🕙 28-minute read
Euskal Literature V - 18
Total number of words is 3678
Total number of unique words is 1981
27.5 of words are in the 2000 most common words
41.5 of words are in the 5000 most common words
48.0 of words are in the 8000 most common words
Añibarro'ren «Las Mujeres de Berrigorria», euskeraz. «Ekin»
argitaldariak, 43 zenbakia.
17) CCC Akademia'ren Curso de Vascuence con discos
(Donostia, 1961).
18) Kontu-kontari Antzerkiak. (Zarautz, 1958). Antzerkien artean dator, 135 orrialdean, Prosper Marimée'ren Mateo
Falcone, euskeraz. Eta «Egan»-en, 1955.
19) Lur berri-billa (Donostia, 1967). «Izarra» irarkolan.
415 orrialde. Liburu bikaiña, tarteka marteka, ark agindu ta
onek otoi, astíunerik astiune egiña. Irakur egilleak sarreran dioskuna. «Gure bizitza osoan —idazten du—, euskal-miñez jota
ibilli gera danean. Gure amesak bati alde batera jotzen zuten:
euskerari LUR Berriak eskeiñi; gure izkuntzan bide berriak
urratu nai izan dizkiogu. Eta ortan joan zaizkigu egunik onenak.
Aldiz, gure amesak eta asmoak bete al izan ditugu; aldiz, gure
lanak eztu bear zuan mugarik eta maillarik iritxi».
Liburu ontan danetatik datoz, azken urteotan burutu ditun lanik ederrenak noski, Testamentu bezela. Onela darrai:
«Euskaldunok olerkietan beste errietakoen mailla ondu al izan
degu. Baiña euskal antzerki ta nobela, oraindik idazle yayo
baten zai daude! ta beste sail batzuetan ere, atzeratxo gaude,
noski. Nere aldetik, egin ditudan lanetatik onaurldak artu ta
geroko gizaldiei eskeiñi bear nizkien nere AZKENITZ bezela.
Euskal Testamentu bat bezela dijoakizue, beraz, nere liburu au.
Esango ba-nizue bezela: «Ni, euskera lanean, oneraiño iritxi
naiz. Zuek, ortik aurrera joka zazue bikain, gure izkuntzaren
burruka irabazi arte».
Ondoren, argitara dituen lanak izentatu ostean, onela didaz:
«Oiek izan dira nere lanik nagusienak. Gero, zenbat lan-puxke281
ta, euskal egunkari ta adizkarietan zabalduak! Eguneroko ogia
irabazteko, ostera, gogoz kontrako lanetan, zenbat ordu alperrik
galduak! Eta gogozko lanetarako astirik ez. Gure biziak egun
gorriak ikusi ditu. Euskal-miñak, ala ere, gure nekea jasotzen eta
gure illunpeak urratzen erakutsi digu. Gure erriaren burrukak
eman dio gure biziari bere argi ta lanerako akulua. Ondorengoak
jasoko al dute noizbait gure lañaren frutua!»
Ez, Etxaniz'ek ez ditu orduak alperrik galdu. Euskal arloan
betetu duen lana ez da urria izan, frututsua baizik. Azkoitia^
jakintsu au izatez dugu urduri, baita pizkat ezkor ere, ta ortik
bere esanak. Gorriak ikusi ditula? Eta zenbait euskal idazlek
ez 40 urte auetan? Ez du iñoiz trabarik izan mingaiñean:
biotzak sentitua beti ager-azi du ao goxoz; egia esateak ordea,
istilluak sortzen, eta berau paketsu ta pake-zale ere, agintariak
eta maiz erabilli digute mundurik ara ta zirkin-zarkun. Origatik, baiña, beti ekin dio euskal lanari gogo beroz.
Saririk asko eraman du Etxaniz'ek bere idaz-lanakin. Liburu ontan datozenak ainitz sarituak izanak dira. Nobela, irratsaio, ipui, antzerki-jclas, olerki..., liburu txanbeliña nunbait.
Irakurriz, barne-zirrara gexoa dakarkiguna.
Zati auek dakarzki: 1) Eleberri laburra: «Ameriketan galduak»; 2) Ipuiak, sei oso politak; 3) Irratsaio txangoak, Txantxangorria ta Gazte aizeak (IV); 4) Irratiráko ipui antolaturik,
zazpi guztira; 5) Irrati antzerkia: «Izarren bidetan»; 6) Olerkiak, iru sailletan 49 guztiz; 7) Abestiak, lenengo sailla: aurabsetlak, 19 kanta; bigarren sailla: gazte-abestiak, 52 kanta.
1966'an ondu zigun idazti au. Onek darakusagunez, bada,
N. Etxaniz apaiza duzu azken bolada ontan ain ozenki dabilkigun euskal kanta berriaren aita; bera asi zitzaigun, eta urteetan ek¡n zion, lur berri billa ta gazteen arteko euskal musikari
batez ere, bide berriak urrau nairik. Sarri ikusi izan dut, pianu
aurrean eta arkatza atz-artean, jo ta kanta, abesti berriak asmatzen.
