🕙 28-minute read

Euskal Literature V - 24

Total number of words is 3674
Total number of unique words is 1944
27.9 of words are in the 2000 most common words
40.2 of words are in the 5000 most common words
46.9 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  olako galetaz, alkarte orren babesean.
  5) Erriarentzako Liturgia. Aste Nagusia (Iruña, 1931).
  Nekeetako Ama Birjiñaren irarkolan. 39 orr.
  6) Euskál-Irákaspidea. Gramática dei Euskera (Donostia,
  urterik gabe). Giputz euskalkia. Arrigaral'rena, A. Ataun'ek arteztu ta geiturik. «San Ignacio» irarkolan. 477 orr.
  7) Clave de Temas. Itzulbidea (Donostia, urterik gabe).
  Gipuzkeraz. Arrigarai-Ataun. «San Ignacio» irarkolan. I l l orr.
  8) Amal (Yakintza, 1934, 19-32 orr.). R. Tagore'n antzerkia, euskeraz.
  9) Gure Aditza. El verbo vasco. (Buenos Aires, 1960).
  «Ekin» etxe argitaldairiak. 179 orrialde.
  396
  
  Ba-ditu oraindik ari ta oni egiñiko itzaurreak eta liburuagerkunde ta aurkezpenak; T. Jakakortajarena'k itzuli zuen
  Matxin Burdin (Buenos Aires, 1972), adibidez.
  Liburuotatikj neretzat, «Euskel-Irakaspidea» duzu ederrena, besteai ezertxo ere kendu gaberik. Nik, eta nere antzera
  beste askok, erablli izan dute euskeraz sakon ikasteko; arrobi
  bikaiña noski, aditza ikasteko ta euskal esaera txanbeliñak. Ederki diño «Zeruko Argia»-k (1932, ilbeltza> paper orian); «Euskal
  Irakaspide au, berritua, zuzendua ta jakingarri askotan ugaritua
  izan da. Izkuntzak ikasteko gaur erabiltzen dan irakaspideari
  darraikio Ataua Aitak. Ariketa asko ikaskai bakoitzaren ondoren. Eta atzetik oraindik Itzulgaiak ipintzen ditu. Onela ikasleak ikaskai bakoitzeko itz berriak eta aditzaren erabilketa berria,
  erraz ikasi lezake. Aditzaren jira-biretan lengo irakasletatik berezi egin da. Iketazkoa, zuketazkoarekin batu egin du, bigarren
  lagunean. Euskaldun jator batek sustraiz ta bere jira-biraren
  zuzentasun ta zorroztasuna ikusteko egoki dago. — Erdaldun
  euskera ikasten asten danak ere, berritze onen izpidea edo
  arrazoia bereala ikusiko du. Baño zuketako bataren eta askoren
  jirarbira bereixtea ezta erraz egingo. Bein oartuz gero, ta iketazkora oitzen asi, bi erabilkerak, naiz zaketazkoa, nalz iketazkoa laxterrago edo batean ikasi dezazke. Irakasle batek ikaslerik
  motelenari ere, bereixkuntza ori garbi egiten erakutsiz gero,
  erraza ta maitagarri egingo zaien Irakaspidea irudi zaigu».
  .Ezta naikoa,-euskal idazle ona izateko, euskera sustralz jakitea bakarrik; idazleak berak esanari ezarten dion sena, gozotasuna, bizitasuna ere bear-bearrezkoa da. Doai biok dauzka
  A. Ataun'ek. Irakur, eredu bezela—, «Paduako Antonio Deuna
  Euskalerrian» izenpuruz beiñola idatzi zuen lañaren zatitxo au.
  «Arbiña. Sukarrietako lurretan, Santindere zarra egon zan
  ugartetxo ondoan, izen bereko ondartzan dago Antonio deunaren amaren aldeko smandrearen sortetxea1 dala diotena. Gaur
  397
  
  egunean, elizatxo orren garako aldean dago Bilboko AurrezkiKutxak egidak© «Begoñako Andre Mariren Aur-etxe» ikusgarria.
  «Iturriza, Bizkaiko edeslariak dionez, emezortzigarren mendearen azkenaidera egiña da elizatxo ori. Busturia inguruko
  kristauak egin zuten guzien artean'. Berori egiteko asmoa berriz
  Gernikako andre batena izan zan: Eriandi zegolarik, elizakoak
  ere artuta, Antonio deunari otoitz egin zion, senda zezala; eta
  baldin sendatzen bazan, Sukarrietan aren izeneko eüzatxoa jasotzeko egiñalak egingo zituela agindu zion; eta arako irudia berak
  eramango zuela. Andre ura sendatu zan eta baita elizatxoa egin
  ere. Inguru aietako kristauak eraspen aundia erakusten diote
  elizatxo orri; bañan ez dira asko izango noski, Arana eta Goiri'
  tar Sabin argi eta jainkozkoak baño eraspen aundiagoa izan
  zutenak elizatxo apal arentzat. Ekaitzen indar ondagarrietatik
  begiratu naiez edo, berak sartu zituen oraindik ere elizatxoari
  itzal egiten dioten zuaitz ederrak; eta elizatxo ortan egin zuen
  bere eskontza... Antonio deun pakezalea, bere etsai guzietatik
  begira ezazu maite zaituen Euskalerria!» (Zeruko Argia, 1932,
  garagarrilla, 104 orr.;.
  Olerkigintzan ere egin zizkigun bere saioak «Zeruko Argia»-n, eta oraindik ere egiten ari da «Boletín dei Instituto
  Americano de Estudios Vascos» dalakoan. Ba-du ederraren
  sena, ta euskal joskera biribilük.
  (Ikus P. Felipe de Fuenterrabia, Ensayo Bibliográfico de la Provincia Capuchina de Navarra-Cantabria-Aragóh (1900-1950); A. Irigarai, RIEV, 1934, 199 orr.; J. San MaiTtiin, Escritores euskéricos,
  29 orr.; Auñamendi, Literatura, IV, 69 orr.).
  
