🕙 28-minute read
Euskal Literature V - 23
Total number of words is 3690
Total number of unique words is 1914
28.1 of words are in the 2000 most common words
40.9 of words are in the 5000 most common words
47.9 of words are in the 8000 most common words
6) Euskal gaietatik kanpo, erderaz ainbat liburu dauzka: 1)
«A Dios por la caridad» (Buenos Aires, 1944); Ama Teodomira
Intza'ren oroitzez, Martin Eiheralar'ek egiña: Teodomira Intza
bere arreba da, ta Martin Eiheralar, Aita Errietzu bera; 2) Alemanetik itzulita, Schuster'en «Historia Bíblica», ale bitan; 3)
Frantsesetik itzulita ere ba-ditu lau bat liburu garrantzizkoak..,.
(Ikus A. Irigarai, BAP, 1949, 452 orr.; J. San Martin, Escritores
euskéricos, 1958, loi orr.; Auñamendi, Literatura, III, 563 orr.).
4.—PAULO AROZENA URRUTIA (1896-1964)
Kaputxinoetan Aita Arraloz'tar Artzaña, Arraioz ñapar erritxoan jaioa dugu 1896-2-23'an, Altzatzu'n latin-eta ikasi ondoren, 1914'an buruñurdun jantzia Sangotza'n artu zuena. Filosofi-gaiak Ondarrabi'n eta Teoloji-ikastaroak Iruña'n amaitu
zituanean, napar-uriburuan bertan apaiztu zan, 1922-4-15'ao.
1931'tik 1940'ra mixiolaritza egin zuen Guam ugartean, eta
geroago Manila'n. 1963'an aul ta gaixo Euskalerrira itzulirik.
Iruña'n il zan 1964-1-31'an.
EUSKAL IDAZLE.—Meza berri emanda laster asi zan «Zeruko Argia»-n idazten. Orrela jarraitu zion, bizkor bezin zentzunezko, idazkortza erabiltzeari, zein Euskalerrian zala ta zein
mixiolari urrutiko lurraldeetan, guda zala-ta Aita buruñurdunen
aldizkari edarra urtu zan arteiño.
380
Lendabizi «Begi-Beltx» izenordez idatzi zigun; gero,
«Arraioz'ko Artzaia», «Arraloz'tar Pastor A.», ta abar. «Zeruko
Argia»-n eta «Irugarrengo Prantziskotarra»-n azaldu zizkigun
bere lanak, bertsoz eta itz-lauz: atsegin zitzaion mixio-izparrak
bialtzea, euskera garbi, goxo ta bizian. Ona, 1936-5-11'an,
Guam'dik igorritako lantxo au:
«Nere «Zeruko Argia» maite maitea: Agur eta agur. Maiatzaren bosgarren egunean Guam'en zitzaiguna adieraztera noakizu: eta egun ori gure Olano eta Urteaga'tar Mikel Aingeru
Gotzai egindako urte betetzea zala ta, atsegingarria da denentzat. Aitzineko igandean (maiatzaren iruen) Gotzai Yaunak aditzera eman zion Guam'go erriari, il orren bosgarrena, egun
berezla zala beretzat.
«Egun ortan Donostia'ko uri polit eta ikusgarrian Gotzaiazkoa artu zuela eta urte-muga orretan kristau guztiak berak
emango zuen Meza entzutea naiko lukeala. Eta aal zuten guztiak Gure Yauna ere artu zezatela. Zeruko argitasuna eskatuz.
Bai eta Agana uri buru ontako kristau zintzoak entzun ere
Gotzai maitearen oiña. Lauak baño len elizara etorri ziranak
ere baziren. Eta Meza bitartean antxen ari ziren lan ta lan lau
edo bortz Misiolari aitortegietan yandea ezin lekutuz.
«Bortz bortzetan atera zan aldarera Gotzai yaun guziz
agurgarria. Eliza bete-betea yandez,, Gotzai Yaunaren Meza
entzutera ettorriak... Meza kantatua izan zan eta Meza ondoren Gotzal Yaunaren eraztunari musu ernatea... Sei terdiak
baziren elizkizuna bukatu baño len,.. Yaun artze bikaña izandu genuen, eta Gotzai Yaunak eta bertze Aita Misiolari batek
eman zuten,
«Goizeko lauak baño len San Antonio'ren elizatxo batera
yoana zan Aita Misiolari bat. Eta angoak egin zituztenean, ara
nun berekin dakarzkien ezin konta al yende gure Gotzai Yaunari
«aunitz urtez»-koa eman eta bere eraztunari musu ematera. Orduan bai gure eliz nagusia leporaño beterik gelditu zala.
381
«Egun orretan Guam'go Misio onetako Misiolari guztiak
bildu ziran, eta argazkkxo bat «Zeruko Argia»-rentzat atera
nai izan zuen. Olano eta Urteaga'tar Gotzai Yaun Agurgarria,
«Aunitz urtez...».
Apaiztu ondoren urte batzutan izlari ibilli zan ñapar erritxoetan, bidenabar lan eder-ederra egin zuen, bere erri ta inguruetan batez ere, aundaka ta eundaka itz oindio iztegietan
ez zeudenak —ezta Azkue'renean ere— jaso ta sailkatuaz.
