🕙 28-minute read
Euskal Literature V - 19
Total number of words is 3669
Total number of unique words is 2007
29.0 of words are in the 2000 most common words
40.7 of words are in the 5000 most common words
47.5 of words are in the 8000 most common words
1920'tik agertzen dira bere lanak «Euskal Esnalea»-n; «Argla»-n ordea 1924'tik aurrera; bardin Iruña'ko «Zeruko Argia»^ eta «La voz de Navarra»-n ere. Txile'n zegoelarik, ainbat euskal artikulu azaldu zitun ango «Euzkadi»-n, idazpuru
onekin: Gure baratzeko loreak; euskal idazleen bilduma izan
bear zuena. 1948'an, Buenos Aires'en ospatu zan euskal itzulpen sariketan lendabiziko saria berak eskuratu zuen.
Liburu bezela auek argitaratu ditu;
1) Euskeraren etorkizuna (Donosti, 1928). Itzaldiak libu-^
rúan dator.
2) Genio y Lengua (Tolosa, 1935). 263 orrialde. Tolosa'ko Mokoroa Anaien Liburutegiak Beasain'go Frantzisko Ezkiaga'ren irarkolan irarrita. Garai artan, gerra aurretxoan, kezka bizia zebillen euskerari buruz gure idazleen artean. Eus296
kera mintzatua gero ta beerago zijoan, eta idatzia ere ez zebillen antza bide egokiz. Ori salatuz J. Aitzol'ek ainbat artikulu ondu zizkigun «Euzkadi»-n; baita «Kepa» batek «Euzkerea»^ ere. Altube euskaltzaiñak orduantxe atera zuen bere
«La Vida del Euskera». Aita Mokoroa berriz, ezin kenka orretan ixillik egon, eta liburu au osotu zigun; euskaldun izateak
zer eskatzen digun azaldu ondoren, gogarketa mordoa ematen
digu euskal senari ta izkuntzan buruzkoak. Liburu sakcn eta
giartsua nunbait, betiere atsegiñez irakurten dana.
3) Curso de lengua vasca (Txile, 1943).
4) El problema del vascuence (1952). Aita Villasante'ri
egindako karta.
5) De vida o muerte. Operación de salvamento (1956).
Arantzazu'ko Batzarrean irakurri zuen txostena. Euskal idazleak señera ekarri nairik, betiko kezka azaltzen du zauri bizitan.
6) Erraondo-ko Azken Danbolinteroa (Bilbao, 1958). Arturo Kanpion'en Ipuia, irugarren aldiz, bere gisa euskeraz antolatua. Ellakuria'ren irarkolan egiña. 22 orrialde. Anjel Badillo'ren lau marrazkirekin. L. Mitxelena'k onela: «Leenago argitaratua izanak eztio ezer kentzen Aita Mokoroa'ren itzulpenari. Beste argitaraldiak, izan ere, eztira erraz arkitzen. Eztakit gaiñera onelako euskeralpen bat bear baiño geiagotan argitara ote ditekean, ain da euskalduna, erraza, garbikeririk gabe
garbia, ugaria. Erderazkoa baiño luzeagoa dela, eta zer? Izkuntz
eredu bikaiña da itzulpen au, itzulpena izan arren. Or gabiltza
beti gipuzkera delako euskaíki ori osatzen, berritzen eta egokitzen. Ba ote dakigu, orratik, zernolakoa den obetu-bearrean ari
geran izkera? Neri beintzat —ikasiagoengatik enaiz ari— deus
ere eztakidala iruditzen zait «Ibar»-en itzulpen au irakurri ondoren» {Egan, 1958, 106 orr.). Bigarrenez «Euzko-Gogoa»-k
argitaratu zuen, 1952'gko 9-10'gn. zenbakian eta 1955'gneko
3-4'gn. zenbakian.
297
7) Lengua vasca de hoy y de mañana (Zarautz, 1971).
116 orrialde. Itxaropena irarkolan. «Auñamendi» bilduma,
10'garren alea, Anexa. Zortzi galderarí erantzuna ematen die
liburu onek, euskeraz ta erderaz batzuk, eta azkenez euskera
batuari buruz leenagoko euskaltzaleak esan zutenen txorta txikia dakar. Len-galdera au duzu: «Ba ote da, euskalkien artean,
guztiek berezko eta elkarrekiko duten muinik, euskera dei daitekeenik? Zertan datza, zure ustez, muin hori?».
8) Egiaren Billa. Zentzuz eta gizabidez (Bilbao, 1973).
Ellakuria'ren irarkolan; 51 orrailde. Luis Mitxelena'ri erantzunaz, Gcirigolzarri'tar Xabier eta J. M. Mokoroa'k egindako
liburutxoa. L. Mitxelena'ren «Idazlari Hautatuak» argitara zutenean, an «Azken ordukoak» izen-buruarekin agertzen ziranak, asko jarri zituzten kezkatsu. Oien artean Mungia'ko gaztea, Goirigolzarri. Onela berak sarreran: «Nire moduan beste
batzuk geratuko ziralakoan, kezkaz beterik, azken orri orretan
ezteakada mingor geien jartzen dautsazan gizon ospetsu onegaz alkar-izketa bat egitea erabaki dot, era onetara gauzak argi jartzeko asmoz... Ori dala-ta itaunketa au eratu dot, ta ondo
egongo litzake A. Mokoroa'ren pentsakeragaz egon ez arren
bere, erantzun oneik irakurtea; bere eretxiak gizon jakintsuan
eretxiak dira, ta beste gizon jakintsu batek kritikatua izan dan
ezkero, bien arteko eztabaida onetatik argi apur bat geiago gura
rteake... Nik itaunak jarri dodaz; A. Morokoak dau itza». Badu
piperra liburu onek.