  398
  
  9.—JOSE FRANTZISKO OTERMIN OLASAGARRE
  (1902-...)
  Intza'n jaiotako Aita kaputxino onek ere, naiz-ta euskeraz
  askorik idatzi ez, merezi du emen lasterreko aipamena beintzat.
  Eliz ikasketak osoturik, 1927'an eman zuen meza berria Iruña'ko kaputxinoetan. Euskaltzale sutsua zetorren gaztetatik, euskeraz ederki zekiela. Baiña mezakotu ta bertatik, nagusiak Txile'ra bialdu zuten mixiolari, eta an diardu oraindik ere bere
  arima arloan.
  Lenengo urteetan ainbat lan txanbelin agertu zituen «Zeruko Argia»-n. Ipuin politak, esaterako, bertsoz ta itz lauz, berak
  egidako marrazki asmotsuz apainduta. «Ikasi, Ikasi!» zan bere
  sailla, 1930-1933 urteetan argitaratua.
  
  10.—JESUS FLORES GONI (1904-1936)
  Arbitzu'n jaioa. Aita kaputxinoa. Eliz-karrera bukatu ondoren, Iruña'n apaiztu 1929-3-29'an, eta lau illabete doi-doi
  igarota, nagusiak Txina'ko lurraldeetako Pingliang'era bialdu
  zuten mixiolari. Baiña an itxaropenez beterik lan ¿egiala, «tifus»
  dalako gaitzak jo ta, 32 urte besterik ez zituala, 1936-5-24'an
  il zan.
  Ango kronikak bialtzen zituen «Zeruko Argia»-ra poliki
  idatzita.
  (Ikus Zeruko Argia, 1934, garagarrilla, 291 orr.).
  
  IL—JUAN GOIKOETXEA ZABALO (1905-1973)
  Lezaeta, Larraun ibarreko erritxoa dugu, Lekunberri ta
  Azpirotz'tik urbil xamar. Ementxe jaio zan J. Goikoetxea 1905399
  
  11-19'an. Náparra izanik ere, Gazteiz'en egin zituen bere
  apaiz-ikasketak. 1928'an artu zuen apaizgoa, eta bertatik Ultzama'ko ibarrean, ots, Ilarregi erri paketsu sekulakoan asi zan
  bere arima-zerbitzuari buruzko lanetan. 1933'an, ala ere, Arbizu'ra, Arakil ondoko erritxora aldatu zuten, eta ementxe
  eman zuen eriotzaren deia artu zuen arteko' guztia, berrogei
  urtean noski.
  «Euskera» aldizkariak onela: «Berrogei urte hauetan, bere
  buru argi eta bihotz zabalean arkitu izan dute beti Sakanako
  apaizkideek kontseilari jatorrena. Euskaltzale kementsua, Arbizu-ko herria dugu bere lan sakonaren lekuko. «Halako aipaiz
  asko behar zituela Eskualeniak errepikatzen zen ahoz aho;
  eta hauxe da egin genezakean aipamenik hoberena. Arbizu-ko herriak omenaldia egiña dio» (Euskera, 1974, 438 orr.).
  Euskaltzaundiko laguntzaille zan. Eta, zazpi zortzi urtez,
  Iruña'ko «Principe de Vis na» euskal aldizkarian idazten zuen;
  elix-gaia zuen beti maite.
  Donostia'n il zan, 1973-6-30'an.
  (Ikus J. San Martin, Euskera, 1977, XIX, 463 orr.).
  
  12.—BERNARDO ESTORNES LASA (1907-...)
  Erri ertilariak -dela an dela emen beren oroigaillu yaukalak euki oi dituzte; Italia, adibidez, oietakoa dugu. Olako zerbait da emen; ertilari bipil baten oroitzapenez jasotako arrimokor biziaren aurrez-aurre gaudela dirudi: nik bederen orrela
  ikusten dut Estornes Lasa'tarren lana. Lan izugarria, ziñez,
  Euskalerriaren aide burutu dutena. Ta olako gizasemeen begitan, iñor ba'gara beintzat, txapela erantzi bear dugu.
  Iru anal ditugu gaur ere ortan ari diranak; Bernardo, Jose
  ta Mariano. Irurok langille aspergaitz, irurok erraldoi euskal
  kulturaren arloan.
  400
  