Mamitu zizkigun olerkiak goxo-goxo egiñak daude.
(Ikus Zeruko Argia, 1931, dagonilla; S. Onaindia, MEOE, 966
orr.; Auñamendi, Literatura, III, 569 orr.).
5.—AGUSTIN ZARRANTZ BERMEJO (1897-...)
Aita Polikarpo Iraizoz, kaputxinoa; «Urtsuia», «Irisarri»
ere bai euskal literaturan. Bere «Urte guziko igande ta jaiegunetako Ebanjelioak (Iruña, 1933) azaltzean, «Zeruko Argia»-k
onela egin zuen aurkezpena: «Urtero-urtero «Erriarentzako Liturgi» salla argitara ematen digu. Ona igaz argitaratu diguna:
Urte guziko Igande ta Jaiegunetako Ebanjelioak. Euskera jatorrez jantziak, Iraizoz'ko Polikarpo A.'k egiñak diranez. Aski
da berak egiñak dirala jakitea aintzakotzat ez ezik, txaloka ere
artzeko. Naiz apaizentzat naiz errirentzat guztiz onurakor beraz» (Z. Argia, 1934, azaroa, 374 orr.).
GIZONA.—Nalarroa'n, Ultzama ibarreko Iraizoz erritxoan
sortu zan 1897-1-37'an. Altzatzu'n ikasi zuen latin eta abar,
1908-1912 bitartean, Sangotza'n egiñik profesa ta bostgarren
latin-urtea. 1914'tik 1917'ra Ondarribi'n Filosofia ta Iruña'n
Teolojia burutu ondoren, berton apaiz sagaratua izan zan
1921-3-26'an. Ondoren, urte bete ta erdi lez egin zituen Zu382
rich'eko Ikasgu Nagusian ele-jakintza edo Filolojia romanika
ikasten; Euskaltzaindiak bekaz lagundu zion ortan (Eurkera,
1921-12-29, 3'gn. urtea, 14 orr.).
Gero, 1923-1930'an, Iruña'n daukagu, bere apaiz-egikizunetan eta «Zeruko Argla»-ri kontu egiten. Emen idazten ditu
olerkiak, salmu-ifzulpenak, musikarako itzak, ugari. 1930-1950
bitartean Lekarotz'en bizi da gazteen irakasle ta bidenabar arimadanak etxeko elizan eta inguruetako erririk geienetan euskeraz buruturik. Urte mordoren ostean, beste ogei urtez, 1950'
rik 1972'ra, Erroma'n Ordenako Zadorlaritzan, Sekretaritzan,
buru bezela egin zuen. Geroztik Lekarotz'en daakazu.
EUSKAL LANA.—Anitz lan egiña duzu A. Iraizoz, euskeraz
ta erderaz, bere bizitzaldi osoan. Ondarrabi'n jakintza ikasten
ari zala ekin zion aztuxe zeukan euskeraz sustraiz jabetzen.
Sortu berri zan Euskaltzaindia bera ere laster konturatu zan
aren balioaz, eta al zuen guztietan lagundu zion: Euskaltzaindiko da aspaldi danik.
Idazle, berriz, 1919'an «Zenuko Argia» ateratzen asi zanetik dugu. Aita Intza ta Oieregi izan ziran «Irugarrengo Prantziskotarra» ta «Zeruko Argia» asi-azo ta arnas aunditan aurrera atera zituztenak; oien artekoa genduen A. Iraizoz ere. «Gai
mamitsua artuta —diosku A. Yurre'k—, lan argi ta polit-politak euskera erraz ta errikoi ta ulerterrazean egin oi zituan;
bestetan berriz olerki txanbelin ta bioztiak, kataluineratik edo
alemaneratik edo gerkeratik edo heberkeratik edo latinetik...
Kontu irakurgarri ta politak, batzutan bereak, besteetan izkuntzetatik itzuliak... Zein ederki ta egoki noski! Irarrutsak ere
berak zuzentzen zituan...». Zenbaki bakoitzean bi-iru lan bereak ziran.
Erria ere, apaiz bezela berea zuen erria, etzeukan piper
utzia. Igande ta jaiegunetan albokoetara, napar-mendialdeetako
383
euskal erritara zuzendu oi zan, an eta emen, Kristoren itza ira-,
garri, aitormenak entzun eta siñisgaiak erakusten. Urteak eman
zizkigun jardun orretan.
IDAZLE.—Doi-doi aitortu dugu A. Iraizoz'ek euskeraz ta erderaz idazten zuela. Ikus itzazu banako liburuetatik batzuk,
a) Euskeraz:
1) Urte guziko Igande ta Ebanjelioak (Iruña;, 1933). Erriarentzako Liturji saillekoa. Neketako Ama Birjiñaren irarkolan.
83 orr.