9) Ortik eta Emendik (Argitara-gai). Urte askotako lana,
esakera zaar eta euskal erriak etengabe aotan darabilzkiti itz
jatorrez ornituriko 'tik gorako fitxa-sail txit mardoa.
Oralnduk orain, literatur arlo onetan asi berri nintzala, idatzi
nion A. Mokoroa'ri bere esku arteko lanez zerbait jakin nai
nuela-ta. Onela erantzun zidan: «Ortik eta emendik zer dan
eta zertan dan itz gutxitan ezin esan nezake. Zerorrek begiz
ikusi al bazendu, obeto jabetuko ziñake nere lan ontaz». Eta
Bilbao'ra joan nintzan batean, ikustalditxo bat egitera joan nin298
tzakion pozik. Dana erakutsi zidan. Ura bai lana! Au ta bestea
miretsiz, aneika galde egin nizkion. Irripartsu, nik nai beste
azalkizun opa zizkidan. «Kardaberaz» taldeak bere gain artua
du lan eskerga au argitara emateko arloa, Idioloji iztegi bat
izango dugu, eder ta bikalña. Betorkigu alik ariñen!
Esku-zarta beroak merezi ditun arren, gure txalorik eztu
bear A. Mokoroa'k lanerako. Guk uste baiño idazti geiago aztertu ditu, zaar eta oraingo, urteak dirala esku artean dakarren lan
gotorra biribiltzeko; makiñatxo bat txartel osotu du euskal idazle ta esale ¡atorren emaitzez jantzirik. Guztiontzat lan bikaiña
dagigulako gure eskerrik kartsuenak merezi ditu; aren lanerako gogo sendoa, berriz, bekigu eredu darabilgun arloan. Ortaz,
Muxika'tar Errupin'ek onela idazten zuen Lazkau-tik: «Guretzat, gazteontzat, eredu dizdiratsu izan daiteke. Orrelako asko
bagenitu euskaldunon artean, ziurki gure biotzeko euskera gaixoa lalster balño laister indar-berritako litzake udaberriko zugaitz mardularen antzo» (Yakin, 1959, 10 alea, 79 orr.).
Euskaltzaindikoa. «Ibar», «Argizale», «Iparralde» izen-goitiak erabilli ditu.
(Ikus B. Estornes Lasa, Estética vasca, Buenos Aires, 1952; S.
Onaindia, MEOE, 863 orr.; L. Mitxelena, Egan, 1958, 106 orr.;
Errupin Muxika, Yakin, 1959, 10 alea, 77 orr.; J. San Martin, Escritores euskéricos, 1968, 131 orr.; Auñamendi, Literatura, IV, 65 orr.).
50.—TOMAS GARBIZU SALABERRIA (1901-...)
Lezo'n munduratu zan 1901-9-12'an, San Juan kalean, 15'garren zenbakian, urrengo egunean bataloa arturik. Kandidb ta
Maria'ren seme ta gorago aipatu ditugun Juan ta Tomas'en
anai. Musikalari ta euskal idazle. Donostia'n bizi da.
Musikalari lez, naikoa idatzi du: 1) Euzkel Abestiak (Tolosa), iru abots berdiñetan; 2) Eusko Eresiak (Tolosa, urterik
gabe, ta Barzelona, A. Boileau ta Bernasconi); 3) Oroi-miña
(Tolosa); 4) Euskal Meza, ta abar.
299
Euskal idazle bezela, ordea, «Euskal Esnalea»-n dauzka batez ere, naikoa olerki ta osterantzeko, 1924'tik 1929'ra bitartean.
(Ikus Euskal Esnalea, 1927, XVII, 189 orr.; Auñamendi, Literatura, IV, 68 orr.,; J. Bilbao, Eusko Bibliografía, 583 orr.).
51.—IÑAKI OLABEAGA TA ALDANONDO (1901-...) ^
1901-10-14'an Donostia'n jaio zan, «Kanpanaro» karrikan,
Parte zarreko jatorrizko kaleetakoa. Donostiar zarrentzat «Joxemarifar Kaxkariñak» zuen ezizena. Aita, Donato Olabeaga Zumalabe, Donostiarra ta itxasontziko pilotu, bere garaian eso ezaguna, bertako kai aldean; ama, Manuela Aldanondo Berra,
Astig:rr¡3ga'ko Xanitomendi'ko baserri batekoa: etzuen bein eré
erdera ikasi. Bost anal ta iru arreba izan ziran. Bat, Iñaki,
Salletarra egin zan. Manuela arreba lekaime, «Karmeldar Mixiolarien» taldean sartu ta Peru-Lima'n il zan.