  Izaba'n sortua duzu Bernardo E. Lasa, 1907-5-1 lan. Izaba'n bertan egin zituen lenengo ikasketak, eta, 1923'tik aurrera,
  Zaragoza'n ikasi zuen, Salerosketan Ikerle ta Maixu titulua lorturik. Orduantxe asi zan etzekian euskera ikasten ere. 1930'an
  Donostia'n daukagu, Eusko Ikaskuntza'ren Liburutegiko buru
  dala. Idazten diardu Bilbao'ko «Euzkadb^n, Iruña'ko «La
  Voz de Navarra»-n eta RIEV aldizkarian bere lanak azaldurik.
  Garai ontan sortzen du «Beñat Idaztiak» liburu sorta, edo-ta
  «Zabalkundea» sorta, 20 aletik gora argitara emanez.
  Gerra zala-ta, Frantzia'ra iges egin zuen, beste askoren antzera. 1936-1940 tartean, bertan bizi da, Pabe'n, LiUe'n eta
  Le Havre'n. Paris'ko «Euzko-Deya»-n idazten du. Iñazia Zubizarreta Etxabe'rekin ezkontzen da. 1940'an Txile'n daukazu;
  ango euskaldunen «Batasuna» ta «Euzkadi» agerkarietan idazten digu, baita bertako «La Nación» eta «El Mercuricx» izparringietan ere. 1958'an Euskalerrira biurtzen da, Donostia'n
  bere egoitza jarririk; urte ortan sortzen ditu «Auñamendi»,
  «Aralar» eta «Azkue» bildumak, eta 1960'an eratzen du «Auñamendi» elerti-artxibua, 1967'an, Sangotza'ko Lore-Jokuetan,
  lenengo saria eskuratzen du bere «Erronkariko kor gizon» olerkiarekin; urrengo urtean ere, Sangotza'ko Lore-Jokuetan, sarituak izan ziran bere «Gabrieliko jurazailearen garaiko» ta
  «Cuentos roncaleses». Donostia'n bizi da, bere bi anai, illoba
  Idoia Estornes Zubizarreta ta I. Goikoetxea'rekin, «Auñamendi» bildumetan lan gotorra osaturik.
  IDAZLE.—Ezta errez B. E. Lasa'ren liburu-zerrenda osoa
  ematea. Beude emen ala ere, izabatar argi onen idatzirik irtenenen bilduma beiñik-bein.
  1) Erronkari (El Valle del Roncal). Geografía, historia,
  costumbres (Zaragoza, 1927). «La Academia». 291 orr.
  2) Sabin euskalduna (Zarautz, 1931). Eusko Argiíaldaria.
  126 orr. Irakurtzeko liburua.
  3) Mapa de Euzkadi (Zarautz, 1932). Euskeraz.
  401
  
  4) Resumen biográfico basko (Zarautz, 1933). Editorial
  Vasca. 15 orr.
  5) Historia del País Basko (Zarautz, 1933). Editorial Vasca. 448 or..
  6) Indumentaria baska (Zarautz, 1935). Itxaropena. 152
  orr.
  7) Historia Baska (Zarautz, 1935). Itxaropena, 124 orr.
  8) Euskal-Edestia (Zarautz, 1935). Itxaropena. 124 orr.
  Artzelus'tar Ander'ek gipuzkeraz jarritakoa.
  9) Euskadi'ko Edestia (Zarautz, 1935). 88 orrialde ta marrazkiak. Umiei eusko-edestia erakusteko lenengo idaztia.
  10) Estética Vasca (Buenos Aires, 1952). «Ekin» etxe argitaldariak. 356 orrialde. Sei sail ditu liburuak: 1) Erraza, jai,
  oitura ta abar; 2) Euskaldunaren ertirako trebetasuna; 3) Erri
  Ederrak; 4) Gizartea; 5) Euskal bizitza, ta 6) Balioak.
  11) Eneko Arista, fundador del Reino de Pamplona (Buenos Aires, 1959). 248 orr. Eun urteko euskal edestia. 752-852.
  . 12) El Ducado de Vasconia (Zarautz, 1959). Itxaropena.
  233 orrialde.
  13) Euskaldunak (Baiona, 1943). Aintzina'k argitaratuta.
  70 orr. Estornes Lasa'rena, Txabier Gazteiz'ek lapurdieraz
  jarrita.
  14) Orígenes de los Vascos (Zarautz, 1959). I. 418 orr.
  II. (1960), 496 orr. III (1965), 460 orr. IV (1966), 468 orr.
  15) Geografía histórica de la Lengua Vasca (Zarautz,
  1960). Ale bi, askoren artean.
  16) Antología literaria vasca (Zrautz, 1964). Ale bi.
  17) Historia General de los Vascos (Zarautz, 1964). 192
  orrialde.
  18) Sobre historia y orígenes de la Lengua Vasca (Zar
  rautz), 1964). 292 orrialde.
  19) Enciclopedia General Ilustrada del País Vasco. Iru
  Gorputz ditu Enziklopedi onek: A, B, Z. Editorial «Auñamen402
  