2) Yesu-Kristo gure Yaunaren bizia (Iruña, 1934). Lau
Ebanjelioetatik itzez-itz aterata. Iruña'ko kaputxinoetan. 558
orr. «Zerako Argia»-n onela: «Begietarako oso atsegiña da:
papera mea, fina, izkiak aundiak eta zabal jarriak, oso errez
irakurtzeko eran; Xii eta 560 orrialde ditu; 38 edergarri,
Jos. Speybrouck'ek egiñdc. Luze-zabalean gizonaren eskua ez
du betetzen, lodian ez da beatz bat. Beraz sakela aundlaren
bearrik ez du nork berekin beti erabiltzeko. Mamia oso banaturik dauka, zatitxoka irakurtzeko eran. Zer geiago nai litzake?
Artu eta irakurtzea» 1935, otsailla, 2'gn azalean). Liburu onen
gaia lenagótik, puskaka, «Irugarrengo Prantziskotarra» deitu
aldizkarian argitaratua izan zan.
Sarreran onan azaltzen digu bere asmoa, lau Ebanjelio idazleak, Mateo, Markos, Luka ta Juan, aitatu ondoren: «Lau Ebangelari oiek ez dizkigute beti berdin kontatzen Yesusen esan-"
egiñak; batzutan bai lauak berdin, beste batzutan berriz batek
alde batera, besteak bestera; batek geiago, besteak gutxlago;
batek gertakari bat jakiñarazten digute, besteak berriz ez. Guk
auxe egin dugu bada; lau gizon oiek beren liburuetan dakazkiten berri guziak beren itzeldn, guk geren itzak sartu gabe, batera bildu ta gero ori euskeraz yarri euskaldunentzat. Gure lan
au egiteko beste izkuntzetan egindako liburu asko begien
aurrean eduki ta aretaz baliatu gerala aitortzen dugu» (Sarrera,
XI orr.). Aita Iraizoz'en lana, beraz, «Eyangeliorum Concor384
dia» esan oi zaien oietakoa da. Beste euskal idazle batzuk ere
olako zerbait egitan salatuak dira: leenengo Aita Añibarro, adibidez, eta oraintsuago Mundaka'ko seme. Bernardo Garro,
«Otxolua»; auek tamalez ez dute oindio argirik ikusi.
3) Lapurren menpean; Erensuge Gomaren soldadü-taldeen atxillo egondako Misiolari baten oroitzapenúk (Iruña,
1935). «Zenuko Argia»-n dator 1935'gneko garagarrillean asi ta
97 orrialderaiño. Gerra sortu zalako etzan geiago azaldu, «Zeruko Arhia» itzali bait zan. Gaiñerakoa A. Iraizoz'ek berak
dauka, eskuz idatzita. Itzulpena da, A. Soloeta, Dima'ko se*
mearen «Mi cautiverio bajo el Dragón Rojo» (Buenos Aires,
1934) euskeralduta.
4) Gurutze Bidea. Bertsotan. Ainbat erritan erabilli izan
dute garizumaz eta Aste Santuz, egoki asko. Irutan gutxienez
ikusi du irar-argia.
5) Arimaren Zuzenbidea (Gazteiz, 1952). Montepio Diocesano'n. 106 orrialde, Donosti'ko «M. B. Anal-etxe»-k babestuta. Donostia'r Gabriel/A. Kaputxinoak egña, A. Iraizoz'ek
euskeraz. «Arimaren' bizitzan —dio egilleak— zuzen ibiltzeko
ta irauteko aolku edo erakutsiak, Kristori benetan jarraiki nai
dioten kristauentzat».
6) Dabid'en Eresiak. 150 dira guztiz Dabid erregearen
salmuak. Iraizoz'ek zenbat lez euskeraztu ote zituen? Ez dakigu. Ez dira gutxi «Zerako Argia»-n datozenak, baiña ez saillean, banaka, axerinka baizik, l'go salmua, «Beatus rir» —Zein
zorionekoa dan, galztoekin. bat ere nasi gabe, beti Jainko-legearen bidetik dabillen gizona!—, «Zeruko Argia»-k 14 urte zeramazkilla, 1932'gneko orrillaren zenbakian, 71 orr., dator. Eta
orrelaxe ondoren, atertu gabe.
7) Beste lan batzuk. Aitaturiko liburu ta idatzi auetaz
kanpo, ainbat gauza dauzka A. Iraizoz'ek «Zeruko Argia», «Iru385
garrengo Frantziskotarra», «Euskera», «Euzko-Gogoa», «Olerti» eta olakoetan, bertsoz eta itz askatuz argitaratuak, eta beste
naikoa oraindik argia ikusi gabe.
b) Erderaz:
1) Los Ideales de San Francisco de Asís (Iruña, 1926),
Aita Hilarino Felder'ena, doitxeratik itzulia. Bi ale, 297 ta 299
orrialdékin. Buruñurdunen irarkolan. Argentina'n egin zan beste
argitalpen bat itzulpen beronena.
2) Consejos de los Misioneros de China. 30 orrialde. Iruña'n kaputxinoen irarkolan. Doitxeratik itzulia au ere.
3) Jesús de Nazaret (Buenos Ares, 1949). H. Felder'ena,
itzulita. 327 orrialde. Desclee ta De Brouwer argitaldariak.