Garai artan Salletarrak Frantzi'tik botata izanik, Donostira
etorri ziran batzuk, eta «Aingeruen Ikastetxe» iriki zuten ta
ara joan zan gure mutikoa, erdera ta lenengo letrak ikastera.
Ordun sortu zitzaion Iñaki'ri euskal-erdel burruka. Ikastetxean
dana erderaz, kalian ia dana, baiñan etxean nai ta nal ez euskeraz egin bear. Ume-aroan or ibilli zan meza-mutíl bal Donostiko
kaleko Sari Pedro'n, bai Santa Teresa, karmeldarren elizan, eta
bai Santa Maria parrokian.
Amalau urte zituela Irun'go Lasalletarren Nobizio-etxean
sartzen da. An erdera ta frantsesa bapo sakondu zituen, balña
balta zoritxarrez euskera ziaro aztu ere. Amasei urtekin, urte
bateko nobiziadu ondoren, Bujedo (Buxgos)'era irakaslaritzako
ikasgaiak eta azterketak egiten. Or bai euskera benetan aztu
zuela. Lelengo aldiz Donostira etxeratu zanean, gurasoak eus^
karaz ta semeak erderaz ekin bear. Geroztik ez-izen bat jarri
zioten etxean: «Ara emen guretar maketo ikasia».
300
Emeretzi urte zituela Irun'go San Martziai ikastetxean asten
da maixu jardunetan. Bera izango du bizitzako lana. Ordun sortzen zaio euskal zaletasuna. 1922'an Baiona'ra bialdu zuten komertzio ta gaztelania erakusten. Iru urte egin zituen an. Gero
bizitza osorako profesa egin ta osasunez makal zegoela ta Barakaldo ondoko Arboleda'ra bialdu zuten nagusiak. Emen urte
bakarra egin eta berriz igorri zuten Irun'go San Martziai ikasCetxera; berton osatzen du frantses ikasketa ta inglesaz ere
jabetu.
Errepublika etorri zanean, abertzaletasunak indar aundia
artu zuela ta Estatutoa ba-zetonrela-ca, berekin batean ikastetxean elebitza zetorrela-ta, Anal nagusiak euskal textuak sortzea
bultzatu zien anai batzuei, Iñaki tartean zala. Garai artakoak
dira Bruño'k argitartu zituen Zenbakiztia ta Neurkizíia. Guda
etorri zalako, or geratu ziran baita, eskuz idatziak, «EuskalEliztia» euskera utsean eta «Euskai Idazleen Antologia».
1936 urtean gaude. Gerraldla. Iñaki anaiaren bizitza arriskuan zegola-ta, Anai nagusik Frantziko Ipar aldera, Annappes
erritxora bialtzen du; Lille inguruan datza erri ori. Zortzi urte
egin zituan an, Lilleko Ikastetxe nagusian ikasle jarraitu ta
etxean gaztelera maixu bezela. Zintzoa izanik, noski, Buruzagiordezkari izendatu zuten. Gero Europa'ko guda orokorra. Ango
ikasleekin igeska oiñez ta gosez egin zituen, doixtarren egazkiñen lerkal biidurgarrien pean. Zorionez danak bizirik irten ziran.
Arat-onat ibilli ondoren, 1944'an artu zuen Anai nagusiaren
deia berriz Euskadi'ra biurtzeko. Baiñan doixtarrak etzioten
igaro-biderik eman ta Ustaritz'en eskola ematen egon zan alemanak joan arte. Or asi zan euskeraz eskola ematen. Gero,
Euzkadi'n sartu bai, baiñan Zaragoza'ra bialdua izan zan. An
ere buruzagi-ordezkari izandatua izan zan. Frantsesa ta inglesa
erakustea zan bere lana.
Andik lau urtera Zarautz'en daukagu. Eta ementxe asi zan
euskeraren alde burrukan. Mutillak euskeraz danak zekiten,
301
baiña ez irakurtzen era ez idazten etzekken; beraz, arrak asi
zitzaigun gogor. Ikastetxeko^ nagusi zala, ainbar euskal kanta
erakutsi zien mutikoai. Baiña etsaia beti ennai: «Madrid'en
«separatista» zala saiatua izan zan eta Peña Garikano'k, orduan
Gipuzkoan gobernadore zanak, Gipuzkoa'tik jaurti zuen.
Anai nagusiak Sestao'ra bialdu zuen. Gero, andik Bilbao'ra.
«Ediciones Bruño>>-ren arduradun jarri zuten. Garai artan asi
zan San Anton'go euskal mezak 14 urte zear, orain arte, zuzentzen. Baita 16 eliz parroki tan izan da euskai illetak zuzentzen oar-arazle (monitor) bezela. Gaur LasaUíetarrak lenengo
euskal elkartea sortu dutela-ta, or dago Ibarrekolanda kalean,
zazpi anai euskal ikasleen nagusi.