282
OLERKARI.—Ezpiritu kezkati baten jabe dugu Etxaniz. Gauzak, ingurumariko mundua, eder-jarioka ikusten dakiana. Gizabiotza ere ondo ezagutzen du. Eta A. M. Labaien'ek, azkoitiar
antzerkigillearen «Bizia zotzean» aztertzerakoan diona, ber-esan
dezakegu emen, au da, nolanai ere poeta ta pentsalari zorrotz
dugula, ta olakoak «jarduna, bere gain artzen ba'du, atera lezaickela txinparta ederrik entzule-ikusleen biotzak ikutzeraño».
Orrela da Etxaniz poeta ta pentsalari; bizi ta giartsu da, jardun
mingotsa ere goxo ta irripartsu biurtzen diguna; eta gauzak
euskeraz «goitar irritsu eta errikoa esaten iñor gutxik» irabaziko diona.
«Euskal Esnalea»-n asi zan olerkitxoak azaltzen. 1926'an,
Andre Maria'ri agertu zigun, eta Eztu nai kabirik, 1927'an.
Guda ondoan «Euzko-Gogoa»-n, «01erti»-n, «Principe de Viana»-n, «Egan»-en eta abar, konta-ezin ala ondu dizkigu, beti
arin, labur ta zoragarri, Heine, Campoamor, Bilintx eta olakoen
pareko. Batzaldi askotara aurkeztu izan da, baita sari ederrak eskuratu ere; beiñola J. Zaitegi'k,an Guatemala'tik, olerti-sorta
konkurtsu bat iragarri zigun, eta olerkari-mordoak jo genun
ara; 1955'an emana izan zan saria, eta Zaitegi'k «Euzko-Gogca»-n: «Olerti saillean, gure batzaldian sarituak izan ziran
olerkari goitarren poemak agertzen ditugu. Sari bakarra «Bizi
nai» Mitxelena'tar Salbatore olerkariaren poemak eraman zun;
oso-osorik irakur zenezakete orrialde oietan. Dedu-aipua Etxaniz, Onaindia eta Aurraitz'ek ukan zuten. Oien poemak ere,
guziak izan ez arren, geienak beintzat, ementxe arkituko dituzute. Benetako antologi zoragarria, iñoiz gutxian euskeraz ikus
ditekena» (E. Go., 1955, orrilla-lotazilla, 65 orr.).
«Lur berri-billa» idaztia osatzerakoan, olerki pillo bat aukeratu zuen bertarako, lendik egiñak eta berriak ziranak noski.
Berak onela: «Euskaldunok bertsotarako beti izan degu alako
zaletasun apur bat. Aspaldi asiak giñan lan onetan, baiña 1950'
garren urte alderarte, ez nuan ezagutzen erderazko azkenengo
olerkarien lanik. Konbentu zaar bateko kapellau nengoen aldi
283
aretan; mendi aldean eta alako «bohemia» antzeko girotan. Orduakoak izan ziran, nere ustez, sortu zaizkidan olerkirik onentxoak. Erderaz, Machado ta gerokoak irakurri berri niotzan.
Juan Ramon, Alberti, Alexaindre, Gerardo Diego ta bsste aien
sasoikoen lanak, bertso libretan iritxi zutena erakutsi zidaten;
eta orduan ekin nion BERTSO LIBREAR egiteari...
«Gerora sortu ziran «Donostia» ta beste olerki askatuak.
Xorta bat olerki gure ikastoletako aurrentzat ere ondu det. Or
ikusiko dituzu. Mirande zuberoarra, Aita Xalbatore Mitxelena,
Aita Xanti Onaindia eta Aurre-Apraiz'taír Balendin, izan nituan lenengo nere aldi aretan olerkari-lagun. Gerora gazte-sail
ugaria sortu zaigu. Gure orduko «vanguardismoak» jo ta pasa
dituzte gazteok. Azkenengo, gure Aresti'k jo digu txistua. Eta
gure gazteok, gizarte-gaia oso artua dute beren olerkietan. Aien
ondoan, gure olerki auek, aide zaarregia izango dute norbaitentzat. Gabriel Zelaia ta Blas Otero'ren alboan, oso lengoak gera.
Ala ere, nik emen utzi nai der, nere alea. Euskerak aurrerago
egiten ba'du, pozik artuko degu gerokoa ere» (Olerkiak, 211
orrialdean).
Labur: aide zaarreko naiz berriko, bertso lotuak naiz askatuak erabilli, Etxaniz apaizaren lumatik irten olerkiak, eta gaiñontzeko lanak —antzerki, irratisaio, aur-abesti ta gazte-kantabeti zaizkigu atsegingarri. Burutsu ta emankor izan zaigu noski,
berak orrela uste izan ez arren. Oraindik gordin dago, euskal
arloan lan egiteko moduan. Nik, beraz, amabost bat urtean
«Olerti Egunetan» batez ere lankide bizkor izan dudan Etxaniz'i esango nioke, Labaien'ek beiñola esaten ziona: «Plauto
erromatar komerigille otsaundikoak lan ederrenak zartuta gero
ondu omen zituen. Beraz, Etxaniz jauna, lore-loream (¿) zaude,
adinean bide ortaük jarraitzeko. Garaipen koroia laister dukezu
buru zuriaren gañean». Nik uste, ala ere, euskal idazleak, adiñari jaramonik egiteke, il arte lanari ekin bear diogula.