  di»-k ateratzen ditu irurak, Zarautz'koi Itxaropena etxe argitaldarian. B Gorputzeko lenengo alea •-—Literatura— 1969'an
  atera zan, 719 orrialde; bigarrena, 1970'an, 583 orrialde; irugarrena, 1973'an, 606 orrialde; ta laugarrena;, 1977'an, 622
  orrialde. A Gorputza —A-Amuzti— 1970'an asi zan, eta VIII'
  garen alea —Corral-Decía— 1977'an zabalduta daukagu. C
  Gorputza, ordea, Bibliografía —A-Biblia— 1970'an asi zan
  azaltzen, eta Vl'garren alea —Navarra-Poyd— esku artean darabilgu ederki azalaztua. Beraz, iru gorputzak doaz aurrera,
  bakoitza bere bidean eta einean.
  Lan eskerga oni asiera ematean, egilleak au aitortzen zigun;
  «Lan onen asmoa ez da berria Auñamendi Argitaldarian. 1935'
  an, «Beñat Idaztiak» Argitaldaria izenekoa ari izan zanean, Zabalkundea Bilduma eman zan argitara, jadan 70 liburuen mukurua osatu duen gaurkoaren kidea. Aldi artan «Euskai-Jakite
  Iztegi» bat prestaeran zan, aren liburuxka azalgarria ere argitaratu zalarik, gerla sortu zalako banatu ahal izan ez bazan
  ere. 700 arteko orrialdedun 6 edo 8 liburu osatu bear
  zituen, 'en bat lerroaldi eta 'en bat edergarri
  sartzen ziralarik. Gaur xede hura azi egin da, lehenengo egingala idazlan aundietan emandako jakitate-sail batekin eta Bibliographia agurgarri eta larri batekin osatuaz. Beraz, asmoa
  ez zan berria egia biurtzen ari diran argitaratzeleen artean».
  Nortzak ditugu asmo au aurrera daramaten gizaseme ausartak? «1935'go egingala eta oraingoa —darrai— Beñat Estornes
  Lasa jaunak sortuak izan dira. «Jakite-Iztegb'ko lerroaldien
  alfabetazko antolapenaren eta «Erabidezko Enziglopedia»'ren
  eskemaren egilea da. C Saila, «Bibhographia»'rena, Yon Bilbao jaunak sortua eta egiña izan da. Neurriz gorako egintza
  onekin bukatzen da guzia. Enziklopediak, dan bezela, Beñat
  Estomes Lasa jauna-, Euskaltzaindiaren Laguntzale eta Zabalkundea, Auñamendi. Azkue eta Aralar bildumen Zuzendarisortzale, du zuzendari eta eragile. Esan dan bezela, bere-bere
  403
  
  du izenburuen alf abetazko antolapena eta, ortarako, aldez aurretik jakite-arlo bakoitzeko izen-sall bereziak egin bear izan ditu.
  Alkarketako eta zuzenketako lan kautuan bere alaba Idoia Estornes Zubizarreta anderoñoa izan du lankide trebe».
  20) Colección «Auñamendi». Euskal gaietaz geien bat
  diardun bilduma au Mariano Estornes Lasa'ren «Oro del Ezka»
  (Zarauz, 1958), Erronkari'ko oiturazko liburuarekin asi zan,
  eta gaur bere 112'garren zenbakian doa; sorta ederra noski.
  Onez gaiñ, «Colección Azkue»-k bere amargarrena darama;
  «Aralar» saillak bere zortzigarrena, ta «Lengua Vasca»-k bere
  amabostgarrena, ta Anexa batzuk.
  Badauzka oraindik beste lau argitalpen beintzat oso ondo
  egiñak: 1) «Historia y Fueros dei País Vasco» (Zarautz, 1971),
  Itxaropena, 682 orr.; 2) «Historia y Fueros dei País Vasco»
  (Zarautz, 1972), Pedro Madrazo'rena, ale bi, Navarra-I, 683
  orr., ta Navarra-II, 541 orr.; 3) Orixe'ren «Euskaldunak poema eta Olerki guziak» (Zarautz, 1972), Itxaropena, 703 orr.;
  eta 4) «Cómo han sido y cómo son los vascos» (Zarautz, 1974),
  izakera ta jazkera, Itxaropena, 542 orr.
  «Beñat», «B. E. Lasa» ta «B. E. L.» erabilli ditu lanak
  siñatzean.
  OARRA.—Enaiz eztabaida zalea, denbora alperrik galtzea
  balta. Ixiltzen danak, baiña, esana onez artu oi duela, sarri entzuna dut. Bein eta berriz bota didate nola ez diodan zerbait
  erantzuten B. Estornes Lasa'k, berton aipatu dugun idazleak
  noski, bere «Literatura-IV»-aren sarreran nitaz idazten duenari. Egiak berez bide egiten, eta ezertan ez sartzekotan nengoan,
  baiña iñoizka adiskideen esana ere egin bear-ta, ezinbestean
  bezela diot ondorengo au.
  B. E. Lasa'k, dalako IV'garrenaren sarreran, bereak eta bost
  bota zizkidan aurka. Iñondik ere arira ez zetorkiola gisa orretan barnea asazkatzeak, zerbait adierazten du: ba-duela nere
  404
  