4) Crítica de Asís sobre el Cristianismo de Occidente (Buenos Aires, 1950). Ata Thomas Ohm, beneditarrena, doitxeratik
itzulia. Desclee de Brouwer'en argitalpenak. 159 orralde
5) El Cadallero de Cristo, Francisco de Asís (Barzelona,
1959). Felder'ena, doitxeratik biurtua.
Alemán zekilako, Nagusiak eskatuta egin zun lenengoenaren
itzulpena; besteak, ordea, guda osteko urteetan burutu zituen,
aldez euskeraz idatziak erdi-galazita zeudelako, ta aldez eskabideak artzen zituelako;, izan zan, Berak baiña euskerazko lana izan du beti gogokoenik.
OLERKARI.;—Aldizkariak konta ezin ala idazle sortu ta mamitu izan dituzte, txalogarri dira beraz beren ateak, idazle gazteentzat batez ere, zabal-zabalik uzten dituztenean. A. Iraizoz'ek
ba-zuen bere asmakizunak eta biozkadak nun adierazi: «Zeruko
Argia». Itz lauz ez ezik, gaztetan asi zan bertso^lantxoak ere
onduten. «Zeruko Argia»-ren 1919'gko 5 zenbakian, 83'garren
ornan dator beronen lenengoetako bat, «Aurtxo gaixoa»
deritzaiona.
386
«Aingeruen artean
Aingeru egiñik,
begira dagokizu
zeru gorenetik»,
diño poliki asko. Ez dezu egundo txcri-kantu asi-berrienik entzun? Alaxe izan oi dira, ezpai barik, olerkari guztien lenasperenak ere, egiñago ta gotorrago doaztenak: leenengo! kontu
ta ipui motzak, olerkitxoak, norberarenak naiz itzuliak; gero,
iraupena duen artistari dagozkionak, ausartak, jaso ta biziak...
Era orretan, xamur eta erabakitsu, garrantzizko zeregiñetan
bizitzaldia eman bear izanik ere, barneko ari olerkizkoari dardar eragiñaz ainbat olerld-lan goxo osotu dizkigu: salmuak,
aur-kantak, amalauko giarrak... Ondorioz, egiazki esan zezakean
L. Mitxelena'k: Aita Iraizoz'i «zor dizkiogu doixtar olerkari
erromantikuen itzulpen leunak eta oraiñago «Irisarri» izenordepean, osoz eder diran soneto sail bat eskeiñi digu, euskeraz
idatzi diranik oberenak dituzu bear bada». Eta ondoren, elizizlaritzak eta uzkurtz-literaturak, beti bezela, Euskalerrian izen
aundiko idazle batzuk ditugula aitortu ostean, J. B. Eguzkitza
Bizkaia'n, Aita Polikarpo Iralzoz Nafarroa'n eta Aita Iñaki
Manzisidor Gipuzkoa'n aipatzen ditu gallenen artean, A. Iraizoz-gatik gutxik bezela darabillela euskera esanik.
Irigarai jaunak onela «Yesu-Kristo gure Yaunaren Bizitza»ri buruz: «Aita Iraizoz'ek duen euskera eder errkoi duzu] ez
ulertzeko erreza bakarrik, baita irakurtzeko atsegingarri ere.
Egillea, alaxe, euskaldun idazlerik fiñenetarikoa da ta erri-izkuntza ta esakera politak ondo ezagutzen dituna. Geiena gipuzkera
du, ta aski napartarra ere, lapurtar adizkerak iñoizka sartzen
ditula. Euskaldun irakurle edozeiñentzat irakur-idazti eztia
izango noski, euskal liburuak izan bear lituzteken baldintza biak
bait dauzka: gai aldetik interesa ta erakarpena, oneran Jesus'en
Itza bera da, ta erabilli dan izkera erreza ta laua, ots, gure
baserritarren euskera bizi-bizia» (RIEV, 1935, 397).
587
Oierkari bezela, diot nik, gauzak alderdi leunetík soegiten
dakiana dala A. Iraizoz; eskeiñi dizkigun lan guztietan orrela
agertzen da, mee, goxo ta diztikor. Badaki gaia aukeratzen, eta
gai ori jantzi nabarrez apaintzen. Olerkariagan beti gaia ta
izkuntza eskatzen zaizkigu.
(Ikus Yakintza, 1935, 404 orr.; RIEV, XXVI, 1936, 387 orr.; S.
Onaindia, MEOE, 992 orr.; L. Mitxelena, HLV, 153 orr.; BAP,
Akesolo, Jaunaren Deia, 1972, abendua, 41 zenbakia, 313 orr., eta
I 9 5 I J 5 2 5 orr.; J. San Martin, Escritores euskéricos, 17o orr.; L.
Diario Vasco, Donosti, 1973-2-18'an, Kardaberaz Taldeak igandero
idazten duen saillean; J. Bilbao, Eusko-Bibliografia, IV, 404 orr.).
6.—MIKEL ALTZATE EGOZKUE (1899-...)