(Ikus Andima Ibiñagabeitia, Euzko Gogoa, 1952, 9-10, 21 orr.;
G'tar I., Gernika, 1953, 23 alea, 122 orr.; F. de M., Gernika, 1953,
284
24 alea, 188 orr.; S. Onaindia, MEOE, 1017 orr.; J. M. Leizaola,
Euzko Gogoa, 1956, VII, 28 orr.; M. Lekuona, Egan, 1957, 1-2, 115
orr.; L. Mitxelena, HLV, 160 orr.; N. Kortazar, Cien autores vascos,
107 orr.; J. San Martin, Escritores euskéricos, 71 orr.; A. M. Labaien, Egan, 1-5, 98 orr.; Auñamendi, Literatura, IV, 37 orr.; J.
Bilbao, Eusko Bibliografía, III, 247 orr.) .
44.—JUSTO GARATE ARRIÓLA (1900-...)
Bergara'n jaioa, 1900-5-8'an. Osalaritza ikasi zuen gaztetan
Madrid'etik eta La Plata (Argentina)'tik Irkasle egiñik, eta gaur
ere Argentina'ko Mendoza'n orixe du ogibide. Gai ortaz, gaiñera, ikaskizun bereziak osotu zituen Freiburg, Paris, Heidelberg eta Berlin'en.
IDAZLE PORROKATU.—Ikasia dugu, euskal gaietan batez ere.
Konta ezin ala lan mamitu dizkigu bere lumak, guda aurretik
Donostia'n eta Bilbao'n zegoelarik, eta gaur Andes garaitik urbil, idorotzen dala. Euskeraz eta erderaz idatzi du. 1922'an asi
zan euskal lanak «Euzkadi»-ra bidtzen, eta arrezkero lankide
izan zaigu RIEV, «Vida Vasca», «Eusko Ikaskuntza», «Euzko
Deya», «Gernika», «Eusko Jakintza», «Bol. Amer. E. V.»,
«Gure Herria», «Principe de Viana», «Euzko-Gogoa», «Munibe», «Davar», «Anuario de Eusko Folklore», «Euskalerriaren
Alde», «Runa», «Euskal Esnalea».
Euskal gai barrutian ere, geien batez gai bitxiak izan zalzkio
atsegin: erleak, adibidez, Agotak, izarkiak, txapelak, izkilluak,
antziñako esku-idatziak, euskal-iztegia, euskalkiak, erriak, itzulpenak nola osotu, atsotitzak, txerrena euskeraz, adar-antzeko
buru-jazkiak, itxorkunak, txertaketak, toki-izenak, ipuiñak, ziñerak, toki-atzizkiak, eta olakoak. Gizaseme gurenak ere goretsi
ditu: G. Humboldt, A. Farinelli, Azkue, Bismark, Lope Agirre,
Henningsen, Gartzia Salazar, Txaho, P. Astarloa, E. Kant, H.
Stewart Chamberlain, J. G. Percival, Oinenart, Maistre, Unamuno, eta abar.
285
Ona argitaratu ditun liburu batzuk:
1) Los estudios de medicina en el País Vasco (Donostia,
1929). Aldundlaren irarkolan. (RIEV, 1929, XX, 37 orr.).
2) Polémica entre «El Liberal» y «La Gaceta dei Norte».
El padre Laburu en la biología (Bilbao, 1930). Dotxao'ren irarkolan. 70 orrialde.
3) Viaje a Navarra de Chaho (Bilbao, 1933).
4) Guillermo de Humboldt. Estudio de sus trabajos sobre
Vasconia (Bilbao, 1933). Probintziko irarkolan, XV-222 orrialde.
Baita beste lau lan ere gai beretaz: Donosti, 1934; Buenos
Aires, 1946 ta 1951; Bilbao, 1963.
5) Ensayos Euskarianos (Bilbao, 1935). Mayli irarkolan.
239 orrialde.
6) La época de Pablo Astarloa y Juan Antonio Moguel
(Bilbao, 1936). Probintziko irarkolan. 161 orrialde. «Junta de
Cultura Vasca» dalakoak irarri zion.
7) Viajeros Extranjeros en Vasconia (Buenos Aires, 1942).
«Ekin» euskal Argitaldariak. «Biblioteca de Cultura Vasca»-ko
3'garren alea. 184 orrialde.
8) Cultura biológica y arte de traducir (Buenos Aires,
1943). «Ekin»-ek. 284 orrialde. Senda-nasketa ondoren datorkigu euskal itzulpenak ditun korapillo mordoa.
9) El viaje español de Guillermo de Humboldt (17991800) (Buenos Aires, 1946). IX-531 orrialde. G. Humboldt'eri
buruzko irugarren lana.