  aurkako zital gordiña. Ez dakit zergatik, ez bait dugu sekulan
  zeziorik, ez goraberarik izan, bai ordea alkarri lagundu. Berenez
  ez duela ori idatzi siñistu gura nuke, beste norbaitek muiñak
  galdatuta baizik.
  Nere lanari ezarten dizkion 24 lerroetan lau pekatu larri
  egozten dizkit bereziki. Ikus dezagun egitan ala laiño zuritan
  dantzatzen dan idazlea.
  —Berari jarraiki ibilli omen naiz, idazleen sailketan batez
  ere. Zergatik lenengo Bizkaikoak, gero gipuzkoarrak, arabarrak, napartarrak eta abar? Edozein gaitan lojika pizkat ondo
  dagoelako. Oien zeaztasunak ez omen dut esaten nondik jasoak
  diran: zeuk artu zenitun leku beretik. B. E. Lasa'k 1969'an argitara zuen bere «Literatura» lau aleetatik lenengoa; nik, ordea, 1954'an eman nuen «Milla Euskal Olerki eder», eta ortxe
  olerkari bakoitzaren izenpean datoz millaka zeaztasun, 290 baiño idazle geiagori buruzkoak; nerearen aurretik Orixe'ren «Euskal-literaturaren atze edo' edesti laburra» (Donosti, 1927) ta
  P. Lafitte'ren «Eskualdunen Loretegia» (Baiona, 1931); urrengoa nerea duzu euskal litraturaren kondaira bezela ere: geroztíkoak dira L. Mitxelena, L. Villasante, Auñamendi, I. Sarasola,
  Erzibengoa-Ezkiaga ta besteenak. Bakoitzari berea.
  —Bere textuak itzuli omen ditut. Baüteke. Baiña noren textuak? B. E. Lasa'renak ala euskal idazleenak? Ortara ezkero,
  zenbat itzulpen egin dituen Auñamendi'k ere nere olerki-bildumatik! Azpi-jokoan ari omen naiz ortan, esaldiak orai eta
  gero laburtuaz, azeriari bildots-larrua leporatu naian bear bada.
  Eta au aitzen emateko, itz joko trebea dagi berak. Emen ere
  iñoren aoz diarduala dirudi.
  —Azken gizaldiotan batez ere, berak, atariko bezela ale
  bakoitzaren sarreran jarten duen politikazko giroa ebatsi omen
  diot. Ezer bada ere, ez gauza aundirik. Berak izan ditun liburuak euki ditut nik ere begipean: Herran'en «Biblioteca»,
  Arana-Goiri'ren garaikoak, «Euzkadi» aldizkaria ta egunerikoa
  405
  
  (1913-1937), «Aberri» ta «Aberrija», «Euskalzale», «Ibaizabal»,
  «Euskal Esnalea», RIEV, «Euskalerriaren Alde», «EuskalErria», «Jaungoiko-zale», «Zeruko Argia», «J. B.-ren Deya»,
  «Argia», «Ekin», «Euskera», «Euzkerea», «Eusko Ikaskuntza»,
  «Eskualduna», «Gure Herirá», ta abar, aztertuak ditut naikoa
  zeatz leen eta orain. Beraz, belar guria aukeran duen ardia, ez
  doa iñoren landara.
  —Laugarren obena, bitxikeri utsezkoa: bere izenik ez ei dut
  aipatzen nere «Euskal Lkeratura»-n. B. E. Lasa ta Auñamendi
  ez ote dira gauza bat bera? Ni ortan nintzan beiñik-bein. Eta
  idazle bakoitzaren fitxapean ez dut iñoiz ere, bear bada beintzat,
  aipatu gabe Auñamendi utzi. Ni, beti, zeazten dudan idazleaz
  zerbait esan duten guztiak aipatzen saiatu izan naiz. Baiña
  nola? Ontaz ez da konturatu B. E. Lasa: al dala, mendez urren,
  aldian aldiko, zaarrenetatik gazteenetaraiño; ez da konturatu,
  bestela elukean esango nik erabiliko —onen duda ere badu— 30 libururen artean berea 25'garren lekuan aipatzen
  dudarik. Or agertzen diran liburu ta aldizkarietatik berea 1969'
  anargiteratua da; aurretik doaztenak lenago argitalduak dituzu.
  Aituko al gara?
  Gauzak bare xamar artu ezkero1, beraz, ez dituzu orren
  pekatu astun, edozein idazlek jauki oi ditun oben arinxeak baizik. Ala ere, iñoren begian laster samarra ikusten, eta noberenean agarik ere ez. B. E. Lasa'k aspaldixean begi-lausotuz
  ikusten ditula dirudi nere lanak. Ez nabil egiari ziri egin nairik:
  lau urte joanak dira esan itzaurrea idatzi zanetik, eta B. E.
  Lasa'k berean dirau oraindik ere. Arestian jaso nuen (1977-530'an) «Diccionario Enciclopédico-VIII»; ale ederra nunbait,
  aurretikoak legez. «Cultura» itzaren barrutian 36 orrialdeko
  estudió bikaiña dakar, gain-gaiñeko so-egite zabalez osatua;
  aozko kultura, idatzia, iturriak, zabalkundea.. orrialde ugari
  trinkoetan damakigu. Beste batzuen artean birritan aipatzen
  nau ni; olerki-saillean, adibidez, berezko zitzaion ni aipatzea,
  406
  