EUSKAL LANA.—Ez du askorik idatzi, baiña bere lumatik
irtena ezti-markatza bezin goxoa duzu. «Egan»-en, «Nora?»-o,
«El Bidasoa»-n, «Euzko-Gogoa»-n, «Olerti»-n eta abar idatzi
digu. Sestao'n aurkitzen zalarik, beta apurtxo bat zeukala-ta,
olerkietan jarduten asi zan. Olerki oiek gero iru liburutan eman
dizkigu, oso poliki. Ona:
1) Gogoetan (Bilbao, 1972). San Anton Katekesla. 75
orrialde. Poesi-sail ederra. Neurkera askotan, berezko senez
eginda maitezko ta osterantzezko lan -legunak.
2) Maite dedana (Erandio, 1975). Telleria irarkolan. 117
orrialde. L a u sailletan banatzen da liburua: 1) Saiaketak (17
lan); 2) Amalaukoak (6 olerki); 3) Bertso tankeran (9 olerki),
ta 4) Antzin Liturjiko Jai-egunetan zear eta Begoña'ko Amari
(olerki bat). Neurri askotan taiutuak auek ere, ulerterrez ta goxo. Etxebarria'tar Juan AnjePek dagitso itzaurrea, ta onela mintzatzen da: «Anai Olabsaga'k Jainkoa ta Jainkoarekikoak maite
ditu benetan: Gizadia ta Izadia. Diliges p r o x i m u n t u u m : urrago ta maiteago. Orregaitik eusko lurra ta eusko gizona biotzerraietan daroaz samurkiro. Izadia eder ta gizadia azke nai
ditu...». Sentipen aundiz moldatuak daude neurtitzok. Eta biotzak itz egiten dizu. Euzkera goxo, xamurra darabilkizu», beiñola Basarri'k esan zion bezela.
3) Biotz iturritik (Bilbao, 1977). Berogei olerkiz jantzitako
idazti mardula, oso ederld irarrita. Idurimen eta biotzondoz
gaiñezka. 108 orrialde.
4) Badu oraindik beste idazti bat ere, itz lauzkoa: Salle'ko
Juan Bautista'ren Bizitza laburra (Irun, 1955).
«Txotx» izenordea erabilli zuen.
52.—LUZIANO ARISTIZABAL (1902-...)
Oiartzun'en jaio zan Aita Frantziskotar au 1902-1-8'an,
«Arkale» baserrian. Baserrian jalotzeak, berriz, —ba al dakizu?— bapo laguntzen dio —berak ote daki zertan?— euskal
idazleari. Gure lurra, izan ere, eskola duzu, igartzeke irakasten duena.
Oartzuar augatik diost A. Garate'k: «Baserritar eskoladuna
ta buru argikoa ta asko ikusia» dala. Beraz, leengo «Donostia'ko
«Argla»-n eta oraintsu «Anaitasuna»-n nekazaritzako gaiak oso
goitik erabilli oi izan ditu.
«Elorri» izenordeaz firmatu izan dizkigu euskal lanik geienak, «Euskal Esnalea»-n 1924'tik aurrera datoztenak eta. Oremen eratu dituzten sariketetan ere, ez da atzeniengo geratu:
«Euskal Esnalea»-k antola zueneko baten, «Orixe» geratu zan
lenengo, «Elorri» bigarren ta R. M. Azkue, irugarren. Beste
sariketa baten ere, Pasai'n bizi zan J. Garbizu, «Zubigar» olerkaria ta «Elorri» berdin gelditu ziran, lenengo ta bigarrengo
sariak berdin banatuaz.
(Ikus Euskal Esnalea, 1926, XVI, 122 orr.; J. Bilbao, Eusko Bibliografía, I, 274 orr.).
303
53.—PEDRO ARANGUREN MENDIZABAL (1903-...)
Prantziskotarra. Legazpia'n jaio zan 1903-4-15'an. Arantzazu'n osotzen ditu len-ikaskizunak, 1913'tik 1918'ra tartean,
gero Arantzazu'n bertan eta Erriberri (01ite)'n egiñik, 19191926, Filosofi ta Teoloji ikasketak. Apaiztu ondoren, Kuba'n
lan egin zuen mixio-arloan, lumaz eta itzez.
EUSKALTZALE.—Euskal gaiak beti kezkatu izan dute. Eta
»Arantzazu»-n, «Egan»-en eta «Euskera»-n agertzen dira bere
euskerazko lanak. Euskaldunok lotsakor bait gara idaztean, izenordez firmatu ditu sarri bere artikuluak. «Egan»-en (Donostia, 1957) daukazu beronen lan bikain bat; Aita Astarloa, euskal idazlea. Baita «Euskera»-n (Bilbao, 1961) ere, Aita Astarloari buruzko lan sakona: Urteco Domeca guztiyetaraco verbaldi icasbidecuac libururik ateratako adizkiak.
Lenengo lana, 1957'ko otsaillaren 2Pan, Donostia'n Urkixo aretoan irakurritakoa duzu, ta bigarrena, A. Villasante'k argitaratu zuen Euskaltzaindiaren aldizkarian, A. Bitor Garamendi'k eta Arantzazu'ko ikasle batzuk lan jatorrari egiñiko laburpen bezela.
(Ikus Egan, 1957, 5-6, 309 orr.; Euskera, 1961, VI, 59 orr.; Auñamendi, Literatura, IV, 88 orr.).