10) Cuatro ensayos sobre España y América. Versiones
y estudios por Miguel Unamuno y Justo Garate (Buenos Aires,
Mexiko, 1951)- G. Humboldt'ez laugarren lana.
11) Erleak eta Eriotza (Euzko-Gogoa, 1954, 5-8 zenbakia,
122 orr.).
Euskeraz nola idazten duen jakin nai izan ezkero, irakur
«Eusko Ikaskuntza»-!! (1934, 62 alean, 12 orr.) datorren «Sen286
dagilleak eta landara ikasleak» idazpuru duena. «Eneko», «Eneko Mitxelena», «Elorregi», «Eio», «Eneko Zilueta», «Txeru
Arrióla» erabilli ditu bere lanak izenpetzerakoan.
Euskaltzaindikoa duzu, ta Buenos Aires'ko «Instituto Americano de Estudios Vascos» dalakoan atalkide oso.
(Ikus J. San Martin, Escritores euskéricos, 85 orr.; Auñamendi,
Literatura, IV, 52 orr.; J. Bilbao, Eusko Bibliografía, 577 orr.).
45.—ANTONIO ITURRIOTZ URIZAR (1900-...)
Eibartarra, uri langille ontan bait zan jaio 1900-3-12'ari.
Bertako «Izkillu Eskola»-n egin zituen lendabiziko eskola asimasiak. Gerra aurretik izkillu maixu zan Eibar'en; geroztik,
orbel aizeak eramana, Mosku'ko Ikasgu nausian eskolatu zan
Politika Jakindian. Mexiko'n bizi da gaur.
Euskaltzale bezela, «Euzko-Gogoa»-n, «Egan»-en, «Eibar»en, Mexiko'ko «Euzko-Deya»-n eta Buenos Aires'ko «Tfcrsra
Vasca»-n idatzi du. Itzultzeari ere ekin dio, ta Pio Baroxa'ren
Zalakain el aventurero ta La Leyenda de Juan de Álzate beintzat
euskeratuak dauzka, baiña irarri gabe oraindio.
Nola idazten ote? Ona «Egizko gartaera bat» deritzan ipuietik zatiño au: « baten, aita ardandegian zarataz zebillen artean, bildu etxekoek eta artu zuten erabakia ark zeukan
setakeri nabarmen eta alkekitsua nolabait burutik atera erazotzeko. Ta biaramonean seme nagusien biak txit banazki itzegin zioten, txaldankeri ura bertanbera ta beingoan laga zezala
larderiatuz. Seme aiek, eztabaida luze ezkero, aitaren baia ar
izan zutenez, sakon eta gozoro pozez beterik arkitu ziran. Etxe
artara, berriren berriz, itzuli zan bizimen egokiaren atsegiña»
(Euzko-Gogoa, 1956, VII, 21 orr.).
287
Ona baita euskaldun askoren gertaera bat ere. Erritik erauziak izan diranean, eibartarrak baitik bat, euskal, idazle gertatu
zaizkigu. Or Iturriotz, or T. Etxebarria...
(Ikus Euzko Gogoa, 1955, VI, 94 orr.; J. San Martin, Escritores
euskéricos, 106 orr.; Auñamendi, Literatura, IV, 49 orr.; Jon Bilbao,
Eusko Bibliografía, IV, 451 orr.).
46.—FRANTZISKO ETXEBERRIA TOLOSA (1900-...)
Gizonaren balioak ba-ditu bere neurkerak. Olabide'k ogei
bat urte eman zituen bere Biblia euskeraz jarten; Frantzia'ko
Tolosa'n 1942'an beste bizitzaratu zanean, amaiturik utzi zigun
itzulpenak 1958'an ikusi zuen irarkolako argia, itzultzaillea ilda
amasei urtera noski. Biblia osoaren itzulpena zan; orduko euskaltzaleak, beraz, Orixe, Martin Oiartzabal eta abarrek, gauza
oso-osoa egitea nai zuten; leendik ere A. Olabide'ren adiskide
ta laguntzaille ziran auek, eta goenengo argitalpen onetan eskua
sartzea opa zuten. Baiña ez, ortan Aita Frantzisko Etxeberria'
ren eskuz kanpo, etzan beste iñorenik sartu.
Irakur oni buruz Aita Akesolo'k dioskuna: «Testamentu
Berria —1931'an irarritakoa— itzultzerakoan bezela, Zaarrean
ere beren laguntasuna eman nai zioten, eta iñoiz berarengana
ere iritxi ziran olako asmoz. Lana argitaratzerakoan ere, naiko
zuketen, noski, parte artu. Lagundiko nausiek, ordea, beren
gain artu zuten egiteko ori, eta beren arteko bati eman zioten
arazo guztia: Asiako bazterretan mixiolari zebillen aita batí:
Frantzisko Etxeberria, euskal-olerkari ta idazle azkarrari. Onek
bildu omen zituen Olabide bere anaiaren paperak: itzulpena aztertu, osotu., zerbaitetan berritu ere bai. Dabiden salmoak, esaterako, Pio Xll-garensk eragindako latin-itzulpena aurrean izanik, tankera berri emmda daude» (Jaunaren Deia, 1972 abendua, 326 orr.).