  eta «Olerti», amar urtetan etengabe, euskal olerki sail osoa
  bere gaiñ eraman izan zuena: merezi zuen, aipamen berezia.
  Baiña ezta, erbiak ota-gaiñez bezela, zapart egin du oartzake.
  Garai ontako liburuak zeatz —meatz aipatzen ditu; aizu
  zan eta bidezko «Joíasketa» (584 orr.), «Gure Urretxindorra»
  (232 orr.), «Bergili'ren Idazlanak osorik (382 orr.), eta itzulpenetatik Dante'ren «Jainko-Antzerkia», Orati'ren «Odak», Esopo'ren «Alegiak» aipatzea, eta ez ditu aipatzen. Aldizkarietaz,
  31 aundi aztertzen ditu ta 30 txiki: «Karmel» (14 urtez azaldua) ta «01ertí« (10 urtez) ez ditu aipatzen. Kuliska Sorta'ko
  ene libururik (Iru poema ta Enbeita Oleskari) ezta Etor'ekorik
  {Euskal Literatura, lau ale) ez du aipatzen, edo-ta ozta-ozta
  iraizeko zerbait. Azken urteotako euskal idazleen artean ez
  dakar nere izenik, eta 1951'tik bederen idatzi ta idatzi ari naiz.
  Omer'ek ere noizpeinka lo? Baliteke.
  Lo ori ala ere eztago ongi kondairagille bategan. Ageri danez, ezta idazlearen gaitza, ikuslearena baizik. Aipatu dudan
  «Cultura» lanetik agertzen danez, «Euzkerea», I. Sarasola ta
  ni begitan gauzka B. E. Lasa'k. Edo-ta ertzetuak laga nai gaitu;
  gaur begitan artu ezkero, olakoa saiets utzi oi dugu, aotan artu
  gabe, ibil dadilla bere kasa. Gaur gcgcrkeria omen duzu au,
  ta alderdi politikuak, beren azken auteskundeetarako solasaldietan aldarrikatzen zutenez, izurria ta kutsudura bezin txarra
  ei duzu ori, eta, jakiña, olako kutsu-edena gizartetik jaurti
  bearko.
  (Ikus Esteban Urkiaga, Euzkadi egunerikoa, 1931; Yakintza, 1933,
  157 orr.; Fermín Iturriotz, Eusko Ikaskuntza, 1932, 53 orr.; Euzkerea, 1933, II, 436 orr.; L. Peña Basurto, Munibe, 1959, XI, 103
  orr.; G. Garriga, Bol. Amer. E. V., 1952, 247 orr.; P. Lafitte, BasqueEclair, 1969-7-1'an; J. Artetxe, Zeruko Argia, 1971; Auñamendi, IV,
  129 orr.; J. Bilbao,.Ewsfeo Bibliografía, III, 218 orr.).
  
  407
  
  13.—FRANTZISKO ASTIZ ARREGI (1908-...)
  Xabier'ko Prantzisko Deunaren Aita Andres deritza pasiotarren lagundian. Imotz ibarreko Goldaratz'en jaio zan 190811-22'an. Onen aita, bertsolaria, aipatzen du Azkue'k bere
  «Euskalerriaren Yaldntza»-n, ainbat ipuin kontau zizkiola-ta.
  Eliz-gizon izan nairik, Gabirilko pasiotarren ikastetxean
  ikasi zuen lenengo, gero Angosto'n. Mellid'en eta Bilbao'n karrerea amaiturik. Tafalla'n bizi da gaur Eliz-Eskugoa ta Idazteuna gazteei azaltzen.
  Erderaz ta euskeraz idatzi du; erderaz, Deustu'ko «Redención»-en eta «La Cruz»-en, eta euskeraz «Principe de Viana»-n
  batez ere.
  Bereak ditu bi liburuok: Las grandes interrogantes (Zalla,
  1952), erderaz; ta Goldaraz'ko bersolariaren kontu ta bertsoak
  (Iruña, 1960), euskeraz ta erderaz. Bere aita Andres Astiz Oderiz'en bertsoak eta ipuiñak dituzu.
  Ez dauzkazu pipermin gabe Aita Frantzisko'k «Principe de
  Viana»-n, «Ikasi-Mikasi» izenpean idazten dizkigun lan eta
  kontu arin gozoak.
  (Ikus J. San Martin, Escritores euskéricos, 44 orr.; Auñamendi1,
  Literatura, IV, 156 orr.).
  
