🕙 6-minute read

Euskal Literature V - 27

Total number of words is 784
Total number of unique words is 646
21.1 of words are in the 2000 most common words
31.6 of words are in the 5000 most common words
35.8 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  «AINTZIÑA»
  Alkarte bat zan lendabizi: «Traits d'union mensuel des régionalistes basques-fran9ais» (Baiona, 1934). Aldizkari bat atera
  zuten izen berenez, 1934' ko urrilletik 1937'ko iraillera; guztiz
  33 zenbaki.
  Arrez gero, «Aintziña» batasunak, europar gudaldian ere,
  Mark Legasse'ren agintzapean, argitara zituen, eta ditu, onako
  liburuxkak: «Euzkadi, ma patrie», «Euskaldunak», «Petite Histoire religieuse de Pays Basque», «Axular», «Zer eta zer» (Hiriart-Urruti), «Murtuts eta Bertze» (Ithurralde), «Haur-ilke,
  haurrendako» (Oxobi), «Kantuz», «Errepikan», «Xaramela», ta
  abar.
  Azkenez, Baiona'ko «Courrier»-ek ere ba-zuen asteroko
  euskal atala, atsegiñez irakurtzen zana, P. Larramendi'ren zuzendaritzapean osotua.
  «RIEV»
  Aldizkari ederra, 1907'an J. Urkixo'k irasi ta 1936'garreneko gudararte iraun zuena. Guztiz 26 ale mardul, oraintsu Retena jaunak berriz ere (Bilbao, 1969) osorik argitaratu diguna.
  Titulua: «Revue Internationale des Etudes basques», edo;
  «Revista Internacional de Estudios Vascos». Egoki dator Iparragirre'k esana: «Eman da zabal zazu munduen frutuba»; eta
  B. Etxepare'k: «Euskara, jalgi adi mundura».
  Euskaldunaren doaietatik bat orokortasuna duzu. J. Urkixo'k
  orokor, guztiena gogo zuen bere aldizkaria; ez Auñamendi gaiñ
  ankalatraba, Laterri biren erdian, Euskalerria zekusalako, lurbira osoko kulturaz ta arnasaz adoretuak gure izkuntza ta gaiak
  nai zituelako baizikan.
  Orrelaxe egin zuen egin ere J. Urkixo'k. Euskera ta Euskalerriari buruzko gaiak funtsez ezagutu ta ikasi guraz aspalditik
  zebiltzan ainbat jakintsu —doixtar, errusiar, ingeles, frantses,
  446
  
  espaiñiar— korapillo estuz itsatsirik, bere aldizkariaren orrietan
  lankide jarri zituen, ango ta emengo, euskaldun ixurki bien
  artekoakaz batera. Gure mendearen lenengo arhárkotik Endaia'n
  bizi zan J. Urkixo, atzerritar jakintsu askorekin artu-eman ertsia
  zeukda, bizi ere. Izkuntzalari zan eta maite zituen antzeko
  griñak jota euskal arloan lan zegitenak: Georges Lacombe, esaterako. Adiskide miñak ziranez, sarri alkarrekiko solasaldietan
  ikutzen omen zuten lan ortarako agerkariak zeukaten obaria.
  Autu oietatik erne ta jalgia duzu, adarretik kimu bezela, gaur
  ere atsegingarri zitzaigun RIEV aldizkaria.
  Lenengo zenbakiak Baiona'n atera ziran, Lamaignére irarkolan, eta gero Donostia'ko Aldundiko irakorlan. Bi-illerokoa
  zan, eta ale guztiak zetozen lan trinko, giar eta jakintsuz orniduta. Lenengo urteko sei zenbakiak 700 orrialde osotu zituzten. Frantsesez, espaiñeraz, doitxeraz eta euskeraz zeuden lanak, idazle bakoitzak bere izkuntzan idatzita. Lenengo urtean
  datoz euskerazko lanok; Txomin Agirre'ren «Garoa» (42, 172
  ta 543), Tartas'en «Onsa hilceco bidia» (27, 189), Zabala'ren
  Ipuiñak (91, 529), X.-ren «Kresala» (167), G. Muxika'ren
  «Txoroa»(207), J. B. Darrikarrere'ren «Eresiak eta hipuinak»
  (320), X.-ren «Euskal Esnalea» (324), Bernat Etxepare'ren
  «Kantuya» (372), F. X. M. Munibe'ren «El Borracho burlado»
  (383, 418), P. Zamarripa'ren «Maitonen poza» (424), M. Landerratxe apezaren «Euskalzaleen Biltzarra» (429), G. Muxika'
  ren «Euskeraren alde» (544), H. U.-ren «Hilak hil» (617),
  Albizuri'tar Serapin'en «Euzkerearen aldez» (624). Ondorengo
  urteetako zenbakietan ere berdin, konta ezin-ala euskal lan zaar
  eta berri argitaratu zituen J. Urkixo'k.
  1922'an, lau urte aurrerago Oñati'n ospaturiko Euskal Batzar aunditik jaiki zan Eusko-Ikaskuntzaren agerkari biurtu zitzaigun. Orduko idazierik onenak, etxekoak eta kanpoak, berton
  zuten billera, eta amaikatxo lan eder, liburu kritika, iker-azalpen
  eta berri interesgarri eman ziguten urte ta urteetan.
  447
  