Ai kaputxinoa. Leitzarra. Altzatzu'n, Sangotza'n, Ondarribi'n eta Iruña'n ikasi ondoren, Iruña'n bertan apaiztu zan
1925'an. Gaur Iruña'ko komentuan bizi dan arren, Arjentina'n
igazi izan digu bere bizitza osoa.
Leitza'n jaioa dalarik ere, bera ume zala sendia lekuz
aldatu ta Iruña'ra joan zalako, umetan ez zekien euskerarik
gutxi-gutxi baiño. Ikasi egin zuen alere, eta «Zenuko Argia»-n
idazteraiño ikasi ere. Berau izan zan, gaiñera, 1954'an, Euskalerrira itzuli bat egin zuenean, aldizkari eder au berriz sortzeko
orotariko aalegiñak egiñik, lenago legez argitaratzea lortu zuena.
Urteetan egin izan du Arjentina'ko Euskal Etxean euskera
irakasetea. Orren frutu bezela ba-du liburu aipagarri bat: Elementos del Idioma Vasco (Buenos Aires, 1928). «La Baskonia»
irarkolan. 78 orrialde.
388
7.—AINGERU IRIGARAI TA IRIGARAI (1899-...)
Gizaldiak zear, euskaldun seme jatorrak sortu dizkigu Bidasoa ibai ertzean poliki datzan Bera uri xarmantak; askoren
artean, Pio Baroxa, eleberri parasta erderaz mamitu ziguna.
Ementxe, Bera'n, jaioa dugu aingeru Irigaxal euskal idazle
yaioa ere, 1899-3-1'an. Leen-ikaskizunak bere sorterrian burutuz gero, batxiller eta mirikuntza ikasi zizkigun. Ondoren, ain
zuzen ere, Iruñean daukagu 1926'an ango Erruki-Etxeko sendalari, eta 1929'an uriburu artan bertan Txikien Ebaztegiko
osasun-j agole.
Geroztik, Donostia'ra aldatu ta berton bizi da.
Auritze'ko seme argi Fermín Irigarai osagille ta euskal
idazle ugari jasoaren semea duzu. «Apat-Etxebarne» darabil
lanak izeopetzean.
EUSKALTZALE.—Nolako egurra alako ezpala, dio esakun
zaarrak. Aita idazlari bizkorra zanezkero, semeak ere tankera
ortako izan bear. Gazterik asi zitzaigun idazten, bai euskeraz
eta bai erderaz. Idatzi du bereziki; «RIEV», «Gure Herria»,
«Anuario de Eusko Folklore», «Euskera», «Yakintza», «Euskal Esnalea», «BAP», «Egan», «EID», «Principe de Vlana»,
«Diario de Navarra», ta beste aldizkari batzuetan.
Benetako gizonaren zentzuak eskatu bezela igitzen du beti
bere luma jakin aditua. Artzaillea barik, emalea dala adikatzen
dana, esan oi da; emen bestera aitortu bear; Irigaal etzaigu
egundo ere ematen aspertu. Sendia aurrera atera bearrak lan
eragin dio, idazteko ere orraitio izan ditu oraindik bere astiuneak: betaz egon zaigun guztietan idazteari ekin dio, euskal
gaiai begi argla egiñik.
Orrez gaiñ, 1929'an sartu zan Euskaltzaindian laguntzaille
bezela, ta 1941'an euskaltzain oso izendatua izan zan. Ortan
ere, euskal alkarte onek illero ospatzen ditun batzarretara joanik, lan txalogarria egin izan digu. 195l'tik ara, ots, Egan sortu
389
zanetik, Antonio Arrue ta L. Mitxelena'kin batera, aldiz-kari
berria zuzentzen du, berton lan zenbait, «Naas-maas» deritzan
saillekoak batez ere, argitara emanik.
Ona argitaratu dizkigun liburu ta lanik beiñenak:
1) Lakoizketa apez jauna eta euskera (Bermeo, 1926).
«Euskal-egunetako Itzaldiak»-en dator, 61'garren orrialdean.
2) Traducción al vascuence de un Capítulo de «.El Quijote» (RIEV, 1928, XIX, 598 orr.). Separata bezela (Donostia,
1929), eta gero BAP (1947, III, 197 orr.). Cervantes'en liburu
ospetsuko IX'garren atala duzu, euskaldun (bizkaitar) lerden
eta mantxatar kementsuaren arteko borroka azaltzen duena.
3) Oihenart, poeta (RIEV, 1928, XIX, 71 orr.).
4) Un acta de ayuntamiento en lengua vasca (RIEV, 1932,
XXIII, 665 orr.).
5) Cantares de Navidad, Año Nuevo, etc. («Anuario de
Eusko folklore», 1933, XIII, 9 orr.).
6) Euskaldun antzertia («Gure Herria», 1933, XIII, 316
°rr.).
7) Una poesía de Chamisso sobre Etchahun (RIEV, 1933,
618 orr.).
8) Euskaltzaindiaren laguntzaleak (EID, 1933, XV, 10
orr.).
9) Documentos para la Geografía lingüistica de Navarra
(RIEV, 1935, XXVI, 601 orr.).
