-ikasketak bere sorterrian osatu ondoren, 1924'an geukan au ere Zaitegi, Lauaxeta, Andima ta aiekin, alkar-iztetaz ta euskal idazti bipillak irakurriz euskaltzale porrokatu biurtu ziranekin,
alegia.
Aien adiskide min eta Orixe'ren ikasJe izan zan gero Xabier'en,
ta ikasleari naitaez irakaslearen zerbait itsatsi bear. Eta, egin-egiñean
ere, karrera ikasten ari zan tartean ainbat lan azaldu zizkigun. Bilbao'ko «Jesus'en Biotzaren Deya»-n baitik bat. «Sistiya» ta «Oñatz-mendi» darabilzki geien bat bere lanak firmatzean, izkirimiri ta
ipuin bizi luzeak nunbait, antzetsu ta ederki borobilduta daudenak.
Geroago «Zeruko Argia»-n ere idatzi du, idazle jatorrari dagokionez.
ANTZERKI-LANAK.- Gaztetatik zekarren gaitasun berarizkoa antzerki lanetarako: «J. Biotzaren Deya»-n atera zitun ipuiñak errez
antzeztutekoak dituzu. Beste batzuen artean, teatru-lan biok, bereak ditu, naiz eta itzuliak: 1) Zenbatean sagarrak? (Tolosa, 1932).
«Antzerti»-n dator 7'garren zenbakian; Lope de Rueda'ren «Las
Aceitunas»'tik Nazabal'dar Jesu'k erderatik euskeraldutako.
Lope Mendizabal'en irarkolan. Lau orrialde.
2) Wilhelm Tell (Donosti, 1934). Schiller doixtar antzerkigille
aundiarena euskeraz. «Yakintza»-n dator: 1934, (II), 89, 177, 263,
344, 413 ta 1935, (III), 24, 105 orrialdeetan. Txit ondo biurtuta daukazu. Ona zatiño au ao-gozagarritzat, laugarren ekitaldiko bigarren agerraldikoa:
EDUBIGE.- Eta zuk, malkorik baiño ez duzu, zure lagunaren zori
txarrerako? Gizonik onena lotu zutenean nun ziñan? Nun zure
laguntza? Antxe ziñan eta gogorkeriari aurka egiteke, zuen laguna
eramaten erraz utzi zenduan. Zurekiko orrela izan al da Tell? Batetik, Yaurlariaren zaldunak ondoren; eta, bostetik, aintzira zure
aurrean orruka zenduelarik, erruki utsa baiño ez ote zizun erakutsi? Zure zoria malko utsaz etzuan tamal izan; aitzitik yauzkatu ontziskara, ta emazte-semeak azturik, gaizkatu ziñuzan eta...
19
Walt.- Izkillu gabe ta lagun gutxi izanik, zer egin gentzakean
aren alde?
EDUBIGE.- {Besarkatuaz). Aita! Zuk ere galdurik duzu. Aberria,
guziok galdu dugu. Guziok, ai ene! Bear dugu, eta bera gu guzion
bearrez dago. Aren biotza Yainkoak azke dezala uste gekeritik. Gela
zulo ondarreraiño elduko zaion lagun-itz goxorik ez da... Eta gaixotuko ba'litz? A! Espetxeko illunpe ezoan, gaixotuko da. Alpen'eko
larrosa istingan zurbildu ta yaulkitzen dan bezela, ura ere, ezin ba
bizi eguzki izpitan ez ba'da, eta aize gozo eta lurruntsua arnastuz
ezezik. Espetxeratua ura? Aren arnasa azkatasuna da; ta ezingo da
bizi lurpeko egurats artan» (Yakintza, 1934, 420 orr.).
Olerki txanbeliñak ere ba-ditu or-emen.
(Ikus S. Onaindia, MEOE, 1043 orr.; J. San Martin, Escritores euskericos, 90
OIT.; L. Mitxelena, HLV, 154 orr.; Bitaño, Herria, 1965, 779 zebakian; Labaien,
Teatro Euskaro, II, 167 orr.; Auñamendi, Literalura, IV, 101 orr; J. Bilbao, Eusko
Bibliografia, IV, 64 orr.).
7.- ERRAIMUN ARGARATE (1906-...)
Urretxua'n jaio zan 1906-1-7'an. An bertan lenengo ikasaldiak
esotu ostean, elizgizon izan nairik, Loiola'n sartu zan jesuita
1921'an, bertan, Oña'n eta Marneffe'n apaiz-karrerako ikastaroak
biribilduaz. 1936'an Txina'ra zuen mixiolari, mixiolur artan urte askoz lan eder-ederra egiñik. Gaur Filipinas'en diardu bere arloan.