54.—ANTOLIN ALBERDI ARREGI (1903-...)
Soráluze'n munduratua dugu, 1903-9-2'an. Au ere, beste
askotxo lez, «Kirikiño»-k egin zuen idazle. Ainbat egunerokotan agertazi zizkigun errialbistak, labur eta goxo. Oraindik ere
idazten digu Paris'ko «Euzko-Deya»-n.
304
7) Argitaratu gaberik lanok utzi zituen: 1) Andre Mari
Gaztediaren biotzean, goikoaren bigarren atala bezelatsu; 2)
Andre Mari Mirarietan; 3) Gar-Mar'en Sugerencias (I Atala)
euskeraz; 4) Eresi Ikasbidea, Euskaltzaindiari argitaratzeko
emana; 5) Joan Gurutzekoaren Gogo-Abestia (Cántico Espiritual) eta Maitasun-sugar bizia (Llama de amor viva) euskeraz;
6) buskal-esakera sailla, urteetan zear bildua.
Onezaz gaiñ, maite zuen txistua, ta Markiña'ko txistulari
Ansola anaientzat batez ere, lan auek mamindu zitun; 1) Or
konpon!; 2) Urrundik; 3) Nere andrea; 4) Bach'en Re pitiñeko
fuga; 5) Bethoven'en Artzai-sinfonia, ta abar.
NOLAKO IDAZLEA?.—A. Ibiñagabeitialk, «Andre Mari Eus
lerriko mendietan» aztertzean: «Beti ere karmeldarrak euskaltzale gartsu izan dira. Lekuona'tar Imanol'ek liburuaren AURKEZ'ean dion bezala, izan dute karmeldar oñutsak aurrelaririk
euskal lasterka-zelaian. Aita Prai Bartolome «Euskalrrijetaco
olgueta ta dantzeen neurrizco gatz-ospindua» eta «Icasiquizunac» idatzi zituen bizkaitar idazle trebea. Geroago ere izlari
aipatu, eta idazle antzetsurik eman du Karmel'go ordenak. Pozgarria benetan... Aita Emilianoren gorako idazle bat euskera
aberats, yori, ta yatorrez agertzea» (Euzko-Gogoa, 1952,
60 orr.).
Eta «Andre Mari Gaztediaren eskuetan» liburuaz, L. Mitxelena'k: «Auxe esan genezake galari buruz; biziro egoki azaldu
duela Aita Emiliano'k berea. Ia 300 orrialdeko liburu onek gai
aberatsa du, ongi tajutua eta zeatz eta garbi aditzera emana.
Izkera berriz ederra ta ugaria. Eztabil egillea Txirrita-patroiarekin: euskera landua du, jasoa. Baña ez geiegi, edozein irakurlentzat adigaitz izateko adiñakoa ez, alegia. Ezur-muiñetan sartua deuka gure izkuntzaren izaera eta joskera eta lasai dabil
321
orri eskerrak erdi-mailla atsegin batean: gora-naiean, baiña ez
goregi; erraz-zurrean, baiña ez narrasegi» (Egan, 1955, 1-2,
55 orr.).
fer •
(Ikus A. Ibiñagabeitia, Euzko-Gogoa, 1952, 3-4, 60 orr.; berdin,
1954, azilla-lotazilla, 208 orr.; L. Mitxelena, Egan, 1955, 1-2, 55 orr.;
J. San Martin, Egan, 1967, 1-6, 114 orr., ta Euskera, 1968, 282 orr.;
Auñamendi, Literatura, III, 472 orr.; J. Bilbao, Eusko Bibliografía,
III, 132 orr.).
61.—ANIZETO ZUGASTI IRIONDO (1904-...)
Altza'n ludiratu zan 1904-4-17'an. Apaiza. Eliz-ikasteak
Andoain'en eta Gazteiz'en egiñik, 1925'an artu zituen ordena
txikiak eta 1927'an apaiztasuna. Ondoren, Lanziego'n egin zuen
apaiz-laguntzale ta organu-joile; gero, San Pedro Pasai'n, Soraiuze'n eta Donosti'n kapillautzan jardunik. Euskaltzaindiko urgazle. Liturgia euskeraz eratzeko izentaturik dagoen lau Probintzietako Elizbarrutiko Batzordekoa.
EUSKAL IDAZLE.—Ikasle zala ta gero, beti azaldu izan zaigu
euskaltzale zintzo. Gerra aurretik Donosti'ko «Argia» asterokoaren zuzendari-ordeko izan zan luzaro. Eta orrez gaiñ, «Euskal Esnaiea»-n, «Aranzazu»-n, «Zeruko Argia»-n, «Egan»-en
eta abar idatzi du naikoa. Beronen lenengo lanak «Euskal Esnalea»^ (1926) datoz, bertsoz eta itz lauz. Eta «Argia»-k azken
urteetan zekarzkin funts-lanak, ia beti, bereak ziran.
Ona argitara ditun lanik beiñenak:
1) Maiatze'ko Loreak (Zarautz, 1950).