288
Andoain'go «Berdilladi» basetxean munduratu zan 1900-423'an. Urtzi-deia barne oartuki, ortarako ikasketak Andoain'en
bertan asita, osotu zizkigun; eta apaiztasuna artu ondoren, Ezkioga'ko apaiz-izendatu zuten, eta andik laster Itxaso'ko txaunburu. Ortan zegoela il zan B. Garitaonandia, Donostia'ko
«Argia» asterokoaren zuzendaria; zaldibartarraren utsunea andoaindarrak bete zuen, 1929'garren urtean.
Etzun zuzendari lanean luzaroan jardun. 1929'an bertan
Loiola'ra jo zigun jesuíta izan nairik. Erkalak 193l'an Jesulagunak beren etxeetatik uxatu zitunean, Aita Etxeberria'k beste
aita ta ikasle jesulagun askorekin Belgika'rako bidea artu bear
izan zuen. Andik laster, Xabier deunak lez mixiolari deia
entzunik, Txina'ra zuzendu zituen bere oiñak. An, Wuhu uria¡n
egin zuen, 1940'garren urtean, beie profesa nagusia. Formosa'tik
dabilkigu gaur ere.
EUSKALTZALE TA EUSKAL IDAZLE.—Apaiz-gai zanetik erakutsi zuen euskalmin ez urria; amaren magaletik zekian euskera
sakondu, txukundu ta aziagotzen saiatu zan etengabe. Apaiztu
ondorean, berdin. 1920'an elerti-batzaldia Donosti'n, eta Frantzisko Etxeberria'ren «Erriko jayetan» ipuiak accésit darama;
urrengo urtean ere «Euskal Esnalea»-ren sariketan berdin, andoaindarraren «Irakatsi euskeraz» eta «Euskera nola ikasi?»
sari-irabazle. «Ezkioga auzoan —dio J. Aitzol'ek—, Santa Luzia baselizako apraiz zala, aspalditik euskeraganako zebilkion zaletasun gar bizia agertu zuan... Euskera indartzearren, apaiz
bezela zezaken lanaz asegabe, irakasle izateari lotu zitzaion.
Baselizaren gibelean auzo eskola eratu ondoren, aurtxoei euskelgaiak, irakurtzen eta idazten, irkastera bere burua beartu
zuan» (Eusko Olerkiak, 1933, Itzaurrea, V orr.).
Orduantxe, gaintxo artako bakartade goxoan aurkitzen zala
así zan arnas aundiko lanak aurrera eramaten, gero bizitz-zidorrean zearka-mearka ta okerretora lez jarri zitzaizkion ez-usteko
gertaldiak beste bide-jardun batzuetatik eraman ba'zuten ere.
289
Bergili'ren Eneis euskerara biurtzen asi zan; poema eder onek
ditun XII idaztítik lenengoaren 612 bertso burutu zizkigun,
Donostia'ko «Euskal Esnalea»-an (1928, 24 39, 81, 116 ta 193
orrialdeetan) datozenak. Aurretik ere aldizkari ontan argitaratuak zituen: «Dirua biotz», «Euskera-gayak. AI, noiz?» eta
«Euskeraren ugaritasuna» (1921), «Ortzia saritzat», olerkia
(1922), «Izkirimiriak» (1923), «Elustiza'tar Juan Bautista»
(1927), ta abar.
Orregatik, bada, ez da bat ere arrigarri olako idazle trebe
ta euskal-mindua ikusirik, «Argia» sortu ta diruz ta arnasaz asteroko bezela goi-goi zeukaten aiek beronen zuzendaritzarako
andoaindarra begiz jo ta aukeratzea... Aitzol'ek onela: «Idazle
trebea, txukuna, luma errezekoa asteroko orretan agertu zitzaigun. Zuzendari bezela, ordea, zuzen, zorrotza. Yaungoikoa,
siñismena eta euskera zaintzeko arazoetan ez bai-zuan iñolako
epelkeri eta nagikeririk ezagutu nai izaten» (Loe. cit. VI orr.).
Txina'n mixolari, ba-zuen bere lan-arlo berezia; baiña MaoTse-Tung'ek andik jaurti zuenean beste askorekin, erdi-unetik
iges egiñiko ziba lez geratu zan. Orduantxe ere —ta gaur Taiwan'en— euskal kezkak joa zebilkigun. Berak onela: «Txina'n
nintzala, eta batez ere gorrien menpera yausi ondoren, lau urte
Luzez iya ezer egiteko aukerarik gabe etxe-zuloan egon bear
izan nizun artan, amaikatxo eta amaikatxoan gure izkuntza
ederraren zuztarrak agirian ipintzeko «burutazioak» izaten nitun». Argi dakusgunez, nun-nal ta beti kexadura ta egosmen
berberak zigorkarazia.