  Beste askoren artean auek beintzat idatzi zuten, beronen
  orrietan: Adema, Agirre, Albizuri, Alford, Althabe, Altube,
  Allende-Salazar, Amador Karrandi, Anabitarte, Andurain Maifre, Apraiz anaiak, Aranegi, Arantzadi, Arziniega, Areitio, Arigita, Arozena, Arriandiaga, Arblzu, Arzadun, Azaróla, Azkue,
  Azpiazu, Báhr, Báráda, Baraibar, Barandiaran, Barbier, Baroxa
  Batkabe, Basterretxea, Berraondo, Bosch Gimpera, Branet Bouda, Brondal, Kanpion, Rastillo, Castro, Ziadontxa, Gourteault,
  Charencéy, Xoribit, Dáranatz, Darrikarrere, Decrept, Dodgson,
  Domingez Arevalo, Donostia, Dorkasberró, Doussault, Dubara, Dicere, Etxegarai anaiak, Egia Ruiz, Eguren, Eguzkitza,
  Estornes Lasa, Etxreberri, Eys, Faddegon, Farinelli, Fita, Gal:
  barriatu, Galdos, Galindez, Garate, Garmendia, Gaskue, Gaveí,
  Geers, Giese, Gorosterratzu; Gorostiaga, Gortázar, Göuld,
  Goutman, Gracy, Garnault, Graziani, Gerra, Gurrutxaga,
  Herbst, Herelle, Herran, Herrero Gartzia, Hiriairt-Hurruti^
  Howley, Huarte, Humboldt, Intzagarai, Intza, Iriarte, Irigaral,
  Irigoien, Iruña, Izagirre, Jaurgain, Joannategi, Jorda Gallastegi, Jouy, Jullian, Kolowrat, Labreuche, Lakarra, Lasa, Lekuona,
  Jejartza, Lakonde, Lafitte, Lafond, Landerretxe, Larrasket, Larrinaga, Larrieu, Leon, Leturia, Lewy, Lezama-legizamon,
  Lhande, Linschman, Lizardi, Lojendio, Medinabeitia, Mahn,
  Marr, Meillet, Mendoza, Menendez P i d a l Merino Urrutia,
  Merry, Meyer-Lübke, Vasconcellos, Minvielle, Montevilla,
  Monzón, Mugartegi? Serapio ta Gregorio Muxika, MunarrizUrtasun, Navarro Tomas,, Gdriozola, Ormaetxea, Orueta, Pérez
  Goiena, Pérez Mingez, Lorenzo Pérez, Rollo, Sánchez Mazas,
  Santamaría, Saroihandi, Schuchardt, Schulten, Schurhammer;
  Scoane, Sozeta, Spitzer, Staffe, Susaeta, Tola, Uhlembeck,
  Unamuno,, Ürabaien, Adolfo ta Juli Urkixo, Uniñuelá, Valle
  Lersundi, Belasko, Veyrin, Villabaso, Vinson, Winkler, Irizar,
  Itúrbide, Zabala Arana, Zamarripa, Zabala, Zaitegi" ta Enrike
  Zubiri.
  
  ARABA, NAFARROA. MUGAZ ANDIKOAK
  (1915-1940)
  Laburpen
  
  1)
  
  Jose Jauregi Uribarren
  Juan Ibabe Iriondo
  Andoni Urrestarazu Landazabal
  Egunerokoak eta Aldizkariak
  
  361
  
  Araba
  
  2) Naf arroa
  Mikel Olasagarre Zubillaga
  Joakin Aldabe Joanikotena
  Kasto Intza Arb^o
  Paulo Arozena Urrutia
  Agustin Zarrantz Bermejo
  Mikel Alizate Egozkue
  Aingeru Irigarai ta Irigarai
  Manuel Maria Apalategi Zurutuza
  ]ose Frantzisko Otermin
  Jesus Flores Goñi
  Juan Goikoetxea Zabalo
  Bernardo Estornes Lasa
  Frantzisko Astiz Arregi
  E'.gunerokoak eta Aldizkariak
  «Amayur»
  «Revista Euskara»
  «Zeruko Argia»
  ¡
  «Euskeraren Adiskideak»
  «Irugarrengo Frantziskotarra»
  «Lekaroz»
  
  3)
  
  Mugaz andikoak
  
  Jean Baptiste (D) Aranatz
  Joanes Xabaño
  Madalena
  Mayi Ariztia
  Louis Dassance
  Pierre Biheramendi
  ÍCristope Dufau
  Norbert Tauer
  
  Rene Lafon
  Pierre Lafitte Ithurralde
  
  Jéan Pierre Zubiria Irigoien
  
  Etienne Joseph Salaberri
  Jean Baptiste Etxeberri
  Egunerokoak eta Aldizkariak
  «Almanakak»
  «Fedearen Hedameneko Urtekaria»
  «Eskualduna» asterokoa
  «San Frantsesen Deya»
  «Gure Herria»
  «Aintziña»
  «RIEV»
You have read 1 text from Basque literature.