2) Jesus'en Bioizaren Illa (Zarautz, 1951). Itxaropena Argitaldariak. 80 orrialde. Sarreran dio; «Gogoratzen, irakurle,
igazko «Maiatze'ko Loreak» liburutxoa? Aretxen senidea nauzu
aurtengo «Jesus'en Biotza'ren Illa». Aita bera degu biok, aitordeko bera, zar eta berri, soñekoak ere bai. Ua ba-omen dabil
322
Gipuzkoa'n erririk-erri, elizarik-eliza ta etxerik-etxe. Andre
Maria'ren aintzarako ta kristau askoen onerako izan omen
da. Ez nuke besterik nai nik neretzat asko zabaldu ta Jesus'en
Biotza'ren aintzarik aundienerako izan eta kristau askoen
onerako».
3) Argi-bidea (Zarautz, 1951).
4) Garbitokiko Animen Bederatziurrena (Zarautz, 1951).
5) Bederatziurrenak (Pasai, 1951).
6) Ezotzi'ko Andre Mari'n Bederatziurrena (Zarautz,
1952).
7) Argi-bide txikia (Zarautz, 1957). Itxaropena Argiíaldaria. M. Lekuona'k «Egan»-en (1957, 3-4) onela: «Bear-bearreko zan liburu polita. Ez umetxoentzako, ez aundientzako.
Bal bion arteko. Tarte eri bete bearrik gendukan gure Elizliburuetan. Eta betiko gure Zugasti apaizak bete digu. Eta
bete ere ez nolanai. Ondo ausnairtuta, ondo pentsatuta. Gaiaren
aakera, ta itzaren egokiera. Betikoa azaldu zaigu gure Elizidazle oia. Goizarratsetako otoitzak, Meza Donea, «Otoitz ederrak», Aitortza, Jaunartze, Gurutzbide, Errosario Santu, Abestixorta Eliz-kanturik oituenekin... Eta dana, izkuntzarik ederrenean, umeen einean. Edergarriak, gañera, eta ez nolanaikcak,
A. Iriondo prantziskotarrak egindakoak; koloretan baleude, iñorako lotsarik gabeak, umeentzako erarik egokienean... Orra zer
dan gure Zugasti'ren azkeneko liburua. 140 orrialde; boltxikorako neurrian; papera, txuri-txuri ta xendo-xendoa». Bizkaeraz
ere, Kerexeta'tar Jaime'k atonduta, argitaratua izan da: Bilbao, 1965, «Encuademaciones Belgas» irarkolan, 118 orrialde.
8) Amabirjiña Miraritsuari (Donostia, 1962).
9) Itun Berria (Donostia, 1967). Izarra irarkolan. 636
orrialde. Liburu au egiteko esku artu dutenak: Orixe'k, «Jesukristo Gure Jaunaren Berri Ona» eta «Apostoluen Egiñak eta
Idazkiak», Kerexeta'tar Jalme'k bizkaieraz eta Zugasti apaizak
gipuzkeratuta, Gallastegi'tar Lander'en marrazkiekin.
323
10) Salmudia (Donostia, 1968). Izarra irarkolan. 357
orrialde. J. Kerexeta'k bizkaieraz egiña, gipuzkeraz jarrita. A.
Zugasti'k sarreran: «Salmuak euskeraz. Zertarako? Euskaldunak Jaungoikoarekin, beren izkuntzan itzegin al izateko. Elizak
beti izan du oso gogoko, Salmuak lagun, otoitz egitea. Orregatik, beren bizibideak ala eskatzen dualako, Eliza osoaren
izenean, otoitz egin bear duten apaiz, pralle ta mojai, beren
errezuetan, naiz bakarka naiz sdlean, besteak beste, Salmuak
esateko ala kantatzeko agintzen die. Eta errezu ortarako liburu
berezia dute, eta Salmuak dira errezu-liburu orren ardatz sendo
ta mami gozo.
«Orain, ordea, kristau guztien bizitzan otoitz-bide au sar
dedin egiñalak ari ditu Elizak. Ortarako, elizkizun askotako
liturjian Salmuak irakurtzeko ala kantatzeko agindu die. Eta,
ain zuzen, Batikano II Kontzilioak, elizetako apaizal eskatzen
die, igandeetan eta urteko jalrik aundinetan, beren otoitzaldietako zati nagusienak, —bezperak batez; ere—, erriarekin batean
esan ala kanta ditzatela (Cons. de S. Liturgia, 100). Kristaubizitzan ba-dira milla tankeretako gora-berak, eta oietako bakoitzari dagokion giroarentzat ba-ditu, Jaungoikoaren argibidez
egindako Salmudiak, itz egokiak, gogoeta sakonak eta biotzkada
xamurrak, pozaldlan oju egiteko, atsekabean intziri, bearraidian eskabide; aulerian kemen eskatzeko, ezbearrean erruki,
illun-orduan argi,erori-aldian itxaropen, zalantzan zuzenbide,
pekatuan barkapen, grazian kaupen eta maitasun. Ori guztia
euskeraz, zurea dezun izkuntzan, beste izkuntzek ez bezela, biotzean ikutu goxQ egiten dizun, zure amak erakutsitako
mintzairan».