Eta, ziur asko, bere biziko pozaldia izango zuen noski,
arrotz eskualde aletan ere, Jesulagundiko Nagusiak, Aita Olabide'ren Idazteuna argitaratzeko bear ziran prestaerak egin zitzala agindurik, Euskalerrira etor-azo zutenean. Euskalerriratu
zitzaigun, bai, ta dalako Idazteuna'ren argitalpenari buruzko
gorabera, orrazketa ta abar, burutsu ta bipil azkeneraiño eraman.
Ona laburki nola jokatu zuen argitalpena burutzeko. Aita
Olabide Tolasa'ko kalean kamioi batek jota il zanean, komentu
290
bertan aurkitzen zan Aita Galdots eibartar jesulaguna ere, euskal itzultzaille argi ta biblialari ez exkaxa. Lendabizi, antza,
onek jaso zituen gazteiztarraren lanak, eta gero 1955'an Aita
Albardi gazteiztar jesulagunak ekarri zituen Bilbao'ra; 1956'
garren urtarrillaren lenengoetan, beintzat, Aita Etxeberria'k bere eskuetan zeuzkan A. Olabide'ren esku-idatziak. Aita Juan
Arrióla ta Felix Areitio ziran itzulpena ongi zegoen ikusteko;
Arriola'rekin egon eta oni zegokiona bukatu ostean, 1957'garreneko udazkenean, Valladolid'era jo zuen, bere puskak arturik, an bait zegoen Aita Areitio bular-estu zebillela-ta. Jesulagun durangar au jakintsua zan idazteun-gaietan, eta bion
artean poliki osotuko zuen zegokien lana.
Egia esateko: A. Olabide'ren itzulpena ikusi, ark zerbait aztertu, onek zerbait berritu ta irugarrenak bestea osotu, Testamentu Zaar ta Berri azpi-oar egokiz Olabidek berak egiñak ere
ornitu, itzaurreak eta liburu bakoitzaren sarrerak dotore ta
mamintsu jarri, ta sekulako argitalpena eskeiñi ziguten, Euskalerri osoak txaloka artu zuena, ziurrik asko. Aita Akesolo'k
onan: «Pozgarri zan, benetan or zan, mami biurturik, aspaldietako amesa, or zan ainbeste euskaldun berantetsirik, luzeiritzirik zeuzkan liburua. Zorion-itzik atera zan askoren ago eta
lumetarik: zorionak Jesusen Lagundiarenztat, zorionak euskerarentzat, zorionak Euskalerriarentzat. Bazan goresmenik ere
Hburuarentzat eta itzultzaillearentzat. Gasteizko aldizkari batek
zionez, jakintsuentzat gogoangarri izango da liburu ori betiko,
janari gozo erdi-jakintsuentzat, eta euskara sakonago ikasteko
gogo-pizgarri; apalzentzat, berriz, erriari bere maillan baiña
euskera bikaiñagoan irakasteko lagungarri» (Jaunaren Deia,
1972, 327 orr.).
Aita Etxeberria, bere kasa libururik argitara ezpa-digu ere,
idazle oparoa izan da: egundo aspertu gabe oratu ta ekin dio
lumari, euskal lumari, ain zuzen. «Euskal Esnalea», «Euzko291
Gogoa», «Karmel», «Egan», «Olerti», «Jesus'en Biotzaren
Deya», «Zeruko Argia» ta olakoetan idatzi du, maiz xamar
«Abalegi'tar P.», «Ibiltar», «Utsa» izenordeak ere erabilliz.
OLERKARI.—Ba-daki Etxeberria'k. gauzai alderdi ederretik
begiak jarten, eta ondorioz zentzun-eragiñetan barnea ere—adi-^
mena ta biotza— zauskadaka bilakatzen. Len eta orain, eder
zaio andoaindarrai neurtitz arin, txairo, euskal kutsakoak biribiltzea. «Euskal Esnalea»-n datoz bere len-zituak; «EuzkoGogoa»-n eta «Egan»-en geroagokoak.
Baiña, 1933'an, Urretxua'ko Olerti jaietarako, atzerritik ain
zuzen, bialdu zuen Bost Lore zeritzan poema luzeaMn azaldu
zitzaigun olerkari jator bezela. Lau zati ditu poemak, 74 ahapalditan. Arin, sentito, ulert-erreza.
Entzun J. Aitzol'i: «Uste ez genuela Etxeberria'tar Pantzeska olerkari agertu zaigu. Ez genekin olerkaria zanik. Bai
euskel idazle yaio zala. Bertso lanetan ez bai genduan beiñere
sumatu. Alaz ere, bat batean «Bost Lore»-ren egillea zala
yakiñik, nai ta nai ez olerkaritzat ezagutu bearrean gera. Epailleak olerki auxe aukeratu bai-dute aipagarriena bezela. Beraz,
IV'garren Olerti Eguneko guduan txapeldun uste ez genuena
garaille. Iparragirre Bertsolariaren gorazarre egunean,,. 1933'
ngo uztaillaren 16'an, «Bost Lore» goreneko olerkaritzat aukera-:
tua izan zala yakin arazi ziguten» (Eusko Olerkiak, 1933, IV,
Itz-aurrea, VI orr.).