EUSKAL IDAZLE.- Au ere, 1924'garren urtean, Loiola'n «junior»
bezela latin, eladera ta elertiak ikasten zebiltzala euskaltzale gertatu ziran euskaldun aietakoa dugu, Andima, Zaitegi, Lauaxeta, Muxika, Larrañaga, Zubiaga ta abarrekin. Oña'n zegoela asi zan idazten, eta bertsoz idazten asi ere.
Garai artan, izan ere, ots, mixiolari joan aurretik, ez dira gutxi
A. Erraimun'ek ondutako olerkiak, «Euskal Esnalea»-n eta «Je20
sus'en Biotzaren Deya»-n argitara emanak baitik bat. 1928'an Oñatik bialdu zuen Donostia'ko «Euskal Esnalea»-ra K. Etxegarai'ri
eskeiñitako Idazlearen oyua yaioa; urte berean asita dauzkazu «Jesus'en Biotzaren Deya»-n ere olerki bizi jainkotiak.
Autatik bat aipatzeko, ona Iñaki ta Mariarena deritzan ipui atsegiña, ederki borobildutako ahapaldi beroetan trozatuta. Negu batez, afal-ondoan, sua ñirñir bere aitari entzuna du, ipui polita, Iñaki
Deun eta Mariarena. An, urruti, Loiola ibarra, eta bertan Loiola
jauregia, zuri-gorria, zabal aindua, luze-estuak dauzka leioak... Antxe bizi da Iñaki, erdi-gaxo, argal, txuri-txuri. Goiz batez, eguzkiak
ataria argitzean, etxea utzi ta Olatz erako bidea artzen du; nekez
doa, baiña barne-kemenak azkartzen.
Mendian zear, ibai ta zerura begira, txapela buruan ta makilla
eskuan, neke-neke ta illun dabil lore artean. Olerkariak onela
kantatzen:
«Olatz-elizara... Ormatxe ondotik...
arintxu aldapan zijoan. Oi! goitik
sagasti adarren, lore txuri-berrik
burua ikutzen zioten: txori bik
api bat-baten
buruk jasoten...
Olatz bidia
zoragarria!
Uxoa, zerutik jetxi dari uxoa
zirudin Olazko eliz panpintxoa:
orma zuri-zuri ta tellatu urdiña
aingeruk zioten, jo-joaz txintxiña:
«din-dingilin-dan...
ator aizean;
din-dingilin-dan...
ator pozean».
Elizan sartu da Iñaki. Eta an dago, bazter batean. Ama aldarean. Biak elkarri begira samurkiro. Iñaki'k, negarrez, makil be21
soetan burua etzanik, otoitz gartsua dagio Amari. Poza nai du; zauritua du belauna, baiña zaurituago biotza. «Ikutu nazu —diotsa
Amari— Zuk, Ama, ta poztuko zait biotza». Biotza asetu nairik,
besoan daukan Semea eskatzen dio, ta Amak eman besoko aurtxoa.
Olerkariak darrai:
«Ai! ta nolakp «pa» eman aurtxoari!
poz-pozez Iñakik ekiten negarrari.
Ara negarrez,
ara pozpozez.
Negar aietan
bizi nai zuan».
Eguzkiak etxe-atea jo duneko, mendi-zear dator Iñaki Amari
abesten.
Olaxe goxo ta atsegingarri idatziak ditu Argarate'k bere koplak,
Beraz, «euskal-idazle ta olerkari zoragarri» esaten dio J. Zaitegi'k.
Itz lauz ere poliki asko idatzi digu. Eusko-langilleei oyuak adibidez, «Euzko-Gogoa»-k argitaldu zuena. Ikus 1950, (1) 23 orr.; (2)
24 orr.; (3-4) 37 orr.; (5-6) 50 orr.; (7-8) 36 orr.; (9-10) 26 orr.; eta
1952, (1-2) 52 orr.
Oiu oiek, eusko langilleak gogoratuz, ia ogetamar urte lez idatziak dira, gaur ere bir-esan litezkenak. °Itoaldiak —dio— gaur
inguratzen gaitu. andik emendik, ekaitza aunditu da ta orru ikaragarriz gure buruetan bertan lertu zaigu. Amaika euzko ondatu dira.
Amaika euzko langille galduak dira. Geienak oraindik oyuka gure
zai daude... ito bearren... il zorian... azken zurrunketan... Euzko

- Parts
- Euskal Literature VI - 01
- Euskal Literature VI - 02
- Euskal Literature VI - 03
- Euskal Literature VI - 04
- Euskal Literature VI - 05
- Euskal Literature VI - 06
- Euskal Literature VI - 07
- Euskal Literature VI - 08
- Euskal Literature VI - 09
- Euskal Literature VI - 10
- Euskal Literature VI - 11
- Euskal Literature VI - 12
- Euskal Literature VI - 13
- Euskal Literature VI - 14
- Euskal Literature VI - 15
- Euskal Literature VI - 16
- Euskal Literature VI - 17
- Euskal Literature VI - 18
- Euskal Literature VI - 19
- Euskal Literature VI - 20