Olerki gisan, gogora dezagun emen, beiñola J. Aitzol'ek
zesana: «Apal eta goxo bertso leunetan gai egokiak ikutzen ditu
Zugazti apaizak» (Eusko Olerkiak, 1930, 22 orr.). «Euskal
Esnalea»-n eta Argia'ren «Egutegietan» batez ere, jatorki landutako poematxoak dauzka.
324
(Ikus S. Onaindia, MEOE, 913 orr.; Egan, 1954, 5 orr.; M. Lekuina, Egan, 1967, 3-4, 237 orr.; J. San Martin, Escritores euskéricos,
175 orr.; Auñamendi, Literatura, IV, 91 orr.).
62.—GILLERMO LARRAÑAGA (1905-...)
Menpetasunaren seme dalarik arat-onat maiz ibilli bearra
izanda ere, jakin du oindio nundik atera euskerari berea emateko
bear izan duen astia. Nagiarena omen da «ez dut astirik» esaka
jardutea.
Azkoiti'n jaioa dugu A. Larrañaga jesulaguna, 1905-4-10'an.
Loiola'n, Oña'n eta Marneff'en eliz-karrera ta apaiztu ondoren,
maixutza egin du ia beti, Karakas'en, Bilbao'n, Las Palmas'en
eta Muskaria'n beintzat. Loiola'n zegoela, 1924'an, «júnior»
bezela latin eta izkuntzak ikasten, Aita Ibero'ren liburuxka suspergarria irakurrita, Zaitegi, Andima, Lauaxeta, Muxika ta
beste batzukin euskera ikastera bizkortu ziranetarikoa dugu.
Eta euskera alde lan egiten jarri ziranetarikoa, alegia. Arrezkeroko da beronen) euskal zelatasun uka-eziña. Irakatsi artean ere,
asti-orduetan, luma aizatu bear.
EUSKAL IDAZLE.—Venezuela'n irakasle zebilkigularik, «Euzko-Gogoa»-n asi zan idazten, edo bere lanak argitara ematen
beiñik-bein.
Lan auek eskeiñi zizkigun J. Zaitegi'k sortu ta zuzenduriko
aldizkingi ortan: 1) Venezuela'ko matxinadak amarzortzigarren
gizaldian. Euskaldunak berotutako opillak? (1956, VII, 114 orr.);
2) Milla ta bat gauetako ipuiak (1956, VII, 42, 57; 1957, VII,
37, 63; 1958, IX, 181 orr.); 3) Anchieta'tar Jose Brasüeko
mixiolari mirarigilleak Loyolako Iñazio deunari bere abizena
zergatik ixiltzen} (1957, VII, 103 orr.).; 4) Juan de Lakosa
1958, IX, 284 orr.); 5) Izkuntza ta abenda, Arthur Kanpion'ena
325
euskeraz (1959, X, 23 orr.); 6) Futbol'a (1959, X, 150 orr.).
Aurrerago oraindik, au argitaratu zuen: Lenengo kerexalia (Bilbao'ko Euzko-Deya, 1921, I, 24 orr.).
Baiña auxe dugu G. Larrañaga'ren lanik gotorrena: Laudare
Jakintza. Botanika (Gazteiz, 1975). «Eset» irarkolan. «Kardaberaz Bilduma», 8. 183 orrialde. Liburu onekin jaso zuen egilleak 1970'an, Karakas'ko ELE'k (Euskera Lagunen Elkarteak)
jarritako «Andima Ibiñagabeitia Saria», lenengoa noski, milla
dolarrekoa.
A. Larrañaga'k urte askotan izadi zientzi arloa irakatsi izan
du Indautxu'n eta Tudela'n batez ere. Andima zanaren adiskide miña dugu, gaiñera, ta ez da bat ere arritzekoa gai orri
buruz liburu eder bat ornitu nai izatea. Andima bera ortan
aria dugu, dakigunez; «Euzko-Gogoa»-n ikusi dezakegu nola
ibilli zitzaigun Botanika euskeraz eman naiez; baita aurrerago
Lakoizketa, Arantzadi, Elizalde, Althebe ta beste batzuk ere
ortan gurituak ditugu.
Botanika ezezik, Ikasgu nausietarako beste gai asko ere
xeatu dizkigu azkoitiar bizkorrak euskeraz. «Bi ikastetxe auetan
(Indautxu ta Muskaria) idatzi ditu —diosku Joxe M. Otamendi'k, «Landare Jakintza»-ren aurkezpena egitean— eskuetan daukazun Botanika ta argitaratzeko presto dauden Geologn,
Zoología ta Biología. Kirnika ere, zabal askoa euskeraz jantzi
du. Batxilleratoko ikasleentzat liburu egokiak. Azken urteotan,
bere lana ikastoleko gai izan ditzeken, ezikuntza basikurako
textoeri eskeiñi die. Izadi arloko1 textoeri ain zuzen».