>
Olerki au etzan poesi utsa, ezta berezkoari ala izadizaüskadai bakar-bakarrik itsatsia ere. Etzan Lauaxeta ta Lizardi'ren oinkadai jarraiki egiña; alere ba-zuen zer berezia zoragarri egiten zuena. Onela J. Aitzol'ek: «Zeatz eta astiro aztertu
ondoren amaika gauz sotil eta aratz arkitu ditugu. Baita, oraindaiño izan diran olerkariei ere irakaspen ederrik erakutsi lezaieke «Best Lore» onetxek. Alegia, gorengo ertilariak gaurdaiño
taiutu ez duten erara eder-gaiak, antz-iduriak, eta amets éreduak, eusko kutsu yatorraz asma eta sor lezazketela, euskaldü292
nén begiak ikusi eta beroien irudipenak arasi dituzten lege an
tzera eta ez atzerritar ertilariak erakutsi diguten gisara» {Loe.
cit., VII orr.).
Olerki onen azterketan oiñarriturik, J. Ariztimuño'k eusko
elerti-kera berezi edo estetikari buruz lerro mamitsu jakingarriak oretu zizkigun. «Bost Lore» poemak badu edertasunik
nal duzun aldetik so-eginda, baiña edertasun ori goi-goi jarten
dute malz, oso sarri, d'arabilzkin eusko irudiak, irudi ta oldozkunen joko biurriak. «Ez ditu —dio Aitzol'ek— irudi-oldozkun
bikotasumak ertilari arbasoak taiutzen zituzten era ber-berara
gertatzen «Bost Lore»-aren agilleak, balña aien eta onen ereduoldozkunen senidetasuna garbiro edozeiñek, irakurri utsik, oar
d'ezake. Aiek, antziñakoak noski, kera berezi oneri iraunkorrago
eutsitzen zioten, ez beste gaurko olerkari onek. Bertsolari zarrak euskel-gun biziagoa txertatzen zien idurial eta bertso giarragoak taiutzen zituzten» {Loe. cit., XXVI orr.).
Aitzol'ek, balña, etzitun beti eskatzen gaurko olerkarientzat
eüsko-kutsú jatorrena duten irudiak. «Olermen eta irudimenegoari eder» zalo, zion, zeruak zear lokabe ibiltzea; bebiltza
zelai- zabaletan, ez ditezela mendi ateetan ito. Baiña euskal
kutsu orrek piperminduta ba'dabiltzkigu, askoz ere obeki.
Euskaltzaindikoa da.
. (Ikus Eusko Olerkiak, 1933, IV'garrena; S. Onaindia, MEOE, 967
orr.; L. Villasante, HLV, 360 orr.; J. San Martin, Escritores euskéricos, 72 orr.; Auñamendi, Literatura, IV, 49 orr.; J. Bilbao, Eusko
Bibliografía, III, 259 orr.).
47.—LUIS ORMAETXEA ARRATE (1900-...)
Eibar'en jalo zan 1900-7-9'an. Industri-galetan teknikoa.
Etxagin-orde edo aparejadorea. Eibar'ko Armeri Eskolan zuzendariaren ordezko izana, ta gero gerratea zala-ta, itxas aundiz
bestalderatu ta gaur ere Buenos Aires'en bizi dana.
293
Euskaltzalea, eibartar askoren antzean. Buenos Airesko
«EuzkoT)eya»-n eta «Tierra Vasca»-n eta Mexiko'ko «Tierra
Vasca»-m idatzi digu; bere sorterriko auzune oiarekin gogoratuz
«Isasi» erabilli du lanak azpi-markatzeko.
(Ikus J. San Martin, Escritores euskéricos, 145 orr.; Auñamendi,
Literatura, IV, 52 orr.).
48.—PAULO KEREXETA URRUTIA (1901-...)
Euskal idazle aspertu eziña. Len eta orain, luma poliki
darabillena.
Aretxabaleta'n jaio zan 1901-12-19'an. Lenago aitatu genun
Ugalde'tar Peli'ren laguna, ta euskal zeregiñetan laguntzaille
zintzo izana. Urte mordoa dala Arrasate'n bizi zaigu, ta andik
ari da euskal albistarietara berriak bialtzen.
«Kirikiño»-ren ikasle au ere. Gerra aurretik, 1918'tik 1922
ingururarte idatzi zuen geien. Beti «Euzkadi» egunerokoan:
Arrasate ta inguruetako izparrak ziran batez ere bere lumak
aizatzen zituen gaiak. «Udalaltz» izen-ordez firmatzen zizkigun lanak.
Gaur ere idazten digu, «Agur»-en eta «Goiz-Argi»-n baitik
bat. Naiz-ta ixil-xamar lan egin, ba-dute beren zera, ta txaloak
merezi dituzte, ernetako izparkari auek. Erri-albistak, izan ere,
atsegiñez irakurri oi ditugu. Zergatik? Labur eta gatzez idatzita daudelako, geienik.
Aspaldion «Keixeta» izen-ordea darabilgu.
294
49.—JUSTO MARIA MOKOROA MUXIKA (1901-...)