  EGUNEROKOAK ETA ALDIZKARIAK
  Naparroa'n ba-zan kultura gose ta gogomiña. Ona zenbat
  eguneroko ta aldizkari azaltzen ziran leengo mendearen azkenerantza: «La Voz de España» (1868-1871), karlisten egunerokoa; «El Eco de Pamplona», gero «El Eco de Navarra»-n (1876)
  biurtua, Nikanor Espoz'ek zuzenduta; «El Arga» (1877); «La
  Paz»; «Lau-Buru» (1881); «El Navarro» (1881-1884), liberalen egunerokoa; «El Eco de Tudela» (1884); «El Liberal Na408
  
  varro» (1886-1887); «La Tradición Navarra» (1884), Alalino
  Txabarri ta Bronte'k sortua; Ilario Olazaran'en «Estella» ta
  «Navarra lustrada», bizitza laburrekoak; «El Aralar» (1894),
  eguneroko foruzalea; «La Avalancha»; «La Bandera Tracidional» (1884), asterokoa; «Heraldo de Navarra» (1897), Sagasta'
  ren jarrallleena; «El Porvenir Navarro» (1898-1911); «La Nueva Navarra» (1900); «El Azote» (1901); «El Heraldo de Estella» (1902-1903), 77 zenbaki, Jesus Lasuen zuzendari; «El
  Demócrata Navarro» (1904), Esteban Frauka zuzendari; «El
  Obrero Republicano» (1905-1922), Fabián Zanboran zuzendari, eta abar.
  Oraingo gizaldiko laurok —«El Pensamiento Navarro»,
  «Diario de Navarra», «El Pueblo Navarro» ta «La Voz de
  Navarra»-k—, ordea, bizitza luzeagoa izan dute.
  «El Pensamiento Navarro» 1897-10-17'an jaio zan, eta,
  «Jainkoa, Aberria ta Erregea» laburupean, karlatarren ametselburuak babestu ta zablal-azi zituzten. Zuzendri, Eustakio
  Etxabe Sustaeta, ta 1933'tik, 30 bat urtetan, Frantzisko Lopez
  Sanz. Gaur ere, dakigunez, argitaratzen da, naiz-ta politika
  arloan, azken urteotan baitik bat, aski samar aldatua.
  1903-2-29'an agertu zan «Diario de Navarra»; beronen
  zuzendari urte askotan, baita Errepublika denboran ere, Raimundo Gartzia, «Garcilaso» zeritzana. Etzuen politika alderdi
  batekin ere loturarik, baiña eskuindarra zan argi ta garbi bere
  joera, Eusko Estatutoaren kontra gogor jokatu zuen.
  191ó'an sortua zan «El Pueblo Navarro», 1923'tik Frantzisko Jabier Arbizu'k zuzendua. Liberal arikoa geien bat, eta
  Errepublika etorri zanean, monarkiarekin batera ezkutatu zan.
  «La Voz de Navarra» 1923'an asi zan bizi izaten. Euskal
  interesak era goraberak aldeztu zituen, Euzko Alderdi Jeltzalearenak batez ere. Errepublika aldian erzan zalantza gabe
  bizi; erkal-zale zan, balta katoliku zintzo ere, ta bein baiño
  geiagotan erakutsi zigun etzerorrela bat erkal gobernuaren geie409
  
  gikeriekin. Jose Agerre'k, euskal idazle jatorrak, zuzendu zuen
  luzaroan. 1936'ko guda sortuaz itzali zan, eta beronen irarkolean fdanjisten lenengo egunerokoa, «Arriba España», asi
  zan irtetzen, 1975'an erabat urte zana nunbait.
  «La Voz» au baiño lenagotik ere, ba-zuten napartar abertzaleak beren asterakoa: «Napartarra». 1911-1-8'n agertu zan lenzenbakia. Aspaldiko ametsa beterik, or tresna ederra Aberrizabalkunderako; Arana-Goiri'ren ideiak edatu bear ziran, eta
  onek iñarrosiko du ñapar lurra, euskalduna ta euskaldun ez
  dana, Mikel Goi-aingeruak, Euzkadi'ko Zaindari bipillak sagaratua. Egun gomutagarria, ondorengoak ere pozik gogoraziko
  dutena. Nainun, ibar, lau ta mendietan laster ikusiko dugu Jelaziaren garatze indartsua. Lenengo zenbakiak lan auek zekartzin: «¿Somos retrógrados?»; «A qué aspira el Nacionalismo
  Vasco»; «Gora Euzkadi!»; «Saludo»; «Sabino dfe Arana-Goiri»;
  «Conquista de Nabarra»; «Quisicosas»; «Salvemos la Patria»;
  «Una pregunta», eta «Ujuiiii», euskeraz. San Jose Plaza'n zeuden Idazkola ta Banakola.
  «Napartarra»-ren orriak euskeraz ta erderaz daude. Erderaz, beste askoren artean, A. Kanpion'ek idazten du. Eta euskeraz, auek geienetan: «Txomin», «Ibardi», «Eultzale», Elgorriaga'ko «Aspaldikua», «Patxi», «Goyerri», «Apeztegirena»,
  «Sornetxu», «Arandi», «Egiya», Patxiku», «Beyenetxe»,
  «Txangoa», Mirentxu», «Zorgin», eta gaiñerakoak. Guztiok
  ere, errez ta poliki darabilte luma.
  «AMAYUR»
  Iruña'n jalo zan 1931'an. Ango abertzale gazteen asterokoa.
  Kementsu gorde zuten napartarrak Maia'ko gaztelua; indrtsuagoaren su ta ezpata-pean, ala ere, erori ziran gaixoak, Miranda'
  ko konde espaiñarrak suntsituak. Amaiur'en ba-zan 1922'an
  jasota oroitarri eder bat, baiña 1931'an piper-pota zaleak apurtu
  egin zuten.
  410
  