10) Euskal liburu zaarretako zenbait yakingarri («Yakintza», 1936, IV, 83 orr.).
11) El euskera en Ar tajona («Yakintza», 1934, II, 128
orr.).
' 12) XVII garren mendeko iru eskutitz («Egan», 1955,
VIII, 1-2, 10 orr.).
13) Naas-maas («Egan», 1956, IX, l'an asita amar bat
artikulu).
390
14) Euskal-literaturaren bilduma laburra («Egan», 1956,
1, 12'garrenean asita zazpi lan jakingarri.
15) Euskalerriko Ipuiñak (Zarautz, 1957). Itxaropena irarkolan 232 orrialde. «Kuliska Sorta», 17'garren zenbakia. M.
Lekuonak onela: «Ipuiñak, izkuntza guztien literaturaren zatirik oituenak izan oi dira. Oituenak, eta ederrenak ere bai.
Esan dezagun, ordea, ipuiñen gai au, gizon landuena ez
baño erri xumearen sorkaria areago izan oi dala. Ipuiñik
—ederrena— jaberik gabeak izan oi dira, literatura orotan,
ots, jabe bakoiztarrik gabeak; erriarenak, izen gabeak. Orregatik ipuin-sortarik geienak, «bilduak» izan oi dira. Irigarai jaunak gaur aurkezten dizkigunak ere, alaxe dira: erriaren aotik
«bilduak» —ale batzuek ez bestea—. Biltzalleak, Barandiaran,
Azkue, Caro, Irigarai... Irigarai jaunak euskeraz ikasteko-edo
argitaldi ditu. Bañan gure idazleentzako gai bezela ere aukerakoak bait-dira. Edo-ta etnographoentzako, beren etnographilanak osatzeko» (EGAN, 1957, 5-6, 363 orr.). Beronek antolatu
ta argitara zigun balta, Kirikiño'ren Abarrak libururik jasota,
beste sail bat ere.
16) Prosistas navarros contemporáneos en lengua vasca.
XX-garren mendeko Nafarroako Euskal idazlanak (Iruña, 1958).
Enrike Zubiri Gertari (1867-1943) eta Pablo Fermín Irigarai
Goizueta (1889, 1949) idazleen lanak. Gomez'en irarkolan. 193
orrialde.
17) Lizarraga Elkano'koa («Euskera», 1959, IV, 119 orr.).
18) Mogel eta Literatur-euskera («Egan», 1959, XII, 130
orr.).
19) La lengua vasca en los siglos XVI al XIX («Geografía
histórica de la lengua vasca»-n dator, askoren artean egiñiko
lana, Auñamendi bilduma, 13'garren zenbakia, 67-106 orrialdeetan.
391
20) Poesías populares vascas (Donostia, 1962). F. Michel'en «Le Pays Basque» liburuko XX'garren kapitutua euskeraz jarrita. Auñamendi bilduman, 22 ta zenbakiak,
21) Esbozo crítico, con textos, de literatura euskara profana (Iruña, 1965). «Principe de Viana»-n lenengo, 98-99 zínbakietan, eta separata bezela gero.
22) La obra dei Príncipe Bonaparte (Donostia, 1966). Separata, BAP'ettk, XXII, l'go ingurraztia. 10 oriralde.
23) Noticias y viejos textos de la «Lingua Navarrorutnr>
(Donostia, 1971). Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, S. A.'k aterata, Juli Karo Baroxa'ren itzaurrea. Lau
zati ditu: 1) Joan mendeetako euskal textuak; 2) Gure edestiko
kimu naikoa; 3) aur-jolas, ipuin eta olakoak; et a4) Elebitsu edo
bilinguismua ikutzen du. «Liburu atsegiña dugu —dio J. San
Martin'ek—, berri, xehetasun eta gehigarri askoren txokoa»
(Egan, 4-6 (1970) ta 1-6 (1971), 89 orr.).
24) Onaindia-rren «Euskal Literatura» liburuan buruzko
lanak («Egan», 1-6, 1973, 113 orrialdean, eta «Diario de Navarra»^).
25) Ainitz kritika, berri ta xeaztasun «RIEV», «BAP»,
«Principe de Viana»-n eta abarren, Txomin Aguirre, Azkue,
Axular, Bustintza, Y. Etxaide, N. Etxaniz, Loidi Bizkarrondo,
Gaxitegi, F. Idoate, J. Garate, J. M. Iribarren, Iturriaga, P.
Iraitzoz, Lizardi, L. Mitxelena, R. Tagore, A. Trueba. Oskar
Wilde, P. Zamarripa, Tournier-Lafitre ta beste askoren idatziak aztertu ta bere iritzia, beti neurritsu ta sen aundikoa,
adierazi ta emanez.
Gaiñezkakoa litzakigu emen nola idazten duen galdezka
aritzea. Ez al dugu guztiok ezagun? Ala ere, irakur zazu zatitxo au, beiñola bezela gaur ere, bizi asko gure literatur-euskeraren inguruan darabilgun auziari buruzkoa noski.