Bego ementxe lenen L. Mitxelena'k «Erraondo-ko AzkenDanbolinteroa»-ren itzulpena dala-ta, «Egan»-en diona: «Emen
dagoen euskal-usaia eta lotsa gaiztorik gabeko etorria bestetan
ere sumatua dut: gipuzkoar autore zaarretan eta erri-izkera lasaietan. Liburu zaarrak, ordea, nekez topatzen dira eta eztitugu beti gogoz irakurtzen, aietan —eta baserritarren mintzaeren ere bai— agertzen baitira alako itz eta esaerak gure belarri
minberentzat mingarri direnak. Batzuen eta bestearen mami
aberatsa eskeintzem digu orain A. Mokorca'k, «zeña»-rik gabe,
iñor asaldu eztedin. Gipuzkera zer den jakin nai duenak, beraz,
badu nora jo, geiegi nekatu gabe» (Egan, 1958, 106 orr.).
Tolosa dugu Aita Mokoroa'ren sorterri, antxe bait zan
munduratu 1901-5-28'an. Bere gurasoak kristau ziñezko ta euskaltzale jator ziranez, ez da nunbait arrigarri semea ere aien
ezpala izatea; aita, Baleriano Mokoroa, irugarren alean esanik
utzi genuanez, euskal arloan, olerki ta antzerkian ain zuzen,
lan ederrik laga ziguna. Semeak ere bide beretik jo bear noski.
Tolosa'n bertan osatu zitun lenengo ikaskizunak; 1914'an,
mutiko zala, eliz-karrera burutu nairik, Eskolapioetan sartu
zan, Tafalla, Iratxe ta Zaragoza'ko Ikastetxeetan ortarako bear
gaiak ikasirik. 1924'n artu zuen apaiztasuna, Mateo Mujika
gotzaiaren esku-ezartez. Geroztik, irakasle trebe, or-emen, Naparroen eta Txile'n batez ere, erakutsi zuen, gaur ere ortan
jardunik. 1933'an, bere Ordenako Euskal Probintzia, ots, «Vasconia», sortu zanean, Probintzi berriaren Buru egiten zuenaren
Laguntzaille ta Idazkari izendatu zuten, 1936'ganreneko gudaldirarte ortan jarraiturik.
Burgoikeri ta garait-usteak ekarri zigun ekaitz naspiltsutik
aterpe billa Frantzia'ra bidali zuten bere nagusiak, eta Airesur-Adour'en apaiz-gai gazteen irakasle egon zan 1940'ko urrira arte. Ameriketako egoaldera aldatu zuten berriro, Txile'ara,
an beste zortzi urte egiteko. 1955'tik 1958 bitartean Bilbao'ko
295
Errekalde kaleko Ikasgu nagusiko Zuzendari daukagu. Eta emen
jarraitzen du gaur ere, bertako gazteen irakasle. 1958'an, Madrid'eko «Escuela de Idiomas»-en prantses Izkeran Maixu Diploma ofiziala atera zigun, eta Frantsesa irakatsi izan du geroztik, batez ere.
EUSKALTZALE.—Irakaskintzako zeregin askoz zanpatua izanagatik, beti sortu izan du Aita Mokoroa'k euskal alorrean
lan egiteko txolarte ta beta ere: arteka marteka lan betea burutu digu euskal ainitz gaietaz. Jatorrizko lez duen kezkari abagune izan-ala eman dio eskapena. Ezin uka dezakegu ortan goagarri dugunik.
Mezakotu baiño leen asi zan lanak idazten. 1923'an, lendik eta gero ere maiz egin zuen bezelaxe, «Euskal Esnalea»-k sarikera eratu zuen, eta IV'garren gaian A. Mokoroa'ren «Oker
baten ondorea» saritua. Urrengo urtean ere, bere «Omen gure
anaiari!» ta «Euskaldunen simiskizunak» saria merezi izan zuten.
Orobat 1925'an, lenengo gala eta laugarrenean A. Mokoroa'ren
«Gizabidea» ta «Euskeraren etorkizuna» sariztuak. Eta orrelaxe beste ainbat alditan.

You have read 1 text from Basque literature.
Next - Euskal Literature V - 19
- Parts
- Euskal Literature V - 01
- Euskal Literature V - 02
- Euskal Literature V - 03
- Euskal Literature V - 04
- Euskal Literature V - 05
- Euskal Literature V - 06
- Euskal Literature V - 07
- Euskal Literature V - 08
- Euskal Literature V - 09
- Euskal Literature V - 10
- Euskal Literature V - 11
- Euskal Literature V - 12
- Euskal Literature V - 13
- Euskal Literature V - 14
- Euskal Literature V - 15
- Euskal Literature V - 16
- Euskal Literature V - 17
- Euskal Literature V - 18
- Euskal Literature V - 19
- Euskal Literature V - 20
- Euskal Literature V - 21
- Euskal Literature V - 22
- Euskal Literature V - 23
- Euskal Literature V - 24
- Euskal Literature V - 25
- Euskal Literature V - 26
- Euskal Literature V - 27