Guenik, goresmen aspergarrietan naasi gabe, gizaseme zalu
onen lana gogotan artu ta guztioi jarraibide izan dakigun, «Euskera»-k dakarrena aldatuko dizut. «Etengabeko langille isil jarraitua izan dugu —idazten du— Aita Gillermo Larrañaga. Hainbeste lan ditu atereak euskal aldizkarietan, eta hainbeste argitara gabeak. Beti irakaskintzan baritu, Ordenako nagusiek
bialdu duten tokitan... Beste askok, toki aldaketa hoien aitzakiaz aguro ukatuko zuen euskaltasuna, erromantikokeria baili326
tzan. Zuk ez duzu horrelakorik egin. Beti eraman duzu zeurekin euskeraren kezka, non-nahi zaudelarik. Eta euskeraren akb
lan egiteko gogoa obraz erakutsi eta mamitu duzu. Batez ere,
Bidaktika eta Jakintza izan dira zuk jorratu, hornitu eta jantzi
nahi izan dituzun sailak. Alde batetik, euskera horren premia
gorritan dagoela ikusten zenduelako, eta bestetik zure irakaskintza ofizioak ere hartako galtzen zaituelako» (1971, 133 orr.).
Euskera arin, trinko ta garbia du. «Azkoiti» ta «A.» erabilli
ditu izenorde bezela.
(Ikus J. San Martin, Escritores euskéricos, 114 orr.; Auñamendi,
Literatura, IV, 103 orr.; J. Bilbao, Euzko Bibliografía, IV, 601 orr.;
Euskera, 1971, XVI, 133 orr.).
63.—MARTIN ITZIAR AGIRRE (1905-...)
Gizaseme jator, ixil, langillea. Azkoiti'n jaio zan 1905-1111'an. Berea duen oski-denda batean lan agiñik bizi da; gaur
alargun. Dakiana erriko eskolan eta irakurriaz ikasia du. Irakurriz, ala ere, gogo sendoaren jabe danak asko ikasi dezakenik
ezingo du iñork ukatu.
Umetan txorizale zan, berak aitortzen digunez. «Nere aurtzaroan —dio— emen inguruetako zugaztiak txoriz beteak
ziran; eta umekoxkorrak taldean ibilli oi giñan kabi billa, ikastolatik iare genitun ordu guztietan. Jakiña izaten zan, gure atzaparretan erortzen ziran kabiei gertatu oi zitzaiena; eta ezin
ba'genduan, artean kimuan generamakin griña asetzeko, etziran
gure besotxoak arrika nekatzen, adar muturren baten zegon
kabiko arrautzei edo txorikumari lurra joerazi arte. Mutikoskerretan berriz!., karnaba zale; eta areagoak ikusiak giñalako
edo, gure okerrari utsa irizten genion. Gero gaztaroan, naiz ta
nere ama eiztarien arerio purrukatua izan, beraren ustez elizkoi
327
kazkarrak ziralako, alako batean lortu nuan txisparen jabe izatea; eta eiztari zentzundun eta biotzdun izan bearrean, txispazale oietako bat biurtu nintzan...».
Ortan, guda etorri zan. Eta Martin'ek bere txispa utzi bpar.
Zer egin ote zuen? «Ganbarako sakapean gorde nuan»- diosku.
Eta or ibilli zitzaigun zati batean gorroto zuen zirimol lotsagarrian nastuta. Urazkenean. ala-bearrak saka eginda, Bilbao'ran
tza jo zuen, eta emen diosku berak: «Urrutizkiñeko artu-emanen ikasketa batzuk egin ondoren, bizkaitar euskal mutillai
osatzen zuten talde batera izendatu ninduten». Mendi ta ibar
ibilli asko burutu ondoren, 1937-6-13'an, Bizkai'ko Burnigerriko guda oiñean, Fika'n gusntxoan aurkitzen zala, baitu ta
Gernika'tik, Durango'tik, Otxaridio'tik zear Gazteiz'era eraman
zuten ondo zainduta.
«Sierras Alavesas»~en eta Orduña'n egunak eg'ñik, dagonillaren lenengoetan Gazteiz'en zegoen berriz ere, espetxe biurtuta zegoen karmeldar Lekaidetxeko goiko gela batean. «Sartu
ninduten gelan —dio berak— amalau-amabost gizon adiñeko
zeuden, denak arabarrak, eta tartean laudiotar batzuek. Auek
esan zidaten nola gela ontan Lauaxeta ta Plazet egon ziran.

You have read 1 text from Basque literature.
Next - Euskal Literature V - 20
- Parts
- Euskal Literature V - 01
- Euskal Literature V - 02
- Euskal Literature V - 03
- Euskal Literature V - 04
- Euskal Literature V - 05
- Euskal Literature V - 06
- Euskal Literature V - 07
- Euskal Literature V - 08
- Euskal Literature V - 09
- Euskal Literature V - 10
- Euskal Literature V - 11
- Euskal Literature V - 12
- Euskal Literature V - 13
- Euskal Literature V - 14
- Euskal Literature V - 15
- Euskal Literature V - 16
- Euskal Literature V - 17
- Euskal Literature V - 18
- Euskal Literature V - 19
- Euskal Literature V - 20
- Euskal Literature V - 21
- Euskal Literature V - 22
- Euskal Literature V - 23
- Euskal Literature V - 24
- Euskal Literature V - 25
- Euskal Literature V - 26
- Euskal Literature V - 27