  «REVISTA EUSKARA»
  Juan Iturralde Suit'ek, 1877'an, amabi bat lagun batu zituen
  «Asociación Euskara» zeritzanari asiera emateko; urrengo urtean, urtarrillaren 8'an, iragarki bat zabaldu zan Zuzendaritza
  Batzordeak izenpetuta. Batzordea auek osatzen zuten: Esteban
  Obanos, buru, Florenzio Ansoleaga, Estanislao Arantzadi, Salbador Etxaidie, Erramon Irurozki, Fermín Iñarra ta Juan Iturralde Suit, idazkari.
  Alkartearen elburua au zan, egitarauak ziñoanez; geure izkuntza, literatura ta kondaira zaindu ta zabalazi, Euskalerriko
  legeak aztertu ta ikasi, eta alegiñak egin gure erria bere balio
  guztietan aurrera eramateko. Etzan politikan sartzen, bere agirietatik ikusi lezakegunez.
  Alkarte onek bere aldizkaria zeukan: «Revista Euskara»
  (Iruña, 1878). Joakin Lotda'ren irarkolan, Merkaderes kalean,
  19. Sei urtean atera zan, sei ale eder guztira. I. 1878-12-2'an,
  304 orialde; II. 1879'an, 784 orrialde; III. 1880'an, 387 orrialde; IV. 1881'an, 420 orrialde; V. 1882'an, 384 orrialde; VI.
  1883'an, 388 orrialde.
  Aldizkariaren Batzordea auek asotzen zuten: Nikasio Landa,
  zuzendari; Teofano Kortes, idazleen buru; Norberto Irigoien,
  argitaratzaille; Erramon Irurozki; kontu eroale, Bruno Iñarra,
  ta idazkari, Ermilio Oloriz.
  Bere sallak zeuzkan aldizkariak; I. Euskera ta euskal literatura: Esteban Obanos, buru; Jenaro Martin, bokala, ta Fidel
  Pueio, idazkari. II. Etnografi, edesti, erti ta legegintza: Juan
  Iturralde Suit, buru; Florenzio Ansoleaga, ta Salbador Etxaide, idazkari. IIL Nekazaritza: Giriotz markesa, buru; Joakin
  Azkona, bokala, ta Krisostomo Beunza, idazkari. IV. Irakaskintza ta zilleitasuna: Fermín Tirapu, buru; Leonzio LTbillos, bokala, ta Rikardo Gartza, dazkari. V. Langintza: Anizeto La411
  
  garde, buru; Florenzio Artetxe, bokala, ta Serafín Olloki, idazkari. VI. Salerosketa: Migel Ormaetxea, buru; Martin Irigaral,
  bokala, ta Prudenzio Jorge, idazkari.
  Garrantzi aundikoa duzu aldizkari au euskal istorirako, baiña Naparroa'ri dagokionerako batez ere. Beroni adore berezia
  ezarri ziona, J. Iturralde Suit izan zanik ezin dezakegu uka.
  Ainbat lan dakartzi euskeraz, orduko euskal idazle onenenak
  ain zuzen ere.
  «ZERUKO ARGIA»
  1919'an jaio zan, Iruña'n. Illeroko aldizkingi edergarriduna, Aita kaputxinoak zuzenduta. Iruña'ko Neketako Ama-Rirjiña'ren irarkolan. 16 orrialde.
  Lenengo urtean, oi danez, idazle ta abar, zeuzkaten indarrak aztatu ondoren, bigarrena asikeran au iragarten zuen idazkaritzak: «Urte pozkarritik ateratzen da «Zeruko Argia», urte
  pozkarriagoan sartzeko, itxuraz. Neurririk gabe geitzen ari zaizkigu artzaleak eta zarrak berritzen salleka. Azi onak lur onagoa
  arkitu du Euskalerri maite ontan. Eta alegia, landare berriak
  zañak ondo artu lurrean eta pixkat gogortzen danean bizitza
  ugariago izaten du ta zitu edo frutu geiago ematen ere bai. Ala
  zai degu 1920'ko urterako «Zeruko Argia»-gandik.
  «Gure lantegia ugaria da. Langilleak eztaude lo, naiko gaia
  ba-dator; ernatzeko lekua eta beta bear. Bearrenezkoak iñoiz
  utzi gabe, besteai pixkaka tokia egiñez, alaxe goaz «Zeruko Argia»'ren lenengo asmoa zabalduz eta itzemana betez. Lenengo
  urte ortan asiera eman besterik eztegu egin. Nai genduke ba
  pozik ba-zaudete lengo urtekoaz, pozikago utzi arpidedun guztiak urte ontan. Ortarako uste degu len-lena goitiko argia ta
  urrena zuen laguntza».
  
You have read 1 text from Basque literature.