«Dakusagun —<üo— zer zioten duela 40 urte euskalari
ezagun batzuek. Ezta oraikoa eskuara bateratu baten .griña:
392
1922 urtean, Euskaltzaindiak lau batzarre bil-arazi zituen hortarako, Bilbon, Donostian, Baztanen eta Hazparnen. Entzun ziran 14,15 kitze eta opinione kolore guzitakoak, eta oroen gaiñetik .Broussain orduko-Hazpameko alkatearen eta Campion izkiriatzalllearen informea. Harritzeko da bi jaun jakitsun horien
azalpena... Emanen ditzuegu aditzera opinione batzu, on balta
ikustea zenbait gauzetan aitzinamendu poxibat dugula; eztu
balio beti nigarrez eta etsiturik ibiltzea.
«Broussain eta Campion jaunek ez dute bere izkiríbuan
alde bat autatzen euskalki bat literario gisa, besteen kalte ez
egiteagatik, bainan gipuzkoarraren alderat ixurtzen dira. Naiz
bizkaitarra, diote, bardiñena den, sendoena eta edatuena; lapurtarra ongienik izkiriatua, eta ziberotarra izpkitutsuena. Gipuzkoarraren eta lapurtarraren arteko autsi-mautsi bat proposatzen dute, besteetatik ere hartuz. B. Gaubeka, Bermeoko liburugilleak dio; bizkal-eskuara, autatu besteak baztertu gabe,
eta erdal usaiñeko hitz oro kendu. Mikolas Cortes, Bilbao>'ko
apezak dio: eztela euskalki bakar bat autatu behar langue littéraire bezala. Aski dela aur euskaldunei irakurtzen irakastea; eta
euskera hori erritarra nai du, eta ez garbizaleena. A. Zabala
Arana gramatikalari gipuzkoarra ere, euskalki bakarraren kontrakoa da.
«Federiko Belaustegigoitia, Garitaonandia («Argla»-ren zuzendari zena), Eguzkiza eskualzaina, eta Azkue gure eskualzain
buru malte zena, lauak bizkaitarrak, giputz euskalkiaren alde
dira. Eta Azkuek horren inguruan eraiki nai izan zuen gipuzkera osotu hura. Bide bat sumatzen zitzaion gipuzkoera osotua
delako horri. Eta Franziako eskuaraz ez zen guri bezik axolatu.
Belaustegigoitia iskribauak zion: «Euskera bakar batera joan
laster edo erdera bakar batek lurpetu (ehortzi). Gipuzkoako
euskera (eta euskera erreza eta errikoa) ala erdera, guretzat
beste biderik eztago».
393
Amayur-ko erretore ospetsua iskiriatzaillea izan zen Gurutz
Goienetxe jaunaren opinionea irakurri nai dautzuet, zentzun
handiko hitzak direlakotz denbora haietako... Nere iduripena
deus gutikoa bada ere, aal bezain lañoki eta garbi emanen dut.
Guzien gogorako gauza litzake eskualdun guzien artean odolez
bat garen bezalaxe, eskualera bakarra izatea. Baiñan erran beharko baitugu naski aspaldiko itz neurtzailleak ziona: Video
meliora, proboque, deteriora sequor... Bearko. Ikusten dugu
denek oberena litzakela eskualera bat artzea; baiñan denekin
gelditu beharko. Zergatik? Hará zergatik. Urrats horren ematea
gauza zailla, nekosa eta eskuararentzat kaltegarria izan laikelakotz.
Hori egitekotan, bat bear genuke artu. Zein? Ezta errex
erabakitzea. Eskualdunek buru gogor aire bat ba dugula derasate bazterretan; hori ez ala izan ta ere, au bai egia aundi
bat da, eskualduna atxikia dela bere gauzeei, baita bear ere;
eta ez luke neork nahiko bere amaren altzoan ikasitako era bazterrerat uztea, zokorat igortzea.
Euskalki guzietarik bat artzea orai bein, ez da egoki den
gauza. Erran dut, orai bein. Gero zer egoki izain den, geroak
erakutsiko du. Eskuararen batasun hori, ez indarka, baizik bere
baitatik etorri bear den gauza da. Guzien gogorakoa. On aundiak emain luzken gertaera; eta denek, bakotxak egiten aal dutena egiñez, urraska urraska bilatu bear duguna...
Eskuara izkiriatuaren batasuna, ezin da beraz erdietsi Euskaltzaindiaren agindu edo gramatika baten medioz, horiek denak
ametsak direlakotz; bainan izkiriatzaileek asko egin dezaketela
nago, euskara idatziaren desberdintasunak ttipitzeko; gero eta
geiago edatuz izkiributan erdiko-eskuara edo erdiko molde bezalako bat» {Gure Herria, 1959, 233 orr.).
Ar nal izanez gero, bada emen zentzun-alerik.
(Ikus M. Lekuona, Egan, 1957, 5-6, 363 orr.; A. Arrue, Egan,
1958, 3-6, 238 orr.; N. Kortazar, El Bidasoa, 1960, 758 zenbakia,
394
8 orr.; N. A. G., Egan, 1965, 1-6, 141 orr.; P. L. Henry, Folklore,
Dublin, I, 1959; J- San Martin, Escritores euskérikos,
orr.; Auñamendi, Literatura, III, 601 orr.; J. Bilbao, Eusko Bibliografía, IV,
418 orr.).
8.—MANUEL MARIA APALATEGI
(1901-...)
Aita Ataun'go Bonipagi, Ataun-San Gregorio>'ko «Sabiagá»
baserrian jaio zan 1901-6-13'an. Altzatzu'n ikasi zigun latin
eta abar (1914-18); Sangottza'n egin zuen iru botoen eskeintza, 1919-8-15'an; Ondarribi'n Jakintza ta Iruña'n Urtziztia
ikasi ondoren, Mateo Muxika'ren eskuz kaputxino-apalz sagaratua izan zan 1927-6-1 l'an. Bertatik lan ikaragarria egiten asi
zan, izlari ta idazle, Lekarotz'en, Donostia'n eta Ondarribi'n
bizi izanik; 1933'ko urrilletik, Aita Dámaso Intza gexorik zegoela-ta, «Zerako Argia» ta «Irugarrengo Prantziskotarra» beronen zuzentzapean utzi zituzten nagusiak.
1936'an, gerra sortu zanean, Ond'arribi'n aurkitzen zan, eta
uztaillaren 19'an Guadalupe'ko espetxean sartu zuten; baiña
laster Frantzia'ra aldatu al izan zuen, Baiona, Tolosa, Barzelona, Valenzia, Madrid eta abarretik ibilliaz 1938-12-5'an, ordea,
Tolosa utzi ta Arjentina'rako bidean jarri zan. An Buenos Aires,
Kordoba, Mendoza... izan ditu bere biziko lantegiak: iñoiz
aspertu gabe lanari ekin dio, etxeko nagusi ta elizetako parroku
bezela sarri: irakasle ta aolkulari, makiña bat dakite Nueva Pompeya'ko komentu ormak, esate baterako: ainbat batzar eta itzaldi,, apostolutza lanetan! Urtez urte Arjentina'n egin duen lana,
eta egiten ari dana, ez da errez adieraztekoa.
EUSKAL IDAZLE.—A. Bonipagi'k maite du Euskalerria, eta
maite du baitik bat euskaldunen izkera. Ikasle zala asi zan
idazten: 1920'gn. jorrailleko «Zeruko Argia» zenbakian dator
bere lenengo euskal lana. Geroztik, apaiztu ostean batez ere,
395
idatzi zuen aldizkari ortan, eta «Irugarrengo Prantziskotarra»-n.
Ainbat gezur-izen erabilli ditu lanak azpi-marratzeam; «Sabiaga», «Irular», «A. B. A.», «Legatemendi», «Prantziskotar
rra», «Ekain», «Ereñotzu», «Aritzosto», «Gudariarteko», eta
abar. Aitaturiko bi aldizkari aletan ez ezik, Donostia'ko; «Argia»-^ «Yakintza»^, «El Día»-n, «Lecaroz»-en, «Edutes
Franciscaines»-en, «Nueva Pompeya»-n, «Euskal Esnalea»-n,
Buenos Aires'ko «Boletín Americano de Estudios Vascos»-en,
eta abar; Boletín au berak zuzentzen du aspalditik.
Aipagarri dituzu bere liburu auek;
1) Egiazko Jainkoa (Donostia, 1932). Antzerkia, iru ekitalditan. Salestarren «Santa Justa y Rufina». Euskeraz. 63 orr.
2) Asis'ko Frantzisko Deunaren Bizitzatxoa (Iruña, 1932).
Irudi ederrez apalnduta.
3) Asis'ko Beartsu Maitalea. H. Gheon'en «La Vie pro*
fonde de St. Francois d'Assise», euskeraz.
4) Instituto Americano de Estudios Vascos (Buenos Aires)
1943'an irasia. Ainbat idatzi du A. Ataun'ek aldizkari ortan,
bal euskeraz eta bai erderaz; balta itzaldi ederrak eman ere,
«Francisco de Vittcria», «Bernard d'Etxepare», «Azkue» ta

You have read 1 text from Basque literature.
Next - Euskal Literature V - 24
- Parts
- Euskal Literature V - 01
- Euskal Literature V - 02
- Euskal Literature V - 03
- Euskal Literature V - 04
- Euskal Literature V - 05
- Euskal Literature V - 06
- Euskal Literature V - 07
- Euskal Literature V - 08
- Euskal Literature V - 09
- Euskal Literature V - 10
- Euskal Literature V - 11
- Euskal Literature V - 12
- Euskal Literature V - 13
- Euskal Literature V - 14
- Euskal Literature V - 15
- Euskal Literature V - 16
- Euskal Literature V - 17
- Euskal Literature V - 18
- Euskal Literature V - 19
- Euskal Literature V - 20
- Euskal Literature V - 21
- Euskal Literature V - 22
- Euskal Literature V - 23
- Euskal Literature V - 24
- Euskal Literature V - 25
- Euskal Literature V - 26
- Euskal Literature V - 27